
"Egun hemen egoteko ordaindu behar dugun prezioa da minbizia"
Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza
Carracedok azaldu du minbiziaren eta eboluzioaren oinarriak "berdin-berdinak" direla. Esan du norbere gorputzarekin kontaktuan dauden hainbat faktorek areagotu egin dezaketela minbizia izateko arriskua.

«Munduak jakin dezala zer-nola hil zituzten. Aitortu dezatela»
Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza
Servini epailearen aurrean deklaratu zuen Kaltzadak, frankistek aita hil ziotelako. 50 urtez itxaron behar izan zuten aita eta fusilatutako herrikideak ekitaldi publiko batean oroitzeko. Alabak berak ere torturak pairatu zituen, eta kartzelan egon zen.

Betiko atseden gunea
Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza
Animalientzako hilerria inauguratu berri dute Galdamesen: Gure Ametsetako Lorategia. Egitasmoaren sustatzaileek abereak jaso, hobiratu eta oroitarria jartzeko zerbitzua eskaintzen dute.

Euskararen herriaren isla
Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza
Hainbat herrik ostalaritzan euskararen presentzia areagotzeko kanpainak egin dituzte. Uemak euskarazko esamoldeak dituzten mahai gainekoak banatu ditu. Getxon, 'Kaishop' kanpaina darabilte.

Mende laurden baten isla
Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza
Argitan Barakaldoko emakumeentzako aholku etxeak 25 urte bete ditu. Ibilbide horretan egindako lana islatzen duten 25 kartelekin, erakusketa jarriko dute gaur herrian, Anaien parkean.

Zentsura salaketa, Zornotzan
Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza
Martzel Do Nascimiento grafitigile zornotzarrak eta hainbat eragilek salatu dute udalaren jokabidea, artistak 2012az geroztik margotutako irudiak ezabatu dituelako.
«Gazteek euskaraz eta euskaratik esperimentatzea da helburua»
Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza
Bideogintza eta irratigintza landuko dituzte BECeko uztaileko udalekuetan. Maite Asensiok esan du bideo jokoen sortzaileak ere eramango dituztela, bideo jokoen sorkuntzaren atzean zer dagoen azaltzeko.

'Deabruaren haitzak', suntsituta
Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza
Erandioko Auzokideok elkarteak salatu du udalak suntsitu egin dituela Astrabudua auzoan duela milioika urte egon zen urpeko sumendi baten aztarnak.

Eragiteko topagunea
Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza
Hainbat herritan emakumeen etxeak sortzen ari dira. Portugaleten, esaterako, emakumeen ahalduntzea eta ahizpatasuna helburu nagusi dituen leku bat osatzen ari dira. Galdakaon, erreferentziazko toki bat eratu nahi dute.
«AP-68aren inguruan dauden herri guztiak diskriminatuta daude»
Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza
Alañak salatu du Bilbo eta Altube lotzen dituen AP-68 Espainiako Estatuko ordainpeko autobiderik garestienetan laugarrena dela. Plataforma eratuta, eskatu dute aldundiek konponbidea «berehala» ezartzeko.