<![CDATA[Nagore Fernandez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 20 May 2022 22:20:47 +0200 hourly 1 <![CDATA[Nagore Fernandez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Lehen etxea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2026/041/002/2022-05-15/lehen_etxea.htm Sun, 15 May 2022 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2026/041/002/2022-05-15/lehen_etxea.htm Azken etxea eleberriarekin plazaratu zaigu aurten Arantxa Urretabizkaia. Pertsonaia nagusi baten inguruan harilkatzen da obra; nagusia bi zentzutan, gainera: fokalizatu nagusia baita, eta, aldi berean, adinean aurrera egindako emakumea, zaharra. Bizitzako azken urteak lasaitasunean pasatzeko gotorleku bila arituko da protagonista, betirako izango den azken etxea non aurkituko; baina, azken geltoki horren peskizan, bere iraganarekin egingo du topo ezinbestean. Bilaketa, hortaz, bikoitza izango da beretzat; batetik, teilatua eta aterpea aurkitiko baititu, bestetik, bere izaera eta bizitzen jarraitzeko sosegua. Bi bideok paraleloki marrazten eta eraikitzen zaizkigu istorioan; etxearen zaharberritze lanen bilakaerak bat egin du sarri protagonistaren beraren berreraikuntzarekin, eta ñabarduraz eta sinboloz josten pertsonaiaren karakterizazioa. Izan ere, pertsonaia konplexua eraiki du Urretabizkaiak, geruza asko dituena, aurpegi anitz, eta ezaugarri horiek guztiek konbentzionalismoarekin hausten dute. Nabaria da idazleak mimo handiz eraiki duela protagonista eta asko estimatu dudan alderdia izan da hau.

Narratologikoki ere badu zer aipatua eleberriak, batez ere narratzaileari eta fokalizazio moduari dagokionez. Diskurtso pertsonalagora ohituta gaituen idazleak hirugarren pertsonako kontalariaren alde egin du oraingoan; narratzaile orojakilea eta nahiko monologikoa darabil, pertsonaien baitan sartzeko gaitasuna izateaz gain, bere hitzen iragazkitik pasata baitakartza pertsonaia guztien sentimenduak, hitzak eta gogoak. Istorioa ere bere galbahetik pasata aurkezten eta kontatzen zaigunez, maiz, errealitatearen beraren benetakotasunarekin jolas egiteko aprobetxatzen du narratzaileak tartea. Ispilu deformatzailea. Hortxe ezkutatzen da idazleak egin duen lanketa narratologikoaren xarma handiena nire ustez: pertsonaia batetik besterako saltoak oharkabean eta abisurik barik emateak irakurketa kontziente eta aktiboagoa eskatzen badu, narratzaileak pertsonaia horietaz kontatzen duenaren eta benetan denaren arteko kinkak are gehiago zirikatzen du irakurlea. Puskaka erakusten zaigunaren anbibalentzia horrek, halaber, nobela ezaugarritzen duen tentsioan eragin duelakoan nago. Ez da misteriozko eleberri bat bere horretan; bai, ordea misteriotsua. Eta, parte batean, misterio hori narratzailearen diskurtsoan ezkutatzen den tentsioari zor zaio, ezkutatzeari, oro har; elipsiari, narratzailearen hitz neurtuei eta enkriptatuei.

Zahartzaroaz baino gehiago zahartuta eta iraganean iltzatuta dagoen aroaz eta bizipenez diharduen obra dakar oraingoan Urretabizkaiak. Oroitzapen eta gomuta ugari, pertsonaia nagusi andana, eta protagonista bakarra, bere iraganeko mamuekin norgehiagoka, azken etxearen bila dabilena. Azken etxea, bakean bizitzeko azken aukera. Benetako niarekin eta iraganean izandako emakumearekin bakeak egiteko kronotopoa, bizitzan benetakoa eta berea sentituko duen etxe bakarra. Neure buruari galdetzen diot ez ote den azken etxe hori protagonistaren (benetako) lehenengoa.]]>
<![CDATA[Absurdoaren (des)gorpuztea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2125/041/003/2022-05-01/absurdoaren_desgorpuztea.htm Sun, 01 May 2022 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2125/041/003/2022-05-01/absurdoaren_desgorpuztea.htm Itoko dira berriak nobela laburra (edo ipuin luzea) irakurri nuen lehen aldia. Absurdoaren zurrunbiloan sartzen zaituen obrak egonezina eragin zidan, eta idazleak bere-berea duen umore fin, inoiz beltz eta sarkastikoak grazia ere bai, aldi berean. Espero ez nuen sentsazioa, hain zuzen. Linazasorok argitaratu berri duen Samuel eta Slawo ipuin liburuan ere irakurleak estetika bertsuko konposizioak aurkituko ditu. Ordea, ez dira bakarrak izango; idazlearen unibertso literarioan konstanteak diren gaiak kikuka agertzen baitira lerroz lerro: kaosa, absurdoa, karikaturak, heriotzarekin erlazionatutako konposizioak, besteak beste. Moldez ere askotarikoak diren kontakizunak ekarri dizkigu idazleak: mikroipuinak; ipuin luzeagoak; han-hemenka, poesiatik oso hurbileko kontakizunak, eta, ipuinak izan arren, gidoien osaerari jarraitzen diotenak. Azken hauetan jarri nahi nuke azpimarra genero literarioen artean sortzen duten elkarrizketarengatik. Atzeko azalean irakurleari aitortzen zaion gisan, antzerkira bere horretan eraman daitezkeen konposizio hauek pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritzen dira adibide guztietan; areago, azkenak, Printzea eta eskalea ipuinak, diziplina dramatikoko testu idatziak bere-bereak dituen akotazioak ere iradokitzen ditu. Gainontzeko ipuinak baino luzeagoak izaki, Linazasororen idazketa ezaugarritzen duen absurdorik absurdoena irudikatzen digute, eta ipuingintzatik antzerkirako zubiak eraiki.

Gorputzek duten garrantzia ere nabarmentzekoa da. Gorputzek eta desgorpuzteek, zehatzago esanda. Izan ere, askotan protagonistak barrenetik husten dira, erraiak ateratzen zaizkie, alderantzikatu egiten dira, hesteak agertzen dira, burmuinak, buruak falta zaizkie zenbaitzuei, eta eskuak besteei. Desegite fisiko horretan, sexualitatea gordintasunez dakar idazleak, sexualitate aski falozentrikoa, bide batez esanda, maskulinitate hegemonikoaren gorazarre.

Liburu guztia ezaugarritzen duen umorez eta egoera absurdoz ondutako obra, halaber, mozorrotuta, baina, literatura unibertsalaren gordailu baliotsua ere bada, hein handi batean. Askotan ipuin tradizionalen berrinterpretazioak agertzen zaizkigu, Aladino eta Pinotxo, esaterako, bai eta historikoagoak diren Bibliako nahiz mitologia klasikoko aipamen eta pertsonaiak ere. Eta keinu literario ageriko horiekin batera, irakurle trebatu(ago)entzat, inplizituki idazleak testuetan barreiatuta utzi dituen pistak eta aztarnak aurki daitezke. Ordea, literartekotasun hori, batez ere inplizituagoa, testurik laburrenetan, hau da mikroipuinetan, aho biko ezpata izan daiteke; keinu eta jolas literarioak ezagutzeko gai dena kontakizunen erraietaraino iritsiko da eta osotasunean disfrutatuko du obra; ostera, imintzio horiek antzematen ez dituen bati gatzik gabekoak begitandu dakizkioke kontakizunok. Horra hor obraren argia eta itzala.

Idazle on baten atzean irakurle on bat (ere) badagoela esan ohi dute, eta ez dago dudarik Karlos Linazasoro idazle oparoaren atzean irakurle fin eta zintzo bat ere badagoela; zer ikusi (eta irakurri), hura ikasi.]]>
<![CDATA[Aukerarik gabeko aukerak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2174/029/002/2022-04-17/aukerarik_gabeko_aukerak.htm Sun, 17 Apr 2022 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2174/029/002/2022-04-17/aukerarik_gabeko_aukerak.htm Bihotza kate albumaren elementu sinboliko nagusia. Hala iruditu zait niri behintzat. Hara eta hona gabiltzanean norberaren gauzak, arropak, objektuak eta abarrak garraiatzeko erabiltzen dugun zera horrek, baina, istorioan zentzu sakonago bat iradokitzen digula esango nuke. Maletetan, eduki materialak ez ezik, momentuak, bizipenak eta sentimenduak ere badaramatzagulako, askotan, bizi berri bat hasteko aukerak ere badirenak. Izan ere, Carmen dugu protagonista orriotan, maleta eskuan, Madrilera bizitzen doan 24 urteko gaztea. Bere bizitza atzean uztea erabaki eta benetan maite duen horretan (antzerkian, hain zuzen) jarduteko aukerak aurkituko ditu hiriburuan. Dena den, frankismo garaian (zehazki, 1960ko hamarkadan) girotutako obra honetan, aukeratzeko ia aukerarik barik, ataka larrian jarriko du bizitzak protagonista, bere bihotza (eta ametsa) kateen artean ainguratuta uzteraino. Hortik izenburuak hartzen duen adierazkortasun semantiko eta poetikoa.

Albuma izanik, berebiziko garrantzia dute ilustrazioek. Ez bakarrik kuantitatiboki hartzen duten lekuari dagokionez; ezpada marrazkiz ere adierazteko eta kontatzeko duen gaitasunari begira. Guztiak ere nahiko minimalistak (ez horregatik sinplistak) eta ilunak dira; ordea, iluntasun horrek talka egiten du ilustratzaileak jarri dituen argizko kontrasteekin, iluntasunean argitasuna ematen dizkiguten fokuekin, hain zuzen. Argi-ilunen jokoarekin, irakurleari nora begiratu eta arreta non jarri markatzeaz gain, alegia, fokalizatzeaz gain, tenebrismotik oso hurbileko efektua iradoki nahi izan duela ausartuko naiz esatera. Argiaren protagonismoak, gainera, bai eta proposatzen eta eraikitzen diren espazioek ere, tenebristak izan zein ez, antzezlanetako atrezzoari imintzioa egin nahi izan diotela esango nuke. Horrela bada, irakurleak, agertoki handi bat aurkituko du orriz orri, zeinetan, fokuak ez diren ezkutatzen, ezta espazioa mugatzen dituzten hormak eta atzeko oihalak ere. Hala izatekotan, badu joko dramatiko eta metanarratibo horrek zer aipatua: batetik, protagonista teatroz teatro baitabil; bestetik, Carmenen beraren bizitza eta istorioaren nondik norakoak ere oholtza gainean eta antzeztuz bezala bistaratzen zaizkigu. Maleta irekitzearekin batera, irakurleak antzezlana antzezlanaren baitan aurkituko du, hortaz. Matrioxka errusiarrak.

Eta, paisaiak ez ezik, han-hemenka, hitzak ere beltzez jantzitakoak direla ohartuko da irakurlea, une zailak interpretatuko baitira pertsonaien bitartez; bestela esan, kolorez eta lengoaiaz bat datorren artefaktua dakar obrak. Hitzotan, gainera, diskurtso nahiko unibertsala aurkitu dut, egileen helburua, agian, hori ez izan arren; Carmenen pertsonaiarengan neure amumaren historia aurkitu dut ezinbestean. Neure buruari galdetzen diot halako zenbat Carmen egon diren gure familietan, Carmenen soslaian zenbat protagonista biltzen diren. Iragan partekatuarekin egin dut topo zentzu batean, memoriaz betetako maleta batekin.]]>
<![CDATA[Ur-lasterrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2033/045/002/2022-04-03/ur_lasterrak.htm Sun, 03 Apr 2022 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2033/045/002/2022-04-03/ur_lasterrak.htm Barrenetik zulatzen zaitut. 8 ahots itsasertzetik poesia eta itzulpen bilduma. Idazle pareek osatzen dute obra, guztira zortzi badira ere, elkarlanean dihardute binaka: batek jatorrizko testua eskaintzen du, kasu guztietan erdaraz datorrena; besteak, ostera, horren itzulpena. Edo, berridazketa esan beharko nuke, agian; euskaratutako testuen atzean askoz ere gehiago ezkutatzen dela ohartuko baita irakurlea, testu bera berrirakurtzeko aukera bat, poema sorta interpretatzeko beste begi batzuk, esanahi bertsua eraikitzeko beste hizkuntza bat. Zortzi idazle, lau obra eta hainbat elkarrizketa transnazional.

Argitaletxeak ozeanoa alderik alde zeharkatu eta zubiak eraiki ditu oraingoan, zubi urezkoak gainera. Izan ere, nork bere lekutik, nork bere azaletik eta barrenetik idatziagatik, ura da konposizio gehienetan errepikatzen den motiboa, batzuetan metaforaz mozorrotuta, eta, gainontzekoetan, sinboloz. Baina, guztietan ere konnotazioz janzten ditu olerkiak; likidotasunak bakarrik eskain diezagukeen iheskortasuna, moldagarritasuna, irisgarritasuna, eta beste tasun ugari errepresentatzen baitituzte gorputzek. Iruditeria likido horrek, halaber, liburuaren hainbat alderdi josi ditu eta proiektu literarioari zentzua eman dio, koherentzia; horra hor liburuaren indargunea: hasteko, idazleen diskurtsoak batu ditu, poeta orok ustiatu duen baliabide literarioa den aldetik. Hautatutako perspektiban ere bat datoz diskurtso guztiak, barrenetik hitz egitearen aldeko apustua baitakar liburuak, eta, kontuan izanda hein handi batean urez gaudela osatuta, poemetan aurkezten den barne munduak izan dezake loturarik urezkotasunarekin, zentzu estetikoan bederen. Azkenik, helburu beraren aldekoak ere badira guztiak, ez dira-eta nolanahiko urak ekartzen orriotara, ertzetakoak baino, periferikoak. Xede horri tiraka, esango nuke parte hartzaileak (denak) emakumezkoak izatea ere ez dela kasualitatea izan.

Dena den, aniztasunetik eraikitzen den obra ere bada mintzagai duguna, olerkari bakoitzak berea eman baitio edizioari: lehenengo idazle pareak, Yanina Gigliok eta Leire Vargas itzultzaileak, esaterako, iraganeko mamuei hitz egiten die, gorputzez eta azalez testu barneko narratarioa hezurmamitzen dute euren poesian. Bigarrenek, Sara Montañoren jatorrizko testuek eta Sarai Roblesek euskarara ekarritakoek, ordea, laburtasuna dute akuilu, eta poesia bisualagoaz baliatuz, giza harremanez dihardute nagusiki. Denise Griffithen hitzek, Jone Makazagaren itzulpenekin, iragandakoei begira jartzen gaituzte, eta, begirada nostalgikoz, geratutako hutsuneez eta huts horien ondorioez mintzo zai(zki)gu. Azken bikoteak, Ingrid Bringasek eta itzultzaile lanetan aritu den Miren Irizarrek, batik bat tropoekin egin dute jolas eta etxearen eta gorputzaren artean dagoen lotura fina iradoki.

Guztiarekin ere, bizipen pertsonal eta intimoetatik mintzo zaizkigun sortzaileak aurkituko ditu irakurleak obran, erritmo lasterrean eta dosi txikietan dastatzeko mokaduak, hain zuzen: «Ura izan nahi dut /eta tantaz tanta elikatu /azken itxaropena».]]>
<![CDATA[Pandoraren kutxa irekitzen denean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2069/037/005/2022-03-20/pandoraren_kutxa_irekitzen_denean.htm Sun, 20 Mar 2022 00:00:00 +0100 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2069/037/005/2022-03-20/pandoraren_kutxa_irekitzen_denean.htm 39 lore azken antzezlanean. Edo emakume gaiztotuak esan beharko nuke. Izan ere, bat ez da berez doilor edo onbera jaiotzen; kulturaren balioek egiten gaituzte bataren edo bestearen aldekoago, bakoitzak arau sozialei men egiteko duen aldez aurretiko joerak, hain zuzen. Ona ala txarra izatea perspektiba kontua omen da, eta, duda barik, anbibalentzia horrekin egin du jolas autoreak bere azken obran: iturri klasikoetara jo eta hankaz gora erakusten digu Mitologia (maiuskula eta guzti). Letra larriz idazten den Historia bezala, hori ere, diskurtso hegemonikoak sortu eta idatzi du, androzentrismotik diharduen horrek. Perspektiba horixe da idazleak iraultzen duena; txarrak ez dira horren txarrak, onak horren balekoak ez diren bezalaxe, nondik begiratzen zaion. Guztiarekin ere, mitologia klasikoaren berrirakurketa bat proposatzen digu autoreak, zeinetan bidaiaren protagonista ez den Ulises, kultura guztietan aurki daitezkeen Medeak, Ateneak, Arakneak eta Dafneak baino, besteak beste.

Pertsonaia femenino horiek guztiek, gainera, hainbat lengoaiatan hitz egiten dute. Hitzez, euskara da nagusi, nahiz eta egunerokoan, eta gurea bezalako testuinguru diglosikoan, ohikoak diren esapide erdaldunak ere tartekatzen diren. Musikak ere badu esanahirik obran, hitzei lirismo kutsu bat darie, eta atzeko oihalean bateriaren soinuak doinu erritmiko bat eransten die ekintzei. Dena den, ikusten ditugunek baino esaten ez direnek pisu handiagoa dutela esango nuke; asko dira obrak han-hemenka uzten dituen hutsuneak (batzuetan gehiegi), asko biluzik eta mugimenduz aurkezten eta interpretatzen diren gorputzak. Aurreko guztiaren osagarri, hitzatzean irakurleari pertsonaia bakoitzaren erretratu-puskak eskaintzen zaizkio, eta Arrate Rodriguezen ilustrazio horiek, pertsonaiak gizatiartzeko ez ezik, irakurketak biderkatzeko aukera ematen dute.

Aristotelesen hiru unitate zurrun eta trinkoei men egiten zien/dien teatro klasikotik urrun, agerraldiek mugimendu kaotikoa iradokitzen dute. Antzezlanak leku eta paisaia batetik bestera eramaten du irakurlea, eta iruditzen zait idazleak obra sortzerakoan buruan izan duen balizko ikusleengan ere efektu bera eragin nahi izan duela. Izan ere, eszena bakoitza hezurmamitzen den euskarria bera ere, hots, agertokia, zirkularra da eta bere ardatzaren inguruan dabil biraka. Azken baliabide horren bitartez, Gaztañagaren proposamenak erdigunean jartzen du agertokia (zentzu literalean, noski), eta giro integratu eta integratzaile bat sortzen: batetik, diseinu zirkularrak balizko ikusleak bere inguruan kokatzea ahalbidetzen baitu; etenik ez, hortaz, harmailen eta oholtzaren artean. Bestetik, hain da estua ikusleek antzezlanari ematen dioten besarkada, ezen askotan aktoreek jendartean jarduten duten. Horra hor gehien estimatu dudan alderdia.]]>
<![CDATA[Amen matxinada]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2102/037/003/2022-03-06/amen_matxinada.htm Sun, 06 Mar 2022 00:00:00 +0100 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2102/037/003/2022-03-06/amen_matxinada.htm Amez ipuin liburuan. Laburtasuna dute akuilu ipuinek. Erredundantea dirudi iruzkinak, ipuinak izanda, berez baitator laburrak izatea. Zerekin konparatzen dugun. Izan ere, inpresioa dut, azkenaldi honetan, kontakizunak izanik ere, estilo luzeago baten aldeko joera nagusi dela ipuingintzan. Noski, eleberriekin alderatuz, laburrak izaten jarraitzen dute; Labandibarren uztarekin konparatuz, aldiz, ez horrenbeste. Alderdi horretatik, idazlearen estiloak hastapenetako euskal ipuingintzaren moldea ekarri dit gogora. Eta ez bakarrik luzerari dagokionez, baita esperimentaziorako imintzioan ere; Odisea kontakizunak, esaterako, 1970eko eta 1980ko hamarkaden artean idatzi zen literatura motari oihartzun egiten baitio, besteak beste, Patri Urkizuren Sekulorum sekulotan obra abangoardistari.

Alderdi tematikoari dagokionez, 21 ipuinetan zehar, amatasunaren aurkako alegatuak aurkituko ditu irakurleak, dosi txikian, baina gordin-gordin; izan ere, narratzaileek eta pertsonaiek ez dute erreparorik amatasunaren kontrako diskurtsoa, eufemismorik barik, tabu bihurtu barik sortzeko eta kontatzeko. Urteetan, diskurtso heteropatriarkalak eraiki duen ama-ona parea, kolokan jarri, eta egoera horrek emakumeari ezarri (eta oraindik ere ezartzen) dizkion kateak errepresentatzen eta salatzen dira orriotan. Begiratu besterik ez zaie egin behar idazleak aurrekaritzat eta eredutzat baliatu dituen obrei, amandreei Labandibarren hitzetan, lanean lantzen den perspektiba eta tesia zein diren jakiteko. Paratestutik ere egiten zaigu horren aurrerapenik: alua duen gorputz bat agertzen zaigu, soinean bere larrua besterik ez duela. Irudiak askapen sexualari eta desirari keinu egiten dio eta aditzera ematen da norbanakoa, gu geu, azal eta gorputz, beste ezer baino garrantzitsuagoak garela, horrek berekoikeriara eta amatasunaren eredu normatiboa haustera bagaramatza ere. Dena den, amatasunaz gain, badira pisua duten bestelako auziak ere, klase-sozialarena, esaterako, eta intersekzioan tratatzen dira, gainera: orriotan emakumeak izateaz gain, amak ere badiren pertsonaiak agertzen zaizkigu, eta, emakume-ama izateaz gain, langileak ere badirenak; alegia, emakume-ama-antikapitalistak.

Idazleak egindako apustu literarioak, ostera, ez nau tematikoak bezainbeste konbentzitu. Batzuetan, formaren aldeko hautua egin du idazleak, eta kontakizun horiek iruditu zaizkit literarioki landuenak eta mamitsuenak; ahots narratiboen konplexutasunaz gain, intentsitatea bide guztian zehar gordetzea lortzen baita eta bukaeran ematen azken kolpea irakurleari, K.O. uzteraino. Aldiz, lehentasuna formak baino edukiak duenean, literariotasuna gehiegi sakrifikatu dela esango nuke; bere baitan istorio hunkigarriak gorde arren, artefaktu literario bezala planoegiak begitandu zaizkit. Edozein kasutan, literariotasun handiagoz edo gutxiagoz, baina, amatasunaren testigantza-sare bat marrazten digu liburuak, unibertsala, jatorri eta arazo beraren herentzia puskak.]]>
<![CDATA[Kotoi usaina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/039/004/2022-02-20/kotoi_usaina.htm Sun, 20 Feb 2022 00:00:00 +0100 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1960/039/004/2022-02-20/kotoi_usaina.htm Ekaitza eta beste 34 ipuin liburua. Joxe Mari Berasategik euskarara ekarritako obrak, idazlearen 35 ipuin biltzen ditu, eta esan genezake batu ere egiten dituela. Izan ere, ez da Chopinek berak hala atondutako eta argitaratutako ipuin liburua, ezpada euskarazko itzulpena osatu dutenen hautu bat, idazleak bere bizitza guztian zehar barreiatuta utzi dituen obren hautaketa eta aurkezpen proposamen bat, hain zuzen. Dena den, ez da kontakizunen metaketa huts bat, argitaratu diren data errespetatu eta horren arabera hurrenkeratu den proiektu (literario) bat baizik, zeinak, idazlearen beraren umotzea ere erakuts diezagukeen. Proiektu bat dela esatean, gainera, ez naiz ari antolamenduaz eta kanpo egituraz bakarrik, asko dira elkarrekin josten diren hariak: espazioari kotoi usaina dario, XIX. mendeko Ameriketako Estatu Batuetako plantazioak baitira kontakizun gehienen agertokiak, eta berebiziko garrantzia hartzen du Louisianako Natchitoches-eko parajeak. Bazterreko paisaien alde egin du pertsonaiak irudikatzean, bestelako protagonismoa hartzen baitute subalternoek, eta euren ahotsak eta karakterizazioa mimoz eta duintasunez eraikita dagoela antzemango du irakurleak.

Aurrekoarekin batera, azpimarragarria zaigu hizkuntzen erregistroen aldeko hautua. Batetik, euskarara ekarrita egon arren, itzultzaileak, han-hemenka, frantsesezko esapideak eta esaldiak dakartza, eta horrek sinesgarritasuna erantsi die pertsonaiei eta testuinguruari. Bestetik, euskararen beraren trataeran ere esango nuke ausardia erakutsi duela Berasategik, pertsonaiek ahotan duten erregistroa bakoitzaren klase sozialaren araberakoa baita; piramidean beheragoko klaseek euskalkian dihardute, erdialdeko sartaldekoan ausartuko naiz esatera, estratu sozial goragokoek, ostera, jasoan hitz egiten dute, euskal testu klasikoenetatik edan duen batuan, hain zuzen. Imajinatzen dut jatorrizko testuan ere askotariko erregistroak agertu direla pertsonaien klase soziala zein den, eta itzultzaileak, neurri batean, hori bera transmititu nahi izan digula euskaraz ere. Alde horretatik, hautu koherentea eta zentzuzkoa iruditu zait Berasategirena; ordea, erabilera horrekin pertsonaiek sinesgarritasunean irabazi badute ere, eta jatorrizko testua dagoen-dagoenean errespetatu bada ere, iruditzen zait testuaren ulergarritasuna sakrifikatu duela horrek.

Guztiarekin ere, 35 bizitza puska aurkituko ditu irakurleak orriotan: bizitza diot, egunerokoa leitmotiv-a baita obran, eta puskak, hasiera asko eraikitzen baititu autoreak, baina bukaera zehatz eta itxirik ez dutelako kasu gehienetan. Idazleen artean, bi joera nagusitzen dira istorioak kontatzeko unean: showing-a maite dutenak, hau da, gertatzen dena ekintzen bitartez erakusten dutenak; telling-a nahiago dutenak, gertatutakoa hitzez kontatzen dutenak. Ipuinotan, ordea, parez pare jartzen dira bi estiloak eta hutsuneen alde egiten, bai hitzez, bai ekintzez; erakusten ez denetik kontatzen zaigu.]]>
<![CDATA[Kapitalismoaren kontrako deklarazioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2070/041/002/2022-02-06/kapitalismoaren_kontrako_deklarazioa.htm Sun, 06 Feb 2022 00:00:00 +0100 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2070/041/002/2022-02-06/kapitalismoaren_kontrako_deklarazioa.htm Larruazalaren periferiaz haraindi lanean, ez da baieztapen horiekin konformatzen; hitz horiek kritikoki epaitzeko ausardia bildu, eta zapalkuntza ororen egoerari eta eboluzioari begiratu beharrean, haratago doa, jatorrira, kausara. Gorputza du ardatz liburuak eta gorputz horrek (kolektiboki ulertuta) historikoki jasan duen desmaterializazioa eta inpertsonaltasuna. Federiciren hitzetan, kapitalismoa izan da norabide horretarantz eraman gaituen korrontea, eredu ekonomiko horren sorreratik egin ere. Gorputzak, kapitalismoaren produktutzat ulertuta, aurrez pentsatutako politika ekonomiko baten ispilu bihurtu dira. Lan honetan, hortaz, perspektiba anglozentrista batetik (gehiegi aukeran), heteropatriarkatuaren sorrera eta eboluzioa, bai eta zapalkuntza sistema ororena, intersekziotik bakarrik azal litezkeen mugimendu bezala erakusten zaizkigula ausartuko naiz esatera. Inpresioa daukat azkenaldian euskarara ekarri diren genero eta ikasketa kulturalek gorputzen eta identitate disidenteen deskapitalizazioa dutela mintzagai; burura datozkit, esate baterako, Feingbergen Borrokalari transgeneroak edo Ehrenreich eta Englishen Sorginak, emaginak eta erizainak obrak. Dakigunez, ez da gai berria kritika feministaren historian, baina, aipaturiko lanei esker (bai eta aipatu ez diren beste horrenbesteren laguntzaz ere), gero eta ikusgarriago egiten ari den joera eta azalbidea dugu, oraindik erroturik daukagun dimorfismo ortodoxoa gainditzeko arma.

Autoreak darabilen erregistroari eta lengoaiari dagokienez, irakurleak diskurtso irakurterraz batekin egingo du topo orriotan; Federici ez dabil luzamendutan eta bere iritzia buelta askorik eman gabe dakar, kritikoa da, eta zuzena. Obraren kanpo-egiturak ere irakurketa erritmo azkar horretan laguntzen duela esango nuke, lau zati nagusi baititu, eta, guztira, hamar kapitulu labur. Dena den, ez nioke irakurleari liburuak berak markatzen duen erritmo geldiezin horretan murgiltzea gomendatuko, hitz horien guztien atzean hausnarketa eta kritika sakonak ezkutatzen baitira, azaletik antzemanezinak, irakurketa pausatuago bat eskatzen dutenak, hain zuzen. Guztiek ere, gainera, oinarri zientifikoa dute: ez dira idazlearen baitan nolanahi eta ezustean ernatutako usteak soilik, hipotesi eta egiaztapen orok oinarri bibliografiko zabal bat du, urteetako ikerketa lana. Izan ere, idazlea ikertzaile bezala mintzatzen zaigu, eta ez horrenbeste idazle bezala. Ezin aipatu gabe utzi, hizkuntzaz dihardugula, Amaia Astobiza itzultzaileak egindako lan duina, kritika feministak eta mugimendu sozial orok eskatzen duen terminologiaz eta kontzeptuez ondo jantzita, Federiciren teorizazioa ez ezik, hots, edukia, idazlearen diskurtsorako abilezia ere transmititu baitigu, hau da, ahotsa, forma.]]>
<![CDATA[Kritika (eta) zorrotza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2016/035/002/2022-01-23/kritika_eta_zorrotza.htm Sun, 23 Jan 2022 00:00:00 +0100 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2016/035/002/2022-01-23/kritika_eta_zorrotza.htm Izurritea saiakera lana. Ironikoa dirudi: idazlearen hitzek XXI. mendeko izurritea dakarte lehen lerrora, eta pandemia horrek gizartean eta gizakiongan ernatu duen gaitza. Horren guztiaren berri, baina, Zorrotz argitaletxeak eman digu, noiz eta pandemia garaiotan sortu eta gorpuztu den egitasmoak. Askatasuna, pentsamendu kritikoa eta klase kontzientzia dira hedabidearen lema nagusiak, eta guztiarekin bat datorren uzta da Izurritea saiakera lana. Irakurleak askatasun osoz hitz egiten duen diskurtso batekin egingo du topo orriotan, Enbeitak bere-berea duen estilo irakurterraz baina kritiko eta zorrotzarekin, hain zuzen. Ausardiaz eta ahoan bilorik barik bere ingurura begira jarriko zaigu, eta gizartean dauden gaitzak mahaigaineratuko, gehienetan langile klaseak sufritzen dituen gehiegikeriak salatzeko. Izenburutik bertatik aurreratzen zaigu liburuan zehar leitmotiv den gaia: COVID-19ak sortutako egoera tristea; baina, nago pandemiaren gaia, autoreak introspektiboki hitz egiten ez duenean behintzat, dagoeneko gurekin bizi izan diren hainbat arazo eta gai sozial saretzeko baliatzen duela. Bestela esan, izurritea icebergaren punta dugu obran, ikusgarriena, nabarmenena; gizarteko arazoak oinarria. Horra hor nire irakurketa.

Ziurtasun handiz ondutako diskurtso horretan, ordea, pare bat alderdiren falta izan dut. Kanpora begira, asko dira Enbeitak proposatzen dituen arazoak, zaintzarena bat, eta horretan feminismoak egindako lana, munduko pobrezia beste bat, gobernuaren kudeaketa kaxkarra. Ezin ukatuzkoa da barrura begira ere jartzen dela, bere esperientzien eta sentimenduen berri ematen baitu askotan, idazleak horren ohikoa duen bezala. Baina iruditu zait ez duela kritikotasun berarekin hitz egin bere barrenaz, bere akatsez; kritikoa da, baina autokritikoa ez horrenbeste. Oso gizatiarra iruditzen zait pandemia garaian kontraesanez beteta ibiltzea, ni hala sentitu izan naiz une oro; zer eska diezaiekegu, bada, gizakion jarrerei, gobernuak une oro norabidez aldatzen duen bide bat eskaintzen badigu? Ez ditut idazlearen sentimenduak eta ideiak ukatzen inondik ere, funtsean, gauzak horren argi izatearen inbidia puntu bat ere badut; ordea, Onintza Enbeita gizatiarrago bat espero nuen, konplexutasun horri ere zirrikitu bat uzten diona. Aurrekoarekin batera, testuaren edizio eta berrikusketa finago baten mira ere izan dut, idazketa prozesuan sortzen diren akatsak ekiditeko batez ere.

Guztiarekin ere, Albert Camus filosofo eta idazlearen Izurria nobela gogoangarriari izenburuz imintzio disimulatu bat egiten dion saiakera honek hausnarrera eramaten du irakurlea; bere buruari begiratu eta pandemian zer leku izan duen konturatzeko aukera bat eskaintzen dio. Bestetik, eta batez ere, aurretik ere gurekin bizi ziren gaitzei ikusgarritasuna ematen die, hor daudela seinalatu eta salatu. Camusen lana gizagabekeria izu(ga)rrien alegoria bat baldin bada, Enbeitaren Izurritea krisi sozialaren sinekdokea izan liteke.]]>
<![CDATA[Min ematen duten minak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2034/029/002/2022-01-09/min_ematen_duten_minak.htm Sun, 09 Jan 2022 00:00:00 +0100 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2034/029/002/2022-01-09/min_ematen_duten_minak.htm Eraikuntzarako materiala da Eider Rodriguezek argitaratu duen lehen nobelaren izenburua. Hondamendira kondenatuta dagoen aita-alaben arteko harremanaz dihardu obrak, hobeto esanda, alabak aitarekin duenaz, bera baita protagonista, bai eta kontakizunari ahotsa, eta, batik bat, hitza ematen diona, idatziz egiten baitu autoeraikuntzarako bidea. Izenburuari keinu eginez, askotariko materialak aurkituko ditu irakurleak orriotan. Luzeagoak diren prosazko zatiak, gutunak, zerrendak, azalpen teknikoagoak. Guztiek ere testura anitzez janzten dute testua. Idazleak aniztasunaren alde egin du pertsona gramatikalaren eta aditz denboren hautuan ere, protagonista eta narratarioa bat bera diren arren, hauekiko distantzia aldakorra baita nobelan zehar. Esango nuke txandakatze hori protagonistak aitarekin duen harremanarekiko era proportzionalean eraiki dela; hurbilago sentitzen direnean, narratzaileak lehen pertsonan dihardu, presenteago egon nahi du, hemen eta orain adierazten du. Aitaren heriotza hurbilago denean, ordea, iraganera begira jartzen da eta gaitu. Batetik besterako jauzi horiek gertaeren hurrenkeratzean ere presente daudela konturatuko da irakurlea, erronka handia baina jostagarria, dudarik barik. Idazleak kontatzeko prestatu dituen material horiek guztiak, eraikuntzazkoak zein literarioak, ez ote dira pertsonaien eta euren harremanen konplexutasunaren ifrentzua? Nolanahi ere, joko literario horietan ezkutatzen da, nire ustez, nobelak duen meritu handiena.

Anbibalentzia narratologiko horretaz gain, bada beste anbibalentzia bat, horrenbeste asebete ez nauena; irakurlearekin eraikitzen den paktu anbiguoaz ari naiz. Esplizituki aitortzen ez den arren, irakurleak une oro antzeman dezake protagonistak hezur-haragizko Eider Rodriguezen antz handia duela, izen-abizenak partekatzeaz gain, lanbidea, herria eta (a)inguratzen dituzten pertsonak ere elkarbanatzen baitituzte bi-biek. Guztiz fikziozkoa ez den errealitate baten aurrean jartzen gaitu idazleak errealitatez betetako fikzio bat sortzeko; hitz batean esanda: autofikzioa. Aspaldi honetan bogan dagoen azpigenero horretan ohikoa den bezala, ahotsen konplexutasunarekin jolasten du autoreak, han-hemenka umorea ere badarabil, isiltasunez beteriko hitzak. Baina iruditu zait pertsonaien trataeran, eta batez ere, protagonistaren ahizparen kasuan, idazleak gehiegi estutu duela errealitatetik fikziora doan soka hori; bestela esanda, irakurle bezala karakterizazio sakonago baten falta izan dut. Zer leku du Arratek protagonistaren haurtzaroan? Non dago ezkutatuta 160. orrialdera arte?

Guztiarekin ere, kronikatik hurbil legokeen lan autoerreferentziala eraiki du idazleak, bi aldiz autoerreferentziala gainera: batetik, bere unibertso literarioaren oihartzunak, irudiak, usainak eta pertsonaiak agertzen baitira sakabanatuta. Bestetik, eta batez ere, bere buruaren argazki bat eskaini digulako, aurrez ezagutu gabeko sentsibilitatez, baina baita distortsioz ere.]]>
<![CDATA['Petits recits']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/038/004/2021-12-12/petits_reacutecits.htm Sun, 12 Dec 2021 00:00:00 +0100 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1960/038/004/2021-12-12/petits_reacutecits.htm Lumineszenteak. Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait liburuan. Kultura Comunicacion y Desarrollo KCD GGKEk eta Film sozialak Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak babestutako proiektua bonbillatxo bat da iluntasunean, Palestinako, Indiako, Euskal Herriko eta Lakota Nazioko 63 emakumeren historiei dagokien lekua eta espazioa eskaini baitie, hitzez nahiz argazkiz. «Emakume zapaldu» esatea, agian, erredundantea izan liteke, heteropatriarkatu pandemiko honek eraginda, berez delako emakumea zapaldua, alegia, «emakume» esan eta «zapalkuntza» entzuten dugu gehienok. Kasu honetan, baina, erredundantzia ez da debaldekoa, ez dago lekuz kanpo, liburuan jasotzen diren mikro-historietako emakumeek, bat ez, baizik eta bi guduren erresistentzia izan behar baitute: gudu historikoarena eta gudu domestikoarena. «Ama apurtzen bada, familia osoa eroriko da». Dudarik barik, Mariezkurrenak eta Pastorrek zapalkuntza bikoiztasun hori, zenbaitzuen kasuan hirukoitza ere badena, modu abegikor batean eta mimo handiz ekarri dute orriotara.

Hasieratik erakarri nau formatuak: irakurleak ez ditu kronika soilak aurkituko, ezpada errealitatea zintzotasunez islatzen dituzten diskurtso eta irudiak; benetakoak dira argazkietan agertzen diren aurpegiak, agenteak eta gerrak. Izan ere, Pastorrek eguneroko uneak eta keinuak, oharkabean pasatzen zaizkigunak, baina beste edozer gauza baino errealagoak direnak jasotzeko abilezia fina erakutsi du. Protagonistak, hortaz, ez dira idealizatzen, ez dute posatzen, diren-direnean agertzen dira, egunero egiten dituztenak egiten, eta gardentasun horrekin emakumeak are gizatiarrago errepresentatu direla iruditu zait. Koloreekin eta hauen bitartez ere asko erakusten dute konposizioek; esango nuke argazkilariak lekuan lekuko esentzia joko kromatikoz islatzea eta historia horiek guztiak sinpletasunarekin zehaztasunez betetzea lortu duela. Emakumeen diskurtsoen artean tartekatzen diren testuak, halaber, zorrotzak dira, Mariezkurrenaren hitzek itzulingururik gabe kritikatzen eta salatzen dute; ez dira betegarriak, injustiziak ebakitzen dituzten labanak baizik. Emily Dickinsonen hitzak neure eginez, inork ez daki zein den bere benetako neurria zutunik jarri arte, eta Mariezkurrenak eta Pastorrek, batek kode linguistikoz, besteak bisualez, baina, bi-biek emakume zokoratu horiek guztiak zutik eta ondo tente jarri dituzte liburuan.]]>
<![CDATA[Mikrotasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2116/035/002/2021-11-28/mikrotasuna.htm Sun, 28 Nov 2021 00:00:00 +0100 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2116/035/002/2021-11-28/mikrotasuna.htm Udaberria sutan (Ia ehun haiku). Antologia diot, Iturraldek jada idatzita duen Mila haiku eta bat gehiago - Mil y un haikus obra elebidunetik jaio baita azken hau. Eta idazleak argi dio: «Nik idazten ditudan haikuek tradizio japoniarrean oinarritzen diren funtsezko hiru arauak betetzen dituzte». Bost-zazpi-bost hurrenkera metrikoa jarraitzeaz batera, konposizioek ez dute errimarik, eta guztiak biltzen dira motibo baten inguruan: kigo, urtaro-hitza. Azken hau askatasunez ulertu da lanean, eta urtaroak ez ezik, naturarekin zerikusia dutenak ere bildu dira multzo honetan. Horrela bada, irakurleak ez du aurkituko urdinez jantzitako neskatxarik orriotan, kolore anitzeko udaberriak baizik, berdeagoak, arreak, gorri-biziak eta beltzak, sutan direnak, eta duela asko itzali direnak, joandakoak.

Errimarik gabeko poema hiperlaburrak direla zehaztu dugu gorago, baina errimarik ez izateak ez du esan nahi, inondik ere, erritmorik ez dutenik. Guztiz konposizio biziak aurkituko ditu irakurleak, eta bisualak: haiku bakoitzak irudi bat eskaini dit, argazki edo pintura erakusketa batean egongo banintz bezala, koadroak eta argazkiak irakurri ditut etengabe. Batzuk (mordo bat, ausartuko naiz esatera) kontrastez eraiki ditu Iturraldek: lehen bi bertso lerroek egoera dakarte; azkenengoak aurreko guztiaren antitesia. Besteetan, deskriptiboak dira guztiz: lehenengo bietan ingurumaria deskribatzen da; hirugarrenean, definizio bat bailitzan, aurreko lerroetako azalpenari dagokion kontzeptua. Badira haiku nahiko metaliterario-metapoetikoak ere, gutxiengoa diren arren. Tropoz, sinboloz eta konparazioz jositako obra honek, baina, aurrez aurre jartzen ditu maiz protagonista nagusiak: «zu» dioen ni poetikoa eta natura. Bi-biek loturak eraikitzen dituzte, eta bidean nostalgiko begiratzen diote bigarren pertsona gramatikalari, joandakoak, urrun dagoenak, galdutakoak, ahaztutakoak duen begiradatik eta tonutik dihardute. Alde horretatik, nahiz eta paleta guztiaren polikromia aprobetxatu, idazleak kolore pastelen aldeko hautua egin duela iruditu zait, itzalitako ñabardurekin, itzalitako gomutekin.

Narratibitatea deitzen den horretatik oso urrun dauden arren, Iturraldek bildu dituen haikuek asko dute mikroipuinetatik, genero hiperlabur horretatik. Mikro-ak dira idazlearen proposamen poetikoak, mikrofikzioak, mikroerrealitateak, mikropoemak. Testuak zenbat eta laburragoak izan, hainbat eta handiagoa izaten da irakurleari eskatzen zaion konpromisoa. «Espektatiben horizontea», esango lukete harreraren teoria maite dutenek. «Hutsuneak bete», irakasle tradizionalenek. Guztiarekin ere, askatasuna dakarte idazlearen hitzek; imajinatzeko eta jolasteko askatasuna.]]>
<![CDATA[Ertzetatik bihotzetara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1971/038/005/2021-11-14/ertzetatik_bihotzetara.htm Sun, 14 Nov 2021 00:00:00 +0100 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1971/038/005/2021-11-14/ertzetatik_bihotzetara.htm i-ak definitzen du zu-a, eta ez dago zu-rik ni-rik ez badago. Ez dut nik esaten, aspaldi adierazi zuen Simone de Beauvoirrek bere Bigarren sexua saiakera gogoangarrian, eta diskurtso beretik dirau Tupust! kolektiboak argitaratu berri duen Tupust! Zu komiki bildumak ere: «Zu. Bestea. Ni ez den hori. Niaren ardatza, niaren etsaia, niaren osagarri. ZU. Eta hemen gatoz gu zuaren itzulinguruan». Tupust! komikigileen kolektiboa 2016an jaio zen Donostian, eta komikigileek ez ezik, talde eragile batek, eta hainbat ilustratzailek eta artista gonbidatuk ere osatzen dute taldea. Ordudanik bi komiki argitaratu dituzte, 2019an ni-aren ingurukoa; oraingo honetan, zu-ari egin diote lekua. Bi-biak bat datoz perspektiban eta hautu ideologikoan: komikien mezua ez da debaldekoa, feminismoaren ingurumarian jositakoak dira hitzak, zizelkatutakoak ilustrazioak, eta genero berdintasunaren, askatasunaren eta aniztasunaren aldarria dakarte elementu guztiek, gorazarre gordina eta esplizitua, itzulingururik gabe.

Bigarren pertsona gramatikala, zu, beste hori, horkoa. Izenburuek iradokitzen dutenez, hori da pertsonaia nagusia liburua osatzen duten hamazazpi komiki pusketan. Baina, beste hori ez da erdigunean jaio, periferiakoak baitira erakusten diren errealitateak, ertzetatik dihardute, bi aldiz dira subalterno. Guztiak dira ezberdinak, gainera, kontakizun bakoitzak, ahots bakoitzak bere istorioa eta kolorea du; zenbat artista, hainbat errealitate eta aurpegi aurkituko ditu irakurleak. Laranjaz eta urdinez koloreztatutako unibertsoan, kutsu errealistako konposizioak nagusitzen dira, nahiz eta zientzia fikziozkoak ere agertzen diren. Gustu kontua da; niri neuri, adibidez, lehenengo multzokoak iruditu zaizkit indartsuenak, mezu eta hausnarketarako abstrakzio gutxiago eskatzen duten heinean.

Patriarkatuaren pertsonifikazioak irekitzen du obra; dena den, kontakizun erotikoak ere aurkituko ditu irakurleak, masturbazioak eta satisfyer-ak; ahizpatasuna eta familiaren indarra (odolekoa izan, zein ez) ere nahiko presente daude, eta ekofeminismoa eta naturarekiko atxikimendua (eta atxikimendu falta), kapitalismoa eta presio soziala, gorpuztasuna eta amatasuna bidaide izan ditut irakurketa osoan zehar. Guztiarekin ere, hausnarketa asko eta sakonak erator daitezke azalean horren laburrak diruditen konposizioetatik. Horra hor liburuaren meritu handiena: hitz gutxirekin, eta askotan hitzik gabe ere, marrazki mutuen bidez, egungo gizartearen kritika eta analisi zehatza eta gaiztoa egitea lortzen du.

Esango nuke aspaldi honetan, nazioartean, komikiak feminismoaren diskurtsoak eraikitzeko baliabide emankorrak ari direla izaten, eta euskal literaturan ere joera horrek bere bidea hasi duela; gogora dezagun iazko Elisabeth Casillas eta Higinia Garairen Emakume guztiok obra zoragarria, eta nola ez, Tupust! kolektiboa eta honek ereindako hazi biak. Hitzek boterea adierazten dutela esan ohi da, baina, gero eta gehiago sinesten dut diskurtso piktorikoak ere boterea duela akuilu; zer esanik ez biak batzen direnean!]]>
<![CDATA['Clowning']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1955/035/002/2021-10-31/clowning.htm Sun, 31 Oct 2021 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1955/035/002/2021-10-31/clowning.htm Gezurra berdaderoa-k lortzen duena. Ahozko hizkeratik eta erregistrotik oso hurbileko hitz moldez dihardu lehen pertsonako narratzaileak, anglizismoz jositako eta ehundutako hizkuntza oso gaurkotuan, errealitate eta ingurumaria are garaikideago batean. «Nice to meet you», «what the fucking fuck», «delete, delete eta delete!». Mintzaira gordin eta bizi hori da, nire ustez, obraren lorpen handiena, horrekin eraikitzen baita tonu eta hari komikoa eleberrian; bestela esan, batik bat, idazleak egindako aukera linguistikoa da artefaktu komikoa, gatza eta ozpina. Ostera, ekintzek, zenbaitetan, kontrakoa eragin didate: narratzailea/protagonista bere baitan murgiltzen eta babesten da, eta horrek hizkerarekin lortzen den erritmoa pausatzen du, gehiegi aukeran.

Pertsonaia arketipikoak ere ohikoak dira komedietan: etengabe tronpatzen direnak eta aldrebesak. Horretan ere ez du hutsik egiten idazleak. Koldo Arroitajauregi dugu protagonista, 44 urteko pizza banatzailea, pitxafria lagunentzat. Nobela bat idaztea da bere helburu eta amets nagusia (idazlearen alter egoa omen?), baina horretarako ahaleginek bere harremana eta lana agortzen dituzte, hain non, goian zerua eta behean lurra dituela, bere bizitza berrasmatzen duen. Bidean zehar askotan behaztopatuko da protagonista, baina, ez da gehiegitan eroriko: irakurleak pertsonaia irrigarri batekin egingo du topo, neurrikoa, parodiara guztiz iristen ez dena, errukarria maiz; ez demasa, ordea. Komedia batean gaudela kontuan hartuz, ez ote du idazleak ondoegi tratatu pertsonaia nagusia? Ez ote da gehiegi errukitu protagonistaz?

Erotismoa eta sexu harremanak obraren zehar-lerro nagusiak dira, eta ez dira leuntasunez tratatzen gainera, diren-direnean baizik. Gardentasuna da, hortaz, harreman sexualez hitz egiteko aukeratu den perspektiba, beldurrik gabe, ahoan bilorik izan gabe. Izenik ez duenak izanik ere ez duela esaten dute, eta, kasu honetan, eskertzekoa da harreman sexualei (femenino zein maskulinoei) eman zaien espazioa eta ikusgarritasuna. Nahiz eta eszena gehienak begirada maskulinoak gidatzen dituen, eta emakumea, hobeto esanda, emakumearen gorputzeko atal (historikoki) erotikoenak hipersexualizatzeko joera izan, tabu askorekin apurtzeko nahia eta ahalegina sumatu diot Arrietari. Eredu hegemonikoaz bestelako praktika erotikoak agertzen dira protagonista maskulino (baina ez horren hegemonikoari) lotuta, emakumearen desioa eta asebetetze sexuala ere kontuan hartzen dira, diskurtso eta adierazpen patriarkalek atzo goizera arte isildu dituztenak, hain zuzen, eta Maskulinitatea (maiuskulaz) bera ere, irrigarri antzean agertzen zaigu. Esango nuke Bertol Arrietak atondu duen komedia honek subjektibitate ereduez hausnartzeko eta horiei barre egiteko parada ere eskaintzen duela.]]>
<![CDATA[Edith Sodergranen epitafioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1971/041/002/2021-10-17/edith_sodergranen_epitafioa.htm Sun, 17 Oct 2021 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1971/041/002/2021-10-17/edith_sodergranen_epitafioa.htm Dama, apirilean argitaratu zen antzezlan nahiko poetikoa. Poetikoa diot, Edith Sodergran poeta finlandiar-suediarra fikzionalizatzen baitu liburuak, izenburua ematen dion protagonistaren bitartez, eta karakterizazio horretan, pertsonaiaren hitz guztiak poesia bihurtzen dira. Dena den, irakurleak kontuan izan behar du Sodergran idazlearen benetako poesia zatiak ekartzen diren arren, esaten den oro, erakusten den oro fikzioa baino ez dela, idazleak berak ohartarazten gaituenez: «Hala ere, Dama antzezlana fikzio hutsa da, eta Edith Sodergran poetaren, edo munduko beste edozein poetaren biografiarekin izan ditzakeen parekotasunak kasualitate hutsa dira».

Lau aktorek ematen diote ahotsa obrari, eta metamorfosi etengabean, pertsonaia poliedriko bihurtzen dira; guztiak, dama izan ezik, psikiatra, epailea, epaimahaiko presidentea, moja, kazetaria, fiskala, bokala eta idazkaria baitira aldi berean. Balio-aniztasun horrekin batera, ekintza bakoitzaren laburtasuna eta ugaritasuna azpimarratuko nituzke, elkarrizketak ere laburrak izanda, dinamikotasun handia lortzen baita. Mugimendu eta aldaketa horren guztiaren artean, baina, esango nuke badirela zenbait fronte estatiko mantentzen direnak, antzezlanari nortasuna ematen diotenak, hain zuzen. Euretako bat tabernaren eszenaratzea dugu, bertan gorpuzten eta eraikitzen baita, batik bat, damaren pertsonaia. Tabernan sortzen den giroak eta horren inguruko iruditeriak, gainera, ukitu bohemioa ematen diote protagonistari. Bestetik, naturaren presentzia ahaztu ezinezko alderdia da antzezlan honetan, idazle finlandiar-suediarraren unibertso poetikoan bezala. Haitzek, zuhaitzek, loreek eta basoek izena eta izana ematen diote damari, bere poemen helduleku nagusi dira. Azkenik, hainbat dira mahaigaineratzen diren gaiak, desioa eta bizitzaren eguneroko jarduna, kasurako, baina metaliteratura, eta, zehatzago, poesiaren inguruko metadiskurtsoa da, nire ustez, nabarmentzen dena obra guztian zehar. Areago, gainontzeko gaiak ez bezala, ez da objektiboki soilik ekartzen; antzezlanak horren inguruko hausnarketak eta iritziak dakartza etengabe, poesiaren inguruko diskurtsoa eraikitzen du, hizkuntzaren estrategia parodikoez eta ironikoez baliatuz.

Gerediagaren liburuan agertzen diren poemak hain daude loturik edukira eta gertaeretara, ezen sortze prozesuan bertan eraikiak eta idatziak diruditen. Egin kontu aurreko mendean idatzitakoak direla, gutxienez ehun urte dituztela, Gerediagarena ez den beste esku batek sortu zituela, beste lurralde batean eta beste hizkuntza batean. Ez da nolanahiko erronka idazleak esku artean izan duena; ez da nolanahikoa izan, ezta ere, Gerediagak aupada horri eman dion erantzuna. Oraindik ez da obra agertokietara eraman, baina egunen batean egiten bada, ez dut hitzordura huts egingo!]]>
<![CDATA[Intimitate konpartituak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2043/033/002/2021-10-03/intimitate_konpartituak.htm Sun, 03 Oct 2021 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2043/033/002/2021-10-03/intimitate_konpartituak.htm Urpean murgildu eleberriarekin gertatu zaidana. Hainbat irakurlek obraren irakurketa politikoagoa egingo lukete, memoria historikoaren gordailua (ere) den heinean; beste askok, irakurketa metaliterarioa, sarri, literaturaren inguruko hausnarketak agertzen eta literatura unibertsaleko eta lokaleko idazleen testuak partekatzen baitira. Nire kasuan, ordea, betaurreko moreak izan ditut bidaide irakurketa prozesu guztian, eta ezin izan dut ihes egin agenda feminista deritzoten irakurketatik.

Izenburutik bertatik iradokitzen den begirada introspektiboz mintzo zaigu protagonista, Nina Sergeievna, eta lehen pertsona gramatikalak bere intimitatearen ikusle izatera gonbidatzen du irakurlea, bere kezka nagusiak erakusten dizkio: amatasuna, galdutako jendea, harreman berriak, mina. Izan ere, protagonista ur handitan murgiltzen da eta gaitu, bere baitan bizi den itsaso zabal horretara bidaiak egiten ditu egunero, iraganeko mamuekin norgehiagokan. Esango nuke hori dela liburua ulertzeko gakoa eta protagonistaren gudu-zelai nagusia. Intimitate horren bitartez hezurmamitzen dira, gainera, agenda feministako ezaugarri narratiboak ere. Lehen pertsonako narratzailearen tonu autobiografikoa azpimarragarria da, eta liburuak duen kanpo egiturak ere alderdi hau indartzen duela iruditzen zait, kapitulu bakoitzaren estrukturak eguneroko baten trazak dituela kontuan hartuz. Sergeievnak bere barrenera begiratzen duen bakoitzean, oroimenean babesten da eta oraina iraganean izandako hartatik eraikitzen du, nahiz eta, kasu honetan, lehenaldi hori mingarria zaion, are traumatikoa ere. Pertsonalak dira, baita ere, Sergeievnaren bizitza antolatzen duten denbora eta espazioa: egia da irakurleak ez duela galtzen denbora errealaren eta espazio fisikoaren ardatza; alegia, badaki protagonista une bakoitzean non eta noiz dagoen. Baina, bere hausnarketetan murgiltzen denean, denbora eta espazio errealen muga lausotu egiten da eta maila sinbolikora pasarazten gaitu.

«Izuaren, miresmenaren, literaturaren eta memoriaren antzezlan» bat dela esaten zaio irakurleari argitaletxearen oharrean, eta bat nator guztiz irakurketa horrekin. Josu Zabaletak itzulitako liburuan traumak agertzen dira, minak, maitasuna eta estimua, poetak, itzultzaileak eta kritikan dihardutenak, bonbak, erreta hildakoak, hotza eta lagerrak. Nik nire esangura eman diot eleberriari, baina, obra ez da hor agortzen; seguru nago ibili nahi duenari bere bidea emango diola Txukovskaiak. «Ni nintzen liburua, nire arimaren, nire oroimenaren akidura».]]>
<![CDATA[Galtzaileak eta traketsak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2045/039/002/2021-06-20/galtzaileak_eta_traketsak.htm Sun, 20 Jun 2021 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2045/039/002/2021-06-20/galtzaileak_eta_traketsak.htm axiak ez dira inoiz gelditzen dugu Xabier Montoiak argitaratu duen azken ipuin liburua. Eta, kasu honetan, ipuin liburu terminoa apropos erabili dut, ipuin bilduma beharrean, Iban Zalduaren bereizketari eta kategorizazioari jarraiki, euren artean lotura estuak dituzten kontakizunak aurkituko baititu irakurleak. Pertsonaiak ipuin batetik bestera saltoka ageri dira; areago, maiz, pertsonaia bera behin baino gehiagotan testuratzen zaigu, eta horietan guztietan, gainera, protagonista bezala. Osagaiak berdinak dira; aldagai nagusia denbora: pertsonaia bera bere bizitzako une ezberdinetan hezurmamitzen zaigu, eta une eta narrazio guztiek osatzen eta aberasten dute subjektuaren soslaia. Bestela esan, pertsonaiak poliedrikoak begitandu zaizkit: figura bakarra; aurpegi anitz. Pertsonaia gehienak, halaber, ahaideak dira, eta ez direnek lotura afektiboren bat dute euren artean. Alderdi horrek intentzionalitate eta batasun bat ematen dio liburuari, eta, narrazioz narrazio, familia konplexu baten genealogia eta erretratua iradokitzen du obrak.

Sortu den komunitate horretan, baina, pertsonaiak galtzaileak balira bezala irudikatu ditu idazleak, patetikoak zenbait kasutan, edozein irakurlek berarentzat nahiko ez lituzkeen bizitzak irudikatzen dituztenak. Guztiak, heriotzarekin harremanduta ez badaude ere, gertutik edo urrunagotik zoritxarreko patuaren biktimak dira, eta erabilitako perspektiba fatalista horrek ere, zentzu batean, lotura tematikoa ematen dio obrari. Behin baino gehiagotan adierazi dudanez, nigan zerbait eragiten duten obrak ditut gustukoenak, eragiten duten zera hori poztasuna nahiz tristura delarik ere. Kasu honetan, hasierako ipuinak iruditu zaizkit tristeenak, eta, ondorioz, indartsuenak, gehien gustatu zaizkidanak, jarrera aski masokista izanagatik, gehien sentiarazi didatenak izan baitira. Hauekin batera, Zarata ipuina ere azpimarratuko nuke, ez bereziki tristea izateagatik, ezpada protagonistak zenbait ekintzatan erakusten duen aiurri txarrarengatik.

Protagonisten tipologia da nabarmenduko nukeen beste alderdia. Izan ere, ipuin guztietako protagonistak emakumeak dira, eta guztietan hitz egiten dute lehen pertsonako diskurtsotik. Guztiz harritu nauen hautu narratiboa izan da hau. Gogora datorkit, esaterako, 2007an Euskadi Literatur Saria jaso zuen Euskal Hiria sutan ipuin bilduma, zeinetan protagonista gehienak gizonezkoak ziren. Honetan, ordea, batetik, feminitate eredu ugariak mahaigaineratu dira, hegemonikoaz gain, bazterrekoak, mari-mutilak, maskulinoak, desio eta harreman sexual homosexualak, eta heterozuzenak ez diren jarrerak fikzionalizatu dira. Bestetik, eta, batez ere, ama-alaba sare gatazkatsuak irudikatu dira, aditzera emanez, harreman on/txar dikotomikoaz gain, konplexuagoak diren erlazioak ere egon daitezkeela, eta badaudela, gainera. Harritu, eta era berean, estimatu dudan ariketa izan da, hortaz.

Guztiarekin ere, alderdi askotatik batasuna duten ipuinak bildu ditu Montoiak azken lanean, bizitzaren krudelaz, halabeharrez, eta giza-harremanen konplexutasunez dihardutenak. Denboraldiari amaiera emateko aukeraketa ezin hobea, duda barik!]]>
<![CDATA[Jende (h)ura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2176/041/001/2021-06-06/jende_hura.htm Sun, 06 Jun 2021 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2176/041/001/2021-06-06/jende_hura.htm modernitate likido terminoa, eta Nerea Arrien idazleari Baumanen teoriaren gorpuzte literarioa Jende likidoa ipuin-liburuarekin. Irakurleak, baina, obra osatzen duten hamabi kontakizunetan zehar ez du aurkituko teoria horren azalpenik, ezta apologiarik ere, ezpada errealitate modernoaren erradiografia askotariko bat, juzgurik barik, guztiz diskurtso deskribatzaile eta polikromoz ondua. Bestela esan, Arrienen lanak errealitate likido horretako osagaiak testuratzen ditu, legoaren piezak erakusten diren-direnean; polimaitasuna handik eta hemendik, plastikozko gorputzak barra-barra, eta aldakortasuna, moldatzeko gai diren izaki kamaleonikoak deskribatzen dira etengabe. Irakurlea izango da, eta ez idazlea, pieza eta artefaktu horiekin zer egingo duen, eta deskribatzen zaizkigun errealitateez zer iritzi duen erabakiko duena. Horra hor Nerea Arrienek proposatzen digun jolas literarioa.

Kresal usaina darie kontakizunei. Estilo lirikoz eta poetikoz blaitutako prosan, itsasoarekin egiten du jolas idazleak, eta honen inguruko metaforen (inoiz, alegoriak ere badirenak) bitartez narrazioak garatzen. Itsasoa dugu, hortaz, pertsonaien egoera kontatzeko eta istorioetako trama eraikitzeko motibo eta tropo sostengatzaile nagusia. Kasu batzuetan, itsasoaren erabilera poetiko horrek indarra eman dio obrari; besteetan, ahuldu egin duela iruditu zait. Izan ere, urarekin egiten den jolasak intentzio edo nahitasun bat ematen dio obrari: liburuaren egiturak eta formak, hautatutako baliabide estilistikoek eta edukiak berak ere helburu zehatz bati egiten die men, eta, ondorioz, obraren osotasunak zentzua hartzen du. Ordea, baliabide bat une oro agertzeak, demasa ustiatzeak arrisku bat izan lezake: monotonia. Eta, kasu honetan, hori da irakurle bezala nozitu dudana; zenbait ipuinetan asko estimatu dudan ariketa literarioa izan baita, baina beste hainbatetan aurresangarri eta nekosoegia iruditu zait. Laburtasunak, iradokitzeak eta tentsioak, besteak beste, egiten dute ipuin bat ipuin, eta Arrienen kontakizunetan laburtasunik falta ez bazaigu ere, pare batetan iradokitzearen eta tentsioaren falta sentitu dut. Dudarik barik, estilo zuzenagoz jositako ipuinak iruditu zaizkit finenak, lortuenak.

Testuartekotasunetik ere asko dute kontakizunek, inplizituki eta tantaka, euskal literaturako obra esanguratsuen aztarnak uzten baititu: ohe azpiko krokodiloak eta hamaseigarrenean aidanez egiten duten pertsonak, askoren artean. Esplizituki ere egiten da literatur lanen arteko aipamenik, baina, testuartekotasun agerikoan zerbait nabarmentzekotan, musikarekin sortzen duen giroa izango litzateke. Beti da aberasgarria beste lan eta sistema artistikoei keinu egitea, eta idazleak maisutasunez ustiatu duen alderdia da hau. Kolore urdinez margotutako eta musikaz girotutako konposizio sorta dakarkigu Nerea Arrienek gaurkoan; itsaso bete istorio, itsaso bete errealitate. Nire herrian esango genukeen legez: itsosupetekue.]]>
<![CDATA[Guztion azal]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2123/039/002/2021-05-23/guztion_azal.htm Sun, 23 May 2021 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2123/039/002/2021-05-23/guztion_azal.htm Gorputzak, desirak eta almendratxo batzuk. Sra. Polaroiskaren film bat obrak, hitzez, irudiz eta gorputzez erakusten diguna. Sra. Polaroiskak (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe) ondutako eta Amaia Apalauzak itzulitako gidoiak, adinean aurrera egindako sei emakume fikziozko hartzen ditu protagonista, eta hauen gorputzen istorioak berreskuratzen: Angela, 86 urte; Mikele, 72; Elena, 73; Alicia, 78; Belen, 76 eta Luisa 73. Izan ere, dokufikzioaren bidetik, sei emakumeak beste askoren bizipen errealetatik sortutakoak dira. Frankismoan bizi izandako pertsonaiak dira guztiak, sexualitatea, bikotekidea, mundu ikuskera eta fedea perspektiba askotatik ulertzen dutenak. Sexua maitasunarekin batera bizi dute zenbaitek; besteek, bereiz, harreman sexualak izan baitituzte, berariaz maiteminduta egon barik. Hainbat masturbatu egiten dira, eta bada libidoa guztiz itzalita duenik ere.

Aipamena merezi duen alderdia: paratestua. Mimoz zaindutako edizioa prestatu dute Arenzanak eta Ibarretxek. Liburuaren azalak oihalez forratuta daude, eta Haizea Barcenillaren hitzaurreaz gain, azken orrietan, artxiboetatik erreskatatutako argazki erreal eta dokumentalak dakartzate, zuri-beltzean, protagonistek bizi izan zuten garai frankista berpizten eta pertsonaiak are sinesgarriagoak egiten laguntzen dutenak. Emakume bakoitzak atal bereizi bat osatzen du, zeinetan hitzez ez ezik, collage teknikaz eta marrazkiz pertsonaien soslaia eraikitzen den.

Obraren denborazkotasunak ere guztiz harrapatu eta erakarri nau. Sra. Polaroiskak protagonista guztiak elkarrizketatzen ditu, eta hauen fikziozko testigantzak ekartzen orrietara. Bada, emakumeek orainetik iraganaz hitz egiten dutenean, igarotako bizi-txatal eta sekuentzia konkretuak eszenaratzen dira, eta ardatz kronologikoan tartekatzen, honen ordena hankaz gora jarriz. Esan genezake, emakumeen hitzez hitzeko diskurtsoak eta iraganeko jazoeren sekuentziak eta antzezpenak, elkarrekin etengabe eta aldi berean katramilatzen direla, denbora lineala auzitan jarriz. Hortaz, ez dira testigantza lau eta arruntak, urte askotako esperientzia performatu eta gorpuztu andana baino.

Sra. Polaroiskaren gidoiak ez du emakumeaz hitz egiten, emakumeez baino: sei emakume, sei unibertso, sei bizitza. Guztiak bereziak eta desberdinak, baina, fikziozkoak izanik ere, guztiak errealak, benetako esperientzia eta ahots ugariren isla eta bozgorailu. Emakume guztion errepresentazioa aurkituko du, beraz, irakurleak orriotan, emakumeon konstelazio askotariko bat, guztion azala eta memoria. Petits recits. Irakasle, adiskide eta gidari dudanak gomendatuta aukeratu dut Sra. Polaroiskak ondutako obra hau, eta ez naiz damu. Ez dadila nirekin gomendioen haria eten!]]>
<![CDATA[(Ez) hemengoa eta (ez) hangoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2032/039/002/2021-05-09/ez_hemengoa_eta_ez_hangoa.htm Sun, 09 May 2021 00:00:00 +0200 Nagore Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/2032/039/002/2021-05-09/ez_hemengoa_eta_ez_hangoa.htm Herri hura obra. Antzerkiak Euskal Herriaz hitz egiten du gehienbat, izandako herri hartaz, iraganean izan zen hartaz, orainaldian existituko ez balitz legez. Eta, egia esan, liburuko bi protagonistek era horretan bizi dute euskal lurraldea, nork bere erara eta nork bere ikuspuntutik, baina bi-biek iraganetik. Abeliñe, familiak hala inposaturik, oso gazterik bere jaioterritik Tuterara bizitzen joandako emakumea dugu; Bernardo, dirua egiteko asmoz Idahora artzain doan mutil gaztea, eta uste izan barik, bizitza ia guztia bertan pasatzen du. Egoerak bestelakoak izanagatik, bi protagonistak bat datoz zerbaitetan: dauden lekuan egonik ere, ez dira kapaz etxean bezala sentitzeko, beren lekuaren bila dabiltza; han, jaioterritik kanpo egonik, ez dira hemengoak; baina, aldi berean, hangoak eta hemengoak dira, nomadak.

Guztiz apurtzailea deritzot antzezlanaren planteamenduari; izan ere, Diazek Aristotelesen hiru unitateen legea irauli egiten du guztiz: batetik, antzezlana ez da bilbatzen ekintza bakarrean, ezpada askotariko bizitzetan eta korapiloetan. Bernardoren bizitza fokalizatzen zaigu, bai Amerikan bizi duena, bai Euskal Herrian. Eta horrekin batera, ez dira falta bere inguruko pertsonaiak eta lekuak. Gauza bera esan dezakegu Abeliñez: bere familia, bere beldurrak eta minak, bere etxeak, guzti-guztiak ekartzen ditu Diazek orrietara. Bi protagonista, lau bizitza, hainbat korapilo eta trama. Bestetik, denboraren erabilera ere askotarikoa dugu. Protagonistak orainaldian agertzen dira, 60 urte ingururekin, baina, era berean 25, eta, are, 35 urte dituzten unera egiten du salto maiz konposizioak. Bada agerraldi bat benetan gertatutakoa dirudien arren, Bernardoren imajinazioan soilik gorpuzten dena, eta hortaz, ez diharduena denbora fisikoaz eta ekintza errealez, ezpada dimentsio sinboliko eta inkontzienteaz. Erabilera horrek are gehiago korapilatzen du denbora bakarraren legea, eta nire ustez, asko aberasten antzezlana. Espazioei dagokienez ere asko dira eszenaratzen direnak, pertsonaia eta garaia zein diren: Idaho, eta bertako ingurumariak, protagonisten jaioterria iraganean eta orainean, Tutera, besteak beste.

Euskal diasporaren trataerari dagokionez, hizkeraren hibridotasunak atentzioa eman dit. Alegia, Meredith pertsonaiak, lehen orrialdetik bertatik, ingelesez blaitutako euskara hibridoa darabil, eta ez da harritzekoa, kontuan izanik bere gurasoek, behinola, Euskal Herria utzi eta Amerikara emigratu zutela, eta ingelesarekin batera, euskara ere irakatsi ziotela, etxeko esparru pribatuan bada ere. Bitasun horrek sinesgarritasuna ematen dio aipatu pertsonaiari. Hala ere, nago bitasun linguistiko hori hasieran bakarrik dela agerikoa, eta antzezlanak aurrera egin ahala, lausotzen doala. Meredith pertsonaiarengan Bernardo Atxagaren Old Martin bat aurkitzea espero nuen, hizkeraren hautuari dagokionez, bederen. Faltan sumatu dudan ezaugarria izan da hau.]]>