<![CDATA[Miren Manias | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 15 Aug 2020 12:02:50 +0200 hourly 1 <![CDATA[Miren Manias | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Borondatea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/023/002/2020-07-31/borondatea.htm Fri, 31 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1912/023/002/2020-07-31/borondatea.htm ation Cymru atariaren arabera, S4C kateak aniztasuna eta gizarteratzea bultzatzeko saila sortuko du. Lanpostuaren iragarkia hedabide publikoaren webean ikus daiteke. Ekimen horrekin, pantailaren aurrealdean zein atzealdean, Gales «modernoa» islatzeko «konpromisoa» hartu nahi dute. Hau da, jatorri, erlijio edo azal kolore desberdinetako kolektiboak ordezkatzen dituztela ziurtatu. Nola ez, S4Cren egitasmoa ez da naturalki iritsi. Baizik eta presio soziala jasan ondoren. Hain zuzen, erakundearen programa bat kritikatu du herri mugimendu batek, erabakiak hartzeko prozesuetan BAME kolektiboko lagun gehiago ez izateagatik.

Zer esan nahi du BAMEk? «Britainiar zuritzat» jotzen ez diren pertsonak Erresuma Batuko gutxiengo etnikoen kolektiboan sartzen ditu gobernuak. Hala, beltzei, asiarrei eta gainerako gutxiengo etnikoei «BAME jendea» deitzen diete. Azken talde horretan, besteak beste, arabiarrak, migratzaileak, asilo eskatzaileak, jatorri mistoa duten pertsonak, ijitoak eta «bestelako zuri» gisa (australiar edo europar zuria, adibidez) aurkezten direnak ere sartzen dituzte. 2011ko datuen arabera, kolektibo horrek Erresuma Batuko biztanleriaren ia %20 ordezkatzen du. Guztira, 7,6 milioi pertsonak. Bestalde, Leedsko Unibertsitateak egindako ikerketa batek dioenez, «BAME jendea» biztanleen herena izango dira 2051n.

S4C Galesko telebista 1982an sortu zen. ETBren urte berean, hain zuen. Hasieran, ordea, galesez eta ingelesez emititzen zen. Egun, berriz, gales hutsean dira haren ikus-entzunezko eduki guztiak. Justuki, ETBren alderantziz. Lehenbizi ETB izeneko euskarazko katea sortu zuen Jaurlaritzak, eta hiru urte geroago, gaztelaniazko ETB2. Esatari, aurkezle eta kolaboratzaile berriak ikusi eta entzun nahi dituztela esan du Owen Ewans S4Cko zuzendariak: «Erakunde publiko gisa, eredu izan behar dugu; gizarte inklusiborako aldaketa azkartzen lagundu, eta horretarako gizartearengandik entzun nahi dugu».

Imajinatzen duzue ETBk galdetuko baligu zer nahi dugun hark egitea, euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzen laguntzeko? Kanaldudek, esaterako, inkesta bat egin du; konfinamenduan eta ondotik, katearen edukiez ikusleek zer pentsatzen duten jakiteko. Finean, ia dena da borondate kontua.]]>
<![CDATA[Negargura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/027/002/2020-07-29/negargura.htm Wed, 29 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1878/027/002/2020-07-29/negargura.htm El club del tupper ETB2ko udako programa berrian parte hartu dute biek. Asteleheneko saioan agertu ziren aita eta alaba, la pasta de la muerte (heriotzaren pasta) izeneko platera prestatzen. Jarek aitaren sukaldari-laguntzaile lanak egin zituen. Gaztelerazko saioan, astero, hiru pertsona ospetsu lehiatzen dira. Haien etxeetan prestatutako platerak tuper batean gorde, eta parte hartzaileen artean partekatzen dituzte ondoren. Behin horiek dastatuta, iritziak trukatu eta irabazlea aukeratzen dute. Javi Sierra sukaldari profesionalak aurkezten du ETB2ko programa berria. Aurretik, Juego de cartas izeneko saioa aurkeztu zuen kate berean.

Ez nuen asteleheneko atal osoa ikusi. Lagun baten etxean geunden, telebista piztua zeukan eta tarte laburra ikusi nuen. Jarek eta Koikilik harreman berezia dute. Gertukoa. Ederra. Gozamena da aita-alabak hain ondo kozinatzen ikustea. Ez naiz ari, ordea, haiek lortutako emaitzari buruz. Baizik eta platera egiteko prozesuan elkar ulertzeko moduari buruz. Nahikoa dute begirada bat, besteak zer esan nahi duen edota zer sentitzen duen ulertzeko.

Esango nuke, haien arteko ohiko komunikazio hizkuntza euskara dela. Esaldi bat baino gehiago egin zituzten hizkuntza horretan. Naturaltasun osoz. Tamalez, neskatoari gaztelaniaz egitea eskatu zioten ETB2ko saioa egiteko. Jarek oso ondo egiten du gaztelaniaz. Beraz, alde horretatik ez zen arazo handirik izan. Baina kezkatzen nau eduki horrekin gure telebista publikoa hedatzen ari den hizkuntza eredua; baita bultzatzen duen hizkuntza ohitura ere. Hain zuzen, euskarari mesede gutxi egiten diona.

Pantaila txikiaren aurrean jarri zaitezte une batez, eta galde iezaiozue zuen buruari ea zer pentsatuko lukeen 8 urteko neska edo mutiko euskaldun batek Euskal Telebistan pasarte hori ikusiko balu. Zehatzago, zer pentsatu zuten Jareren lagunek astelehen gauean haien laguna ETB2 katean ikustean? Bada, hasteko, gaztelania beharrezko dutela telebistan agertu ahal izateko. Horrez gain, baliteke pentsatzea ere euskarak ez duela askorako balio familia giroan. Ez, behintzat, aitarekin sukaldean aritzeko. Zerrenda luze bat datorkit burura, baina hitz bakarrean laburtu nahi nuke herenegun ikusitakoa: negargura.]]>
<![CDATA[Plazandreak ez dira inportanteak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/025/002/2020-07-24/plazandreak_ez_dira_inportanteak.htm Fri, 24 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1881/025/002/2020-07-24/plazandreak_ez_dira_inportanteak.htm pilotaria hitza entzuten duzuenean? Emakumezkoa ala gizonezkoa? Hara! Emakumeek ere pilotan jokatzen al dute? Hau da, gizonezkoenak bezalako txapelketak izaten al dituzte? Ba, bai. Hain zuzen, hori sustatzeko eta ikusgarri egiteko estreinatu zuten ETB1eko Plazandreak programa, uztailaren 3an. Lehen atala ostiralean eman zuten arren, ostegunero ikus daiteke orain, 22:30ean. Gentzane Aldai pilotari eta saioko aurkezleetako bati egin zioten elkarrizketa BERRIAn. Haren esanetan, programa «ezinbestekoa» izango da emakumeen pilota sustatzeko.

ETBko udako programazioan iritsi da euskarazko saio berria. Egiaz, urtean ez emateko arrazoirik ez dut ikusten. Halere, ekimen positiboa denez, alde onari begiratuko diot. Kirol tartea, finean, pilota txapelketa bat da. Ezohikoa. Bederatzi jardunaldi daude, hamabi plazandre (Iparraldekorik ez), lau talde, lau kapitain (bi emakumezko eta bi gizonezko), hamabi tantoko partidak (hiru labur: banakako bi, eta binakako bat), eta astero puntu bat dute jokoan bi garaipen edo hiru lortzen dituen taldearentzat joango direnak. Pilotalekua, bestalde, telebistako plato bihurtu dute. Harmailetan, ordea, ez dago publikorik. Hori guztia dela eta, reality show formatua hartzen du tarte horrek. Baita partidetan ikusi ohi ez diren irudiak eta adierazpenak ikus-entzun daitezkeelako ere. Pilotarien bizipenak, sentimenduak eta partidak jokatu bitartean kapitainengandik jasotzen dituzten aholkuak, kasurako.

ETB1ek «sekulako» apustua egin duela adierazi zuen Aldaik, BERRIAn. Erreferente femeninoak sortzeko aukera «polita» baita. Ez zaio arrazoirik falta. Zinez, emakumeak pilotan ikustea gizonak ikustea baino gauza ederragoa da. Bereziki, binakako lehietan. Ados, hamabi tantora dira partidak gizonen aldean, ia erdia, baina horri fisikoki ere eutsi egin behar zaio. Bestalde, ez gaude ohituak telebistaz haien partidak ikustera, beraz, alde horretatik ere berritasuna da. Tamalez, Plazandreak ez da programa zaindua. Justu, kontrakoa: audio akats ugari daude, errealizazio eskasa, eszenaratze aukera mugatua eta hala moduzko gidoia du. Horietako batzuk postprodukzioan zuzendu zitezkeen. Baina ez. Emakumeen pilota zein euskarazko katearen audientzia ez dira inportanteak ETBrentzat.]]>
<![CDATA['Bideo dating'-etik ikasiz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/025/003/2020-07-22/bideo_dating_etik_ikasiz.htm Wed, 22 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1881/025/003/2020-07-22/bideo_dating_etik_ikasiz.htm
Bideo dating-a edo harreman intimoak Internetez izateko modua pantaila txikira hedatzen ari da. BBCren arabera, itxialdian sortutako fenomenoa da; nagusiki, tabernak itxita zeudelako, aurrez aurreko harremanak debekatu zituztelako, eta ezin zelako hiri batetik bestera bidaiatu. Hala, bideo deiak bizkor bihurtu ziren alternatiba. Dating.com atariak, kasurako, %82ko kontsumo gorakada izan zuen itxialdian. The Meet Groupek, berriz, %95eko igoera martxotik. Datuek diotenez, normaltasun berrian gurean geratuko da bideo dating-a.

Match atariak egin berri duen inkestaren arabera, AEBetako erabiltzaileen %69 bideo-txatak egiteko prest azaldu dira. Pandemia baino lehen, soilik %6k zeukan probatua. Bumble enpresak, bestalde, iaz jaurti zuen bideo dating aplikazioa, eta eragile nagusietako bat da egun. Dioenez, krisi honetan harreman intimoak izateko modu seguruena da. Horri erantsi bideo dating-arekin erabiltzaileek ez dutela telefono zenbakirik edota sare sozialetako informaziorik partekatu beharrik. Ez, behintzat, hasiera batean. Hinge aplikazioak, zehazki, Date from Home (harreman gunea etxetik) bideo-txata gehitu zuen apirilean. Helburua: COVID-19ak eragindako egoerara egokitzea.

Hori guztia zertara dator? Azpimarratzeko bideo dating-ean hainbat irakaspen daudela. Bat: telebista tradizionalaren sistemak ez du gehiago balio; bi: erabiltzaileak dauden lekura eraman behar da zerbitzua edo edukia; eta hiru: behingoz, digitalera salto egin behar du ETBk.]]>
<![CDATA[Arriskuak kate txikiagoetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1964/023/002/2020-07-17/arriskuak_kate_txikiagoetan.htm Fri, 17 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1964/023/002/2020-07-17/arriskuak_kate_txikiagoetan.htm En Jake: Elecciones 12J. Eusko Legebiltzarreko hauteskundetako emaitzak eta datorren legealdiko erronka nagusiak eztabaidatzeko asmoz. Besteak beste, izandako abstentzio altua, alderdien arteko itun posibleak, COVID-19ak eragindako kalte sozialak zein ekonomikoak eta eskuin muturreko alderdi politikoak Legebiltzarrean lortutako eserlekua edo bozgorailua. Lau emakume eta lau gizonezko gonbidatu zituzten platora, bakoitza ideologia politiko desberdinekoa. Albistegi berezia En Jake kate bereko goizeko tarte arrakastatsuaren jarraipena izan zen; ekoiztetxe berdinak ekoiztua, baita aurkezle berak gidatuta ere. PrimeTimeMedia (3Komaren eta Irusoinen bat egitetik sortua) eta Xabier Lapitz, hurrenez hurren.

Lantaldeak ez zuen asko deskantsatu asteazkenean. Audientzia datuek merezi izan zuten, halere. Goizeko saioak bost denboraldietako daturik onenetan bigarrena eskuratu zuen: %19,5eko ikusle kuota EAEn. Gaueko albistegiak, berriz, 56.000 ikusle eta prime time ordutegiko %9,9ko kuota bildu zituen. Zorionak!

Ez zait gehiegi gustatzen En Jake, ezta Lapitz ere. Biak ala biak LaSexta kateko Antonio Garcia Ferreras aurkezlearen eta haren Al rojo vivo saioaren kopiak iruditu zaizkit hasieratik. ETB2ko programa euskaraz egingo balute bederen. Hain zuzen, oraingoz, ETB1en halako albistegi berezirik egin ez dutela aipatu nahi nuke. Zergatik? Euskaldunok ez dugu halako programarik merezi? Gutxienez zerbitzu bera egon behar luke euskarazko katean.

Askotan pentsatu ohi dut ETB eta TVE artean antzekotasunak daudela haien kate handiak eta txikiagoak zaintzeko orduan. ETB2 eta La1, eta ETB1 eta La2, hurrenez hurren. Beharbada jakingo duzue La2Noticias bertan behera utzi dutela 2021eko urtarrila arte. Osasun arrazoiak argudiatu ditu TVEk. Bertako langile talde batek, aldiz, albistegia segurtasun neurriekin egiteko nahikoa baliabide daudela salatu du. Ez da saioaren lehendabiziko etenaldia; izan ere, iazko abuztuan emisioak eten zituzten «langile faltagatik». Tira, ez dakit La2eko albistegi kuttuna noizbait itzuliko den, eta halako erabakiek kate txikiagoetan izan dezaketen arriskuen beldur naiz. Ez ahaztu berriki agur esan diegula ETB1eko Gure kasa eta Ahoz aho saio kuttunei.]]>
<![CDATA[Kontraprogramazioa hauteskunde gauean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2020-07-15/kontraprogramazioa_hauteskunde_gauean.htm Wed, 15 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2020-07-15/kontraprogramazioa_hauteskunde_gauean.htm Gaur egun eta ETB2ko Teleberri dira ikusle leial gehien biltzen dituzten zuzeneko saioak. Gaztelerazko katearen kasuan, horrez gain, En Jake eta QMC saioak azpimarratu litezke; %10eko eta %7ko batez besteko kuotarekin, hurrenez hurren. Euskarazkoan, aldiz, Egun on Euskadi eta Eztabaidan; %1eko eta %1,5eko kuotaren bueltan.

Hori horrela, hauteskunde garaian, informazioaren aldeko apustu are handiagoa egiten dute telebista kateek. Eusko Legebiltzarreko bozetan halaxe egin du EITBk. Hori bai, euskarazko eta gaztelaniazko kateak desberdin tratatu ditu. Euskaraz informatzeko eta eztabaidatzeko programazioa txikiagoa izan da. Adibidez, hauteskunde debatearen aurretik eta ondotik, adituen mahaia jarri zuten ETB2n; ETB1en, aldiz, ez zen egon. Horri erantsi gaztelaniazko saioa uztailaren 7an egin zutela, eta euskarazkoa, berriz, bost egun lehenago: uztailaren 2an. Proba gisa? Total, 8.000 ikusle eta %1,5eko ikusle kuota bildu(ko) zituen euskarazkoak.

Igande gauean, sekulako datuak eskuratu zituen ETB2k. Xabier Garcia Ramsden, Africa Baeta eta Juan Carlos Etxeberria kazetariek gidatutako programa bereziak, zehazki, ia %26ko ikusle kuota izan zuen EAEn. ETB1ekoak, berriz, %2,7koa; Yerai Diazek, Xabier Usabiagak eta Iban Garatek gidatuta. Hau tristura. Halere, zuzenekoen indarrari eman nahi nioke atentzioa gaurko Ekografian. ETB bidez jarraitu bazenuten hauteskunde gaua, konturatuko zineten nola EH Bilduko lehendakarigai Maddalen Iriarte bat-batean moztu zuten Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidentea sartzeko. Iriartek minutu bat eskas egin zuen hitza hartuta, eta azpimarratu behar da Ortuzar ez dela ezta EAJko lehendakarigaia ere. Horri erantsi EH Bilduk 20.000 boto irabazi eta EAJk 48.000 galdu dituela hauteskunde hauetan. Telebista publikoaren kontraprogramazio estrategia garbia izan zen. Lotsarik gabe egina. Euskal audientziarekiko begirune falta ahaztu gabe. Ezer aldatzeko asmorik?]]>
<![CDATA[Zer eskatu lehendakariari?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/001/2020-07-10/zer_eskatu_lehendakariari.htm Fri, 10 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/001/2020-07-10/zer_eskatu_lehendakariari.htm
Kontsumoak, aldiz, gora egin du modu esponentzialean itxialdian. Euskal Hedabideen Behategiaren arabera, egunkariek eutsi egin zioten irakurle kopuruari, horietako batzuek ohi baino ale batzuk gehiago ere saldu zituzten. Telebista eta irrati kontsumoak sabaia jo zuten, eta atari digitalen trafikoak inoizko daturik onenak islatu zituen martxoan. Guztira, otsailean baino 400.000 irakurle edota ikusle gehiago jaso zituzten aztertutako hedabideek. Bestela esanda, %40ko hazkundea hilabete bakar batean.

Telebistari dagokionez, itxialdiak eragina izan du programazioan ere. Nagusiki, euskarazko edukietan. Hainbat saio, film eta telesail eten zituzten. Beste batzuk, berriz, etxetik ekoizten jarraitu zuten. ETB1eko Gure kasa, Go!azen eta Ur handitan saioak horren isla dira. Kasurik okerrenetan, tarte merkeago batez ordezkatu zituzten: Ahoz aho ordezkatzera etorri zen Berben lapikoa. Hamaika telebistak, bestalde, lehendik zuen eskaintzari eutsi eta tarte berriak sortu zituen itxialdira egokituz: Pandoraren kutxa, Eskatzea libre, Etxeko Sessions eta Errezeta beganoak. Hain justu, aurrekontu askoz ere handiagoarekin, gure telebista publikoak egindakoaren kontrakoa: gaztelerazko katea lehenetsi baitu.

Euskarazko hedabideen egoera kritikoaren aurrean, ordea, eztabaida politiko eta publiko falta dago. Baita laguntza programa espezifikoen hutsunea ere. Gutxienez, beste sektore batzuekin alderatuz: autogintza, etxetresnak... Horregatik, hurrengo lehendakariari eskatuko nioke euskal telebista publikoarekiko konpromisoa eta horren erreforma erdigunera ekar dezala.]]>
<![CDATA['Wasp Network']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/027/002/2020-07-08/wasp_network.htm Wed, 08 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1876/027/002/2020-07-08/wasp_network.htm Streaming plataforma batean. Nagusiki, denbora faltagatik. Dokumental laburrak eta fikziozko telesailak izan dira azken hilabeteetan gehien ikusitako ikus-entzunezko edukiak. Guztiak ere, ingelesez. Ez hala nahi izateagatik, baizik eta euskarazko eskaintza berria gero eta murritzagoa delako. Wasp Network (liztor sarea) izan da asteburuan ikusitako pelikula. Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zuten iaz. Ez zituen kritika oso onak bildu. Ekainaren 19an Netflixera iritsi zen, eta dezente promozionatzen aritu dira. Kostata, bi ordu atera nituen.

Olivier Assayas Parisko ekintzaile komunistak zuzendutako lana da. Horrez gain, gidoigile eta zinema kritikari ospetsua ere bada Assayas. Wasp Network filmak Kubako espioitza sare baten benetako istorioa kontatzen du. 90eko hamarkadaren hasieran, Sobietar Batasuna desegin ostean, Fidel Castroren kontrako kubatar askok Miamira (AEB) alde egin zuten. Hegazkin pilotuak izan ziren gehienak. Bizitza berri bat hasteaz gain, horietako batzuek Kuban eraso terroristak egiteko erakunde bat sortu zuten. Hain zuzen, Sobietar Batasunaren babes politikorik eta ekonomikorik gabe, Castroren gobernua laster eroriko zela zabaldu zen. Kuba, ordea, ez zen geldirik geratu, eta espioi talde bat bidali zuen Miamira: Wasp Network izenekoa.

Edgar Ramirez, Penelope Cruz, Wagner Moura, Gael Garcia Bernal, Ana de Armas eta Leonardo Sbaraglia aktoreak dira filmaren protagonista nagusiak. Guztiek hitz egiten dute gaztelaniaz, baina, bakoitzaren jatorria desberdina denez —argentinarra, brasildarra, espainiarra, mexikarra eta venezuelarra, tartean—, doinu nahasketa izugarria da kubatarrez hitz egiten dutenean. Ziurrenez, Latinoamerikako lagunek nik baino hobeto sumatuko dute ezaugarri hori. Une askotan, zaila egin zitzaidan pertsonaiak kokatzea. Bestalde, gidoi aldetik ere nahasia da. Ondo josi gabeko jauzi gehiegi egiten dira istorioan, aurrera zein atzera. Horregatik, sorpresaz iristen diren gidoi birak nekez ulertzen dira oinetakoak sartzeko tresnarik gabe.

Aldizkako jokoz kanpo horiek salbu, baina, produktu entretenigarria da Wasp Network. Jarrera politikoari dagokionez, hori bai, distantzia sumatu dut. Hau da, Assayasek ez du alde bat ala bestea aukeratzen. Lastima.]]>
<![CDATA[«Libreago»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/027/002/2020-07-03/libreago.htm Fri, 03 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1875/027/002/2020-07-03/libreago.htm Caramelo. Herenegun estreinatu zuten #0 katean, 22:00etan. Movistar+ telebista kateak esan duenez, saio berezia izan zen, gay eta lesbianen harrotasun egunaren harira, eta programak irailetik aurrera izango du segida. Aurkezlea kate berean ikusi genuen aurretik, besteak beste, Las que faltaban izeneko late night-ean. Emakumeek sortutako, gidatutako eta aurkeztutako umorezko tarte ausarta. Igande gauetan ematen zuten; tamalez, hilabete gutxi batzuk iraun zuen. Caramelok kolaboratzaile lanak egiten zituen, kalean landutako bideoak platoan aurkezten. Oihartzun eta arrakasta izugarria bereganatu zuen sare sozialetan. Fenomeno horrek eta haren talentuak programa propioa bermatu zioten.

Aurreko saioa programaziotik kendu baino lehen adierazi zion Movistar+-ek Caramelori harentzat tarte berria egingo zutela. Audientzia katearen gainera bota baino lehen, halaxe helarazi zuten ere sare sozialen bitartez. Haren itzulera ikusteko egunak kontatzen aritu gara jarraitzaileok, koronabirusaren krisia baino lehen eman behar baitzuten Carameloren programa.

Lehen atalak 49 minutu inguru iraun zuen, eta Caramelo markari lotuta aurretik ikusi dugunaren ildo berari jarraitzen dio. Bera da protagonista nagusia. Estudioko platoa kalearekin ordezkatu dute. «Libreago» sentitzen baita kalean grabatzen. Hain zuzen, Madrilgo parke batean jarri dizkiote mahaia eta gonbidatuaren eserlekua. Caramelok, ordea, ez du saio osoa bertan egiten. Mikrofonoa eskuan eta kamerariaren laguntzaz, bere etxe inguruko tokiak, tabernak eta ezagunak grabatzen ditu.

Jende arrunta eta ezaguna nahasten ditu bere programa berrian. Kasurako, Jose Manuel Parada espainiar telebista aurkezlea izan zen haren sofan. Hortik Madrilgo Chueca auzora salto egin zuen, gay eta lesbianen harrotasun eguneko pregoilari «ez-ofizial» gisa aritzeko. Azpimarratuko nuke Caramelok helarazten duen askatasun sentimendua programa egitean. Ordainezina baita. Baina sare sozialetako arrakastarekin alderatuta, zalantza daukat pantaila txikian hainbeste begi bilduko dituen irailetik aurrera. Pilula formatuko kontsumo kutsua hartzen diot haren programa berriari.]]>
<![CDATA[Manipulatu nazakete?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/025/002/2020-07-01/manipulatu_nazakete.htm Wed, 01 Jul 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1878/025/002/2020-07-01/manipulatu_nazakete.htm Faktoria-n, Euskadi Irratian. Eusko Legebiltzarreko hauteskunde kanpainei begira jarri zituzten tertuliakideak. Esan zutenez, kanpaina dezente daramatzagu astegunetako ekitaldi txikiekin. Deigarri da, adibidez, eguerdietako ekitaldien irudiak publikorik gabe ematea telebistan. Jende asko balego, irudi hori sartuko lukete. Tertuliakideen ustez, COVID-19ak jendearekin harremana lantzeko oztopoa jarri die alderdiei. Halere, jada ez da ekitaldi masiborik egiten, beharbada jendeak ere interesa galdu duelako. Tertuliakideek uste dute jendeak ez duela sumatuko ekitaldi handien hutsunea.

Kanpaina politikoen helburuetako bat etxekoa ez dena ekartzea da. Eta ekitaldi handien antolakuntzak —kiroldegietako mitinak gogoan— komunitatearen indarra erakusteko aukera ematen zuen. Horiek ahuldu direnetik, alderdien estrategia izan da hedabideen zirrikitu guztiak aprobetxatzea. Ahalik eta estrategia arinenak eta eraginkorrenak asmatzea, alegia. Ildo horretan, kanpainen funtzioa baino gehiago euskarriak ari dira nabarmen aldatzen. Lehen baino ekitaldi gehiago egiten dira telebistari begira, baina streaming plataformak, Internet eta sare sozialak ere asko erabiltzen dira. Azken urteetako hainbat hauteskundetan ikus daiteke nola alderdiak beren tokia bilatu nahian ibili diren. Tartean, sareek ematen dituzten aukerak aztertuz, kanpainen funtzioa betetzeko.

Desinteresa da alderdi politikoen kezkarik handiena. Areago, badago joera bat non kanpaina hasi bezain pronto kazetariek esan duten botoa emateko eguna besterik ez dela falta. Orain dela zazpi urte, benetako eragina lortzeko, sare sozialetan egotea ezinbestekoa zen alderdientzat. Egun, ordea, horren efektua klasiko bihurtu den irudipena dago. Kanpaina eraginkorra lortzeko hurrengo tresna edo teknologia nork asmatuko zain. Diotenez, sare sozialen erabilera agortu samar dago.

Asteburuan ikusi nuen The great hack dokumentala. Karim Amer eta Jehane Noujamin zinemagileek zuzendutakoa. Facebook eta Cambridge Analytica erakundeen eskandalua kontatzen du: sare sozialeko erabiltzaileen datuak erabili zituzten Donald Trump eta brexit-aren kanpaina arrakastatsuak diseinatzeko. Ezer ez da dirudiena. Eta bai: manipulatzen gaituzte.]]>
<![CDATA['Barre librea']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/035/003/2020-06-26/barre_librea.htm Fri, 26 Jun 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1879/035/003/2020-06-26/barre_librea.htm Barre librea saioaren zale amorratua. Hau da, ez naiz ostegunero pantaila txikiaren aurrean jartzen den horietakoa, 22:30ean. Izatez, euskarazko tartearen pilula txikiak kontsumitzekoa naiz gehiago. Sare sozialen bitartez iristen zaizkidanak, hain zuzen ere. Facebook eta Twitter plataformetan oihartzun handien jasotzen dutenak, alegia. Kate bereko Berben lapikoa programarekin antzekoa gertatzen zait. Ez ditut saio osoak ikusten, baizik eta interesatzen zaizkidan lagunen elkarrizketak. Esango nuke bi saioak direla edozein publikori zuzendutakoak; izan ere, adin tarte eta lan esparru desberdinetako gonbidatuak ekartzen dituzte platora. Umorezko bakarrizketak egiten trebatzeko batean, eta bestean, aldiz, haien ezagutza audientziari helarazteko. Bestalde, egungo ikus-entzunezko kontsumo ohiturak kontuan hartuta, zaila da ikusle fidelak izatea, eta saio horiek biak pilulen bidez kontsumitzeko aproposak dira. Areago, ETBko Nahieran zerbitzu gogaikarria erabiltzeko beharrik gabe. Zorionez, pieza interesgarrienak haien webguneetan bilduta daude.

Barre librea-ren lehendabiziko denboraldiaren azken saioa eman zuten atzo. Xabier Euzkitze, Maitena Salinas, Mikel Elizegi eta Kepa Errasti gonbidatuekin. Ikusle fidelak triste samar jarriko direla imajinatzen dut. ETB1eko azken audientzia datuekin alderatuta —%1eko ikusle kuotara nekez iritsi da—, tarte honek nahiko ondo funtzionatu du: %2,4ren bueltan ibili da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Orain arte egindako ibilbidean, saiotik saiora egon den hobekuntza orokorraz gain, emakumeen presentzia indartsua azpimarratuko nuke. Bai kameraren aurreko lanean, baita kameraren atzekoan ere. Aurkezpenean, performancean, gidoian, ekoizpenean, zuzendaritzan, erredakzioan, teknikan eta errealizazioan. Horri esker, produktuan izan da eraginik, eta ikusleriak —kontzienteki ala ez— ikuspegi eta erreferentzia horiek barneratu egin ditu. Zinez, emakumeei emandako garrantzia, edukian zein eszenaratzean, eskertzekoa izan da.

Hemendik aurrera, zer? Sare sozialetan iragarri dutenez, Barre librea-ren lehen denboraldia amaitu da. Beraz, bigarrena egongo den esperantzarekin geratuko gara. Osteguneko ikusle fidelak ez ezik, haragokoak ere kontuan hartuko dituztelakoan.]]>
<![CDATA[Komunitatea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/027/003/2020-06-24/komunitatea.htm Wed, 24 Jun 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1879/027/003/2020-06-24/komunitatea.htm
Kanal desberdinak komunitatearen zerbitzura jartzea du xede Goienak. Internet (Goiena.eus), telebista, irratia (Arrasate Irratia) eta papera (Goiena aldizkaria eta Puntua —Debagoieneko astekaria—), hain zuzen. Publizitatea, diseinua, komunikazio kanpainak, ekitaldien antolaketa eta bideo zerbitzuak ere eskaintzen dituzte. Goiena kooperatiba bat da, eta, ondorioz, langileak dira enpresaren jabeak. Errealitate horrek, neurri handi batean, lana mimoz egitea bultzatzen du. Produktua ez ezik, emaitzak ere axola dizulako, eta zure egitea dakar. Komunitatea zerbitzatzea eta indartzea, kasurako.

Albistegiak, magazinak, kirolak, lehiaketak, elkarrizketa saioak, gazteentzako programak, erreportajeak, kultura zein musika tarteak, umorezkoak... askotarikoa da Goiena Telebistaren programazioa. Hasieratik izan da horrelakoa, eduki aldetik esango nuke ez dutela asko aldatu hogei urtetan. Eta zertarako aldatu ondo funtzionatzen badu? Teknologiaren eta bertako langileen laguntzarekin, hobetu dute teknika, eta, dudarik gabe, saio askoz landuagoak ekoizten dituzte orain. ETBren maila berean.

Tokiko telebista horrek asmatu du bere komunitatetik gertu egoten, interesatzen zaizkion edukiak eskainiz. Are gehiago, nahieran kontsumitzeko aukeraz. Komunitateak, ondorioz, modu berean erantzun du, eta bere egin du Debagoieneko telebista proiektua. Adibide zehatz bat jartzeko, jende andana dago Goiena telebista ikusten duena euskaraz jakin gabe. Pantaila txikian ikusten duen edukia bere inguru geografikotik oso hurbil sentitzen duelako. Ez besterik.]]>
<![CDATA[Fikzioa zelairatzen denean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/027/002/2020-06-19/fikzioa_zelairatzen_denean.htm Fri, 19 Jun 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1876/027/002/2020-06-19/fikzioa_zelairatzen_denean.htm
Orain dela hilabete eskas ikusi nuen Union Berlin eta Bayern Munich taldeen arteko norgehiagoka. Konfinamendu garai betean, maiatzaren 17an, 18:00etan. Jakina, ordainpeko telebista baliatu nuen horretarako: Movistar. Entretenimendua ez ezik, futbola negozio handia ere bada. Ateak itxita jokatu zuten, harmaila hutsekin eta ezohiko gol ospakizunekin. Giro benetan arraroa sumatu nuen etxeko egongelatik. Oro har, publizitate gutxi antzeman nuen.

Martxoaren 10ean izan zen Espainiako ligaren azken partida. Realaren eta Eibarren artean. Geroztik, ez dut besterik ikusi iragan igandera arte. Real Madril eta Eibar taldeen artekoa izan zen. 19:30ean. Hori ere ordainpeko telebistaz. Alemanian bezala, ateak itxita zeuden, zaleen oihurik gabe. Haien lekuan, hori bai, publizitate ugari zegoen. Bereziki, turismoari lotutakoa. Gazteleraz zein ingelesez. Katalanez, euskaraz edota galizieraz, ordea, batere ez. Deigarria behintzat bada, izan ere, barne turismoa sustatzeko garaian gaudela esango nuke.

Asteazken gauean, azkenik, Manchester City eta Arsenal arteko jokoa begiratu nuen. Futbol zelaiaren ateak itxita zeuden. Kasu honetan, ordea, fikziozko audioa (txaloak, giroa, oihuak...) eta esataria, edo soilik esataria entzuteko aukera eskaintzen zuen ordainpeko telebistak. Lehendabizi, audioarekin jarri nuen; baina hain zen gezurrezkoa pantailaren aurrekoa, guztiz kentzea erabaki nuela. Hau da, nork du audioaren kontrola? Zergatik entzun zitezkeen txalo zein ospakizun gehiago une batean eta ez bestean? Publizitateari dagokionez, bestalde, ohiko publizitatea (turismorik ez) eta ohiko lekuan ikusi nuen. Harmailetan fikziozko audientzia marraztu zuten.

Italiakoa (Calcio) datorren astean itzuliko da, eta partida guztiak ateak itxita jokatu dituzte. Ikusi beharko da, baina kirolean fikzioa da normaltasun berria.]]>
<![CDATA[Euskara eta andreak ardatz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/027/002/2020-06-17/euskara_eta_andreak_ardatz.htm Wed, 17 Jun 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1876/027/002/2020-06-17/euskara_eta_andreak_ardatz.htm streaming plataformak erabiltzen ditut fikzioa kontsumitzeko. Horietako batzuk ordainpekoak dira, eta beste batzuk doakoak. Netflix, Filmin eta Movistar, alde batetik; eta irekian ikus daitezkeen telebista kateen nahierako zerbitzuak, bestetik. Imajinatzen dut zuetako askok, jada, gauza bera egingo duzuela. Horregatik, euskarazko ikus-entzunezkoak biltzen dituen streaming plataforma baten beharrean gaudela esango nuke.

Maddi Castro zinemagilearen Pikuak euskarazko websaila ikusteko gogoa piztu zitzaidan astelehenean. Igande gauerdian estreinatu zuen EITBk bere webgunean. Interneteko bilatzailean Pikuak sartu nuen, eta, nire harridurarako, EITBren Serie digitalak atalera heldu nintzen. Noiztik dago hori martxan? Zenbatek duzue atal horren berri? Zehatzago: zenbat sustatu dute tresna gure irratietan, euskal prentsan, sare sozialetan edota ETBn bertan? Euskarazko lau lan daude: Gutuberrak, Puntu koma, Kartzela eta Pikuak.

«Ez dakit loraldi bat den, baina denok kontsumitzen ditugu telesail pila bat, eta ari gara ikusten imajinatzen ez genituen rolak edo pertsonaiak, eta Pikuak-ek badu hori», adierazi du berriki Castrok ETB1eko Berben lapikoa-n. Hiru emakume gazte dira websail horren protagonistak (Miren Nogales, Ainhoa Artetxe eta Amaia Ruiz de Galarreta), eta haien helburuak edo ametsak lortzeko borroka kontatzen du. Pisukideak dira, eta elkar oso ondo osatzen dute. Hau da, bataren gabeziak besteak betetzen ditu. Pertsonaiak sortzeko orduan, estereotipoetara jo dute. Bata lesbiana da, bigarrena belarzalea, eta hirugarrena ingurune urbanoko hipsterra. Bestela esanda, pertsonaiak oso garaikoak dira; izan ere, errealitatetik gertu daude.

Gustura ikusi ditut lehendabiziko hiru atalak —hamar minutu ingurukoa bakoitza—, eta lantaldea eta bultzatzaileak zoriondu nahi nituzke emaitzagatik. Baita euskara eta emakumeak ardatz izan dituztelako ere.]]>
<![CDATA[Keinu telebista]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/001/2020-06-12/keinu_telebista.htm Fri, 12 Jun 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/001/2020-06-12/keinu_telebista.htm
Gor-mutuekin hitz egiteko eta elkar ulertzeko erabiltzen da keinu hizkuntza. Soinua erabili beharrean, eskuekin eta gorputzarekin egindako mugimenduen komunikazioa da, alegia. Hego Euskal Herriko gor-mutuek Espainiako keinu hizkuntza erabiltzen dute, zenbait aldaerarekin. Hitz eta mugimendu batzuk desberdinak dira, eta elkarren arteko ulergarritasuna lortzen bada ere, %10-%30 aldatzen da gurean. Espainiako 27/2007 legeak aldaerak aitortzen ditu, eta Katalunian eta Valentzian keinu hizkuntza propioak dituzte. Areago, Generalitateak berariaz aitortzen du Kataluniako keinu hizkuntza autonomia estatutuan.

Euskara bezala, hizkuntza gutxitua da keinu hizkuntza. Euskal Gorrak elkartearen arabera, 4.000 gor-mutu daude EAEn, eta beste 50.000 lagun inguruk entzumen urritasuna dute. Krisi honetan, euskal hiztunekin gertatu den bezala, gor-mutuen hizkuntza eskubideak are gehiago urratu direla salatu dute hainbat elkartek. Informazioa lortzeko zein osasun arreta jasotzeko oztopo ugari izan dituzte, besteak beste. Diotenez, sistema ez da kolektibo horren behar komunikatiboetara egokitu. Adibide zehatz bat: itxialdian, baliabide teknologikoen faltan, gor-mutu askok komunikazio osoa galdu dute.

Euskal gorren irisgarritasun informatiboa bermatzeko, 2014an Zeinu.tv sortu zuen Euskal Gorrak elkarteak. Internet bidezko keinu telebista da. Aktualitateko gaiak lantzen dituzte, kirolari, kultura eta aisiari, eta gor-mutuen komunitateari arreta berezia eskainiz. Webgunea euskaraz eta gazteleraz dago, eta egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren eta EITBren laguntza jaso du. Egiatan, ETBko Nahieran zerbitzua baino hobea da.]]>
<![CDATA[Ze nezesidade!]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/002/2020-06-10/ze_nezesidade.htm Wed, 10 Jun 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/002/2020-06-10/ze_nezesidade.htm Teleberri piztu nuen. Hamalau kutsatu berri daude, Osakidetza «alerta» egoeran, eta murriztu egin dituzte bisitak Basurtun. Zaila egin zitzaidan ulertzea, bizi dugun egoera larrian, gaztelerazko kate publikoak landutako gaien zerrenda, horien ordena eta bakoitzari eskainitako denbora. Bereziki izenburuetan, non ikuslearen arreta handiena den.

Agerraldiekin zabaldu zuten. Bakartu egin dituzte kutsatutakoak, eta agerraldien jatorriak aztertzen ari dira. Hori guztia Hego Euskal Herriko konfinamendua arintzeko hirugarren fasearen estreinaldian gertatu zen. Hain justu, albistegiko izenburuen bigarren gaia izan zen; bigarren minutuan, hiru hilabeteren ondoren, senideen elkar aurkitzeen irudiekin. Kalean hartutako irudietatik taberna barnera salto egin zuten. Izan ere, barran jesarri eta zerbait hartzeko baimena dago astelehenetik. Aurkezlearen arabera, hainbat ohitura berreskuratuko ditugu, baina egoera ez da berdina izango esparru askotan. Horregatik, astean, zenbait sektoreri begira jarriko dira, hainbat adituren laguntzaz.

Hirugarren izenburua Ignacio Ellakuria jesuitaren hilketaren gaineko epaiketa izan zen. Laugarrena, Juan Carlos Borboikoaren ustezko ustelkeria. Madriletik Kataluniara jauzi egin zuen Teleberri-k, mossoen buru izandakoari fiskaltzak egindako hamar urteko zigor eskaerara. Azkenik, AEBetara, George Floyden hil kaperara. Poliziaren jarduera berraztertzeko legea proposatu du Alderdi Demokratak.

Bost minuturen ondoren, Donostiako auzia ekarri zuten izenburuetara. Zubieta kalekoak etxera itzuli direla azpimarratzeko. «Metroko lanak etenda daude eta, gutxienez, horrela jarraituko dute hilabetez». Guztira, 13 segundo eskaini zizkioten, etxetik alde egin behar izan zuten lagunen egoeraz ezer esan gabe. Azkenik, kulturari erreparatu zioten, Donostiako Viktoria Eugenia antzokia berriro zabalduko duten bi ikuskizunak aipatuz. Horri, 29 segundo.

Kirol izenburuekin albistegiaren 8. minutura iritsi ginen. Ba, 13. minutuan, Juan Carlos Borboikoari heldu zioten: 13:11tik 15:57ra, eta 17:15era bitartean, gero, haren seme Felipe Borboikoaren eguneko ekintzei. Guztira, lau minutu. Ze nezesidade!]]>
<![CDATA[Ikerketaren garaia?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/027/002/2020-06-05/ikerketaren_garaia.htm Fri, 05 Jun 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1875/027/002/2020-06-05/ikerketaren_garaia.htm Ur handitan saioak astearteko atalean.

Behar dugun txerto hori azalduko al da? Badirudi baietz, baina ez «behar edo nahi dugun bazain azkar». Hala uste du Izaro Kortazar neurologo eta Bioarabako ikerlariak. Zientziaren munduko adituei entzun dizkien epeak «urte eta erdi ingurukoak» dira. Sektorean hesi asko dago haren ustez, bereziki denborari lotutakoak, eta asko borrokatu behar da. Ikerlarien lan baldintzak hobetu daitezkeela dio Eneko Axpe NASAko eta Stanford Unibertsitateko ikerlariak. Doktore tesia egiten dabiltzan euskal ikerlariek, kasurako, «mila eurotik beherako» soldata dute.

Javier Aizpurua ikerketa irakaslearen ustez, zientzia ederra da. Alde batetik, «egiatik gertuago» jartzen gaituelako. Eta, bestetik, gure naturaren «esentzia» ulertzen laguntzen gaituelako. «Hori baino edertasun handiagorik ez da existitzen». Baina zientziaren gaineko «ikuspegi miopea» hedatua dago gizartean. Pedro Miguel Etxenike DIPCeko lehendakariak dioenez, jende asko dago galdezka zergatik zientziara bideratutako dirutzaren ostean ez den txertorik orain. Naturari edo ikerketari «ezin zaio eskatu abiadura handiagoan joatea». Ikuspegi horrek zientziari kalte handia egiten dio.

Zientzian inbertitu gabe, etorkizun kaskarra ikusten dute adituek. Argi dute ikerketari askotan ematen ez zaion garrantzia jartzeko balio izan duela pandemiak. Baina etorkizunean bere funtzioa aldatuko al da? Ziurgabetasun egoera bat bizi dugu, eta funtsezkoa izango da zientzialariak alboan izatea egoera berri horri aurre egiteko. Krisien aurrean erantzunak izateko, alegia. Irakaspen hori, esango nuke, telebistaren esparrura ere ekar daitekeela. Hori bai, baldin eta agintariek erabakitzen badute.]]>
<![CDATA[Txikitasunaren handitasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/027/002/2020-06-03/txikitasunaren_handitasuna.htm Wed, 03 Jun 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1879/027/002/2020-06-03/txikitasunaren_handitasuna.htm Berben lapikoa bisitatu, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen.

Ez zuen oso urrutira joan beharrik izan; hain justu ere, euskarazko saio berria kultur garaikidearen nazioarteko gunean egiten dute. «Saiatzen naiz espazio berezi bat izaten, liburu aukeraketa berezia eginez». Tabakaleran egoteak liburu dendaren izaera baldintzatzen duela dio Garciak, eta horregatik, arteari, zinemari, argazkilaritzari... pisu handiagoa ematen die. Eta aldi berean eleberriak, poesia, saiakera feminista eta politikoa aurki daitezke Tobacco Daysen.

Espazioaren edertasuna ere zaintzen du liburuzain zarauztarrak. Topaleku bihurtu nahi zuen hasieratik. «Liburu denda bat ez da presaka joaten zaren leku bat, baizik eta lasai egoteko toki bat, eta hori zen ideia». Begiak ez kargatzea, dio. «Nahiago nuen liburu kopuru txikiagoa izan, aukeraketa zorrotzagoa egin, eta liburu bakoitza ondo erakutsia eduki». Esperientziari ematen dio garrantzia. Txikitasunaren handitasunari, alegia.

Esparru txikietan oso eroso sentitzen da Ines Garcia. Tobacco Days ez baita «mundu orokorrari zuzendutako produktu bat». Baina hor mugituko zarela eta gustuko duzuna egingo duzula jakinez gero, «munduko gauzarik onena da». Izatez, irailean hiru urte beteko ditu liburu dendak, eta liburuzainak presente dauka denbora horretan egindako bidea. «Konturatu naiz Tabakalerarekiko oso ad hoc dagoen espazioa dela liburu denda». Hau da, Tabakalerara sartzen diren lagun gehienek badutela jakin-min berezia kulturarekiko. Batez ere, Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleen bizitasuna sumatu du Garciak.

Itxialdiaren ostean, liburu dendak atzo zabaldu zituen bere ateak. Etenaldi luzearen ondotik, liburuzainak aitortu du beldur pixka batekin begiratzen diola etorriko den «normaltasun» horri. «Gogoa dut berriro zabaltzeko, baina panorama nahiko konplikatua ikusten dut». Ez da geldirik geratuko; izan ere, hor frustratzeak ez du zentzu handirik harentzat. Ez nuen zugandik gutxiago espero, Ines! Zorionak.]]>
<![CDATA[Arazoa ez da soilik aurrekontua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/027/003/2020-05-29/arazoa_ez_da_soilik_aurrekontua.htm Fri, 29 May 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1879/027/003/2020-05-29/arazoa_ez_da_soilik_aurrekontua.htm
Ildo horri lotuta, harriduraz irakurri nuen atzoko beste albiste hau: «ETBko zuzendaritzak uste du bere aurrekontua %25 hobetu behar dela». Zehazki, 28 milioi euroko finantzaketa hazkundea eskatzen dio Jaurlaritzari hurrengo kontratu programarako. Zuzendaritzak dioenez, hortik bi heren gordeko lituzkete «euskarazko edukiak hobetzeko». Gutxi gorabehera, 16,8 milioi euro, eta batez ere, ETB1 indartzeko. Eskakizun hori, argudiatu dutenez, 2009-2019 bitartean EITBri esleitzen zaion diru-laguntza ia 143 milioi eurotik 130 milioira murriztu delako dator.

Alde batetik, uste dut ETBko zuzendaritzak ez duela ETB1 ikusten. Hain justu, orain esleitzen zaion diru laguntzatik ez duelako, gutxienez, ETB2n inbertitzen den kopuru bera bideratzen euskarazko katera. Krisi honek, izatez, hori nahiko agerian utzi du, eta ETB1 egoera are larriagoan murgildu du. Beraz, alde horretatik eta kontuan hartuta ETB euskara sustatu eta zabaltzeko sortu zela, ez dira etxeko lanak ondo egiten ari. Bestetik, gogoratu behar da 2018an 4,8 milioi euro gehiago eman zizkiola Jaurlaritzak EITBri, eta «gehiena inbertsio teknologikoetan» erabiliko zutela agindu zuen ETBko zuzendariak berripaper honetan. Tartean, Nahieran zerbitzua hobetzeko. 2020ko maiatzean, berdin jarraitzen du zerbitzu eskas horrek.

ETBko zuzendaritzari falta zaiona da telebista langileekin mahai batean jartzea, eta haiek esateko dutena entzutea. Gazteako podcasten arduradunak, behintzat, ideiak argi dauzka. Agian, ETBren arazoa ez da aurrekontua soilik.]]>
<![CDATA[The last kingdom]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/027/002/2020-05-27/the_last_kingdom.htm Wed, 27 May 2020 00:00:00 +0200 Miren Manias https://www.berria.eus/paperekoa/1876/027/002/2020-05-27/the_last_kingdom.htm The Last Kingdom (Azken erreinua). Izan ere, fikziozko eduki batzuk ez dira inoiz zaharkitzen; bereziki istorioa historikoa bada. Bernard Cornwell idazle britainiarraren The Saxon Stories eleberrian oinarritua dago telesail hau. 872. urtean kokatzen da, gaur ezagutzen dugun Erresuma Batua hainbat erresumatan banatuta zegoen garaian, hain zuzen ere. Lurralde horietako asko Danimarkatik, Norvegiatik eta Suediatik etorritako bikingoek okupatu zituzten. Telesail honek, hain justu, aro hori kontatzen du.

Alfredo Handiaren Wessexeko erresuma izan zen bakarra indar okupatzaileen eskuetan erori ez zena. Izatez, daniar komunitatean hazitako saxoi noble baten laguntzari esker lortu zuten. Uhtred Bebbanburgekoari (David Matthew Macfadyen) aita hil zioten bikingoek eta haiekin eraman zuten gazte zela. Daniar hezkuntza eta nortasuna eman zizkioten Bebbanburgekoari. Balioak, pentsatzeko modua, bizi eredua, hizkuntza, eta abar. Baina horri jaioterriaren eta bikingoen artean aukeratzea tokatu zitzaion une batez. Zertarako? Haren aitak utzitako erreinua berreskuratzeko.

Guztira, lau denboraldi ekoiztu dituzte. Zortzi eta hamar atalez osatutakoa bakoitza. Atalek ordu bat irauten dute, gutxi gorabehera. Ohiko luzera ez den arren, ez dira batere luzeegiak suertatzen. Gidoia akzioz betea dago, pertsonaien garapena txukuna da, efektu bereziak ugariak dira, eta errealizazioa zein argazkia zoragarriak dira. Ikusle askoren harridurarako, gainera, telesailaren grabaketak Hungarian egin dira; ez Ingalaterran. Azkenik, John Lunn konpositore eskoziarraren soinu bandak ere merezi du aipamen berezia.

The Last Kingdom telesailak ibilbide xelebrea egin du orain arte. BBC America eta BBC Two telebista kateetan estreinatu zen lehendabizi, 2015ean. Ondoren, 2017an, BBC Twok Netflixekin batera ekoiztu zuen bigarren denboraldia. Eta, 2018an, hirugarren denboraldiaren banatzaile esklusiboa bilakatu zen AEBetako plataforma; baita iragan apirilaren 26an estreinatutako laugarren denboraldiarena ere. Caravan Films ekoiztetxea arduratu da azken bi denboraldiak ekoizteaz, eta espero da telesailaren bosgarren denboraldia 2021ean irtetea. Halere, oraindik konfirmatzeke dagoen informazioa da.]]>