<![CDATA[Mikel Elkoroberezibar Beloki | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 27 Mar 2023 07:01:39 +0200 hourly 1 <![CDATA[Mikel Elkoroberezibar Beloki | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Urrutia: «Euskararen batasuna herriaren borondatearen isla da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1969/003/002/2023-03-25/urrutia_euskararen_batasuna_herriaren_borondatearen_isla_da.htm Sat, 25 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1969/003/002/2023-03-25/urrutia_euskararen_batasuna_herriaren_borondatearen_isla_da.htm Txillardegi-ren senideak, baita Xabier Kintana ere. Oroigarri bana jaso zuten Kintanak, Txillardegiren biloba batek eta Helene Mendizabal Orereta ikastolako ikasle ohiak. Mendizabalek euskaldun guztien izenean jaso zuen oroigarria. «Euskara batua gaur zerbait bada, pertsona askori esker da; besteren artean, herritar anonimo andanari esker. Izan ere, euskararen batasuna herriaren borondatearen isla da», esan zuen Andres Urrutia Euskaltzaindiko lehendakariak.

Txillardegi, Kintana eta Mitxelenaz gain, beste hamabi lagun ere omendu zituzten atzo: Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Arantxa Urretabizkaia, Henrike Knorr, Arturo Campion, Gabriel Aresti, eta Jean Louis Davant; denak euskara batuaren sustatzaileak.

Zabala eta eraldatzailea

Urrutiak esan zuen euskararen batasuna Euskal Herriak hezurmamitu duen«langintza kolektiboa» izan dela: «Batasuna herri honek auzolanean egin duen egitasmorik zabalena da, eta, duen eraginagatik, izan daiteke eraldatzaileena ere bai; besteak beste, euskara eguneratzeko, biziberritzeko eta hiztun kopurua hazteko zimentarri nagusia bilakatu delako».

Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariordeak ere euskara batuari aitortu zion garrantzia: «Euskara batua sortu aitzin sortu ginen ikastolak. Gerrak hautsi zituen ikastolen errautsetatik birsortu ginen. Euskarazko irakaskuntza sortu genuen, eta sortu berri ginela eman zigun euskara batuak hazteko, hezteko eta aurrera egiteko behar-beharrezko oinarria. Ordutik, belaunaldi berriak hezi ditugu euskaraz. Euskara batuak dena eman zigun, baina euskara batuari ere asko eman diogu». Erantsi du euskara batuaren sustatzaileek ez ezik euskara batuak berak ere merezi duela gorazarrea. «Euskarazko hezkuntza, komunikazioa, gizarte kohesioa edo euskal erakundeak, esaterako, ez lirateke gaur direnak izango euskara baturik ez balego», adierazi zuen Artolak.

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak ere hartu zuen hitza, eta nabarmendu zuen «ohorea» dela udalarentzat «Mitxelenaren herrian» egin izana euskara batuaren aldeko egitasmoa. «Dakizuenez, Mitxelenak esana da euskararen egiazko misterioa iraupena dela, eta ez jatorria. Zalantzarik gabe, iraupena bermatzeko ahalegin horretan, ezinbestekoa da hizkuntzaren batasuna», adierazi zuen Otaegik.

Urrutiak euskararen egungo egoerari buruz ere jardun zuen: «Segitu behar dugu euskara dakitenen kopurua gehitzen. Aldi berean, jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa egin behar dugu euskararen erabilera emendatzeko bizitzaren arlo guztietan, lurralde guztietan. Ezagutza hedatzearekin batera erabilera da euskara biziberritzeko heldulekurik sendoena eta beharrezkoena; erabiltzen ez dena kamusten, ahazten eta galtzen delako».

Omenaldian, hitzartzeez gain, Orereta ikastolako hiru irakaslek abestu zuten, Errenteriako hiru txistularik txistua jo zuten, eta, bukaeran, udaletxeko areto nagusian elkartuta ziren guztiek Oskorri taldearen Euskal Herrian euskaraz abestia abestu zuten. Eguna borobiltzeko, Urrutiak hiru hitzekin laburbildu zuen bere mezua: «Ekin eta jarrai».]]>
<![CDATA[Hizkuntza ereduen sistema gainditzeko eskatu du EHEk]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/006/001/2023-03-16/hizkuntza_ereduen_sistema_gainditzeko_eskatu_du_ehek.htm Thu, 16 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1873/006/001/2023-03-16/hizkuntza_ereduen_sistema_gainditzeko_eskatu_du_ehek.htm
Izan ere, EAEko Hezkuntza Legeak Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hezkuntza sistemari eragiten dio soilik, eta Espainiako Gobernuak bultzatutako LOMLOE legearen menpekoa da. Horregatik, EHEk azaldu du nazio mailako hezkuntza lege bat dutela helburu, eta salatu du euskal herritarrek ezin dutela beren hezkuntzari buruz «modu burujabean» erabaki. «Gure hezkuntza modu burujabean garatzeko independentzia behar dugu, euskararen errepublika», ondorioztatu du. Bitartean, dena den, hainbat eskari egin ditu Euskal Herrian Euskaraz-ek.

Zenbait gabezia

«Azken 40 urteotan Euskal Herrian ditugun hezkuntza sistemek izan dituzten gabeziak nabarmenak izan dira euskalduntze prozesuan. Egia da hezkuntza formala izan dela euskaldun berriak sortzeko tresna nagusietako bat, baina hutsune nabarmenak ere ikusi dira», adierazi du Etxarrik. Gabezia nagusia, EHEren arabera, hizkuntza ereduen sistema da. Taldeak nabarmendu du sistema horrek ez dituela ezarritako helburuak bete, eta datu bat eman dute: «Duela zazpi urte argitaratu genuen ikerketa batek ondorioztatu zuen 1983tik 2016ra bitartean, gutxienez, 200.000 ikasle baino gehiago atera zirela EAEko hezkuntza sistematik euskaldundu gabe».

Horren aurrean, eskola publikoetan eta itunpekoetan murgiltze eredua orokortu eta hobetu behar dela azpimarratu du Etxarrik: «Benetan ikasle guztiek euskara maila duin bat izateko modu bakarra da». Hala ere, gaineratu du murgiltze ereduak «zailtasunak» izan dituela herritarrak euskalduntzeko. Eredu hori elikatzeko eta indartzeko, «baliabide eta neurri jakin batzuk» proposatu ditu Etxarrik: «Euskara gutxien jasotzen duten horiei laguntzea eskolako lanak egiten, eskola barruan ratioak murriztea eta euskara indartzeko hizkuntza planak garatzea. Laburki esanda, euskara gutxiago duenari gehiago ematea, eta baliabide gutxiago dutenei gehiago ematea».

Euskal curriculuma garatzearen alde ere egin du Euskal Herrian Euskaraz-ek. Etxarrik adierazi du hezkuntza sistemak Euskal Herri osoko ikuspegia izan beharko lukeela: «Euskal Herriaren eremu desberdinetako ikasleek elkar ezagutzea sustatu beharko luke». Gaineratu du euskara «inklusiorako eta kohesiorako tresna» gisa ulertu eta baliatu beharko litzatekeela.]]>
<![CDATA[Hizkuntza ereduen sistema gainditzeko eskatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek]]> https://www.berria.eus/albisteak/225579/hizkuntza_ereduen_sistema_gainditzeko_eskatu_du_euskal_herrian_euskaraz_ek.htm Wed, 15 Mar 2023 20:11:08 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/albisteak/225579/hizkuntza_ereduen_sistema_gainditzeko_eskatu_du_euskal_herrian_euskaraz_ek.htm <![CDATA[Hezkuntza soziolinguistikorako materialak, eskura]]> https://www.berria.eus/albisteak/225550/hezkuntza_soziolinguistikorako_materialak_eskura.htm Wed, 15 Mar 2023 11:36:51 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/albisteak/225550/hezkuntza_soziolinguistikorako_materialak_eskura.htm Webgune bat sortu dute horretarako, eta soziolinguistikaren, munduko hizkuntzen, hizkuntza ekologiaren eta euskararen biziberritzearen inguruko teoria eta praktika biltzen ditu. «Proiektu honen jatorrian funtsezko ideia bat dago: bere burua eraldatu nahi badu, hizkuntza gutxituaren komunitateak ezagutza soziolinguistikorako sarrera bermatu behar die bere kideei», azaldu du Soziolinguistika Klusterrak, ohar baten baten bidez. Izaro Arruti eta Sandra Prieto ikerlariek osatu dute bilduma, eta beren lana jarri dute eskura. Zehazki, haiek egindako master amaierako lana izan da bildumaren oinarria; Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan aritzeko Huhezik eskaintzen duen masterra egin dute biek. Klusterrak nabarmendu du «sakabanatuta» zegoen informazioa bildu dutela. Soziolinguistika Klusterrak adierazi du ezagutza soziolinguistikoaren hedapena «estrategikoa» dela euskara biziberritzeko: «Bere burua eraldatu eta bere inguruan eragin nahi duen komunitateak hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremana ulertzen lagunduko dioten tresnak behar ditu. Hezkuntza norbanakoak gizarte bizitzarako prestatzeko mekanismoa den heinean, hizkuntza gutxitu baten komunitateko kideok hezkuntza soziolinguistikoa jasotzea funtsezko beharra da». Arruti bera arduratu da datu basea egokitzeaz, Soziolinguistika Klusterrak egin ditu koordinazio lanak, eta Huhezik eta Ikastolen Elkarteak finantzaketan parte hartu dute, besteak beste.]]> <![CDATA[UEMAk ehun kide baino gehiago izango ditu hilaren 25etik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1834/007/001/2023-03-15/uemak_ehun_kide_baino_gehiago_izango_ditu_hilaren_25etik.htm Wed, 15 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1834/007/001/2023-03-15/uemak_ehun_kide_baino_gehiago_izango_ditu_hilaren_25etik.htm
Hori ospatzeko, ekitaldia egingo dute Azpeitiko (Gipuzkoa) Soreasu antzokian martxoaren 25ean, 11:00etan, «udalerri euskaldunek euskararen biziberritzeari eta herri honi egiten dioten ekarpena nabarmentzeko». Oholtzan izango dira Ines Osinaga musikaria, Elene Carreto dantzaria eta Jon Maia bertsolaria, besteak beste.

101 udal horiek «euskaratik eta euskaraz herri honi egiten dioten ekarpena» aitortzea eta eskertzea izango da Azpeitiko ekitaldiaren helburuetako bat, Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariaren arabera. Horregatik, udaletako alkate eta ordezkariez gain, herri horietako euskalgintzako kideak ere izango dira Soreasu antzokian egingo duten ekitaldian. Atzo, Arrankudiagako, Arruazuko, Doneztebeko eta Etxebarriko alkateak UEMAko arduradunekin elkartu ziren Arruazun, eta lau alkateek adierazi zuten «gogotsu» daudela UEMArekin lanean hasteko. Azaldu zuten udalei «eredugarri» izatea dagokiela, eta, horretarako, hainbat neurri areagotuko dituztela, udalerriak euskalduntzeko zerbitzuak UEMArekin landuta.

Udalerri euskaldunek eta euskararen arnasguneek duten garrantzia nabarmendu zuen Lazkanok: «Euskararen erdia udalerri euskaldunetan ekoizten dela adierazten dute adituek eta soziolinguistek. Ekoitzi ez ezik, biziberritu ere egiten da euskara udalerri euskaldunetan, belaunaldiz belaunaldi, modu naturalean». Erantsi zuen horrek «egundoko eragina» daukala euskararen erabileran, udalerri euskaldunetan herritarrek beste herri batzuetara zabaltzen dutelako euskara. Horregatik, Lazkanok adierazi zuen «ezinbestekoa» dela herri horiek zaintzea, babestea eta garatzea.

Erronka berriak

Lazkanok azaldu zuen udalerri euskaldunak aldatu egin direla azken urteotan, eta erronka berriak dituztela euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko arrakala leuntzeko. UEMA bera ere aldatu egin dela esan zuen lehendakariak: «Gaur egun, UEMAn daude euskararen arnasguneak, baina badakigu UEMAko kide diren udal guztiak ere ez direla euskararen arnasguneak. Udalerri euskaldun horiek ere, ordea, funtsezkoak dira euskararen etorkizunerako. Udalerri horiek datozen urteetan izaten duten bilakaera garrantzitsua izango da euskararen biziberritzean; eta guztietan, arnasguneetan zein udalerri euskaldunetan, izango da beharrezkoa politika ausartak egitea eta euskara nagusituko den eremua indartzea».

Horretarako, konpromisoa hartu dute UEMAko udalek, Lazkanok azaldu zuenez: «Gure egitekoa izango da arnasguneei eustea eta gainerako udalerri euskaldunak ere arnasgune izan daitezen lan egitea».]]>
<![CDATA[Uemak ehun kide baino gehiago izango ditu martxoaren 25etik aurrera]]> https://www.berria.eus/albisteak/225510/uemak_ehun_kide_baino_gehiago_izango_ditu_martxoaren_25etik_aurrera.htm Tue, 14 Mar 2023 14:17:29 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/albisteak/225510/uemak_ehun_kide_baino_gehiago_izango_ditu_martxoaren_25etik_aurrera.htm <![CDATA[Bizkaiko Diputazioak zahar etxe bat itxi du Bilbon, arta ez zelako egokia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/009/001/2023-03-14/bizkaiko_diputazioak_zahar_etxe_bat_itxi_du_bilbon_arta_ez_zelako_egokia.htm Tue, 14 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1943/009/001/2023-03-14/bizkaiko_diputazioak_zahar_etxe_bat_itxi_du_bilbon_arta_ez_zelako_egokia.htm
Aldundiak azaldu du Handiako zuzendaritzari eskatu ziotela beharrezko baldintzak betetzeko, baina, urratzen segitu zutenez, behin-behinean itxi dutela. «Erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna arriskuan zeuden», adierazi zuen Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru diputatuak atzo Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Behin-behineko itxiera behin betiko bihur daitekeela ohartarazi zuen Murillok; egoera ez bada «bideratzen» neurriak hartuko dituzte. Hamabost lagunentzako lekua du zahar etxe horrek, baina lau erabiltzaile zituen, eta horiek lekualdatu egin dituzte.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak zigor espediente bat ireki dio Ortuellako Otxartaga zahar etxeari ere, «arau hauste larri batengatik». Izan ere, ikuskatzaileek egiaztatu ahal izan zuten otsailaren 1eko gauean ez zela langilerik izan zahar etxeko 88 erabiltzaileak artatzeko. Zigor espedienteak 600.000 eurorainoko isuna ekar dezake, edo finantzaketa publikoa etetea, besteak beste.

Murillok nabarmendu zuen Handia eta Otxartaga zahar etxeen kasuak «salbuespenak» direla; Bizkaiko zahar etxeek «ondo» funtzionatzen dutela. Erantsi zuen iaz %10 inspekzio gehiago egin zirela aurreko urtearen aldean. «Egoiliarren bermerako beharrezkoak diren baliabide guztiak jartzen ditugu».

Hamar eguneko greba

Lan gatazka betean daude Bizkaiko zahar etxeak. Izatez, bihartik hilaren 24ra arte greba egingo dute, ELA sindikatuak antolatuta, hitzarmen berri bat eskatzeko. Orain arte, 29 greba egun egin dituzte. Hainbat dira ELAren eskaerak: langile gehiago kontratatzea ratioak eta arreta hobetu ahal izateko, lan baldintzak zahar etxe publikoetako langileenekin berdintzea —Bizkaiko 155 zentroetatik bi baino ez dira guztiz publikoak—, ordezkapenak lehenengo egunetik egitea, eta lanaldi osoko kontratu gehiago egitea.

Horiez gain, soldata igotzeko ere eskatzen ari dira, erosahalmena berreskuratzeko. «Orain dela bi urte baino gehiago hasi ziren aldarri horrekin, baina entzungor egiten diete», salatu du sindikatuak.

Gainera, langileek otsaileko mobilizazioetan salatu zutenez, enpresek %6-10 igo dizkiete tarifak egoiliarrei, argudiatuta lansarien igoerari aurre egin behar diotela, baina, ELAren arabera, langileek ez dute hobekuntzarik igarri: «Diru hori ez da hobekuntzetarako, patronalaren poltsikoetarako baizik».]]>
<![CDATA[Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko zahar etxe bat itxi du, zenbait baldintza urratzeagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/225471/bizkaiko_foru_aldundiak_bilboko_zahar_etxe_bat_itxi_du_zenbait_baldintza_urratzeagatik.htm Mon, 13 Mar 2023 17:11:26 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/albisteak/225471/bizkaiko_foru_aldundiak_bilboko_zahar_etxe_bat_itxi_du_zenbait_baldintza_urratzeagatik.htm <![CDATA[Txikia eta haren belaunaldia omendu ditu Harro Hadi dinamikak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/012/001/2023-03-12/txikia_eta_haren_belaunaldia_omendu_ditu_harro_hadi_dinamikak.htm Sun, 12 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1946/012/001/2023-03-12/txikia_eta_haren_belaunaldia_omendu_ditu_harro_hadi_dinamikak.htm Txikia zuen «guda izena» Eustakio Mendizabalek, eta datorren apirilaren 19an 50 urte beteko dira hil zutenetik. Euskaltzalea, poeta eta ETAko kidea —fronte militarreko burua 1971tik aurrera— izan zen Txikia, eta Algortan (Bizkaia) hil zuen Poliziak, 1973an. Haren jaioterrian, Itsasondon (Gipuzkoa), ekitaldi politikoa egin zuen Harro Hadi dinamikak, atzo, Txikia eta haren belaunaldia omentzeko. Herriko pilotalekua bete zuten pertsonek bat eginda abestu zuten Telesforo Monzonek idatzi zuen eta Pantxoa Karrerek eta Peio Ospitalek abestu izan duten Txikia abestia. «Harro hadi, Kantauri itsasoa», abestu zuten Itsasondon, eta ondokoa aldarrikatu: «Harro hadi, Euskal Herria».

Txikia eta haren belaunaldia omentzeko, lehenik hainbat dantzarik zapi zuri, gorri eta berdez ikurrin bat osatu zuten, musikariek Eusko gudariak jotzen zuten bitartean. Aitor Arrospide Harro Hadi dinamikako kideak hartu zuen hitza: «Mende erdi pasatxo igaro da gazte belaunaldi bat diktaduraren ilunpean gerrako errautsetatik jaikitzera ausartu zela. Gazte ausart haien ereduak gugan dirau, eta iraungo du geroan. Bizirauteko hautua egin zutelako dago gure herria bizirik».

Hori gogorarazteko, Txikiaren bizitza kontatzen zuen bideo bat erakutsi zuten, eta, ondoren, Harro Hadi taldeko kide Haimar Altunak azaldu zuen Txikiaren hilketarekin «mezu argi bat» helarazi nahi izan ziotela Euskal Herriari: «España: una, grande y libre [Espainia: bat, handia eta askea] egitasmoak aurrera jarraituko zuela, kosta ahala kosta. Ezer egiterik ez genuela, ez genuela gehiago egunsentirik ikusiko. Ilunetan bizitzera kondenatuak geundela». Hala ere, nabarmendu zuen Txikiaren belaunaldiak «bide bat» irudikatu zuela Euskal Herriarentzat, eta «martxan» jarri zuela. «Baina bide hori errepresioaren, gerra zikinaren eta trantsizio delako erreforma baten bidez mozten saiatu ziren», azaldu zuen Altunak.

Txikiaren hainbat senide izan ziren Itsasondoko pilotalekuan, eta haiek jasandako mina aitortzeaz gain, besarkada bana eman zieten «miresmenez eta indar bereziz», baita lore sortak eta oroigarriak ere. Senide batek eskerrak eman zizkien denen izenean.

Borrokaren ondorioa

«Norbaitek pentsa lezake borroka egitea ez duela merezi, Txikiak eta beste hainbatek egindako ekarpena hutsala izan zela. Ez. Argi eta garbi diogu ezetz. Non geundeke bestela gaur egun? Non geundeke euskal matxinada gertatu izan ez balitz?», galdetu zien Altunak ingurukoei. Hark eman zuen erantzuna: «Azken batean borrokak eman digu gaur egun duguna: hizkuntza, euskal kultura eta nortasuna, sare komunitarioa, lan eskubideak. Ez da nahikoa, noski, baina gauzak alda daitezkeela erakusten digu borroka egiteak».

Horregatik, nazio susperraldi berri bati ekiteko deia egin zuten Harro Hadi dinamikakoek. «Aurreko belaunaldietatik jasotako borrokak borroka berriekin josiz etorkizuna eraikitzeko konpromisoa hartzen dugu», esan zuen Altunak.

«Geroari esaiok olatuetan/ herri izarrak ez direla itzaltzen/ gure haurrek biharko ikastoletan/ heien izenak abestu ditzaten», dio abestiak. Harro Hadi taldeko kide Nerea Martinezek nabarmendu zuen haurrek haien izenak abesten dituztela. Hala egin zuten Txikiaren jaioterrian.]]>
<![CDATA[Nafarroako Gobernuak «irmoki» gaitzetsi du «terrorismoa»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2035/012/002/2023-03-12/bnafarroako_gobernuak_irmoki_gaitzetsi_du_terrorismoab.htm Sun, 12 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/2035/012/002/2023-03-12/bnafarroako_gobernuak_irmoki_gaitzetsi_du_terrorismoab.htm
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria atzoko omenaldian izan zen. Biktima guztiei babesa adierazi zien, eta «egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko duten eskubidearen defentsaren alde» egin zuen.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere omendu zituen, atzo, «terrorismoaren» biktimak. Hedabideetara helarazi zuen testu baten bidez azaldu zuen Eusko Jaurlaritzaren «lehen pentsamendua» biktimei zuzenduta dagoela. «Oroitzapen hori, pentsamendu hori eta begirada hori hurbiltasuna, enpatia eta elkartasuna dira. Argi eta garbi aldarrikatzeko bidegabea izan zela, erabat bidegabea», adierazi zuen.

Angel Berruetaren kasua

2004ko martxoaren 11n atentatu handia egin zuten Madrilen; 193 izan ziren hildakoak, eta milaka zaurituak. Horregatik da egun esanguratsua biktimak oroitzeko. Tentsio handiko orduak izan ziren atentatuaren ondorengoak, baita Euskal Herriaren ere, Espainiako Gobernuaren lehen adierazpenak izan baitziren atentatua ETAri leporatzeko. Eta tentsio horren ondorioz izan zen biktima bat Euskal Herrian bertan: Angel Berrueta. Martxoaren 13an Iruñeko bere okindegiko kanpoko aldean ETAren aurkako kartel bat jartzeko eskatu zion bizilagun batek; uko egin zion horri Berruetak, eta ondoren eskea egin zion auzoaren senarrak eta semeak eraso egin zioten. Hil egin zuten. Bizilagunaren senarra polizia zen, Espainiako Poliziakoa.]]>
<![CDATA[Txikia eta haren belaunaldia omendu ditu Harro Hadi dinamikak]]> https://www.berria.eus/albisteak/225408/txikia_eta_haren_belaunaldia_omendu_ditu_harro_hadi_dinamikak.htm Sat, 11 Mar 2023 18:53:52 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/albisteak/225408/txikia_eta_haren_belaunaldia_omendu_ditu_harro_hadi_dinamikak.htm Horregatik, nazio susperraldi berri bati ekiteko deia egin dute Harro Hadi dinamikakoek. «Aurreko belaunaldietatik jasotako borrokak borroka berriekin josiz etorkizuna eraikitzeko konpromisoa hartzen dugu», esan du Altunak. «Geroari esaiok olatuetan / herri izarrak ez direla itzaltzen / gure haurrek biharko ikastoletan / heien izenak abestu ditzaten», dio abestiak. Harro Hadiko kide Nerea Martinezek nabarmendu du haurrei haien izenak abesten dituztela. Hala egin dute Txikiaren jaioterrian.]]> <![CDATA[Harilkatutako krisiei aurre egiteko, beste gizarte eredu bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1871/013/001/2023-03-03/harilkatutako_krisiei_aurre_egiteko_beste_gizarte_eredu_bat.htm Fri, 03 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1871/013/001/2023-03-03/harilkatutako_krisiei_aurre_egiteko_beste_gizarte_eredu_bat.htm


Hiru esparru horietako ordezkariak elkartu ziren atzo Martin Ugalde foroan. Aldaketa prozesua, klima eta ekologia krisiaren testuinguruan izenburua izan zuen mahai inguruak, eta Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak gidatu zuen. Martin Ugalde kultur parkean (Andoain, Gipuzkoa) aritu ziren eztabaidan eta hausnarrean Itziar Gomez Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilaria, Unai Pascual BC3 Basque Centre for Climate Change zentroko ikertzailea eta Lorea Flores Hego Euskal Herriko Greenpeaceko arduraduna. 2005etik antolatu dituzte halako foroak BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde kultur parkeak, elkarlanean.

«Nola demontre helduko diogu trantsizio sozioekologiko honi?», galdetu die Pascualek solaskideei eta bere buruari. Lehenik, diagnostiko bat egin dute. Gomezek denetariko erronkak identifikatu ditu: «Aurrean ditugun ingurumen erronkak lehengaien eskasia, bioaniztasunaren galera, lurzoruen degradazioa eta klima aldaketa dira».

Krisi horiek guztiak elkarren artean harilkatuta daudela nabarmendu du Pascualek, eta begirada sistemikoa izatea proposatu du Floresek: «Klima aldaketak eragin zuzena dauka bizidunengan eta bizi baldintzetan, baina, era berean, bioaniztasunak klima aldaketaren aurkako funtsezko bi zerbitzu eskaintzen ditu: berotegi efektua eragiten duten gasak xurgatzen ditu, eta funtsezkoa da ingurumen hondamendietatik babesteko. Bioaniztasuna galtzeak larrialdia areagotzen du, eta alderantziz».

Izan ere, Pascualek nabarmendu du bioaniztasunaren galera ez dela bigarren mailako kontu bat: «Bioaniztasunaren krisia agian klimarena baino garrantzitsuagoa da. Jadanik badakigu hurrengo hamarkadetan zortzi espezietik bat galtzeko aukera oso handia dagoela».

Floresek erantsi du badagoela beste krisi bat klima larrialdiarekin eta bioaniztasunaren galerarekin harilkatuta: desberdinkeria areagotzea. Datu bat eman du: «Munduko %10 aberatsenek munduko %50 pobreenek sortutako isuriak halako bi sortzen dute. Isurketa gutxien sortzen dituztenak dira klima aldaketaren ondorio latzenak jasanen dituztenak».

«Aldaketa»

Elkarri lotutako krisi horiei aurre egiteko, hirurek izan dute hitz bat ahoan: aldaketa. Gomezek adierazi du Nafarroako Gobernuaren helburua ekoizpen, ekonomia eta kontsumo ereduaren aldaketa finkatzea eta bizkortzea dela. Dena den, Pascualek nabarmendu du harago joan behar duela aldaketak: «Ekonomia eredu hertsi honen barruan ibiltzen gara irtenbideen bila, baina irtenbideak kanpoan daude. Eredu honek sortu du arazoa, eta eredu berri bat sortu behar dugu, errotik ezberdina dena».

Gizarte eredu berri horrek paradigma aldaketa bat ere behar duela gaineratu du Floresek. Izan ere, azaldu du egungo eredua ezin dela jasangarria izan, horrekin bat egiten ez duen ezaugarri bat daukalako: «Hazkunde infinitua bilatzen du baliabide finituak dituen mundu batean».

Katastrofismoaren aurrean, itxaropena defendatu du Floresek: «Norbaitek zioen errazagoa dela munduaren amaiera irudikatzea kapitalismoaren amaiera irudikatzea baino. Alde horretatik, kontakizuna irabazi behar dugu». Kontakizuna soilik ez. Hirurek nabarmendu dute hitzen ordez ekintzak behar dituela naturak.]]>
<![CDATA[EAEko Auzitegiak legez kanpokotzat jo du 34 langile publikori euskara eskatzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2023-03-02/eaeko_auzitegiak_legez_kanpokotzat_jo_du_34_langile_publikori_euskara_eskatzea.htm Thu, 02 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2023-03-02/eaeko_auzitegiak_legez_kanpokotzat_jo_du_34_langile_publikori_euskara_eskatzea.htm
«Euskaldunok eskubide osoa dugu zerbitzari publiko guztiekin euskaraz egin ahal izateko», esan du Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Garbiñe Mendizabalek. «Sumindura eta desadostasun irmoena» adierazi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren harira, eta iragarri du aldundiak helegitea jarriko duela erabaki judizial horren aurka —Espainiako Auzitegi Gorena da hurrengo instantzia—.

Mendizabalek esan du aldundia konprometituta dagoela «muturreraino» eramateko Uliazpiko erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzua «norbere hizkuntza aukera errespetatuz» egin dadin bermatzeko irizpidea. «Administrazioari dagokio gure zerbitzuetako erabiltzaileei ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzea, eta horrek eskatzen du erabiltzaileen hizkuntza aukerak bermatzea», azaldu du Mendizabalek.

Gernikako Estatutuaren arabera, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako biztanleek euskara ezagutu eta erabiltzeko eskubidea dute. «Eskubide horretatik ez da eratortzen administrazioko postu guztiek hizkuntza eskakizun bat ziurtatu behar dutenik», sententziaren arabera. Bi langilek haien izenean aurkeztutako apelazio helegitea da EAEko Justizia Auzitegiak aztertu eta hobetsi duena. Haien abokatua Francisco Lopez Lera da. Irungo hamabi udaltzain lanpostutarako deialdietan euskaraz jakiteko eskakizuna ezarri izanaren aurka 2021ean salaketa jarri zutenen abokatua izan zen.

Uliazpi fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko erakunde publiko bat da, eta denetariko zerbitzuak eskaintzen dizkie desgaitasunen bat dutenei.

Bigarren instantzia

Lehenik Donostiako Probintzia Auzitegian aurkeztu zuten Uliazpiko oposizioaren aurkako salaketa, eta hark atzera bota zuen iazko otsailean, iritzita herritarrek eskubidea dutela aldundiarekin eta haren menpeko organismoekin euskara erabiltzeko.

Epai horri helegitea aurkeztu zioten EAEko Justizia Auzitegian, eta hark ebatzi du oposizio horiek Espainiako Konstituzioaren aurkakoak direla. Sententziak dio herritarrek kargu publiko bat eskuratzeko baldintza berak izateko eskubidea urratu duela Uliazpik, eta Espainiako Estatuko biztanleek ezagutzeko «betebeharra» duten hizkuntza bakarra gaztelania dela—euskara ezagutzea «eskubidea» da—. Donostiako Probintzia Auzitegiarentzat, Uliazpiko betebeharrek ez zuten hori urratzen.

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak «oso larritzat» jo dute epaia, eta adierazi dute «botere judizialaren oldarraldian» beste urrats bat dela. «Kezkagarria eta larria iruditzen zaigu, hankaz gora jartzen dituelako milaka herritarren hizkuntza eskubideak, instituzioen hizkuntza berdintasunarentzako lana eta, azken buruan, herri borondatearen isla den jardun normalizatzailea», adierazi du Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak.

Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak azaldu du oposizio horietan parte hartu zuten hautagai guztiek gai izan beharko luketela zerbitzuak eta arreta euskaraz eskaintzeko, «hori baita pertsona zaurgarrienak duintasunez eta beraien hizkuntza erabiliz zaintzeko baldintza eta bermea».

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ere gaitzetsi du epaia. «Euskara lehenesteari buruzko lege berriak onartu dira azken urteotan, eta horien aurkakoa da epaia», salatu du Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak.]]>
<![CDATA[EAEko Justizia Auzitegiak ebatzi du legez kanpokoa dela 34 langile publikori euskararen ezagutza eskatzea]]> https://www.berria.eus/albisteak/224962/eaeko_justizia_auzitegiak_ebatzi_du_legez_kanpokoa_dela_34_langile_publikori_euskararen_ezagutza_eskatzea.htm Wed, 01 Mar 2023 12:47:16 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/albisteak/224962/eaeko_justizia_auzitegiak_ebatzi_du_legez_kanpokoa_dela_34_langile_publikori_euskararen_ezagutza_eskatzea.htm <![CDATA[Hirien %30 berdea balitz, heriotzak gutxituko lirateke ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/002/001/2023-03-01/hirien_30_berdea_balitz_heriotzak_gutxituko_lirateke.htm Wed, 01 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1928/002/001/2023-03-01/hirien_30_berdea_balitz_heriotzak_gutxituko_lirateke.htm Konponbidea naturak dauka Bilbo izan da aztertu duten hirietako bat. Ikerketaren arabera, Bizkaiko hiriburuko lurralde osoaren %10 baino ez da berdea -are, zeresana eman du azken urteetan eginiko obretan zuhaitzik ipini ez izanak-. Horren ondorioz, besteak beste, iazko udan Bilboko tenperatura Bizkaiko landa eremukoa baino 1,7 gradu beroagoa izan zen. «Bilbon iazko udan izandako hamahiru heriotza ez ziren gertatuko hiria berdeagoa balitz», esan du Sasha Komenkho ISGlobal institutuko ikertzaileak. «Gure hiriak eraikitzean asfaltoa erabiltzen badugu, espazio naturalei lekua kentzen diegu. Asfaltoak beroa xurgatzen du, eta ondoren, igorri egiten du. Horrek bero-uharte efektua eragiten du», azaldu du Khomenkok. Hark eta ISGlobaleko beste ikertzaile batzuek ondorioztatu dutenez, zuhaitz gehiago landatuko balira, «heriotza asko» ez lirateke gertatuko. Diotenez, Bilboko kopurua «baxua» da, eta baliteke Iberiar penintsularen iparraldean egoteagatik izatea. Neurri horiekin, munduko beste hiri batzuetan iazko udan heriotza gutxiago gertatuko ziren: besteak beste, 664 gutxiago Londresen, 363 gutxiago Bartzelonan eta 378 gutxiago Budapesten. Irtenbide naturalak Ikerketaren ondorioetako bat da hirietan zuhaitz gehiago landatzeak herritarren osasuna hobetuko duela, beroa apaldu egingo delako. Gainera, klima aldaketaren aurkako borrokan lagunduko luke, Khomenkoren ustez: «Eremu berdeak proposatzeak autoei lekua kenduko die, eta, hala, hiri iraunkorragoak eraiki ditzakegu. Horrek karbono dioxidoa murriztea ekarriko du». Bide hori jorratzen ari dira naturan oinarritutako irtenbideak. Hiriak klima aldaketara egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko helburua dute, eta irtenbideok sakon ikertu dituzte Sean Goodwin eta Marta Olazabal BC3 Klima Aldaketa Ikergai zentroko ikertzaileek, beste batzuekin batera. Horietako bat da zuhaitz gehiago landatzea. Goodwinek esan du ez zaiola soilik klimari erreparatu behar: «Naturan oinarritutako irtenbideek gizarteari, bioaniztasunari eta klimari egin behar diete mesede. Esaterako, zuhaitzak landatuz hirietako ekosistemak babesteak errazten du beste landare batzuk haztea eta animalia batzuk agertzea, karbono dioxidoaren isuriak oztopatzea, eta hirietako biztanleei ongizatea ematea, espazio berdeetara jo dezaketelako. Hiru alorrei egiten die mesede, eta hiruren arteko lotura aztertu behar dugu». Ikusi gehiago: BERRIAk 'streaming' bidez emango du bihar ekologia eta klima krisiari buruzko foroa Munduko hainbat hiritako proiektuak ikertu dituzte Goodwinek eta Olazabalek, ikusteko ea «proportzionatuak» diren, eta zein neurritan hobetu litezkeen. Eta aurkitu dute zer hobetua. «Naturan oinarritutako irtenbideak prozesu inklusibo baten bidez martxan jartzen ez badituzte, eragin negatiboa izan dezakete herritarrengan», esan du Goodwinek. Batetik, naturan oinarritutako hainbat irtenbidek gentrifikazio berdea eragiten dutela ondorioztatu dute, beste hainbat ikerketak egin duten moduan. Hirietako eremu batzuetan espazio naturalak jartzeak eragin dezake eremu horietako etxebizitzen prezioak igotzea, eta, ondorioz, bizilagunek lekualdatu behar izatea. «Gentrifikazio berdearen ondorioz, espazio berdeek eskaintzen duten ongizateaz eta bizi kalitatearen eta tenperaturaren hobekuntzaz errenta handienak dituzten pertsonek eta familiek baino ez dute gozatzen», azaldu du Olazabalek. Hala ere, auzi horrek badu irtenbidea: «Beti eremu beretan jardun ordez, hiriko eremu askotan espazio berdeak jarriko balituzte, espazioaren eraldaketak ez luke hainbesteko eragina izango higiezinen merkatuan». Zuhaitzen biziraupena Naturan oinarritutako irtenbideak martxan jartzeko orduan hirietako ekosistemak ondo aztertuta ez badaude, gerta daiteke hirietako ekosistemek ez izatea gaitasunik klima aldaketari aurre egiteko. «Zuhaitz espezie askok ezingo dute aurrera egin klima aldaketak eragindako tenperaturaren igoerarekin eta lehorteekin», azaldu du Goodwinek. Are, munduan martxan jarritako halako proiektuen artean, %2k baino ez dute aztertu erabiltzen dituzten espezieek klima aldaketaren aurrean izan dezaketen zaurgarritasuna, BC3eko ikerlariek ondorioztatu dutenez; «kezkagarria» da hori Goodwinentzat eta Olazabalentzat. Oro har, hirietan espazio naturalak ezartzen direnean tokian tokiko espezie autoktonoak erabiltzen dituzte, eta ez exotikoak. «Hori oso ondo ikasi dugu», poztu da Olazabal. Hala ere, ohartarazi du espezie autoktonoak erabiltzeak ez duela bermatzen klima aldaketara hobeto egokituko direnik, eta espezieak aukeratzean zenbait galdera egin behar direla nabarmendu du: «Beroaldiak, lehorteak eta lurren lehortzeak areagotuko al dira? Nolako hezetasuna beharko dute? Ekosistema aberatsagoak beharko dituzte?». Gainera, Olazabalek adierazi du hirietako hainbat ekosistema bakartuta egoten direla, eta horrek berak eragin ditzakeela arazoak: «Hirietako ekosistema txikiak askotan eraikitzen ditugu beste ekosistema batzuekin konektatu gabe, eta horrek berak egiten ditu zaurgarri askotan». Olazabalek balioa eman die Euskal Herrian martxan jartzen ari diren hainbat proiekturi, naturan oinarritutako irtenbideak baliatzen dituztelako. Hala ere, nabarmendu du «asko» dagoela egiteko oraindik: «Erakunde askotako arduradunak ez daude ohituta hirietako ekosistemak errespetatzera». Bilbon bertan, azkenaldian hainbat zuhaitz moztu izana salatu dute herritar askok sare sozialetan, adibidez. Espazio naturalek gizakiei eragiten dieten ongizatea nabarmendu du BC3ko ikertzaileak: «Konturatu behar dugu berdea esentziala dela gure hirietan». ]]> <![CDATA[Ezkerrak bat egiteaz hausnartu dute Oleagak editatutako azken liburuan]]> https://www.berria.eus/albisteak/224934/ezkerrak_bat_egiteaz_hausnartu_dute_oleagak_editatutako_azken_liburuan.htm Tue, 28 Feb 2023 09:28:18 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/albisteak/224934/ezkerrak_bat_egiteaz_hausnartu_dute_oleagak_editatutako_azken_liburuan.htm <![CDATA[Milaka lagun atera dira kalera osasun sistema publikoaren alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/008/001/2023-02-26/milaka_lagun_atera_dira_kalera_osasun_sistema_publikoaren_alde.htm Sun, 26 Feb 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1942/008/001/2023-02-26/milaka_lagun_atera_dira_kalera_osasun_sistema_publikoaren_alde.htm
Denetariko herritarrak aritu dira kaleak aldarriz betetzen: osasun langileak, erabiltzaileak, haurrak, pentsiodunak... Tartean izan dira zenbait alderdi politikotako ordezkariak ere; esaterako, EH Bildukoak eta Elkarrekin Podemosekoak. «Osakidetza ez dago salgai», «Murrizketarik ez», «Osasun publikoa defenda dezagun» eta bestelako aldarriak entzun ahal izan dituzte kaleetan. Antolatzaileek adierazi dute ez direla soilik ari osasun sistema publikoa defendatzen: «Bizi baldintza duinak eta zerbitzu publikoak defendatzen ari gara».

Igor Eizagirre ELA sindikatuko kideak salatu du Osakidetzako langileen lan baldintzak «etengabe» kaskartzen ari direla: «Gaur, bi langiletik bat behin-behinekoa da. Horietatik 8.000k bederatzi urte baino gehiago daramatzate behin-behineko izaten. Gainera, egutegiak eta txandak etengabe aldatzen dituzte, eta ez dago kontziliaziorako neurririk». Maitena Larrañaga SATSE sindikatuko kideak erantsi du osasun langileak «nazkatuta» daudela. «Lehengo urtean oposizio bat egin genuen, eta Osakidetzak oraindik ez du ebatzi. Hurrengo oposiziora aurkeztera derrigortu gaitu, horrek ekartzen duen sufrimendu guztiarekin», salatu du.

«Osasungintza publikoa pribatizatzen eta desegiten ari dira, eta ez dugu onartuko. Gobernuak ez du Osakidetza ondo kudeatu nahi; jendea zerbitzu pribatuetara bidaltzen ari dira, eta enpresa pribatuen irabaziak bultzatzen dituzte», adierazi du LAB sindikatuko kide Eneko Pascualek. Izan ere, «Pribatizazioari ez» izan da manifestariek gehien oihu egin duten aldarrietako bat. Eizagirrek azaldu du Gipuzkoan osasungintza psikiatrikoa pribatizatuta dagoela, eta Tolosaldean ez dagoela ospitale publikorik. Beste adibide bat jarri du Larrañagak: «Azken urteotan, kirurgia zerrendak %36 baino gehiago handitu dira, eta horrek herritar asko behartu ditu aseguru pribatu bat izatera. Osasun sistema publikoa pribatizatzeko era bat da». Eizagirrek gogorarazi du Bizkaian hiru herritarretik batek aseguru pribatu bat daukala.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo adierazi zuen Osakidetza ez dela «desegiten» ari, eta azaldu zuen osasun sistemaren arazoa ez dela «lan baldintzena edo diruarena». Osasun sailburuaren ustez, osasun langileak falta dira: «Europa osoan ari da gertatzen». Sindikatuek, ordea, azaldu dute langileak egon, badaudela. UGT sindikatuko Yolanda Hernandezek adierazi du Osakidetza ez dela langile gehiago kontratatzen ari. «Lan gainkarga sistematikoa» ere salatu dute. Hamar urtean, langileek erosahalmenaren %20 inguru galdu dute, sindikatuen arabera.

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazio jendetsuak amaitzean, antolatzaileek negoziatzeko eskaria berretsi diote Osasun Sailari, eta zera ohartarazi diote: «Egoera honetan jarraituz gero, gure mobilizazioak areagotuko ditugu».]]>
<![CDATA[Milaka lagun atera dira kalera osasun sistema publikoaren alde]]> https://www.berria.eus/albisteak/224817/milaka_lagun_atera_dira_kalera_osasun_sistema_publikoaren_alde.htm Sat, 25 Feb 2023 18:10:39 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/albisteak/224817/milaka_lagun_atera_dira_kalera_osasun_sistema_publikoaren_alde.htm <![CDATA[Berriztagarrietatik kontsumo aldaketara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/007/001/2023-02-25/berriztagarrietatik_kontsumo_aldaketara.htm Sat, 25 Feb 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1886/007/001/2023-02-25/berriztagarrietatik_kontsumo_aldaketara.htm
Dena ez da argia, ezta iluna ere. Energia berriztagarrien eta trantsizio energetikoaren argi-ilunen inguruan hausnartu zuten bost adituk, herenegun, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Ekopol ikerketa taldeak antolatutako Energia berriztagarriak Euskal Herrian. Gatazka edo aterabidea? mahai inguruan.

Egoeraren diagnostiko antzekoa egiten dute Aitor Aldasoro EAJko kideak, Alvaro Campos EHUko ikertzaileak, Alazne Arruti Goiener kooperatibako kideak, Gotzone Sestorain Etxalde baserritar mugimendukoak eta Hodei Arzak Ekiola kooperatibakoak: Euskal Herriak menpekotasun energetiko handia du, erregai fosilak agortzen ari dira, horiek ordezkatzeko baliabide berriztagarri mugatuak daude eta energiaren kontsumoa oso handia da.

Egoera horren irtenbidea ez da erraza, Camposen ustez: «Energia fosila energia berriztagarriekin ordezkatzeak egoera larritu baino ez du egiten. Ezin dugu gizarte fosil bat energia berriztagarriekin ordezkatu». Datu bat eman du: 200 metroko 1.580 errota eoliko beharko lituzke Euskal Herriak egun duen kontsumo elektrikoa asetzeko —energiaren kontsumoaren %24 baino ez da—.

Arrutik nabarmendu du gizarte berri bat eraiki behar dela: «Energia berriztagarriak ez dira irtenbidea, baina trantsizio sozial eta parte hartzaile baten tresna izan daitezke». Energia eredu berri hori, eta, ondorioz, gizarte berri hori eraikitzeko, herritarren ohiturak aldatu behar direla azaldu dute. «Gizarte eredu bera mantendu dezakegula pentsatzea ilusio hutsa da», Camposen esanetan.

Sestorainek desazkundea proposatu du; horrek, herritarren ohiturak baino gehiago, egungo sistema ekonomikoa du jomugan: «Desazkunde prozesuan sartu beharko lukete eraikuntzaren, garraioaren eta turismoaren sektoreek, ikaragarrizko energia kontsumoa dakartelako. Horiek energia berriztagarriekin ordezkatuko ditugula pentsatzea amets egitea da». Sektore horien desazkunde fasean, elikaduraren sektorea indartu beharko litzatekeela azaldu Etxaldeko kideak. Izan ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaten dutenaren %90 kanpotik etorria da, eta «energia kontsumo ikaragarria eragiten du horrek». Irtenbidea argi du: «Euskal Herria gai da Euskal Herri osoa elikatzeko. Arazoa da gaizki planifikatuta dagoela».

Aldasorok, berriz, adierazi du «garrantzitsua» dela Euskal Herriaren menpekotasun energetikoari aurre egiteko,Euskal Herrian bertan ekoiztea energia berriztagarriak: «Gure ongizatea batez ere industriatik dator. Horregatik, industria eta ingurugiroa uztartzetik, bien arteko orekatik etorriko da irtenbidea».

Camposek azaldu du trantsizioa energiaren eskaintzatik egin ordez eskaritik egin behar dela: «Energia behar bat da gizakiontzat, baina orain arte salgai forma hartu du. Horregatik, beharrak sortu dizkigute. Ereduari buelta eman behar zaio, eta dauden benetako beharrei erreparatu, toki bakoitzean». Arzakek erantsi du martxan jartzen diren proiektuek tokian tokiko beharrei erantzun behar dietela, eta ez kanpokoei.

Komunitate energetikoak

Gainera, energiaren sorkuntza enpresa handien esku dago, eta oso zentralizatua da. Alternatiba moduan, komunitate energetikoak sortzea proposatu du Arrutik: «Behetik gorako prozesuak dira, eta gizarteari onura egiten diote». Teilatuetan plaka fotovoltaikoak kokatzea da adibide bat.

Energia berriztagarrien hainbat proiektuk eragin duten harrabotsaz, Sestorainek adierazi du jendeak erabakirik hartzeko aukerarik eduki ez izana dela arazoa: «Inposizioak dakar gatazka». Camposek gehitu du arazoa espekulazioa dela, eta herritarrek proiektu energetikoak «aurrez» onartu behar dituztela, «modu askean, eta informazio guztiarekin». Aldasorok, ordea, arrisku batez ohartarazi du: «Trantsizio energetikoa guk ez badugu egiten, beste batzuek egingo digute».]]>
<![CDATA[Osakidetzak 222 milioi euroko zerbitzuak itundu ditu zentro pribatuekin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1977/012/001/2023-02-24/osakidetzak_222_milioi_euroko_zerbitzuak_itundu_ditu_zentro_pribatuekin.htm Fri, 24 Feb 2023 00:00:00 +0100 Mikel Elkoroberezibar Beloki https://www.berria.eus/paperekoa/1977/012/001/2023-02-24/osakidetzak_222_milioi_euroko_zerbitzuak_itundu_ditu_zentro_pribatuekin.htm
Aurreko astean, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak justifikatu egin zuen hainbat osasun zerbitzu zentro pribatuetara bideratzea. Helburua herritarrei «kalitatea» eskaintzea dela esanez defendatu zuen, bere hitzetan osasungintza publikoak ezin dituelako herri eta zentro guztietan zerbitzu guztiak eskaini.

Mobilizaziorako deia

Hainbat sindikatuk antolatuta, osasun sistema publikoaren aldeko manifestazioak egingo dituzte bihar Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Osasun Publikoaren Aldeko Batasuna koordinakundeak bat egin du mobilizazioekin. «Osasun publikoaren defentsa aktiboan mobilizatzera behartuta gaude beste behin, helburu horiek partekatzen ditugun gainontzeko erakundeekin batera», adierazi du koordinakundeko kide den Donostialdea Osasun Publikoaren alde plataformak, ohar baten bidez.

ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT, SME medikuen sindikatua eta ESK sindikatuek antolatu dituzte biharko manifestazioak. 12:00etan egingo dituzte: Bilbon, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta; Donostian, Bulebarretik; eta Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazatik. Osasun sistema publikoa «gainbehera» doala salatu dute sindikatuek, eta bihar kaleetan eskatuko dute lantaldeei behar duten neurria emateko, osasun aurrekontua handitzeko, karrera profesionala garatzeko, eta azken hamar urteetan galdutako erosahalmena —%20tik gorakoa— berreskuratzeko. Oro har, Osasun Publikoaren Aldeko Batasuna koordinakundea osatzen duten plataforma gehienek babestu dituzte mobilizazioak.

Nafarroako osasungintzan, berriz, greba egingo dute martxoaren 23an. Bigarren lanuztea izango da, eta Osasunbideko intersindikala osatzen duten sindikatu nagusiek —LABek, SAEk, UGTk, ELAk eta CCOOk— antolatu dute.]]>