<![CDATA[Mirari Martiarena Iraola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 27 Oct 2021 02:54:10 +0200 hourly 1 <![CDATA[Mirari Martiarena Iraola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Neurria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1985/032/002/2021-07-25/neurria.htm Sun, 25 Jul 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1985/032/002/2021-07-25/neurria.htm
Ni BERRIAn bezalaxe, ikasturte erdian lur hartu zuen Eneritz Gorrotxategik Euskadi Irratiko Hitza jolas saioan. Agian ez da ohikoena saio berri bat kurtso erdian hastea, baina Hitza jolas saioa zerbait ez bada, berria da. Nahiz eta gidari berria izan. Gabiriakoak hartu du Xabier Sukiaren ondotik saioa gidatzeko ardura, helburua jendeak bertso ikusgarriak entzutea. Nikolas Aldai zenaren lekukoa hartu zuen Xabier Sukiak, eta hortxe imajinatu dut Sukia Euskadi Irratiko txokoren batean Aldaik emandako aholkuak Gorrotxategiri ematen.

Ez da makala erronka, etxe askotan saio hori entzuteko ohitura berezkoa dela jakinda. Askok sumatuko zuten larunbat eguerdietan saioaren hutsunea, eta ziur nik bezainbeste eskertu dutela itzulera ere. Polita da, gainera, lehengo eta oraingo bertsoaldiak entzutea. Bertsolaritzako terminoak erabiliz esan dezaket neurri eta doinuan asmatu duela Eneritz Gorrotxategik, baita jarritako puntua erantzuten ere. Bikain josten eta tolesten dituela saioko puntu guztiak.

Beste irrati batzuetan badira bertsoari eskainitako saioak ere. Xorroxin, Bilbo Hiria edo Hala Bedi irratietan, adibidez. Bakoitzak du bere estilo propioa eta bakoitzak egiten dio bere ekarpena bertsolaritzari eta bertsozaleari. Plazan kantatutakoek etxeetarako bidea izan dezaten. Bertsozale asko gara, irratiari esker, bertsoak jaso ditugunak. Modu horretara ikasi dituzte eta ditugu askok bertsolarien agurrak.

Plazan hasierako agurrak bezain garrantzitsuak izaten dira bukaerakoak. Saioan zehar izandako sentsazioei buruz, plazari buruz kantatzeko aprobetxatzen du bertsolariak.

BERRIAko plaza garrantzitsua da euskaldunontzat, gustuz aritu naiz bertan, nahiz eta azken orduko buruhausteren bat edo beste eman didan. Batzuetan asmatuko nuen neurrian, beste batzuetan ez, eta hortxe ibili gara ekilibrista lanetan. Eskerrik asko Euskal Herriko irratigintzan ari zareten guztiei, plazera izan da zuek beste belarri batzuekin entzutea.

Oraingoz, hau da nire azkeneko agurra, irratiak elkartuko gaitu edo beste gerizperen batek.]]>
<![CDATA[Heriotza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1964/025/003/2021-07-18/heriotza.htm Sun, 18 Jul 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1964/025/003/2021-07-18/heriotza.htm Barruan gaude entzun behar dudala. Tartean behin entzun izan ditut Oier Aranzabalek egindako podcastak, eta ez zitzaidan saio arrotza.

Elkarrizketa podcast bat da Barruan gaude; bereziki gustuko ditut formatu honetan egiten diren saioak. Protagonista baten etxera sartzen da Aranzabal astero, eta saioa etxean sartu aurretik hasten da. Nora doan azalduko digu kazetari zarauztarrak, txirrinaren soinua entzungo dugu, atea nola zabaltzen duen elkarrizketatuak eta, ondoren, solasaldi goxo bezain intimoa.

Arantxa Iturberi egindako elkarrizketan Oierrek berak zioen ez zuela galderarik prestatuta eramaten, elkarrizketa naturalagoa izan zedin. Iturbek estudiora dena ongi idatzita eta prestatuta eramaten zuela kontatu zion. Baina Barruan gaude entzuten ari zarela, nabaritzen da galderarik paperean ez eraman arren, ongi ezagutzen duela noren etxera doan, badakiela zer gai landu nahi dituen eta nondik nora gidatuko duen solasaldia.

Nahiz eta elkarrizketatu gehiago izan azken asteetan, Iñaki Peña mediku paliatibistari egindako elkarrizketa nabarmendu nahiko nuke. Askotan beste aldera begiratzen diogun gai bati buruz aritu dira; heriotzaz. Esan beharrik ez dago gai tabua dela, baina aitor dezagun: gure bizitzako momenturen batean zeharkatuko gaitu. Izan ingurukoenak edo, noizbait, geure heriotzak berak. Garrantzitsua da horrelako elkarrizketak egitea, bizitza erdigunean jartzen dugun modu berean heriotza ere hor dagoela esatea. Horregatik eskertu dut bereziki elkarrizketa.

Heriotzak zeharkatzen gaitu, pertsona batzuenak besteenak baino gehiago, haiek ezagutu ala ez. Oraindik gogoratzen dut zenbat negar egin nuen duela 21 urte, Felix Iñurrategi hil zenean. Horregatik, asko hunkitu naiz EITBPodkast-en 1997an Felix Iñurrategiri egindako elkarrizketa entzundakoan. Goizean behin saioko Larrugorritan tartean erantzun zituen mendizale aretxabaletarrak Maite Iturbe, Nekane Peñagarikano eta Tere Belokiren galderak. Elkarrizketa bizia egin zioten, eta polita da Felix Iñurrategi «guk»-a entzutea. Eta konturatu naiz ondoan falta ditudanen ahotsak denborarekin ahaztu egin zaizkidala.]]>
<![CDATA[Alaia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/027/002/2021-07-11/alaia.htm Sun, 11 Jul 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1961/027/002/2021-07-11/alaia.htm Baipasa saioa, Blaipasa bihurtu da, eta Unai Iradik asmatu du urte osoko ildoari freskotasuna ematen. Frantziako Tourreko lantaldea telonero dutela aritzen dira, saioaren hasieran txirrindularien erritmoak markatzen duela.

Udak beste erritmo bat du, eta udak ekarri du bigarren urtez Herritmia saioa Euskadi Irratira. Alaia Martin Euskal Herriko herri desberdinetan entzungo dugu; tokian tokiko kondairak, lanbideak, toponimia eta ohiturak ezagutzen lagunduko diguten lagunekin solasean. Saioaren sarreran, Alaia Martinek herrian kokatuko zaitu, GPS zehatzenak bezala, baina bere estilo eta begiradarekin, hitzekin dantzan. Mikel Belasko Onomastika Elkarteko kideak herriaren izenaren jatorria zein izan daitekeen azaltzen du, eta ondoren hasten dira herrien taupada zein den azaltzen elkarrizketa bidez. Polita da jendea bere herrian, kalean bertan, haur zireneko garaiei buruz hitz egiten entzutea: non jolasten ziren, herriko martxa zein zen eta orain zein den lehen eskutik jakitea. Alaia Martinen gidoiak bikain josita daude, Joxe Alkainen teknika eta errealizazioarekin. Aurtengoan, Mendaro, Bermeo, Zalduondo, Biriatu, Lekunberri, Iurreta, Usurbil, Ziburu, Arantza eta Irisarri.

Ederra da Alaia Martinek irratigintzari egiten dion ekarpena. Kurtsoan zehar, Faktorian egindako Hitz-pirazio tartea, adibidez. Hitzaren magoa, hitz jokoen malabarista, esamoldeen trapezista izan daitezke berari buruz esan nitzakeenetako batzuk. Hitzekin lan egiten, lantzen, errimatzen eta erritmotzen ohituta dagoela sumatuko du entzuleak Alaiak egindako saioetan. Herritmiaren ondoren emango dituzte Zubiak saioaren errepikapenak, nahiz eta ni saio berrien esperoen geratzen naizen.]]>
<![CDATA[Elkarrekin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1989/028/002/2021-07-04/elkarrekin.htm Sun, 04 Jul 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1989/028/002/2021-07-04/elkarrekin.htm Ez San Ferminak hasteko egun gutxiren faltan ez dut topatu festa usainik bertako karriketan. Katakrak, Ezpeleta eta Kondestablearen jauregiaren artean ikusi dut mugimendua. Reyes Ilintxeta Euskalerria Irratiko kazetaria ibili da atzera eta aurrera mikrofonoa eta grabagailua eskutan hartuta. Udako Euskal Unibertsitatearen Iruñeko ikastaroek sortzen duten erritmoa da eta Euskalerria Irratiak urtero egiten dio UEUren ikastaroei jarraipen zabala.

Azken bi urtetan ezin izan dute zuzeneko irratsaiorik egin ikastaroak dauden lekutik bertatik. Iaz pandemiagatik eta aurten Irrintzi Dorrean egiten ari diren lanak direla eta, estudioa bikoiztuta dutelako eguneroko jardunerako. Euskalgintzako bi eragile elkar lanean ikustea pozgarria da, UEUren ikastaroetako lanak dioen bezala Elkar Ekin. Irrati uhinen bidez zabaldu dute Iruñerrian Euskalgintza eta Ekonomia Sozialaren, Udako Bertso Eskolaren edo Nafarroako konkistaren testuinguru eta ondorioen berri. Ea datorren urtean berriz ere ikastaroetatik bertatik zuzeneko saioak egiteko aukera duten, horrek ere izaten baitu bere xarma ere.

Elkar ekiten ere abilak dira Arrosa Irrati Sareko irratiak ere. Euskal Herriko irrati libreak elkartzen dituen sareak 20 urte bete berri ditu. Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren baitan, duela 20 urte elkartu ziren lehen aldiz Arrosan eta irrati sareak herriaren izen bera hartu zuen. Irratsaioak elkartrukatzeaz gain elkar lanean osatzen dute Zebrabidea magazina ere. Arratsaldero jasotzen dugu Zebrabidea gurutzatzeko gonbidapena. Batzuetan aldeetara begira eta beste batzuetan saioak ematen digun konfiantzagatik errepiderik gurutzatu gabe gurutzatzen dira marra zuri beltzak. Irratsaio batean ditugu Euskal Herri osoko irratien artean egindako tarteak. Beste edozein saiotan nekez topatuko genuke horrelako aniztasuna. Gai askori eta desberdinei buruzko kolaboratzaileek, tertuliek eta elkarrizketekin osatzen dute Zebrabidea eta Arrosa irrati sareko gainontzeko irratiek ere egiten diote ekarpena. Baina ez da irratietako grabaketak jartzen dituen irratsaio hutsa, bestela podcast-ak entzutea izango bailitzateke. Bolada batez parte hartu nuen bai Arrosan eta baita Zebrabidea-n ere, euskal irratigintza beste perspektiba batetik begiratzen ikasi nuen. Euskal irrati ekosistemaren lagin bikaina da Zebrabidea, Arrosa Irrati Sareko kideek elkarrekin egiten dutena.]]>
<![CDATA[Komunitatea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1989/040/002/2021-06-27/komunitatea.htm Sun, 27 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1989/040/002/2021-06-27/komunitatea.htm
Irratiak badu errutinatik eta azkartasunetik, astero errepikatzen diren atalak, bata bestearen atzetik egiten diren elkarrizketa motzak edo azken orduko albisteak. Baina irratiak badu komunitatetik eta zaintzatik ere. Oiartzun Irratian lan egiten nuenean ikusi eta ikasi nuen komunitatearen garrantzia zenbatekoa zen eta irrati txikiek ere badutela euren publikoa, sarritan pentsatzen duguna baino handiagoa dena.

Irratiko komunitatea bertako langileek eta entzuleek osatzen dute. Baina komunitatea familia bihurtzen da tokiko irratietan lehiaketa eta zorion tartea egiten den momentuan. Oiartzun Irratian egunero egiten da oraindik eguerdi aldera lehiaketa, ez da galdera oso zaila izaten: «Nik kopiatu egingo dut», esan daiteke, eta tarte horretan kantaren bat eskatzeaz gain ingurukoak zoriontzeko ere aprobetxatzen da. Astero saria herriko dendaren batek jarritakoa izaten da, baina entzuleek ez dute sariagatik deitzen, irratiaren parte, komunitatearen parte sentitzen direlako baizik.

Azken asteetan parean tokatu zaizkidan tokiko irratiek ere badute halako tarterik ere. Euskal Irratietan Jokoen tenorea edo Jokoen tartea izaten dute, ariketa edo galdera desberdinak erantzun behar izaten dituzte entzuleek. Goizean eta eguerdian izaten dute tarte hori eta parte hartzaileak ia egunerokoak dira, bazkaltzeko zer duten galdetzeko besteko konfiantza sortzen da esatari eta parte hartzailearen artean. Xorroxin Irratian ere goizero egiten dute lehiaketa, eguerdi partean, eta parte hartzaileak ere betikoak izaten direla nabaritu dezake irrati hori inoiz entzun ez duenak. Konplizitatea eta konfiantza nabaritzen delako esatariaren eta entzulearen artean. Segura Irratian bezalaxe; hauek uztailean eta abuztuan lehiaketa bereziagoa egiten dute sari potolo batekin: udako lehiaketako asmatzaile guztien artean bi lagunentzat Benidormerako (Herriale Katalanak) bidaia zozketatzen dute. Parte hartzeko tentazioa dudanik ez dizuet ukatuko.

Entzule, babesle eta parte hartzaile leialak dituzte tokiko irratiek, agian ez dira euren audientzien emaitzak Estudio General de Medios EGMren neurketetan nabarmenduko. Baina tokiko irratiek ere badute euren publikoa, komunitate eta familia izendatu daitekeena.]]>
<![CDATA[Heldutasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1992/044/003/2021-06-20/heldutasuna.htm Sun, 20 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1992/044/003/2021-06-20/heldutasuna.htm Faena abestiak 65 aldiz eman dio hasiera No te metas en política NTMEP Youtubeko saio eta podcastari. Facu Diaz eta Miguel Maldonado umoregileek izen bereko late night-a aurkeztu zuten, 2019ko ekainera arte. Antzokietan ere bazuten izen bereko emanaldia eta egiten ari ziren bira arrakastatsua: bertan behera utzi zuten pandemiaren ondorioz. 2020ko itxialdian sortu zen NTMEP-en beste bertsio bat, Youtubeko saio eta podcast formatuan. Hasiera batean bakoitza bere etxean zegoela egiten zuten zuzenekoa, larunbat eta igande eguerdian. Ondoren, estudioa atondu zuten Facu Diazen etxean eta fisikoki leku berean ikusten hasi ginen bi aurkezleak.

Aktualitate politikoa umore zorrotzez landu ohi dute, aho bizarrik gabe eta publikoarengana iristea lortzen dute Diazek eta Maldonadok. Ez dago esan beharrik bikote artistiko heldua direla. Prestatutakotik baino gehiago izaten du inprobisaziotik, eurek ere aitortu izan dutelako mahai gainean post-it bat bakarrik izaten dutela gutxi gorabeherako gai ordena batekin. Podcast gisa entzun litekeen saioa da, baina irudipena dut horrelako programetan nahi gabe ere irudia dela lehenesten edo gailentzen dena. Beraz, entzun bakarrik egiten duenak edukiaren zati bat ere galtzen du. 65 saioren ondoren bukatu da NTMEP-ren formatu horren aroa, euren hitzetan dekadentzia gailendu aurretik, eta irailean berriz ere antzokietara itzuliko direla aurreratu dute.

Antzokietan eta podcastetan iaioak dira Polaina-ko lagunak ere. Mikel Irazustak, Maialen Sorzabalberek eta Amaia Rojok osatu dute Polaina podkast-a, bai K-z idatzita, EITB Podkast aurkeztu baino lehen. Beraz aitzindariak direla ezin da ukatu. Hainbat astetan atal labur eta dibertigarriak eginez aritu dira, eta aurreratu zuten eurengandik askorik ez espero izateko.

Argibide hori kontuan hartuta hasi nintzen Polaina-ren saio guztiak entzuten. Mikrofonoen bolumen desberdinek sustoren bat eman didaten arren, sortutako atmosferan nabaritzen da elkar ongi ezagutzen dutela hiru protagonistek eta ez dutela gauzak aurpegira esateko lotsarik. Umore absurdoa, hitz jokoak, anekdotak topatu ditut, ia-ia nire burua topatu dudala esan nezake.

Polaina-ren atal guztiak entzunda esaldi hau nabarmenduko nuke: «Gu heldutasuna performatzen dugun gaztetxo batzuk gara». Kamisetak egiteko edo curriculumean jartzeko esaldi ona iruditu zait.]]>
<![CDATA[Soinu txikia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1999/044/002/2021-06-13/soinu_txikia.htm Sun, 13 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1999/044/002/2021-06-13/soinu_txikia.htm Izer trikitilari azkoitiarra. Kriantza ardo bana eskatu dute eta solasean hasi dira. Badakit besteen elkarrizketak entzutea ez dagoela ongi eta ez gaizki ulertu. Antzeko solasaldiak otsailetik hilero gertatzen baitira Ataria irratiko Hauspo artean irratsaioan.

Ander Maldabi eta Eneritz Aulestiaren lekukoa hartu zuten urte hasieran Lizarribarrek eta Torrealdaik. Bi trikitilari, trikitilariak elkarrizketatzen, lagun arteko solasaldi goxoan eta helburua, euren lagunak jendeari gerturatzea. Hauspo artean saioan ez dugu kazetari batek egingo lukeen elkarrizketa zorrotz bat topatuko, baina bai, soinu txikiaren bueltan sortzen den magiaren zati bat. Itsaso Elizagoen, Leire Zumeta, Iker Allur eta Iosu Arrizabalaga Izer izan dituzte aurtengo denboraldian gonbidatu irratsaioan. Galdera desberdinak egin dizkiete, baina trikitilariei egiten zaien galdera ohikoena ez da falta: zenbat trikitixa dituzu? Eta susmoa dut galdera hori artzain bati zenbat ardi dituen galdetzea bezalakoa ez ote den. Gonbidatua bera mahaitik altxa eta tabernariari eskatzen dizkio piezak. Erromerietan jendea oholtzara kanta eske hurbiltzen den bezalaxe.

Izerrekin izandako elkarrizketaren lehen 10 minutuak trikitilari mitikoen errepaso bat egiteko egundokoak iruditu zaizkit. Eta ze pasioz kontatzen duen Laja zenarekin eskolak nola hartu zituen: «Lajak ez zizkidan piezak erakutsi, soinua jotzen irakatsi zidan». Ez baita berdina soinua atera edo soinua jotzea. Zenbatetan entzun zuen bere gurasoek eztei bidaiarako prestatu zuten Andorra kasetea, ondoren topatu eta digitalizatu zuena. Imajinatu dezaket Izer mutikoa kotxean, leihoa jaitsita, txirula jo eta kantatu biak batera egin nahian.

Orokorrean eta salbuespenak salbuespen, infernuko hauspoak ez du leku askorik irratietan. Folklorearekin eta baserritar jantziekin lotzen da, baina izan da eta bada oraindik ere indartsu dagoen tresna. Edozein musika estilorekin uztartu litekeen musika tresna dela erakutsi digute, gure belarrien gozagarri. Erromeriak faltan botatzen ditugun garai honetan, irtenbide ona izan liteke Ataria irratian Hauspo artean entzutea, eta konturatuko zarete soinu txikia, askok uste dutenaren kontra, bizirik dagoela.]]>
<![CDATA[Argia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1983/044/002/2021-06-06/argia.htm Sun, 06 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1983/044/002/2021-06-06/argia.htm Frekuentzien Gerizpean idazten hasi nintzenetik. Kritikagileak ere jakin behar du kritikak jasotzen eta kritikariak ere jakin behar du hanka sartzen duenean onartzen, zuzenketak egiten eta gauzak argitzen.

Lehengo astean Biribilguneak izeneko zutabea idatzi nuen, beno etzanda dagoen zutabea da nirea. KKinzona irratiko Botere guztia biribilguneei saioari buruz aritu nintzen, eta hauxe idatzi nuen: «Euskal Herriaren bukaera iragarri dute Botere guztia biribilguneei saiokoek: jendea 'Ayer subi al Txindo' esaten hasten denean iritsiko omen da». Nonbait, ez nuen ongi transkribatu eurak esandakoa, eta jendea «Ayer subi al Tzindo» esaten hasten denean iritsiko omen da Euskal Herriaren bukaera. Nire belarri finek ez zuten jakin tx eta tz bereizten. Azken aldian Txindokira igotzeko dagoen erromesaldia ikusita, «El Tzindo» hurbilago dago, biribilguneko laugarren irteeran.

Behin gauzak argituta, hitz egin dezagun argiari buruz. Argindarraren prezioa eta tarifen ordutegi berria gai izarra izan da aste honetan irratietan. Adibidez, Euskadi Irratiko Baipasa saioan elkarrizketatu zuten Peru Muniain EHUko Ingeniaritza Eskolako Matematika Aplikatuko Saileko irakaslea eta ikertzailea. Argindarraren prezioa kalkulatzeko eta zeren arabera ezartzen den azaltzeko, hamaika aldagai hartu behar direlako kontuan. Bere azalpenak entzun ahala, etxera iritsi eta argindarraren azken fakturak errepasatzeko ezinbesteko beharra sentitu nuen. Elkarrizketan emandako azalpenek ni ere aditu sentiarazi ninduten, paperak esku artean hartu eta umildu nintzen arte. Elkarrizketa ulertu nuen, fakturak ez.

Irratia ordu txikitan entzutea maite duen jendea dago, argia aurrezteaz haratago. Eta nire lo egin ezin horietan harrituta geratzen naiz goizeko bostetan Euskadi Irratiko Argi ibili saioan izaten duten aldarte onarekin. Herrietako kolaboratzaile sare ezin hobea du Maialen Oterminek. Asteartero, lanean, Juanitak eta Martinek esandakoen errepasoa egiten dugu. Egun horretako agur ofiziala bihurtu da Juanitaren «Egun on denakeri». Proposamen bat hemendik, izenburu hori duen podcasta egin dezatela Juanitak eta Martinek, zer kontatua badute eta.]]>
<![CDATA[Biribilguneak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1993/044/002/2021-05-30/biribilguneak.htm Sun, 30 May 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1993/044/002/2021-05-30/biribilguneak.htm Botere Guztia Biribilbuneei-ko lagunek. Mikrofono aurrean aritzen dira Baintha Brakk, Maialen, Koxmox eta Tasio. Nahiz eta lehenago Baintha Brakken ordez Oxkar aritzen zen, baina istripu batek ekarri zuen aldaketa. Ze istripu izan zuten jakiteko, saioak entzun behar. Euren arabera: azaletik jarduteko asmoz betiere, mintzagai eta ideia harrigarrietara iristeko ahalmena dute. Saio batzuk entzunda hau da ondorioa: eskerrak azaletik jarduteko asmoa duten. Ideia eta gai batzuk azaletik joaten dira, baina beste batzuetan beraiek pentsatzen dutena baino sakonago aritzen dira. Eta bai, ideia harrigarrietara edo lotura absurdoenetara iristeko ahalmena dute. Ez dira politikoki zuzenak, pentsatzen dutena esaten dute filtrorik gabe. Eta askok beldurragatik ahoz gora esango ez lituzketenak ere esaten dituzte, Idiazabal gazta sobrebaloratuta dagoela, adibidez.

Elkarri pilota botaz aritzen direla esan eta horrek eramaten ditu pilota partiduetako emankizunei buruz hitz egitera. Nahiz eta euren gai ordenan horri buruzko ezer idatzirik ez izan. Politikaz hitz egin baino nahiago dute odolki eta mondejuei buruz eztabaidatu. Edo mamia azukrea botatakoan nahastea onartu behar den edo ez. Horiek direlako bizitzako gai inportanteak. Batzuetan isilik geratzen dira, baina badakite isiltasun horri buelta ematen. Euzkitzek pilota partidetan isiltasunaren ondoren «Rezustak zazpitik» esaten duen modu berean.

Bizitza biribilgune bat da edo biribilguneei boterea eman diegun bizitza dugu. Ez dakigu mundua noiz bukatuko den, baina Euskal Herriaren bukaera iragarri dute Botere guztia biribilguneei saiokoek: jendea «Ayer subi al Txindo» esaten hasten denean iritsiko omen da. Hau ere gehituko nioke: orduan edo Euskal Herri osoan ordu berean bazkaltzen hasten garen egunean.]]>
<![CDATA[EITB Podkast]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2009/044/002/2021-05-23/eitb_podkast.htm Sun, 23 May 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/2009/044/002/2021-05-23/eitb_podkast.htm podcast hitza. 2004an izan zen, kazetaritza ikasten hasi nintzen lehen urtean eta klaseko lehen asteetan. Gorka Palazio irakasleak esan zigun irratigintzaren etorkizuna podcastak izango zirela. Bakoitzak bere irratia diseinatu ahalko zuela, norbere programak etxean egin eta zabaldu, beste irratietako edukiak hartu eta gure programazio propioa sortu, irratia nahieran. Ez dakit askorik ulertu genion, baina, urteak pasatu ahala, gure buruan ulergaitza zena egunerokoan ikustera iritsi gara.

Non bukatzen da irratia eta non hasten da podcasta? Zer desberdintasun dago irratsaio baten eta podcastaren artean? Baten batek esango du irratia zuzenekoak dela, podcastak grabatutakoak direla. Irrati tradizionaletan askotan entzuten ditugu grabatutako saioak, eta, askotan, ez gara konturatzen; beraz, ez da hori desberdintastuna. Eta geroz eta zailagoa da muga zein den definitzea, ezinezkoa ez esatearren.

Eta muga horren marra hain fina den honetan aurkeztu zuten duela hilabete EITB Podkast. Bost arlotan antolatutako aurkezpen dotorea du webgneak: jakintza, bizitza, musika, kirola eta aisia-fikzioa. Gai bakoitzak du bere azpiatala, eta, batean eta bestean klik eta klik eginez, mundu desberdinetan barneratzeko aukera ematen dizu. Bakoitzaren zaletasun eta gustuen araberako orduetako programazioa osa dezakezu. Eduki asko dago eskuragarri; kuxkuxean ibili, eta ezusteko asko hartu ditut, bereziki aspaldiko perlei lotutakoak.

Topatu ditut EITBko irratietan egiten diren saio eta elkarrizketak, eta baita saio berriak ere.

Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek sortutako Lokatza podcasta, adibidez. Umetan esaten zigutenaren aurkakoa egitera eramaten gaitu saioak, lokatzarekin zikintzera, jolastera, esperimentatzera, eraikitzera. Hiru ataletan entzun ditugu ahotsa, epika eta desioa lokatzetan, pentsamendu feminista narrasean. Lokatza zerbait eraikitzailea eta norbere barne lohiak garbitzeko elementua dela ikasi dut orain arte, eta zain nago datozen saioak ere entzuteko.

Gose pizgarri bat ere ekarri digute: Artxipelagoa fikzioa. 2103. urtera eramango omen gaituzte, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedirara. Ikasturte berrira itxaron beharko dugu distopia horretaz gozatzeko, baina aurrerapenean aktoreen ahotsak eta soinu efektuekin egindako muntaketa entzunda, euskarazko irrati nobela horren gosea handitu besterik ez zaigu egin.]]>
<![CDATA[Felix]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1991/036/002/2021-05-16/felix.htm Sun, 16 May 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1991/036/002/2021-05-16/felix.htm
Koronabirusagatik ZIU batean egotea zer den kontatu du aste honetan Carles Francino SER irratiko La Ventana aurkezleak. Kazetari bezala 40 urtean egin duen aurkezpen gogorrena izan dela aitortuz. 47 egunen ondoren itzuli da mikrofono aurrera, astindu eta hunkitu ditu entzuleen bihotz eta belarriak. Lehen pertsonan egindako kontakizun gogorra, benetakotasuna transmitituz eta malkoei ezin eutsiz egindakoa. Alarma egoera bukatutakoan ikusitako irudiei kritika eginez eta osasun langileei egindako inurri lana bihotzez eskertuz.

Gure amona Pilar zenak ez zituen pandemia garai hauek ezagutu, baina bazekien nor zen Felix Zubia. Igande goizetako bere ohituretako bat zen: «Jar ezan radioan Zarauzko medikua» eta jai goizak Euskadi Irratiko Osasun etxea saioa entzunez hasten genituen. Bere familia medikua baino gehiago estimatzen zuen Felix Zubia. Gustuko zituen bere azalpenak, «gauzak konprenitzeko moduan esaten dizkin» errepikatzen zuen.

Amona hil zenetik ez diot jaieroko ohitura horri eutsi, baina parean tokatu zaidanetan adi jarraitu dut Arantxa Arza eta Felix Zubiaren jarduna. Azken urtean koronabirusa izan da gai nagusia eta Donostia Ospitaleko ZIUko errealitatea lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dugu.

Saioak eusten dio koronabirus aurreko garaiko arimari, entzuleek beste edozein gaixotasunez sortutako kezkak eta zalantzak erantzuten. Eta konplikatuak diruditen gaiak erraz ulertzeko moduan azaltzen ditu Zubiak, erraz ulertzeko moduko hizkera erabiliz eta tratu pertsonalizatua eskainiz.

Ez da makala azken urtean Osasun etxea-k egin duen lana. Euskal Herriko familia mediku ofiziala dela diote askok Zubiari buruz hitz egiterakoan. Nik ere bat egiten dut adierazpen horrekin. Mediku bati eskatzen diodan profesionaltasuna, konfiantza eta argitasuna iristen dira irrati bidez gure etxeetara, eta garrantzitsuena, guzti hori euskaraz egiten du.]]>
<![CDATA[Esperimentua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1985/044/002/2021-05-09/esperimentua.htm Sun, 09 May 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1985/044/002/2021-05-09/esperimentua.htm Bilintx Donostian jaio zela 190 urte bete dira. David Keith Lynch Montanan jaio zela, 75 urte. Bi sortzaileen artean 115 urteko aldea dago eta milaka kilometro. Baina irrati estudio batek elkartu ditu eta hauxe sortu dute: David Lynchek aurkezten ez duen zinema irratsaioa, zortziko txikian. Iaz hasi zuen ibilbidea saioak Naiz irratian eta hilean behin izaten da eurekin hitzordua. Gaur zabalduko dute maiatzeko saioa.

Orain arte saio bakar bat ere entzun gabe nengoen. Egia esan, zinema ez da nire indarguneetako bat, baina iritzi desberdinek eraman naute saioa entzutera. Bilynch irratsaioa egiten duten bi kiderekin egon naiz, eta baten iritziz: «Ez dakit oso ongi dagoen, oso guretzat egiten dugula iruditzen zait». Besteak: «Hizketan hasten gara eta batzuetan burua joaten zaigu». Egia esan, produktu bat saltzeko ez dira argudio onenak. Baina kasualitateak ere badaude mundu honetan eta joan zen astean Bilynch irratsaioaren fan bat ezagutu dut. Bere iritziz: «kristoren» saioa da, BERRIAn kritika bat merezi du.

Merezi edo ez erabakitzeko, saioa entzutea erabaki dut. Ez naiz ausartu irratsaio bakar bati kritika egitera eta ez litzateke justua izango. Horregatik entzun ditut bi. Esperimentu bat egin nahi izan dut. Egin zuten lehen saioa eta azkena entzun ditut. Agian ez da metodorik onena eta fidagarriena, baina esperimentuak horretarako daude.

Maite Bidarte, Beñat Iturriotz, Oskarbi Sein eta Mikel Zumeta dira Bilynch saioaren gidariak, aurkezleak, tertuliakideak. Saioa hasterako argi uzten dute ez dela bertso saio baina bertsotan arituko direla, zinemari buruzko saio bat dela eta spoilerrak egingo dituztela bat bestearen atzetik. Mamu harrapariak pelikularen kritika eginez hasi zuten ibilbidea, eta bakoitzak filmari buruz egindako sinopsiarekin galdu egin naiz. Nire logikaren barruan ez hanka, ez bururik gabeko sinopsiak egiten dituztelako. Baina gero konturatu naiz aurretik nuen susmoa egia zela: ez da zinemari buruzko ohiko saio bat.

Entzun dudan bigarren saioan, 5. elementua filma aletu dute eta nire buruko logika guztiak apurtutakoan barre asko egin dut, bereziki sinopsiekin.

Gustatzen zaienari buruz bezainbeste aritzen dira gustatzen ez zaienari buruz. Euren arteko gogoetak eta eztabaidak piztuz. Ez dakit Bilintx berpiztuko duten, ez dakit David Lynch azalduko den, baina gaurko saioa entzuteko irrikan nago. Zergatik? Kapitain Planet aipatuko duten ala ez jakin nahi dudalako.]]>
<![CDATA[Egokitzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1996/044/002/2021-05-02/egokitzea.htm Sun, 02 May 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1996/044/002/2021-05-02/egokitzea.htm
Eskolara Salgai entzunda joaten nintzenetik naiz Gaztearen entzulea, bueno, orduan Euskadi Gaztea zen eta urteotan gehiago edo gutxiago entzun izan dut. Baina egia da, pandemia hasi zenetik ia beste irratirik ez dudala entzun, zurrunbilotik aldentzeko balio izan didan frekuentzia izan dela. Aktualitateak eta informazioak badute bere lekua, baina garai hauetan eskertzen da umorea eta entretenimendua irratian.

Goizeko irrati entzulea naiz gehienbat eta Dida saioak lortzen du ia lau orduz entzulea irribarretsu egotea, barre eginaraztea eta harrituta uztea. Azken hilabetean bereziki eskertu dut, gainera, Andrea Aranburu saioaren hasieratik entzutea. Edurne Garmendia bederatzietan zuzenean sartu arte, faltan botatzen nuelako zuzeneko emakume ahots bat. Nahiz eta Julen Telleria, Xabin Fernandez, Antton Telleria eta Jon Gotzon Aldaparenaren solasaldi eta ateraldiak gustura entzun. Baina Aranburuk ahots hutsetik harago egin du bere lekua uhinetan eta saioari ekarpen politak egiten dizkio bere izaera eta ahots propioarekin.

Aktualitateari lotutako elkarrizketek ere beti dute formaletik eta ganberrotik eta badakizu Dida-n ez dela ohiko elkarrizketa bat izango. Dituzten kolaboratzaileen proposamenek ikaragarri aberasten dute saioa. Ez dut ukatuko Haitz Errazkinen fan amorratua naizela: egiten dituen telefono deiena eta erabiltzen dituen euskarazko esamoldeena.

30 urteren ondoren, heldutasun eta oparotasun betean dagoen irratia da Gaztea. Haitz Errazkinek esango lukeen bezala, aurrerapideetara etengabe egokitzen ari den gaztea.]]>
<![CDATA[Hausnarrean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1999/044/003/2021-04-25/hausnarrean.htm Sun, 25 Apr 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1999/044/003/2021-04-25/hausnarrean.htm Ama(t)asuna izeneko podcasta.

Sabeletik Mundura proiektuaren sortzaileak, Nahia Alkortak, ekin dio ama izateak dituen asunak azaleratzeari. Orain arte egin dituen saioetan gai desberdinak jarri ditu mahai gainean: amen osasun mentala, plazetan dagoen amen hutsunea, isiltasuna...

Horretarako elkarrizketatu ditu gaietan adituak diren emakumeak, amatasunari buruz eta amatasunak dituen egoera eta bizipen desberdinei buruz hausnartu dutenak. Argi dago Alkortak berak badakiela zer tekla ukitu nahi dituen elkarrizketatuekin, eta atsegin handiz hartu dut bere galderak egiteko modua.

Podcastetako batean Ines Osinaga musikariak esandakoak zer hausnartua eman zidan. Arrasatekoaren (Gipuzkoa) arabera, maitasun erromantikoa deseraikitzen ari garen moduan, deseraiki egin behar genuke amatasunak duen maitasun erromantikoa ere. Eta, hara non, hau ere, pare-parean Berria FM-ko podcast feministaren gaia: maitasun erromantikoa eta plazera.

Maider Galardik gidatutako saioko lehen zatian aritu dira maitasunaren kontzeptualizazio berriaz Zuriñe Rodriguez ikerlariarekin. Amodio erromantikoa deseraikitzeaz, bere bizitzan egindako krakek zer esan nahi izan duten eta amodioa mundua mugitzen duen entitate politiko eta emozional oso pontentea dela argi utziz. Iraultza egiten hasteko gogoa pizten dute Rodriguezen hitzek; berek esan bezala, amodioaren iraultza ordenatu eta politikoa.

Laura Muelas de Ayala antropologoarekin, plazerari buruz aritu dira. Hemen ere hausnarketa, gure plazerari buruz hausnartzeko gonbita. Plazera testuinguruaren araberakoa dela eta eraldatu egiten dela gogoraraziz. Plazerarekin ditugun gatazkek beste gatazka sozial batzuk erakusten dituztela azpimarratuz.

Maddi Ane Txoperenak jarri dio azken puntua saioari, eta nire hausnarketen zurrunbilo horretan Lohitzunek umorez jarri nau ispiluaren aurrean. Gogoraraziz ni ere zer hetero-basika naizen, baina ez da nire errua. Horregatik behar ditugu horrelako podcastak. Hausnartzeko eta deseraikitzeko.]]>
<![CDATA[Xorroxin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1985/036/002/2021-04-18/xorroxin.htm Sun, 18 Apr 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/1985/036/002/2021-04-18/xorroxin.htm
Baina aste honetan egunero entzuten dudan irratiari atseden eman eta irrati harremana zabaldu dut. Gipuzkoatik Nafarroara joatea hain zaila den garai hauetan, Baztanera (Nafarroa) egindako bidaia aprobetxatu dut Xorroxin irratia entzuteko. 40 urte bete zituen martxoaren 19an Baztan, Malerreka eta Bortzirietako irratiak. Inor gutxik pentsatuko zuen Erratzuko gazte kuadrilla batek Jugoslaviara egindako bidaian sortutako ideia bizirik izango zenik berrogei urteren ondoren.

Ob-la di, ob-la-da kanta izan omen zen jarri zuten lehen abestia eta ordutik denetariko doinuak izan dituzte Xorroxin irratian. Denetariko doinuak eta denetariko garaiak, baina hortxe eusten diote eguneroko jardunari. Xorroxin irratia entzun nuen tarteetan tokiko kontuak izan ziren nagusi, nahiz eta eguerdi aldera Euskal Herriko albisteei ere tartea egin. Herrietako kronikak, kirol emaitzak, elkarrizketak, zorion tartea, merkatu ttikia, eguraldia... Ez nuke jakingo esaten zenbat kolaboratzaile entzun nituen, baina kalkuluak egiten hasi nintzen eta herri zein elkarte bakoitzean kronikak egiteko lagun bana baldin badute, armiarma askok nahiko luketen sarea dute.

Gehien harritu ninduen gauzetako bat duten iragarki kopurua izan zen. Tarte gehienek euren babeslea zuten, eta bestelakoetan ere, mota guztietako establezimenduen publizitatea entzun nuen Fernando Anbustegi, Marian Iñarrea, Josetxo Apezetxea, Nerea Alzuri, Julen Zelaieta eta Mari Karmen Irungarairen ahotsean. Ez da seinale txarra, horrek esan nahi baitu bertakoek konfiantza badutela euren irratian, eta Xorroxin eurena sentitzen dutela.

Urteurrenaren bueltan hala irakurri nion Josetxo Apezetxea irratiko lehendakariari: «Duela 40 urteko ilusio eta ametsek bere horretan segitzen dute, eta segi dezatela urte aunitzez». Eta horixe desio diet nik ere.]]>
<![CDATA[Formula]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2015/044/002/2021-04-11/formula.htm Sun, 11 Apr 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/2015/044/002/2021-04-11/formula.htm
Bada aste honetan protagonismoa eta gure errepideak hartu dituen beste kirol bat ere: txirrindularitza. Ez naiz bereziki zalea, tropeleko pare bat txirrindulari bakarrik ezagutzen ditut, eta mendi puntan bizi naizenez, txirrindulariekin harreman ona izatera behartuta nago. Baina urtero hartzen dut atsegin handiz Euskadi Irratiak Euskal Herriko Itzuliari eta bere kontakizunari egiten dion zuzeneko tartea. Lantalde ederra osatzen dute Joxe Mari Apaolazak, Arritxu Iribarrek, Jon Altunak, Mikel Astarlozak eta Eugenio Goikoetxeak. Nahiz eta Txomin Perurenaren hutsunea pixka bat sumatu den.

Bereziki gustatzen zait Joxe Mari Apaolazak saioari ematen dion erritmoa, nola heltzen dion Jon Altunaren kontakizun finari eta nola sartzen duen entzulea lasterketaren barrura. Saioa ikaragarri aberasten dute Arritxu Iribarren motor gaineko kontakizunek, berak erakusten digulako tropelak ikusten duena, tropelaren taupada.

Astarloza eta Goikoetxea hizlari onak dira, egiten dituzten analisiek txirrindularitzaz zerbait badakidala sentiarazten didate. Hori, eta entzuleen galderak mundu guztiak ulertzeko moduan erantzuten dituztela. Euren bizipenek zein pasarteek lagunarte goxora eramaten naute eta hori da irratsaio batetik gehien estimatzen ditudan ezaugarrietako bat.

Txirrindulari lasterketak siestarako baliatzen dituzten asko ezagutzen ditut. Bereziki zaletasunik ez dugunok oso barneratua dugun kontzeptua da lo eragile onak direla, somnifero onenen parekoak. Uste hori goitik behera aldatzeko formula da txirrindularitza kontakizunak Euskadi Irratian jarraitzea.]]>
<![CDATA[Ezustekoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2012/028/003/2021-04-04/ezustekoa.htm Sun, 04 Apr 2021 00:00:00 +0200 Mirari Martiarena Iraola https://www.berria.eus/paperekoa/2012/028/003/2021-04-04/ezustekoa.htm
Umetatik izan dut irratiarekin harreman berezia. Esnatzen nintzenerako etxeko sukaldean piztuta izaten zen, eta umetatik dudan ohitura bakanetakoa izango da oraindik ere. Esnatu, komuneko buelta egin, sukaldera joan eta irratia piztu. Autoan ere ia bidaia gehienetan izaten dut bidelagun. Irratian lan egin eta kolaborazio desberdinak egindakoa naiz. Irratia izan dut, eta dut bizitzako bidaia lagun nik ere.

Aurreko astean Euskadi Irratiko Ekosfera saioaren igande eguerdiko errepikapenarekin abiatu nuen autoko bidaia. Programa hasita zegoen, eta ez nekien zein zen elkarrizketaren gai nagusia, baina gidatzean postura eta modua ze garrantzitsua zen ari zitzaion azaltzen Javier Oskoz automobilgintzako irakasle eta aditua Guillermo Roa aurkezleari. Ondoren, pneumatikoei buruzko xehetasunekin hasi ziren, eta orduan konturatu nintzen gaia pneumatikoak zirela: ze mota dauden, ingurugiroarekin duten lotura, pneumatikoen marrazkiak eta formak ze garrantzitsua diren errepidean ongi joateko. Interesgarria iruditu zitzaidan elkarrizketa, bereziki aitak esaten didan arte ez bainaiz ohartzen autoari gurpilak gastatu zaizkiola. Edo ez naiz konturatu zulatua izan dudanik, autoak berak abisatu didan arte gurpilen baten presioa jaitsi dela.

Ekosfera irratsaioko atal horrek lortu zuen pneumatikoen egoeraren garrantzia nireganaino heltzea. Autotik atera eta egin nuen lehenengo gauza lau gurpilen marrazkiak begiratzea izan baitzen.

Ezusteko polita izan zen irratsaioaren erdian harrapatutako elkarrizketa espero ez nuen gai bati buruzkoa izatea. Lehenengo minutuetan eseritzeko posturei buruzko elkarrizketa bat zela pentsatu bainuen eta aditua fisioterapeuta bat zela imajinatu bainuen. Eta iruditzen zait sopresa polita izan litekeela Frekuentzien gerizpean espero ez nuela idazten hastea. Niretzat eta zuentzat.]]>