<![CDATA[Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 02 Oct 2022 22:08:01 +0200 hourly 1 <![CDATA[Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Etxe barruko bizitza txatalak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/026/001/2022-09-23/etxe_barruko_bizitza_txatalak.htm Fri, 23 Sep 2022 00:00:00 +0200 Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1891/026/001/2022-09-23/etxe_barruko_bizitza_txatalak.htm Daijiga umule pajinnal / The Day a Pig Fell Into the Well-ekin egin zuen debuta zuzendari korearrak (1996), eta nazioarteko jaialdi garrantzitsuenen aitortza irabazi duten beste hainbat lan sinatu ditu urteotan, hala nola Hahaha (2010), U ri Sunhi / Our Sunhi (2013), Ji-geum-eun-mat-go-geu-ddae-neun-teul-li-da / Right Now, Wrong Then (2015), Domangchin Yeoja / The Woman Who Ran (2020) eta So-seol-ga-ui Yeong-hwa / The Novelist's Film (2022). Zinemaldiak ere zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorrarekin saritu zuen Dangsinjasingwa dangsinui geot / Yourself and Yours filmagatik (2016), eta Zabaltegi-Tabakalera sailean erakutsi zuen Geu-hu / The Day After (2017). Aurten Sail Ofizialeko lehiara itzuli da zinemagilea, Walk Up filmarekin.

Zuri-beltzean filmatua dago, eta lan berriko pertsonaiak etxebizitza berean bildu ditu Hongek, haien arteko harremanak eta bakoitzaren bizitza txatalak erakusteko. Barnealdeen diseinatzaile batek erosi du eraikina, eta bertara joango dira filmeko protagonista -zinemagile bat- eta haren alaba, zeina ez baitu ikusi urteetan. Diseinatzaileak solairuz solairu erakutsiko die eraikina, eta hizketan eta ardoa edaten igaroko dute denbora. Lekua bera izango da une oro, baina Hongek denborarekin eta pertsonaien izaerekin jolas egingo du. Hala, protagonistaren hiru bertsio ezagutuko ditu ikusleak. Kwon Hae-hyo, Lee Hye-young, Song Sun-mi eta Cho Yun-hee antzezleek jokatu dituzte rol nagusiak.

Ikusi gehiago: Harremanen arkitektura

Protagonistak oinarri biografikorik duten galdetuta, ezetz erantzun du Hongek, baina bere bizitzako txatalak ere erabili dituela. «Ez naiz inoiz saiatzen egilearen autobiografia bat izan daitekeen zinema egiten, ez ditut eszenak sortzen nire iritziak azaltzeko, baina bai jasotzen ditudala bizi edo entzun izan ditudan gauzak». Pelikulan agertzen dena bere barnetik datorrela zehaztu du, baina ikuspegia «zatikatua» dagoela. «20 urte nituenetik atzo arteko nire bizitzaren zatiak dira». Nolanahi ere, bere lanetan «zintzo jokatzeko joera naturala» duela iruditzen zaio.

Aktoreak zuzendariaren alboan izan dira Donostian, eta bat etorri dira Hong zuzendari «berezia» dela. «Harekin, inoiz ez dakizu zer gertatuko den».

Fikzioaren mekanismoak

Sebastian Lelio zinemagile txiletarrak (Gloria, 2013; Una mujer fantastica, 2017) The Wonder aurkeztu du Sail Ofizialeko lehiara. Zuzendariak XIX. mendeko Irlandara jo du, 1862. urtera, sineskeriei, erlijioari, zientziari eta arrazionalismoari buruz hitz egiten duen filma ontzeko. Izan ere, Irlandako Midlands eskualdera iritsiko da Londrestik Elizabeth izeneko erizain bat (Florence Pugh), lau hilabetez ezer jan gabe egonda ere bizirik dirauen neskatoa zaintzera. Izan ere, neskaren eta haren senideen arabera, «Jainkoaren manak» elikatzen du Anna (Kila Lord Cassidy).

Filma ezohiko moduan hasten da, filmaketako platoaren irudiekin, eta «istoriorik gabe, ez gara ezer» dioen off-eko ahotsarekin. «Fikzioaren mekanismoekin» jolastu nahi zuen Leliok: «Pertsonaien erronkez eta ibilerez hitz egiteaz gain, adierazi nahi nuen filma bera arazo bat dela fikzioaren ikuspegitik. Filmak fikzioaren mekanismoez hitz egiten baitu, pertsonaiek eraikitzen edo sinesten dituzten istorioez».

Filmaren ardatzean sinesmenak baitaude. Talka egiten duten sinesmenak. Elizabethek pentsamolde zientifikoa du: «Eta, ondorioz, bere barrenean zalantza ere gordetzen du. Prest dago moldatzeko eta aldatzeko». Annaren familia ez: «Bere egia aurkitu du, bere Jainkoa, eta ez du hortik mugitu nahi». Lelioren iritziz, «fanatismoa» deitzen zaio horri, eta horren mende egiten du familiak aurrera. Nolanahi ere, The Wonder ez da «fedearen kontrako film bat», zuzendariaren arabera, baizik eta «espiritualtasunaren moldagarritasunaren alde» egiten duena, «jarrera itxien kontrakoa».

Filmak deskubrimendu bat egiteko bidea kontatzen du, Elizabethek egiten duena, eta agerian uzten duena Annaren egoeraren atzean dagoen gezurra. «Baina iruzur horren mekanismoak baino gehiago, gezurraren arrazoiak asaldatzen du Elizabeth, eta horrek eramango du neskatoa salbatzeko ahalegina egitera. Izan ere, mina, Annaren mina, benetakoa da, eta, horren ondorioz, Elizabethek haurraren iruditeriara jaitsi beharko du, horren bitartez identitate berri batekin berpizteko».

Pelikula Emma Donoghueren nobela batean dago oinarrituta, eta irakurri zuen momentuan bertan «harrapatu» zuen zuzendaria: «Bi pertsonaia nagusiekin konektatu nuen, bien artean gertatzen dena oso erakargarria egin baitzitzaidan».]]>
<![CDATA[Ezkutukoa agerira ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/026/001/2022-09-22/ezkutukoa_agerira.htm Thu, 22 Sep 2022 00:00:00 +0200 Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1891/026/001/2022-09-22/ezkutukoa_agerira.htm La herida (2013) bere lehen filma Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu eta saritua izan zenez geroztik -Epaimahaiaren Sari Nagusia eta emakumezko aktore onenarena jaso zituen-, Fernando Franco zinemagile espainiarra inportantea bilakatu da jaialdian. Morir lehiaz kanpoko emanaldi berezi batean aurkeztu zuen 2017an, eta bere hirugarren lana, La consagración de la primavera, Urrezko Maskorra lortzeko lehian da aurten.   Aurreko lanetan bezala, gizartean askotan ezkutuan gelditzen den gai bat hautatu du bere azken filmerako Francok: desgaitasunen bat dutenen sexualitatea. Laura (Valeria Sorolla) 18 urteko gazte bat da, eta Madrilera iritsi da unibertsitate ikasketak egitera. Bertan ezagutuko ditu David (Telmo Irureta), garun paralisia izanik etxetik irteten ez den gaztea, eta haren ama (Emma Suarez). Laura eta Daviden artean harreman berezi bat sortuko da, lehenak sexu laguntza emango baitio bigarrenari. Franco: «Uste dut zinemak baduela ardura bat pantailara eramaten duenarekin, eta iruditzen zait ez dugula hitz egiten gure alboan bizi den jende askoren egoera horretaz. Beste alde batera begiratzen dugu sarri». Ikusi gehiago: Loratze baten zehaztasuna Aurreko filmetan bezala, dokumentazio lan eskerga egin du zuzendariak gaiari heltzeko, baina Iruretarekin eginiko lanak ere markatu dio bidea: «Hasieratik oso argi nuen Daviden rola garun paralisia duen norbaitek egin behar zuela. Gidoiak irekiak uzten ditudanez, Telmorekin asko hitz egin dut, eta berak ere ekarpen ugari egin dizkio pertsonaiari. Momentuan eta aurrez aurre ere dokumentatu naiz». Film baterako garun paralisia duen aktore baten bila zebiltzala ikusi zuenean, Iruretak garbi izan zuen bere burua aurkeztu behar zuela: «Ez gara asko!», azaldu du umorez: «Pare bat eszena irakurri, eta ohartu nintzen ni neu nintzela pertsonaia. Castingera nahiko lasai joan nintzen, 'Ohartuko dira David ni naizela' pentsatuz». Francoren esanetan, bere filmetan gidoia «helmuga batera iristeko tresna» izaten da. «Gidoiarekin egiten dugu lan, baina beti dugu piztuta gezurren detektagailua deitzen duguna, uneren batean zerbait sinesgarria ez bada, segituan harrapatzeko. Aktore onak dituzunean, eta hala izan da hemen ere, zerbaitek ez badu funtzionatzen, ziur aski ez da izango haiek gaizki egin dutelako, baizik eta gaizki idatzita dagoelako». Ildo horretan, Iruretak gehitu du Franco beti egon dela «oso irekita aldaketak egitera», eta horrek «konfiantza handia» eman diola entseguetan eta filmaketan. Sentipen berberak izan ditu Suarezek ere: «Aktoreak eroso sentitzen gara Fernandorekin lanean. Gainera, gidoia oso ondo eraikita zegoen, eta halakoetan erraza egiten da interpretatzea eta hitz horiek zure hitzetan jartzea». Promestutako lurrera Laura Mora zinemagile kolonbiarrak, berriz, Los reyes del mundo aurkeztu du lehiara, bere herrialdean girotu duen drama sozial bat. Medellingo kaleetan bizirauten duten bost mutil gazte ditu protagonista: Ra, Culebro, Sere, Winny eta Nano. Paramilitarrek bere lurretatik bota zuten Raren amona, eta haiek berreskuratzeko burokraziarekin borrokatu ostean, eta bake akordioen ondotik, bere eskaerari oniritzia eman dio gobernuak. Hala, Ra gidari dutela, promestutako lurretara oinez abiatuko dira gazteak. Paper batek dioenak, baina, ez du balio handirik bidegabekeria nagusi den herrialde batean. Morak Zuzendari Berriak sailean aurkeztu zuen Matar a Jesús bere lehen lan luzea, 2017. urtean. Orain, bere bigarren film luzean, indarkeriaz, adiskidetasunaz, miseriaz eta duintasunaz ari da, eta Kolonbiako gatazkaren oihartzunek une oro zeharkatzen dute istorioa. Morak esplikatu du 2016an hasi zela filmaren gidoia idazten, aurrekoaren errodajea bukatu berritan, eta gatazkaz eta lurraren jabetzaz barruan zeuzkan galderak izan zituela abiapuntu. Aurreko filmean ezagutu zituen gazteek izan zuten eraginik: «Gogoan dut sarritan errepikatzen zutela munduan leku bat izatea zela gehien desio zutena. Hala, promestutako lurraren bila paisaia zeharkatzen duten mutil gazte haien irudiak sortu zitzaizkidan buruan». Erantsi du idazketa prozesu «askea» izan zela eta gozatu egin zuela, «narratibaren tiraniari» izkin egiteko gogoa zuelako. Une errealistak eta onirikoak tartekatu ditu filmean. Filmaketan izan zituzten erronken artean, berriz, aipatu du grabazioa Bajo Cauca eskualdean egin izanak zailtasun erantsiak ekarri zizkiela, baina han egiten tematu zirela,«gatazkak eta historiak guztiz zeharkatutako lurralde bat baita». Bost protagonisten rolak jokatu dituzten gazteek ez zuten aurrez behin ere aktore lanik egin. Lanari lotutako bizitzak Beste drama sozial batek hartu du Kursaaleko pantaila handia arratsaldeko saioan. Indioilarren hiltegi batean lan egitera Ingalaterrara joandako behargin portugaldarren baldintza latzak agertu ditu Marco Martins zuzendari portugesak Great Yarmouth: Provisional Figures lanean. Ikusi gehiago: Erosoa, herritarra, abegia Zinemagileak azaldu du 2017an Great Yarmouth hirira gonbidatu zutela etorkin portugesen komunitatearekin antzerkiari lotutako proiektu bat lantzera, eta orduan ezagutu zuela haien errealitatea. «Azken urteetako krisien eta politika neoliberalen fruitu den errealitate bat erakusten du filmak, eta ez dena soilik Ingalaterrakoa: Europa osoari eragiten dio auzi horrek». Ikusi gehiago: KRITIKA. 'Miyamatsu to Yamashita/Roleless': Minutu gutxi batzuez Ikusi gehiago: KRITIKA. 'Something You Said Last Night': Familia oporretan   ]]> <![CDATA[Ama gazteen begietatik ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/024/001/2022-09-21/ama_gazteen_begietatik.htm Wed, 21 Sep 2022 00:00:00 +0200 Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1891/024/001/2022-09-21/ama_gazteen_begietatik.htm Las niñas (2021) film sarituarekin egin zuen debuta, eta bigarren lan luzean neska nerabeen munduan murgildu da berriz ere: La Maternal erakutsi du Sail Ofizialeko lehian. «Ez dakit zergatik esaten den zailagoa izan litekeela nerabeekin lan egitea; niretzat alderantziz da: dena emateko prest zeuden, eta nire eskuetan jarri ziren; beraz, zoragarria izan zen», adierazi du zuzendariak. Ikusi gehiago: Naturaltasun zintzo bat Carla Quilezek jokatu du protagonistaren rola, eta Angela Cervantesek haren amarena. Baina badira zeresana duten pertsonaia gehiago ere, egoitzan bere egoera berean dauden beste gazte batzuk ezagutuko baititu protagonistak. Hain zuzen, antzeko egoerak bizitako neskekin izaniko elkarrizketak izan zituen oinarri zinemagileak gidoia osatzeko, eta horietako batzuek filmean parte hartu dute. «Istorioa ez dago haien bizitza errealetan oinarrituta, baina haien izaerek eta adierazteko moduek busti dute nolabait». Izan ere, filma haien begietatik kontatu nahi izan zuen Palomerok. «Neskak ezagutzea mugarria izan zen; haien esperientziak izan dira filma egiteko motibo nagusia. Jabetu nintzen eraldatu egin nindutela, eta hor bazegoen kontatu beharreko zerbait». Filmak ez dituela erantzunak ematen, baizik eta gaiari buruz galderak eta gogoetak proposatzen dituela. « Hori da interesatzen zaidan zinema, baita ikusle gisa gozatzen dudana ere». Quilezek, halaber, azaldu du nesken istorioak ezagutzea izan zela berarentzat proiektuko garairik zailena, baina baita ederrena ere. «Beren bizitzen alde borrokatu diren emakume zoragarriak dira». Horietako batzuk ere izan dira emanaldiaren osteko agerraldian, eta adierazi dute hainbat bizipen gogoratzea zaila izan zela haientzat, baina harro daudela filma egin izanaz. Neska haiek kontatu zizkieten istorioek hunkitu egin zutela esan du Cervantesek ere. «Errealitate hori ez nuen gertukoa, eta errespetu handia ematen zidan lan honek, erronka bat zen niretzat, ez nekiena gaindituko ote nuen. Baina neskak ezagutu nituenean, jabetu nintzen haiek zirela izan nezakeen begiradarik onena». Memoriaren labirintoak Genki Kawamura zinemagile japoniarrak bere opera prima ekarri du Donostiara, Hyakka / A Hundred Flowers, alzheimerraren eta memoriaren gaiari modu lirikoan begiratzen diona. Kawamurak berak idatzitako nobela batean dago oinarrituta, eta, azaldu duenez, bere amona hil zenean erabaki zuen istorioa ikus-entzunezko formatura eramatea -hura ere alzheimerra pairatutakoa-: «Iruditu zitzaidan gehiago gerturatuko nintzela harengana istorioa irudien bitartez kontatuta». Ikusi gehiago: Ahaztearen garrantzia Filmak, funtsean, ama eta seme baten arteko harremana kontatzen du. Yurikori (Mieko Harada) dementzia diagnostikatuko diote, eta, adimena galduz doan heinean, haren seme Izumik oso gogoan izango du umetako oroitzapen mingarri bat, ama desagertu egin zela uste izan zuenekoa. Filma plano-sekuentzia luzeetan filmatu du Kawamurak, eta, adierazi duenez, horrek aukera eman dio pertsona baten barnean gertatzen direnak eta pentsamenduak jasotzeko. Haradak azaldu duenez, zuzendariarekin lehenengoz hitz egin zuenean, horrek jakin-min handia piztu zion. «Eszena guztiak plano-sekuentzian ziren, eta ez nuen ondo ulertzen zergatik. Baina berak esan zidan planoan ikusten zena baino harago joan behar genuela. Eszena bera baino inportanteagoa zela eszenaren gibelean dagoena». Errealitatearen eta ametsaren, ukigarria denaren eta oroitzapenaren artean mugitzen da filma, eta hori Japoniako kulturarekin oso lotuta dagoela uste du zuzendariak. «Japoniarrentzat, ametsa errealitatearen parte da». Filmaren pisuaren parte handi bat Haradak eramaten du, Kawamurak azaldu duenez, Japonian antzerkiko eta zinemako «figura oso ospetsua» denak. Besteak beste, Akira Kurosawaren Ran (1985) eta Yume (1990) filmetan lan egin zuen, eta, aktoreak azaldu du ez zela erraza izan: «Presio eta tentsio handia zegoen. 30 urte igaro dira, baina ez zait ahaztu». Pornoa eta bakardadea Dokumentalaren eta fikzioaren artean mugitu da Manuel Abramovich zinemagile argentinarra Pornomelancolía lanean, sex influencer baten istorioa kontatzeko. Lalo Santosek biluzik agertzen den argazkiak eta etxean eginiko bideo pornoak igotzen ditu sareetara; milaka jarraitzaile ditu, baina malenkoniaz bizi du egunerokoa. Zuzendariak azaldu du pertsona-pertsonaia harremana aztertzea interesatzen zitzaiola, baita maskulinitate ereduak ere. Ikusi gehiago: Ez bata eta ez bestea Filmeko protagonista bada ere, Santos ez da Donostian izan, grabazioan ez zela ongi tratatua sentitu adierazi baitu. Abramovichek aitortu du «triste eta harrituta» dagoela, eta nahiko lukeela aktorea aurkezpenean izan balitz, sentitzen duena adierazteko.   Ikusi gehiago: Zabor usaina duen amorrua Ikusi gehiago: Kaiolatik ihesi   ]]> <![CDATA[Azalaren azpiko talkak ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/032/001/2022-09-20/azalaren_azpiko_talkak.htm Tue, 20 Sep 2022 00:00:00 +0200 Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1891/032/001/2022-09-20/azalaren_azpiko_talkak.htm Heltzear film laburra aurkeztu ostean, Mikel Gurrea zinemagile donostiarra sorterrian lehiatuko da Suro bere lehen film luzearekin. Ikusi gehiago: Kritika. Andoni Imaz: 'Suro' Herrialde Katalanetan eta katalanez ondu du filma Gurreak, eta, azaldu duenez, 2010ean du abiapuntua. Bartzelonan zen orduan, karrera amaitu berritan, eta nora jo erabaki bitartean, udan han geratzea erabaki zuen. Kortxoa biltzeko kanpainan lan egitea proposatu zioten. «Han deskubritu nuen testuraz eta soinuz liluragarria egin zitzaidan mundu bat, eta sentsazio kontrajarriak ere eduki nituen: lur jabeen partetik nindoan lanera, baina ez nintzen lur jabea; katalanez hitz egiten nuen, baina ez naiz katalana; eta sasoikako langile modura arituko nintzen, baina gero ni joan eta haiek han geratuko ziren. Eta pentsatu nuen ideia kontrajarri horiek eta unibertso hori, niretzat oso zinematografikoa zena, egunen batean film batean jarriko nituela». Urteetara, bere proiektua Ikusmira Berriak programarako hautatu zuten, ideia lantzeko «espazioa eta denbora» eskaini zizkiona. «Bikote harreman luze batean nengoen, eta hainbat galdera suertatu zitzaizkidan: Hirian bizi nahi dugu? Naturarekin harremanetan egon nahi dugu? Era jasangarriago batean bizi gaitezke? Haurrak izan nahi ditugu? Magma horretatik atera zen Suro». Ikusi gehiago: Kritika. Andoni Imaz: 'Resten af livet' Bikote harremana, haien tentsio eta krisiak, eta bakoitzaren bilakaera jarri ditu ardatzean zuzendariak; baina, fokua zabaldu, eta beste hainbat auziri ere egin die lekua, hala nola arrazakeriari, klima aldaketari eta genero rolei. Bi aktore protagonisten lana ere aipagarria da. Bere rola prestatzeko «barrura begiratu» behar izan zuela zehaztu du Luengok, eta Lopezek, berriz, kontraesanak ulertzen saiatzean jarri zuen fokua. Christophe Honorek, berriz, Le lycéen aurkeztu du Sail Ofizialeko lehian, zuzendari frantsesaren hamabosgarren lana. Lucas (Paul Kircher) 17 urteko nerabea da, gurasoekin bizi dena, nahiz eta astea barnetegi batean igarotzen duen. Halako batean, ordea, aita auto istripu batean hilko zaio, eta horrek dena aldatuko du bere bizitzan. Baita anaiarekin (Vincent Lacoste) eta amarekin (Juliette Binoche) duen harremana ere. Ikusi gehiago: Kritika. Andoni Imaz: 'Le lycéen' «Nik ez dauzkat 17 urte, eta, ondorioz, niretzat erronka bat izan da nerabe baten lekuan jartzea», aitortu du zuzendariak, eta erronka hori istorioa kontatzeko modura ere eraman duela gaineratu: «Nerabe baten erretratua egiteko orduan, iruditzen zitzaidan filmaren formak ere nerabea izan behar zuela: informala, lirismo puntu bat duena, zalantzatia...». Honoreren iritziz, gainerako pertsonaien begiradarekin harremantzean hartzen du balioa nerabezaroak filmean: «Egin nahi nuen forma ez erabat amaitua duen film bat, ez gauza oso solemne bat». Hain zuzen, margolaritzarekin alderatuta, zinema arte «nerabea» dela uste du. Azkeneko partean filmaren begirada amarena bilakatzen bada ere, Le lycéen Lucasen begietatik dago kontatua, eta Kircher protagonista ia erabatekoa da. Hark azaldutakoaren arabera, Honorek «beti» gidatu zuen filmean. «Nire pertsonaia den horretara modu gozo eta atseginean eraman ninduen». Honorek zehaztu zuen Kircher aukeratu baino lehen, 300 bat aktoreri egin zizkiotela hautaprobak. «Nahi genuen gazte bat, indarra izango zuena. Eta pertsonaia ere Paulengandik hasita joan ginen eraikitzen». Ikusi gehiago: Kritika. Andoni Imaz: 'Sparta' Binochek amarena egin du filmean, eta ez da pelikula batean norbait galtzen duen lehen aldia, Trois couleurs: Bleu-n (1993) ere senarra eta semea hiltzen baitzitzaizkion. Film haren oihartzunaren ondorioz, dolua igaro behar duen emakume rol ugari eskaini zizkioten aktoreari, eta guztiak baztertu zituen. Honoreri, baina, baiezkoa eman zion, harekin lan egiteko «irrikaz» zegoelako. Hiru mende atzera egin, eta ikusleak XVIII. mendeko Italiara eraman ditu Petr Vaclav zinemagile txekiarrak arratseko emanaldian. Il Boemo filmak Josef Myslivecek musikagilearen hastapenak, porrotak eta arrakastak aletzen ditu. Opera konpositorea izan nahian, Pragatik Veneziara joko du, baina kostako zaio hirian eta musikaren munduan lekua egitea. Prekaritatean biziko da, baina pixkanaka ateak irekiko zaizkio, eta enkargu garrantzitsuak jasoko ditu azkenerako. Horrek, baina, ez ditu une ilunak bere bizitzatik uxatuko. Ikusi gehiago: Kritika. Andoni Imaz: 'Il boemo' Vaclaven ustez, Myslivecen figura interesgarria da, hain ezaguna ez bada ere, garrantzitsua izan zelako musikaren historian. Konpositoreak 30 bat obra utzi zituen idatziak, baina oso datu gutxi daude haren bizitzaz; hala, haren musikaren nahiz fikzioaren bidez berregin ditu haren ibilerak, eta Vojtech Dyk aktore eta musikariak gorpuztu du. Filmeko beste protagonista nagusia, musika, berriz, Vaclav Luksena da. ]]> <![CDATA[Itsaso zailetan nabigatzen]]> https://www.berria.eus/albisteak/218309/itsaso_zailetan_nabigatzen.htm Sat, 17 Sep 2022 08:44:08 +0200 Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/albisteak/218309/itsaso_zailetan_nabigatzen.htm <![CDATA[Iciar Bollain: «Ezin genuen oinazearen epikarik egin»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2385/034/001/2021-09-19/iciar_bollain_ezin_genuen_oinazearen_epikarik_egin.htm Sun, 19 Sep 2021 00:00:00 +0200 Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/2385/034/001/2021-09-19/iciar_bollain_ezin_genuen_oinazearen_epikarik_egin.htm Maixabel, Iciar Bollain zuzendari espainiarrak zuzendu, eta Jauregiren alargun Maixabel Lasak senarraren hiltzaileetako birekin Langraizko espetxean (Araba) izan zituen elkarrizketak ardatz dituen filma. Atzo goizean aurkeztu zuten Kursaaleko auditoriumean, eta oso gutxitan izaten den txaloaldia jaso zuen amaieran.

Pelikula 2021eko Zinemaldian estreinatu den arren, proiektuak baditu urte batzuk. El País egunkarian irakurritako albiste batzuen bitartez izan zuten filmaren ekoizleek Langraizko espetxean egiten ari ziren elkarrizketen berri, eta Koldo Zuazuak atzo azaldu zuenez, harrigarria egin zitzaien, ETAren jardun armatua artean indarrean zegoela, halakorik gertatzea «esparru erabat zibil eta gizatiar batean, instrumentalizazio politikorik gabe». Zuazuak adierazi zuenez, kazetaritza lan haiek irakurri ostean, film bat egiteko ideiari bueltaka hasi ziren, «hasieran dokumental bat egiteko asmoarekin», baina berehala jabetu ziren eraginkorragoa izan zitekeela gaia fikzioaren bitartez jorratzea. «2016an, berriz, ikusi genuen Maixabel Lasaren bitartez eraiki genezakeela pelikula».

Orduan jarri ziren harremanetan Iciar Bollainekin eta Isa Camporekin, eta biek hartu zuten Langraizen Lasaren eta ETAko kide damutuen artean izandako enkontruen istorioa gidoi bihurtzeko ardura. Hasi ziren elkartzen Lasarekin, Maria Jauregi haren alabarekin eta beste hainbat lagunekin, eta lan prozesuaren fase hori intentsitate handikoa izan zen, Camposek azaldu zuenez: «Erabat ireki zitzaizkigun, eskuzabaltasun osoz. Hamaika aldiz deitu diogu Maixabeli eskatzeko gauzaren bat edo beste kontatzeko».

Filma egiteko orduan, Bollainen ardurarik handiena gertatutakoa «errespetuz» kontatzea izan zen. «Egiazko jendeaz ari zara hizketan, eta baita gai oso mingarri bati buruz ere, jende askorengan eragin duena. Horregatik, ondo egin nahi genuen. Hain kontu mingarria izanik, geure buruari ezarri genion arau bat: ezin genuen atsegin hartu oinazean... Ezin genuen egin oinazearekin epika».

Filmean Blanca Portillok egin du Lasaren rola, eta Luis Tosarrek, bere aldetik, Ibon Etxezarreta Langraiz bidea hartu zuen etakidearena, eta biek pertsonaiei eman dieten «gizatasuna eta egia» nabarmendu zuen filmaren zuzendariak. Hain zuzen ere, bi aktoreek aipatu zuten bazekitela esku artean zuten materiala «oso ona baina delikatua» zela. Tosar: «Pelikularen oinarrian dagoena bizi izan zuen jendeak dena eman digu; kontatu digu dena. Guk gure eremura eraman dugu, baina jakinda beti sentikortasun izugarriarekin egin behar genuela, bagenekielako material oso sentikorrarekin ari ginela lanean».

Filmaketan ere sentikortasun hori agerikoa izan zela azpimarratu zuen, berriz, Portillok. «Bakoitzak bere sakelan zeraman guztia jarri zuen istorio hau kontatzeko. Zintzotasun erabatekoarekin aritu ginen, eta sortu zen atmosfera berezi bat, jende guzti-guztiarengana hedatu zena. Kontatzen ari ginena zen inportanteena».

Denboraren iragatea

The Deep Blue Sea (2011) eta Sunset Song (2015) filmekin Sail Ofizialean izan ostean, Benediction lanarekin itzuli da Urrezko Maskorrerako lehiara Terence Davies zuzendari ingelesa. Siegfried Sassoon poetaren bizitza kontatzen du filmak, I. Mundu Gerrara soldadu joan zen unetik abiatuta. Bizipen horrek utzitako arrastoak agertuko ditu Jack Lowden aktoreak gorpuztutako pertsonaiak, eta, horiekin batera, haren poemak, harremanak, iraganarekiko arrangurak eta bizitzari zein denboraren iragateari buruzko gogoetak tartekatuko dira narrazioan. Publikoak txaloz hartu zuen atzo eguerdian, Kursaalean.

Ondorengo agerraldian Daviesek azaldu zuen poetari buruzko biografia eder batzuk irakurri zituela, eta bere bizitzako hainbat alderdi aukeratu zituela filmerako. «Oso zaila egin zitzaidan gauza batzuk kanpoan uztea, eta dramatizatu nezakeen hura hautatu nuen». Besteak beste, pelikulak kontatzen du nola gerran parte hartzetik aurkako jarrera izatera igaro zen poeta, nola hainbat gizonekin harremanak izan ondotik andre batekin ezkondu zen, eta nola katolizismora bihurtu zen. Daviesen ustez, ez da etsipena zehazki protagonistak sentitzen duena. «Sassoonek ez du erredentzioa aurkitzen, norbere baitan bakarrik aurki daitekeelako; izan ere, ezin baduzu zure baitan aurkitu, ez duzu aurkituko ez besteen bitartez, ez artearen bidez, ezta erlijioaren bidez ere».

Daviesekin lan egitea eta Sassoon gorpuztea «ohorea» izan dela adierazi zuen Lowdenek. Filmean ugariak dira pertsonaien arteko elkarrizketak, garratzak asko, eta horiek prestatzeko egindako lanaz galdetu zioten agerraldian. «Elkarrizketak ongi gogoratzea zaila izaten da gidoia txarra denean, baina hori ez da kasua».

Isiltasuna eta iluntasuna

Daviesen filmean elkarrizketek pisu nabarmena badute, apenas dago hitzik Lucile Hadzihalilovic zinemagile frantsesak lehian erakutsi duen Earwig-en. Bestelako baliabide narratiboak baliatu ditu egileak —argazkia, musika, hotsak...— istorio durduzagarri bat eraikitzeko. Kursaalen, atzo arratseko emanaldian izan ziren zuzendaria eta bere lantaldea.

Brian Catlingen izen bereko eleberria du oinarri filmak. Zuzendariak azaldu zuen publikatu aurretik irakurri zuela. «Liluragarria iruditu zitzaidan, oso misteriotsua eta oso aberatsa; gertuko sentitzen nituen elementu asko zituen, baina niretzat ezezagunak ziren lurraldeetara eramaten ninduen aldi berean. Izan ere, protagonista gizon bat da, nire gainerako lanen kontraeremua». Bereziki liburuaren «alde sentsorialak, sakontasunak eta misterioak» erakarri zutela gehitu zuen. Hain zuzen, irakurleari bere bidea osatzeko askatasun handia ematen dion testu bat dela uste du Hadzihalilovicek, eta horixe eman nahi izan du berak ere ikusleari.

Bi dira protagonistak: Mia (Romane Hemelaers), izotzezko hortzak dituen neskatoa; eta Albert (Paul Hilton), hura zaintzeko ardura duen gizona. «Niretzat, filma Alberten erretratua da. Oso bakarrik eta nahasita dagoen norbait da, iraganagatik erru handia duena». Ia hutsik dagoen etxe batean bizi dira, leihoak eta leiho-ateak beti itxita, eta haurra ez da sekula kalera ateratzen. Giro itxi eta ilun horretan murgilduko du filmak ikuslea. Atmosfera hori lortzeko «pisu baten barruan iluntasun ia etengabean» filmatzea erronka izan zela aitortu zuen zinemagileak, baita Warren Ellisen «soinu ehundurak» horretarako ezinbesteko osagai izan dituela ere.

Innocence (2004) —Zuzendari Berriak saria— nahiz Évolution (2015) —Epaimahaiaren Sari Berezia— lanekin izana da jaialdian.]]>