<![CDATA[Naia Begiristain | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 30 May 2023 03:42:39 +0200 hourly 1 <![CDATA[Naia Begiristain | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Unibertsorako bidaia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/029/003/2018-07-26/unibertsorako_bidaia.htm Thu, 26 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1890/029/003/2018-07-26/unibertsorako_bidaia.htm Lerin Izar Lurra izeneko astroturismo jardunaldiak egingo dituzte Lerinen (Nafarroa), gaurtik hasita igandera arte, eta «unibertsora sartzeko ateak» irekiko dituzte. Antolatzaileek programazio zabala egituratu dute: astroturismo jardunaldietan biltzen direnek aukera izango dute astronomiari buruzko hitzaldiak, kale antzerkia eta izarrak ikusteko, eta gaueko txangoak eta Iruñeko planetariora irteera egiteko, besteak beste. Inaugurazio ekitaldia 12:00etan izango da, udaletxean. Han izango da Teresa Cruz, Descubre fundazioko zuzendaria. Izarrak ikusteko gaueko txangoak gaur, bihar eta etzi egingo dituzte, 23:00etan. Espainiako Astronomia Elkarteen Federazioak eta Astronavarra sareak gidatuko dituzte txangoak. Gaurko txangoa gotorlekuan hasiko da, eta biharkoa, futbol zelaian. Azkeneko txangoa La Cadena zubitik abiatuko da; han izango da Jose Luis Oses, Ibaigorri natura elkarteko kidea.

Ostalaritza eta astronomia

Jarduera horiez gain, haurrentzako tailerrak ere antolatu dituzte. Izarren tailerrak egingo dituzte gaur eta bihar, Carmen Guerra eta Miguel Angel Ferrer adituen gidaritzapean. Haurrentzako kristalografia jarduerak ere gaur eta bihar egingo dituzte. Saioak Martha Santana eta Aitor Oses zientzialariek gidatuko dituzte.

Jardueretan hainbat esparrurekin lotuko dute astronomia: bihar antolatu dute, esaterako, ostalaritza eta astronomia uztartzen dituen tailerra. Datozen egunetan hainbat adituk bisitatuko dituzte astroturismo jardunaldiak: Emilio Alfaro eta Javier Armentia astrofisikoak horien artean egongo dira.

'Lerin Izar Lurra' jardunaldiak

Gaurtik igandera arte, Lerinen (Nafarroa).]]>
<![CDATA[Teknologiaren erraiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/029/003/2018-07-25/teknologiaren_erraiak.htm Wed, 25 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1890/029/003/2018-07-25/teknologiaren_erraiak.htm Security Awareness lelopean aurkeztu dute 26. topaketa, eta zibersegurtasuna izango da topaketaren ardatz nagusia. Horrez gain, beste hainbat gai landuko dituzte datozen egunetan: software librea, arte digitalak, bideo jokoak eta hardwarea, besteak beste.

Hainbat berrikuntza izango ditu aurtengo topaketak, Opengunekoa nagusiena: aurreko edizioetan baino eremu handiagoa emango diote. Horri loturik, gainontzeko urteetan baino jarduera gehiago antolatu dituzte: 50 hitzaldi eta tailer emateaz gain, bisitariek teknologiarekin zuzeneko harremana izateko postuak jarriko dituzte. Gune horren berezitasuna da doakoa dela, eta edonorentzat irekia.

Sukaldaritza eta teknologia

Gainera, topaketan oinarrituta, Etxanobe jatetxeko Fernando Canales sukaldariak teknologia eta sukaldaritza uztartzen dituen mokadu bat sortu du. Sukaldariaren hitzetan, «hiru dimentsioko dastamen esperientzia sortzea» izan da helburua. Berrikuntza horiez gain, antolakuntza taldeak hobetu egin du Euskal Encounterreko zirkuitua: droneen arteko lasterketak egingo dituzte, baita Gamegune 18 bideo joko txapelketa amateurraren finala ere.

Milaka bisitari eta 8.000 parte hartzaile baino gehiago izango dira aurten Euskal Encounterren. Topaketaren helburua da teknologia berrien hedapena bermatzea: BECen biltzen direnek igandera arte izango dute aukera informatika eta teknologia berrien inguruko ezagutza lortzeko.

Euskal Encounter

Bihartik igandera arte,

Barakaldoko BECen (Bizkaia).]]>
<![CDATA[Izaro uharteko lehia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/040/003/2018-07-22/izaro_uharteko_lehia.htm Sun, 22 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1960/040/003/2018-07-22/izaro_uharteko_lehia.htm
Madalen eguneko ospakizunak Kankibara txistu taldearen kalejirarekin hasiko dira. 11:50ean bilduko da udalbatza goiko plazan, eta Alkate soinua entzun bezain laster abiatuko dira kalejiran portura. Portutik ontzietan joango dira Izarora. Itsas jaia 12:00etan hasiko da: udalak Bermeoko banderaren eta ikurrinaren igoera egingo du uharteko uretan. Segidan, alkateak teila jaurtiko du, Izaro Bermeoren eremuan dagoela berresteko. Ontziak 13:30ean iritsiko dira Elantxobera. Herriko plazan ohorezko aurreskua egingo du Alkartasuna dantza taldeak.

Diseinu berezia duen teila

Ontzia Mundakara joango da 18:00etan, eta Bermeon izango da 19:30ean. Goiko plazara joango da udalbatza, txistulariekin eta Bermeotarrak fanfarrearekin batera. Han, herriko bandera eta ikurrina altxatu ostean, dantza egingo dute. Horren ostean, San Migel eskaileretara joango dira. Giro aparta egongo da portuan gauerdira arte, kaiko Sorgine elkartearen laguntzarekin.

Madalen eguneko ospakizun nagusia da teila botatzekoa. Urtero moduan, teila botatzean oihu egingo du alkateak, hala esanez: «Honaino heltzen dira Bermeoko itoginak». Juanjo Bereziartua bermeotarrak diseinatu du aurtengo teila: Izaro uhartea margotu du horretan.

Izaro uharteko festa

Gaur, 11:50etik aurrera,

Bermeon (Bizkaia).]]>
<![CDATA[Itsasoari begira 125 urte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/032/001/2018-07-21/itsasoari_begira_125_urte.htm Sat, 21 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1887/032/001/2018-07-21/itsasoari_begira_125_urte.htm
Jauregiko sabaiak garaiera handikoak dira, eta zuriz pintaturik daude. Hormak kolore berekoak dira erdialdera arte; hortik behera, haritzezko oholez estalirik daude. Beheko solairuan daude harrera aretoak. Eskailerak igo, eta bertan daude logelak. Zerbitzarien gelak, azkenik, ganbaran daude. Bisita beheko solairuan da. Miramar jauregia hutsik dago: ez dago altzaririk barruan. Horcajok azaldu duenez, «altzariak berreskuratzeko lanean ari da udala». Hala ere, duela mende bateko hainbat argazki daude eraikinean: jauregia altzariz hornituta erakusten dute.

Jauregiaren sarreran daude «errespetuzko bi gela», Horcajoren hitzetan. Bisitariek berokiak eta aterkiak uzten zituzten bertan. Korridorean aurrera egin eta eskuin aldean dago Maria Kristinaren bulegoa. Horma zuriak ditu, baita leiho erraldoiak ere, denak lorategiari begira. Bulegoaren kanpoan dago atondoa. Bertan, harri zurizko tximinia handi bat dago. Musika gela jauregiko lekurik ederrenetakoa da: Kontxako badiaren argitasuna sartzen da leihoetatik. Garai batean, hainbat musikari izan ziren bertan: Isaac Albeniz eta Pablo Sarasate, esaterako. Beste aldean dago, lorategiari begira, liburutegia eta kapera biltzen dituen gela. Haritzezko oholek estaltzen dituzte liburutegiko paretak. Kaperako hormak, bestalde, lis loreen irudiek betetzen dituzte. Korridorearen amaieran daude billar gela eta jangela. Billar gela fumoir edo erretzeko gela modura erabiltzen zuten. Bestalde, jangela begiratokia ere bada: aurrean du itsasoa.

Hormen atzeko historia

Horrelako bisita gidatuak egingo dituzte bihartik irailaren 16a arte Miramar jauregian. Bertara biltzen direnek aukera izango dute Miramar jauregiaren historia ezagutzeko. Gainera, hainbat informazio taula jarri dituzte jauregiaren inguruan eta barruan: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez. Ernesto Gascok, Donostiako alkateordeak eta turismo zinegotziak, adierazi duenez, egitasmoaren helburua da «Miramar jauregia baliabide turistiko gisa indartzea eta turismo eredu jasangarria bultzatzea». Gaineratu duenez, «Gipuzkoar askok dakite Miramar jauregian udako ikastaroak egiten direla eta abuztuan Eusko Jaurlaritzaren kontseilua egingo dutela. Gutxi dira, bestalde, jauregiko hormen atzean ezkutatzen den 125 urteko historia ezagutzen dutenak».]]>
<![CDATA[Euskara, bihotzetik ahora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/028/001/2018-07-17/euskara_bihotzetik_ahora.htm Tue, 17 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1872/028/001/2018-07-17/euskara_bihotzetik_ahora.htm
Lehenengo aldiz parte hartu du Mertxe Larrea gasteiztarrak barnetegi ibiltarian. Larreak euskara praktikatzeko hainbat modu bilatu ditu: familia barnetegiko esperientzia bizi ondoren erabaki du hamabost eguneko abenturan murgiltzea. «Gasteiz inguruan ez daukagu euskara hutsean aritzeko aukerarik: familia barnetegian umeei erakutsi nahi nien euskara egunerokotasunean erabiltzen dela, euskaraz aritzea ez dela nire burukeria», adierazi du Larreak, eta zera gaineratu du: «Oso esperientzia polita izan zen familia barnetegikoa, eta aurten saiatu naiz zerbait desberdina egiten: kirola eginez eta jende berria ezagutuz».

Barnetegi ibiltariak hainbat elementu batera uztartzen ditu: kirola, euskara, natura eta pertsonen arteko harremanak, besteak beste. Konbinazio horrek sorrarazten du euskara ikasi eta erabiltzeko giroa, Larreak adierazi duenez: «Nire asmoa da mingaina askatzea eta euskal munduan murgiltzea. Hemen, horretarako motibatuko naute». Larreak azpimarratu du, bestalde, euskara ikasten duen bitartean ondo pasatu eta gozatu nahi duela. Askotan, tituluaren dinamikan murgiltzen baitira hizkuntza ikasleak. Titulua lortzea garrantzitsua den arren, ikasketa prozesuaz gozatzea garrantzitsuagoa da, haren ustez.

Euskara ikasi, gozatuz

Ana Vados iruindarrak ere aurten izena eman du lehenbizikoz barnetegi ibiltarian, hala ere, aurretik beste barnetegi batzuetan izandakoa da. Barnetegi ibiltarian, euskara erabiltzeko ohitura lortu nahi du iruindarrak. Bizilagunarekin, ahizparekin eta azken horren mutil lagunarekin biziko du esperientzia Vadosek: lauren arteko harremana ere, euskaraz sustatu nahi du.

Vadosen iritziz, barnetegi ibiltariak aukera ematen die parte hartzaileei euskara beste modu batera ezagutzeko: «Jende askok ez du gogorik hizkuntza bat lau paretaren artean sartuta ikasteko: hau desberdina da». Ondo ezagutzen du iruindarrak esperientzia hori; izan ere, urte askoan aritu da euskaltegian hizkuntza ikasten. Hala ere, azpimarratu du AEKn beti izan duela giro ona: «Maitasunez erakutsi didate euskara, eta nire hizkuntza berreskuratzeko aukera eman didate: hori altxor bat da».

Datozen asteetan, Vadosek aukera izango du opor politak igarotzeko, jende euskalduna ezagutzeko eta euskara bihotzetik ahora eramateko.

Oriol Cardusek ere bihotzean eraman du euskara hainbat urtean. Muga geografikoak ez dira gai izan Cardusen euskara ikasteko grina gelditzeko: Terrassan (Katalunia) bizi da. Cardusek barnetegi ibiltarian euskara erabiltzeko aukera du; hori dela eta, aurten zazpigarrenez parte hartuko du AEKren egitasmoan. Kataluniarrarentzat, barnetegia burbuila moduko bat da: euskaraz egin dezakeen espazio bat. Buruhausteak etxean utzi eta euskal esperientziaz gozatzea helburu du Cardusek: «Ni hona euskaraz hitz egitera eta ondo pasatzera nator».

Asier Arroita egitasmoaren antolatzailearen arabera, Cardusen moduko hainbat errepikatzaile daude urtero barnetegi ibiltarian: «Ez gaizki ibili direlako, alderantziz, esperientzia ikaragarri gustatu zaielako». Arroitak adierazi du, bestalde, lehenengo egunetan parte hartzaileei kostatzen zaiela euskaraz eroso sentitzea. Izan ere, barnetegi ibiltariko kide askoren ingurua ez da euskalduna. Arroitaren ustez, barnetegiak balio du parte hartzaileei erakusteko posible dela harremanak sortzea, euskaraz eta naturaltasun osoz. Ez hori bakarrik, barnetegiak ikusarazten die euskaldun askori Euskal Herrian euskara hutsean bizi daitekeela. Iritzi berekoa da Ekaitz Clemos, hori ere barnetegi ibiltariko antolatzailea: «Txip aldaketa dago parte hartzaileen artean: ikusten dute posible dela euskaraz aritzea eguneroko bizimoduan». Clemosek gaineratu du, askorentzat barnetegia arnasgune bat ere badela. Izan ere, 15 eguneko tartean nahi adina euskara erabiltzeko aukera dute parte hartzaileek.

Egunero ia 25 kilometro oinez egiteaz gain, euskaraz trebatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte barnetegian: erakustaldiak, diaporama eta bisita gidatuak, esaterako. 300 kilometroan euskara izango da parte hartzaileen bagaje nagusia: lasterka bizkor egiteko oinak trebatu behar diren moduan, euskaraz ondo hitz egiteko, mingaina trebatu behar da.]]>
<![CDATA[Mundu osoko dantzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/029/003/2018-07-17/mundu_osoko_dantzak.htm Tue, 17 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1890/029/003/2018-07-17/mundu_osoko_dantzak.htm
Bielorrusiako taldeak Javaronatchki izena du. Dantza folklorikoak egiten dituzte, eta ibilbide oparoa dute: 30 urtean baino gehiagoan eman dituzte dantza ikuskizunak.

Les Aventuriers du Trad da Frantziako taldea. Haur taldeak bere herriko dantzak egiten ditu, Poitoukoak eta Vendeekoak. Munduko hainbat lekutako kulturak eta dantzak ezagutzea da taldearen parte diren haurren helburua.

Iruñeko Dugunako txikien taldeak ere parte hartuko du Gauargin. Hainbat euskal dantza egingo dituzte jaialdian: Miarritzeko arku dantza, Arizkungo sagar dantza eta arri-arri mandoko zinta dantza, esaterako.

Poloniatik Ezpeletara

Ranranga dantza akademiakoak Sri Lankakoak dira. Taldeak dantza tradizionalak eta garaikideak nahasten ditu ikuskizunetan. Munduko hainbat txokotan eman dituzte dantza saioak. Poloniarrak dira Mali Gorzowiacy taldekoak. Euren herrialdeko dantza tradizionalak egiten dituzte emanaldietan. Horretaz gain, Poloniako Gorsow Wielkopolski eskualdeko abestiak, dantzak, jantziak eta ohiturak erakutsiko dituzte, besteak beste.

Jaialdiko ikuskizun indartsuenak Ezpeletan izango diren arren, inguruko herrietan ere hainbat emanaldi egingo dituzte festaren harira.

Gauargi jaialdia

Bihartik hilaren 24 arte,

Ezpeletan (Lapurdi).]]>
<![CDATA[Meategietan barrena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/041/001/2018-07-15/meategietan_barrena.htm Sun, 15 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1960/041/001/2018-07-15/meategietan_barrena.htm
Meategiak ezagutarazteko

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dituzte 12:00etan. Meategietatik abiatuta, oinez bost minutu inguru egin ostean, hegaztiak askatzeko gune egoki batera iritsiko dira bisitariak. Igeldoko Arrano Etxean gaixorik edo zauriturik dauden hegaztiak sendatzen dituzte. Zentroaren helburua da gaixo dauden animaliei, berriz ere, ingurune naturalean bizitzeko aukera ematea.

Giza proba erakustaldia 13:00etan izango da: Emarri taldekoek harri-tiratzea egingo dute. Jateko eta edateko aukera izango da festa egun honetan, 10:00etatik 14:00etara. Ekitaldiaren helburua da meategien eta Aiako Harria parkearen ingurunea ezagutaraztea.

Arditurri Eguna

Gaur, 10:00etatik aurrera,

Oiartzunen (Gipuzkoa).]]>
<![CDATA[Ez dago ezinezko oztoporik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/030/001/2018-07-14/ez_dago_ezinezko_oztoporik.htm Sat, 14 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1872/030/001/2018-07-14/ez_dago_ezinezko_oztoporik.htm Traceur-ak dira diziplina hori praktikatzen dutenak. Haien helburua da gorputza inguruko zailtasunetara egokitzea, kaleko oztopoak ahalik eta modu errazenean gainditzeko. David Belle, Jason Paul, Ryan Doyle edo Damien Walters dira munduko traceur ezagunenetarikoak. Gizon gazte eta indartsuak. Hala ere, badaude parkourra praktikatzen duten beste hainbat profiletako pertsonak ere.

Emakumeena da ezkutuan dagoen profil horietako bat. Donostian, Lotzen ADD elkarteak emakumeen parkourra ikusarazteko saio bat antolatu du gaur, Ladyred Production & Managementen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz: Emakumeak Mugimenduan. Parkourrari lotutako hainbat ekintza egingo dituzte gaur eta bihar. Diziplinan adituak diren hainbat pertsonak gidatuko dituzte saioak.

Bertan izango da Fengchao Li Cristina traceur-a. Txinatik Hondarribira (Gipuzkoa) iritsi bezain laster izena eman zuen Lotzen ADD parkour taldean. Orduz geroztik, buru-belarri dabil parkourrean. Fengchao Liren iritziz, Emakumeak Mugimenduan egitasmoak emakumeak parkourrera erakartzeko balio du. Gaurko eta biharko saioetara biltzen direnek ikusiko dute parkourra edonork egin dezakeela, baita emakumeek ere. Izan ere, Lik adierazi duen moduan, «sare sozialetan teilatuz teilatu saltoka dabiltzan gizon gazteen bideoak daude, eta parkourra hori dela sinetsi dugu». Irudi horren arabera, parkourra diziplina arriskutsua eta itxura zehatz bateko pertsonei zuzendua da: oro har, gizon gazteak. Hor dago gakoa: aurreiritziak daude parkourraren inguruan, eta emakumeek ez dute lekurik ikuspegi horretan. «Emakumeoi txikitatik esan digute finak garela eta ezin garela arriskatu, eta, nahi gabe, jarrera hori barnean dugu», adierazi du Lik, eta zera gaineratu du: «Parkourra gizonentzako kirola dela pentsatzen dugu, eta ez da horrela».

«Kirola baino gehiago»

Fengchao Liren ustez, parkourra errealitatera gerturatu behar da emakumeak diziplinara erakartzeko. Erakutsi behar da ez dagoela ezinezkorik. Teilatuz teilatu salto egiteko prestaketa luzea behar da. Aldiz, denbora gutxian ikas daiteke parkourrarekin gozatzen eta norbere gorputzarekin eroso sentitzen. Horretarako, beharrezkoa da moldeak eta aurreiritziak haustea. Traceur-ek egunerokorako baliagarriak diren mugimenduak dakizkite. Esaterako, parkourrean ikasten da zein den gorputz jarrerarik egokiena erorikoetan minik ez hartzeko. Hezur haragizko pertsonak dira traceur-ak, gogor entrenatuz euren buruak prestatu dituztenak. Horregatik, parkourrean oinarrizko mugimenduak dauden arren, norbanako bakoitzak berera moldatu behar du diziplina.

Fengchao Lik adierazi du kirola ulertzeko mila modu daudela eta zabalduen dagoen erreferenteak ezin duela parkourra mugatu. Izan ere, arriskua dago parkourraren benetako izaera alboratzeko. Lik argi esan du: «Parkourra norberak bere burua ezagutzeko da, gorputza eta psikologia lotzeko. Kirola baino gehiago, filosofia da».

Ez du berdin pentsatzen Amaia Mentxakak: parkourrean helburu nagusia gozatzea dela dio. Duela bi hilabete eskas hasi zen Mungiatik (Bizkaia) Bilboko Indarrez parkour eskolako saioetara joaten, parkourra zer den ikastera. Mentxakak bi aurreiritzi hausten ditu. Alde batetik, frogatu du parkourra emakumeek ere egin dezaketela. Bestetik, erakutsi du diziplina ez dela nerabeentzat soilik: berak 43 urte ditu, baina ezerk ez du geldiarazten. Mentxakak azpimarratu duenez, «Kirol gehienetan bezala, parkourrean bigarren planoan dago emakumea, eta ikusgaitasuna behar du». Emakumeek indarra lortzeko beste traceur-en leku berean egon behar dute, Mentxakaren ustez. Gazte garaietan errugbian ibilitakoa da mungiarra, eta ondo daki zer den bigarren planoan egotea: «Garai haietan, emakumeak kirolean ia ez ginen existitzen». Urte asko pasatu dira, baina gaur egun ere emakumeak kirolaren munduan ez du beharko lukeen ikusgaitasunik.

Positiboak dira Emakumeak Mugimenduan eta halako saioak, Mentxakaren iritziz. Izan ere, parkourra zer den erakusteaz gain, diziplina probatzera bultzatzen ditu emakumeak. «Askotan, ikara ematen digu gauza berriak probatzeak. Porrot egingo dugun edo gainontzekoek zer pentsatuko duten beldurrez», adierazi du mungiarrak. Horregatik, pentsatzeko modu hori desegitea beharrezkoa izango da emakumeak parkourrean integratzeko, baita beste hainbat kiroletan ere, haren ustez.

Argi dago parkourraren helburua oztopoak gainditzea dela. Traceur-ak kaleko oztopoak gainditzen dituen heinean, buruan dituen oztopoak ere gainditzen ditu, azken finean diziplina horrek gorputza eta psikologia lotzen dituelako. Argi dago, gainera, beharrezkoa dela emakumeak bigarren planoan uzten dituzten oztopoak gainditzea parkourrean, errugbian eta beste hainbat kiroletan. Azken finean, kirolaren munduan ikus daitezkeen jarrerak eguneroko jarreren zuzeneko isla direlako. ]]>
<![CDATA[Oiassora itzulera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/032/003/2018-07-11/oiassora_itzulera.htm Wed, 11 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1890/032/003/2018-07-11/oiassora_itzulera.htm
Hainbat ikuskizun izango dira zirku erromatarrean: gladiatoreen arteko lehiak eta karro lasterketak, besteak beste. Gainera, berrikuntzak izango dira zirkuan: aurten, gaueko saioak ere prestatu dituzte. San Joan plazan egongo da zirkua. Eskaintza gastronomikoa inoiz baino zabalagoa izango da: Irun Dastatu plataformak hainbat ekintza antolatu ditu. Aipagarrienak hauek dira: pintxoaren ibilbidea, showcooking-a eta Oiasso Museoko gourmet afaria.

Hainbat berrikuntza

Beste behin, Navigium Isidis festa birsortuko dute. Isis jainkoaren omenez egiten den prozesioa da. Aurten, Explore the Past-Know the Future egitasmoaren barruan antolatu dute: festan parte hartuko dute atzerritik etorritako gazteek. Egitasmoa hainbat herrialdetako kultur ondarea ezagutarazteko sortu da.

Horretaz guztiaz gain, birsortze historikoan espezializatutako hainbat artisau ere izango dira jaialdian. Duela 2.000 urteko labe bat eraikiko dute erromatarren garaiko teknikak erabiliz. Erromatar armadak ere erakustaldiak emango ditu.

Azkenik, erromatar azoka antolatuko dute ostiraletik igandera bitartean. 80 artisau postu inguru izango dira bertan.

Jaialdiaren helburua da hiriaren irudia zabaltzea eta turismoa bultzatzea.

Dies Oiassonis

Bihartik igandera arte,

Irunen (Gipuzkoa).]]>
<![CDATA[Dantzarako gonbita]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1885/035/001/2018-07-05/dantzarako_gonbita.htm Thu, 05 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1885/035/001/2018-07-05/dantzarako_gonbita.htm casteller-ena eta arratsaldeko erromeria.

Villafrancako casteller-ek Errenteriako hiru gunetan egingo dute ikuskizuna. Koldo Mitxelena plazan hasiko dira, 11:30ean; segidan, Xabier Olaskoaga plazara joango dira, eta Zumardian egingo dute azken giza dorrea. Ereintza elkarteko Juantxo Maiak adierazi duenez, «250 pertsona ekarriko dituzte Villafrancako casteller-ek Errenteriara». Euskal Herrian izan den casteller-en talde handienetakoa da. Villafrancako casteller-ek hainbat ekitaldi egingo dituzte Euskal Herrian: Errenterian ez ezik, beste hiru herritan egingo dute ikuskizuna.

Arratsaldeko erromeria gogoangarria izango da, musikari bereziek girotuko baitute. Haien artean daude Maider Zabalegi, Maixa Lizarribar, Asier Gozategi eta Itsaso Elizagoien. Gonbidatuek harreman zuzena dute Euskal Herriko erromeria munduarekin, baita Erromeria egunarekin ere: bertan parte hartu izan dute. Maider Zabalegi, Maixa Lizarribar eta Asier Gozategi dira garai bateko trikipoparen erakusgarriak, antolatzaileen arabera. Itsaso Elizagoien, berriz, gaur egun puri-purian dabilen musikaria.

Gonbidatuek proposatzen dituzten doinuen erritmoan egingo dute dantza bertara biltzen direnek. Andoitz Antzizar, Arkaitz Miner, Iñaki Letamendia eta Quico Pugesek zuzenduko dute erromeria. Herriko dantzak eta dantza gidatuak egingo dituzte.

Lau gonbidatuez gain, beste hainbat musika taldek parte hartuko dute: Txorimaloak taldeak, Errenteria Musikaleko trikitilariek eta Oiartzualdeko txistulariek. Zubietako joaldunak eta Aiko taldea ere jai egunean izango dira.

«Berritzailea eta inkonformista» da Ereintza dantza taldea, haien ustez: «Beti saiatzen gara ekarpen berriak egiten». Aurten, bi ekitaldi nagusiez gain, egitarau zabala prestatu dute Erromeria Egunerako. «Hogei urte hauek laburbiltzeko modu bat da egitaraua», adierazi du Alain Maiak, Ereintza dantza taldeko kideak, eta zera gaineratu du: «Hogei urteko ibilbidean Erromeria Egunean parte hartu duten elementuak izango ditugu».

Dantzariak baino gehiago

Ekintzaz beteriko larunbata izango da uztailaren 14a: goizetik arratsaldera, festa giroan murgilduko da Errenteria. Goizean, casteller-en ikuskizunaz gain, hainbat joko antolatu dituzte herriko kaleetan. Eguerdi aldean, Aiko taldeak giroturiko poteoa izango da tabernetan. Herri bazkaria ere egingo dute, Orereta ikastolan, Koldo Mitxelena plazan. 400 lagun inguru bilduko dira han. Azkenik, eguna borobiltzeko, arratsaldean egingo dute erromeria berezia, zumardian.

Errenteria herri bizia dela adierazi dute dantza taldekoek: «Ezinbestekoa izan da errenteriarren babesa Erromeria Egunak hogei urte betetzeko. Jendeak kaleko ekitaldietan parte hartzen du».

Herritarrak beste behin Erromeria Egunean biltzera gonbidatu dituzte Ereintza dantza taldekoek Zatoz dantzara plazara lelopean. Lelo horrek, bestalde, adierazi nahi du Ereintzak kulturgintzan eta herrigintzan lan egiten duela. Dantzaren inguruko jakinduria transmititzeaz gain, taldearen helburua da Errenteriako kultura mugimendua indartzea.]]>
<![CDATA[Jazza, udan sartzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/029/003/2018-07-04/jazza_udan_sartzeko.htm Wed, 04 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1890/029/003/2018-07-04/jazza_udan_sartzeko.htm
Buffalok hasiko du bihar jazz jaialdia. Zarautzen sortu zuten taldea, 2008an. Buffalok kontzertuak eman izan ditu Kutxa Kultur Festibalean eta Donostiako Jazzaldian. 22:30ean, Ordiziako Amonane Pubaren kanpoaldean arituko dira zuzenean.

Ostiralean, Combo Jazz eta Sky Beats taldeak eta Rachel Therrien musikaria igoko dira Ordiziako Plaza Nagusiko oholtzara. Jazz, blues eta soul doinuak lantzen ditu Combo Jazzek. Sky Beatsen berezitasuna da soul eta rock-and- roll doinuak nahasten dituela.

Japoniatik Aramara

Rachel Therrien kanadarrak ere bere estiloa du. Horri esker, hainbat sari irabazi ditu: Stingray Jazz Rising Star Award saria, esaterako.

Ostiralean, Combo Jazzen saioa izango da lehenengoa 18:30ean. Geroago, 19:30ean, Sky Beats igoko da agertokira. Therrienek eskainiko du azken kontzertua.

Larunbateko saioak Aramako parkean izango dira. Juan Ortiz Tokyo Trio eta Gianni Gagliardi eta Funkdamental taldeek joko dute. Japoniako Juan Ortiz Tokyo Trio taldeak Gianni Gagliardi saxofo jotzailearen laguntza izango du. 19:00etan emango dute kontzertua. Afalostean, Funkdamentalek soul eta funk doinuekin girotuko du Aramako parkea.

Goierriko Jazzaldia

Bihartik larunbatera, Ordizian eta Araman (Gipuzkoa).]]>
<![CDATA[Urgull bertatik bertara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/033/003/2018-07-03/urgull_bertatik_bertara.htm Tue, 03 Jul 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1890/033/003/2018-07-03/urgull_bertatik_bertara.htm
Damen Baterian dago liburutegia, eta Donostia Kulturako liburutegi zerbitzuak kudeatzen du. Haurrentzako ekintza bereziak eskainiko dituzte han: ipuin kontaketak izango dira jarduera horietan protagonistak. Egunero dago irekita, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Haurrentzako ekintzak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, 18:00etan.

Erakusketa berezia

Natur Txokoa, berriz, Gobernadorearen Baterian dago. Ingurumen ikasgela bat da, eta Cristina Enea fundazioak kudeatzen du. Zentroaren helburua da ingurumenaren errespetua sustatzea. Haurrentzako antolatuko dituzte natura gertutik ezagutzeko tailerrak. Astearteetan eta asteazkenetan izango dira ekintzak, 18:00etan. Zentroa egunero dago irekita, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Historiaren Etxea, azkenik, Motako Gazteluan dago. Han dago Donostiari begira erakusketa. Zentroaren eta erakusketaren helburua da Donostiako historia ezagutaraztea. Haurrek ere historia ezagutzeko aukera izango dute jarduera bereziei esker: ostiralero, 18:00etan. Zentroa egunero dago irekita, 11:00etatik 20:00etara.

Udako programazioa Urgullen

Abuztuaren 31ra arte,

Donostiako Urgullen.]]>
<![CDATA[Itsasoaren urdina kaleetara igoko da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/036/001/2018-06-29/itsasoaren_urdina_kaleetara_igoko_da.htm Fri, 29 Jun 2018 00:00:00 +0200 Naia Begiristain https://www.berria.eus/paperekoa/1943/036/001/2018-06-29/itsasoaren_urdina_kaleetara_igoko_da.htm
Bihar ospatuko dute ondarroarrek XXI. Zapato Azule. Milaka pertsonak azulez tindatuko dituzte Ondarroako (Bizkaia) kaleak beste urte batez.

Antolatzaileek hainbat ekitaldi prestatu dituzte festara doazenentzat: musika, haurrentzako jokoak, janaria eta giro ezin hobea. Baina, jaiaren ardatzean, ohiko moduan, Dinamartxa eta Euskal Herriko Kamiseta azoka egongo dira.

Festaren epizentroa Ondarroako alde zaharrean egongo da, Alai tabernaren inguruan. Bertara iritsiko dira Dinamartxako partaideak eguerdi aldean. Ondarroarren txalo zaparraden babesa jasoko dute kilometro askotako ibilbidea egin ostean.

Zubi zaharraren beste aldean egongo da, Latxanbre plazan, Euskal Herriko Kamiseta azoka. Giro lasaiagoa izango dute bertara biltzen direnek: postuetako kamisetak ikusi, probatu eta erosteko aukera izango dute. Ondarroako eta Euskal Herriko hogei taldek parte hartuko dute aurten. Irabazleek sari bereziak jasoko dituzte.

Parranda baino gehiago

Zapato Azulek istorio asko ditu, baita festako bi ekitaldi nagusiek ere.

Batetik, Dina Bilbao ondarroarraren omenez egiten dute Dinamartxa. Kirolzale amorratua zen Bilbao: bizikletan, mendian, arraunean... Denetan zen trebea. Ondarroan Dina Bilbao da kirolzaletasunaren ikurra. Duela 21 urte desagertu zen, itsasoan nabigatzen zebilela. Orduz geroztik, Dinamartxan omendu dute lagunek eta herritarrek. Bilbao Tolosan bizi izan zen urte askoan, eta martxak bi herriak lotzen ditu.

Gaur gauerdian irtengo da oinezkoen autobusa Ondarroatik Tolosara. Txangoa 01:00 aldera hasiko dute. Txirrindulariak 09:00etan abiatuko dira helmugara. Leire Egiguren Dinamartxaren antolatzaileak esan duenez, «mareak direla eta, aurten ez da igerilari talde ofizialik aterako Dinamartxan. Baina, beti bezala, giro aparta izango da». Bi taldeak bihar eguerdian iritsiko dira Ondarroako alde zaharrera. Herritarrek festa giroan egingo diete ongietorria Dinamartxetako parte hartzaileei.

Bestetik, alde zaharraren parean egongo da Euskal Herriko Kamiseta azoka, zubia pasatu eta berehala. Hogei taldek parte hartuko dute lehiaketan; beste talde batzuk ere izango dira azokan, baina lehiaketatik kanpo. Epaimahaiak bi irabazle aukeratuko ditu: Euskal Herriko kamisetarik onena eta Ondarroako kamisetarik onena. Bertaratzen direnek arropa markak, talde sozialak, kirol taldeak eta artisten markak aurkituko dituzte azokan, besteak beste. Radixu Irratiak ere parte hartuko du, Zapato Azuleren antolatzaileak. Herriko beste bost talde izango dira bertan: Yaahalah Elkartea, Epidemik, Danak Etxea, Ondarroa Arraun Elkartea eta Al-Khimiya. Kanpotik hamalau talde joango dira azokara. Horietatik lauk aurten lehenengo aldiz hartuko dute parte lehiaketan: Wannalua, Ez Kexa, Ibilaldia 2019 eta Puntutan Bertso denda. Azokak aukera ematen die taldeei euren proiektuak erakutsi eta diru pixka bat lortzeko.

Bihar eguerdian egingo du epaimahaiak sari banaketa. Irabazleek diploma bana eta marmolezko bola bana eskuratuko dituzte. Ondarroako erakusleihoen artean ere lehiaketa egingo dute: onenak halako bola bat jasoko du. Herriko marmolari batek egiten ditu garaikurrak urtero.

Txomin L. Aramaio festaren koordinatzaileak adierazi duenez, «Zapato Azule parrandagatik ezaguna den arren, ondarroar askorentzat hori baino gehiago da: urteko eguna».

Bolo-bolo aldizkariak antolatu zuen lehenengo Zapato Azule. Orain dela urte batzuk, herri aldizkariak lekukoa pasatu zion Radixu Irratiari. Festa, funtsean, aldizkaria finantzatzeko sortu zuten. Radixu Irratiak ere Zapato Azuletik lortzen ditu urteko diru-iturri nagusiak; Radixu irrati librea da, autogestioan oinarritua, eta Zapato Azule ere festa autogestionatua da.

Antolakuntza taldeko Aitor Alegriak esan du finantzaketa modu asko bilatzen saiatzen direla. Herriko elkarteen borondatea baliagarria da, tabernena, esaterako, baina diru laguntza ofizialik ez dute jasotzen. Festara gero eta jende gehiago joaten den arren, Zapato Azulek tinko mantendu du filosofia urte hauetan guztietan. 21 urte pasatu dira lehenengo Zapato Azuletik, eta aldaketa gutxi izan ditu festaren dinamikak.

Radixu Irratia zuzeneko emisioan egongo da bihar, Alai tabernaren gaineko balkoian. Urtero bezala, alde zaharreko festa girotuko dute; jende mordoa bilduko da bihar Ondarroan.

Baina, hogei Zapato Azule pasatu ostean, ondarroarrek argi dute: biharkoa ez da festa hutsa. Azula eta urdina bezala, desberdinak dira parranda eta urteko egunik garrantzitsuena.]]>