<![CDATA[Mikel O. Iribar | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 10 Jun 2023 12:35:42 +0200 hourly 1 <![CDATA[Mikel O. Iribar | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Italiako kostazainek 1.400 bat migratzaile erreskatatu dituzte Itsaso Jonikoan]]> https://www.berria.eus/albisteak/229100/italiako_kostazainek_1400_bat_migratzaile_erreskatatu_dituzte_itsaso_jonikoan.htm Wed, 07 Jun 2023 18:21:15 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/229100/italiako_kostazainek_1400_bat_migratzaile_erreskatatu_dituzte_itsaso_jonikoan.htm <![CDATA[Euskal Herriko gizarte mugimenduez ariko da aurtengo Jakin jardunaldia]]> https://www.berria.eus/albisteak/229101/euskal_herriko_gizarte_mugimenduez_ariko_da_aurtengo_jakin_jardunaldia.htm Wed, 07 Jun 2023 09:54:37 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/229101/euskal_herriko_gizarte_mugimenduez_ariko_da_aurtengo_jakin_jardunaldia.htm <![CDATA[Preso palestinarrek gose greba mugagabea abiatuko dute hilaren 18an]]> https://www.berria.eus/albisteak/228994/preso_palestinarrek_gose_greba_mugagabea_abiatuko_dute_hilaren_18an.htm Mon, 05 Jun 2023 20:11:50 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/228994/preso_palestinarrek_gose_greba_mugagabea_abiatuko_dute_hilaren_18an.htm <![CDATA[Pristinak atea ireki dio udal bozak berriz egiteari Kosovo iparraldean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/021/001/2023-06-03/pristinak_atea_ireki_dio_udal_bozak_berriz_egiteari_kosovo_iparraldean.htm Sat, 03 Jun 2023 00:00:00 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/paperekoa/1877/021/001/2023-06-03/pristinak_atea_ireki_dio_udal_bozak_berriz_egiteari_kosovo_iparraldean.htm <![CDATA[Pristinak atea ireki dio Kosovo iparraldean udal bozak berriz egiteari]]> https://www.berria.eus/albisteak/228870/pristinak_atea_ireki_dio_kosovo_iparraldean_udal_bozak_berriz_egiteari.htm Fri, 02 Jun 2023 16:00:53 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/228870/pristinak_atea_ireki_dio_kosovo_iparraldean_udal_bozak_berriz_egiteari.htm Vucicek Pristinari egotzi dio Kosovoko serbiarren eta NATOren artean «gatazka eragitea» Serbiaren eta Kosovoren arteko harremanak ez dira batere onak, Kosovok 2008ko otsailaren 17an alde bakarrez independentzia aldarrikatu zuenetik; Serbiatik bereizi zen, baina Belgradek ez du aitortzen erabaki hori. Bi milioi biztanle inguru ditu Kosovok, eta herritarren %90 albaniarrak dira; %8, serbiarrak; eta %3, bosniakak.]]> <![CDATA[Gutxienez 18 lagun hil dituzte Sudango hiriburua bonbardatuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/013/001/2023-06-02/gutxienez_18_lagun_hil_dituzte_sudango_hiriburua_bonbardatuta.htm Fri, 02 Jun 2023 00:00:00 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/paperekoa/1879/013/001/2023-06-02/gutxienez_18_lagun_hil_dituzte_sudango_hiriburua_bonbardatuta.htm
SANA Sudango berri agentziak jasotako informazioaren arabera, jaurtigaiek Mayo izeneko merkatu baten inguruan jo dute —Darfurtik eta Hego Sudandik joandako iheslariak bizi dira eremu hartan—. RSFk «ekintza ankerra» egitea leporatu dio armadari. «Indar kolpistek eta [Omar al-Baxir presidente ohiaren] erregimen terroristaren ondorengoek zibil errugabeei eraso egin diete Mayo, Andalus eta Al-Azhari eremuetan», adierazi zuten paramilitarrek sare sozialetan kaleratutako oharrean.

Bide horretan, RSFk baieztatu zuenez, «indar usurpatzaileek» herritarren aurka egindako «ankerkeria» horiek «nabarmen urratzen» dute Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa. «Horrelako ekintzek indartu egin dute alderdi kriminal horri aurre egiteko dugun erabakia», esan zuten paramilitarrek.

Armadak ez zien erantzun bere aurkako akusazioei. Armadako eledun Nabil Abdala koronelak estatuko telebistan egindako adierazpenetan berretsi zuenez, «indar armatuek, konstituzioaren arabera eta betebehar nazional gisa, [RSFren] matxinada amaitzeko konpromisoa hartu dute. Horixe gertatuko da datozen egunetan». Halaber, salatu zuen RSFk ez zuela «bete» aurreko bilkuretan adostutakoa; okupatu zituzten ospitaleetatik eta zibilen etxebizitzetatik alde egitea, alegia. Maiatzaren 12ko adierazpen bateratuan, bi aldeek konpromisoa hartu zuten zibilak babesteko eta laguntza humanitarioa bermatzeko, baita bi su eten labur hitzartu ere. Egoerak «zalantza handia» eragin die AEBei eta Saudi Arabiari giza laguntza eskuratzeko bi aldeek hartutako konpromisoaren inguruan.

Aire eremua, itxita

Egoera ezegonkorra dela eta, Sudango agintariek jakinarazi dute aire eremuaren itxiera ekainaren 15era arte luzatu dutela. Hori bai, giza laguntzarekin eta ebakuazioekin lotutako hegaldiak salbuetsi dituzte, SANA agentziak jasotakoaren arabera.

Bestalde, Europako Batzordeak atzo jakinarazi zuenez, EB Europako Batasunak bide bat ireki berri du errefuxiatuei Txadeko muga zeharkatzen laguntzen dieten erakunde humanitarioentzako funtsezko hornidurak garraiatzeko. N'Djamena hiriburura atzo heldu zen lehen hegaldia, 90 tona material ingururekin; besteak beste, ura, saneamendu sareak, osasun ekipamendua eta eskolarako materialak. EBk beste bide humanitario bat jarri zuen abian Port Sudanerako. Azken asteetan, hiru hegaldi heldu dira hara, Nazio Batuen Erakundeak Dubain (Arabiar Emirerri Batuak) dituen biltegietatik eramandako laguntza materialarekin; 90 bat tona, orotara.]]>
<![CDATA[Hemezortzi lagun hil eta ehundik gora zauritu dituzte Khartumgo azken bonbardaketetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/228809/hemezortzi_lagun_hil_eta_ehundik_gora_zauritu_dituzte_khartumgo_azken_bonbardaketetan.htm Thu, 01 Jun 2023 09:51:12 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/228809/hemezortzi_lagun_hil_eta_ehundik_gora_zauritu_dituzte_khartumgo_azken_bonbardaketetan.htm Sudanen eta Txaden arteko mugan giza hondamendia gerta litekeela salatu dute Bestalde, Europako Batzordeak gaur jakinarazi duenez, EB Europako Batasunak bide bat ireki berri du errefuxiatuei Txadeko muga zeharkatzen laguntzen dieten erakunde humanitarioentzako funtsezko hornidurak garraiatzeko. N'Djamena hiriburura gaur heldu da lehen hegaldia, 90 tona material ingururekin; besteak beste, ura, saneamendu sareak, osasun ekipamendua eta eskolarako materialak. EBk beste bide humanitario bat jarri zuen abian Port Sudanerako. Azken asteetan, hiru hegaldi heldu dira hara, Nazio Batuen Erakundeak Dubain (Arabiar Emirerri Batuak) dituen biltegietatik eramandako laguntza materialarekin; 90 bat tona, orotara. 2019an Al-Baxir hiru hamarkadaz herrialdeko presidentea izan zena militarrek emandako estatu kolpe baten bidez kendu ondoren, gobernu zibil berri bat osatzeko eta trantsizioa egiteko akordioa sinatu zuten paramilitarrek eta armadak iazko abenduan, Trantsiziorako Kontseilu Subiranoaren esparruan. Itun horretan, besteak beste, RSF armada integratzea jasotzen zen. Bada, hori egiteko moduak zartarazi du tentsioa, liskar bortitzak eragiteraino.]]> <![CDATA[NATOk ariketa militarrak hasi ditu Artikoan, eta Finlandia babesteko konpromisoa hartu du]]> https://www.berria.eus/albisteak/228758/natok_ariketa_militarrak_hasi_ditu_artikoan_eta_finlandia_babesteko_konpromisoa_hartu_du.htm Wed, 31 May 2023 15:11:20 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/228758/natok_ariketa_militarrak_hasi_ditu_artikoan_eta_finlandia_babesteko_konpromisoa_hartu_du.htm Suedia eta Finlandia gertuko bazkide militarrak dira, eta, hain zuzen, Errusiak Ukrainan hasitako erasoaldiak eman zien modua Eskandinaviako bi estatu horiei urte luzeko neutraltasuna baztertzeko eta NATOren defentsa kolektiborako konpromisoaren segurtasuna bilatzeko. Finlandia apirilaren 4an sartu zen formalki NATOn, eta, urrats horri erantzuteko, Moskuk mehatxu egin zuen «kontrako neurriak» hartzearekin. Suediak, berriz, espero du uztailean Vilniusen (Lituania) egitekoa duten aliantzaren goi bilera baino lehen batuko dela NATOra. Erakundeko kide guztiek Stockholm sartzeko eskaera berretsi ondoren gauzatuko da erabateko atxikimendua, blokeak adierazi duenez. Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak baikor hitz egin zuen atzo, Suedia «gertu» ikusten duelako uztailaren 11 eta 12ko NATOren goi bileran parte hartzeko. «Bermerik egon ez arren, erabat posible da konponbidea lortzea eta Suedia erakundean sartzeko erabakiari bide ematea», adierazi zien Stoltenbergek hedabideei Oslon, NATOko kide diren herrialdeetako Atzerri ministroen bilera baten bezperan. Azken urratsa egiteko, baina, Turkiaren berrespena behar du Suediak. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen esanetan, Stockholmek oraindik ez ditu Ankararen eskakizun guztiak bete atxikimendua babestuko duela ziurtatzeko. Hain zuzen, PKK Kurdistango Langileen Alderdiko eta PYD Batasun Demokratikoaren Alderdiko kideei babesa ematea leporatzen dio Erdoganek Suediari, bi alderdiak «terroristatzat» jotzen baititu. «Esnatze estrategikoa» hizpide gaur Defentsarekin lotuta, Frantziako presidente Emmanuel Macronek ahalegin diplomatikoa egin nahi du ziurtatzeko Europako erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen segurtasuna berrikusi egin behar dela, Ukrainako inbasioaren jokalekuan. Gaur arratsaldean Bratislavan (Eslovakia) egitekoa den segurtasun foroan, Macronek «esnatze estrategikoa» izango du hizpide, baita Parisek NATOren ekialdeko hegala babesteko egin duen lana ere; besteak beste, 1.250 soldadu frantziar bidali ditu Errumaniara, eta beste hirurehun Estoniara. Era berean, Ukrainarentzako tanke horniduraren atea irekitzeko beharraz ere hitz egingo dute bilera horretan. Errusiako Wagner paramilitar taldea Donetsk eskualdeko Bakhmut hiria kontrolatzeko borrokan aritu da azken hilabeteotan, eta taldeko buru Yevgeny Prigozhinek sarritan kritikatu du Errusiako Defentsa ministro Serguei Xoigu, behar beste munizio ez emateagatik. Bada, gaur urrunago joan da Prigozhin: fiskaltzari eskatu dio iker ditzala Errusiako Defentsa Ministerioko goi agintariek Ukrainako inbasioaren aurretik eta bitartean egindako «krimenak». Wagnerreko buruak ez du harreman onik Xoigurekin; armadari «sabotajea egitea» leporatu zion, «gaitasunik ezagatik». Errusiako Gobernuak Ukrainakoari Mosku dronez bonbardatzea leporatu eta biharamunean, Ukrainako armadak zenbait eraso egin ditu gaur goizaldean Luhansk-eko herri errepublikan eta Errusiako zenbait lurraldetan. Lehen oldarraldian, Ukrainako indarrek lau misilekin bonbardatu dute Karpaty herria, eta gutxienez bost pertsona hil eta beste hamasei lagun zauritu dituzte, Kremlinek Luhansken ezarritako agintariek salatu dutenez. Horrez gain, Ukrainako militarrek misilekin egindako beste eraso batean, gutxienez lau pertsona zauritu dituzte, Errusiako Belgorod eskualdeko Xebekino herrian, Ukrainako mugatik gertu. Azken egunotan, Kievek 215 misil baino gehiago jaurti ditu Xebekino barrutira, eta, hango egoera «okertzen» ari dela eta, ehunka haur ebakuatzen hasi dira gaur Ukrainako mugatik gertu dauden herrietatik. «Hirurehun haur Voronezhera eramango dituzte [Errusiako mugatik 250 bat kilometro barnealdera dagoen hirira]», zehaztu du Viatxeslav Gladkov eskualdeko gobernadoreak, AFP agentziaren arabera. Hirugarren erasoa, berriz, Krasnodarren egin dute, Errusia hego-mendebaldean eta Krimea penintsularen ekialdean. Eskualdeko agintariek jakinarazi dutenez, sutea izan da findegi batean, droneekin azpiegituraren aurka egindako ustezko eraso baten ostean. Suteak, ordea, ez du biktimarik eragin. Ukrainako armada ahalik eta azpiegitura logistiko eta armamentu errusiar gehien suntsitzen ari da, espero den kontraerasoa hasi aurretik. Ukrainari erantzunez, Errusiako Defentsa Ministerioko eledun Igor Konaxenkovek baieztatu du Odesako portuan amarratuta geratzen zen Ukrainako armadaren azken gerraontzia suntsitu dutela, Juri Olefirenko. Gerran Londresek Kievi laguntza militar handia eman diola eta, Errusiako Segurtasun Kontseiluko presidenteordeak gogor hitz egin du Erresuma Batuaren aurka. Haren esanetan, Londres da Moskuren «betiko etsaia», eta, beraz, Ukrainari gerran lagundu dion edozein «funtzionario edo zibil» britainiar «helburu militar legitimotzat» jo daiteke. «Erresuma Batua Ukrainaren aliatu gisa jokatzen ari da; laguntza militarra ematen dio. Deklaratu gabeko gerra bat egiten ari da Errusiaren aurka», idatzi du Twitterren.]]> <![CDATA[Herritarren %10 goseak jota lotaratu ziren egunero 2021ean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/024/001/2023-05-30/herritarren_10_goseak_jota_lotaratu_ziren_egunero_2021ean.htm Tue, 30 May 2023 00:00:00 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/paperekoa/1881/024/001/2023-05-30/herritarren_10_goseak_jota_lotaratu_ziren_egunero_2021ean.htm
Goseak jota denbora luzez egoteak osasun arazoak eragin ditzake, baita bizitza osorako kalte fisiko eta kognitiboak ere, batez ere haurren artean. Goseteak goranzko joera izan du azken urteetan. 2019 eta 2021 artean, desnutrizioa zutenen kopurua handitu, eta 150 milioi gehiago ere izan ziren, gatazken, klima aldaketaren, krisi ekonomikoaren eta COVID-19ak eragindako izurritearen ondorioz.

Hori gutxi ez, eta elikagaien kostuak ere gora egin du. 2019 eta 2022 artean, FAOren elikagaien prezioen indizea (FPI) 95,1 puntutik 143,7ra igo zen. Indize horrek, zehazki, oinarrizko produktuen erosketa saskia hartzen du kontuan, eta munduko prezioen aldaketa neurtu. Iazko otsailean hasitako Ukrainaren inbasioak nahasmena eragin zuen hornidura kateetan, eta, ondorioz, zerealen, ongarrien eta energiaren prezioak nabarmen igo ziren.

Zerrenda luzea

NBE Nazio Batuen Erakundearen Elikadura Segurtasunaren eta Munduko Nutrizioaren (SOFI) egoerari buruzko azken txostenaren arabera, desnutrizioa jasaten ari diren herritar gehienak Asian bizi dira —425 milioi lagun—. Halere, gosearen prebalentzia handiagoa da Afrikan: 278 milioi lagun izan ziren 2021ean. Bestalde, desnutrizio akutu larria dutenen kopuruak laugarren urtez egin zuen gora iaz. 258 milioi lagunek aurre egin behar izan zioten.

FAOk eta MEP Munduko Elikadura Programak herenegun kaleratutako txostenean ohartarazi zutenez, elikagai segurtasunik eza are gehiago okertu da 22 herrialdetan, eta datozen sei hilabeteetan areagotu egingo da. Afganistan, Nigeria, Somalia, Hego Sudan eta Yemen dira zerrenda horren gailurrean ageri diren herrialdeak; azken estatu horretan, zehazki, hamazazpi bat milioi lagunek pairatzen dute elikagai segurtasunaren falta. Haiti, Burkina Faso, Mali eta Sudan ere ez daude aparte. Bien bitartean, egoera makurra dute Pakistanen, Afrika Erdiko Errepublikan, Etiopian, Kenyan, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Sirian.

FAOren eta MEPen arabera, segurtasun faltaren narriadura munduko elikadura krisi baten testuinguruan gertatzen ari da, eta, gainera, litekeena da azkenaldian piztu diren gatazkek —Sudangoak, esate baterako— egoera are gehiago gaiztotzea eta inguruko hainbat herrialderi eragitea.

Egoera beltz horri muturreko fenomeno meteorologikoak gehitu behar zaizkio: hala nola eurite handiak, ekaitz tropikalak, zikloiak, uholdeak, lehorteak... NBEren arabera, aurreikuspenek iradokitzen dute El Niño fenomenoak %82ko probabilitatea duela aurtengo maiatzetik uztailera bitartean hasteko.

Hori dela eta, egoera larrian dauden eremuetara premiazko laguntza bidaltzeko eskatu du NBEk, «bizirik irauteko bitartekoak babesteko eta elikagaiak eskuratzeko aukera handitzeko»; izan ere, laguntza hori «funtsezkoa» izango da elikadura segurtasunaren falta akutua eta malnutrizioa gehiago ez areagotzeko.]]>
<![CDATA[Munduko herritarren %10 goseak jota lotaratu ziren egunero 2021ean]]> https://www.berria.eus/albisteak/228668/munduko_herritarren_10_goseak_jota_lotaratu_ziren_egunero_2021ean.htm Mon, 29 May 2023 14:17:27 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/228668/munduko_herritarren_10_goseak_jota_lotaratu_ziren_egunero_2021ean.htm <![CDATA[Lesbosera iristen diren migratzaileen egoera «etengabe okertzen» ari da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2128/016/001/2023-05-27/lesbosera_iristen_diren_migratzaileen_egoera_etengabe_okertzen_ari_da.htm Sat, 27 May 2023 00:00:00 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/paperekoa/2128/016/001/2023-05-27/lesbosera_iristen_diren_migratzaileen_egoera_etengabe_okertzen_ari_da.htm
MSF da gaur egun Lesbosera iritsitako migratzaileei laguntza ematen dieten GKE bakarrenetako bat. Erakunde horren esanetan, larriki murriztu da heldu berri direnei ematen zaien giza laguntza, indarkeria areagotzearen ondorioz. GKEko langileak duela ia urtebete larrialdiko arta ematen hasi zirenetik, 940 pertsona inguru ez dituzte aurkitu ustez aurretik zeuden lekuetan.

Migratzaileak Lesbosera iristen direnean eta premiazko mediku arta jaso behar dutenean jotzen dute UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak eta beste erakunde batzuek MSFrengana. «Orduak ematen ditugu haien bila, batzuetan egunak, sarritan basoan ezkutatzen baitira», azaldu zuen Nihar Osman koordinatzaileak.

MSFk berak eta The New York Times egunkariak kaleratutako informazioaren arabera, mediku plantak egiten dituztenekin egiten dute topo migratzaile askok. «Hori baieztatzen bada, giza laguntzaren manipulazio onartezina eta larria da», salatu zuen Osmanek. Horrez gain, hainbat iheslarik MSFri azaldu diotenez, Greziara heltzeko ahaleginean dabiltzan migratzaileak modu «oldarkorrean» atzematen dituzte, eta itsasora «indarrez» itzuli.

Hiru migratzaile hilik

Hainbat migratzaile zeramatzan ontzi bat hondoratu zen atzo goizean Greziako Mikonos uhartetik gertu. Kostazainen arabera, gutxienez hiru errefuxiatu hil ziren. Bi pertsona erreskatatu zituzten, eta, haien esanetan, hamazazpi lagun zeuden hondoratutako txalupa horretan, Ta Nea egunkariak jasotakoaren arabera; Greziako Kostazainen bozeramaile Nikos Kokkalasen hitzetan, berriz, zortzi errefuxiatu zeramatzan. Erreskate taldea desagertutakoen bila ari da.

Eta Alarm Phone eta Emergency GKEek atzo jakinarazi zutenez, bostehun bat asilo eskatzaile zeramatzan itsasontzi bat desagertu zen Mediterraneo erdialdean. Alarm Phonek zehaztu zuen atzo goizean galdu zuela ontziaren seinalea. Azken informazioaren arabera, ontziak matxura bat zuen motorrean, eta noraezean zebilen itsas zabalean.]]>
<![CDATA[MSFren esanetan, Lesbosera iristen diren migratzaileen egoera «okertzen» ari da]]> https://www.berria.eus/albisteak/228553/msfren_esanetan_lesbosera_iristen_diren_migratzaileen_egoera_laquookertzenraquo_ari_da.htm Fri, 26 May 2023 15:13:13 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/228553/msfren_esanetan_lesbosera_iristen_diren_migratzaileen_egoera_laquookertzenraquo_ari_da.htm <![CDATA[Erresuma Batuak inoizko migrazio saldorik handiena izan zuen iaz: 600.000koa]]> https://www.berria.eus/albisteak/228496/erresuma_batuak_inoizko_migrazio_saldorik_handiena_izan_zuen_iaz_600000koa.htm Thu, 25 May 2023 15:51:41 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/228496/erresuma_batuak_inoizko_migrazio_saldorik_handiena_izan_zuen_iaz_600000koa.htm Asiloa eskatzeko baldintzak gogortuko ditu Erresuma Batuko Gobernuak ONSk kaleratutako txostenak zehazten duenez, 2022an 1,2 milioi migratzaile heldu ziren Erresuma Batura, gehienak EB Europako Batasuneko kide ez diren estatuetako herritarrak; zehazki, 925.000. Kopuru horretatik 114.000 ukrainarrak izan ziren, 52.000 Hong Kongekoak, eta 76.000 asilo eskatzaileak. 151.000, berriz, EBtik joandakoak izan ziren. Aldiz, Erresuma Batutik emigratu zutenak 557.000 izan ziren, eta hala heltzen da migrazio saldo handi horretara. Lana, ikasketak eta arrazoi humanitarioak direla medio, Erresuma Batuko migrazio saldoa nabarmen hazi da azken hemezortzi hilabeteetan; hala ere, hazkundea moteldu egin da azken hiruhilekoetan, ONSren arabera. EBko kide ez diren migratzaileen %39 ikasketekin lotutako arrazoiengatik iritsi ziren uharte horretara; 2021ean, berriz, %47 izan ziren horrekin lotuta heldutako herritarrak. Datuek iradokitzen dutenez, ikasleek, oro har, migratzaile batzuek baino denbora gutxiago igarotzen dute Erresuma Batuan, gehienek ikasketak amaitzean alde egiten baitute; hain justu, azken datuek erakusten dutenez, ikasketekin lotuta 2021ean iritsi ziren migratzaileak alde egiten hasiak dira. Horiek horrela, emigrante kopurua handitu egin zen: 2021ean 454.000 izan ziren, eta 2022an, 557.000. Kopurua, «handiegia» Estatistika Institutuak ondorioztatu du migrazio saldoa «egonkortu» egin dela azken hiruhilekoan, immigrazioaren motelaldiaren eta emigrazioaren gorakadaren ondorioz; kalkuluen arabera, 2022ko abenduan, joan baino 606.000 pertsona gehiago heldu ziren Erresuma Batura; urtebete lehenago baino 118.000 gehiago. Iazko migrazio saldoa 2019koa halako bi baino handiagoa izan zen; garai hartan, hain justu, alderdi kontserbadoreak migrazioa murrizteko konpromisoa hartu zuen hauteskunde programan. Kopuru hori bereziki deserosoa da Rishi Sunak lehen ministroarentzat, bere garaian argudiatu baitzuen EB uzteak modua emango ziela Erresuma Batuko mugen kontrola hartzeko. Sunakek berak onartu du atzo kaleratutako kopurua «handiegia» dela. «Apaldu beharra dago», esan du Downing Streeteko 10. zenbakiko maizterrak, IAT katean egindako elkarrizketa batean. Halere, ukatu egin du gobernuak gai horretan esku hartzea galdu duela.]]> <![CDATA[Israelgo armadako hiru kide espetxeratu ditu auzitegi militarrak, palestinar batez abusatzeagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/228488/israelgo_armadako_hiru_kide_espetxeratu_ditu_auzitegi_militarrak_palestinar_batez_abusatzeagatik.htm Thu, 25 May 2023 13:22:08 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/228488/israelgo_armadako_hiru_kide_espetxeratu_ditu_auzitegi_militarrak_palestinar_batez_abusatzeagatik.htm hiru palestinar hil eta beste sei zauritu zituzten astelehen goizaldean, Zisjordaniako Nablus hiritik gertuko Balata errefuxiatu gunean. Armadako iturrien arabera, Al-Aqsako Martirien Brigadaren aurkako operazio bat egitera sartu dira lurralde okupatuetara -Al-Fatahren adar armatua da taldea-, eta hainbat lagun atxilotu dituzte. PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasen eledun Nabil Abu Rudeinehk gogor salatu du gertatutakoa.]]> <![CDATA[«Mexikoko Estatua indigenen bizitza eta bakea urratzen ari da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/019/001/2023-05-25/mexikoko_estatua_indigenen_bizitza_eta_bakea_urratzen_ari_da.htm Thu, 25 May 2023 00:00:00 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/paperekoa/1857/019/001/2023-05-25/mexikoko_estatua_indigenen_bizitza_eta_bakea_urratzen_ari_da.htm
Nolako egoera dute indigenek?

Chiapasen bizi diren indigenen aurkako zapalkuntza erabatekoa da, eta haien aldeko eskubideek ez dute lekurik. Halaber, herritar asko exekuzioaren eta torturaren biktimak dira, eta kasuak areagotzen ari dira. Bide horretan, torturaren biktimen senideek, emakumeek, elkarte bat eratu dute; jo eta ke lanean dabiltza senideak espetxetik ateratzeko ahaleginean. Orain, gainera, beste auzi bat gehitu zaio egoera larri horri: krimen antolatua. Lur eremuak kontrolatzeko lehia horretan, delinkuentziak gora egin du izugarri. Funtsean, helburu bakarra dute: botere ekonomikoaren jabe egitea.

Indigenen oinarrizko eskubideak urratzen al dira?

Bai, noski. Gure presidenteak [Andres Manuel Lopez Obradorrek] esan arren Mexikon ez dagoela tortura kasurik eta giza eskubideen aldeko erakundeak ez direla beharrezkoak, urtetik urtera gero eta eskubide urraketa gehiago salatzen ditugu, hala nola hilketak eta desagertze behartuak. Mexikoko Estatua komunitate indigenen bizitza eta bakea urratzen ari da. Aspalditik ari gara arraza diskriminazio iraunkorra pairatzen. Gainera, giza eskubideen aldeko hainbat ekintzaile eta ekologista estatuaren jazarpena salatzen ari dira; erailak ere izan dira. Mexiko da munduko herrialderik arriskutsuena kazetarientzat.

Eta, bereziki, gehien sufritzen dutenak emakumeak dira, ezta?

Indigena eta emakume izateagatik, diskriminazio hirukoitza jasaten dute. Ez dute komunitateko gizonezkoek adina eskubide; esaterako, lur sailen ondasunak gizonek hartzen dituzte oinordetzan. Beraz, emakume bat bakarrik geratzen bada, ez du ez lurrik, ez lanik. Etxetik alde egitera behartuta daude, babesik gabe geratzeraino. Oso gogorra da.

Zapalkuntzaren testuinguru horretan, Mexikoko Gobernuak nola jokatu du?

Mexikoko eta Chiapas estatuko gobernuek ez dute esku hartzen afera horretan, argudiatuta ezin direla sartu komunitate indigenen ohituretan. Horregatik, oso zaila da gobernuaren parte hartzea gauzatzea, eta, bien bitartean, indarkeriarekin lotutako liskarrak areagotzen ari dira. Afera horren atzean, arrazakeria dago errotua. «Euren artean hiltzen ari dira, eta indigenek berek konpon dezatela arazoa». Hori da estatuko hainbat funtzionarioren jarrera. 1989az geroztik gobernuaren kolorea aldatu den arren, konpondu ez diren egiturazko arazo asko daude oraindik.

Zer leporatzen diozue gobernuari?

Arduragabekeriaz eta laxo jokatzen ari da indarkeria orokortuaren harira. Kriminalizazioak eta horrek eragindako segurtasunik ezak asko arduratzen gaituzte, eta uste dugu gobernuak arreta handiz jardun beharko lukeela gatazkari konponbidea eman ahal izateko, komunitate indigenetan jazotzen diren kasuak aintzat hartuz, adibidez.

Zer kontakizun eraiki du gobernuak Chiapasko lurraldearen eta ekonomiaren kontrola hartzea justifikatzeko?

Mexikoko Gobernuak programa sozialak bultzatu izan ditu, Chiapasko gizartea indartzeko asmoz, haren esanetan. Hala ere, biztanleria zokoratuta utzi dute: ez dute laguntzarik izan osasunean eta elikaduran, ezta hezkuntzan ere; atzerapen ikaragarria dago.

Eta indigenen hizkuntzei dagokienez, zer duzu kontatzeko?

Chiapasen, hamahiru hizkuntza indigena daude, eta, Fraybak lan egiten duen eremuetan, sei hizkuntza hitz egiten dira: tzotzila, tzeltala, tojolabala, chola, zoquea eta mama. Aspalditik, indigena asko euren mintzairan hitz egitearen beldur egon dira, jazarriak eta baztertuak izango zirelako. Hizkuntzak galbidean dauden arren, horiek biziberritzeko lanean dabiltza komunitateko hainbat ikastetxe, eta hizkuntza gutxituen aldeko aldarria gero eta ozenagoa da. Badira irakasle indigena batzuk euren hizkuntzan irakasten dihardutenak.

Chiapas, un desastre [Chiapas, hondamendia] txosten mardula aurkeztu zenuten maiatzaren 9an. Zertan datza?

Azken bi urteetan egindako ikerlana izan da, eta Chiapasen gertatzen ari denaren errealitatearen sintesi bat jaso nahi izan da, batez ere agintarien kontakizuna gezurtatzeko helburuarekin. Giza eskubideen urraketen kasu eta datu ugari bildu ditugu. Egoera benetan iluna den arren, ikerlanetik nabarmenduko nukeena zera da: komunitate indigenen artean dagoen itxaropena. Komunitatea zapalkuntzaren eta ahanzturaren aurka antolatzeari balio handia ematen diot, saretzen jarraitzen baitute aurrera egiteko.

Gobernua bi azpiegitura nagusi eraikitzen ari da Chiapasen: Tren Maia eta Korridore Transistmikoa. Estatua natura baliabideetan aberatsa izanik, zer-nolako ondorioak izango ditu?

Presidenteak behin eta berriz nabarmentzen du Tren Maiaren proiektu horrek garapena emango diola estatuari. Bada, garapena ez, baliabide naturalen ustiapena ekarriko du, lurraldeko ekosistemaren kalterako. Korridore Transistmikoaz ere gauza bera pentsatzen dugu, indigenek hornigaiak dituzten eremuetatik igarotzen baita; guztia suntsituko duen beldur dira. Halaber, pasabide hori, funtsean, industriala da, eta horrek kutsadura eragingo du.

Azken urteetan, armadak 140 bat kanpaleku ezarri ditu Chiapasen. Militarizazioak nolako oztopoak eragin dizkio komunitateari?

Kontraesanezko egoera bizi da Chiapasen: herriari segurtasuna bermatzea dute helburu, baina indigenen eremua militarizatu dute, Guardia Nazionala eta armada hedatzearen ondorioz. Frayba erakundea ez dago segurtasunaren aurka, baina ez gatoz bat militarrak leku guztietan egotearekin.

Eta oldarraldi horretan, nolako jokabidea hartu du EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak [1994an borrokari ekin zion]?

EZLNk bizitzaren aldeko karabana bat antolatu du duela gutxi, eta gu, noski, bat gatoz bizitza babestearekin; ez, ordea, heriotzarekin lotutako jardunarekin. Egitasmo hori oso garrantzitsua dela iruditzen zait. Uste dut gai horretan EZLNren, nekazarien, indigenen eta erakundeen arteko batasun zabal bat lortu dela zapalkuntzari aurre egin ahal izateko, eta justiziaren eta bakearen alde jarduteko. Guztiok norabide berean goaz.

Ondorengo belaunaldiek nola dakusate Chiapasen geroa?

Etorkizun oparoa izango dugula esan ahal izateko, uste dut lan handia dagoela egiteko. Halere, nik konfiantza dut komunitateengan. Bizitzaren aldeko proiektuak bultzatu behar ditugu. Gazte asko helburu horrekin engaiatuta daude, batez ere San Cristobal de las Casas elizbarrutian eta EZLN armada zapatistan. Azken horretan, zehazki, gazte askok kargu garrantzitsuak dituzte. Hala eta guztiz ere, badira migratzen duten hainbat gazte ere, zeinak halabeharrez joan baitira bizimodu hobea izateko xedez. Beraz, gazteak komunitate indigenetan gera daitezen lan egin behar dugu, haiek izango baitira etorkizunean etsaiari aurre egingo diotenak.]]>
<![CDATA[Astebetean hamabost pertsona hil dira Hegoafrikan koleragatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/020/001/2023-05-25/astebetean_hamabost_pertsona_hil_dira_hegoafrikan_koleragatik.htm Thu, 25 May 2023 00:00:00 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/paperekoa/1891/020/001/2023-05-25/astebetean_hamabost_pertsona_hil_dira_hegoafrikan_koleragatik.htm
Orotara, 41 kasu atzeman dituzte herrialde osoan; horietatik 34 Gautengen, sei Free Staten eta bat Limpopon, Osasun saileko bozeramaile baten arabera. Hori bai, erantsi du Free State eskualdean identifikatutako kasua ez dagoela gainerakoekin lotuta.

Gautengeko biztanle askok gobernuari leporatu diote ur edangarriaren eta etxeko beste erabilera batzuetarako ur faltaren errua. Hammanskraalen, herritar batek Al-Jazeera hedabideari azaldu dio ez duela oroitzen hirian iturriko ura kontsumorako «egokia» zen garairik. «Mundu guztiak du ur garbia izateko eskubidea». Herritar horren esanetan, 53 urteko bere lehengusu bat koleragatik gaixotu eta astebetera hil zen. «Iturriko ura marroi kolorekoa da, eta zikina dago», esan dio beste herritar batek Ekialde Hurbileko komunikabide horri. Arduragabekeriaz jokatzea ere egotzi diete agintariei, ura garbitzeko borondaterik ez izategatik.

Udalak, berriz, kaleratutako ohar batean adierazi du Hammanskraalgo ura ez dela edangarria. Arazo horri aurre egiteko, hiria ur kamioiak erabiltzen ari da azken egunotan herritarrei ura eramateko. «Tshwaneko uraren auzia arazo bat izaten ari da azken urteetan», aitortu du Ur eta Saneamendu ministrorde David Mahlobok hedabideen aurrean egindako agerraldi batean.

Kolerak beherakoa, goragalea eta ahulezia eragin ditzake, besteak beste, eta, batez ere, kutsatutako jakien edota uraren bidez hedatzen da. Hegoafrikan otsailean atzeman zituzten aurtengo lehen bi kolera kasuak. Horrez gainera, Mozambike eta Malawi dira izurriak aurten gehien jo dituen Afrikako herrialdeak, Nazio Batuen Erakundearen arabera.

Goranzko joera

Unicefek berak ohartarazi du azkenaldian mundu osoan gertatu diren kolera agerraldiek inoiz ez bezalako «tamaina» dutela. Hori nabarmendu zuen Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtseko Osasun Larrialdien zuzendari Jerome Pfaffmanek, lehengo astean. Izan ere, aurten 23 herrialdek jakinarazi dute agerraldiak izan direla, eta, Unicefeko buruzagiaren esanetan, beste 22 horiek nozitzeko arriskuan daude.

Azkeneko hamarkadan kolera agerraldien jaitsiera esanguratsu bat gertatu da, baina Unicefek azpimarratu du 2021ean joera hori irauli zela.]]>
<![CDATA[Astebetean hamabost lagun hil dira Hegoafrikan koleragatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/228445/astebetean_hamabost_lagun_hil_dira_hegoafrikan_koleragatik.htm Wed, 24 May 2023 09:25:49 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/228445/astebetean_hamabost_lagun_hil_dira_hegoafrikan_koleragatik.htm <![CDATA[Sudango zibilak babestuko dituztela hitzeman dute paramilitarrek eta armadak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/020/001/2023-05-13/sudango_zibilak_babestuko_dituztela_hitzeman_dute_paramilitarrek_eta_armadak.htm Sat, 13 May 2023 00:00:00 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/paperekoa/1893/020/001/2023-05-13/sudango_zibilak_babestuko_dituztela_hitzeman_dute_paramilitarrek_eta_armadak.htm
«Nazioarteko zuzenbide humanitarioari eta giza eskubideei jarraituz», armadak eta talde paramilitarrak biztanleriaren premiak asetzeko hainbat konpromiso jaso zituzten atzo sinatutako adierazpenean; laguntza humanitarioaren hornidura ziurtatzea, oinarrizko zerbitzuak lehengoratzea, bi aldeetako indarrak ospitaleetatik erretiratzea eta hildakoak errespetuz ehorzten uztea.

Hitzarmen hori lortu ondoren, Jiddako elkarrizketek hamar eguneko menia eraginkorrari buruzko akordioa erdiestea izango dute helburu, «jarduera horiek egin daitezen». Hain zuzen, segurtasun neurriek barne hartuko dute mekanismo bat AEBek, Saudi Arabiak eta nazioarteak babestutako su etena ikuskatzeko.

Komunikatuaren arabera, «Sudango zibilekin eta eskualdeko eta nazioarteko bazkideekin liskarrak behin betiko eteteko proposatutako elkarrizketei» helduko die joan den larunbatean Saudi Arabiak hasitako negoziazioak. Oharrak, halaber, nabarmentzen du bitartekariek —Washingtonek, Rigak eta NBE Nazio Batuen Erakundeak— «itxaropena» dutela aurrez aipatutako aldeek elkarrizketetan parte har dezaten.

Bien bitartean, aire erasoak eta artilleria bonbardaketak izan ziren atzo goizaldean Khartumgo sarrera inguruan. Zenbait lekukok Al-Jazeera hedabideari adierazi ziotenez, gerra hegazkinak ikusi zituzten hiriburua zeharkatzen, baina azken orduko borrokak «lasaiagoak» izan dira aurreko egunetakoekin alderatuta.

Guda piztu zenetik, zenbait su eten hitzartu dituzte bi aldeek, baina elkarri egotzi izan diote menia urratu izana. Horrekin lotuta, Mendebaldeko herrialdeek herenegun gaitzetsi egin zituzten bi aldeek zibilen aurka egindako «gehiegikeriak», Genevan (Suitza) egindako giza eskubideei buruzko bileran. NBEk, Afrikako Batasunak eta IGAD Gobernu Arteko Garapenerako Agintaritzak nabarmendu zuten armadak eta talde paramilitarrak jarraibide «argiak» helarazi behar dizkietela herritarrei, eta laguntza modu seguruan emateko eskatu zien.

Giza krisia, agerian

Gatazkak giza krisia eragin du, eta zibilak egoera larrian utzi; besteak beste, sarri eteten dira elektrizitatea eta ura, eta jaki eskasia dute. Horrez gain, nazioarteko GKE gobernuz kanpoko erakundeek eta tokiko komunikabideek jakinarazi zuten osasun sistema ia geratuta dagoela. Hori gutxi ez, eta NBEko erakunde Unicefek atzo salatu zuen haurren tratamendurako elikagai terapeutikoak ekoizten zituen fabrika bati su eman ziotela Khartumen; Gutxi gorabehera 14.500 kaxa elikagai kiskali ziren, Unicefeko eledun James Elderrek Genevan jakinarazi zuenez. Eraikin hartan, Sudanen malnutrizio larria pairatzen duten haurrentzako elikagai guztien %60 ekoitzi zituzten iaz.

Hori ikusita, Elderrek adierazi zuen elikagai terapeutikoen 34.000 kaxa inguru bidaliko dituztela Frantziatik Sudanera; 81.000 kaxa gehiago eramatekoak dira hilaren amaiera aldera. Gerra eta gertakari hori gorabehera, haurrei tratamendua ematen dieten programen %80 lanean ari dira oraindik ere Sudanen. AEBetako Estatu Departamentuko goi funtzionario batek, berriz, esan zuen bi aldeek atzo goizean sinatutako adierazpenak laguntza humanitarioaren jarioa eta ur eta elektrizitate zerbitzua hobetzea erraztuko duela.

OME Osasunaren Mundu Erakundeak emandako azken datuen arabera, 600 zibil baino gehiago hil eta 5.127 zauritu dituzte hiru asteotan, batez ere Khartumen, horren inguruan eta Darfurren; eskualde horretan, hain zuzen, 528 lagun hil dituzte.]]>
<![CDATA[Sudango zibilak babesteko konpromisoa hartu dute armadak eta paramilitarrek]]> https://www.berria.eus/albisteak/227927/sudango_zibilak_babesteko_konpromisoa_hartu_dute_armadak_eta_paramilitarrek.htm Fri, 12 May 2023 14:44:12 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/227927/sudango_zibilak_babesteko_konpromisoa_hartu_dute_armadak_eta_paramilitarrek.htm <![CDATA[Kremlineko eledunak aitortu du Ukrainako egoera «oso zaila» dela]]> https://www.berria.eus/albisteak/227873/kremlineko_eledunak_aitortu_du_ukrainako_egoera_laquooso_zailaraquo_dela.htm Thu, 11 May 2023 14:29:52 +0200 Mikel O. Iribar https://www.berria.eus/albisteak/227873/kremlineko_eledunak_aitortu_du_ukrainako_egoera_laquooso_zailaraquo_dela.htm Wagnerrek esan du Moskuk agindutako armak bidaliko dizkiola Bakhmuterako Ukrainako Defentsa ministro Oleksii Reznikovek aurreko larunbatean esan zuen «dena prest» dagoela Errusiaren aurkako kontraerasoa hasteko. Agintari militarrek erabakiko dute noiz, non eta nola ekin kanpainari, «gudu zelaiaren egoeraren arabera». Bada, Volodimir Zelenski presidenteak, gaur BBCri eta beste zenbait hedabideri emandako elkarrizketa batean, aitortu du herrialdeak «denbora gehiago» behar duela kontraerasoa hobeto prestatzeko. «Kontraerasoak arrakasta izango luke, baina jende asko galduko genuke. Hori onartezina dela uste dut. Itxaron egin behar dugu». Azaldu du armadak prest dituela borroka brigadak, baina Kiev oraindik zain da NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak agindutako ibilgailu blindatuak noiz jasoko. Horrekin lotuta, CNN hedabideak Erresuma Batuko Gobernuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez, Londresek irismen luzeko misilak bidaliko dizkio Ukrainari, baldintza batekin: «Ukrainako lurralde subiranoan bakarrik erabiltzea, eta ez Errusian». Ikusi gehiago: Kontraerasoa, «prest» Wagnerreko buruak, ordea, uste du «amarru bat» dela Zelenskik berriki esandakoa: «Kontraerasoa abian da», esan du Telegramen. Prigozhinek ziurtatu du NATOko kide diren herrialdeetan trebatutako unitate guztiek jaso dutela beharrezko ekipamendua, hala nola armak eta tankeak. Haren arabera, Ukrainako indarrak Bakhmut hiriaren ertzetatik erasotzen ari dira: «Eta, zoritxarrez, leku batzuetan eraginkortasunez jotzen ari dira». Indar ukrainarrek Bakhmuteko frontea hautsi asmo dute, ondoren Brianskera eta Belgorodera joateko, Zaporizhiaraino, Errusiak anexionatutako eskualderaino -lurraldearen %70 inguru du kontrolpean-. Hain justu, bi aldeen arteko erasoak areagotu diren honetan, gerra frontetik gertu bizi diren herritarrak ebakuatzeko lanean ari dira Zaporizhian; 12.000 bat zibil lekualdatu dituzte gaur, TASS albiste agentziaren arabera. «4.000 pertsona inguru autobusez era antolatuan heldu dira Berdianskera; gainerako 8.000 euren kabuz heldu dira», adierazi dio eskualdeko lehen gobernadoreordeak agentziari, eta erantsi du frontean egoera gehiago gaiztotzen bada prest daudela jendea Moskuk 2014an anexionatutako Krimea eskualdera edota Rostovera (Errusia) eramateko. Orotara, 70.000 herritar inguru lekualdatu dituzte. Bestalde, bake negoziazioen harira, Zelenskik nabarmendu du Ukraina ez dagoela prest bakearen truke Errusiak okupatuak dituen lurraldeak galtzeko: «Nazioarteak ezin dio Kievi presio egin lurraldeen auzian amore eman dezan». Moskuk Kievi egotzi zion martxoaren 3an Putin hiltzen ahalegindu izana, Kremlin droneen bidez bonbardatuz. Gertakari horren harira, Zelenskik berriz ukatu egin ditu Moskuk Ukrainaren aurka egindako akusazioak, eta erantsi du erantzukizunik ez duela afera horretan. «Artifizialtzat» jo du Errusiaren jarrera. Zerealen ituna Bigarren egunez jarraian, Errusiako, Ukrainako, Turkiako eta NBE Nazio Batuen Erakundeko ordezkariak zerealen akordioaz hitz egiten ari dira Istanbulen. Ituna hilaren 18an amaitzen da, baina Turkiako Atzerri ministro Mevlut Cavusogluk, bederen, espero du akordioa gutxienez beste bi hilabetez luzatzea lortuko dutela. Moskuk, ordea, adierazi duenez, ez du hitzarmena luzatzearen alde egingo, Errusiako zerealak eta ongarriak esportatzeko Mendebaldeak ezarritako oztopoak kendu ezean. NBEren datuen arabera, itun horri esker, Ukrainatik gutxienez 30 milioi tona zereal eta beste hainbat produktu garraiatu dituzte Itsaso Beltzean barrena.]]>