<![CDATA[Niko Iurramendi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 29 Nov 2021 15:20:40 +0100 hourly 1 <![CDATA[Niko Iurramendi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Nahi eta ezina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2171/017/002/2021-09-21/nahi_eta_ezina.htm Tue, 21 Sep 2021 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2171/017/002/2021-09-21/nahi_eta_ezina.htm
Erantzun errazetan erori gabe, neure buruari eragin, eta hamar bat segundo azkarragoak izatea eskatuko nioke. Pentsa, tarte hori estropadan eginiko denboraren %1 baino gutxiago litzateke, edota estropadak batez beste orduko 17 kilometroan egin beharrean orduko 17,1 kilometro egitea litzateke.

Hamar segundo horiekin, gure aurretik ibili diren traineruekin borrokan sartuko ginateke, eta horixe da nahiko nukeena, lehia. Batzuetan alde, besteetan kontra. Lehiak berak eramaten du taldea estutzera. Lehiak berak eramaten du kontzentraturik mantentzera, eta lehiak berak eramaten du taldea bera hobetzera.

Zertan hobetu bila ibili gara, gogoz entrenatu gara, pisua erruz jaitsi dugu, sentsazio hobeak aurkitu ditugu... Baina lehiatik kanpo gelditu gara, eta indarrak apurka-apurka ahitzen joan dira. Goitik aparte, eta erdialdetik nahi baino gertuago.

Eman du berea 2021eko Eusko Label ligak. Iazkoarekin alderatuta, askoz ere egonkorragoak izan diren taldeak ikusi ditugu. Ez dugu iazko gorabeherarik ikusi. Zorionak santurtziarrei eta Arraun Lagunak-eko guztiei!

Kanporaketek ere erabaki dute zein izango diren hurrengo urteko partaideak. Kaiku itzuli da, KAE ligan urte bakarra egin ostean. Ez da makala egin dutena, oso zail deritzot. Bestetik, badute zer ospatua Getaria aldean, maiz ukitu arren inoiz egon ez diren ligara iritsi dira. Tolosaldeak ere lortu du bigarrenean Euskotren Ligara igotzea. Goza dezatela!]]>
<![CDATA[Biharamuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2091/023/002/2021-09-14/biharamuna.htm Tue, 14 Sep 2021 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2091/023/002/2021-09-14/biharamuna.htm
Kalkulu erraz eta azkar batzuk eginaz bi estropada egunetan emandako palada kopurua konta genezake. Hogei minutuz, minutuko 40 paladaren bueltako erritmoarekin, 800 bat palada ematen ditugu estropadako. Eta, hortaz, bi igandeetako estropadetan emandakoak batuz 1.600 palada eman ditugu.

Udan maiz ikusi duguna errepikatu da, eta berdeek eta moreek eskifaietan indartsuenak edota azkarrenak direla berretsi digute. Estropada eremu leunetan minutu luzeetako borrokak ikustera ohitzen hasiak ginen, eta halako borrokarik handiena ikusi dugu Kontxako badian. Mokoka amaierara arte, eta segundo erdi batek erabaki du garailea. Pentsa! Segundo erdian palada bat bera emateko denbora ere ez du ematen.

1.600 palada eman eta palada erdi bat aurretik sartu izanak egin du aldea azkenean. Santurtziarren zorionerako, eta azken hiru urteetan bandera preziatua astintzera ohitu ziren hondarribiarren madarikaziorako.

Biharamun gozoa izan berri dute moreek, biharamun gazia berdeek, eta beste ia talde guztiok, besterik gabe: biharamuna. Zorionak, Santurtzi eta Arraun Lagunak!]]>
<![CDATA[Zaleen burrunba]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2079/025/001/2021-09-07/zaleen_burrunba.htm Tue, 07 Sep 2021 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2079/025/001/2021-09-07/zaleen_burrunba.htm
Lehen minutu eta erdian gertu-gertuko itsasontzi eta kanoetakoen hotsak entzuteko gai izaten gara. Baina Aquariumaren eta irlaren artetik pasatzean patroiaren aginduak isiltzerainoko zalaparta entzun ohi da. Bertara gerturatu ahala fondoan entzuten den burrunba handitu egiten da. Zalaparta horren momenturik gorenak bi minutu eta erdi inguruko jarduna egina dugula esaten digu, eta behin barra pasata, pixkanaka urrundu eta ahuldu egiten da hotsa.

Itsaso zabalerantz sei zazpi minutuan aritzen gara ziaboga eman arte, eta beste horrenbeste poparean. Pixkanaka, berriz ere, burrunba hotsa belarrietan sartzen hasten da. Joatean baino are gehiago eskertzen da une horietan. Ordurako estropadaren nondik norakoak argi egonda ere, bestelako estropadetan egin ohi ez ditugun amaierako esprintak egiten ditugu talde guztiek. Inoiz baino garaizago, inoiz baino sarriago.

Orokorrean zaleen garrasiek estropada bukatzear dela adierazten digute. Kontxakoan ere oihuek amaiera usaina izaten dute. Eta han hasten da gure joaldia. Patroiak gutxi falta dela sinetsarazi nahi digunetan bezala. Baina uste eta nahi baino urrutiago egoten da helmuga.

Badira dagoeneko bi sasoi zaleen iskanbila handi hori txikiagotu zenetik. Patroiei lana zailduko zitzaien, eta gu ere zain gaude zaleek berriz noiz engainatuko.]]>
<![CDATA[Amaitzear]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2386/016/002/2021-08-24/amaitzear.htm Tue, 24 Aug 2021 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2386/016/002/2021-08-24/amaitzear.htm
Aurten, sailkapenaren behealdean ez dago ezer erabakitzeko; Zarautzek agur esango dio gorengo ligari, eta Tiranek irailaren 18an eta 19an jokatuko diren kanporaketak jokatuko ditu mailari eusteko. Meirakoekin, Bueuekoekin, Getariakoekin eta Kaikukoekin neurtuko dituzte indarrak, horiek lortu duten aukerari uko egin ezean.

Goiko aldeari begiratuz gero, iazko tenore bera duenekoan nago; Hondarribia eta Santurtzi elkarri mokoka dabiltza, beste talde batzuk haien aurretik jartzeko ahaleginetan dabiltzan bitartean. Urdaibaikook ahaleginak egiten ditugu hor aurrean sartzeko, baina ez dugu behar eta nahi bestetan lortzen, eta banderen lehian aritzeko zerbait falta zaigula ikusi da. Moreen alde lau puntu dauden arren, berdeak goranzko joera nabariarekin datoz. Zarauzko estropadetan maisutasunez irabazi baitzuten, eta aurreko igandean ere nagusitasuna erakutsi zutela esango nuke. Iazko Kontxako estropadetan ikusitako ontzia gogorarazi digu arraunlari eta arraunzaleoi.]]>
<![CDATA[<i>Erdibidean</i>]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2416/025/002/2021-08-03/ierdibideani.htm Tue, 03 Aug 2021 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2416/025/002/2021-08-03/ierdibideani.htm
Eremu hauek oso gogorrak dira. Zergatik? Batetik, uraren sakonerari erreparatzen zaio. Zenbat eta sakonera handiagoa izan eremuak, orduan eta bigunagoa izaten da pala ur azpian deneko pasada. Sakonera txikia denean ura trinkoago dagoenaren sentsazioa izaten da. Pentsa Santurtziko estropadan arrokak agerian gelditzen diren tokietatik pasatzean noraino estutu behar diren hortzak.

Bestetik, korronteak ere antzeko eragina izaten du. Alde denean ontzia azkarrago joaten da; korronteak ere gogortu egiten du pasada. Aldiz, kontra denean, bigundu egiten da. Ibaietan korronteak nabariagoak izaten dira itsasoetan baino. Horregatik, korrontea kontra dagoeneko luzeetan palada erritmoa altuagoa izaten da alde denekoetan baino.

Hori gutxi balitz bezala, halako eremuetan ur azalak leun egoten dira, bagarik gabe. Itsasoko olatuek jolas gehiagorako lekua ematen duten; aldiz, ibaian lehen paladatik azkenekora arte paladarik huts egin gabe ekin beharra dago.

Arraunlariontzat gogorrak izateaz gain, estropada hauek oso estresagarriak izaten dira patroiarentzat ere: erlojupekoetan denbora tarteak txikitu egiten direnez, xehetasun txikienek garrantzi handia dute. Gainera, korronte onen bila aritzearen ardura ere beren gain jartzen du, eta ohikoagoak izaten dira traineruen gerturatzeak. Asteburuan ikusi da hori.

Badia barreneko estropadak ditugu zain Galizian. Ea nola ekiten diogun bigarren erdiari.]]>
<![CDATA[Irudiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2103/022/002/2021-07-20/irudiak.htm Tue, 20 Jul 2021 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2103/022/002/2021-07-20/irudiak.htm
Bigarren irakurketa epelagoa izaten dugu lehorrean. Kanpoan egon direnekin iritziak partekatzen ditugu ontzian arraunean aritu garenok. Hemen ere beste hainbeste iritzi, ez baita gauza bera ikusten ontzian arraunean aritzean, motordun ontzitik ikustean edo telebistako irudiak ikustean.

Azken urteotako aldaketa handienetako bat sakelakoena izan da. Herria atzean utzi bezain pronto, estropadako irudiak ikusten hasten gara. Hirugarren irakurketa. Arraunean izan ditugun sentsazio horiei akuilua ematen dieten irudien bila, taldekideen arraunketarekiko ahalik eta berdinen gabiltzaneko irudien bila, zeinen ondo arraun egiten dugun erakusten duten irudien bila, «hara, hor aurreratu egin naiz», «besoa tenteago eraman behar dut», «espero dut arrauna kateatu zaidaneko irudirik ez egotea». Irudien bila. Beti izaten dut duda estropada txarra eginez gero irudiok ikusi ala ez, baina ia beti amaitzen dut ikusten. Txandan aurrean ibili eta lehiakorra dena izaten da kamerek gehien erakusten duten ontzia. Ea datozen estropadetan gure irudi gehiago ikusten ditugun. Ikusiz ikasteko balio izateaz gain, seinale ona litzateke.]]>
<![CDATA[Belarriak tente]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2103/016/002/2021-07-06/belarriak_tente.htm Tue, 06 Jul 2021 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2103/016/002/2021-07-06/belarriak_tente.htm
Guk, Urdaibaik, helburu batekin piztu genituen ostiralean furgoneten motorrak, «ohorezko txandan sendo» egoteko asmoz. Hiru hitz horietatik bi lortu ditugu, baina asmo eta nahien erdiarekin itzali behar izan ditugu kotxeak etxeratzean. Larunbateko estropadan hiru bat minutu pasatu orduko ikusi genuen sufritzeko eguna genuela. «Honela arraun eginda, jai dugu» esaten genion geure buruei.

Taldetik kanpo dagoen batek igandeko estropadaren analisia egingo balu, esango liguke hoberena emaitza bera baino gehiago, postua izan zela, ez baitago hobetzerik. Baina taldekideok hogei minutu sufritu horietan izan genituen momentu gozoak. Horra asteburuko onena. «Horrela arraun egiten badugu aurrerantzean, jai dute» esaten diogu geure buruari orain. Belarriak tenteago ditugula itzuli gara Galiziatik. Hurrena, Donostiako Kontxa badiako lau luzeko estropada dugu. Etxeko estropada izan dudana, aurten, ezberdina. Ea hiru hitzetatik hirurak betetzea lortzen dugun oraingoan.]]>
<![CDATA[Haizea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2507/021/001/2021-07-03/haizea.htm Sat, 03 Jul 2021 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2507/021/001/2021-07-03/haizea.htm
Erronka berriarekin ekingo diot ekitaldiari, urte luzez soinean izan dudan Donostiarraren jantzi zuri-urdina erantzi eta Urdaibairen tonu ilunagoko urdina defendituko dut. Defenditu? Ez, defenditu ez, nik aurrera egin nahi dut, eta aurrera egiteko, asteburuan sendo erakutsi behar dugu gure nahia ohorezko txandan egotea dela ezbairik gabe.

2020ko ligak izan zuen aldartea ikusten diot aurtengo sailkapenaren goialdeari hasiera honetan. Azken bi urteetan, estropaden eta banderen borrokan ibili diren Santurtzi, Hondarribia, Urdaibai, Orio, Zierbena eta Donostiarrarengandik ez aparte, eta maiz tartean sartzeko moduan ikusten ditut Ondarroa eta Cabo.

Moreek eta berdeek dagoeneko erakutsi dute beraien horretan jarraitzen dutela, neguan egin diren estropadetan garaipenak eskuratu dituzte. Beraz, defenditzen aritzeko zama duten taldeak dira. Horiek, hutsuneren bat izan badute ere, hori izaten jarraitzen dute, marroiak beti oso erasokor, eta zuri-urdinek orain arteko negurik azkarrena egin dute.

Maila galtzeko jokoan edota mailaren defentsan sartuko nituzke Lekittarra, Ares, Zarautz eta liga nagusira itzuli den Tiran. Ea zer dakarren aurtengoak.]]>
<![CDATA[Zoria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/027/001/2020-09-22/zoria.htm Tue, 22 Sep 2020 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/1946/027/001/2020-09-22/zoria.htm
Horren harira, estropada amaieretako balorazioetan ia beti aipatzen da zortearen kontua, eta, nire ustetan, irabazlea gutxiestera jotzen du halakoak esaten dituenak, haiek kale onetik egin dutela eta guk kale txarretik egin behar izan dugula aipatuz. Hau arrauna da, eta liga osatzen duten elkarteek adosten dituzte egutegia eta estropadak jokatuko diren eremuak ere (mareen taula eskuetan dutela).

Santurtziko Sotera zortea aldeko izan ez duenean ere aurrean ibili da, ia beti hortzak erakutsiz, helburuei tinko eutsiz. Bi emaitza kaxkar egin arren, beste estropada guztietan aurrean lehiatu da, eta, ligaren lehen zortzi estropadetan jardunaldirik irabazi gabe egon bazen ere, azkeneko hiru banderak ezkerraldera eraman ditu. Eta merezimendu handiz irabazi du bere historian lehenengo aldiz Eusko Label liga

Bestalde, zorionak kanporaketetan 2021. urtean traineruen gorengo ligan egoteko aukera irabazi duzuen taldeei: Hondarribia, Zarautz eta Tirani! Zorte on!]]>
<![CDATA[Kaiak bizirik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2218/023/002/2020-09-15/kaiak_bizirik.htm Tue, 15 Sep 2020 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2218/023/002/2020-09-15/kaiak_bizirik.htm Boga-boga jotzera, baina ez dira hurbildu arraunzaleak. Donostiako kaiaren inguruak gaztelua, moila, Pasealeku Berria, Aquariuma eta behin estropadak bukatuta, Parte Zaharra, soinean herriko traineruaren koloreko kamiseta duten zalez bete ohi dira. Une hauetan, bihotzik hotzena duen arraunlaria ere epeltzen da, eta kosta egiten da kontzentrazioa mantentzea. Aurtengo ekitaldian, berriz, ez dugu hori guzti hori sentitzerik eta bizitzerik izan, eta pare bat gauza balantzan jartzera eraman nau. Eta balantza alde batera desorekatu da.

Estropada ia guztiak hasi aurretik urduri egon ohi naiz, eta ez dut ikusleekin imintziorik gurutzatu nahi izaten, nahiz eta hala egin. Denak gogaitu ohi nau, keinurik txikienak ere. Aurten, ordea, COVID-19ak sortu duen egoera madarikatu honen ondorioz, halako egoerak asko gutxitu dira, eta zer esango dut, alde on bat bilatu nahian pozik nengoen. Baina ez dut topatu. Itxuraz, enbarazu egiten duena eskertu egiten da. Nahiago dut animo-oihuek molestatzea, isiltasun ia osoan uretaratzea baino. Gustukoago dut ezezagunaren sorbaldarekin topo egitea, arranpla hutsik ikustea baino. Arrauna ez delako eskifaien joan-etorria soilik. Arrauna denok sortzen dugulako: arraunlari, entrenatzaile, autobus gidari, laguntzaile, epaile eta noski, zaleek. Herri eta auzoetako giroa denek sortzen dugun bezala.

Horregatik, kaiak, arrapalak eta moilak jendez beteak egotea nahi dut. Arrantzale eta marinel, ume eta heldu, turista eta auzotar. Bai Donostian, bai gainerako herrietan. Bai iraileko lehen bi igandeetan eta baita urteko gainerako sasoietan ere. Ea lehenbailehen berreskuratzen dugun denon arranpla.]]>
<![CDATA[Ohiturak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2130/016/002/2020-09-01/ohiturak.htm Tue, 01 Sep 2020 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2130/016/002/2020-09-01/ohiturak.htm
Horri guztiari buruzko hausnarketa lagun batek piztu zidan lehengo astean. Estropadaren minuturen batean, zein minutu zen ez dut gogoan, trainerua egoki zebilela antzeman, eta «¡Sigue!» esan nuen, momentua luzatzeko asmoz. Bospasei paladaren ondoren, «segi!» esatera pasatu nintzen. Lehorreratzean, bi letra tokiz aldatze hutsarekin erabili nahi eta ohi dudan hizkuntzan nenbilela ohartu nintzen.

Arraunean erabiltzen ditugun hitz eta izaten ditugun solasaldi asko eta asko gazteleraz izaten dira. Arraunean erabiltzen den hizkuntza teknikoa, orokorrean, gazteleraz da. Beraz, badugu zertaz egin gogoeta...

Gazteleraz erabili ohi ditugun hitz gehienak badute euskarazko hitza. Are gehiago, euskaraz itsasoarekin loturiko hiztegi zabal eta polita dugulakoan nago.

Denboraldiko azken txanpan sartu gara dagoeneko, eta gauza denak pil-pilean daudela iritsi gara irailera. Uda berezi eta arraro honetan, ohitura asko aldatu behar izan ditugu guztiok; ea beste ohitura batzuk aldatzeko ahalegina ere berdin egiten dugun. Tartean, hizkuntzarena.]]>
<![CDATA[Arraunketa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2008/018/002/2020-08-18/arraunketa.htm Tue, 18 Aug 2020 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2008/018/002/2020-08-18/arraunketa.htm
Arraunketa mota ezberdinak ditugu taldeetan, eta horretan hainbat aldagai daude: pala handia erabiltzen dute batzuek; arraun motza besteek; tiraketa egiteko tartea luzea batzuek; asko etzanaz; arraunketa tenteagoa besteek.

Neguan, talde bakoitza pala sartzeko eta ateratzeko leku, postura eta denborak finkatzen aritzen gara, udan ahalik eta automatikoen atera dadin. Nahikoa izaten da irteeran ondoko ontziak bi tostako tartea ateratzea edo olatu desatseginen bat etortzea, neguan landutakoa pikutara joan eta arraunketa pixka bat aldatzeko. Sarreran, zentimetro gutxiko aldearekin has daiteke galera. Lehiaren estresari agobioa gehitzen zaio, eta akabo. Estropadaren lehen minutuetan, itzulerarik gabeko puntuan aurkitzen da trainerua, oso zaila da-eta arraunketa ikasia berriz jartzen.

Aurten, TKE ligaren goi eta beheko aldeetan dagoen saltsa eta eduki dugun negua ikusirik, taldeok ez dugu gure arraunketa hartu makina bat estropadetan. Bihar ere ez zara gai izango traineru bati so egin eta bere arraunketan dagoen jakiteko, baina arraunlarien aurpegietan nabarituko duzu. Aurrean doanak txistua jo ohi duela esaten dugu. Atzekoak, danborra.]]>
<![CDATA[Nola aldatzen diren gauzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2152/021/002/2020-07-28/nola_aldatzen_diren_gauzak.htm Tue, 28 Jul 2020 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2152/021/002/2020-07-28/nola_aldatzen_diren_gauzak.htm
Besolana deitzen diogun horrek erabat kondenatzen du arraunlaria. Hanken indarra eta gorputzaren pisua erabili beharrean, besoen indarra erabiltzen da. Besoen indarra amaitzean, ordea, erabat kontrolaezina bilakatzen den erreminta bat izaten da arrauna. Horregatik, nahiago nituen errekako estropadak.

Baina azken urteotako emaitzarik onenak itsasoan lortu ditut; eta, noski, emaitzek laguntzen dutenean, norbera ere gusturago aritzen da. Itsasoan ibiltzean, taldean erabiltzen dudan hitza jolasa izaten da. Orain olatua, gero pala gaizki sartu, orain arraunketa azkartu, gero gehixeago etzan... Kezka eta larritasuna zena orain jolas bihurtu? Bada, ni ere banoa adinean gora.

Ea berriro ere gustua hartzen diedan errekako estropadei; hori bai, besolanak geldi daitezela duela urte batzuetako memorian.]]>
<![CDATA[Koloretsu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2188/025/002/2020-07-14/koloretsu.htm Tue, 14 Jul 2020 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2188/025/002/2020-07-14/koloretsu.htm
Horri jarraika, hasiera koloretsua ikusten ari gara liga honetan, gorabehera handikoa. Talde baten zaleak edo kirolariak garenean, nahiago izaten dugu gorabehera gutxiko denboraldia izatea, eta, ahal dela, norbera aurrean dela. Gustuko ditut liga koloretsuak, emozioak gora, emozioak behera, gaur ederki, bihar kale. Ikusgarritasuna ekartzen dio kirolari, eta zenbat eta talde gehiago ibili lehian, orduan eta politagoa zaleentzat.

Goraldi horietako batek bete-betean harrapatu nau asteburuan, eta etxeko estropada madarikatua irabazi dugu. Etxeko estropadek zama handia izaten dute, eta askotan erdipurdiko estropadak egiten ditu etxeko taldeak. Hau poza! Sasoi osoa kolore honetakoa balitz... utikan nire jolasa!

Baina talde bakar bat da ligaren buru: Santurtzi. Zerbait erakutsi badu, erregulartasuna erakutsi du. Badu berezitik ere egoera honek: estropadarik irabazi gabe, liga buruan da, eta liga irabazteko hautagai nagusitzat hartu behar dugulakoan nago. Gauza bereziak beti dira interesgarriak.]]>
<![CDATA[Erritmo ezberdinak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2702/023/001/2019-09-17/erritmo_ezberdinak.htm Tue, 17 Sep 2019 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2702/023/001/2019-09-17/erritmo_ezberdinak.htm
Estropadaren bat irabazteak duen garrantziaz gain, sailkapen nagusian ez zegoen askorik jokoan; Donostiarrok bosgarren postua nahi genuen, baina Bermeok nahikoa ondo eutsi dio, denboraldiko azken estropadan gailenduz, gainera.

Baina bazegoen zerbait jokoan bai. Hurrengo urtean Eusko Label zein Euskotren ligetan zein talde arituko diren erabakitzeke baitzegoen.

Bermeon beroketak egiten hasiak ginela hasi zen Euskotren Ligarako kanporaketa, eta han inguruetan zebiltzan Eusko Label ligan egon nahi zutenak ere. Albokoari begiratu eta zera esan nion: «Ene bada, a zer alferkeria emango lidakeen une honetan traineru horietako batean egoteak». Bi urtez egon naiz egoera horretan arraun igoera amesten; aurrenekoan ez genuen lortu, baina bigarrengoan bai. Oroitzapen politak baina urduritasun oso handikoak dira, eta horrek alferkeria bes terik ez zidan ekarri.

Zorionak Hondarribia, Zarautz eta Aresko arraunlariei, baita beste guztiei ere.]]>
<![CDATA[Gakoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2467/023/002/2019-09-10/gakoak.htm Tue, 10 Sep 2019 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2467/023/002/2019-09-10/gakoak.htm
Guk, Donostiarra klubekook, estropada biribila egin genuen. Helburu eta nahi jakin batzuk genituen, eta bete-betean asmatu genuen. Kontxako Banderako lehenengo asteburuan ia denekiko segundoak galdu genituen lekuetan, oraingoan segundoak irabazi. Hau marka.

Gako izan daitekeen leku horietako bat da, hain justu, heldu den asteburukoa. Zergatik? Kontxako estropadetan, itsaso eta haize handirik ez dagoenean, olatuek talka egiten dute bai Paseo Berrian, bai irlaren ipar aurpegian. Uhin horiek, aurkako noranzkoa hartu, eta itsaso zabalerako bidea hartzen dute olatu handiagoen artean ezkutaturik. Ikusi ,ez dira askorik ikusten, baina traineruaren txopa apur bat goratu eta ziztu bizian jartzeko gai dira. Eta herenegun ere horiek ondoen baliatu zituen taldea Hondarribia izan zen. Hala, bandera olatu horietan irabazi zutela esaten ausartuko naiz. Tira, olatu horietan soilik ez, estropada guztian zehar arraun egin beharra baitago.]]>
<![CDATA[Nahiak nahi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2161/016/001/2019-09-03/nahiak_nahi.htm Tue, 03 Sep 2019 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2161/016/001/2019-09-03/nahiak_nahi.htm
Bestetik, gizonezkoen estropadan, zaharrak berri. Aurreko laukoteak TKE ligako postuak berretsi ditu, eta ohorezko txandan aritzea ederki irabazia dute. Kaikuk, sailkatze estropadan ezusteko handiegia eman ez bazuen ere, estropada xumea egin zuen, eta ez dira oso konforme izango bere arraunlariak.

Urdaibairen, Donostiarraren eta Ondarroaren azken entrenamenduak gogo eta zirrara handikoak izango ziren, egin kasu. Lehenak aldaketa handia izan du azken hamabostaldian, psikologikoa. Bigarrenok, berriz, udan estropada batzuetan erakutsitako maila hobetu nahi genuen. Eta Ondarroak, azkenik, ostegunean bertan sailkatze estropadan eginikoa berritu nahi zuen. Hirurak itxaropentsu eta gogotsu. Eta orain amorru galanta dugu hiru taldeok barrenean, ziur. Aurrenekotik gertuago amaitu nahi genuen. Hala, datorren igandean aurreneko txanda irabazteko daudenak eta ez daudenak egingo ditugu lau taldeok, eta, karanbolarik gertatzen ez bada ere, txanda irabazteak duen garrantzia nekez salduko diogu elkarri.]]>
<![CDATA[Konfiantzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2366/023/001/2019-08-20/konfiantzak.htm Tue, 20 Aug 2019 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2366/023/001/2019-08-20/konfiantzak.htm
Denboraldi amaierak intentsitate handikoak izan ohi direnez, konfiantza edukitzeko garrantzia izugarria izaten da. Eusko Label liga amaitzear dela, garailea Orio izango dela ia ziur esan dezakegu. Baina behe aldean jaitsierarako zuzeneko postua Astillero eta San Pedro taldeen artean puri-purian dago; aste bukaera bakarra falta da lehia amaitzeko, eta berdindurik daude biak. San Pedrok azken lau estropadetan Astilleroren aurretik egin du, eta eginiko lanean konfiantza izango dute arraunlariek estropadei aurre egiteko. Astillerokoak, aldiz, ekaitz baten erdian daudela dirudi. Hango arraunlarien egonezina eta lehendakariaren dimisioa aditzera eman dira jada. Hasiera onen garrantzia aipatu izan badugu ere, zer nahiago du batek, ondo hasi ala ondo bukatu? Biak, noski.]]>
<![CDATA[Abileziak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2124/022/002/2019-07-23/abileziak.htm Tue, 23 Jul 2019 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2124/022/002/2019-07-23/abileziak.htm
Lemazainaren lana, trainerua zuzen eta orekaturik eramateaz gain, arraunlarieri zukua ateratzea da. Batzuek animatuz lortzen dute; beste batzuek, aldiz, arraunlarien okerrak zuzenduz. Horretarako abilezia galanta behar da, talde eta arraunlari bakoitzak bere izaera baitu, eta, gogorregi arituz gero, arraun egiteko gogoak kentzerainokoa gerta daiteke patroiaren hitz jarioa. Ika-mikak ere sarriak izaten dira.

Kontatuko dudan pasadizoan kokatzeko, estropada aurretiko beroketa gogotsua egin berri duzu. Gehienetan, trainerua indartsu joaten da, estropada hasi eta tostaren bat aurretik jartzeko konfiantza osoz. Irteera oihua entzun, eta momenturik indartsuena izaten da lehen

minutua, hurrengo minutu luzeetan izango duzun arraunketa finkatu arte. Bihotza dagoeneko sutu zaizu, eta hara non datozen patroiaren laguntzak: «Lagunak! Nabarmen atzetik!». Hemeretzi minutu gehiago egin beharra dago, eta dagoeneko hainbat traineruko aldearekin atzetik zoaz.

Izaten dira halako estropadak, gauzak ondo edo ez horren gaizki egin eta hasiera hasieratik azken postuan kokatzen zarenak. Arerioek inoiz baino azkarragoak dirudite, eta zuk zurean baino jarraitzerik ez duzu, saiakera antzuak tarteko. Eskerrak denboraldiak bestelako estropadak ere ematen dizkigun.]]>
<![CDATA[Bidaiak eta ohiturak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2124/020/002/2019-07-09/bidaiak_eta_ohiturak.htm Tue, 09 Jul 2019 00:00:00 +0200 Niko Iurramendi https://www.berria.eus/paperekoa/2124/020/002/2019-07-09/bidaiak_eta_ohiturak.htm
Bidaia luzeak izan ditugu taldeok asteburu honetan. Ostiral goizean irten ginen gehienok, eta Coruñan arratsalde aldean traineruak prestatu eta estropada bezperan egin ohi diren saio motzak egin genituen. Bidaiek, oro har, gorputza kolpatua uzten dute, eserleku eta jarrera berean ordu dezente ematen baitira. Errepidearen hots eta nekeak uxatzeko asmoz egiten diren saioak dira.

Larunbat goizean batzuek oso saio laburra ere egin zuten, gorputzak aktibatzeko asmoz. Beste batzuok Coruña hiriaren mapan ibilaldi laburren bat trazatu, eta artalde formatuan adarjotze eta algara artean goizeko orduak igaro genituen. Eguerdi aldera estropadetako errutina abian jarri genuen: bazkaldu, lasai egoteko tartea, estropada, afaria, lo, gosaria, lasai egoteko tartea, estropada. Kanpoan egiteak baditu aldeko eta kontrako faktoreak: ondo pentsaturiko ordutegiak izaten dira, baina nik, esaterako, lehenago bazkaldu ohi dut (baita gutxiago ere; ez dezala nire entrenatzaileak irakurri).

Estropada bukatu, tresna guztiak beren lekuan jarri eta autobusean ihes egiten dugu, bertatik aspaldi alde egin nahi bagenu bezala. Bada, hurrengo egunean laneguna da. Hala egiten dugu espres bidaia. Horixe dute ia asteburuero Cabo da Cruzeko kideek. Nahikoa estimu zor diegu.]]>