<![CDATA[Miren Mujika Telleria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 24 Mar 2023 17:04:40 +0100 hourly 1 <![CDATA[Miren Mujika Telleria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Beldurrak uxatzeko eleberria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/033/001/2023-03-24/beldurrak_uxatzeko_eleberria.htm Fri, 24 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1891/033/001/2023-03-24/beldurrak_uxatzeko_eleberria.htm Lehenbiziko harria eleberriak, Arantzazu Martinezek alemanetik euskarara ekarritakoak. Berriki eman dute argitara liburua, hain zuzen, Dakit argitaldariarekin.

Fito Rodriguezena da eleberriaren hitzaurrea, eta hain zuzen, hark azaldu du nondik sortu zen lana euskaratzeko ideia. Kontatu duenez, lehenagotik zuen adiskide egilea, eta harengandik jaso zuen eleberria opari. Ezin zuen, baina, hartan zer kontatzen zen ulertu, ez baitzekien alemanez. Hargatik hasi zen hizkuntza ikasten Rodriguez. «Arantzazuren [Martinez] laguntzarekin ikasi nuen alemana, eta, gutxinaka, ulertzen hasi nintzen liburuak zer kontatzen zuen. Horrela sortu zen liburu hau euskaratzeko nahia».

Martinezek azaldu duenez, itzulpena ez da jatorrizko hizkuntzan idatzitako testuaren «kalko» bat. «Itzulpen bat sormen lan bat da; zenbait interferentziak baldintzatutako sormen lan bat», adierazi du. «Hizkuntza batetik besterako egokitzapen bat da itzulpen bat». Adibide ugari eman ditu ondotik: «Egileak voilà erabili badu esaldi batean, zergatik itzuliko dit nik hara hor jarrita?». Modu horretan, testuak egilearen eta jatorrizko hizkuntzaren esentzia galduko lukeela iritzi du. Horregatik, Mathiuetek erabilitako zenbait adierari bere hartan eutsi die, eta beste batzuetan, berriz, euskarazkora moldatu ditu. Kontatu du, halaber, itzultze prozesu osoan alboan izan duela eleberriaren egilea. Eta beraz, harengana jotzen zuela edozein zalantza argitu ahal izateko. «Pribilegio hutsa izan da idazlea hain hurbil izatea».

Egileak azaldu du harriek pizten dioten miresmenak bultzatuta idatzi zuela eleberria; eta hargatik jarri zion, hain justu ere, izenburu hori. «Bizitza propioa balute bezala mintzo da harriez», gaineratu du Rodriguezek. Liburuan garrantzi handia hartzen duten elementuak dira, beraz, harriak. Nolanahi ere, ez da harriei buruzko liburu bat. «Hezteko eleberri bat da», jakinarazi du Mathiuetek. Izan ere, nerabeentzako liburua dela azaldu du. «Gertaera zirraragarriek, sentimendu sendoek eta protagonistek planteatzen dituzten bizitzari buruzko galdera sakonek maitasunari, zoriontasunari eta bizirik irauteko borrokari buruzko eleberri dramatiko honetan murgilduko dute irakurlea». Bere mundua irakurtzeko era islatu du liburuan, eta hala igorri nahi izan dio irakurleari. «Bizitzari buruzko alderdi garrantzitsuen berri izango du».

Izua haizatzeko aholkuak

Idazleak ni-an bilatu du eleberriaren zentzua. Hala azaldu du Martinezek: «Bizitzen ari garen une kaotiko eta bortitzaren aurrean, ni-a bilatu du idazleak. Irakurleari iradokitzen dio, beraz, ez dadila saiatu zentzua kanpoan bilatzen, gure baitan baitago».

Gainera, azaldu du teknikak proposatzen dituela «kaos» horren harira sentitzen diren beldurrak uxatzeko. «Azaltzen du tunelaren amaieran badagoela argia».]]>
<![CDATA[Maiatzaren 4an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasea]]> https://www.berria.eus/albisteak/225879/maiatzaren_4an_hasiko_da_bizkaiko_bertsolari_txapelketaren_sailkapen_fasea.htm Wed, 22 Mar 2023 17:21:19 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/albisteak/225879/maiatzaren_4an_hasiko_da_bizkaiko_bertsolari_txapelketaren_sailkapen_fasea.htm <![CDATA[Ravelen 'Bolero' obra interpretatu du Euskadiko Orkestrak, Kursaalean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/025/001/2023-03-22/ravelen_bolero_obra_interpretatu_du_euskadiko_orkestrak_kursaalean.htm Wed, 22 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1857/025/001/2023-03-22/ravelen_bolero_obra_interpretatu_du_euskadiko_orkestrak_kursaalean.htm Bolero obra entzun dute ikasle horiek, eta konpositorearen beste lan ezagunenetako bat joz amaitu dute kontzertua, Ma me?re l'Oye obra.

Euskadiko Orkestraren Musika Gela zikloak garatutako ikuskizuna izan da, eta modu parte hartzaile batean interpretatu dute lana ikasleen aurrean. Gorputzaren bidezko perkusioa erabili dute horretarako, Kanboko College Saint Michel de Garicoits ikastetxeko (Lapurdi) Choeur des Colibris abesbatzaren jatorrizko ideia bat oinarri hartuta.

Euskadiko Orkestrako Musika Gelako koordinatzaile Mikel Can?adarena da gidoia, eta Colle?ge Saint Michel de Garicoitseko musika irakasle eta jatorrizko proiektuaren egile Nelly Guilhemsansena, berriz, koregrafia.

Ravel ere Kursaalean

Duela ehun urte, Kursaal Kasino Handiko Orkestrak Enrique Fernandez Arbosen zuzendaritzapean ematen zituen kontzertuak, eta horietara sarritan joan ohi zen Ravel bera. Horregatik, hain zuzen ere, azken bi egunetan egin berri dituen kontzertuen bitartez, Kursaalera itzul zedila nahi izan du orkestrak. Detailerik txikienak ere zaindu dituzte, bada: konpositorearen itxurako lau metroko txotxongilo bat jarri dute agertokian dantzan, eta txotxongilo horrek musika jarri dio koreografiari. Kontzertuaren ondotik, txotxongiloarekin batera, Donostiako kaleetan paseoan ibili dira haurrak.

Kursaal Eszenak eta Euskadiko Orkestrak elkarlanean antolatutako egitasmoaren helburua zera da, Euskal Herriko ikasleei musika klasikoa zuzenean entzuteko aukera eskura jartzea, eta Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien babesa izan du horretarako.]]>
<![CDATA[Jorge Edwards idazle txiletarra hil da, 91 urterekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/225688/jorge_edwards_idazle_txiletarra_hil_da_91_urterekin.htm Fri, 17 Mar 2023 20:53:42 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/albisteak/225688/jorge_edwards_idazle_txiletarra_hil_da_91_urterekin.htm <![CDATA[Gutun Zuriak Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera saritu ditu]]> https://www.berria.eus/albisteak/225684/gutun_zuriak_anjel_lertxundi_eta_cristina_rivera_saritu_ditu.htm Fri, 17 Mar 2023 19:34:05 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/albisteak/225684/gutun_zuriak_anjel_lertxundi_eta_cristina_rivera_saritu_ditu.htm <![CDATA[Bobby Caldwell abeslari eta musikagile estatubatuarra hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/225580/bobby_caldwell_abeslari_eta_musikagile_estatubatuarra_hil_da.htm Wed, 15 Mar 2023 09:38:41 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/albisteak/225580/bobby_caldwell_abeslari_eta_musikagile_estatubatuarra_hil_da.htm <![CDATA['Kristalezko begi bat' liburua izango dute hizpide Bilbo Zaharra Forumen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2020/031/002/2023-03-14/kristalezko_begi_bat_liburua_izango_dute_hizpide_bilbo_zaharra_forumen.htm Tue, 14 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/2020/031/002/2023-03-14/kristalezko_begi_bat_liburua_izango_dute_hizpide_bilbo_zaharra_forumen.htm Kristalezko begi bat liburua argitaratu zuela (Susa, 2013), eta, hain justu, liburu hori izango dute mintzagai gaurtik ostegunera bitarte Bilbo Zaharra Forumen. 19:00etan izango dira saio guztiak, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Ondorengo sortzaile hauek izango dira bertan: Uxue Alberdi, Ane Labaka, Nerea Ibarzabal, Ibon Egaña, Jule Goikoetxea, Karmele Jaio eta Unai Elorriaga.

Gaurkoan, bertso saio literario baten bidez hausnartuko dute liburuaren gainean Labaka eta Ibarzabal bertsolariek, eta Alberdi arituko da gai emaile. Bertsoak eta hizketaldiak tartekatuko dituzte saioan.

Bihar, berriz, Egañak eta Goikoetxeak hitzaldi bana eskainiko dute. Liburuak idazlea sortzen duenean izenburupean, Egañaren konferentzia izango da bietan aurrena. Goikoetxea abiatuko da haren ondotik, Kristalezko begi bat, kristalezko begirada bi eta protesi kultural ugari izendatu duen hizketaldiarekin.

Irakurketa publikoa

Ostegunean amaituko da egitaraua, Jaioren eta Elorriagaren mintzaldiekin. Jaiok eskainiko du lehendabizikoa, Meaberen kristaletik begira izenburupean. Elorriagak emango du azken hitzaldia: Miren Agur Meaberen begiradak.

Urtero bezala, gainera, beste hiru eguneko solasaldi ziklo baten ondotik, Kristalezko begi bat liburuaren irakurketa publiko jarraitua egingo dute ekainaren 8an, Bilboko Arriaga antzokian.]]>
<![CDATA[Bidaia musikal bat egiatik at]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/033/001/2023-03-12/bidaia_musikal_bat_egiatik_at.htm Sun, 12 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1943/033/001/2023-03-12/bidaia_musikal_bat_egiatik_at.htm Gentlemen's Quarterly aldizkari estatubatuarrari. Etorkizuna imajinatzea izan zen, hain zuzen, Gorillazen hastapenetan eman zuten lehen urratsa. Hala oroitu du berak: «Abentura bat izan zen, eta abentura bat izaten jarraitzen du». Justuki, joan den hilabetean plazaratu zuen taldeak bere disko berria: Cracker Island.

Musika jendaurrean aurpegia eman gabe egitea desiratzen zuen taldeak bere hastapenetan. Haien hitzetan, «talde despertsonifikatu bat» izan nahi zuten rock kulturaren barruan. Ez zuten pop izar bihurtu nahi euren burua; beren pop izar propioak sortu nahi zituzten. Haurtzaroko marrazki bizidunak izan zituzten horretarako tresna.

Albarnek esan izan du «broma» gisa sortu zutela taldea; «dibertimendu» gisa. Ordea, musika talde birtualen artean ezagunena da gaur egun Gorillaz, zalantza izpirik gabe.

Animaziozko lau kidek osatzen dute taldea —2-Dk, Noodlek, Murdoc Niccalsek eta Russel Hobbs-ek—, eta haien fikziozko unibertsoan sakontzeko aukera eskaintzen dute taldearen bideoklip eta elkarrizketek —hasieratik eman diete garrantzi handia horiei—. Albarn eta Hewlett daude proiektuaren atzean, kantak sortzen eta pertsonaiak diseinatzen, hurrenez hurren.

2001ean kaleratu zuen taldeak lehen diskoa, eta taldearen izen bera jarri zioten. Arrakasta handia izan zuen mundu zabalean disko hark, eta haren atzetik kaleratu zituzten Demon Days (2005), Plastic Beach (2010), The Fall (2010), Humanz (2017), The Now Now (2018) eta Song Machine, Season One: Strange Timez (2020).

Hiriaren susmo txarra

Taldearen zortzigarren albuma da, bada, Cracker Island, eta aurreko diskoetan bezala, munduko artista entzutetsuenen kolaborazioak aditu daitezke kantu berrien artean ere. Oraingoan, ondorengo artistek hartu dute parte diskoan: Stevie Nicks, Adeleye Omotayo, Thundercat, Tame Impala, Bad Bunny, Bootie Brown eta Beck. Abeslariaren arabera, bere ekarpena egiten dio artista horietako bakoitzak taldeak urteetan eraiki duen irudimenezko munduari. «Mundu bitxia da, baina gurea da. Oraingoan emozionalki oso disko irekia egin dugu, hausnarketarako bide ematen duten kantuz betea».

Halaber, sare sozialen eta teknologia berrien gehiegizko erabilerak ere ardazten du taldearen album berria. Abeslariarentzat, «era guztietako sektek» inguratzen dute egungo gizartea, eta, hain justu, horixe salatu nahi izan dute. «Los Angeles kondairazko dimentsioa duen hiria da, ez erabat fisikoa, eta, beraz, errealitatetik bakartu zaitzake. Urte askotan susmo txarra hartu diot. Zerikusia du oraindik gidatzen ez nuenean bisitatu nuelako lehenengoz, eta gero Hollywoodeko hotel batean geratu behar izan nuelako leihotik so. Hiriko esperientzia bitxi horrek piztu zuen Cracker Island-eko txinparta».]]>
<![CDATA[Trikiti doinuen sehaska]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/039/001/2023-03-12/trikiti_doinuen_sehaska.htm Sun, 12 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1918/039/001/2023-03-12/trikiti_doinuen_sehaska.htm
Dokumentazio lan handia egin ostean eta hamaika lekutan arakatu ondotik, gordea du ondare horren puska handi bat Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, eta hain justu ere, Azpeitiko Basazabal jauregian egin dio txoko bat horri guztiari, Trikitixaren ganbara erakusketan.

32 urte dira elkartea sortu zenetik, eta lortu dute hasiera-hasieran desiratzen zuten helburuetako bat. Atzo egin zuten, jauregian bertan, inaugurazio ekitaldia, eta hala mintzatu zen elkarteko lehendakari Agurtzane Elustondo: «Bete da partaide guztion ametsa: trikitiari eskainitako museo edo interpretazio gune bat osatzea lortu dugu».

Zenbait garaitako eta askotariko emanaldietako irudiak ageri dira erakusketako paneletan: erromeriak, jaialdiak, kalejirak zein ostatuko bazkalondoak; den-denak zuri-beltzean. Une horien argazki gisara, gainera, irudiaren garaia eta bertan ageri direnen izenak deskribatzen dituen testu laburrak ere jarri dituzte panel horietan, Koldo Izagirrek idatzitakoak.

Irudiak eta testuak ez dira, baina, erakusketan jaso dituzten ondare bakarra. Izan ere, garai bateko hainbat trikiti ere jaso dituzte bertan; orduko trikitilarienak zirenak, hain zuzen. Panderoak ere ikusgai daude areto horretan, eta hainbat pandero jotzaile ohiek esandakoak ageri dira idatzita horien larruetan. Hala dio, esaterako, Kepa Arrizabalagarenak: «Hamaikatxu kopla kantauz neure pandero honen konture».

Erakusketa sortzeko, Azpeitiko Udala izan du lagun elkarteak, eta, beraz, inaugurazio ekitaldian izan zen Nagore Alkorta alkatea ere. Hala esan zuen: «Hasiera besterik ez da hau, denon artean idatz dezakegun historia baten hasiera».

Hunkituta agertu zen erakusketaren irekierarekin Eneritz Albizu Azpeitiko kultur zinegotzia, eta eskerrak eman zizkien dokumentazioan borondatezko lanean aritutakoei: «Trikitiaren eta euskararen zati handi bat galduko litzateke eurek egindako lanarengatik ez balitz». Trikitia eta euskara estuki lotuta daudela adierazi zuen. «Erakusketa honek erakusten du nolakoak garen eta zergatik garen. Urola Erdialdea trikitiaren sehaska da». Jaso duten «altxorra» babestu nahi dute aurrerantzean. «Trikitiaren iragana eta etorkizuna lotuko ditu honek».

Garai batekoak ere bertan

Erakusketan jasotako piezei so egon ziren bertan bildutako zenbait trikitilari eta pandero jotzaile ohi; beren musika tresnak eskuetan hartuta. Eurei mintzatu zitzaien Joseba Tapia musikaria eta elkarteko lehendakari izandakoa: «Ospakizun bat da Trikitixaren ganbara ireki izana, hau da gure herriko zutabeetako bat».

Trikitiaren kulturak Euskal Herrian egindako ibilbidea kontatu zuen segidan, eta bertaratu zirenekin batera eratu zuen kontakizuna. Joxe Mari Iriondo kazetariak, esaterako, Loiolako Herri Irratian egindako jardunean bildutako artxibo dokumentalaren gainean hitz egin zuen, eta Xabier Leturia musikariak, berriz, bere ibilbideari buruzko gogoetari buruz.]]>
<![CDATA[Euskal Herriko hamabi konpainia izango dira dFeria jaialdian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/029/001/2023-03-10/euskal_herriko_hamabi_konpainia_izango_dira_dferia_jaialdian.htm Fri, 10 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1873/029/001/2023-03-10/euskal_herriko_hamabi_konpainia_izango_dira_dferia_jaialdian.htm Fake leloa jarri diote aurtengo dFeriari. Izan ere, antolatzaileen arabera, gezurraren aroan «benetakotasuna» ekarriko du 29. Donostiako Arte Eszenikoen jaialdiak: «Teknologia berrien bidez, eta espiritu kritikoa apaldu denez gero, jendea manipulatzeko ahalmena gero eta handiagoa da, informazioa esponentzialki zabaltzea zeinen erraza den ikusirik».

Hilaren 13tik 16ra egingo dute festibala, baina abiatu baino bi egun lehenago ere, asteburuan, izango dira zenbait ikuskizun; tartean, Belgikako Peeping Tom konpainiaren Diptich: The missing room and The lost room ikuskizuna.

Hamabi dira, guztira, dFerian parte hartuko duten Euskal Herriko konpainiak -haietatik bi dira euskaraz-, eta horiek emango dituzten lau obra aurkeztu zituzten atzo, Donostiako Viktoria Eugenian.

ANTZ3ERKIZ
'LA CELDA SIN NOCHE'

Noiz: martxoaren 12an (17:00), 13an eta 14an (16:30).

Non: Viktoria Eugenia antzokian.

Abdullah Ocalan buruzagi kurduaren istorioa kontatzen du La celda sin noche obrak. 24 urte daramatza preso Istanbul hegoaldeko (Turkia) segurtasun goreneko kartzela batean. «Ideologiarengatik espetxeratzearen sinbolo gisa hitz egin behar da kasu honi buruz, eta Ocalanentzat berarentzat garrantzitsua da hari buruz hitz egiten ari direla jakitea», azaldu du Mireia Gabilondo zuzendariak. Kartzela bat irudikatu dute antzezlanean bertan, publikoa istorioan murgildu dadin.

K PRODUCCIONES
'EL NADADOR DE AGUAS ABIERTAS'

Noiz: martxoaren 15ean (18:30).

Non: Antzoki Zaharrean.

Emazteak berarekin zuen harremana eten zuenetik, depresio sakon batean murgilduta dago Nilo (Markos Marin). Pentsamendu autosuntsitzaileak besterik ez darabil buruan. Walrusi esker (Adolfo Fernandez), familia trauma bat ezkutatzen duen igerilari aditu bati esker, 48 urterekin ikasiko du igerian Nilok, eta bere bizitzako ikasgairik garrantzitsuena jasoko du bide horretan. 70 minutuko lan bat da.

«Drama dago antzezlanean, baina baditu umore dosiak ere». Hala deskribatu du obra Fernando Bernues zuzendariak. «Elkarren aurrean biluzten diren bi gizonezko dira Nilo eta Walrus», gaineratu du Fernandez aktoreak. «Obrak erakusten du gizakiok gizakia behar dugula».

ON DO KO
'EL ELOGIO SOBRE LA VEJEZ'

Noiz: martxoaren 15ean (17:45) eta 16an (17:30).

Non: Viktoria Eugenia antzokian.

«Ezohiko» antzezlan bat da Mafalda Saloio zuzendariaren Un elogio sobre la vejez. 25 antzezle oholtzaratzen ditu lanak, 72 urtetik gorakoak denak. Hala azaldu du zuzendariak: «Bidaia sentsorial eta emozional bat proposatzen du. Zahartzeak esan nahi duenaren ikuspegi estereotipatuak nola eraiki, betikotu eta desafiatu ditzakeen planteatzera gonbidatuko du ikuslea».

Donostiako Egia auzoko adinekoak dira protagonistak, eta, haiekin batera, gorputzaren, ahotsaren, musikaren eta emozioen bidez, adinari buruzko aurreiritzirik gabeko ikuspegia lantzea bilatzen duen talde sorkuntzako prozesu baten emaitza da.

LED SILHOUETTE
'LOS PERROS'

Noiz: martxoaren 16an (11:00).

Non: Gazteszenan.

Los perros dantza ikuskizunak «oso eszenografia indartsua eta bisuala» eskainiko dio publikoari, Marcos Morau zuzendariaren arabera. Bi txakur irudikatuko dituzte Martxel Rodriguez eta Jon Lopez dantzariek beren gorputzen mugimenduen bitartez. «Antzezlanak erresistentzia egoera bat proposatzen du: dantzan dabiltzan txakurrak bezala, zaunka egiten duten txakurrak bezala...», azaldu du Rodriguezek.]]>
<![CDATA[Mailukada bat orainari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1919/024/002/2023-03-09/mailukada_bat_orainari.htm Thu, 09 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1919/024/002/2023-03-09/mailukada_bat_orainari.htm Harri eta herri olerkia abiapuntutzat hartuta osatu du Bilboko Loraldia jaialdiak aurtengo leloa: Mailua gara!. «Esanen dute hau poesia eztela, baina nik esanen diet poesia mailu bat dela», idatzi zuen Arestik. Eta, hain zuzen, metafora hori baliatu du egitasmoak bere asmoa azaltzeko: «Gu ere mailuak gara, eta, kolpez kolpe, gure unibertsoa zizelkatu nahi dugu, sormenaren eta kultur adierazpenaren bitartez». Gaur hasiko da jaialdia, eta diziplina ugaritako 150 sortzaile inguru bilduko ditu martxoaren 26ra arte.

Ikusi gehiago: Amaia Ozerin: «Loraldia euskal kulturaren erreferente bilakatzea nahi dugu»

Hain zuzen ere, aurtengo leloari keinu eginez, Bilbon dabil Gabriel Aresti izendatu duten eguna antolatu dute larunbat honetarako Karmelo Landak eta Gabriel Aresti kultur elkarteak. Poetaren obra Bilbo erdiguneraino eramatea da egun horren asmoa. Hala azaldu du Landak: «Bilbo Euskal Herrian kokatu nahi du larunbateko egitasmoak».

Egun osorako egitaraua antolatu dute horretarako, hiru jardueratan banatuta. Ibaizabalen itsasadarrean bisita gidatu bat egingo dute lehendabizi itsasontziz, Landaren eta Xabier Monasterioren eskutik. Goizeko hamarretan abiatuko dira, Barroeta Aldamar kaletik; hain justu, Aresti bizi zen lekutik. Poetarekin harremana izan zuten txoko batzuk bisitatuko dituzte nabigazio horretan; besteak beste, San Antoneko zubiaren ingurua, Zorrotzako portua eta udaletxe parean dagoen Oteizaren eskultura. «Poemak eta paisaiak tartekatuko dira ibilbide emozional honetan», azaldu du Landak.

Bilboko Kafe Antzokian egingo dute bigarren jarduera; eguerditik arratsaldeko bostetara bitartean. «Bazkari-ikuskizun bat izango da», aurreratu du Landak. Hainbat sortzailek hartuko du parte ekitaldi horretan Landarekin eta Monasteriorekin batera: Aire ahizpek, Ines Osinagak, Mikel Inunek, Mikel Martinezek, Miren Amurizak eta Sonia Gonzalezek. «Aresti gaur egungo garai garaikideetara ekarriko dugu, bere poesiaren mailukada eman dezan. Gurekin bizi da egun, eta hori ospatuko dugu hainbat sortzaileren eskutik».

Otxarkoaga auzoan amaituko da larunbateko egitaraua. Izan ere, Landak azaldu du lotura handia zuela poetak auzo horrekin. Hark idatzitako Jainkoa jaio zen Otxarkoagan ipuina abiapuntu duen ikus-entzunezko bat proiektatuko dute auzoko eraikin baten horman, iluntzean. «Emanaldi xumea izango da, hamabost bat minutukoa. Otxarkoagako neska bi azalduko dira proiekzio horretan, eta lehengo eta oraingo Bilbo izango dute mintzagai». Bideoak gogoetarako bide emango duela gaineratu du Landak.

Programazio horrez gainera, egunak izango ditu beste zenbait une berezi. «Sorpresa ugari izango dira egunean zehar, eta uste dut bertaratuko direnen gustukoak izango direla».

Aresti, «oso presente»

Aspaldi hildako idazle batez ari bada ere, orainaldia darabil Landak: «Izan zen, baina oraindik bada. Gabriel Aresti eta hark egindako ekarpena oso bizirik daude Bilbon». Oso bizirik iraun du, orobat, idazlearen garaiko Bilboren zati batek ere. «Toki arrotza da oraindik euskaldun batentzat; euskaldun bezala bizitzeko ezinezko tokia da. Erakutsi nahi dugu Bilbo euskalduna izan zela, eta jendeak Euskal Herrian koka dezala nahi dugu». Haren hitzetan, Arestik lan handia egin zuen horretan: «Euskaldunen autokontzientzia islatu zuen Bilbon».]]>
<![CDATA[David Chipperfield britaniarrak irabazi du Pritzker saria]]> https://www.berria.eus/albisteak/225219/david_chipperfield_britaniarrak_irabazi_du_pritzker_saria.htm Tue, 07 Mar 2023 21:11:19 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/albisteak/225219/david_chipperfield_britaniarrak_irabazi_du_pritzker_saria.htm <![CDATA[Georges Lacomberen artxiboa eskuragarri jarri du Euskaltzaindiak bere webgunean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1854/025/001/2023-03-04/georges_lacomberen_artxiboa_eskuragarri_jarri_du_euskaltzaindiak_bere_webgunean.htm Sat, 04 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1854/025/001/2023-03-04/georges_lacomberen_artxiboa_eskuragarri_jarri_du_euskaltzaindiak_bere_webgunean.htm
Euskararekin lotura zuen dokumentu oro biltzen saiatu zen Lacombe bere bizitza osoan. Hainbat artxibo funts erosi zituen horien egileak hil ondotik, eta XIX. mendeko euskalaritzari buruzko funts nagusietako bat bildu zuen horiekin.

Maite Aristegi Olaso Dorrea fundazioko kidearen hitzetan, Euskaltzaindiak artxibo hori digitalizatu izanak osoki betetzen du fundazioaren sortzaile Telesforo Monzonen eta Josefa Ganuzaren asmoa. Kontatu du, halaber, nola heldu ziren dokumentuok Olaso Dorrera. Zehazki, 1950eko hamarkadan izan zen, Lacomberen heriotzaz jabetuta eta haren arreba artxiboa eta liburutegia saltzeko prest zegoela jakitean, Monzonek eta Ganuzak ahaleginak eta bi egin zituzten ondare hori Euskal Herrian gera zedin. «Eskatutakoa ordaindu zioten arrebari: kilo bat urre», zehaztu du Aristegik. «Ez ziren garai errazak monzon-ganuzatarrentzat, eta esfortzu handia egin zuten hura lortzeko».

Webgunean, era praktikoan

Olaso Dorrea da orain Lacomberen ondarearen jabea, eta bitan banatu ohi da: biblioteka eta artxiboa. Biak ala biak digitalizatuta daude, eta Euskaltzaindiak zaintzen ditu kopia digitalak. Paperezko originalak, berriz, bi lekutan daude: artxiboarenak Olaso Dorrean, eta bibliotekarenak, berriz, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan, Akademiaren Bilboko egoitzan.

Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkariak azaldu du garrantzitsua dela artxiboaren funts digitalak euskal herritarren eskura jartzea. Are, «modu praktiko eta atseginean» jarri dituztela jakinarazi du.]]>
<![CDATA[Gaztelu baten azpi lohitsuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/031/001/2023-03-03/gaztelu_baten_azpi_lohitsuak.htm Fri, 03 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1877/031/001/2023-03-03/gaztelu_baten_azpi_lohitsuak.htm Gaur euskal kazetan egiten baitu lan. Jakin du asmo ezkutu bat dagoela Lapurdiko kostaldean dagoen jauregi abandonatu batean, eta, eraikuntza promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori argitara eman nahian, ikerketa bat abiaraziko du. Horixe du abiapuntu Eneko Bidegainek Elkar argitaletxearekin ondutako Bichta éder nobelak.

«Ez da ohiko thriller bat, baina irakurleak intrigazko istorio bat irakurriko du liburu honetan». Egileak argipen horrekin abiatu ditu lanaren gaineko azalpenak. «Gazteluak uste baino sekretu gehiago gordetzen dituela ohartuko da protagonista, eta, liburua aitzinatu ahala, hari mutur horiek denak lotuz joango dira».

Hiru geruzatan sailkatu du liburuaren egitura Bidegainek. Zer gertatzen da gaztelu horretan? Zer egin nahi dute han? Nor dago proiektu horren atzean? Bada, ageriko misterioaren gaineko galdera horiek denak kokatu ditu lehen geruzan.

Gazteluaren gaineko proiektu horrek eragindako gatazka soziala irudikatu du bigarrengoan. «Euskal Herriaren eta euskararen zapalkuntza aipatzen da», azaldu du. «Lapurdin gertatzen da istorioa, eta kontatzen du euskara gutxietsia izan den herrialde horretan gure aitzineko belaunaldiei nola abandonarazi zieten euren hizkuntza». Horren ondorioz belaunaldi horiek jasandako mina azaltzen du, beraz, liburuaren bigarren plano horrek.

Alabaina, min horiek estaltzeko itxurakeriari eman ohi zaion garrantzia jarri du idazleak hirugarren geruzan. Alegia, nork bere izaerari uko egin, eta gehiengoaren itxurako agertzeko joerari egiten dio erreferentzia plano horrek. «Euskal izaerari uko egin, eta beste itxura baten jabe egindako pertsonaia asko daude liburuan».

Hain justu, hiru geruza horien bateratzeak ematen dio zentzua istorioari. «Horietako bat kenduko bagenu, erori egingo litzateke istorioa», zehaztu du. Idazleak azaldu duenez, zutabe berak batzen ditu geruzok: nobelaren tituluak.

Bichta éder. «Askori arrotz egingo zaio izenburua horrela idatzita ikustea, baina badu, noski, bere arrazoia», aurreratu du Elkarreko editore Xabier Mendigurenek. Egileak adierazi du Lapurdin sortzen ari diren proiektu berrien izendapenak irudikatzen dituela izenburuak. Izan ere, euskarazko izena ematen zaie, baina frantsesezko ortografiarekin idazten dira. «Apropiazio kultural horrek trufa egiten dio euskarari», esan du egileak. Eta, hain justu, horixe erakutsi nahi izan du izenburuarekin.

Luzeera ez da traba

Laurehundik gora orrialde ditu liburuak; gisa horretako intrigazko nobelak baititu gustuko Bidegainek. «Gustatzen zait liburuek konpainia luzea egitea; laburrek gosez uzten naute». Espazio zabal horrek, gainera, pertsonaia guztiei bizia emateko aukera eman diola gaineratu du.

Hizkuntza aldetik, Euskal Herri osoko euskaldunek irakurtzeko moduko liburu bat idaztea zuen xede. «Alde batetik, denentzat ulergarri izan zedila nahi nuen, baina, aldi berean, ni hazi nauen euskalkiari eta lexikoari uko egin gabe. Ulergarria behar du Hegoaldean, baina Iparraldean ez daitezela ahantzirik sentitu». Lan egin du horretan, eta uste du asmatu duela helburu zuen oreka hori lortzen.]]>
<![CDATA[Ez lokartzeko kantuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1915/032/001/2023-03-03/ez_lokartzeko_kantuak.htm Fri, 03 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1915/032/001/2023-03-03/ez_lokartzeko_kantuak.htm Ez gaitzala loak harrapatu bere lehen diskora. «Lotan baino gehiago, ametsetan harrapatu gaitu diskoak», dio, hala ere, taldeko abeslari Jokin Pinatxok. Hala egin du diskoaren argazkia: «Egungo garaietara egokituko zen musika bat egin nahi genuen; bai doinuen aldetik, eta baita hitzen aldetik ere. Eguneroko gauza guztien A eta B aldeak islatu nahi genituen abestietan; alde alai zein ilunei buruz kantatu, baita tartean egoten diren eta presaka eta noraezean mugitzen gaituzten ate birakariei buruz ere». Horixe islatzen du, hain zuzen, diskoaren izen bera duen kantuak: «Ate birakariak/ bueltaka dirau/ noraezean/ lekutik mugitu gabe/ banoa eta banator/ ez noa inora/ inertziak/ ibilarazten nau».

Bederatzi abesti jaso dituzte diskoan: DAP DAP, Maitasuna tabu, Orain, Gazi Gozoak, Ihes, Zurriola, Anai, Udazken egun hura eta Ez gaitzala loak harrapatu. Melodia dantzagarriak eta itsaskorrak dira gehienak, baina badira doinu eta hitz ilunagokoak ere; Udazken egun hura, esaterako, Pinatxok osabaren heriotzari idatzitakoa. «Egun gogorra izan zen niretzat, eta uste dut garrantzitsua dela halako kontu eta emozio ilunak kantuz adieraztea».

Pinatxok konposatutakoak dira doinu guztiak eta hitz gehien-gehienak. Bakoitza bere aldetik sortzen du, eta gero bihurtzen ditu kantu. «Musika egiten dut lehendabizi, eta, behin musika prest dudanean, doinu hori nire bizitzako zein momenturen soinu banda izango litzatekeen pentsatzen dut. Orduan hasten naiz abestiaren hitzak idazten».

Askotariko musika tresnek laguntzen diote diskoan; harekin batera sei musikari baitira taldean: Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia), Ane Bastida (baxua) eta Javier Etxarri (gitarra).

Janus Lester. Hala izendatu dute taldea. «Buelta asko eman nizkion», aitortu du Pinatxok. Hasiera-hasieran, taldeari bere izena jartzearen aldekoa zen, Jokin Pinatxo, baina baztertu egin zuen. «Egokiagoa iruditu zitzaidan beste izen bat jartzea; nahiz eta proiektuaren zama handiena nik eraman, talde bat gara». Fikziozko izen bat jartzea erabaki zuen azkenik, «pertsonaia kuttun bat» hartuta erreferentziatzat. «Bi izen elkartzea erabaki nuen. Lester [Young] saxofoi jotzaile baten izena da, eta Janus, berriz, hasiera bat irudikatzen duen erromatar mitologiako jainkoa».

Pinatxok badu eskarmentua musikan. Berako (Nafarroa) Azken Trena rock taldean aritu zen aurretik; ikasketak zirela medio, baina, utzi egin behar izan zuen. «Lan berri batekin hasteko beharra sentitu nuen, baita ordura arte egiten nuen musikatik pixka bat aldentzekoa ere. Zerbait pertsonalagoa egin nahi nuen». Hala, orain dela hiru urte hasi zen, bere kasa, Ez gaitzala loak harrapatu diskoan ondu dituen kantuak idazten.

Argi du, «oraingoz behintzat», ez dutela estilo jakin batekin definituko taldea; askotariko estiloetan aritu nahi baitute. «Ez nuke nahi Janus Lester estilo jakin batekin lotu. Probatu nahi ditut estilo desberdinak, eta horien arteko nahasketa bat egin».

Zuzeneko emankizunak

2022ko azaroaren 30ean egin zuten diskoaren aurkezpena, Donostiako Dabadaban; Durangoko Azokan aurkeztu zuten ondotik, eta hainbat txokotan izan dira harrezkeroztik. «Ari gara, poliki-poliki, agenda betetzen». Gaur, hain zuzen, Iruñeko Txintxarri aretoan izango dira iluntzean, eta hilaren amaiera aldera, martxoaren 23an, Bilboko Kafe Antzokian joko dute.

Pinatxo: «Disko bat sortzeak bere lana du, baina publikoa zure kantuekin dantzan eta kantuan ikustea bezalakorik ez dago». Azaldu du askotarikoa dela euren kontzertuetara joan den jendea, eta hasieratik izan dutela hori helburu. «Ez zait gustatzen adin tarte jakin bati zuzentzea nire kantuak. Nik musika egiten dut; beraz, gustuko duenak entzun ditzala».]]>
<![CDATA['Bichta éder' eleberria kaleratu du Eneko Bidegainek]]> https://www.berria.eus/albisteak/225028/039bichta_eder039_eleberria_kaleratu_du_eneko_bidegainek.htm Thu, 02 Mar 2023 09:39:54 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/albisteak/225028/039bichta_eder039_eleberria_kaleratu_du_eneko_bidegainek.htm <![CDATA[Erbestean bizitakoen antologia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/022/001/2023-03-02/erbestean_bizitakoen_antologia.htm Thu, 02 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1877/022/001/2023-03-02/erbestean_bizitakoen_antologia.htm Carmen Castillo, txiletar erbesteratu bat erakusketak, eta Donostiako Okendo kultur etxean egongo da ikusgai, gaurtik maiatzaren 4ra bitartean.

Apirilaren 21etik 28ra Donostian egingo duten Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. aldiaren barruan antolatu dute erakusketa; «jaialdiaren aurrerapen gisa», azaldu du Carlos Plazak, Giza Eskubideen Zinemaldiaren ordezkariak. Hain zuzen, zinemagileari emango diote jaialdiaren ohorezko saria, eta apirilean Donostian izango da Castillo, hura jasotzen.

50 urte beteko dira aurten estatu kolpea emanda militarrek Txile diktadurapean murgildu zutenetik, eta, hain justu, garai hura islatzen dute kultur etxeko hormek, «Castilloren erbesteko begirada eta bizipenetatik, betiere», zehaztu du Imma Merino kazetari eta kritikariak; zinemagilearen lagun handia da, eta hark egin ditu komisario lanak.

Haren iritziz, erakusketak «oso ondo» jasotzen du Castilloren erbestealdi «beldurgarria». Izan ere, bizipen horiek zehatz-mehatz azaltzen dituzte protagonistaren idatziek. «Oso idazle ona da, baina hobea da narratzaile lanetan; erakusketa honetan ikus daiteke hori».

Zenbait ataletan dago antolatuta erakusketa, ordena kronologikoan; atxilo hartu zuten unetik gaurdaino. Tartean ageri dira orduko egunkarien azalak, erbestean ezagututako jende askoren irudiak eta hainbat manifestaziotako argazkiak; den-denek dituzte Castillok berak idatzitako azalpenak alboan. Protagonistaren hiruzpalau audio ere entzungai daude aretoan. Haren ahotsa aditzen da horietan, eta erbestean bizitako eszena traumatikoak kontatzen ditu.

Horiek ez dira, baina, erakusketak biltzen dituen bakarrak. Izan ere, memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenak ere bertan daude: La Flaca Alejandra eta Calle Santa Fe. Baita hark idatzitako liburuak ere: Un día de octubre en Santiago, Ligne de fuite, Santiago-Paris eta El vuelo de la memoria. Film berri bat ere ageri da erakusketako horman proiektatuta: Eva Vilarenaren Memoria del cuerpo. Castillo ageri da bertan, eskuineko besoan orban bat duela. «Estatu kolpeak eta ondoriozko errepresioak berekin ekarritako zauri iraunkorren arrastoa da», argitu du komisarioak.

Erbesteko esperientziari buruz gogoeta egin zuten beste filosofo eta idazle batzuen idazkiak ere ageri dira erakusketan; besteak beste, Maria Zambranorenak, Cesar Vallejorenak, John Bergerrenak eta Charlotte Delborenak.

Merinok azaldu duenez, Txilen «oso gutxi» hitz egiten da erbestealdiez. «Horrek ez du esan nahi egon ez zirenik. Castillok dioen bezala: 'Erbesteak bezainbeste erbesteratu daude'». Horien guztien memoriaren arrastoa uztea da Castilloren erakusketaren helburua.

Saria jasotzera, Donostiara

Egun, 77 urte ditu Castillok, eta bere lana erakusketa batean ikusi ahal izateak hunkitu egiten du. Aretoan ikusgai den bideo baten bidez mintzo zaie bisitariei: «Oso pozik nago nik egindakoa ikusgai dagoelako Donostian; pozarren bisitatuko dut hiria apirilean».

Izan ere, apirilaren 21ean Viktoria Eugenia antzokiko agertokian izango da zinemagilea, aitortza egingo dion saria jasotzen. Hurrengo egunean, berriz, hitzaldi bat eskainiko du Okendo kultur etxean bertan.]]>
<![CDATA['Amoria & Dolore' obra liburu batean jaso du Kresala dantza taldeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/025/001/2023-03-02/amoria_amp_dolore_obra_liburu_batean_jaso_du_kresala_dantza_taldeak.htm Thu, 02 Mar 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1892/025/001/2023-03-02/amoria_amp_dolore_obra_liburu_batean_jaso_du_kresala_dantza_taldeak.htm Amoria & Dolore dantza ikuskizuna Kresala Donostiako dantza taldeak. Juan Sebastian Elkanok munduari emandako lehen itzulia du oinarri, eta justuki, bosgarren mendeurrenaren harira oholtzaratu zuten aurrenekoz, 2020an. Ekitaldi bakar batean garatutako hamazazpi eszena sortu zituzten obrarako, eta dantzaren bitartez kontatu zuten «euskal nabigazioaren Urrezko Aroa». Bada, paperean irakur daiteke orain, taldeak liburu batean bildu baititu obraren gaineko xehetasunak: Portuz portu. Bitakora kaiera. Aimar Ezeiza Kresalako presidenteak eta Claudia Erentxun eta Josu Sagardia konpainiako kideek herenegun aurkeztu zuten argitalpena, Donostiako Kultura zinegotzi Jon Insaustirekin batera.

Enrique Solinis musikariak eta Euskal Barrokensemble taldeak Elkanori eskainitako diskoa izan zuten ardatz Kresala dantza taldekoek obrari ekiteko. Erdi Aroko musikan oinarrituta, «gaur egungo emanaldi bat» sortu nahi izan zuten, betiere garai haietako kultura aintzat hartuta. «Lan handia da horrelako ikuskizun bat aurrera eraman ahal izatea, baina ederra izan da dantzariontzat», hala azaldu ditu Ezeizak obra gauzatu bitartean bizitakoak.

2019ko martxoaren 15ean sortu zen Amoria & Dolore egiteko ideia. Egun horretan, Solinis eta Miren Zeberio musikariek Kresalako zuzendari artistiko Faustino Aranzabal eta Idoia Ibarzabali aurreratu zieten Elkanok munduari egindako lehen zirkumnabigazioaren inguruko obra batean ari zirela lanean, eta jakinaren gainean izango zituztela. Behin proiektuaren berri jakinda, dantza taldeko zuzendariek ez zuten zalantzarik izan, eta obra gauzatzeari ekin zioten. Hala hasi zuten gerora hamaika txokotara zabaldu duten sorkuntza prozesua.

Zortzi ataletan banatu dute argitaratu berri duten liburua, eta, hain justu, sorkuntza prozesu hori guztia jaso dute hartan; besteak beste, hamaika testu, poema eta irudirekin batera. Sagardia: «Hasieran izan genituen zalantzak, probak, entseguak, hutsegiteak eta ondo egindakoak kontatzen dira liburu honetan, baita ikuskizunak emandako fruituak ere».

Liburuan bertan azaldu dutenez, Ekuadorko dantza jaialdi batean estreinatu zuten Amoria & Dolore, artean behin betiko jantzirik eta atrezzorik ez zuten garaian. Pandemiak eta konfinamenduak kultur mundua geldiarazi bazuten ere, Kresalak lanean jarraitu zuen, eta, azkenik, 2020ko uztailaren 25ean, Bilboko Euskalduna Jauregiko auditoriumean estreinatu zuten obra. Euskal Herriko hainbat txokotan izan dira geroztik, baita Sevillan (Espainia) eta Amerikako Estatu Batuetan ere. Miarritzen (Lapurdi) amaitu dute bira, oraintsu, nahiz eta ez duten baztertzen hurrengo hilabeteetan obra berriz ematea.

Obraren atzean lan handia dagoela esan du Sagardiak, nahiz eta taldekideek gozatu duten prozesuarekin. Haren ustez, lan horren isla da Portuz portu. Bitakora kaiera. Erentxun bat dator harekin: «Zalantzarik gabe, liburu honek ederki jasotzen du ikuskizunak atzean duen sorkuntza prozesua».

Horrekin, lau dira Donostiako dantza taldeak argitaratutako liburuak. 2008an argitaratu zuen lehendabizikoa: Tradizioa sormen iturri. Ondoren kaleratu zituzten Dantzaren menturan, denboraren mugan (2014) eta Pausoz pauso. Hegaldi isila, hegaldi luzea (2018).]]>
<![CDATA[Igurtziek utzitako arrastoez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1840/025/001/2023-02-25/igurtziek_utzitako_arrastoez.htm Sat, 25 Feb 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1840/025/001/2023-02-25/igurtziek_utzitako_arrastoez.htm Urratuen arrastoa. Iratxe Retolaza aritu da arduradun, eta «antologia literario» gisa definitu du lana. Hala azaldu du berak: «UEUtik xaxatu gintuzten literaturan ari ginenok egin genezan UEUren memoriaren antologia literario bat; nolabait, UEUren giroa kontatzen zuten testu literarioak bilduz. Hala iritsi zitzaigun proposamena, eta onartu egin genuen».

Testu literarioz dago josita, beraz, liburua, eta hain justu, garai desberdinetan UEUren parte izan diren sortzaile hauenak dira testuok: Maialen Akizu, Aurelia Arkotxa, Itxaro Borda, Katixa Dolhare, Aingeru Epaltza, Angel Erro, Idurre Eskisabel, Mari Luz Esteban, Jule Goikoetxea, Aritz Gorrotxategi, Felipe Juaristi, Gerardo Markuleta, Eider Adeletx, Yurre Ugarte, Aintzane Usandizaga, Iban Zaldua eta Edu Zelaieta, baita Retolaza bera ere. «Hasieratik argi genuen askotariko ahotsak bildu nahi genituela, idazle posizio ugari ager zitezen».

UEUko ikastaroetan, egitasmoetan edo jardunaldietan bizitakoen arrastoak bildu dituzte, beraz, sortzaile horiek. «Helburua ez zen testuetan UEU izan zedin gai, baizik eta giro», zehaztu du Retolazak.

Okasiorako propio idatzitakoak dira testu guztiak, Iban Zalduarena izan ezik. Liburuan ageri den lehen narrazioa da harena, baina argitaratua zuen aurrez; hain justu, Ipuin euskaldunak bilduman. «Narrazio horrekin abiatu dugu antologia literarioa, pentsatu baikenuen gainerakoei enkarguz eskatutako baldintzak betetzen zituela jada».

Retolaza aritu da enkarguz eskatutako testu horiek denak jasotzen, eta proposamenera «ederki» egokitu direla nabarmendu du. «Erraz jarri dute sortzaileek. Ulertzekoa den moduan, enkarguzko lanak egitea ez da izaten sortzaile batentzat erakargarriena, baina proposamen zabal bat egin zitzaien, eta ederki asmatu dute horri erantzuten». Epe estu batekin aritu dira, gainera, lanean, eta hori izan dute muga nagusi. Nolanahi ere, «lan bikaina» egin dutela azaldu du Retolazak: «Testuingurua eta muga horiek kontuan hartuta, ederra eta eskertzekoa izan da idazleen harrera eta gugan jarri duten konfiantza. Oso eskuzabal jokatu dute proiektuarekin».

Genero literario ugari

Askotariko genero literarioetan jardun dute idazleek. Narrazio gehienak errealistak dira, baina bada fikziotik jo duenik ere. Kronika kutsua duten baina gogoetarako bide ematen duten testuak ere jasotzen ditu liburuak. UEUren aldarriak egiteko, bestalde, poesia ere erabili dute egile batzuek. «UEUren unibertsoa mundu literario bihurtzeko askotariko bideak gorpuzten ditu liburu honek», azaldu du antologiaren arduradunak.

Bilduma literario honek UEUren iraganera, orainera zein etorkizunera begirada literarioz eta irudimentsuz hurbiltzera gonbidatzen du irakurlea, iraganeko arrastoak eta etorkizuneko balizkoak begirada sortzailez janzteko. «Bildumako testu guztietan, giza sareek sorturiko itxaropenen, pozen, kontraesanen eta zaurien arrastoak ageri dira».

Argi utzi du Retolazak omenezko liburu bat dela. Ez zuten nahi, baina, ohiko omenezko diskurtso modea izaterik. Horregatik, halako guneetan sortzen diren afektu sareez hitz egiteko aprobetxatu dute aukera. Literatura izan dute horretarako lanabes: «Lanerako gune eta ezagutza sortzeko gune da UEU, eta giza harremanak dauden lekuetan sortzen dira maiz igurtziak eta tentsioak. Hori ere ikusgarri egin nahi izan dugu».

Txakur Gorria sormen taldearena da liburuaren azala, eta, Retolazaren iritziz, ederki jasotzen du irudikatu nahi izan duten urratuen arrasto hori. «Kolorea eman dio guk bilduman bildutakoari».]]>
<![CDATA[«Atseden hartzeko eskatu digu gorputzak» ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/028/001/2023-02-24/laquoatseden_hartzeko_eskatu_digu_gorputzakraquo.htm Fri, 24 Feb 2023 00:00:00 +0100 Miren Mujika Telleria https://www.berria.eus/paperekoa/1943/028/001/2023-02-24/laquoatseden_hartzeko_eskatu_digu_gorputzakraquo.htm Harro gaude. «Kantu horrek ateak ireki zizkigun ondoren sortu ditugun diskoak egin eta kontzertuak emateko», oroitu du taldeko trikitilari eta abeslari Josune Arakistainek. Txikitik hasi baziren ere, denbora gutxiren buruan heldu ziren arrakastaren gorenera. Izan ere, ondoren zetorren diskoaren aurrerapen gisa, Aldapan gora abestia izan zen plazaratu zuten aurrena. Aski ezagun egin zen kantua, hamahiru milioi ikustaldi baino gehiago izan baitzituen. Justuki, kantu hura grabatu zuten mendi berean iragarri zuten atzo taldearen agurra. «Bide orok nekea ere eragiten du aldapen gorabehera horretan. Arnasa hartu eta indarberritzeko astia behar dugu orain». «Taldekide guztion arteko erabakia izan da», argitu du Arakistainek. Kontatu duenez, elkarrekin egindako afari batean hartu zuten erabakia: «Denok geunden ados; denok geunden puntu berean; hori izan da erabakia hartzearen onena eta errazena». Sei taldekideak batu ziren afari hartan: Arakistain bera, Uxue Amonarriz (panderoa eta ahotsa), Aitor Huizi (biolina), Aitzol Eskisabel (gitarra), Inhar Eskisabel (baxua) eta Peru Altube (bateria). Huizi: «Talde bezala pena handia sentitzen dugu; familia bat sortu dugu seion artean, eta familia bat izaten jarraituko dugu. Ez dakigu behin betiko agur bat izango den, ez dakigu Huntza itzuliko den oholtzetara, baina beharrezkoa zaigu atseden hartzea, berandu baino lehen». Biolin jotzaileak metafora batekin ilustratu du hartu duten erretiroa: «Gorputzeko operazio baten antzeko zerbait da: badakigu min egingo digula momentuan, baina osasunaren mesedetan izango da». Bederatzi urtez zabaldu dute euren musika Euskal Herriko oholtzetara. 250 kontzertu inguru eman dituzte gaurdaino, 30 kantutik gora sortu, eta baita bost disko argitaratu ere. Ertzetatik izan zen egin zuten lehendabizikoa, eta hamabi kantu jaso zituzten bertan. Lana kaleratu bezain pronto, «kalejira izaerako» abestiak zirela azaldu zuten, nahiz eta «bals ukitu bat» ere bazuen diskoak. «Hainbat erritmo eta izaeratako kantuak dira; trikiti mundutik sortutakoak diren arren, beste oinarri bat jarri diegu gure instrumentuekin», zioten orduan. Lana Euskal Herriko zenbait oholtzatan aurkeztu ondotik, gainera, kontzertu bira bat egin zuten Japonian, Ertzetatik tour izenburupean. Lumak izeneko EPa kaleratu zuten handik urtebetera. Bi kantu ditu Elurretan eta Zer izan, eta, hain zuzen, Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkartearekin batera egindako proiektu bat izan zen hura. Disko horren gisako beste EP bat argitaratu zuten handik gutxira: Lasai lasai. 2018an publikatu zuen taldeak bigarren disko luzea: Xilema. Publikoari eta, kontzertuz kontzertu, ordura arte zeharkatuak zituzten herri guztiei egin nahi izan zieten keinu izenburu horrekin. Landareen zainak dira xilemak, eta, hain zuzen, metafora gisa baliatu zuten kontzeptua: bi urte lehenago taldeak bat-batean izandako oihartzun zabalaren ondotik ordura arte egin zuten prozesuaren metafora gisa. 2020ko bira ere antolatuta zeukaten, baina bertan behera utzi behar izan zuten pandemia zela medio. Pandemiak ez zien, baina, arrakastarako bidean oztoporik jarri. Izan ere, urte horretako udaren amaieran hiru abesti grabatu zituzten Euskadiko Orkestrarekin batera: Aldapan gora, Olatu bat eta Lasai lasai. Arrakasta handia izan zuten kantu horiek ere. Orain bi urte kaleratu zuten azken diskoa: Ezin ezer espero. Melodia aldetik, azken hori izango da, ziurrenean, disko guztien artean desberdinena. Huntzakoek sortutakoak dira kanta guztiak, eta Ekaitz Goikoetxeak idatziak dira kantu horietako batzuen hitzak -17:21, Izan nahi dut, Poema nekatu bat eta Agur Itaka-. Bi kolaborazio ere baditu. Kataluniako Doctor Prats taldearena da bata, Haizeak abestian, eta Julieta Venegas abeslari mexikarrarena bestea, 17:21 kantuan. Trikiti hotsak, rocka, folka eta pop doinu biziak uztartu zituzten disko hartan. Arakistainek zera kontatu zuen diskoa kaleratu zutenean: «Pandemiak kantuen sorkuntza bete-betean harrapatu gintuen, eta gelditzeko une bat izan da guretzat, hausnartzekoa, gutaz zer espero zen eta zer ez zen espero aztertzekoa, barrura begiratzekoa, eta nahi genuena sortzeko momentua. Eta nik uste dut lortu dugula talde bezala barrura begiratzea, eta horrela, espero gabe atera dira diskoko abestiak. Kanta hauen berezitasuna hau da». Espero, gutxik esperoko zuen Huntza desegiterik, baina atzo goizean iragarri zuten sareetan taldearen agurra. Pozarren begiratzen diote Huizik eta Arakistainek egindako ibilbide oparoari, nahiz eta «pena handia» sentitzen duten hain maitea duten ibilbide bati amaiera eman behar diotelako. Honela azaldu du abeslariak: «Guretzat ez da erreza bidea etengo dugula esatea. Baina atseden hartzeko eskatu digu gorputzak». Bidean jende asko ezagutu dutela dio abeslariak, baina nabarmendu du zaleak direla oholtza gainean hainbeste gozatu izanaren erantzule. «Haiek izan dira gure bidearen ederrena, eta gehien asebete gaituena». Bat dator harekin Huizi. «Haingatik ez balitz, ez geundeke hemen, noski. Baina egia da guk ere asko ikasi dugula elkarrekin; bai musikalki, eta baita pertsonalki ere. Ez dakit zer eman diegun Euskal Herriko plazei, baina guri, behintzat, izugarri eman digute». Hitzokin hunkitu da Arakistain. «Poza da, e?», argitu du irribarre batez, malkoak xukatuz. «2014ko gazte haiek ez lukete pentsatu ere egingo honaino irits zitezkeenik». «Inola ere!», gehitu du Huizik, «Pentsa: Ertzetik atera genuenean, gure familiakoei eta lagunei banatzeko disko xume bat izango zela uste genuen, eta begira nola amaitu dugun: Julieta Venegasen kolaborazioarekin». Hori esan, eta barre egin dute biek segidan. Hainbat belaunalditako jendea zaletu da haien musikara bederatzi urte hauetan, eta, hain zuzen, horren erakusle dira atzo taldeak bere agurra iragarri eta minutu gutxira jarraitzaileek sareetan idatzitako samin hitzak: «Huntza taldea desegin da; egun tristea da gaurkoa»; «galera handia da Huntza desegitea»; «Huntzak, gehien gustatzen zitzaidan euskal musika taldeetako batek, oholtzak utziko dituela iragarri du». Gisa horretako mezuak izan ziren atzo sareetan. Nolanahi ere, Huizik jakinarazi du ez dutela «inola ere» musika utziko. «Taldekook bagabiltza musikarekin lotutako beste hainbat saltsatan, eta ez diogu hori egiteari utzi nahi. Beraz, ziur nago ez diogula berehalakoan ihes egingo oholtzari». Arakistainek, esaterako, «bide berriak miatzeko asmoz», Sunday kantua kaleratu zuen iazko ekainean Sune ezizenarekin. Zera argitu du: «Sunerekin hasi izanak ez du ekarri Huntza uztea, inola ere. Musika estilo hori probatzeko gogoa nuen, besterik gabe; bi proiektu desberdin dira». «Ahaztezina izango da» Taldearen desegitea atzo iragarri zuten arren, urtebete dute oholtza gainak euren musikaz betetzeko. Izan ere, bihar bertan joko dute Durangoko Landako gunean (Bizkaia), 40 Minutu Rock jaialdian. Urduri dagoela onartu dute biek. Huizi: «Ez dakit zer aldarterekin egingo dugun, ezta nola egongo den publikoa bera ere, baina egingo dugu, eta zoragarria izango da, seguru». Hala ere, biharkoa ez da izango Huntzaren azken kontzertua. Are, taldearen agurrak badu data dagoeneko: 2024ko otsailaren 3a. Egun horretan kontzertu berezia eskainiko dute, Bilboko Miribillan. Taldekideek aurreratu dute gonbidatu ugari izango dituztela oholtzan lagun, nahiz eta horien «zerrenda luzea» aurrerago jakinaraziko duten. Azkena balitz bezala. Hala izendatu dute azken kontzertu hori. «Erraldoia izatea nahi dugu; geure jarraitzaileekin eta gertuko guztiekin batuko gaituen zerbait». Horixe desio du Huizik. Behin egun hori pasatuta, baina, ez dute Huntzaren musika desagertzerik nahi: «Argiak itzaltzean piztuta jarrai dezala Huntzaren musikak, plazak eta kaleak, tabernak eta gaztetxeak, etxeak eta barrenak dantzan jartzen». ]]>