<![CDATA[Maria Ortega Zubiate | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 23 Jan 2021 23:40:45 +0100 hourly 1 <![CDATA[Maria Ortega Zubiate | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Tuterako San Juan de Dios erietxea itxi dute, agerraldi batengatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1867/006/001/2021-01-23/tuterako_san_juan_de_dios_erietxea_itxi_dute_agerraldi_batengatik.htm Sat, 23 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1867/006/001/2021-01-23/tuterako_san_juan_de_dios_erietxea_itxi_dute_agerraldi_batengatik.htm
Baina Tuterakoa ez da izan agerraldi berri bakarra. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi du Aizarnako (Zestoa, Gipuzkoa) eta Laukizko (Bizkaia) eskoletako zenbait gelatan aurrez aurreko jarduera etetea erabaki duela. Lehenengoaren kasuan, bi ikasgela itxi dituzte, baina ez dute zehaztu noiz bueltatuko diren aurrez aurreko eskoletara. Laukizen, berriz, bost izan dira itxi dituztenak. Dena den, gela horiek «antolaketa kontuengatik» itxi dituztela esan du Hezkuntza Sailak, eta astelehenean hasiko dira berriz aurrez aurreko eskolak Laukizko eskolan.

Bi ikastetxe horietan ez ezik, beste hainbatetan ere ari da eragiten koronabirusa. Gaur-gaurkoz, 88 ikastetxetako 140 gela daude itxita; hau da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasgelen %0,8.

Irura,eremu gorritik kanpo

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi du, ostegunean horrela ebatzi bazuen ere, Irura (Gipuzkoa) ez dagoela eremu gorrian. Herenegungo bilakaera epidemiologikoaren txostenean «akats» bat izan zela azaldu du Osasun Sailak: Irura eremu gorrian kokatu zuen, azken 14 egunetan COVID-19ak eragindako kasu positiboen intzidentzia tasa metatua 507, 39 kasukoa zela argudiatuz. Datua txikiagoa da, ordea, eta akatsa zuzendu du Osasun Sailak, intzidentzia tasa 463,54koa dela azalduz eta, beraz, eremu gorritik irteten dela gehituz.

Hori horrela, herriaren itxiera perimetrala bertan behera geldituko da astelehenera arte. Orduan jarriko baita martxan Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri ororentzat agindutako itxiera perimetrala.]]>
<![CDATA[Euskal sormena nazioartera zabaltzen jarri nahi du indarra Tabakalerak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1871/031/001/2021-01-19/euskal_sormena_nazioartera_zabaltzen_jarri_nahi_du_indarra_tabakalerak.htm Tue, 19 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1871/031/001/2021-01-19/euskal_sormena_nazioartera_zabaltzen_jarri_nahi_du_indarra_tabakalerak.htm
Ikus-entzunezkoak izango dira sorkuntzaren oinarrietako bat. Carlos Mugiro Elias Kerejeta Zine Eskolako zuzendariak jakinarazi zuen telesailen sortzaileentzako laguntza eskainiko duen programa bat jarriko dutela martxan, euskarazko telesailak bultzatu eta «nazioartekotzeko» asmoz. Horrez gain, aurrera jarraituko dute beste urte batzuetan martxan jarritako programekin, eta azpimarratu zuen euren asmoa dela sortzaileei etapa guztietan eskaintzea laguntza, ez soilik ekoizpenean: «Gure helburua ez da soilik filma amaitzea: zinemagilearen eguneroko lanean egon nahi dugu», adierazi zuen Mugirok.

Eragileen arteko lankidetza ere aipatu zuen, eta gogorarazi Zinemaldiak zer lan egin duen zinema eskolako ikasleen lanak sustatzeko; harreman zirkularrak eta belaunaldien artekoak sortzea da asmoa. Hain zuzen ere, Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiko zuzendariordeak nabarmendu zuen Tabakaleran parte hartu duten sortzaile askoren lanen bozgorailu izan dela jaialdia. Horren adibidetzat jarri zuten NEST programa, zeinaren bidez Zinemaldiko ikasleei beren proiektuetarako laguntzak eskaini dizkieten.

Eusko Jaurlaritzak ere izan du zeresanik programazioan: aurreko urteetan bezala, Noka mentoring programa sustatuko du erakundeak. «Zinemaren sektorean emakumeen presentzia eta ikusgarritasuna» sustatzea da programaren asmoa, eta Hego Euskal Herriko emakume zuzendari hasiberrien proiektuak bultzatuko ditu, tutoretza eskainiz.

Preseski, Etxepare Euskal Institutuak izango du euskal kultura sustatzearen ardura. Horretarako, alde batetik, euskal artisten eta sortzaileen mugikortasuna sustatuko duten diru laguntzak eskainiko ditu, eta, bestetik, literatur lanen itzulpenean oinarrituko diren laguntzak. Irene Larraza institutuko zuzendariak nabarmendu zuen 10 urtean 170 euskarazko libururen itzulpenean hartu duela parte institutuak, eta, hain zuzen ere, nazioarteko agente eta editoreak euskal literaturara gerturatzeko lanean dabiltzala. Horretan datza Euskal leihoak egitasmoa: euskal sortzaileen lanen nazioarteko presentzia bultzatzeko sortzen dituzten jarduera artistikoak.

Sorkuntzaren beste arlo batzuk ere landuko dituzte aurten. Kutxa Kulturren bidez, moda eta musikaren arloan profesionalizatu nahi duen orori aholkularitza eta sorkuntzarako guneak eskainiko dizkiete.

Herritarrentzat ere bai

Baina dena ez da kulturan ari direnen profesionalizaziora begirakoa izango; herritarrek ere izango dute euren tokia Tabakaleraen aurtengo programazioan. Arduradunen hitzetan, «herritar aktibo eta kritikoagoak osatzen laguntzea» helburu, Medialab plataforma jarriko dute eskuragai, publiko mota guztientzako programazioa eskaintzeko, eta sormena lantzeko tailerrak eta ahalduntze teknologikoa sustatuko duten topaketak ere antolatuko dituzte, besteak beste.]]>
<![CDATA[Tabakalerak euskal sorkuntza «nazioartekotzea» izango du helburu 2021. urtean]]> https://www.berria.eus/albisteak/192427/tabakalerak_euskal_sorkuntza_nazioartekotzea_izango_du_helburu_2021_urtean.htm Mon, 18 Jan 2021 21:13:16 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/albisteak/192427/tabakalerak_euskal_sorkuntza_nazioartekotzea_izango_du_helburu_2021_urtean.htm <![CDATA[Herbehereetako Gobernuak dimisioa eman du, eskandaluak eraginda]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/018/001/2021-01-16/herbehereetako_gobernuak_dimisioa_eman_du_eskandaluak_eraginda.htm Sat, 16 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1893/018/001/2021-01-16/herbehereetako_gobernuak_dimisioa_eman_du_eskandaluak_eraginda.htm
Herbehereetako egoera politikoa gori-gorian egon da joan den hilabetean, iazko abenduan diputatuen batzorde batek txosten batean salatu eta gero gobernuak «iruzur» egin ziela 20.000 familiari. Txosten horretan azaltzen zen seme-alabengatik jasotako diru laguntzak bueltarazi zizkiela laguntza jaso zuten familiei, «akatsak» argudiatuta. Askotan, izapideren bat edo sinaduraren bat falta zelako, laguntza osoa bueltatzera derrigortzen zituzten: kasu batzuetan 20.000 eurora artekoak.

Horrez gain, herritartasun bikoitza duten 11.000 herritar ingururi ezohiko kontrolak egin zizkietela ere azaleratu zuen txostenak, Herbehereetako Konstituzioak hori debekatzen badu ere. Neurri «arrazistatzat» jo dute askok, laguntza horiek jasotzen zituzten familia gehienak atzerritarrak zirelako, eta biktimek gehitu dute horren ondorioak larriak izan direla. Haietako askok zioten jada erabili zutela dirua, eta kredituak eskatu behar izan zituztela dirua bueltatu ahal izateko.

Gobernuaren etorkizuna kinka larrian bazegoen ere, egoerak okerrera egin zuen herenegun, Lodewijk Asscher Alderdi Laboristako buruak dimisioa eman eta gero. Izan ere, oraintsu arte oposizioko kide bazen ere, Asscher lehen ministrorde eta Gizarte Gaietako eta Enpleguko ministro izan zen 2012tik 2017ra bitarte, «iruzurrak» gertatu zirenean, hain zuzen ere.

Asscherrena ez zen izan dimisio pertsonal bakarra, ordea: Eric Wiebes Ekonomia ministroak ere kargua uztea erabaki zuen atzo, gobernuak bere erabakia jakinarazitakoan. Izan ere, Wiebes zergen departamentuko burua izan zen txostenak salatutako «iruzurrak» gertatu zirenean, eta kritika gogorrak jaso ditu.

Kritikez harago joan da zenbait ministroren aurkako salaketa: aste honetan bertan jakinarazi dute kaltetutako hogei familiak legezko prozedurak jarri dituztela martxan egungo eta aurreko gobernuko bost ministroren aurka; horien artean daude Wiebes eta Asscher. «Zabarkeria kriminala» leporatzen diete.

Etorkizun motza

Asteartetik zebilen bileretan Rutteren gobernua. Ministroen ezohiko kontseilua deitu zuten orduan, baina dimisiorik ez aurkezteko erabakia hartu zuten. Rutte bera zen horren aldekoa, agintea mantendu nahi baitzuen, «koronabirusari aurre egiteko». Dena den, gobernuaren akabera herrialdeko politikari askoren jomugan zegoen, ez bakarrik oposiziokoenean. Izan ere, koalizio gobernuko zenbait kidek esana zuten jada eskandaluak «ondorio politikoak» izan behar zituela: D66 alderdiko Sigrid Kaagek, kasurako.

Oposizioak ere begi onez ikusi du erabakia, eta «saihetsezina» zela adierazi. «Momentu honetatik aurrera ongizate estatua sortzen hasiko gara berriz, eta sortuko dugun estatuko gobernuak konfiantza osoa izango du herritarrengan», adierazi du Jesse Klaver GroenLinks oposizioko alderdiko buruak.

Hain zuzen ere, atzoko bileraren ostean dimisioa ez emateko erabakia hartu izan balu, zentsura mozio bati egin beharko ziokeen aurre Ruttek. Izan ere, GroenLinks alderdiak urtarrilaren 19an gobernuaren aurkako galdeketa egiteko asmoa zuen parlamentuan. Alderdi Sozialistaren eta eskuin muturreko Askatasunerako Alderdiaren babesa zuen eskaerak: parlamentuko 150 eserlekuetatik 44rena, baina beste alderdietako diputatuen baiezkoa izatea aurreikusten zuten, oposiziokoena eta gobernukideena.

Dena den, oraindik ikusteko dago ea Ruttek boterea behin betiko utziko duen; izan ere, inkestek aurreikusten dutenaren arabera, martxoko hauteskundeetan bere alderdia —Askatasunaren eta Demokraziaren aldeko Alderdi Popularra— da oraindik babes gehien izango duena. Hori beteko balitz, bere laugarren agintaldia izango litzateke, 2010etik baitago gobernuaren gidaritzan.]]>
<![CDATA[Herbehereetako Gobernuak dimisioa aurkeztu du]]> https://www.berria.eus/albisteak/192309/herbehereetako_gobernuak_dimisioa_aurkeztu_du.htm Fri, 15 Jan 2021 16:27:59 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/albisteak/192309/herbehereetako_gobernuak_dimisioa_aurkeztu_du.htm txosten batek gobernuak 20.000 familiari «iruzur» egin ziela salatu eta gero. Bertan azaldu«akatsak» argudiatuta seme-alabengatik jasotako diru laguntzak bueltarazi zizkiola familiei, eta asko eta asko egoera ekonomiko eskasean utzi. Gobernuaren egoerakokerrera egin zuen atzo, Lodewijk Asscher Alderdi Laboristako buruak dimisioa eman eta gero. Izan ere, gaur egun oposizioko kide bazen ere, Asscher lehen ministrorde eta Gizarte Gaietako eta Enpleguko ministro izan zen 2012tik 2017ra bitarte, «iruzurrak» gertatu zirenean, hain zuzen ere. Asteartean bildu zen Ministroen Ezohiko Kontseilua Herbehereetan, eta orduan erabaki zuten dimisiorik ez ematea. Ruttek gobernua mantendu nahi zuen, «koronabirusari aurre egiteko». Baina bere gobernu koalizioko beste alderdien esku zegoen erabakia, eta beraietako zenbaitek esana zuten jada eskandaluak «ondorio politikoak» izan behar zituela, D66 alderdiko Sigrid Kaagek, kasurako. Hain zuzen ere, horixe izan da gobernuak gaur hartu duen erabakia. Mark Rutteren hirugarren agintaldia dimisioarekin bukatuko da, beraz. Dena den, martxoaren 17ko hauteskundeak arte egongo da agintean jarduneko gobernua. Gobernuak dimisioa aurkeztea erabaki izan ez balu, zentsura mozioa aurkeztea zuen asmo oposizioko GroenLinks alderdiak, urtarrilaren 19rako. Alderdi Sozialistaren eta eskuin muturreko Askatasunerako Alderdiaren babesa zuen eskaerak, parlamentuko 150 eserlekuetatik 44rena: baina beste alderdietako diputatuen baiezkoa izatea aurreikusten zuten, oposiziokoak zein gobernukideak.]]> <![CDATA[«Gizarte langileen higadura emozionala izugarria da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/006/001/2021-01-15/gizarte_langileen_higadura_emozionala_izugarria_da.htm Fri, 15 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1855/006/001/2021-01-15/gizarte_langileen_higadura_emozionala_izugarria_da.htm Gizarte zerbitzuak eta pandemia: eskaera eta erronka gehiago konplexutasunean. Pandemiak gizarte zerbitzuetan zer eragin izan duen aztertu dute, eta ondorioztatu dute eskaerek gora egin dutela nabarmen.

Ikerketan ondorioztatu duzue gizarte zerbitzuetako egoerak okerrera egin duela. Nolakoa da, bada, orain errealitatea?

Orain arte egin ditugun elkarrizketetan ondorio nagusia izan da, ohiko erabiltzaileek hor jarraitzen dutela, noski, baina soslai berri batzuk ere azaldu direla: egoera prekarioan dagoen jendea, ostalaritzako langileak edo negozio txikiak itxi dituztenak, aldi baterako lan erregulazioan daudenak, etxeko langileak, eta kontraturik gabe lan egiten duten emakumeak eta atzerritarrak. Uste dut, izan daitekeela erabiltzaile mota bat lehen gizarte zerbitzuetara jotzeak lotsa ematen ziona, eta orain egoerak behartuta joan dena.

Hain zuzen ere, jendeak gizarte zerbitzuetara jotzeko zuen lotsa gainditu duela nabarmendu duzue alde positiboen artean. Estigma kentzen lagunduko du krisi egoerak?

Bai, nik uste dut hasiera dela hau. Egia da lekuaren araberakoa dela hori ere. Izan ere, gizarte langileek esaten dute zaila dela beharrean dagoen jendea detektatzea; badago jendea etxean oso gaizki pasatzen ari dena eta zerbitzuetara jotzen ez duena. Eta ez diot bakarrik ekonomikoki; buruko osasuneko arazoak dituztenak ere badaude. Baina, era berean, badago jendea lehen aldiz joan dena gizarte zerbitzuetara, eta hori positibotzat jo dute langileek. Gure kasuan, adibidez, Osakidetzara joateko arazorik ez dugu, baina gizarte zerbitzuak oraindik oso estigmatizatuta daude. Laguntza behar dugula onartzeko lotsa dugu. Osasuna eta hezkuntzaren beharra onartu eta aldarrikatzen dugu, baina gizarte zerbitzuak zer? Horiek ere beharrezkoak dira. Orain, beharragatik, jendea joaten da, eta zabaldu da pixka bat beren lana, eta hori azpimarratzen zuten langileek.

Ikerketa hiri zein landa eremuan egin duzue. Sumatu duzue desberdintasunik bien artean?

Nik elkarrizketak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin ditut, eta izan dudan inpresioa da herri txikietan hobeto edo errazago lortu dutela jendearekin harremanetan jartzea eta jarraipena izatea; eta, era berean, hiri handietan konplexuagoa izan da harreman hori. Dena den, kokapenaren oso araberakoa izan da; arazo komunak badaude, baina gizarte zerbitzuen kokapenaren arabera desberdinak dira. Orokorrenak larrialdikoak deritzenak dira; elikadura, argia, alokairua eta beste.

Langileen euren egoerak ere okerrera egin duela ikusi duzue, eta ondorioak aurreikusi dituzte. Zein ondorio?

Azaltzen dute higadura emozionala ikaragarria dela. Jendea galduta dagoela ikusi dute, eta beraiek gaizki sentitu dira lagundu ezin zietenean. Gainera, langileek beraiek errepikatzen dute beren lana tramitazio bihurtu dela. Batek esaten zuen: «Ni ez naiz gizarte langilea, gizarte tramitatzailea naiz». Presio handiak izan dituzte, eta, ondorioz, beren lana izan da laguntzak ahalik eta azkarrena ateratzea. Baina beste maila bateko esku hartzeak, jarraipen gehiago eskatzen dutenak, edo atal komunitariokoak, bigarren maila batean gelditu dira. Horregatik ere arduratuta daude, laguntzetatik harago egon daitezkeelako beste arazo batzuk detektatzen ez direnak. Beren inpresioa da oso larritzat jo dituzten egoerak landu dituztela, baina beste asko bidean geratu direla. Langileek esaten dute ikasi dutela nola egin gauzak, eta prozedurak malgutu direla. Noski, malgutu dira erabiltzaileen alde, bizkorrago egiteko, baina gero espediente horiek erregularizatzen egon dira hilabeteak. Lan administratiboa handitu zaie. Era berean, beren lanaren oso balorazio positiboa egiten dute; guztiek azpimarratzen dute taldeko lana, zer-nolako esfortzua egin duten. Batzuk etxetik, besteak lantokitik, baina beren esku egon den guztia eta gehiago egin dute. Egia da ez dela lan hori ikusten. Txalotu ditugu osasun langileak eta beste, baina gizarte zerbitzuetakoak beste plano batean geratzen direla dirudi. Beraiek ere ikusten zuten beren lanaren aldarrikapen falta zegoela. Beti esaten dugu mediku eta erizain gehiago behar direla, baina gizarte langile gehiago behar dela ez da horren sarritan entzuten. Eta esaten zuten agian beren lana aldarrikatu behar dutela, eta jende askorentzako zein garrantzitsua den azpimarratu; azken batean, erabiltzaileen harreman era bakarra dira askotan.

Aipatzen zenuten, halaber zenbait langilek telelana atzean utzi badute ere erabiltzaileekin arreta telematikoa dutela oraindik ere. Hori eraginkorra da?

Beraiek aurrez aurreko arta osoaren alde egiten dute; aldarrikatzen dute beren lanaren oinarria direla esku hartzeak, eta hori alboratuta gelditu da. Halaber, programa batzuk ere bertan behera gelditu dira; gazteekin, kalteberatasun egoeran dauden pertsonekin... Diotenez, etxealdian arazo berriak sortu bainoago, lehen zeudenak areagotu dira. Izan ere, etxean harreman oso ona ez duten pertsonek lehen kalera irten eta haizea hartzeko era izaten zuten, baina itxialdian hori egin ezin daitekeenez arazoak areagotu egin dira. Eta buruko osasunean arazoak dituztenen kasuan zer esanik ez, hor ere areagotu egin dira arazoak.

Gizarte zerbitzuetara jotzen duen jendearen artean baliteke gaitasun eta baliabide teknologikorik ez duenik izatea. Arreta telematikoa ezartzeak jende hori bazter utz dezake?

Noski, orain dinamikak aldatu dira, eta ordua eskatu behar da beti. Leku batzuetan hori ez zen egiten lehen, eta jendea zuzenean joaten zen. Askorentzat konplexua da laguntzak telematikoki eskatzea; mundu guztia ez dago trebatuta horretarako.

Langileek aurreikusten dute egoerak okerrera egingo duela. Etorkizuna ez da ziurra?

Beldur dira kutsatuen kurbak goia joko ez ote duen. Bigarren txosten honetan ez dago abenduko elkarrizketarik, urtarrilean galdekatuko ditugu berriz, baliteke orduan berriz agertzea laguntza eskaeren gorakada. Laguntzak administrazio ezberdinek eman dituzte; orain ziurgabetasun egoeran daude, ez dakite noiz arte luzatuko diren. Nahiko argi dute posible dela kutsatuen kurbak berriz ere goia jotzea, eta ez dakite egoerari lotuta egon diren laguntza puntualak izango dituzten aurrerantzean ere: ea enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak hobeto kudeatuko diren, zenbat negozio itxiko diren... Ezjakintasun irudipena azpimarratzen dute maiz, eta, ez dakitenez langile gehiago egongo diren ere, noraezean daude.]]>
<![CDATA[Txinan COVID-19agatik hildako bat detektatu dute maiatzetik lehen aldiz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1846/016/001/2021-01-15/txinan_covid_19agatik_hildako_bat_detektatu_dute_maiatzetik_lehen_aldiz.htm Fri, 15 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1846/016/001/2021-01-15/txinan_covid_19agatik_hildako_bat_detektatu_dute_maiatzetik_lehen_aldiz.htm
Txinako kutsatuen kopurua handituz doa, eta Hebei probintzian izan da agerraldia —Pekinekin mugakidea da—. Shijiazhuang hiriburuko 11 milioi biztanleak berrogeialdian jarri zituen gobernuak joan den astean, eta, kasuen gorakada ikusita, probintzia bereko Langfang, Bazhou eta Sanhe hiriak ere bakartu ditu. Guztira, 20 milioi biztanle baino gehiagok dute debekatuta kalera irtetea; azido nukleikoaren analisia egiteko besterik ezin dira atera. Horrez gain, probintziak Pekinekin dituen konexio guztiak moztu dituzte, eta hiriburuko aireportua dagoen eremua ere itxi dute, Shunyi izenekoa.

«Gerra egoera» betean heldu da OMEko ikerlari taldea herrialdera: horrela izendatu zuen gobernuak Hebeiko probintzia. «Hilabete luzez» gobernuarekin elkarrizketetan egon eta gero, presidentearen baiezkoa lortu dute ikerlariek, eta atzo heldu ziren Wuhanera, izurriaren epizentrora. Horien hipotesi nagusia da birusa saguzarren edo antzerako animaliaren baten bitartez pasatu zela gizakiengana, eta baztertu egin dute Txinako Alderdi Komunistak zabaldu duen teoria: birusa atzerritik eramandako arrainetan zegoela, alegia. Hamabost ikerlarik osatutako taldea espero zuten Txinan, baina bik positibo eman dute antigorputzen proban, eta Singapurren geratu dira, bigarren proba egiteko zain. Gainontzeko hamahiruek hamabost eguneko berrogeialdia egin beharko dute ikerketa hasi aurretik, eta horiek ere proba egin beharko dute Txinan.

Igoera orokorra

Txinako kasuen gorakada munduko testuinguruaren parte da. Kutsatuen kurbak goia jotzen ari dira munduko beste zenbait estatutan ere, eta neurri gehiago hartu dituzte hainbatek, izurria kontrolatu nahian. Mugikortasun debekuak estatu gehienetan orokortu dira, eta Erresuma Batua izan da horiek ezartzen azkenengoetariko bat. Urtarrilaren hasieratik konfinatuta, konexioak moztu ditu Amerikako eta Afrikako hainbat herrialderekin, birusaren Brasilgo aldaera berriaren hedapena gelditzeko asmoz. Hegaldiak bertan behera utzi ditu Argentina, Brasil, Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Ekuador, Guyana Frantsesa, Guyana, Panama, Paraguai, Peru, Surinam, Uruguai eta Venezuelarekin. Portugalekin ere moztu ditu hegaldiak, Brasilekin «harreman estua» duelako. Portugalgo egoerak ere okerrera egin du, eta gobernuak gutxienez urtarrilaren 30era arte luzatu du alarma egoera, eta herrialdea konfinatu.

Kutsatuekin batera, gora egin du hildakoen kurbak ere, eta Europako zenbait herrialdek inoizko hildako gehien zenbatu dituzte azken 24 orduetan. Alemania izan da horietako bat: 1.244 hildako zenbatu ditu egun bakar batean. Suediak ere ordura arteko kopuru handiena jakinarazi zuen atzo: 351; 10.000 hildakoen langa gainditu du jada.]]>
<![CDATA[Herbehereetako Gobernuak dimisioa eman dezake]]> https://www.berria.eus/albisteak/192257/herbehereetako_gobernuak_dimisioa_eman_dezake.htm Thu, 14 Jan 2021 09:30:55 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/albisteak/192257/herbehereetako_gobernuak_dimisioa_eman_dezake.htm ]]> <![CDATA[Txina «giza eskubideen mehatxutzat» jo du Human Rights Watchek]]> https://www.berria.eus/albisteak/192217/txina_giza_eskubideen_mehatxutzat_jo_du_human_rights_watchek.htm Wed, 13 Jan 2021 09:24:01 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/albisteak/192217/txina_giza_eskubideen_mehatxutzat_jo_du_human_rights_watchek.htm <![CDATA[«Huthiak terrorista izendatzeak ondorioak izango ditu Yemenen»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/013/001/2021-01-13/huthiak_terrorista_izendatzeak_ondorioak_izango_ditu_yemenen.htm Wed, 13 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1857/013/001/2021-01-13/huthiak_terrorista_izendatzeak_ondorioak_izango_ditu_yemenen.htm
AEBetako Gobernuak jakinarazi du Yemengo huthi mugimendua «terroristatzat» jotzeko asmoa duela. Nola eragingo lieke horrek laguntza humanitarioko erakundeei?

Litekeena da AEBetako Gobernuak huthiak «terroristatzat» izendatzeko hartutako erabakiak ondorio larriak izatea Yemengo egoeran. Eta litekeena da, era berean, gure operazioei eragitea. Kezkatuta gaude. Badakigu AEBetako Gobernuak NBEk dituen laguntza humanitarioko politikak aldarazi nahi dituela. Eta guk AEBei eskatzen diegu Yemengo herritarren beharrizanak betetzen utz diezagutela.

Izendapen horrek mehatxu handia dakarkigu; laguntza humanitarioko erakundeok herrialdera janaria eta hornidurak eramateko ditugun sarbideak suntsitu ditzake. Guk Yemengo hainbat erakunderekin eta enpresarekin egiten dugu lan: bankuak, negozioburuak, garraiolariak... eta denak daude gure asegurupean. Beraz, espero dugu AEBetako Gobernuak ezarritako neurri berezi honek Yemengo laguntza humanitarioaren egoera kontuan hartzea, eta, beraz, haren jarioa mantentzea. Espero dut datozen egunetan neurriaren ondorioei buruzko informazio gehiago helaraztea, baina oraingoz ez du batere itxura onik: Yemenek izan dezakeen egoerarik txarrena da. Espero dugu erratuta egotea.

Erabaki horrek laguntza humanitarioan izango du eragina soilik, ala herrialdean egongo diren negozio eta transakzioei ere eragingo die?

Noski, sekulako eragina izango du Yemengo ekonomian. Gogoan izan behar dugu herrialdeko ekonomia jada eztanda egitear dagoela, gerra dela eta. Ekonomiak ahultasun kronikoa du; moneta debaluatuta dago, janariaren prezioa gora doa etengabe, langabezia handia dago, eta horri guztiari COVID-19aren eragina gehitu behar zaio. Izendapenak gauzak okertuko ditu, eta zaurgarritasuna areagotuko du.

Erabakiak Yemengo inportazioen zati handi bat blokeatuko du, nazioarteko hornitzaileek ez dutelako herrialdearekin harremanik izan nahiko, eta kontuan hartu behar da inportatutako elikagaiekiko oso menpekoa dela herrialdea. Hornitzaileek janaria banatzeko duten gaitasunean eragingo du neurriak. Hala ere, oraindik argitzeke dagoen kontua da.

Erabat hondoratuko luke, beraz, herrialdea?

Etorkizunean aurreikus daiteke janaria eskuratzeko zailtasunak egongo direla, prezioek gora egingo dutelako, eta jendearen bizi mailak, behera. Herrialde honetan biztanleriaren erdiak baino gehiagok arazoak ditu janaria platerean izateko. Gainera, rial yemendarra, herrialdeko moneta, azkar debaluatuko da, sortuko den krisiaren ondorioz; eta diruaren kostua hazi egingo da. Bankuko ohiko eragiketetan ere izango du eragina, eta nazioarteko monetetara sarbide mugatua izango dute yemendarrek. Azkenean, atzerriko bidalketei ere eragingo die; atzerrian bizi diren yemendarrek herrialdera eta beren familietara bidaltzen duten diruak herrialdeko ekonomian eragin handia du. Litekeena da nazioarteko bankuek erabakitzea Yemen tartean duen edozein transakzio alde batera uztea.

Gure ikuspuntutik honek ez du batere itxura onik, eta benetan espero dugu AEBetako Gobernuak arazo hauek kontuan hartzea.

Orduan, Yemengo herritarrengan izango du eragin handiena?

Zalantzarik gabe. Edozein motatako tentsioak izugarrizko eragina izango du yemendarrengan.

AEBetako Estatu idazkari Mike Pompeok adierazi du nazioarteko laguntza humanitarioko taldeei lizentziak emango dizkietela herrialdera sartzeko. Nahikoa da?

Ez gaude oso ziur lizentzia horien balioaz, guk eragile askorekin egiten baitugu lan. Ez da gure lana AEBetako Gobernuari zer egin behar duen esatea. Baina badagokigu eskatzea hartzen duen edozein neurritan kontuan hartzeko Yemengo egoera humanitarioa. Eta agentzia eta langile humanitarioek hornidurak bertara eraman ahal izateko behar besteko erraztasuna bermatzeko. Beraz, espero dugu neurri hori malgua izango dela yemendarren plateretara janaria eramatea bermatzeko.

Hala ere, oraingoa ez da huthiak terroristatzat jo dituzten lehen aldia; Yemengo Gobernuaren inguruko kargudunek ere erabili izan dute terminologia bera. Nori egiten dio mesede huthiak «terrorista» izendatzeak?

Mota horretako galderak politikoak eta hipotetikoak dira. Guk, Munduko Elikagaien Programak, jakin nahi dugun gauza bakarra da erabaki honek gure lanean zer eragin izango duen; ea zer eragin izango duen hornidurak Yemenera eramateko. Gainontzekoa analisi politikoa da, eta horrek esan nahi du beharbada ez duela zerikusirik gure betekizunarekin. Gure lana erabaki horren ondorioak aztertzea da.

Beraz, erabaki horrek herrialdeko gerrari eragin diezaiokeela uste duzu?

Momentu honetan dena da espekulazioa eta ezjakintasuna, baina laguntza humanitarioko erakunde gisa, lan egin behar dugu mota honetako erabakiek gure lanean eraginik izan ez dezaten. Laguntza humanitarioa ezabatzea ez da krisirako soluzioa.]]>
<![CDATA[Gizarte eskaerak, gora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/004/001/2021-01-09/gizarte_eskaerak_gora.htm Sat, 09 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1893/004/001/2021-01-09/gizarte_eskaerak_gora.htm
Balear Uharteetako Unibertsitatearekin (Herrialde Katalanak), eta Espainiako hainbatekin egin dute azterlana EHUko ikertzaileek: Madrilgo Konplutentsea, Salamancako Unibertsitatea eta Zaragozakoa. EHUk gizarte zerbitzuen 52 zentrotako langileak elkarrizketatuta osatu du bere partea. Zentroak autonomia erkidegoen eta udalen esku egon daitezke, eta, orotara, sei autonomia erkidegotako egoera aztertu nahi izan dute, alderatu ahal izateko. Andaluziako, Aragoiko, Balearretako, Gaztela eta Leongo eta Madrilgo autonomia erkidegoetan eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egin dute ikerketa, landa zein hiri eremuan. Bost unibertsitateek elkarrekin egiten duten bigarren lana da. Gizarte zerbitzuak eta pandemia: eskaera eta erronka gehiago konplexutasunean izena du, eta 2020ko irail eta azaro arteko datuak jaso dituzte bertan. Aurretik, uztail eta irail arteko egoera aztertu zuten.

Askotariko erabiltzaileak

Txostenak ondorio argia atera du egindako elkarrizketa guztietatik: pandemiak gizarte zerbitzuetako egoera okertu du, jende gehiagok jo baitu zerbitzu eske. Lehen laguntza beharrean ez zeudenek ere jo dute gizarte zerbitzuetara, eta lehendik erabiltzaileak zirenen beharrak areagotu egin dira. Horiek horrela, erabiltzaileak askotarikoak direla esan dute; kontratu ezegonkorrak dituzten pertsonak, diru sarrerarik ez duten gurasoak, eta «pandemiak eragindako gorabehera emozionalak» dituztenak. Heterogeneotasun horretan, ordea, «antzeko beharrizanak» identifikatu dituzte, oro har, kasu askotan. Erabiltzaileen egoera soilik ez, arloko langileena ere okertu dela azaldu dute; egoerak «gainezka» egin diela kontatu dute. Izan ere, baliabide falta izateaz gain, aurrez aurreko zerbitzuak bertan behera uzteak beren lana zaildu duela salatu dute. Ohartarazi dute arreta telematikoa emateak ondorioak ekar ditzakeela; ikuskatze faltagatik kasuak ez jakinaraztea, besteak beste.

Gehitu dute langileek martxotik hona «gehiegizko esfortzua» egin dutela; salatu dutenez, hilabeteotan izandako presioak «higatu egin ditu profesionalak, dituzten inplikazio eta erantzukizun maila altuengatik». Adierazi dute egoerari ez diotela bilakaera positiborik ikusten luze gabe, eta horrek are gehiago kezkatzen dituela. «Osasun sistemak eta gizarte zerbitzuek jasan duten egoerak kezkatu eta nekatu egiten ditu langileak. Gainera, aurreikusi dute egoerak txarrera egingo duela, eta ez dakite nola egin aurre heltzear den krisi sozialari», azaldu dute ikerlariek. Egoeraren alde positibo bat azpimarratu dute: behar egoeran dauden familiek gizarte zerbitzuetara jotzeko «lotsa» galdu dute. «Jendea urratsa egitera ausartu da».]]>
<![CDATA[Europako Batzordeak BioNTech-Pfizerren txertoaren beste 300 milioi dosi erosiko ditu]]> https://www.berria.eus/albisteak/191984/europako_batzordeak_biontech_pfizerren_txertoaren_beste_300_milioi_dosi_erosiko_ditu.htm Fri, 08 Jan 2021 20:25:33 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/albisteak/191984/europako_batzordeak_biontech_pfizerren_txertoaren_beste_300_milioi_dosi_erosiko_ditu.htm abenduaren 27tik aurrera Hego Euskal Herrian, eta asteon Ipar Euskal Herrian.
]]>
<![CDATA[Baheketa egingo dute Mundakan bihartik aurrera]]> https://www.berria.eus/albisteak/191997/baheketa_egingo_dute_mundakan_bihartik_aurrera.htm Fri, 08 Jan 2021 20:23:12 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/albisteak/191997/baheketa_egingo_dute_mundakan_bihartik_aurrera.htm ]]> <![CDATA[Txinak jakinarazi du agerraldi bat izan dela Hebei probintzian, 250 kasurekin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/021/001/2021-01-08/txinak_jakinarazi_du_agerraldi_bat_izan_dela_hebei_probintzian_250_kasurekin.htm Fri, 08 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1877/021/001/2021-01-08/txinak_jakinarazi_du_agerraldi_bat_izan_dela_hebei_probintzian_250_kasurekin.htm
Alarmak piztu dira Txinan kasuen gorakada atzeman ostean. Hebeiko agerraldi berriak hiriburuan bizi diren 11 milioi herritarrak berrogeialdian jartzera behartu du gobernua. Kutsatze horiez gain, beste 11 kasu ere zenbatu dituzte atzerritarren artean. Agerraldi berriaren albisteak bat egin du OME Osasunaren Mundu Erakundeko adituek pandemiaren jatorria ikertzeko herrialdera egindako bidaiarekin. Hain zuzen ere, ikertzaileen taldeak arazoak izan ditu; Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEko zuzendariak salatu du gobernuak «trabak» jarri dizkiela baimenak lortzeko, eta ondorioz ikertzaileetako bat ezin izan dela herrialdean sartu.

Txinak bezala, beste zenbait herrialdek ere gorakada izan dute kutsatzeetan. Asian bertan, Japoniak larrialdi egoera ezarri du Tokio hiriburuan eta inguruko probintzietan, 24 orduan 6.000 kasura heldu eta gero. Europan, Erresuma Batuarena da kasurik nabarmenena, otsailaren 15ra arte gutxienez konfinatuta egongo baita. Alemaniak ere urtarrilaren 31ra arte luzatu du konfinamendua. Atzo jakinarazi zuen herrialdeak 37.000 hildakoen langa gainditu duela, egun batean 1.000 hildakotik gora zenbatuta.

Kutsatze gehien, ordea, Amerikak ditu oraindik. Inoizko ospitaleratze kopururik handiena izan dute AEBek: 129.000. Hori horrela, zenbait hiritan «suspertu ezin daitezkeen» paziente zaharrak ez ospitaleratzeko erabakia hartu dute. Kontinenteko gainerako herrialdeetan ere, egoera «kezkagarria» da. Kolonbiako Gobernuak adierazi du ez duela baztertzen «neurriak hartzea», 1,7 milioi kasu baino gehiago baititu.

Txertoen ziurgabetasuna

Txertaketa kanpainak abiatzea esperantzaren suspertzailetzat jo zuten askok, baina zenbait ustekabek ziurgabetasuna sortu dute. Europako Batasunak kanpaina hasi eta hurrengo egunean gelditu behar izan zuen, Pfizer enpresak izandako «arazo logistiko» baten ondorioz.

Bestetik, Erresuma Batuan eta Hegoafrikan agertu diren aldaera berriek ere zalantza sortu dute. Izan ere, kutsakorragoak dira biak, eta, lehena txertorako erabilitako ereduaren «oso antzerakoa» bada ere, Hegoafrikakoak izan duen mutazioa bestearenaren aldean handia omen da, eta baliteke txertoak eragiten dien elementuek eraginik ez izatea. Hegoafrikakoaren kasuan, gainera, oso kutsakorra izateaz gain, gazteengan eragiten duela azaldu dute. Brasilen ere, azken horren osagarri antzerakoak dituen mutazio bat aurkitu dute.

Europako zenbait herrialdek, Alemania eta Belgika tartean, txertoaren bigarren dosia atzeratzeko aukera proposatu dute, lehen dosia herritar gehiagoren artean banatu ahal izateko. Baina Europako Botiken Agentziak dosia 42 egun baino gehiago ez atzeratzea gomendatu du, txertoen eraginkortasuna 19 eta 42 egun artekoa dela argudiatuz, eta gehituz hori aldatzeak «komertzializazioaren aldaketa» ekarriko lukeela.]]>
<![CDATA[Ertzain bat hil da Donostian, eta beste bat zauritu, autoa itsasadarrera erorita]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1856/011/001/2020-12-31/ertzain_bat_hil_da_donostian_eta_beste_bat_zauritu_autoa_itsasadarrera_erorita.htm Thu, 31 Dec 2020 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1856/011/001/2020-12-31/ertzain_bat_hil_da_donostian_eta_beste_bat_zauritu_autoa_itsasadarrera_erorita.htm
Istripua 03:30 aldera gertatu zen, Gipuzkoako hiriburuko Maria Kristina zubitik gertu. Zergatik ez dakitela, Ertzaintzaren autoa itsasadarrera erori zen, Renferen tren geltokia dagoen aldetik. Erkorekak adierazi du «zorte txarraren» ondorio izan zela istripua, eta gaineratu du autoak barandaren «zati ahulena» jo zuela. Era berean, Segurtasun Sailak adierazi du ertzainak ohiko lanak egiten ari zirela, hau da, istripua gertatu zenean ez zegoela operazio berezirik martxan.

Arin zauritutako ertzainak bere kabuz lortu zuen autotik irtetea, eta Donostiako ospitalera eraman zuten, hipotermia sintomak zituela, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak Onda Vascan adierazitakoaren arabera. Ertzainaren osasunaren eboluzioa ona izan dela erantsi zuen. Era berean, gertatutakoa argitze aldera, ikerketa bat abiatu du Ertzaintzak. Halere, Zupiriak nabarmendu du zauritutako ertzainaren «indarberritze prozesua errespetatuko» dutela.]]>
<![CDATA[Etxeetan oinarrizko hornidurak izateko eskubidea aldarrikatu dute Gasteizen]]> https://www.berria.eus/albisteak/191695/etxeetan_oinarrizko_hornidurak_izateko_eskubidea_aldarrikatu_dute_gasteizen.htm Wed, 30 Dec 2020 13:31:34 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/albisteak/191695/etxeetan_oinarrizko_hornidurak_izateko_eskubidea_aldarrikatu_dute_gasteizen.htm <![CDATA[Sarek 216 herritan eskatuko du urruntze politika deuseztatzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/008/001/2020-12-30/sarek_216_herritan_eskatuko_du_urruntze_politika_deuseztatzeko.htm Wed, 30 Dec 2020 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1873/008/001/2020-12-30/sarek_216_herritan_eskatuko_du_urruntze_politika_deuseztatzeko.htm Bidea gara lelopean, urruntze politika amaitzea eta euskal presoei gradu progresiorako modua ematea eskatuko dute.

Bego Atxa Sareko bozeramaileak azaldu du askotariko protesta moldeak erabiliko dituztela urtarrilaren 9an, 17:30etik aurrera: giza kateak, mosaikoak, manifestazioak, ekitaldi musikatuak... Halere, protesta bateratua egingo dute denetan: Argiztatutako bidea izenpean, telefonoen argiak pizteko deia zabalduko diete herritarrei, eta plataformak horren argazkiak herriz herri zabalduko ditu sare sozialetan. Horren ostean izango da irakurketa, herri guztietan bera, plataformak azaldutakoaren arabera.

Egun horretan bertan, protesten aurretik, Bilboko Euskaldunan bilduko dira alor sindikal, sozial eta politikoko ordezkari nagusiak, «agertutako adostasunak eta elkarbizitzaren alde egindako urratsak» azpimarratzeko eta «bidea batera egiten jarraitzeko» mezua luzatzeko, Atxak berretsi duenez. Sareren iritziz, gizartearengandik jasotako «aktibazio eta aldaketa nahia» bezain garrantzitsua da sindikalismoan, arlo politikoan edota instituzionalean adostasunak lortzea. Gehitu du «ordezkaritza zabala» biltzeko asmoa duela Bilbon; izan ere, haren ustez, gizarteko sektore horiek guztiak konponbiderako «giltzarri» dira.

Hala ere, Sarek nabarmendu du mobilizazioak herriz herri egingo dituztela: «Anitzak izango dira, aniztasuna ez baita falta izaten sekula urtarrileko mobilizazioan».

«Benetako» pauso eske

Aldarria, berriz, bateratua izango da herri guztietan. Urruntze politika «behingoz» amaitzeko eskatuko du Sarek, aldaketa batzuk egin badira ere oraindik «benetako hauturik» egin ez dela iritzita. Bestalde, euskal presoei «sistematikoki ukatu izan zaien» gradu progresioari bide ematea ere galdegingo du, Euskal Herrira bueltatu ahal izateko ezinbestekoa dela argudiatuz; izan ere, gogorarazi du oraindik 107 euskal preso daudela lehen graduan, gainontzekoetan baino neurri zorrotzagoekin. Sarek salatu du preso horien eskubide ugari «murrizten» dituztela kartzelan.]]>
<![CDATA[Sarek 216 herritan eskatuko du urruntze politika bertan behera uzteko]]> https://www.berria.eus/albisteak/191658/sarek_216_herritan_eskatuko_du_urruntze_politika_bertan_behera_uzteko.htm Tue, 29 Dec 2020 15:01:51 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/albisteak/191658/sarek_216_herritan_eskatuko_du_urruntze_politika_bertan_behera_uzteko.htm <![CDATA[Karbono dioxidoaren isuriek gora egin zuten 2019an Hego Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/008/001/2020-12-29/karbono_dioxidoaren_isuriek_gora_egin_zuten_2019an_hego_euskal_herrian.htm Tue, 29 Dec 2020 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1891/008/001/2020-12-29/karbono_dioxidoaren_isuriek_gora_egin_zuten_2019an_hego_euskal_herrian.htm
Are nabarmenagoa da gorakada azken hiru hamarkadetako datuak kontuan hartuz gero: 1990. urtetik %69 gehitu dira CO2 gasen isurketak Nafarroan, eta %9,5 EAEn. Horiek horrela, azken 29 urteetako isuri denak kontuan hartuta, 181.969 tona CO2 isuri ditu Nafarroak, eta 588.755 tona Araba, Bizkai eta Gipuzkoak guztira.

Argitaratutako txostenaren arabera, Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak, batez beste, 9,5 tona CO2 isuri zituen joan den urtean.

Bi enpresek prestatutako dokumentuak 1990. eta 2019. urteen arteko datuen bilakaera aztertu du. Txostena landu dutenek diote isurketek «goia jo» dutela jada, eta, beraz, joera beheranzkoa izango dela, oro har. Hego Euskal Herrian, 2004. eta 2006. urteen artean izan zen isurketa gehien. Adituek aipatutako beheranzko joera hori islatzen da datuetan; izan ere, 2008tik %17 gutxitu dira isuriak Nafarroan, eta %20 EAEn.

2050a helburu

Aurtengo urtea salbuespenezkoa izan da esparru ugaritan, eta baita CO2 isurketen kasuan ere. Izan ere, pandemiak eragin duen geldialdi ekonomikoaren ondorioz, berotegi gasen isuriek behera egin dute, nabarmen gainera. Hain zuzen ere, txostenean parte hartu duten adituek aurreikusi dute gas horien isurketek %7,6ko jaitsiera gaindituko dutela. Isurketa hori da, hain justu, adituek urteroko gutxieneko jaitsiera gisa ezarri dutena, 2050. urtean zero isuri izateko helburuarekin.]]>
<![CDATA[«Aplikazioak aztarnariei laguntzeko dira»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/010/001/2020-12-16/aplikazioak_aztarnariei_laguntzeko_dira.htm Wed, 16 Dec 2020 00:00:00 +0100 Maria Ortega Zubiate https://www.berria.eus/paperekoa/1857/010/001/2020-12-16/aplikazioak_aztarnariei_laguntzeko_dira.htm COVID-19.eus—. Hain justu, horiek aztertzen aritu da Zurutuza, batez ere Espainiako Gobernuaren Radar Covid. Haren esanetan, aplikazio horiek «asko errazten» dute aztarnarien lana.

Nola funtzionatzen dute aplikazio aztarnariek?

Aplikazioak aztarnariek egiten duten lana egiten du: galdetzen du non edo norekin egon garen kontaktu itxian, eta kontaktu horrek zenbat iraun duen. Hori teknologikoki bermatzeko hiru modu daude. Telefonoen antenen eta GPS bidezkoek, esaterako, gure lokalizazioa kontrolatzen dute. Oso espezifikoki ematen dute pertsonaren kokapena. Baina hori egiteko, operadoreek badakite pertsona bakoitza non dagoen, eta informazio hori operadoreak eman beharko lioke beste norbaiti. Pribatutasunaren aldetik, oso urrun gelditzen da eredu hori. Hirugarren aukera, aldiz, bluetooth bidezkoa da. Teknologia horrek normalean hamar-hogei metro artean ondo funtzionatzen du, baina ez gehiago. Orduan, kontua ez da non egon garen, norekin baizik. Gaur egun, gainera, sakelako guztiek dute bluetootha, eta hori aktibatuta izanda jakin daiteke norekin izan zaren: zer sakelakorekin, ez norekin. Horrela lor daiteke informazio hori era anonimoan jasotzea eta pribatutasuna mantentzea.

Eta datu horiek jasotakoan nork kudeatzen ditu?

Garrantzitsua da hori argitzea, aplikazio horiek desmitifikatzeko: bluetootha erabiltzen duten aplikazioetan ez doaz inora. Gako batzuk sortzen ditu mugikorrak, hogei bat minutuan behin sortzen du berri bat, eta azken gako hori erabiltzen du zugandik gertuen dagoen mugikorrari pasatzeko. Ez da informazio gehiago partekatzen. COVID-19an positibo izatekotan, Osakidetzako zerbitzuek kode espezifiko bat emango digute, eta kode horrekin gure aplikazioak adieraziko du positibo eman dugula. Aplikazioak horixe jakinarazten dio nirekin egon denari: berarekin egon den norbait kutsatu dela; ez ordea, nor. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak kaleratutako aplikazioak mota horretakoak dira.

Hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak Radar Covid aplikazioa kaleratu zuenean, zenbait akademikok agiri bat kaleratu zenuten, aplikazioaren gardentasun falta salatzen. Informazioa ezkutatzen zuen?

Kontua ez da informazioa ezkutatzen zuela, kontua da ez genekiela ezer horri buruz. Aplikazio publiko bat da, eta gutxienekoa da datuak publikoak izatea. Guk agiria aplikazioa kaleratu eta hilabete pasatxora argitaratu genuen, irailaren 5ean, eta orduan oraindik aplikazioaren kodea argitaratu gabe zegoen: ez zegoen informaziorik horri buruz. Eta horregatik kaleratu genuen agiria, ez bakarrik aplikazio horregatik, baizik eta aldarrikatzeko edozein erakunde publikok kaleratutako programek oinarrizko arau batzuk bete behar dituztela. Gizarteak informazioa izan dezan, modu inklusibo eta demokratikoetan aukera eman behar diote hobekuntzak egin ahal izateko.

Software librekoa izan beharko lukeela defendatzen duzu...

Bai, azkenean gauza bera da. Publikoki ordaindutako softwarea zergatik ordaindu behar dugu berriz? Behin ordainduta nahikoa. Gainera, Open Source izateko, kodea ireki behar da, adituek bermatu dezaten aplikazioak hitzemandakoa betetzen duela. Segurtasun eta konfiantza handiagoa ematen du era horretan.

Mota horretako aplikazioak ahalik eta jende gehienak deskargatzea garrantzitsua da, ondo funtziona dezaten. Baina hori ez da gertatzen ari. Zergatik uste duzu dela hori?

Bada, ez dakit. Nik askotan galdetzen diet nire ingurukoei ea aplikazioa baduten, eta inork ez du erabiltzen. Askotan ez dakite sikiera zertarako balio duen ere. Seguruenik informazio eta kontzientziazio kanpainak lirateke onenak horretarako. Egia da ari direla kontzientziazio kanpainak egiten, baina ez dira iristen jendearengana. Dena den, mota honetako aplikazioetan sinesten ez dutenei esan nahiko nieke kodea librea dela, edonork ikus dezakeela: erabiltzen dituen protokoloak libreak dira. Gainera, mundu mailako akademikoek diseinatuak dira. Ni teknologoa naiz, eta teknologian konfiantza dut. Ulertzen dut, ikusita teknologiako enpresa erraldoiek nola maneiatzen duten gure informazioa, jendeak zenbaitetan konfiantza falta izatea: baina nik azpimarratu nahiko nuke aplikazio hauek benetakoak direla eta beren lana egoki egiten dutela, zalantzarik gabe. Denok jaitsiz gero, askoz hobeto ibiliko lirateke. Gainera, Espainiako kasuan ministerioak 330.000 euro ordaindu dizkio aplikazioa garatu duen enpresari, eta azaroan kontratua luzatu du, 1.400.000 eurorekin luzatu ere. Dirutza hori ezertan ez erabiltzeko izatea niretzat gogorra da. Azkenean, hau aztarnariei laguntzeko tresna bat da. Zakarrontzira botako den dirutza bat da, era aproposean erabiltzen ez bada.

Beraz, aplikazio horiek aztarnarien lana errazteko tresna egokia direla pentsatzen duzu?

Hori da, beren lana erraztuko du; erraztu bai, baina ez ordezkatu. Izan ere, badaude mugikorrek kontrolatu ezin dituzten kontuak: kontrolatu dezakete bi gailuren arteko distantzia eta iraupena, baina ez dakite, adibidez, maskara jantzita izan dugun edo ez. Beraz, ondo dator modu pertsonal batean: esaterako, aplikazioak esaten badit positibo batekin egon naizela nire erantzukizuna da, eta etxean geldituko nintzateke, ahal bada. Ez dute aztarnaria ordezkatzen, baina asko errazten dute bere lana.]]>