<![CDATA[Nagore Amondarain | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 29 Nov 2021 15:12:27 +0100 hourly 1 <![CDATA[Nagore Amondarain | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA['Hambre'-ko oturantza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1539/041/002/2013-06-11/hambre_ko_oturantza.htm Tue, 11 Jun 2013 00:00:00 +0200 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/1539/041/002/2013-06-11/hambre_ko_oturantza.htm
Ez omen zen berdina 1940an pobre izatea Bilbon edo Alkizan. Mendian bi aldiz omen ziren pobre. Eta hor hasten da aipatzen Eliza eta honen bitartez apaiztegietatik pasatako hainbat intelektual. Aurrenekoa, geruza katolikoa, beraz. Kristautasunetik bereizten du, katolikoak bestelako mugak ekarri baitzituen: sakrifizioaren kontzeptua, sexurik gabeko bizitza, martiriak… «Kultura bat horrelako ideologia estu batean ezin da guztiz garatu». Frankismoaren kontrako plataforma guztiak egitura katolikoaren babesean sortuak zirela dio, Etor, Auspoa, Karmel, Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin… aipatuz.

Hambre-ko ostatuan 1972an egin zen oturuntza erdi klandestinoaz jardun du ondoren. Bera ere han zela, urte hartan bizitzako lehen artikulua argitaratu baitzuen eta. «Nahikoa da artikulu bat ateratzea euskal kulturan sartzeko. Hori, egun ere ez da asko aldatu». Oturuntza hartako mahai bueltako kideak aurkeztu zituen: Gabriel Aresti, Lur argitaletxekoak, Patxi Zabaleta, Xalbador Garmendia, Oteizaren jarraitzaile bat (ez du haren izenik eman), ETAren inguruko jende bat ere han zela...

Bigarrena geruza erromantikoa litzateke, eta hura azaltzeko hiru data aipatu ditu: 1801, Wilhelm Von Humboldtekin (Euskaldunak liburuarekin), 1923, Telesforo Aranzadirekin (aurreko liburuaren itzulpenarekin), eta 1963, Jorge Oteizarekin (Quosque Tandem-ekin). Euskal kulturan eta beronen historian lehen mailako garrantzia izan duten gertaerak. Errelato bat behar omen du edozein herrik munduan toki bat izan nahi badu, eta «errelato erromantikoa egin zigun Humboldtek, herri hau munduan kokatuz. Hizkuntza txikia aipatzeaz gain nazio hitza haizatu zuen». Hambre-ko bazkarian katolizismotik zetozenak eta ez zetozenak bigarren geruza honetan elkartzen direla dio. Eta giro antifrankista hartan fusio bat ematen da, berezitasun etnikoak eta arte modernoa uztartuz: Oteizak txalapartari eman ziona, edo Arestik berreskuratutako Jose Ignazio Barrutiaren Gabonetarako ikuskizuna, adibidez. Garai zaharretako geruzak bata bestearen gainean ditugu egun ere, eta bi geruza baino gehiagoz ere berba egin daiteke. Gerra ideologiko eta ekonomiko itzela ere egon zen euskal marxista eta eliza aurrerakoien artean; UEUren sorreran adibidez. Berak, Mitxelenak bere garaian bezala, publikoaren aldeko hautua egin du nabarmen.

Klasismoaren gaia asko interesatzen zaiola dio. «Zergatik ez nintzen lerratu Donostiara eta bai Bilbora? Nire ustez, Donostiako euskaldunek modu klasistan tratatzen dituztelako herrietakoak». Horrela bedeinkatu zigun azken oturuntza Atxagak.]]>
<![CDATA[Anari gara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/041/001/2013-05-28/anari_gara.htm Tue, 28 May 2013 00:00:00 +0200 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/041/001/2013-05-28/anari_gara.htm royalty-ei buruz berba egiten. Han ezagututakoa hemen proposatzera zetorren hura Fermin Muguruza zela; «erreferentzia handi bat izan da niretzat», dio Anarik.

Azkoititik Gasteizera doanean bizitzera, diskoa grabatzeko aukera ateratzen zaio Esan Ozenki-rekin. Disko akustiko bat grabatzeko hautua egiten du hardcoretik datozen Abrego eta Strubellekin, BAP eta Dut-en altzoan bezala. Eta era inkontziente batean, eszena bat hautatu zuen: «Gu talde gogorragoak mugitzen diren zirkuituetan mugitzen gara».

Ni-tik Gu-ra egiten duen saltoan, sortzaileak, industria eta krisia aipatzen dira. Etsipenaren diskurtsoak kritikatu ditu Anarik. «Ez badago industriarik ez dago sortzailerik?». Jendea joaten da kontzertuetara eta zaleak daude. «Eta krisia?» Krisian egonda Lisabok diskorik onena eta Canok eleberririk onenak egin dituztela gaineratu du. Euskarazko prentsari eskerrak eman behar zaizkiola dio, herri honetan auto-ekoizpenaren bidea hautatuagatik badagoelako aukera medio horietan bide bat egiteko. «Bilatu egiten gaituen kazetari jendea dago hor»; beraz, ez da beti behar egitura handi bat atzetik. Honek demokratizazio bat dakarrela dio, libreago aritzeko aukera ere.

Hurrengo urratsean legoke arazoa, zabaltzean. Oso garestia baita banaketa eta sare publiko baten beharra ikusten du. Egunkari honek duela hilabete jasotako Koldo Almandozen diskurtsoarekin bat egiten du berak, ez baita justua Australiako ereduarekin konparatzea, Galesekoarekin konparatu beharko ginatekeenean. Ezin gatzaio adjektibo negatiboak jartzen hasi euskal kulturari ez dagoelako profesional nahikoa, batere profesionalak ez diren profesional asko dagoelako eta aldrebes. Bere garaiko askok Luis Iriondo ezagutzen ez zuten moduan belaunaldi gazteek ere ez dutela bera ezagutuko dio, «dena mantentzearekin obsesionatuta bizi gara». Bere ardura adibidez, Belako bezalako talde gazteek euskaraz kantatzea dela, «norbera ez da inportanteena, kolektiboa da inportantea».

Poemak kantatzearen gehiegizko joeraz dio, Hautsi da Anphora-tik datorrela joera, baina poema ona izateagatik ez duzula beti abesti onik. Despoetizazioan aurrera egin nahi duela dio, Zebra-n hasiera eman zionetik. «Norbere unibertsoak kantatuz ere oso letra onak atera dira».

Komunitate handi/txikiak erkatzean eta azkenaren abantailez berba egitean, Nacho Vegas batek beraiek beste saltzen duela dio; «gu maitatuak sentitzen gara herri txiki honetan, baina Vegasek zailago izango du». Eta Viktoria Eugeniako kontzertua aipatzean, begiak hezetzerainoko emozioz dio espazio hura beraiena egitea bezala izan zela, publikoaren erregalu bat izan zela konkista hura. Gu horretan biltzen den Bidehuts kolektibotik, sarritan, Lisabo aipatu du. «Zer gertatzen da munduko talderik onena, bere estiloan, euskaraz bada?». 2012ko Primavera Sounden hiru mila pertsonaren aurrean jotzen dute profesional izan gabe.

2013ko Primavera Soundetik bueltan ontzen da kronika hau, profesional izan gabe profesional handia den Anari busean, atzeko eserlekuan, topatzen dudanean. Gurpil baten leherketaren ondorioz, hiru orduko atzerapenarekin, desordutan, iristen da busa Donostiara, gaztelaniako irakaslea hurrengo egunean hutsik gabe lanera joateko.]]>
<![CDATA[Irauli eta iraun]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/034/001/2013-05-14/irauli_eta_iraun.htm Tue, 14 May 2013 00:00:00 +0200 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/034/001/2013-05-14/irauli_eta_iraun.htm Porrotx izan genuen hizlari, tartean: «Euskararen Maratoia sortu genuen, baina egunero euskaraz aritzeko espazioak sortu behar ziren maratoiaz gain». Aipatu zuenez, Michelin enpresak egun batetik bestera lau mila pertsona ekarri zituen kanpotik, eta elkarbizitza eta herri nortasuna euskaratik eraikitzea posible egin dute lasartearrek. «Euskara erdigunean jarri nahi izan genuen, denentzat toki bat izan zedin nahi genuen». Eta egitasmo ezagunak eman ditu herri eta maratoi honek, Euskal Herriko etxe guztietara sartu den irriaren fenomenoa, adibidez.

Kukuka antzerki eta dantza eskola ez genuen askorik ezagutzen, eta hori aurkezten aritu zitzaizkigun eskolan izandako saioan. Baina argi utzi ziguten ez dutela antzerkian soilik espezializaturiko herri bat nahi, ahalik eta eskaintza oparoena nahi dutela beren herritarrentzat. Auzoko antzerki eskola zena Lasarte osora eta inguruko herrietara zabalduz joan den Kukuka bihurtu da. Hasieran, berrogei pertsona ziren eskolan, eta, hamaika urteko ibilbidearen ondoren, ia zazpiehun pertsona.

Kopuru horiek ikusita, Zurriola ikastolako antzerki eskolara jo zuten antzerki zein dantza irakasle bila. «Kanpoan ikusten ditugu herriko asko hau eta bestea egiten, baina guk herrian behar ditugu». Eta horrela erakarri zuten Maider antzerki irakaslea. Maiderrek berak ere hala azaldu zigun: «Lasartearrago sentitzen naiz orain Kukukarekin. Nortasunik gabeko herria zenean, lotsatu eta dena egiten nintzen nire jatorriaz. Eta, gainera, ikasleek irakatsi didate irakasle izaten». Halakoa izan zen irakaslearen aitorpena, eta ez zen gutxiagorako izan Donetz ikaslearen testigantza. «Zuen aurrean banago orain hitz egiten, antzerkia landu dudalako da. Lehen, kiroldegira joatean nintzen; orain, Kukuka daukat. Gehiago eman dit: talde bat…». Kulturaren bidetik transformazio sozial bat zelan eman den erakutsi digu Kukukak. Euskaratik bultzatutako kohesio soziala. Eta herri transformazioan sinesten zuen masa kritiko nahikoa zegoelako izan zen posible. Baina apustu serioak behar dira instituzioen aldetik, horrek guztiak irauteko egiturak elikatu behar direlako. Ohartu ez direnentzat, Euskal Herriko antzerkiaren abangoardia ere euskaratik egiten baita egun iparralde zein hegoaldean.]]>
<![CDATA[Ez izatearen ajeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/034/001/2013-04-23/ez_izatearen_ajeak.htm Tue, 23 Apr 2013 00:00:00 +0200 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/034/001/2013-04-23/ez_izatearen_ajeak.htm
Kultur politikek hizkuntzazko bereizketa behar duten, hizkuntza bat-kultura bat, euskarak eta euskal kulturak gune hegemonikoak behar dituen edo euskal kultura euskarazkoa bakarrik den zalantzei erantzunez jarri gintuen Loreak. «Hizkuntza hegemonikoetan horrelako galderek ez dute lekurik» dio berak. Joxe Azurmendiren aipuak ere asko izan ziren bere hitzaldian; «kultur minorizatuak herri minorizatu batean soilik ematen dira». Botereak esaten du normalean zer garen baina momentu batean azpikoak hasten dira euren burua definitzen eta horretarako espazioak, sistema propioak, eraikitzen. «Eta komunitate horretan nortzuk daude? Ba euskaldunak, euskara da komunitatea». Euskarazko kultur kontsumoari buruz egin zen ikerketa batean, bakarrean, euskal kultura gehien Gipuzkoan kontsumitzen zela eman zuten datuek, euskaldun gehiago dagoen lekuan. Baina proportzionalki Gasteizen ematen zen kontsumorik handiena, euskaldun kontzientziadunen, euskararen etorkizunarekin kezka dutenen, kontzentrazio handiagoa dagoen lekuan beraz. Euskaldun asko eta euskaltzale gutxi dauden eremuak ere badaudela diosku, hortik beraz, jarrera, kezka eta kontzientziak duten garrantzia.

«Ikastola eta eskoletan zelako ezagutza erreproduzitzen den aztertzea ere interesgarria litzateke» dio Agirrek, «kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean» Begoña Bilbaoren lana aipatuz. Eskolak bermatzen du euskal kulturaren transmisioa? Hizkuntza da muina baina ez da soilik hizkuntza transmititzea gure zeregina, berorren aldeko jarrera transmititzea da beharrezko. Euskara biziberritzea gizartea eraldatzeko modu bat izan baitaiteke.

Euskara erdigunean jartzen duen sortzaileak badaki eragile eta sustatzaile izan behar duela. Transmisio bideak antolatu behar ditu, merkaturatze sistema propioak antolatu, administrazioaren elkarlana behar du… Euskal sorkuntzaren agertoki unibertsal iraunkor bat sortzea, prestigio handiko proiektu kultural eta arkitektoniko batean zuten burua Sorguneak ikertegikoek, 2008tik 2011ra Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat eginiko ikerketan. Agirrek esan moduan «Aldundiari eginiko probokazio bat zen, ez zioten heldu, ez zuten amua harrapatu baina guk bota egin genuen…Tabakalera euskal kulturaren eskuetan uztea». Hauexek beraz, gu izatearen albo-kalteak eta ez izatearen ajeak.]]>
<![CDATA[Arriskuak hartzeaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2536/035/001/2013-03-26/arriskuak_hartzeaz.htm Tue, 26 Mar 2013 00:00:00 +0100 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2536/035/001/2013-03-26/arriskuak_hartzeaz.htm Egunero hasten delako irakurtzera — orain datozkit galderak, egia esan—, baina nik neuk derrigortuta irakurri nuen. Gogoan dut, gainera, nola lotsatu nintzen edizio zaharra izateaz eskola-kideen artean: besteen liburu berrien usainik ez zuen nireak.

Horrela hasi du Ramon Saizarbitoriak hitzaldia: «Zerbaitek amorrua ematen badit da, norbaitek kalean harrapatzen nauenean esatea Ehun Metro ikastolan irakurri zuela; nire nobelak eskolan derrigortuta irakurri zituela esatea, alegia». Juan Luis Zabala idazlea izan genuen kazetari eta irakurle modura hitzaldia zuzentzen, Saizarbitoriari galderak eginez.

Martutenez galdegin beharra zegoen, zelan ez, hainbeste urtez ondutako lanaz. Entzuleoi, edo hobeto esan ikasleoi, zera esanez erantzun dio galderari Saizarbitoriak: «Ordu galduak irabazten ikasi beharko zenukete». Gogoratzeko borondateak egin duela bera idazle, eta pozgarria zaiola hain irakurle desberdinek errespetuz hartu izana liburua. Fede onez idatzia omen dela. Baina fede onez eginak daudela nobela txar asko ere gehitu dio Zabalak.

Hirurogeiko hamarkadan idatzitako Ez naiz jatorra artikuluaz galdetuta: «Euskarari modernotasuna ekarriko dion belaunaldi berri bat sortu behar da». Philip Rothen Human Stain (Giza orbana) liburuan gertatzen den modura, bera ere genetikoki beltz den zuri baten gisa bizi izan dela Donostian. Herritik etortzen ziren borono deituriko haien aldean, moderno izan nahia aldarrikatzen zuen bere sakoneko boronotasunean. «Gure aberria egiteko modua Avenidako tabernetan Martiniak euskaraz eskatzea zen». Normalak ez garela onartuta aldatu beharko dugu errealitatea, haren ustez helburuak betetzearekin beharrean, adierazleak betetzearekin obsesionatuta baikaude.

Txillida-Oteiza dikotomiaz hitz egin digu, eta idatzi beharko duela horri buruz noizbait, seguru dela lehenak euskara ikasteko saio sakonagoak egin zituela, eskatzen ziotena ematen zuela euskararen alde; «baina ideologikoki ez zenez ezer…». Baina Zabalak Saizarbitoria-Atxaga dikotomiaz galdegitean, ezer baino lehen esan du ez duela maite ona-gaiztoa zera hori. Berak Euskal Herrikoari eutsi diola, bertako irakurleei, kanpora begira egon gabe. «Ni ez naiz hasiko aeroplanoak hartzen Londresen hitzaldi bat emateko». Idazle gazteek arrisku hori dutela: euskara pausu gisa hartzea, mundu benetakora pasatzeko. Kirmen Uriberen kasua aipatu du. Munduari balio erantsi bat emateko gai izan behar dugula, ez erdaratan egiten dena egiteko. «Idazleek beste arrisku batzuk hartu beharko genituzke». Gerra zibilaz idazteko gogoa duela oraindik, beraz, gatazka deitzen den honetaz ea noiz bukatuko dugun idazten galdetu du.]]>
<![CDATA[Kitzikatuz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/035/001/2013-03-12/kitzikatuz.htm Tue, 12 Mar 2013 00:00:00 +0100 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/035/001/2013-03-12/kitzikatuz.htm
Misiolarien lanaz mintzo da, Elizak euskaratik erlijiora bihurtzeko ahalegina egin zuen «euskaldun fededun» horrekin, euskaratik konbertitu, alegia. Baina misioetan ibiltze hori beste alor batera ere eraman du, «misio lanetan ibiltze horrek dakar ez lantzea gure artekoa», marxistak biharkoari begira omen daude, bere esanetan «borroka armatuak ere bihar elkar maitatzea desio du, egun gatazkan biziz. Hor dago paradigma aldaketa, niretzat, gaur eginen dugu biharkoa». Arrangura gehiegi unibertsitateko agertokitik.]]>
<![CDATA[Arabako berogailuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/035/001/2013-02-26/arabako_berogailuak.htm Tue, 26 Feb 2013 00:00:00 +0100 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/035/001/2013-02-26/arabako_berogailuak.htm tandem-a bertsoei buruz berbetan zetorrela. Esan daiteke euskalgintzak duen zutaberik sendoena dela bertsolaritza Araban, motibazioaren erreprodukzioa egiten duena. Gerora norabidea beste bat izan arren, gazte askoren iragan beharreko ate bat. Abornikanon kokatu zen Abel Enbeita izan zen orduko gazte askoren akuilu, eta habia hartatik sortu zen Arabako bertsolaritza, sorkuntza kolektiboa. Eta handik eratorrita sortu zen Lautadako bertso eskola ere, duela hamar urte. «Gaur ikasi, bihar irakatsi» da Lautadakoen nahia, eta horretarako, gazte-lokalen antzera, bertso-lokala dute Agurainen. Herriko kultur bizitza piztu du bertso eskolak, bizipen atseginetatik eta taldearen identifikaziotik presentzia publikoa handitzea lortu du euskarak. Egun, Lautadako gazteei los lari deitzen omen diete, bertsolari, trikitilari… dena antolatzeko gai direnak. Lautadan, bertebrazio soziala euskararen bitartez gertatzen ari da. Esan dutenez, bertsoak eremu erdaldunean zera sorrarazten omen die gazteei: «Konturatu gabe, euskaraz ari direla ahaztu egiten zaie gazteei bertso giroan daudenean».

Baina ezagutzen ez duenarentzat, Arabako bertsolaritzak ez du zerikusirik beste lurraldeekin. Banakako lehiara pasatzea kostatu egiten zaie bertako bertsolari askori. Inflexio puntua 2010eko Kuadrilla Arteko Txapelketa izan zen, bat-batekoa eta idatzizkoa, Araba guztia mugitu zuen txapelketa, sorkuntza aktibatu zuena, kolektiboa. Saioetan ez zen entzule hutsik, denak ziren parte-hartzaile, «denek zuten zereginen bat, mahai-jartzaileak ere izaten ziren, gai-jartzaileen moduan». Presio gabe bizi dute bertsolaritza Araban. Hortik adibidez, Hala Bedi irratian duten Bertxoko saioa, askok umore saio legez dutena. «Euskadi Irratiko Hitza jolas saioak darabilen material berdina darabilgu, baina oso emaitza desberdina da gurea», bertsozale ez direnak ere jarraitzaile dituen saioa. Bestetik, zirkuitu berdinean topo egiten duten bi komunitate daude Gasteizen, hip-hopa eta bertsoena. Eta Hala Bedi eta gaztetxearen urteurrenen harira, 2008an, hurbilketa natural bat egon zen, gaur arte jarraitu duena, «bertso afari batera hamar gazte badoaz, bertso hip-hop saiora ehun». Eta hau gertatzeko ez zuen euskara teknikari batek etorri behar izan, antolatu eta asmakizun legez patentatu.]]>
<![CDATA[Manexak gara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/043/001/2013-02-19/manexak_gara.htm Tue, 19 Feb 2013 00:00:00 +0100 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/043/001/2013-02-19/manexak_gara.htm
Dinamika anitzen lurraldea da 13.000 biztanledun Zuberoa, maskaradetan dagoena, pastoraletan dago, ikastolan eragiten, Xiberoko Bozaren aldeko diru bilketan edo Kantu Txapelketako antolaketan.

Kontraesan batean bizi omen dira egun pastoralak, horietan parte hartzeko ez da euskararik ezagutu behar, ez baitago inprobisaziorik, buruz ikastea nahikoa baita. Aste honetako Argia-k Zuberoako beste ahots bat ekarri digu, eta Ttittika Rekalten iritziz, «pastoralak iruzur kulturala dira kasik». Herrien arteko lehia ere sumatzen omen da egun, Dominikaren iritziz, zeinek antolaketa onena izan, adibidez. Beste arrangura bat, behar diren kideen bikoitzak nahi izaten duela horietan parte hartu.

Maskaradetan, berriz, ez da holako nahikunderik ikusten. Euskara zinez menperatu behar da, inprobisazioz asko baitu, adibidez, arrapostu eman behar baita ikusleengatik zerbait entzunez gero. Urtero herri bateko gazteek antolatzea, beraz, lorpen bat da. Iazko maskarada ikastoletako ikasle ohiek antolatu zuten, herri bakar bateko gazteek antolatu ordez, urte horretan eman behar zen hutsunea ekidin eta maskaraden jarraikortasuna bermatzeko. Baina, hala ere, izan zen ahots kritikorik eta sasi maskarada-tzat izendatu zuten iazkoa.

Inoizkorik isiltasun sakonena izan da eskola egunean, zubererari ulertzeko belarri guztiak jarri behar zaizkiolako. Ikastoletan zubereraren transmisioa ikas-materialen eta irakasleen ahaleginaren bidez ari dira bermatzen eta entzule guztiok aldi berean egin dugu «ooh…». Lehenengo kolpean zera datorkit burura, bizkaieraz irakastea atzerakoia zaigu eta zubereraz irakastea pozgarri? Bigarren kolpean barneratu dut bizkaieraren transmisioa etxetik bermatu ahal den moduan, Zuberoan ez dela horrelakorik. Bestetik, kolegioan batueraz aritzeko guztiz gaituak diren moduan, bizkaitarrek nahiko lan unibertsitatean ere batuan aritzeko. Iparraldean ez baita euskalkia vs batua amildegia hemen bestekoa.

Kantua, ikastolak, zinema… guztia ari da izaten lagungarri zubereraren iraupenerako. Bitxikeria moduan, Xora zubereraz egin den aurreko filmaren estreinaldian Mauleko zineman film espagnol moduan aurkeztu zuten, nonbait banaketa hegoaldetik bideratu delako.

Eginahalak eginda ere, manexak izango gara Zuberoatik kanpoko oro. Probintzien arteko harremanak sakontze horretan, laguntza ematen eta partekatzen asmatu beharko dugu hegoaldekook, baina paternalismotan erori gabe. Prefosta!]]>
<![CDATA[Kultura, guda eremua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/034/001/2013-01-29/kultura_guda_eremua.htm Tue, 29 Jan 2013 00:00:00 +0100 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/034/001/2013-01-29/kultura_guda_eremua.htm
Azalpen kritikoarekin osatu du hitzaldia Amaiak. Zer den baino gehiago, zer ez den Donostia Kultura esanez hasi da. Donostia Kultura ez baita «kultura Donostian». Laurogeiko hamarkadan, deskontzentrazio garaian, leku guztietan patronatu eta erakunde piloa sortzen hasi ziren. Sakabanaketa horretatik, metaketa garaira igaro zen sistema, eta, zelan ez, kultur sistema ere orduantxe hasi zen Donostia Kultura delakoan dena metatzen; sakabanaketa zein metatzea Odon Elorzaren garaian ematen ziren bi eredu dira, biak ala biak eredu ekonomizista batetik abiatuta. «Rissotoa zer den azaltzea bezalakoa da Donostia Kultura azaltzea; ez da paella bat, ez da arroz saldatsua, ez da arroz zuria… Badirudi azkenean amaitzen dela ulertzen ez?». Baina ez da erraza, osagai asko eta pisu desberdinekoak baititu.

Tabakalera, Zinemaldia eta Kursaalak SA izaera dute. Azken horrek adibidez, SA bat eta fundazio bat ditu barruan, fundazioa litzateke kultura ekitaldien programatzaile, eta bertako Herri Musika izena duen programa litzateke Donostia Kulturatik bideratzen dena soilik, macroholding bat bistan denez. Musika Hamabostaldiak ere izaera propioa du. Eta iritsi da entzule askok espero zuten gaira, 2016ra, hor egon baita galderarik gehien, baina hori ere ez dela Donostia Kultura, edo konpartitua dela aurreko beste egitasmoen antzera, Jaurlaritzak, udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatzen dutelako egitasmoa. Tabakalera bezala, hau ere guda eremu bat izan omen da azken urteetan. Oteizak esaten zuen moduan, kultura guda eremua delako.

Donostia Kultura 21 kultur ekipamenduk osatzen dute, lau auzotan banatuak. Bi SA biltzen ditu barnean, Victoria Eugenia eta San Telmo. Eta DKmusika, DKantzerkia, DKzinema eta DK festak arloak kudeatzen ditu. Ia-ia ezer ez. Horixe enpresa erakunde publikoa den Donostia Kulturaren osaketa. «Ia dena zenbakitan neurtzeko ohitura izan duen erakundea da gurea», egiten du hasperen Almirallek. Azaltzeko zaila den egitura erraldoitik ibilbidea, beraz.

Eta hau gertatzen da, hainbeste urtez kultura kapitalizatzeko gogo itsuz ibili ostean, instituzionalizazio erabatekoa, sormen espazioak antzu bihurtzerainokoa.]]>
<![CDATA[Musikaren esperientzia partekatua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/034/001/2013-01-15/musikaren_esperientzia_partekatua.htm Tue, 15 Jan 2013 00:00:00 +0100 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/034/001/2013-01-15/musikaren_esperientzia_partekatua.htm
80ko hamarkadarekin alderatuz, egun, orduan baino musika gehiago kontsumitzen dela esateak ez du Zabala lasaitzen, kontsumitzeko modu berriek ekarri baitute musikaren beherakada hiltzailea. Beraien garaian, musika esperientzia bat bihurtzen baitzen, esperientzia kolektiboa; egungoa, aldiz, indibiduala da. Musikaren espektro soziala ere inoiz baino txikiagoa da, efektu sozial gutxikoa. Horri egozten dio azken hamar urteetan ia abesti klasikorik ez sortzea; lau edo bost izan daitezkeen galdetzen dio bere buruari. «Gure garaian kantu klasiko uholdea zegoen. Gizarte aktibo bat behar da klasikoak sortzeko». Emozio kolektiboek sortzen dituzte abesti klasikoak, horiek dira gogoratzen direnak, betikotzen direnak; egun oso zaila da ikustea abesti batekin emozionatzen den jende talde handi bat, kontzertuetara joatea ia ahaztu den garaiotan, gainera. «Musikaren esperientzia partekatua» da behar dena.

Testuari begira honako hau dio, egungo musikari gazteak kultuagoak direla, intelektualizatu egin dela euskal musika, poesiaren erabilera oso ugaria dela gurean, beste kulturetan gertatzen ez dena. Ez omen dela oso normala, proportzionalki hainbeste poeta musikatzea gure herri txikian. Beraiek ere Itxaro Borda musikatu zutela baina ez haren liburuak irakurrita, hark postaz bidalita zela prozesua. Edo Jon Mirande musikatzera ere iritsi zirela baina irakurle fin batek hala eskatuta.

Beraiek egin nahi zuten estiloa euskaraz egiten ez zela jabetuta zeuden; beraz, bazekiten lehenak izatearen xarma izango zutela. «Euskaraz abestea gauza naturala zela transmititu nahi genuen, Gasteiz batean gainera! Oso gutxik ulertzen gintuen; Gasteizen entzuleen % 99 erdaldunak ziren, baina euskarak prestigioa zuen».

Musikaz idatzi eta esaten zen garaiaz hitz egin digu, aurretik aipaturiko espektro sozialaz: Bat, bi, hiru, Muskaria, El Tubo, Katukale, Entzun… «Baina hau dena desagertu da, oso gutxi idazten da euskal musikaren inguruan», lehenago zirkuitu betea baitzen musikarena, promotore, entzule, kontzertu, areto, diskoetxe… ugariduna. Musikarien topaleku eta diskoetxeen alternatiba interesgarri moduan dio euskal produkzioaren %80 Bidehuts, Taupaka, Musikherria eta Bonberenearen moduko kolektiboetan dagoela. «Musikaren esperientzia partekatua» ideiaren erakusgarri eta altruismoz indartua..]]>
<![CDATA['Euscool' kultura eta beste]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/040/001/2012-12-18/euscool_kultura_eta_beste.htm Tue, 18 Dec 2012 00:00:00 +0100 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/040/001/2012-12-18/euscool_kultura_eta_beste.htm Egin kontu abestia aztertzen jarri gintuen Pedro Elias Igartuak (ingeleseko irakasle eta musika kritikoak) institutuko eskola egun batean. Ia 18 urte geroago, bestelako eskola egun batean, Iñaki Urruzola irakasleak ariketa beraren aurrean jarri gaitu. Euskal kultura zer den eta zer izango den zalantzarekin bakoitza bere burutazioetan naufrago ibili ginen. Berau aztertzeko eskola eguna izan zen aurreko astekoa, azterketaren aurreneko mokadua baino ez zen izan, dena eta ez dena argitu gabe bueltatu ginelako etxera, indar zentrifugo eta zentripetuak aktibo gure buruetan. Kultur ekosistemak eta kokapenerako gakoak mahai-gaineratzean hasi zen ikaskideon parte hartzea, talde hiztunaren adibide jardun anitza. Euskal kulturaren definizioaren helmugara iritsi aurretik, masa kultura, herri kultura eta kontrakulturaren bidesariak ordaindu behar izan genituen.

Azken asteetan hirugarren aldiz aipatu den Josu Amezagaren Herri kultura: euskal kultura eta kultura popularrak doktorego tesitik ekarri zizkigun helduleku batzuk Iñakik. Gure ingurutik askoz harago joanda, Alemaniara adibidez, Herderrek maila berean jartzen ditu herri xehearen kultura eta goi kultura, nazio beraren barnean topatu daitezkeenak biak. «Beraz, euskal kulturak bietatik izan dezake? R. M. Azkueren sei operak herri kultura edo goi kulturan kokatzen ditugu?». Azken lerrotik, irudi eta audioak grabatzeaz arduratzen den Kepak hartu zuen hitza. Ordenagailu, bideokamera eta entzungailuen babesean egoten den ikaskidearen estreinaldia txalotu egin zuen gela osoak, azken lerrotik honako hauek entzutean; «Gorka Bereziartuak otsaileko Argia-n hauxe dio: zertan desberdintzen dira kultura herrikoia eta kultura elitista? Ekoizpen kulturala prozesu industrial bihurtu zenetik, herriarena zen kultura eta eliteena, biak fenomeno berri batek irentsi zituen, masa kulturak. Hautaketaren arrazoia ez da ekonomikoa, publikoaren jakin-mina piztea bihurtu da arazo, beraz, heziketan dago arazoa, egun».

Herderren arabera, herri xehearen kulturaren aurkitzailetzat kontsideratua, hizkuntza da herri baten arima eta berak biltzen du izate oso bat. Hemen aipatu liteke Beñat Sarasolaren Euscool manifestua, benetako hipster-a izateko gidan euskararen zentraltasunaren alde egiten baitu. Kulturaren semiotikan Lotman errusiarraren izena aipatzen digu Iñakik, hizkuntza erdigunean kokatzen duen beste autoreetako bat, euskal kultura euskarari darion kultura definizioa defendatu lukeenetako bat, gelako naufrago askok bezala.]]>
<![CDATA[Ereite kualitatiboa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/041/001/2012-12-04/ereite_kualitatiboa.htm Tue, 04 Dec 2012 00:00:00 +0100 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/041/001/2012-12-04/ereite_kualitatiboa.htm
Hezkuntza arautuari azkurak bilatzea errepikakorra ari da izaten graduondoko honetan, eta ez da kasualitatea izango Joxe Angel Irigaraik ere aurrekoan zera esatea: «Dramatikoa da egungoa, desmartxa hau irakaskuntzan…». Euskaraz bizitzeko hautua egitera garamatzaten elementuak herren daude; ez gara gai izan motibazioa, ezagutza eta erabilera orekatzeko. Egindako lana izan da gu geu hemen idazten egotearen zutabe nagusia, baina norantz doa hainbeste urtetan egin den ahalegina? Eta ereinaldi honetan erneko denaz arduratzea dagokigu, baina kontuz Monsato haziekin eta ugaritzean ugaritzearekin, minoria izaten jarraituko baitugu denboraldi batean.

Nor ez du arduratzen hurrengo belaunaldietarako subjektu eragileen masa kritikoak? Horixe Sarasua artegatzen duten zereginetako bat. Hiztun komunitatearen ahalmen soziopolitiko eta kulturala garatzeko eragile horiek, gela barruan bazka jasota hausnarrean dauden ikasleak, skate parkekoak edo sehaskan edo likido amniotikoan daudenak izango baitira. «Euskaldun koherente eta konpetente izatea ez da hiritar estandar baten kondizio linguistiko bera» ezertan hasi aurretik barneratuta izan beharko genukeena, eragina baitu norabidea markatzerako estrategietan. Kondizio ez-estandarra horrela azaleratzea zoru labainkorra izan daiteke, eta batzuetan nahiago dugu egoera estandarraren desirarekin lan egin, fikzio bat sortuz gela barruetan. «Hezkuntza arautuan ez dira prestatzen belaunaldi berriak euskal hiztun izateko behar dituzten baliabideetan», gogorra izan behar du esatea eta, zelan ez, entzutea. Baina esperantza eta indar puntua eman beharko liguke zein hiru alderdiri erreparatu beharko geniokeen jakinarazteak; arrazoibidearen inguruko baliabideak (jakintza soziolinguistikoa), kalitatearen ingurukoak eta kultura eta sorkuntzaren ingurukoak.]]>
<![CDATA[Irratia, ordutik gaur arte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/032/001/2012-11-20/irratia_ordutik_gaur_arte.htm Tue, 20 Nov 2012 00:00:00 +0100 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/032/001/2012-11-20/irratia_ordutik_gaur_arte.htm Andre Gizonak zortzi minutuko esketx laburren saioa eta Beti Jai irratsaioak aipatu ditu bere sehaskako ume gisa, esatari lanetan zein gidoiak atontzen batean zein bestean.

Irratian ibili zen sasoi horretan denetarikoak egin zituen, irratigintzaz ulertzen duguna egun eta urrutiagokoak ere bai. Urtebetean 76 jaialdi baino gehiago aurkeztu zituen, Xalbador Egunaren antolaketa, fonotekako artxibo lanak, aurreneko musika grabazioak edo Arrateko igoera Encarna Sanchezekin batera erretransmititu zuen, adibidez. Kanpoko emanaldietan asko ikasten omen zen; ausarta izan beharra zegoela diosku, Garaikoetxeari zuzeneko batean lepotik zelan bota zion mikroaren haria inguruan bizkartzainek ezetza eman ostean. Ministerio de Informacion y Turismok, zentsura kontrolatzen zuten haiek, Gernikako arbola jartzeagatik salaketa jarri zioten Francoren garaian. Berdinek inposatu zuten bucle sistema, hiru segundoren aldearekin erdi zuzenekoa egitea, behar ez zena ekiditeko, alegia. Txiki eta Otaegiren hilketen ostean, entzule batek zuzenean grebarako deia egin ostean hartu zen neurria.

Bertsoak eta trikitia omen ziren mokadurik eskergarrienak irratian. Jabetuta zeuden irratsaioak euskaraz eskaintzeak erabileran planteamendu berri bat ekarriko zuela, edozein gairi buruz euskaraz aritzea bazela erakutsi nahi zuten 60ko hamarkadan.

Egungo irrati lizentzien banaketari lotsagarria deritzo, eta azken bi gobernuei leporatu die neurriak ez hartzea. Bekokia zimurtuz dio Noticias taldeak zelan isilarazi duen euskara Loiola-Herri Irratia, Onda Vascara igarotzean. Eta adibideak topatu nahian web atariraino egin dut salto; izena bera erdalduntzeaz gain, ataria bera gaztelania hutsean zelan bistaratzen den ikus daiteke.

EITBz galdetuta, hango zuzendaritzak oso euskaltzalea izan behar duela esanez amaitu du irratitik telebistarako bere ibilbidearen kontaketa.]]>
<![CDATA[Baikortasun kritikotik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2306/032/001/2012-11-06/baikortasun_kritikotik.htm Tue, 06 Nov 2012 00:00:00 +0100 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/2306/032/001/2012-11-06/baikortasun_kritikotik.htm
Lanean, Txepetxen teoriekin genbiltzala, ezagutu genuen Julen Arexolaleiba, edozein normalizazio egitasmotan agertzen diren bi izen. Motibazioa, ezagutza eta erabilerari ekinean genbiltzan, baina 2005eko buelta hartan, Txepetxena gaindituta zegoela esaten zuenik bazen, beste alternatibarik proposatu barik. Gerora, holakoen jarduna Pixka bat es mucho eta antzeko kanpainak sustatzera pasatu zen edo asimetria linguistiko-geografikoa defenditzera.

Artzeren poema batekin hasi du hitzaldia Julenek, euskara elkarteen topaketa baterako beren-beregi sortutako poema harekin. Poemaren egitura izan zitekeen hitzaldiaren hezurdura, poemaren hasieran aipatzen baita hizkuntzak ez ezagutzearen lotsa. Eta galdera bat bota du: ea nola bizi dugun gaztelania jakitea. Larrepetit-en Idoia Etxeberriak idatziriko Erdaldunberriaren ajeak artikuluari egin dio aipamena, harrigarria bada ere, ez baita kanpokoa lotsatzen euskara ez jakiteaz, bertakoa kanpokoena ez jakiteaz baino.

Baina hiztunetik harago, hizkuntza komunitatean ere indarra egin beharra dagoela dio. Eleaniztasuna aho beteko hitz politegia da, baina azken bi eskola egunetan argi azaleratu da ikaskideon kezka, terminoaren gehiegizko edo azaleko erabileraz. Eremu indibidualean planteatzen denean ulergarria izan daiteke terminoa bera, posible ere bai baita, baina beste gauza bat da eremu sozialerako baliatzea, hain irmoki, eleaniztasuna hitzaren sinpletasunean.

Txepetxen A eta B zirkuituak eta ontzien tesiak sakonki azaldu ditu Julenek, eleaniztasunaren barruan egon daitezkeen aldaera guztiak bilduaz, hitzaren eta ekintzaren konplexutasuna ekarri ditu.

Poemaren hezurdurak elkarrekin bizitzea aipatzen du beronen azken lerroetan, eta hor dakar Julenek diglosiaren gaia. Hizkuntza batek bestea desagerraraziko du, nahiz eta ez den erosoa honetaz hitz egitea eta bien bitartean, hura gertatu bitartean, diglosiaren bidean jarriko. Hiru diglosia motaz ari da berbetan; erdi diglosiaz, diglosia partzialaz (Flandria, Alsazia aipatuz) eta erabateko diglosiaz edo lurralde mailakoaz. Azken horretan kokatzen du euskara, gaelikoarekin bat. Egoeraren larritasuna irauli nahi duen pertsona izanik, azkenaldian ezkortasun aktiboan baino baikortasun kritikoan mugitzen ari dela aitortuz amaitu du saioa.]]>
<![CDATA[Iztuetaren hiru geltoki]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1619/037/001/2012-10-22/iztuetaren_hiru_geltoki.htm Mon, 22 Oct 2012 00:00:00 +0200 Nagore Amondarain https://www.berria.eus/paperekoa/1619/037/001/2012-10-22/iztuetaren_hiru_geltoki.htm
Ikastaroa hasi baino lehen, aparkalekuan hasi da gerra osteko Paulo Iztuetaren kontakizuna, Arratia harana entzutearekin batera. 1969an Parisera erbesteratu aurretik, Arratian emandako urteetan, apaiz ikasketak egiten, lanean zein filosofia irakasle moduan, bere aleak utzi baitzituen. Etxetik transmititu zaigu gaur arte, Arratiako belaunaldi baten erreferente bihurtu baitziren Areatzako Sakramentinoen bueltako orduko elizgizonak. Maite Idirinek Atahualpa Yupanki euskaratzeko eskatu zion garaian, orduko Arratian.

Aretxabaletako egoitza berrian, dagoeneko gela barruan, Paris, Donostia eta Bilbo, hiru hiritan kokatu ziren hiru idazle hartu ditu gaitzat Iztuetak, gerra aurretik jaiotakoak hirurak. Haien gerra osteko literatur emariaz arituko da, bigarren euskal pizkunde moduan ezagut daitekeen garai horretan kokatuta.

Guraso zuberotarrak izan arren etxetik euskararik ez zekarren Jon Mirandez aritu da aurrena. Andimak ekarri zuen euskararen mundura Parisen, eta 1949rako euskararen munduan erabat sartua zen. Miranderen artikulu filosofiko eta politikoez mintzo da Iztueta. Kristautasunaren aurkako erreakzioak izadia edo barne intuizioa defendatzera eraman zuen. Iraultza estetikotik eratortzen dira Miranderen tesi politikoak, norabide horretan ulertzen baitzuen bilakaera. Ezin aipatu barik utzi Haur besoetakoa; Iztuetaren iritziz, Rousseauren Emilio obrara hurbilketa bat egon daiteke, gizon-emakume, osaba-iloba harreman horretan.

Donostiara salto eginez, Txillardegi idazlea aurkeztu digu. Eta beronen Orangutanen uhartea ipuin alegorikoa, Leturia eta Peru Leartzakoa. Existentzialismoa ulertzeko zailtasunen aurrean, Orixeren eraso dialektikoa Txillardegirekin zein gerora berarekin, Iztuetarekin, kontatu digu. Baita zelan aztertu zuen Ibon Sarasolak Txillardegi kritika formalistatik ere, Saizarbitoriaren Egunero hasten delako goraipatuz Txillardegiren obraren aldean. Txillardegik eta Mirandek barrura begiratzeko begia nahiko hurbil omen zuten, sentipenak, kontzientzia ulertzeko modua.

Eta azken begiratua Gabriel Arestiren Bilbori eman dio. Aresti idazle zirikatzaileak bihotz nazionalistak probokatu zituen, inongo ur sakonetan igeri egin barik ibili baitzen; alderdi komunistako orbitan zebilen era berean, orbita euskaltzalean ere mugitzen zen.

Galde-erantzunen tartean, 1973 inguruan izan zen eten sekularrari buruz mintzo da Iztueta, eten horretan gertatzen den erakundetze politiko eta intelektualaz. Asko luzatu gabe, hor utzi du ikerketa-gai izan daitekeen bide bat. Arratian emandako urteek izango zutelakoan arrastorik eten horren bilakaeran, horrela bueltatu da bat ikastarotik etxera bidean.]]>