<![CDATA[Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 04 Feb 2023 07:18:30 +0100 hourly 1 <![CDATA[Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«AP-8a emakidadun batek balu, ez genuke ordainduko hainbeste»]]> https://www.berria.eus/albisteak/220303/ap_8a_emakidadun_batek_balu_ez_genuke_ordainduko_hainbeste.htm Sun, 06 Nov 2022 09:09:21 +0100 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/220303/ap_8a_emakidadun_batek_balu_ez_genuke_ordainduko_hainbeste.htm Mende erdi bat AP-8ak Gipuzkoa eta Bizkaia elkartu zituenetik Urteak dira AP-8ak doakoa izan behar duela aldarrikatzen duzuela. Zertan da aldarrikapen hori? Egon al da aurrerapausorik? Aurrerapauso bakarra gure ibilbidea hasi eta gutxira gertatu zen. Manifestazio handi bat egin genuen, eta [Bizkaiko] aldundiak pausoren bat ematera behartuta ikusi zuen bere burua. Gipuzkoan bazegoen, baina Bizkaian oraindik ez, eta tarifa finkoa jarri zuen. Horrek ez zuen ekarri bidesaria kentzea, ordea. Neurri hark ekarri zuen ordainpeko autobidea erabiltzen zutenen gastua arintzea. Zuek ez duzue uste bidesariak beharrezkoak direnik azpiegitura mantentzeko? Ez. Ez dugu esaten AP-8 autobideak doan izan behar duenik. Autobideak, errepideak eta auzo bideak zergen bidez ordaintzen ditugu. Horrez gain, errepideak erabiltzen dituztenek zerga berezi bat ordaintzen dute: erregaien zerga. Erregaia hartzen duten bakoitzean, ordaintzen dutenaren %50 zerga horretara bideratuta dago. Uste dugu azpiegitura guztiak sobera ordainduta daudela. Diru gehiago biltzen dute erregai zergaren bidez, errepide eta auzobide guztietan gastatzen dutena baino. Gezurra da ordainpeko autobideak eta bestelakoak defizitarioak direla. Erregaiaren zergarekin nahikoa dute, mantenu lanetarako ez ezik, baita azpiegiturak hobetzeko ere. Nola ulertu orduan bidesariak ezartzea? Aldundiek negozioa egin nahi dute. Kontzesioa bukatu zenean, ikusi zuten emakidadunak negozio ona eta segurua egin zuela. Duela hogei urte emakidadunari esan zioten kabinak zeuden bezala utz zitzala, aurrerantzean ustiapena eurek egiteko. Bizkaian engainatu egin gintuzten. Garai hartako diputatu nagusi Jose Luis Bilbaok esan zigun behin-behinean bakarrik kobratuko zutela bidesaria, hirugarren erreia egiteko, eta gero doakoa izango zela. Ez zen izan horrela: hiru errei dituen bide zati hori ez zitzaion batere kostatu; bizkaitar guztien diru publikoarekin eraiki zuten, eta ez zen bidesaririk ezarri, gainera: Usansolotik [Galdakao] aurrera ez dute kobratzen bidesaririk. Ba al dakizue Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek AP-8a mantentzeko zenbateko gastua egiten duten eta zenbat diru biltzen duten bidesariekin? Egiten den gastua oso txikia da: milioi bat euro pasatxokoa. Hala ere, aldundiek AP-8aren gastuen barruan sartzen dituzte AP-8tik ateratzen diren adarretan egiten dituzten lanak. Esaterako, [Bizkaiko] aldundiak erreka azpiko tunela egingo du [Artatzako biribilgunetik Ballontikora]. Obra horrek 400 milioi euro balioko du. Horren finantzaketa AP-8ari endosatuko diote. Argudiatzen dute esanez bidesaria ezartzen dutela Arrondegiko zubiko trafikoa arinduko duen AP-8aren adar bat egiteko. Esaten dute bidesaria kobratzen dutela A-8 guztia mantentzeko. Kontzesioa bukatu zenean eta AP-8aren ardura hartu zutenean, foru arauak ezarri zuen A-8 osoan bidesaria ezar zitekeela, Ermuko mugatik Kantabriako mugaraino [Bizkaian]. Lehenago, bidesaria Ermutik Basaurirako tartean zegoen; gaur egun, Erletxeraino [Galdakao] dago bidesaria. Gipuzkoan zer-nolakoa izan da prozesu hori? Handik pasatzen den AP-8aren zati guztian bidesaria ordaindu behar da. Han arazoa zen oso garestia zela. Gipuzkoarrei zenbatekoa malgutu zieten, eta tarifa finkoa ezarri zuten, Bildu aldundira iritsi zenean. Bizkaian gero jarri zuten. Hori izan da gure plataformaren arrakasta bakarra. Mobilizazioak abiatu genituenean, Bizkaiko aldundiak tarifa finkoa ezarri zuen, tarifak Gipuzkoan sei urteko ibilbidea egin ostean. Tarifa finkoei zer deritzezue? Bizkaiko azpiegituretarako aurrekontua 93 milioi eurokoa da aurten. Erregaien zergarekin soilik, aurten jada ia 200 milioi euro bildu dituzte. Gidariei kobratzen jarraitzea negozio ona da, eta ez dute utzi nahi. Zer aukera dituzte Gipuzkoako eta Bizkaiko gidariek AP-8a ez badute erabiltzen? AP-8aren alternatiba N-634 errepidea da. AP-8a N-634arekiko paraleloan eraiki zuten. Azken hori hirugarren munduko errepide bat da. Aldundiek inoiz ez dute hobetu. AP-8aren emakidaduna zegoenean, enpresak ez zuen nahi N-634 errepidea hobetzerik, negozioari kalte egingo ziolakoan. Gipuzkoan ezin duzu hartu N-634 errepidea; Irundik Eibarrera joateko zorakeria da, jasanezina. Hiru aldiz denbora gehiago behar duzu AP-8an egingo zenukeen tarte bera egiteko. Eta Bizkaian, beste horrenbeste. Errepide hori gainezka dago. Egunean 26.000 auto pasatzen dira Bizkaiko tartean. Kamioiak, bidesaririk ez ordaintzeko, beste N-634tik joaten dira. EAEko errepiderik arriskutsuena da. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkartearen inkesta baten arabera, erabiltzaileek 5,7 puntu eman dizkiote Bizkaia eta Gipuzkoa arteko AP-8ari. Errepide horrek ba al du ordainpeko autobide baten baldintzarik? Ez. Trazadurak ez ditu betetzen ordainpeko autobidetzat jotzen direnek bete beharreko baldintzak. Obrak daude etengabe, eta oso garestia da, estatuko garestiena. Tarte askotan orduko 100 kilometroko abiaduran joan behar duzu, eta bihurgune batzuk oso itxiak dira, ordainpeko autobideei ez dagozkienak. Ez litzateke bidesaririk ordaindu beharko, eta, emakidadun batek kudeatuko balu, ez genuke ordainduko hainbeste. 2003az geroztik AP-8 autobideak doakoa izan beharko luke? Bai. Kontzesio administratiboa emakidadun bati eman zioten, errepidea 30 urtez eraiki eta ustia zezan. Kontzesioa bukatzean, emakidadunak giltzak entregatu zizkien aldundiei, ezer kobratu gabe. Beraz, 30 urteren ostean, aldundiek eginda zegoen errepide bat hartu zuten, gasturik sortu ez ziena, eta negozioa jarraitu zuten.]]> <![CDATA[Ezagutzaren euskarriari omen]]> https://www.berria.eus/albisteak/219183/ezagutzaren_euskarriari_omen.htm Sun, 09 Oct 2022 09:36:33 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/219183/ezagutzaren_euskarriari_omen.htm
Hizkia
Erakusketaren lehen atalak hizkia du ardatz. “Hizkia da idazkuntzaren elementurik txikiena", azaldu du Arresek. “Zer den hizki bat, zer-nola funtzionatzen duen, zer anatomia edo forma daukan, eta zer garrantzia daukan" aztertzeko elementuak jaso ditu erakusketako atal horretan.
Idazlea
Bigarren atala idazleari, eta idazlearen inteligentzia eta irudimenari buruzkoa da. “Liburu bat, kontakizun bat edo jakintza bat -dela fisikakoa, kimikakoa, historiakoa, legezkoa zein ekonomiakoa-, norbaitek idatzi behar du", esan du Arresek. Norbait hori jarri du atal horren erdigunean. Bizkaiko idazleen 70 liburu ingururen azalak ere jaso ditu, eta ikusgai jarri ditu atal horretan. “Idazlea nor den ikusi ahal izateko erakustaldi bat egin dut". Literaturaren esparruan oinarritu da idazleen liburuen erakustaldian. Hala ere, argitu du erakusketa ez dela literatura liburuetan soilik oinarritzen; “liburua bere esentzian du ardatz".
Oihalaren mintzoa
Hirugarren atalak testua du ardatz. Testua oihalaren metaforarekin azaltzen du Arresek: “Forma bat hartzen du, gero eta handiagoa, egitura bat, eta, noski, estilo bat", esan du. Hain zuzen, adierazi du lerroz lerro osatutako paragrafoek betetzen dituzten orrien bidez “oihal handi bat" osatzen dela. “Lerrotik geometria moduko gauza handi batera pasatzen da, eta, orduan, testuak materialtasun bat hartzen du, gorputz bat, egitura bat eta estiloa, jantzi batek bezala". Hizkuntzak ere testuen eta ehungintzaren artean egiten duen lotura ekarri du gogora: “‘Zer joskera polita duten lapurtarrek’, esaten dugu; edo ‘zer ondo ebakitzen dituen horrek hitz guztiak'; ebaki, ahoskatu adierazteko, oihal bat ebakitzen den bezala. Edo ‘zer ondo jarraitzen zaion haria horri'; edo pertsona kultuarengatik ‘zer pertsona jantzia’ esaten da".
Liburuaren biologia
Laugarren atalean liburuaren biologia azaldu du Arresek: zer forma hartzen duen. “Liburu hitza liber izenetik dator. Latinez, enborraren azalaren barnealdea esan nahi du". Liburuak gaur egun kodex eran egiten direla ekarri du gogora. “Kodex-ek enborra esan nahi du". Hainbat hizkuntzatan liburuaren izena arbolari eta enborrari lotuta dagoela azaldu du editoreak.
Inprimategia
Inprentaren garrantzia azpimarratzen du bosgarren atalak. “Inprimategiari esker, liburuak saldoka egiten dira, seriean". Horren ondorioak ekarri ditu gogora Gorka Arresek: “Jendea ikasten hasten da, matematikariak liburuak eta beren aurkikuntzak argitaratzen hasten dira; itzuli ere egiten dituzte". Inprentak dakarren liburuen ugaltzeari esker, “alfabetizazio graduak hazi" egin zirela ere esan du, eta kontzientziak eta politika aldatzen ere lagundu zuela. “Hain bizkor aldatzen da dena, ze lau mende eta erdian elektrizitatea aurkitu eta zabaltzeraino iristen baita gizakia. Eraldaketa horren tresna nagusia liburua izan da", ondorioztatu du.
Editorea eta idazlea
Gorka Arresek azken atalean jaso du urtean gutxi gorabehera zenbat liburu argitaratzen diren euskaraz. 2020an 2.500 izan ziren. Gehienak paperean argitaratzen direla aipatu du, eta kontuan izan behar dela gehienak eskola liburuak direla.
]]>
<![CDATA[«Desesperagarria da; gainera, ez dakigu zer etorriko den»]]> https://www.berria.eus/albisteak/216564/desesperagarria_da_gainera_ez_dakigu_zer_etorriko_den.htm Mon, 01 Aug 2022 09:07:19 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/216564/desesperagarria_da_gainera_ez_dakigu_zer_etorriko_den.htm <![CDATA[«Dena kontrolpean izan beharra ez dut gustuko; mendiak askatasuna du»]]> https://www.berria.eus/albisteak/216299/dena_kontrolpean_izan_beharra_ez_dut_gustuko_mendiak_askatasuna_du.htm Mon, 25 Jul 2022 15:31:28 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/216299/dena_kontrolpean_izan_beharra_ez_dut_gustuko_mendiak_askatasuna_du.htm <![CDATA[Lea-Artibai, erabileran nagusi]]> https://www.berria.eus/albisteak/215382/lea_artibai_erabileran_nagusi.htm Sat, 02 Jul 2022 15:16:12 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/215382/lea_artibai_erabileran_nagusi.htm Euskararen erabileraren jaitsierarekin kezkatuta]]> <![CDATA[Etorkizuna, hari batean]]> https://www.berria.eus/albisteak/212457/etorkizuna_hari_batean.htm Mon, 25 Apr 2022 09:20:30 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/212457/etorkizuna_hari_batean.htm "Bizkaiko merkataritza hari batean dago. Ordezkoak behar dituzte; premia dute". Cecobi Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak jakinarazi du premiazkoa dela belaunaldi berriek lekukoa hartzea erretiroa hartuko duten merkatariei, baina ez dutela hautematen erreleborik egongo denik. Eta asko dira luze gabe jubilatuko diren merkatariak. Datuak eman ditu konfederazioak: “Datozen urteetan gaur egun sektorean jarduten diren 3.200 profesionalek baino gehiagok erretiroa hartuko dute, eta ez dute euren negozioa hartuko duen ordezkorik". Hala ondorioztatu du Cecobik merkataritzaren egoerari buruz 2021ean egindako txostenean. Azterketa horrek berak ondorioztatu du merkataritza jarduerarekin jarraitu nahi duten ekintzaileei “aukerak" eman behar dizkietela. Izan ere, ordezkorik ezean, herri eta hirietan finkatuta dauden hainbat enpresak atea itxi beharko dute. Harategiak, urdaitegiak, arropa dendak eta liburu dendak dira merkatarien adinagatik kaltetuen dauden sektoreak. Harategi eta urdaitegien sektorean gaur egun jarduten diren langileetatik 253k 60 urte baino gehiago dituzte; horietatik 202 establezimenduon jabe diren autonomoak dira. Arropa dendariei dagokienez, 500 langilek dituzte 60 urte baino gehiago; horietatik 367 autonomoak dira. Eta liburu denden sektoreko langileek ere nabarmen egingo dute behera epe laburrean; hain zuzen, aurreikusi dute datozen bost urteetan langileen %12,35 erretiratuko direla. Jon Lasa Cecobiko idazkari nagusiak azaldu du belaunaldi aldaketaren behar horrek ez dituela harritzen: “Populazioaren piramidea zahartzearen eraginez dugun egoera demografikoaren ondorio da egoera hau". Bizkaiko eskualde guztietan dago antzeko egoera. “Hala ere, arreta eman digu Txorierriko egoerak. Joera negatiboagoa duela esan genezake. Gainera, merkataritzaren ordezkaritza enpleguan %4koa da, eta beste eremuetan, batez beste, %10ekoa". Cecobiren txostenak agerian utzi du EAEn, Araba eta Gipuzkoarekin alderatuta, Bizkaian dagoela autonomorik gehien txikizkako merkataritzan. Araban afiliatu guztien %21 dira era horretako autonomoak; Gipuzkoan, %29; eta Bizkaian, %40. Bizkaian erregistratutako %40 horretatik %12 (22.035) euren azken etapa profesionalean sartuta daude. Irtenbide bila Cecobik zenbait neurri proposatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailarekin duen lankidetza hitzarmenean garatzeko. Besteak beste, euren ibilbide profesionala txikizkako merkataritzara begira garatu nahi duten ekintzaileentzako neurriak landu nahi ditu: uste du epe laburrean profesionalak trebatu behar direla eta erretiroa hartu nahi duten merkatarien ordezko izan nahi dutenei laguntza eskaini behar zaiela. Bestalde, Enpresen Transmisio Programa sustatuko dute. Ekonomia Sustatzeko Sailarekin batera ekonomikoki bideragarriak diren negozioei eta saltokiei “bizi berri bat" eskaintzea du helburu programa horrek. Proiektuak enpresen transmisioa du oinarri. “Helburua da ekintzaile batek edo gehiagok aukera izatea jada martxan dagoen enpresa bat bere esku hartzeko". Hala azaldu du konfederazioak. Programa 2013an jarri zuten martxan. Orduz geroztik, “berrehun ekintzailek hartu dute negozioen lekukoa horiek hazarazten jarraitzeko. Euren ideien eta motibazioen ekarpena egin dute sortze fasetik pasatu behar izanik gabe", gehitu dute. Negozioei eusteko gakoak Lasaren esanetan, “planteatzen diren konponbideek errelebo aukera gehien duten sektoreak etengabe bistaratzean oinarritu behar dute". Horrez gain, “erakundeekin batera ekintzaileak trebatzeko plan zehatzak osatu" behar dituztela uste du. “Belaunaldi berriei aholkatu eta lagundu behar zaie, eta negozioei jarraipena emateko formula erakargarriak bilatu behar dira. Hori da gakoa egungo ehunari eusteko". Lasak zehatu du Bizkaian hamar lanpostutatik bat dagokiola merkataritzari, “afiliazioari dagokionez. 46.500 enplegu inguru izango dira". Sektore horren garrantzia azpimarratu du. “Merkataritzari dagokionez osasuntsua den eskualde batean kultur eta gizarte aukerak azkarrago aktibatzen dira, eta ekonomikoki balioa handitzen zaien lekuak dira. Biztanleen joan-etorriak murriztuta jasangarritasunari mesede egiten dieten tokiak ere badira".]]> <![CDATA[«Mezua zen guk besteak jagon behar genituela, ez geure burua»]]> https://www.berria.eus/albisteak/211642/mezua_zen_guk_besteak_jagon_behar_genituela_ez_geure_burua.htm Mon, 04 Apr 2022 09:59:04 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/211642/mezua_zen_guk_besteak_jagon_behar_genituela_ez_geure_burua.htm
Josu Imanol Unanue T4 hiesaren aurkako elkarteko presidentea izan zeneko irudi bat, 1995ean
Arrantzale familia batean sortu zinen zu, eta atunontzietan ibili zara. Gogorra da bizimodu hori? Makinista izan nintzen zortzi urtez. Gogorra da, bai, baina polita ere bada. Bermeoko portua gorenean ezagutu zenuen zuk. Azken urteetan, ordea, arrantza portuari lekua kendu dio kirol portuak. Zer ari da gertatzen? Asko pozik daude, baina gero eta bizitza gutxiago dago herrian. Gure kultura desagertu egingo da. Berba asko ditugu guk itsasoarekin lotuta. Gure gurasoek behar egin dute bizitzeko, gu zoriontsuak izateko, baina baita gu larregi babesteko ere. Beti esan digute ikasteko balio ez badugu itsasora joango garela. Itsasoak beti izan du mespretxu hori. Eta ez du behar horrelakorik. Itsasoa ikusten dugu aisialdiko gauza bat balitz bezala. Indargabetu egin dugu, bere benetako balioa kendu diogu, eta itsasorik barik geu ere ez gara egongo. Militantzian hasi zinen zu, eta geroago erakundeetan ere sartu zara. Sarri, militantziatik gauza zehatzak eta berehala eskatzen zaizkie erakundeei. Zer-nola bizi izan duzu egoera hori? Gauza bat da militantzia. Niri taliban esaten zidaten. [Iñaki] Azkunak [Bilboko alkatea] ikusten ninduenean, esaten zuen “hemen dator hiesaren talibana". Nire lagunak hil egin ziren haren erabaki askorengatik. Hori ez diet barkatuko. Militantzia bat-batekoa da. Uste duzu gauza bat esan behar duzula eta horma batean idazten duzu, edo kartel bat jarri, edo barrikada bat egin. Baina bizitzan, militantziaz gain, erabakitzeko lekuak daude, eta erabakiak hartzen diren guneok kontrolatu behar ditugu. Politika da. Ni sartu nintzen, eta ez zait damutu. Asko ikasten da. Zuk kalean muturreko militantzia egin dezakezu. Hori oso erosoa da agintean daudenentzako. Zer militantzia izan daiteke eragozpen bat gizarte honetan? Batere ez. Erabakiguneetan sartzen zarenean, konturatzen zara hor dagoela benetan indarra, manipulazioa, dena; baita gaitasuna ere bizitza batek hobeto edo okerrago irauteko. Hartzen diren erabakiek kristoren eragina daukate gure bizitzetan, eta ez gara jabetzen. Militantziak antolatu egin behar ditu gauzak. Eta militantzian dorpeak gara; aspaldi honetan oso baldar gabiltza. Erakundeetatik gutxi egiten dela salatu izan da sarri. Batzuek esaten dute erradikalagoak izan beharko ginatekeela. Uste dut konpromisorik gabeko militantziak ez duela balio ezertarako. Militantzia joan behar da boterea hartzera. Boterea hartzea da erabaki gune guztietan egotea. Ez badaukazu gaitasunik horra joateko, ez jarri inori oztoporik. Ezer egiten ez dela esaten dutenei esan behar zaie eurek egin dezatela zerbait. Antolatu eta doazela erabakiguneetara eta aldatu. Erakundeetan Bermeoko Udalean hasi zinen, zinegotzi. Zer iritzi duzu urte haietaz? Balorazioa ona da, behargin onak izan ditudalako. Nire taldeko kideekin ere, oso gustura. Argi daukat: ni ezkerrekoekin edozein lekutara noa. Berdin zait zer ideologiakoak diren. Eskuineko bategaz sekula ez naiz egongo ados; haien ideia beti da gehien dutenen alde egitea, interes pertsonalak babestea. Eta nik uste dut kolektiboak izan behar direla. Pentsatu behar dena da txarren daudenei zer-nola lagundu. Eta, gustatu ala ez, hori ezkerrak bakarrik egiten du. Batzar nagusietan zerk gogobete zaitu gehien? Eta geratu al zara zerbait egin ez izanaren penaz? Ezustea izan zen niretzako zer ondo onartu ninduten talde guztiek. Iritsi nintzenean esan zidaten PPkoek ez zigutela egiten berbarik. Egunean bertan joan nintzen PPren egoitzara; Javi Ruiz eta Txus Isasi zeuden orduan. Esan nien lau urterako nentorrela eta lau urtez berbarik egin gabe ezin nuela egon eta ondo konpondu behar genuela. Batzar nagusiak utzi nituenean talde guztietakoak etorri zitzaizkidan agurtzera. Asko, hunkituta, gainera. Asko maite ditut; sarri hitz egiten dut eurekin. Korrika hasiberri da. Zinegotzi kargua utzi zenuenean, esan zenuen militante moduan ere jarraituko zenuela lanean herriaren alde eta, besteak beste, euskara sustatzen. Kezkatzen zaitu euskararen egoerak? Asko. Uemaren azken datuak ere kezkatzekoak dira. Herri honetako egoerari begiratzea baino ez dago. Gazte gehienek gazteleraz egiten dute. Teorian, gu baino euskaldunagoak dira, baina ez dute ikusten erabilgarri. Halandabe, baikorra naiz. Uste dut denborarekin pasatuko dela. Baina aniztasuna ikusten badugu etsai modura eta globalizazioa abantaila modura, gaizki goaz. Euskaldunok aniztasun baten barruan zentzua daukagu; globalizazioan, ez. Liderren bat behar dugu. Hiesa ere ez zen existitzen Rock Hudson edo Freddie Mercury hil arte.]]>
<![CDATA[Usansolo: erabakitzeko prest]]> https://www.berria.eus/albisteak/209216/usansolo_erabakitzeko_prest.htm Sun, 06 Feb 2022 10:11:46 +0100 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/209216/usansolo_erabakitzeko_prest.htm <![CDATA[Nahi eta ezin]]> https://www.berria.eus/albisteak/205218/nahi_eta_ezin.htm Sun, 31 Oct 2021 16:09:59 +0100 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/205218/nahi_eta_ezin.htm <![CDATA[Pandemiak moteldu egin ditu]]> https://www.berria.eus/albisteak/204561/pandemiak_moteldu_egin_ditu.htm Sun, 17 Oct 2021 10:45:26 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/204561/pandemiak_moteldu_egin_ditu.htm <![CDATA["Egun hemen egoteko ordaindu behar dugun prezioa da minbizia"]]> https://www.berria.eus/albisteak/203285/egun_hemen_egoteko_ordaindu_behar_dugun_prezioa_da_minbizia.htm Sun, 19 Sep 2021 15:17:37 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/203285/egun_hemen_egoteko_ordaindu_behar_dugun_prezioa_da_minbizia.htm <![CDATA[«Munduak jakin dezala zer-nola hil zituzten. Aitortu dezatela»]]> https://www.berria.eus/albisteak/202997/munduak_jakin_dezala_zer_nola_hil_zituzten_aitortu_dezatela.htm Mon, 13 Sep 2021 12:10:20 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/202997/munduak_jakin_dezala_zer_nola_hil_zituzten_aitortu_dezatela.htm <![CDATA[Betiko atseden gunea]]> https://www.berria.eus/albisteak/202998/betiko_atseden_gunea.htm Mon, 13 Sep 2021 11:04:07 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/202998/betiko_atseden_gunea.htm Ekainean ireki behar zuten, baina azkenean joan den asteko martitzenean inauguratu zuten Gure Ametsetako Lorategia izeneko animalientzako hilerria. Hego Euskal Herrian zabalik dagoen era horretako lehenengo kanposantua dela jakinarazi du Miguel Aguilar proiektuaren sustatzaileak. Josu Galdamesekin batera ireki du hilerria, Enkarterrin, Galdamesko Humaran auzoan. “Naturgune izugarri polit batean dago", azaldu du Aguilarrek, “ehunka urte dituzten haritz eta artez inguratuta". Naturarekiko eta ingurumenarekiko lotura hori sumatzen da hilerrian barrena ibilbidea eginda ere. Maila anitzetan bereizi dute egitura, hobiak sartzeko kaleak antolatzeko. Horietako bakoitzaren sarreran, Galdamesko eta inguruko mendien izenak jarri dituzte: Humaran gaina, Eretza eta Ubieta, besteak beste. 10.000 metro koadroko eremua egokitu dute, eta etxeko 9.000 abere hobiratzeko lekua dagoela aurreikusi dute. “Abere bakoitzarentzat metro koadro bat inguru kalkulatu dugu, eta besteekin 40 zentimetroko tartea utziko diogu. Dena lurzoruaren mailan egingo dugu, Ameriketako hilerrietan egin ohi duten legez: harlauza bat jarri, hilarritxo bat, denentzako berdina, eta izenak jarrita". Hiltzen diren etxeko animaliak erraustea beste aukerarik ez zegoela ikusi zutenean hasi ziren Aguilar eta Galdames euren proiektuan pentsatzen. “Ideia nire bazkidearena izan zen. Bi txakur genituen. Bat hil egin zen. Landa batean hobiratu nahi genuen, baina oztopoak jarri zizkiguten. Animalia bat ezin da edozelan lurperatu. Delitu ekologikoa da. Aukera bakarra erraustea zen". Animaliak hobiratzeko poltsa eta kutxa bereziak eskuratu dituzte, biodegradagarriak. Eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskatu dizkien baldintza guztiak bete dituzte hobiratzeak behar bezala egin ahal izateko. Urtebete eta erdi egin dute proiektuari buruzko ikerketa lantzen. Era horretako beste hilerri batzuk aztertu dituzte, eta datu batzuk ere eman ditu Aguilarrek: “Bilbon 100.000 maskota daude. Portugaleten, 30.000. Asko dira. Eta ez dira txakurrak eta katuak soilik. Harritu egingo ginateke jendeak etxean zer animalia dituen jakingo bagenu". Besteak beste, Vietnamgo txerri txikiak, kakatuak, ardi txikiak, narrastiak, krokodiloak, anakondak eta pitoiak aipatu ditu. Oraingoz, inork ez du hobiratu animaliarik Gure Ametsetako Lorategian. Hala ere, hainbat lagun joan zaizkie informazio eske. “Joan den asteburuan, nire bazkideak lauzpabost pertsonari erakutsi die. Katuak babesteko elkarte bateko emakume bat etorri zen. Hiru txakurtxo dituzten senar-emazte batzuk ere etorri ziren. Jada 11 urte dituen eta gaixorik dagoen txakurtxo bat duen bikote batek ere interesa agertu zuen. Jendea informazio eske ari da". Zerbitzuak Aguilarrek adierazi du Gure Ametsetako Lorategira jotzen duten lagunek hainbat zerbitzu dauzkatela eskura: “Animalia jasotzen dugu, esaten diguten lekuan. Gorpua kontserbatzeko hozkailu bat eramaten dugu. Gorpua hona ekarri, eta, egurrezko etxetxoan, poltsa batean sartzen dugu, ostean lurreratzeko prozesua abiatzeko". Animaliak jasotzeagatik eta hobiratzeagatik kobratzen dute. “Baita urtean 83 euroko kuota bat ere, aurreneko hiru urteetan. Horri esker, hilerria zabalik dagoen egun eta orduetan bisitak egitera etor daitezke". Galdameskoa abiapuntua besterik ez da. Proiektua handitzeko asmoa iragarri du Aguilarrek. “Lursail bat eskuratu dugu Gasteizen, eta nire bazkidea beste bat negoziatzen ari da Urdulizen ondoan. Urtebetean, bi horiek martxan jarrita izan nahiko genituzke. Urdulizkoa, behintzat, ahalik eta azkarren gauzatu nahi dugu". Biak jakitun dira gero eta etxe gehiagotan animaliak abere huts baino gehiago direla. “Familiako beste kide bat dira". Hori dela eta, animaliak ugazaben errautsekin batera hobiratzeko aukera aztertzen ari dira. “Hasi gara galdezka, ea zer behar den. Izan ere, bateren batek galdetu digu aukera egongo litzatekeen". ]]> <![CDATA[Euskararen herriaren isla]]> https://www.berria.eus/albisteak/202750/euskararen_herriaren_isla.htm Sat, 04 Sep 2021 10:28:23 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/202750/euskararen_herriaren_isla.htm <![CDATA[Mende laurden baten isla]]> https://www.berria.eus/albisteak/200587/mende_laurden_baten_isla.htm Mon, 19 Jul 2021 09:14:14 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/200587/mende_laurden_baten_isla.htm <![CDATA[Zentsura salaketa, Zornotzan]]> https://www.berria.eus/albisteak/200282/zentsura_salaketa_zornotzan.htm Sat, 10 Jul 2021 13:01:17 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/200282/zentsura_salaketa_zornotzan.htm <![CDATA[«Gazteek euskaraz eta euskaratik esperimentatzea da helburua»]]> https://www.berria.eus/albisteak/197044/laquogazteek_euskaraz_eta_euskaratik_esperimentatzea_da_helburuaraquo.htm Mon, 03 May 2021 10:22:40 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/197044/laquogazteek_euskaraz_eta_euskaratik_esperimentatzea_da_helburuaraquo.htm <![CDATA['Deabruaren haitzak', suntsituta]]> https://www.berria.eus/albisteak/195821/039deabruaren_haitzak039_suntsituta.htm Mon, 05 Apr 2021 09:36:52 +0200 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/195821/039deabruaren_haitzak039_suntsituta.htm <![CDATA[Eragiteko topagunea]]> https://www.berria.eus/albisteak/194290/eragiteko_topagunea.htm Sun, 28 Feb 2021 09:02:15 +0100 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/194290/eragiteko_topagunea.htm Langilea, langabea, erretiratua, gaztea, adinekoa, kirolaria, bertakoa, migrantea... Izaera eta mota guztietako emakumeei konfiantzazko eremu batean elkartu, saretu, hausnartu eta euren jabekuntza prozesuan eragiteko espazioak eskainiko dizkieten etxeak sortzen ari dira hainbat herritan; besteak beste, Portugaleten eta Galdakaon. Toki abegikorrak sortzea da asmoa; kultura artekoak, integratzaileak eta belaunaldi artekoak. Bizkaian hainbatek egin dute jada bide hori: Durangoko Andraguneak, Basauriko Marieneak, Ondarroako Etxelilak, Ermuko Emakumeen Topalekuak eta Balmasedako Emakumeen Etxeak, kasurako.

Portugaleten bi urteko prozesua egin dute jada. Aurreikusi dute datorren urterako izango dutela etxea. 25 emakume ari dira egitasmoaren talde eragilean. Itsaso Palacio Rodriguez da horietako bat. Kontatu du mugimendu feminista -bertako kidea ere bada- eta beste talde batzuk emakumeen etxearen beharra aldarrikatzen hasi zirela aspaldi, Portugaleteko Udaleko Berdintasun Batzorde Mistoan. «Udalak herrian antolatzen diren Berdintasun jardunaldiak baliatu zituen emakumeen etxea eratzeko hausnarketa prozesua egiteko». Urtebetetik gora pasatu da orduz geroztik. Dagoeneko ibilbide orria finkatu dute, nahiz eta lan asko duten oraindik egiteko.

Oinarriak ezarri dituzte. Rodriguezek azaldu ditu: «Argi izan genuen gune feminista bat izan behar zela; emakumeen ahalduntzea eta beharrak, interesak eta pairatzen dituzten zapalkuntzak ikusteko espazio bat. Han, ahizpatasuna eta ahalduntzea izan behar dira helburu nagusiak».

Ez hori bakarrik. Portugaleten bizi diren emakumeen arteko sarea handitzeko eta denen artean eragin politikoa egiteko asmoa ere badu proiektuak. Rodriguezek ikusten ditu horretarako zailtasunak: «Portugaleten aniztasun handia dago, eta gure arteko sareak eta harremanak izatea ez da hain erraza. Emakumeok, gainera, zapalkuntza eta zailtasun handiagoak pairatzen ditugu, eta zailagoa egiten zaigu elkartzea. Etxeari esker, aukera bikaina ikusten genuen emakume askotarikoen sare bat sortzeko».

Prozesua oso aurreratuta dute. «Hausnartu dugu edukiei buruz; espazio fisikoari buruz; kudeaketa eta gobernantza nola izan nahi ditugun; zeintzuk izan behar diren helburuak, eta zeintzuk diren gure printzipioak. Hori adostuta daukagu». Idatziz jaso dituzte helburuak: emakume guztiak hartuko ditu; emakumeen aniztasun osoa onartuko du; bide emango die jabekuntzarako eta euren burua eraikitzeko; sareak ehunduko dituzte, eta politika publikoei eragingo die.

Etxeak izango dituen printzipioak ere jaso dituzte: etxe feminista izango da; dinamikoa eta irisgarria; parte hartzailea eta aktiboa; eraldatzailea; ekologikoa eta jasangarria; bertan seguru sentitzeko eremua eskainiko du.

Aniztasuna helburu

Herriko emakume guztiengana iritsi nahi dute orain. «Ikusi dugu partaidetza partziala dela. Oso emakume gazte gutxik hartu dute parte. Emakume gazteak falta dira, baina baita disidenteak ere: aniztasun sexualeko emakumeek ez dute parte hartu etxeari buruz hausnartzeko prozesuan. Beste kulturetako oso emakume gutxi daude, gainera».

Hori dela eta, proiektuari jarraipena eman aurretik lantaldeak sortzea erabaki dute. Talde horietako baten lana da sareok ehuntzea, era askotako emakumeei proiektuan parte hartzera animatzea. «Euren aldarrikapen guztiak ezagutu nahi ditugu. Eta zapalkuntzen berri jaso. Horiek guztiak ikusarazi eta aldarazi nahi ditugu, benetan alternatiba sakonak egiteko. Ikuspegia erabat aldatzen baita emakumeen parte batek bakarrik egiten badugu lan hori: klase ertainekoak, zuriak eta euskaldunak. Beharrezkoa dugu hainbat zapalkuntza eta interskzionalitate pairatzen dituzten emakumeak batzea. Gainerakoan, ez dugu aldatuko sistema. Eta, horretarako, aniztasuna behar dugu».

Urdibai enparantzan euskaltegi zaharra zegoen eraikinean egingo duten etxeari Bidatzenea izena jarriko diote: «Herriko festarik ezagunena da Andra Mari Bidatzekoa. Oso identitate boteretsua du guregan. Bestalde, emakumeen borrokaren eta eraldaketaren gidari gisa planteatzen dugu. Bi elementuok batzen ditu».

Hasiberriak

Galdakaon, berriz, bidea hasi berri dute. Han ere beharrezko ikusten zuten «leku bat emakumeak elkartzeko, esperientziak partekatzeko eta eroso eta libre sentitzeko». Hala azaldu du Janire Markina Gilek. Momoak talde feministako presidentea da, eta emakumeen etxea sortzeko talde eragileko kidea. «Guretzat oinarria hurbileko eta konfiantzazko etxea izatea da. Emakumeak eroso sentitu behar dira».

Erabide emakume taldeko kide Miren Alapont ere antzera mintzatu da. Galdakaoko Berdintasun kontseilua sortu zenetik ikusi zuten beharrezko emakumeen etxea eratzea. «Erreferentzi puntu bat ere izango da emakumeen ahalduntzea lortzeko», adierazi du. Haren esanetan, «banakako ahalduntzea eta talde osoarena ere lortzen da» proiektuon bidez.

Orain arte batzar gutxi batzuk egin dituzte, eta proiektua herri osora zabaltzea dute helburu. Ahalik eta emakume gehien elkartu nahi dituzte, herriaren aniztasun guztia jasotzeko. Markinak esan duenez, han ere hainbat esparrutako ordezkariak falta dituzte. «Guk ezin dugu erabaki migratzaile batek zer behar duen; edo auzoko batek, emakume alargun batek edo kirolari batek. Emakume bakoitzak bere beharrak ditu. Aniztasun hori batu behar da, eta proiektu amankomun bat egin. Hori da asmoa». Alaponten ustez, emakumeen etxeak emakumeen parte hartzea lortu behar du, inplikazio handiagoa izan dezaten. «Parte hartzea bilatzen du, ahalduntzea bultzatzeko eta emakumeen protagonismoa sustatzeko».

Etxea non eraikiko duten erabaki gabe dago. Hausnarketa prozesuan ateratzen diren beharren arabera erabakiko dute zer egin eta non, udalaren babesarekin.]]>
<![CDATA[«AP-68aren inguruan dauden herri guztiak diskriminatuta daude»]]> https://www.berria.eus/albisteak/193318/ap_68aren_inguruan_dauden_herri_guztiak_diskriminatuta_daude.htm Mon, 08 Feb 2021 12:50:32 +0100 Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/193318/ap_68aren_inguruan_dauden_herri_guztiak_diskriminatuta_daude.htm