<![CDATA[Mikel Iriondo Orensanz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 03 Feb 2023 14:01:03 +0100 hourly 1 <![CDATA[Mikel Iriondo Orensanz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Antzinaroko dieta eta metagenomika]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1977/031/001/2022-01-20/antzinaroko_dieta_eta_metagenomika.htm Thu, 20 Jan 2022 00:00:00 +0100 Mikel Iriondo Orensanz https://www.berria.eus/paperekoa/1977/031/001/2022-01-20/antzinaroko_dieta_eta_metagenomika.htm
Maixner eta lankideek Current Biology aldizkarian abenduan argitaraturiko lanean, Brontze Arotik XVIII. mendera arteko dietan sakondu dute, Austriako Hallstatt-eko gatz-meategietatik lortutako paleo-gorotz batzuk aztertuta. Lur-azpiko gatz-meategiak oso egokiak dira modu naturalean aztarna organikoak kontserbatzeko, gatz ugari eta tenperatura konstantea (8ºC) baitute, eta horrela, metodo metagenomikoen bidez hesteetako mikrobiomaren konposizioa analizatu ahal izan dute. Eta zer ikusi dute? Orain dela 3.300 urteko lagin zaharrenetatik XVIII. mendekoak arte, gorotz guztietan antzeko bakterioak daudela, karbohidratoetan aberatsak ziren dieten berri ematen digutenak. Aurkitu dituzten aztarnei begira, denbora tarte horretan guztian zehar batez ere zerealak jaten zituztela ikusi dute, eta noizbehinka fruituak, fruitu lehorrak edo animalia-jatorriko produktuak gehitzen zituztela. Beste bakterio batzuen artean, prozesatu gabeko landare haritsuek dituzten karbohidrato konplexuen digestioa egiten duen Prevotella copri oso ugaria zen, gaur egungo mendebaldeko ohiturak barneratu ez dituzten giza populazio tradizionaletan bezala. Bizimodu modernoa edo mendebaldeko ohiturak dituzten herrialdeetako pertsonetan, aldiz, hesteetako bakterioen konposizioa zeharo desberdina da, ziurrenik azken 200 urteetan horrelako herrialdeetan izan den dieta aldaketagatik.

Interesgarria oso ere teknika metagenomikoekin identifikaturiko onddoak, beraien analisietan bi espezie oso ugariak baitira. Alde batetik, Penicillium roqueforti dugu, egun gazta urdinak egiteko erabiltzen den onddoa. Badirudi horrelako gaztak gustukoak zituztela, eta gutxienez orain dela 3.000 urte dagoeneko onddo hori etxekotuta zutela. Eta zer edaten zuten gazta horrekin batera? Garagardoa. Aurkitu duten bigarren onddo ugaria Saccharomyces cerevisiae legamia da eta. Egia, onddo hau produktu askoren hartzidura egiteko erabiltzen dela, hala nola garagardoa, ardoa eta ogia. Hori dela eta, onddo zahar honen genoma egungo andui desberdinekin konparatu dute, eta lortu duten informazio guztiarekin garagardoa egiteko erabili zutela ondorioztatu dute.

Gazta eta garagardoa; orain dela 3.000 urteko europarretatik hainbeste ez garela urrundu pentsa dezakegu, baina ez da horrela. Azken bi mendeetan luze aldatu dugu gure dieta, eta ez dut uste, osasunaren ikuspegitik, onerako izan den...]]>
<![CDATA[Eszitiarren genomika]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1908/031/001/2021-05-21/eszitiarren_genomika.htm Fri, 21 May 2021 00:00:00 +0200 Mikel Iriondo Orensanz https://www.berria.eus/paperekoa/1908/031/001/2021-05-21/eszitiarren_genomika.htm
Gnecchi-Ruscone eta haren lankideak, Science Advances aldizkarian martxoan argitaraturiko lanean, eszitiarren historian murgildu dira, eszitiarren lurraldeko eta garai desberdinetako 111 banakoren genomak sekuentziatuz. Eszitiarren sorlekuari dagokionez, lan hau argitaratu arte ez zegoen argi non kokatu: ikertzaile batzuek estepako mendebaldean jartzen zituzten bitartean, beste batzuek ekialdean sortu zirela proposatzen zuten. Hori genomek ebatzi dute, eta Kazakhstango ekialdera eraman dute jatorria, Altai mendietara zehazki; baina, nomadak ziren heinean, frogatu dute urteak pasatu ahala beste talde askorekin nahastuz joan zirela, bai Kaukasoko, bai garai hartako estepetan bizi ziren beste talde batzuekin, genetikoki oso gizatalde dibertsoa sortuz. Badirudi nahasketekiko oso gizatalde dinamikoa izan zela, eta horren adibide dugu K.a. 600. urtetik aurrera Mongoliatik eta Pertsiar Inperiotik etorritako banakoekin modu esanguratsuan nahastu zirela. Ikerlan berean estepetako beste talde batzuk ere aztertu dituzte, eta, adibidez, badirudi eszitiarrekin erlazionaturiko sarmatak, jatorriz, Ural mendien hegoaldekoak zirela.

Eszitiarren patuari dagokionez, talde gisa orain dela 2.000 urte inguru desagertu ziren, baina haien ezaugarri genetikoak nonbait mantentzen al dira oraindik? Horretan ere sakondu dute, eta ikusi dute ikerlan horretan antzemandako antzinaroko nahasketa maila eta dibertsitate handi horiek desagertuz joan zirela. Horrela, gaur egungo kazakhstandarrak homogeneoagoak dira, dirudienez, XV. mendetik aurrera Kazakhen Khanerriak jarri zituen ezkontzetarako arauen ondorioz.

Eszitiarrak bezala, beste gizatalde asko egon ziren antzinaroan eta orain. Garai haietako aztarnak sekuentziatuz, gizatalde horien historia berreraikitzen hasi gara, desagerturiko pasarteak berreskuratuz. Zirraragarria!]]>
<![CDATA[Neanderthalen eta denisovaren Y kromosomak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2244/031/001/2020-10-23/neanderthalen_eta_denisovaren_y_kromosomak.htm Fri, 23 Oct 2020 00:00:00 +0200 Mikel Iriondo Orensanz https://www.berria.eus/paperekoa/2244/031/001/2020-10-23/neanderthalen_eta_denisovaren_y_kromosomak.htm
Baina aurkikuntza berriak inoiz ez direnez amaitzen, aurrekoarekin bat ez datozen datu batzuk argitaratu berri dituzte Petr eta lankideek Science aldizkarian. Neanderthalen eta denisovarren Y kromosomak sekuentziatu dituzte, eta, hara non, ikusi dute neanderthalen Y kromosomek, denisovarrekin baino gehiago, gurekin dutela ahaidetasunik handiena; hau da, emaitza horien arabera, gure eta neanderthalen Y kromosomak orain dela 300.000 urte inguru banatu ziren. Birkonbinatzen ez duen Y kromosomaren zatiak gizonezkoen historiaren berri ematen digu, mitokondriako DNAk emakumezkoena ematen digun bezala. Eta, kasu zehatz honetan, Posthek eta lankideek 2017an argitaratu zuten bezala, mitokondriako DNAk ere antzeko emaitza bat ematen digu, horretarako ere neanderthalak eta gu antzekoagoak baikara.

Eta, orduan, zelan batu daitezke Y kromosomako eta mitokondriako DNAko emaitza hauek aurretik genekienarekin? Ba, hasieran esan dudan bezala, neanderthalen eta denisovarren arbasoa orain dela 550.000-765.000 urte atera zen Afrikatik Eurasiara, baina orain dela 300.000 urte inguru gure leinuko batzuk neanderthalekin gurutzatu ziren, eta neanderthal horiek gure Y kromosoma eta mitokondriako DNAk jaso zituzten. Ondoren, belaunaldiz belaunaldi eta Petr eta lankideek egin dituzten kalkuluen arabera, zoriz ziurrenik, gure Y kromosoma eta mitokondriako DNA neanderthalen artean hedatuz joan ziren, haien jatorrizkoak zirenak desagertuz eta denisovarrekin zuten antzekotasuna galduz.

Genomikak, antzinako indibiduoen arteko abenturak ezagutzeko gaitasuna emateaz gain, galdera bat zabalik uzten digu ere: neanderthalak eta gu orain dela 300.000 urte inguru eta baita orain dela 60.000 urte inguru ere, hainbatetan gurutzatu baginen ondorengo emankorrak sortuz, ez al ginen orduan espezie berekoak izango?]]>
<![CDATA['Homo erectus' modan berriz?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2383/031/001/2020-01-24/homo_erectus_modan_berriz.htm Fri, 24 Jan 2020 00:00:00 +0100 Mikel Iriondo Orensanz https://www.berria.eus/paperekoa/2383/031/001/2020-01-24/homo_erectus_modan_berriz.htm Homo floresiensis eta neanderthalak izan dira azken urte hauetan aldizkarietan gehienetan agertu direnak. Dena den, aspaldidanik joko asko eman ez duen espezie bat, H. erectus, azken urte honetan modan jartzen hasi dela dirudi; horrela, urteak pasatu dira H. erectus inguruan artikulu garrantzitsuren bat argitaratu gabe, eta aurreko astean gertatu da. Rizal eta lankideek Nature aldizkarian plazaratu duten lanean H. erectus espeziearen aztarna ezagun batzuk, Java uharteko Ngandong-ekoak hain zuzen ere, modu fidagarrian datatu egin dituzte. Datazio berriak H. erectus espeziea gizaki modernoa Ekialdeko Asiara ia heldu zenean jartzen du, gutxi gorabehera orain dela 100.000 bat urte. Noski, Ngandong-ekoa ez da zertan izan behar H. erectus espeziaren azken indibiduoa, ziurrenik gehiago iraun zuten, inguruko uharteetan luzaro bizi izan ziren beste espezie batzuk bezala, hots, H. floresiensis Flores uhartean eta iaz deskribaturiko H. luzonensis Filipinak uharteetan. Horrela, Afrikatik Hego-ekialdeko Asiara heldu ginenean garaikideak ziren hiru gizaki arkaiko horiekin aurkitu ginen gutxienez.

Eta zein garrantzi du honek? Azken urte hauetan sekuentziatu diren genomek esaten diguten bezala, neanderthalekin eta denisovarrekin gurutzatzeaz gain, beste espezie batzuekin ere gurutzatu ginen, nahiz eta oraindik ez dugun identifikatu norekin. Adibidez, Jacobs eta lankideek Cell aldizkarian iaz argitaratu zuten moduan, Ginea Berriko papuarren genomaren % 1 neanderthala eta denisovarra ez den beste gizaki arkaiko batetik dator. Modu berean, Mondal eta lankideek 2016an Nature Genetics aldizkarian argitaratutakoaren arabera, Indiako ozeanoko andamandarrek batez ere, eta Hegoaldeko Asiako beste populazio askok ere, jatorri ezezaguneko beste genoma zati bat dute.

Gauzak horrela, orain egindako dataziotik H. erectus gure garaikidea izan zela ondorioztatzen denez, aukera anitz daude egungo gizakion genomako parteren bat beraiengandik jasota edukitzea. Aukera gehienak Ekialdeko Asiako eta Ozeaniko populazioek dute noski, baina gizakiok gure artean nabarmenki nahastatu garenez maila txiki batean mundu osoan sakabanaturik egon daiteke ere.

Gizakiok mailaren batean neanderthal eta denisovar ginela bagenekien eta badirudi ere orain H. erectus izan gaitezkeela. Ez zarete arkaikoagoak sentitzen?]]>
<![CDATA[Neanderthalen kultura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1919/035/001/2019-04-26/neanderthalen_kultura.htm Fri, 26 Apr 2019 00:00:00 +0200 Mikel Iriondo Orensanz https://www.berria.eus/paperekoa/1919/035/001/2019-04-26/neanderthalen_kultura.htm EHUko Antropologia irakaslea

Zenbaitetan idatzi dut neanderthalen inguruan zutabe honetan, beraien genomak ematen digun informazioaren inguruan batik bat. Baina genometatik urrun ere badaude beste zenbait gai interesgarri, gure eboluzioan garrantzitsuak izan direnak. Gaur, neanderthalen kultura, artea eta pentsamendu sinbolikoa jorratuko ditugu hemen.

Orain dela 40.000 urte inguru, gizaki modernoa Europara heldu zen, eta, hurrengo 10.000 urteetan, neanderthalak desagertuz joan ziren poliki-poliki. Neanderthalen inguruan orain gutxira arte genuen iritzia negatibotzat har dezakegulakoan nago: neanderthalak primitiboak ziren, eta gizaki modernoak, aurreratuak; neanderthalek ozta-ozta lortzen zuten aurrera ateratzea; gu, aldiz, arrakastatsuak izan ginen; neanderthalak sinpleak ziren, guk pentsamendu sinboliko garatua genuen eta artearen bidez azaleratzen genuen. Egia da ikertzaile gutxi batzuek hamarkadak daramatzatela neanderthalen sinpletasun horren kontra argudioak proposatzen, baina ikertzaile gehienek ez zituzten onartzen. Horrela, ikertzaileen gehiengo batek muga argia zuten gai horretan: pentsamendu sinbolikoa eta artea, eta horrekin batera gaitasun kognitibo aurreratuak eta hizkuntza, gizaki modernoen ezaugarriak izan dira bakarrik, eta ziurrenik gaitasun aurreratu horiei esker neanderthalei gailendu gintzaizkien.

Badirudi, azkenean, muga hori behin betiko gainditu egin dela. Hoffmann eta lankideek otsailean Science Advances aldizkarian argitaratu duten lanean, orain dela 115.000 urte neanderthalek zulaturiko txirlen maskorrak aurkeztu dituzte, iduneko baten zatiak zirenak ziurrenik, eta hainbat pigmentu erabili zituztela frogatu dute. Antzekoak diren aurkikuntzak gure espeziean pentsamendu sinbolikoa frogatzeko erabili izan direnez, guk eta neanderthalek antzeko jokamoldeak genituela ondorioztatu beharko genuke. Hori guztia lotu beharko genuke ikertzaile talde berdinak Science aldizkarian orain dela urtebete argitaraturiko neanderthalen labar-artearekin. Zer esan nahi du horrek guztiak? Artea eta apaingarriak sortzeko gai baziren, pentsamendu sinboliko garatua, kognizio aurreratua eta hizkuntza zituztela ondorioztatu beharko genukeela. Horrela izanda, gure eta neanderthalen arteko azken arbaso komunak ere ezaugarri kultural horiek eduki beharko lituzke, orain dela 500.000 urte inguru.

Eta oraindik urrunago eraman dezakegu agian jokamolde kultural horien sorrera. Orain dela bost urte, Josephine Joordensek eta haren lankideek Nature aldizkarian proposatu zuten Homo erectus gure arbaso urrunak ere sigi-saga motako marrazki bat egin zuela orain dela 400.000 urte. Badirudi gu, gizaki modernoa, ez garela izan kultura eta gaitasun kognitibo aurreratu eta bereizgarriak eduki dituzten bakarrak. Gero eta arruntagoak garela dirudi...]]>
<![CDATA[Gure espeziearen mugak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/039/001/2018-10-05/gure_espeziearen_mugak.htm Fri, 05 Oct 2018 00:00:00 +0200 Mikel Iriondo Orensanz https://www.berria.eus/paperekoa/1875/039/001/2018-10-05/gure_espeziearen_mugak.htm Homo erectus espezieak genituen beste batzuen artean, eta, zientzialarientzat, oso argi zegoen talde bakoitza, gu barne, espezie desberdinak zirela.

2010. urtean neanderthalen genoma sekuentziatu zutenean eta haiekin gurutzatu ginela frogatu zutenean, iritzia ez zen asko aldatu, genetikoki hurbil dauden espezie askoren artean nahasketa puntual gutxi batzuk eman ohi direlako. Hau da, hibridazioren bat behin gertatzeak ez ditu aldatzen espezieen arteko mugak. Baina azken urte hauetan datuak biltzen jarraitu dugu, eta, poliki-poliki, emaitzek beste egoera bat azaleratu dute. Egun, hamahiru neanderthalen genomak sekuentziatu ditugu, eta neanderthalekin hurbilki erlazionaturik dauden lau denisovarren genomak ere. Ez dira asko, ez, baina bakarrik horiekin dagoeneko frogatu dugu gu eta neanderthalak lau une desberdinetan gurutzatu ginela; gu eta denisovarrak behin gutxienez; gu eta oraindik identifikatu ez ditugun beste giza talde primitiboak birritan, eta neanderthalak denisovarrak birritan ere. Azkena, Slon eta lankideek Nature aldizkarian irailean argitaratu duten lana dugu, non ama neanderthala eta aita denisovarra zuen neskato baten genoma sekuentziatu duten. Ikertzaile horiek zorte ona izan dutela pentsa dezakegu, hedabideetan irakurri ahal izan dugun bezala, bi talde horien arteko alaba hibridoa aurkitu dutelako. Baina aurkitzaileek eduki duten zorte hori beste modu batean ere uler daiteke: horrelako hibridoak hain arraroak ez zirela pentsarazi diezaguke ere. Azken batean, 2010. urtean gure eta neanderthalen arteko lehen hibridazioa detektatu zutenetik, ia sekuentziatzen dugun genoma zahar bakoitzak nahasketa berri baten berri ematen digu eta.

Hori guztia dela eta, eztabaida piztu da. Gure antropozentrismoari jarraikiz, espezie desberdinak ginela pentsatzen jarraituko dugu, edo espezie bakar baten populazio desberdinak garela onartuko dugu? Eurasiako zenbait lekutako neanderthalen genomak sekuentziatu ditugu baina ezagutzen ditugun denisovar guztiak Siberiako kobazulo bakar batetik datoz. Zer ikusiko dugu beste lekuetako denisovarrak aztertzen ditugunean? Zer frogatuko dugu Asiako ekialdeko H. erectus edo H. floresiensis sekuentziatzea lortzen badugu? Hurrengoan, neanderthal baten berreraiketa museoren batean ikusten dugunean, hurbiltasun gehiagorekin begiratu beharko diogulakoan nago.

Filosofoak bi zaldikoan]]>
<![CDATA[Historiaurrea eta paleogenomika]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1901/013/001/2018-01-07/historiaurrea_eta_paleogenomika.htm Sun, 07 Jan 2018 00:00:00 +0100 Mikel Iriondo Orensanz https://www.berria.eus/paperekoa/1901/013/001/2018-01-07/historiaurrea_eta_paleogenomika.htm Nature aldizkarian argitaraturiko azken bi adibideak ekarriko ditut hona.

Alde batetik, Lipson eta lankideek Europako Neolitoaren inguruko lana argitaratu zuten azaroan. Ezaguna zen lehenagotik orain dela 8.000 urte inguru Ekialde Hurbilean jatorria zuten gizatalde batzuek nekazaritza eta abeltzaintza zabaldu zutela Europan zehar. Gertatutako prozesu horretan sakontzeko, lan honetan 180 indibiduo analizatu dituzte eta ikusi dute nola, Europako eskualde bakoitzera heltzerakoan, nekazari horiek bertako jatorrizko ehiztari-biltzaileekin mailaren batean nahastatu egin ziren. Badirudi, gainera, ehiztari-biltzaile horiek ez zirela bat-batean desagertu, poliki-poliki horien genomaren proportzioa handituz baitoa nekazarien taldeetan, hau da, belaunez belaun nekazariak, ehiztari-biltzaileak barneratzen joan ziren haien taldeetan. Iberiar penintsulan, adibidez, nekazariek zuten ehiztari-biltzaileen genomaren portzentajea orain dela 6.000 urte %23 izatetik, %27 izatera igaro zen mila urte beranduago. Gogora ekarri nahi dut azken datu horiek erlazio zuzena dutela gurekin, nahasturiko nekazari eta abeltzain horiek egungo euskaldunen arbasoak baitira, orain dela bi urte frogatu zuten bezala.

Bestetik, Moreno-Mayar eta lankideek Ameriketako indigenen inguruko beste berri bat atera dute. Orain dela 11.500 urteko Alaskako haur baten genoma sekuentziatu dute, eta ikusi dute nola Ameriketako indigenen arbasoak asiarretatik desberdintzatzen hasi ziren orain dela 36.000 urte inguru, orain dela 24.000 urte guztiz isolaturik geratu zirelarik Beringian. Populazio hori egungo Ameriketako indigena guztien arbasoa izan zen eta egungo talde desberdinak kontinentean zehar hedapena ematen zen heinean agertzen joan ziren. Europarren emaitzekin alderatuz, amerikar indigenen jatorriaren inguruko emaitzak nahiko orokorrak dira oraindik; finean, analizatu diren indibiduo zahar guztien %6 baino ez dira kontinente horretakoak. Urriagoak dira oraindik analizaturiko Afrikako indibiduoak (%1) edota ozeanikoak (%0,5). Zenbat dugun oraindik jakiteko!!]]>