<![CDATA[Mikel Yarza Artola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 27 Oct 2021 02:38:38 +0200 hourly 1 <![CDATA[Mikel Yarza Artola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Itsasgizonen handinahia eta kalamitatea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/035/001/2021-10-23/itsasgizonen_handinahia_eta_kalamitatea.htm Sat, 23 Oct 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/035/001/2021-10-23/itsasgizonen_handinahia_eta_kalamitatea.htm The North Water telesailak.

Britainia Handiko armadako mediku bat da istorioko protagonista, porrot egin duena. Espedizio berri batean sartuko da iraganeko mamu pertsonalengandik ihesi, eta bertan topatuko du bere balioak hankaz gora jarriko dituen hiltzaile gupidagabe bat. Funtsean, gizakiaren bi dimentsioren arteko talka jorratzen du istorioak, arrazionaltasunaren eta basakeriaren arteko talka, zientziaren eta sinesmenaren artekoa.

Andrew Haigh zinemagile ingelesak gidatu du BBCren bost ataleko proiektua. Telebistarako egin duen lehena da, baina azken bi hamarkadak pantaila luzeari begira eman ditu. Lehenik, muntatzaile modura aritu zen Gladiator eta Black Hawk Down Hollywoodeko ekoizpen ezagunetan; ostera, zuzendari gisa Berlinen eta Venezian sarituriko 45 Years eta Lean on Pete filmetan. Oraingoan, Ian McGuire idazle britainiarraren izen bereko nobela egokitu du telesail formatura, eta hasieratik aktoreen eta pertsonaien lanketan metatu ditu indarrak.

Colin Farrell aktore irlandar entzutetsua da tripulazioko balea ehiztaririk trebeena, eta sekulako interpretazioa eskaini du Henry Drax bilauaren rolean. McGuirek idatzi historikoak hartu zituen oinarri Artikora nabigatu zuten gizonen bizipenak fikziozko nobela batean txertatzeko, eta espiritu horri eutsi dio Haighek ere ikus-entzunezko egokitzapen honetan.

Formari zein edukiari dagokionez, The North Water nobedadeak antzekotasun handiak ditu 2018an AMC Estatu Batuetako kateak estreinaturiko The Terror telesailarekin. Horrek ere Britainia Handiko armadaren XIX. mendeko ontzi baten gainbehera kontatu zuen; zehazki, Ipar-mendebaldeko igarobidean kateatuta geratu zen espediziorena. Bien artean, ordea, bada ezberdintasunik: ekoizpen amerikarrak ikusleak segituan korapilatu eta ito nahi izan zituen iluntasunean; britainiarrak, berriz, poloetako giro izoztua erritmo geldoagoan hedatzearen aldeko apustua egin du.

Hasieran, balea ehiza arriskutsua da istorioaren tentsio iturri nagusia, eta haren ondotik helduko dira tripulazioko kideen arteko mesfidantza, akusazio gurutzatuak, gezurrak eta traizioak. Esploratzaileen inguruko narrazio klasikoei tiraka azpimarratu dute sortzaileek giza handinahiaren eskutik etor litezkeela zorigaitza eta galbidea.

Fikziozko pertsonaien espiritua goretsi nahian, sortzaileei ere ez zaie ausardiarik falta izan, eta filmaketa prozesuan marka sonatu bat hautsi dute: lantaldeak 81 gradu bidaiatu zuen iparraldera, Norvegiako Svalbard artxipelagora, noraezean dabiltzan izotz zatien eszenak filmatzeko. Telesail dramatizatu bat ez da sekula horren iparraldera filmatu.

'THE NORTH WATER'
Sortzaileak: Andrew Haigh.
Aktoreak: Jack O'Connell, Colin Farrell, Gary Lamont, Peter Mullan, Tom Courtenay, Ipeelie Ootoova, Gerry Lynch, Eliza Butterworth.
Herrialdea: Erresuma Batua.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Movistar Plus.
Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu.
Generoa: Drama. Abentura.]]>
<![CDATA[Oinordekotzak odolusturiko familia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2218/035/001/2021-10-16/oinordekotzak_odolusturiko_familia.htm Sat, 16 Oct 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/2218/035/001/2021-10-16/oinordekotzak_odolusturiko_familia.htm Succession telesailaren hirugarren denboraldia, ikusmina eragin duten itzulera handi horietako bat.

Ekonomiaren bidez mundua gobernatzen ahalegintzen den familia bilioidun bat da istorioko protagonista. Finantza merkatuak, hedabideak, entretenimendua, kirola, ontziak, jolas parkeak... Roy sendia itzaleko agintari da alor horietan guztietan, hariak mugitzen dituen eliteko erakundea.

Narratibako ideia klasiko bat da telesailaren zutabea: aitaren gainbehera eta seme-alaben erreleboa. 80 urte bete berri ditu Logan Roy enpresaburuak, Waystar konpainia sortu eta luzaroan gidatu du, baina krisi betean sartuko da inperioaren oinordekoa izendatzeko prozesuan. Semeak altxamendua antolatuko du aitaren aurka, alaba azpijoko baten biktima izango da lekukoa ia esku artean duela, eta eskandalu publikoek Roy sendia amildegiaren ertzera eramango dute. Boterea da telesailaren ardatz kontzeptuala, eta haren inguruan orbitatzen dute konfiantzari, amodioari eta adikzioari loturiko gai sakonek.

Drama, thrillerra, komedia... denetarik dauka kontakizun korporatibo horrek, eta argiak dira haren erreferenteak. Esaterako, zuzenean edan du The Godfather filmetik, baita Shakespearen tragedia klasikoetatik ere. Jesse Armstrong britainiarra da telesailaren sortzailea, pantaila txikirako lanetan ibilbide luzeko profesionala. Hollywoodera igaro aurretik, The Thick of It satira politikoan trebatu zen gidoigile gisa.

Telesailak oroimenean iltzatuta geratzen diren hainbat eszena ditu. Ikusleek ez dute erraz ahaztuko denbora-pasako beisbol partida batean Roman Roy senide gazteenak haur bati home run egiteagatik milioi bat dolar eskaini eta porrota muturraren aurretik pasatzen dioneko unea, Kendallek aitaren aurka antolaturiko zentsura mozioa telefono bidez jarraitu behar duenekoa, edota Shioban alabak aitaren partetik jasotako mespretxu gupidagabea, hautu sentimental zein profesionalak direla medio.

Sortzaileek une gogoangarriz bete zuten lehen denboraldia, eta gidoia findu bigarrenean. Hirugarrena derrapatze bortitzekin abiatu dute, tentsioz beteriko bigarren denboraldia eten zen unean bertan. Roy familia guztiz zatituta dago, eta protagonista bakoitzaren ekintza indibidualek inoizko pisurik handiena hartu dute kontakizunean. Oraingoan, Armstrongek gidaturiko lantaldeak azpimarra egin du ekintza horien kriminaltasunean.

Telesailak trebetasunez eraman du irudietara negoziazioaren eta gerraren artea, Sun Tzu filosofo txinatarraren estrategia klasikoei jarraikiz. Seriotasun horren artean, ordea, barre algararik ere ez da falta, eta horrek balio erantsi bat ematen dio atal bakoitzari.

Ikusleek dagoeneko gertutik ezagutzen dute Roy familia eta pitzaduraz beteriko pertsonaia bakoitza, baina sarritan gidoigileek itzalean uzten dituzte, begietan benda bat jarrita, bilera sekretuetan egosten ari diren ezkutuko hitzarmenen inguruko informazio guztia argitu gabe. Funtsean, ikusmin hori da telesailaren indargune nagusia, eta horregatik dastatuko dute irrikaz mundu osoko milaka jarraitzailek, beste behin ere, oinordekotzaren zapore gazi-gozoa.

'SUCCESSION'
Sortzailea: Jesse Armstrong.
Aktoreak: Brian Cox, Jeremy Strong, Sarah Snook, Kieran Culkin, Alan Ruck.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: HBO.
Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu.
Generoa: drama.]]>
<![CDATA[Fedea, itxaropen eta terrore]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/035/001/2021-10-09/fedea_itxaropen_eta_terrore.htm Sat, 09 Oct 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/035/001/2021-10-09/fedea_itxaropen_eta_terrore.htm Midnight Mass telesail berrian hartu duen zeharbidea. Kritika eta publikoaren gorespena eragin zuten Hill House eta Bly Manor etxe sorginduetako istorioek, eta Flanaganen autorezko zigilua ezagun egin zen mundu zabalean.

Orain, zuzendariak unibertso hori alboratu eta bestelako paisaia bat besarkatu du, kostaldeari, portuari eta erlijioari hertsiki loturikoa. Pauso horren bidez, Flanaganek atea ireki dio bestelako izu bati, txakur baten zaunkak edo itsasertzean hilik agerturiko ehunka katuk bizilagunen artean eragin dezaketen mesfidantzari. Gizarte dimentsio handiagoa duen beldurrezko istorio baten aldeko apustua egin du, eta, alde horretatik, HBOk joan den urtean plazaraturiko The Third Day ekar lezake gogora lan berri horrek.

Flanaganek Stanley Kubricken The Shining klasikoari jarraipena eman zion Doctor Sleep filmarekin, eta hor erakutsitakoa errepikatu du orain arte osaturiko hiru telesailetan. Pertsonaiak dira haren obraren ardatza; karakterizazio xehatuek eta protagonisten iraganeko mamuek blaitzen dute pantaila. Midnight Mass nobedadean, minutu mordoa arriskatu ditu pertsonaiak su geldoan aurkezteko, eta hori da, ziurrenik, kontakizunaren bekatu kapitala. Tentsioa sortu nahi duen istorio bat izaki, lehen atal bareek ikusle andana uxa litzakete, are gehiago telesail berriak abiada bizian eskaini eta kontsumitzen diren garai honetan.

Istorio eta pertsonaia berriak izan arren, zaleek berehala ezagutuko dituzte pantailan ageri diren aurpegiak, Flanaganen aurreko proiektuetan parte hartu duten aktoreak baitira. Sakratutasuna da haien iparrorratza, eta telesailak misterioa areagotu du herrira heldu den apaiz berriaren figura baliatuta. Uhartera asmo ilunekin iritsi dela dirudi sarritan, baina bizilagunen artean zirrara eragitea lortuko du, mirariak direla medio.

Gizakien eta fedearen argi-ilunak azpimarratu nahi izan ditu Flanaganek telesail berri honetan, eta, horretarako, dualismoa indartu du alor formalean. Egunez baketsua dirudien portuko ingurune heze eta eguzkitsua itogarri bilakatuko da gau trumoitsua heltzerakoan, eta klimarekin batera eraldatuko da uharteko bizilagunen nortasuna ere.

The Haunting sagako telesailen aldean, Midnight Mass generozko kodeetatik aldenduriko egitasmo bigunagoa dela esan liteke. Istorioa thriller zantzuak dituen drama bat da, eta ez horrenbeste beldurrezko kontakizun klasiko bat. Nolabait, sortzaile estatubatuarrak askatasun handiagoz jokatu nahi izan du oraingo honetan, etxe sorginduen formatutik kanpo aritzeak irekitzen dizkion bide narratiboak esploratzeko.

Mike Flanagan izen propio bilakatu da egungo beldurrezko generoan, eta ikusteko dago bere autoretza nola eta norantz bideratuko duen etorkizuneko proiektuetan. Gauza bat ziurra da: jarraitzaile andana adi-adi izango ditu, hurrengo izualdiaren zain.

'MIDNIGHT MASS '
Sortzaileak: Mike Flanagan.
Aktoreak: Hamish Linklater, Kate Siegel, Zach Gilford, Samantha Sloyan, Henry Thomas.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Netflix.
Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu.
Generoa: Izua. Drama.]]>
<![CDATA[Noraezean itsasoraturiko zuzendaria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/035/001/2021-10-02/noraezean_itsasoraturiko_zuzendaria.htm Sat, 02 Oct 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/035/001/2021-10-02/noraezean_itsasoraturiko_zuzendaria.htm La Peste izan zen lehena, eta ostera heldu ziren Gigantes, Vida Perfecta eta Antidisturbios. Zinemaldiak lankidetza itun bat sinatu du Movistarrekin, eta horren ondorio da plataforma digital horretako lanek azken urteotan presentzia bermatua izatea.

La Fortuna izan da aurtengo nobedadea, Alejandro Amenabarrek telebistarako sorturiko estreinako lana. Istorioak bi ardatz nagusi ditu: batetik, Espainiako Armadako Nuestra Señora de las Mercedes ontziaren 1804ko hondoratzea; eta, bestetik, ontzi hartako 500.000 urrezko eta zilarrezko txanponen aurkikuntzaren harira, Espainiak AEBetako urpeko arkeologia enpresa batekin izandako aurrez aurreko judiziala.

Guillermo Corral diplomatiko bizkaitarrak idatzitako El Tesoro del Cisne Negro komikia da telesailaren oinarria, Corralek lehen pertsonan bizi izan zuen 2007ko gatazka diplomatiko sonatu hori. Odyssey Marine Exploration enpresa estatubatuarrak urte hartan topatu zuen altxor preziatua nazioarteko uretan, eta Espainiako Gobernuak auzibidera jo haren kontra.

Amenabarrek sei ataletan eraman du fikziora istorio hori, eta Pasaiako portuan filmatu du ontziaren hondoratzea. Tintin klasikoa inspirazio iturri, telesailak abentura kutsu nabarmena du, eta guda, espioitza zein epaiketa eszenak dira nagusi. Sortzaile espainiarrak gorazarre egin nahi izan die funtzionario publikoei, eta, funtsean, Hollywooden horren ohikoak diren thriller instituzionalen tankerako istorio bat eraman du pantailara.

Amenabarrek erraztasunak izan ditu istorioa filmatzeko; Espainiako Kultura Ministerioa, Renfeko trenak eta Guardia Zibilaren egoitzak dira hainbat eszenaren kokaleku. Tarteka, umorea baliatu du burokraziaren amaraunari betaurreko kritikoekin erreparatzeko, eta gidoian txertatu ditu Espainiaren iraganeko handitasun inperialari eta egungo joera faxistei buruzko mezu batzuk.

Tamalez, esperimentua ez zaio ondo atera, eta ekoizpen ikusgarria kontakizun tamalgarri bilakatu da. Hollywoodeko izar batzuek parte hartu dute proiektuan, besteak beste, Emmy eta Grammy sariak irabazi izan dituen Stanley Tuccik. Baina aktore estatubatuarren trebezia ez da nahikoa, elkarrizketa gehienak irrigarriak dira, musikaren erabilera dramatikoa errepikakorra da, eta telesailaren bihotzean erromantze istorio konbentzional bat kokatu dute.

Eszena jakin batean, Amenabarrek Espainiaren zatiketa ideologikoari buruzko gogoeta plazaratu du, pertsonaien ahotan jarri du kontserbadoreen eta aurrerakoien arteko ezberdintasuna. Elkarrizketak, ordea, ez du inolako mamirik, eta horixe da bere porrotaren adibiderik argiena.

Kritikatu nahi duen horretan erori da Amenabar, ausardiarik eta inspiraziorik gabeko lan bigun batean. La Fortuna telesailaren helburuetako bat izan liteke nerabeak dibertitzea, beste bat historiaren eta kultur ondarearen inguruan dibulgatzea. Gibraltargo itsasartean, Madrilgo kaleetan eta bulego estatubatuarretan, baina ez dago zirrara izpirik. Non geratu ote da duela 25 urte Tesis filmarekin mahai kolpe ahaztezina eman zuen zuzendariaren sugarra?

'LA FORTUNA'
Sortzaileak: Alejandro Amenabar.
Aktoreak: Alvaro Mel, Ana Polvorosa, Stanley Tucci, Clarke Peters, Karra Elejalde.
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Movistar Plus.
Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu.
Generoa: abentura. Thrillerra.]]>
<![CDATA[Galaxiarteko inperioaren eraberritzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/043/001/2021-09-25/galaxiarteko_inperioaren_eraberritzea.htm Sat, 25 Sep 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/043/001/2021-09-25/galaxiarteko_inperioaren_eraberritzea.htm Foundation saga ezagunaren sortzailea. 16 nobelatan unibertso propio bat eraiki zuen, eta egun zientzia fikziozko istorioetan indarrean jarraitzen duten joerak ezarri zituen. Eragin zuzena izan zuen, esaterako, egunotan berriz ere nobedade den Frank Herberten Dune eleberri klasikoarengan.

Etorkizuneko mundu batean girotuta dago Foundation: gizakia galaxia osoan zehar hedatu da, eta gobernu inperialetan antolaturik dago. Denbora eta espazio tarteak horrenbeste areagotu izanak, ordea, aurrerapen zientifikorik eza eta ustelkeria ekarri ditu inperio galaktikora. Zibilizazioaren akabera modu matematikoan aurreikusiko du gizon batek; bien bitartean, protagonista talde bat hura eragozten eta mundu hobeago bat eraikitzen ahalegindu da.

Erraldoia da Asimoven idatzizko obra, ikus-entzunezko formatura egokitzea kosta egiten den horietakoa, eta urte luzez kutxa batean gordeta egon da, moldaketa gogoangarria noiz helduko zain. Apple TV Plus plataformak egin du apustua, eta, oraingoz, bi denboraldirako onartu du proiektua. Telesailaren gidaritza David S. Goyerren eta Josh Friedmanen esku utzi du, Hollywoodeko akziozko eta abenturazko ekoizpen ikusgarrietan trebatuak biak.

Asimoven klasikoa pantaila txikira egokituko zutela jakin bezain laster, ikusmina izugarria bilakatu zen zientzia fikzioaren zaleen artean, eta telesailaren abiadak, behintzat, eutsi dio erronkaren mailari. Lehen atala hasi eta berehala, zirrara sentsazioa areagotuko da jarraitzaileen artean; izan ere, ikusgarriak dira inperio galatikoa iruditara eramateko egindako ekoizpen, estetika eta girotze lanak. Ikusleak hasieratik nabarituko du istorio dramatiko handi bat dela, begien aurrean unibertso erraldoi berri eta zirraragarri bat irekitzen ari dela. Baina unibertso horri ez zaio konplexutasunik falta. Matematika, metafisika, erlijio eta politika kontzeptuz josita dago, eta batzuetan zaila da kontu horiek guztiak narrazio batean txertatu, modu mamitsuan jorratu eta ikusleentzat entretenigarri izatea.

Oreka hori lortzea da telesailaren erronka nagusia, eta, ildo horretan, batek baino gehiagok kritikatuko du Foundation ikuskizun garaikidearen bizio eta erraztasunetan erori dela. Nolabait, Star Wars berrien oinordeko da telesaila, estudio handien zerbitzura egindako produktua, egun publiko orokorrarentzat ekoitzitako zientzia fikziozko lan gehientsuenak bezala. Arrakasta komertzial masiboa bilatzen duten blockbuster-en logikari jarraikiz, ez dago autoretzarentzako tarterik, ezta arrisku narratiborik edota estetikorik ere. Tokitan geratu dira James Cameron eta Ridley Scott zuzendarien garai bateko askatasuna eta ausardia.

Scotten joan den urteko Raised by Wolves telesailaren parekoa litzateke Foundation: ideia liluragarrien amaraunean harrapaturiko landarea. Lortuko ote du lehen bi atalen ostean loratzea?

'FOUNDATION'
Sortzaileak: David S. Goyer, Josh Friedman.
Aktoreak: Jared Harris, Lee Pace, Cassian Bilton, Laura Birn. Leah Ferguson.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Apple TV Plus.
Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu.
Generoa: Zientzia fikzioa.]]>
<![CDATA[Hautsitako bikote bizitzaren pusketak biltzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2089/043/001/2021-09-18/hautsitako_bikote_bizitzaren_pusketak_biltzen.htm Sat, 18 Sep 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/2089/043/001/2021-09-18/hautsitako_bikote_bizitzaren_pusketak_biltzen.htm The Seventh Seal, Persona, Fanny and Alexander... ezinbesteko izenburuak dira zinemagintzaren historian. Ingmar Bergman XX. mendeko artistarik esanguratsuenetako bat izan zen, eta zinemarako egindako lanei esker lortu zuen ospea, baina telebistarako ere osatu zuen proiektu gogoangarririk.

Scenes from a Marriage izan zen horien artean lehena. Erdiko klaseko bikote baten haustura eta adiskidetzea jorratzen ditu telesailak, eta sekulako arrastoa utzi zuen gerora Hollywooden goia jo zuten zuzendari andanaren artean. Besteak beste, Woody Allenek eta Richard Linklaterrek nabarmendu izan dute Bergman euren obrako inspirazio nagusi gisa.

Suediako telebistak 1973an estreinatu zuen telesaila, eta ia mende erdi geroago plazaratu du HBOk eguneraketa, Veneziako jaialditik igaro ostean. AEBetako telebista kateak leku ezin hobea zirudien egile kutsu markatua duen lan hori egokitzeko, eta proiektua Hagai Levi artista israeldarrak gidatu du. Levik HBOrekin lankidetzan osatu duen bigarren telesaila da, 2019ko Our Boys goratuaren ostean.

Levi fildeltasun handiz hurreratu da Bergmanen jatorrizko espiritura. Erritmo narratiboa, pertsonaien garapena eta haien itxura errespetatu ditu, baina hainbat nobedade ere txertatu ditu bikote krisiaren berrinterpretazio honetan. Garaia eta herrialdea dira bereizgarri nagusietako bi. XXI. mendeko AEBek antz txikia dute 1970eko Suediarekin. Nortasun pasibo-agresiboa, harreman irekiak, emakumeen ahalduntzea eta beste gai batzuk telesailaren hiztegiko parte dira, eta egungo munduaren adierazle.

Horrez gain, Levik Bergmanek diseinaturiko rolak irauli ditu, eta emakumeari pisu handiagoa eman dio. Emaztea da enpresa negozioak egiteko munduan zehar bidaiatzen duena eta amodio afera bat izaten lehena. Senarrak, berriz, etxeko kontuez hitz egiten du beti, bertan preso egongo balitz bezala.

Bikotekideen arteko elkarrizketa luzeak dira telesailaren bizkarrezurra, eta horietako batzuk hitzez hitz errepikatu ditu Levik, Bergmanen jatorrizko gidoian dauden moduan. Harreman pertsonalen zurrunbilo existentzialean, bikain aritu dira Jessica Chastain eta Oscar Isaac aktoreak. Bizitzako galdera handiak erantzun nahian, xehetasunez beteriko antzezpen boteretsuak ondu dituzte, eta, hein handi batean, telesailak haiei zor die duen freskotasun apurra.

Alor formalean ere bada berritasunik; esaterako, soinuaren lanketa minimalista eta kamera travelling-ak. Ikusleek etxeko txoko batetik bestera jarraituko diote bikote protagonistari, eta, horri esker, errazago murgilduko dira kontakizunean. Baina Leviren berrinterpretazioaren arrasto nagusia bestelakoa da, narraziotik haragokoa. Telesaileko atalen hasieran eta amaieran korridoreetako irudiak txertatu ditu, telesaila bera filmatzen hasi aurreko azken minutuetako prestaketa uneak. Pantailaren bidez erakutsi duen istorioa fikzio ala errealitate ote den pentsaraztea izan liteke haren asmoa. Pentsaraztea begien aurrean ikusleak duen bikotearen istorioa ez ote den, nolabait, guztiona.

'SCENES FROM A MARRIAGE'
Sortzaileak: Hagai Levi.
Aktoreak: Jessica Chastain, Oscar Isaac, Nicole Beharie, Corey Stoll, Sunita Mani.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: HBO.
Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu.
Generoa: drama.]]>
<![CDATA[Izarren distira hauts bihurtuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-06-26/izarren_distira_hauts_bihurtuta.htm Sat, 26 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-06-26/izarren_distira_hauts_bihurtuta.htm Hunters telesailarekin egin zen ezagun David Weil sortzaile estatubatuarra, eta bere nobedadea da Solos. Izenak zerikusi zuzena du ikusleek pantailan topatuko dutenarekin.

Hollywoodeko izarrak beren kabuz ageri dira, bakartuta eta bakarrizketan, bizitzako gai garrantzitsuen inguruan. Protagonisten ahotan entzun daitezke familia, zahartzaroa, zaintza, heriotza, teknologia eta izurriteen inguruko gogoetak. Telesailak pandemia garaian lehen lerrora heldu diren eztabaida gaien inguruko fikziozko disertazio bat dirudi; izan ere, hitzen bidezko azalpenak dira une oro jaun eta jabe. Diskurtsoan horrenbeste oinarritzen den lan bat izaki, harritzekoa da zuzendariek alor formalari zuku gehiago atera ez izana, aktoreen keinuak, begiradak eta sentipenak pantailan indartzeko. Ikusleak pentsa lezake telebista saio konbentzional bateko elkarrizketa baten lekuko izaten ari dela.

Tematikoki, egungo munduari zuzen-zuzenean loturiko obra bat da Solos, eta horren erakusle dira pertsonaiek beren hitzaldietan aipaturiko Zoom plataforma, Mark Ruffalo aktorea eta koronabirusa. Ordu erdi irauten duten zazpi atal indibidualekin osatu dute proiektua, eta protagonistak kokaleku ezberdinetan ezarri dituzte: etxebizitza, lantokia, itsasertza, espazio-ontziak... horiek dira, besteak beste, beren sentipenik intimoenak adierazteko guneak. Atal labur horiek aktoreen luzimendurako gozoki dira, baita ikusleentzat ere. Baina hasieran formatu fresko eta erakargarri zirudien hori berehala agortuko da, eta errepikakor bilakatuko.

«Nor zara, nor zaren oroitu ezin baduzu?», tankera horretako esaldi existentzialak baliatuz ahalegindu da telesaila giza kondizioaz gogoeta egiten. Tartean badira salbuespenezko pare bat atal, kontakizun entretenigarri eta dinamiko baten aldeko apustua egiten dutenak. Tamalez, horixe dira: salbuespena. Gabezia narratiboak nonahi topa litezke, ia atal guztiak dira izugarri dramatikoak, komediak ez du apenas tarterik, eta giro honetan zaila da ikusleak konbentzitzea telesaila amaierara arte ikus dezaten.

David Weil sortzailearen porrota agerikoa da: argazki orokorrari erreparatu ordez, gehiegi tematu da puzzlearen pieza bakoitza fintzen, eta, azkenerako, altxor preziatuak esku artetik ihes egin dio. Ikusle andanak galdetuko dio bere buruari ea zer moduzko telesaila izango ote litzatekeen atal indibidualetan agerturiko Hollywoodeko izarrak istorio berean elkartuta ikusiko balitu.

Proiektua COVID-19aren neurri murriztaileen ondorioz sortu zen, eta marka da lehen mailako aktore horiek guztiek baiezkoa eman izana parte hartzeari. Baina bakoitzak ozeanoa bere txalupan zeharkatu ordez ontzi berean nabigatu izan balu, suziriak jaurtitzen egongo ginateke dagoeneko. Edo ez, altxorra topatu arren harekin zer egin jakitea delako garrantzitsuena.

'SOLOS'
Sortzaileak: David Weil.
Aktoreak: Helen Mirren, Morgan Freeman, Anne Hathaway, Uzo Aduba, Constance Wu.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Amazon Prime.
Atal bakoitzaren iraupena: 30 minutu.
Generoa: Drama.]]>
<![CDATA[Izotzezko krimen mistikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2219/044/001/2021-06-19/izotzezko_krimen_mistikoa.htm Sat, 19 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/2219/044/001/2021-06-19/izotzezko_krimen_mistikoa.htm
2010eko hamarkadan hasi zen Hollywooden lanean eta, berehala, Mark Wahlberg eta Denzel Washington aktore entzutetsuek hartu zuten parte bere proiektuetan. Universal estudioen bultzadarekin, 2015ean kaleratu zuen orain arteko ekoizpenik sonatuena: 1996ko alpinisten hondamendia kontatzen duen Everest. Urtebete geroago, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Eidurinn noir eskandinaviarrarekin; film horretan zera azpimarratu zuen, sarri Europako erreferentziatzat hartu izan den Islandiako gizartearen alde iluna.

Pantaila handiari ez ezik, txikiari ere begiratu dio Kormakurrek bere ibilbidean. Are gehiago, duela sei urte, bi denboraldiko Ofaerd telesaila abiatu zuen. Kultukoa bilakatu zen berehala, eta horregatik piztu du ikusmina sortzaile beteranoaren telebistarako itzulerak. Katla izenburupean, zortzi ataleko telesaila osatu du orain Netflixentzat. Streaming bidezko plataforma erraldoiak Islandian osatu duen lehen ekoizpen propioa da, eta osagai guztiak ditu krimen istorioak gustuko dituzten nazioarteko ikusleak erakartzeko.

Izozturiko sumendi baten erupzioa eta historiaurreko elementu misteriotsuen agerpena dira kontakizun honen abiapuntua, eta fenomeno horiek lotura ezin estuagoa dute aktualitatearekin. Izan ere, martxoan, sumendi baten erupzioa izan zen Reykjavik hiriburutik 30 kilometrora.

Orduko hartan, erupzioa ez zen izozturiko mendi batean gertatu, baina badira tankera horretako bi aurrekari garrantzitsu Islandiaren historian. 1996an eta 2010ean erupzioak izan ziren bi sumendi handitan, eta Kormakurrek zuzenean edan du gertakari horietatik fikziozko istorio hau eraikitzeko.

Zuzendari gisa, urteetan landu duen estilo pertsonal bereizgarria baliatu du telesail labur honetan, protagonisten traumak, beldurrak eta desirak iruditan islatzeko. Horretarako, aktore islandiar ezagunen babesa izan du, beste behin. Herrialdeko publikoaren artean ez ezik, antzezle horiek ezagun bilakatzen ari dira pixkana nazioartean, batez ere film islandiar jakinek zinema jaialdietan izandako arrakastaren ondotik. Hross i Oss eta Hvitur, Hvitur Dagur ekoizpen sarituak dira horren adibide. Azken urteetan, uharte eskandinaviarrean munduraturiko kalitatezko filmen emariak ez du etenik.

Katla telesailaren zortzi ataletan, sortzaileek hamaika erreferentzia egin dizkiete naturaz gaindiko elementu misteriotsuei. Horietako askok Twin Peaks klasikoa eta Dark garaikidea ekar ditzakete gogora, baina Kormakurren nobedadeak zigilu propioa du. Islandiako geologian, mitologian eta giro izoztuan erroturiko istorioa da. Krimenari kutsu mistikoa ematera ausartu da, eta gonbita egin die ikusleei, udako garai eguzkitsu honetan, izotzezko misterioan murgil daitezen.

'KATLA'
Sortzaileak: Baltasar Kormakur, Sigurjon Kjartarnsson.
Aktoreak: Gudrun Yr Eyfjord, Iris Tanja Flygenring, Ingvar Eggert Sigurdsson, Aliette Opheim, Porsteinn Bachmann.
Herrialdea: Islandia.
Urtea: 2021.
Iraupena: 45 minutu atal bakoitzak.
Generoa: Drama, thrillerra.
Non ikusi: Netflix.]]>
<![CDATA[Idaztearen pasioa eta ikara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1980/036/001/2021-06-12/idaztearen_pasioa_eta_ikara.htm Sat, 12 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1980/036/001/2021-06-12/idaztearen_pasioa_eta_ikara.htm Lisey's Story eleberria. Ordurako, mende erdi zeraman beldurrezko generoaren maisuak fikziozko literatur lanak argitaratzen. Kingentzat, ordea, Liseyren istorioa da bere ibilbide osoko kuttunena. Horregatik, ez da harritzekoa Apple TV Plus plataformak eta Kingek berak telebistarako egokitzapen honen aldeko apustu sutsua egin izana.

Nobelagile estatubatuar sonatuak idatzi ditu telesaileko atal guztiak, eta Pablo Larrain kultuzko zinemagile txiletarrak zuzendu. Jackie filmarekin egin zuen Larrainek Hollywoderako jauzia, eta hau da AEBetako kodeen menpe pantaila txikirako osatu duen lehen lana. Ekoizpena sekulakoa da, baita aktore protagonisten zerrenda ere: tartean daude Julianne Moore, Clive Owen, Joan Allen eta Jennifer Jason Leigh. Primerako osagai horiekin guztiekin, zerk egin lezake huts?

Telesaila ez da hondamendi bat, baina minaz beteriko zelai baten itxura du. Emakume alargun bat da istorio honetako protagonista. Senarra, idazle arrakastatsua, tiroz hil zuten ekitaldi publiko batean, eta ordutik haren galera eta mamu pertsonalak gainditu ezinik dabil. Kontakizun hori jorratzeko, Kingek bere autorezko estiloa bereizi duten elementuei heldu die. Izu psikologikoa da abenturaren ardatza, protagonistek iparra galdu dute, eta maldan behera doaz, espiral suntsitzailean. Larrainek aparteko artisau lana egin du giro itogarri hori iruditan islatzeko, eta ausardia formal handia erakutsi, pasarte onirikoetan, batez ere.

Tamalez, lantaldeak eszenaratzean jarri ditu indarrak, eta narrazioa ahaztu du. Gidoiak gabezia gehiago ditu bertuteak baino, zulo beltzez beteta dago, eta ez du lehen mailako thrillerren erakarpen gaitasunik. Une zehatzetan irudiek gogorarazten dute zeinen bortitza den istorioa, baina, azkenerako, pantailan agertzen diren ur zingiratsuak bezain astuna bilakatzen da. Minutuek aurrera egin arren, ikusleek puntu berean katramilatuta egotearen sentsazioa eduki lezakete, eta hori da, ziurrenik, telesail baten bekatu kapitala.

Flashbacken erabilera nahasgarria da eta eszena batzuek betegarri itxura dute, telesaila zortzi ataleko iraupenera luzatzeko trikimailu merkeen pare. Antagonisten muturreko zikoizkeriak, berriz, ikusleei zuzenduriko disuasio neurri bat dirudi. Kingek eta Larrainek shocka baliatu nahi izan dute kontakizuna publikoaren oroimenean iltzatuta gera dadin, baina lorpen horretatik oso urrun geratu dira.

Telesailaren porrota horren agerikoa izanik, batek baino gehiagok pentsatuko du ea ez ote den Stephen Kingen itzal luzea arazo guztien iturburua. Idazle estatubatuar laudatuak 200 istorio labur eta 60 nobela plazaratu ditu 50 urtez gaindiko ibilbidean. Denbora horretan, haren lan asko egokitu dituzte ikus-entzunezko formatura modu gogoangarrian. Lisey's Story, ordea, ez da horietako bat. Sortzaileak ahalegindu dira papereko sentipen fantasmagorikoa pantailara eramaten, telesaila zipriztintzen izuaren generoko magia bereziarekin. Hobe ahaleginak eta bi egin izan balituzte.

'LISEY'S STORY
Sortzaileak: Stephen King, Pablo Larrain.
Aktoreak: Julianne Moore, Clive Owen, Joan Allen, Jennifer Jason Leigh, Dane DeHaan.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Apple TV Plus.
Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu.
Generoa: Drama. Izua.]]>
<![CDATA[Heriotzarekin bizitzen ikasi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-06-05/heriotzarekin_bizitzen_ikasi.htm Sat, 05 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-06-05/heriotzarekin_bizitzen_ikasi.htm Six Feet Under estreinatu zuenetik, eta hamaika arrazoi daude maisulan atenporal horretara itzultzeko.

Bost urteko ibilbidean, mundu zabaleko milioika ikusleren bihotza ukitu zuen Fisher sendiak. Ehorztetxe enpresa bat familian gidatzeko erronkari heldu zioten protagonistek, aita hil berritan. Abentura horren parte izan ziren lau lagun: Ruth alarguna, bigarren gaztaroko loraldi betean; Nate anaia helduena, behin atzean utzitako familiari zentzua eman nahian; David anaia ertaina, onarpen sexual eta profesionalaren bila; eta Claire arreba gazteena, arima errebelde eta sortzailea.

Drogak, negozioak, kartzela, indarkeria eta boterea izan dira urrezko telesail gehienen gidalerroak. Bide horretatik jo izan dute The Sopranos, The Wire, Mad Men eta Breaking Bad-ek. Sentimenek ere eduki dute tarterik lan horietan, baina bazterrekoa ia beti. Horretan bereizten da Six Feet Under: pertsonen arteko harremanik intimoenak dira kontakizun dramatiko horren ardatz nagusia, eta haien gorabehera emozionalek josten dituzte narrazioaren ertzak. Gizakia bere biluztasunean erakusten du telesailak, erantzun zintzo bat eman nahian galdera existentzial handiei eta eguneroko zalantza arruntei.

Pertsona bat hil eta pantaila zuri bilakatu da, bizitza amaierako argi itsugarri gisa. Modu horretan abiatzen da telesailaren atal bakoitza, ate bat itxiz eta beste bat irekiz, mundu hau utzi berri duten norbanakoen bizitzetara. Zendutakoen senideak Fisher familiaren ehorztetxera joango dira aholku bila, eta horiek atsekabetuak kontsolatu beharko dituzte maiz. Tarteka, ehorztetxeen negozioaz ere egiten du gogoeta telesailak. Baina heriotza eguneroko ogi duen istorio honek bizitza du iparrorratz. Familia, amodioa, identitatea eta zoriona dira, besteak beste, gai nagusietako batzuk. Ausardiaz jorraturiko gaiak dira, gainera, kontuan izanik eztabaida batzuek ez zutela egungo onarpen berbera duela hogei urteko gizartean.

Egia arnas daiteke protagonisten arteko elkarrizketetan, gizatasuna da gidoiaren osagairik funtsezkoena, eta pertsonaien hitz eta ekintzek sekulako oihartzuna dute euren arku dramatikoen garapenean. Alor formala ere bikaina da, zinema klasikoaren erreferentziek definiturikoa. Dena den, telesailari ez zaio tonu jostalaririk falta, eta sarritan izango du komedia ameslarien zeruertzean hegan egiteko atrebentzia.

Hogei urte geroago, izango da saio hori estreinakoz pandemia betean ezagutu duen pertsonarik, baita aspaldiko partez berrikusi duen zale beteranorik ere. COVID-19ak heriotza lehen mailara ekarri duen garai hau aproposa izan liteke bizitzaren zapore oro bildu nahi duen plater konbinatua dastatzeko, gela ilunean argi izpiari lekua egiteko. Telebistaren historiako lanik gogoangarrienetako bat da Six Feet Under, eta, ziurrenik, egiazkoena.

'SIX FEET UNDER'
Sortzaileak: Alan Ball.
Aktoreak: Frances Conroy, Peter Krause, Michael C. Hall, Lauren Ambrose, Richard Jenkins.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2001.
Non ikusi: HBO.
Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu.
Generoa: Drama.]]>
<![CDATA[Doktrinaren onurak eta albo kalteak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/044/001/2021-05-29/doktrinaren_onurak_eta_albo_kalteak.htm Sat, 29 May 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/044/001/2021-05-29/doktrinaren_onurak_eta_albo_kalteak.htm Parot doktrina indargabetu zuen, askatasunerako eta segurtasun juridikorako eskubideak urratzen zituela ebatzita. Aske geratu zen Ines del Rio, oraindik kartzelan dago doktrinari izena eman zion Henri Parot. Hamarkada bat geroago, haren deituraz plazaratu dute fikziozko telesail bat, baina ez die ETAko bi kide horiei ezta nondik norako juridikoei erreparatzen.

Parot doktrina indargabetzearen ondotik geratu ziren aske, ETAko dozenaka kiderekin batera, bestelako hiltzaile, pederasta eta bortxatzaileak. Ildo horri tiraka argitaratu dute Parot telesaila, TVEk eta Amazonek elkarlanean. Isabel Mora da istorioko protagonista, Espainiako Poliziako agentea eta indarkeria matxistaren biktima zuzena. Nerabea zela, gizon batek bortxatu zuen, Parot doktrina indargabetuta, aske geratu da orain, eta emakumea beldur da, gizona ez ote den berriz ere hura jazartzen hasiko. Bitartean, pertsona bat ezkutuan hasiko da kartzelatik irten berri diren kondenatuak erailtzen, mendeku gosez.

Hori da thriller estiloko kontakizun horren abiapuntua. Emakume protagonistaren bizipen pertsonalek indar berezia dute, eta gizatasunez jositako gidoiak haien dimentsio emozionala biderkatu du. Haren trauma patxadaz hostokatu du telesailak; zauriak, beldurrak eta desirak larruazalean sentiarazi dizkio ikusleari. Bortxaketa kasu bat urte luzez isilpean mantentzea: hautu horrek emakume baten bizitza pertsonalean zein profesionalean uzten duen arrastoari ere erreparatu dio telesailak.

Txanponaren beste aldean dago bortxatzailea, luxuzko etxean bizi den gizonezko dirudun, hotz eta kalkulatzailea. Adriana Ugarte eta Ivan Massague aktoreak dira aurrez aurreko elektriko horren protagonistak, maisuki interpretatu dituzte euren pertsonaiak eta istorioari aparteko sinesgarritasuna eman diote. Proiektuak arduradun teknikoei ere zor die distira, eta, hein batean, telesailak gogora ekar ditzake munduan erreferentziazko zuzendariek jazarpenaren inguruan egindako filmak: Christopher Nolanen Following, Michael Hanekeren Cache eta Paul Verhoevenen Elle, besteak beste.

Parot telesaila bereziki da trebea legea eta justiziaren arteko desoreka istorio pertsonaletan esploratzeko garaian. Une batzuetan, ahalegindu da gogoeta egiten kondenatuek birgizarteratzeko bide malkartsuan pairatzen duten bigarren zigorraz. Tamalez, azalekoak dira istorio nagusiaz gaindiko ildo dramatiko denak, eta hutsala memoria historiko hurbilenari egindako ekarpena. Parot doktrina-k zertan datzan ez azaltzeak eta haren oinarri politikoari aipamenik ez egiteak dakarren arriskuetako bat da kondenatu guztiak berdintzearena, eta TVEk badu horretan ardura publikoa, telesailaren ekoizleetako bat izaki.

Errealitatean oinarrituriko fikzioak batzuetan dira fidel, besteetan tranpati, baina beti fikzio. Parot doktrina-ren inguruko kazetaritza dokumental bat ez izatea baliatu du Parot telesailak irudimenaren ozeanoan igeri egin eta ebazpen judizialaren errautsetatik giza istorio konplexu bat eratzeko. Ikusteko modukoa da, inolaz ere.

'PAROT'
Sortzaileak: Pilar Nadal
Aktoreak: Adriana Ugarte, Ivan Massague, Blanca Portillo, Javier Albala, Patricia Vico.
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Amazon Prime.
Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu.
Generoa: Drama. Thrillerra.]]>
<![CDATA[Itxaropenaren lurpeko trenbidea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2419/044/001/2021-05-22/itxaropenaren_lurpeko_trenbidea.htm Sat, 22 May 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/2419/044/001/2021-05-22/itxaropenaren_lurpeko_trenbidea.htm Moonlight argitaratu eta Hollywoodeko loria dastatu zuen: film eta gidoi egokitu onenaren Oscar sariak eskuratu zituen ibilbide profesionaleko bigarren film luzearekin.

Floridan jaioa eta hezia da, eta txikitatik ezagutu izan ditu Jenkinsek komunitate beltza eta gizarte bazterkeria, eta horiek bilakatu dira haren filmografiaren ardatz nagusiak. Sentsibilitate horri jarraikiz plazaratu du telebistarako estreinako lana: The Underground Railroad. Fikziozko Pulitzer saria irabazi zuen izen bereko nobelak, eta artista estatubatuarrak telesail formatura egokitu du, AEBetako bi esklabo beltzen istorioa kontatuz. Askatasun egarriz jabeengandik ihes egiten duen bikote baten abentura da.

Estreinatu bezain laster, telebista saioak kritikarien aho batezko gorespena eskuratu du, eta ez da harritzekoa, izan ere, Jenkinsek lehen mailako ekoizpen bat osatu du, beste behin ere. Istorio bikaina da alor formal, narratibo eta emozionalean, eta pantailara eramandako irudiek aparteko indarra dute. Hainbat eszena ikusleen oroimenean iltzatuta geratuko dira.

Sugarretan kiskalitako gizona, haurrak izatea ukatu dioten emakumea eta helduen esanetara zokoratu duten haurra dira kontakizun horretako pertsonaietako batzuk. Hamar atal tematikotan, AEBen genesira jo du Jenkinsek, eta arrazismoaren askotariko aurpegiei erreparatu die. Beltzen zapalkuntza eta nazio estatubatuarraren sorrera zeinen lotuta dauden ilustratu du, eta, ezinbestean, zama politiko erraldoia hartu du pantaila txikirako bere debutak.

«Akaso Amerika ez da sekula handi izan», adierazi zuen berriki Jenkinsek telesailaren promozio biran, Donald Trumpen eslogan entzutetsuari erreferentzia eginda. Hein batean, haren fikziozko nobedadea efektu kolpe bat da errealitate gordinaren aurrean; modu zuzenean erantzun dio azken urteotan AEBetan zein mundu zabalean suspertu den eskuin muturrari. Baina, aldarrikapen mezuetatik urrun, esklaboen bihotzera gerturatzean topatu du telesailak distirarik argitsuena, politikaren lokatzetatik irten eta sentimenduen ozeanoan murgildu denean.

Lur azpiko trenbidea itxaropenaren sinbolo izan da historian zehar; izan ere, egitura hori erabili zuten XIX. mendeko esklabo afro-amerikarrek AEBetako iparraldera eta Kanadara ihes egiteko. Trenbideak, ordea, badu esanahi zabalago bat askatasunaren lurraldean, amerikar ametsaren eta modernitatearen sinbolo izan da luzaroan ikus-entzunezko lanetan. John Forden 1962ko The Man Who Shot Liberty Valance western klasikoa eta Hell on Wheels telesail garaikidea dira horren adibide.

Hurrengo geltokian mundu hobeago bat topatuko zuten itxaropenez, bizia eman zuten milaka amerikarrek. The Underground Railroad telesailean, Barry Jenkins amildegiari begira jarri da. Trenbidearen taupadak neurtzeko ahalegina egin du hortik, errailetan utzi du ausardiaz beteriko autorezko aztarna, eta maisulana aurkeztu du helmugara iristean. Aurtengo pantaila txikiko bidaiarik gogoangarrienetako bat.

'THE UNDERGROUND RAILROAD'
Sortzailea: Barry Jenkins.
Aktoreak: Thuso Mbedu, Joel Edgerton, Chase W. Dillon, Aaron Pierre, Jared Warren.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Amazon Prime.
Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu.
Generoa: Drama.]]>
<![CDATA[Iraultzaileek neurrira eraikitako kartzela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1901/036/001/2021-05-15/iraultzaileek_neurrira_eraikitako_kartzela.htm Sat, 15 May 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1901/036/001/2021-05-15/iraultzaileek_neurrira_eraikitako_kartzela.htm DAU proiektua. Zientzia, artea, erlijioa, giza esperimentazioa... diziplina horiek eta beste hainbatek egin dute bat mugarik gabeko ikus-entzunezko egitasmo hori errealitate bihurtzeko ahaleginean.

1960ko hamarkadako Sobietar Batasuna sorberritu nahian, Ilya Khrzhanovski zuzendari errusiarrak zinemagintzaren historiako esperimenturik ausartenetako bat jarri zuen martxan duela hamabi urte. Fikziozko institutu bat sortu zuen Ukrainako bihotzean, milaka pertsonako lantalde bat osatu eta bertan bizitzera behartu zituen, gizarte komunista baten erreplika praktiko bat filmatzeko.

DAU proiektuak hamabost zati ditu, eta, oraingoz, horietako bi estreinatu dira munduan. 2020ko Berlinale zinema jaialdian lehenik eta amaitu berri den Bartzelonako D'A festibalean ostera. Azken horren harira sareratu ditu Filmin plataformak zati horiek: bi orduz gaindiko DAU: Natasha filma eta bederatzi ataleko DAU: Degeneration telesaila. Bietan ageri dira jatetxe, etxebizitza, lantegi eta tortura gela berberak. Bietan errepikatzen dira aktoreak, pertsonaiak eta totalitarismoaren izugarrikeria.

Hasieran, Nobel saria eskuratu zuen Liv Landau fisikari sobietarraren film biografiko gisa abiatu zen DAU proiektua, baina bestelako bidea hartu zuen berehala. Obra honek gizarte komunista bat irudikatzen du, eta Degeneration telesaila da haren bizkarrezurra. Ideologia horren kode politiko eta etikoak azkeneraino eraman ditu lantaldeak, inolako artifiziorik gabe. Solasaldi existentzialak, ekonomia matematikoari loturiko eztabaidak eta alkoholarekiko miresmen suntsitzailea dira istorioaren gakoetako batzuk.

Plano sekuentzia luzeek ikuslea unibertso sobietarrean bete-betean murgiltzea lortu dute, eta, handinahia dela medio, telesaila astunegia bihurtu liteke batzuetan. Dena den, bistakoa da egitasmo hau ez dela publiko orokorra modu arinean entretenitzeko modukoa. Netflixek asteburu bakarrean irensteko eskaini ohi dituen kontakizunen kontrako poloan dago DAU. Aparteko arreta eskatzen du ikustaldiak, pantaila aurrean gertatzen ari den zurrunbilo kontzeptual eta formalari neurria hartzeko eta, hein batean, telesail formatuak ahalbidetzen du arnasbide hori. Publikoak aukera du etenaldi horietan atseden hartu eta gogoeta pausatua egiteko.

«Pertsona guztiek ez dute merezi gizartean bizitzea», esaten du militante gazteetako batek, DAU proiektuan geroz eta konpromiso handiagoz parte hartzen hasi ahala. Hain justu, belaunaldien arteko arrakala ideologikoa da telesailak esploratzen dituen beste dilema nagusietako bat. Tokitan daude telesaileko institutuko aita fundatzaile beteranoaren pentsamoldea eta gazte komunistena.

Horri loturikoa da Degeneration izenburuari iruditan eginiko erreferentzia zuzena. Bederatzi atalek ametsezko gizarte baten dekadentzia islatzen dute, idealen porrota eta askatasun egarria. Kontrol sistemen gehiegikeriak, indarkeria matxista eta gizabanakoaren deuseztapena dira nagusi telesailaren azken txanpan. Izan ere, iraultzaileak ere gai dira kartzela euren neurrira eraikitzeko.

'DAU. DEGENERATION'
Sortzailea: Ilya Khrzhanovsky.
Aktoreak: Vladimir Azhippo, Dmitry Kaledin, Olga Shkabarnya, Alexei Blinov, Viktoria Skitskaya.
Herrialdea: Errusia.
Urtea: 2020.
Non ikusi: Filmin.
Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu.
Generoa: Drama.]]>
<![CDATA[Aristokraziaren piramidean gora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-05-08/aristokraziaren_piramidean_gora.htm Sat, 08 May 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-05-08/aristokraziaren_piramidean_gora.htm Downton Abbey telesailaren sona. XX. mendeko aristokrazia britainiarraren inguruko istorioak hamar Emmy sari, kritikaren aho batezko gorespena eta zaleen miresmena lortu zituen 2010eko hamarkadan. Horrenbestekoa izan zen haren arrakasta, ezen film bat ere filmatu zuten sei denboraldiko telesailaren osagarri gisa. Abenduan argitaratuko dute bigarrena.

71 urteko sortzaile beteranoa da Fellowes; aurrez aktore eta gidoigile gisa aritu izan da kutsu klasikoa duten hamaika film, telesail eta antzerkitan, eta bide horri eman dio segida Belgravia nobedadean. 1815eko Londresen girotu du telebistarako sei ataleko lan berria, eta autore gisa bereizi duten osagai guztiak bildu ditu bertan. Luxuzko etxeak, banketeak, jantziak, zalgurdiak, dekorazioa, kaleetako giroa... elementu formal horiek azken xehetasuneraino zaindu ditu telesaileko lantaldeak, eta handitasuna darion kontakizun bat osatu du.

Trenchard familia da istorioaren protagonista: Londresko goi klaseen artean euren tokia bilatzen duten «aberats berriak» dira. Herentzia, pribilegio, amodio eta sekretuz jositako mundu bat da Fellowesek marrazturiko aristokrazia. Narrazio klasikoaren aldeko apustu argia egin du beste behin ere, ekoizpen ikusgarritik hasi eta pertsonaien karakterizazioraino. Horrek balio du garai historiko jakin baten gizarte kodeak pantailara eraman eta ikuslea kontakizunean erabat murgiltzeko.

Waterlooko gudua eta Napoleon Bonaparte atzeko oihal gisa ageri dira telesailean, eta sortzaileek egungo betaurrekoen bidez erreparatu diote emakumeen garai hartako gizarte rolari. Abentura kutsua duen musikak lagunduta, telesaileko atalen ikustaldia entretenigarria da; izan ere, istorioak aurrera egiten du, etengabe. Ez du akziozko telesailen moduko abiadura bizirik, baina ez da une bakar batean ere geldotzen, eta hori erakargarri suertatuko zaio ikusle askori.

Downton Abbey telesaileko lantalde artistiko zein tekniko berbera aritu da itzalean; kameraren aurrean, ordea, aldaketaren aldeko apustua egin dute arduradun nagusiek. Aktore zerrenda bigarren lerroko antzezle britainiar beteranoekin osatu dute, haien artean ez dago Hollywoodeko aurpegi ezagun bakar bat ere, baina denak dira ibilbide luzeko profesionalak.

Sei ataleko telesail laburra da Belgravia; sei denboraldiko lan luzea izan zen Downton Abbey. Lehena Fellowesek berak argitaraturiko liburu baten telebistarako moldaketa da; bigarrena, berriz, jatorrizko ideia batetik abiatu zuen. Ezberdintasun horiek kontuan izanda, ikusteke dago zenbateraino luzatuko den Londres erdiguneko Belgravia auzo aberatsean giroturiko kontakizunaren bizitza.

Gauza bat bistakoa da: Julian Fellowes izugarri trebea da antzinako telesailak osatzeko garaian; aparteko jostun baten abilezia erakutsi du narrazio eta estetika klasikoak iruteko orduan. Izan Belgravia edo beste proiekturen bat, lehen mailako emaitza ia ziurra da.

'BELGRAVIA'
Sortzaileak: Julian Fellowes.
Aktoreak: Alice Eve, Philip Glenister, Tamsin Greig, Ella Purnell, Jack Shaloo.
Herrialdea: Erresuma Batua.
Urtea: 2020.
Non ikusi: Movistar Plus.
Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu.
Generoa: Drama.]]>
<![CDATA[Amets amerikarretik ihesi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1980/036/001/2021-05-01/amets_amerikarretik_ihesi.htm Sat, 01 May 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1980/036/001/2021-05-01/amets_amerikarretik_ihesi.htm
1981ean argitaratu zuen The Mosquito Coast eleberria Paul Theroux bidaia literaturan trebaturiko nobelagile estatubatuarrak, eta bost urte geroago egokitu zuen lan hori zinemarako Peter Weir zinemagile australiarrak, Harrison Ford eta Helen Mirren protagonista hartuta. Lau hamarkada geroago, Therouxen iloba Justin da aktore protagonista Apple TV Plus plataformak argitaratu duen zazpi ataleko izen bereko telesailean.

AEBetako gobernutik ihesi, Mexikoko muga zeharkatzen ahaleginduko da familia, eta bidean hamaika oztopo gainditu beharko ditu. Abentura kutsua du telesailak; ikusleak ez daki zeintzuk diren pertsonaia protagonisten iragana eta ihesaldirako arrazoiak, eta horrek areagotzen du istorioaren misterioa.

Giro horretan, aitaren erabakitasunak talka egingo du alabaren zalantzekin. Nerabea bere ahotsa bilatu nahian dabil, ez die uko egin nahi lagunei, unibertsitateari, etorkizuneko lanbideari... geroz eta kritikoagoa da gurasoekin; izan ere, sentitzen du bere bizitzan aske erabakitzeko aukera lapurtu diotela.

Behin ihesaldia abiatuta, telesaileko eszena ugaritan agertuko dira sistemaren kontrol mekanismoak. Polizia jazarpenak, korporazio handietako jabeen interesak eta droga kartelen azpijokoak, besteak beste. Txanponaren beste aldean, bere helburua lortzeko edozer egiteko prest dagoen gizon zuria. Hau ez da AEBetara heldu nahi duten latinoamerikarren istorio bat, alderantzizkoa baizik. Mexiko du jomuga gizon zuri estatubatuar protagonistak, eta bere familiaren ongizatea besterik ez zaio axola. Helburu hori lortzeko beharrezko baldin bada, prest dago ingurukoak zapaltzeko.

Lantaldeak aparteko ahalegina egin du telesailari tokiko giroa emateko. Mexiko Hiriko ezenak artista mexikarren erritmora girotu dituzte, haien doinuen bidez jaso dute kaleetako erritmoa, metropoliaren taupada komertzialetik hasi eta espoi lanetan aritzen diren haurretaraino.

Dena den, istorioa hausporik gabe geratu da berehala, zulaturiko puxika baten antzera. Aktoreen lan finak bultzatu du kontakizuna, eta, hala ere, pasarterik onena ez da iristen Homeland telesaileko atal arrunt baten mailara. Aurrez, Neil Cross sortzaileak nazioarteko onarpena izan du Luther telesailarengatik, eta The Mosquito Coast osatzeko alboan izan ditu lehen mailako zuzendariak, tartean Game of Thrones, Boardwalk Empire eta Carnivale telesailetan aritutako Jeremy Podeswa.

Baina liburua telesailen formatu zatikatura egokitzeko unean zerbait galdu dute. Bide bazterrean geratu dira politika, energia eta ingurumenari loturiko gogoetak, baita familia protagonistaren dilema moralak ere. Justin Theroux aktore eta ekoizleak espero du ildo horiek modu zabalagoan jorratzea telesaileko hurrengo denboraldietan. Oraingoz, ordea, ez dute etorkizunerako inolako bermerik.

'THE MOSQUITO COAST'
Sortzaileak: Neil Cross.
Aktoreak: Justin Theroux, Melissa George, Gabriel Bateman, Logan Polish, Kimberly Elise.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Apple TV+.
Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu.
Generoa: Drama. Abenturazkoa.]]>
<![CDATA[Erresistentzia oihu bat tiraniari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-04-24/erresistentzia_oihu_bat_tiraniari.htm Sat, 24 Apr 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-04-24/erresistentzia_oihu_bat_tiraniari.htm The Handmaid's Tale telesaila 2017an estreinatu zenetik. Margaret Atwooden nobela sonatua atzean utzita, bere bidea egin du Bruce Miller sortzaileak istorioa pantaila txikira egokitzerakoan. Bidean, feminismoaren ikur bilakatu da, eta azken urteetako telebista lan esanguratsuenetako bat.

Laugarren denboraldian, heldutasunera iritsi da telesaila; bere puntu sendo eta ahulak ezagutzen ditu, eta nolabaiteko oreka lortu du eszena itogarri eta itxaropentsuen artean. Minutu gutxiko denbora tartean topa litezke bi korronte kontrajarri hauek: torturak gordintasun osoz erakusten dituen eszena, batetik; Aretha Franklinen musikak lagunduriko pasarte argitsua, bestetik. Finean, hori da telesailaren sintesia eta polemika iturria. Izan ere, kontakizunaren kutsu ilunegia gaitzetsi izan dute arestian kritikariek zein ikusleek, eta sortzaileek jaramon egin diete ahots horiei.

Dagoeneko lau urteko bidea egin du kontakizun distopiko honek, baina oraindik sarritan nabari da klasikoen arrasto sakona. George Orwellen 1984 eta Aldous Huxleyren Brave New World nobeletako protagonisten moduan, June Osborne eta telesaileko gainerako emakume zapalduak behin eta berriz ahalegintzen dira Gileadetik ihes egiten. Indarrean den sistema tiranikoaren atzaparretatik libratu nahi dute.

Sortzaileek lehen denboralditik erakutsi dute aktualitateko gertakariak fikzioan txertatzeko borondatea, eta, oraingoan, Donald Trumpen agintaldi amaiera kaotikoari zeharkako erreferentzia bat egin diote. Iragazkirik ez duten gizon zapaltzaileak eraman dituzte pantailara, eta erakutsi dute, haien ondorioz, eguneroko bizitza presondegi fisiko eta mentala bilakatzen dela telesaileko protagonistentzat, baita Gileadetik ihes egitea lortu duten horientzat ere.

Oraingoan ere, sekulako lana egin du Colin Watkinson argazki zuzendariak, baina bestelakoa da denboraldi honetako nobedade esanguratsuena. Elisabeth Moss aktore protagonistak hamar atal berrietako hiru zuzendu ditu. Kameraren aurrean ez ezik, atzean ere izan da gidari.

Erditze eszena traumatikoak atzean geratu diren arren, zuzendariek lehen ataletako irudietan azpimarratu dute emakumeak kaioletan bizi direla, etxalde industrialetan esplotaturiko animalien antzera. Indar berezia du sinbologia totalitarioak ere; ez da sekula erabat esplizitu bilakatzen, baina hor dago beti, ikusleari gogorarazteko zeinen gupidagabea den aurrez aurre duen unibertsoa.

Atal berrietan, tunika gorrizko emakumeak bezain interesgarriak dira berdezkoak. Joan den denboraldiko ildoari segituz, azken horiek ere patriarkatuaren biktima gisa irudikatu ditu telesailak, eta iradoki du sistemak oso erraz manipula ditzakeela belaunaldi gazteak. Sumisioaren eta askatasunaren arteko hamar ataleko gurutzada berri honetan, erresistentzia oihua da nagusi, gizonek menderaturiko mundua betierekoa ez dela aldarrikatzen duen oihua.

'THE HANDMAID´S TALE'
Sortzaileak: Bruce Miller
Aktoreak: Elisabeth Moss, Max Minghella, Yvonne Strahovski, Joseph Fiennes, Ann Dowd.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: HBO.
Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu.
Generoa: Drama.]]>
<![CDATA[Minaren erretratu pitzatua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2218/044/001/2021-04-17/minaren_erretratu_pitzatua.htm Sat, 17 Apr 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/2218/044/001/2021-04-17/minaren_erretratu_pitzatua.htm
Amy Adams izan zen protagonista 2018ko Sharp Objects telesail laudatuan, Nicole Kidman eta Hugh Grant 2020ko The Undoing gorabeheratsuan, eta Kate Winslet astelehenean estreinatuko den Mare of Easttown nobedadean. Aurpegi ezagunen aldeko apustua krimen istorioetan igarri da gehien, eta, hein batean, HBOren sormen krisiaren termometro ere bilakatu da. Netflixen hazkundeak plataformen arteko lehiara bultzatu du HBO, eta ezbaian geratu da arestian egile ekoizpen propioen alde egin izan duen apustua.

Polemikak polemika, Kate Winslet pantaila txikira itzuli izana aztertzeko moduko nobedadea da. Oscar sarietan zazpi hautagaitza eta garaikur bat eskuratu dituen aktore entzutetsuak HBOrekin egin zuen, hain justu, telebistarako fikziozko bere lan bakarretakoa. Mildred Pierce telesail laburreko protagonista izan zen 2011n, Depresio Handiko AEBetako ama ezkongabe baten rola jokatu zuen, eta aktore onenaren Emmy saria irabazi, Todd Haynes zuzendariaren gidaritzapean. Zinema estatubatuar independenteko ikurretako bat da.

Oso bestelako proiektua da Mare of Easttown nobedadea. Kasu honetan, Winslet AEBetako ipar-ekialdeko herri txiki bateko detektibea da, eta hilketa bat ikertzen ari da, krisi pertsonal eta profesional baten zurrunbilo betean. Polizia zabarra da, lanarekiko adikzioa duena, eta bizilagunek ez dute sobera maite, bere metodo bortitzak direla medio. Ez da heroia, ezta antiheroia ere, bizitzako kolpeek zauritu eta zimeldu duten pertsona bat baizik.

Hautsitako komunitate bateko protagonista da Winslet, eta pertsonen arteko distantzia ikusezin horiek iruditan islatzearen arduradun nagusia Craig Zobel zinemagilea izan da. The Leftovers, Westworld eta American Gods telesailetako atal solteak zuzendu izan ditu aurrez, eta orain osotasunean arduratu da Mare of Easttown saioaz. Zobel minaren erretratua marrazten ahalegindu da, eta nortasun propioa eman die denboraldiko zazpi atalei, tonu gris eta hotzen bidez. Elipsiak ere trebeziaz erabili ditu, uko egin dio pertsonaien iragana azken xehetasuneraino azaltzeari, eta horrek kontakizunaren misterioa areagotu du.

Argitu gabeko hilketa bat da istorioaren ardatza; ez, ordea, kontakizuna erakargarri egiten duena. Pitzaduraz beteriko pertsonaiak eta haien arteko harreman gatazkatsuak dira telesailaren indargune nagusia, baina, horrenbeste saminen artean, sortzaileek ez dute lortu korapiloa askatzea. Atalen azken segundoetako sorpresei behin eta berriz tiraka, cliffhanger efektuaz abusatu dute, eta Winsleten interpretaziorako dohainen esku utzi dute azken emaitzaren arrakasta. Azken ataletan, The Silence of the Lambs film klasikoaren oihartzuna igar liteke tentsioz beteriko eszena gogoangarri batzuetan. Alde horretatik, Mare of Easttown ez da ahazteko moduko telesail bat, baina, ziurrenik, berehala desagertuko da telesail zaleen memoria kolektibotik.

'MARE OF EASTTOWN'
Sortzaileak: Brad Ingelsby, Craig Zobel.
Aktoreak: Kate Winslet, Jean Smart, Angourie Rice, Evan Peters, Guy Pearce.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: HBO.
Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu.
Generoa: Drama. Thrillerra.]]>
<![CDATA[Kolorearen izugarrikeria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-04-10/kolorearen_izugarrikeria.htm Sat, 10 Apr 2021 00:00:00 +0200 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-04-10/kolorearen_izugarrikeria.htm Us eta Get Out filmak; gidoirik onenaren Oscar saria eskuratu zuen azken honekin.

Mugimendu horren barnean koka liteke Them, Amazonek estreinatu berri duen antologiazko telesaila. AEBen zutabe arrazistak esploratuko ditu, amaiera propioa duten denboraldi indibidualen bidez, beldurrezko generoa oinarri hartuta. 1950eko hamarkadan girotuta, Covenant izena du hamar ataleko lehen emanaldiak, eta Emory familia da protagonista. Ipar Carolinako landagunea atzean utzi, eta zuri dirudunak nagusi diren Los Angelesko auzo batera aldatu du sendiak bizilekua. Bertan, bikoteak eta bi alabek aurre egin beharko diote hainbat izugarrikeriari, euren bizitza suntsitu nahi duten egiazko zein fantasiazko indarrei.

Little Marvin da proiektu honetako arduradun nagusia, ikus-entzunezko estreinako lana du honako hau, eta hasieratik azpimarratu ditu amets amerikarraren oinarri ustela. Los Angelesko bizileku berrira iristean, izoztuta geratzeko moduko harrera egin diote bertako bizilagun zuriek Emory familiari. Auzora iritsi bezain pronto, bizilagunen gorrotozko begirada mesfidatiak sentitu dituzte.

Irudiak sentipenen zerbitzura jarri ditu sortzaile taldeak, eta lanketa formalak aparteko garrantzia hartu du giro berezi hori ikusleei helarazteko garaian. Zuzendariek beldurrezko generoaren konbentzioak eta bertuteak baliatu dituzte, eta arkitektura artistiko propioa eraiki. Leihoak, itzalak, ispiluak... elementu bakoitzak balio du istorioari tonu, erritmo eta nortasun pertsonala emateko.

Narrazioari dagokionez, dinamismoz beteriko gidoia findu dute, eta etxe barnean zein kanpoan harrapatuta bizi den familiaren itolarriak hamaika aurpegi izan ditzakeela ilustratu. Hitchcocken oihartzunik ere bada, thrillerra gailurrera heldu den eszena jakinetan.

Landaguneko segregaziotik hiriguneko amaraun instituzionaleraino, telesailak lortu du ikusleak arrazismoaren izua erraietan sentitzea. Familia beltz protagonistak jasandako gehiegikeriak muturrera eraman eta une oso bortitzak islatu ditu iruditan. Horietako batzuk iltzatuta gera litezke ikusleen oroimenean.

Gainera, zapalkuntzaren askotariko ertzak marraztu ditu, eta sendi afro-amerikarraren sufrimenduarekin batera bildu du istorioan pribilegioen garretan harrapatuta bizi diren pertsonen samina. Osotasunean zuri-beltzean filmaturiko flashback atal berezi bat eta Nina Simoneren musika dira ikus-entzunezko proposamen hori are interesgarriago egiten duten beste elementu batzuk.

Them arrazismoaren inguruan orain arte eginiko fikziozko proiekturik interesgarrienetako bat da, eta American Horror Story telesailaren oinordekoa bilaka liteke. Beldurrezko generoa, antologiazko formatua eta irudi estilizatuak partekatzen dituzte, funtsean proposamen oso ezberdinak diren arren. Ikuskizun dago ea olatu mediatikoan behar bezala igeri egiteko gai izango ote diren.

'THEM: COVENANT'
Sortzaileak: Little Marvin.
Aktoreak: Deborah Ayorinde, Ashley Thomas, Melody Hurd, Christopher Heyerdal, Alison Pill.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Amazon Prime.
Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu.
Generoa: Izua. Drama.]]>
<![CDATA[Askatasunaren atzaparretan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-03-27/askatasunaren_atzaparretan.htm Sat, 27 Mar 2021 00:00:00 +0100 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-03-27/askatasunaren_atzaparretan.htm Libertad, Enrique Urbizu zuzendari bilbotarraren proiektu berria. Lan sailkaezin horrek telebistako zein zinemako joerak uztartu ditu, eta bi diziplinen arteko muga inoiz baino lausoagoa bilakatu du.

Urbizuk honako hai du ibilbideko bigarren telesaila, baita Movistar Plus plataformarekin lankidetzan osatu duen bigarren egitasmoa ere, 2018an Gigantes plazaratu ostean. Han parte hartu zuten aktore askok berriro parte dute orain, baina, duela hiru urteko telesailaren aldean, ausartagoa da Libertad proiektu hibridoa.

Alor formalean, pauso bat harago joan da, eta xehetasunez beteriko lan ikusgarria osatu du Unax Mendia argazki zuzendari gasteiztarrak; Urbizuren kolaboratzailerik gertukoenetako bat izan da azken hogei urteetan. Bi hamarkada horietan, alboan izan du Donostian bizi den Michel Gaztanbide gidoigilea ere. Hura da Urbizuren autoretzaren beste erantzule nagusietako bat, indarkeriari eta botereari loturiko gai nagusiak fintasunez josi dituen idazlea.

Bi hazi emankor horiek zainduz loratu da sortzaile bizkaitarraren nortasun propioa, eta gustukoen dituen elementuak irabiatu ditu proposamen berri horretan ere. Westerna, krimena, abentura eta gogoeta filosofiko andana topatuko dituzte ikus-entzuleek pantaila handian zein txikian; ez, ordea, elkarrizketa esplizituak eta cliffhanger eszenak. Urbizuk narrazio zatikatuaren konbentzioetatik ihes egin du, eta zinemagintza lehenetsi, telebistarako bertsioan ere. Kontaketak kutsu klasikoa du, eta horren erakusle da zer garrantzi duen elementu dramatiko modura Mario de Benitoren soinu bandak.

Libertad historia ariketa bat ere bada, XIX. mendeko Espainian girotuta, eta bidelapurrak, gobernari ustelak eta erreinuen arteko gerrak dira drama honetako protagonistak. Baita Frantziako Iraultza ere. Fikziozkoa da kontakizuna, baina errealitatearen iturritik edan du ezinbestean.

Indarrean dagoen ordena mantendu eta berri bat ezarri nahi dutenen arteko norgehiagoka da ardatz nagusia. Alde biek desiratzen dute askatasuna modu ezberdinean, eta, hein batean, Urbizuk egungo Espainiaren metafora osatu du duela bi mendeko gizartearen erretratua eginda.

Izenburutik hasita, asmo handiko lana da zuzendari bilbotarraren berria. Are gehiago, lotura estua ezarri du nazioarteko zinema zirkuitu independenteko hainbat autore seinalaturekin. Esaterako, Urbizuren Libertad-ek badu antzekotasunik Albert Serra zuzendari kataluniarrak 2019an plazaratu zuen Liberte filmarekin. Batak zein besteak jorratu dituen kontzeptuetako batzuk dira pribilegioak, desirak eta bizitza maldan behera amiltzean sentitzen den bertigoa.

Baina gogoeta arrazionaletatik harago, sentipenek dute indarra Urbizuren lan berrian. Horren erakusle, pertsonaien bidaia ilustratzeko istorioan txertatu duen gaztelaniazko poema: «Aske naiz, ur gardenaren pareko. Horregatik bilatzen naute, bihotza erauzteko. Gizon galdu bat naiz, gorrotoa tarteko. Labana da nire patua, ilargia nire maitalea, gaua nire eguzki bakarra».

'LIBERTAD'
Sortzaileak: Enrique Urbizu.
Aktoreak: Bebe, Xabier Deive, Sofia Oria, Isak Ferriz, Luis Callejo.
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2021.
Non ikusi: Movistar Plus.
Atal bakoitzaren iraupena: 40 minutu.
Generoa: Drama.]]>
<![CDATA[Zorigaitzeko dei baten esperoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-03-20/zorigaitzeko_dei_baten_esperoan.htm Sat, 20 Mar 2021 00:00:00 +0100 Mikel Yarza Artola https://www.berria.eus/paperekoa/1882/036/001/2021-03-20/zorigaitzeko_dei_baten_esperoan.htm Calls telesailak ez du besterik behar lehen mailako thriller bat osatzeko. Pandemiaren fruitu da, errodaje jendetsuak ia ezinezko bilakatu diren garaian plazaraturiko proiektu berritzaile bat.

Bederatzi istorio indibidualek osatzen dute lana, eta atal guztiek gauza bat dute komunean: telefono deiak. Pikutara joateko zorian dauden harremanen erretratu dira elkarrizketa horiek. Pixkanaka, ordea, telefonoaren alde banatara gatazkan dauden pertsonak ohartzen hasiko dira oraina ez dela gauza berbera denentzat: iraganetik hitz egingo dio maitale batek besteari; etorkizunetik, berriz, semeak amari.

Multibertsoa eta dimentsioen arteko komunikazioa dira telesailak jorratu dituen kontzeptu nagusietako bi, eta hezur-haragizko irudirik gabe egin du apustu arriskatu hori. Lurra jotzera doan hegazkin bat, festa batean hildako emakume bat, etxe atarian tiroka hasten den gizonezko bat... Muturreko egoeretan giroturiko elkarrizketak bildu dituzte sortzaileek telefono deien bidez, eta ikusleari leiho bat ireki diote, irudimenaren unibertso zabalean hegan egin dezan. Audioa da narraziorako tresna nagusia, eta, horri esker, telesaila oso ezberdina izan liteke hartzaile bakoitzarentzat.

Telefono bidezko elkarrizketekin batera, uhinak eraldatuz doaz pantaila beltzaren gainean, baita euren formak eta koloreak ere. Publikoarentzat, parekorik ez duen ikus-entzunezko esperientzia bat da hau. Hogei minututik behera irauten dute telesailaren bederatzi atalek, eta gidoia da euren indargune nagusia. Hasieratik harrapatzen du ikuslea eta aztoratzen ditu haren zentzumenak. Sortzaileek trebezia narratiboa baliatu, eta publikoa giza saminaren zurrunbiloan sartzen dute bete-betean; ez diote uzten hortik ihes egiten.

AEBetako Gimlet Media podcast konpainiak osaturiko Homecoming saioa etorriko zaie burura tankera honetako lanak ezagutzen dituztenei. Amazonek telebistarako egokitu zuen jatorriz irratirako egindako proiektu hori. Calls telesailaren kasuan, ordea, bada ñabardura esanguratsu bat: haren abiapuntua ez da audioa, irudia baizik. 2017an Canal Plus telebista kate frantziarrerako onduriko izen bereko lanaren egokitzapena da Apple TV Plus plataformak estreinatu berri duen nobedadea. Hori bai, moldaketa estatubatuarrak oihartzun handiagoa izango du; izan ere, Hollywoodeko izar sonatuak daude istorioari ahotsa jarri dioten aktoreen artean: besteak beste, Pedro Pascal, Rosario Dawson, Mark Duplass eta Aubrey Plaza.

Hesi ikusezin batek banatzen ditu Calls-eko pertsonaiak. Publikoak entzun bakarrik egiten ditu, eta eurak ere fisikoki aldenduta daude: ezin dute elkar ikusi edo ukitu. Horrek nabarmen areagotzen du narrazioaren tentsioa eta ezinegona, eta ikusleari sentsazio bat helarazten dio indar handiz: badator hondamendia.

Errealitateko zorigaitzekin nahikoa ez, eta fikzioan ere hondamendiei tiraka ari dira azken hilabeteotan hainbat sortzaile. Hau, ordea, zorigaitz zirraragarria da, ikus-entzunezko narrazioen legeak apurtzen dituen lan berritzaile ororen aurrean sentitzen denaren modukoa.

'CALLS'
Sortzaileak: Timothee Hochet, Fede Alvarez.
Aktoreak: Pedro Pascal, Rosario Dawson, Mark Duplass, Aubrey Plaza, Nick Jonas.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2020.
Non ikusi: Apple TV+.
Atal bakoitzaren iraupena: 20 minutu.
Generoa: Drama. Thrillerra.]]>