
«Jon Mirande hil zaigu!»
Miel A. Elustondo
Huts egin zuen Eguberrietako jai eta ospakizunetan, ez familiako hitzordura azaldu zen, ez adiskidearen ohiko gomitari erantzun zion. 1972ko urtarrilaren 6an aurkitu zuten Jon Miranderen gorpua Parisen, bizi zen etxean, eta, autopsia eginik, abenduaren 28an hil zela erabaki zuen sendagileak. Txomin Peillenek helarazi zion berri lazgarria Yon Etxaideri.

Hasten zenean kantuan, isiltzen zen mundua
Miel A. Elustondo
Atharratzeko ostatuak kantariz eta behazalez beteak zirenean igaran mendearen erdi aldera, han zen Junes Xuburu gaztea. Kantuak aditu eta atxikitzen zituen gogoan. Oihanean lanean zelarik, arrajiten zitzaizkion, eta kantatzen. Aldi zahar bateko lekuko zen, memoriaren zaindari zuzena. Igaran hazilaren 4an zendu zen.

«Alfer-alferrikakoa da foruei eta Sabino Aranari loturik jarraitzea»
Miel A. Elustondo
Bizian ez ohi zuen elkarrizketarik ukatu, nahiz ezezkoren baten berririk baden. Galderak idatziz helarazteko eskatu ohi zuen, idatziz erantzuteko berak ere. «Bat-batean erantzunak zuzen emateko gai ez bainaiz», zioen. Orain, mundu honekikoak aspaldi eginik tonban datzalarik, behaztoparik gabe jardun du itzaletik, bere buruaz bezainbat Jon Mirande adiskide minaz.

«Ergelkeriarik gabe, urguilu zuzen batekin esanda: Zumalakarregiren alarguntsa naiz»
Miel A. Elustondo
Tomas Zumalakarregi eskribau izatekoa zen, baina espainiar armadara bihurtu zuen 1812an Napoleonek penintsulara egin zuen inbasioak. Gerlari abila, kapitain gradua zuen gerra amaitzean. Halarik ere, kargugabetua zen 1820ko Iraultzaren kariaz, Iruñean ezkondu zen urtean doi. 1822an, Karlos erregearen matxinatuekin bat egin zuen, Pankrazia emaztea eta hiru alabak etxean utzirik.

«Zoritxar handitzat daukat euskaldun jaio bainintzen»
Miel A. Elustondo
Gure literatura modernoaren lehen argia. Jon Mirande Aiphasorho (Paris, 1925 - 1972) XX. mendeko idazlerik finenetarik bat, garaiko gizarte giro hertsiak, apezkeriak bezainbat, ilundu zuen azantz eta harrabots artean haren lumaren ederra. Parisen datza, baina Sohütan mintzatu gara bere itzalarekin.

«Izuti eta baldar hasi nintzen herriak ibiltzen, lehenengo ikerketak egiten»
Miel A. Elustondo
Emakumea zen guztiz jakintza handikoa. Eskurik hartu gabe ere, eskutik zeraman inor Micaela beti irakasle amultsuak, adin zaileneko ikasleekin zaildu eta trebatuak. Eramango zintuen halako dorretxera, halako elizara, halako ermitara, halako bidezidorrera, eta zutarriz, arkuz, hormaz eta harriz bezainbat, zeure historia biziaz mintzatuko zitzaizun.

«Harrigarriki, artzain izateari ez nion erdeinu txarrik erakutsi»
Miel A. Elustondo
Ez zegoen herenaitaita-amamen jatorri ezkutukoaren bila ibili beharrik. Euskaldunak ukan zituen guraso biak Robert P. Laxaltek (1923 - 2001), Nevadako (AEB) idazle aipu eta sona handikoenak. Carson Cityko hilerrian datza, baina altxatu da, ilki tonbatik, eta bizian ohi zuen bezain gozo mintzatu zaigu hilean, haurtzaro gazi-gozoa harturik aberri.

«Makiaren kide izan ninduzun Ospitalepean, presoner Ravensbrücken»
Miel A. Elustondo
Bizia herriaren alde emateko prest behar zuen soldaduak. Herriagatik hiltzea ederra bada, herriarentzat bizitzea zein den ederragoa ahantzirik. Ospitalepeko oroitarrian ez da Marie-Louise Lasserre, Davancensen izena ageri, nazien zerrategi edo kontzentrazio esparruetatik bizirik libro iraun zuen emaztea. Oloroeko (Biarno) hilerrian datza.

Gonzalez de Alaizaren itzala: 'Txistu', lehen komikia
Miel A. Elustondo
Euskarazko lehen komikiaren sustatzailerik itsuena izan zen Abdon Gonzalez de Alaiza Azazeta. Arabako Musitun jaioa, hura bezain ezezagun izan da oraindik orain arte lehen aldizkari hura, 'Txistu', 1936ko Espainiako Gerra Zibilak desagerrarazia.

Ilusio urteak: EGIren komando bereziak
Miel A. Elustondo
1969ko Aberri Eguneko eguerdian, bi gazteren heriotza beti tragikoa gertatu zen Nafarroan, Ultzamako bentan. Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi hil ziren, Valladolideko (Espainia) egunkari batean jartzekoak ziren lehergaia manipulatzen ari zirela. Operazio berean, lau gailu gehiago zartatzekoak ziren egun hartan Artajo eta Asurmendiren kideak, EGIren komando berezietako militanteak.