<![CDATA[Martxelo Otamendi Egiguren | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 18 Jul 2019 02:46:43 +0200 hourly 1 <![CDATA[Martxelo Otamendi Egiguren | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Irrati bidezko irakasle eredugarria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/007/001/2019-07-16/irrati_bidezko_irakasle_eredugarria.htm Tue, 16 Jul 2019 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1907/007/001/2019-07-16/irrati_bidezko_irakasle_eredugarria.htm
Anekdota horrek ederki adierazten du, horrelako asko kontatzen zizkigun, hil berria zaigun Mariano irakasleak gure lanbideari buruz zeukan ikuspegia. Euskal Herriko kazetaritzaren maisu handi eta oparoa joan zaigu Marianoren heriotzarekin. Berak erakutsi zigun zorroztasuna gure eginda eta horretarako egunik aproposena ez dela ohartuta, nota txarra atera zuen ikasgai batean: euskara. Berandu, oso berandu, iritsi zen oinarrizko ezagutzara. Beste maila erreferentzial bat edukiko zukeen euskarazko kazetaritzak Marianok euskaraz ere garatu izan balu bere jakintza.

Zorrotz jardun zuen Marianok, nahiz askotan zorroztasun horrek oso egoera ezerosoan jarri bera. Gogoan izatekoa da ETB2ko Sin permiso eztabaida saioaren arduradun eta aurkezle zela erakutsi zuen sendotasuna. Alderdi demokratikoek ezker abertzaleari boikota egiten zioten garaia zen, 1989ko urria. Programaren lehen atalean, Marianok gizarteak politikoen gainean zeukan iritziaz jarduteko adituak eraman zituen saiora, eta alderdi politikoetako ordezkariak gonbidatu zituen publiko balira bezala. Ezker abertzalea ere gonbidatu zuenez, boikota muturreraino eramanda, EAJk, EEk, PSOEk, CDSk eta PPk uko egin zioten programan parte hartzeari. Ezker abertzaleko kide Iñaki Esnaolarekin batera, soilik Joseba Azkarraga (EA) eta Isabel Lopez Aulestia (Ezker Batua) egon ziren. Marianok ez zuen atzera egin, nahiz alderdi nagusiek boikota egin programari. Beste kazetari askok, ondorioen beldur, bertan behera utziko genukeen saioa. Marianok ez, egin egin zuen saioa, demokratak lotsarazita eta kazetarioi lezio bat emanda. Komunikazio Zientzien fakultateetako sarreretan jartzeko modukoa.

Beste bat. Ertzaintza Donostian hedatu berritan, intsumisoek protesta eserialdia egin zuten Bulebarrean asteburu bateko eguerdi batean, eremu hori artean zirkulaziorako irekita zegoela. Ertzaintzaren lehen esku hartzea izan zen Donostian, eta aurrekoak baino goxoagoak ez zirela izango lehen egunetik argi uzteko, sekulako egurra eman zieten furgonetatik atera eta berehala lurrean era baketsuan eserita zeuden manifestariei. Ez ahaztekoa da hurrengo astelehenean askoren oroimenean iltzatuta geratu den El Kiosko de la Rosi saioan egin zuen analisi gogorra. Gutxitan bezala entzun genuen Mariano tonua altxatuta, haserre, berezko zuen patxada esekilekuan zintzilik utzi zuen jakaren sakelan nahita ahaztuta.

Minez, baina ez gorrotoz, kontatzen zuen beste askorekin batera sortu berria zuten Egin egunkariko arduradun politikoek, ETAk Nafarroan egin zuen lehen hilketa editorial batean kritikatu zuelako, irteerako bidea erakutsi ziotenekoa. Horrek ez zion inoiz eragotzi erabateko elkartasuna adieraztea Egin-i Baltasar Garzon magistratuak bidegabeki itxi zuenean. Lan konprometitua egin zuen, jakinda ordura arte zabalik zeuzkan ate batzuk itxita aurkitzeko arriskua zeukala. Horren adibide, 18/98 sumarioko akusatuak jasaten ari ziren injustizia salatzeko sortu zen elkartasun batzordean egindako jostun lana eta parte hartutako ekitaldi sorta luzea. Bost axola Marianori konpromiso horien ondorioak, oinarrizko eskubideak urratuta zeuzkaten herritar batzuen egoera larria lehenesten zuelako. Bigarren ikasgaia kazetariontzat. Eskubideak unibertsalak dira, horien falta jasaten ari dena ideologikoki gertukoa edo urrutikoa izan.

Euskaldunon Egunkaria-ko langileok eta zuzendaritzako kide auzipetuok ez dugu sekula ahaztuko itxiera gertatu zenean Marianok erakutsi zigun elkartasuna.

Jendaurreko azken jarduna Tolosan egin zuen, apirilaren hasieran, Garbiñe Biurrun magistratuarekin batera Gara-ri ezarri nahi dioten espolioa salatzeko mahai inguruan.

Gaur egun gero eta maizago ikusten ditugu, komunikazio teknologia berriak erabiliz, aldi berean mundu osoko milaka ikasleei eskolak ematen dizkieten irakasle unibertsalizatuak. Aspaldi asmatu zuen Marianok metodo hori, irrati bidezko unibertsitatea esan geniezaiokeena. Zer zen bada, askotan, Donostiako Herri Irratian egin zuen El Kiosko de la Rosi irratsaioa kazetaritza eta gizarte eskolak emateko fakultatea ez bazen?

Hizlari bikaina, hitza hartzen zuenean entzuleek ikasle moduan jartzen zuten beren burua, jakinda ondo landutako eskola magistrala emango zuela. Oso gutxik bezala menperatzen zuen hitzaldiaren teknika, maisua baitzen hitzaldiaren muin nagusiak, katebegiak balira bezala, bata bestearen atzetik kateatzen. Ondo tartekatzen zituen hitzaldian zehar entzuleari egindako interpelazioak, zuzenean batzuetan, zeharka gehienetan.

Gehiegikeriarik gabekoa zen Mariano. Austeroa bere bizitza pribatuan, behin baino gehiagotan entzun genizkion «zergatik erosi behar ditugu urtero hiru alkandora berri iaz erositakoak estreinatu gabe baldin badauzkagu» bezalako kezkak.

Maisu garrantzitsua galdu du gure herriko kazetaritza eskola ez arautuak. Asko zor diogu kazetariok eta herritarrek.

Ikusten duzu Mariano, zure horrenbeste hitzaldi entzun eta txosten irakurrita, ez dugu hala ere ikasi lau ideia taxuz josten.]]>
<![CDATA[Irrati bidezko unibertsitate irakasle eredugarria]]> https://www.berria.eus/albisteak/168883/irrati_bidezko_unibertsitate_irakasle_eredugarria.htm Mon, 15 Jul 2019 09:13:46 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/albisteak/168883/irrati_bidezko_unibertsitate_irakasle_eredugarria.htm <![CDATA[Trumpen indar handia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/013/003/2019-07-11/trumpen_indar_handia.htm Thu, 11 Jul 2019 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1904/013/003/2019-07-11/trumpen_indar_handia.htm
Ohartarazi ziguten AEBetako analistek Trumpek ez zuela atzera egingo 2016ko hauteskunde kanpainan iragarri zituen mehatxuak gauzatzeko orduan. Israelek palestinarrekin egiten duen legez, etsaiak eduki behar ditu Trumpek parean nor izango bada; eta hobe asmatuak badira. Luzea da zerrenda: mexikar etorkinak, Europako Batasuna, Errusia, Txina, Huawei... Ez du irizpide jakin bat erabiltzen gatazkak sortzeko, gatazka bera baita lortu nahi duena.

Lortu berri du, hil honen hasieratik, The New York Times egunkariak ez argitaratzea gehiago komiki politikorik; Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu komiki kritiko batean agertzen zelako.

Haren aliatu nagusiak, Erresuma Batuak, AEBetan daukan enbaxadorea, Kim Darroch, kargutik kentzea lortu zuen atzo, txosten batean Trump «ezgauza»zela adierazteagatik. Trumpen joerak eragin leunagoa edukiko luke Europako Batasunaren beste jarrera batekin.]]>
<![CDATA[Gezurra desjanzten]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/021/003/2019-06-27/gezurra_desjanzten.htm Thu, 27 Jun 2019 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1904/021/003/2019-06-27/gezurra_desjanzten.htm
«ETA ona/txarra» eztabaida hautsi beharra zegoen, erakusteko garai guztietako ETA guztiak izan direla txarrak eta justifikaezinak; eta zer egokiago horretarako Urroz umearen hilketa baino. ETAren hasierako garaiak ziren, 1960; ume bat biktima, eta inork hartu ez bere gain heriotzaren ardura. Hasierako ETA hura ere, nahiz artean lehergailuak ez jarri, txarra zen —ume bat hiltzeagatik— eta koldarra —ekintza bere gain ez hartzeagatik—.

Onena, herenegun jostunak emandako zuriketa azalpena: «Gertatutakoaren egiazkotasuna, eta hasierako ETAren indarkeriari buruzko ikerketa fidagarririk eza». Adituak dira, omen.]]>
<![CDATA[Praktikoa ez izatearen ondorio]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1939/003/001/2019-04-29/praktikoa_ez_izatearen_ondorio.htm Mon, 29 Apr 2019 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1939/003/001/2019-04-29/praktikoa_ez_izatearen_ondorio.htm
EUSKAL HERRIA. Udal eta foru hauteskundeak hilabete barru direlako, eta atzoko eserleku banaketak hauteskunde horiek baldintza litzakeelako, Nafarroa izan zen atzoko interesgune nagusietako. Eskuinak ez bezala, nor bere aldetik, batu gabe, aurkeztu ziren EH Bildu eta Geroa Bai. Ehunka boto gutxigatik geratu da eserlekua eskuratu gabe EH Bilduko hautagaia. Ez zatekeen hori gertatuko Nafarroako Gobernuari eusten dioten bi indar nagusiak elkarrekin aurkeztu balira. Balio bikoitza edukiko zukeen eserleku horrek maiatzeko foru hauteskundeei begira.

Hego Euskal Herriko beste hiru herrialdeetan, Espainia ofizialetik kanpoko botoen kontaketaren zain, Elkarrekin Podemosen jaitsieraren ondorioz, EAJk ohiko nagusitasuna berreskuratu du, eta EH Bilduk eserleku bana irabazi du Gipuzkoan eta Araban. Errealitatetik gertuago dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoako emaitzen mapa. Araban bereziki eman dute urratsa indar abertzaleek: EAJk irabazi ditu hauteskundeak aurreneko aldiz, eta bere historian bigarrengoz lortu du ezker abertzaleak -EH Bildu orain- eserlekua.

ESPAINIA. Argia izan da Pedro Sanchez hautagai sozialistaren garaipena, are garrantzitsuagoa ia berak bakarrik Colon plazako hirukoak baino eserleku gehiago bildu dituelako. Bete dira aurreikuspenak, ondorio argi batekin: PP bakarrik aurkezten zen garaian bezala soilik joanda, denak batera, irabaz lezake eskuinak. Ondo jokatu du Sanchezek beldurraren botoa -eskuina eta eskuin muturra datoz, demokrazia arriskuan dago-, eta asmatu du boto praktikoa bere inguruan biltzen, Unidas Podemosen kaltetan.

Pablo Iglesiasen alderdiak pairatu egin du hautagai sozialistaren estrategia, baina baita ere azken urte parean alderdiak erakutsi duen egoera istilutsua. Albiste ezkorren sortzailea izan da oso maiz.

Espainiako Kongresuan gehiengo iraunkorra osatzeko bi aukera nabarmendu dira beste konbinazio guztien gainetik, bietan PSOE bazkide nagusi eta erabakitzailea izanik. Alde batetik, Ciudadanosekin batera osa lezakeen gehiengoa (180), eta bestaldetik, Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa babestu zutenen batura luzea bezain ez egonkorrarekin.

Hauteskunde kanpainan esandakoak gorabehera, boteretsuen presio handiak edukiko dituzte PSOEk hala nola Ciudadanosek akordioa osatzeko. Maiatzeko udal hauteskundeak igaro arte ez da ezer erabakiko Espainian, baina baroi sozialistak, botere ekonomikoak -bankuak eta enpresa handiak buru- eta Europako erakundeak ez dira geldirik egongo bigarren aukera zapuzteko; PSOE-Ciudadanos akordioak inolako eraginik gabe utziko bailituzke Kataluniako independentziazaleak Madrilgo erakundeetan. Sanchezek berak nahiago luke seguru asko akordioa Podemosekin, ERCekin eta EAJrekin osatzea, baina legegintzaldi osorako egonkortasuna exijituko die bazkide horiei, ERCri bereziki. Podemosen eta EAJren baiezko erantzuna segurua daukalakoan, abisua argia da katalanentzat: gobernu berria ezin izango da etengabeko krisian bizi, aurrekontuak ezin onartuz, eta egun erdia desenkontru zaratatsuak kudeatzera dedikatuta. Zaila dauka aukera Junquerasen alderdiak, baina atzoko emaitzek behartu egiten dute akordioa lortzera.

KATALUNIA. Junquerasen garaipen historikoa izan da, 9 eserlekutik 15era igota, aurrenekoa Bigarren Errepublikan lortu zuen hartatik. ERCk hiru lehiakide sendo zeuzkan -PSC, En Comu Podem eta JxC- eta hiru dauzkazunean, alde banatan, oso zaila da mezu bakar batekin hiruei aurre egitea. JxC bezain independentziazale agertu behar duzu zure burua, PSCtik etor dakizukeen botoa uxatu gabe, eta, batera, En Comu Podemekoen jaitsiera baliatu behar duzu oinarria sendotzeko.

ERCren atzoko emaitzek oso egoera onean utzi dute alderdiak Bartzelonako udal hauteskundeak irabazteko daukan hautagaia: Ernest Maragall. Prozesu independentziazalea bultzatu dutenek beti bota dute faltan Kataluniako hiriburuko alkatea independentziazalea izatea, horrek proiektuari emango liokeen oihartzunagatik. Inoiz baino gertuago daude, atzo Bartzelonan ere irabazi zuelako ERCk, eta, Pasqual Maragall gogoan, PSCk baino hautagai hobea daukalako.

Puigdemont da atzoko lehian galtzaile, nahiz eserleku bakarra galdu, eta horrek dudan jar lezake orain arte Bruselatik gidatutako estrategia. Maiatzeko udal hauteskundeak dira Puigdemonti geratzen zaion azken aukera PDeCATen agintzen segitzeko. Emaitza txarrak lortuz gero, gidaritza utzi beharko du, edo bestela alderdi berria sortuko dute PDeCATen barruan Puigdemonten estrategiarekin bat ez datozenek, beti ere Artur Masek onartzen badu alderdi berria lideratzea.

Oharra: Testu honen lehen bertsioan argitaratu dugu atzo lortu zuela ezker abertzaleak lehen aldiz eserlekua Arabatik. Ez da horrela, Iker Urbinak lortu zuen 2011n Amiurrekin.]]>
<![CDATA[Eskozian ere baimena behar]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/015/003/2019-04-25/eskozian_ere_baimena_behar.htm Thu, 25 Apr 2019 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1904/015/003/2019-04-25/eskozian_ere_baimena_behar.htm
Orduz geroztik, William Wallaceren jarraitzaileek (gaurko SNP alderdia) behin eta berriro adierazi dute —xehetasun handirik gabe, ordea— bigarren erreferendumera deitzeko asmoa. Brexit-aren galdeketak erakutsi zuenez, ez eskoziarrek, ezta ipar irlandarrek ere, ez dute Europatik atera nahi, uste dutelako errazago lor dezaketela independentzia Europan segituta.

Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonek data muga jarri zion atzo bigarren galdeketari Erresuma Batua Europako Batasunetik ateraz gero: 2021a. Komeni da gogoratzea Eskoziak ez daukala eskumenik erreferenduma egiteko eta, 2014koan jazo legez, Londresko gobernuarekin adostu beharko duela egitea. Ordukoan, eman zion baimena Downing Streeteko maizterrak; ikuskizun dago zer egingo duen oraingoan.]]>
<![CDATA[Goreneko liburutegian barrena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1898/015/001/2019-04-17/goreneko_liburutegian_barrena.htm Wed, 17 Apr 2019 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1898/015/001/2019-04-17/goreneko_liburutegian_barrena.htm
«Ederra al da Zuzenbidea?» (19018). Gustu txarreko broma eman lezake, ondoko gelan Kataluniako herritarrei haien etorkizuna erabakitzeko tresna eskaintzeagatik urte askotako zigor eskaerei aurre egin behar dieten buruzagi instituzional eta sozialak epaitzen ari direnean. Ederra bai, baina ez auzipetu horientzat. Ederra, zuzenbidea justizia egiteko erabiltzen denean izango da, ez politikaren bidetik konpondu behar dena alde bateko auzitegi bati konpontzea, izorratzea, enkargatzen zaionean.

«Zigor sistemaren funtzioak eta miseriak» (19535). Hiru auzipetu salbu, beste guztiek urtebete baino gehiago daramate behin-behineko espetxealdian, abusu —«miseria», liburuaren tituluan— nabarmen baten biktima. Legelari askok salatu dute neurriz kanpokoa dela espetxean horren denbora luzean edukitzea auzipetuak, neurri hori justifikatzen duen arrazoirik betetzen ez delako. «Etsaiaren zuzenbidea» da zigor sistemaren miseriarik handiena, zuzenbidearen oinarrizko arauak hautsi eta epaitu behar den herritarra automatikoki etsai bihurtzen duelako. «Terrorismoaren aurka borroka egingo du justiziak», zioten ETAren garaian Gorenaren parean dagoen Auzitegi Nazionaleko magistratu askok. Bakar bati entzun genion epaileak ez zeudela «terrorismoaren borroka egiteko, baizik eta justizia egiteko».

«Legelari katalanak zigor sisteman» (19538). Paradoxazko titulua. Badirudi zigor sistemari ekarpenik interesgarrienak egin dizkioten legelari katalanen bilduma izango dela liburua, legelari horien meritua goratzeko. Buruzagi independentziazaleen aurkako auzi nagusiak Bartzelonako Lurralde Auzitegian, eta Espainiako Auzitegi Nazionalean eta Gorenean ari dira ikertzen, lehen bi kasuetan, eta epaitzen, azkenekoan. Nahiz eta foko mediatikoa Madrilgo bi auzitegi horietan jarrita dagoen, Bartzelonako kasuan, 13. instrukzio magistratuak daramatza ikerketak, oso bat eginda estatuaren interesekin. Independentzia prozesuan parte hartu zuten dozenaka eragile ari da ikertzen orain, gero zigor areto baten esku uzteko. Kataluniak bere justizia sistema propioa edukiko balu, prozesuaren karpeta judiziala aspaldi egongo zatekeen itxita. Baina Espainian botere judiziala autonomizaezina denez, Kataluniako legelariek Goreneko liburutegian segitu beharko dute, atera ezinik liburuan harrapatuta.

«Boterearen mugak» (19534). Espresio ederra da liburu bati titulua jartzeko, baina ondoko gelan auzipetuekin gertatzen ari dena ikusita, gustu txarrekoa eman lezake. Neurriz kanpo jardun dute Espainiako botere judizialak, politikoak eta polizialak Kataluniako auzian. Urriaren 1eko errepresio irudiek adierazten dute hobekien botereak mugarik gabe jardun duela Kataluniako auzian. Epaiketan, herenegun, komandanteak argi onartu zuenez, galdeketa adostua lortzeko ahalegina egin zuten epaituek ezinezkoa zela ikusi zuten arte. Horregatik abiatu zuten alde bakarreko prozesua legebiltzarrean zeukaten gehiengoa baliatuta. Botereek oso gogor erantzun zuten: errepresioa, hauteskundeak aurrerarazteko presioa, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulu inbaditzailea indarrean jarri, hauteskunde aurreratuak... Erraz ulertzeko moduko mezua bidali zuten botereek, alegia, horixe dela estatuaren egituren erantzuna orain, baita geroago ere berriro ekinez gero.

«Damutua» (19290). Horrela ikusi nahiko lituzkete askok prozesuko buruzagiak, eta azken hamarkadan mundu erdia Kataluniara begira jarri dituzten milaka eta milaka herritarrak. Egindakoaz damututa, epaileen aurrean belauniko barkamena eskatzen. Auzipetuek, eta erbestean daudenek, onartu diete herritarrei, batzuek argiago eta besteek ez horren argi, gauza batzuk ez zituztela ondo egin, aurreikuspen akats handiak egin zituztela, ez zutela neurtu Espainiako botereen erantzun bortitza, ez zutela itxaron gehiengo zabalagoa eduki arte... Baina ez dira egindakoaz damutuko, oso harro daudelako Kataluniako prozesua nazioarteko agendan jarri izanaz, nahiz horregatik hurrengo urteak espetxean igaro behar izango dituzten. Katalanen kasuan, alferrik daukate liburu hori Goreneko apaletan.

«Bitartekaritza, errealitate eta erronka berriak» (17914). Liburu hau ere alferrik daukate Goreneko liburutegian botere judizialeko kide askok eta, bereziki, Espainiako Gobernuak. Mundu osoko arazoak edo indarrez eta bitartekaritzaren bidez konpondu ohi dira. Mende askotan indarra erabili den bezala, azken hamarkadotan bitartekaritzak erraztutako negoziazio orekatuaren bidea erabiltzea hobetsi da kasu askotan: Quebec, Ekialdeko Timor, Eskozia, Montenegro, Kosovo, Kolonbia, Kaledonia Berria... Salbu Katalunian. Oraingoz, eta luze joko du, ez dago ez bitartekaritzarako eta negoziaziorako aukerarik Espainian.

«Fiskal ikertzailea epaile instruktorearen aurka» (17221). Zientzia fikziozko liburua Kataluniako auzian ikusten ari garenez, denbora guztian eskutik helduta doazelako justiziaren bi oinarri horiek. Ez daukate kontraesanik, funtzio bera betetzen dutelako: estatuaren erabaki gogorraren modistak dira.

Bitartean, aurrera segitzen du epaiketak ondoko aretoan. Deklaratzen ari diren poliziek liburu bakarra irakurri bide dute azkenaldian, fiskalak prestatu dien eskuliburua.]]>
<![CDATA[Auziz auzi]]> https://www.berria.eus/albisteak/165259/auziz_auzi.htm Mon, 15 Apr 2019 07:41:12 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/albisteak/165259/auziz_auzi.htm <![CDATA[Oharra Waterloora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2134/021/001/2019-04-09/oharra_waterloora.htm Tue, 09 Apr 2019 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/2134/021/001/2019-04-09/oharra_waterloora.htm
Herenegun iritsi zen abisua, Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile ohiak La Vanguardia egunkarian eman zuen elkarrizketan. Alderdiaren estrategia erabakitzeak Puigdemonten esku segitzen badu alderdi berri bat sortzeko aukera dagoela aurreratu zuen aurreneko aldiz jendaurrean. Asko hitz egin da azken hilabeteotan Katalunian posibilitate horretaz, baina sekula ez igandean bezain argi.

Datozen bi hauteskundeak pasatu eta emaitzak ikusi arte —Espainiako Kongresurakoak eta Senaturakoak A-28an, eta udal hauteskundeak M-26an—, ez zen espero mugimendu sendorik Puigdemontekin kritiko direnen aldetik.

PDeCAT-ERC lehian, inkestek oso emaitza onak ematen dizkiote ERCri, eta txarrak PDeCATi. Xehekiago eta kezkagarriago PDeCATentzat, inkestek ez dute aurreikusten bloke independentziazalearen gorakadarik; bai, ordea, boto mugimendu garrantzitsua bloke horren barruan, PDeCATetik ERCra. Alegia, Junquerasen estrategia pragmatikoak irabazi egingo diola Puigdemonten jokabide gogorragoari, inkestek diotena betez gero.

Egoera kezkagarri horren jakitun, jokaldia aurreratzea erabaki dute 2019ko PDeCATetik baino 2012ko CiUtik gertuago daudenek. Mezu garbia bidali diote Puigdemonti: hurrengo bi hauteskundeetan PDeCATek emaitza txarrak lortzen baditu, Puigdemontek alderdiaren estrategia erabakitzeari utzi beharko dio; bestela, berean segituz gero, kritikoek alderdi berri bat osatuko dute. Hori da marra gorria.

Itxura guztiaren arabera, lehen fasean ohar bat da, sendoa, baina urrutiagora pasatuko ez den oharra. Puigdemonten teilatuan jarri nahi dute pilota.

PDeCAT alderdi zatitua da, agerikoa denez. Alde batetik, Puigdemonten konfrontazio estrategiarekin bat egiten dutenak daude, oinarrizko militanteak, konfrontazio fase honetan kargu instituzionaletan ez egonda aginte esparru batzuk galtzeari beldurrik ez diotenak, ezinezkoa irizten diotenak Espainiarekin galdeketa adosteari. Bestetik, oraingo independentziazaletasuna CiUren betiko jokabide pragmatikoan txertatu nahi dutenak; independentzia bai, baina adostutako erreferendum baten bidez soilik.

Zale gehiago dauzka Puigdemonten estrategiak alderditik kanpo alderdi barruan baino. Horren jakitun, eta ERCren barruan militante batzuk alderdiaren pragmatismoarekin bat ez datozela ikusita, aspaldi ezer entzuten ez den eta negualdian dagoela ematen duen Crida Nacional per la Republica sortu zuen erbesteratutako lehendakariak.

Pascalen taldeak mehatxua bete eta alderdi berria osatzen badu, oso litekeena da Puigemontek Crida berpiztea, jarraitzaileak PDeCATetik eta ERCtik batuko zaizkiolakoan. Bi alderdi zeuden lekuan, hiru egongo lirateke: ERC, Crida eta Pascalena. Pascalek bultzatutakoak derrigorreean beharko du buru erreferentzial bat, denon ezaguna izango dena. Artur Mas lehendakari ohiaren izena dabil askoren ahotan, kontuan hartuta 2020ko otsailean bukatuko dela Kataluniako Auzitegi Nagusiak ezarri zion bi urteko inhabilitazioa.]]>
<![CDATA[Oharra Waterloora]]> https://www.berria.eus/albisteak/164943/oharra_waterloora.htm Mon, 08 Apr 2019 07:53:05 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/albisteak/164943/oharra_waterloora.htm <![CDATA[Hazi beharrean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/019/003/2019-02-28/hazi_beharrean.htm Thu, 28 Feb 2019 00:00:00 +0100 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1904/019/003/2019-02-28/hazi_beharrean.htm
Hitz potoloak erabili zituzten Rajoyk eta Saenz de Santamariak: «Konstituzioa txikitu», «nazioaren subiranotasuna aldatu», «erabakia Espainia osoan hartu beharko litzateke, ez zati batean»... Ez dago eztabaida kuantitatiborako ez lekurik, ez borondaterik. Alegia, erantzun bera ematen dute estatuaren barruko nazio batean independentzia herritarren %10ek nahi dutenean eta, egokituko balitz, %90ek eskatzen dutenean. Hori esan behar dute orain, are gehiago Auzitegi Goreneko areto nagusian daudenean Kataluniako prozesuaren buruzagien aurkako epaiketan.

Katalunian independentziaren aldekoen kopuruak, %47 orain, jauzi garrantzitsu bat egiten badu, oso zaila edukiko dute Espainiako estatu egituretako arduradunek, edozein koloretakoak direla, orain arte bezalako estrategiarekin segitzea. Europak ere bai.]]>
<![CDATA[Eskubide kontua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2019-01-31/eskubide_kontua.htm Thu, 31 Jan 2019 00:00:00 +0100 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2019-01-31/eskubide_kontua.htm Gara-ren eta Gara-ko arduradun, langile eta irakurleen buru gainean eduki ondoren, Espainiako Gizarte Segurantzak erabaki berri du duela urte asko Garzon magistratuak bidegabeki eta injustizia larria eginez Egin-ekoa zen baina Gara-ri erantsi zion zor ekonomikoaren kobraketa aktibatzea.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuen bere garaian Egin ixteko Garzonek hartu zuen erabakia konstituzioaren aurkako zela; baina mina, eta kaltea, egina zegoen. Horrekin nahikoa ez, eta jaio berria zen Gara ekonomikoki itotzeko erabakia hartu zuen magistratuak; Gara-rena ez zen zorra Gara-ren bizkarraren gainean jarriz.

Demokrazia batean oinarrizko zutabea den eskubide baten urraketaren aurrean gaude: adierazpen askatasuna. Askatasun hori urratzean, ez da bakarrik ebakitzen komunikabideak eta kazetariek beren lana egiteko daukaten eskubidea, baizik eta baita herritarrek kioskoan pluraltasun informatiboa aurkitu eta libreki aukeratzeko daukaten eskubidea ere, aurrenekoa gabe ezinezkoa dena praktikatzea.

Erromako zubiaren antzekoak izan behar du kioskoak demokrazian: kolore askotarikoa. Zenbat eta kolore gehiago eduki, hobe. Irakurleek bakarrik erabaki dezakete komunikabide baten iraupena, inolaz ez estatu egiturek.]]>
<![CDATA[Edozertarako eskubidea?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/014/003/2018-12-28/edozertarako_eskubidea.htm Fri, 28 Dec 2018 00:00:00 +0100 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1904/014/003/2018-12-28/edozertarako_eskubidea.htm
Gerra konbentzionalaren garaiko irizpidea bete da beste behin herrialde hartan: «Okupatu nahi den herrialdea ez bada lehen saiakeran menperatzen, hobe buelta erdia ematea eta etxera itzultzea, bestela ere porrot eginda itzuliko baitzara etxera, baina hildako askorekin». Estatu Batuetako presidente Trumpek iragarri berri du etxeratu egingo dituela, erresistentzia handia topatzen duelako, bere gain hartu ezinik dabilen herrietan dauzkan soldaduak. Alegia, Obamak hasitako erretiratze estrategia bere egitearen ondorioz, epe laburrean ez dela geratuko Afganistanen eta Iraken soldadu estatubatuarrik.

Erabakiak dimisioak ekarri ditu Trumpen administrazioan, eta berriro zabaldu du sekula bukatzen ez den eztabaida: bere kabuz beste herrialde bat okupatu duen estatu batek zer eskubide dauka orain, nahi izan duena egin eta gero, herrialde horretako herritarrak babesik gabe uzteko?]]>
<![CDATA[Bigurutzeduna ezkutatzeko eguna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1975/020/002/2018-10-21/bigurutzeduna_ezkutatzeko_eguna.htm Sun, 21 Oct 2018 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1975/020/002/2018-10-21/bigurutzeduna_ezkutatzeko_eguna.htm brexit-ari buruzko bigarren erreferenduma egin dadin eskatzeko 700.000 lagun bildu dituen manifestazioa iragan den kaleetan.

Europako bandera kaleratzeko beharra sentitu zuten atzo kontinentetik Mantxako kanalean laino itxia dagoenean bakarrik isolatuta bizi nahi duten britaniar askok. Europakoa izan da askogatik gaur gehien ikusi den bandera, edo, bestela, hondo urdina eta izar horiak zeuzkan edozer euskarri. Eskozian eta Ipar Irlandan brexit-aren aurkakoek irabazi zuten arren, nazio horietako bandera gutxi ikusi dira, eskoziar batzuk eta batere ez ondoko uhartetik etorritakorik. Atzo, bere burua britaniar daukatenen eguna zen. Manifestazioak alderdi guztietako parlamentarien babesa zeukan, eta denon buruzagi Alderdi Laboristan gero eta oihartzun handiagoa daukana: Sadiq Khan, Londresko alkatea. Sindikatuak eta era guztietako erakundeek bat egin zuten asteotan deialdiarekin.

Lehenengo erreferenduma egin zenean, Europako Batasunetik irtetearen aldekoek %51,90ekin irabazi zuten. Galtzaileek, ezin bestela izan, onartu egiten dute emaitza, baina argudiatzen dute brexit-aren aldeko botoa eman zuten askok ez zituztela aurreikusten edukiko zituen ondorioak. Hori argudiatuta deitu zituzten herritarrak atzoko manifestaziora, People's Vote leloarekin (Herritarren Botoa), ondorio gogorrak ikusitakoan herritar askori bigarren aukera eman behar dietela eskatuz. Irteera hori proposatzen dutenetan baikorrenak direnek aurreratu dute brexit-aren aurkako botoa %48,10etik %60ra igoko dela.

Ondo ateratzen ari zaio Bruselari brexit gogorrarekin mehatxuaren bidez May lehen ministroari egiten ari zaion pintza: Brusela alde batetik, eta herritar britaniar asko beste aldetik. Zenbat eta gogorrago irudikatu brexit-aren ondorioak, orduan eta gehiago dira Europarekin eten nahi ez duten britaniarrak. Eta horrek, atzoko manifestazioaren antolatzaileen arabera, irtenbide bakarra dauka. Bigarren erreferenduma egitea, Bruselak begi onez ikusten duen irtenbidea.

Pozik zegoen Khan alkatea manifestazioaren arrakastarekin bukaeran Westminster aurrean egin duen mintzaldian. Manifestazioaren aurreko egunetan ahalegina egin du Khan alkateak gazteei ikusarazteko zenbaterainoko kalteak ekarriko dizkien brexit-ak, eta erregutu egin die manifestaziora joateko. Aurreneko ilaretan zeuden 10.000 gazte antolatuez gain, gazte gutxik hartu zuten parte manifestazioan.

Westminsterrerako bidean Churchillen estatuaren ondotik pasatu zirenei ondo letorkieke jakitea zer esan zuen behinola haiei begira batere keinurik egin gabe egon den kapeladun burdinazkoak: «Baikorra naiz, ez dauka zentzurik besterik izateak».]]>
<![CDATA[Clara Ponsati: "Hasiera-hasieratik argi neukan kartzela edo erbestea etorriko zitzaigula"]]> https://www.berria.eus/albisteak/157307/clara_ponsati_hasiera_hasieratik_argi_neukan_kartzela_edo_erbestea_etorriko_zitzaigula.htm Fri, 28 Sep 2018 07:47:28 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/albisteak/157307/clara_ponsati_hasiera_hasieratik_argi_neukan_kartzela_edo_erbestea_etorriko_zitzaigula.htm <![CDATA[Adituak, ez ordezkariak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/019/003/2018-09-07/adituak_ez_ordezkariak.htm Fri, 07 Sep 2018 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/1904/019/003/2018-09-07/adituak_ez_ordezkariak.htm
Galdera bat baino gehiago sortzen dira aditu lantaldearen lan metodologiaz eta zereginaz. Lantaldearen helburua eskuratu dieten testua lege bihurtzea baldin bada, eta ez Espainiako oraingo Konstituzioan kabitzen den edo ez aztertzea, talde hori ezin da legebiltzarraren erabakiaren berrikuspen ganberatxoa izan, are gutxiago bigarren irakurketarako ganbera. Horretarako daude, gustatu edo ez, legea aldatzen ez den bitartean, legebiltzarraren osoko bilkura, Espainiako Gorteak eta Auzitegi Konstituzionala.

Alderdien adituak badira, eta ez ordezkariak, nola hartuko dituzte erabakiak taldeak ez badu islatzen Gasteizko legebiltzarreko ordezkaritza proportzionala?]]>
<![CDATA[Kuartelaren sinbolismoa]]> https://www.berria.eus/albisteak/156223/kuartelaren_sinbolismoa.htm Mon, 03 Sep 2018 18:40:26 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/albisteak/156223/kuartelaren_sinbolismoa.htm <![CDATA[Oraindik ere auzipetuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2124/016/002/2018-08-31/oraindik_ere_auzipetuta.htm Fri, 31 Aug 2018 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/2124/016/002/2018-08-31/oraindik_ere_auzipetuta.htm
Horren ordez, justiziaren pisua buru gainean eramatera behartu ditu Frantziako justiziak Jean Noel Etxeberri, Beatriz Molle-Haran, Mixel Berhokoirigoin eta Stephane Etxegarai.

Euskal Herri osoko egoera politikoa ez zatekeen oraingoa izango Luhusoko bakegileek bakearen aldeko konpromiso sendo hura hartu ez balute; ezta Frantziakoa eta Espainiakoa ere. Frantziari arazo larri bat konpondu zioten, armategiak Parisko Gobernuaren ardurapeko eremuan zeudelako, eta Espainiari nola konpondu ez zekien arazo baten irtenbidea eman ziolako.

Bistan da, Luhusokoen lanak ez zuen emaitzarik emango aurretik ETAk erabaki ez balu borroka armatuaren zikloa ixtea. Behin erabaki hori hartuta, eta bi gobernuen hasierako jarrera oztopatzailea ikusita, bizkor jokatu zuten Luhusokoek eta haien kideek: Frantziako Gobernuari, laket edo ez, derrigorrean onartu behar izan zuen metodoa jarri zioten mahai gainean.

Parisek ezin zion uko egin, delitua egin nahi ez bazuen, armak biltzeari. Harrapatuta zeuden justizia eta Polizia.]]>
<![CDATA[Festa eredu arrakastatsua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2122/014/002/2018-08-24/festa_eredu_arrakastatsua.htm Fri, 24 Aug 2018 00:00:00 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/paperekoa/2122/014/002/2018-08-24/festa_eredu_arrakastatsua.htm
Bilboko festa eredu horrek, logikoa den bezala, aldaketak ekarri dizkion bidea egin du; baina sortu zen garaiko espirituari eusten dio indartsu, eta jarrera horri esker bidean gurutzatu zaizkion oztopoak —uholdeak, garai bateko udalaren boikota, ostalaritza handiaren aurkako jarrera, krisi ekonomikoa...— gainditzeko modua aurkitu du.

Bilbo bezalako hiri handi batean, ez dauka zentzurik festa eredu desberdinak lehian jartzeak, nahiko publiko zabala bai baitago festa modu batera edo bestera egiteko. Festaren zentralitatea lekuz, estiloz eta protagonistez aldatu nahi izan zuten batzuek, oraingo eredua gutxieslea zelako Bilborentzat. Herritarren onespenarekin aspaldi irabazi zuten dema hori festaren motor nagusia diren konpartsek.

Bilbon, euskararen egoera urruti dago ondo egotetik, baina eskertzekoa da festari Aste Nagusia bakarrik deitzea eta kanta —Badator Marijaia— euskaraz izatea.

Milaka konpartsakideren lan boluntarioari esker ateratzen dira festak aurrera; orain arte horrela izan da, eta horrela segituko du izaten aurrerantzean.]]>
<![CDATA[Maravillas eta Bardea]]> https://www.berria.eus/albisteak/155738/maravillas_eta_bardea.htm Sat, 18 Aug 2018 14:45:27 +0200 Martxelo Otamendi Egiguren https://www.berria.eus/albisteak/155738/maravillas_eta_bardea.htm