
«Azpikontratazio modua aldatu nahi dugu: salerosketa da hau»
Mikel Garcia Martikorena - Bizkaiko Hitza
Ekainetik protestan dabiltza Apnabi Bizkaiko autisten familien elkarteko langileek dituzten baldintzengatik. Aldundiarekin itundutako "salerosketa" eredua bukatzeko eskatzen dute, Alberto Corral eta Iñigo Brull langile batzordeko kideek diotenez.

«Gernikatik ‘bakea’ esatea ardura handia da, baina baita aukera ere»
Mikel Garcia Martikorena - Bizkaiko Hitza
Hogei urte daramatza Maria Oiangurenek Gernika Gogoratuz zentroko buru. Proiektu nazionalak eta nazioartekoak gidatu ditu; azkenak, Kolonbia, Mozambike eta Urdaibai batu ditu.

«Pertsona orok izan behar du duintasuna bermatua izateko eskubidea»
Mikel Garcia Martikorena - Bizkaiko Hitza
Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduan buru-belarri dabil Carlos Ruiz egun. Urteetako esperientzia du mugimendu sozialetan, joan den mendean hamaika borrokatan ibili izan baitzen.