<![CDATA[Mikel Lizarralde | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 22 Mar 2019 09:31:20 +0100 hourly 1 <![CDATA[Mikel Lizarralde | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Idazle izatea, gorputzez gorputz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/023/001/2019-03-19/idazle_izatea_gorputzez_gorputz.htm Tue, 19 Mar 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1877/023/001/2019-03-19/idazle_izatea_gorputzez_gorputz.htm debekatutako eremuak arakatzeko emakume idazleek egin behar duten hautuaren neurria. Literaturan, beste eremu batzuetan bezalaxe, kanporatuak izan dira luzaro andrazkoak, eta estrategia propioak garatu behar izan dituzte horri aurre egiteko, Mintegik bezala, Arantxa Urretabizkaiak (Donostia, 1947), Miren Agur Meabek (Lekeitio, Bizkaia, 1962), Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) eta Uxue Alberdik (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984). Eider Rodriguezek (Errenteria, Gipuzkoa, 1977) jaso ditu haien iritziak, pertzepzioak eta nahiak Idazleen gorputzak. Egiletasuna ezbaian literaturaren joko zelaian saiakeran (Susa-Lisipe).

Kezka bat aipatu du Rodriguezek liburuaren iturburutzat. «Konturatuta nengoen emakumezko abeslari, idazle, artista askok tonu eta jarrera jakin bat hartzen zutela, genuela. Eszenara sartzen zirela, ginela, modu jakin batean. Edo, bestela esanda, ezin ginela sartu eszenara modu jakin batera. Kontuz genbiltzan zapaltzen ari ginen territorio horrekin, eta uste dut horrek isla zuzena duela sorkuntza lanean ere». Gai batzuen inguruan ezin hitz egitea edo modu jakin batean ezin kokatzea ekarri du horrek, Rodriguezen iritziz, eta ezintasun hori pagatu beharreko ordainsaria izan da «plazan ikusgarri eta kontuan hartzeko modukoa izateko». Kezkak bazuen oinarria, bera ere «deseroso» sentitu baita gai batzuen inguruan; bai jendaurrean, bai testuarekin «borrokan» aritu denean ere. «Lehendik ere bagenekien ez garela nahikoa aske nahi dugunaz hitz egiteko. Baina idazteko ere ez. Oso baldintzatuta gaude. Ez bakarrik adierazpen askatasunagatik. Irudimena ere oso baldintzatua dago diskurtso nagusiek markatzen dituzten lerro horiengatik. Horietatik kanpo aritzea oso zaila da».

Mugatze mekanismo horiek emakumeei nola eta zertan eragiten dieten jakin nahi zuen Rodriguezek lanari ekin zionean. «Badakigu historikoki emakumeak baztertuak egon direla literaturan. Baztertuak eta jazarriak. Badakigu emakumezko askok eta askok sinatu dituztela beren lanak senarraren izen-abizenekin, edo beren burua desagerrarazi dutela eszenatik. Bentrilokuismo literarioa erabili izan da mendeetan». Baina baztertze mekanismoak ere erabili izan dira emakumeak literaturatik eta sormenetik urruti egon daitezen. «Atzean zegoen leloa zen Prokreazioa bai, kreazioa ez. Oso gutxik lortu zuten zirrikitu horretatik pasatzea, eta lortu zuten horiek gogotik ordaindu zuten. Ikusi besterik ez dago zer suizidio tasa altua dagoen emakume idazleen artean».

Gaur egun mekanismoek hor diraute, Rodriguezen iritziz, nahiz eta «hain zabarrak» ez izan: kritika, sariak, historiografia... «Horiek esaten dute zein den kanona... Eta hor ere ikusten da zer emakume gutxi dagoen testu liburuetan, kritiketan, historiografian eta sarietan». Aurrerapausoak eman diren arren, hainbat mendetan izan den «azpiratze sistemaren» arrastoak nabari dira oraindik ere, eta horren ondorioek liburuan mintzakide dituen bost idazleei zein gradutan eragin dieten jakin nahi zuen Rodriguezek.

Armadura jantzita

Galdera bat du buruan idazleak: «Etsaitasunezkoa eta indarkeriazkoa izan den giro horretan parte hartu nahi duen emakumeak, nola egiten du?». Bere iritziz, askok autodefentsa jantziarekin, «nolabaiteko armadura batekin» egin dute salto plazara. «Armadurak balio du babesteko, baina, aldi berean, mugatu egiten du mugimendu askatasuna».

Alde horretatik, literaturaren joko zelaian emakumeak bazterrean daudela uste du, eta emakume idazleen gorputzak ez direla gorputz neutralak. «Ez da gorputz unibertsal bat, eta jakin nahi nuen horrek nola eragiten dion egileari, testuari eta irakurleari».

Hori guztia emakume idazleak sumatzen duela uste du Rodriguezek, «airean» dagoelako, eta segituan jakingo duela zer leku posible duen joko zelai horretan. «Inkontzienteki askotan, jakingo du horren aurrean zer postura literario hartu behar duen, eta horrek eramango du modu batean kokatzera. Eta hor ari naiz bere gorputzaz, bere jarreraz, bere jantziez eta baita bere testuez ere».

Liburua hiru ataletan egituratu du. Lehenengoan, marko teorikoa jarri du; bigarrenean, bost elkarrizketak jaso ditu; eta, hirugarrenean, ondorioak plazaratu ditu. Elkarrizketatuak aukeratzeko orduan hainbat baldintza bete nahi izan ditu: garai ezberdinetan jaioak izatea, lehenengo liburua garai ezberdinetan argitaratu izana, denboran banaturiko hiru liburu gutxienez izatea, eta ama izatea. «Zergatik ama? Badakigu amatasuna dela emakumearen gorputza kontrolatzeko gudu zelai handienetako bat. Eta iruditzen zitzaidan gaira hurbiltzeko modu egokia izan zitekeela, haurdunaldiak eta ondoren datorrenak idazleen gorputzetan, bizimoduetan eta testuetan sekulako inpaktua duelako».

Bi ordutik gorako elkarrizketak egin ditu Rodriguezek idazleekin, eta bost solasaldi horiek nolabaiteko narrazio bat osatu dute: «60ko hamarkadatik gaur egunera, gorputzez gorputz joan dira josten hamarraldiak. Ia 60 urteren errepasoa da».

Idazten eta argitaratzen garai ezberdinetan hasi ziren arren, badira bost idazleen artean errepikatzen diren hainbat patroi eta dinamika. «Sistemak modu jakin batean eragin die, hain zuzen ere, emakumezko eta idazle izate hutsagatik».]]>
<![CDATA[Merezi duten kantuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/040/001/2019-03-17/merezi_duten_kantuak.htm Sun, 17 Mar 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1944/040/001/2019-03-17/merezi_duten_kantuak.htm Inferno bere bakarkako ibilbideko zazpigarren diskoa grabatzeko. «2015ean idatzi nuen Inferno (Brisbane in Summer) abestia, eta 2018ko udan, diskoa Berlinen grabatu genuenean, hamarkadetan izandako udarik beroenean eta klima aldaketaren gaia guztion ahotan zegoela, pentsatu nuen diskoarentzako izenburu egokia zela».

Inferno da lau urtean grabatu duen lehenengo diskoa; 11 azkenekotako bigarrena. Forsterrek berak abestiak egiteko duen erritmoaren neurria ematen dute datuek. «Urtean benetan merezi duten bizpahiru kantu egiteko erritmoa ezartzen diot neure buruari. Alde horretatik ez dut presiorik. Hamar edo hamabi kantu on ditudala uste dudanean, estudioan sartu, eta grabatu egiten ditut».

Gainera, azkeneko urteetan beste lan batzuetan ere aritu da. Alde batetik, musika kritika landu du hainbat komunikabiderentzat, eta, bestetik, Grant & I: Inside and outside The Go-Betweens liburua idatzi eta argitaratu du, The Go-Betweens taldeko parte zela, Grant McLennan kide eta lagunarekin (1958-2006) izan zuen harremanaren gainekoa. Inolako nostalgiarik gabe: «Badakit hau pixka bat arraroa izan daitekeela zenbaitentzat, baina gaur egungo ikuspegitik idatzi ditut memoria horiek. Inoiz ez dut pentsatu nolabaiteko nostalgia keinurik zegoenik The Go-Betweensi eta Granti buruz idaztean».

The Go-Betweensek bi garaitan egin zuen lan. Lehendabizikoa 1977an hasi eta 1989an amaitu zen, eta taldearen disko esanguratsuenak bildu zituen, oso kritika onak jaso arren arrakastatsu bilakatzeko muga gainditu ez zutenak (Spring Hill Fair, 1984; Liberty Belle and The Black Diamond Express, 1986; 16 Lovers Lane, 1988). 1990ean, Forsterrek eta McLennanek, bakoitzak bere aldetik, bakarkako bideari eutsi zioten, eta, hamar urte geroago, berriro elkartu ziren. Bigarren aro horretan hiru lan aipagarri grabatu zituzten, baina McLennanen heriotzak eten egin zuen proiektua. Behin betiko. «Oso harro nago taldeak egin zuenaz. Izugarri harro», aitortu du Forsterrek, bere fokua orainean dagoela gaineratu aurretik. «Atzera begiratu dezaket, baina begirada, batik bat, gaur egun egiten ari naizenean daukat».

McLennan eta Forsterrena ondo egokitu zen bikotea izan zen, batak bestea osatzen baitzuen, kantuak egiteko modu ezberdinak izan arren. «Grant konpositore bikaina zen, eta hori bera pizgarria zen niretzat, bere mailan egoteko, beti oso erne egon behar nuelako». Gaur egun ere bultzada horri jarraitzen dio Forsterrek, ahalik eta kantu onenak egiteko nahiari: «Pozik nago, uste baitut bakarka grabatu ditudan azkeneko hiru diskoak nik egindakoaren gailurra direla».

Berlinen berriro ere

2006an McLennan hil zenez geroztik Forsterrek egindako pauso bakoitzak bere zentzua izan du. The Evangelist (2008) lagunaren heriotzari aurre egiteko modua izan zen bezala, Songs to Play-k (2014) bizitzaz, inguruaz eta familiaz gozatzeko gogoz zegoen musikari bat aurkeztu zuen. Hain zuzen ere, landagune batean eraikitako estudio batean grabatu zituen, lagunez inguratuta, disko hartako kantuak. Inferno, aldiz, Berlinen grabatu du, Victor Van Vugt ekoizlearekin (Beth Orton, PJ Harvey) elkarlanean. Nolabaiteko aldaketa bat egin nahian, musikari profesionalekin egin du lan (Earl Harvin perkusionista, Michael Muhlhaus pianista...), eta, neurri batean bada ere, konexioa sortu du Danger in The Past (1990) bere bakarkako lehenengo diskoa izan zenarekin. Hura ere Berlinen grabatu baitzuen, Van Vugt ondoan zuela, eta, hartan bezala, Inferno-n pianoak ohi baino presentzia handiagoa baitauka.

Crazy Jane on the Day of Judgement-en pianoaren zertzelada dotoreekin hasten da, hain zuzen, diskoa, eta segidan dator No Fame, bere gitarra pasarte garbiekin, ezinbestean The Go-Betweensen garaiko pop harribitxiak gogora ekartzen dituen pieza. Ez da Forsterren melodiarako joera erakusten duen kantu bakarra. Hor dago Remain, Karin Baumlerren biolinak dotoreziaz jantzia, eta baita I'll Look After You balada sentikor eta, aldi berean, soila. Inferno (Brisbane in Summer) diskoko lehen singlea, berriz, Forsterrek bere bakarkako bidean inoiz egin duen kanturik zuzenena izan liteke.

Kantu horrek berak -ez da bakarra diskoan- ondo adierazten du Forsterrek denborarekin kantatzeko moduan izan duen garapena. Beti adierazi izan du ahots «mugatua» duela, baina Inferno-n bere ibilbideko interpretazio onenetakoak egin ditu, umorea eta dramatismoa uztartuz (Inferno), hauskor azalduz (One Bird in the Sky), eta inperfekzioak ere onartuz (Life Has Turned A Page). «Oso pozik nago disko honetako ahotsekin. Eta eroso ikusita nire ahotsa nola joan den aldatuz. Ez naiz inoiz izan Roger Daltrey [The Who] eta Robert Plant [Led Zeppelin]. Hasiera-hasieratik ezohiko ahotsa izan dut, eta gustura nago izan duen garapenarekin. Aldatu da, baina eroso nago harekin».]]>
<![CDATA[Gregory Porter eta Regina Carter izango dira Gasteizko Jazzaldian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1964/033/001/2019-03-08/gregory_porter_eta_regina_carter_izango_dira_gasteizko_jazzaldian.htm Fri, 08 Mar 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1964/033/001/2019-03-08/gregory_porter_eta_regina_carter_izango_dira_gasteizko_jazzaldian.htm
Norabide aldaketa horren lekuko dira aurtengo ekitaldirako zuzendaritza taldeak iragarri dituen lehen izenak, horietako asko orain arte Gasteizko Jazzaldian inoiz aritu gabeak. Horien artean Gregory Porter (Sacramento, AEB, 1971) kantariaren izena nabarmentzen da. Estatubatuar croonerra behin baino gehiagotan izan da Donostiako Jazzaldian, baina aurreneko aldia izango du Gasteizen. Ibarrondok azaldu duenez, Nat King Coleren kantutegian oinarritutako kontzertua egingo du Porterrek, baina urrian kaleratzekoa den disko berriko piezak ere interpretatuko ditu. Bi Grammy sari ere irabaziak ditu Porterrek, eta jazz munduan gehien laudatuetariko abeslari bilakatu da denbora laburrean.

Porter uztailaren 18an ariko da Mendizorrotzan, eta haren aurretik Regina Carter biolinistak (Detroit, AEB, 1966) joko du leku berean. Carterrek hainbat musikarekin egin du lan bere ibilbidean (Cassandra Wilson, Joe Jackson, Kenny Barron), baina, batik bat, bakarlari gisa egin duen ibilbideagatik nabarmendu da. Haren azkeneko diskoa Ella: Accentuate the Positive (2017) da, zeinean Ella Fitzgerald jazz kantariak landu zuen kantutegia landu zuen Carterrek.

Jazzaldia uztailaren 16an hasiko da ohiko gospel kontzertuarekin, eta, aurten, genero horretako talderik esanguratsuenetakoa izango da Mendizorrotzan: Golden Gate Quartet. Hurrengo egunean, berriz, eta Gasteizko Jazzaldiak berak bultzatuta, Marco Mezquida pianista kataluniarraren inguruan sortutako MAP hirukotea eta Gasteizko Udal Banda elkarrekin ariko dira. Kontzertuaren bigarren partean, berriz, Danilo Perezek, Avishai Cohenek, Larry Grenadierrek, Chris Potterrek eta Jonathan Blakek osatutako boskoteak joko du.

Jazza, antzokian

Mendizorrotza izango da aurten ere jazzaldiaren epizentroa, baina Principal antzokian ere egingo dituzte kontzertuak. Benny Golson saxofoi jotzaile beteranoari (Filadelfia, AEB, 1929) egokituko zaio programazioa hastea, eta jarraian oholtza berean ariko dira, uztailaren 20ra bitartean, Marco Mezquida, Nubya Garcia, Marta Sanchez Quintet, Iñigo Ruiz de Gordejuela eta Ambrose Akinmusire & Kool A.D.

Bestalde, Gasteizko 43. Jazzaldiaren kartela Helena Pallaresek egin du.]]>
<![CDATA[Gregory Porter eta Regina Carter Gasteizko 43. Jazzaldian ariko dira]]> https://www.berria.eus/albisteak/163722/gregory_porter_eta_regina_carter_gasteizko_43_jazzaldian_ariko_dira.htm Thu, 07 Mar 2019 15:58:26 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/albisteak/163722/gregory_porter_eta_regina_carter_gasteizko_43_jazzaldian_ariko_dira.htm erretiroa hartu zuen, eta haren lekua hartu du Alberto Ibarrondok. Izen aldaketarekin batera, jazzaldiari ahaire berriak emateko asmoa azaldu dute, gaur Gasteizen eginiko agerraldian, Ibarrondok berak eta Iñigo Zarate jazzaldiko presidenteak. Norabide aldaketa horren lekuko dira aurtengo ekitaldirako iragarri dituzten lehen izenak, horietako asko orain arte Gasteizko Jazzaldian inoiz aritu gabeak. Horien artean Gregory Porter kantariaren izena nabarmentzen da. Estatubatuar crooner gaztea behin baino gehiagotan izan da Donostiako Jazzaldian, baina aurreneko aldia izango du Gasteizen. Ibarrondok azaldu duenez, Nat King Coleren kantutegian oinarritutako kontzertua egingo du Porterrek, baina urrian kaleratzekoa den disko berriko piezak ere interpretatuko ditu. Uztailaren 18an ariko da Mendizorrotzan, eta haren aurretik Regina Carter biolinistak joko du leku berean. ]]> <![CDATA[Talkarako espazioak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/028/001/2019-03-07/talkarako_espazioak.htm Thu, 07 Mar 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1877/028/001/2019-03-07/talkarako_espazioak.htm
dFerian parte hartuko duten konpainietatik zortzi Euskal Herrikoak izango dira, eta atzo aurkeztu zituzten Viktoria Eugenia antzokian.

DENIS SANTACANA

'SHARING HOME'
Noiz: Martxoak 9 (20:00).
Non: Gazteszenan.

'MADERA'
Noiz: Martxoak 11 (12:00)
Non: Gazteszenan.

Dantza garaikidearen eta dantza flamenkoaren artean, biek konpartituko duten eremu bat bilatzen du Denis Santacana koreografoaren Sharing Home ikuskizunak, fusiotik ihes eginez, Santacanak berak azaldu duenez: «Bat egiten duten esparrua bilatzen dugu, hain politak eta bereziak diren bi hizkuntzaren arteko komunikazioa lortzen den eremua». Santacanak berak eta Josephine Haasek dantza garaikidea ordezkatzen dute, eta Victor Fernandezek, berriz, flamenkoa. Bi mundu horien talka islatzeko Emilio Corderoren irudi diseinua eta bideoak erabili dituzte, «mugimendua deseraikitzeko». 50 minutuko obra da Sharing Home.

Madera, berriz, laburragoa da (18 minutu), eta kalean emateko sortu du konpainiak, Santacanaren beraren bizipenetan oinarrituta. Koreografoak atzerrian egin du denbora bat, eta etxera itzultzeak eragin dizkion sentipenak eraman ditu koreografiara.

ARRIAGA ANTZOKIA

'MACBETH'
Noiz: Martxoak 10 (20:00)
Non: Viktoria Eugenia antzokian.

Azaroan ikusi zuen argia Bilboko Arriaga antzokiaren ekoizpen honek euskarazko bertsioan, eta dagoeneko hamar bat emanaldi izan ditu euskaraz nahiz gaztelaniaz. dFerian, hain zuzen, gaztelaniaz emango dute.

Alex Gerediagak zuzendu du antzezlana, Arriagak egindako enkargu bati erantzunez, eta, azaldu duenez, William Shakespeareren obraren «bertsio partikularra» egin nahi izan du. «Istorioa eta testuak errespetuz hartuta, obra sintetizatu egin dugu, eta gure eremura eraman». Mikel Losada eta Miren Gaztañaga dira obrako interprete nagusietakoak, eta horietako lehenak adierazi duenez, «erronka bat» izan da aktoreentzat. Izan ere, obra ikus-entzunezkoek laguntzen dute, eta horietarako ere lan egin behar izan dute, zinemarako ariko balira bezala. «Kode zinematografikoak eta eszenikoak elkarren ondoan jarri ditugu. Eta Shakespeareren obran lantzen diren gaiak gure unibertsoarekin uztartu ditugu». Gerediagak aitortu duenez, Macbeth-en gainean egin diren hainbat egokitzapen zinematografiko ikusi ditu: Orson Wellesena, Akira Kurosawarena, Roman Polanskirena... eta horiek lagundu diote obra sintetizatzen, «batez ere Wellesen bertsioak».

AMAIA ELIZARAN

'BLOCK'
Noiz: Martxoak 11 (12:00).
Non: Gazteszenan.

Amaia Elizaranek iazko maiatzean estreinatu zuen Block koreografia, eta hainbat plazatan eman zuen udan. Elizaranek berak eta Leire Otamendik parte hartzen dute saioan, eta biek azaldu dutenez, blokeoei buruzko koreografia da,«blokeo pertsonalei nahiz elkarrekikoei buruzkoa». Hain zuzen ere, hasieran bakarkako piezak egiten dituzte, eta gero elkartzen doaz bi dantzariak. Saioak hamabost minutu irauten du, eta musika, berriz, Lander Zalakainek (Belako) idatzi du.

LARUTAN

'OUT OF THE BLUE II'
Noiz: Martxoak 11 (14:30).
Non: Kutxa Kultur. Tabakalera.

Ezer bilatzen ez denean aurkitzen dena. Ezerezetik sortzen dena. Hori da LaRutan konpainiaren Out of The Blue II koreografiaren oinarria. Sortu ere hala sortu zen. Maria Andres zuzendari, koreografo eta dantzaria eta Denis Martinez dantzaria antzezlan bat prestatzen ari zirela, etenaldietan, inprobisatzen hasi ziren, dantzan, eta horietan oinarrituta sortu zuen Andresek lehendabizi Out of The Blue eta gero Out of The Blue II. Obraren arduradunek azaldu dutenez, lanak gorputz hizkuntzari garrantzi handia ematen dio, eta ikuslea hunkitzea du helburuetako bat. Bi dira dantzariak, eta bien arteko kolaborazioak nahiz talkak ardazten dute 11 minutu irauten duen obra.

VAIVEN

'EL ENJAMBRE'
Noiz: Martxoak 11 (18:30).
Non: Antzoki Zaharra.

Uztailaren 18an estreinatu zuen Vaiven konpainiak Erlauntza antzezlana Donostian, eta gaztelaniazko bertsioarekin ariko da, oraingoan, Gipuzkoako hiriburuan. Antz3rkiz programaren barruan aukeratu zuten Kepa Errastik idatzitako testua, eta Vaivenek ekoitzi du Donostiako Viktoria Eugenia, Bilboko Arriaga eta Gasteizko Principal antzokiekin batera. Antzezlanak kontatzen du nola txikitako sei lagun elkarrekin joango diren landetxe batera haietako baten ezkon-aurreko agurra ospatzera. Asteburu eroa izan behar zuen horretan, ordea, lagunen arteko ezinegonak azaleratuko dira. «Komedia bizia da, eta malkoak nahiz barreak baimenik eskatu gabe uztartzen dira», adierazi du Ana Pimenta Vaiveneko zuzendariak. Naiara Arnedo, Itziar Atienza, Getari Etxegarai, Aitzier Garmendia, Leire Ruiz eta Sara Cozar dira obrako interpreteak, eta azken horren arabera, «obrak sentimenduei buruz hitz egiten du, adiskidetasunaz, beldurrez, egiaz eta sekretuez».

BOROBIL

'ROMAN ETA JULIETA'
Noiz: Martxoak 11 (20:00) eta12 (10:00).
Non: Intxaurrondokokultur etxean.

Borobil taldeak Azpeitiko antzerki topaketetan estreinatu zuen Roman eta Julieta, azaroan, eta oraingoan, euskaraz emateaz gain, gaztelaniazko bertsioaren estreinaldia ere egingo du.William Shakespearen Romeo eta Julieta-rekin jolastuz, iktus bat izan zuen gizonezko edadetu baten eta hura zaintzen duen emakume gazte etorkinaren arteko harremana kontatzen du. Gizonezkoaren seme-alabek, baina, ez dute begi onez ikusiko harreman hori. Anartz Zuazuak zuzendu du obra Iñaki Rikarteren testu bat oinarri izanda, eta Jose Ramon Soroiz, Tanya de la Cruz eta Ainhoa Aierbe ditu aktoreetako hiru. Zuazuaren iritziz, eszenografiari dagokionez, konpainiaren estiloari fidel izaten saiatu dira, eta objektu gutxi batzuekin hainbat espazio irudikatu dituzte. Obrak, bestalde, zaintzaz hitz egiten du. «Komedia tragiko bat da», zehaztu du zuzendariak. «Komedia nirekin bat dator, eta honek emozioz beteriko bidaia proposatzen du».

KUKAI DANTZA

'ERRITU'

Noiz: Martxoak 11 (20:30).

Non: Viktoria Eugenian.

Joan den urtean hasi zen Kukai dantza konpainia Erritu lantzen, eta, orduz geroztik, pieza «asko» hazi da, Alain Maia taldeko kideak adierazi duenez. Sharon Fridmanekin landu du obra Kukaik, eta izenburuak adierazten duen moduan, bizitzako errituak ditu ardatz. Nerea Vesgak, Eneko Gilek, Izar Aizpuruk, Alain Maiak, Ibon Huartek eta Urko Mitxelenak dantzatzen dute ikuskizunean, baina Mitxelena da guztien artean protagonismo handiena duena. «Oso rol indartsua da. Hasieratik amaierara. Fisikoki asko eskatzen duena. Hustu egiten naiz, baita emozionalki ere».

ADOS TEATROA

'DUBLINESES'

Noiz: Martxoak 13 (20:00).

Non: Viktoria Eugenian.

James Joyceren Dublindarrak ipuin bilduman oinarritutako antzezlana da. Zehazki, Hildakoak narrazioan, nahiz eta pertsonaia batzuk beste ipuin batzuetatik atera dituzten. 1904ko Errege Egun bezperan Dublinen girotua, afari baten bueltan biltzen diren pertsonaiak ditu protagonista, eta garaian puri-purian zeuden hainbat gatazkaz ari da. «Amaitzen ari den mundu bat eta sortzera iristen ez den bat jartzen ditu talkan», Jose Antonio Vitoria obraren egokitzaileetako batek azaldu duenez. Afari horretan elkartuko dira tradizioen zaintzaileak, sufragista bat, Irlandaren independentzia aldarrikatzen duen lehengusu mozkortia, familiaren erreferentea eta bere emaztea... Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Ion Sagarzazu eta Asier Sotak gorpuztu dute etengabeko talkan dagoen mikrokosmos hori.]]>
<![CDATA[Ahoskatutako indarkeria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/036/001/2019-03-05/ahoskatutako_indarkeria.htm Tue, 05 Mar 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1877/036/001/2019-03-05/ahoskatutako_indarkeria.htm Kontrako eztarritik saiakeran (Lisipe, Susa) zerrendatu ditu patroi horiek, eta, haien inguruan teorizatzeaz gain, bertsolarien beraien testigantzak bildu ditu jarraian, mekanismo horien lekukotza emateko.

Amaia Agirre Arrastoa, Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Maialen Akizu Bidegain, Miren Amuriza Plaza, Maider Arregi Markuleta, Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Iguaran Barandiaran, Ane Labaka Maioz, Alaia Martin Etxebeste, Eli Pagola Apezetxea eta Jone Uria Albizuri. Guztiak dira gaur egun plazetan kantatzen duten bertsolariak, eta, alde horretatik, beraiek dira «subjektu» liburu osoan. «Garai diferenteetan plazaraturiko bertsolarien ahotsak biltzen saiatu naiz, ahalik eta adin tarte zabalena barnebiltzen, eta jende aurreko esperientzia luzea edo esanguratsua izan duten bertsolariak jasotzen. Lagin esanguratsua da, eta lagin horrek jasotzen du emakume bertsolarien kontakizuna, denen artean josten dutena».

Horren harira, Alberdik uste du testigantzek bertsolaritzaren eremuan gertatzen ari den eztabaidaren «tenperatura» ematen dutela. «Bizi-bizi dagoen debate baten erdian dator liburua, bertsolaritza bere burua birpentsatzen eta berregiten ari den unean». Hain zuzen, liburuaren egileak ondorioztatu du emakumeek genero borroka erdigunera eramaten jakin dutela eta artikulatuta daudela: «Harkaitz Zubirik zioen [Bertsozale Elkarteak bultzatutako Bertsolaritzaren azterketa soziologikoa-ren egileetako bat da] tentsio horri emango zaion erantzunaren araberakoa izango dela bertsolaritzaren etorkizuna».

Kontrako eztarritik-en bildutakoak «tresna analitiko baten zirriborroa» izan nahiko luke, Alberdiren iritziz, «emakumeen bertsolaritza azpiratzeko mekanismoetan errepikatzen diren patroiak bistaratuko dituena».

Bertsolariekin izandako solasaldietan, Alberdik 22 patroi edo mugatze mekanismo identifikatu eta izendatu ditu, eta, horiek azaltzeko, bertsolaritzatik kanpoko eremuetan egin diren ikerketa eta gogoetetara jo du, batez ere literaturaren eta artearen esparrura. «Ez gara hau bizitzen edo pentsatzen lehenak».

22 mekanismo horien artean daude, besteak beste, akatsa barneratzea; itxuragatik epaituak izatea; desexualizazioa, deserotizazioa eta desgorpuztea; hipersexualizazioa eta heteroaraua; gutxiespena; bazterkeria, ikusezintasuna eta gizonen arteko aliantzak. «Nire lana izan da, hitz egiten zidatenean, identifikatzea esperientzia horiek zein zapalkuntza edo zein mekanismorekin lotzen nituen nik. Saiatu naiz libre hitz egin zezaten, eta konta ziezazkidaten beraien bizipenak eta sentipenak, eta ondoren ematen nik horri kategorizazio bat». Alberdik Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik liburuaren egiturari jarraitu dio, nolabait, liburua antolatzeko orduan: «Asko gustatzen zitzaidan elkarren atzetik jarritako testigantzek, autoreak ezer esan gabe, elkarrekin osatzen zuten istorioa. Protagonistek elkarrekin hitz egiten dute, nahiz eta ez diren aurrez aurre egon. Nik jarri ditut hurrenkera batean, istorio bat edo beraien arteko elkarrizketa hori sortzeko».

Hala, irakurleak bertsolaritzari buruzko aspektu berriak topatuko ditu. Alberdiren ustez, bertsolari izatea zer den berriz pentsatzeko balioko du liburuak: «Alderdi teknikoak, korporalak, sozialak, kontestualak, estetikoak, tematikoak, emozionalak eta ideologikoak txirikordatzen dira etengabe». Eta horri guztiari lotuta, gorputzak garrantzi handia du liburuan, emakume bertsolarienak «gorputz publikoak» direlako. «Askotarikoak izan arren, emakume bertsolarien gorputzek emakume gorputz generikoarekin dialogatzen dute inguruko gorputz errealekin adina».

Indar kolektiboa

Liburua prestatzeak eta idazteak balio izan dio Alberdiri lehendik ere bazekien zerbait baieztatzeko: «izugarrizko indarra» dagoela emakume bertsolarien artean. «Konturatu naiz zenbat gustatzen zaien bertsotan egitea, eta zenbaterainoko garrantzia duen beraientzat bertsolaritzak».

Aldi berean, alderdi deserosoak azaleratzeko ere balio izan dio liburuak: «Ez da lan erosoa. Biolentzia ahoskatu egiten da. Horrek hunkitu, inpaktatu eta amorratu nau. Bertsolari batzuk, intermitenteak deitu ditudanak, Ainhoa Agirreazaldegi edo Miren Artetxe, bertsolaritza utzi edo isildu ziren momentuan ez ziren kontziente erabaki hori hartzen zutela, gauza bategatik edo besteagatik, ezin zutelako jasan beraien gainean pilatzen ari zen pisua. Kontzientzia feminista bat hartzea eta ondoko emakumeekin artikulatzea izan da bidea berriz ere beste toki batetik abiatzeko».

Era berean, liburua orain ateratzea «indar kolektiboaren» isla ere badela uste du. «Orain dela 5-10 urte ezinezkoa zatekeen, bertsolariek beraien testigantzak emateko pausoa eman dutenean izan da talde baten parte sentitu direlako. Zentzu bat ikusten diotelako hau egiteari eta momentu honetan egiteari. Hori dator elkarrekin eraikitako konfiantzatik. Konfiantza hori eraiki da elkarrekin egonez».]]>
<![CDATA[Emakume bertsolarien bizipenak jaso ditu Uxue Alberdik 'Kontrako eztarritik' liburuan]]> https://www.berria.eus/albisteak/163568/emakume_bertsolarien_bizipenak_jaso_ditu_uxue_alberdik_039kontrako_eztarritik039_liburuan.htm Mon, 04 Mar 2019 13:39:34 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/albisteak/163568/emakume_bertsolarien_bizipenak_jaso_ditu_uxue_alberdik_039kontrako_eztarritik039_liburuan.htm <![CDATA[Hollywoodek maitatu zuen konpositorea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1952/028/002/2019-03-02/hollywoodek_maitatu_zuen_konpositorea.htm Sat, 02 Mar 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1952/028/002/2019-03-02/hollywoodek_maitatu_zuen_konpositorea.htm Gigi (1958), Porgy and Bess (1959), Irma la Douce (1963) eta My Fair Lady (1964) filmekin jasotako lau Oscarrek erakusten dute hori, baina zinemarako beste hamaika musika idatzi zituen bere ibilbide luzean. Herenegun hil zen, New Yorken, 89 urterekin.

Previn Berlinen jaio zen, 1929an. Handik gutxira, ordea, nazien gorakadarekin, haren familiak lehendabizi Parisera eta gero Los Angelesera (AEB) egin zuen ihes. Oso gazte hasi zen musika idazten eta interpretatzen, eta 16 urterekin, 1945ean, bere lehen jazz diskoa kaleratu zuen. Hurrengo urtean, berriz, MGM zinema ekoiztetxearentzat hasi zen lanean. Lehenengo, konponketak eginez, eta, gero, konpositore gisa. Urte haietan film ugarirentzako musika idatzi zuen, baina ez zion utzi jazz diskoak argitaratzeari. Eta zaletasun hori bere ibilbideko azken partean ere landu zuen. Hala, George Gershwin eta Duke Ellingtonen kantutegian oinarritutako diskoak ere grabatu zituen.]]>
<![CDATA[Andre Previn konpositore eta orkestra zuzendaria hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/163480/andre_previn_konpositore_eta_orkestra_zuzendaria_hil_da.htm Fri, 01 Mar 2019 16:02:37 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/albisteak/163480/andre_previn_konpositore_eta_orkestra_zuzendaria_hil_da.htm <![CDATA[Bateriak berriro kargatuta datoz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1871/030/001/2019-03-01/bateriak_berriro_kargatuta_datoz.htm Fri, 01 Mar 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1871/030/001/2019-03-01/bateriak_berriro_kargatuta_datoz.htm Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts) taldearen bosgarren diskoak, baina, uxatu ditu egon zitezkeen zalantza guztiak. Hor da betiko Lisabo, intentsitatea, indarra, zarata (eta isiluneak) modu basati batean lantzen dituen taldea.

Ez da bide erraza izan. Inoiz ez, Lisaboren kasuan. Diskotik diskora kide aldaketak jasan behar izan ditu, eta oraingoan ere hala gertatu da. Animalia lotsatuen putzua (2011) aurreko diskoari lotutako birako azken kontzertua Bilboko Kafe Antzokian 2013ko apirilaren 27an eman ondoren, taldeak makinak gelditu zituen. Hasieran, disko bat prestatzen hasteko helburuarekin. Asmoak asmo, ezinezkoa gertatu zitzaien. Ivan Zabalegi bateria jotzaileak taldea uztea erabaki zuen, eta, handik gutxira, beste bateria joleak, Eneko Aranzastik, atzerrira joan behar izan zuen bizitzera. Aranzasti bera mintzo da: «Hor, momentu horretan, ni taldetik kanpo nengoen. Hau da, bi bateria jotzaileak falta ginen... Eta, hori baino lehen ere, Ezlekuak (2007) egin baino lehen, Aidak [Torres] taldea utzi zuenean... ematen zuen ezingo genuela aurrera egin».

Zailtasunak, baina, akuilu bilakatzen dira zenbaitetan, eta oraingoan ere hala gertatu da. Aranzasti Euskal Herrira itzuli zen, baina, 2016an, Joseba Poncek, azkeneko biran hirugarren gitarrista izan zenak, utzi egin zuen taldea. «Aldaketak beti dira, hasieran, kolpe bat», arrazoitu du Karlos Osinaga taldeko gitarrista eta abeslariak: «Norbaitek uzten duenean, latza izaten da. Hala izan zen Jabik [Manterola] utzi zuenean [Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak (2005) diskoan ez zuen parte hartu], baina uste dut aurre egin geniola eta, horri esker, sustraiak tinkoago ditugula. Gero Aidak utzi zuen, Ionyuk gero [Ion Yugeros], Ivanek... Beti daukagu moldatzeko zailtasuna, baina, era berean, gure artean ere konexio pertsonal handia dago, eta denok ulertzen dugu Lisabo era batean. Behin ulertuta zer lortu nahi dugun, denok moldatzen gara».

Hiru urteko etenaren ostean, 2016an hasi ziren Osinaga, Manterola (gitarra eta ahotsa), Xabi Zabala (baxua) eta Aranzasti berriro elkartzen. «Lehen ariketa izan zen bi kantu zahar hartu eta jotzea: gimnasia pixka bat egiteko eta sentsazio batzuk berreskuratzeko», oroitu du Aranzastik. Hor konturatu ziren giharra mantentzen zuela taldeak, makineria herdoildu gabe zegoela. Osinaga: «Lehen momentu horretan aurki dezakezu desastre bat, edo alderantzikoa. Eta, zorionez, ikusi genuen ondo geundela. Horrek berak konfiantza eman zigun aurrera egiteko. Lehen hiruzpalau entseguetan giro bat sortu zen, eta hori inportantea izan zen».

Bi bateriarekin jotzea izan da, ia taldearen hasieratik, Lisaboren ezaugarrietako bat. Bere soinuaren berezitasunetako bat. Entseguekin hasi zirenean, baina, Aranzasti baino ez zegoen. «Aztertu genuen, edo nik neuk, behintzat, planteatu nion neure buruari agian bateria bakarrarekin jo beharko genuela aurrerantzean». Entseguetan ere hala hasi ziren jotzen, baina, egun batean, «Txap bateria jotzen hasi», eta atzera bota zuten ideia. «Eta pentsa nik nola jotzen dudan bateria!», bota du, umorez, Osinagak. Eta gaineratu: «Sentsazio fisikoak dira askotan. Planteatu bai, baina sentitzen duzunean beste zera hori...».

Taldea osatu beharra

Bigarren bateria jotzailea behar zutela erabakita, taldea osatzea izan da «arazorik handiena», Osinagaren iritziz. Zuzenean, Borja Tovalek (Sacco) hartuko du Poncek betetzen zuen hirugarren gitarristaren lekua, eta bateriaz Sergio Gonzalez (Izaera, Sorkun) arduratuko da. «Urte hauetan askotan pentsatu behar izan dugu ea norekin konta genezakeen hau aurrera ateratzeko. Sergioren aukera hor zegoen, baina garai batean pentsatzen genuen zaila izango zela. Bigarren bateriarena kezka bat izan da...».

Lisaboren lehenengo bi diskoetan parte hartu zuen Aida Torresek, baina Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak-en ondoren taldea utzi zuen, eta geroztik Jupiter Jon taldean aritu da. Hain zuzen ere, Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen-en grabazioan berak osatu du bateria bikoa. Osinaga: «Ikusten genuen gure egoeran oso zail genuela zuzenean jotzea, eta esan genion geure buruari: 'Behintzat, egin eta graba ditzagun kantuak. Jo ahal badugu, ondo; eta, bestela, lasai'». Azken batean, taldeak «bizi» zegoela sentitu behar zuen. «Gustatzen zaigu dena lotzea, baina batzuetan ezinezkoa da. Eta zuzenekorako taldea osatu arte itxaroten bagenuen, izugarri luza zitekeen prozesua. Inportantea zen grabatzea; gero ikusiko genuen zuzenean zer egin».

Torresek gustura hartu zuen diskoaren grabazioan parte hartzeko proposamena, Osinagak azaldu duenez. «Berak ez zuen bere burua zuzenean jotzeko ikusten, baina proposamena gustatu zitzaion. Oso lagunak gara, elkarrekin hazi gara. Eta haren itzulera izan zen inoiz gertatu zaigun gauza ederrenetako bat». Aranzastirentzat ere oso berezia izan zen garai batean kide izan zuenarekin berriro elkartzea, Lisaborekin jotzen hasi zenean harengandik asko ikasi zuelako. «Bi bateria izanda, ondo barneratu behar duzu ondokoak nola funtzionatzen duen. Hori lortzen duzunean, ez da hain zaila, baina prozesu hori pasatu behar duzu... Hizkuntza bat ikasi behar duzu. Hori dela eta, Aidarekin berriro jotzea ederra izan da».

Zentzumenak miran

Animalia lotsatuen putzua disko basatia izan zen, gordina, pausarako tarte gutxi uzten zuena. Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen-ek gordetzen du bere erraietan izaera basa hori, baina matizatuagoa da bere gordintasuna, kontraste handiagokoa, pasarte pausatuagoak ere biltzen baititu barrenean. Baita batzuetan kantu berean ere —Olio tantak ezpainetan, Oroimena galdu aurretik idatzi gabeko gutuna—. «Sortzen hasi ginenean, ez genuen inolako aurrepentsamendurik edo ideiarik, baina, egin ahala, gorputzak eskatu digu pasarte geldoago horiek sartzea», azaldu du Aranzastik.

Prozesuak berak eman dio forma diskoari, eta egitura ere horren ondorio bilakatu da, Osinagaren iritziz: «Nik esango nuke aurreko diskoa nahi genuela basatia izatea. Saiatzen gara geure buruari galdetzen zer egin nahi dugun, zein kontzeptu edo egitura eman nahi diogun diskoari. Eta uste dut denok nahi genituela berreskuratu aurretik ere landuak genituen pasarte geldoago horiek». Maite Arroitajauregik ez zuen Animalia lotsatuen putzua-n parte hartu, diskoaren izaera gordinak berak ez zuelako eskatzen, baina lan berrian entzun daiteke haren txeloa. Osinaga: «Disko honetan ikusten genuen. Gainera, Maite beti egon da gurekin, maketa atera genuenetik. Guretzat, taldeko beste kide bat da».

Zazpi kantu bildu dituzte diskoan, baina gehiago zituzten eginak. «Azkenean, gure ustez borobilenak direnak jaso ditugu, eta grabatuz joan garenean joan da diskoa bera oreka hartzen, bere egitura aurkitzen».

Zentzumenei eragiten dien musika da Lisaborena, post-hardcore etiketa aise gainditzen duena. Eta baita oso fisikoa ere, Aranzastik dioenez. «Nire kasuan, behintzat, hala da. Sentsoriala eta fisikoa». Eta emozioa beren-beregi bilatu ez arren, taldearen proposamenaren parte ere bada. «Ez dugu propio bilatzen, baina hori aurkitzen dugunean gustura sentitzen gara. Modu inkontzientean bada ere, bilatuko dugu!», gaineratu du Osinagak.

Bilaketa lana ere badago-eta Lisaboren sormen prozesuan. Eta ez bakarrik sortzerakoan; baita gerora ere, hori bera grabatu edo zuzenean jo behar dutenean: «Ideia batzuk momentuan sortzen dira, baina, beste batzuetan, berriz, badakizu hor atzean daudela, eta ez dakizu haiengana nola iritsi. Era berean, batzuetan, diskoa bukatzean, badakizu egon dela momentu bat non lortu duzun sentsazio bat. Deskodetze ariketa bat egin behar duzu, jakiteko gauza jakin bat nola, noiz eta zergatik lortu duzun. Ez da kontu teoriko huts bat; fisikoa eta sentsoriala ere bada», azaldu du taldeko kantari eta gitarristak.

Martxel Mariskalen hitzak

Aurreko lan gehienetan bezala, Martxel Mariskalek jarri dizkie hitzak Lisaboren musika eztandei, eta, izenburuak berak dioen moduan, edertasuna haien ardatzetako bat den arren, irudi gordinak, dramatikoak eta ilunak nonahi azaltzen dira hitz artean. Ez da izan, baina, ideia jakin baten gainean idazteko eskaera bat, eta bai, berriz, hartu-eman sendo bat, «gero eta sakonagoa» dena, Osinagaren ustez: «Musikak eta ahots lerroak eginak genituela, haren etxean egon ginen, eta hasi ginen hitzen inguruan hizketan: 'Hau ondo dago', 'Irudi hauek gustuko ditugu'... Inportantea da hori, nahi duzuna esan ahal izatea. Horrela, hitzak forma hartuz joaten dira».

Hitzak eta musika txertatzen dituztenean hartzen baitu «denak bere zentzua», Osinagaren iritziz: «Orduan hasten gara diskoa ikusten; ordura arte, ez. Agian, sortze prozesuaren bi parte ezberdin dira musika eta hitzak, baina Martxelen testuak jasotzen ditugunean ikusten dugu haiek gabe ez garela ezer!».

Diskoak hiru hilabete daramatza kalean, eta kritika oso onak jaso ditu orain arte. Badok atariak musika kritikarien artean eginiko bozketa batean, urteko diskorik onena izendatu zuten, eta beste zenbait hedabidek ere 2018ko lan aipagarrienen artean sartu dute. Horrekin gustura daude taldekideak, baina uste dute kritikak beren lekuan jarri behar direla: «Egia da kazetari batzuen gustukoak izan garela, eta horiek borrokatu direla gure alde. Baina badakigu, era berean, guk baino onarpen handiagoa dutela beste musikari batzuek. Badakigu non gauden».

Oraingoz, zuzenekoak dituzte miran; lehendabizikoa, bihar bertan, Donostian. Zazpi kontzertu dituzte finkatuak, baina ez da bira itxi bat, eta jotzen segitzeko asmoa dute. Oholtza gainekoa baitute, «alderdi fisikoan nekagarria izan arren», pizgarri nagusietakoa, Osinagaren arabera: «Goza dezagun! Momentu jakin batzuetan denok pentsatu dugu agian ezingo genuela gehiago jo. Eta, guretzat, zuzenean jotzea izugarria da!».]]>
<![CDATA[Isiltasuna langai zuen musikaria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1990/025/003/2019-02-27/isiltasuna_langai_zuen_musikaria.htm Wed, 27 Feb 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1990/025/003/2019-02-27/isiltasuna_langai_zuen_musikaria.htm
Talk Talk-en garapena etengabea izan zen. The Party's Over (1982) lehen diskoak, artean, garai hartako beste talde batzuekiko antzekotasunak zituen —Duran Duran, baina It's My Life (1984) eta The Colour of Spring-ek (1986) bestelako soinu landuagoak biltzen zituzten. Spirit of Eden (1988) eta Laughing Stock (1991) azken lanek, berriz, sakondu egin zuten taldeak hartutako norabidean, eta askok jotzen dituzte urte batzuk geroago loratuko zen post-rock eszenaren aitzindari. Hollisek, nolanahi ere, ez zuen inoiz ikusi bere taldea mugimendu jakin baten parte: «It's My Life egin genuenean, sintetizadoreen mende geunden, baina horrek ez du esan nahi synth-pop talde bat garenik. Sintetizadoreak erabili genituen alderdi ekonomikotik aukera bakarra genuelako».

Taldea desegin ostean, disko bakarra kaleratu zuen bere izenean, bere lanik pausatuena. Isiltasunaren aldeko aldarria, inondik ere: «Beti pentsatu dut hobe dela nota bat, bi baino. Eta bi, hiru baino. Isiltasuna da langairik onena».]]>
<![CDATA[Mark Hollis, Talk Talk taldeko abeslaria, hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/163313/mark_hollis_talk_talk_taldeko_abeslaria_hil_da.htm Tue, 26 Feb 2019 11:38:31 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/albisteak/163313/mark_hollis_talk_talk_taldeko_abeslaria_hil_da.htm <![CDATA[Gaurko eta betiko musikak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/036/001/2019-02-24/gaurko_eta_betiko_musikak.htm Sun, 24 Feb 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1944/036/001/2019-02-24/gaurko_eta_betiko_musikak.htm We're Your Friends, Man disko berriak (2018), nahiz eta The Bevis Fronden oinarriak biltzen diren lan bikoitz eta sakon horretan. Edo, agian, horrexegatik beragatik.

The Bevis Frond. Baina izan zitekeen Nick Saloman ere. Orain dela urte gutxira arte, behinik behin. Abeslari, gitarrista, konpositore eta taldeko buru da gaur egun, baina, garai batean, taldearen hastapenetan, hori guztia eta gainerako dena ere izan zen. Berak jo zituen tresna guztiak (gitarra, baxua, teklatua, bateria...) The Bevis Fronden lehenengo diskoetan, eta, horrek berak behartuta, estudioko proiektua zen. Pixkanaka, ordea, taldekideak batzen joan da, neurri handi batean zuzenean jo ahal izateko, eta, azken lanetan, talde finkoa bildu du bere inguruan: Ade Shaw (baxua), Paul Simmons (gitarra) eta Dave Pearce (bateria).

Psikodelia: The Bevis Fronden izena aipatu eta segidan burura etortzen den hitza. Salomanek ez du inoiz ezkutatu 1960ko hamarkadaren bigarren erdian sortutako musika mugimenduarekiko hurkotasuna, baina, aldi berean, murriztailea litzateke haren musika apal hertsi batean kokatzea. «Asko gustatzen zait psikodelia, baina beste musika asko ere gustatzen zaizkit. Nahiko nuke atsegin ditudan gauza horien guztien arrastoak egotea The Bevis Fronden musikan», argitu du Salomanek. Izan ere, bere burua urrun ikusten du 80ko hamarkadaren erdialdean —taldea sortu zenean— garageak eta psikodeliak izandako berpiztetik: «Inoiz ez gara izan revival talde bat; pentsatu nahiko nuke gaur egungo kantuak egiten ditugula, nahiz eta iraganeko musikak eragindakoak izan».

Psikodeliaren eragina agerikoa izan arren, The Bevis Frondek folketik ere edaten du, eta hori nabarmena da azken diskoko hainbat kanturen giroan: Little Orchestras, Venom Drain, We're Your Friends, Man, Mad Love. Gainera, bereganatu du Jimi Hendrixek nahiz Neil Youngek gitarra elektrikoari eman zioten adierazkortasun gaitasuna ere —You're On Your Own azken diskoa ixten duen hamahiru minutuko epopeiak ezerk baino hobeto azaltzen duena—. Betiere, begirada britainiar batetik landua, Salomanek aspaldi The Bevis Fronden musika definitzeko azaldu zuen moduan: «Taldea saiakera bat da Jimi Hendrix, The Wipers eta The Byrdsengana ikuspuntu britainiar batetik hurbiltzeko».

Gitarrista, gaztetxotatik

The Bevis Frond haren proiektu luze eta sendoena bilakatu bada ere, Nick Salomanek (Londres, 1953) beste hainbat proiektutan lan egin zuen aurretik. 10 urte zituenerako «nahiko ondo» jotzen zuen gitarra, eta urte haietan ezagutu zituen The Beatles, The Rolling Stones, The Pretty Things, The Kinks eta pop-rock britainiarrari nortasun zeinu propioak eman zizkioten beste hainbat talde. «Gero, 66an, Hendrix eta Cream entzun nituen, eta horrek dena aldatu zidan. Izugarri maite nuen eszena psikodelikoa; bai britainiarra, bai amerikarra. Eta, 15 urterekin, kontzertuetara joaten hasi nintzen».

Adin horrekin sortu zuen bere lehenengo taldea, The Museum, gerora The Bevis Frond Museum bilakatu zena; baina, proiektu hura amaituta, bakarlari gisa edo bikote baten parte zela aritu zen zuzenean. Oddsocks taldea sortu zuen 1973an —Sweet Folk & Country zigiluak Men of The Moment LPa kaleratu zion—, eta, Londresera itzulita, The Von Trap Family taldea sortu zuen, Ingalaterrako hiriburuan puri-purian zegoen punk mugimenduaren eraginpean. 1982an, moto istripu larri bat izan zuen Salomanek, eta horrek dena birplanteatzera eraman zuen: «1986an, 33 urte nituen, eta Miasma izeneko disko bat ekoitzi ahal izan nuen nik neuk. Neure buruari The Bevis Frond deitura jarri nion, beti gogoko izan nuelako izen hori. Azken batean, hasierara bueltatzea bezala zen, baina nik nahi nuena egingo nuen. Inolako konpromisorik gabe. Gainerakoa historia da».

Historia bizia, inondik ere, We're Your Friends, Man lanak erakusten duen moduan.]]>
<![CDATA[Joan Baez eta Jamie Cullumekin hasiko da Donostiako 54. Jazzaldia]]> https://www.berria.eus/albisteak/163138/joan_baez_eta_jamie_cullumekin_hasiko_da_donostiako_54_jazzaldia.htm Thu, 21 Feb 2019 13:39:47 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/albisteak/163138/joan_baez_eta_jamie_cullumekin_hasiko_da_donostiako_54_jazzaldia.htm webgunean eta Donostia Kulturaren atarian. ]]> <![CDATA[Beret, Maikel Delacalle eta Toteking, Donostia Festibalean]]> https://www.berria.eus/albisteak/163084/beret_maikel_delacalle_eta_toteking_donostia_festibalean.htm Wed, 20 Feb 2019 14:34:35 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/albisteak/163084/beret_maikel_delacalle_eta_toteking_donostia_festibalean.htm Donostia Festibalak, eta eremu horretan kokatzen da Beret espainiarraren proposamena. Apices bere hirugarren diskoan reggae, rap eta dancehall erritmoak dira nagusi. Jaialdiko eguneko sarrerak gaur jarriko dituzte salgai 32 eurotan. Bi egunetarako bonoa 45 eurotan eskura daiteke. Dabadaban, berriz, Antifan, La Plata eta Melenas taldeek joko dute. Jaialdian izango dira, halaber, aurretik iragarritako hainbat musikari: La Pegatina, Mala Rodriguez, Carolina Durante, Lagrimas de Sangre, Tremenda jauria, Ayax y Prok, Gatibu, Iseo & Dodosound with The Mousehunters, Bad Gyal... ]]> <![CDATA[Juanmi Gutierrez zinemagilea hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/162987/juanmi_gutierrez_zinemagilea_hil_da.htm Mon, 18 Feb 2019 14:48:59 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/albisteak/162987/juanmi_gutierrez_zinemagilea_hil_da.htm Juanmi Gutierrez (Errenteria, Gipuzkoa, 1945) zinemagile zendu da. "Goian bego, Juanmi Gutierrez. Zinemagile errenteriarrrak Zinemaldian estreinatu zituen bere pelikuletatik hamar, 1979an bere hautaketa batzordeko kidea izan zen, eta beti, ikusie entusiasta izan zen. Besarkada handi bat Pello semeari, senitarteko eta lagun guztoi". Bruselako Insas eskolan egin zituen zinemako goi ikasketak, eta super 8 mm-ko film labur ugari egin zituen bere ibilbidearen hastapenetan. Gerora Donostiako Herri Irratian egin zuen lan, eta HABEk sustatutako Bai Horixe! euskara ikasteko bideoak zuzendu zituen 1980ko hamarkadaren hasieran. Eusko Ikaskuntzako Zinema Sailaren presidentea izan zen, eta zinema eskolak ere eman zituen Donostiako hainbat kultur zentrotan. 1982an, berriz, Ikuska saileko lanetako bat zuzendu zuen. Hainbat liburu ere argitaratu zituen; horien artean azkena Fernando Larrurkerti buruz idatzitakoa Carlos Roldanekin elkarlanean:Desde la frontera: el cine de Fernando Larruquert Dokumentala landu zuen beste ezeren gainetik, eta beti erakutsi zuen ikuspegi sozial handi bat. 2016an OIhalak adarretan Armeniari eta herri horren kulturari buruzko dokumentala Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu zuen, Donostian, eta honakoa adierazi zuen: "Ezagutzen ez ditugun errealitateetara hurbiltzeko ideia beti dago hor. Armenia guretzat duela urte eta erdi erabat ezezaguna zen, eta, hara turista gisa joatean, sekulako aberastasuna zuen errealitate bat zegoela jabetu ginen, eta, gainera, ez ziela soilik haiei eragiten, baita guri ere, armeniarrekin elkarbizitzen dugun heinean". ]]> <![CDATA[Zaleekin partekatzeko garaia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/028/001/2019-02-15/zaleekin_partekatzeko_garaia.htm Fri, 15 Feb 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1877/028/001/2019-02-15/zaleekin_partekatzeko_garaia.htm Ikusi Arte Tour 2019 bira luzeari, taldeak «etenaldi mugagabea» hasi aurretik egingo duen kontzertu sortari. Abenduaren 12an ohar baten bidez erabakia jakinarazi zutenetik jaso duten «maitasun tsunamiari» erantzungo diote horrela. «Zaila da azaltzea bi hilabete hauetan jaso dugun guztia. Sarrerak lortzeko sortutako ilarak, oharra zabaldu genuen egunean webgunea kolapsatu izana... Hori guztia emozionalki kudeatzea ez da erraza izan». Gorka Urbizu taldeko abeslari, gitarrista eta kide historikoaren hitzek laburbiltzen dituzte, beste ezeren gainetik, Berri Txarrak-en agurrak zaleen artean ez ezik taldekideengan ere eragin dituen sentimenduak.

David Gonzalezek (baxua) eta Galder Izagirrek (bateria) lagunduta azaldu zen Urbizu, atzo goizean, Lekunberriko (Nafarroa) Plazaolako Kantinan prentsaren aurrean egindako agerraldian. Oharra zabaldu zutenetik apenas eman duten elkarrizketarik, eta ikusmina agerikoa zen, batetik, birako datak iragarri behar zituztelako, eta, bestetik, taldearen jardunaren eteteaz ere hitz egin behar zutelako.

Taldeak gaur hasiko du bira, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Astran, eta azaroaren 22an eta 23an amaituko du, Iruñeko Nafarroa Arenan emango dituen azkeneko bi kontzertuekin. Data horien artean, Euskal Herrian, Europan, AEBetan, Mexikon eta Asian ariko da, eta dagoeneko 40tik gora kontzertu ditu hitzartuak. Nolanahi ere, datozen hilabeteetan joango dira hitzartuz eta iragarriz beste saio batzuk.

Biraren lehenengo parteari Beude izena jarri diote, Infrasoinuak diskoko izen bereko kantuari erreferentzia eginez. Izan ere, taldearen ibilbideari modu estuan lotuta egon diren guneetan egingo dute biraren lehen parte hori. Gero Europan ariko dira (Herbehereak, Alemania), eta maiatzean AEBetara eta Mexikora egingo dute jauzi. Udan, hainbat festibaletan parte hartzeko aukera izango dute, eta, irailean, sei-zazpi eguneko bira egingo dute Asian. Oraingoz, Japonian dute lotua kontzerturen bat, baina Korean eta Txinan ere jotzeko gogoz daude. Izagirre: «Aniztasun estilistiko handia egongo da. Udako jaialdi handi oso ezberdinetan ariko gara, baina baita areto txiki eta gaztetxeetan ere. Horrek erakusten du taldearen kameleoi izaera; jai bakoitzarentzako jantzi egokia daukagu».

Horri lotuta, eta ikusita orain arte Euskal Herrian iragarritako kontzertuetarako sarrera guztiak saldu direla, «kontzertu erraldoi bat» egiteko asmoa ere azaldu zuen Urbizuk. «Ikusi dugu kontzertuak lotu ahala sarrerak agortzen joan direla. Beude birakoak molde zaharrean jarri genituen salgai, eta ordubetean saldu ziren. Zur eta lur utzi gaitu horrek, eta uste dugu zaleekin zorretan gaudela». Horri erantzun nahiko lioke kontzertu handi horrek, Izagirreren arabera, asmoa bailitzateke Berri Txarrak-en zalerik ez gelditzea taldea ikusteko aukerarik gabe.

Kontzertu asko eta ezberdinak ematea da taldekideen nahia, eta horretara bideratu dituzte entseguak ere. Ahalegin handia izaten ari da, Gonzalezen esanetan: «Berri Txarrak-en musika ibilbide osoarekin ari gara lanean, 80 bat kanturekin. Hainbeste kontzertu izanik, kantu zerrendak ere askotarikoak izango dira, eta aspaldi jo gabeko kantuak ere joko ditugu».

Lehen pertsonan

Abenduaren 12an zabaldutako oharra lehen pertsonan idatzita zegoen, Urbizuk erabaki duelako, «taldekideekin hitz egin ondoren», Berri Txarrak-ek atseden hartu behar zuela. «David eta Galder ulerkorrak izan dira, eta hori eskertu behar diet, horrelako erabaki bat zaila eta gogorra bada, are eta gogorragoa delako zuk zeuk hartu ez duzunean». Aitor Goikoetxearekin, Mikel Lopez Rubio-rekin eta Aitor Orejarekin batera sortu zuen Urbizuk Berri Txarrak, 1994an, eta, ondorioz, berari egokitu zaio «25 urtez proiektuaren atzean» egotea, eta horrenbestez, erabakia hartzea.

Abenduan eman zuten erabakiaren berri, baina ez da bat-batean hartutakoa izan. «Ez da beroaldi bat izan; mahai gainean zegoen aukera hori», zehaztu zuen Urbizuk, eta 2018an izandako hiru mugarri aipatu zituen. Lehenengoa, orain dela urtebete Zeelanda Berrian emandako kontzertu bat. «Han egin genuen Berri Txarrak-en 1000. kontzertua. Antipodetan. Hor bazegoen seinale bat». Gerora, Madrilgo Riviera eta Bartzelonako Razzmatazz aretoak bete zituzten, eta, jarraian, 10.000 lagun bildu zituzten Barakaldoko (Bizkaia) BECen. «Kontzertua amaitu ondoren, hoteleko ohean nengoela, leihotik ikusten nuen neonezko kartel bat 'Eta orain, zer?' zioena», adierazi zuen, umorez, abeslariak. «Horiek denak seinale moduan hartu izan ditut».

25 urte hauetan lan handia egin dutela eta horrek bere fruituak ekarri dituela, baina horrek berak «neke bat, higadura bat» pilatu diola aitortu zuen Urbizuk atzoko agerraldian. «Ibilbide osoan senari jarraitu diogu, eta orain senak esaten zidan momentu egokia izan zitekeela hau aro bat itxi eta berri batzuk irekitzeko».

Izan ere, taldea momentu on batean utzi nahi izan dute. «Esan daiteke taldea hilzorian zegoela 2009an, eta, hamarkada bat geroago, agian bere momenturik onenean dagoela. Alde horretatik, Davidekin eta Galderrekin egindako bidea izugarria izan da. Opari bat». Alde horretatik, Urbizuk uste du «pribilegioa» dela taldea uzteko erabakia «norberak nahi duenean» hartzea. «Horregatik nahiko genuke bira hau ez hartzea atsekabez. Kontrakoa baizik. 25 urte egin ditugu, eta lorpen hori kolektiboa ere bada, gure ekosistema kultural honetan denok jartzen dugulako geure aletxoa. Uste dut hori ospatzeko eta zaleekin partekatzeko modukoa dela».

Iraun ala bizi

«Talde honek exijitzen dizun dedikazioak, denborak, sobreesposizioak, ardurak, autoexijentzia mailak... pisu handia dute, eta hor egoteko ezinbestekoa da hirurok % 100ean egotea». Urbizuk argi adierazi zuen ez dela taldearekin jotzeaz aspertu edo nekatu, Berri Txarrak-ekin jotzea baita «gehien» gustatzen zaiona. «Baina ez dut neure burua behar besteko indarrez ikusten talde honen hurrengo urrats artistikoa pentsatu, idatzi, garatu eta gauzatzeko. Talde honek ez du diskorik egin besterik gabe egiteagatik edo kontzertuak lotu ahal izateko. Bizi ala iraun. Dikotomia horretan taldeak garbi izan du zer aukeratu. Ez gara irauteko aritu; bizi egin izan ditugu gauzak, eta musikalki gauza asko egin ditugu. Baina horrek eskatzen dizu dedikazio bat».

Taldearen jarduna eteteko hartutako erabakiak ez ditu ezustean harrapatu Izagirre eta Gonzalez, eta errespetuz hartu dute: «Kiroltasunez daramagu. Bere erabakia onartzen dugu, eta ez dugu askoz gehiago esateko», esan zuen bateria jotzaileak. Gonzalezek, berriz, aitortu zuen ez dela erraza izan erabakia onartzea. «Azken batean, pertsona bakarrak hartutako erabakia da. Gorkarentzat oso zaila izan da erabakia hartzea, baina Galderrentzat eta niretzat ere bai erabaki hori onartzea. Baina bakoitzaren energia ezberdina da, eta jakin behar da ulertzen. Gorkak eta taldeak egin duten bidea ikusita, eta nik neuk diodan errespetua kontuan izanda, egoerak eskatzen duen moduan jokatu behar duzu taldeak izan dezan bukaerarik onena».

Jaio. Musika. Hil (2005) diskoa prestatzeko garaian hartu zuen Urbizuk bere orduko lana utzi eta musika ogibide bilakatzeko erabakia. Eta ezagutu ditu lanbidearen alderdi guztiak. «Geure ardurapean egin dugu guztia; ez bakarrik kantuak egin eta jo: birak lotu, diskoak fabrikatu... Horrek ere izan du eragina erabakian».

Hala ere, erabakia hartzeko orduan, garrantzi handiagoa izan du «sortzen jarraitzeko» gogoak. «Senak jarri nau ataka baten aurrean. Sortzaile bezala hazteko, nire bizitzaren ardatza izan den taldea alde batera utzi behar dut. Gogorra izanagatik, hori da barruak eskatzen didana». Aurretik ere aritu izan da, Berri Txarrak-ek utzi dizkion tarteetan, beste proiektu batzuetan (Peiremans, Katamalo), baina oraingoan bestelakoa du asmoa. «Etorriko denari merezi duen denbora eman nahi diot». Hala ere, ez zuen geroari buruzko argibide asko eman nahi izan. «Ez daukat argi. Bakarkakotik gertu egongo da, baina bakarrik ere ez naiz arituko».]]>
<![CDATA[Urbizu: "Musikari gisa hazteko, nire bizitzako taldea izan dena baztertu behar dut"]]> https://www.berria.eus/albisteak/162841/urbizu_musikari_gisa_hazteko_nire_bizitzako_taldea_izan_dena_baztertu_behar_dut.htm Thu, 14 Feb 2019 07:13:33 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/albisteak/162841/urbizu_musikari_gisa_hazteko_nire_bizitzako_taldea_izan_dena_baztertu_behar_dut.htm agur esateko erabakia, eta gaur Urbizuk berak aitortu duenez "lehen pertsonan" hartutako erabakia izan da, beti ere, taldekideekin hitz eginda. "Hau ez da bat-batean hartutako erabaki bat izan. Mugarri batzuk izan dira urte osoan". Hain zuzen ere, hiru data azpimarratu ditu. Batetik, iazko neguan taldeak bere 1.000. kontzertua eman zuen Zeelanda Berrian. "Efemerideak beti gustatu izan zaizkit, eta juxtu 1.000. kontzertua Antipodetan izatea... hor bazegoen seinale bat", gogoratu du Urbizuk. Handik gutxira Madrilgo Rivieran eta Bartzelonako Razzmatazz aretoak gainezka zirela jo zuten, eta "asebete" sentsatzioarekin amaitu zuten, eta gerora 10.000 lagun bildu zituzten Barakaldoko (Bizkaia) BECen. "Kontzertuaren amaieran , hoteleko ohean nengoela, leihotik ikusten nuen neoizko kartel bat 'Eta orain, zer'? zioena", adierazi du umorez Berri Txarrak taldeko abeslariak. Mende laurdena egin du Urbizuk taldean, eta nekatuta dago. Pozik agertu da, hala ere, lortutakoagatik: "2009an hilzorian zegoen taldea, eta hamar urte geroago bere une gozoenean dago. Eta ederra da une horretan uztea". Gogora ekarri du Lekunberriko frontoian emandako lehen kontzertu hura ere. "Jaiak ziren eta berbenak etenaldia egin zuen momentua baliatu genuen inori ezer esan gabe jotzen hasteko. Han zegoen jendea etorriko zen itxaropena genuen, baina porrota izugarria izan zen". Taldekideek iragarri dute izango dela aukerarik Berri Txarraken kontzertuetara joateko, baina baita aitortu ere errazagoa dela sarrera bat lortzea Sidneyn Euskal Herrian baino. Hala, denek aukera izan dezaten "Berri ikusteko" dagoeneko beste 40 kontzertu inguru lotzeko lanetan ari dira, aurrez iragarritakoez gain. Nazioartean ere ibiliko dira. Maiatzean AEB eta Mexikon izango dira, eta irailean Asian. Ikusi Arte Tour biran espazio oso ezberdinetan joko dute, gaztetxe nahiz jaialdi handietan, eta kontzertuak ere ezberdinak izango direla jakinarazi dute. Gonzalezek esan duenez, 80 kantuko errepertorio bat lantzen ari dira, taldearen ibilbideari errepasoa eman nahian. ]]> <![CDATA[Ezagutzak behar duen espazioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1941/032/001/2019-02-13/ezagutzak_behar_duen_espazioa.htm Wed, 13 Feb 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1941/032/001/2019-02-13/ezagutzak_behar_duen_espazioa.htm Biharko liburutegi guztiak erakusketak ibilbide bat proposatzen du mundu osoko 11 liburutegi eta kultura zentrotan barrena, eta horiekin harremanetan jartzen ditu hamalau arte proposamen. Erakusketa gaur zabalduko dute, eta ekainaren 1era arte egongo da irekita.

Etengabeko garapenean dagoen kontzeptua da liburutegiarena, Jordi Carrion komisarioaren arabera, nahiz eta pertsona bakoitzak liburutegiaren ikuspegi bat duen: «Liburutegia izan daiteke haurtzarokoa, bakoitzak etxean duena, auzokoa... Baina hori ere garatzen ari da, eta liburutegia beste forma batzuk ari da hartzen digitalizazioarekin: Youtube, Netflix, Spotify...». Carrionek uste du bi «galaxia» horiek, «Gutembergena eta digitala», elkar ulertzera kondenatuak daudela.

Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa areto osoa hartzen du proiektuak, eta liburutegiak barnean biltzen dituen kontzeptu ugari jasotzen ditu: saiakera, dibulgazioa, kultura, artea... Hibridoa da, alde horretatik, Alexandriako liburutegia, historiako lehen liburutegi erraldoia izan zen bezala. «Alexandriako liburutegia erakustaretoa izan zen, baina baita kontserbaziorako eta gurtzarako lekua ere. Mediateka bat zen, gune hibrido bat, zeinetan ikerketa, irakurketa eta transkripzioa landu zituzten».

Bakuninen liburuak

Erakusketa aretoaren erdigunean Koldo Mitxelena Kulturunearen maketa bat jarri dute, eta, ondoan, apal batzuk, KMKko liburutegian daudenen berdinak. Eta, hormaren bestaldean, Karmelo Bermejo euskal artistaren (Malaga, Espainia, 1979) bideo bat. Bertan, Bermejok berak landutako ekintza bat ikus daiteke: Ray Bradburyren Fahrenheit 451 nobelari keinu bat eginez, Mijail Bakunin pentsalari anarkistaren 3.000 liburu erosi, eta plaza batean erre zituen. Erosketa handi horrekin, baina, Bakuninen lanak gehien saldutako liburuen zerrendetan sartu ziren, eta horrek, gurpil batek bezala, bestseller bihurtu zituen une batez.

Handik oso gertu, Ignasi Aballiren (Bartzelona, 1958) Entziklopedia obra jarri dute. Egurrezko altzari bat, finean, egurrezko 114 liburu ale biltzen dituena. Urte askoan etxe askotan izan diren entziklopedia erraldoien isla gisa. Aballi: «Entziklopediak dira gizateriaren ezagutzaren biltegiak, gizakiaren ezagutzaren inbentarioa egiten dutenak. Kontainer hermetikoki itxiak». Kultur edukiak baino gehiago, entziklopediaren apaingarri izaerak pizten du Aballiren arreta: «Koadro bat dirudi».

Beste gela batean, Aby Warburg arte historialariak XX. mende hasieran sortu zuen liburutegiaren gaineko erreferentziek —30eko hamarkadaren hasieran eta nazismoaren beldurrez, Londresera eraman zituzten liburutegia osatzen zuten 60.000 aleak— bat egiten dute Alicia Framisen (Bartzelona, 1967) Debekatutako liburuen gela obrarekin. Bunker moduko batean sartu ditu historian non edo non zentsuratu izan dituzten liburuak, eta eserlekuak jarri ditu libururen bat hartu eta irakurtzera gonbidatuz.

'Kapitala', berridatzia

Milena Bonilla (Bogota, 1975) duela ia hamabi urte hasi zen, «ezkerrak jasaten zuen estigmatizazioaren ondorioz», Kapitala / Ezkerrarekin trebeziaz idatzitako eskuizkribua proiektua lantzen. «2016ko bake prozesua hasi arte, Kolonbian egon da munduko gerrilla marxistarik zaharrena. Eta denbora horretan guztian, Marxen obrak argitaratu izan dira, baina beti itzulpen laburtu eta eraldatuetan». Bonillak berak zeharka izan zuen marxismoaren berri, estrukturalisten eta Frankfurteko eskolakoen bitartez, eta erabaki zuen Kapitala «berridatzi» behar zuela. Horren emaitza da obra, hainbat euskarri hartu dituena. 4,50 x 1,50 metroko mihise batean eskuz idatzi ditu Kapitala-ren lehen kapituluak, eta, horri lotuta, liburuaren hiru argitalpen egin ditu. Batetik, «luxuzkoa»: liburukotea, urrezko ertzak dituena eta azalean Marxen beraren eskuz egindako erretratu bat dakarrena. Bestetik, argitalpen estandarra. Eta, azkenik, «autopirateatutakoa», libreki banatu duena material komunista eta anarkista zabaltzen den guneetan. Horren guztiaren osagarri, ezker eskuz idatzitako Kapitala-ren ale bat ere bada erakusketan.

Erakusketaren korridore luzeetako bat oso-osorik hartzen du Maider Lopezen (Donostia, 1975) Orri-markatzailea obrak. Duela zenbait hilabete, deialdi publiko bat egin zuen jendeak markatzaile gisa erabili izan dituen tresnak jasotzeko, eta milaka objektu jaso zituen: tren txartelak, hostoak, azukre poltsak, Realaren 1994ko bazkide txartela, Massive Attack taldeak Donostian 1998an eman zuen kontzertuaren sarrera... baita II. Mundu Gerraren garaian gizonezko batek emazteari bidali zion gutun bat ere. Denak, orri markatzaile izan direnak.

Markatzaileak panel zabal batzuetan bildu ditu Lopezek, baina Consonnik argitaratutako Chris Krausen Video Green liburuaren aleetan ere sartu ditu. «Horrela, konexio bat sortuko da irakurlearen eta objektu horren bidez oroitzapen bat izango duen pertsonaren artean».]]>
<![CDATA[Garai baten zertzelada inpresionistak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/024/001/2019-02-08/garai_baten_zertzelada_inpresionistak.htm Fri, 08 Feb 2019 00:00:00 +0100 Mikel Lizarralde https://www.berria.eus/paperekoa/1872/024/001/2019-02-08/garai_baten_zertzelada_inpresionistak.htm normaltasuna transmititzen dute beste ezeren gainetik, bizitzaren eta sormenaren esparrura eramaten duten normaltasuna. Ez dute inoiz hit handirik lortu, ez dute mainstream-era jo, baina ez dira, aldi berean, esperimentalismo hutsean erori. Eta, hala eta guztiz ere, esperimentalak, zuzenak, goxoak, basatiak eta melodia zaleak izan dira ia 35 urteko ibilbidean. Batzuetan, alde batera lerratuagoak; besteetan, bestaldetik hurbilago. Yo La Tengo dira, eta bihar Donostiako Viktoria Eugenia antzokian joko dute, sarrera guztiak salduta daudela.

Aitortza jaso ere egin duen arren, taldearen ibilbidea pausatua izan da Kaplanek eta Hubleyk osatutako bikotea 1984an eratu zenetik. Beti beren martxan; beti beren abiadan. 1990eko hamarkadaren hasieran, eta distortsioz gainezka egiten zuten gitarrek protagonismoa hartu zutenean, Sonic Youth, Dinosaur Jr., Nirvana eta abarrekin agertu behar izan zuten musika aldizkarietako orrialdeetan. Post-rockak arreta piztu zuenean, berriz, taldearen zenbait metrikak eta melodia abstraktuk lekua aurkitu zuten etxe horretan. Baina, denboraren perspektibarekin eta abestiz osatutako hamabost disko luze altzoan dituela —taldeak grabatuak ditu pare bat soinu banda ere—, Yo La Tengok oso berea den proposamen bat eratu du; une jakin bakoitzean erakuts ditzakeen adar ezberdinek ezkutatzen ez duten zuhaitz sendoa.

Adar horietan azkena da There's A Riot Going On (2018), Yo La Tengok bere berezko munduan segitzen duela adierazten duen diskoa. Hanka bat iraganean eta beste bat geroan. Orainari bizkarrik eman gabe. Sly and The Family Stonek 1971n argitaratutako izenburu bereko disko borrokalariari egindako keinuak erakusten du Kaplan, Hubley eta McNew garaian garaiko gertaerek ukitzen dituztela, nahiz eta hori askotan ez izan agerikoa beren hitzetan. Kaplan: «Dena oso bat-batekoa izan da, eta horrek esan nahi du, kantu hauek guztiak garai batean bildu ditugunez, garai hori bera islatzen dutela, eta antzeman daitekeela zer esan nahi genuen». Eta esaten dutena euren erara esaten dute, ahotsa askorik altxatu gabe. «Ez dut uste arau bat dagoenik protesta kantuetarako, zeinak behartzen zaituen megafono batekin oihu egitera. Ezingo genuke eraman horrelako klixe batera makurtu beharra».

Inprobisaziotik abiatuta

Diskoaren sorkuntza prozesua oso bat-batekoa izan dela dio Kaplanek; izan ere, aurrez pentsatu gabeko lana da There's a Riot Going On. Ezarian-ezarian forma hartu duen diskoa. Ia-ia, istripu bat. Far from the Tree filmaren soinu banda egiten igaro zituzten hilabete batzuk, eta, eginbeharrak amaituta, hirurek segitu zuten ideiak —horietako asko garatu gabekoak eta nahiko abstraktuak— grabatzen, asmo jakinik gabe. McNewk umorez aitortu duenez, ez zuten inoiz pentsatuko hala osatuko zutenik disko bat: «Behin hala entzun nuen: 'Fleetwood Mac taldekoak inolako materialik gabe iritsi ziren estudiora'. Eta pentsatzen duzu: 'Zer? Erotuta daude?'. Baina kontua da guk geuk ere modu horretan grabatu dugula. Inprobisatzen hasi ginen, eta dena izan zen oso bat-batekoa. Aurrera egin ahala joan ginen dena konpontzen eta atontzen». John McEntire soinu ingeniariari egokitu zitzaion horri guztiari forma ematea.

Yo La Tengoren alderdi esperimental eta atmosferikoena azaleratzea ekarri du horrek, taldeak bere diskoetan barreiatu izan dituen pop kantu itsaskor, zuzen eta gitarra zaleen kaltetan —ez da hemen Tom Courtenay, Sugarcube eta Nothing to Hide bezalakorik, ezagunenetakoak aipatzearren—. Diskoan badira une erabat atmosferikoak (Shortwave), molde akustikoetan bustitzen diren ambient giroak (Dream Dream Away), baita kantu eta kantu artean zubiak eraikitzen dituzten vintage melodiak ere (Esportes Casual). Eta, horiekin batera, Hubleyk eta Kaplanek beren ohiko goxotasunez abesten dituzten kantu xume bezain iradokitzaileak (Shades of Blue, For You Too). Baina, taldeak melodia gogoangarriak egiteko duen gaitasuna agerikoa den arren, Yo La Tengoren diskorik inpresionistena da There's a Riot Going On, You are Here-ren hasieratik, kantuz kantu, ahaire goxo bezain misteriotsuak zabaltzen dituen disko barnerakoia. Entzuleari bere erraietan apurka-apurka sartzeko gonbidapena egiten dion lana.

KONTZERTUA

Non: Viktoria Eugenia antzokian, Donostian.

Noiz: Bihar, 20:00etan.]]>