<![CDATA[Mikel Rodriguez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 26 Mar 2023 10:16:47 +0200 hourly 1 <![CDATA[Mikel Rodriguez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Betebeharrak eta eskubideak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/021/003/2023-03-24/betebeharrak_eta_eskubideak.htm Fri, 24 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1904/021/003/2023-03-24/betebeharrak_eta_eskubideak.htm
Arrazoibide horri jarraituta, hortaz, euskaldunen hizkuntza eskubideak ez lirateke absolutuak, eta kopuruaren arabera bete beharko lirateke. Baina zer gertatu beharko luke euskaldunak gehiengoa direnean? Adibidez: EHUko Ekonomiako ikasketetan irakasgai baterako gaztelaniako irakasleen faltan, unibertsitateak harrapatu duen konponbidea izan da euskarako adarreko irakaslea eta ikasleak eskola gaztelaniaz ematera eta hartzera behartzea, nahiz eta euskarazko adarreko ikasleak gaztelaniazkoak baino anitzez gehiago izan.

Sistema batek ezarritako markoaren ondorio da egoera hori, non hiztun komunitate batek bere hizkuntza eskubideen gainetik dituen bertze hiztun komunitatearekiko betebeharrak, eta bertze hiztun komunitate horrek, berriz, ez duen betebeharrik berea ez den hizkuntzan mintzatzen direnekiko. Elebitasuna aberastasun bat da, baina oroitarazi elebidunei elebakarrek ezarritako hierarkia bat bete behar dutela.]]>
<![CDATA[Helizearen beharra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2021/018/003/2023-03-15/helizearen_beharra.htm Wed, 15 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/2021/018/003/2023-03-15/helizearen_beharra.htm
Hiztuna da azken buruan barkua lur berrira eraman behar duen pilotua, hura gabe ez dago ez ontzirik, ez bidaiatzeko motiborik, baina hiztunak eragile anitzen dependentzia du makina mugiarazteko. Euskara asimilazio eta gibelatze prozesutik herri mugimenduak atera zuen, eta erabakigarria izan zen euskaldunentzako espazio publikoak irabazteko, eta erdaldunak euskalduntzeko. Egiazko motorra. Baina motorrak helize bat behar du abiadura hartu nahi badu, eta helizea gizartea baldintzatzen duten erabakiak hartzen diren eremuetan dago: instituzio publikoetan.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ehun udalerriren langa gainditu du. «Politika ausartak eta euskara nagusituko den eremua indartzea» beharrezkoak direla adierazi du Iraitz Lazkano lehendakariak. Helizeak indar handiagoz egin behar du bira, ontzia ekaitzetik aterako bada.]]>
<![CDATA[Tanto bat Txinaren alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/021/003/2023-03-12/tanto_bat_txinaren_alde.htm Sun, 12 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1951/021/003/2023-03-12/tanto_bat_txinaren_alde.htm
Wang Yi Txinako Alderdi Komunistaren Atzerri Gaietarako Batzordeko zuzendaria da sinatzaileetako bat, baina oharraren hasieran bertan argi uzten da Pekinek zer-nolako ahalegin diplomatikoa egin duen akordioan, aldeek erraten baitute Xi Jinping Txinako presidentearen ekinbideari emandako erantzuna dela.

Oinarrizko hurbilketa bat da bi etsaiek egin dutena; hau da, harremana 2016ko gutxieneko horretara bueltatzeko konpromisoa hartzea. Funtsean, oraingoz argazki bat da, baina Txinak marketin aldetik tanto bat egin du. Izan ere, arestian agertzen ez zen toki batean eta maila batean agertu da, non eta munduan duen lehiakide handienak hamarkadatan ia nahieran esku hartu duen eremuan, arerioaren aliatu estrategiko batekin, eta nazioarteari mezu bat emateko nahiarekin: «Bertze hark gerra sustatu duen tokian, gu diplomazia sustatzen ari gara».]]>
<![CDATA[Belatzen bazterretik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2017/016/003/2023-03-01/belatzen_bazterretik.htm Wed, 01 Mar 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/2017/016/003/2023-03-01/belatzen_bazterretik.htm
Txinak joan den astean printzipio edo proposamen orokor horiek mahai gainean paratu zituenetik, diplomaziak protagonismo xume bat hartu du. Mamirik ez da ageri oraingoz, baina Pekin orain arteko diskreziotik haratago mugitu izana ez da oharkabean pasatu. Emmanuel Macron Frantziako presidentea apirilean Txinara joatekoa da. Gatazkako belatz nagusien —AEBen eta Errusiaren— bazterretan daudenek jarrera hurbiltzea izan liteke bideren bat irekitzeko lehenbiziko pausoa.

Zinez zaila da irudikatzen gerra horren irtenbide diplomatikoa nolakoa izan daitekeen. Baina bide militarra non bukatuko den imajinatzea ere hori bezain zaila da.]]>
<![CDATA[Asimilazio helburu bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2023-02-23/asimilazio_helburu_bat.htm Thu, 23 Feb 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2023-02-23/asimilazio_helburu_bat.htm
Estatuek higatze estrategia herri mugimenduekin edo estatalak ez diren eragileekin erabiltzen dutenean, egituren gaitasunen artean dagoen desorekaz fio dira gailentzeko, Leviatan ez baita nekatzen. Teorian. Seaskaren borroka babesten dutenek bere garaian ohartarazi zuten helburua lortu arte ez zutela etsiko, eta, ekintzaz ekintza, hori ari dira erakusten.

Frantziako Errepublika isiltasuna eta ez ikusiarena egitea erabiltzen ari da funtsean asmilazio helburu bat dena betetzeko: hegemonikoa ez den berezko hizkuntza bat duen lurralde bateko gazteak behartzea bizitzako arlo formal inportante bat hizkuntza dominatzailean egitera. Hiztun komunitate bati —euskaldunei, kasu honetan— espazio publiko bat gehiago ukatzea. Hizkuntza bat desagerpenera eramateko prozesu natural horren bide orria.]]>
<![CDATA[Dartigue misteriotsua ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/022/001/2023-02-14/dartigue_misteriotsua.htm Tue, 14 Feb 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1878/022/001/2023-02-14/dartigue_misteriotsua.htm L'Auto kirol egunkarian. «Ikusmina sortuko du ikusteak euskal arraza, hain bizia, hain ahalmen handikoa, gai ote den haien pilotari ospetsuen mailako ziklistak emateko». Ordutik pasatu diren 119 urteak aztertuta, aisa baiezta daiteke Lefevreren galderaren erantzuna baiezkoa dela, anitz izan baitira «pilotari ospetsuen mailako» euskal txirrindulariak. Baina horien guzien aitzindaria, munduko lasterketa handienean parte hartu zuen Euskal Herriko lehenbiziko ziklista, Lefevrek nabarmendutako «euskal hirukote» horretan zegoen: Bokaleko Dartigue misteriotsua. Euskal Herritik aterako da Frantziako Tourra aurten, lasterketaren 120. urteurrenean. Lehenbiziko aldia 1903ko uztailaren 1ean abiatu zen, Parisko erdigunetik hemeretzi kilometrora dagoen Montgeron herritik, baina irteera puntuan ez zen euskal txirrindularirik izan. Hala ere, Euskal Herriko ziklista batek izena eman zuen estreinako abentura hartan. Izan ere, lehenbiziko Tourrean txirrindulariek aukera izan zuten itzuli osoa hasieratik bukaeraraino egin gabe parte hartzeko, soilik etapa bakar batean lehiatuta. Sailkapen nagusirako ez zituzten kontuan hartuko, eta etapa klasiko bat balitz bezala korritu zezaketen. Modu horretara izena eman zuten txirrindulari gehienak laugarren etapan izan ziren, uztailaren 12an, Okzitaniako Tolosaren eta Bordeleren arteko 268 kilometroak egiteko. L'Auto-k parte hartzaileen abizenak eta herria argitaratzen zituen zerrenda batean, eta, horretan, 126 zenbakiarekin ageri da Bokaleko (Lapurdi) «Dartigues», bukaeran s-rekin idatzita. Biharamunean, etaparen kronikan, L'Auto-k aipamen bakar bat ere ez zion egin txirrindulari horri, eta sailkapenetan ere ez zen agertu. Gauza bera bertze zenbait egunkaritan ere -La Presse, La Dépêche, La Patrie, Le Radical...-: parte hartzaileen zerrendan agertu bai, 126 zenbakiarekin, baina etapako kronikan eta emaitzetan aipamen bakar bat ere ez. Egunkari batek, gainera, L'Auto-ren lehiakide zuzena zen Le Vélo-k, uztailaren 13ko kronikan Tolosatik atera zirenen zerrendan ez zuen argitaratu Dartiguesen izena, eta 125. zenbakitik 127.era jauzi egin zuen zuzenean. Beraz, ez dago argi bokales misteriotsua irteerara joan ote zen ere. Proba berriak izan zuen arrakasta ikusita, L'Auto-k berriz antolatu zuen Frantziako Tourra 1904an. Uztailaren 2an abiatuko zen, Montgerondik berriz ere. Egunkaria aste batzuk lehenago hasi zen parte hartzaileak jakinarazten, txirrindulariek izena eman ahala. Hala, Lefevrek ekainaren 12ko alean aurkeztu zuen «euskal hirukote peto-petoa», egunkariko azalean. Atentzioa emateko moduan aurkeztu ere, hiru ziklista horien udalerriak Landetan kokatu baitzituen zerrendan, azpiko testuan euskal herritartzat aurkeztu aitzinetik. Dortignac, Ducasse eta Dartigue -oraingoan, bukaerako s-rik gabe- ziren horiek, hurrenez hurren «Peirahoradako, Angeluko eta Bokaleko txapeldunak». «Espero dugu Chiquitoren aberkideak helmugan ere egotea», gehitu zuen Henri Desgrange L'Auto-ko zuzendariari Tourra sortzeko ideia eman zion kazetariak. Hark aipatutako «Chiquito» hori Joseph Apeztegi Kanboko Txikito zen (1881-1950), pilotari historikoa, Euskal Herrian ez ezik Frantzian ere alimaleko ospea zuena. «Gaskoiak dira» Lefevrek idatzitako aurkezpen hori, ordea, ez zen oharkabean pasatu. Handik bi egunera, ekainaren 14ko alean, kazetariak, zintzo eta umil, jakinarazi zuen irakurle baten «eskutitz xarmant baten pasarte batzuk» argitaratuko zituela, «geografo txar baten gisan gelditzeko arriskua» bazuen ere. Manech Ganich izeneko irakurleak sinatu zuen eskutitza, eta titulua aski argigarria zuen: «Gaskoiak dira». Ganichek leun hasi zuen gutuna, nabarmenduta «plazerez» hartu zuela L'Auto'-ren jarraipenari esker «euskal kirolak Frantzian duen toki handia» -pilotaz maiz informatzen zuen-. Behin eztia emanda, ondotik ziztada: «Hori erranda, ez da arrazoia Hego-Mendebaldeko boneta guziak euskalduntzeko. Badakit Pignaden [pinudia, jatorrizkoan okzitanieraz] herrialdea Fanbourg-Montmatretik [Parisko auzoa] urruti dagoela, eta nahastea erraza dela». Ganichek Lefevreri kritikatu zion Peirahoradako, Angeluko eta Bokaleko txirrindulariak Txikitoren aberkidetzat hartu izana, eta ironiaz ohartarazi zion «Lio de Crouzet poeta atseginak» ez ziola «barkatuko euskaldun bihurtu izana, nahiz eta hark doinu polit batean kantatzen duen Gachucha, Maitena, Edera eta charmanta [euskaraz horrela idatzita, jatorrizko bertsioan]». Lou Lio dou Crouzet Peirahoradan sortutako Leo Lapeyre poeta gaskoiaren (1866-1907) goitizena zen; hain zuzen, Tourrerako izena eman zuen Dortignacen herri berean sortua. Ganichek kazetariari oroitarazi zion Peirahorada Landetan zegoela, hortaz, «Gaskoiniako herrialdean». Baina, jarraian, irakurleak azaleratu zuen Frantziaren asimilazio politikak itzalpean utzi duen lurraldetasun gatazka bat: Gaskoiniaren eta Euskal Herriaren arteko mugena. Ganichek gaskoizaleen jarrera azaldu zuen L'Auto-n: Bokale Landetako herri bat zela adierazi zuen, eta Angeluren kasuan, berriz, «onartzen» bazuen ere «xarneguak -erdi euskaldunak, erdi gaskoiak, erdi bearnesak-» zirela, defendatu zuen ezin zela «Euskal Herritzat hartu». «Amaitzeko, zuekin izena eman duten hirurak hiru gaskoi dira. Espero dut Parisera postu on batean ailegatuko direla, gure aberri txikiaren ohoreagatik». Hortaz, gaskoizale edo euskaltzale izan, garbi zegoen 1904ko Tour hartan ez zuela «euskal hirukote peto-peto» batek parte hartu, bat Peirahoradakoa baitzen, eta ematen baitu Montgeronera hirurak ere ez zirela joan, Angeluko Ducasse ez baita ageri uztailaren 2an, Tourraren irteeraren egunean, argitaratu ziren parte hartzaileen zerrendetan. XX. mende hasierako lasterketetan ohikoa zen izena ematen zuten ziklista guziak ez agertzea irteera puntura. Bada, L'Auto-k Montgeron-Lyon lehenbiziko etaparen kronikaren lehen partea argitaratu zuen alean (uztailaren 3an), zehaztu zuen izena eman zuten 105 ziklistetatik 88 atera zirela. Eta zerrenda horretan bai, Bokaleko Dartigue ageri da, 55 zenbakiarekin -Bokale Ipar Euskal Herria eta Biarno hartzen zituen «Pirinio Behereak» departamenduan zegoela zehaztuta-. Etaparen iraupenarengatik -467 kilometro, Maurice Garin garaileak hamazazpi ordu baino gehiagoan eginak-, L'Auto-k hurrengo hiru egunetako aleetan eman zituen horri buruzko xehetasunak, baina aipamen bakar bat ere ez zuen egin Dartigueri buruz. Bertze kirol kazeta nagusiak, Le Vélo-k, gauza bera: uztailaren 3ko alean argitaratu zuenez, Montgerongo irteeran «88 txirrindularik erantzun zuten haien izenak aipatzean», eta zerrendan ageri zen Bokaleko Dartigue, 55 zenbakiarekin; biharamuneko kronikan eta emaitzetan, ordea, aipamen bakar bat ere ez. Gainera, Le Vélo-k kronikan Ducasse aipatu zuen behin -174. kilometroan zegoen Cosne herriko kontrolgunean lasterketa buruarengandik ordubete baino gehiagora pasatu zen seikote baten parte-, nahiz eta haren izena eta 54 zenbakia ez zeuden bezperan argitaratu zuen zerrendan. «Lasterketa ederra» Lyonen Bigarren etapa hurrengo larunbatean, uztailaren 9an, abiatu zen Lyondik Marseillarantz. 88tik 55era jaitsi zen lasterketan segitu zutenen kopurua, eta horien artean ez zegoen Dartigue. Ez zen, hortaz, hilaren 3an Lyonera ailegatu; edo, zehatzago erranda, ez zen lehenbiziko etapako helmugara antolatzaileek ezarritako epean ailegatu, hilaren 9an tropela Marseillarantz abiatu zenean, Dartigue Lyonen baitzegoen. Arratsaldean lasterketak antolatu zituzten Tete-d'or belodromoan. Larunbatetan argitaratzen zen Lyon-Sport astekariak eman zuenez, Edmond Jacquelin pistako abiadura probako munduko txapeldun ohia zen zaleak belodromora erakartzeko amu nagusia. Jacquelinek parte hartuko zuen probetako bat zen profesional mailakoen 1.000 metroko lasterketa. Lehenbiziko serieko zerrendan zegoen 19 zenbakiarekin, eta bigarren serieko zerrendan ageri da, 31rekin, Dartigues. Berriz s-a zuen bukaeran, baina ez da zalantzarik ziklista bera zela, Lyon-Sport-ek «Frantziako Tourrekoa» zela zehaztu baitzion parentesi artean, eta Tourreko parte hartzaileen zerrendetan ez zen Dartigues-ik ageri, soilik Dartigue ageri zen. Eta ez zen bakarra: lehenbiziko seriean Jacquelinen aurka korritzekoa zen txirrindulari batek, Dufraix frantziarrak, parentesi artean zehaztuta zuen ere «Frantziako Tourra» oharra. Dufraix lehenbiziko etapan atera zen; L'Auto-k eta Le Vélo-k azken tokian aipatu zuten Moulinseko kontrolgunean, baina ez da ageri helmugako sailkapeneko 55en artean. Lyon-Sport-ek jakinarazi zuenez, gainera, «Frantziako Tourreko ziklista jaunek» haientzat gordeak zituzten Tete-d'orreko lasterketetan parte hartzeko «leku bereziak», baina probak hasi baino ordubete lehenago, 16:00etarako, egon behar zuten belodromoan, «sarreran bilduko den jendetzarengatik». Hortaz, pentsatzekoa da bai Dufraix, bai Dartigue Tourretik erretiratu ondoren Lyonen gelditu zirela, eta belodromoko probetan parte hartu zutela. Proba horietako serie bakoitzeko lehenbiziko hiru txirrindulariak sailkatzen ziren finalerako, baina Dartiguek ez zuen zorterik izan, laugarren egin baitzuen. Hala ere, Le Rappel républicain de Lyon egunkariak hilaren 11n argitaratu zuenez, Bokalekoak «lasterketa ederra» egin zuen, Neron hirugarren sailkatuak «gurpil batengatik soilik» gainditu baitzuen. Ez Tourrean, ez Lyongo belodromoan ez zuen loriarik dastatu ahal izan, baina bokalesak ez zuen etsi nahi, eta 1905ean berriz eman zuen izena Frantziako Tourrean. Hala ageri zen, bertzeak bertze, L'Auto-k eta Journal de l'automobile, du cyclisme et de tous les sports-ek ekainaren 27an argitaratu zuten lehen 27 parte hartzaileen zerrendan: «25. Dartigue (Bokale)». L'Auto-k komentario bat egin zuen, gainera. Izena eman zuten azken hiruren artean zegoen lapurtarra, eta Robert Coquelle kazetariak horiek aurkeztu zizkion irakurleari. Hauxe, Dartiguez idatzi zuena: «Bokaleko esperantza, sobera ezaguna gure irakurleen artean errepideko lasterketa handietan haren iraganeko jarduna kontatzea baliagarria izateko». Argibide gutxi 119 urte geroagoko irakurleentzat. Handik astebetera, uztailaren 4an, Tourra hasteko eguna hurbiltzen ari zela-eta Coquellek lasterketaren inguruko hainbat xehetasun jakinarazi zituen; bertzeak bertze, izena eman zuten txirrindularien aukerak nola ikusten zituen: lau taldetan banatu zituen, eta «eskualdeetako crack-en» zerrendan sartu zuen Dartigue, «zeintzuen ospea ez den hain handia, baina ausardia ez duten onenengandik urruti». Bertze ahaleginik ez Uztailaren 9an abiatu zen Tourra, Paris ondoko Noisy-le-Grand herritik. L'Auto-k 78 parte hartzaileko zerrenda argitaratu zuen egun horretan, eta Dartigue 25 zenbakiarekin ez, 26arekin ageri da hor. L'Auto eta Journal de l'automobile, du cyclisme et de tous les sports bat etorri ziren Dartigue faboritoen mailaren azpitik zeudenen zerrendan sartzeko. Hurrengo egunean, hilaren 10ean, etaparen kronikak argitaratu zituzten egunkariek. L'Auto-k Noisy-le-Grandetik atera zirenen zerrenda argitaratu zuen, eta Dartigue ez zen hor ageri: 25. zenbakitik 27.era jauzi egin zuen. Bezperako zerrendan ageri ziren 78 txirrindularietatik hemezortzi ez ziren irteerara agertu, eta falta zirenen artean zegoen «Bokaleko esperantza». Horrela bukatu zen lapurtarraren esperientzia Tourrarekin, desbenturatik gehiago izan zuena abenturatik baino. Ez zuen historiara pasatu zen markarik egin, eta memoria kolektiboan tokirik izan ez duen ziklista bat gehiago izan da, baina hura da Frantziako Tourrean parte hartu zuen Euskal Herriko lehen ziklista, nahiz eta Ganich L'Auto-ren irakurle gaskoia ez zatekeen ados izanen horrekin. Bihar: Ahurtiko semea, eta Bokaleko txirrindularia (eta II). ]]> <![CDATA[Gerra eta hondamendi naturala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/018/003/2023-02-08/gerra_eta_hondamendi_naturala.htm Wed, 08 Feb 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1904/018/003/2023-02-08/gerra_eta_hondamendi_naturala.htm
Herenegungo lurrikara gogorren pairatu duten eremuetako batzuk izan dira mende honetako gerra handienetako bat jasan dutenak; eta horiek bezain gogor pairatu duten bertze eremu batzuk, berriz, gatazka horretatik ihes egin zutenen babesleku hurbilena. Gerraren hondamendia hondamendi naturalarekiko errealitate banaezina bihurtu da, laguntza eta baliabideak ez baitira modu berean ailegatuko toki guzietara.

Gatazkak hiru administraziotan —gutxienez— banatuta utzi du herrialdea, eta horrek eragin zuzena izanen du krisi naturalaren ondorioetan. Eta ez du ematen nazioartean 2015eko krisi humanoari erantzuteko baino aldartea hobea dagoenik gaur egun. ]]>
<![CDATA[Epikarako bi izen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2023-02-03/epikarako_bi_izen.htm Fri, 03 Feb 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2023-02-03/epikarako_bi_izen.htm
Irakurlea, ikuslea edo entzulea istorio bati kateatuta edukitzeko anitz laguntzen duen elementu bat da bi arerio min sortzea, eta txirrindularitza emankorra izan da halako pertsonaiei dagokienez: ezin Jacques Anquetil txapeldun handia oroitu Raymond Poulidor gogora ekarri gabe; horra hor Fausto Coppi eta Gino Bartali italiarren arteko lehia; Greg Lemonden eta Laurent Fignonen arteko zortzi segundo eskasak; eta Maria Canins eta Jeannie Longo, emakumezkoen ziklismoko lehen areriotasun handia.

Orain Wout van Aert flandriarra eta Mathieu van der Poel herbeheretarra ari dira istorio handi baterako materiala ematen. Baina haien arrakastaren gako bat da atalak ezin eremu ezberdinagoetan garatzen direla. Etzi idatziko dute hurrengoa, errepideko lasterketa handien itzalean gelditu ohi den proba batean: Ziklo-kroseko Munduko Tapelketan. Erretirorako adina urruti behar lukete oraindik, baina Egoitz Murgoitio ziklo-kroslari ohiak erran bezala, zaleek badakite «txirrindularitzaren historian izan den lehiarik politenetako bat» ikusten ari direla.]]>
<![CDATA[Israelen plana]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/017/003/2023-01-29/israelen_plana.htm Sun, 29 Jan 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1951/017/003/2023-01-29/israelen_plana.htm
Izan ere, denbora bada indarraren alde horren ondorioz Israel dela gatazkaren norabidea markatzen duena. Norabide hori indarkerian sakontzea izaten ari da etengabe, baina zein helburu zehatz duen ez dago argi. Gobernura gero eta ordezkari ultragoak ailegatu, gero eta gehiago eta argiago mintzo dira nazioarteak palestinarren burujabetzakotzat dauzkan lurrak anexionatzeaz.

Baina ez dutena hain garbi adierazten da zein den etorkizuna. Zisjordania eta Jerusalem ekialdea Tel Aviv bezain israeldar bihurtzen badituzte, zer eginen dute lurralde horietan bizi diren lau milioi palestinar ingururekin? Edo helburua da, bertzerik gabe, oraingo egoerari eustea, palestinarren bizimodua degradatuz, helmugari erreparatu gabe?]]>
<![CDATA[Pirinioetako Hitzarmenaren sindromea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2025/017/003/2023-01-19/pirinioetako_hitzarmenaren_sindromea.htm Thu, 19 Jan 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/2025/017/003/2023-01-19/pirinioetako_hitzarmenaren_sindromea.htm
Ez da goi bilerako protagonistei eraginen dien protesta bakarra izanen, Bartzelonan bertan ere mobilizaziora deitu baitu ANC Biltzar Nazional Katalanak, Kataluniaren naziotasuna ukatzen duten bi estatuen aurka. Deigarria da bi gobernuetako agintariek hain garrantzitsutzat jo duten hitzarmen bat ez sinatzea errepublikaren edo erresumaren hiriburuetan. Sanchezen aldetik, ez du preseski ausaz hartutako erabakia ematen.

Izan ere, bi estatuek beren nazio izaera egonkorra eta naturala dela erraten badute ere, nolabaiteko beharra adierazi dute bien harremanak sendotzeko hitzarmen bat ustezko batasun natural hori zalantzan paratzen duen toki batean egiteko. Pirinioetako Hitzarmenaren sindromea izanen da.]]>
<![CDATA[Gerraren pribatizazioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/018/003/2023-01-15/gerraren_pribatizazioa.htm Sun, 15 Jan 2023 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1951/018/003/2023-01-15/gerraren_pribatizazioa.htm
Ukrainako gerra, segur aski, etorkizun hurbilera begira urrats handi bat izanen da konpainia pribatuek gerra egiteko edukiko duten garrantzian. Mertzenarioak gerraren praktika bezain zaharrak dira, baina Gerra Hotzaren hondarreko garaitik bertze mertzenarismo mota bat ari da hedatzen gatazketan: armadetarako norbanakoak kontratatu beharrean, enpresa pribatuak kontratatzea. Kontratista edo konpainia militar pribatu izenak hartu ohi dituzte, funtsean mertzenario talde antolatuak direnak, gerra irabazi pribatuetarako jarduntzat daukatenak.

Hegoafrikako apartheid aroan trebatutako militarrek sortu zuten Executive Outcomes da segur aski eredu horren aitzindari ezagunenetakoa, eta, orduz geroztik, gatazkaz gatazka, herrialdez herrialde, bertze izen batzuk ere ezagun egin dira: MPRI, Blackwater eta Academi, G4S... eta orain Wagner erraldoia.

Biolentziaren monopolioa da estatuen ondasunik preziatuena, baina ematen du hori ere hausten ari dela pixkanaka, inperio handiek feudalismoan bukatu zuten bezala. Eta, pribatizazioen norma segituz: irabaziak pribatizatu, eta hondamendia sozializatu.]]>
<![CDATA[Krimen perfektua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2009/017/003/2022-12-29/krimen_perfektua.htm Thu, 29 Dec 2022 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/2009/017/003/2022-12-29/krimen_perfektua.htm
Krimen perfektua ez dela existitzen dio literatura eta zinema beltzeko ohiko erranak. Euskal gatazkan tortura erabiltzea erabaki zutenek, ordea, bertzerik pentsatu izan dute. Lertxundiren heriotza gatazka modernoaren hastapenetan gertatu zen, frankismo betean. Aro horretatik 2014ra arte, Jaurlaritzak 4.113 tortura kasu dokumentatu ditu; Nafarroako Gobernuak, berriz, 169, 1978ra arte bakarrik.

Espainiako Estatuaren jarrera, ordea, ez da aldatu: estatuak ez du torturatu, inkomunikazio aldiko hutsune luzeetan ez da eskubiderik urratu, eta salaketa guztiak talde armatu baten asmakizunak dira. Baina hiru milioi biztanleko herri batean milaka bizipen pilatu izana errealitate handiegia da ezkutuan mantentzeko, baita estatu batentzat ere. Krimena perfektua izanen da, ikerketa inperfektuari eutsiko badio bakarrik.]]>
<![CDATA[EBren sinesgarritasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/019/003/2022-12-16/ebren_sinesgarritasuna.htm Fri, 16 Dec 2022 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1904/019/003/2022-12-16/ebren_sinesgarritasuna.htm
Borrell 2019an izendatu zuten diplomazia arduradun. Europako Batzordeko karguak banatzean Espainiak kokatu nahi izan zuen pieza bat izan zen, politikari katalan espainiazalea postu horretan baliagarria izanen zelakoan Bruselan erbesteratuta zeuden buruzagi independentisten lana neutralizatzeko. Orduan, akaso, ez zuten kontuan hartu independentista katalanak kezka nagusi zituen diplomazia arduraduna hiru urte barru EBren ahotsa izanen zela Gerra Hotzaz geroztiko tentsio nuklear aldirik larrienean, errate baterako.

Roberta Metsola Europako Parlamentuko presidenteak adierazi du beharrezkoa dela neurriak hartzea herritarren «konfiantza berriz pizteko». Gaur egun ez da pentsatzen epe motzean brexit-aren antzeko bertze hausturarik gerta daitekeenik, baina ustelkeria kasuek ez ezik, norbere herrialdean ospea galdua duten politikariak interesen eta eraginen arabera goi karguetarako izendatzeak ere ez dio anitzik laguntzen EBko instituzioen sinesgarritasunari.]]>
<![CDATA[Erabaki politikoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2021/016/003/2022-12-10/erabaki_politikoak.htm Sat, 10 Dec 2022 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/2021/016/003/2022-12-10/erabaki_politikoak.htm
Trukeak bi herrialdeen arteko hitzarmen batean du oinarri legala, baina egiteko erabakia guztiz politikoa da. Grinerrek eta Butek egindako delituen artean dagoen aldea alimalekoa da, eta Grinerrek egindako lege urraketak AEBetan eta bertze herrialde anitzetan jasoko lukeen zigorra —jasotzekotan— ez da inondik ere konparagarria Errusiako Justiziak emandakoarekin —bederatzi urteko espetxealdia, zigarro elektronikoan erretzeko kalamu olioa eramateagatik—. Horregatik, Etxe Zuriak baloratu du politikoki jasanezinagoa zaiola entretenimendu industriako izar bat arrazoi horregatik Errusiako espetxe batean usteltzen uztea, bere garaian etsai publikoen zerrendan goitiko postuetan zuen arma trafikatzaile baten 25 urteko zigorra erditik etetea baino.

Euskal Herrian ohikoak dira zuzenbide estatua arau mugiezinak idatzita dituen liburu sakratu baten gisa aurkezten duten diskurtsoak, izaera politikoa duten auziak blokeatuta uzteko: karta bat mugituz gero, demokraziaren eta bizikidetzaren gaztelu osoa goititik beheiti eroriko omen litzateke. Etxe Zuriak 25 urteko espetxealdira zigortutako arma trafikatzaile bat utzi du Errusiaren esku. Kritikak jaso ditu, baina ez du ematen karta gaztelua deseginen denik.]]>
<![CDATA[Etxe Zuriaren esperoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/022/003/2022-12-04/etxe_zuriaren_esperoan.htm Sun, 04 Dec 2022 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1951/022/003/2022-12-04/etxe_zuriaren_esperoan.htm
TF1 kateak atzo eman zuen elkarrizketa batean, berriz, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi zuen Mendebaldeak prest egon behar duela negoziazio batean Errusiaren «beldurrei» erantzuteko: hau da, «NATO atariraino ailegatu izanari, eta Errusia mehatxa dezaketen armak hedatzeari». AEBetan eman zuen elkarrizketa hori joan den astean, Joe Bidenekin elkartzeko egin zuen bidaian.

Mosku hurbilen duten estatuak dira hura urrutien nahi dutenak, eta Errusiak inbasioa hasi zuenetik jarrera gogorrena hartu dutenak. Macron, ordea, hilabete hauetan ahalegindu da bertzelako jarrera bat erakusten, eta, Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrarekin batera, gerra Ukrainatik kanpora hedatzeko arriskuarekiko beldurra argien adierazi duen agintaria izan da. Mendebaldeak gerran hartu behar duen norabidea erabakitzeko orduan, ordea, oraingoz guztiak daude Etxe Zuriak zer erranen duen esperoan.]]>
<![CDATA[Munduko Kopak diktadurapean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1996/023/001/2022-11-22/munduko_kopak_diktadurapean.htm Tue, 22 Nov 2022 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1996/023/001/2022-11-22/munduko_kopak_diktadurapean.htm
1936ko Olinpiar Jokoak hartu ohi dira mugimendu politiko batek kirol ikuskizun bat propagandarako tresnatzat erabiltzearen paradigma gisa; hau da, Alemania naziak Berlingo jokoei eman zien erabilera. Bi urte lehenago, ordea, Italiako mugimendu faxistak jada praktikara eramana zuen propaganda ariketa erraldoi hori, futboleko Munduko Kopa antolatuta. 1930ean historiako lehenbiziko Munduko Kopa egin zen, eta Benito Mussolini Italiako diktadoreak berehala agertu zuen hurrengoa antolatzeko nahia. Iruditu zitzaion erakusleiho ezin hobea izan zitekeela munduaren aitzinean faxismoaren gailentasuna aldarrikatzeko.

Selekzio batzuek boikota egin zioten Italiako Munduko Kopari, baina antolakuntzagatik eta kirol arloko desadostasunengatik izan zen, ez herrialdearen erregimen politikoarengatik. Izan ere, garai hartan nazioartean ez zen kontzientziarik sortua faxismoaren aurkako boikota eta bakartzea aldarrikatzeko modukorik.

1966rako, ordea, argi zegoen faxismoa eta hark inspiratutako diktadurak zer ziren, baina hori ez zen eragozpen izan FIFAk Londresen egin zuen bilkuran 1982ko Munduko Kopa antolatzeko ardura Espainiari emateko. Hala ere, protestarik ez zen sortu diktadura bat hautatzeagatik; bi urte lehenago, gainera, Espainiak Eurokopa antolatua zuen. Adolf Hitler Alemaniako diktadore naziari eta Mussoliniri esker ezarri zen diktadura Espainian (1939), baina 1966rako bazen hamarkada bat baino gehiago AEBen aliatu bihurtua zela eta Bigarren Mundu Gerraren ondorengo bakartzea gainditua zuela. Gainera, 1975ean Francisco Franco diktadorea hil egin zen, eta Espainiak trantsizio politiko bat bururatu zuen ondoko urteetan; estatu terrorismoak, Poliziaren indarkeriak eta torturaren erabilera sistematikoak —nagusiki, euskal gatazkan— jarraitu egin zuten, baina, 1966an polemikarik sortu ez bazen nazioartean, 1982an are gutxiago.

Guztiz ezberdina izan zen, ordea, 1978ko Munduko Koparen kasua. Argentina aspalditik ari zen hautagaitzak aurkezten torneoa hartzeko. 1966ko uztaileko Londresko bilkura hartan erabaki zuten 1978koa ematea. Egun batzuk baino ez ziren igaroak Juan Carlos Ongania armadako buruzagi ohiak boterea hartua zuela estatu kolpe batekin. 1973an, hauteskunde bidez aukeratutako gobernu bat itzuli zen agintera, baina 1976an militarrak berriz ere matxinatu ziren, eta Argentinak ordura arte ikusi gabeko sistema errepresibo bat ezarri zuten. Zapalkuntza horren tamaina diktadura erori ondoren hobeki ezagutu bazen ere —30.000 herritar inguru desagerraraziak, gehien gehienak 1976 eta 1980 artean—, Munduko Kopa jokatu zenean nazioartean jakina zen erregimenaren kontrakoak desagerrarazten ari zirela.

Eztabaida sortu zen zuzena ote zen horrelako egoera batean egitea Munduko Kopa. Amnesty Internationalek boikota egiteko eskatu zien federazioei, eta nazioarteko boikota sustatzeko erakunde bat sortu zuten Parisen. Kontrara, diktaduraren aurka borrokatu zen gerrilla nagusiak, Montonero taldeak, ontzat jo zuen Munduko Kopa Argentinan egitea, eta ekintza kanpaina berezi bat antolatu zuen Junta Militarraren aurkako salaketak nazioartean oihartzuna izateko helburuarekin.

Juntak eta FIFAk aurre egin zioten nazioarteko presioari, eta torneoa haiek nahi bezala egin ahal izan zuten, trabarik gabe, ospakizun handiekin, eta Jorge Rafael Videla diktadorea estadioz estadio paseoan ibilita. Juntaren zorionerako, gainera, Argentinak irabazi zuen —betirako susmopean gelditu da garaipen hori—.

Errepresioa 25 egunetan

Hala ere, gerora FIFAren orban handienetako baten gisan oroitu da Munduko Kopa hura, ondorengo urteetan testigantza zuzenekin jakin baitzen baloia soropilean bueltaka egon zen 25 egun haietan milaka lagun zeudela preso eta torturapean atxilotze zentro klandestinoetan —estadioetatik hurbil horietako batzuk—, eta, Estatu Terrorismoaren Biktimen Erregistro Bateratuaren arabera, Junta Militarraren eskuadroiek 50 lagun baino gehiago bahitu zituzten torneoa jokatu zen egunetan. Joao Havelange FIFAko orduko presidenteak inaugurazioaren aitzinetik egin zituen adierazpenek iragarpen baten itxura hartu zuten: «Azkenean, munduak ikus dezake Argentinaren egiazko irudia».]]>
<![CDATA[Konfiantza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2022-11-17/konfiantza.htm Thu, 17 Nov 2022 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2022-11-17/konfiantza.htm
Gizarteen eguneroko funtzionamendua ere erran liteke neurri handi batean konfiantzan oinarritzen dela. Hegazkineko bidaiariak konfiantza du pilotuak ongi beteko duela bere egitekoa, fabrikatzaileak eta mantentze lanez arduratzen direnek ongi bete duten bezala. Supermerkatuan jakia erosi duenak ez du ikusi produktuak bere eskuetara ailegatu arte egin duen bidea, baina konfiantza du guzia behar bezala egin dela. Prozesu guzien konfiantza handitzeko daude kontrol neurriak, funtsean bertze konfiantza ariketa bat baino ez direnak. Baina hori da makineria mugitzea ahalbidetzen duen olioa.

Eta mekanismo sozial hori bera aktibatu zen herenegun, jakin zenean Polonian leherketa bat gertatu zela Ukrainako mugatik bertan. «Urlia ez zen kapaz izanen horrat misil bat botatzeko». «Berendia ez da kapaz izanen horrela erantzuteko». Konfiantza eta kontrola, ordea, ez dira gerren ezaugarriak. Gatazkak iraunen duen bitartean, eta Errusiak Ukrainaren luze-zabalean erasoak egiten jarraituko duen bitartean, beti egonen da arriskua txinpartaren bat belar idorretan erortzeko.]]>
<![CDATA[Kondorra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2022-11-10/kondorra.htm Thu, 10 Nov 2022 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2022-11-10/kondorra.htm
Adierazgarria izan zen hauteskunde arratsean bertan Joe Biden AEBetako presidenteak zeinen agudo argitaratu zuen oharra Luiz Inacio da Silva Lula hautagai ezkertiarra garaipenarengatik zoriontzeko, «hauteskunde aske, garbi eta sinesgarrietan». Kontuan hartuta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Europako bertze agintari batzuek ere antzeko adierazpenak egin zituztela minutu gutxiren buruan, pentsa daiteke kortesia diplomatiko soila baino zerbait gehiago adierazi nahi zutela keinu horiekin. Kortesia baino zerbait gehiago diren bezala azkenaldian Venezuelarekin izan dituzten keinuak. Nor oroitzen da Juan Guaidoz, haiek hauspotu zuten hartaz?

Alderdi Demokratak uste baino emaitza hobea izan du agintaldi erdiko hauteskundeetan, baina trumpismoaren mehatxua bizi-bizirik du. Horregatik, demokratentzat estrategia suizida bat izan daiteke Latinoamerikan ezkerraren aurka gaur egungo eskuineko mugimenduak sustatzea. Perspektiba aldatzen da kondorra askatzeak Andeetan ez ezik Kalifornian ere ondorio larriak izan ditzakeenean.]]>
<![CDATA[Bigarren mailakoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2022-11-04/bigarren_mailakoak.htm Fri, 04 Nov 2022 00:00:00 +0100 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2022-11-04/bigarren_mailakoak.htm semen edo esperma adiera duela, eta euskaraz «ohikoena sexu adiera» denez, ez dela onargarria haurrari izen hori ematea. Epailearen soluzioa? Latinezkotzat daukan izen bat inposatzea (Zia).

Ez da lehenbiziko aldia epaile batek euskararen inguruko argudio sasifilologikoak erabiltzen dituela epai bat justifikatzeko: Gasteizen bertan, administrazio auzietarako batek arrazoia eman zion hizkuntza eskakizunak ez betetzeagatik kaleratutako bitarteko funtzionario ohi bati, euskara «zaila» dela argudiatuta. Epai horiek, zentzurik gabeko xelebrekeriak ematen badute ere, egiaztatzen dutena da justizia estamentua espainiera hiztunentzat pentsatuta dagoela, eta euskalduna bertzea bezala tratatzen duela, kolektibo minoritario eta ezezagun baten gisa. Eta horren ondorioa da herritarrei erabakiak inposatzeko ahalmena duten funtzionarioek bigarren mailakotzat hartzea euskaldunak.]]>
<![CDATA['Lawfare'-a euskaldunen kontra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/024/003/2022-10-23/lawfare_a_euskaldunen_kontra.htm Sun, 23 Oct 2022 00:00:00 +0200 Mikel Rodriguez https://www.berria.eus/paperekoa/1951/024/003/2022-10-23/lawfare_a_euskaldunen_kontra.htm lawfare, akademia anglosaxoiak asmatutako hamaika hitz jokoetako bat —law (legea) eta warfare (gerrari dagokion esparrua) solasen elkarketa—. Orokorrean, erabiltzen da alde batek etsaitzat jotzen duenari kalte egiteko legedia armatzat baliatzen duenean.

1986an Euskararen Foru Legeak Nafarroa Garaian euskaldunen eskubideak mugatzeko zonifikazioa ezarri zuenerako asmatuta zegoen lawfare terminoa. Legedia hori sustatu zutenek jakinen al zuten egiten ari zirenak bazuela izen bat ordurako?

Armiarma sarea ehundu zuten; gero, eragileren batek biktima harrapa dezake; eta, azkenik, epaile batek harrapakinari azken kolpea eman, aste honetan bertan Orkoienen gertatu den bezala: lingua navarrorum-a ez dela ezta meritu gisa hartu behar herritarrei zerbitzua eman behar dieten funtzionarioen kasuan.

Nafarroa Garaian euskaldunen kontrako lawfare-ak tradizio luzeagoa badu ere, azkenaldian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait sindikaturen, abokaturen eta epaileren ekintzek ere oroitarazi diete Hegoaldeko bertze hiru herrialdeetako euskaldunei ez daudela eskubideak murrizteko praktika horretatik salbu. Hordagok Tuteran erakutsi du, ordea, badirela euskaltzale anitz lawfare-aren aurka borrokatzeko prest.]]>