Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Arrandegian langile, inoiz ikusi gabeko iaiotasuna, aparteko abildadea du arraina garbitzen. Izan, ez da gure itsaso hegiko herrian sortua, Ukraina urrunetik etorria baizik. Ukrainarra da Arabako hiriburuan: eta Errusiaren aurkako gerra, eta gerra baino lehen, Txernobil, eta hura baino lehen, bizimodu hobe baten bila mendebalderanzko bidea, etorkizun hobe baten esperantzan?
'Zumai' zuen ezizena, eta ezaguna egin zuen Espainiako Poliziak, ziren eta ez ziren atentatuen egiletza berari egotziz. Atxilotu zutenean ondoan zuen Joxe Arregi, hark jasandako torturen lekuko izan zen, hilurren ikusi zuen... Kartzelan hamarraldia zeramala, kanporatu egin zuen ETAk. Aipu eta sona handiko militantea, erakundearen barruan zein kanpoan.
Diktadura garai beltzean Francoren erregimenaren kontra zirkin egiterik ez zegoenean ere erresistentzia osatu zuten abertzale suharrek. Propaganda banatu zuten, hormak margotu zituzten, ikurrinak paratu zituzten. Itziar Ibarguenek ikurrinak josi zituen isil-gordeka, senarrak han-hemen ipin zitzan.
Zozoen elean (II). Itziar Mimentza Espainiako poliziaren indarkeriaren biktima. Itziar Mimentza. Espainiako poliziaren indarkeriaren biktima
Mikeldi tabernaren izena, Bilboko parte zaharrean frankismoaren amaiera aldera. Mikeldi taberna, Maria Muñoz kalean, 8. zenbakian, Espainiako poliziaren etxea aurrez aurre zuela. Ezinezko bizikidetza. Itziar Mimentza Zenarrutzabeitia (Lemoa, Bizkaia, 1948) tabernako nagusi Juantxo Berrioategortuaren emazte zen.
Zozoen elean (I). Maria Elena Etcheverry. Argentinako Eusko Kultur Etxeko lehendakaria
Argentinako Eusko Kultur Etxeko lehendakari eta Ekin argitaletxearen buru da Maria Elena Etcheverry (Buenos Aires, 1938). Andres Irujoren alarguna, zuzenean eta bertatik bertara bizi izan ditu herrialdeko euskaldunaren hemendik hara eta handik honakoak.
Frankismoko azken fusilatzeek 40 urte. FRAPeko kideak. Manuel Blanco Txibite. FRAPeko kide izandakoa
Sanchez Bravo, Baena eta Garcia Sanz FRAPeko kideak hil zituzten, eta heriotza zigorra kommutatu, berriz, Vladimiro Fernandezi eta Manuel Blanco Txibite donostiarrari. 1966an Kazetaritza ikasketak egitera Madrilera joan, eta bertan garatu zuen Francoren erregimenaren kontrako militantzia.
Zozoen elean (eta V). Xose Luis Mendez Ferrin. Idazlea
Galegoz idazten den literaturak duen izenik handiena da, bizi diren idazleen artean. Berak, dena den, bestelako kontuak darabiltza. Politikari buruzko elkarrizketa, besteak beste. Bidea egin dugu horra baino lehen…
Dio ez dela protagonista, sasoi jakin batean hainbat emakumek egindako bidearen adibide dela. Adibide bada ere, aski bakana, ageri denez. Meñakatik Bilbo-Barakaldoetara egin du bidea, Donostiatik barrena.
Irakasle izana da, erretreta hartua, jubilatua, baina ez erretiratua. Bizian zehar egin duen bidean irauten du Pako Eizagirrek, gizarte zuzenago bat amets, euskaldunagoa agian!
Zozoen elean (II). Dioni Duran Mañarikua. Unibertsitate irakaslea
Euskalduna du ama, espainiarra zuen aita. Hari horrek eraman gaitu beregana. Familiaren historia ez ezik, ordea, berea du Diony Duran Mañarikuak: Iraultzaren garaia bizi izan zuen, neskatxa gazte zelarik.