
Arantzazu Baztarrika: «85 urte geroago, baina tokatzen zitzaion lekura bueltatu da»
Miren Garate - Gipuzkoako Hitza
Etzi beteko dira 85 urte Jexux Izagirre hil zutenetik. Senideek jakin gabe, Derioko hilerrian egon dira haren hezurrak orain gutxi arte, beste familia baten panteoian. Ekarri dituzte jada Gabiriara. Izagirreren senidea da Arantzazu Baztarrika.

Astero, ordubete, buruko osasunaz
Miren Garate - Gipuzkoako Hitza
Ikasleen buruko osasuneko arazoak prebenitzeko, "espazio lagunkoiak" sortu dituzte Tolosako Inmakulada lanbide ikastolan. Ikasleek "espazio seguru bat" izan dute euren emozioez eta kezkez hitz egiteko; suizidioa, depresioa eta antsietatea landu dituzte. Atzo izan zuten topaketa.

«Garrantzitsua da nola sentitzen garen zaintzea»
Miren Garate - Gipuzkoako Hitza
Informazio eta eduki asko dago sarean, eta hori dena ondo kudeatzeko, txiki-txikitatik egin behar dela lanketa bat uste du Zalduegik; urduri edo triste sentitzea zerbaiten «pista» izan daitekeela azaldu du.

Gainezka egiteko azken tanta, gertu
Miren Garate - Gipuzkoako Hitza
EHNEk eta Enbak esan dute ekoizpen kostuen gorakadak lehendik ere larria zen egoera okertu baino ez duela egin. Egungo baldintzetan irautea «ezinezkoa» dela diote.

«Gutxieneko biztanle muga aldatzeko eskatzen dugu»
Miren Garate - Gipuzkoako Hitza
Asteotan, udal barrutiak erregulatzen dituen araua berrikusten ari dira Batzar Nagusietan. Angiozarren, Bergaran, galdeketa baten bidez, tokiko erakunde txiki izan nahi dutela berretsi dute. Mila Elortza da Angiozarko alkatea.
Besteen esku nahiago?
Miren Garate - Gipuzkoako Hitza
Energiaren eta lehengaien mendekotasunak dakarren ahulezia bistaratu du Ukrainako gerrak. Alabaina, beste arlo batzuetan ere antzekoa da egoera, nahiz eta badauden tokian tokiko burujabetza sustatzeko egitasmoak ere.
Euri asko badator, ibaiari begira
Miren Garate - Gipuzkoako Hitza
Uraren Euskal Agentziak aste honetan iragarri du uholdeak eragozteko hurrengo urteei begira zein proiektu dituen esku artean Gipuzkoan. Orain bi hilabeteko uholdeetan kalterik handienak izan zituen herrietako bat izan zen Mendaro, baina han egin beharreko lanik ez da agertzen.

«Aspergerra dugunok oso literalak izan ohi gara»
Miren Garate - Gipuzkoako Hitza
Ume-umetatik sentitu izan du Jaime Etxebestek «ezberdina» zela. «Entrenatuta» dagoela dio, baina bere partetik ere asko jarri behar izan duela gizartera egokitzeko. Jazarpena jasan zuen eskolan, eta depresio bat ere izan du.

«Euskara ez da ezkutatu behar turismoagatik; kontrakoa»
Miren Garate - Gipuzkoako Hitza
Orion, eremu publikoak okupatzen dituzten ostalari guztiek euskaraz jarri beharko dituzte euren menuak, arbeletako oharrak, prezioak eta gainerakoak. Aldaketa eragin du, lehen aldiz onartu baitu neurri hori terrazen ordenantzak. Jabier Zabaleta Orioko Udaleko euskara teknikaria da.

Bakardadea uxatzeko bultzada
Miren Garate - Gipuzkoako Hitza
Nahi gabeko bakardadean dauden adinekoei bideratutako programa bat jarri dute martxan Hernanin. Herrian zer aukera dauden azalduko diete, eta parte hartzeko laguntza ere emango zaie.