Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Profila Miel A. Elustondo

Miel A. Elustondo

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

Zozoen elean (III). Marisa Barrena. Kausa askoren aldeko militantea

 ©ZALDI ERO

«Askotan egon naiz galtzaileen aldean, baina ez ditut kausa guztiak galdu»

Miel A. Elustondo
Euskal Herriaren kausaren aldeko militantea ez ezik, kausa galdu irabazi beharreko guztien aldeko ekintzailea da durangarra. Alfabetatze mugimenduan ekin zion, politikari lotu zitzaion, emakumeen borroka feministari... Haize kontra jardun du bere bizian, baina uzta jasotzen asmatu du. Horixe du poz handi.

Zozoen elean (II). Jabier Kaltzakorta. Ikerlaria

 ©ZALDI ERO

«Ahozkoa zaleen esku eta belarrietara irispidean jarri nahiko nuke»

Miel A. Elustondo
«Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik; ez nien uste erraiten ziela aitonen semek gezurrik», belaunaldi jakin batek maiz kara kantatu ohi zuen balada, euskarazkoetan konpli eta zaharrenetakoa, Jabier Kaltzakorta Elorza (Markina, 1961) ikertzaileren esanetan. Haien azterketa eta edizio kritikoa doktore tesi mardulean egin eta argitaratu berri du.

Zozoen elean (I). Bego Oleaga. Militantea

 ©ZALDI ERO

«Argi izan behar dugu zer den boterea, eta zer inpunitate daukan!»

Miel A. Elustondo
Horra militante bat, militante hitza gero baino gero gutxiagotan ibiltzen den sasoian. Aktibista dira orain, edo ekintzaile, edo zernahi, garaian garaiko solasean. Bego Oleaga militante izan zen, aktibista eta ekintzailea beti, zuzengabekeriaren kontra tematsu borrokan, Bertold Brechten legean: «Badira egun batez borrokatu eta on direnak. Badira urtebetez borrokatzen direnak, eta horiek hobeak dira. Baina badira bizitza osoan zehar borrokatzen direnak; horiek ezinbestekoak dira».
Javier Batarrita Elexpuru, ezkerretik bigarrena, Fausto Coppi txirrindularia alboan duela, Milanen, 50eko hamarkadaren amaieran. ©JAVIER BATARRITA GAZTELUREN BILDUMA

Gabriel Arestiren lagun bizikleteroa

Miel A. Elustondo
Javier Batarrita Elexpuru 1961eko martxoaren 27an hil zuten guardia zibilaren kontrolean Boluetan, Jose Antonio Martin-Ballestero eta Fernando Larizgoitiarekin batera zihoala. «Komando terrorista» osatzen zutelakoan zen polizia, eta tiroz josi zuten euren autoa.

Zozoen elean (eta V). Miren Uriarte. Bastida Ikastolaren sortzaileetakoa

 ©ZALDI ERO

«Pena ematen dit euskaraz dakitenek euskaraz ez hitz egiteak»

Miel A. Elustondo
Franco hil eta urte gutxira ireki ziren oraingo ikastolak Arabako Errioxan, dela Lapuebla de Labarcan eta Oionen, dela Lantziegon eta Bastidan. Bertakoak izan ziren eragile nagusi, tartean kanpo-laguntzarik izan zuten arren. Miren Uriarte da lekuko Bastidan. Ikastolaren lehen harria jartzea egokitu zitzaion beste hiruzpalau lagunekin batera, eta harri haren gainean eraikia da oraingo errealitatea.

Zozoen elean (IV). Fatita Said. Sahararra

 ©ARGAZKIAK: ZALDI ERO

«Laguntza humanitarioa adabakia da, ez Saharako arazoaren soluzioa»

Miel A. Elustondo
Saharako hainbat ume heldu ohi dira euskal herrietara, udako. Bi hilabete egiten dituzte gure artean, errefuxiatu-kanpamenduetako errealitate ez bezalako batean. Haur horien arduradunen artean da Fatita Said, Saharatik udaldia igarotzera gure artera noizbait betiko etorria.

Zozoen elean (III). Serafin Basauri. Euskaltzalea

 ©ZALDI ERO

«Gure lan-hizkuntza euskara zen Eibarren, baina pikutara joana da hori»

Miel A. Elustondo
Iragan mendeko 50eko hamarkadan borrokaren lekukoa hartu zion belaunaldi berriak gerra galdutakoari. Diktaduraren karga pisu, itomen eta harrokeriari aitzi egin eta errebelatu ziren, mezuak idatziz, panfletoak zabalduz eta Erregimen zuzengabearen kontrako kontsignaz hormak margotuz. Sabotajeak eginez, eta Espainiako banderak errez. Han zen Serafin Basauri.

Zozoen elean (II). Joseba Etxeberria Ariztimuño. Frantziskotarra

 ©ZALDI ERO

«Kubako esperientzia ez dut ahaztekoa»

Miel A. Elustondo
Frantziskotarra da Arantzazun Joseba Etxeberria Ariztimuño (Segura, 1932). Etxean hamabi senidetan hirugarrena, Gabiriako osaba-izebenean zen behizain bederatzi urte zituela. Hala ere, bazekien 11 urterekin Arantzazura etorriko zela. Ez zekien, ezin jakin, 1959an Kuban izango zela, Iraultzaren garaian…

Zozoen elean (I). Saioa Agirre. Gimnasta

 ©ZALDI ERO

«Gimnasia erritmikoa eta dominak norberaren gauzak dira»

Miel A. Elustondo
Euskal Herrian dugun kirolaririk onena da gimnasia erritmikoa modalitatean. Ikusgarria da tapizean hara eta hona, ezinago dotore, noiz pauso erritmikoak emanez, noiz aparatuak jaurtitzen eta hartzen, orekari eusten, birak eta jauziak paregabe eginez, ballet dantzaria antzo. Antzokian beharrean, ordea, kiroldegian ari ohi da, ordaindu beharrik ez da hura lan artistikoan ikusteko.
  1 2 3 4 5