<![CDATA[Naiara Elola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 10 Jun 2023 13:04:58 +0200 hourly 1 <![CDATA[Naiara Elola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Memoriari, musika]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/023/001/2018-05-02/memoriari_musika.htm Wed, 02 May 2018 00:00:00 +0200 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1736/023/001/2018-05-02/memoriari_musika.htm Inpunitateari stop diskoa kaleratu du. Inoiz ez da zigortu Rodriguezen hilketaren arduradunik, eta horregatik salatu dute hiltzaileen «inpunitatea».

Duela 40 urteko gertakizunak ez ahazteko, hainbat herritarrek eta gizarte eragilek Sanferminak 78 Gogoan plataforma eratu zuten. Urtea hasi zenetik, 1978ko uztailaren 8ko gertakizunak gogoratzeko, buru-belarri ari dira lanean. Patxi Goñi Gor diskoetxeko arduradunak azaldu duenez, plataformako hainbat kiderekin hizketan ari zela otu zitzaien diskoa egitea. «Musikak ere memoriaren alde ekarpen handia egin dezakeela uste dut», adierazi du Goñik.

Hala, Gor diskoetxearekin harremana zuten hainbat musikariri diskoan parte hartzeko proposamena egin zien. Orotara, hamar musikarik nahiz taldek hartu dute parte: «Bakoitzak, uztailaren 8ko gertakarien harira sentitu zuena islatu du bere hitzen eta musikaren bitartez».

Inpunitateari stop lan askotarikoa da. Hainbat estilotako musika egiten duten artisten lanak batu dituzte. Fermin Valencia, La Txula Potra, El Drogas eta Balerdi Balerdi dira, besteak beste, proiektuarekin bat egin duten sortzaile eta taldeetako batzuk. Goñik azaldu duenez, diskoaren bitartez, hainbat belaunalditako musikariak jarri nahi izan dituzte harremanetan, modu horretan hartu-eman berriak eratu daitezen.

German Rodriguezen hilketaren erantzukizuna ez zuen inork bere gain hartu. Goñik ondo gogoan du epaiketetan gertatutakoa. «Ikerketak egin ziren, baita epaiketak ere, baina guztia ezerezean gelditu zen». Iruñeko gaztearen heriotzarekin «justiziarik» egin ez arren, gertatu zena kontatu beharra dagoela aldarrikatu du. «Gaur egungo gazte askok ez dakite zer gertatu zen 1978ko uztailaren 8an. Ziurrenik historia liburuek ere ez dute kontatuko. Beraz, guri dagokigu gertakari lazgarri eta mingarri haren berri ematea».

Sei abesti berri

Diskoan jasotako hamar abestietatik lau ez dira berriak. Fermin Valentziak, La Chula Potrak, El Drogasek eta La Venganza de la Abuela taldeek aurretik eginak zituzten Rodriguezen omenezko abestiak. Beraz, proiektuan parte hartu duten gainontzeko sei taldeei gertakizunen inguruan zuten ikuskera abesti moduan azaltzeko eskatu zieten. Abesti horiek Iruñeko K estudioetan grabatu zituzten iragan urtarrilean eta otsailean. Zaharrak, berriz, birmasterizatu egin dituzte, soinu aldetik diskoak «batasuna» izan zezan. Hala, emaitzarekin «oso pozik» dagoela adierazi du Goñik. Izan ere, uste du Nafarroan musikaren inguruan dagoen aniztasunaren isla dela.

Proiektua gauzatzeko «denbora gutxi» izan dutela onartu du Patxi Goñik. Hala, diskoan parte hartu duten artista guztiek batera kontzerturen bat eskaintzeko aukerarik baden galdetuta, ez duela uste dio: «Artisten egutegiak oso zailak dira, baita Iruñerriko kontzertu aretoenak ere. Ez dut uste hamar artista eta talderekin kontzerturik programatzeko aukerarik izango dugunik». ]]>
<![CDATA[Artearen matematika beltza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1839/028/001/2018-04-25/artearen_matematika_beltza.htm Wed, 25 Apr 2018 00:00:00 +0200 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1839/028/001/2018-04-25/artearen_matematika_beltza.htm Menhirrak erakusketa osatu dute. Zettel, Remarks on the Foundations of Mathematics, 3 in 3 Perspective Scale, Menhirrak eskultura, eta izen bera duen bere bariazio piktoriko bat dira bost artelan horiek. Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, oso erakusketa «berezia» da. 2015ean, Asinsekin beste erakusketa bat diseinatzen ari zirela hil zen artista, eta, ondorioz, proiektua ezerezean gelditu zen. Saiakera hartatik hiru urte igaro eta gero, museoarekin izandako harreman «onagatik», Menhirrak erakusketa ia urtebetez bisitatu ahal izango da, 2019ko martxora bitarte.

Asinsek berezko zuen espiritualtasuna Ortiz-Etxague aretoan sartu orduko nabari da. Oso modu berezian argiztatu dute museoko areto hori. Argi gutxi dago. Artistaren esanak kontuan izan dituzte argiak hautatzeko orduan. Rafael Levenfeld komisarioak azaldu duenez, erakusketaren protagonistak, Menhirrak eskulturak «eskatzen» duen argia jarri dute. Izan ere, artistak ia berezko zuen mistikotasun horretatik sortutakoa da artelan hori. Hala, giro pausatua «nahita» eraiki dutela adierazi du Levenfeldek.

Komisarioaren lanketari esker, eta Menhirrak artelanak dituen proportzioengatik, erakusketan duen protagonismoa handia da. Gainera, aretoaren erdigunean kokatu dute. Asinsek 1995ean egindako obra 40 monolitoz osatutako eskultura multzo bat da. Horietako bakoitzak, oinarri modura, distiragabeko beltzez margotutako lau angeluko prisma bat du. Eta gainean, zati bat falta duen kuboa. Bigarren Mundu Gerran hildako AEBetako soldaduen omenez Normandian dauden zenbait hilerriren antza handia du lanak. Frantziako Dordoina eskualdeko Lascaux zonaldean dauden menhirrak izan zituen Asinsek inspirazio iturri. Xede bakarra du obrak: bisitariak sakratua kontzeptuaz hausnartzea.

Monolitoek elkarren artean elkarrizketa moduko bat eratzen dute. Hori zen, hain justu, Asinsen nahia: «Menhirrak oso malguak dira, ikusgai dauden espaziora egokitu daitezke. Bada aukera bata bestearen atzean jartzekoa, baina garrantzitsuena da piezen artean eratzen den hartu-emana». Sortzen diren harreman horien funtsezko faktore bilakatzen da argia. Izan ere, argiaren bitartez, beltzak diren monolitoak gris bilakatzen dira, eta izkinak ebakitako kuboen itzalak eskulturaren oinarrian islatzen dira. «Artistak proposatzen duena bidaia bat da, monolitoek dituzten ikuspegi eta itzal ezberdinetan barrena garatu daitekeen bidaia», dio Levenfeldek.

Perfekzionista zen oso Asins lanean. Freijok «langile amorratu» modura definitu du. «Orduak eta orduak ematen zituen, eta askotan jatea ere ahaztu egiten zitzaion. Gauza guztien gainetik zegoen artea». Sortzaileak artearen munduan garatutako ibilbidean, izugarrizko garrantzia izan zuten matematikek eta teknologiak, batez ere ordenagailuek. Aitzindari izan zen ordenagailuak sorkuntzarako erabiltzen. Ia «obsesio» bilakatu zen artistarentzat matematiken inguruko ikerketa, Freijoren iritziz. Ordenagailuak ikerketa hori gauzatzeko erabiltzen zituen. Bide hori jorratzen hasteko, mugarria izan zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, 1964an, IBMren laguntzaz eraiki zuten ordenagailua. Ia eraikin baten tamaina zuen. Zientzialariek erabiltzeko eraiki zuten arren, artistei esperimentatzeko aukera eman zitzaien. Asinsek berak azaldu izan zuenez, esperimentazio horren bitartez sortu zitzaion forma geometrikoekiko interesa.

Handik ia hogei urtera, 1987an, New Yorkeko Columbia Unibertsitateko Computer Science departamentuan egonaldi luze bat egin zuen. «Nire bizitzako aukera izan zen; handik aurrera nire lana (mentala eta sormenezkoa) aberastu egin da, mugarik gabe, gainera», erantzun zuen artistak egonaldi hartaz galdetu ziotenean. Izan ere, ordutik aurrera, bere adierazpen plastikoa ordenagailuen bitartez egindako kalkulu sistematikoetan oinarritu zen.

Hala ere, Levenfeldek uste du Asinsen lana ez dela abstrakzioaren bidean kokatu behar: «Egia da sorkuntzaren adiera abstraktuaren eta kontzeptualaren arteko tentsioa etengabekoa dela, baina argi eta garbi, artista kontzeptuala da». Artistarentzat ordenagailuak gizateriaren «ametsa» gauzatzeko baliabide bat ziren. Izan ere, teknologiaren bitartez, hitzak, ideiak eta irudiak «manipulatzen» zituela adierazi izan zuen. Azken finean, abstraktua zena figuratibo bilakatzeko modua topatu zuen.

Gainera, oso iaioa zen hiru dimentsioko lanketatik bi dimentsioko lanketarako aldaketa gauzatzeko saltoa egiten. Erakusketan, esaterako, Menhirrak eskulturaren bi dimentsioko bertsioa dago. Freijo galeristak erosi zion duela urte asko. Nafarroako Unibertsitateko museoari utzi dio orain, erakusketak iraun bitartean. Izan ere, Freijo buru-belarri ari da Asinsen lana ezagutarazten. «Mundu mailan oso artista ezezaguna da. Ekarpen handia egin zuen, eta horrek nazioartean oihartzuna izan behar du», aldarrikatu du.

Artistaren karpetak

Aretoaren alde banatan, artistaren bi karpeta kokatu dituzte: Zettel eta Remarks on the Foundations of Mathematics. 1987an New Yorken sortuak dira; teknologiaren bidez egin zuen esperimentazioaren emaitza dira. Garai hartan, Columbiako unibertsitatean, adimen artifizialaren eta informatikaren eremuetan zuen ezagutzan sakontzeko aukera izan zuen. Esperimentazioaren bidetik garatu zuen ezagutza Menhirrak eskulturan, eta koadroan gauzatzea lortu zuen. Izan ere, plano edo bozeto izatetik, egiazko artelan bilakatu zituen, bakoitza bere eremuan. Levenfeldek adierazi duenez, bi karpetek artistaren jatorria «hobeto» ulertzen lagunduko diote bisitariari.

Zettel-ek, berriz, Asinsek aurre egin izan zion kezka bati erantzun zion: idatzitakoa irudi nola bilakatu. Artelanak Ludwig Wittgenstein filosoaren 249. aforismoa erreproduzitzen du. Ia 20 metroko luzera duen folio luze batean, hainbat aforismo islatu zituen, izaera ezberdinak dituen kuboen serie baten bidez. Ilustrazio baten antza dute, eta Asinsek, Wittegensteinek esan bezala, kuboak zuen interpretazio andanaren defentsa egin zuen: «Batzuetan ilustrazioa gauza bat bezala ikus dezakegu; beste batzuetan, beste gauza bat bezala. Beraz, intepretatzen dugu, eta ikusten dugu norbanakoak interpretatzen duen moduan».]]>
<![CDATA[Isilarazitakoen memoria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1939/048/001/2018-04-22/isilarazitakoen_memoria.htm Sun, 22 Apr 2018 00:00:00 +0200 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1939/048/001/2018-04-22/isilarazitakoen_memoria.htm
Larragako sarreran dagoen Memoriaren Parkean hasi zen biktimak gogora ekartzeko ekitaldia, Maravillas Lamberto elkarteak antolatuta. Jendez bete zen parkea. Aurten, aipamen berezia egin diete frankismoak errepresaliatutako emakumeei: «Bakardadean, isiltasunean, ilea larru-arras motzarazita, ondasun guztiak lapurtuak zizkietela, eta inoren babesik gabe familia aurrera atera behar izan zutelako».

Garesko joaldunek lagunduta, kalejiran joan ziren lambertotarren etxera. Maravillas Lamberto izena duen kaleko 3. zenbakian dago etxea. Utzita dago oso; ez da inor bizi egun. 1936an hil zuten gaztearen ahaide batzuena da. Han Maravillas Lamberto bizi izan zela adierazten zuen kartela jartzeari uko egin zioten. Ez dute atsegin eraikina frankismoaren jazarpenarekin lotzea. Hala ere, herrian ondo gogoan dute etxe horretan zeintzuk bizi ziren. Horregatik, eraikin aurrean, aurreskua dantzatuz, omen egin zieten giza krudelkeria sufritu zuten larragar guztiei.

1936an gertatu zenak eragin handia du herrietako bizikidetzan, oraindik ere. Izan ere, Euskal Herriko beste herri askotan bezala, frankismoak Larragan arrakala handia eragin zuen. Oraindik ere, herria bitan banatuta dagoela diote askok. Soraya Lopez Maravillas Lamberto elkarteko kideak argi du: «1936an gertatu zenaz ez dute hitz egiterik nahi; gauzak bere horretan uztea nahi dute». Ziurrenik arrazoi horregatik, Maravillas Lambertok eta haren aitak udaletxerako bidean egindako ibilbidea gogoratzeko egindako ibilaldian inor gutxi zegoen leihoetan begira. Behin baino gehiagotan, oinezkoak iristear zirela itxi zituzten zenbait bizilagunek pertsianak.

Hala ere, oztopoak oztopo, azken urteetan, memoriaren alde aurrerapauso handiak eman dituzte Larragan. Maravillas Lamberto elkarteak herrian dagoen arrakala hori arindu nahi du, baina ez ahanzturaren bidetik. Horregatik, aurten, aitorpen berezia egin diete emakume errepresaliatuei. Faxismoak burusoildu, bortxatu eta erail zituen emakumeen oroimenez testua zuen pankarta paratu zuten Foruen plazan. Izan ere, Lopezen iritziz, urte luzez urratu den eskubidea da aldarrikatzen dutena, gertatu zena kontatzeko eskubidea alegia. Josefina Lambertok berak onartu duenez, isilpean eraman behar izan zuen bere familiak sufritutakoa. Ahizpa eta aita hil ondoren, herria utzi egin behar izan zuen, ama eta Pilar ahizparekin batera. Txiro eta herritik urrun bizi izan ziren, frankistek ondasun guztiak kendu zizkietelako.

Egiaren malkoak

Foruen plazan egin zen eguneko ekitaldi nagusia. Une hunkigarriz josia egon zen, gainera. Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk eta Fermin Balentziak Maravillas Lambertori egindako abesti bana abestu zuten. Lehen aldiz hartu zuen Urbizuk parte Larragako ekitaldian. «Berezia da hemen Maravillas abestea», esan zuen musikariak. «Haren ahizpa ezagutzeko aukera izan dut. Uste dut garrantzitsua dela ahanzturaren zingiran itotakoa gogoratzea», gaineratu zuen, Maravillas kantako leloko hitzak erabiliz.

Josefinak ezin izan zien malkoei eutsi, neska bat Maravillas ahizpa balitz bezala jantzita beste dantzari batzuekin dantzan ikustean. Frankismoaren aurreko garaia ekarri zuten gogora. Horregatik, agertokira igo zenean, 1936ko abuztuaren 15ean gertatutakoak eragin zion barne min horrekin hartu zuen hitza. «Ez dut ezer ahaztu. Nik egia predikatzen dut. Zelaiak eta soroak hankaz gora jarri ditugu, eta oraindik ez dugu lortu nire aita non dagoen jakitea. Horregatik diot ez dudala frankistek egin zutena ez ahazten ezta barkatzen ere». Larragan hildako 47 lagunen senideek, eta frankismoaren biktimek orokorrean, «egia» nahi dute, gertatu zenaren aitorpena. Urteetan isilarazita egon den «krudelkeria» ahanzturatik atera eta memoria eraikitzea da haien nahia, elkartekoek ekitaldian esan zutenez.]]>
<![CDATA[Kontakizunaren polifonia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1770/028/001/2018-04-18/kontakizunaren_polifonia.htm Wed, 18 Apr 2018 00:00:00 +0200 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1770/028/001/2018-04-18/kontakizunaren_polifonia.htm Gelatina gogorra. 80ko hamarkadako istorio ebatsiak erakusketa. Bertsio ofiziala zalantzan jartzen duten kontakizunak plazaratu dituzte jatorri ezberdinetako 59 artistaren 200 artelanek. Duela bi urte Bartzelonako Macba museoan ikusgai izan zen erakusketa, eta heldu den ekainaren 23ra bitarte Iruñeko Hiriartea guneko Armen aretoan bisitatu ahal izango da.

Historiaren kontakizunean artistek izan dezaketen «garrantzia» aldarrikatzen du hein handi batean Gelatina gogorra erakusketak. Teresa Grandas komisarioak dioenez, garaian garaiko gobernuek plazaratutako bertsio ofiziala «zalantzan» jartzeaz gain, bestelako ikuspegi bat emateko eragile «aproposak» dira artistak. Demokraziaren oinarriak ezartzen hasi zirenean, aldaketa gizarteko partaide guztiek ez zutela modu berean ulertu nabarmendu du: «Demokraziaren hastapena denek ez zuten berdin barneratu». Hala, 1972 eta 1992. urteen artean jazotakora gerturatzeko zazpi ataletan banatu du erakusketa: Ahantzitako memoria, Angelu itsuak, Lanjantzi urdinetik lepo zurira, Nire ametsetako auzoa, Garaitu ederrak, Ebatsitako letrak eta Gas egoera.

Argazki, margolan, collage eta bestelako sorkuntzekin batera, gaiak ilustratzeko garai hartako telebistako programak, filmak eta komikiak batu dituzte, besteak beste. Bildutako materialagatik erakusketa ez da azkar batean ikusten den horietakoa. Grandasek argitu duenez, Macban sarrera behin erosita, hilabetean erakusketa nahi adina bisitatzeko aukera zegoen. Izan ere, komisarioaren irudiko, «garai hartan entzun zitezkeen ahotsen polifoniaz jabetzeko gauza bakarra behar da: denbora».

Victoria Prego kazetariak 1990eko hamarkada erdialdera Espainiako telebista publikoan egin zuen Transición dokumental programa da erakusketaren abiapuntuetako bat. Espainiako trantsizioa zen gai nagusia. «Demokraziaren bidean, Espainia herrialde aurrerakoi eta moderno izateko bilakaera prozesuan hedatu zen diskurtsoan eragin handia izan zuen programa horrek», azaldu du komisarioak. Izan ere, guztiz bat egiten zuen bertsio ofizialarekin, ez zuen ezer zalantzan jartzen. Hala, Hiriartean ikus daitekeenaren ernamuina da.

Armen aretoak dituen hiru solairuetan barna banatu dituzte erakusketan ikusgai dauden 200 artelanak. Lehen solairuan, Alan Carrascoren Resiliencia lanaren bitartez, bisitariari «kokatzeko» aukera ematen zaio. Izan ere, 1975 eta 1992. urteen artean, Espainian izandako gertakari «esanguratsuenak» kokatu ditu artistak denbora-lerro batean. Grandasen iritziz, garai hartan jazotakoa «lauso» xamar duenarentzat argigarri izango da Carrascoren lana. Izan ere, garai hura bizi zutenentzat ez ezik, bizi ez zutenentzat ere bada erakusketa.

Galderen funtzioa

Espainian diktaduratik demokraziarako bidean egindako kontakizun kritikoak asko badira ere, kritiko izateko ere modu anitz dago. Francesc Torresek, adibidez, 1992an 35 preguntas de un americano ignorante al pueblo español (Amerikar ezjakin batek Espainiako herriari egiten dizkion 35 galdera) obra egin zuen. Iruñerako, lan hori «eguneratu» egin du, eta 46 galdera zerrendatu ditu. Tartean, honako hau: «Ba al dago Espainian zuzeneko harremanik amnesia historikoaren eta egonkortasun politiko zein sozialaren artean?». Galderek aukera ematen diote bisitariari erantzunen bidez bere iritzi propioa eraikitzeko.

Carrascoren eta Torresen obrez gain, badira «eguneratutako» beste artelan batzuk ere, aretoko bigarren solairuan dagoen Habitación europa esaterako. Isaias Griñolo eta Angustias Garciaren lanak gela bateko horma bat dirudi, adreiluz egindako horma bat. Artelanetik apur bat aldenduz gero, adreiluak Nafarroako zenbait egunkaritako zatiekin osatuta daudela ohartuko da bisitaria. 1992an bezala, egun ere etxebizitza eskubidea aldarrikatzen jarraitu beharra dagoela nabarmendu nahi izan dute modu horretan artistek.

Atzerriko artisten lanekin batera, Euskal Herrikoenak ere badira Hiriartean, Xabier Morrasek 1973an egindako Cristo amordazado (Kristo ahoa estalita) adibidez. Ia oihu bat iduri du, minaren aurrean garaiko agintariek zuten jarreraz ohartarazteko modu bat da. Carlos Arias Navarro Espainiako presidente ohia eta Jesus ageri dira. Besteak beste, erlijioak eta politikak elkar bat eginda gizartean duten «eragina» kritikatzen du Morrasen artelanak.]]>
<![CDATA[Biharamuna iristen denekoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1770/023/001/2018-04-11/biharamuna_iristen_denekoa.htm Wed, 11 Apr 2018 00:00:00 +0200 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1770/023/001/2018-04-11/biharamuna_iristen_denekoa.htm Genozidioa, paisaia, memoria erakusketako 40 argazkietako bat da hori, Iruñeko Ziudadelako Mistoen aretoan ikusgai jarri duena. Bisitariak gerra baten ondoren geratzen diren suntsipena eta esperantza falta ikusi ahal izango ditu erakusketako irudietan. Heldu den maiatzaren 13ra bitarte egongo da zabalik.

2001eko irailaren 11n New Yorkeko Dorre Bikietako atentatuek «etena» eragin zuten Simon Norkfolken argazkilari ibilbidean. Ehunka lagun hil ziren, eta, gertakari hartatik aurrera, AEBen eta munduko hainbat herrialderen arteko —tartean Afganistan eta Irak— gerren ondorioak erretratatu ditu batez ere. Xose Garrido erakusketako komisarioaren irudiko, «Norfolken helburua ez da kokagune jakin batean gertatu denaren berri ematea, ikusleari gogoeta eragitea baizik». Halatan, Ziudadelara joaten den bisitariak ez ditu ikusiko edozein hedabidetan maiz argitaratzen diren gerretako ohiko eszenak. Gatazken, inperioen desagertzearen nahiz gainbeheraren ondotik geratzen dena da artistak plaka kameraren bitartez harrapatzen duena.

Izan ere, haren irudiko, inperio orok, bere gainbeheraren eta desegitearen orduan, garai loriatsuen aztarnak uzten ditu atzean, hondakin historiko moduan. Hala, «arkeologia» horri guztiari arretaz begiratuta ondorioak atera daitezkeela dio. Hain zuzen ere, ondorio horiek baliagarriak izan daitezke memoria historikoa eraikitzeko. Beraz, artistarentzat paisaiak dira bereziki erakargarri, paisaiak berak «nahikoa esaten» duela uste baitu.

Genozidioa, paisaia eta memoria erakusketa osatzen duten 40 argazkiak bost serietakoak dira: Afganistan, Bagdad, Bosnia, Beirut eta Israel/Palestina. Garridok argitu duenez, serie horiek ez dira itxiak. 2008a baino lehen ateratako argazkiak daude, baina azken urteetan argazkilaria zenbait serie osatzeko lanean aritu da. Izan ere, azken hamar urtean gatazkek ez dute etenik izan Afganistanen nahiz Iraken. «Jakin badakit Norfolk behin baino gehiagotan itzuli dela Afganistanera», azaldu du erakusketaren komisarioak.

Begirada aldaketa

Sarritan, gerra edo gatazka bat hasi berria denean, hedabideen artean nolabaiteko lehiaketa bat hasten da: lehena izateko lehiaketa, hain zuzen ere. Norfolk bera ere gisa horretan hasi zen lanean. Gertakariren baten beroaldian jartzen zuen hark ere fokua. «Egiten ari zenaz hausnartzen hasi zen, eta ohartu zen argazkiak egiteko modu hori ez zela nahikoa», azaldu du Garridok. Argazkiak egiteko modu «hotzagoaren» aldeko hautua egin zuen, «beroaldietatik» urrun zegoena. Nolabait esatearren, argazkilari moduan zuen begirada aldatu zuen. Lehentasuna kendu zion azkarra izateari. Gertatutakoari garrantzirik ukatu gabe, leku horretan eraikitzen ari zen errealitate berriari erreparatzen hasi zen; gerraren edo gatazkaren biharamunari, alegia.

Hautu horrek teknikoki ere izan zuen eraginik. Kamera digitala alboratu, eta argazkiak plaka kamera bidez egiten hasi zen. Horrekin, azkartasuna «galdu» zuen, argazkiak ateratzeko esposizio denbora gehiago behar zuelako. Hala, mugimenduak fokua galtzea eragiten du, zenbaitetan. Baina Garridok argazkiak ateratzeko modu hori aldarrikatu du, besteak baino «egiazkoagoa» dela irizten diolako. Gainera, komisarioaren ustez, artistak konplexurik gabe erakusten ditu argazkiak ateratzeko modu horrek dituen «ahultasunak eta sendotasunak». Iruñean ikus daitezkeen argazkietako bat da horren adibide. Beste behin, Kabuldik oso gertu dagoen paisaia bat ageri da. Gerraren arrastoak nabarmenak dira. Artalde bat ageri da. Baina ardi batzuk ez dira oso argi ikusten, lausotuta daude. Plaken kamera erabiltzearen «zehar kaltea» dela dio Garridok. Adierazi du zehazki argazki horrek Simon Norfolken lanaren «egiazkotasuna» frogatzen duela .

Haren argazkietan, Norfolk ez da arinkerian aritzen. Mintzagai duen gaia oso mingarria izan arren, ez du indarkeriaren edo gerraren irudi espliziturik baliatzen. Kontatu nahi duen hori kontatzeko aliatu modura erabiltzen du bisitariaren irudimena. Izan ere, gizakiaren izana ezagutzen duenak badaki argazkietan zer gertatu zen, zer ari den gertatzen, eta, ziurrenik, zer gertatuko den.]]>
<![CDATA[Barneko iluntasuna arkatzez argitua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1812/031/001/2018-04-06/barneko_iluntasuna_arkatzez_argitua.htm Fri, 06 Apr 2018 00:00:00 +0200 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1812/031/001/2018-04-06/barneko_iluntasuna_arkatzez_argitua.htm Lohia.

Zuria eta beltza dira Mutuberriaren azken lanaren funtsa. «Hasiera batean, kolore pixka bat jartzea otu zitzaidan, baina bere horretan uztea erabaki nuen». Ia modu automatikoan egiten zituen garai ilun hartan marrazkiak, berezkoa duen senari jarraituz. «Nituen pentsamenduak eta emozioak ezin ulertu egoten nintzen, eta horiek askatzeko bidea zen koadernoan marraztea». Liburuaren hitzaurrean, inolako konplexurik gabe iragartzen dio irakurleari hurrengo orrietan aurkituko duena: «Lohiz zikindu nituen nire koadernoak bi urtez. Marrazki, ohar eta aipuak, zintzurrarekin adierazi ezin nituenak nonbait botatzeko».

Funtsean, bizipenak eta sentimenduak ilunak ziren garaiaz mintzatzen den arren, argi izpi asko ditu Lohia-k. Marrazkiz eta testu laburrez osatutako liburua hasieratik bukaerara irakurtzeko adi egon behar du irakurleak. Idazleak bere burua aurkitzeko zailtasunak zituen garai hartako sentimenduekin ustekabean egiten du bat irakurtzen ari denak. Armiarma sare batean bezala, harrapatuta gelditzen da hura ere. Mutuberriak berak labirinto baten erdian irudikatzen du bere burua liburuan jasotako marrazkietako batean. Ez da irtenbidea bilatzeko gai ere; eserita dago, kuzkurtuta. Alde horretatik, Juan Lacalle Pepitas de Calabaza argitaletxeko editoreak ilustrazioen eta konposizioen maila nabarmendu du. Izan ere, bere estilo sotil eta zuzenari esker, irakurleari erraza zaio egilearen tokian jartzea. Hala ere, ezin da pentsatu liburuan jasotako marrazkiak amaitutakoak direnik. Asko zirriborroak dira; badira orbainak, eta baita ilustrazioaren antz handia duten irudiak ere. Baina guztiek dute liburuak eta, batez ere, argumentuak eskatzen duten indarra eta esanahia.

Psikologoek Mutuberriak bi urtean bizi izandakoari depresio deitzen diote. Marrazkietan, ordea, egileak era ezberdinetara definitzen du: noraeza, aurkitu ezina... Baina, aldi batez egunerokoa «belztuta» zuela, galdua zuen norabidean argi printzak agertzen hasi ziren. Zuriaren eta beltzaren arteko jolasaren bidez adierazi ditu aldi horiek. Are gehiago, lehen begiratuan, liburuaren azalari erreparatuta soilik, ez du ematen lanaren gakoa iluntasuna izango denik. Izan ere, azalean zuria da nagusi; marrazkiak eta hitzak dira soilik beltzak.

Horregatik, liburua ireki orduko ohartzen da irakurlea kontakizunaren esentziaz. Idazleak bere bizipenak modu zuzenean kontatzen ditu, ez da erdibidean galtzen. Are gehiago, marrazkiez gain, hitzak ere erabiltzen ditu mezua indartzeko. Hori da artistak lan berri honetan izan duen erronketako bat. Izan ere, hitza eta marrazkia uztartzen dituen lehen aldia da. Hasierako koaderno hari hitzak ere jartzean «ardura» handia sentitu zuela onartu du. «Marrazkiak egiten ohituago nago idazten baino. Hala ere, eroso sentitu naiz idazten. Esperientzia atsegina izan da».

Depresioa egungo gizartean oso hedatua dagoen gaitza izan arren, koadernoan jasotakoa partekatzeko aukera mahai gainean izan zuenean, «beldur handia» sentitu zuen Mutuberriak. Arlo publikoan arazo pertsonal baten berri ematea ez dela «batere erraza» adierazi du. Hala ere, bere bizipena ezagutarazi ondoren, izan duen harrerarekin «benetan pozik» dago. Joan den asteazkenean jarri zuten liburua salgai, eta, dagoeneko, zenbait irakurleren iritzia jasoa du. «Hasieran nuen kezka hura baretu egin da, nire bizipen antzekoak izan dituzten pertsonen emozioen berri izan dut, eta nire sentipen antzekoak izan dituztela adierazi didate. Ziur naiz liburua norabide guztietan irakur daitekeela».

Finean, liburuan jasotakoa berea ez ezik, beste lagun askoren istorioa ere badela adierazi du. Zulo beltzaren bueltan egon den denboran, gizakiaren izanaz hausnartzeko aukera izan du. Hala, liburuan aipatzen den lohia, zikinkeriaren pare jarri du. «Zikinkeria, niretzat, ez da garbitzen. Kasu askotan txikia izan arren, guztiok dugun zerbait da, eta horrekin bizitzen ikasi beharra dugu».

Izena jartzean, gakoa

Barrena husteko ahalegin betean zela, arazoak izan zituen liburuan mintzagai duen zikinkeria horri izena jartzeko. «Nola deitu hainbeste kezkatzen ninduen horri? Dena zikintzen zuen oinazeari? Zer hitz jarri orban horri? Nire koadernoetara irauli ahal izan nuen, besterik ez. Eta izendatzen jakin gabe jarraitzen nuenez, Lohia deitu nion». Horregatik aldarrikatu du Mutuberriak liburua bere bizipen pertsonaletatik harago doan zerbait dela. «Iluntasuna» bizitzaren edozein alditan edonork bizi dezakeen egoera delako. Mutuberriak hobekien dakiena eginez gainditu du krisia: marraztuz.]]>
<![CDATA[Bihotzeko hutsuneari poesia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1923/032/001/2018-04-06/bihotzeko_hutsuneari_poesia.htm Fri, 06 Apr 2018 00:00:00 +0200 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1923/032/001/2018-04-06/bihotzeko_hutsuneari_poesia.htm Itziar elegía y otros poemas (Itziar elegia eta beste poema batzuk) liburua osatu zuen. Hain zuzen ere, Pamiela argitaletxeak liburuaren hirugarren edizioa kaleratu du.

Pilar Oteiza, artistaren iloba, hunkituta mintzatu da Itziar elegía y otros poemas liburuaz. «Itziar Carreñok eta Jorge Oteizak zuten emozio heldua azaltzen da». Argentinan ezagutu zuen Oteizak emaztea. 30 urte inguru zituzten biek. «Helduak ziren, eta bazekiten zer nahi zuten. Itsasoaren beste aldean sortu zen maitasunak hil arte iraun zuen, eta hori ederra da».

Benetan maitekiro agertzen da Oteiza bere poesien bitartez. Lehen pertsonan idazten badu ere, benetako protagonista Itziar Carreño da. Hitz goxoz mintzo zaio. Batzuetan nahasmena ere eragiten dio irakurleari; Carreñok, zenbaitetan, emaztea baino gehiago artistaren ama iduri duelako. Haur bat bezala mintzatzen da Oteiza, gezurrik esaten ez duen haur baten modura.

Alde horretatik, Bernardo Atxaga idazlearen irudiko, poema liburuan, Oteiza «tolesturarik gabe» ageri da. «Dena asmatua dagoen garaietan» olerkiek hunkitzea zaila dela defendatu du. Baina, oriotarraren olerkiek duten hunkitzeko gaitasuna ukaezintzat jo du Atxagak: «Itziarri [Carreño] eskaintzen dizkion olerkiak emozioz beterik daude. Oteiza ez da ezkutatzen, gardena da».

Izan ere, olerkietako batean, emazteak maitekiro deitzeko erabiltzen zuen hitza aipatzen du: «Enertxu». Gaztelaniazko energúmeno-ren laburdura litzateke. Astakirten deitzeko modu leundua, alegia. Maitasunez betetako adierazpenez gaindi, Oteiza poema horietan mindua agertzen da, traumatizatua zenbaitetan. Hala, erabiltzen duen idazkera ez dela «ohikoa» irizten dio Atxagak. Alde horretatik, artearen beste diziplinetan bezala, idazterakoan ere, gizartean eragin nahi zuela nabarmendu du.

Benetako izanaren gordailu

Itziar elegía y otros poemas liburuaren bigarren zatiak ez du zer ikusirik lehenengoarekin. Idazkera korapilatsuagoa erabiltzen du. Hiriari, urbanoa den bizigune horri, Arestiri eta Azurmendiri egiten die erreferentzia, besteak beste. Poliki, atentzio osoz irakurtzeko olerkiak dira, Atxagaren iritziz. Itziar Carreñori eskainitako olerkien ondotik, tolesturaz betetako poemak batu zituen Oteizak. «Letren artean propio utzitako zenbait hutsunetan erreparatu besterik ez dago Oteiza nolakoa zen jakiteko», nabarmendu du Atxagak. Azken finean, artistaren izana horrenbeste baldintzatu zuen hutsunea da liburuan ere gakoa, maitasunak eta idazteko moduan erabilitako hutsuneak, hain zuzen ere.]]>
<![CDATA[Paisaiaren argazkiekin, bidaia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1842/029/001/2018-03-30/paisaiaren_argazkiekin_bidaia.htm Fri, 30 Mar 2018 00:00:00 +0200 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1842/029/001/2018-03-30/paisaiaren_argazkiekin_bidaia.htm Denboraren geografia erakusketa osatzen duten 200 argazkietako bi dira. Azken 25 urtean, Maria Bleda (Castello, Herrialde Katalanak, 1969) eta Jose Maria Rosa (Albacete, Espainia, 1970) argazkilariek egindako lana batu dute erakusketa horretan.

1994tik egun arte egin dituzten argazkien sei seriez osatua dago erakusketa, eta heldu den irailaren 30a bitarte bisitatu ahal izango da: Gudu-zelaia, Eskuliburu, Futbol zelaiak, Jatorria. Ibilaldi bat giza eboluzioaren teorietan, Memorialak eta Alhambra. Historian izandako gertakarien artean «azpimarra merezi» duten tokietan barrena ibili dira, batez ere. Baina, denboraren joanaren eraginez, toki horietako asko ahanzturak bereganatutako gune bilakatu dira: espazio hutsak, isilak, gertatutakoaren arrastoak bilatzen zailak. Horregatik eskaintzen diote Bledak eta Rosak bisitariari bidaiatzeko aukera, bai paisaian eta bai historiako gertakarietan barrena.

Gudu-zelaia seriea da erakusketa osatzen duten seiren artean lehena. Rosak azaldu duenez, historia markatu duten gertakizunek berezkoa duten «handitasunik» ez dute beren argazkiek. Hala nahi izan dute, gainera. Irudiak soilak dira, apaingarririk gabekoak. «Paisaia eraikitzeko orduan, ez dugu erretorikarik nahi. Inposatutako narratiba ez dugu atsegin, horrek ikuspegi bakarra ematen duelako ontzat», argitu du Rosak. Hala, erakusketaren abiapuntua den lehen serie horretan, Bledarentzat eta Rosarentzat argazkia lanerako lanabes garrantzitsu bilakatzen da, denboraren joana izozteko, paisaia berriak eraikitzeko eta bisitariak begiratzeko duen moduaz hausnartu ahal izateko.

Iruñean erakusteko hautatutakoen artean bereziena museoko atarian jarri duten Eskuliburua seriea da. Ohar, irudi eta testuen bilduma moduko bat da. Bi argazkilariek egindako dokumentazio lanaren isla. Mende laurdeneko ibilbidean pilatutakoaren zati bat besterik ez den arren, denbora eskatzen du guztia ikusteko. Bledak jakinarazi duenez, hasiera batean, argazkiak karpetatan gordetzeko asmoa zuten, baina, azkenean, ikusgai jarri dituzte. Hormetan, gerra eta iraultzaren inguruko oharrak jarri dituzte. Beira-arasetan, berriz, Amerikaren konkistarekin eta espedizio zientifikoekin zerikusia duen dokumentazioa.

Bestalde, erakusketa osoan lotura modura erabiltzen den denbora kontzeptuari tiraka garatu dute Rosak eta Bledak Futbol zelaiak seriea. Hemezortzi argazkiz osatua dago, eta une oro bisitariaren haurtzaroari egiten dio erreferentzia. Zuri-beltzean egindako argazkiak dira. Garai hobeak ezagutu zituzten espazioek berezko duten malenkoniaz beteak. «Irudiaren zatiketaren aldeko apustua egin dugu serie honetan, espazioa hobeto iruditzen duelako», azaldu du Bledak. Hala, futbol zelaia ez dute inoiz osorik aurkezten. Lerro zuriak edota ateak berak zehazten du eremuaren izana. «Gure nahia ez da izan toki jakin batzuk dokumentatzea, baizik eta toki mota jakin baten inguruan hausnartzea».

Eboluzioak harrapatuta

Gizakiaren existentziaren jatorrira jo dute, bestalde, Jatorria. Ibilaldi bat giza eboluzioaren teorietan seriean. Oraindik amaitu gabe dago, eta bukatzea zaila izango dela onartu dute. Iruñera bost argazki ekarri dituzte, tamaina handikoak denak. Lehen begiratuan, inolako garrantzirik ez duten tokiak direla pentsa liteke. Guda-zelaiak serieko lanetan bezala, kasu honetan ere, argazki oinek ematen dute gakoa. «Homo neanderthalensis» irakur daiteke oinetako batean. Rosak argitu duenez, bidaia espazioan baino gehiago, giza eboluzioaren inguruan dauden teoria ezberdinetan barrena egin dute. Hala, hasiera batean, inguruan trenbide bat duen baso soila irudi duen argazkiak bestelako dimentsio bat hartzen du. Izan ere, Neander haraneko paisaia da argazkikoa, 1907an Mauerren masailezurra aurkitu zen tokikoa, hain zuzen ere.

Rosak onartu duenez, historiak berak dituen zirrikitu ezberdinetan «kateatuta» daudela sentitzen dute. Hala ere, gertakari historiko zenbaiten inguruan zabaldu den kontakizuna «zalantzan» jartzeko ere baliatu dituzte euren argazkiak. Horren adibide da Memorialak seriea. 2005. eta 2010. urte artean ateratako 23 argazkiz dago osatua. Bi argazkilariek «memoria errealaren» arrastoari jarraitzeko proposamena egiten diote bisitariari. Berlin, Jerusalem eta Washington dira 23 argazki horien kokalekuak. Fokua ez dute jarri gertakari historikoak gogora ekartzeko monumentuetan, haien inguruan baizik. Ez dute agerikoa den horretan jartzen arreta, bilaketa lanetan ere aritzen direlako. «Ohartu gara memoriaren trataeran ezberdintasun handiak daudela herrialdeen artean», adierazi du Bledak.

Alhambraren sekretuak

XIX. mendeko zenbait argazkilarik egindako argazkiak dira Alhambra azken seriearen abiapuntua. Nafarroako Unibertsitateko Tender puentes programari esker, Bledak eta Rosak garai batean unibertsitatearen argazki funtsa izan zena —egun museoak kudeatzen du— kontsultatzeko aukera izan zuten. XIX. mendeko argazkilarien lana aztertuta erabaki zuten proiektua Granadan (Espainia) kokatzea. Duela bi mendeko argazkilarien obraren irakurketa gaurkotua da bi artistek egindakoa. Inork erreparatzen ez dion xehetasunetan jarri dute arreta. «Ez dugu gure argazkiek tokiak modu soilean deskribatzerik nahi. Beste maila batera iritsi nahi dugu, ikusleak parte har dezan», azaldu du Rosak.]]>
<![CDATA[Oteizaren zerrendakoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1787/030/001/2018-03-27/oteizaren_zerrendakoak.htm Tue, 27 Mar 2018 00:00:00 +0200 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1787/030/001/2018-03-27/oteizaren_zerrendakoak.htm Danok taldea. 1966-1967. Modernitate osatugabea erakusketaren funtsa.

Egun arteak Euskal Herrian duen testuinguruarekin ez zuen ezer ikustekorik 1960ko hamarkadako panoramak. Abangoardien bidean emandako aurrerapausoak eten egin ziren 1936ko gerraren ondotik. Hain zuzen ere, gudak hautsi zuena berriz abiatzeko, abangoardian oinarritutako taldeak eratu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bide horri jarraituz hasi zen batez ere Oteiza Danok taldea sortzeko ahaleginetan. Euskal Eskola sortzeko bidean beste pauso bat zen.

Javier Baldaren ekimenez osatu dute Danok taldea. 1966-1967. Modernitate osatugabea erakusketa Nafarroako Museoan. Orain dela bi urte Gaur taldearen inguruko erakusketa bat zabaldu zuten Donostian, eta Emen taldeko hainbat kideren lanak ere erakutsi dituzte azkenaldian Bilbon. Horien ondotik, Nafarroan ere zerbait egitea otu zitzaion Baldari, askorentzat ezezaguna zen Danok taldearen inguruan. «Danok taldeak porrot egin arren, saiakera bat izan zen, eta horrekin zerbait egitea ezinbestekoa zela iruditzen zitzaidan».

Bildutako dokumentazioaren bitartez deskribatzen den errealitatea birsortu egin du Baldak Iruñean. Nafarroako Museoko behin-behineko erakusketen aretoan sartu orduko topo egiten du bisitariak 1960ko hamarkadako testuinguruarekin. Oteizaren testu bat dago horma batean zintzilik. Bertan, besteak beste, Nafarroako artisten zerrenda bat dago: «Jose Uribarrena, Isabel Baquedano, Julian Martin-Caro, Jose Maria Ascunce, Gloria Ferrer, Xabier Morras [...]», irakur daiteke. Zerrenda hori hamazazpi artistak osatzen zuten, eta horien lanak batu dituzte erakusketa aretoaren eskuinaldean.

Gainontzeko lurraldeekin alderatuta, testuinguru artistikoari dagokionez Nafarroa «atzeratuago» zegoen, Baldaren iritziz. Gainera, herrialdeko artista multzoa Gipuzkoakoa baino «hetereogeneoagoa» zela uste du. «Testuinguru tradizionalagoa zegoen hedatua Nafarroan, eta horren isla agerikoagoa da Danok taldeko kide izateko zerrendako artisten artelanak aztertuta. Hori zen errealitatea».

Zerrendatutako artisten artean ageri denetako bat da Pedro Oses. Harena da erakusketako lehenengo lana. 1968ko maiatza seriekoa da. Argazki baten itxura du; garaiko egunkarietako albisteak ilustratzeko argazkia iduri du, bere zehaztasunagatik, batez ere. Baina ez da argazki bat, olioz pintatutako koadro bat baizik. Bi gizonezko daude lurrean etzanda, kikilduta. Zutik polizia bat dago, eskuetan duen borrarekin bi gizonezkoetako bat jotzeko imintzioa eginez.

Osesen lanaren ondoan dago Juan Miguel Etxeberriaren Naturaren haria deituriko koadroa. Ama Birjina baten irudia dago erdigunean, eta besoetan dauka sortu berria dirudien haurra. Osesen koadroan ez bezala, agerikoa da lanaren kutsu erlijiosoa, artistak erabiltzen duen sinbologiagatik, batez ere. Esaterako, San Ferminen irudia koadroaren albo batean kokatu zuen artistak. Aurreko lanarekin antzekotasunak bilatzea zaila da oso.

Iruña kafetegian 1966ko udaberrian edo udan egindako bilera haren ondotik beste batzuk izan ziren arren, ezerezean gelditu zen ekinbidea. Taldea sortzeko adierazpen bateratua adostea ere ez zuten lortu. Horregatik esaten da taldea ez zela inoiz sortu. «Ika-mikak izan ziren Gasteizen, Bizkaiko eta Arabako artisten artean. Bakoitzak interes estetiko eta politiko ezberdinak zituen», dio Baldak. Gaiztotuta zegoen giroak Iruñean ere eragina izan zuen. Egoera ezberdinak bizi zituzten artistak elkartu nahi izan zituen Oteizak, eta horregatik egin zuen porrot, Baldaren iritziz.

Ezustekoak bidean

Nafarroako Museoaren artelanen funtsean 50 urtean «ahaztuta» egon ziren bederatzi artelan topatu zituen Javier Zubiaurrek, Museoko zuzendari izan zenak. Arabako Orain eta Bizkaiko Emen taldeetako kide izan ziren hainbat artisten lanak zeuden. «Uste da, Danok taldea sortzean, Nafarroako Museoan Arabako eta Bizkaiko artisten lanekin erakusketa bat egin nahi zela. Proiektuak porrot egin zuenez, bertan behera gelditu zen egitekotan ziren erakusketa hori», azaldu du Baldak. Hala, garaia kokatzeko kartelak eta materialak dauden txokoaren parean, ia mende erdiz museoko biltegian ahaztuta egon diren artelanak jarri dituzte ikusgai, tartean Carmelo Ortiz de Elgea, Maria Dapena eta Gabriel Ramosenak. Artista nafarren lanekin alderatuta, bistakoa da haiek sorkuntzaz duten ikuspegia «aurreratuagoa» dela. Batez ere, erabiltzen dituzten euskarri eta baliabideak «askoz ere aurreratuagoak direlako», Baldaren esanetan.

Erakusketa heldu den maiatzaren 27ra bitarte bisitatu ahal izango da. Datozen asteetan, ekinbidearekin zerikusia duten hainbat ekitaldi izango dira. Apirilaren 17an, esaterako, Euskal Eskolako taldeak, abangoardia berantiar baten asmakizuna hitzaldia emango du Fernando Galvano arte komisarioak.]]>
<![CDATA[Pizgarriak dituen gaurko artea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1757/032/001/2018-03-22/pizgarriak_dituen_gaurko_artea.htm Thu, 22 Mar 2018 00:00:00 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1757/032/001/2018-03-22/pizgarriak_dituen_gaurko_artea.htm Habitacion: zazpi erakusketan. Sorkuntzaren prozesua publikoarekin partekatzea da erakusketaren xedea, eta igandera arte bisitatu ahal izango da. Orotara, artea eta sorkuntza ulertzeko zazpi modu, zazpi bide ezagutarazi dituzte Jabier Villarrealek, Maite Velazek, Txo!?-k, Ione Ateneak, Itziar Markiegik, Estitxu Oterminek eta Taxio Ardanazek.

Uharteko zentroaren eta Nafarroako Gobernuaren Arte Plastikoen eta Ikus-entzunezkoen Produkziorako laguntza funtsa 60.000 euro da. Aurreko urteetan, bost artistak eskuratu izan dute laguntza hori. Baina, Oskia Ugarte Uharteko zentroko zuzendaritzako kideak azaldu duenez, artisten proposamenak «kalitatezkoak» izan arren, aurrekontu txikiagoa behar zutela ikusita, oraingoan laguntza zazpi artistari ematea erabaki zuten.

TXO!?

Artista Materikoak

Materialen identitatea, soinua eta teknologia uztartu ditu Txo!?-k bere azken proiektuan. Oraingoz, garatu duen ikerketaren emaitza lau piezatan gauzatu du. Aurrez grabatutako soinuak dituzte pieza horiek, eta barnean «gordeta» dauden soinuak aurkitzeko gonbita egiten die bisitariei artistak. Enbor bat, harri bat, botila bat eta esprai botila bat dira «bilaketa sakonaren» emaitza diren soinuen gordailu. Ia-ia eskultura izaera ere badute. Alboan jarri ditu objektuen barnean dauden kable eta elektronika gailuak nolakoak diren azaltzen duten adibideak ere. Izan ere, artistak azaldu duenez, lau sorkuntza horien atzean lan eta ikerketa «handia» dago. Soinuek berarentzat zein zentzu duten galdetuta, argi du: «Niretzat, aurrez programatutako soinuek historiarekin, bizitzarekin eta objektuarekin zerikusia dutelako dute zentzua».

MAITE VELAZ

Hedapena konkista modura, gelarako: Zazpi

Altzari itxura dute Maite Velazek Uharten ikusgai jarri dituen sorkuntzek. Helarazi nahi duen hortaz ez du hitz egin nahi, bere arteak «nahikoa» esaten duelako. 1976tik 2011. urtera, Velazen gurasoek jatetxe bat eduki zuten. «Jatetxe hartan nire haurtzaroa igaro nuen, eta, itxi zutenean, gelditu zen materiala berreskuratu egin nuen», azaldu du artistak. Hala, askotariko material horiek batu eta eraldatu ondotik erdietsitakoa da Uharten erakutsi duena.

IONE ATENEA

Artistaren etxea

Ione Atenea Bartzelonako El Coll auzoko etxe batera bizitzera joan zenean sortu zen dena. Aurreko jabeen «memoriarekin» egin zuen topo, eta ondare horrekin guztiarekin zer egin galdetu zion bere buruari. Auzoan Artistaren etxea deiturikoan nor bizi zen ez zekien hasiera batean. Baina bizileku zuen etxean pixkanaka garatu zuen ikerketari esker jakin zuen, bera hara joan aurretik, lehenago Rosa eta Antonio Garcia Bartolome anai-arrebak bizi izan zirela han. «Etxean zegoen guztiarekin zer egin galdetu nion neure buruari», azaldu du. Hasiera batean, izen huts zirenak izanaz ere bete ziren, eta hori da, hain justu, Uharten ikus daitekeena. Ia-ia bere etxean arrotz sentitzen den Atenea. Liburu, grabazio eta bestelako objektuen bitartez, Rosa eta Antonio Garcia Bartolomeren pertsonaiak eta bizitzak birsortu ditu.

ITZIAR MARKIEGI

CONDUCTIVXS

Soinua da Itziar Markiegiren sorkuntzaren funtsa. Ikuslea bere proposamenaren aurrean jarri bezain pronto ohartzen da artistak egindako gonbitaz: igurtzi irakur daiteke gaztelaniaz. Hainbat hilabetez egindako ikerketa baten emaitza da ikusgai dagoena. «Ukimenaren bitartez funtzionatzen duten material eroaleak izan dira nire ikerketaren funtsa». Horma igurtzi orduko entzuten da soinua. «Bestelako musika mota bat posible dela frogatu nahi izan dut», azaldu du artistak. Hain zuzen ere, Uharten ikus daitekeen artelana ez dago museoetan objektu baten moduan egoteko pentsatua. Izan ere, Markiegik adierazi du antzerki edo performance ikuskizunetan erabiltzea dela bere asmoa.

TAXIO ARDANAZ

he-roi-ca

1936ko gerran gertatutakoa «modu kritikoan» berrikusi du Taxio Ardanazek Uharteko zentroan erakutsi duen he-roi-ca artelanean. «Gaur-gaurko gai nagusi bat da, oraindik ebatzi gabeko gaia, gainera», azaldu du. Hala, landu duen ikus-entzunezkoa bitan banatutako pantaila batean aurkeztu du. Pantailaren zati batean, Asturiasen (Espainia) egindako 1936ko gerraren antzezpen baten irudiak daude, eta, bestean, Asturiasen bertan eraikitzen amaitu ez duten 1936ko gerraren museoa. «Elkarbizitza aurrera eramateko bi modu planteatu ditut. Izan ere, gauza bat gerrara jolastea da, eta bestea, gerra baten arrastoekin zer egiten den erabakitzea», adierazi du.

ESTITXU OTERMIN

Margoen euskarriekin esperimentazioa

Hautatutako argazkiak eta berak margotutako lanak jarri ditu Oterminek ikusgai Uharteko zentroan. Hasiera batean obra sinpleak diruditen arren, inguruarekin elkarrizketa bat sortzeko aukera ematen dute. Oterminek fokua hutsunean jarri du, aurrez aurre jarritako atmosferetan, indefinizioan, formarik ezean, irudi lausoetan eta interpretazio anitzetan.

JAVIER VILLARREAL

Erromako apunteak

Duela denbora bat Erroman egin zuen egonaldi baten emaitza da Javier Villarrealen lana. Aurkeztu duen sorkuntza hiru ataletan banatu du: turistak eta bere ekintzak; mapen eraikuntza eta lana; eta hirien memoria. Kapitulu bakoitzaren interpretazio propioa egin du artistak, eta hor kokatu du bisitaria.]]>
<![CDATA[Ehunka lagunen babesa jaso dute Altsasuko auzipetuen gurasoek Iruñean]]> https://www.berria.eus/albisteak/149835/ehunka_lagunen_babesa_jaso_dute_altsasuko_auzipetuen_gurasoek_irunean.htm Sat, 17 Mar 2018 16:48:52 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/albisteak/149835/ehunka_lagunen_babesa_jaso_dute_altsasuko_auzipetuen_gurasoek_irunean.htm <![CDATA[«Diru gutxi dagoenez, dokumentalen mundua askeagoa da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1761/032/001/2018-03-17/diru_gutxi_dagoenez_dokumentalen_mundua_askeagoa_da.htm Sat, 17 Mar 2018 00:00:00 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1761/032/001/2018-03-17/diru_gutxi_dagoenez_dokumentalen_mundua_askeagoa_da.htm
Astebete besterik ez da igaro Ikuspuntu jaialdia amaitu zenetik. Baloraziorik egiteko tarterik izan duzue?

Oraindik lantaldearekin bilerak-eta egin beharra daukat, baina jaso dugun feedbacka oso positiboa izan da. Oso pozik aritu gara etorri diren profesionalak, artistak, gonbidatuak eta lantaldeko kideak. Uste dut helburu nagusiak bete ditugula; besteak beste, eragileen arteko harremanak estutzea eta komunitatea errotzea. Adibidez, oso polita izan da astelehenetik larunbatera aretoak beteta ikustea, saio zailetan, gainera. Laborategia izan da programazioaren berrikuntzetako bat, eta nabarmentzekoa da izan duen harrera ona. Bi astez, Los Angelesko kolektibo bat hainbat artista eta ikaslerekin lanean aritu da. Super 8an grabatutako film bat egin dute. Laborategiko partaideak azkeneko egunean etorri zitzaizkidan esanez talde bat sortuko dutela proiektuarekin jarraitu nahian. Izugarria da jakitea badela ekarpenik jaialditik harago.

Lehiaketa bidez irabazi zenuen Ikuspuntuko zuzendari postua. Zer dela-eta aurkeztu zenuen hautagaitza?

Ez da batere ohikoa halako postuak lehiaketa bidez hautatzea. Azken zortzi urtean atzerrian bizi izan naiz, baina, lehiaketa abian jarri zenean, Gasteizera itzuli nintzen, familiarengana. Iruñeko aukera horren berri izan nuen, eta ia-ia beharrezkoa iruditu zitzaidan nire burua aurkeztea. Ez nuen uste inolako aukerarik izango nuenik postua eskuratzeko, baina irabazi egin nuen, eta hemen gaude.

Zuzendari izendatu aurretik, bazenuen harremanik Ikuspuntu jaialdiarekin?

Bai, eta horregatik da horren berezia zuzendari izendatu izana. Jaialdiaren lehen aldietan etorri nintzen. Unibertsitateko ikasketak amaitu nituenean, nire proiektuekin hasi nintzen, eta bide horretan ezagutu nuen jaialdia. Aitortu behar dut asko zor diodala Ikuspuntu jaialdiari. Profesional eta artista ugari ezagutu ditut, eta hortik aurrera hasi nintzen haiekin lanean.

Jaialdiaz zenuen perspektiba aldatu da?

Zalantzarik gabe. Lehen aldi haietan, ikasketak amaitu berri nituen, eta asko ikasi dut ordutik. Esperientzia profesional aberatsa pilatu dut, bai Kalifornian eta baita Mexikon ere. Gainera, duela hamar urtetik egun arte, asko aldatu da jaialdien mundua. Ikuspuntu jaialdia jaio zenean halako ekitaldi oso gutxi zeuden Espainiako Estatuan. Gaur egun, iruditzen zait eskaintza askoz ere aberatsagoa dela alde horretatik.

Zertan nabari duzu aldaketa jaialdien eremuan?

Batez ere kopuruan; lehen baino askoz ere gehiago daude orain. Horrez gain, eskaintzaren kalitatea ere nabarmen hobetu da. Gainera, kultur espazio ugari ireki dira hamabi urteotan; nabarmentzekoa da Donostian dugun espazioa, Iruñetik ordubete eskasera: Tabakalera. Ia astero programatzen dute Ikuspuntu jaialdian egon daitekeen edozein proposamen. Tabakalera ez dut konpetentziatzat, gure nortasuna eta identitatea eraikitzerakoan kontuan izan beharreko espaziotzat baizik. Tabakalerari esker, gure erronka zailagoa da, baina baita interesgarriagoa ere.

Aurtengo apustuetako bat aniztasunaren eta heterogeneotasunaren aldekoa izan da. Nolako harrera izan du?

Harrera ona izan duela iruditzen zait, ikusleen aldetik batez ere. Areto guztiak betetzea lortu dugu, baita eskaintzarik arraroenak ere. Horrek erakusten du badagoela interesa bide berrietan. Gainera, publiko ezberdina erakartzea lortu dugu; ez bakarrik zinema mundutik datozenak, baita arte eszenikoetatik edota arte kontzeptualetatik datozenak ere.

Emakume zinemagileengan ere jarri duzue arreta. Zinema dokumentalean ba al da zinema komertzialean generoaren ikuspegiak duen arrakalarik?

Aurten, Sail Ofizialean emakumezko zinemagile gehiago zeuden gizonezkoak baino, eta uste dut hori ez dela kasualitatea. Zinema hau libreagoa dela esango nuke. Diru gutxi dagoenez, dokumentalen mundua askeagoa da. Zer gertatzen da zinema komertzialean? Emakumeei ez dietela uzten aurrekontu handiak dituzten proiektuak egiten. Beraz, ez da kasualitatea aurrekontu txikiagoa duen zinema mota batean emakumeek filmak egitea. Itxiera ekitaldian, Aitor Merinok eman zuen Sail Ofizialeko zinemagile gizonen eta emakumeen datua. Ez nuen horren berri, Sail Ofizialekoak ez nituelako zenbatu. Horrek esan nahi du, generoa albo batera utzita, emakumeek egiten dituzten lanak oso onak direla benetan.

Zure ibilbide profesionalean, abangoardia zinemaren orbitan ibili zara. Zer nolako aukerak ematen dituzte dokumentalek abangoardiaren bidean?

Nik ez ditut bereizketak egiten; nire lana kategoria horiek apurtzea da. Definizioak zabaldu egin behar direla iruditzen zait, ez murriztu. Ez nuke ezberdindu nahi zer den dokumentala eta zer ez, zer den abangoardia eta zer ez. Ikuspuntu jaialdian eskaintzen diren filmekin bideak zabaltzen ari garela iruditzen zait. Hori da zaindu behar duguna. Estetikoki eta tematikoki apur bat berritzaileak diren proposamenak eskaini nahi ditugu.

Programatzailea, ekoizlea, jaialdietako epaimahaiko kidea, ikertzailea eta, orain, zinema jaialdi bateko zuzendaria. Ofizio horien artetik, zeinetan sentitzen zara erosoen?

Zinema komisario modura ikusten dut nire burua. Zenbait filmetan lagundu izan dut ekoizten, baina ez nuke esango ekoizlea naizenik; ekoizleei errespetu handia diet. Egia da lanbide honetan ofizio horiek guztiak oso gertu daudela. Bereziki zinema komisarioa naizela esango nuke.

Jaialdia amaitu berri den arren, heldu den urtekoan pentsatzen hasi zarete?

Orain atseden pixka bat behar dugu balorazio sakona egiteko. Baina iragan azaroan, 2018ko jaialdiko programazioa itxi nuenean, 2019ko jaialdiarekin pentsatzen hasi nintzen. Burua beti dago martxan, eta hori da gustatzen zaidana. Dagoeneko baditut izen batzuk buruan. Gainera, zenbait kolaborazio egin ahal izateko, aurretiaz diseinatu eta adostu behar izaten dira. Beraz, atsedenaren ondotik, buruan ditugun izenak konfirmatzen eta 2019an eskainiko dugun programazioa zehazten hasiko gara.]]>
<![CDATA[«Ikusle feministentzat egiten ditut filmak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1950/040/001/2018-03-11/ikusle_feministentzat_egiten_ditut_filmak.htm Sun, 11 Mar 2018 00:00:00 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1950/040/001/2018-03-11/ikusle_feministentzat_egiten_ditut_filmak.htm Forgetting Vietnam tartean. Gerraren zauriez mintzo da film hori. Ez du zinema komertzialean sinesten, eta, horrek hainbat arazo sortu dizkion arren, «pozik» dago bere lan egiteko moduari eutsi ahal izan diolako.

Zinemagilea, poeta, musikagilea, idazlea, irakaslea. Zein diziplinatan sentitzen zara erosoen?

Sarritan, arrazoi praktikoengatik, dirua daukadanean, filmak egiten ditut. Dirurik ez dudanean, aldiz, idatzi egiten dut. Nire sorkuntza ez dut mugatu nahi. Esan nahi dudan hori filmen bitartez esateko modukoa ez bada, idatzi egiten dut. Izugarri maite dut idaztea, gainera. Batzuek poesia deitzen diote nik idazten dudanari, baina ez da ohiko poesia. Ez dut bertsorik idazten. Idazten dudana poesiaren eta teoriaren arteko nahasketa dela esango nuke. Teoria da, baina, poesia luzea balitz bezala irakurrita, poesia dirudi.

Adierazi nahi duzun hori adierazteko biderik erosoena zein da zuretzat, baina?

Ez dut helarazi nahi dudan mezua helarazteko bide bat bestearen aurretik jartzen. Idaztea maite dut, baina baita musika eta zinema ere.

1970. urtean Vietnam atzean utzi, eta AEBetara joan zinen ikastera. Nolakoa zen orduko egoera ?

Vietnam gerra betean zegoen, eta ni AEBetara joan nintzen bizitzera. Oso kontakizun luzea da, baina, AEBetara iritsi nintzenean, aukerak topatu nituen. Nire herrialdean ez zegoen halakorik. Bazen programa bat atzerritarrei lana eta ikasketak uztartzeko aukera ematen ziguna. Hiru egunez, ospitalean aritzen nintzen lanean, eta, gainontzeko egunetan, ikasi egiten nuen. Horri esker, ikasteko aukera izan nuen. Bestela ezinezkoa izango zen.

Zer aurkitu zenuen AEBetan?

Gauza positiboak eta negatiboak aurkitu nituen. Senide askoko familia batean sortu nintzen: sei ahizpa eta anaia ginen. Beraz, gutako inor ez zen berezia. Nire anaiak bakarrik zuen bidaiatzeko eta ikasteko pribilegioa; ahizpentzat eta niretzat ez zegoen halako aukerarik. Aitak izugarri maite zuen hezkuntza, eta lehen aipatu dudan programa bilatzen lagundu zigun. AEBetara iritsi nintzenean, ohartu nintzen indibidualismoak zer-nolako indarra zuen. Ez nuen horren berririk, eta harritu egin nintzen, guztiz. Norbanakoa maite du gizarteak, norbanako modura, ez jatorriaren edo familiaren arabera. Horrek alde txarra ere badu. Izan ere, feminismoak defendatzen duen bezala, norbanakoaren izaeraren zati bat taldean ere badago. Ezin da gauza bakar edo soil gisa ulertu. Ez nengoen indibidualtasunera ohitua. Niretzat ezin dira erabat banatu pertsona eta haren ingurunea. Elkarrekiko dependentzia dute norbanakoak eta gizarteak.

Mezu landua duten istorioak kontatzen dituzu. Oso modu zainduan, gainera. Kontatzeko modu horrek lanketa handia eskatzen dizu?

Filma egiten hasi aurretik gauza asko galdetzen dizkiot neure buruari. Surname Viet Given Name Nam filma izan ezik, nire gainontzeko lanak norbanakoen egunerokoan oinarritzen dira. Beraz, egunerokoa tratatzeko moduagatik, kontrola falta da, errutina ezin delako kontrolatu. Lehen esan bezala, galderak etengabe egiten dizkiot neure buruari. Txinara joaten naizenean, esate baterako, hango kulturara nola gerturatu planteatzen dut. Izan ere, kontuan hartu behar da zer partekatu nahi den ikuslearekin. Ezinbestekoa da kamera batekin joaten den pertsonak galderak planteatzea. Grabatzeko botoia sakatzean, agerian dagoena nire ikuspuntua da. Jendea nolakoa den erakusten duzunean, zeu nolakoa zaren ere agerian uzten duzu.

Bidaiatzean, nola gainditzen dituzu munduan horren zabalduta dauden aurreiritziak?

Norbanakoa tipula bat bezalakoa da. Geruza guztiak kendu behar dira barruko bihotzera iristeko. Geruza guztiak kendutakoan, baina, agerian gelditzen da tipulak ez duela bihotzik, hutsa dagoela. Estereotipoak aldatu daitezke, eta aldatu behar dira. Horregatik, tipularekin gertatzen den bezala, nire barnean dagoen hutsune hori herrialdeetan bertan bizitakoarekin betetzen saiatzen naiz.

Normalean, ez da aukerarik izaten areto komertzialetan zure filmak ikusteko. Hori zailtasun bat da?

Naked Spaces, Living is Round filma egin nuenean, 1985ean, Torontoko [Kanada] zinema jaialdian izan nintzen. Han zegoen zinema kritikari batek esan zidan ez al nuen filma apur bat mozteko asmorik. Izan ere, nik erabiltzen nuen hizkuntzarekin areto bakar bat ere ez nuela beteko iradoki zidan. Noski, ni ez nintzen isilik gelditu. Kasualitatez, Chantal Akerman [1950-2015] zinemagileari atzera begirakoa eskaini zioten. Esan nion lehen ez zituela inork haren filmak ikusi nahi, eta egoera nabarmen aldatu zela. Orduan kritikariak erantzun zidan: «Begira, ez konparatu zure lana Akermanenarekin, zure filmek ez dutelako ez sexurik, ez istoriorik ezta biolentziarik ere». Horren aurrean ere ez nintzen isilik gelditu, noski: «Zoragarri. Ulertu dut zertaz doan hau. Eskerrik asko».

Zuk egiten duzun zinema politiko modura definituko zenuke?

Garrantzitsua da film politikoak eta politika filmak bereiztea. Modu politikoan pelikulak egiteak dena batzen du. Botere erlazioak dira nire kontakizunen funtsa, mota guztietako botere erlazioak. Nire zinema politikoa dela esatea nire lana gehiegi murriztea dela uste dut.

Dimentsio politikoak ibilbidea zaildu dizu?

Neurri batean bai. Forgetting Vietnam pelikulan, esaterako, nire sorterriko taxi eta autobus gidariak grabatu nituen hizketan. Mendebaldeko ikuspegiaren arabera ez da oso arriskutsua, baina Vietnamen arriskutsua da. Elkarrizketak ez dira oso sakonak, baina, nahi gabe, karga politiko handia dute. Ezin izan dute film hori nire herrialdean ikusi. Hala ere, argi utzi nahi dut nire filmak, feministak diren arren, ez direla emakumeen errealitatean zentratzen. Film bat egiteko moduak hitz egiten du zuzendariaren jarrera feministaz, ez dut ezkutatzen. Ikusle feministentzat egiten ditut nire filmak.]]>
<![CDATA['Soldatii. Poveste din ferentari' filmak irabazi du Zinegoak saria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1830/044/001/2018-03-04/soldatii_poveste_din_ferentari_filmak_irabazi_du_zinegoak_saria.htm Sun, 04 Mar 2018 00:00:00 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1830/044/001/2018-03-04/soldatii_poveste_din_ferentari_filmak_irabazi_du_zinegoak_saria.htm Soldatti. Poveste din ferentari lanarekin. «Soldatii-k aurreiritziz jositako testuinguru batean barneratzen gaitu, betiere errespetuzko begirada galdu gabe», azaldu du epaimahaiak.

Ikuslearen nerbioak dantzan maistraki jartzen ditu Mladenovicek azken lanean. Iragan iraileko Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean eman zuten filmetako bat izan zen Soldatii. Poveste din ferentari. Neska-lagunak utzi berri duen antropologo gazte bat da protagonista, Adi. Bukaresteko auzorik pobreenera joan da bizitzera, Soldatiira, eta han gizonezko bat ezagutu eta adiskide egiten dira. Hari horretatik tiraka, zuzendariak bi gizonezkoen arteko maitasun harremana eraman du pantailara, ezustekoz beteriko harremana. Izan ere, bikotea osatzen duen kide bakoitzak barneratuta dauzkan aurreiritzi eta oztopoei egin beharko die aurre.

Bestalde, dokumental onenaren Zinegoak saria Nada Mezni Hafaiedh Tunisiako zuzendariaren Au-delà de l'ombre lanari eman diote. Komunitatean bizi direnen indarra helarazten du lanak, Tunisiako LGTBI kolektiboko kideek jasaten duten zapalkuntza agerian utziz. Epaimahaiaren arabera, «dudarik gabe konpromisoz eta arriskuz beteriko zinemaren ageriko adibidea da Nada Mezni Hafaiedhen dokumentala». Femen taldeko kide ohi Amina Sboui da protagonista. Haren bitartez, zapalduta dauden beste hainbat pertsonaren lekukotzak ezagutaraziko ditu filmak.

Gidoi onenaren Zinegoak saria Clarisa Navasek eskuratu du, Hoy partido a las tres lanagatik. Epaimahaiaren irudiko, «elkarrizketak modu organikoan gauzatzen dira, eta horri esker gazteek adiskidetasunaren eta sexualitatearen inguruan duten malgutasuna erakusten da». Maitasun harremanak, lehia, politika, aurreiritziak eta gizonentzat izan ohi den espazioa bereganatzeko borroka dira fikziozko film honen funtsa.

Jaialdiko beste sari nagusietako bat da zuzendari onenaren Zinegoak saria. Aurtengoan, Marcelo Caetano brasildarrak eskuratu du, Corpo eléctrico lanarengatik. «Kameraren aurrean ageri den loturarik gabeko bizitza erretratatzen du», azaldu du epaimahaiak. Caetanok eszena bakar batean biltzen du filmaren funtsa: bestea onartu ahal izateko lehen urratsa ezagutzea. Belaunaldi baten erretratua da, sentsuala eta koloretsua. Epaimahaiaren arabera, «film hunkigarria da oso».

Aktoreei dagokienez, film bat izan da nagusi, Marcelo Caetanoren eta Juliana Rojasen As boas maneiras filma. Izan ere, lan horretan parte hartzen duten bi aktorek eskuratu dituzte protagonista onenaren eta taldeko aktore onenaren sariak: Isabel Zuaak protagonista onenarena, eta Marjorie Estianok taldeko aktore onenarena.

Lesbianismoaren eta generoaren epaimahaiak partekatutako saria eman die Violette Delvoyeren Projection sur canapé eta Marianne Fraleyren Marguerite film laburrei.]]>
<![CDATA[«Pertsonaien gisara, idazleok ere motxila bizkarrean ongi josia dugu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1812/030/001/2018-02-10/pertsonaien_gisara_idazleok_ere_motxila_bizkarrean_ongi_josia_dugu.htm Sat, 10 Feb 2018 00:00:00 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1812/030/001/2018-02-10/pertsonaien_gisara_idazleok_ere_motxila_bizkarrean_ongi_josia_dugu.htm Erresuma eta fedea trilogia idazten. «Akituta» bukatu zuela aitortu du, «idazteko gogorik gabe». Garai hura gainditu, eta, orain, bestelako erregistro bat duen liburu bat idatzi du, Mendi-joak (Elkar, 2017). Hainbat menditan girotutako hamar kontakizun batu ditu, gizarteko arrakalak eta giza harremanak oinarri dituzten hamar ipuin. Horietako asko, mendian gora, gailurrera iristeko ahalegin betean mamitutakoak direla azaldu du Epaltzak. Izan ere, aitortu du bera ere, liburuko protagonista gehienak bezala, «mendi-joa» dagoela.

2014an kaleratu zenuen Erresuma eta fedea trilogiako azken liburukia. Agerikoa da Mendi-joak liburuan erregistroa aldatu duzula. Horren beharra sentitu duzu?

Bai, erregistroz aldatzeko beharra sentitu nuen, hori argi dago. Ia hamaika edo hamabi urte igaro nituen trilogia idazten. XVI. eta XVII. mendeetako euskararen errekreazio moduko bat egin nuen. Nobela historiko batek dokumentazio lan handia eskatzen du, bibliografia bilaketa lan handia. Ikaragarri nekeza egin zitzaidan. Noizbait erran izan dut Erresuma eta fedea trilogiarekin akituta bukatu nuela, ez bakarrik buruz, baita gorputzez ere. Sekulako lana eskatzen zidan, eta arrunt obsesiboa ere bilakatu zitzaidan. XXI. mendera itzultzeko gogoa nuen; inolako dokumentazio lanik eskatuko ez zidan lan bat egin nahi nuen. Nolabait, neure burua kokatu nahi nuen egunero ikusten dudan eta ezagutzen dudan gizarte panorama honetan.

Trilogia idatzi ostean akituta bukatu zenuela diozu. Idazteari uzteko ideia pasatu zitzaizun noizbait burutik?

Ez, inolaz ere ez neurri horretaraino. Baina sekulako unadura batek jota egon nintzen. Hainbat hilabetetan ez nuen deus idatzi. Angel Errok itzuli zuen trilogiako hirugarren alea [gaztelaniara], eta nik hori gainbegiratu bertzerik ez nuen egiten. Denbora horretan ez nuen ia-ia deus ere idatzi. Ipuinen baten zirriborroa egin nuen, baina ez bertzerik. Aldatzeko beharra nuen. Neke horren emaitza da XXI. mendera itzuli izana. Erabiltzen dudan hizkerak ez du ezer ikustekorik. Nik uste dut propio urrundu naizela trilogian erabili nuen hizkera hartatik. Gainera, modu kontzientean urrundu naiz, nik hala nahita.

Gero, luzerari dagokionez ere alde handia dago. Orain liburuki bakarra kaleratu dut, narrazio laburrez osatutako liburukia. Tonu aldetik ere hau arinagoa da, azpian hainbertze gauza iradoki nahi izan gabe. Erran gabe dagoen hori erranez. Badira, jakina, iradokizunak, irakurleari pentsarazi nahi diot, baina nik uste dut aitzineko lan horretan gehiago iradokitzen nuela. Oraingoan ez da hori izan nire helburu nagusia.

Zuk esana da mendia obsesio bilakatu zaizula. Mendi-joak idatzi aurretik ere bazen obsesioa zuretzat?

Aspaldidanik izan dut mendirako zaletasuna. Momentu batzuetan, gutiago joan izan naiz. Duela zenbait urte, ostera ere zaletasuna areagotu egin zitzaidan. Nik uste dut literaturak eskatzen didan ahaleginaren kontrapuntua dela mendia niretzat. Lagungarria ere bada. Liburu anitz mamitu izan ditut mendian gora ari naizela. Sarritan, mendira adiskideekin joanda ere, une batean, bakarrik zoazela iduri du. Orduan, zure baitara biltzen hasten zara. Buruan dudana liburu bat bada, garuna horren inguruan aritzen zait jira-bueltaka. Zangoak bide berriak urratzen ari diren bitartean, garunak ere bide berriak urratzen ditu.

Noizbait joan zara mendira inspirazio bila?

Ez, helburu horrekin ez. Badakit gertatzen zaidala, eta horregatik gustatzen zait. On egiten diguten gauzei mugak jartzea ez da komeni. Ia-ia oharkabean hasi nintzen liburu honetarako ipuinak idazten. Bigarrenarekin edo hirugarrenarekin ikusi nuen guztiek mendia zutela ardatz. Horretaz jabetu nintzenean, buru-belarri liburu honetan barneratzea erabaki nuen.

Narrazioak idatzi, eta mendi-joa kontzeptua ere asmatu duzu. Zein da esanahia?

Ni mendi-joa nago, aitortzen dut. Baina bertze batzuk bertze gauza batzuek jota egoten dira: sakelakoak, lanak... Ezin gaitezke bizi, nonbait, obsesiorik gabe. Liburuan agertzen diren pertsonaia batzuek ia-ia patologikoraino eraman dute mendirako zaletasuna. Horregatik mendi-joak. Galdetu izan didate zehazki zergatik. Sarritan erraten da «hori haize-joa zagok», eta nik, horri buelta bat eman, eta mendi-joak sortu dut. Lehenbiziko ipuinean azaltzen da kontzeptuaren azalpena.

Duela pare bat aste, Nanga Parbat mendian arriskuan zeuden bi mendizale erreskatatzeko operazioa egin zuten. Mendi-joak horiek ere?

Erreskatea gertutik jarraitu nuen Jorge Nagorek egindako kontakizunari esker. Harrigarria izan zen txioen bidez nola jakin ahal izan genuen zer ari zen pasatzen. Ia-ia bertan bageunde bezala jaso genituen berriak. Nanga Parbateko mendizaleak mendi-joak zeuden? Hori ez dakit, beti galdetzen da zergatik joaten garen mendira. Nik beti erraten dut han daudelako joaten garela. Ez dago bertze azalpenik. Nik uste dut gizaki guztiok badugula alor diferenteetan pixka bat harago egiteko grina. Harago egin ahal izanen ez dudan unea irudikatzen dut. Momentu hori oso erabakigarria da. Ez dakit erran daitekeen, fini! Egia da harago egin beharra izan gabe ere, badela bizitza adimenduna.

Norberaren mailara egokitzean egon daiteke gakoa?

Ziurrenik, bai. Alpeetara edo Pirinioetara joatea ezinezkoa denean, erronka izanen da Abartana igotzea. Beti izanen da apustu bat. Gainbehera fisikoa ailegatuko da, eta baita psikologikoa ere. Baina beti egonen dira geure buruari egiten dizkiogun apustu txiki horiek. Ia-ia berezkoa da hori. Nik liburuan aipatzen dudan mendizaletasuna hori da. Denok ezagutzen dugun mendizaletasuna da landu dudana, eta pertsonaiak ere horren araberakoak dira.

Epikotasunetik urrundu nahi izan duzu, hortaz?

Bai, zalantzarik gabe. Liburua ez da epikoa. Epikotasunetik urruntzen den mendizaletasuna agertzen da. Egia da bere txikian epika ere badagoela. Baina epika hori ia-ia egunerokotasunaren epika da. Aurrera egitearen epika. Batzuk galdetzen dute: «Kirola?». Bizitzea da kirola, eta latza batzuetan! Eta arrazoi dute. Mendizaletasuna biziaren eta bizitzaren metafora da. Nire narrazioetan hori islatu nahi izan dut. Azken finean, liburuan agertzen dena da protagonista bakoitzak motxilan zer daraman. Bere bizitza da motxila, eta mendia eszenatokia. Pertsonaien gisara, idazleok ere motxila bizkarrean ongi josia dugu.

Mendian girotutako hamar ipuin batu dituzu liburuan, eta hitz bakarrez osatutako izenburua jarri diezu. Zergatik?

Ipuinen izenburuak aukeratzerakoan, ideia bat baino gehiago izan nituen. Momentu batean, pentsatu nuen ipuin bakoitzari mendi baten izena jarriko niola, baina arriskutsua iruditu zitzaidan, jendeak pentsatu zezakeelako nire azken lana mendi gida bat zela. Izan ere, niri gauza kuriosoak gertatu izan zaizkit. Rock'n'roll [Elkar, 2000] idatzi nuelarik, musikari zegokion atalean aurkitu nuen liburu denda batean. Bob Dylanen biografiaren alboan zegoen, baina nire liburua fikziozkoa zen. Beraz, ez nuen liburu hau atlas baten moduan ikusterik nahi. Izenburu gisara hitz bakarra aukeratu izanak halako efektu bat eragiten duela uste dut. Hitzak iradokitzaileak dira, irakurleari pentsarazten dioten hitzak. Kasu batzuetan oso argi dago zer izan daitekeen.

Nafarroan izandako aldaketa politikoari keinu egiten dio Ertzak izenburua duen ipuinak. Nahita da lehenengoa?

Ia-ia jazarpenaren mugan dagoen errealitatea plazaratu dut. Betidanik gustatu izan zait, modu batera edo bertzera, errealitate soziala nire liburuetara ekartzea. Trilogian ere, XVI. eta XVII. mendeetan kokaturik egon arren, XXI. mendeko zantzuak bazeuden. Kasu honetan, gainera, uste dut Nafarroako euskaldunok ia-ia modu mingarrian bizi izan dugun errealitatea islatu dudala. Ez da errealitate hori islatzen dudan lehenbiziko liburua. Aipagai dudan ipuin horrek, gainera, puntu ironiko nahiko handia du. Aspaldian neukan gogoa protagonista foruzain bat den istorio bat kontatzeko. Bertze batzuek nik baino lehenago egin dute, baina tira, hori ez zait inporta.

Gizartearen errealitatearen tolestura ezberdinak jaso dituzu. Bada zer kontatu?

Inguratzen gaituen errealitateari argazkiak ateratzea atsegin dut. Ez da nire barneari begira egindako liburu bat, ez dago introspekzio handia. Inguruaren argazki distortsionatuak egiten ditut; asko gustatzen zait nire modura antzaldatzea.

Liburuan zure prototipoa duten pertsonaiak saihesteko ahalegina egin duzu. Erraza izan da?

Behin mendizale giroan ardaztutako narrazio bilduma bat idatzi nahi nuela erabaki nuelarik, lehenbiziko ipuinetan atera zitzaizkidan protagonista gehienek bazuten nire jitea. 50 urtetik goitiko gizasemeak ziren, aita familiakoak, ezkonduak, bikotekidea zutenak, heterosexualak, zuriak, nafarrak, Iruñekoak... Orduan, kezkatzen hasi nintzen, eta pentsatu nuen ezin zela horrela izan. Nire asmoa ez da kontakizun bakoitzean neure burua islatzea. Ez naiz nire historia kontatzen ari: ni bertze batzuen istorioak kontatzen ari naiz. Kezka horrek bertzelako pertsonaia batzuk hautatzera eraman ninduen. Hasierako ildotik segitu izan banu, lehenengo planora ekarri ditut akaso bigarren mailan geldituko ziratekeen pertsonaia horiek. Horrek lagundu ninduen ikuspegi ezberdinak aurkitzera eta lantzera. Izan ere, pertsonaia askok ikuspegi ezberdinak erakusten dituzte. Hala, protagonista femenino gehiago sartu nituen.

Zure errealitatetik urrun zeuden pertsonaiak bilatzeak enpatia ariketa handia eskatu dizu?

Jakina. Nigandik urrun dauden pertsonaiak bilatzeko ahaleginak enpatia bilatzeko ahalegina eskatzen du; bertzearen lekuan jartzera behartzen zaituen ahalegin bat. Ez dakit bertzearen errealitatea islatzea lortu dudan edo ez. Irakurleren batek erran izan dit, hala ere, oso ikuspegi maskulinoa duela liburuak. Protagonista emakumea den kasuetan ere, ikuspegi maskulinoa nagusitzen dela erran izan didate. Ez dakit; beharbada, horrek erran nahi du ez dudala lortu bertzearen lekuan erabat jartzea.

Mendiak garratzi handia du liburuan. Baina zer-nolako pisua dute giza harremanek?

Handia, errango nuke. Liburuan zerbait agertzen baldin bada, giza harremanak dira. Mota askotarikoak dira: bikoteak, familiak, lagunak... Harreman horietan, benetako haustura ez da inoiz gertatzen, baina badira kolokan gelditzen diren harremanak, aita-semeen urruntzeak, errate baterako. Izan ere, egunerokoak sekulako arraildurak eragiten ditu harremanetan. Arraildurak ez daude glaziarretan bakarrik. Sarritan, etxeko zimenduetan ere izaten dira, eta handiak gainera.

Gelditu zaizu kontakizunen bat liburuan sartu gabe?

Bai, bat utzi nuen sartu gabe. Mendian kokatua zegoen, baina ez zen XXI. mendeko gertakari baten kontakizuna. Liburuan arrotza gelditzen zela iruditu zitzaidan. Gerra ondoan girotutako kontakizun bat zen. Andeetan girotutako bertze ipuin bat ere banuen, baina liburuan jaso dudanaren berdintsuegia iruditu zitzaidan. Azken batez, bezeroaren eta gidaren arteko kultur arrakalaren inguruko ipuina zen. Ez dut baztertzen mendian girotutako bertze narrazio bilduma bat kaleratzea. Akaso hor izan dezake tokia baztertutako ipuin horrek.

Bi hilabete eskas igaro dira Mendi-joak kalean denetik, eta dagoeneko beste liburu bat idazteko ideia daukazu?

Ez. Deskantsu etapan nago. Desintoxikazio garaian nabil. Baina egia da liburu honek trilogiak baino freskoago utzi nauela. Ez dit horrenbertzeko ondorena utzi. Momentu honetan, adibidez, badaukat nobela baten ernamuina izan litekeen zerbait buruan. Oraindik ez dizkiot bide guztiak ikusi, baina badut zirriborroren bat. Espero ez nuen itzulpen bat egiteko eskatu didate, eta horrek denbora guztia xurgatzen dit.]]>
<![CDATA[«Artea eratzeko prozesua da interesgarria, ez emaitza»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1744/030/001/2018-02-08/artea_eratzeko_prozesua_da_interesgarria_ez_emaitza.htm Thu, 08 Feb 2018 00:00:00 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1744/030/001/2018-02-08/artea_eratzeko_prozesua_da_interesgarria_ez_emaitza.htm Zeharkako estetikak / Ekosistema periferikoak gaia lantzeko egonaldi bat eskuratu zuen. Urrian gauzatu zuen lehen zatia, eta joan den astean bigarrena. Navarreteren lanaren funtsa Arga eta Ultzama ibaien inguruan dauden komunitateen harremanak sendotzea izan da.

Zure artearen funtsa material bilketa dela diozu. Zer egiten duzu, zehazki?

Nire praktika artistikoan, testuinguru artearekin lotura duten proiektuak soilik egiten ditut. Lehiaketa batera aurkezten naizenean, ahalik eta informazio gehien biltzen saiatzen naiz. Interneteko baliabideek izugarri laguntzen dute horretan. Lana prozesu baten modura antolatzen dut. Ez dut ideia jakin bat bilatzen. Nire asmoa ez da informazioa biltzea eta gero liburu bat kaleratzea. Ikerketa prozesuak eragiten duena da niretzat erakargarriena.

Joan den urrian, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan egonaldi bat egin zenuen ekosistema periferikoen inguruan ikerketa bat garatzeko. Zein zen ikerketa horren funtsa?

Ultzama eta Arga ibaiek Uharte, Atarrabia eta Burlatako komunitateak batzeko balio duten ebaztea da ikerketaren muina. Urrikoa lehenengo egonaldia izan zen, eta material bilketa handia egin nuen. Ibaiekin lotutako material sinbolikoa batzen lagunduko zidaten eragileak topatzen hasi nintzen. Helburua argia zen: komunitatea berpiztea ibaiarekin zuen harremana berrezartzeko. Elkarrizketa bat eratu nuen ibaiarekin lotutako baliabide ezberdinekin. Baliabide asko lortu nituen: soinu artxiboak, argazkiak, margolanak eta poemak batez ere.

Zer-nolako harremana dute Uharteko, Atarrabiako eta Burlatako herritarrek ibaiekin?

Ibaiak gainezka egiten duenean sortzen dena da bereziki erakartzen nauena. Gainezka egitearen ideia birpentsatu nahi izan dut. Komunitatearentzat oso garrantzitsua da ibaia. Baina egia da eragin handia duela. Azken mendean ibaiak gainezka egindako momentuak ikertu ditut. Izan ere, lehen, fenomeno horrek eragin positiboa zuen komunitatean. Inguruan zeuden baratzeak lohiz betetzen ziren, eta primerako ongarria izaten zen. Orain ez da modu horretan ikusten, eta horregatik du zentzua nire lanak.

Periferiako testuinguruan jarri duzu arreta. Zergatik erakartzen zaitu?

Normalean, alor horretan egiten dut lana. Erdigune urbanoan ez dauden arazoak daude periferian, eta horregatik da niretzat horren erakargarria. Periferian bestelako bizitza dinamikak daude, denborak beste balio bat du, eta baita espazioak ere. Uharten, Atarrabian eta Burlatan hori guztia agerian gelditzen da, ibaiaren ibarretan dauden baratzeetan, batez ere. Hori pentsaezina da hiri baten erdigunean.

Lehen egonaldian batutako informazioa ikusgai jarri zenuten erakusketa batean.

Nire kasuan ez da batere ohikoa, baina beharrezkoa zela iruditu zitzaidan utzitako materiala ikusgai jartzea. Azken finean, erakusketak komunitatearen harremanak sendotzeko balio zuela konturatu nintzen. Normalean, lana ez dut egiten emaitzan pentsatuta. Artea eratzeko prozesua da benetan interesgarria, ez emaitza.

Iragan astean amaitu zenuen egonaldiaren bigarren atala. Zein izan da egonaldi horren oinarria?

Lehenengo egonaldia baino askoz ere laburragoa izan da, astebete iraun baitu. Urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra bitarte, hainbat ziklo eta ikastaro eskaini ditugu, betiere txikienei zuzenduta. Aurreko egonaldian bildutako materiala abiapuntu gisara hartu, eta material berria sortzea izan da helburua. Elkargune berri bat sortu nahi izan dut, komunitatea indartu eta sendotzeko ideia hori giltzarri dela.

Askorentzat zaila da ulertzea sorkuntza prozesu baten ondotik ez dela emaitzarik izango. Errealitate horrek artista modura kezkatzen zaitu?

Arte ekoizpena prozesu itxi baten gisan ulertzen da, eta obra amaitzean bukatzen da. Uste da artista behartuta dagoela zerbait ekoiztera. Baina azken 40-50 urtean, agerian gelditu da badirela bestelako praktika artistiko batzuk. Dagoeneko ez dela garrantzitsua amaierako objektua. Ikerketa prozesu batean sortzen diren dinamikak dira garrantzitsuena. Hala ere, aitortu behar dut nire egonaldiko lehenengo etapan egin genuen erakusketak oso denbora gutxi iraun zuela. Gehiago iraun izana nahiko nukeen, baina epeak laburrak ziren. Esan daiteke erakusketa hori ez dela batere ohikoa nire ibilbidean, salbuespena izan zela.

Orduan, komunitatean loturak eragin ondoren bildu duzun informazioa eta dokumentazioa galdu egingo da?

Luzera begira, oraindik datarik ez dago, baina bada batutako informazioa liburu batean jasotzeko ideia. Artista baten liburua izatea nahi dugu, komunitateari opari modura emateko liburua. Kasu hori ere amaierako emaitza duen prozesu bat izango litzateke. Ulertzen dut jendeari zaila egiten zaiola fokua prozesuan jartzea, baina nire obra ekintzetan dago. Artista mitifikatuegia dagoela iruditzen zait; ez gara inondik inora jenioak. Nik marko bat proposatu dut, eta marko hori komunitateak osatu du. Nik bezainbeste hartu du parte, gainera. Nik bezainbeste egin du posible komunitatea sendotzeko prozesua. Horregatik mintzatzen naiz zeharkako estetikez, edozeinek gauza ditzakeelako. Horrek eskuragarriago jartzen du guztia, baita artea ere.]]>
<![CDATA[Indartsu ekingo dio Donostiako Orfeoiak denboraldi berriari]]> https://www.berria.eus/albisteak/148623/indartsu_ekingo_dio_donostiako_orfeoiak_denboraldi_berriari.htm Wed, 31 Jan 2018 15:32:00 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/albisteak/148623/indartsu_ekingo_dio_donostiako_orfeoiak_denboraldi_berriari.htm <![CDATA[Urtebetean ondutako aldaketa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1779/033/001/2018-01-25/urtebetean_ondutako_aldaketa.htm Thu, 25 Jan 2018 00:00:00 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1779/033/001/2018-01-25/urtebetean_ondutako_aldaketa.htm Ibilita ikasten da erortzen diskoa, estudioko bosgarrena. Orain artekoen aldean, laburragoa da —25 minutu irauten du—, askoz ere rockzaleagoa, eta punk rock amerikarraren kutsu argia du. Jokin Gilisagasti da Ze Esatek taldeko bateria jotzailea eta abeslaria. «Pozik» dago ia urtebeteko lanaren ondoren erdietsi duten emaitzarekin. Gaineratu du publikoak harrera beroa egin diola proposamen berriari. Izan ere, dagoeneko hasiak dira azarotik kalean den diskoa aurkezteko kontzertuak eskaintzen.

Orain arteko lanen artean zuzenena da Ze Esatek taldearen azkenekoa. Zortzi abestiz dago osatua, eta Gilisagastik dio disko motza osatzeak gauzak «aurrez ondo pentsatuta» edukitzea eskatzen duela. Duela urtebete eten bat egin zuten, taldearen norabidearen inguruan gogoeta prozesu bat zabaltzeko. «Rockaren aldeko apustua zen egin genitzakeen apustuen artean gehien motibatzen gintuena». Aurreko lanekin alderatuta, nabarmen handitu da gitarrak diskoan duen pisua. Ukaezina da Kaliforniako punk eta rock melodikoaren eragina.

Dena den, ia bederatzi urtean landutako taldearen soinuaren ikur nagusi izan diren aire instrumentuek bestelako izaera bat dute oraingoan. Ezin da esan inondik inora bigarren mailan daudenik. Izan ere, abestien egituran «bestelako hutsune» batzuk betetzeko baliatu dituzte. «Gure asmoa ez da izan aireko instrumentuak zokoratzea, eta egin duten sakrifizioaren konpentsazio moduko bat izan da Rude Girl abestia». Ska klasikoaren kutsu nabaria duen abesti horretan, emakumeen eskubideak dituzte aldarri.

Funtsean, Ze Esatek taldea osatzen duten kideen helburu nagusia «ondo pasatzea» izan da beti. Sarritan aldarrikatu izan dute rockaren itzalpean dibertitzeko xedea. Oraindik ere, 2009an bezala, proposamen berria entzunda nabari da dibertitzen jarraitzen dutela. «Gogoratzen naiz taldean hasi ginenean ez genekiela zertan ari ginen ere; dena zen berria», onartu du. Baina ordutik denbora ez dela alferrik igaro irizten dio: «Lehen dena zen festa eta parranda, eta orain ez diogu horri uko egiten, baina buru gehixeagorekin egiten dugu guztia». Alde horretatik, nabarmendu du heldutasunak ematen duen patxada dela orain taldeak dituen indarguneetako bat.

Kritika ikur hartuta

Oro har, lan berria osatzen duten abestietako hitzek lotura zuzena dute egunerokoarekin: mozal legea eta turismoaren inguruko eztabaidak, kasurako. Abestien hitzak idazteaz Sustrai Colina eta Andoni Mujika arduratu dira. «Gu gogaitzen gaituzten arazoak islatzen dituzten hitzak hautatu ditugu batez ere». Gainera, taldea Donostiakoa denez, turismoaren gaia jorratzera «ia behartuta» zeudela sentitu dute. «Iragan udan, bolo-bolo ibili da turismoaren afera, eta islatu beharreko zerbait zela iruditzen zitzaigun».

Bestalde, nabarmentzekoak dira diskoan izan diren kolaborazioak ere. Koban taldearekin egindakoa nabarmendu du Gilisagastik. «Haiekin kolaboratzen dugun lehenengo aldia da; Su olatu baten abestiari sekulako distira eman diote». Baina, Kobaneko kideekin batera, besteak beste Gatibuko Alex Sarduik eta Skakeitaneko Pello Armendarizek ere jarri dute euren hondar aletxoa.

Datozen asteetan, diskoa aurkezteko kontzertuetan murgilduko dira buru-belarri. Urtarrilaren 26an Oñatiko (Gipuzkoa) Gaztetxean joko dute, eta 27an Donostiako Doka kafe antzokian. Otsailaren 3an, Gasteizko Kubik aretoan izango dira, eta 16an, Legorretako (Gipuzkoa) antzokian.]]>
<![CDATA[Tiroan dago gakoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1973/041/001/2018-01-14/tiroan_dago_gakoa.htm Sun, 14 Jan 2018 00:00:00 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1973/041/001/2018-01-14/tiroan_dago_gakoa.htm Carmen operaren enegarren bertsioa. Jaitsi da Florentziako Di Maggio antzokiko oihala. Ez da izan ikusleek espero zutena. Hasi da polemika zabaltzen, eta baita ikusmina ere. Izan ere, duela zortzi eguneko emanaldian, ez zuten ohiko Carmen ikusi. Florentziakoan, Jose jeloskorrak ez zuen Carmen hil. Ez. Carmenek berak hil zuen Jose. Pistola kendu, eta tiroz hil zuen. Di Maggio antzokiko arduradunek hala eskatuta, Leo Muscatok operaren amaiera aldatu zuen, publikoak emakume baten hilketa txalotu behar ez izateko.

Beste behin, arteak bide eman du gizartean zer pentsa eragiteko. 1874. urtean George Bizetek Sevillan kokatutako kontakizunak genero indarkeriaren gisako arazo unibertsal bat azaleratzeko balio izan du. Florentziako antzokiko arduradunek esan dutenez, Carmen operaren bertsio gaurkotuaren helburua horixe zen. Eta horretarako arrazoi faltarik ez dute, Italian hiru egunetik behin hiltzen baitu gizonezko batek emakumezko bat.

Ikusmina erabatekoa da. Denera sei funtzio dituzte aurreikusiak Di Maggio antzokian, eta emanaldi bakoitzean izango diren 1.600 lagunentzako sarrerak bukatu egin dira. Antzokiko arduradunek emanaldi gehiago programatu nahi dituzte. Polemikaren oihartzunak Italiako mugak zeharkatu ditu. Ez da kontu hutsala. Helburua zilegizkoa izan daitekeen arren, ezinbestekoa da moduak ere zaintzea. Opera baten amaiera aldatu ondotik, ezinbestekoa da ia-ia kontakizunaren pertsonaia nagusi bilakatzen den pistolak funtzionatzea. Lehenengo emanaldian, Carmenek sakatu zuen pistolaren katua, baina ez zuen tiro egin. Jose lurrera zerraldo erori zen, eta ikusleak tiroa imajinatu egin behar izan zuen. Ea hurrengorako.]]>
<![CDATA[Astebetez belztuko dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1787/022/001/2018-01-11/astebetez_belztuko_dute.htm Thu, 11 Jan 2018 00:00:00 +0100 Naiara Elola https://www.berria.eus/paperekoa/1787/022/001/2018-01-11/astebetez_belztuko_dute.htm
Iriartek adierazi du datorren astearen bitartez leiho bat ireki nahi diotela euskal nobela beltzak munduan «merezi» duen tokiari. Izan ere, haren iritziz hori da (H)ilbeltza, «aitortza txiki bat, ez bertzerik». Aurreko aldietan bezala, idazle batekin solasean ekingo diote asteari. Hala, astelehenean, Ernesto Prat idazleak iragan maiatzean kaleratu zuen Telleria eta gero, zer? nobelaz hitz egin ahal izango dute Arizkungo medikuaren etxeko liburutegi beltzera joaten direnek. Euskal nobela beltzaren asteko antolakuntza taldeko kidea da Prat, gainera. Haren azken lana Baztanen bertan dago kokatua. Eskualdeak duen irudi bukolikoaz harago, hirigintza proiektu erraldoi baten inguruko misterioaren bitartez, bestelako Baztan batzuk badirela erakutsi du lan horretan.

Baina fokua ez dute soilik jarriko ia-ia labetik atera berriak diren liburuetan. Izan ere, urtero, gutxienez saio bat idazle klasikoei eskaintzen diete, Mariano Izetari eta Gotzon Garateri, esaterako. Txomin Peillen idazlea euskal nobela beltzean aitzindari izandako idazleen inguruko argibideak ematen aritu izan da (H)ilbeltzaren aurreko aldietan. Baina, heldu den asteazkenean, berritasun modura, lehengoak alboratu, eta bere ibilbideaz mintzatuko da Amaiurko Gaztelu elkartean. Iaz, 50 urte bete ziren Gauaz ibiltzen dana haren lehen nobela beltza argitaratu zela. Hain zuzen ere, nobela horretako hiru atal eta beste bost ipuin berrirekin Zaldi beltzak zeruan liburua osatu du, eta bihar aurkeztuko du, Donostian. «Efemeride borobil hori aitzakia modura hartu dugu, Peillenek bere ibilbidearen berri emateko». Kontakizun horretan, Jose Angel Irigarai euskaltzain eta idazlea izango du lagun.

Aurten izango den beste berrikuntzen artean, Chinatown filmaren emanaldia nabarmendu du Iriartek. Orain arte ez bezala, nobela beltza eta zinema batuko dituzte. Izan ere, Iriartek nabarmendu duen bezala, sarritan izaten da literatura zinemagintzaren inspirazio iturri. Chinatown 1974. urtean filmatu zuen Roman Polanskik. Kritikari askorentzat, AEBetako zinemagintzako pelikularik onenen artean dago. Hala, ostiralean, jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango da, euskarazko azpidatziekin, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Larunbatean, Arizkuenean bertan, Arantxa Iturbe idazle eta kazetariak gidatuta, Beltzaren estereotipoak literaturatik ikus-entzunezkoetarat izenburua duen mahai ingurua izango da. Iratxe Fresneda EHUko irakaslea eta Irati Jimenez idazlea ariko dira hizlari. «Aspalditik dugu nobela beltzetako estereotipoen inguruko kezka, eta horregatik antolatu dugu mahai ingurua», azaldu du Iriartek. Hala, generoaren barrunbeez ariko dira, beltz izaerak dituen ezaugarriez.

Arratsaldean, berriz, Erratzuko elkartean bazkaria egin ondotik, Jon Arretxeren Arrutiren banda, Pierre Maestroten Bihotz ebatsiak eta John Anduezaren Danba! eleberriak eta Morbus operandi antzezlanaren gidoia (Galder Perez) aurkeztuko dituzte. Iriartek aitortu du larunbateko aurkezpenen modukoek eragiten dutela kezka gehien antolatzaileen artean. «Beldur izaten gara bilaketak emaitzarik emanen ote duen. Baina gero beti agertzen dira gauzak, eta arras interesgarriak, gainera». Baina aurkezpenetan ezin izaten dira nahi beste liburu aurkeztu. «Alberto Ladron Arana gonbidatu genuen Jainkoen zigorra liburua aurkezteko, baina bere erabakia da jende aitzinean ez aurkeztea».

Iganderako ere egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek. Goizez, kontakizun antzeztu bat egingo dute Anizko mendietan barrena egingo duten ibilaldi batean. «Trama beltz baten berri emango digu kontalari batek, eta irudimena astinduko digu». Arratsaldez, Iruritako Jauregiarten, Hama(H)iru ate ikuskizuna egingo dute. 1985. urtean kartzelan zeudela, Mitxel Sarasketak eta Joseba Sarrionandiak umore beltzaren adierazle diren zenbait idazleren testuak itzuli eta Hamairu ate liburua kaleratu zuten. Liburu hori izango da (H)ilbeltza elkarteko kideek Iñigo Beltzunegi musikariaren laguntzaz eskainiko duten ikuskizunaren oinarria.]]>