Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Profila Nagore Etxeberria

Nagore Etxeberria

Nagore Etxeberria

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

<b>Hernio. </b>2014an, ia oroigarri guztiak kendu zituzten gailurretik. ©JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Mendiak, gurutze bideak

Nagore Etxeberria

Mendi ugaritan daude hildakoei eskainiriko oroigarriak eta gurutzeak. Batzuetan hainbeste daude, non hilerri itxura hartzen duten mendi gailurrek. Hernion neurriak hartu zituzten orain lau urte. Leku askotan, baina, arautu gabeko arazoa da ingurune naturaletan gurutzeak ezartzearen ohitura.

 ©JON URBE / ARGAZKI PRESS

Txapelketako artisauak

Nagore Etxeberria
Txapel gutxi jantziko zituzten, baina haiek gabe herren geratuko lirateke txapelketa guztiak; haien eskulanik gabe ez zen pilota partidarik izango, harri-jasotze probarik egongo, edo bertsolari txapeldunek ez lukete izango buruan zer jantzi. Ander Ugarte, Pedro Salegi eta Ana Zaldua txapelketetako hiru eskulangile dira.

Bihar, BERRIAn

Txapelketetako txapeldunak

Nagore Etxeberria

Ezkutuko lan ugari daude lehiaketa eta proba ororen atzean; gogoan hartzen ez diren lanak izaten dira sarri, baina horiek gabe nekeza izango zen txapelketak egitea.

Adimen emozionala lantzeko tailer ugari egiten dituzte haurrekin Ttiklik elkargunean. ©TTIKLIK ELKARGUNEA

Ezkutukoa azaleratzen

Nagore Etxeberria
Jende askori kosta egiten zaio bere egoera emozionala identifikatzea eta ulertzea, eta sentitzen duena aitortzea. Arazoak, emozioak eta sentimenduak barruan gordetzeak, baina, ondorio larriak ekar ditzake luzera begira. Hala bada, adituek ezinbesteko ikusten dute emozioak kanporatzea.

Bihar, BERRIAn

Barruak askatzeko beharra

Nagore Etxeberria

Asko kostatzen zaio jendeari oro har sentitzen duena aitortzea, sentimenduak azaleratzea. Barruan gordetzeak, baina, ondorio kaltegarriak ekar ditzakeela diote adituek.

Neguan, zero azpiko 25 graduko tenperaturak ere izan ohi dira Ternuan. Maiz, itsasontzian dena elurtua eta izoztua izaten zuten arrantzaleek. ©BERRIA

Izoztutako garaiak gogora

Nagore Etxeberria

1950 eta 1970eko hamarkaden artean, ehunka bidaia egin zituzten euskal arrantzaleek Ternuara, bakailao bila. Baldintza pentsaezinetan lan egin zuten urte luzez. Jose Vila, Juan Mari Benito eta Manu Perez arrantzale ohiak jarduera gogor horren lekuko zuzenak izan ziren.

Bihar, BERRIAn

Ternuara begira

Nagore Etxeberria

1950etik 1970eko hamarkada bitartean, bakailaoaren arrantzak sona handia hartu zuen, eta euskal itsasontzi ugarik hartu zuten Ternuarako bidea.

 ©BOB EDME

Baserria, lantegi

Nagore Etxeberria
Garai batean, oso arrunta izaten zen baserrietan morroia edo laneko mutila izatea; egun, ez da oso ohikoa hori. Morroirik, ez, baina badira egunero baserrira lanera joaten diren kaletarrak. Baserria fabrika da Elena Agerre, Juankar Agirre eta Jon Zabalarentzat; eguneroko ogia irabazteko lantegia
Egunero, haurren eta helduen bilgune bihurtzen dira herrietako eta hirietako jolas parkeak. Irudian, Donostiako Araba parkea, jendez beteta. ©JON URBE / ARGAZKI PRESS

Mugarik gabeko jolasa

Nagore Etxeberria
Asko aldatu dira jolaserako eremuak hiri, herri eta auzoetan. Lehen, kalea bera zen jolaserako esparrua; orain, berriz, jolas parkeetara mugatu da askotan; adituen ustez, haurraren sormenaren eta garapenaren kalterako.
1 2 3 4 5