<![CDATA[Miren Amuriza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 18 Oct 2019 18:29:54 +0200 hourly 1 <![CDATA[Miren Amuriza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Despedida]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/002/2018-07-31/despedida.htm Tue, 31 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/002/2018-07-31/despedida.htm C'est la vie. Badakit zeuk ere sarritan partekatu izan dituzula lagunekin nik zuri kontatutakoak, eta haiek eurenekin... Ez nuen horrelako oihartzunik espero, egia esanda. Badakit, halaber, askotan nirekin ados egon ez zarena eta, tira, neurri batean poztu egiten naiz horretaz ere; nork geure kabuz pentsatzeko gaitasuna galdu ez dugun seinale. Baina, batez ere, pribilegiatutzat daukat neure burua esan gura nituenak esateko lekua eta entzuteko prest egon den norbait eduki izanagatik. Horretxegatik, eskaini didazun denbora eskertzeagatik ibili naiz gogoan geratzeko moduko azken puntu borobilen baten bila (bertsolariaren ajeak...). Ordea, zintzoki, ez zait ganorazkorik otu. Keinu batekin agurtzen zaitut, beraz: topa!]]> <![CDATA[Bizilekuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/013/001/2018-07-29/bizilekuak.htm Sun, 29 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1943/013/001/2018-07-29/bizilekuak.htm <![CDATA[Hustu beharraz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/017/001/2018-07-28/hustu_beharraz.htm Sat, 28 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/017/001/2018-07-28/hustu_beharraz.htm
Batzuei kosta egiten zaie zaborra ateratzea, besteoi gustatu (huste sentsazioa ematen du eta terapiara joatea baino merkeagoa da). Han jaisten gara, pijamaren gainetik anoraka jantzita, bizilagunen leihoetara disimuluan begiratuz: garentxoaren hondakinen usainik ez dezala inork hartu! Akorduan daukat, artean baserri-auzo batean bizi nintzela, lau-bost familiak konpartitzen genituela edukiontziak eta lotsa ematen zidala zarama ateratzeak. Eskerrak isiltasun paktu bat geneukan: hemen botatzen duguna hemen geratzen da; zerbitzariak pertsiana erdiraino jaitsi ondoren taberna barruan gertatzen direnekin egiten dugun lez.]]>
<![CDATA[Euskarabentura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2018-07-27/euskarabentura.htm Fri, 27 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2018-07-27/euskarabentura.htm
Horrexegatik, «harrikada bategatik», hasi zirela entzun nion Euskarabenturako antolatzaileetako bati, eta hara non: iluntze tentel batean lagunei udaleku esperimental batzuk egitea ederra izango litzatekeela komentatu, eta handik hiru urtera Euskal Herri osoko dozenaka gazte dauzkazu Irundik Hendaiarako mugan kontrabandoari buruzko hitzaldi bat entzuten. Edo Argantzungo ikastolako ikasleak ezagutzen, edo antzerki tailer batean, edo gaubela bat prestatzen, edo Kike Amonarrizekin berriketan, edo ligatzen... Bidaide horietako batzuek mundu erreferentzial bertsua edukiko dute, beharbada: hurbiltasun geografikoagatik, bizi-ohiturengatik, zaletasunengatik... Ordea, beste askoren artean, euskara izango da ziurrenik territorio libre ez eze, konpartitu bakarra. Eta gazte-belaunaldi bat territorio hori askotariko bizipenekin goldatzera eta, are, bertan sustraitzera akuilatu izana, lorpen itzela da. Biba zuek eta zuen harrikada.]]>
<![CDATA[Estrainamendua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/014/002/2018-07-26/estrainamendua.htm Thu, 26 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/014/002/2018-07-26/estrainamendua.htm
Pelikula dezente ikusiak gara denok ere eta, egia esanda, irudiak eurak ez dira hain harrigarriak: gizonezko erdi-biluzi bat, basoan, aizkorarekin adar bat mozten. Protagonistak baino gehiago, errodatzen ari denaren begiradak eman lezake zer pentsatua: urrunetik eta ezkutuan diharduela igartzen da (zooma nabarmen erabiltzen du) eta onomatopeia bitxi batzuk egiten ditu momentu batean; animalia estrainio bat grabatzen ari delako inpresioa ematen duela, alegia. Eta zertarako ukatu: denok sentitu izan dugu noiz edo noiz parekoa gure espeziekoa ez dena. Ordea, inoren begirada (hain naturala eta, era berean, hain eraikia) nabarmen ikusteak hotzikaratxoa eragin liezaioke bati. ]]>
<![CDATA[«Udismoa»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/011/002/2018-07-25/udismoa.htm Wed, 25 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/011/002/2018-07-25/udismoa.htm affaire amodiozko ahaztezin hura!), baita feligresek data jakin batzuetan masan bisitatzen dituzten gune sakratuak ere (kanpin, jai-gune, aireportu, hondartzako txiringito eta beste). Iniziazio prozesuak, erritualak eta sakrifizioak (lehenengo mozkorrak, txupinazoak eta eguzki galdatan eginiko orduak); trantzeak, musika eta borondatezko zerbitzuak (siestak, «euritan dantzan, euritan dantzan» eta bilobak zaintzea). Erlijio politeista da udismoa, autoteista zehatzago esateko. Autopista? Ez, autoteista: nahitaezkoa da norbera jainko-jainkosa ahalguztidun sentitzea, nola perfume iragarkietako protagonistak. Eta zu, lagun momorro hori, hortxe, abuztu atarian pletoriko ez egoteagatik zeure burua, eten barik, justifikatu beharrean. Egizu apostasia; ez daukazu-eta bi aldiz dohakabe sentitu beharrik izozki bat jaten duzun bakoitzean orgasmo bat edukitzen ez duzulako.]]> <![CDATA[Delegatua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/020/002/2018-07-24/delegatua.htm Tue, 24 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/020/002/2018-07-24/delegatua.htm Informe Semanal ikusten zuela esaten zuenetakoa. Berba soltekoa (institutuko klaustroan zein Intereconomíako tertulia batean ondo pintatuko zukeena) eta koipe-emailea: ni harro nago Mateko maisuaz, ikasketa-buruaz, Aznarrez, Fragaz eta Borboiez! Nostalgiko samarra, noski: haiek bai garaiak, haiek; ez eutanasiarik, ez aborturik, ez enparaurik... Jende klase hura bere burua moderatutzat zeukanetarikoa zen (eskumakoa ni?); gutxiengoen kontra jarduten zuena eta institutua amaitutakoan mapatik ere desagertu zena. Denboragarrenera albistegian ikus zenezakeen jendea, hantxe, PPko goi kargudunen baten atzean jarrita Nuevas Generaciones-ekoekin. Usterik gutxien duzun lekuan agertzen denetarikoa baita horrelako jendea: aseguru konpainia baten iragarkietan, adibidez, edo Espainiako presidentetzarako lehian. Lehenago edo geroago, beti itzultzen baita bere egunean kurtsoko delegatua izateko aukeratu genuen jende-modu hura; mendeku gosez itzuli ere.]]> <![CDATA[Ze nezesidade?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/018/001/2018-07-22/ze_nezesidade.htm Sun, 22 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1944/018/001/2018-07-22/ze_nezesidade.htm
Ikusiak nituen lehenengo pertsona pluralean berba egiteko, elkarren keinuak imitatzeko, estiloko arropa eroateko joera duten bikoteak; gure kuadrillan esan ohi dugun moduan, Gotrunks efektua performatzen dutenak (Dragoi Bolako pertsonaia bi ziren Goten eta Trunks, izaki bakarrean fusionatzen zirenak). Ordea, halako batasun estetikorik egundo ikusi bakoa nintzen: ager diezaiogun munduari janzkera, ibilera, sentiera, pentsaera bera dugula, maitea. Masailak puzten-puzten ari zitzaizkidala jabetu nintzen orduan: eutsi, neska, eutsi... Ordea, hantxe, Pull&Bear-eko aldageletan selfie-ak ateratzen imajinatu nituen gazte haiek biak eta, azkenean, ihes egin zidan: ze nezesidade? Afaria ordaindu behar izan nuen, noski.]]>
<![CDATA[Biziraupena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/014/002/2018-07-21/biziraupena.htm Sat, 21 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/014/002/2018-07-21/biziraupena.htm Petit Suisse jelatuak miazkatzen eta Todo a cien-eko globoak urez beteta elkarri jaurtitzen; lantzean baten etxean Flipper-en, Gonnies-en filmak ikusten edo, zuzenekoak gura genituenean, nerabe bikoteei ezkutuka jarraitzen musuren bat noiz harrapatuko.

Uztaileko astegun arratsalde batean (lagunak lanean edo Tourreko etapa bat ikusten ari diren bitartean) heldua izatea, gauza bertsua da, baina Todo a cien-eko globorik barik. Irten zintezke basamortura eta 8-9 urteko ume tribu batekin topez egin adibidez, hantxe, parkeko bankuan: euretariko bat mugikorra eskuetan duela eta beste bost inguruan, begira. Alboan tobogan bat, amaraun itxurako sare handi bat, txin-txaunak... hutsik. Orduan, kolkoan daroazun Goonie txikiak bultzatuta-edo, sarea eskalatzen hastea otu zuri, hartara, umeak ere jolasera batuko direlakoan. Ordea, haiek «jota zaude» esanez bezala begiratu, bankutik altxatu eta alde egin. Badoaz eta non jabetzen zaren euretako batek, azken doanak, zerrenda zuritik zurira saltatuz zeharkatu duela zebrabidea: bada oraindik itxaropenik!]]>
<![CDATA[Enpatia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/018/002/2018-07-20/enpatia.htm Fri, 20 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/018/002/2018-07-20/enpatia.htm
Bestela funtzionatuko genuke, beharbada, urtean horrelako egonaldi bat eginaraziko baligute; hasi baino lehen giltzak, mugikorra eta nork bere esparruan dituen abantailak entregatu beharko lituzkeen egonaldia. Bezero gogaikarriak, adibidez, tabernari lanetan arituko lirateke ordu txikiak arte eta udaltzainak kale kantoietan CDak saltzen. Beharginen segurtasuna bermatzen ez duten enpresariek beren seme-alabak bidali beharko lituzkete langileen postuak betetzera eta mediku elebakar gazteleradunak frantsesez komunikatu beharko lirateke beren doktoreekin. Osasun eta Hezkuntza Sailetako kargudunek oposizioetako gaitegia ikasi beharko lukete eta gurasoek umeen lekuan egon familia-bazkarietan (txokoan eta ahalik gutxien molestatzen).

Bestela funtzionatuko genuke, beharbada, lantzean horrelako egonaldi bat eginaraziko baligute. Edo, beharbada, ez: barnetegira deituriko abantailadunek berehala joko bailukete desobedientziara beren enpatia ariketa intsumisoen azalean jartzean datzala esanez.]]>
<![CDATA[Autonomia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/002/2018-07-19/autonomia.htm Thu, 19 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/002/2018-07-19/autonomia.htm
Ordea, ni lako gidariak usterik gutxienean amaitzen du irteerarik bako estrata basaztuetan trabatuta ere; senak (eta kamino ertzeko sasiek) kontrakoa iradoki arren, GPSak handixe sartzeko dioela eta aurrera: «Baina, Beverly, o, Beverly, zelan egin didazu hau?!». Bolantean joateak ez baitu, nahitaez, ibilgailua gidatzen zeu ari zarenik esan gura; Madrilen direkziopean funtzionatzen duen autonomia marko bat mantentzea eta burujabetza lortzea gauza bera izango ez liratekeen lez. Ordea, hain da landua, lortua, GPS-ak ematen digun kontrol sentsazioa ze, nahinora segitzen diogula azkenean. Horrexegatik da hain erraza ni lako gidariak bide-itsuetan sarraraztea.]]>
<![CDATA[Sendabidea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/012/002/2018-07-18/sendabidea.htm Wed, 18 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/012/002/2018-07-18/sendabidea.htm
Atentzioa eman dit berriak (existitzen zenik ere gogoratzen ez nuen ezagunen batekin topez egin izan banu lez) baina, egia esanda, Wikipedian begiratu behar izan ditut epidemiari buruzkoak: 2013tik 2016ra Afrikako mendebaldean 11.000 hildakotik gora utzi zituela, eta beste. Akorduan daukat, hori bai, tarte hartan kutsatu ziren zenbait misiolari, kooperante, erizain europarren kasuek alarma guztiak piztu arazi zituztela gurean ere. Orduko beldurrari eskertuta egon behar ginatekeela diote orain ikerlariek, sendabide unibertsala topatu arazi dietela-eta; ahoa bete-betean mintzo dira aurkikuntzaren garrantziaz, zuri gutxi batzuk kutsatu izan ez balira bataila hark zenbat arduratuko zituen jakinik ere.]]>
<![CDATA['Minlitantzia']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/013/002/2018-07-17/minlitantzia.htm Tue, 17 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/013/002/2018-07-17/minlitantzia.htm Erreka haizea saiakeran, eta ispilu efektua eragin zidan, minlitantziari emanda ikusi bainuen neure, geure burua: herri-mugimendu, elkarte, sindikatu zein alderdietan geniharduen bitartean, nekea, nostalgia, oinazea aurkezpen karta lez ateratzen eta, are, mina argudiotzat baliatzen. «Sufritzea gustatu al izan zait? Ez. Ez lehen, ez orain, baina sufritzean neure burua bihurtzen dut protagonista» zioen Miren Agur Meabek, igandeko BERRIAn, Lezioak izeneko udako narrazioan. Baliteke, bai, euskal gatazka deritzen horren alde bateko zein besteko protagonistek beren figurak sufrimenduaren bueltan eraiki izana. Umetan beti egoten zen jausten ginenean altxarazi eta «tira, pasatu da» esaten zigun helduren bat eta nago, orain alderantzizkoa ari dela gertatzen: gazteak direla zaharragoei pasatu dela esaten ari direnak; minlitantzia deslegitimatzen. Eta ulertzekoa da minbera dagoenari frustrazioa eragitea (are gehiago, oraindik aitortu, erreparatu bako hainbeste kalte egonik), baina zenbait korapilo libratzeko modua ere horixe izango da, akaso.]]> <![CDATA[Ez begiratu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/017/001/2018-07-15/ez_begiratu.htm Sun, 15 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1943/017/001/2018-07-15/ez_begiratu.htm <![CDATA[Jeloskor]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/014/002/2018-07-14/jeloskor.htm Sat, 14 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/014/002/2018-07-14/jeloskor.htm
Horiez eta bestelakoez aritzen gara gu, ez-amok; ondorengorik ez izateko asmo fermuarekin batzuk, dudatsu besteok. Ordea, nago kezkagarria izaten hasita dagoela gure jario kritiko hau (bat ere inporta ez zaizkigula esan arren, bikote/maitale ohiei buruz hitz egiten tematzen garenetan lez); Amatasuna, singularrean eta maiuskulaz, guztiz desikasi barik daukagulako izango da, beharbada. Edo, sinpleki, zuen umeekin jeloskor gaudelako, neskak.]]>
<![CDATA[Galbahea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/014/002/2018-07-13/galbahea.htm Fri, 13 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/014/002/2018-07-13/galbahea.htm <![CDATA[Kataklismoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2018-07-12/kataklismoa.htm Thu, 12 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2018-07-12/kataklismoa.htm It´s a right, not a privilege! It´s a right, not a privilege! Herrian eta ingelesez? Amets bat zen, zer dakit nik! Barkatu, segi... Kontua da, eta hau bai dela inkongruentea, bat-batean aitita ikusi dudala bere buzo eta guzti horma bat zuritzen: «Oporrak, Olentzero eta horreek gauzok inbento barrijjek die», entzun diot. Zer? Ez dizut esan, ala? Esan zer? Oporretan joatea debekatu dutela eta horregatik hasi direla autoak pilatzen, hegaztiak zoratzen eta, okerrena, bikoteak banatzen! Lasai zaitez, maitea. Halere, txekeatu egin behar genuke... Zer, maitea, gure harremana, bizimodua? Ez, ez, Booking-eko erreserba! Ah, oraintxe konprobatuko dut.]]> <![CDATA[Alferra ni?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2018-07-11/alferra_ni.htm Wed, 11 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2018-07-11/alferra_ni.htm
Alfertzat, adibidez; nork dauka bere burua alfertzat? Eta ez naiz ari igande arratsean, sofatik ez altxatzearren, mahai gaineko mandoari oinekin heltzen saiatzen denaz edo afaria prestatzen ez hastearren kebab-era deitzen duenaz. Ez, sistematikoki alferra den jendeaz ari naiz. Batzuena sortzezkoa izan ohi da; berezko nagitasuna, moteltasuna, apatia. Jende klase hori «aurreikuspenak ez betetzeagatik» lanetik botatzen dutena da (alferra dela ez aurpegiratzeagatik, alegia). Dortoka jendea, atzean geratuz joaten dena eta aurretik doazenek helmugara iritsi arte faltan hartzen ez dutena.

Beste batzuena deliberatua izaten da; alferkeria, zalutasun, utzikeria premeditatua. Egitekoak amaitu baino bost minutu lehenago lanerako prest azaltzen direnena; ardura kolektiboei zuzenean uko egin beharrean, ingurukoek har ditzaten itxaron eta elegantemente ihes egiten duen ziraun jendearena. Ordea, horiengatik inork esan ez alferrak direnik, konprometitzea kostatzen zaiela baizik. Deseatzen nago zutabe hau zenbat nagik, zenbat alferrek partekatzen duen ikusteko.]]>
<![CDATA[Dispertsioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/010/002/2018-07-10/dispertsioa.htm Tue, 10 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1881/010/002/2018-07-10/dispertsioa.htm <![CDATA[Tornadoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/018/001/2018-07-08/tornadoa.htm Sun, 08 Jul 2018 00:00:00 +0200 Miren Amuriza https://www.berria.eus/paperekoa/1944/018/001/2018-07-08/tornadoa.htm
Ordea, aurpegiz aurpegi jarrita ere inork agurtzen ez zuenez, bere buruaren bueltan jira-biraka trabatzen zen «banu eta banintz»-ka. Halaxe, harik eta arratsalde batean bere onetik irtenda basoratu zen arte. Aurrekorik ere ikusten ez zuela hasi ei zen arineketan: orkatzek berehala eman zioten ihesari eta pagoek... Pagoek ez zuten lokarriak askatu eta oinetakoak bertan behera utzita joateko astirik ere eduki: parean harrapatu zituen denak eraitsi zituen eta norabide berean etzanda geratu ziren enbor guztiak. Zerraldo. Bota beharrekoak botatakoan, iturri batean eskuak garbitu eta taberna-zulo deshabitatu batera itzuli zen Haizea. Hantxe egon ei zen, zain, norbaitek telebistan bere izena noiz aipatuko: «...datozela, datozela orain nire bila zoratuta nagoela esanez». Ordea, meteorologia agentzietako arduradunek Tornado bat izan zela esan zuten. Eta tabernaria jabetu ere ez zen egin barra ertzeko hutsuneaz harik eta atea danbateko batekin zarratzen entzun zuen arte.]]>