
Boluartek «herrialde osorako su etena» eskatu du, eta Perun bakea lortzeko deia berretsi
Mikel O. Iribar
Peruko presidenteak barkamena eskatu die abendutik hil diren manifestarien senideei —hirurogei baino gehiago izan dira—, eta ikerketa abiatzeko deia egin dio fiskaltzari. Boluartek espero du bozak 2024ra aurreratuko dituztela.

Kataluniako independentismoak bere «eskubideen urraketa» salatu du
Mikel O. Iribar
Madrilek eta Parisek gatazkaren konponbidean duten jarrera kritikatu dute 30.000 lagunek, Bartzelonan egindako manifestazio batean. Sanchezek eta Macronek Adiskidetasun Hitzarmena sinatu dute.

Txinako biztanleriak behera egin zuen iaz, 61 urtean lehen aldiz
Mikel O. Iribar
Asiako erraldoiak 2021ean baino 850.000 biztanle gutxiago zituen 2022an, herrialde horretako Estatistika Bulego Nazionalaren arabera. Jaiotza tasaren beherakadak eragina izan du biztanlerian.

Cosa Nostra mafiako ustezko burua atxilotu dute Italian
Mikel O. Iribar
Palermoko ospitale pribatu batean atzeman dute Matteo Messina; 30 urte zeramatzan ihes eginda. Justiziak hainbat hilketa eta atentatu egitea egotzi dio Siziliako mafiako ustezko buruzagiari.

Fukushimako ur kutsatua hilabete gutxi barru itsasora isuriko duela esan du Japoniak
Mikel O. Iribar
Tokioren arabera, isurketak «ez du arriskurik eragingo gizakien osasunean eta ingurumenean». Japoniako arrantza sektoreak, Hego Koreak eta Txinak kritikatu egin dute erabakia.

Gobernu «autoritarioak» giza eskubideen «mehatxutzat» jo ditu HRWek
Mikel O. Iribar
Urteko balantzea egin du nazioarteko GKEak, Londresen. Herrialde askoren «zinismoa» salatu du, eta esan du estatuek «bi aurpegi» dituztela giza eskubideen babesari dagokionez.

Boluarteren aurkako atariko ikerketa bat abiatu du Peruko Fiskaltzak, genozidioa egotzita
Mikel O. Iribar
Gobernuko hiru ministrori eta bi ministro ohiri ere atariko ikerketa ireki die. Hogei urtetik beherako espetxe zigorrari aurre egin beharko liokete. Lehen ministroak «dolu nazionala» dekretatu du gaurko.

Milaka lagun atera dira kalera Brasilen, «demokraziaren aurkako eraso bolsonaristak» gaitzesteko
Mikel O. Iribar
Manifestariek eskatu dute zigortu ditzatela hiru botereen egoitzak hartu dituzten Bolsonaroren jarraitzaileak, baita presidente ohia ere. Gobernuak identifikatu egin ditu erasotzaileen finantzatzaileak.

Brasilgo Poliziak 1.200 lagun inguru atxilotu ditu «kanpamentu bolsonarista» desegiteko operazioan
Mikel O. Iribar
Poliziak ordubeteko epea eman die Bolsonaroren jarraitzaileei armadaren egoitzaren aurreko kanpalekutik erretiratzeko. Auzitegiak kargutik kendu du Brasiliako gobernadorea, 90 egunerako.

Kolonbiako Gobernuak indargabetu egin du ELNrekin adostutako meniarako ituna
Mikel O. Iribar
ELNk esan du ez duela «aldebiko su eten baten proposamenik eztabaidatu» gobernuarekin izandako negoziazioetan. Gobernuak gerrillari eskatu dio «egiaztatzeko moduko menia bat aldarrikatzeko».