<![CDATA[Mikel Zumeta | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 16 Aug 2022 11:41:46 +0200 hourly 1 <![CDATA[Mikel Zumeta | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Uda bada]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1994/026/002/2022-07-31/uda_bada.htm Sun, 31 Jul 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1994/026/002/2022-07-31/uda_bada.htm Premiers symptomes diskoaren Les professionnels abestiaren hasieran entzun daiteke.

Honakoa irratiari eskainiko diodan azken zutabea duzue, agurra beraz; beste bat arte, beste nonbait, beste noizbait. Etorriko da beste norbait irratia piztera, piztu zuek ere bada, irratia, grina eta gogoa, sintonizatu. Bilatu, hausnartu, uhinetan, idatzietan, zutabe, liburu, zinema eta sormen lanetan. Bilaketa esperientzia irrikagarria baita, merezi duena, bidean misteriotsuak diren tokietara helduko baikara, aberasgarria da bilaketa. Oroitzapenez arituko nintzateke, irratia entzutearekin lotzen nautenak. Lodosatik gauez lanetik etxera itzultzean nola garaian nuen auto zaharrak, Radio Maria eta Cope soilik harrapatzen zituen eta ilunaren ilunean nola erretxintzen nintzen, edo algara irrigarrienean barrez lehertu, entzuten nituen tamaina gauzekin, Erriberako errepide lauetan zehar. Beste baterako utziko dut baina, hona irratiaz hitz egitera etorri naiz eta.

Azken irratsaioa aukeratu beharraren ardurak aztoratzen ninduen. Zein hautatu? Eta Irati Jimenezekin akordatu naiz, joan den urtera arte Radio Euskadiko Graffiti saioan Galder Perezekin batera literaturari buruz egiten zuen sailaz. Nola liluratzen ninduen haren ahotsak, haren bakeak, haren literaturarekiko maitasuna helarazteko gaitasunak. Grina kutsakorra izan daitekeelako, eta zortekoak bagara hala delako. Gozatu udaz eta hertzetan topatuko dugu elkar.]]>
<![CDATA[Handia egia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1989/025/002/2022-07-24/handia_egia.htm Sun, 24 Jul 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1989/025/002/2022-07-24/handia_egia.htm
Toalla hartu, motxila, ura, autoko giltzak, eguzkitako krema, mahatsak, intxaurrak. A-8a hartu dut, 120 km orduko, ordainleku bat, bi, Hendaia alde batera utzi, hiru. Hondartza urrunera joan naiz, luze eta amaiezinak diruditen horietako batera. Beroa hondarretik aireratzen nabari da, paisaiari mugimendua emanez, itsasoko olatuez gain, hondartza ere kulunkari irudikatuz. Trasteak atondu ditut, etzan, aurikularrak jantzi. EITB Podkastek eskainitako audio liburua piztu dut, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia. Begiak itxi.

Gorputz bat ikusi dut ilunpetan heze eta ia ilerik gabea, biluzik. Museo batean jardun. Ginekologoarekin hitzordua izan dut. Ama izan naiz, bikote, seme-alaba. Ume bat balkoian zelatan, hondartzan entzun ditut Nirvana eta Hertzainak. Toki hauetako askotan egonda nago, batzuetan mundu paralelo batean, nirearen oso antzekoa den batean. Oraingoan turista moduan, Eiderren hitzek gidatuta. Hondartza behin, hondartza bitan, hondartza hirutan. Erruz jotzen du eguzkiak, eta norbaitek Eiderren hitzak belarrira irakurtzea apartekoa otu zait. Eguzkitako betaurrekoak eramanda ere, liburuaren orrietan olgatuz gero, islatzen den argiak korneak zulatzeko adina indarra baitauka.

Begirada altxatu dut, alboan Eider ikusten dut, ñabardura guztiak lotu nahian. Harekin nabil hizketan, hondartzan dagoen jende honen nondik norakoak nolakoak izango ote diren galdezka. Nik neure teoriak ditut, hark bereak. Bitartean egunak aurrera egingo du, sei ipuin, sei istorio izango dira Susak argitaratutako liburuan azalduko direnak. Egunerokotasun apetatsuan, begirada ikusberaz idatzitakoak. Bertan hainbeste gordetzen da, hain da txikia egunerokotasuna, guztia hortxe kabitzen dela, horregatik da handia.]]>
<![CDATA[Kultura dardarkaria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2023/028/002/2022-07-17/kultura_dardarkaria.htm Sun, 17 Jul 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/2023/028/002/2022-07-17/kultura_dardarkaria.htm
Erraza da topatzea frantsesarekiko higuina adierazten duenik, etengabean gaztelerara jotzeko ohitura mantentzen duen bitartean, edo erreferentzia kultural espainolak unibertsalak balira bezala erabiltzen dituztenak, besterik ez balego bezala. Mugaldekoa naizen aldetik, aitortu behar dut bi kulturetatik edan dudala, ez nahi bezainbeste, baina, neurri handi batean, egiten saiatu naizela. Zubiak eraikitzearen aldekoa naiz, kultura beti aberasgarria dela sinetsita. Ezjakintasunak areriotzera eta bazterketara bultzatzen gaituelako, horrela irakatsi digute urte luzez, eta hala pairatu dugu. Ez dezagun birsortu sistema.

Radio Kulturak proposamen sorta interesgarria eskaintzen du. Webgunean modu dotorean antolatuak dituzte edukiak: erreportajeak, mintzaldiak, musika saioak eta abar. Euskara ikastaroa ere entzungai dute, Gure Irratiak ekoitzitakoa eta Radio Kulturak sarean eskegitakoa. Interesgarria iruditzen zait Iparraldekoek saioarekin euskaraz ikastea, Hegoaldekook bitartean saio berarekin frantsesez ikasteko.

Kultur kuboa saioa ere aski interesgarria duzue. Eta Binilo mendekua izeneko musika saioa. Esan bezala, edukiak ugariak dira eta erreferentziak bestelakoak, ohiko medio eta euskal uniformitate EAEzentristatik kanpotik datozenak. Beraz, gonbidatzen zaituztet kultura dastatzera, Radio Kulturan, r-a nahi bezala ahoskatzera, rotiko guturalaz edo dardarkari albeolar moduan, kultura beti izango delako aukeretan onena, ahoskatu nahieran.]]>
<![CDATA[Kirol 'exquis']]> https://www.berria.eus/paperekoa/2028/029/002/2022-07-10/kirol_exquis.htm Sun, 10 Jul 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/2028/029/002/2022-07-10/kirol_exquis.htm
Kirola egitearen zalea naiz ni; ez, ordea, kirol emankizunak edo zuzenekoak gozatzen dituztenetakoa. Ez naiz batere, hegemonikoak diren kirolen zalea: ez futbola, ez saskibaloia, txirrindularitza siestarako apartekoa dela aitortzen dut, bai eta tenisa ere. Udan Frantziako Tourra izaten da urtero, Wimbledon dugu orain, eta estropadak ere bai. Udan, pilotak eta futbolak xurgatzen dituzten arreta guztiak libre daudenean, aukera dezagun nahieran gustukoen dugun zaletasuna.

Banekien kirolaren gaia irratian lantzeko garaian lanak izango nituela. Zortekoa ni, Bilbo Hiria irratiak Kirol Eskirol saioa duela. Kirol Eskirol, izenak aditzera ematen duen bezala, hegemonikoak ez diren kirolez arduratzen da, eta planto egiten dio kirolaren iruditeria mediatiko estandarizatuari. Jai giroan eta alaitasunez aritzen dira, saioari ironia puntu gozagarriarekin ekinez, edukiaren eta formaren artean oreka mantentzeko konpromisoz.

Kirol Eskirol ordubeteko saioa da, eta Bilbo Hiria irratian entzun daiteke, asteartero, 20:00etan, baita podcast moduan irratiaren web atarian ere. Hockeya, karta-jokoa, ping-ponga, xakea, piraguismoa...

Kirolaren inguruan, kirol hegemonikoaren inguruan hobeto esanda, martzialtasuna edo militar kutsua agerikoegia izaten da. Seriotasuna, zurruntasuna, gizontasuna, gogortasuna, kirol hegemonikoa benetako kirola delako, epikoa, eta, benetakoa den neurrian, martziala, gudaren irudikapen fidagarria.

Kirol Eskirol saioak proposatzen duen hurbilpenaren aldekoagoa naiz, zintzotasun eta errespetutik aldendu gabe, aldarte ederrean jolaskiro kirolaren inguruan jarduteko. Radarretik kanpo bazterrean dauden kirol praktiketan arreta jarriz.

Gimnasioen sukarrak gainezka egiteko zorian gauden une honetan, kirolaren alde ludikoa eta lagunkoia goraipatzearen aldekoa naiz. Gozatu kirolaz, lagun hori, kirol aparteko, exquisito, elitekorik ez du zertan, kirola soilik, ez besterik, nahikoa baita horrekin, ez izan exquis.]]>
<![CDATA[Mamu numerikoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1993/025/002/2022-07-03/mamu_numerikoak.htm Sun, 03 Jul 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1993/025/002/2022-07-03/mamu_numerikoak.htm Infernet saio berriaren atala ikusteko prest nago. Telebistara igortzea erabakitzen dut, harrikoa egiten dudan bitartean entzuteko. Telebista pantailak, ordea, edukiak gai hunkigarriak eta suizidioa jorratzen dituela dio, eta ea ikusteko prest nagoen galdetzen dit. Ez dago modurik telebistan baiezkoa sakatzeko; hortaz, edukia ezin da igorri, eta sakelakoan izan beharko da.

Infernet Internet eta sareen inguruko saio berezia da. Ikerketa, entsegua eta hausnarketa uztartuko dituen ikus-entzunezko lan aparta da. Pacome Thiellement idazle eta sortzaileak aurkeztutako berebiziko hausnarketa lana. Sareetan murgildu eta kode binarioaren amaraunean matematikaren logika deterministaren ukazioa burutuko du. Bat gehi bat ez baitira bi soilik.

Ura txorrotatik behera isurtzen da platerak garbitzen ditudan bitartean, eta Pacome entzuten dut; mamuez, birtualitateaz, maitasunik ezaz, desirez, ukapenez, merkatuaz. Facebookez, Twitterrez, Youtubez eta adimen artifizialaz ari zaigu. Instagramez eta kontsumo gizarteaz. Gu geu gara salgaia, eta erosle, ikusle eta izar, zelatatua eta zelataria. Pacome mamu bat da egongelan, sakelakotik irteten den ahotsa, egunotan bizi dugun antropozeno digitalak dituen gako tranpatiak azaltzeko abatarra.

Infernet-ek sei atala mamitsu kaleratu ditu dagoeneko. Bertan Marina Joyce, Gabby Petito, Nikocado Avocado eta TAY adimen artifizialaren aferak landuko dituzte, besteak beste. Dagoeneko Interneteko mitologiaren parte bilakatu diren auziak aletu dituzte. Gizarte garaikidearen erradiografia digitala proposatzen du, bidean, prozesu metodologiko gisa, espiritismo saiotik hurbil dagoen bitartekoak erabiltzeko. Guztia ez baita begi-bistan dirudiena. Irudia ez baita irudikatua dena, pertsona ez da haren abatarra, medioak mezua baldintzatuko duelako. Elkarreraginak, bizkorrak, askotarikoak eta inolaz ere agerikoak ez direlako.

Internet infernutik hurbil egon daitekeelako, eta geure egunerokotasuna geroz eta modu basatiagoan sareengatik inbaditua dagoelako da ezinbestekoa saioa. Hezur mamitan errealitateari aurre egiteari gero eta erraztasun handiagoz izkin egiten dion gizartea ispiluaren aurrean jartzeko ariketa ezin hobea. Nor dago bestaldean? Lagunkoia al zara?]]>
<![CDATA[Erreferenteak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2011/036/003/2022-06-26/erreferenteak.htm Sun, 26 Jun 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/2011/036/003/2022-06-26/erreferenteak.htm Egin egunkariaren zuzendari izandakoa da eta Radio Popularren —ondoren, Herri irratia— urte luzez esatari moduan ibilitakoa.

Irratigintza, kazetaritza idatzia, bideogintza, youtubegintza, influentzergintza, tiktokgintza, informazioa zabaltzearen ofizioa krisi sakonean darama urte luzez. Ofizio izatetik afizio izatera pasatu da. Ofizio gisa duten askok informazioa zabaldu besterik ez baitu egiten: hausnarketarik ez, kontrarik ez, kolokan duten lanpostuaren aulki zabukarian ekilibristarenak egiten. Afiziotik ari direnak, batzuk grinez, besteak diru eta botere gosez, liskarrean dabiltza, sustraitutako medioen aurka, lehia basatian bizi den ekosistema mediatikoan. Guztiak —edo gehienak, behintzat—, prekarietatean. Irakurtzen nion Ferrerri, mezuak zabaltzea ez dela zinezkoa nork zabaltzen dituen ez dakigunean. Ezinezkoa da hausnarketa mezuen gaindosian, guztia berdin dela dirudienean.

Pasa de astean Espainiako El País egunkariaren zuzendari izandakoak txio batean aitortzen zuen, egunkaria (El País) helburu politikoekin erabili zuela agintean zegoen gobernua ezegonkortzeko. Nola heldu gara horraino? Ferrer kazetariaren irudia edo Mirentxu Purroirena goraipatzea ezinbestekoa da garaiotan. Mezu anabasa uholde modura eraman ez gaitzan, korrontearen indarra handia da eta. Oroitzen naiz amak nola esaten zidan kontuz ibiltzeko Hondarribitik Hendaiara igerian egiterakoan, badian ez baita ibaia ikusten, ez da nabari begibistan, baina hor dago ibaia, eta bere korrontea, tentuz ez bazabiltza eramango zaitu, kasu! Berri ematearen zioa eraldaketan dago, ahots ugari dira; forma, kolore, itxuraz mezu desberdinekin. Kazetari arenedo berriemailearen lana da hausnartzea, ezagutaraztea, mozorroa kentzea, geruzak erauztea.

Argi dago informazioaren medioa boteretsua dela, gure ardura da botere horri erabilera zuzena ematea. Ez, ordea, boterean dagoena limurtzea edo laketzea, edo okerrago dena, boterearen mezuak inozoki birsortzea konbentzimenduz behar adina hausnartu ez denean, norberaren alde egiteko, sakatu like eta jarrai nazazu sareetan, independentea naiz.]]>
<![CDATA[Troiako zaldiak hegalak ditu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1993/044/002/2022-06-19/troiako_zaldiak_hegalak_ditu.htm Sun, 19 Jun 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1993/044/002/2022-06-19/troiako_zaldiak_hegalak_ditu.htm
Caso 63 Txilen sortutako irrati fikzioa da, Emisor Podcastingek ekoitzia, eta Spotifyn entzungai dago. Bertan Antonia Zegers eta Nestor Cantillana aktoreek terapeutaren eta pazientearen rola jokatzen dute. Saioek hamabost minutu inguruko iraupena dute, eta fikzioa bi denboraldiz osatua dago. Podcasta iaz aireratu zen estreinakoz; pandemian bizitakoaz elikatuko da fikzioa tamaina batean, baina badu Twelve Monkeys, Back to the Future edo Gattaca bezalako filmen gidoietatik zerbait ere.

Saioak xumeak dira, soilak, pazientea eta terapeuta solasean izango ditugu, bata bestea konbentzitu nahian dabil. Nork izango du arrazoia? Soinu diseinua ere oso neurtua du: sinplea eta zorrotza, elkarrizketak behar duten tenkaz eta dramatismo ukituaz hornitzeko.

Istorioa entzuten ari nintzela, morroiaren eta heriotzaren alegia etorri zait burura, Thomasen teorema ere bai. Edipo otu zait, James Cole (Bruce Willis), eta Kasandraren konplexua. Etorkizunaz ari zaigu fikzioa, halabeharrezkoak izan daitezkeen etorkizun hurbil eta ikaragarriez. Fikzioak askorako ematen du, elkarrizketa soila, eta bertan, misterioa, zirrara eta hausnarketarako gai ugari plazaratuko dituzte.

Zer gerta daiteke pandemiak bata bestearen ondoren jazotzen badira? Klima aldaketak Lurrean bizitza aldatzen duenean? Teknologia kolapsatu egiten bada eta sarea desagertzen bada? Ez zait iruditzen inor etorriko denik gu salbatzera. Hori bai utziko diodala fikzioari. Ezagutzen dudan errealitate horretan, gizartea da bere gain ardura hartu behar duena. Bestela, jai daukagu.

Caso 63 podcastaren ingelesezko bertsioa prestatzen hastekoak dira; bertan, Julianne Moore eta Oscar Isaac aktoreak izango dira protagonistak, istorioa printzipioz berdina izango da —eta printzipioz diot, badakigulako nolakoak diren estudio handiak eta AEBetakoak halako edukiekin: artifizioaren oso zaleak izaten dira—. Emaiozue, bada, aukera bat istorioari, pilulatxoetan doituko den fikzio interesgarriari, itsasoaren beste aldetik datorren etorkizun uhin kritikoari.]]>
<![CDATA[Bai, Ramon!]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1996/036/002/2022-06-12/bai_ramon.htm Sun, 12 Jun 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1996/036/002/2022-06-12/bai_ramon.htm
Zinematografiaren kode ezkutuen estolderietan operatzen duten analista filmikoak dira. Zergatik dira lau mamu harrapariak? Haiek dute erantzuna. Hiru gehi bat, Beatles dortokak. Pizza usaina nabarituko dugu etxetik saioa hasi bezain pronto, Dominic De Coco, Antonio Margarete, Ellen Ripley, sushia eta katu bat. Hamster bat poemak errezitatzen, androide bat, euskal Woody Allen, abiadura handiko busa eta karta astrala. Pelukin Skywalker eta Txerrineitor, Nolan edo halan, sariak banatuko dituzte saio bakoitzaren amaieran. Tortolika hegalarian: Maite Bidarte, Beñat Iturrioz, Oskarbi Sein eta laugarrengo bidaiaria izango ditugu saioaren gidari.

Saioak Bilynch du izena. Diotenez, Donostiako bertsolaria David Lynch zinema zuzendariari ametsetan agertu zitzaion. Geroztik, hilean behin Naiz irratian, zinema sabotatzaileek saioa plazaratzen dute, film bakoitzaren egia berdaderoaz entzuleria askatzezko. Espezismoa, beganismoa, herri naziogintza, genero ikuspegia eta Leireren pastelen errezetak izango dituzte hizpide. Letra oso txikiz oharrak hartuko dituzte kaier tipietan, eta entzun ezin diren tresnak erakutsiko dituzte saioan, guztiz anti-irratifonikoak diren prestidigitazio ariketetan.

Bilynch 70 minutu inguru irauten duen doktrinamendu subliminala da, kasu! Bertatik dagoeneko, Christopher Nolan, Ridley Scott, Jane Campion, Sophia Coppola, Michael Curtiz eta Luc Besson zuzendariak pasatu dira. David Lynchekin harreman telefoniko estua garatu zuten saioan. Eguraldi iragarpen eskasak egiteagatik kaleratu zuten. Igande honetan Alex Garland zuzendariaren Ex Machina filmaz arituko zaizkigu, arratsaldeko zortzitan Naiz irratian, eta nahikoa izango ez balitz: Naiz irratiko webgunean, Ivooxen eta Spotifyn. Kontuz, ez dira fidatzekoak.]]>
<![CDATA[Bizi bedi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2022/044/002/2022-06-05/bizi_bedi.htm Sun, 05 Jun 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/2022/044/002/2022-06-05/bizi_bedi.htm
Zaila da saio bati jarraipena ematea, denboran zehar mantentzea, antolatzea, adostea, ekoiztea. Sormen lana, lana da. Irrati libreak eta irratigintzak berebiziko aukerak eskaintzen ditu sormenerako, eta formatu aproposa da edukiak lantzeko. Eduki hitzaz ari naizela ez diot edukia plataformetan ulertzen den adieraz, baizik eta mami edo ganorazko muinaz, zeraz, azaldu nahi den hortaz pulamentuz jarduteko aukeraz. Irratiak azalpenari ematen diolako agertokia, hitzari, solasaldiari. Irratiak azalpenari, hau da, narrazioari, edo egunotan bogan jarri den norbanakoaren «errelatoa» azaltzeari parada ematen dio. Irudi ezak entzumenean tema gaitezen eskatuko baitigu: hitzetan, esanahietan, edukietan.

Hala Bedi irratian, ausaz, Suelta la olla magazina topatu nuen. Esteka baten bitartez heldu zen nigana. Sakatu, eta ezin interesgarriagoa iruditu zitzaidan saioa. Sentsibilitatez lantzen dituzte gizarte arloko gai ugari; emeki, zinemaz mintzatuko zaizkigu, eta lan eskubideez eta negoziazio kolektiboaz, osasun mentalaz, drogen erabileraz, besteak beste. Suelta la olla hiru ordu inguruko saioa da, freskoa, muinera doana eta espiritu kritikoa sustatzeko asmoa duena. Magazinak dagoeneko hogei urte ditu, eta astelehenetik ostiralera goizero entzun daiteke Hala Bedi irratian eta Bilboko 97 Fm irratietan. Bestela ere, sarean estekak entzungai topa daitezke bai plataforma desberdinetan, bai eta haien web orrian ere.

Gasteizko irratiak kultura, magazinak, musika eta gizarte arloen artean aukeratzen utziko digu eduki frankoren itsasoan. Adibidez, dagoeneko desagertutako Poeta madarikatuak saioa, poesia eta literaturaren inguruko saio dezente interesgarria. Beraz, badakizue, badago Gasteizen irrati libre bat, Hala Bedi; bada, entzun dezagun, luzaroan bizi bedi.]]>
<![CDATA[Sare txirikordatua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1993/041/002/2022-05-29/sare_txirikordatua.htm Sun, 29 May 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1993/041/002/2022-05-29/sare_txirikordatua.htm
Bilaketa garrantzitsua da, entzunaldia, hausnarketa, gauza berri eta desberdinak probatzea. Bide horretan ezagutu dut Discordia. Frantziatik, pop kulturaren kritika eta analisia bultzatzen duen artefaktu mutantea da. Discordia-k ,web ataria izateaz gain, kritika idatziak eta artikuluak plazaratzen ditu. Eta podcasta bada mamitsua bezain zoro eta interesgarria.

Haien hitzetan: «Diskordianismoari ohore egiten dion atari anarko-konplotista kulturala da», Robert Anton Wilsonek eta Robert Sheak Illuminatus eleberri trilogian azaldutakoaren irudira sortua. Kritika norabide anitzekoa, asteroko editorialismoa, podcast matxinatuak, pertsona ez oso orekatuei elkarrizketak. Kilima saiakera zabala Zeitgeist-ak erogenoak pentsatzen ez zituen eremuetan bilatzen dituena da.

Podcast atal berria aireratzen dute astero. Bertan Michel Houllebecq idazlearen irudiaren eta obraren inguruan hausnartuko dute, Euphoria telesailari zirrikitu guztiak miatu eta hankaz gora jarri, Tobe Hooper zinemagilearen Texas Chainsaw Massacre filmaren urtemugaren harira zuzendariaren eraginaz jardungo dira, Blanche Gardin umoregile frantsesari egurra emango diote, ziberpunkean galduko zaizkigu, Wes Craven, Andrzej Zulawski eta Nicolas Cage ikonoak aletuko dituzte. Solasaldiak luzeak eta mamitsuak izango dira, ordu bateko eta bi ordu inguruko iraupena izango dituzte saioek.

Discordia nahasia da, posmoa, zaramatsua. Guztiak dauka guztiarekin lotura, rizomatikoa da, labirintikoa, palindromikoa da. Diskordiak garaikidetasunak okaztatzen digun gaindosi informazionalari kontraerasoa egingo dio. Puntu guztiak lotu, elkarrizketaren bitartez argitzeko zeintzuk izan daitezkeen kultura garaikide Tetsuoar aglutinatzailearen giltzarriak.]]>
<![CDATA[40 nondik 40 nora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1989/041/002/2022-05-22/40_nondik_40_nora.htm Sun, 22 May 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1989/041/002/2022-05-22/40_nondik_40_nora.htm
Formula mediatikoen garaian bizi gara. Guztia neurtzen da irabazietan eta galeretan, errentagarritasunean, zenbakietan. Lehiakortasunaren zirimolan askok ahaztu omen dute, antza, publikoa izatearen ezaugarrietako bat. Guztiona, guztiontzat, zerbitzu ezinbestekoa bezala ulertua. Non egin daitezke esperimentuak? Probak? Ausardiaz formula arriskatuak sortu eta zabaltzeko ganora, irrati-telebista publikoan ez bada. Nork izan beharko luke aurrerakoien, puntakoen eta abangoardiakoen, publikoa ez bada? Publikoa ez zaio harpidedunari zor, ez luke zertan entzule edo ikusle kuotei kateatuta egon.

Bertutetsua da publikoa, itzul diezaiogun duintasuna. Batzuek ez dute baliabiderik plataformetan harpidetzeko, ez dute teknologia menperatzen, ez dute modurik eskaintza pribatuak lehiakortasun aske eta jori bezain lizunean saltzen dutena lortzeko. Horregatik da garrantzitsua publikoa izatea, eta ez dadila eraiki eskaintza pribatuaren irudian islatu nahian, ispilu horrek itzuliko digun isla aldrebesa izango baita.

Ospa dezagun EITBren 40. urteurrena. Gogora ditzagun nostalgikoki nahi bada ere saio, aurkezle, garai eta uneak. Izan dadila aurrera egiteko indar hartzea, eta ez bizitza oso bateko eskarmentuari saria, erretreta hartuko duenari egiten zaion goraipamen berezia.]]>
<![CDATA[Neurketa unitate berria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2026/044/002/2022-05-15/neurketa_unitate_berria.htm Sun, 15 May 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/2026/044/002/2022-05-15/neurketa_unitate_berria.htm pilulak hitza erabiltzen da informazio konkretu eta kondentsatua espazio buruaske txikietan ematen denean. Irratian txikle hitza ere entzun izan dut behin edo behin, saioetan nonahi txerta daitekeen sekzio aglutinatzaileak direnean. Gaur kroketa goraipatzera nator neurketa unitate bezala. Kroketa kontenedore bezala, edukiontzi, kroketa, hain xaloa, mokadu arrunt bezain gutiziatua. Gastronomikoki, plater ohikoa geurean, eta, hala eta guzti ere, preziatua. Beti dago denbora kroketa jateko, nagirik ez dugu izango kroketari tartetxoa egiteko.

Baina hau ez al zen podcasten inguruko zutabea? Galdetuko diozue zeuen buruari. Ba bai, hala da, eta horregatik nator kroketekin. Kroketak BERRIAko Urtzi Urkizu kazetariak duen podcastaren izena baita. Hamaika kroketa kozinatu ditu Urkizuk dagoeneko, hamaika atal, lehenengo aurkezpen saioaz gain. Kroketekin gertatzen den moduan, geruza kurruskariak inguratuko du eduki mamitsua, mokadu bakar batean edo bitan, arin goza daiteken saioa da. Eta, kroketekin bezala, barrubete nahi adinarekin osa daiteke orea, zapore bezain beste aukera.

Urkizuk podcastari joan den abenduan eman zion hasiera. Geroztik hilean bi kroketa inguru plazaratu ditu. Spotifyn eta Ivooxen dasta daitezke kroketok, 5-10 minutu inguruko elkarrizketak eta kultur gaiak lantzen dira oro har. Elkarrizketak, kolaborazioak eta sormen lanak uztartuko dira. Kroketa Odei Barroso erara, Idoia Torregarai kroketista txioizarra, Emma Kuntz kroketa Clara Monteroren eskutik, Ibon Izaren kroketa esferikoa hizkuntz eskubideen alde pantailetan, eta abar luzea.

Beraz, aitor dezagun kroketa neurketa unitate ezin aproposagoa dela eta barnera dezagun errealitatea definitzerako garaian. Goxoa, kurruskaria, hamaika zaporez osatuta egon daitekeena. Mokadu modakoa edo arrunta, baina beti gutiziatua delako kroketa. Nork esan diezaioke ezetz kroketa bati? Nik ez, zuk?]]>
<![CDATA[Gauerdiko hausnarketak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1996/036/002/2022-05-08/gauerdiko_hausnarketak.htm Sun, 08 May 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1996/036/002/2022-05-08/gauerdiko_hausnarketak.htm The midnight gospel telesaila, kasurako.

The midnight gospel animaziozko telesail bat da. Sortzaileak Pendleton Ward eta Duncan Trussell dira, biak ala biak Adventure time marrazki bizidunen sortzaileak —marrazkilaria bata eta gidoilaria bestea, hurrenez hurren—. Trussell The Duncan Trussell family hour podcastaren sortzaile eta gidaria da. Bertan, gonbidatu bereziak elkarrizketatzen ditu, eta askotan galdera eta gai transzendentalei heltzen die. Meditazioa, budismoa eta mistizismoarekin lotutako gaiak umorearekin uztartzen ditu, elkarrizketatuekin mintzatzen delarik. Podcastak dagoeneko 500 atal baino gehiago ditu, eta haren webgunean zein sarean daude eskuragarri. Elkarrizketa, gonbidatu eta galdera metafisiko eta filosofiko horien artean, ordu luze eta informazio itsaso horretan, galdera akaso erantzunezinei erantzun nahi izan horren harira sortu zen The midnight gospel.

Elkarrizketa hautatuetako audioak aukeratu, sailkatu eta egokitu dituzte telesailean. Bertan, Clancy dugu protagonista, Podcaster kosmikoa. Multibertsoak birsortzen dituen makinaren laguntzaz mundu irudikatuetara bidaiatuko du, eta hango biztanleak ezagutu eta elkarrizketatuko ditu.

Sci-fi postmodernoaren sitcom-a dela esan daiteke. Atal bakoitzean gai sakon bati helduko zaizkio: heriotza, barkamena, drogen kontsumoa, kontsumismoa, mina, existentzialismoa izango dira, besteak beste, landuko diren gaiak. Kontuan hartu audioa dela lehendabiziko pieza buru-hausgarri horretan. Gainean animazio geruza atxiki zaio. Emaitza: artelan potolo eta erotzeko modukoa. Istorioa abiada bizian jarraitzen dugun bitartean, entzungo dugunak eta ikusiko dugunak bi mundu desberdinetara eramango gaituelako. Biak batu eta elkarrizketa osatuko dute batzuetan, besteetan garuna tenkatu ia eztanda egin arte. Ez galdu, beraz, Trusellen eta Warden lanaz gozatzeko parada.]]>
<![CDATA[Barrua kanpora, kanpoa barruan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1993/044/002/2022-05-01/barrua_kanpora_kanpoa_barruan.htm Sun, 01 May 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1993/044/002/2022-05-01/barrua_kanpora_kanpoa_barruan.htm Barruan gaude. Lagundu gaitu, leuntasunez, goxoki, sartzera, ateak zabaldu ditu gure partez; deiak egin, ekoizpena antolatu, egutegiak, bidaia, eguna, ordua adostu. Txirrina jo du, atea, eta zabaldu da, gonbidatuaren etxearen atea, parez pare, bai, barruan gaude, eta erosoa izango zaigu, gonbidatu bereziak izango bagina bezala sentituko baikara.

Barruan gaude aski ezaguna den podcasta da dagoeneko. Orain EITB Podkasten aurkezten du, Ulumedia ekoiztetxearen eskutik. Baina ibilbidea 2019an hasi zuen, Zuzeu podcast-en. Dagoeneko 51 saio daude entzungai, EITB Podkasten zein ohiko plataformetan. New Yorken bizi den Kirmen Uribek etxeko ateak zabaldu ditu 50. saioan, denboraldi berriari hasiera emateko. 51.ean Elizabeth Macklin poeta estatubatuarra euskaraz entzungo dugu. Txoria txori abesten, besteak beste.

Saio bakoitzak ordubete inguru irauten du; badira ordu eta erdi, eta ordu erdikoak ere noizean behin. Bakoitzean Aranzabal ia ikusezina izango dugu, haritik tiraka, mikrofonoari eutsiz, guztia leunki garatu dadin, naturaltasun eta hurbiltasun handienarekin. Bestaldean; pertsonak, istorioak, etxeak, deskribapenak. Kontakizunetik piktorikotasunera eramango gaituen esperientzia. Miren Arzallus, Bego Del Teso, Eneko Sagardoi, Gorka Bereziartua, Harkaitz Cano. Arantxa Iturbe, Bernardo Atxaga eta askoz gehiago dira elkarrizketatuak. Handitzen doan altxor txikia da Barruan gaude, lekukotza audiografikoak memoriarako. Ederrak, dibertigarriak eta hurbilak dira atalak, gonbidatuak eta kontatuko digutena.

Barruan gaude du izena, baina barruan daudela esango nuke, play sakatu bezain pronto sartu direlako etxean. Irudikatuko ditugu kontatuko dizkigutenak, amets batean bezala, lauso, edo margo batean bezala margotuz, deskribatutako irudia osatzeko. Aldi berean, sukaldetik egongelara begiratu dut, han baitut bozgorailua, ea han dauden, guztiak, etxeko salan. Ez dakit han edo hemen, baina elkarrekin gaude.]]>
<![CDATA[Berrogei adina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2090/036/002/2022-04-24/berrogei_adina.htm Sun, 24 Apr 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/2090/036/002/2022-04-24/berrogei_adina.htm
Aste honetan Ipar Euskal Herriko Gure Irratiaz ariko naiz. Abenduan 40 urte bete zituen. Irrati libre bezala jaiotakoa, ibilbide luzean kalamidadeak pasatakoa, eta ez nolanahikoak; besteak beste, 2006an Baionatik Uztaritzeko egoitzara joan zenean, suak guztia suntsitu zuen. Oraintxe irratiaren digitalizaziorako jauzia egiteko bidean daude lapurtarrak, urtez urte zutik eta uhinetan euskara zabalduz diraute, astelehenetik igandera.

Saioen artean aipatuko dudana, ez dakit melomaniak gomendioan zerikusirik izango duen, Adi saioa da. Adi astero asteazkenetan aireratzen dute, eta podcast moduan irratiaren webgunean zein Arrosa sarean dago eskuragarri. Ordubeteko iraupena duen musika saioa da, eta zer nahi duzue esatea, gozamen hutsa da. Ez ahaztu; Miarritzeko Atabal aretoa, Usopop eta Baleapop jaialdiak... musikaz dezente dakitela argi dago Ipar Euskal Herrian. Izan daiteke hegemoniaren alboetan aurkitzeak abantailak izatea, ikusmolde zabalagoak, osatuagoak, irrika handiagoak. Adi-n denetariko musika entzuteko aukera izango dugu; folklorikoenetik puntakoenera. Zarauzko, Aguraingo, Berako eta Sestaoko taldeak zein NY, Eskozia berria, Berlin, Londres eta Balear uharteetakoak. Punka, post-rocka, dubstep-a, munduko musikak, hardcorea, esperimentala, elektronika, cumbia, okurritzen zaizuen estiloak kabida izango du saioan. Beraz Adi, eta ez galdu haria.]]>
<![CDATA[Sexu mugarik ez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1987/036/002/2022-04-17/sexu_mugarik_ez.htm Sun, 17 Apr 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1987/036/002/2022-04-17/sexu_mugarik_ez.htm
Kaixo maitia, Zuzeu podcast-ek aireratutako sexu, sexu harreman, harreman afektibo eta gainontzekoen inguruan sakonduko duen edukiontzia da. Bertan Kaixomaitia.eus atariak garatutako inkestetatik eratorritako datuak aletuko dituzte, Euskal Herriko sexualitatearen hausnarketa eta irakurketa ariketa garatzeko.

Sexualitatea, desira eta desiragarritasuna geure nortasunaren espresio ezinbestekoak dira, munduarekin harremanetan jartzeko ezaugarrietako bat. Definitzen gaituzten aldagaietako bat, beste guztiak bezain garrantzizko eta ezinbestekoak. Batzuetan ez dugu ondoan duguna ulertzen, besteetan ez dugu geure burua ulertzen, akaso izan daiteke ez ezer ulertzea, hainbestean!

Kaixo maitia-k, ordu erditik ordu laurdenera doazen hamabi saio ditu entzungai ohiko plataformetan. Bertan, Iñigo Arandia, ekimenaren zuzendaria, eta Olatz Berastegi, psikologo eta sexologoa, arituko zaizkigu jasotako datuen irakurketan, transkribapenean eta analisian. Nolakoak ote dira geure sexurako joerak? Zalantzak? Gatazkak eta beldurrak?

Zergatik diogu horrenbesteko beldurra sexuaz, maitasunaz, desiraz mintzatzeari? Zergatik lotsatzen gara geure buruaz, besteaz? Zer ulertzen dugu praktika on bezala, eta praktika itsusi edo txar bezala? Bikote mota, desleialtasuna, masturbazioa, sexurako maiztasuna landuko dira. Topikoak, tropoak eta tropikoak bilatuko dira. Euskal Herri tropikal honetan, zenbateraino gara irekiak? Zenbateraino egongo da mitorik, zenbateraino egiarik?

«Kaixo, maitia, zer duzu?». Gehiagotan galdetu beharko genioke elkarri, askotan geure burua ulertzeko ondoan dugunaz berri jakitea ezinbestekoa delako. Goxotasunez, xamurki, emeki. «Kaixo, maitia, zuk zeuk, zer duzu?» Entzun gaitezen, uler gaitezen, ikus dezagun osotasunean elkar.]]>
<![CDATA[Zenbat aire bizitzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/041/002/2022-04-10/zenbat_aire_bizitzeko.htm Sun, 10 Apr 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1960/041/002/2022-04-10/zenbat_aire_bizitzeko.htm
Hizkuntza uhinen bitartez ere zabaltzen baita, ahozkotasunak hala egiten baitu, irratiak bezala, ikusezina den medioa baliatuz, airea. Euskarak airea behar duelako bizitzeko, arnasteko eta elkar banatzeko.

Asko izan dira Korrikaren jarraipena egin dutenak. Zarauzko Arraio irratiak, Segura irratiak, Bilbo hiria irratiak, Naiz irratiak, EITBk, Hamaika telebistak, medio ugari izan dira jarraipena egin dutenak. Elkarrizketak, atzera begirakoak, gertakari eta gertakizunak kontatzeko, partaideen inguruan mintzatzeko, musikaz aritzeko, baldintza meteorologikoez, elurra, hotza edo euria.

Aste honetan, Korrikak berak aireratutako podcastaz arituko naiz. AEK-k, Naiz irratiarekin elkarlanean osatutako Korrikaren historiaren ingurukoa. AEK Korrikaren historiaren podkastak du izena, eta Ivooxen dago entzungai. Atal bakoitzak Korrikaren historia urtez urte azalduko du, bost minutu inguruko ataletan, hasieratik: zailtasunak, bitxikeriak eta gertakariak aipatuko ditu. Estekak Korrikaren webgunean daude eskuragarri, zein Ivooxen plataforman.

Arestian irakurri dut korrika egitea turbokapitalismoaren ikurra dela. Eta ez nago batere ados. Korrika egiteko zapatila pare bat besterik ez delako behar, eta gogoa, besterik ez. Kirolik demokratikoena bururatzen zait, xumeena, hurbilena. Korrikara batzeko gogoa besterik ez da behar, konpromisoa eta zapatila batzuk. Euskararen alde egiteko bezala, gogoa, besterik ez, asmoa, hizkuntzaren irrikaz jantzi eta elkarbanatzekoa, zabaltzekoa, parte izan nahia.

Korrikak dirauen bitartean euskarak taupa egiten du, ttipi ttapa taupaka, entzun bada 22 taupada hauen historia.]]>
<![CDATA[Hutsa ez da sekula horren betea egon]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1993/049/002/2022-04-03/hutsa_ez_da_sekula_horren_betea_egon.htm Sun, 03 Apr 2022 00:00:00 +0200 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1993/049/002/2022-04-03/hutsa_ez_da_sekula_horren_betea_egon.htm
Aste honetan La sala vacía podcasta dakart —Spotify plataforman entzungai dago—, zinemari buruzko saioa. Cadizeko (Espainia) Antonio Rosalo dugu gidari, saioaren agintean, ahotsean, zinemaren eta telesailen inguruko hurbilketa apartekoa egiteko. Gutxi dira sareratutako atalak, zortzi besterik ez. Joan den astean azkenekoa zabaldu zuten, urte eta erdiko geldialdiaren ondoren, herrari galduta geldituko zen saioa izango zela zirudienean.

Landutako filmen eta telesailen artean, Hereditary, Arrival, Ex machina, The Shining, Lost eta Bojack Horseman topa ditzakegu. Baina ez dira soilik zinemaz arituko, ikus-entzunezko sormen lana aletzeko garaian; psikologia, programazioa, linguistika, depresioa, diseinua eta tipografiak eta abar luzea landuko dituzte, gonbidatu interesgarri eta jantziekin. Solasean, ikus-entzunezko munduaren geruza desberdinak zeharkatzen saiatuko dira, ezin interesgarriagoa den lan bat proposatuz. Aski entzungarria, eduki mamitsuz betea eta garrantzitsua den zerbait, entzuleak ez du zertan zinezale amorratuen esparrukoa izan behar. Saioen planteamenduak hausnarketarako parada eskaintzen baitu. Gai bakoitzetik tira egingo dute, hari luzeak garatzeko, ikuspegi orokor eta ez horren ohikoetatik gaiari heltzeko.

Antoniok Twitterren jarraitzaile mordoa dauka, kontu dinamikoa eta edukiz betea da berea. Bertatik egin zuen jauzia podcastera. Pozgarria da oso atal berria kaleratu izana; azkenengoan, superheroien filmen psikologia landu dute. Ordu erdi eta ordubete arteko saioak dira La sala vacía-k eskaintzen dituenak. Fantasia, zientzia fikzioa, animazioa, beldurrezko generoa eta psikologia, zientzia, diseinua, uztartuko dituzte, garaikidetasuna lupaz aztertzeko. Orainean sortzen diren sormen lanen analisiarekin, geure errealitateari arrastoa jarraitzeko.]]>
<![CDATA[Hemen eta orain]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1989/041/002/2022-03-27/hemen_eta_orain.htm Sun, 27 Mar 2022 00:00:00 +0100 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1989/041/002/2022-03-27/hemen_eta_orain.htm Urratsa podcasta da.

Urratsa Ulumedia ekoiztetxeak EITB Podkastentzat garatutako meditazio eta erlaxazio podcasta da. Bertan gidari eta bide lagun Naomi Mendizabal dugu. Hamahiru atal dira entzungai daudenak, EITBn zein ohiko plataformetan. Gaika antolatutako erlaxazio gidaturako entzungaiak. Estresa, amatasuna, dolua, kirol erronkak, beldurra, banaketa, izango dira, besteak beste, landuko dituen gaiak. Atal bakoitzean egunerokotasunean bizi ditzakegun egoerei aurre egiteko hausnarketa txikiak egingo ditu, sarrera gisa, ondoren meditazio eta erlaxazio gidatuan sakontzeko. Naomiren ahotsak eskutik helduko gaitu, geure gorputzari arreta egin diezaiogun, arnasketari, momentuari. Egunerokotasun zorabiotik lurrera gaitezen, hasteko, ondoren behin lur hartu ondoren, mantsoki, abia gaitezen beste norabide batean.

Naomiren ahotsak denbora mantsotzeko gaitasuna dauka, soinu diseinu ederrarekin batera ASRM-ra hurbiltzen dena —erantzun sentsorial meridiano autonomoa—, eta esperientzia gozagarriari esker erraza izango zaigu bidaian murgiltzea.

Zuhaitzen hostoak entzuten dira airean, kulunkari. Epela da entzuten dena, hartu arnasa, patxadaz, eta nabaritu nola mugitzen den zeure bularra arnasten duzun bitartean: gora eta behera. Gora, eta behera. Nabaritu hatz muturrak, hatz markaraino. Has gaitezen gorputz osoa den labirintoa zeharkatzen, atalez atal, organoz organo. Gorputza, mantsoki, ohe edo besaulkian ondoratuko den bitartean. Gorputza lurrean utzi, arnasten, oxigenatzeko. Beste nonbaitera egin, bitartean. Zarata horretatik aldendu, saioak irauten duen bitartean, barrenak osatzeko.]]>
<![CDATA[Itzalaren mila aurpegiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1964/041/003/2022-03-20/itzalaren_mila_aurpegiak.htm Sun, 20 Mar 2022 00:00:00 +0100 Mikel Zumeta https://www.berria.eus/paperekoa/1964/041/003/2022-03-20/itzalaren_mila_aurpegiak.htm Euskal Gaizkileak podcasta da, hormetan itzal txinatarrak irudikatuz, antzinako istorioak azaltzeko, argi-ilunetan. Har dezagun tapakia, bildu dezagun gorputza, eta entzun dezagun adi.

Euskal Gaizkileak Zuzeu Podcast egitasmotik abiatzen den Euskal Herriko gaizkileen inguruko istorio sorta da. Historian murgilduko gaitu, bertatik, geure herriaren biografia ilunean arakatzeko. Saioa pertsonaia bitxi eta narrasez elikatuko da, banpiroen modura, pertsonaien zainetatik geure belarrietara iristeko. Xuxurlatzeko tinpanoetan, zurrumurru itsusienak, kondairak dioena egiaztatu ala ezeztatzeko. Abenturan, Bieuse bikoiztaileen elkartea dugu bidelagun, Beñat Hach zuzendaritzan, eta Iñigo Etxarri soinuaren diseinuan.

Istorioek iraganera eramango gaituzte, bertan kokatzen baitira protagonisten testuinguruak, sarraskiak eta triskantzak. Baina ez da hori bakarrik izango iraganera bidaiatzearen zergatia. Begiak itxi bezain pronto, podcasta hasi eta derrepentean, soinu geruza eta aurkezpen solemnearen gortinak zeharkatu ondoren, istoriora iritsiko baikara. Makila Kixki, Kalabaza tripontzia, Jim Hensonen The story teller —Kontu kontaria— Lemony Snicketen A series of unfortunate events edo Rob Reinerren The Princess Bride-n tankerako girotzera eta bazterretara eramango gaitu. Paul Urkijoren Errementari tankerakoetara, Lotte Reinigerren Ahmed printzearen abenturetara eta itzal txinatarretara, distiratsu eta ilunak biak ala biak zati berdinetan. Ipuin kontagintza klasikoaren birsortze ederrenera.

Saioak 2019. urtean hasi zuen ibilbidea, oraindik podcasten maremagnuma aurreikusten ez zenean. Apustu irmoa egin zuten, entzutezko euskarrian garatutako sormen lanen alde. Dagoeneko hiru denboraldi daude entzungai, ohiko plataformetan eta Zuzeu Podcastean. Tamalez, atal guztiak eskuratzea ez da hain erraza izango, nahasiak baitaude, eta plataforma batetik bestera atalak desberdin azaltzen direlako. Hala eta guztiz ere, atal bakoitza buruaskea denez, ez da zertan ordenarik jarraitu behar entzunaldian. Itxi gortinak, hartu tapakia, piztu argi mehea, kandela, sua eta gurutzatu denbora, gaizkileen arora.]]>