<![CDATA[Mikel Elorza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 27 Oct 2021 14:57:55 +0200 hourly 1 <![CDATA[Mikel Elorza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Orbainen garrasia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-10-27/orbainen_garrasia.htm Wed, 27 Oct 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-10-27/orbainen_garrasia.htm
Gogorra egiten da, niri behintzat, bularra kendutako petxua ikustea. Imajina dezaket erauzketa jasan duenarentzat zer izan daitekeen; edo seguruenik ez, seguruenik motz geratuko da ene imajinazioa, denik eta enpatikoena izan nahi badu ere. Emakume —edo— izatearen baitan horrek suposa lezakeena, batetik, eta horri erantsi bizi dugun, bizi gaituen, hil gaitzakeen ederraren diktadurak ekar lezakeena —bereziki emakumeak erasaten dituen diktadura, kanonean bizi ahal izateko hil beharrean jartzen dituena asko—.

Irudia aparta zen —nahiz eta estali edo denborak itxi seguru nolabait beti irekita egoten diren bi orbain horiek agerian—, faxismo estetikoak gizenei, itsusiei, kanonetik kanpokoei ezartzen dien zama sozial astuna ere salatzeko. Baina ez. Kulpante igo zen oholtzara, bera sendatua izan zelako. Berak mediku-arta jaso izanak lotsarazten zuen, eta lotsa hori pagatzeko biluztu zen. Orbainik izatera iristen ez diren minbizidun emakumeak erakutsi nahi izan zizkigun falta zituen bere bi bularren bitartez. Bularreko minbizia izan zuen oinarri, eskatzeko denek izan dezatela eskubidea eta aukera medikuek arta ditzaten, mamografiak, ebakuntzak, botikak... eduki ahal izateko. Baina orokorrago, era berean osasun zerbitzu publiko doako baten aldarria zen.

Minbizia bezala, beste eremuetara zabal daitekeena, eta osasun alorra bezala, beste hainbat alor bere baitan har litzakeena. Zerbitzu publikoen beharra, derrigorra.

Konstituzioa egiten ari dira Txilen —hemen oihartzun txikia izan baina benetan estudiatzekoa den azken urteetako prozesu sozial eta politikoan; AEBetara begira itsutu gabe, ea beste lurraldeei ere so egiten diegun, eta ez bakarrik hondamendi pandemiko edo naturalak kronikatzeko—, eta eraman behar dira, eraman behar direnez, aldarrikapenok lege nagusietara. Bai, inportantea da oso. Baina ez han kaiolatuta uzteko, hainbat tokitan gertatzen ari den bezala. Konstituzioak batzuetan balio dezake haren gainean tente hagintari txit demokratek euren pribilegioetan koxka bat igo dezaten.

Eskubideak paperetan jaso behar dira, eta gutxieneko zerbitzu publikoak, baina bermatu behar da gero horiek isla dutela egunerokoan. Osasuna, hezkuntza —publikoa, bai, komunitario edo nahi den gisa deituta, baina mundu guztiak jasoko duena, salbuespenik gabe, ez ghetto beltz ez zuririk, eta doakoa (eta laikoa)—, etxebizitza eskubidea... eta baita sistema bat beste hainbat ondasunen izaera publikoa aldarrikatzen eta asmatzen hasiko dena: argindarra, ura, komunikazioak...

Moduak eta bideak topatzea zail da, zail denez, eta oztopoak hamaika aurkituko ditugu dena porlanduta dugun gure herri honetan, baina badu lur eremurik ezkerrak, nahi badu behintzat, aztarrika ibiltzeko, zulatzeko, eskuak zikintzeko. Eskuak zikin edukitzeak ez du zertan lotsagarri izan: lapurtzen duenak ez ezik, lan egiten duenak ere zikintzen ditu.

Eta bai, orbainak izateko eskubidearen aldeko aldarria eman dezake honek, eta erran nezake, loratze aldera, zauriak bestela ere bizitzak badakartzala. Baina Alejandrarena, hori izanik ere, nire ustez kontrako diskurtsoa da: pribilegioen kontrakoa. Zeren eta publikoa da, edo behar luke, pribatuaren bestelakoa, baina batik bat pribilegioaren kontrakoa.]]>
<![CDATA[Ilararen aitona-amonak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2021-10-13/ilararen_aitona_amonak.htm Wed, 13 Oct 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2021-10-13/ilararen_aitona_amonak.htm aprobetxatu» eta antzeko leloekin, muga guztiak kendu direla eta zaindu beharrekoak gertutik zaintzeko pronto. Akabo kristala bitarte zeukaten argazkiak, utikan hesiaren bestaldetik malko bat masailean behera kasu egin beharra. Aukera guztiak dauzkagu gure zaingaiekin egoteko, eta beraz, pandemia garaiko deitoreen tamaina kontuan izanda, espero izatekoa da egongo zela, eta egongo dela, borroka fratrizida zaintzeko pole-a lortzeko.

Kasu batzuetan ez.

Kasu batzuetan ez zen senide arteko xextrarik izango, seniderik akaso ez dagoelako. Ez seniderik, ez administraziorik, ez gau eta eguneko zaintzaile latinoamerikarrik.

Ikerketek diote familia pobre batean hazitakoek aukera handiagoak dituztela heldutan pobre izateko. «Aukerak» esaten dugunean, probabilitateak esan nahi dugu. Gure jendarte demokratiko honetan, aukera berdintasuna goiburuen artean ezarria duen honetan, batzuek iskin egiten diote gurasoen prekaritate eta gabezia bizimoduari, baina beste askok ez. Ez da soziologian doktorea izan behar horren egiaz, eta kausa askoz, jabetzeko. Ezaguna zaigu fenomenoa, aldamenean bizi dugu (askotan ikusten ez badugu ere, fenomenoa ikustea, eta artatzea, gizarte zerbitzuei utzia diegulako). Ikerketak normalean izaten ez duen segida da txirotasunean bizi izandako horiek halaxe iristen direla zahartzarora. Eta, tenore horretan, aukerarik jada ez dago, gabezia txikiena ere larri bihurtzen da. Zahartzaroak guztioi erasaten digu, baina batzuek ezin dituzte egoitzak ordaindu, ezin dute inor kontratatu, eta Administrazioak egoitza batean tokia egin diezaien zain egotea baino ez daukate, plaza edo Herio, nor lehenago iritsiko.

Adinekoen eremuak, haien zaintzarenak, ertz asko ditu, kasu guztiak dira bakanak eta baten osasun arazoak eta bestearen senide faltak eta bestelako inguruabarrek lausotu ditzakete muga batzuk, baina ez dituzte ezabatzen. Zenbait ahaldunek ere zahartzaro sufritua izan dezakete, ezinduta, edo gaixo, eta horrek haien eta haien ingurukoen bizimoduak baldintzatuko ditu, bai noski. Baina horri ezintasun ekonomikoa eransten bazaio, egoera mortala da. Eta batzuek hortik abiatzen dute amaiera.

Zaintza eta arreta minimoa ordaindu ezinda, Administrazioa iritsi zain egon besterik ez dute. Ongintzaren ilara besterik ez dute ilararen aitona-amonok. Pandemiak denok berdindu gintuen une batez, denok jarri gintuen denda eta atarietan ilaran —denda desberdinetan, hori bai—, baina lilurakeria soziala zen. Normalidadera iritsi gara, bi ilara klase dauzkan normalidadera: bizi ahal izatekoa, eta sarrerak lortzekoa (zinemaldikoa, kontzertu errepikaezinekoa, modako diskotekakoa).

Norberak hautatuak ez diren ilarak desagerrarazteko aldarria egiteko asmoa neukan, eta, ezin bestela izan, zein femeninoak diren, baina errealitateak aiztokada batez moztu dit gogoeta. Nor zaindu edukiko ez duten bi gazte Gasteizen, matxismo hiltzaileak ez duelako amore ematen. Matxismo guztiak direla hiltzaile esango du inork, eta eztabaidatu besteak, eta ez dakit nik, baina gauza bat argi dago: gizonezkoek hiltzen dute, dugu, eta emakumezkoak izaten dira hildakoak. Eta ilara baino zerrenda den horrek ez du etenik.

Tira, batzuetan hildakoak gizonezkoak ere izan daitezke. Zenbait ilaratan gizonezkoen presentzia ere handia izaten da: ilara koloretsuak... azala, etorkizuna bezala, beltzaranagoa dutenena. Hildakoa gizonezko migrantea —emakumezkoak ere bai, jakina— eta hiltzailea trena, edo ibaia, edo kontainerra, edo norberak botatako soka edo... Modalidade asko dira, baina denak zuriak.]]>
<![CDATA[Pieza bat hibernazio osteari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2021-09-29/pieza_bat_hibernazio_osteari.htm Wed, 29 Sep 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2021-09-29/pieza_bat_hibernazio_osteari.htm because the night belongs to us. Eta aspaldian erabakiak egosten diren labirategietan, barkatu baina maitale gutxi sumatzen dut nik; luxua ez dakit baina luxuria gutxi; anbizio handiagoa bizioa baino.

Irendua itzuli digute gaua, oraindik mugak jarrita (beti mugak buruan, mugatuta zaudeten seinale, erranen lieke Eskorbutok), salbu eta aste honetan Nafarroan, orain ere aitzindari —Nabarraldekoak inbidia etsigarriz sumatzen ditut EAEko gazteei begira, haiek orain «Euskadi Nafarroa da» aldarrikatzen dutela—. Itzultze horretan falta izan zaigu atal oso inportante bat: dantza egitea. Hori oraindik bahituta dago toki gehienetan, eta zer herri arraio eraikiko dugu dantzarik egin gabe? Ezin bada dantzarik egin, ez da gure iraultza, ezta gure irauntza ere. Dantzatzen duen herri bat ez da inoiz hilko, eta hiltzen bada ere, ez hain triste.

Eta beraz, gauari ezarritako mugak oro toki orotan kendu eta dantza suelto —edo lotuan— egiteko moduan gaudenean, egunsentira arte, bada hibernazio derrigortutako hau behin betiko gainditu dugula esan ahalko dugu. Eta mugak kendu diogunean legezko eta orduzkoez ari gara, ezen bestearen eremuari dagozkionak... Batzuek —gutxik, badakit— parrandari aldarte kartsuarekin heldu diote, beste borrokaleku niretzat egokiagoak baztertu eta hurkoa eta tabernariak-eta kontrario hartuta testosterona-gaindosi saioetan, eta espero dezagun hartza udaberrian bezala, hasierako grina kalmatuko dela eta bueltatuko garela normalidadera (edo lehengoa baino bareagora, normalidadea ere testosteronaz soberan baitzen). Hori bai, marka da munduko kale-zurrut erraldoiena diren sanferminez harro daudenak, edo Athleticen partida bakoitzean Poza kalean kabitu ezinik ibiltzen direnak eskandalizatzea orain ETBk, hutsik egin gabe, eskaintzen dituen irudi batzuekin. Zaintza erdigunera ez baina eraman dute... esklusiban polizia-etxeetara!

Dantzarena, noski, ez da derrigorra, batzuek oinetako gorreria dute eta beste batzuek nahiago dute kalaka edo kontenplazioa, baina ments dugunaren sinbolo bat da. Derrigorrezkoak beste gauza batzuk dira.

Lana, adibidez.

Espainiako ministro batek iradoki du 70-75 urte bete bitartean egin beharko dugula lan. Sikiera parranda esan izan balu! Lana bestela ere egiten da urte horietara arte, askok hil arte latz —emakumezkoek, nagusiki—, eta beraz hori ez da nobedadea; ministroak esan nahi zuena da, ordea, 75 urte bete arte fitxatzen eta kotizatzen jarraitu beharko dugula. Eta hori gehitxo iruditzen zait. Nahi duenak egin dezala lan, baina arraioa, bizitza osoa kotizatzen pasatzeko egin badugu lurreko paradisu hau, homo oso sapiens ez gara.

Pandemia hasieran, entusiasmo komunitarioaren aparretan geundenean, esan nuen nire apustua zela handik ez ginela pertsona edo gizarte hobe irtengo —hori zen aurreikuspen maioritarioa—, igual aterako ginela, balkoi arteko elkartasun hori guztia gertatu ez balitz bezala. Erratuta nengoen, ez gara igual atera: makurragoak atera gara.

Baina pasatuko da. Ez nadila ezkorregi azaldu. Egitasmo txikiak badaude, eder askoak, lanean ari da jende bat hainbeste lan ez egin behar izateko, jendarte txukunagoa eraikitzeko, migranteekin, etxebizitza alorrean, kontrola ez den zaintzaren eremuan... Hori bai, 75ak pasatu eta mendea bete bitarteko lana badugu!]]>
<![CDATA[Udazkeneko kalanbreak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2021-09-15/udazkeneko_kalanbreak.htm Wed, 15 Sep 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2021-09-15/udazkeneko_kalanbreak.htm
Argindarraren fakturarekin arazoak dituenak bestelako fakturekin ere arazoak izango ditu, eta seguruenik bizitzea bera faktura-jasotze etengabea da harentzat. Halako batean merkatuko balitz ere, ez lioke ekarriko horrek aparteko arindurik: uneko sintomaren aurkako pilula izan daiteke, baina ez da pobreziaren aurkako txertoa (pobrezia ez baita gaitz bat!). Tresna elektriko bat jartzeko orduan kontzientziaren zimiko txikiago bat ekarriko lioke, dena den, fakturaren beheratzeak, eta ongi-etorria beraz, alor honetan ere pixka bat mucho izan baitaiteke.

Pobreziaren eremutik kanpo, energia kontsumitzaile handientzat (industria, azpiegiturak, negozioak…) bai, haientzat alde handia egongo da gastuetan halako elementu batek gora edo behera egin; datu makroekonomikoek ihes egiten didate baina inflazioan eraginik ere izango du; eta beraz pentsatzen dut Espainiako Gobernua benetan kezkatuko duela gai honek. Eta orduan beldurra fakturak ez, beste zerbaitek eragiten dit, zeren eta pentsatzen badugu gobernuak benetan nahiko lukeela faktura merkeagoa izatea, eta nik hala uste dut, ba orduan ondorioa da ezin duela, ez dagoela guztiz bere menpe. Horrek bai ematen didala kalanbrea. Badakit neurriak har ditzakeela, eta neurrietako batzuk beste arrazoi komertzialak medio ez dituela hartzen, bai noski, baina era berean zailtasunak sumatzen dira egungo antolamenduan, eta hortik beldurra, hortik kalanbrea, demokrazia deitzen dugun sistema honi oso atxikia ez banaiz ere, latza baita onartu behar izatea herritarren botoa hartzen dutenek ezin dutela, eta ahala dutenak ez dituztela herritarrek hautatzen, ez zuzenean ez zeharka, eta hori funtsezko diren gaietan —ura, argindarra, bizitokia... ondasun komun gutxieneko izendatzea, kasu—. Orduan kalanbrearen ondorioa axolagabetasuna delako, eta apur bat pandemiaren eraginez gertatu bezala, norbera bere baratzeaz bakarrik arduratzen da, beste inor ez delako arduratzen, eta politika deitzen dugun hori herritarrengandik lubaki batera geratzen da. Lubaki gero eta sakon eta zabalago batera. Iritzilariok ohikoa dugu pertzepzio partikularrak orokortzea, eta litekeena da hau ere hala izatea, baina niri iruditu zait zomorroaren erromerian bueltaka gabiltzanetik herritarrok eguneroko partikularrari lotu gatzaizkiola, politika, letra larriz idazten diren Gai horiek, gero eta urrunago utziz.

Eta arriskutsua da. Ondo dago herritarrok eguneroko biziraupenean, gure gaixotasun, parranda asmo, harreman, gabezia, ilusioetan zentratuta egotea, behar dugu, ea erabakiak hartzen dituztenak konturatzen diren haien inguruan bilbatzen dela nagusiki bizitzaren haria, eta pribatua ere politikoa dela, politiko behar duela, baina era berean ezin diogu uko egin erabakitzeko ahalmena izateari. Ordezkaritzan oinarritutako jendarteek, konturatzerako, film eta telesailetan aurkezten dizkiguten distopien antza hartzen dute, jendarte automatizatu abduzituena.

Gure errealitateetako aktoreak guk gerok izan behar dugu, baina gidoia idazten eta zuzendaritzan ere esku hartuz. Gurea ez baita filma, bizitza baizik.

Filmak orain Donostian (lata ederra eman behar dute, ematen ari dira!), aurten ez baina halako batean, konpainia elektriko bat babesle nagusi dela, limusinak aparkatu eta aktore eta zuzendariak alfonbra gorrira zuzenean metroz eramango dituen jaialdian. Metro elektrikoa, glamurosoa.]]>
<![CDATA[Buruan tatuaturiko mapak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/019/001/2021-06-23/buruan_tatuaturiko_mapak.htm Wed, 23 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/019/001/2021-06-23/buruan_tatuaturiko_mapak.htm ocio nocturno sin baile» udako goiburu ezin tristeagoa aukeratu diguten honetan, ezin esan «gatza eta piperra», jarraitzen baitute hagintariek erlijiotik gusta dakigukeen gauza bakarra kendu nahian: bekatua. Harrizko gerora bilakatuko ginen euskal herritarrok, duda barik, zeren eta ziur naiz errelato biblikoan sekula ez ginatekeela itzuliko Sodoma eta Gomorrara begiratzeko, patriarkaren lorratzari (ezen ez matriarkarenari, apologista batzuek esaten dutena esaten dutela) otzan jarraituko gintzaizkion. Biziorantz jiratu zena ere emakumea. Guk gizon euskaldunok munduari ematen dizkiogu bueltak, ez buruari.

(Nafarroako Gesalatz edo Jaitzeko gatza ez da euskal, ofizialki diot, zeren eta jatorri izendapenen kontuetan denak oso naturala ematen du, baina izatez ez-jaietako suak baino artifizialagoa da).

Gatza geure-geurea dugula onartu den honetan, lastima handiagoa ematen du Eurokopa ezin jokatuak. Harizpean bageunde bezala zutunik, Ukrainak bezain harro eramango genuke gure lurraldearen mapa bularrean. Elastikoan marraztua? Guk tatuatua, arraioa, tatuatua! Errusiak debekatu egin nahi izan du ukrainarren mapa, eta guri ere noski kontrarioak aterako litzaizkiguke maparen izaera politikoa salatuz. Hori ere marka da, mapa kamisetatik kenarazi nahi... aldarrikapen politikoa delakoan! Izango ez da politikoa, bada, mapa, zer bestela? Eguraldia iragartzeko ere oreka grafikoak egiten ibili behar izaten da-eta! Elastikoan daukaten leloa ere ofentsibotzat hartu dute: «Aintza heroiei». Indarkeriarako deitzat joko zuten. Hau ere latza. Partida hasieran kantatzen diren ereserkiei errepasoa eman besterik ez dago, denetan ere topatzeko gerra eta sakrifizio eta odol eta zernahirekin, egungo eskola curriculum permisiboenak ere gaitzetsiko lituzkeenak. Ereserkia, bai, hori, ar-mailek ahots bakarrera kantatzen duten horixe.

Lastima gu hor ezin egona, beraz, guk daukagun gatza edukita... Areago aste honetan ikusi dudalarik badugula soziologo eta ikertzaile talde bat tarteka «Naziometroa» egiten duena. Harrapazank. Berehala irudikatu dut elastiko tatuajedunarekin golak sartzen ibiliko bagina naziometroak pandemiak aste santuan baino datu gailenagoak emango lituzkeela. Naziometroa eta gatza. Beste ezer behar dugu?

Ofizialtasuna, eta horixe falta.

Eta hori Europa konbentzituko genukeela ez kezkatzeko, geure mapa marrazten utziz gero zuriak libre ibiliko liratekeela, orain Bidasoan bezalatsu, baina gainerakoan ondo zainduta edukiko genituzkeela mugak, eta azal ilunxkoa dutenak ez liratekeela aise pasatuko (esferikoa eskuadratik sartzen artista batzuk ez baldin badira, bederen). Oso kezkatuta segitzen baitu Europak horrekin, mugen kisketarekin. Pentsa, Marokorekin ikaragarri haserretu gara... mugak ireki zituelako! Europako mugak. Non eta, Ceuta eta Melillan. Mapari begira gelditu naiz, mapa fisikoari. Baina hori Atlasetan bakarrik dago. Beste denak politikoak dira, eta horiek suz tatuatuak ditugu. Elastikoan kabitzen zaila leukake Europak, balizko kontinente arteko txapelketa batean, berea mapamundi bat baita.

Gatzezko herria eta, martxa honetan, harrizko gerria, pitz ditzagun gaur gauean suak, eta haien inguruan egin dantza eta gainetik jauzi, zer erre asko dago. Eta ospa dezagun... ez dakit, ez da erraza garai hauetan, baina ospa dezagun.]]>
<![CDATA[Debozio berriak behar zaharrendako]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/024/001/2021-06-09/debozio_berriak_behar_zaharrendako.htm Wed, 09 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1946/024/001/2021-06-09/debozio_berriak_behar_zaharrendako.htm
Maila kolektiboan bezala norbanakoarenean, norbere iraganetik nahi duguna erreskatatzen dugu, nahi duguna ezabatzen, eta nahi eta ahal duguna denborarekin tuneatzen. Gu zaharrunon otordu osteko txolarteak nozitu besterik ez dago, behin eta berriro errepikatutako pasadizoak, baina norberak beti diferente kontatuak. Literaturaren historia zati handi batean horixe da, iraganaren asmazioa, berreraikuntza. Eta aspaldian, hemen bereziki ikusten ari garenez, historiaren literatura ere bai. Errelatoa deitzen diote.

Ñabardura bat, dena den: memoria batzuen eraikuntzak guztion diruaz egiten dira eta ahanztura batzuk, garai hartako hitzez esateko, ozenegiak dira.

Baina erromeriak ekarri nahi nituen hizpidera, igandeko Antonio deunarena akorduan. Eta elkortzen ari diren ogibide batzuk. Erroskilla-saltzaile, talogile, puxika-puzle eta feriante abar luze batek segituko du penatuta, erte ez ofizialetan. Lirikarako ez ezik, federako ere garai txarrak dira. Analogikorako, bederen.

Izan ere, bestelako santu digitalei eskatzen zaizkie orain nobia-nobioak. Tinder deunari —eta bikote bilaketarako bera bezalako beste appostoluei—. Jakina halakoek ertzak izango dituztela, zaputzak asko, erreklamora joanda harrapari sexualen biskatan itsatsita gelditzeko arriskua... baina nago jende askok instrumentu bat gehiagoren gisa darabilela, eta ugaritu eta normaldu dela erabilera. Eskura dagoen tresna bat, ezeren ordezko izan behar izan gabe, bestelakoen osagarri. Eta trebetasun sozial eskasekiko askorentzat akaso bide bakarra bikotea edo maitalea edo lagun-harremana aurkitzeko. Erabiltzaile berriak —gero eta gazteagoak, diotenez—, gainera, eskrupulu etikorik gabe dabiltza. Internet edo aplikazio bitarteko harremantzeak ez daukala gaitzesgarritik pentsatuz, beste modu bat gehiago dela. Eta ez dagokiola bakardade ez hautatuaren —hori ere bai baitago— desesperazioan eroritakoari soilik, ez dela merkatutik kanpokoentzako alternatiba bazterrekoa, harreman-mota ez hegemonikoen zaleentzako salbazio-hesola. Beste tresna bat da, kito.

Eta zerbait beharko da, alajaina! Aurreko batean Kattalin Minerrek egindako parrandaren aldarrikapen bikainaren beste hari bat litzateke, hark ere aipatua, ligatzearena, jendea ezagutzearena, harremanena, sexuarena. Hori ere ebatsi digu pandemia malapartatu honek, eta hori gabe herren soziala itzela da. Muxuak eta laztanak eta besarkadak faltan botatzen ditugula aldarrikatzen dugu (edonork esango luke pandemiaren aurretik denak gozo- eta kariño-partitzaileak ginela!), eta haien mira badugu, bai, baina gehiagorena ere bai. Lagunarte berriak, keinuak, begirada hezeak, hitzordu agerikoak, eta itsuak, poto egindako gauak, egunsenti ahantzezinak... hori guztia, badakizue zertaz ari naizen.

Oraindik horiek bahituran dauzkagunez, denen kulpante egin ditugun gazteek, bereziki, bahituak dauzkatenez, tinderren edo kaixomaitiaren deboto egin behar badugu, egingo gara. Gurtu gabe, baina; soilik erabiliz, aldareak ez baitzaizkigu sekula gustatu (nahiz eta santuak gora eta behera ibili), are gutxiago zer debekatu zaigun ikusita, Vatikanoko laboratorio batean diseinaturikoa dirudien birus honen garaiotan.]]>
<![CDATA[Heroikotasunaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/018/001/2021-05-26/heroikotasunaz.htm Wed, 26 May 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1946/018/001/2021-05-26/heroikotasunaz.htm Al filo de lo imposible ibili eta gero, gure hainbat himalaiatar zainarti posible-aren labanaren ahoan ibili beharra egokitu zaie eta, aho zorrotzegia nonbait, rappel egitea aukeratu dute, etxeko epeleraino. Laguntza eske ere ibili da baten bat, «erria txikota» itsastarraren ordez «bota soka» menditarra aldarrikatuz, Katmandun konfinatuta iraun ezinez, Nepalgo Gobernuak ziria sartu ote dien garaiotan baimenak emanda (kobratuta, alegia). Bere diru-iturri nagusiena beste urte batez itxita nahi ez duen Nepalgo Gobernuaren bertsioa ez dakit, baina imajina dezaket, eta bai, ziria sartuko zien. Halarik ere, garaiotan hara joatea erabaki izana iruditu zaigu askori ausarta; nahiz eta haiek defendituko duten noski lanera joanak zirela.

Lana muturreko jarduerarekin uztartzea lortu duenik bai baita, eta bejondeiela, eta beste batzuentzat hori zaletasuna da, erronka pertsonala, norbere buruarekiko borroka, ez beti gainera xtreme izan behar duena. Ederra eta gogobetegarria izan daitekeena, bai horixe. Baina batzuetan badena, XXI. mendea dagoeneko koxkortzen hasi den honetan harrigarri bihurtzeraino 21 korrikalari hotzak hil izana. Harrigarria eta latza da gertatu ahal izatea Txinan gertatu dena, halako egoera bortitza mendi arteko lasterketa bat zena infernurako (edo zerurako, gura duzuena) jauzia bihurtzeraino. Himalaian gertatzen dira istripu eta heriotzak, bai, badakigu horretaz Euskal Herrian. Lasterketa estremoetan bakarren bat ere gertatuko zen. Baina halakorik...

Halakoak planetako ultratrail estremoenak egiten dituztenei gertatzen zaizkie, normalean. Normalean eta, zoritxarrez, normalidadez. Northface, redbull eta bestelako pegatinarik gabe ibiltzen direnei. Zortzimilakorik gabe, zortziehun metroko zeharkaldiak oxigenorik gabe egiten dituzten mugetako igerilariei. Bidasoan edo Tarajalen. Ez soka, ez jumar, ez neopreno eta, batez ere, ez txikota luzatuko dienik. Basamortuan ehunka kilometroko zeharkaldiak egiten dituztenei istripuren bat edukiz gero zein enbaxadari deitu ez daukatenak. Milaka miñan flotagailurik gabe, plastiko igerilariz lepo dauden gure uretan.

Horrelaxe eraiki dugu mundua. Guk Nepalen mendira igotzeko baimenak eros ditzakegu, eta gero atzera etorri, itzulerako hegaldiarekin izan daitezkeen traba burokratikoak izanik eragozpenik handienak, azkenerako dolarrek samurtuko dituzten koxka malkartsuenak. Gu bidaian goaz, lanera agian, gure eguneroko errutina existentzialaren miseriari ihesi. Eguneroko errutina materialaren miseriari ihesi nepaldar batek hona etorri nahi badu zetaren bide berriak korritu beharko ditu benta abegikor ederretan geratzen ez diren karabanetan, Turkiako bidetik Balkanetara eginez, edo Mediterraneora Afrikako dunetan barrena. Eta hemengo mugetan ez igarobiderik, ez sherparik. Txarrantxa. Lepo inguruan lore-sorta baino aiseago lortuko du eskumuturretan burdina.

Tira, nepaldar hori futbolean-edo oso ona ez bada behintzat: nik nire espedienteetarako nahiko nukeen bizkortze mirakuloso bat medio Aymeric Laporte ostikolariak, adibidez, paperak lortu ditu egun batetik bestera eta rojigualda-ren koloreak defendatzera joango da Eurokopara. Ilaran eta polizia-etxeetako mostradoreetan segundo bat ere egin gabe. Pasatu beharko dituen kontrol bakarrak txizarenak izango dira (positibo emango ahal du!).

Zaharrak berri, badakit. Ezinezkoaren sorbatzak guk mendi-horma bihurritu eta itsaso harroetan aurkitzen ditugu; haiek, gure zaintzapeko harresi eta lubaki administratiboetan. Guretzat, hiltzea da heroikoa. Haientzat, bizitzea.]]>
<![CDATA[Izan itsaso]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-05-12/izan_itsaso.htm Wed, 12 May 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-05-12/izan_itsaso.htm gerlaria noiz etorriko zain herriari ekarpen demografikoa egiteko grinaz. Historikoki hori ere izan baita gizartearen erdi horren zaintza lana.

Sentitzen dut irudia biraoa iruditu dakiekeenengatik, baina asteburuak ekarri duen solstizio-aurreko suak mitoa performatzera eraman nau. Eta bide batez jarri gaitu atzera betiko atakan, euskaldunon patu itzuriezinean: gu ez gara inoiz zirkuluan bildu cromlech humanoen gisara, gu beti parez pare jarri gara, bi bandotan: gaitzesten duzu edo ez. Bi lubaki: zapatu gaueko hordikeria gaitzesten dutenena, bata; eta justifikatzen dutenena, bestea. Zuria edo beltza (kasu honetan dikotomia egokiagoa akaso 'ardoa edo 0.0' litzateke, ez?).

Pentsatzen dut gerora, hau pasa dadinean —pasatuko ahal da!—, honi buruzko errelatoa eraikitzearena etorriko dela, hor ere gure artekoa ezpata-dantza izanik soka-dantza beharrean. Elkarri gogoratuz, alegia leporatuz, batzuek balkoietan osasun-langileei txaloka segitzen zuten bitartean beste batzuk oinetakoak jantzita zeudela (kirol-oinetakoak, noski, running egitekoak) ezkaratzeko atean, bozina jo orduko kalera ziztuan irteteko. Musukoa tragotik tragora janzten zutela akordatuko dira anitz, beti sudurretik behera edo, are, hazizurrien erremedioa bailitzan kokospean zeramatenen kontrara. Senideak urtebetean ikusi ez zituztenak igarobide faltsuak patrikan libre antza ibili zirenei betertzetik begira egongo dira. Eta jakina: «Zuri ez zaizu seniderik hil, igartzen da» gogor horiek. Eztabaidaezinak. Latzak baitira galera horiek, oso edo partzialak. Biktimak dira. Baina hori bai, biktima izatetik politika diseinatzera pasatzea ez da oso gomendagarria, inongo gerratan, ezta epidemiologikoetan ere.

Baina hik asteburukoa gaitzesten duk, bai edo ez? Nik gaitzetsi ez dut egingo, horrek balkoi eta espaloietako aguazilekin lerrokatuko nindukeelako; baina era berean esan nezake asteburuko portaerak ez datozela bat momentu historikoaren irakurketa berriarekin. Ekiurrunzale, betiko legez. Itsasoa plato baino nahiago izan ditut beti olatuak, eta maite ditut maite gure rave lanbrotuak, baina korona-uhinak ez ditut sobera gustuko eta nazka-nazka eginda nago, eta garai bateko mundu mierda errekuperatu nahi dut, pandemiarik gabeko mundu hori non albistea zen dron israeldarrek herritar palestinarrak sarraskitzen zituztela debalde (ari gara normaltzen, bistan denez). Eta jaiotza-datuen arabera konfinamendu garaian txertatzen ez dugula gehiegi jardun konfirmatu denez, edukiko ez ditugun umeei utzi beharreko mundua lehen bezala izorratzen jarraitzeko gogoa daukat.

Ez nintzen larunbat gauean parrandan ibili, eta irudi batzuk ez zaizkit oso erakargarriak, baina kezkatzen nauena ez da hori. Harritzen nauena da batzuen espantuen handia, hordikeriagatik lubaki batekoak, eta bestekoak arranguraz transgresioa festarekin nahasten duelako gaur egungo gazte-jende burugabeak. Eta beraz, gure maluren gorena plastikozko baso eta botilez betetako irudietan fokatzen dugu sanferminak gure harrotasun nazionalaren ikur direnean, heziketa guztiz sotanagabea jaso duen batek udako egutegia santuen izenekin arazorik gabe berdindu dezakeenean. Duela urtebete eskatzen zen legez, barruan geneukana atera duelako pandemiak.

Itsasoa ez al gara? Ba horixe, itsasoa, bere olatu eder eta galipot beltzarekin eta plastiko zikinekin eta... ]]>
<![CDATA[Ezen ez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-04-28/ezen_ez.htm Wed, 28 Apr 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-04-28/ezen_ez.htm Grandola... goizean goizetik tiktokeatuz, eta Bella Ciao-ko bideo hunkigarriak partekatzen dituzte Italia faxismotik liberatu zeneko eguna gogoratzen dutenek. Aspaldian faxismoa gandortuta dabilela-eta, egia esan, merezi du partisano hitza biral egitea. Hitza, bertzerik ez bada.

Zerutik —ezen ez lainoetatik— heldu dira gainerakoan oroitzapenak. Gernika erraustu zuten hegazkin eta bonben akordua, eta batez ere haien azpian zeudenena, berritu dugu; eta duela 35 urteko hodei erradioaktiboarekin ere gogoratu gara. Barkatuko dit gaiztakeria Arriola sailburu jaunak, baina Txernobylgo desastrearen kudeatzaileak imajinatzen ditut esanez zentrala proiektatu zutenek bihotzarekin jokatu zutela hainbat erabaki hartzean. Baina seguruenik ez dit barkatuko, eta berdin dit, formula huts bat zen adierazi ahal izateko ondasun anatomikoei dagokienez, Arriolak-eta gibela daukatela galanta, eta kopeta handia, eta ondo aberastutako urdaila, baina bihotza, eskasa. Galde bestela Joaquin Beltranen senideei. Eta badakit AHT-tik Zaldibarko zabortegira jauzi mortala egin dudala, baina, gauzak zer diren, nik ere batzuetan bihotzarekin —ezen ez buruarekin— batzen ditut letrok.

Iraganera begira eman ditugu egunak. Merezi du nondik gatozen jakitea, nora goazen batere klaru ez dagoen honetan. Baina bueno, batzuek asko begiratzen dugu iraganera datorkigukeena baino askoz luzeagoa delako joan zaiguna. Igelen motakoak bihurtzen ari zaizkigu begiak, beti atzera begira, nik-egin-nuen eta ni-han-nengoenak etengabe errepikatuz. Barka iezaguzue, hala ere: gazte denboretako no future hura orain errealitate biologiko bat da hainbatentzat. Ez denentzat, jakina. Batzuek oraindik luze bizitzeko asmotan direla esango didate, eta bejondeiela, eta ene desioa luze ez dakit baina asko bizitzen asmatzen badute. Luze, bestela ere, luzeegi maiz, anitz bizi dira eraikitzen ari garen zahartze paliatibo honetan.

Iragana etengabe berritzen —euskaldun askok berritu-ren zentzurik literalenean—, oraina stand by daukagularik koronarrazoiak medio, etorkizuna geratzen zaigu. Edo. Espainiako Bankuak txostena kaleratu du belaunaldi berrien geroaren erretratu bat eginez, eta arraioa, Labikoen aurreikuspenak baino beltzagoa da. Gurasoen etxea utzi ezinik, lan prekaritate beldurgarrian, krisi ekonomikoak maitaleak baino maiztasun handiagoz biltzen, harritzekoa dena da errebolta eta leherketa sozialak sarriago ez izatea. Seguruenik hori ere lotu dugulako. Errebeldia hodeietan baino permititzen ez delako, eta lortu dugulako askatasunarekin egitea deabruak bere inexistentziarekin egin ei zuena: geure buruari badugula sinetsaraztea. No future orain ere bada, baina kamisetetan, sareko aldarrikapenetan, museoetako paretetan. Argindarra saltzen duen Espainiako enpresa alternatibo baten iragarkiak laburbiltzen du, ene ustetan, teilatuetan eguzki-plakak jartzeaz diharduela: zuk teilatua jar ezazu, esaten du, iraultza guk jarriko dugu. Iraultza enpresak jarriko du. Reinvolution.

Gizartearentzako etorkizun hobe baten berme gisa heziketa eta batez ere hezkuntza egoki eta on bat aldarrikatu izan dugu, jendea hezi beharra zegoen, hezkuntzaren bidez lortuko genituen aldaketa eta aurrerapenak, pertsona berriak. Uste horretakoa izan naiz ni, aro horretakoa, baina mudatzen ari naiz iritzia. Deshezkuntza garaiak (eta deshazkuntza, bide batez) ekarri behar ditugu. Gutxixeago hezi, ea hartara pixka bat gehixeago —ezen ez luzeago— bizi ahal garen.]]>
<![CDATA[Erdigunetik ospa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/019/001/2021-04-14/erdigunetik_ospa.htm Wed, 14 Apr 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/019/001/2021-04-14/erdigunetik_ospa.htm erdigunera etor daitezen galdatzean ere hizketan egiten duen makinatxo batek erantzungo duela, agente guztiak okupatuta daudela esanez, saiatzeko minutu batzuk pasatuta, edo zuzenean beste norabait desbideratuko dutela deia erdigunea dagoeneko betea dagoela argudiatuta.

Gogoeta azkar batean erdigunera gaiok ekarri ez, guztiok periferietara joan behar dugula aldarrikatzekotan egon naiz, zirtolari txinpartatsuarena eginez gainera, baina hori ere ez da kontua. Erdigunea ez baita gizartearen toki bat; interes, debate eta batez ere erabakien gunea eta ahalmena dira, uste dut, adierazi nahi direnak.

Eta uste dudala esaten dut, ez baitaukat batere argi egun erdigune hori izan baden. Ezezkoan nago, hain zuzen. Borondate-adierazpen polita da, baina dagoeneko esaldiaren atzean ez dut deus zehatzik antzematen, eta maiztuaren maiztuz, borondateak horretantxe geratu ohi dira, adierazpenetan. Ulertzen dut, noski, jatorrian dagoena, eta bat egiten. Aldarrikapen horietako batzuk feminismoaren aldetik etorri dira —orobat ekologismoa, mugimendu kooperatiboa...—, eta feminismoa izan da aspaldiko azken urteetan ekarpen inportanteenak eta iraultzaileenak egin dituena gure jendartean, eta gainera ituan jo izan du subordinazioak eta arazoen muina eta baita ustezko konkista eta jarrera zuzen batzuen ifrentzuak erakusten ere. Aurrerantzean ekarpen benetakoenak ere hortik etorriko dira, nik uste.

Baina jardun sozial eta politikoan aspaldian adierazpenetan geratzen ari gara, edo sare sozialetako eztabaida kartsu baina bizantziarretan, eta politika zehatzekin kantuak bizitzari buruz dioena gertatzen ari da: bizitza da zu txoriei begira zauden bitartean joan badoan hori; eta politika eta erabaki zehatzak dira zu sare sozialetan idiarena jotzen zabiltzan bitartean onartzen diren horiek. Pandemia garaiarekin areagotu egin da gainera kontua, ez dakit AstraZeneca hartuta baina iktusak jendarteari berari erasan dio, eta gure politikagintzak Hopperren koadroen antz gero eta handiagoa erakusten du, tristura melankoliko margul bat, herritarrok ohe gainean edo taberna bateko barra batean eserita —terraza batean, 400etik gorakoetan—, bakarrik, bizitza istant hormatu betiereko bat balitz bezala.

Tubacexeko langileen etorkizuna, Gizarte Segurantzaren erreforma, egoitzetako langileen aldarrikapenak, diru publikoz gizendu eta desmantelatzen ari diren enpresa eta finantza erakundeak, etxebizitzen prezioak, Porlan Herria, emigrazioaren tragedia... Holakoak atenditu behar ditugu eta, batez ere, neurri eta proposamen zehatzetara ekarri, politikagintza hauteskunde-eztabaida edo reality bat baino gehiago dela eman dezan bederen. Politikaren eztabaidan, iragarkien tarte amaigabe batean gaudela dirudi.

Heldu diezaiegun arazoei, bila ditzagun soluzio eta irtenbideak eta aldaketa zehatzak aldarrikapen handietatik at, ken dezagun gainetik kirurgiarik gabe lobotomizatzen ari zaigun asfixia hau, eta utz dezagun libre erdigunea kopako finalek, ereserkien playlistek, hizkuntza alorreko sukalkikeriak eta antzeko beste entretenimendu biralek okupa dezaten. Bestearekin pixkanaka hasten baldin bagara, gaitz erdi.]]>
<![CDATA[Itxaropena eta garaipena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2021-03-31/itxaropena_eta_garaipena.htm Wed, 31 Mar 2021 00:00:00 +0200 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2021-03-31/itxaropena_eta_garaipena.htm matter du gehiago, George Floydenak edo Victoria Esperanza Salazarrenak? Lehenak, oraingoz. Googlek 197 milioi emaitza ematen ditu bilaketa eginez gero, eta Victoria Esperanzarenak 8 milioi —a ze izen, arraioa, polizia baten belaunpean itota amaitzeko!—. Oraindik egun gutxi ditu bigarren gertaerak, hori ere egia da. Esango nuke Victoria Esperanza hurbilagokoa egin beharko litzaigukeela, Mexiko eta El Salvadorrekin harreman sentimentala bederen estuagoa ikusten dut AEBekin baino, eta deitura ere XVI. mendeko euskal humanista agian agot batengandik iritsiko zitzaion, baina hedabideen indarra oso bestelakoa da Rio Granderen ezkerreko ibarrean, eta guk aspaldian ibai-ertz horretatik edaten dugu.

Munduko kondenatuen artean kondenatuagoak ere badaude, eta emakumezkoa, migrantea eta inguru geografiko pobrekoa bazara, bada orduan hirugarren munduan dauden lau, bost eta seigarren mundu horietako bateko itzaletik ateratzen nahikoa lan badaukazu. Eta estatubatuarra ere don inorrez bat baino ez zen.

George Floyd asko dira gu ezagutzera iristen ez garenak, pentsa zenbat Victoria Esperanza Salazar. Eta edozein kasutan, biek matter dute, biak dira belaunaldi berekoak.

Poliziaren zapalduak itota hiltzea krudela da, baina batzuen berri badugu: zerbaiterako balio du irudi-inbasioak. Nolanahi den, fokutik kanpo gertatzen dira oraindik ere krimen gehienak. 6.500 omen dira Qatarren futbol estadio eta azpiegiturak eraikitzen hil diren langileak, migranteak. Gutxienez. Inoiz baino mundialagoa izango den txapelketan. Nazioarteko partaidetzarik handiena izango du Qatarko 2022ko gizonezkoen mundu txapelketak: 32 estatu-talde futbolean, aurrekoan bezala, bat antolakuntzan, hori ere aurrekoan bezala, eta beste mordoxka bat eraikuntzan eta zulogintzan: Pakistan, Filipinak, Bangladesh, Kenya… Lagun gehienak azken hauek utzi dituzte.

Baina helburuak merezi du: erronka oso zail baina espeziala da norbere herrialdearen ordezkaritza izatea une gogoangarriotan, hainbeste zalek biziko duelako gogoz eta bihotzez, euren balkoiak trapuz beteko dituzte (begiratu gureei, tankera hartzeko)... Dena eman behar zaio maite den elastikoari! Futbolean arituko direnek ez dakit, baina eraikuntzakoek azken hori behintzat beteko dute, jadanik milaka lagunek eman dute zeukaten guztia. Seguruenik zeukaten bakarra: bizia.

The Guardian-ek duela urte batzuk atera eta orain berritu duen informazioak sortu du oihartzun pixka bat, kalapita koxkorra eta baita protestak ere, edo boikot eskaerak, baina ez dirudi erraza izango denik hortik oso urrutira egitea. Qatarko hagintariek patriketatik helduta dauzkate beste guztiak, hankartea petrodolarrez ederki igurtzita, eta orain azkura pixka bat egiten badu ere, buru gainetik belauna amiñi bat kenduta pasatuko da. Irabazlearekin akordatuko gara gehienok, bigarrenarekin ere bai batzuk, joko sortzaileekin zale gutiziatsuenak, eta inor gutxi estadio-eraikitzaileekin.

Gu hor, euskal herritarroi buruz ari naiz, gene singular edo pluraldunak, ez gara geure koloreekin egon ahal izango. Garai batean Pirinioak konkistatzen zituen marea laranja ere atzerriko funtsen lixibarekin horitu delarik, margul dabil gure epika, latza izan da zuntz haustura. Baina, lasai, nola edo hala egongo gara. Isolabera eta xenofobotzat jo nahi bagaituzte ere, historiak erakusten du beti izan garela gure kode genetikoa barreiatu zale, munduan fruitua eman eta zabaltzen ibiltzekoak, eta selekzio gehienetan aurkitu ahalko dugu, 40 urte barruko ikerketa zirraragarrietan, ergatibodun generik edo deitura hoskiderik. Ez dezagun Itxaropena gal. Geurea (ere) izango da Garaipena.]]>
<![CDATA[Esperantzen itsasoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-03-17/esperantzen_itsasoa.htm Wed, 17 Mar 2021 00:00:00 +0100 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-03-17/esperantzen_itsasoa.htm miseriagoak aurkitzea beti da posible gure mundu zoragarri honetan. Duela egun batzuk albistea izan zen sute baten ondorioz laurogeitaka lagun hil zirela Sanan, Yemenen. Hori bakarrik ez da notizia, noski, albistea inor ez hiltzea izango litzateke. Notizia izan da hildakook migratzaileen zentro batean zeudela. Migratzaileak Yemenen. COVID-19a munduko trending (eta ia bakar) topic bihurtu aurretik, kolera-izurriren bat edukitakoak ziren, urtetan luzatzen ari den gerra zibil latz batean segitzen dute Saudi Arabiak gidatutako erasoen menpe —puntako teknologiak garatzen dituzten gure enpresa laudatuek, besteak beste, egindako armekin—, eta hala ere migratzaileak dituzte, milaka. Etiopiarrak gehienak, Persiar Golkoko estatu aberatsetan etorkizun baten bila abiatutakoak. Lur mortua zeharkatuz Djibutira heldu, itsasoa iragan —Itsaso Gorria, alga baten koloreagatik ote den izena… ez dakit ba— eta Yemenen lehorreratzen dira. Han, gerra, miseriak eta desertua zeharkatu behar Saudi Arabiara heltzeko. Latza.

Etiopian aurkituak dituzte gizakion arbaso asko, haien hezurrak alegia; han ibili ziren, itxuraz, lehen hominidoak. Gaur egun baino aiseago biziko ahal ziren duela milaka urte homo haiek! Mulier-ak seguruenik antzera, orduan eta orain. Berriki jakin dugu Tigray eskualdean izandako gatazka armatuaren baitan, Etiopiako Armadak altxamendua hankapean hartu eta gero, bortxaketa eta sexu-eraso asko salatu direla, emakume tigraytarren aurkakoak. Zigorra eta eskarmentua. Burezurraren eta garunaren tamaina, tentetasuna, eskuen abilezia eta bestelako ezaugarri fisikoekin batera, Homo genero hori oso aspaldidanik definitzen duen beste ezaugarri bat ere bada: bortxaketa gerra-arma gisa erabiltzea.

Albisteok jakin ditugu; edo ez. Zeren eta AEBetako Kentuckyko edozein konderritako miss sariketaz informatuko gaituzte, bai horixe, baina migratzaile etiopiarrez eta Yemengo gerraz edo Tigrayko gatazkako sexu erasoez... Bada, ze urrun dagoen Kamerun! Bab-al-Mandeb deritzo Djibuti eta Yemen lotzen (edo banatzen, ikuspegi kontua) dituen itsasarteari, migratzaileen ontziek egiten duten horri. Deitoreen Atea esan nahi du izenak. Ez da honaino iristen hango negar eta erosten oihartzuna, nonbait.

Baina hori bai, urte batzuk barru kuidado handiz aterako ditugu lur azalera hango gezurrak, barka, hezurrak. Eta zorrotz aztertu, baita duela milaka urte nola hil ziren esan ahal izateraino! Orain nola hiltzen diren... Ur azalera, gure kontzientzien zorionerako, hezurrak ez dira ateratzen (arrain abisalei galdetu beharko genieke, ez ote den bihurtua zuri-zuri ozeanoetako hondoa, dena hezurrek estalia).

Pintadaren argazkia gordea dut segapotoan: «Posible da beste mundu amaiera bat».

Ez da, zorionez, gazia bakarrik itsasotik iristen zaigun kresala. Gozotik ere ekar dezake. Aita Mari ontziko eskifaiaren argazkia ikusi dut egunotan, portua jota hainbat lagun erreskatatu eta gero, eta batzuetan itsasoak ez dakit baina gizakiak izan dezakeela esperantzarik ematen du. Irungo mugan ere ibili badabil jendea, bere xume eta isilean, termo batekin txokolate epela banatzen beste itsasarte bat iraganda datozenei. Bada, norbere erara, zuritze erraldoi honen aurka borrokatzen denik. Agian amaiera bakarrik ez, agian beste mundu bat posible da, edo, besterik gabe, mundu honen beste antolamendu bat, nahiz eta, onartu behar dut, kost a egiten zaidan askotan horren zantzuak topatzea.

(Asteon, historian bilatuko dut kontsolamendua: bihar 150 urte Parisen Komuna aldarrikatu zela. Louise Michel ezagutarazteagatik bakarrik merezi duena. Vive la Commune!)]]>
<![CDATA[Gasezko herri hau]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-03-03/gasezko_herri_hau.htm Wed, 03 Mar 2021 00:00:00 +0100 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-03-03/gasezko_herri_hau.htm revival-a bailitzan, H-aren aldeko apustua egin du orain ere harrizko herri honek. Nolanahi den, esango nuke hidrogenoa baino oxigenoa dela jendeak une hauetan behar duena, jende batek bederen, some people-k, aire pixka bat itoalditik ateratzeko. Ez musukoak eragindako itoaldia, muturrekoak baizik. Pandemiak emandako muturrekoak. Krisi ekonomikoak, eta baita existentzialak ere, arimen urek ere ito egiten baitute.

Bidasokoa omen zenak bezala. Itoak urazaleratu dira egunotan. Muturrekoak ere jaso zituen honek, Mikel Zabalzak, eta beste zenbait itoaldi. Ez zuen urak ito, hala ere. Poltsarena egiten ari zitzaizkiola joan omen zitzaien. Euskaltzaindiaren Hiztegian baditu esanahi desberdinak poltsa hitzak, hiruzpalau, Espainiako Academia de la Lenguakoan hemezortzi, eta esapide zenbait, baina ez bat ez bestea ez dira itotzeaz mintzo. Ziegetatik hiztegietara ez da iritsi, baina ez etsi. Espainiako Akademiaren hiztegian badator «la bañera»: «Tortura que consiste en mantener a alguien mucho tiempo bajo el agua sin llegar a ahogarlo». Hori bai, hiztegian poltsa hitzaren adiera berria sartzen dutenerako sin llegar a ahogarlo hori matizatu egin beharko dute, gehienetan edo holako zerbait erantsiz. Gehienetan, edo ia beti; izan ere, egia osoaren aitortzera, poltsa egin zaiela hildakoak oso gutxi dira, portzentaiari erreparatuta. Hainbesteri egin izan zaio!

Gertatu zen aroan, eta urte batzuk lehenago orain efemeridea gogorarazi diguten O-23ko garaian, arazo handia ei zen gorputz polizialak eta armada araztu gabe zeudela, aurreko erregimeneko elementuek oraindik habitatzen zituztela gorputzok, birus itogarri bat bailiran, frankismoaren gas zikinekin kutsatuz odolak, demokraziaren oxigenoa sartzen utzi gabe.

Baina gorputzok araztu zituzten, ez? Guztiok baitakigu azken 25 urteetan Intxaurrondon eta tankerako egur fabriketan, kolonizatzaile zein autoktonoetan, bainuontziak, poltsak eta hiztegiratu gabeko bestelako praktikak desagertu egin direla. «Atxilotu andrea/jauna» diosal eginez hartzen zaituzte polizia-etxeetan. Kontroletan, edo kalean litratzen ari diren gazteei agenteak nola zuzentzen zaizkien ikusi besterik ez dago. Dena aratz, dena aire garbi.

Baina ez nadin ni hiztegiak ere ideologizatzen hasi. Hizkuntzak aratz mantendu behar dira, politikaren edo, ez dakit, generoaren inguruko polemikarik gabe. Hiztegiak ez dakit, baina ETB bai. Garbi, gizartea polarizatzen duten gaiekin kutsatu gabe, zuzendariak dioenez. Jendeari dibertimentua eman behar zaio. Gas konpainia indartsuak dauzkagu industria poligonoetan, eta saioak ergel gasez egin nahi dituen telebista bat.

Puntako teknologiaren faltan ez gaude. Euskal enpresek ere parte izan dute Marteko korridoreren batera onik iritsi den misioan (esan gabe behintzat ez dira gelditu). Euskal sinadura ere utziko du Perseverance-k, nahiz eta seguruenik martetarrek ez duten igarriko, ingelesez idatzita egongo baita.

Denok pozten gara, dena den. Zorioneko gara, energia berrienen korridoreak baitauzkagu eta basque made trepetak Marte monitorizatzen. Eta ETBk dena kontatzen digu neonezko (beste gas bat) albisteekin.

Orain bakarrik falta zaigu oxigeno pixka bat, aire poxi bat, itotzen gaituzten malurak eta tristurak leunduko dizkiguna.]]>
<![CDATA[Sinesmenaren indarra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/019/001/2021-02-17/sinesmenaren_indarra.htm Wed, 17 Feb 2021 00:00:00 +0100 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/019/001/2021-02-17/sinesmenaren_indarra.htm
35.000koa da Espainiako Gobernuak ezagutarazi duen zerrenda, baina lehen ere, 1946 ezkeroztik, asko dira bere izenean jarri dituztenak. Jose Maria Aznarren gobernuak 1998an bultzatutako lege aldaketa batek elizarentzako immatrikulazio espresa martxan jarri zuen eta hor etorri zen enbata. Espainiako Gobernu ustez laikoak zerrenda egin egin du, baina azpimarratuz Elizak jabetze hauek legez egin zituela. Eta hala da. Legea aldatu baitzen posible eginez gotzainek ziurtagiri bat egin ahal izatea adieraziz, ziurtatuz, alegia, ondasuna Elizarena zela. Eta hori nahikoa. Bikario ez ezik, jabetza eklesiastikoen notario ere egin zituen lege-aldaketak, eta jakina, bixi eta erne ibili dira biak ala biak, bikarioak eta notarioak.

Dena legezkoa, beraz. Baina bueno, ez zaiteztela sobera asalda: haiena ez den ondasunik ez dutela haientzat nahi esan du apezpikuen bozeramaileak. Eta inork —algún particular— beretzat erreklamatu nahi badu ondasunen bat, libre dela, eta legeak hala ebatziz gero, itzuliko diotela. Abderramanentarrak azaltzen badira, paperak eskuan, emango dizkietela Kordobako meskitaren eskriturak, nolabait esateko. Norbanakoen ezean herriarenak direla? Aaaa... Frogak aurkez ditzala herriak eta epaitegiek izango dute azken hitza. Luis Garrido eta lagunek. Eta gainera, nor da herria? Badu Izenperen txartelik?

Ezin lotsagabeagoa iruditzen zait gaia, baina buelta ematen zaila baino zailagoa daukagu. Jabego pribatuaren aurkako borrokak garai latzak bizi ditu, oso nekeza delako geugandik hasita jabegoaren aurka oldartzea, geure bizimoduen ardatz bilakatua baitugu. Eta pribatuaren aurkako borrokan ere galtzen ari gara. Hitzetik hortzera egiten da publikoaren defentsa, baina tresna errealak eta baliabideak pribatuaren zerbitzura daude. Desjabetzea gure kontzeptuen burtsan oso gaizki kotizatzen duen balioa da, bai behintzat legeria hipotekarioaren bedeinkazioa duten okupekin, eta hemen publiko egiten da pribatu izanik dirua emateari utzi diona, eta pribatu aise bihurtzen errentagarria izan daitekeen publikoa.

Ildo horretatik, zalaparta pixka bat sortuko bagenu —pixka oso handi bat—, batere harritu ez azkenean Elizak tenplu handiekin amore ematea… nolabait, oso garestia baita haien mantenua —milaka bisitari dituztenak kenduta, jakina—. Baina beretzat gordeko lituzke lokal, etxe eta lursailak. Hirigunean eta hutsik egonda hirigintza-planetan egoki sartzen (eta saltzen) diren ondasun horiek, adibidez.

Dirua ematen ez dutenekin, bestalde, asmatuko genuke tenplu kontzertatua-ren kontzeptua. Guztion zergetatik mantendu baina haiek esklusibitatean eduki eta erabiliko luketena. Kontzeptua asmatu beharrik ez dago, gainera, hortxe dauzkagu tenplu modernoak, denok pagatuagatik batzuenak bakarrik direnak: futbol-zelai eta estadioak.

Ez da berria, baina, misterioa. Bibliak aspaldidanik esana da sinesmenak mendiak mugi ditzakeela. Mendiak eta basoak eta etxeak eta elizak eta basilikak eta eskritura batean kabitzen den guztia.]]>
<![CDATA[Garrasia eta oihartzuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-02-03/garrasia_eta_oihartzuna.htm Wed, 03 Feb 2021 00:00:00 +0100 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/018/001/2021-02-03/garrasia_eta_oihartzuna.htm burujabeoi egiten zaigun formazio-eskaintzaren izaera (handiustekoegia agian esamoldea, baina «profesional liberal»-ek pikorrak ateratzen dizkit). Garai batean, artean sareak hari bakarrik zirenean, eskaintzak iristen zitzaizkizun aurrera egin zenezan zure lanbidean, eta ikastaroak antolatzen zituzten, zure alorreko erakunde edo bestelakoek, formatzeko, eta, beraz, ikastaro bat antolatuko zioten abokatuari bikote-hausteen ondorio ekonomikoen kudeaketaz; edo inplanteen teknikaz haginlariei; pateak egiteko moduez txarkuteroei; zomorro eta gaitz berriez lorezainei. Publizitatearen inguruko kanpainak ere egoten ziren, noski, orduan ere jakitun ginen edo eginarazten gintuzten promozio eta oihartzunaren garrantziaz, ez zela oso negozio errentagarria munduko onena izatea inork ez baldin bazekien munduko onena zinela. Baina zure lanean hobea izatea bilatzen zela esango nuke.

Orain antolatzen dituzten ikastaroak dira zure edukiak berrantolatuko dituzten aplikazioez, Googleren bilaketetan goiko postuetan ateratzeko teknikez; itxura eder baten garrantziaz, branding eta beste mordo bat -ing modernoen arrakastaz. Egiten duzuna hobekiago egin dezazun baino, gehiago eta egokiago erakuts dezazun. Garai batean pentsa genezake egiten duzun horretan hobea izanik lortuko zenuela ospea, edo bezeroak edo dena delakoa, baina orain ez, orain ospea edo bezeroak edo dena delakoa lortzeko garrantzitsuena ez da egiten duzuna ondo egitea, edo hobeto egitea, ezpada antolatuago egitea, ederrago egitea, oihartzuna izatea… beste zerbait. Jakina, ondo egiten duenarekin errazagoa izango da zabar hutsarekin baino, baina makina bat ezgauza dabil sareetan oso ondo kolokatuta (adierarik bikoitzenean, kasu askotan).

Inpresioa daukat lehen pertsonen garapena lehenesten zela, eta orain, negozioarena. Ez da garrantzitsuena zure kroketak izatea munduko goxoenak, inportanteena da izatea goxoa eta batez ere kroketarik ikusiena, entzunena, saresozialduena...

Orain oihartzunak inporta du, ez garrasiak.

Eta, horrekin batera, ikastaroen eta hobekuntzen mundu horretan garapen pertsonala ere asko sustatzen da, profesionalari kontrajarria-edo. Jendearekin egoten, enpatizatzen, konbentzitzen, zuzentzen, norberaren estimua lantzen... ikastea. Hau oso garrantzitsua da, eta baliagarria, bai horixe, baina hau ere -ing aldera lerratzen ez den bitartean. Alegia, ikastaro izatetik ariketa espiritual sandaloz perfumaturikoa izatera pasatzen ez den bitartean; edo zure zeregina makina batean zortzi ordu egitea izanda horretan lider izateko zure asteburu guztiak formazio-saioetara joateko ez hipotekatzea.

Eta biak lantzea, garrasia eta oihartzuna, posible ote? Ba agian…

…Eusko Jaurlaritza kanpaina ari da egiten izan gaitezen ertzain. Eta egunotan pentsatu dut Arkautin irakasleak badituztela, euren ohiko ikasgaietan ez ezik, goian aipatu ditudan diziplina guztietan ere. Zeren eta oihartzuna lortu baitute, lortu dutenez: Donostiako Parte Zaharreko kale kantoiren batean seguru oraindik ere entzun litekeela goma-hotsik. Eta azaldu dira sare sozial eta albistegietako lehen lerroetan, batzuk oso ondo kolokatuta azaldu ere. Eta oihartzuna bakarrik ez, garrasiak ere fuerte dituzte: operatibo-buruek agenteei, agenteek herritarrei eta herritarrek ahal dutenari. Azken hauetako batzuk hautsiak, hori bai, garrasiak… eta beste zenbait hezur. Bestalde, lidergo faltarik ez dute (jardun honetan borraren tamainak inporta du), baina talde ere badira, itxia, informazio oinarrizkoena ere ez da iragazten. Eta estimua ere puztuta ibiltzeko moduan daude, alde batera eman edo bestera eman —betiere, eman—, haien lana goraipatzen baitute euren nagusiek.

Hauena bai formazioa.]]>
<![CDATA[Osatzeko puskatu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/019/001/2021-01-20/osatzeko_puskatu.htm Wed, 20 Jan 2021 00:00:00 +0100 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/019/001/2021-01-20/osatzeko_puskatu.htm ziztada ziren gure herriko mostradoreetan. Artean komertzio guztia txikia zen, eta dena herriko dendetan egiten zen: erosi, eta lapurtu. Heroina gizartearen zain periferikoetara erbesteratu genuenean ere kristalak iraun zuen, inbertsioa eginda baitzegoen eta balio baitzuen bezero inoiz haserretuon amorruak errazago jasateko, eta, batez ere, espazio sozialak mugarritzeko.

Garapena ere lauhazka zetorren. Banku eta aurrezki kutxak ezkontzen hasi ziren, komertzio handia eta urrutizkoa geurekotzen hasi ginen, eta banku-langileak arrainontzitan edukitzen zituzten horma haiek kendu egin zituzten. Finantza erakundeen humanizazio-keinua zirudien, baina seguruenik kontua zen gu merkatuaren opioak lokartuta geundela eta erakundeok oztopo fisikoak kendu ahal zituztela guri lapurtzen jarraitzeko. Gu geu ere usatuak baikinen mugen barruan mugitzen, geure espazio sozialetik ez irteten, pantailen beharrik gabe.

Haiek distantzia sozial komertzialerako estrategiak garatzen jarraitu zuten, hala ere. Eta, ardibidez, betiere gure mesederako, ordu tarte oso mugatu batean edo egun jakinetan edo bietan egin daitezke operazio gehienak, eta hantxe edukitzen gaituzte ilarak egiten txintxo eta esaneko, avant la pandémie, bankura sartu orduko artzaina txistuka eta zakurra zaunkaz edukiko bagenitu bezala, gu ETBko igande goiz amaiezin batzuetan ikus daitezkeen ardiak, handik joan, hemendik etorri, marraka egitea bakarrik falta zaigula.

Luze gabe, ordutegiaren tiraniari kide aproposa iritsi zitzaion: aitzakia digitala. Dena telematikoki egin daitekeenez, telematikoki egin behar da. Eta laster bankuetako mostradoreak desagertu ere egingo dira, dena telefonoz edo telematikoki egin beharko da. Eta telefonoa ez dabil; makinek erantzuten dute, ez jendeak; webgunea blokeatu egiten da… baina aspaldi lurperatu genuen recortada. Pandemiak, gainera, areagotu besterik ez du egin harrera-distantzia azkenaldian gizarte segurantzarekin, lanbiderekin, bankuetako departamentuekin… harremanik izan duenak, edo izaten saiatu denak, ondotxo dakien bezala. Teleharrera aukera izatetik ezarpena izatera igaro da, nahiz eta marketin arduradunak argituko digun ezetz, gu garela ze botoiri eman aukeratzen duena: hilda baldin bazaude, sakatu bat; bestela, itxaron —hil arte, noski—.

Jakina, telekontuak abantailak dakartza, handiak, erosotasuna eta eraginkortasuna, eta etxeko ordenadoretik edo sakelakotik eta momentuan egin daitezke lehen nonbaitera joan, ilara egin eta hainbat denbora eskatzen zuten lanak. Zalantzarik ez. Hori hala da, eta ez da egia txikiagoa denda txikien aldarria egin bai, gertukoaren apologia egiten dugula, harremanarena, humanizatzearena… baina dendari horiexek armiarma-sareak josten segitzen dutela guk huskeria ezdeusena ere Amazonekin ekartzen dugun bitartean.

COVIDarekin bizi dugun atrofia sozial honetan, azkenik, areagotu egin da telematikoarena, bekaturik txikiena ere debekatua zaigu eta hala ere eskuak etengabe garbitzen gabiltza Pilatos krudelak bagina legez, eta, zirkulua ixteko, pantailak itzuli dira. Eta ez kristalezkoak, plastikozkoak baizik. Mostradoreetan jarri dituzte, baina irudi luke gure artean guk geuk ere eraiki ditugula, guztiok plastikozko arrainontzi gardenetan bakartuz, batzuk itoz. Kiko Veneno handia sumatzen dut xuxurlan: «…y entre nosotros un muro de metacrilato, no nos deja olernos ni manosearnos…».

Hautsi beharra dago. Ez dakit zein horma, kristal, pantaila edo hagindu, gureren bat seguruena, baina puskatu, txiki-txiki egin, osatuko bagara.]]>
<![CDATA[Zulo bat gureetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/016/001/2021-01-06/zulo_bat_gureetan.htm Wed, 06 Jan 2021 00:00:00 +0100 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/016/001/2021-01-06/zulo_bat_gureetan.htm partenaire femeninoa asmatu ez diegun Errege Magoen ibileren berri eman ziguten atzo albistegiek, kabalkaten faltan gure etxeetako leiho birtualen bitartez eginez tokia Eguberrietako azken magiari. Tximiniarik ez daukagun arootan, ze zulotatik sartzen ote diren oparigileak galdetzea ere absurdua da, mundura konektatuta gauzkaten hainbat gailu eta ekran etxean edukita. Toki orotara garaiz iristeko antenatik antenara bidaiatzen dira Errege Magoak, inork etxeko txikienei azalpen zientifikorik eman nahiko balie. Baita 5G antenak ere, gorputzean pikor tumorosorik aterako zaien batere beldurrik gabe.

Aurten, baina, ez da opari asko izango. Administrazioa ez dago gastu handitarako, zulo asko dago betetzeko —metro bateko zuloak, eta metro askotakoak—, eta beraz dagoenarekin konformatu beharko dugu. Are, gerrikoak estutu beharko ditugu. Gutxi batzuk gerrikoan zulo berri bat egin behar izan gabe ibili ahalko dira, hala ere. Lasatu ere ez, ez gaizki pentsa, gerria neurri berean mantenduko dute, zabal. Izan ere, beste zulo batetik libratzen dira, soberan daukatena zirin bihurtuta besteoi burutik behera oparituz. Izenik gogoratu nahi ez dudan aberats galiziar ongileak bezala, medikuntza-aparailuak oparitzen dizkiona osasun publikoari, eta hagintariek irribarretsu eta genuflexoki hartu, konturatu gabe erregalu horietako bakoitza errege-opilez jantzitako gorotz erraldoia dela.

Kabalkatak herri bakoitzeko hiru aberatsenek egin beharko lituzketela otu zait, urtero, pantomima biribila izateko. Herriko aberatsenak, ez-dakigu-nortzuk, goxokiak eta irribarre eztiak banatzen, segizioa herriko udalbatza eta gainerako autoritateek osatuta. Urkullu eta Txibite eta abar gameluen uhal-neska eta mutil (errealitatean den bezala, alegia).

Zulo latza izanda, zulo gutxiko tokia espetxea izaten da. Han zulo batzuk desira dira, Errege Magoei eskatzen zaizkie. Baina hara ez dira iristen Meltxor eta lagunak, ez daukate nondik sartu. Bueno, sartu bai, baina ez daude ziur beraien magiaren indarrarekin ere irteteko gauza izango diren. Hango ate, leiho eta beste zulo guztiak inbutu zorrotzak baitira, sartzeko zabal, irteteko estu. Pentsa, informazioa ere ez da ateratzen! Eguberri egun seinalatuan, Belengo estalpean hautatua enegarrenez jaio zen egunean, Zaballako espetxean ez-dakigu-nor hil zen, han ere hainbatgarrenez (jakina, ez da kabalkatan gameluan joango litzatekeen ez-dakigu-nor berbera). Koronabirusaren andui mutatua hegoafrikarra edo londondarra den asmatzera iristen garen garaiotan, espetxe moderno horretan nor hiltzen den, zergatik, zein egoeratan, hura saihesteko zein neurri hartzen diren… ezin jakinik gabiltza.

Heriotza gure parte da, hala dela onartzea kostatzen zaigun arren, baina espetxean inor hiltzea gizartearen porrota dela esango nuke. Preso sozial deiturikoak —garai bateko común, arruntak erabat—, besteak bezain politikoak dira nire ustez, baina egia da ez direla igualak. Albisteak izango duen oihartzuna eta aurka egingo diren protestak, horren lekuko. Senide gutxi batzuk, eta lagunen bat, geratzen bazitzaion, joango dira hilkutxaren bila. Zulo ilun batetik aterako dute, beste zulo ilunago batean sartzeko.

Espetxe-sistema bera da gizartearen porrotaren isla. Hondakinak dira, errefusa, eta birziklatu egingo ditugula esaten dugun arren legeen hitzaurreetan eta adierazpenetan, berez, beste zakarrarekin bezala, egiten ditugu zulo batean sartu eta itxi, estali, ahalik eta kirats gutxien atera dezaten.

Eusko Jaurlaritzak eskumen honen transferentzia aspaldi eskatua die Errege Ez Magoei, laster iritsiko omen. Zuloen kudeaketa. Birbataiatuz hasiko dira, Zaballako espetxeari Bergizarteratze Sozial eta Birgaitze Pertsonalerako Eremu deituz, adibidez, eta gero, bada hori, ea zenbat denbora pasatzen den hurrengo ez-dakit-nor zuloan hil arte.]]>
<![CDATA[Gatz pixka bat, arren]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2020-12-09/gatz_pixka_bat_arren.htm Wed, 09 Dec 2020 00:00:00 +0100 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2020-12-09/gatz_pixka_bat_arren.htm besteen kontua zen. Eta besteak neskak ziren. Mutiloi debekatua zitzaigun negar egitea, salbu eta negarrarekin batera ukabil astindu bat ez bazetorren, amorru-malkoen kasuan haizu ginen, malkoak eta mukiak denak kolpetik kontra-zintz batean irentsi eta testosteronari uzten bazitzaion ekimena hartzen. Testosterona, gure bidegilea. Naturarekin bat bizi ginen garaian izango zuen zereginik hormonak, baina naturaren kontra bizi garen honetan —eta ez naiz sexuaz ari, bistan denez— nik oraindik ez diot aurkitu.

Negar egingo dudala, alegia. Motiboak ez baitira falta. Jendea hiltzen ari da, jendea gaixotzen ari da —koronabirusak eta beste hainbat depresiok jota— eta oro har igande euritsu hotz bat baino goibelagoa bihurtua zaigu bizimodua. Eta beraz, hala suertatuz gero, negar egingo dut.

Negar egingo dut maitale ezkutuengatik, sortzaile izatera iristen ez diren poeta anonimoengatik —XVI. mendeaz geroztik penatzen—, sexu-menpekoengatik, insomneengatik, trapitxero koxkorrengatik, ordu txikietako kantariengatik —Urepeleko artzaina bilatzen zutenak ez, besteak—, desioak lau hormaren artean kudeatu behar dituzten gazteengatik, desioak lau hormaren artean kudeatu behar dituzten ez hain gazteengatik, desioak izatea ere ukatzen zaienengatik, haietako asko euren desioen irentzaileekin 24 orduz egotera behartuta, mugikorrik eta entzulerik ere gabe kalean beti hizketan ibiltzen diren horiengatik, termino psikiatrikoetan ebaluatuak beti, gaueko arrantzaleengatik, zeinahi dela haien pieza desiratua, eta bereziki haien amuei ihes egiten duten arrainengatik... Eta nigatik, batez ere nigatik. Tristurtea amaitzera doa, eta seguruenik azken malkoa gozoa izango da, sodio-klorurorik gabe geratzen ari bainaiz.

Eta negar egin nezake sahararrengatik, Marokok patera-denboraldia ireki baitu Europak Saharan nahi duena egiteko askatasuna eman diezaion denboraldia ixtearen truke (eta noski arrantza-kaladeroak eta merkantziak eta denetariko, nola esaten zaio, harreman bilateralen truke). Gure anai-arreba sahararrak, bai, baina gure bezero marokoarrak. Esaiezue desertuan bizitza idortzen ari zaienei ez negar egiteko, gu elkarrekin.

Yemendarrengatik ere egin nezake negar, baina ez dakit bakarra ere bizirik geratzen ote den, munduko pandemia-datuekin eta AEBetako hauteskunde eta gobernuaren osaketarekin nazioarteko informazio-kuota betea geratu baitzaigu, eta orain gainera txerto-lasterketa, ultratraila, dator.

Negar egiteko motiboak, beraz, hamaika. Baina egunotako arrazoi nagusia kontra egitearena izango da. Ez baita kontua negar malkotan urtu gaitezen, ezpada «gu elkarrekin» horrek eta sentiberatasun telebistatar honek benetako negargura ematen duela, bere ikusgarritasun asmoan paretako landarea baino faltsuagoa.

Ni ez naiz negarzalea, eta inoiz leporatuko nion norbaiti alferrik ari dela lanturuka, horrek ez duela deus konpontzen. Eta konpondu agian ez, baina kalmatu egin dezakeela erantzungo zidaten akaso. Aukera ematen duela, bakarrik ez zaudenean, besteari hatz potoloaz malkoa xukatzekoa, edo besteak xuka diezazun. Ederra, alegia, ezer konpontzen ez badu ere. Dena konpondu beharrik ere ez baitago.

Baina berriro diot, ez naiz une oro pañueloa eskuan ibiltzearen zale. Malko gehiegizkoak azkenerako gatza galtzen du. Eta gaur egun gogo, eta behar, handiagoa daukagu barre egiteko, kantuan aritzeko, elkar besarkatzeko… alegia, kutsagarriak diren jarduera horiek denak egiteko. Horiek bai, elkarrekin. Egingo ditugu. Egingo ahal ditugu!

Baina egunotan, negar pixka bat egingo dut. Pixka bat, rimmela malkoekin ez joateko lain.]]>
<![CDATA[Itxuraldaketa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/024/001/2020-11-25/itxuraldaketa.htm Wed, 25 Nov 2020 00:00:00 +0100 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/024/001/2020-11-25/itxuraldaketa.htm
Lan munduan oro har, pentsatu nuen nik, abioi edo egituretan pentsatu beharrean, langileengan jarriz burua. Hauxe bai, otu zitzaidan, Urkullu, Tapia eta Confesbaskeko lagunentzat pagotxa: pisua nahi adina jarri eta tinko irauten duen bizkarra! Eskertuko zuketen Sololuze eta Beltranek Zaldibarren bizkar gainera amildutako zakar tonak hartzeko. Baina bueno, seguruenik zabor horri denari kakalardo suntsiezinen txapeldunak ere ez lioke eutsiko.

Phloeodes diabolicus du izena bitxoak.

Sinpatia hartu diot, ezinbestean apellidoa ikusi bezain pronto. Eta berriro joan zait burua langileengana, ugazabek bizkarrean jarritako pisuari eusteko gauza, haiek bortitz zapalduta ere irauteko gaitasuna akorduan hartu nahirik. Izan ere, zomorroak kotxea bizkarrean har lezakeela puskatu gabe, eta konparazioan pertsona batek 280 autobus hartzea bezala litzatekeela, ezinezkoa dirudi, baina ea, gure historian hainbat pertsonak, bereziki emakumezkoek, ez al dituzte pisu handiagoak nozitu izan? Gure ama, izeba, amona eta haien aurrekoek zer ez dute eraman bada bizkarrean bizitza osoan? Baita Donostia gruyere gazta bat bihurtzen ari den metroko bagoi guztiak elkarren gainean jarrita ere!

Gizonezko askok ere bai, jakina. Zapaldu guztiek ezagutu baitute zapatarik bizkarrean. Baina emakumezkoek zapaltzailearen zapata orokorra eta kanpoan kakalardo eta etxean harrapari denaren bota partikularra ere bai.

Elitroena izan daiteke erresistentziaren metafora, bere aurki polit eta ifrentzu itsusiarekin, baina beste irudi bat ere aise dario: hegan egitea mugatu digute. Hego nagusiak kendu eta hegaxka funtzional koxkorrak utzi dizkigute, mugatuak. Hori bai, menderakuntzaren formak ere eboluzionatzen doazenez, bizkarra orain laztandu ere egiten digute, koloreak jarri eta brilloa eman diezaiogun uzten digute, apaindu dezagula, eta hegan ezin dugu egin baina bai bizkar eder eta modernoak gureak. Gainean ezer daukatenik ikustea galarazteko adina distirantak.

Jakina, zapaltzen zaituen botaren aurka egiten ere nekatu egiten da bat, heroi unaezinak oso gutxi dira, gehienok behar dugu tarteka bizirautea ez ezik pixka bat bederik ere bizitzea —orain hala gabiltza, bizi gabe, ustez bizirauteko—. Kakalardoa hankaz gora ikustean ezinean dagoela pentsatzen dugu beti, egin duela harenak, baina agian egonean dago, hala nahi duelako, behingoagatik bizkarrak jasan beharreko pisu bakarra bere gorputzarena izan dadila.

Errepresioaren kate ebolutiboan, gainera, beste koxka bat jo dugu berriki: hegoak kendu eta egoak oparitu dizkigute. Niaren exaltazio garaietan bizi gara —selfieak, sare sozialetan zilborgintzaren jardun amaiezinak…—, askatasuna batena bakarrik izan daitekeela ziri mundiala sinetsarazteraino. Guztiz egotuta, goi eta beherik gabeko sarean bizi garela konbentzitu nahi gaituzte.

Eta erne: sarea askoren artean jositako oihala izan badaiteke ere, gehienetan bakarren batek beste bat edo beste batzuk harrapatzeko botatakoa izan ohi da.

Gaur esnatu naizenean ez dut nire burua kakalardo bihurtuta aurkitu, uffa!, baina hotzikara batek astindu dizkit elitr… barka, bizkarrak.]]>
<![CDATA[Manual debozionezkoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2020-11-11/manual_debozionezkoa.htm Wed, 11 Nov 2020 00:00:00 +0100 Mikel Elorza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/017/001/2020-11-11/manual_debozionezkoa.htm
Lehengoan, Donostian, galdera zehaztu egin zen: kalera bota eta gauez artean aterperik lortu ez zutenei, isuna jarri zieten?

Izan ere, bada etxerik ez daukan jendea. Bizitoki bat topatua dute hainbatek, pabilioi abandonatuetan, lau pareta antzeko eta teilatu deitzerik ere ez dagoen estalkia duten etxoletan —lehen erne, orain beldurrak jota bizi behar okupazioaren aurkako enbatarekin—. Haien ondasunak plastikoko poltsetan kabitzen dira, ikus dezakegu desalojoen irudietan. Eta guk bitartean, eskrituradunok, deus materialik ez edukitzearen eder eta askea aldarrikatzen dugu, baina poemetan, artikuluetan; errealitatean etxeak, garajeak, bodegak, trastero eta mandioak noizbehinka garbigunera eraman beharreko ondasunez beteak dauzkagu. Normala ere badena, bestalde: liburuak, altzariak, oroigarriak, arropak, tramankuluak… gure bizitzaren parte dira. Haiek gabe bizi gaitezke, baina helburua ez litzateke hori, denak gabe bizitzea; eduki edo ez denek erabaki ahal izatea baizik (eta denak pixka bat gutxiagorekin bizitzea ere txarra ez). Munduaren beste banaketa bat hortxe dago: garbigunera gauzak eramatera edo hartzera joaten direnena.

Buelta nadin, baina, etxegabeengana. Gizarte justuagoa egin dugu, hori ere aitortu beharra dago, eta inor ez da hemen goseak hiltzen. Hori hala izango da. Lotarako tokia eta otartekoren bat, seguru, denei eskaintzen zaie. Konforme. Baina lotarako tokia ez da etxe bat, bizileku bat. Eta gosea nola hala berdintzea ere ez da jatea. Ez dut uste, kalean kartoizko kartel normalean ezinago tristeekin egoten direnentzat ere. Horietarik ere bai baitago gurean.

Bazeuden. Badaude. Egongo dira. Ez baititugu jada ikusi ere egiten. Gel hidroalkoholikoz garbitzen dugun gure bizimoduan gero eta gutxiago ikusten dugu kalea. Ibiltzen gara etxetik kanpo —orain neurrian ez ezik, neurtuan—, baina ez dugu kalea ikusten. Herri kuriosoak egiten ari gara, zaborra ere pasahitzez babestuta gordez, eta tokirik ez dago zikinarentzat, itsusiarentzat. Eta hiriarekin batera, gure bizitzak ere kristalez eta egur zuriz eraikitzen ari gara, aratz, gure denbora ordu eta minututan beharrean app-etan antolatuz. Eta gure zerutik kanpo dagoenari gero eta zailagoa da erreparatzea ere. Inoiz baino pantaila eta leiho gehiago dugu eskura, baina ez gara kristalaz bestaldekoa ikusteko gauza.

Eta hala ere, ez gara distopia moduko honetan laketzen. Errealitatea sumatzen dugu eta gauza batzuk ez zaizkigu gustatzen, solidarioak izan eta ahalegintzen gara aldatzen, saiatzen gara ikusten, infernutarrekin bat egiten. Baina distantzia soziala gero eta handiagoa da, eta ez dauka inolako zerikusirik pandemiarekin.

Gauza bat behintzat ikasi dut: zein da zerura iristeko bide motzena? Infernua gentrifikatzea.]]>