<![CDATA[Miren Basaras Ibarzabal | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 06 May 2021 14:50:13 +0200 hourly 1 <![CDATA[Miren Basaras Ibarzabal | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[India eta Europa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1899/007/002/2021-05-04/india_eta_europa.htm Tue, 04 May 2021 00:00:00 +0200 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1899/007/002/2021-05-04/india_eta_europa.htm
Hainbat aldiz esan den bezala, SARS-CoV-2 birusak, birusa izanik, bere eboluzioan aldaerak sortzeko ahalmena du. Jadanik ezagunak dira aldaera britainiarra, hegoafrikarra eta brasildarra, besteak beste. Eta asko hitz egin da ea aldaera horiek hasierako birusa baino kutsakorragoak ote diren eta, agian, gaixotasunaren kasu larri gehiago sortzen ote dituzten.

Osasunaren Mundu Erakundeak aldaerak sailkatu egin ditu: batzuk osasun publikoan eragin handiagoa duten aldaerak dira (goian aipaturiko hirurak), besteak osasun publikorako interesgarriak dira. Lehenengoetan jadanik frogatuta dago eragin handia izan dezaketela pandemiaren bilakaeran; bigarrenen kasuan, aldiz, momentuz ez da ikusi eragin hori nabarmena denik eta horregatik interes handikoak dira, jarraipena egiteko.

Horren harira, Gaixotasunaren Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak koordinatu duen lan bat Eurosurveillance aldizkarian kaleratu berri da. Europako zazpi herrialdetako 23.000 lagin aztertu dituzte, osasun publikoan eragin handiagoa duten aldaerez kutsatuak, gehienak aldaera britainiarrekoak eta 400 inguru hegoafrikarrekoak eta beste hainbeste brasildarrekoak. Lan horretan ikusi dutena da aldaera britainiarraz kutsatutako gaixoek 1,7 aldiz probabilitate handiagoa dutela ospitaleratzeko, eta probabilitate bikoitza baino gehiago zainketa intentsiboko unitatean (ZIU) bukatzeko. Aldi berean, ikusi dute aldaera larriena hegoafrikarra dela, ospitalizazioaren eta ZIUan bukatzeko probabilitatea hirukoiztuz adin gazteetan ere, 35 urtetik 45era bitartean. Aztertutako paziente horietan ez zuten ikusi aldaera horiek hilkortasunaren arrisku handiagoa zutenik. Emaitzen arabera, argi ikusten da aldaera berriei lotutako arriskua handiagoa dela.

Aldaera indiarrari dagokionez, osasun publikorako interesgarria da mutazio batzuk ikusi direlako birusaren transmisioa erraztu dezaketenak. Baina Indian, aldaeraren arazoaz aparte, beste sakoneko arazoak ere badaude. Alde batetik, birusaren transmisioaren aurreko olatua edo uhina gutxitu zenean, bertako agintariek mezu baikorrak kaleratu zituzten birusa gaindituta zegoela esanez, horrek prebentzio-neurrien lasaitasuna bultzatu zuen, jende pilaketa nabarmenak egonik. Bestetik, zoritxarrez Indiako osasun baliabideak nahiko eskasak dira. Horri guztiari gehitu behar zaio bertako herritar gehienak immunizatu gabe daudela, txertaketaren lehen dosia herritarren %10ek baino gutxiagok jasoa baitute.

Birusa gure artean modu erosoan dagoen bitartean, aldaerak agertuko dira. Horregatik, herritarren artean txertoen estaldura handiak azkar lortzeko beharra nabarmentzen da, eta birusaren eragina murrizteko prebentzio-neurriak betetzen jarraitu beharra. Horri guztiari ezinbestekoa da gehitzea zainketa birologiko indartsu bat egitea une oro.]]>
<![CDATA[Gora eta behera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1913/007/001/2021-04-20/gora_eta_behera.htm Tue, 20 Apr 2021 00:00:00 +0200 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1913/007/001/2021-04-20/gora_eta_behera.htm
Datu horiek ikusita, ohitu al gara zifratara? Egunean hamar pertsona hiltzea gaixotasun bakar bategatik ez al da harritzekoa? Zorionez, 2021. urte honetan badugu gaixotasun hau prebenitzeko erreminta apropos bat: txertoak. Baina, zoritxarrez, astiro doa prozesua.

Azken asteetan ere hainbat gorabehera egon dira txerto batekin eta bestearekin, bereziki odolbilduekin erlazionatu omen direlako. Behin eta berriro entzun diogu Sendagaien Europako Agentziari baimendu duen edozein txerto segurua dela eta, beraz, edozein erabil daitekeela. Hainbat herrialdetako gobernuek, aldiz, zuhurtziaren printzipioa baliatuz, txerto batzuk kendu egin dituzte guztiz edo adin tarte batzuetan. Baina hori arrazoituta al dago? Odolbildu horiek oso kasu bitxiak dira, eta agertzen dira 0,0001 eta 0,0004 kasuen artean AstraZeneca txertoaren kasuan eta ehuneko 0,0008an Janssen txertoaren kasuan. Odolbildu horiek ematen duten gaixotasunari tronbozitopenia immune protronbotikoa deitu zaio, eta gaixotasun hori heparina hartzen duten pertsonetan ager daitekeen antzekoa dela ikusi da. Gogoratu behar da heparina mugikortasuna eskasa denean hartzea gomendatzen dutela, eta kasu horietan ehuneko batean ager daiteke gaixotasun hori.

Tronbozitopenia immune protronbotiko delakoan ere autoimmunitateari esker uler daiteke zer gertatzen den; hau da, odolbildu horiek garatzen dituzten pertsonetan sistema immunea beraien kontra ari da. Kasu honetan, beraien plaketa gainean dauden proteinetara lotzen dira bere gorputzak sortzen dituen antigorputz batzuk. Plaketak gure odolean dauden zelulak dira, eta bere funtzioa odolaren koagulazioaz arduratzen da. Gorputzak sortzen dituen antigorputz horiek proteina horretara lotzen direnean, plaketa horiek aktibatu egiten dira eta bat bestearekin lotzen dira, odolbildu horiek sortuz. Horrela, plaketen maila nabarmen gutxitu egiten da berehala.

Zorionez, jakinda nola gertatzen den mekanismo hori, eta berau heparinari loturiko gaixotasunaren antzekoa denez, tratamendua ere badago. Kasu honetan gammaglobulinak (antigorputz mota batzuk) hartu behar dira, gure gorputzak sortzen dituenak blokeatu ahal izateko ahalik eta arinen.

Pasa den astean, espainiar estatuan 80 elkarte zientifikok adierazpen bat kaleratu berri dute eskatuz ebidentzia zientifikoan oinarritutako txertaketa bat egiteko eta pandemia kontrolatzeko ekintza koordinatua eta zientziaren aldeko apustua ausarta egiteko. Txertaketa ez da eten behar irizpide zientifikoak ez badira aintzat hartzen; beldurra ezin da landu.

Zero arriskua ez da existitzen bizitzaren inongo ekintzatan, zergatik txertoei buruz hitz egitean zalantzan jartzen da dena?]]>
<![CDATA[Umeak eta nerabeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1981/008/002/2021-04-06/umeak_eta_nerabeak.htm Tue, 06 Apr 2021 00:00:00 +0200 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1981/008/002/2021-04-06/umeak_eta_nerabeak.htm
Europako Medikamentuen Agentziak baimendu dituen lau txertoak jadanik entsegu klinikoak egitean ari dira ume eta nerabeetan. Azken adierazpen batean, Pfizer konpainiak kaleratu egiten ditu beraien datuak. Entsegu klinikoaren hirugarren faseko datuak dira, eta 2.260 boluntariotan egindako azterketaren datuak dira. Bertan adierazten dute 12-15 urteko umeetan txertoaren eraginkortasuna %100ekoa dela. Izatez, txertatutakoak ez ziren kutsatu, eta, beraz, ez zuten izan inolako sintomarik. Plazebo taldean, aldiz, 18 umek gaixotasuna pairatu zuten.

Azterketa horretan txertoaren bigarren dosia jarri eta hilabete igaro ondoren egindako analisietan ikusi zuten erantzun immunologikoa oso sendoa zela, albo-ondoriorik garatu gabe.

Entsegu kliniko hau tamainaz handitu nahi da beste hiru taldeekin: 5-11 urteko umeak, 2-5 urtekoak eta 6 hilabete eta 2 urteko umeak. Lehenengo taldekoak jadanik hasi dira, eta hurrengo taldeak ondorengo asteetan martxan jarriko dira.

Azterketa hauek ez dira arraroak umeetan zein nerabeetan, izatez eguneratua dugun txertaketa egutegian dauden txerto gehienak adin tarte horietan ematen dira, eta beraietan frogatzen dira txerto bakoitzaren eraginkortasuna eta segurtasuna.

Jaioberriei dagokienez ere berri onak daude. American Journal of Obstetrics and Gynecology aldizkarian argitaratu berri den lan batean ikusi dutenez, haurdun dauden emakumeak txertatu egin direnean, beraiek sortutako antigorputzek plazenta zeharkatzen dute, eta jaioberri horri ailegatzen zaizkio, eta, horrela, berau ere babestua dago. Lan honetan behatu dute funtsezkoa dela txertoaren bi dosiak erditu aurretik hartzea jaioberriak ahalik eta babesik handiena izan dezan. Honelako immunizazioari pasibo deitzen zaio, eta egun jaioberriak kukutxeztula edo gripearen kontra immunizatzeko erabiltzen da. Gainera, txertoa hartu zutenean bularra ematen ari ziren emakumeen ama-esnean ere aurkitu zituzten birusaren antigorputz espezifikoak. Horrek esan nahi du immunitate pasiboa ere bide horretatik gertatzen ari dela.

Aurreko emaitza horiek guztiak oso itxaropentsuak dira. Ezin da ahaztu txertaketa masibo batean munduko gizabanako guztiak txertatuak egon beharko ginatekeela birusaren transmisioa eten egin nahiko bagenu modu eraginkor batean.]]>
<![CDATA[Ziurtagiri digital berdea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/005/002/2021-03-23/ziurtagiri_digital_berdea.htm Tue, 23 Mar 2021 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1907/005/002/2021-03-23/ziurtagiri_digital_berdea.htm
Israelek badu baimen berdea deritzona. Kasu honetan bertako agintariek hainbat pizgarri ezarri dituzte, batez ere, taldeko immunitatea lortzeko, arreta medikoko sistemaren gaineko presioa murrizteko eta murrizketa sozialak kentzeko asmoz. Baimen berdearen helburua da herritarrak txertoa hartzera bultzatzea COVID-19 larria izateko arrisku txikiena dutenak barne, % 95eko immunizazio tasa lortzeko saiakera nazional baten bidez.

Europako Batasunak ere ziurtagiri digital berdea aurkeztu egin du. Gaixotasuna azken sei hilabeteetan pairatu eta antigorputzak dituztenek, Sendagaien Europako Agentziak baimendutako txertoekin txertatuta daudenek edo PCR batean negatibo emandakoek lor dezakete ziurtagiri hau. Agintariek esan dute ez dela diskriminatzailea izango hori lortzeko hiru baldintzak betetzen ez dituztenekin. Badirudi ziurtagiri hau Europako Batasuneko estatuen arteko mugikortasunerako baliagarritasuna finkatzera mugatzen dela, batez ere udari begira.

Alde batetik, ondo legoke askatasuna emango digun baliabide bat izatea edozein lekutara mugitu ahal izateko, baina, bestetik, birus honen transmisioari buruzko hainbat galdera erantzun gabe daude oraindik.

Osasunaren Mundu Erakundeak eta Gaixotasunaren Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak zalantzan jartzen dute ziurtagiri hau eta arriskutsua izan daitekeela diote. Lehenik eta behin, gaur egun jakina da txertoak koronabirusengatiko sintoma larriak babesten duela baina txertatua egoteak ez du esan nahi guztiz babestuak gaudenik. Orain dauden txertoak ez dira %100 eraginkorrak, beraz, gerta liteke txertatuta egotea eta guztiz immunizatua ez egotea. Bigarrenik: txertatukoak infektatu daitezke eta, oraingoz, ezezaguna da hauek beste pertsona batzuk ere kutsa ditzaketen ala ez; gaixotasun infekziosoetan ez baitira gauza bera infektatu eta kutsatu hitzak, nahiz eta askok sinonimotzat kontsideratu. Hirugarrenik, immunitateak zenbat denbora irauten duen, ezezaguna da hori ere; beraz, ziurtagiri horiek epe mugatu bat izan beharko lukete, momentuz.

Bestalde, PCRa eginez emaitza negatiboa izanik ziurtagiri berdea ere lor daiteke. Zientzian eta, kasu honetan, diagnostiko mikrobiologikoan, ezin da esan %100ean proba bat negatiboa izanik, pertsona hori ez dagoela infektatua, negatibo faltsua izan daitekeelako.

Beraz, ziurtagiri honen benetako arazoa da segurtasun faltsu bat eman diezaiokeela jaso eta eramaten duenari, osasun publikoko arazo bat bihurtuz. Dudarik gabe, ziurtagiria izanik ere, zentzuzkoa izango litzateke prebentziorako babes neurri guztiak une oro mantentzea, edonon egonik ere.]]>
<![CDATA[Albo-ondorioak eta parazetamola]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1911/011/001/2021-03-09/albo_ondorioak_eta_parazetamola.htm Tue, 09 Mar 2021 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1911/011/001/2021-03-09/albo_ondorioak_eta_parazetamola.htm
Txertoaren erreaktogenizitatea da berak duen ahalmena «esperotako» kontrako erreakzioak sortzeko, batez ere gehiegizko erantzun immunitarioak eta berari loturiko sintomak, hala nola sukarra edo mina ziztada gunean.

SARS-CoV-2 birusaren kontrako txertaketa aurrera doan heinean, txertatutako batzuei albo-ondorio horiek agertzea normaltzat kontsideratu beharko litzateke. Erkidego guztietan, farmakozainketako unitateak daude, eta horiek arduratzen dira deserosoak izan daitezkeen albo-ondorio horien berri emateaz estatuko medikamentuen agentziei. Izatez hori da txerto bakoitzeko entsegu klinikoaren laugarren fase klinikoa.

Albo-ondorio horiek, sintoma klinikoen ikuspegitik, arinak dira. Batzuetan oso arruntak dira txertatutako 10 pertsonatatik batean baino gehiagotan agertzen baitira (ziztada gunean mina, nekea). Bestetan arruntak dira 10 pertsonatatik batean agertzen direnean (sukarra, hantura ziztada gunean). Erreakzio horiek gutxitan ere ager daitezke, 100 pertsonatatik batean (zorabioa, jateko gogoa gutxitzea). Eta badaude oso arraroak direnak ere, kasu bat milioi bat txertaturen artean. COVID-19 txerto hauetan ez da deskribatu oso arraroak diren albo-ondoriorik.

Sistema immunea zenbat eta sendoago izan, erreaktogenizitate hori handiagoa izan daiteke. Adinez gazteagoak garen heinean, gure sistema immuneko zelulak eta beraien betebeharrak indartsuago daude eta, horregatik, erreakzio horiek bortitzagoak dira talde hauetan. Adinekoek, aldiz, immunoseneszentzia egoera handiagoa dute, hau da, beraien sistema immunea ahulagoa dago eta zelulen betebeharra motelago doa; hori dela eta, pertsona hauetan albo-ondorio horiek ez dira hain ugariak. Espainiako estatuko medikamentuen agentziak otsailean kaleratu zuen azken farmakozainketako txostenean aipatzen du agertu izan diren albo-ondorioen %73 64 urtetik beherako pertsonetan agertu direla eta %27 adin horretatik gorakoetan. Gainera, txertatukoen 100.000 biztanleko 234 jakinarazpenen edo erreakzio berri eman dira. Beraz, ez dirudi hain arruntak direnik.

Albo-ondorio horietatik guztietatik sukarra izan daiteke gehien kezkatu ahal duena. Baina nahiz eta deserosoa izan, ezin da kontsideratu kaltegarria denik. Sukarra bada gure defentsen aktibazioaren erreakzioa. Gure burmuineko hipotalamoak doitzen du gure gorputzeko tenperatura, eta, txerto bat jartzen digutenean, gure sistema immuneak pirogenoak diren substantzia batzuk jariatzen ditu, eta hipotalamoak, horiek atzematean, gorputzari agintzen dio bero gehiago sortzea, hau da, sukarra.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak dio parazetamola hartu daitekeela AstraZenecaren txertoa hartu aurretik. Europa mailan, aholku hori eman duen ministerio bakarra da; beste guztiak diote albo-ondorioak agertzen direnean orduan hartu behar dela. Parazetamolak sukar hori gutxitu dezake, baina agertzen ez bada, zertarako hartu.]]>
<![CDATA[Zenbat birus]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/009/001/2021-02-23/zenbat_birus.htm Tue, 23 Feb 2021 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1909/009/001/2021-02-23/zenbat_birus.htm
Infekzio askotan ezezaguna da birusaren dosi hori, esate baterako gripearen kasuan. Beste batzuetan, gutxi gorabeherako datuak ezagunak dira; elgorriaren birusaren kasuan, aldiz, 0,2 birus unitate sudurretik sartzea nahikoa dela uste da infekzioa hasteko.

Azken astean berri bat ailegatu zaigu esanez Erresuma Batuan COVID-19 Human Challenge proiektuak hori jakin nahi duela zehazki. Proiektu horretan bertako gobernuak eta hainbat erakundek (unibertsitateak, fundazioek, enpresek) parte hartzen dute, eta beraien helburua da birusaren funtzionamendu zehatza ezagutzea infekzioa prebenitzeko aukera onenak bilatzeko asmoz. Hori guztia egiteko, boluntario gazteak (18-30 urte bitartekoak) eta osasuntsuak erabiliko dituzte. Giza erronka horretan bitxiena da boluntario osasuntsu horiek apropos kutsatuko direla birusarekin, beraien sudurretik zipriztinduko da birusa, eta gero berrogeialdian hamalau egun igaroko dituzte ospitalean, osasun langileek hurbiletik zaintzen dituzten bitartean bere egoeraren gorabeherak aztertuz.

Horretatik guztitik lortu nahi dena da birusa sudurrean nola garatzen den jakitea eta sintomak agertu aurretik pertsonen infekzioaren lehen urratsak aztertzea. Ikerketa horren bidez, zientzialariek infekzioa eragiteko behar den koronabirus kantitate txikiena zehaztu ahal izango dute, gorputzeko sistema immunologikoak nola erreakzionatzen duen une oro jakingo dute edo zein pertsonak garatuko dituzten sintomak eta zeintzuk ez.

Erronka horretan alderdi etikoa ere eztabaidan egon da, ea etikoa litzatekeen osasuntsu dauden pertsonak nahita kutsatzea. Argi dagoena da edozein ikerketa etikoa izateko lortu nahi den helburua ikusi behar dela, eta, kasu honetan, pandemiaren kontra borrokatzeko interes kolektiboa, gizartearena, dago mahai gainean. Ikerketa mota horietan ziurtatu egin behar da parte-hartzaileen autonomia eta beraiek aukeratzeko gaitasun osoa izan behar dute; ziur egon behar da ez dagoela inolako elementurik haren onarpena akastuna izan daitekeela pentsatzeko. Ikerketa horrek jadanik onespen etikoa lortu du.

Zientzian beti galderak erantzun ahal izateko ikerketak egin behar dira eta arrisku-onura erlazio horretan onuraren alde baldin badago balantza aurrera egin behar da. Birus honekin zenbat eta galdera ikur gutxiago izan hainbat eta menperatuago izango dugula espero baita.]]>
<![CDATA[Logistika sendoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/005/002/2021-02-09/logistika_sendoa.htm Tue, 09 Feb 2021 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1880/005/002/2021-02-09/logistika_sendoa.htm
Azken txerto honek baditu abantaila batzuk, hala nola hozkailuan mantendu daitekeela, aurrekoak baino merkeagoa dela edo bigarren dosia 3 hilabete ondoren eman daitekeela. Baina desabantailak ere baditu; esate baterako, momentuz ez dagoela gutiz frogatuta bere eraginkortasuna 65 urte gorako pertsonetan, eta, horregatik, espainiar estatuko ministeriok erabaki du 18 eta 55 urte bitarteko pertsonei ematea. Momentuz guztiz frogatuta ez egoteak ez du esanahi eraginkorra ez denik, baina ebidentzia zientifiko sendoak izan arte hobe da itxarotea. Gogoratu behar da aurreko txertoak, hau da RNA motakoak, baimenduta daudela 18tik gorako guztiei eman ahal izateko, frogatuta baitago beraien eraginkortasuna adin-talde ezberdin horietan.

Honek guztiak dakarrena da populazioan burutu behar den txertaketa masibo hori pertsonalizatu egin behar dela adin-talde ezberdinetan.

Are gehiago, jadanik une batean kutsatu egin diren pertsonak immunizatuak omen daude, hau da, bere sistema immunea aktibatu ondoren antigorputzak eta oroimen zelulak sortu ditu, birusarekin berriro kontaktua izaterakoan arinago eta modu indartsuagoan erasotzeko. Horrela bada, pertsona horiek ez lirateke txertatu behar lehenengo une honetan behintzat, txertoen eskasia ikusita. Badirudi, oraingo honetan protokoloa aldatzeko bidean dela, txertaketa hasi zenean pertsona horiek ere txertatzen baitziren.

Bestalde, herrialde batzuetan jadanik pentsatzen ari dira gazteak txertatzea adinekoak edo zaurgarriak baino lehen. Hori egiten ari den lehenengo herrialdea Indonesia da. Baina horrek badu arazo larri bat. Orain arte ditugun txerto guztiek gaixotasuna prebenitzen dute, bereziki gaixotasunaren sintoma larriak, baina zoritxarrez ez dirudi birusaren transmisioa ekiditen dutenik modu zehatzean. Beraz, txertatutakoak kutsatu daitezke eta babes-neurriak gaizki erabiliz kutsatu dezakete. Lehentasunezko taldeak, beraz, ez litzateke egokia izango askotan infekzioa modu arinagoan jasaten duten taldeak izatea.

Txerto ezberdinak handitzen joatea oso albiste ona da dosi-kopuru gehiago egotea ekarriko baitu. Baina, aldi berean, logistikaren aldetik konplikazioak ditu. Une oro kontrolpean egon behar nor txertatu den, noiz eta zein txertorekin. Gainera, hori guztia ahalik eta arinen burutu behar da. Zenbat eta gehiago luzatu txertaketa hainbat eta aukera gehiago izango du birusak eboluzionatzeko eta txertoetatik ihesbideak garatzeko.

Europako Batzordeak ere onartu egin du txertoen fabrikazio-arazoak gutxietsi direla, eta Euskal Herrian txertaketa kanpaina hasi denetik sei aste igaro direnean bakarrik populazioaren %1ek jaso du txertaketa osoa. Argi dago itxaropena emango duen taldeko immunitatea lortzeko gehiegi falta dela oraindik.

Ez dugu ahaztu behar pandemia hau kontrolatzeko jadanik jarrita dagoen txertoak balio duela, beste ezerk ez du baliorik.]]>
<![CDATA[D bitamina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2111/005/001/2021-01-26/d_bitamina.htm Tue, 26 Jan 2021 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/2111/005/001/2021-01-26/d_bitamina.htm
Horietariko faktore bat elikadura izan daiteke eta, horren barnean, badirudi D bitaminaren mailak parte hartzen omen duela. D bitamina, izatez, aitzindari ez aktibo bat da, gibelean sortzen dena, kalzifediol izena izanik, eta hori aktibo bihurtzen da larruazalaren azpian eguzki-argiaren eraginaren ondoren. Baina gure sistema immuneko beste zelula batzuek ere, hala nola makrofagoak eta zelula dendritikoak, badirudi aktibatu egin dezaketela D bitamina hori. Azken finean, bitamina aktibatu ondoren bere funtzioak betetzen hasiko litzateke.

Gorputzaren barnean bitamina honek hainbat funtzio ditu. Alde batetik, kaltzioa hezurretan finkatzen laguntzen du, osteoporosia eta errakitismoa ekidinez. Baina, bestetik, bitamina honek duen beste funtzio garrantzitsu bat da bere ekintza immunomodulatzailea, hau da, gure sistema immunea edo babes sistema hori modulatu edo doitzea. Ezin da ahaztu COVID-19 gaixotasunean agertzen den arazo larri bat dela sistema immunearen ezohiko aktibazioa, zitokinen ekaitza eraginez eta, horren ondorioz, bakoitzaren sistema immunea babestu ordez bere buruaren kontra doa, gaixotasunaren larritasuna areagotuz.

Azken hilabeteotan hainbat ikerketa egin dira D bitaminaren mailaren eta arnasbideko gaixotasunen artean, eta ikusi da bitaminaren maila egokiak asmaren edo biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoaren gaizkiagotzeak gutxitzen duela.

Horri helduta, Plos One aldizkari zientifikoan argitaratutako lan batean aipatzen da odoleko kalzifediol maila altuak erlazionatzen omen direla koronabirusaren positibotasun baxuago batekin. Gainera, beste hainbat ikerketatan, COVID-19 gaixotasunagatik ospitaleratutako pazienteei D bitaminaren gehigarria emanez, ikusi dute larriagotu diren pazienteak eta zainketa intentsiboko unitatera eraman behar izan direnak proportzioz askoz ere gutxiago direla, %2 hain zuzen ere; gehigarria hartu ez zutenen taldean, berriz, pazienteen %50. D bitaminaren sistema aktibatuz gero COVID-19 gaixotasuna duten pazienteei gaixotasuna larritzeko arriskua murriztuko litzatekeela dioen hipotesia bermatzen dute datu horiek.

Azken emaitza hauek duten arazo printzipalena da aztertutako pazienteen kopurua ez dela handia eta, beraz, oraingoz ebidentzia zientifikoak sendoagoa izan beharko luke hori guztia onartzeko.

Bitamina honen eskasia izateko arrisku handiena duten pertsonak dira adinekoak (eguzkia hartzean bitamina hori ez dutelako ondo sortzen), gizenak (koipeak bitamina bahitzen duelako, odolera ailegatu gabe), gaixotasun kronikoak dituztenak, besteak beste. Talde hauek bat datoz COVID-19aren forma larriak izan ditzaketenekin.

Azkeneko egunetan Frantzian sei elkarte medikok eta hainbat zientzialarik D bitamina errezetatzea eskatzen dute eta herritarrak bitaminaren gehigarriak hartzera animatu dituzte.

Gaixotasun honen kontrolean denak gehitzen du eta, momentuz, dieta osasuntsua hartzea, bitamina hori duten elikagaiak kontsumitzea ere bada neurri egoki bat.]]>
<![CDATA[Sendaketarako argia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1935/004/002/2021-01-12/sendaketarako_argia.htm Tue, 12 Jan 2021 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1935/004/002/2021-01-12/sendaketarako_argia.htm
Hala ere, botika horiek lortzeko bide ezberdinak ari dira jarraitzen. Batzuk, birusaren erreplikazioa inhibitzeko gai dira; antibirikoak —birusaren kontrako botikak—, hain zuzen. Beste batzuek, aldiz, ez dute zuzenean birusaren aurka egiten, gaixotasun larriaren sintomen kontra baizik.

Lehenengo taldeko adibidea Remdesivir da. Sendagaien Europako Agentziak baldintzatutako onarpena eman zion antibiriko horri, pneumonia larria duten pazienteei eta oxigenoa behar dutenei eman ahal izateko. Nahiz eta bere eraginkortasuna nahikoa eskasa izan, paziente larrietan erabili daiteke, gutxi batzuetan hobekuntza ikusirik.

Bigarren taldeko botikek birusak sorrarazten duen neurrigabeko erantzun inflamatorioa kontrolatzen dute. Kasu horretan, gure gorputzeko hainbat zitokina esnatu egiten dira ezohiko modu batean, eta gure gorputzaren kontrako erasoa egiten dute. Entsegu kliniko ezberdinek lortu nahi dutena da zitokina horietariko bakoitzari eraso egitea, eta horrela neurrigabeko erantzun inflamatorio hori gutxitzea eta guztiz kontrolatzea.

Londresko Imperial College eta Herbehereetako Utrecht Unibertsitateko ikertzaile batzuek, oraingoz, preprint moduan dagoen lan batean aipatzen dute badaudela bi botika, Tocilizumab eta Sarilumab izenekoak, COVID-19 gaixotasun larria arintzeko gai direnak. Botika horiek immunosupresoreak dira, hau da, erantzun immunea moteldu egiten dute, eta hori da hain zuzen sistema immunea kontrolik gabe dagoenean nahi dena. Immunosupresore horiek ez dira berriak, izatez artritis erreumatoide gaixotasunean erabilgarriak dira, besteak beste.

Lan honetan ikusten dutena da batez ere Tocilizumab botikarekin tratatutako pazienteak astebete lehenago ateratzen direla zainketa intentsiboko unitatetik tratatu gabekoak baino. Pentsa daiteke astebete ez dela denbora asko, baina horrek osasun sistemaren presioa arinduko luke. Gainera, immunosupresore horrekin heriotza-tasa %8 gutxituko litzateke. Ez da ehuneko handia ere, baina hori da egun birusaren kontrako tratamenduei dagokienez dauden aurrerapen gutxienetariko bat.

Orain arte dagoen esperientzia eta lan honetan berretsi dena da immunosupresore horiek oso gaixo dauden pazienteetan erabili behar direla, eta, zainketa intentsiboetan sartzerakoan, lehenengo 24 orduetan eman behar direla beren eragina handitzeko.

Dena den, ez dugu pentsatu behar une honetan mirarizko botikarik dagoenik COVID-19a sendatzeko. Dudarik gabe, mirari hori lortzen dugun bitartean, ditugun botiken armategia erabili behar dugu, helburua gaixotasunaren larritasuna gutxitzea baita eta hildakoen kopurua jaistea.]]>
<![CDATA[Aldaerak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/007/002/2020-12-29/aldaerak.htm Tue, 29 Dec 2020 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1892/007/002/2020-12-29/aldaerak.htm
Birusaren aldaera bat sortzen da birus horren egitura genetikoa aldatzen denean, genoman aldaketa gutxi edo asko egon daitezkeelarik. Aldaketa horien ondorioz guk sortzen dugun erantzun immunean eragina dagoenean, eta sortu beharreko antigorputzak desberdinak direnean, aldaera hitzaren ordez andui hitza erabiltzen da. Aldaerak atzemateko, ezinbestekoa da birusaren sekuentziazioa egitea; hau da, genoma barnean dagoen kode guztia ezagutzea. Hori dela eta, sekuentziazio gehien egiten duten herrialdeak dira aldaera gehien atzematen dituztenak; Erresuma Batua bada horietako bat.

Wuhanen sortutako koronabirusa eta gaur egun mundu osoan zehar banatua dagoena ez dira guztiz berdinak. Martxoaren bukaeran sortutako mutazio batek (D614G izenekoa) aldaera berri bat sortu zuen, hori izanik Europan gehien hedatua dagoen aldaera gaur egun. Horrez gain, beste aldaera asko daude mundu osoan zehar.

Erresuma Batuan gertatu dena da birus batean hamazazpi mutazio gertatu direla aldi berean. Aldaera berri horri momentuz VUI 202012/01 (Variant Under Investigation, 2020 urtea, 12 hilabetea, 01 aldaera) deitu diote. Mutazio horietatik guztietatik denek ez dute modu berean kezkatzen, hiru izanik kezka gehien eragiten dutenak. Bi dira mutazioak gure zelulen hartzaileetara lotzeko gunean modu errazagoan eta arinagoan egiteko, eta hirugarrena da delezio edo galera bat antigorputzek lan egin behar duen gunean. Atzeman den gunean positiboen %70 aldaera berri honekin kutsatuta daude eta, horren ondorioz, esan dute aldaera berri hau kutsakorragoa omen dela. Gehiago hedatzen dela argi dago, baina kutsakorragoa ote den, hori oraingoz ez dago batere argi. Gainera, ez dirudi birulentoagoa denik; hau da, berez kasu larri edo hildako gehiago sortzen duenik.

Demagun aldaera hau benetan kutsakorragoa dela; hori berez oso kezkagarria litzateke. Esate baterako, SARS-CoV-2ren birsorkuntza tasa hiruren bueltan dago: kutsatu batek hiru kutsa ditzake, horiek bederatzi, horiek 27 eta horiek 81... Aldaera kutsakorrago baten birsorkuntza tasa lauren bueltan egongo balitz: kutsatu batek lau kutsa ditzake, horiek hamasei, horiek 64 eta horiek 256. Kutsatu gehiago bai, baina aldi berean ospitaleratu gehiago, eta horren ondorioz, hildako gehiago.

Une honetan ezezaguna da nola eta non sortu diren aldaketa horiek: kutsatuta eta tratamenduan dagoen paziente batean, erantzun immunearen ihesbide mekanismo moduan, animalia baten eta gizakiaren arteko beste transmisio batean...

Dudarik gabe, birusaren infekzioak saihesteak birus-aldaera berriak agertzeko aukerak ekidingo ditu, baina hori benetan ziurtatzeko, laborategietan birusaren etengabeko zaintza egin beharko da, birusak lasterketa hau ez irabazteko.]]>
<![CDATA[Autodiagnostikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2353/007/001/2020-12-15/autodiagnostikoa.htm Tue, 15 Dec 2020 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/2353/007/001/2020-12-15/autodiagnostikoa.htm
COVID-19aren kasuan, aldiz, diagnostiko zehatzak egitea da helburu garrantzitsu bat, ahalik eta arinen kutsatua dagoen pertsona isolatzeko asmoz. Azken egunetan iskanbila handia dago farmazietan salduko den autodiagnostikatzeko probari buruz. Diagnostiko mota ezberdinak daude eta, kasu honetan, antigorputzak detektatzeko gai izango da, hau da, atzamarrean odol tanta bat hartuta ikusiko da pertsona horrek koronabirusaren kontra antigorputzak sortu dituen ala ez. Lortzen den emaitza ez da kualitatiboa (ez du zenbaki soil bat ematen), interpretatu egin behar da, eta horrek beti subjektibotasuna dakar. Edonor da gai interpretazio hori egiteko? Erantzuna ezezko biribila da.

Azken astean, Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Espainiako Elkarteak agiri bat argitaratu du honi guztiari buruz bere iritzia emanez, eta ez da elkarte bakarra izan kezka handiz ikusten duena sortutako arazoa. Alde batetik, odol lagina atzamarretatik hartzen denean, laborategian egiten diren probek baino errendimendu txikiagoa dute, azken hauetan zainetik hartzen baita odola. Bestetik, antigorputzak detektatzeko probek ez dute balio, eta, beraz, ez dira erabili behar SARS-CoV-2 bidezko infekzio aktiboa diagnostikatzeko, ez gaixo sintomatikoetan, ez asintomatikoetan. Infekzio aktibo hori atzemateko, beste proba mota batzuk daude, hala nola genomaren edo antigenoaren detekzioa. Are gehiago, antigorputzak detektatzeko proben positibotasunak ez du bermatzen pazientearen immunitatea; beraz, emaitza edozein dela ere, guztiek babes-neurri berberak bete beharko dituzte une oro.

Aurreko guztia gutxi balitz bezala, proba hauen interpretazioa ezin du edonork egin, osasun profesional kualifikatuek egin beharko lukete, eta horrela, bai proba eskatzeko bai emaitzak sortutako zalantzak argitzeko, jadanik lanez gainezka dagoen osasun-sistemara jo beharko litzateke. Norberak egin dezakeen interpretazio txarraren ondorioz (negatibo faltsuak), COVID-19aren pandemiaren kontrolean eragin negatiboa izan lezaketen jokabide arriskutsuak izaten lagunduko luke.

Egia da: diagnostiko arin eta zehatza da pandemia kontrolatzeko gakoetako bat, baina une honetan ez dago inolako autodiagnostiko fidagarria ahalbidetzen duen probarik; beharbada etorkizunean egongo da, baina pazientzia behar da. Beraz, diagnostiko probei buruzko mezuak argitaratzen direnean ezinbestekoa da datu fidagarriak kaleratzea, eta, nahiz eta Gabonen zain egon, birusak ez du atsedenik emango eta, horrela, autodiagnostiko hoberena zuhurtziaz jokatzea izango da.]]>
<![CDATA[Txertoen eraginkortasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/006/001/2020-12-01/txertoen_eraginkortasuna.htm Tue, 01 Dec 2020 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1907/006/001/2020-12-01/txertoen_eraginkortasuna.htm eraginkortasun hitza erabiltzen denean, efikazia eta efizientzia ezberdindu behar dira. Sinonimotzat har daitezkeen hitzak dira, baina txertoen munduan esanahi bera ez dute.

Efikazia aipatzen denean, entsegu kliniko baten barnean txertoa hartu duten pertsonetan gaixotasunak duen eragina zenbat murrizten den aztertzen da, txertoa jaso ez duen talde batekin konparatuz. Bi taldeak denboran zehar jarraitzen dira, eta bakoitzean agertzen diren eritasun kasuen kopurua kontabilizatzen da; horren arabera, txertoaren efikazia kalkulatuz. Efikazia, beraz, txertoak egoera idealetan (entsegu kliniko kontrolatuak) gaixotasunaren aurkako babesa emateko duen gaitasuna da.

Efizientzia, aldiz, behin txertoa baimenduta dagoenean, praktika klinikoaren edo osasun publikoko programen ohiko baldintzetan aplikatzen denean txertoa, bere babes-maila populazioarengan da. Hau da, baldintza errealetan lortzen den babes-maila, milioika pertsona txertatu ondoren. Horretarako, faktore desberdinek parte hartu ahal dute, hala nola adina, sexua, etnia, aldez aurreko patologiak, babesaren iraupena, txertoaren kontserbazioa eta manipulazioa… Baina, sarritan efikazia eta efizientzia ez datoz bat, eta lehenengoa bigarrena baino handiagoa izaten baita. Elgorriaren kontrako txertoak, esate baterako, efikazia eta efizientzia oso ona du, % 95-97koa. Gripearen kontrako txertoaren kasuan, aldiz, efikazia %80tik gorakoa da baina efizientzia, urte batzuetan, % 40-60 tartekoa izaten da, baina, hala ere, milioika bizitza salbatzeko gai da.

COVID-19 gaixotasunaren kontrako txertoetan dagoen beste hari bat da ea gai izango ote diren birusaren transmisioa eteteko, hau da txertoak esterilizatzaileak izango ote diren. Errubeolaren kontrako txertoa, esate baterako, esterilizatzailea da, hau da, txertatuta dauden pertsonak ezin dira ez infektatu ez birusa eraman modu asintomatikoan. Meningitisen kasuan aldiz, eramaile asintomatikoak daude nahiz eta meningitisen kontra txertatuta egon. COVID-19aren aurkako txertoa esterilizatzailea ez balitz, txertatutakoak birusarekin kutsatu eta transmititu ahalko lukete.

Oraingoz galdera ugari izan arren, pandemia hau kontrolatu ahal izateko balizko txertoak izatea oso berri ona da, eta beraien arrisku/onura erlazioa aldekoa bada, mesede handia ekarriko dute. Hurrengo asteetan-hilabeteetan argituko da txerto horiek gauzatzen diren eta, horretarako, ezinbestekoa da Europako Medikamentuen Agentziak baimentzea. Agentzia honek medikamentu desberdinak (txertoak barne) ebaluatzeko eta baimentzeko prozesua sendoa eta fidagarria du. Oraingoan azkarra izan daiteke, baina horregatik ez du zorroztasuna gutxituko. Baimendutako medikamentu guztien (txertoak barne) segurtasuna eta eraginkortasuna (efikazia) bermatuta dago; efizientzia, berriz, denborarekin ikusi beharko da.]]>
<![CDATA[Mutazioei erne]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2131/004/001/2020-11-17/mutazioei_erne.htm Tue, 17 Nov 2020 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/2131/004/001/2020-11-17/mutazioei_erne.htm
Azken astean ikusi da koronabirus hau gai izan dela gizakietatik bisoietara salto egiteko, eta, ostalari berri horretan birusak duen eboluzionatzeko tasari esker, aldatu egin da, mutatu hain zuzen ere. Baina, arazoa areagotzeko, koronabirus mutatu horrek berriro gizakira salto egin du, hau da, bisoi horietatik gizakira transmititu da, eta, horrela, koronabirus mutatua gizakiz gizaki transmititzen ari da. Hori guztia Danimarkan gertatu da, eta arazoari aurrea hartzeko erabaki duten konponbidea 12 milioi bisoi hiltzea da eta inguru horretako pertsona guztiak konfinatzea. Baina arazoa hain larria al da?

Edozein birusek duen eboluzio-tasa hautespen naturalaren menpekoa da; hau da, beste ostalari batera pasatzean, espezie berrira egokitzen laguntzen duen edozein mutazio hauta daiteke, eta, hala, eboluzio handiagoa izango du, birusa berehala egokituz ostalari berri horretara, kasu honetan bisoietara. Garrantzitsua da ulertzea hori guztia zoriz gertatzen dela.

Koronabirusek duten mutatzeko ahalmena, zorionez, ez da oso altua; gripearen birusarekin konparatuz, hamar aldiz gutxiago aldatzen dira. Oro har, mutazio edo aldaketa gehienek ez dute izaten inolako eraginik, baina batzuetan birusari infektatzeko ahalmen handiagoa eman ahal diote, esate baterako koronabirusetan S izeneko proteinan gertatzen badira. Danimarkan ikusi dena da bisoi horietan S proteina horretan lau mutazio edo aldaketa pairatu dituela birusak. Proteina hori oso garrantzitsua da, gizakiok bere kontra sortzen baititugu babes-antigorputzak proteina blokeatuz eta, beraz, birusaren erreplikazioa geldituz. Etorkizuneko txertoen ondorioz sortuko diren antigorputzak ere proteina horren kontrakoak izango dira. Beraz, bertan mutazioak gertatzen badira, posible litzateke txertoen eraginkortasunean gutxiegitasunak egotea.

Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak kasu honi buruz ohar bat argitaratu du, esanez bisoietan birusen mutazioak metatzeko ahalmen azkarra dagoela, eta hauen eta gizakion artean birusa erraz transmititzen dela. Gainera, mutazio horiek zituzten koronabirusekin kutsatutako pertsona guztiek ez zuten lotura zuzenik bisoi-etxalde batekin; horrek ziurtatzen du pertsonen arteko transmititzeko ahalmena handia dela, eta arriskutsua da gertaera hori.

Zorionez, bisoiekin lotutako aldaerek ez dute infekzio-ahalmen handiagorik, eta haien sintomak ez dira larriagoak. Baina, aldiz, aldaketa berri horiek ez dira hain sentikorrak antigorputz neutralizatzaileen aurrean, eta Europako erakundeak ohartarazi du horiek hedatuz gero garatzen ari diren txertoen eraginkortasun orokorrari eragin diezaioketela. Beraz, bisoiak koronabirusaren gordelekuak izateak birusaren aldaera arazotsuak ekar ditzake etorkizunean.

Prebentzio —eta kontrol— neurriak ezartzea une oro funtsezkoa da; arazoak daudenean erantzuteko estrategiek arinak izan behar dute.]]>
<![CDATA[Immunitate naturalaren zain]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2206/005/001/2020-11-03/immunitate_naturalaren_zain.htm Tue, 03 Nov 2020 00:00:00 +0100 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/2206/005/001/2020-11-03/immunitate_naturalaren_zain.htm
Ezkortasun horri helduz, immunitate naturalaren ondorioz taldeko immunitatea lortzeko ahotsak entzuten ari dira; hau da, birusaren aurrean inolako neurririk hartu gabe kutsatuz joatea eta, horrela, «naturalki» immunizatzea. Baina taldeko immunitatea modu naturalez lortzea osasun publikoan ez da estrategia bat, ezbeharra baizik, eta ikuspuntu tekniko eta etikotik onartezina da.

The Lancet aldizkarian argitaratu berri duten iritzi artikulu batean hainbat zientzialarik horri buruz hausnartu dute. Batzuen ahotsetan entzuten da arrisku txikiko populazioa infektatzen uztea, ahulenak edo kalteberak babesten diren bitartean, baina artikuluaren egileek diote ikuspuntu hori ebidentzia zientifikoan oinarritzen ez den iruzur arriskutsua dela. Izatez, gazteen kontrolik gabeko transmisioak biztanle guztien erikortasun eta heriotza-arriskua areagotzen du. Horrek giza kostuaz gain, eragina izango luke lan-indarrean, eta osasun-sistemek arreta akutua eta errutinazkoa emateko duten gaitasuna zoritxarrez gaindituko luke. Estrategia horrek askoz heriotza gehiago ekarriko lituzke arrisku-taldeetan bereziki, baina baita adin-talde guztietan ere. Horri gehitu beharko litzaizkioke birusaren ondorioz orain arte ikusi diren epe luzeko ondorioak, baita koadro arinetan eta gazteetan ere. Immunitate kolektibo naturala lortzeko arriskuek estrategia onartezin bihurtzen dute birusari eusteko, eta, are gutxiago, hura ezabatzeko.

Une honetan SARS-CoV-2 infekzioaren ondoren ez dago immunitate babesle iraunkor baten ebidentzia sendorik, eta immunitatea galtzearen ondoriozko transmisio endemikoak arriskuan jar ditzake populazio kalteberak etorkizunean. Estrategia horrek ez luke amaiaraziko COVID-19aren pandemia, baizik eta epidemia errepikakorrak egongo lirateke, txerto asko hartu aurreko gaixotasun infekzioso ugariren kasuetan bezala (polioa, elgorria...). Horrek guztiak ekonomiaren eta osasun-langileen gain ere zama onartezina eragingo luke.

Gainera, kaltebera nor den zehaztea nahiko konplexua da, eta gaixotasun larria izateko arriskua dutenak kontuan hartuz gero, gizartean kalteberak diren pertsonen proportzioa % 30 izatera irits daiteke.

Argi dago osasun publikoko erantzun sendoek transmisioa kontrola dezaketela. Horrela ikusi da herrialde batzuetan (Japonia, Zeelanda Berria). Ebidentzia oso argia da: COVID-19aren hedapen komunitarioa kontrolatzea da gure gizartea eta ekonomiak babesteko modurik onena, txertoak eta terapia seguru eta eraginkorrak iritsi arte.

Taldeko immunitatea jendea birus batetik babestuz lortzen da, eta ez kontrolik gabe birusaren eraginpean jarriz.]]>
<![CDATA[Antigorputz okerrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1958/005/001/2020-10-20/antigorputz_okerrak.htm Tue, 20 Oct 2020 00:00:00 +0200 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1958/005/001/2020-10-20/antigorputz_okerrak.htm
COVID Human Genetic Effort nazioarteko partzuergoko ikertzaileek argitaratu berri dituzten lanetan aurkitu dute COVID-19 larria duten pazienteen %10ek autoantigorputz neutralizanteak dituztela. Eta horrek zer esan nahi du? Autoantigorputzak edozein pertsonak sor ditzakeen antigorputz okerrak edo desegokiak dira, bere sistema immunearen kontra egiten dutenak. Izatez, autoantigorputzen sorrera gaixotasun autoimmunitarioa da, hau da, norberaren sistema immunea bere buruaren kontra aritzea.

Edozein birus gure barnera sartzen denean, gure sistema immunea aktibatzen hasten da, birus horren kontra borroka egiteko. Aktibazio horren lehen defentsa mekanismoa I motako interferonak deituriko molekulak dira. Horiek, aktibatzen direnean, birusa gure barnean sartu eta lehenengo orduetan birusaren aurkako jarduera indartsua eragiten dute. Beraz, defentsa mekanismo horrek modu egokiz lan egiten balu, birusaren erreplikazioa motelduko litzateke gure zeluletan.

Partzuergo horretako ikertzaileek SARS-CoV-2rengatiko pneumonia duten pazienteak eta asintomatikoak konparatu dituzte. Egindako ikerketetan konturatu dira interferona horien geneetan akatsak egon daitezkeela, eta, horren ondorioz, gaixotasun larriagoa duten pertsonetan blokeatu egingo litzateke birusaren kontrako erantzun hori: COVID-19aren aurrean gaixokorrago bihurtuko lirateke. Antigorputz oker horiek detektagarriak izan ziren kutsatutako adin tarte guztietan, nahiz eta adinarekin gehituz joan zen autoantigorputzen presentziaren maiztasuna. Gainera, gehienak, %95, gizonak ziren. Autoantigorputzak agertzea pronostiko txar batekin erlazionatu zuten: %36an, gaixoen heriotzarekin. Datuek adierazten dutena da autoantigorputzak infekzio larriaren kausa direla, eta ez infekzioaren ondorioa.

Hainbat autoantigorputz mota daude, eta sortzen duten mekanismo autoimmunitarioa ez da gauza arraroa. Hainbat gaixotasun autoimmunitario daude haiekin erlazionatuak (lupus eritematosoa, esklerosia...), baina gaixotasun infekziosoen munduan ere eragin kaltegarria dute, hala nola hepatitisen kasuan.

Aurkikuntza horrek agerian utzi du gizabanako bakoitzaren genetikak baduela eragina COVID-19 gaixotasunaren bilakaeran. Gainera, ondorio kliniko aipagarriak izan ditzake. Lehenik eta behin, SARS-CoV-2 duten gaixoak ebaluatu egin daitezke, hilgarria izan daitekeen pneumonia garatzeko arriskuan dauden autoantigorputzak identifikatzeko. Antigorputz oker horiek dituzten pazienteak, sendatzen direnean, horien plasma emateko saiakuntza klinikoetatik kanpo utzi beharko lirateke. Bigarrenik, ustekabeko aurkikuntza horrek esku-hartze terapeutikoaren bidea ematen du plasmaferesian; hau da, odoletik autoantigorputzak kanporatzeko bidea.

Gaixotasun honetan hainbat gauza ezagunak dira, baina, zoritxarrez, oraingoz inork ez dakien gauza asko daude.]]>
<![CDATA[Test azkarrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/006/001/2020-10-06/test_azkarrak.htm Tue, 06 Oct 2020 00:00:00 +0200 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1876/006/001/2020-10-06/test_azkarrak.htm
Hasieran, SARS-CoV-2aren kasuan, genoma detektatzen duten PCR probak ezagutu eta martxan jarri izan ziren. Izatez, hori da oraingoz erreferentzia teknika, hau da, lehen mailan erabiltzen dena, haren sentikortasun eta espezifikotasun altuagatik.

Proba diagnostikoen garapen horretan, antigorputzen teknikak ere ezagunak dira. Horiek gai dira pertsona batek birusaren kontra sortutako antigorputzak atzemateko, bai IgM motakoak (gaixotasunaren hasieran sortzen direnak eta infekzio akutuaren adierazleak) zein IgG motakoak (beranduago agertzen direnak eta sendaketaren adierazleak direnak).

Osasunaren Mundu Erakundeak pandemiaren larrialdi egoeran erabilpen azkarra izateko probak garatzea aholkatu du, bereziki osasun arazo larriak dituzten herrialdeen merkatuan azkar erabili ahal izateko.

Azkenaldi honetan, diagnostikorako enpresek burua hautsi dute proba azkar hori bilatzeko. Horien barnean, antigenoaren detekzioa da azkenekoa. Horretan, koronabirusak geruzan duen proteina bat atzematen da. Egun merkatuan dauden antigenoen proba horiek birus kantitate altua izan duten pertsonetan probatu dira, eta agertu duten fidagarritasuna oso ona izan da. Baina kutsatua dagoen pertsonak birus kantitate txikia badu, negatibo faltsuak eman ditzake batzuetan; proba horren muga bat da hori. Antigenoen testek sintomak hasi diren egunaren inguruan detektatzen dute birusa.

Antigenoen proba horiei point of care deitzen zaie, pazientea dagoen lekuan eta unean egin ahal direlako. Test horien abantailen artean daude oso azkarrak direla (emaitza 15-20 minutuan), merkeak (5 euro inguru) eta PCRak baino errazagoak egiteko. Gainera, ez dute behar laborategi berezirik ezta inolako makinarik ere emaitza ikusi ahal izateko.

Proba horietan erabiltzen den lagina sudurretik hartzen da, baina beste garapen ildo bat da hartzeko deserosoa den lagin nasofaringeoen ordez listua erabiltzea.

Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroak ezarri du udazken eta negu honetako gripe garaian arnasbideetako infekzio-sintomak dituzten pazienteei SARS-CoV-2-aren testa eta gripearen testa egin behar zaizkiela. Gainera, hoberena litzateke plataforma berean egotea koronabirusaren eta gripearen antigenoen detekziorako testak. Modu horretan, lehen mailako arretan, larrialdi zerbitzuetan edo adineko egoitzetan erabili ahalko litzateke aldi berean bi gaixotasun horiek atzemateko modu oso azkarrean.

Diagnostiko mikrobiologikoko teknika azkarrak erabiltzeak onura dakarkio pazienteari, isolamendu neurriak eta osasun publikoko neurriak ahalik eta azkarren hartzeko aukera ematen baitu, eta horrek COVID-19aren kontrola hobetzen lagunduko du.]]>
<![CDATA[Berrinfekzioak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1978/006/002/2020-09-22/berrinfekzioak.htm Tue, 22 Sep 2020 00:00:00 +0200 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1978/006/002/2020-09-22/berrinfekzioak.htm
COVID-19an zer dakigu gertaera horri buruz? Nature aldizkarian argitaratu berri den artikulu batean horri buruzko hausnarketa egiten da. Berrinfekzioa benetakoa dela esateko, lehenengo infekzioaren eta bigarren infekzioaren (berrinfekzioa) birusen sekuentziazio genetikoa egin behar da, eta genetikoki ziurtatu birus andui ezberdinak direla, hau da, bien artean aldaketaren bat dagoela, nahiz eta txikia izan.

Klinikari dagokionez, aukera ezberdinak aurreikusten dira egoera bi horietan: hasierako infekzioa eta berrinfekzioa. Lehenengo aukera da hasierako infekzioa sintomaduna izatea, eta berrinfekzioa, klinikoki arinagoa edo asintomatikoa. Kasu honetan, gaixoaren hasierako sistema immunea modu egokiz aktibatu zen (antigorputz eta oroimen zelulak sortuz) eta, horren ondorioz, berrinfekzioa gertatu denean oroimen zelulak berehala aktibatzen dira, ahalik eta arinen birusa kontrolpean izateko.

Beste aukera bat da berrinfekzioan hasierako infekzioan baino sintoma larriagoak izatea. Batzuetan sistema immuneak huts egiten du, eta ez da ondo aktibatzen hasieran, eta, beraz, ez du antigorputz edo oroimen zelula nahikorik sortzen. Horren ondorioz, etorkizunean birusarekin berriro kontaktua izaterakoan, defentsa mekanismo nahikorik ez dagoenez, kalte handia egin dezake gorputzean. Gainera, posible da hasieran sortutako antigorputzak bigarren topaketa horretan birusaren kontra «borrokatu» baino gehiago lankidetzan aritzea, «antigorputzen menpeko indartzea» esaten zaion horretan. Gertaera hori ez da oso ohikoa, baina teorikoki gerta liteke.

Hausnarketa horretan ikertzaileek zehaztu dute birusa gainditu duen paziente batek antigorputzak dituela denbora jakin batean, eta antigorputz horiek infekzio-mailaren, garatutako sintomen larritasunaren eta kutsaduratik igaro den denboraren arabera aldatzen direla.

Beraz, ikerketa-taldeak zehaztu du posible dela gazteek, hasiera batean COVID-19ari hobeto aurre egin diezaioketenek, hilabete batzuk igaro ondoren berriz ere infekzioa pairatzea, eta sendotasun handiagoz, gainera.

Berrinfekzio baten susmoa dagoenean ezinbestekoa da test azkarrak egitea eta birusaren sekuentziazioa egitea. Oraingoz ezezaguna da berrinfektatuek zenbat birus kantitate kanporatzen duten, haiek ere izan daitezkeelako birusaren gordelekuak, eta modu eraginkorrean sakabanatu.

Berrinfekzioen arazoak txertoetan eragina izan dezake, eta gertaera horiei buruz gehiago ikasteak aukera emango lieke ikertzaileei txertoak hobeto garatzeko, azken finean erakutsiko bailuke immunitateari eusteko zein erantzun immune garrantzitsu diren; adibidez, antigorputzen maila jakin bat babesarekin korrelazioan badago, txertoen dosi gehigarrien estrategiak diseina daitezke.

Zorionez, oraingoz berrinfekzioen kasu gutxi atzeman dira, baina galdera ugari daude erantzuteko.]]>
<![CDATA[Txertoa bilatzeko lasterketa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1945/007/002/2020-07-26/txertoa_bilatzeko_lasterketa.htm Sun, 26 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1945/007/002/2020-07-26/txertoa_bilatzeko_lasterketa.htm
Azken asteetan hiru izan dira esperantza pixka bat erakutsi dutenak. Bata Europan ikertzen ari dira, Oxford Unibertsitatean, hain zuzen. Txinpantzearen birus bat erabiltzen ari dira bektore gisa. Bertan koronabirusaren DNA zati bat sartzen dute eta hori guztia gizakian injektatzean, immunitatea sortzeko ahalmena du, bai antigorputzak zein T zelulak.

Beste bat Txinan probatzen ari dira, eta Wuhaneko hainbat ikerketa zentrok hartzen dute parte. Honetan, gizakiaren adenobirus bat erabiltzen ari dira bektore gisa eta aurrekoan bezala koronabirusaren DNA zatia sartu ondoren immunitatea eragin du txertatutako pazienteetan.

Hirugarrena Estatu Batuetan ikertzen ari dira, ikerketa zentro ezberdinetan eta Moderna enpresarekin. Bertan, teknologia berri batekin jarraibide genetikoak dituzten RNA zatiak inokulatzen dituzte. Jarraibide horietatik abiatuta, erantzun immunitarioa aktibatzen duten birusaren proteinak sortzen ditu gorputzak. Kasu horretan, S proteina sortzen da, hots, koronabirusak giza zeluletan sartzeko erabiltzen duena. Horrekin ere ikusi dute txertatutako pertsonak immunitatea lortu dutela.

Aipatutako txerto hautagaiek pertsona gutxi batzuekin eta adin tarte batzuetan —batik bat 18 urtetatik 50 urtera bitartekoetan— egin dituzte probak. Sistema immunea adin tarte horretan indartsuagoa dago. Izatez, zenbat eta nagusiagoak izan, immunoseneszentzia egoera batean sartzen garelako, hau da, immunitate sistemaren pixkanakako narriadura gertatzen da.

Orain hautagai horiek hirugarren fase klinikoan sartu dira. Alegia, hainbat herrialdetako eta adin tarte diferenteetako milaka pertsonetan probatuko dira ikusteko ea sortutako immunitate hori eraginkorra den koronabirusarekin kutsatzen direnean pertsona horiek eta ez duen inolako albo-ondorio larririk sortzen gizaki horietan.

Baina inor ez dadila engainatu. Urte eta erdi edo bi urte baino lehen ez da txerto seguru eta eraginkorrik egongo. Hala ere, herritar askorentzat denbora hori luzea izan daiteke, baina benetan errekorra izango litzateke; egoera normal batean denbora hori zortzi eta hamar urte bitartekoa litzateke eta.

Gainera, txerto hori erabilgarria denean, herrialde guztiei eskainiko zaie ala baliabideak dituztenen eta ez dituztenen arteko banaketa egongo da? Txerto ekoizpen nahikoa egon beharko litzateke mundu osora ailegatzeko. Ikusi denez, koronabirusak ez du muga geografikorik ezagutzen eta osasun publiko globaleko arazo bat da; beraz, ikuspegi globala eta solidarioa izan beharko da.

Oraingoz, horren esperantzarekin, eta zain geratu behar gara, eta nahiz eta zutabe honen egilea oporretara joan, denok pentsatu behar duguna da koronabirusak ez duela oporrik hartzen; beraz, babes neurriak erabiltzen jarraitu behar dugu edonon eta noiznahi, birusaren transmisioa kontrolatzeko asmoarekin.]]>
<![CDATA[Transmisio komunitarioari beldurra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1963/007/001/2020-07-19/transmisio_komunitarioari_beldurra.htm Sun, 19 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1963/007/001/2020-07-19/transmisio_komunitarioari_beldurra.htm
Argi dagoena da kasu positibo horiek goraka doazela, eta birusa agerraldiek adierazten duten baino hedatuago dago.

Pandemiaren hasieran, Osasunaren Mundu Erakundeak lau egoera posible definitu zituen koronabirus berria transmititzeko. Lau egoera horietan, transmisio komunitarioa ere sartzen da, hau da, gaixotasunaren transmisio lokala, kasu inportatuengatik gertatzen ez dena, biztanleria bereko kideen artean gertatzen dena eta talde horiek loturarik ez dutenak lurraldean zehar. Definizio hori ikusita, Hego Euskal Herrian transmisio komunitarioa badagoela esan daiteke.

Berragertze horien segimendua da gaur egun hartu beharreko funtsezko neurria, azken finean birusaren kontrola ez galtzeko. Infekzio foku horietan kutsatuak egon omen daitezkeen pertsonak atzeman behar dira PCR test masiboak eginez. Baina jakinda birus horrek inkubazio-denboraldi luzea duela, noiz eta nola egin PCR horiek? Kutsatuta dagoen pertsona baten ukipen hurbilak aztertu beharko lirateke, eta lehenengo unean PCR testa egin, kasu positibo berriak garaiz detektatzeko helburuarekin. Ebidentzia zientifikoak dio, nahiz eta emaitza negatiboa izan, pertsona horiek berrogeialdian jarraitu beharko luketela hamalau egunetan. Berrogeialdi horren iraupena murrizteko, PCRa berriro egin liteke positibo kasuarekin azken kontaktua izan eta hamar egun igaro ondoren, eta emaitzaren arabera neurriak hartu. Hori ikusita, galdera da ea ukipen hurbil horiek berrogeialdian mantenduko diren bi astetan edo berriro errepikatuko zaizkien test masibo horiek pertsona horiei. Bi gauza horiek ez badira betetzen, ezinezkoa da esatea berragertzeak momentuz kontrolpean daudela.

Maskararen erabileraren behartzea ez da agintari batzuen kapritxozko neurri bat, birusaren hedapena eteteko neurria baizik. Aurreko zutabe batean aipatu nuen bezala, ebidentzia zientifikoak dio birusaren transmisioa %3raino jaisten dela erabiltzen denean, eta, maskara motaren arabera, baita %1era ere. Baina ezinbestekoa da erabilera hori egokia izatea eta denok erabiltzea, jarduera batzuetan kanporatzen diren arnas-tantak handiak izan daitezkeelako eta horrekin batera birus kantitatea ere bai (esate baterako, kirol ekintzetan).

Etengabeko zaintza eta erantzun azkarra funtsezkoak dira birusaren hedapena kontrolatu ahal izateko eta konfinamendu orokor gehiago saihesteko.

Osasunari dagokionez, zero arriskurik ez dago; beraz, babes-neurriekin batera saihestu behar dira birusaren hedapena errazten duten guneak: aireztapen gutxiko zonalde itxiak, leku jendetsuak eta distantzia fisikorik gabeko gertuko kontaktuak.

Egoera kezkagarria da, eta birusari errespetua izan behar diogu. Osasun publikoaren arloan, erantzukizuna partekatua eta guztiona da.]]>
<![CDATA[Jasan ondoko immunitatearen misterioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1964/011/001/2020-07-12/jasan_ondoko_immunitatearen_misterioa.htm Sun, 12 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Basaras Ibarzabal https://www.berria.eus/paperekoa/1964/011/001/2020-07-12/jasan_ondoko_immunitatearen_misterioa.htm
Edozein mikroorganismo, eta kasu honetan birusa, gure gorputzean sartzen denean, gure sistema immunea aktibatzen hasten da arrotza den horren kontra defentsa bat garatu ahal izateko. Erantzun immune horretan parte hartzen dute antigorputzen bidezko erantzunak eta erantzun immune zelularrak.

Antigorputz mota ezberdinak daude, eta horien barnean badaude neutralizanteak deituriko batzuk. Birusa zelulatik kanpo dagoenean, beste zelula batzuk infektatzeko asmoarekin, antigorputz mota horiek gai dira birusa blokeatzeko, indargabetuta utziz. SARS-CoV-2aren aurkako antigorputzak detektatzeak ez du zuzeneko babes-immunitaterik adierazten, eta oraindik ez da COVID-19a babesteko korrelaturik ezarri; hau da, ezezaguna da zenbat antigorputz-maila edo nolakoak izan behar diren babes hori lortzeko.

Antigorputzez gain, sistema immuneak badu erantzun immune zelularra deiturikoa ere. Horretan, T linfozitoek hartzen dute paper garrantzitsuena. Horien artean ere mota ezberdinetakoak daude, eta birusen kontra CD8 izenekoak funtsezkoak dira. Horiek gai dira, birusa zelula barnean erreplikatzen eta milioika kopia berdin sortzen ari denean, zelula horiek suntsitzeko. Horrela, zelula barnean dagoen guztia desegin egingo da, birusak barne.

Azken horiekin batera badaude ere beste T linfozito batzuk, CD4 izenekoak, eta horiek aktibatzean gai dira oroimen zelulak sortzeko, besteak beste. Horrela, pertsona batek, aldez aurretik izandako kutsadura baten ondoren, bere sistema immunea aktibatu bada oroimen zelulak garatuz, birus berarekin bigarren esposizio bat duenean zelula horiek oso azkar aktibatuko dira, sintomaren aldetik gaixotasuna askoz ere arinagoa izanik. Izatez, hau da benetan ikusten dena gaixotasun infekzioso askotan. Esate baterako, umeek askoz ere hotzeri gehiago dituzte helduek baino; zenbat eta helduagoak hainbat eta oroimen zelula gehiago ditugu eta.

Azkeneko asteetan erantzun immune zelularraren hainbat ikerketa argitaratu dira. Guztietan ohartarazten da T zelulen garrantziaz koronabirusaren infekzioa kontrolatu ahal izateko. Suediako Karolinska Institutuan egindako ikerketa batean ikusi dute sintoma arinak dituztenek edo asintomatikoak direnek, nahiz eta antigorputzik ez izan, oroimeneko T zelulak detektagarriak dituztela. Horrek esan nahi du antigorputzen testek detektaturikoak baino immunizatu gehiago daudela.

Gaur egun ez daude T zelula horiek laborategian detektatzeko proba errazak, baina immunoprebalentzia hori burutzea oso baliagarria litzateke, eta jadanik eginak dauden seroprebalentziaren azterketen gehigarria litzateke.

Azken finean, erantzun immune zelularrak kutsatutako zelulei eraso egiten die, birus-fabrikak suntsitzen ditu; antigorputzek, aldiz, birusak suntsitzen dituzte. Biak ezinbestekoak dira birusengatiko infekzioa kontrolatzeko.]]>