<![CDATA[Mirene Begiristain Zubillaga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 20 Aug 2022 01:04:04 +0200 hourly 1 <![CDATA[Mirene Begiristain Zubillaga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Nekazaririk gabeko elikadura; ze etorkizun?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1900/009/001/2021-06-30/nekazaririk_gabeko_elikadura_ze_etorkizun.htm Wed, 30 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mirene Begiristain Zubillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1900/009/001/2021-06-30/nekazaririk_gabeko_elikadura_ze_etorkizun.htm
Baina, lankidetza, noren artean? (zerrendari erreparatu). Ekonomian eragin positiboak, norentzat? Noren kontura? Next Generation-en europar finantzazio publikoaren banaketa ere bertan sumatzen da, antzerako izenekin (Basque Food Ecosystem, Smart Food Country, Euskadi Food-Hub); eta hor ere Bizkaiko Basordaseko akuikulturako plataforma, edo Arabako landa eremuaren metatze eta artifizializazioarekin jarraitzeko Eroskik «baserriko» gisa salduko dituen Tuestan «ekoiztutako» tomate hidroponikoak eta kontzeju ezberdinei eginiko eguzki plaken proposamen isilak; edota Okzitaniako zerrategi multinazional italiarrak mehatxupean jarritako iparraldeko basoak; eta Gipuzkoako surf parkeak, eta Nafarroako Caparroso behitegiaren makroproiektua, Iruñerriko Sacyrren parke eolikoak eta Aroztegiako golf-a,...zerrenda amaigabea.

Nori uste dugu eragingo dietela ba proiektu horiek guztiek sortuko dituzten ondorioek? Ez al lirateke ondorioak «gizateriaren aurkako krimen» gisa hartu behar? Ekozidioa Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutura gehitzeko aldarria sareetan dabil; izan ere, elikagaien, naturaren eta biodibertsitatearen merkantilizazioak talka zuzena egiten du baserri-nekazaritzarekin eta sustraien, uraren, lurraren eta bizitzaren defentsarekin.

Deigarria da azken hogei urteetan landa eremuaren hustea arazo larria dela ikusirik hustuketa horri erabateko hutsunea egitea etorkizuneko elikadura sistemaren nazioarteko Bilboko topaketan. Eta batere dibertigarria ez den joko estrategiko honetan, mahai gaineko pieza bateraezinak dira landa-ingurune bizia, bioteknologia, etengabeko ekoizkortasuna, janari osasuntsua, haragi artifiziala, elikadura osasuntsuaren eskubidea, enplegu duina, ekoizpen eredu kutsakorrak, etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun ingurunea...; estrategiaren piezak hautatzerakoan argiak izateko unea da.

Zer jarriko dugu (jartzeko prest gaude) elikadura-sistemako euskal estrategiaren oinarrian orain? Zer esaten du gutaz orainak Food System horretan hartzen ari diren erabakiez?

Berriki, EHUn hiru topaketa egin ditugu elikadura sistemaren maila desberdinetako erkidegoko hainbat eragilerekin besteak beste, nekazaritza sindikatuak, ikerketa zentroak eta erakunde publikoak, elikadura justuaren aldeko mugimendua eta lankidetzarako elkarteak «Euskadi 2030 elikadura-sistema iraunkorrerako ikerketa- eta berrikuntza- estrategia» definitzeko. Estrategiaren norabidea bestelakoa izan da: erreleboa, lurrari loturiko nekazaritza, elikagai osasuntsuak eta eskualdetako elikadura-estrategiak eta kontseiluak, lurraren defentsa, hornikuntza irizpide iraunkorrak, berrikuntza soziala, gobernantza eredu berriak...

Elikadura zaintza da, modu iraunkorrean jorratuz gero lurraren zainak eta geureak zaintzen dituena. Beraz, noren mesedetan ari da nekazaririk gabeko etorkizuneko elikadura sistema bat antolatzen ari dena?

Bestelako norabideko elikadura-sistema nahi badugu, behar duguna, bereziki, lehen sektorean eta elikadura burujabetzan sinestea da, eta lehentasuna ematea agroekologiaren aldeko apustu publiko eta komunitarioari. ]]>
<![CDATA[Iceberga irauli]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/006/002/2021-06-26/iceberga_irauli.htm Sat, 26 Jun 2021 00:00:00 +0200 Mirene Begiristain Zubillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1951/006/002/2021-06-26/iceberga_irauli.htm <![CDATA[Iceberga irauli]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2134/005/001/2021-05-29/iceberga_irauli.htm Sat, 29 May 2021 00:00:00 +0200 Mirene Begiristain Zubillaga https://www.berria.eus/paperekoa/2134/005/001/2021-05-29/iceberga_irauli.htm
Duela gutxi ikusi dut lehen aldiz iceberg bat iraultzen. Zergatik iraultzen da? Glaziar edo iceberg handiago batetik askatzen denean omen; edo itsaso epelagoetan sartzean urtzen denean, bere pisua eta oreka aldatuz. Ez omen da ohikoa, baina bai gero eta ohikoagoa, itsasoa eta atmosfera berotzen ari direlako. Biratzean, bere kolorea ere aldatzen da, urdin distiratsuago bat hartuz, eta buelta eman den seinalea izan daiteke. Iceberga iraultzea mehatxu bat ere izan omen daiteke, energia handiko tsunamiak edo lurrikarak eragin ditzakeelako.

Ekonomia feminista aipatzean icerbegaren metafora erabili ohi da: ur mailatik gora, egun merkatuaren eta estatuaren arabera balioa duten elementuak, Barne Produktu Gordinaren indikadorearen pean neurtzen direnak (merkantziak eta zerbitzu publikoak); ur mailatik behera, icebergaren eremu ikusezinean, ur mailatik gora dagoena mantentzeko beharrezkoak diren elementuak, komunitate, etxeetako zaintza eta natur sistemako elementuak, Barne Produktu Gordinean sartzen ez den euste katea (auzotasuna eta elkarketa, maitasuna, zaintzak, identitatea, autoestimua, ondasunak eta oinarrizko natur zerbitzuak). Bistan denez, eguneroko bizitza bermatzeko, «jarduera» ikusezin ugari behar ditugu. Eremu ikusezin eta ez baloratu horiek naturari, arlo pribatuari, etxeko arloari eta, tradizioz eta maiz, emakumeek protagonizatutako ordaindu gabeko lanei eta rolei lotutakoak dira.

Ekonomiari buruzko teoria tradizional guztiek ur mailatik gora dagoen izotz zatia baino ez dute kontuan hartzen, iraunaraziz eta zalantzan jarri gabe jendartearen premiak bigarren maila batean uzten dituen sistema. Ekonomia feministak icebergaren alderdi ezkutua argitara atera nahi du. Baina, iceberga iraultzeko, ekonomia feminista hegemonikoaren begirada zabaltzea ere beharrezkoa da, hainbat zapalkuntza/pribilegio ardatzen dikotomia jarraituak gainditzeko, dualtasun estatikoaren konplexutasuna aztertuz eta sistema komuna, plurala eta intersekzionala zer den zehaztuz. Ekonomia iraultzea ez delako ikusezina argitara ateratzea soilik; intertsekzionalitateaz blaitzeko, ez da nahikoa diskriminazioa seinalatzea edo adieraztea, baizik eta zapalkuntzaren aurka sortzen den erresistentzia zertan datzan xehatzea, hau da, praxi kritikoaren protagonistak erdigunean jarri eta eraldaketarako entzumen aktiboa suspertzea.

Bi urtetik behin ospatzen den Ekonomia feministaren VII kongresua uztailaren 1-2-3an izango da, Bilbon, Bizitzaren saregileak. Sare feministak ekonomiaren oinarriak astintzeko lemapean. Sarea botatzen —edota ereiten—duenak beti ez badu jasotzen ere, Bilbokoa, Bilgune Feminista Gure baitako mugak hausteko antolatzen ari den topaguneak edota herriz herriko beste hainbat arnasgune behar ditugu. Behar ditugu ur azpiko iceberga zeharkatzeko, urak epeldu edota glaziar handitik bereizteko, egungo prozesu eta testuinguru historikoen baldintzak ekodependentziaren eta interdenpendentziaren dentsitatearen arabera eraikitzeko, iceberga iraultzeko aukerak harilkatzeko, iceberga dinamitatzeko bada ere.]]>
<![CDATA[Next orain]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2002/005/002/2021-05-01/next_orain.htm Sat, 01 May 2021 00:00:00 +0200 Mirene Begiristain Zubillaga https://www.berria.eus/paperekoa/2002/005/002/2021-05-01/next_orain.htm ezjakintasun deliberatuaren ingurukoa. Eztabaida publiko eta irekia dirudien horretan, zailtasunak daude problematika baten gaineko balorazioa egiteko irizpideak izateko. Zailtasunak daude jakiteko proiektu horiek zenbateraino dauden elikadura sistemaren garapen ekologiko, sozial eta ekonomikoari lotuta. Proiektuen izenburu eta azalpen labur batzuetatik harago, ez dakigu zertan datzan proiektu bakoitza, nork gestionatuko dituen funtsak, nola kontrolatuko diren proiektuen xehetasunak. Dakiguna da: aipatzen ditugun proiektu horietako lehenengo bostak programaren berrikuntza eta digitalizazio ardatzean jasotzen direla; horietatik biri, Smart Food Country 4.0. eta Basordako akuikultura parkeari, 276 milioi euro esleitzen zaizkiela (zazpi proiektuen %65). Halaber, dirudiena da: ez dela inondik elikadura iraunkor baterako trantsizio agroekologikorik jasotzen; ez dela elikadura ikuspegi sistemiko eta estrategia kohesionatu bat jorratzen Euskal Herrirako; ez direla abordatzen hainbat diagnostikoetan azpimarratu diren nekazaritzari eta elikadura sistemari loturiko beste horrenbeste arazo ekosozial. Europako Food2030 estrategiari begira, berrikuntza sozialean oinarritzea gomendatu dute euskal zein nazioarteko ikerketa lan taldeetatik. IPES-Foodek ere, Elikaduraren Mugimendu Iraunkorraren proposamenean, artikulazio sozialean jarri du azpimarra. Bide berriak ezin eraiki lau haizetara zabalduko diren apurrekin, baina oinarri ekonomiko berberak dituztenak. Akaso, badira hiru gako berrikuntza sozialean txirikordatu beharrekoak: bat, iraunkortasuna eta elikadura sistema agroekologikoa, ekodependentzia erdigunean jartzen duten politikekin. Bi, banaketaren kultura, eskuragarri dauden baliabideak txikitzen direnez, beherakada saihestezina delako. Hiru, kudeaketa eredu berriak, nahitaezkoa delako eragile berriak eraikitzea jendarte justu eta demokratikoak egituratu ahal izateko. Orain, Next Generation funtsekin landuko diren proiektuak ez dira ez neutroak ez doakoak. Aurretik izandako salbamendurako beste plan neoliberalek honaino ekarri gaituzte, eta emaitzak erakusten digute funtsen kopuruetan baino gehiago programak nola, zertarako eta norentzat ezartzen diren, horretan dagoela geroa. ]]> <![CDATA[Mundu amaierako baserritarra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1932/003/001/2021-03-06/mundu_amaierako_baserritarra.htm Sat, 06 Mar 2021 00:00:00 +0100 Mirene Begiristain Zubillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1932/003/001/2021-03-06/mundu_amaierako_baserritarra.htm
«Errealitatea» hitzaren erabilpenak kritika zabalena ekarri du genero honetako programetan; parte-hartzaileak egoera artifizial edo faltsuetan aurkezten dituztelako sarritan, modu engainagarri eta iruzurrezkoan askotan, kamerentzako jokabideak, egoerak eta eszenak koreografizatzen direlako. Beste gaitzespen batzuk izan dira parte-hartzaileak umiliatu edota esplotatu nahi izatea, talentuei edota inkulturari iseka egitea eta publikoak ez diren figurak izarrak bihurtzea. Arrunkeria, materialismoa eta lehiakortasuna besterik indartzen ez dituztela ere iritzi hedatua da.

Beste askotan bezala, inportatutako produktua da Baserria, eta The Farm edota The American Farm reality-serieak ditu aurrekari. Programaren iritzia jasotzeko, inguruan galdezka ibili naiz, labur-labur -zundaketak ez du izan asmo estatistikorik-, bai lagun kaletar zein baserritarrei, ekoizle zein herritarrei. Askok ezetz erantzun didate, ez dutela ikusten….(zein ote da ikuslearen profila?, zalantza dut...nolabaiteko arrakasta izan omen du eta). Ikusten dutenen artean, ikuspegi kritikoa gailentzen da: estereotipoak eta nekazarien eta kaleen arteko dikotomia antagonikoa elikatzen eta sakontzen ditu, baita epaile-taldearen morboa eta izaera bertikal eta bortitza ere. Baina hortik harago, ikuslearen irakurketa kritikoan ere konfiantza izan behar delako, kezkagarriagoak dira landa eremua gaitzat hartzeak sortzen dituen desitxuratzeak: lurraren erabilera eta tratu txarrak saio askotan, baserritar batek inoiz lurrari emango ez liokeena; auzolana izena ematea lehiaketan oinarritutako probei, erabateko astakeria!; edota eszenografian hainbat material fisiko erabiltzeko modua, hala nola negutegia edo zenbait ondasun (adibidez, belar bolak). Ezjakintasunean sakontzen duten eta ilustraziotik erabat urruntzen gaituzten edukiak.

Baserria-k emozionalitatea ere erakutsi digu, nolabait landa eremuko lehiakideen adierazkortasun emozionala eta bizipenak iruditeria jakin batetik aldenduz; eta uste dut baliabideak ere apalago erabili direla beste tele-errealitate programa batzuekin alderatuta (ETB1 delako akaso?). Lagun baten esanetan, entretenimendua izan da eurentzat, etxean elkarrekin euskaraz ikusteko saioa izan delako, eta hainbat elkarrizketa eta zalaparta ere sortu dizkie herriko plazan gertuko baserritarrekin. Hor, azpimarratu dit beharrezkoa dela emakume baserritarraren irudi zorrotz eta maskulinizatua haustea, ez datorrelako bat epaile-emakumeari eman zaion figurazioarekin, emakume baserritarrei zaurgarritasunerako eskubidea baztertuz.

Baserriak….Zer elkarrizketa eta eztabaida sortu ditu? Zer iruditeria edo balio indartu, oraindik ere? Zein arrakala zabaldu edo zubi eraiki? Nola baliatu komunikazio eta espazio publikoa autentizidade osoz esateko nekazaritza iraunkorra bizimodu aukera ederra eta asegarria dela?

Akaso gehiegi eskatzen diogu telebistari... edo ez. Baina uste dut onuragarria litzatekeela landa-gaiei bestelako fikzio edo errealitate-trataera ematea, garai hauetan arinkeria badelako audientziometroa gure bizitza-eremuekin elikatzea. Mundu amaierako baserritarrak baino, nahiago mundu honetako basherriak.]]>
<![CDATA[G]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/009/001/2021-02-06/g.htm Sat, 06 Feb 2021 00:00:00 +0100 Mirene Begiristain Zubillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1905/009/001/2021-02-06/g.htm Twitterren: Badakit ez zaizuela ezer interesatzen, baina oraintxe bertan Twitch-en TheGrefg-ek 1,5M lagun bildu ditu Fortnite markako skin bat aurkezteko, plataforma horren munduko errekorra (@itineratur, 2021eko urtarrilak 11). Datua 2,4Mra igo zen.

Aurkezten zen markaren izaera eta mundu ikuskerak kirrinka egiteaz gain, mezua ulertzeko arrakalak nabarmenak egin zitzaizkidan. Marmar horretan hizki bat: G...5G, Next G, ... Generation hitzak leku dezente hartu du azkenaldian, ...eta honen ondoren zer? ondorengo belaunaldiak? Erroa eta geroa, nondik gatoz eta nora goaz.

Galderak erantzunak baino gehiago. 5Garen alde edo kontra egon beharko genuke? Posible al da 5Garen kontra joatea? Teknologiaren abiadura hau onartu eta egokitu edo mundutik at geratu? Erantzun dikotomikoetatik urruntzea ez da amore ematea edo grisetan geratzea, baizik eta dimentsio adigarria duen aferan gaudelarik zentzuz paratu, murgildu eta azalean geratzeko arriskua ekiditea.

Digitalizazio prozesuek eta 5Gak arazo edo gutxienez hainbat kontraesan nabarmentzen dizkigu: ez da inondik limite ekologikorik aintzat hartzen, alderantziz, finituak diren materialetan oinarriturik eta eraginkortasunaren izenean etengabeko kontsumo hazkundea sustatzen da (Jevons-en paradoxa). Baina, ekologikoki iraunkorra ez den eredu teknologikoa izateaz gain, eragin sozialen ezkutuko iceberga ikusgarria da, eredu teknologiko kapitalista betikoen bizkar gainean sostengatzen dela erakutsiz; sortzen ari garen zor ekologikoa eta odolustearen eskandalu gordina. Horrez gain, konektibitate arrakala bolo-bolo dabil (berriak zahar eredu hegemoniko eta normatibotik kanporatutako askorentzat) eta pribatutasun indibidual eta kolektiboa ez dugu oraindik eskubide gisa ulertzen.

Paralizanteak izan daitezke kontradikzioak, ez dira-eta nolanahikoak. Baina teknologiaren eremuan teknologia bigunak ere baditugu, hots, pertsonen interakzio eta prozesu sozialen bitartez eraikitzen direnak. Berrikuntza sozial eta prozesu eta antolaketa kolektiboetan ezagunak dira intuizioak, ekimen parte-hartzaileak eta ideien mugak gainditzeko ahalmenak; adibide ugari gure herrietan. Inspirazio dira irauli ezinean gauden logika planetarioan, desira eta ilusio tonak dakartzan teknologia gogorraren lilura erlijio modernoa bihurtu ez dadin.

Gaur eta hemen, Generation-Geroa erabaki eta eraikitzen ari garen honetan zer sortu, zertarako, nork eta norentzat oinarrizko galderak bihurtzen dira, bestelako bide askatzaileak eraikitzen jarraitzeko edo imajinatzeko: software librea modu estrategikoan landu eta hedatzea, datuen kudeaketa behar sozialei erantzuteko erabiltzea, modu publikoan eta ondasun komun gisa azpiegiturak sortzea, teknologien sistemaren definizioa era inklusiboan eta eskubide gisa ulertzea...

Onartuta kontu hauekiko edota bat-batean irakurri ahal ditugun mezuen aurrean sentitu ditzakegun arroztasunak, maila kolektiboan gaiak duen garrantzia sekulakoa da. Nazioarteko merkatuan eta Next Generation Europako funtsen ofentsiban digitalizazioak karramarro moduan ibili den garaia gainditu, eta elefante pausoan dator. Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen eremuan bestelako Generation baten eraikuntzan proiektu bat baino gehiago martxan daude. Antolatzen bagara, une aproposa izan liteke egokiago ikusten dugun norabidean esku hartzeko. Mugimendu teknologiko ekosoziala eta burujabea.

Vandana Shivak esaten du gosaltzen, bazkaltzen, afaltzen... jaten dugun bakoitzean erabaki politiko bat hartzen ari garela. Teknologiaren definitze indibidual zein kolektiboan erabaki politiko bat dugu aurrez aurre, «konektatuak» gauden momentu oro; noiz, nora, zeren bitartez. Teknologia ez delako neutroa. Jaten eta elikatzen dugun mundu birtuala ez delako neutroa.]]>
<![CDATA[Denbora eskubide]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1993/005/001/2020-11-14/denbora_eskubide.htm Sat, 14 Nov 2020 00:00:00 +0100 Mirene Begiristain Zubillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1993/005/001/2020-11-14/denbora_eskubide.htm
Filosofian gai errepikaria izan dela irakurri dut, denbora ilusio bat dela. Izan ere, istant zehatzetan ez dugu benetan denboraren joana ikusten, baizik eta, besterik gabe, gure oroitzapenetan gordetako esperientzia batzuk izaten ditugu, eta gure adimen kontzienteak denboratzat hartzen du. Einstein ondorio logiko batera iritsi omen zen: denbora ez dela jariatzen, eta, beraz, iragana, oraina eta geroa ez direla existitzen, denbora ilusioa dela dioen kontzeptu filosofiko zaharrera itzuliz. Hala, denbora gauzen sekuentzia jarraitu bat dela esatea denbora ulertzeko modu bat besterik ez litzateke izango.

Baina denboraren irakurketa filosofikoa horrela izanda ere, iraganak orainaldian eta geroan eragina duela argi eta garbi bizi dugu. Telesforo Monzon Laborategiak argitaratutako Covid19 eta ondoren zer? zabalduz gero, orrialde askoren marmarra horixe da: nondik gatoz, zein panorama sortu dugu, nola bizi dugu pandemia, zein izan daitezke geroko agertokiak... Iragana-oraina-geroaren katearen loturak errealak bihurtzen dira, besteak beste gure ingurunean, gorputzetan, harremanetan, herrietan. Bertan idatzitako hausnarketetan denborak garrantzia hartzen du, eta kezkak usaindu daitezke (izan ere, normalitate berri hori, noizko da? Hemen dago?). Irakurketari denbora eskaintzea merezi du hainbat gako errebisatu eta aurrera erresilientziaz begiratzeko aukerak badirelako.

Feminismoan ere denboraren gaia ez da oraingoa. Genero-sisteman produkzio-lanean eta erreprodukzio-lanean gertatzen den denboren banaketa maiz aztertu da; aztertu da, gutxiago akaso, denborak bizitzako etapa desberdinetan duen izaera normatiboa ere. Izaera normatibo honek gure bizi zikloetako etapak (haurtzaroa-gaztaroa-bikote garai produktibo eta erreproduktiboa…) modu linealean aurrez nola dauden definituak norabide eta jokamolde normatiboei lotuta planteatzen du. Horrek, ez ote du ba bizi-autonomia edota autonomia ekonomiko eta sozialak ez izatea eragiten? Denbora (ez) izatearen eskubidea.

Eta hemen jira-bira zalantzak: zenbateraino gara gure proiektuen erritmoen jabe?; ari al gara lan-prozesuetan denbora desberdinak aztertzen, garatzen eta malgutasunez zereginak banatzen?; modu aldakor eta sortzailean, aukeratzen al dugu zer gairi eskainiko dizkiogun gure indarrak?; barruko eta inguruko harremanak zaintzen emango ditugun denborak zein izatea nahi dugun pentsatzen al dugu?; kapitalaren metaketak, baliabide materialak agortzeaz gain, ez al ditu gure bizi-denborak ere agortzeko mugagabeko estrategiak garatzen?; zenbateraino denbora eskubide indibiduala edota kolektiboa da?; zein lotura du denboraren kudeaketa askeak jendarteko talde zaurgarrienekin?

Bizi-denbora osatzen duten momentuen fluxugrama marraztea errealitate gordina erakuts dezake, baita denbora eskubide gisa aztertzeko aukera ere, bereziki egungo ez jakintasunaren agertokian. Abiadura azkarreko aldaketa garaiak bizi ditugu, gure kanpoa gure barrua baino azkarrago doala sumatzen dut, eta, bitartean, denbora badoa, eta gu harekin.]]>
<![CDATA[Eguna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1865/007/001/2020-10-17/eguna.htm Sat, 17 Oct 2020 00:00:00 +0200 Mirene Begiristain Zubillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1865/007/001/2020-10-17/eguna.htm
Urriak 16, elikaduraren mundu eguna.

Industrializazioak baserri ereduan eragin zuzena izan du, ekoizpen bolumenak handituz, teknologia eta makineria sartuz eta eredu intentsibo batean murgilduz. Eredu intentsiboak dirua jarri du erdigunean, elikadura kate globalak eraiki eta sustatu ditu, eta biodibertsitatea eta bizitza zaintzeari uko egin dio. Eredu industrialaren testuinguru ekonomiko kapitalistak baldintzatu du ekoizpen proiektuen errentagarritasuna eta baserrian gizonezkoaren eskubideek lehentasuna hartzea (baserrien titulartasunean edo kotizazioan, adibidez) emakumeen zeregina eta eskubideak ezkutatu eta deuseztatuz. Urteak dira agerian geratu dela sistemaren oinarri direla desberdintasuna eta haren eraikuntza antropozentrikoa, etnozentrikoa, androzentrikoa eta erabat indibidualista.

Landa eremuko belaunaldi ezberdinen emakumeen testigantzen bidez, biolentzia mota asko iristen zaizkigu: baserritar gizonezkoaren bikote gisa soilik hartzen da eta ikusezina da; lurra eskuratzeko eta bizitzeko eskubideak bigarren mailan onartu zaizkie; bizitzaren eta proiektuen erreprodukziorako ezinbestekoak diren hainbat lan (ekoizpenen komertzializazioa, elikagaien eraldaketa, ezagutzen transmisioa, elikadura eta pertsonen zaintza) ez dira beste lanak bezala baloratzen; rolen araberako lan banaketa egiten da; hiperzaintzailetzat hartzen dira; paternalismoa garatu da eta hainbat lan egiteko ezintasun «naturala» egozten zaie (adibidez, traktorearekin ibiltzeko edota mendi lanetan aritzeko); eta guztiarekin, isiltasuna.

Iraunkortasuna (ez Elikadura Burujabetza) eta Feminismoa ia diskurtso hegemonikoaren parte diren garai hauetan, guztion erantzukizuna da ingurunea eta landa eremuko emakumeak ez erabiltzea formak garbitzeko, politiken funtsa eta funtzionamendu-moduak aldatu gabe. Gehienetan, bata zein bestea, objektu gisa tratatu eta geruza berde-morez bustitzen dira proiektu edo martxan jartzen diren ekimen asko. Deseraikitzeko, tresna eraginkor bakarra ikuspegi agroekologikoa eta feminista espazio guztietan txertatzea da.

Nola egin? Ezinbestez, birbanaketa garatuz, zenbait gune, maila eta eremutan, besteak beste: baliabideak; denbora; prestigioa eta aitortza; boterea eta erabaki ahalmena; erantzukizunak. Nekazaritza iraunkorraren eta feminismoaren arteko elkargunean, identitate kolektibo bat eraiki daiteke, non landa eremuko emakumeak historikoki ukatutako eskubideen subjektu izango diren, eta haien lana eta parte-hartzea balioetsiko diren, landa- eta hiri-munduen arteko produkzio eta erreprodukzio harremanak eraldatuz.

Bizitzari eusten dioten sistemak arriskuan daude, eta paradigma berriak eta trantsizio-prozesuak argitu behar ditugu, demokratikoagoak, bidezkoagoak eta iraunkorragoak izango diren egunak iristeko.]]>
<![CDATA[Musukoek begiak estaltzen dituzten garai hauek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/004/001/2020-09-19/musukoek_begiak_estaltzen_dituzten_garai_hauek.htm Sat, 19 Sep 2020 00:00:00 +0200 Mirene Begiristain Zubillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1933/004/001/2020-09-19/musukoek_begiak_estaltzen_dituzten_garai_hauek.htm
Ume bat plaza erdian, musukoak begiak estaltzen dizkiola eta zenbatzen, bere lagunak inguruko txokoetan gordetzen diren bitartean. Irudi metaforikoa!, geu ere ez ote gabiltza COVID-19ak ekarritako pandemia garai latzenetan hesgailua begietan dugula?

Joan den maiatzean COVID-19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren aldeko manifestua sinatu genuen 25 unibertsitate eta ikerketa zentrotako zenbait irakasle eta ikertzailek. Bost ekintza ildo zehaztuta aste gutxian 3.200 norbanako baino gehiago, 191 eragile eta 750 akademikotik gora batu ziren. Bost lan lerro horiek COVID aurretik ere bizi genuen krisi konbergente eta sistemikoan behin baino gehiagotan azpimarratutakoak ziren, maila globalean zein tokikoan.

Batetik, BPGaren hazkunde erantsian oinarritutako garapen eredua alde batera uztea. Bigarrenik, muga ekologikoak kontuan hartzen dituzten ekoizpen, inbertsio eta kontsumo politikak sustatzea «hurbiltasuna, publikoa eta ondasun komuna» lehenetsiz. Hirugarren puntuan, ingurumen fiskalitate progresiboa bultzatzea, «beharrezkoa» den trantsizio ekologikoa finantzatzeko. Laugarrena, azpiegitura handietan eta garraiobide jasanezinetan oinarritutako mugikortasun-eredua alde batera uztea. Bosgarrena, nekazaritza eta elikadura sistema eraldatzea, «agroekologian oinarritutako elikadura burujabetzan aurrera egiteko».

Trantsizio sozioekologikorako premiazko prozesuak ikuspegi integrala eskatzen digu, ekonomia ekologikoa eta ekonomia feminista oinarri hartuta. Horretarako, manifestuaren intentzionalitatea onartzeaz gain, egun sinatzaileok arreta jartzen ari gara garatzeko eta antolatzeko moduari eta errealitateari erantzuteko ditugun abiapuntu desberdinei, herrigintzatik makroangularra eskatzen duten eztabaidetaraino. Udazkenean izango dugu honetan sakontzeko aukera.

Planetaren, sistemaren eta geure bizitzen limiteekin topatzen ari gara. Iraunkortasunaren diskurtsoa eta bizitza duinerako guztiok dugun eskubidea borroka-lurraldea dira, baina kako-mako terminologiko eta ideologikoekin bihurriz jolasteko astirik ba ote dugu?

Musukoa begietan badugu, izan dadila beste egiteko modu batzuk imajinatzeko, desikasteko ariketa egiteko, antolaketaren, zaintza kolektiboaren eta sormenaren bidez aurrera begiratzeko. Berandu baino lehen begietako musukoak kentzeko.]]>
<![CDATA[Normaltasun berrirako agroekologia feminista]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1896/028/001/2020-05-14/normaltasun_berrirako_agroekologia_feminista.htm Thu, 14 May 2020 00:00:00 +0200 Mirene Begiristain Zubillaga https://www.berria.eus/paperekoa/1896/028/001/2020-05-14/normaltasun_berrirako_agroekologia_feminista.htm Honen ondoren, zein ote da onartuko dugun edo probokatuko dugun normaltasun berria?

Egun dugun elikagai kate ereduak sortzen dituen eraginak ezagunak genituen honen aurretik. Ebidentzia guztiak medio, SAPEAk (Science Advice for Policy by European Academies) berriki argitaratu du Europako Batzordeari zuzenduriko A sustainable food System for the European Union txostena. Bertan adierazten da gaur egungo Europako elikadura sistemak osagai sozial, ekonomiko eta ekologiko konplexuak dituela, eta erabateko aldaketa behar duela epe luzera jasangarri bihurtzeko. Aldaketa horretarako, azken urteetan agroekologia ekoizpen eta kontsumo trantsizio alternatiba iraunkorrak proposatzeko gai izan da, prozesu eta ikuskera berriekin, bai planetarentzat eta bai pertsonentzat. Elikadura sistemaren azterketak ikuspegi multidimentsional eta konplexua eskatzen badu ere, oraindik ikuspegi feminista, neurri handi batean, eskasa da, nahiz eta agroekologiaren arloan ekarpen aitzindariak baditugun. Bertan kokatzen dugu emakumeek* elikadura sisteman eta landa ingurunean bizi duten egoera desorekatua. Elikadura sistemaren ikuspegi osoa badugu, sukaldeetan, kontsumoan edota ekoizpenean gertatzen diren askotariko zapalkuntzen katea hautsi dezakegu, proposamen emantzipatzaile errealak sustatuz.

Testuinguru horretan, COVID-19aren etorrerarekin hamaika sentsazio, bizipen, hausnarketa eta pentsamendu-galdera sortzen zaizkigu.

Zer da esentziala gure bizitzen ortzimugak askatasunean eraiki nahi baditugu? Zer da esentziala planetaren eta pertsonen bizi onerako? Hausnarketa intimo eta kolektibo honetan -subertsiboa ere izan daitekeena- gure antolaketa sozioekonomiko eta politikoan elikadurari eta elikagaien ekoizpenari leku bat ematea nahitaezkoa da, elikatzea esentziala delako. Beraz, euskaldunok elikagaien inportazioekiko dugun menpekotasuna sustatzen jarraitu behar dugu, edo ez ote da zentzuzkoagoa eta erabaki estrategikoa gure elikagaien ekoizpena tokikotzea eta sostengagarria bihurtzea? Horrekin batera, elikadura, esentziala izateaz gain, eredu iraunkorraren eta eredu industrialaren arteko talkan dago. Izan ere, intsumoetan menpekoa den ekoizpen ereduari ere arreta jartzea ezinbestekoa da. Baserrien kopuruen murrizketak, ekoizpena produktu gutxi batzuetara bideratzeak eta intentsifikazioak eta eskala handitzeak, lanpostuen galeraz harago, ingurumenaren eta gure lurraldeen kaltetzea ekarri du. Ez al du zentzu gehiago baserri kopuruari eusteak edota areagotzeak, eskala murriztuz, nekazaritza eta abeltzaintzako enplegua defendatzeak, soberakinak ezabatzeak eta produkzioa, batez ere, tokiko merkatuetara bideratzeak, kalitatea, iraunkortasuna eta jendarte-justizia irizpidetzat hartuta? COVID-19ak gogorarazten digu badagoela zer eztabaidatu, eta erabakitzen ari garela zein nekazaritza eta elikadura eredutarantz joan nahi ote dugun, berandu baino lehen.

Eta, zertarako baliatu dugu konfinamendua? Euskal Herrian zehar agroekologiaren ikuspegian kokatzen diren baserritar eta mugimendu sozialek euren eskubideen defentsan ekimen anitz aktibatu dituzte azken asteetan. Ekimen gaitasun horrek, erreakzionatzeko gaitasunetik harago, prozesuak abordatzeko beste logika bat erakusten digu: lan dinamika horizontala, errespetuzkoa, eraikuntza kolektiboan positiboki eta era eraikitzailean baliabideak, esperientziak eta harremanak partekatzeko lankidetza. Horrek ez du esan nahi garatu diren ekimenek mugarik ez dutenik -eskala mugak edota subjektu anitzaren eraikuntzari dagokienez, adibidez-, baina egiteko modu hegemonikoak interpelatuak izan dira, eta aldatzeko bokazio sakona dute. Modu horretara, ikuspegi agroekologikoa eta feminista egikaritzeko prozesuak eta antolaketa ereduak politizazio eta eraldatze prozesuen ardatzak direla ikasten dugu.

Zentzu horretan, politiken planifikazioek epe laburrerako ikuspegia eta helburuak lehenesteko joera dutela ikusten dugu. Euskal Herriko elikadura sistemari eragiten dioten politika publikoetan helburuak eta tresnak modu nahasgarri eta ez-eraginkorrean biderkatu dira. COVID-19aren aurretik, adibidez, larrialdi klimatikoa deklaratu zen, baina, horren bitartean, elikadura artifizialki ekoizteko euskal RIS3 estrategiari lehentasunezko finantzaketa publikoa ematen zaio. Ildo berean, COVID-19arekin instituziotatik ezarritako alarma egoerak emergentziazko hainbat neurri ekarri ditu: adibidez, nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizle txikientzat neurri murriztaileagoak ezartzea beste ekoizpen eta elikagai banaketa kate handiekin alderatuta. Dikotomia horretan, eta norabide aldaketarako, elikadurari lotutako politika publikoek logika kapitalistatik irten eta bizitzarako funtsezkoak diren beharrekin negozioa ez egitea bermatu behar dute, elikadura iraunkor eta nutritibo baten eskubidea lehenetsiz. Horrez gain, COVID-19ak gobernantzaren auzia ere azaleratu digu; krisialdiaren kudeaketa tokian tokiko errealitatera egokitzeko erabakitzeko ahalmena ez dugula ikusi dugu, baliagarria litzatekeena adostasun eta parte-hartze kultura zabalagoetara iristeko. Beraz, agroekologian eta feminismoan oinarritutako elikadura sistema iraunkorra eraikitzeko, modu kontzientean bidea egin behar da maila anitzeko gobernantza eraginkor baterantz.

Honen ondoren zein da onartuko dugun edo probokatuko dugun normaltasun berria? Normaltasun berriaren diskurtsoa borrokatu beharreko lurraldea izango da, sistemaren ondorioak krisiaren ondorio bezala saldu nahiko dizkigutelako. Borroka horretan, normaltasun berria planeta eta herritar guztiak babesteko baliatu behar dugu, gero eta naturalizatuagoak genituen desberdintasun sozialetara ez bueltatzeko, eta ezinezkoak ziruditen politikak posible direla sinesteko. Hori horrela bada ere, jakitun gaude gure senak betiko normaltasunera bueltatzeko joera izango duela (horretan kapitalismoak ederki jakin izan du bere kartak jokatzen, epe motzeko asetasunak elikatuz). Horretarako hausnarketa interesgarria proposatzen du Marina Garcesek: Zer da bizitza osasuntsua? Elikadura sistemaz ari garenean, immunitateaz eta janari seguru eta aseptikoez harago, gure osasuna eta osatze kolektiboa zerekin konektatuta dagoen begiratzera garamatza. Normaltasun berria probokatzerakoan agroekologia feministak iparrorratza izan beharko luke, sistemaren logika produktibistatik eta kontsumistatik bizitzaren iraunkortasunaren eta desazkundearen kulturara garamatzana.

*Artikulu hau Telesforo Monzon Laborategirako eginiko gogoetaren laburpen bat da.]]>