<![CDATA[Nora Arbelbide | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 20 Jul 2019 07:15:27 +0200 hourly 1 <![CDATA[Nora Arbelbide | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Aljeria zintzurretik ezin irentsia dauka Frantziak»]]> https://www.berria.eus/albisteak/156593/aljeria_zintzurretik_ezin_irentsia_dauka_frantziak.htm Thu, 13 Sep 2018 10:44:16 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/albisteak/156593/aljeria_zintzurretik_ezin_irentsia_dauka_frantziak.htm <![CDATA[Gizon bat hil da Ezterenzubin, zuhaitz bat auto gainera erorita]]> https://www.berria.eus/albisteak/148011/gizon_bat_hil_da_ezterenzubin_zuhaitz_bat_auto_gainera_erorita.htm Sun, 31 Dec 2017 16:21:24 +0100 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/albisteak/148011/gizon_bat_hil_da_ezterenzubin_zuhaitz_bat_auto_gainera_erorita.htm <![CDATA[Paradoxazko margolaria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1757/024/001/2017-07-12/paradoxazko_margolaria.htm Wed, 12 Jul 2017 00:00:00 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1757/024/001/2017-07-12/paradoxazko_margolaria.htm Arrue bat erosten delarik, «marka bat» da erosten. «Auto marka bat» erosten den bezala, «trikota marka» bat bezala, buruargi mintzo da Olivier Ribeton. Arte munduan badu bere balioa Arruek. Batez beste, haren margo bat 100.000 euroren truke eros daiteke; batzuk 200.000 euroan. Eta balioa gorantz doa.

Miarritzeko Bellevue aretoan jarri duten erakusketako arduraduna da Ribeton. Marka bat baino gehiago dela Ramiro Arrue (Bilbo, 1892-Donibane Lohizune, 1971); hori dute erakutsi nahi erakusketaren bidez, hain justu: «Paradoxazko pertsonaia» dela, «konplexua».

XX. mendeko 20ko hamarkadan arras «modan» zen artista. Apainketa egile, dela Arrangoitzeko Pierre d'Arcangues markesarentzat, Parisko Garnier operan aurkeztu Perkain obrarentzat edo Eresoinkarentzat 1937an. Ilustratzaile, Pierre Lotiren Ramuntxo liburuarentzat; lagun zituen Jean Cocteau idazlea eta Amedeo Modigliani margolaria. Baina sosik gabe hil zen. Donibane Lohizuneko saltzaileak, ostalariak eta medikua marrazkien bidez ordaintzen zituen. Bere testamentuan —erakusketan jarria dutena—, hil eta epe motzean erakusketarik ez egitea galdetzen du. Erakusketak ez duela arrakastarik lortuko, ez delako gehiago modan. 70eko hamarkadan «horrelako margoek hastioa eragiten baitute», baieztatu du Ribetonek.

Margolariari egin atzera begirako garrantzitsuena da Miarritzekoa: Abangoardiaren eta tradizioaren bidegurutzean izenburupean. 300 obratik gora dituzte zintzilikatuak. Olioak, urmargoak, marrazkiak, argazkiak, zirriborroak. Bilduma publiko eta pribatu andana batetik elkartuak.

Erakusketa, margolaria bezala, nolabait paradoxazkoa da. «Marka» horri balioa handitzen dio. Noiz, eta uda batean; non, eta Miarritzen. Arrakasta segurtatua. Karta postaletako Euskal Herri horren originalak. Voltaire idazleak euskaldunez idatzi hura, «Pirinioen oinetan saltoka ari diren populuak» iruditan. Funtsean, Voltaireren esaldia irakur daiteke erakusteko azalpenetan. Paradoxa, Arrue ez dela hori bakarrik erakutsi nahi baitu erakusketak. Hain «eskura errazak» ez diren arketipoak zituela margotzen dio Ribetonek. Bere estilo bat bazuela. Garai bereko Louis Floutierrekin (1882- 1936) konparatzen du Ribetonek. «Floutierren Euskal Herria errazagoa da. Arruerena latzagoa da». Arrue garai bereko beste margolariekin konparatuz geroz, ez dela hain «komertziala». «Marka bat bilakatu izana, bere estiloari zor» diola deritzo Ribetonek. Besteak baino «originalagoa» izateari.

Arruek Parisen ikasi zuen. Antoine Bourdelle izan zuen irakasle. Bere ikasleei «ikuspegi monumentalaren bidez marrazten irakasten zien». Arruek orduan «forma sinplifikatuak» ateratzen ikasi zuen. Yo ou le fandango (1925) obra izan daiteke ideia horren adierazle. Parisko arte dekoratiboen urrezko medaila jaso zuen horrekin. Bikote bat dantzan ari da, eta, aldi berean, geldirik dirudi. Pertsonaiak sinplifikatuak dira, «eskultura itxura» lortzeraino. Bolumena argiak die ematen. Sinplifikazio hori «Euskal Herriaren zerbitzurako jarri zuen». Bi Euskal Herri zituen. «Bat paisaiena». Non bere burua berriz aurkitzen zuen. Bakardadean. Paisaietan ez da pertsonaiarik agertzen. Eta beste Euskal Herria, jendeena: «Euskal populuaren beharra zuen, sustraiak hor zituen, euskal familia tradizionalean». Ribetonentzat argi da: «Modernitatea gorroto zuen».

Arketipotik klixeetara bide laburra izan daitekeela eta, Euskal Herri hertsi baten topikoak eraikitzen lagundu duela, horrekin ados da Ribeton. Baina ez beti. Eta horra hor Arrueren biziko paradoxa. Bi garai bereizten ditu margolariaren bizian Ribetonek. Bata bigarren mundu gerra aitzinekoa. Eta bestea ondokoa. Laburbilduz, eta nahiz eta salbuespenak izan, gerlatik landa «margolari erregionalista» bihurtu zen. Aitzin, abangoardian zegoen.

Gerlatik «akitua»

Bigarren Mundu Gerratik «aski akitua» atera zen Arrue. Besteak beste, preso atxiki zuten alemanek hilabete batez Donibane Garazin: «Espainiar hiritartasuna zuen euskaldun bezala» zuten presondegiratu. «Espainiako Errepublikaren alde eta Eusko Jaurlaritzaren alde egin zuen».

Gerlatik landa beti gai berekin zebilen: «Fandangoak, pilota partidak, zahar batzuk banku batean jarriak, beti terrenta beretik ari da. Egia da hori leporatzen ahal zaiola». Margo «malestruk» batzuk daude garai horien lekuko, «abilezia eskasekoak». Bellevue aretoan erakustea hautatu dituztenak. Arrueren obra osorik erakustea nahi izan baitute, bere erregulartasun eskasarekin.

Obra malestrukak, eta ondoan maisulanak. Hauek ere Miarritzen. Urmargoak horietan sartzen dira. Edo beste bi adibide emateko: Toledoko paisaia (1932) et Euskaldunak karta jokoan (1919). Biak Bilboko Arte Ederren Museoan direnak. «Museokoek ongi asmatu dute. Hoberenak hartu dituzte». Abangoardia garaikoak. «Arte obra bat bezala begiratzen zaio honi». Baina bide hori ez zuen segitu Arruek.

Paristik Euskal Herrira sartu zen. «Pentsatzen dut Paris utzi zuela beldur baitzen Parisen bere burua galduko zuela. Pobre bururatzea. Mugarik ez duen sorkuntza garaikidearen urduritasunean. Parisen oreka galduko zuen. Euskal Herrira sartzeak sustraiak eman zizkion, oreka bat».]]>
<![CDATA[«Ez naiz zure beltza»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1973/043/001/2017-05-07/ez_naiz_zure_beltza.htm Sun, 07 May 2017 00:00:00 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1973/043/001/2017-05-07/ez_naiz_zure_beltza.htm he Dick Cabette show telebista emankizuna, 1968an. Kazetaria —zuria— galdezka, James Baldwin (1924-1987) AEBetako idazlea —beltza— parean. Zergatik «beltzak ez ote diren optimistak» du galdera. Gauzak aitzina doazela, alta. Auzapez edo kirolari beltzak badirela. Iragarkietan agertzeko «pribilegio handia» daukatela baita. Irria agertzen da Baldwinen aurpegian. Kazetaria «pozik irri eginarazten badizu», borobildu ondoren: «Egoera oraindik esperantza gabekoa ote da?». Baldwinen erantzuna. Ez duela esperantza handirik. «Jendea horrela mintzatuko deino». Galdera ez dela «beltzen zortea. Populazio beltzaren zortea». Nahiz eta galdera hori «erabakigarria» izan harentzat. «Egiazko galdera herri honen zortea da».

Ez naiz zure beltza (I Am Not Your Negro) Raoul Pecken dokumentalaren hasiera da hau. Maiatzaren 10ean izanen da zineman. Arte kateak emititu berri du. Raoul Peckek Baldwinek behin ere bururatu ez zuen liburu zirriborroa dio hemen nolabait bururatzen. Baldwinek adiskide zituen Medgar Evers, Malcolm X eta Martin Lutherrez egin behar zuen liburua, eta horien bidez AEBetako historia kontatu. «Ameriketako beltzen historia Amerikaren historia da, eta ez da historia polita», zioen. Banantzearen kontra. Beti. «Ez naiz zure beltza» begietara desafio modura botatzen zuen idazleak.

Baldwinek idatzi eta erranek dute osatzen off -eko ahotsa. Artxibo andana bat lagun, baita gaur egungo irudiak ere, Fergusongoak eta beste. Hollywooden iruditegiak nola zizelkatzen dituen uste ustelak. Zuria, «boterearen metafora» horrek, Mendebaldeko zibilizazio horrek, nola beltz hori, beste hori, tratatzen duen.

Harribitxi bat da filma. Oxigenoa. Eguneroko azaleko zurrunbilo itogarri honetatik atera eta funtsezkora joateko gomita bat.]]>
<![CDATA[Hegazti gripeaz kutsatu ez diren ahateak ez dituzte utziko hiltzera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1812/017/001/2017-04-01/hegazti_gripeaz_kutsatu_ez_diren_ahateak_ez_dituzte_utziko_hiltzera.htm Sat, 01 Apr 2017 00:00:00 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1812/017/001/2017-04-01/hegazti_gripeaz_kutsatu_ez_diren_ahateak_ez_dituzte_utziko_hiltzera.htm
Deialdia kolektiboa izateak badu bere garrantzia. Hiltzea ukatu duena bere izen propioan mintzatu eta hiltzeen errefusatzen hasiko balitz, isun handiak jasotzeko arriskua luke. Aldiz, ukazioa kolektiboa izanez, arriskua ez da bera.

Are gehiag, gero eta gehiago dira hegaztien hiltzeko agindua jasoko dutenak. «Menturaz, laster hortan izanen gira Gabadin, baina baita Behauzen, Domintxinen eta Barkoxen ere», iragarri du ELBk. Hiru seguruenik aginduaren zain daude. Lehen bat deitua izan bada, besteek ere argi dute beren aldia iritsiko dela aurki. Hortaz, arazoaren aitzinean elkartasuna dute argi. Batzuk deus erran gabe beren hazkuntza hiltzen uzteak berak harritzen ditu hazleak.

Garrantzitsua zaie kolektiboki salatzea oro har administrazioaren «inkoherentziak», Bernadette Prebende hegazti hazlearen hitzetan. Hasteko, beren hazkuntzak ez daudela eri, hori azpimarratu zuten atzo. Eta hortik hara, gainerateko.

«Ez du logikarik, erraten dute garraioa debekatzen dutela, eta, halere, batzuk garraiatuak dira. Nolaz?», galdetu zuen Prebendek. Zaintza eremuan hasiera batean hamar kilometrora zabaltzen zuten hegazti gaixotuen gunetik. Ondotik, berriz, hiru kilometrora txikitu zuten. Eta, halere, litekeena da tarte horretan zenbaitzuek garraiatzeko baimen bereziak lortu izana. Kontua da, gainera, eri direnak ere hiltzeko garraiatu beharrak dituztela. Kopuru txikietan bada, etxaldean bertan akabatzen dituzte, baina talde handietan hiltzeko hiltegietara eman behar dituzte. Alta, logikak alderantzizkoa suposa lezakeelarik: «Eri dira, eta, beraz, birusa hedatzen dute. Garraiatze hori menskeria bat da», kexu da Prebende.

Eta, bizkitartean garraiatzen ez diren eta eri ez diren hegaztiak hiltzeko erabaki hartzen duela administrazioak, hori dute ez onartzen: «Gure hegaztiak ez dira etxetik ateratzen, beraz, ez dute birusik hedatzen ere. Haiek, berriz, birusa hedatzen dute eta berdin gureei sartuko». Prebenderen kasuan, gainera, ez ditu hiltzerik ere. Oiloak arrautzentzako ditu.

Beste batzuen kasuan, etxaldean berean hiltzen dituzte hil behar dituztelarik. Etxalde txikiak baitituzte eta, ondorioz, hegaztiak kopuru txikian. Arazoa, azkenean, laborantza motan datzala azpimarratzen zuen Prebendek: «Arazoa heldu da hazkuntza handi horietarik. Hainbeste kontzentrazio, hainbeste garraio».

ELBk ere nabarmendu du osagarri hobean direla etxalde txikietakoak, eritasunari hobeki buru egiten dutenak. «Industria Sistemaren gehiegikeriek hazkuntzen hiltzea ekartzen dute».

Kriaxera arraza, arriskuan

Hein txikiko hazkuntzaren alde egiten dutenen artean, gainera, tokiko Kriaxera arraza zaharreko ahateak dituzte guti batzuek. Bidaxune eta inguruetan da berriz abiatu hazkuntza hori. Hots, orain, hiltze prebentiboen eremuan. Gerta daiteke ahate horiek ere hil behar izatea. Eta denak hilez gero, desagertuko litzateke arraza.

«Eta hori guztia noiz arte?». Galdera hori zuten zintzilik Gabadin bildutakoek. Iaz hegazti gripea hor zegoen. Eta hil, hil ziren hegaztiak, baina ez zen izurria geldiarazi. Bizkitartean, iaz hegaztiak hil behar izan zituztenek galtzeen konpentsatzeko diru laguntza guztiak oraindik ez direla iritsiak zehaztu zuen Prebendek.]]>
<![CDATA[2.000 lagun bildu dira Baionan euskal presoen eskubideen alde]]> https://www.berria.eus/albisteak/133105/2000_lagun_bildu_dira_baionan_euskal_presoen_eskubideen_alde.htm Sat, 25 Mar 2017 08:35:18 +0100 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/albisteak/133105/2000_lagun_bildu_dira_baionan_euskal_presoen_eskubideen_alde.htm <![CDATA[El Dorado ez da existitzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1973/044/001/2017-03-05/el_dorado_ez_da_existitzen.htm Sun, 05 Mar 2017 00:00:00 +0100 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1973/044/001/2017-03-05/el_dorado_ez_da_existitzen.htm Mediabask aldizkariak aipatu izan du 130.000 euroko diru laguntza doblatzearena. Aipatu izan du, bide batez, milioi bat euroren galtzeak dituela jaialdiak.

Ezin baieztatu. Telefono guztiak itzaliak. Funtsean, jaialdia hasi zenetik izan da halako distantzia bat diskurtso ofizialaren eta errealitatearen artean. Ofizialki ezin hobeki iragaten ziren aldiak. Urtero hor ziren irribarretsu udaleko ordezkariak. Baina beti, alta, arazoak. Taldeen azken puntako deuseztatzeak, matxurak... Publikoaren haserrea.

2010ean Live Nation agertu zen antolatzaileetan. «Adiskide min» gisa aurkeztu zuten Sebastien Farran jaialdiko antolatzaile nagusiarekin. Ondoko urtean ez zen gehiago Live Nationik: «Ez dugu elkar ulertu. Haiek zifrei begiratzen zieten, errealitate komertzialari, eta guk denbora gehiagorekin jokatu nahi dugu, istorio bat sortu nahi dugu». Denbora, diru galtzeak justifikatzeko argumentu. Farran ipuin kontalari bai, baina ez zela hor militantziaz, hori segur.

Jaialdira etortzen zenak ere bazituen bere ilusioak. Hitz bakar batez: Coachella. Kalifornia hegoaldeko jaialdiko iruditegia berriz erreproduzitu nahian zebilen giroa. Jantzietan, jarreretan. Bakantzak, eguzkia, drogak. Ilusioa. Iazko Big jaialdiko kartelak neska bat dantzan erakusten zuen lehen planoan, bizkarrez. Urrun, jende anitz. Baina argazkia ez zen Miarritzen hartua. Dennis Stockena da. 1968koa, Venice Beach Rock jaialdikoa, Kalifornia. Iaz, preseski, bazirudien ilusioak hartu zuela. Pharrel Williams, The Chemical Brothers, The Libertines eta Prodigy taldeekin bete zen zelaia. Baina Miarritze ez da Kalifornia.]]>
<![CDATA[«Galdera izan da: zer egin, plazerarekin igotzeko oholtzara?»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1781/030/001/2017-02-28/galdera_izan_da_zer_egin_plazerarekin_igotzeko_oholtzara.htm Tue, 28 Feb 2017 00:00:00 +0100 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1781/030/001/2017-02-28/galdera_izan_da_zer_egin_plazerarekin_igotzeko_oholtzara.htm Loreak askatu (Agorila) Pantxoa Bergara Xabaltx-ek (Zuraide, Lapurdi, 1969). Zazpi urte diskorik atera gabe egon da. Orain, zuzenean jotzeko gosez dago, eta araberan du pentsatua diskoa. Hirukotea osatu du horretarako, baterian Jimmy Arrabit eta akordeoian Jean-Noel Lassalottekin. Bere kantu ezagunez gain ?Beti taberna huntan, Ostatu Psi, Belar hoberena?, maite dituen kantuen euskal bertsioez osatu du diskoa, dela The Clash, Neil Young eta Bob Geldofen kantuak tarteko. Badu Anje Duhalderekin kantatzen duen sorkuntza bat ere. «Disko erraza» dela badakiela dio. Baina oroz gainetik, «plazera» du behin eta berriz heldu zaion hitza. Plazera hartu eta plazera eman nahi du.

Zazpi urtez taula gainetik urrun egon zara.

Mixuren [Mixelena] heriotzaren ondotik, musika egiteko gogoa galdu nuen, taula gainera igaiteko gogoa. Barne indarrak galdu nituen. Gauzen egiteko proposamenak ukan nituen, baina ez nuen ene burua bortxatu nahi. Bien bitartean, orduan sortu zen makilaren ideia. Musikarekin beti gauza abstraktuetan zara. Soinuak. Idazkera. Pentsaketak. Zerbait gauzatu behar nuen. Horrela sartuko naiz makilaren ekoizpen horretan.

Horrek zer ekarriko dizu?

Pausatuko nau anitz. Gauzak zentzu guztietara eramaten nituen ordura arte. Hor, aldiz, bost urtez horretan zentratuko naiz, gauzak ongi eraman ahal izateko, ideiak sintetizatzeko. Ikasiko dut gauzak neurtzen, egiten. Egiteko mementoan, ez dela dena nik uste bezala egiten... ez dudala nik beti arrazoia... Ikasiko dut lana banatzen eta konfiantza egiten besteen baitan. Eta hori dena musikan erabiliko dut. Azkenean, askatuko nau gauza anitzetatik.

Disko hau ez doa zure aitzineko bi lanen bide beretik, dela Cymeus edo SMS galduak. Elektro popetik zuten, intimoagoak ere baziren. Hor aldiz, bateria eta akordeoia lagun, zuzenagoa da.

Aipatzen dituzun bi disko horiek nire disko onenak direla erran nezake. Borobilenak.

Baina ez dutela beren publikoa atzeman erran izan duzu.

Ez.

Hori faltan sentitu duzu agian ?

Nik ez. Zuzenean jo izan ditugu kantu horiek taldearekin eta plazer handia hartu dugu. Baina ez dute publiko zabal bat atzeman. Eta alta, kantu goxoak ere badira.

«Zer egin publiko zabal bat aurkitzeko?» galderatik partitu zara aldi honetan?

Ez, ez. Galdera izan da: zer egin taula gainera igotzeko plazerarekin? Kontziente naiz disko erraz bat egin dudala. Argi dut. Horren beharra badut, konfiantzarekin itzultzeko berriro taula gainera.

Horregatik nahi izan duzu funtzionatuko duen zerbait.

Ematen dituzularik lau kantu ezagun, baita zure hiru kantu onenak, eta, horrez gain, kantu bat Anjerekin... Norbaitek erran dit: «Azeri bat haiz!». Arrazoia du nolazpait. Bai kalkulatua da, baina faltsukeriarik gabe. Niri eta ene musikariei buruz pentsatuz dut kalkulatu. Zerbait eskaintzeko eta goxoan izateko.

Diskorako, lehenik, hirukotea osatu duzu; bigarrenik, disko baten egiteko baietza ukan duzu Agorilaren partetik, baita askatasun osoa ere. Ez zenekiela oraindik zer eginen zenuen. Eta gero zara lotu edukiari.

Nahiz eta zazpi urtez ez naizen taulen gainean egon, kantu batzuk idatzi ditut tarteka. Baina irakurri ditudalarik laster ohartu naiz ez direla une honetan bizi dudan fase berekoak. Ilunak dira. Eta nik argi dut ez dudala ildo horretatik joan nahi. Gauza alaiagoa nahi dut. Kantu malenkoniatsuek pixkanaka itotzen naute. Beti malenkonia horretan egoteak... Ez, aldi honetan, loreak askatu! [irriak]

Cymeus diskoa aurkeztu zenuenean erran zenuen zure «edateko kantuak» behin betiko zure gibelean utziak zenituela.

Iduriz ez! [irriak]. Kantu horiek ez dira gehiago nireak. Beren bizia egiten dute. Ostatu Psi Iruñeko Taberna Ibiltaria taldeak jotzen du gaur egun. Edo beste adibide bat emateko... Uda honetan Itsasuko bestetara joan nintzelarik eta goizeko lauetan urrundik entzun nituelarik Goxokikoak pilota plazan orroaz kantu hori kantatzen... Horrek plazer egiten du... Nahi baduzu, azkenean gauzak ifrentzuz hartu ditut. Nire kontzeptuak laster lehertzen dira.

Kontzeptuak? Nola hori?

Duela zazpi urte erraten dut gibelean uzten ditudala kantu horiek, baina tarrapataka etorri zaizkit gibeletik eta orain hor ditut ondoan. Bideo batzuk ikusi ditut Youtuben, Baionako Pyrenees ostatuan kantu horiek orroka kantuz... Plazer ematen du. Berriz ere plazera hartu nahi nuen nik. Eta plazera eman nahi nion jendeari ere. Kasik beste belaunaldi bat da. Orain 48 urte ditut, eta 20 urteko gazte batzuk dute kantatzen Ostatu psi. Horregatik ere eman dut diskoan. Hitzak ukan ditzaten. Kantua bizi dadin beste modu batetara.

Nola entzuten dituzu zure kantu horiek orain?

Ostatu psi pixka bat bigarren mailan irakurri behar da, eta ez naiz segur jende anitzek horren gaitasuna duenik. Pixka bat kexatua izana naiz ere kantu horiekin. Horregatik ere idatzi nuen Edaten. Errepika arras sinple batekin. Eta ondotik kopletan gauza sakonagoak sartu nituen, arras bihurriak. Euskararen egoeraren aipamena egiteko. Erraza dela oihukatzea: «Edaten! Edaten! Lalalalalalala...». Hitzek badute zentzu bat. Lan bat bada gibelean.

Baina lehen graduak du irabazten.

Hori da, beti. Beti.

Aldiz, disko berrian ez duzu sartu Edaten, zergatik?

Burutik pasatzen diren gauza batzuek ez dute baitezpada zentzurik, eta, kasu honetan, ez nuen sentitzen.

Klip bat eginen diozu Ostatu psi kantuari. Irisarrin grabatu berria, publikoarekin.

Kantu hori 1994an egin nuen. Belar hoberena ere ordukoa da. Garaian euskal irratien bidez zabaldu zen eta horrela egin zen ezagun. Hegoaldean Napartheid aldizkarikoek zabalduko zuten. Pentsatu dut garaia zela klip bat egiteko, otarre polit batean sartzeko.

Beti taberna huntan kantuak ere istorio luzea du.

17, 18 urte nituen kantu hori sortu nuenean, 1986 aldera. Ipar Haize taldearekin. Egun batez gure kontzertutik landa Minxoriak taldea aritu zela, kantu hau gustukoa izan zuten, eta berenganatu zuten. Ondorioz, kantu hori Euskal Herri osoan ibili zen lauzpabost urtez. Xantza handi bat da kantu batek horrelako oparia izatea.

Orain zuzenekoak aldizkatzeko prest zaude, beraz?

Ikusiko dugu zer emanen duen. Baina zernahi gisaz jadanik kontent naiz, kontent gara. Eta plazeraren inguruan segi dezagun.]]>
<![CDATA[Milatik gora bildu dira urre meatze proiektuaren aurka Ezpeletan]]> https://www.berria.eus/albisteak/131550/milatik_gora_bildu_dira_urre_meatze_proiektuaren_aurka_ezpeletan.htm Sat, 11 Feb 2017 09:48:24 +0100 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/albisteak/131550/milatik_gora_bildu_dira_urre_meatze_proiektuaren_aurka_ezpeletan.htm asteartean egin prentsaurrekoan. Proiektua bera 2015ko larrazkenean zen zabaldu. Izan ere, 2012an meatzeen kodea aldatzen hasiak dira Frantziako Asanblea Nazionalean, Ekologia eta Ekonomia ministroek bultzaturik. Ia desagertzear zegoen industria jarduera berpiztea dute helburu, eta horretarako, meatze enpresei lana erraztea. Lurraren jabetza norena den zehazten du, adibidez, kode horrek, eta gobernuarena litzateke, justuki, lurpean dagoen guzia, lur gainekoak jabea izan arren.]]> <![CDATA[Tren bat eri diren presoen alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/013/001/2016-02-14/tren_bat_eri_diren_presoen_alde.htm Sun, 14 Feb 2016 00:00:00 +0100 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1909/013/001/2016-02-14/tren_bat_eri_diren_presoen_alde.htm
Hilabetez hilabete aitzinatuko da tren sinbolikoa, eri diren euskal presoen sorterri batetik bestera: «Helburua da foku bat egotea hilero larriki gaixorik dauden preso hauen gainean. Sendagile txosten guztien arabera, kalean behar lukete preso hauek guztiek, eta, ez badaude, erabaki politiko batengatik da. Giza eskubideen kontrakoa da egun eta minutu bakoitza. Larriki urratzen ari dira giza eskubideak», nabarmendu zuen Joxe Mari Agirretxek. Errenterian (Gipuzkoa) iragarri zuten atzo egitasmoa, mahaiaren gibeletik, Agirretxez gain, Teresa Toda eta Aurkene Astibia mintzo zirela. Beren gibelean, hainbat lagun; tartean, Aitzol Gogorza gaixotasun larri eta sendaezina duen preso errenteriarraren gurasoak.

Lehen geltokia Errenteria dute, hain justu. Aitzol Gogorzaren euskal presoaren herria. Otsailaren 24tik 27ra lau eguneko egitaraua osatu dute Gogorzaren eritasuna den obsesio konpultsiboa oinarri. Jose Ramon Abetxuko, Garikoitz Arruarte, Gorka Fraile, Ibon Fernandez Iradi, Iñaki Etxeberria, Ibon Iparragirre, Jagoba Codo, Josetxo Arizkuren, Txus Martin eta Lorentxa Gimon dira larriki gaixorik diren beste presoak. Bederatzi sakabanatuak direla nabarmendu dute: «Etxetik ehunka kilometrora, beraien gaixotasunari aurre egiteko ezinbestekoa duten ingurune afektibotik urrun».

Kardiopatia, espondilitisa, miopia magnoa, esklerosia, obsesio konpultsiboa, hiesa, brakikardia sintomatikoa, eskizofrenia, Crohnen gaitza, mingainaren kartzinoma epidermoideoia. Horiek dira euskal presoen gaixotasunak. Espainiako eta Frantziako estatuen legeetan, gaixo larriak, gaixotasunak sendatzeko, baldintzapean aske geratzeko aukera badago, eta «egun larriki gaixo diren euskal presoak preso atxikitzen» dituztela salatu zuen Astibiak, «gaixotasuna edozein izanda ere». Adierazi zuen kasu gehienetan askatasuna ukatu eta baldintzapean aske uztearen aldeko epaiak daudenean fiskaltzak epai horien aurkako helegiteak egiten dituela espetxealdia luzatzeko: «Mendeku eta gorroto espetxe politika luzatzeko». Horren adibide izan dute Lorentxa Gimonen kasua. Atzo bertan 200 bat lagun bildu ziren Baionako suprefeturaren aitzinean, Lorentxa Gimon eta oro har eri diren euskal presoak askatzea eskatzeko, Bagoaz-ek deiturik.

Gimonen dei auzia, 25ean

Roazhongo (Bretainia) espetxean dute preso Gimon, eta Crohnen eritasuna du Angeluko (Lapurdi) presoak. Iazko martxoan egin zuen Gimonek baldintzapean aske geratzeko lehen eskaera, eta azaroaren 24an onartu zion Zigorren Ezartzeko Auzitegiko epaileak. Prokuradoreak, ordea, helegitea aurkeztu zuen deliberoaren kontra. Otsailaren 25ean emanen du Parisko Dei Auzitegiko epaileak hura erabakia. Arte horretan hiru aldiz erietxera eraman dute Gimon. Askatze erabakiaren alde asmoz egitasmo andana bat aldizkatuko dituzte. 20an Roazhon berean manifestatzera deitu dute. Autobusak antolatuko ditu Bagoaz-ek.]]>
<![CDATA[Izendatzen ez den hori]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3494/044/002/2015-11-15/izendatzen_ez_den_hori.htm Sun, 15 Nov 2015 00:00:00 +0100 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/3494/044/002/2015-11-15/izendatzen_ez_den_hori.htm Euskal hori zehaztu dezaten, irizpideetan presio egin nahi du. Arlo bakoitzean kontuan hartua izateko gisan. Agintariek ez dezaten ahantz, eta ez dadin urtu kultur orokorregi baten baitan. Kultura orokor bat zer ote den, ordea, ez zen zehaztu egin lan bilkuran. Ez zen zehazterik.

Zergatik ez da zehazten frantses kultura dela izanen kultur orokor hori? Zergatik ez da kultur frantses horretaz gogoetatzen? Frantses kultura ez da nehoiz izendatzen. Kultura «unibertsala» da aipatzen. «Dena da kultura» argudiatzen. Alta, Frantziak bezain bat zentralizatzen duen kultur politika ez da anitz lekutan ikusten. Kultur ministerioak botere handia du, hezkuntzatik sorkuntzetara. Diru banaketak eta lehentasunak finkatzen ditu. Egitura deszentralizatuenetaraino. Unibertsala haiena. Euskal den oro, berriz, hetsia.

Baina nik, Frantziako eskola publikoan, ez dut Shakespeare (1564-1616) irakurri, adibidez. Alta, norbait unibertsala izatekotan, Shakespeare hala dela pentsa daiteke. Niri Corneille (1606-1684) irakurrarazi didate. Bere Le Cid antzerkiko: «Ô rage ! Ô désespoir! Ô vieillesse ennemie !...» (O errabia! O etsipena! O zahartasun etsaia!) buruz ikasi behar izan nuen. Frantsesa zen Corneille. Frantses kultura didate irakatsi. Ai, barka, kultura unibertsala erran behar nuke agian?... Corneille horrela gutxiestea ere, zer pretentsioa nirea.]]>
<![CDATA[Zerk egiten duen kanpoko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/028/001/2015-10-28/zerk_egiten_duen_kanpoko.htm Wed, 28 Oct 2015 00:00:00 +0100 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1736/028/001/2015-10-28/zerk_egiten_duen_kanpoko.htm Etxekoakantzerkiak laburbildu du Ander Lipus taula zuzendariak. Huts Teatroak ematen duen lan berria da, Artedrama, Arte Eszenikoen Plataformaren magalean sortua. Igandean estreinatuko dute Luhusoko Harri Xurin, 16:00etan. Maitasun istorio bat, Euskal Herrira sartu den Maddi eta Mamadouren artean. Afrikan ezagutu du Mamadou, eta Afrikan gelditu behar izan du. Euskal Herrira etorri nahiko luke, baina ezin. Maitasun istorio bat bada, testuinguruak eginen baitu ez dela erraza izanen: «Migrazioaren gaia nahi nuen kontatu baina ez euren begiradatik baizik eta gure begiradatik. Etxekoen begiradatik. Zer da immigrante bat, kanpotar bat, etxera ekartzea. Zerk egiten du gauza bat etxekoa izatea, eta zerk kanpokoa, inbaditzailea, etsai bat balitz bezalakoa. Zerk egiten du atea zabaltzen dela edo ixten», azaldu du Ander Lipusek. Ez zuen nahi etorkina bera pertsonalki hunki: «Immigrante horrek etxean mugiarazten duena nahi nuen ukitu».

Nongoa den kanpotarra, eta orduan eta zailago agertzen baita gaia: «Kanpotar hori AEBetakoa, Australiakoa edo Finlandiakoa balitz ez litzateke arazorik egongo. Baina kanpotarrak beltzak edo txiroak direnean murrua argia da. Orduan hamaika rol egin behar dituzu. Notariotzakoak, aseguruarenak, kontsulekoak. Zein koloretakoak diren bikotekidearen kuleroak eta gisako galderak egiteraino... Dena hain absurdoa bihurtzen da!». Alde «triste hori» erakutsi nahi zuen: «Maitasun istorio batengatik gizakiak jarri dituen traba eta oztopo horiek guztiak. Ez da ulertzen».

Eta baita, bide batez, alde absurdo hori ere. Istorio pertsonalean oinarritzen duen esperientzia du Ander Lipusek. Hura ere kanpotar batez maitemindu baita: «Nire obretan badago beti zerbait oso lotua dagoena nire intimitatearekin. Baina gero eramaten dut beste bide batzuetara». Testuan sartu ditu hari pertsonalki gertatu gauza batzuk, agian egiatasun bat ekartzen diotenak gaiari: «Nire emaztea beltza da, eta amak esaten dit: 'Semea zuria aterako da'. Eta hori obran ere esaten dugu. Nire ama ez da arrazista, baina horrela da. Eta gauza horiek kontatu nahi ditut». Badu beste anekdota bat, usu entzun duena: «Ezkondu bai, baina ezkontzerakoan, ontasunak ongi bereizi behar ditugula. Etxearentzat. Batek daki kanpokoek zer intentzio duten eta...».

Pertsonalki bizi «injustizia» sentimenduak ekarri du hain zuzen gaia taula gainera eramatera: «Kanpotar hori ekartzea izan zen urteetako kontua. Diru pila bat gastatu behar izan genuen, hamaika joa- etorri egin...». Bereziki «injustizia» administratiboak «latzak» izan zitzaizkion: «Zainetan jartzen ninduten. Gaizki nengoen». Ez amore emateko eta osasuntsu segitzeko bide bat izan du obra hau: «Nonbait esaten diet: 'Begira hau dena egin zenidaten, ba, orain nik hori ospatzen dut obra hau publiko bati eskainiz'. Obra ospakizun bat izango da. Espero dut horrela izatea».

Hori du bere «aldartea» Lipusek. Eta, justuki, antzerki bat idazteko, «aldarte» hori ezinbestekoa zitzaien, bai Lipusi, bai eta antzerkia idatzi duen Jon Gerediagari ere. Harekin lan egin nahian zebilela Ander Lipus, urteak eman zituzten ez zutela gaia aurkitzen. Ez zutela aurkitzen «aldarte» hori, hain justu: «Jon Gerediagak beti esaten dit beretzat beti inportantea dela aldartea edukitzea. Zer kontatu horretan aldarte bat, zerbait kontatu nahi izate hori». Eta, halako batean, agertu zitzaion gai pertsonal hori Lipusi. Horri, gaurko Europan etorkinekin gertatzen ari dena gehitu nahi izan die: «Oso bitxia egiten zait. Badituzu irudi batzuk non Alemaniako familiak etortzen diren kanpotarrei halako panpina batzuk oparitzera. Eta gero, bat-batean, beste irudi bat baduzu. Etorkin bat berriz ere, baina parean murru bat eta polizia tiroka. Moral bikoitz hori ere tratatu nahi nuen». Baina ez zuzenki, baizik eta metaforen bidez: «Gerediagaren testuak badu beti bigarren irakurketa bat. Bigarren gradu bat». Galdera gisa uler daitekeena: «Zerk egiten du pertsona batek panpina hori oparitzea ume bati, edo pistola hori».

Badago ere bigarren gradurik. Adibidez, bisa espainiarra aipatzen du antzerkiak: «Gu euskaldunak gara. Guk ez daukagu identitaterik. Hori ere ukitzen da neurri batean, baina azpian dago. Mamadouk euskara ba ote dakien galdera ere egiten da. Espainian izan balitz antzerkia ez zioten eskatuko gazteleraz bazekienik, ikasiko zuen. Baina guk beldur hori daukagu. Euskaraz ikasiko ote duen. Gatazka horietaz guztietaz ere mintzo da antzerkia».

Hori guztia lau pertsonaiaren bidez kontatu nahi izan du Lipusek. Javier Barandiaran, Maika Etxekopar, Kristiane Etxaluz eta Ander Lipusek berak irudikatzen dituzten lau pertsonaia. Aktoreak aukeratu eta hasi zirela idazten obra zehaztu du Lipusek: «Obra honetan, pertsonaiak oso inportanteak dira. Espero dut jendea maitemintzea pertsonaia horiekin». Oso etxeko «bereziak» direla abisatu du Lipusek: «Historia berezia kontatzeko. Bi anaia, euren ama eta amaren biloba». Eta bakoitzak nola bizi duen maitemintze hori.]]>
<![CDATA[Bestaren irudia aldatu nahian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1757/027/001/2015-08-14/bestaren_irudia_aldatu_nahian.htm Fri, 14 Aug 2015 00:00:00 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1757/027/001/2015-08-14/bestaren_irudia_aldatu_nahian.htm
«Pario» horrez gain, ekitaldi andana bat izango da igandera arte Baxenabarreko hiriburuan]]>

Kontzertura erakartzeko gisan komunikazioa anitz lantzen ahalegindu dira besta batzordekoak. Parioak funtzionatzen baldin badu, «hurrengo urteentzat xantza gehiago ukanen dugu berriz gisa bereko ekitaldiak antolatzeko, eta, agian, beharbada, talde oraino handiagoekin». Berez, ez du deus ostatuko besta giroaren aurka Gratienek, baina Donibane Garaziko gazteek ere «besten antolakuntzan leku bat» nahi izan dute. Orain arte egiten zutenaz gain: zikiroa, taloak eta elkarteen eguna.

Aurten ere berriz antolatzekoak dituztenak, funtsean. Zikiroa, baina, ez dute asteburu honetan prestatuko, igandera arte iraunen duen hiru eguneko egitaraua jadanik betea baitute. Bihar arratseko taloak, aldiz, aurten ere erreko dituzte. Eta elkarteen eguna ere eginen dute aurten, beste zazpi elkarterekin: AEK, gaztetxea, Nafarroa errugbi taldea, Garazikus, Herrira, Garazt'art, Garaztarrak, Bizi barnealde eta Avenir.

Aitzineko urteetako elkarteen egunak giro goxoan iraganik, aurten indartu nahi izan dute, gainera. Elkarte guztiek maila berean parte hartzea nahi izan dute. Aitzineko urteetan, besta batzordekoek zuten antolaketaren alde nagusia beren gain. Aurten, bai erabakiak hartzerakoan, bai muntatze eta desmuntatze lanetan, denek dute parte hartuko. Elkarteen egunaren bidez, besta egun bat eskaintzeaz gain, tokiko elkarteen ezagutarazteko aukera ematea ere badute xede: «Gertatzen baita herri batzuetan bizitzea, jakin gabe zein elkarte baden herrian bertan», Gratienen hitzetan. Adibide gisa, Bizi elkartearen barnealdeko adarra hartu du Gratienek: «Igandeko egunean urriaren 11n Garazin antolatzekoa duten alternatiba egunaren aurkezteko parada ukanen dute».

Egunaren egitaraua bera aberastu nahi izan dute orobat antolatzaileek. Dela dantzarekin, Garaztarrak dantza taldearen Istan't azken ikusgarriarekin, dela Buuzbu eta Joxe Replay taldeekin, besteak beste.

Gainerateko ekitaldien artean, usaiako beste guztiak eginen dira Baxenabarreko hiriburuan. Garaziko gaztetxeak gaueko ostatu basa antolatzekoa du bihar, adibidez. Hori Horiak peñak, gaurko 19:30erako, zazpi kilometroko Garazi'dlaktik lasterketa finkatua du, zazpigarren aldikoz. Beste zenbait ekitaldi aipatzekotan, bihar gauean Berri Good taldea ariko da herriko etxearen aitzinean, 21:30ean. Eta 23:00etan, usaiako agorrilaren 15eko suziriak botako dituzte.

Plaza Gorria berriz

Aurten berriz jarriko dute Plaza Gorria. Azken urteetan, bazterrera utzi behar izan zuten egitasmoa, baina aurten berriz elkartu dira Xilintxa ostatua, AEK eta euskal presoen aldeko batzordea. Hiru lokalen artean animatuko duten plaza da. Oholtzan kontzertuak izango dira gaur eta bihar. Bihar, konparazione, Petti artista nafarra da aritzekoa. Eta, oholtzaren hiru izkinetan —dela Xilintxa ostatuan, dela AEKren lokalean, dela euskal presoen sostengu batzordearenean—, izanen da zer jan eta zer edan. Bihar, bestalde, euskal preso eta iheslarien aldeko sostengu bazkaria dute sostengu batzordekoek, merkatu estalian.]]>
<![CDATA[Epaileak aske utzi ditu Mateo eta Lekunberri]]> https://www.berria.eus/albisteak/112867/epaileak_aske_utzi_ditu_mateo_eta_lekunberri.htm Sat, 11 Jul 2015 09:27:08 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/albisteak/112867/epaileak_aske_utzi_ditu_mateo_eta_lekunberri.htm <![CDATA['Kulture' 'k' batekin idatzi dute ordea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3661/041/002/2015-05-24/kulture_k_batekin_idatzi_dute_ordea.htm Sun, 24 May 2015 00:00:00 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/3661/041/002/2015-05-24/kulture_k_batekin_idatzi_dute_ordea.htm
Maravalek gustuko du zinema. Gustuko du kirola. Eta gustuko du, beraz, delako «euskal dimentsio» hori. Eta horra nola pare bat adiskiderekin hori guztia elkartu eta Kulture Sport jaialdiaren proiektua sortu duen Baionan. Lehen edizioa proposatuko dute ekainaren 12, 13 eta 14an. Baionako Udalaren babes handiarekin.

Ez da aste bat iragaten «irekidura» eta kontu horiek entzun gabe. Baita euskaldunen partetik ere. Euskaldunak ez direnak gero eta gehiago direla. Eta horiekin egin behar. Lagundu behar. Ez badugu ghetto batean bururatu nahi.

K bat jarri diote jaialdiari, euskal kutsu bat emateko, baina gehiagorekin hesteko arriskua har lezake beraz, nonbait. Maravalen elkarrizketan izerditzen da konplazentziazko apalmendua.

«Ez gara buenos días baten atzetik datorren kortesiazko egun on-a», erran zuen joan den egunean Xabier Iturraspek Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntza ikasketetako graduazio diskurtsoan. Nahiz eta testuinguru bera ez izan, oihartzun bat har dezake hemen gogoeta horrek: ez gara k batekin erosten ahal den kultura bat.]]>
<![CDATA[Emazteen Aurkako Bortizkerien Behatokia, bertan behera]]> https://www.berria.eus/albisteak/111183/emazteen_aurkako_bortizkerien_behatokia_bertan_behera.htm Fri, 22 May 2015 11:59:46 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/albisteak/111183/emazteen_aurkako_bortizkerien_behatokia_bertan_behera.htm ordezkariak egituratik ateratzen zirela iragartzeko bidali gutunetik landa iragan zen bilkura, zenbait egunetara. Eta udalez aparte ez zela nehor etorri azpimarratu zuen Bisautak. Ez zegoen hor, ez Baionako ospitalea, ez Baionako auzitegiko ordezkaririk, ez polizia etxekorik ez eta Frantziako estatuaren diru laguntzak jasotzen dituzten hainbat egiturakorik. Aitzineko bilkuretan horiek guztiak horretan biltzen zirela. Izan ere, behatokiaren berezitasuna hasieratik izan zen hiri eta herrietan oinarritua izatea. Nahiz, berez, ez den udalen eskumen zuzena izan gai hori, garrantzitsua izan zaie hasieratik hiriak horretan inplikatzea. Adibide bat emateko, zenbait hiri prest zeuden beharrean ziren emazteentzat bizitoki batzuen prestatzeko. Herri txikiago batzuk, berriz, aurreikusten ari ziren herriko eskola zenbaitzuetan irakasleentzako antolatu bizitokiak, gaur egun hutsak direnak, horretarako erabili zitezkeela. Bisautak nabarmendu zuen baita ere iaz 1.000 emaztetik gora izan zirela Lapurdi eta Baxenabarren laguntza eskatu zutenak (ez baitezpada bortizkeria bati lotuak). 2010eko urte bukaeran sortu zuten behatokia. Baionatik, denborarekin orotara zortzi herri ziren sartuak egituran, eta gehiagoren mentura zuten. Kontua da hasierako urteetatik azken hilabeteak arte denbora anitz iragan dutela egitura juridiko egokia aurkitzen eta baita finantzamenduak ere.]]> <![CDATA[Emazteen aurkako bortizkeriaren behatokia bertan behera erori da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1830/015/001/2015-05-22/emazteen_aurkako_bortizkeriaren_behatokia_bertan_behera_erori_da.htm Fri, 22 May 2015 00:00:00 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1830/015/001/2015-05-22/emazteen_aurkako_bortizkeriaren_behatokia_bertan_behera_erori_da.htm
Izan ere, behatokiaren berezitasuna hasieratik izan zen hiri eta herrietan oinarritua izatea. Nahiz, berez, ez den udalen eskumen zuzena izan gai hori, garrantzitsua izan zaie hasieratik hiriak inplikatzea. Adibide bat emateko, zenbait hiri prest zeuden beharrean ziren emazteentzat bizitoki batzuen prestatzeko. Herri txikiago batzuk, berriz, herriko eskola zenbaitzuetan irakasleentzako antolatu bizitokiak, gaur egun hutsak direnak, horretarako erabil zitezkeela aztertzen ari ziren. Bisautak nabarmendu du, halaber, iaz mila emaztek baino gehiagok eskatu zutela laguntza Lapurdin eta Baxenabarren —ez beti bortizkeria bati lotuak—.

2010eko urte bukaeran sortu zuten behatokia, Baionan. Denborarekin orotara zortzi herri ziren sartuak egituran, eta gehiagoren mentura zuten. Kontua da hasierako urteetatik azken hilabeteetara arte denbora anitz iragan dutela egitura juridiko egokia aurkitzen, baita finantzaketa ere. Ia hasieratik Frantziako Estatuak, prefetaren bidez, dirurik ez zutela ukanen argiki azaldua zien. Dirua bereziki lanpostu baten ordaintzeko zuten behar. Udalek diru gehiago ezarriko zutela eta, azkenean aterabide bat aurkitu zuten, bai finantzaketan, bai juridikoki. IPE interes publikoko elkarte bat osatu zuten 2013ko azaroan, Frantziako Estatuaren onespenarekin gainera.

Urte luze horietan Prefeturarekin elkarlanean aritu direla argi utzi nahi izan zuten atzo. Emazteen eskubideez arduratzen den ministerioarekin ere harremanetan zirela. Halere, Prefeturak errana zien egitura hori ez zela egokia. Hain zuzen, interes pribatuko elkarte bat ziren sortzekotan, prefetaren gutuna jaso aitzin.

«Estatuaren lana»

Prefetak bere gutunean nabarmendu arazoak puntuz puntu hartu, eta deuseztatu egin zituen Bisautak. Eta galdera hau utzi zuen zintzilik: «Nola da posible horrelako gai batean borrokatu behar izatea? Gure eginkizuna delarik estatuak egiten ez duen lan baten egitea? Estatuak bere gain hartu balu lan hori, ez genuke hori dena egin behar izaterik».

Prefetaren gutun hori nola ulertu behar den galderari ez zioten eman nahi izan erantzun zehatzik. Agerraldian zen Miarritzeko hautetsi Louis Vial, adibidez, luzaz izana da polizia komandantea. Behin eta berriz errepikatu zuen gutunak ez duela esplikazio zehatzik; eta, zerbait jakitekotan, bere lanbideagatik jakingo zuela.

Bisautak, berriz, iradoki zuen behatokia Ipar Euskal Herrikoa izateak sortu dituela arazoak. Zehaztu zuen prefeta aldatu denetik sortu direla kritikak, eta ukan bi telefono deiren anekdota kontatu zuen. Biak Prefeturakoek egin zizkioten, eta bietan galdetu zieten ez ote zuten nahi departamendukoa izatea egitura. Ea arazo ideologikorik ba ote zuten, ala Biarnoko hiri bat interesatua balitz behatokian sartzeko onartuko ote luketen. Harriduraz hartu zituen galderak Bisautak. Adierazi zuen ez duela horretan arazo ideologikorik, baina, alde praktikotik begiratuz gero, Baionako auzitegiarekin eta ospitalearekin ari zirela; oro har, tokiko arazo eta egiturekin. Biarnes batek etorri nahiko balu, etor zitekeela, halere, arazorik gabe.

Geroari begira, estatuaren ordezkaririk gabe elkarte gisa segitzeak ere ez lukeela zentzurik deritzote. Jadanik badirela elkarteak. Eta behatokiaren ideia zela bereziki sarean jartzea egitura guztiak: bai elkarteetakoak, bai instituzionalak, erakundeetara hurbiltzen zen egitura bati esker. Sinesgarritasun aldetik ere, prefetaren gutunak mindurik agertu dira, eta indar eskasetan.]]>
<![CDATA[Euskal makila orainean sustraitzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1829/038/001/2015-05-15/euskal_makila_orainean_sustraitzen.htm Fri, 15 May 2015 00:00:00 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1829/038/001/2015-05-15/euskal_makila_orainean_sustraitzen.htm école buissonnière» idaztea galdegin die Ainziart Bergara makila ekoizleei. Bretoieraz nahiko luke, baina hori ezin dela ihardetsi dio Nicole Bergarak. Euskaraz bakarrik dutela idazten makilaren gainean. Baina nola erraten ote da «école buissionière?», hori dute orain galdera. Ondoan duten apaletik lexiko franko andeatua eskuetan hartu, eta hasi dira bila. Espresioa osorik badela ikusteaz pozik: «Eskola pinper egin». Hiztegia beren «Biblia» dela diote. Beste Biblia Elhuyarrena dute; hori ere franko andeatua. Horrelako buruhausteak behin baino gehiagotan dituztela aitortu du Bergarak, tailerreko arduradun nagusiak.

Euskara ez du mintzo Bergarak, baina euskal makilaren bidez euskal ondarearen ordezkari eta bermatzaile sentitzen da: «Alde kulturala da guretzat inportantena. Bada halako misio bat». Dioenez, alde ekonomikotik begiratuz gero, ezin liteke ulertu hainbeste indar horretan sartzea. Hura bera ere ofizialki erretretan da, baina segitzen du egunero Larresoron (Lapurdi) duten tailerrean. Makilen kalitatea kontrolatzen du bereziki. Urtean 1.000 makila ekoizten dituzte, eta sei langile dira. Izan dira gehiago ere, baina azkenaldi honetan garai aski zailak direla aitortu du Bergarak.

200 urte baino gehiagoko historia leloarekin, Bordelen dira igandera arte. Akitaniako arte lanbideen azoka iragaten ari da han. Familia berean eta zortzi belaunaldi, hori dute beste zenbaki magikoa familian, jakinez segida segurtatua dutela: alaba Bordelen du Bergarak, azokako erakusmahaia atxikitzen.

Beren tailerra laborarien etxalde baten gisan ikusi behar dela azaldu du. Charles Bergara aitak ere segitzen du bere ekarpenak egiten, nahiz hori ere aspalditik erretretan izan. Garai hauetan mizpirondoen bila ari da oihanetan gain. Bada lan udaberri garai hauetan, «erotzekoa» ere bai, Nicole Bergarak erranik. Udaberri hau berezia baita. Bat-batean handitu baitira landare eta zuhaitz guztiak. Eta, bizkitartean, huts egin behar ez den sasoia dute makila ekoizleek, mizpira adarra baita euskal makila tradizionalaren oinarria. Oihanetan gaindi aurkitzen ditu mizpirondo salbaien enborrak. Udaberrian markatu eta neguan mozten dituztenak.

«Horrek egiten du euskal makila mundu osoan berezi», baieztatu du Beñat Alberdik. Alberdi irundarra ere euskal makilaren ekoizlea da. Aita hasi zen duela 36 urte, eta orain berak segitzen du. Bostehun makila ekoizten dituzte urtean. Bi langile dira ari horretan. Izan dituzte garaiak noiz 1.000ra iritsi izan baitziren. Baina Alberdik dio azkenaldiko garaietan eskaera anitz apaldu dela. Dena dela, Alberdik ere «bizitzeko forma» bat du makila. Artisau da hori ere. Erran duenez, mizpirondoen bila joateak, adibidez, badu oraindik halako alde «erromantiko bat». Basora joan behar baita bila. Aurkitu eta markatu, eta batzuek ematen dute, besteek ez. Baina hori bai: mizpirak dira zuhaitz bakarrak zeinen adarrak markatzen dituzten, baita geriza kenduta ere.

Fabrikatzaileen zerrenda segituz, Ibarrolako Harispuru anaiak ere aritu dira euskal makila ekoizten urteetan. Baina berriki osagarri arrazoiengatik gelditu behar izan dute ekoizpena; behin-behinekoa izan daiteke. Bada Leoncini ere Baionan. Aitatxi hasi zen, baina azkenaldian ez da beti irekia saltegia. Eta gaztainondoekin ditu bereziki bere makilak egiten.

Oinarria bera dute denek: heldulekua, heldulekua tinkatzeko zorroa, kirtena, ezpata ezkutatua, mizpira zura, beste zorro bat eta punta. Beste berezitasun bat badute: eskuz ari direla denak eta makila bakoitza bakarra dutela. Izenpetua dute, eta esaldi bat gehitzen dute, ikurburu edo erran zahar bat dakarrena, makilaren jabearekin lotura bat duena, bezeroak hauta dezakeena. Badituzte beste sinbolo edo ikur batzuk ere, egile bakoitzaren estiloari lotuak.

Ohitura horietatik gehien baztertzen dena Pantxoa Bergara Xabaltx-ena izan daiteke. Gaurko makila du marka: «Makila 2.0» izendatzen duena. Mizpiraren ordez, karbono zuntzak ditu erabiltzen, eta baita kevlar lehengaia ere, balen kontrako barnekoa egiteko erabiltzen dutena. Aluminioa ere erabiltzen du zorroentzat, eta laserraren bidez egiten ditu marrazkiak: «Nire lana artistikoa da, baina industrian erabiltzen diren teknikak ditut». Egina izan du helburuan zilarrezko burezur bat. Egina izan du Porsche auto markaren logoa. Duela bost urte hasi zen makila ekoizten Xabaltx, eta 60 bat makila ditu ekoizten urtean. Azpikontratatzen ditu zenbait zerbitzu. Eskaintza zabaltzeko, tradizionalak ere saltzen ditu, Alberdik egiten dizkionak.

Euskal makila tradizionalean ere bakoitzak badu bere estiloa. Ainziart Bergara familian, justuki, anitz baloratzen dute fabrikazio prozesua belaunaldiz belaunaldi transmititua dutela. Iraunkortasunaren froga, noizbehinka tailerrera ekartzen dizkieten makila andeatuak dituzte. Nahiz eta antzinako belaunaldiek eginak izan, oraindik konpontzen badakitelako pozik da. Hainbat «sekretu» dituen transmisioa dutela gaineratu du Bergarak, begi kliska harro batekin: «Eskuaire sekretuak», familiaren barnean atxiki direnak.

Ezagutzaren zigilua lortu duen prozesu bat dute, hasteko. Ondare biziaren enpresen labela emana dio Frantziako Ekonomia Ministerioak. Ehun urte baino gehiago dituzten enpresetan sartu dute. Hermes, Guerlain eta Chanelen ondoan. Unescok ere ekarri dio bere ezagutza. Arte lanbide arraroen zerrendan sartu zuten duela bi urte. Kultur ondare immaterialaren zerrendan. Arte lanbideen Frantziako erakundeak zuen sartu, «nola lan egiten genuen begiratzera etorrita». Baina horiei ere sekretuak ez dizkiete salatu.

Tradizio eta transmisioak ez dituela egokitzapenak baztertzen zehaztu du, halere, Nicole Bergarak: «Gizarte batean bizi baikara». Donejakue bidearen ikur den erromes maskorra jarri berri diote bati zorroan, adibidez. XX. mendeko 20ko hamarkadatik dute lauburua. Aitzin, iratzea zen familiako makilen izenpedura. Marka bateko logoak ere jarri izan dituzte. Societe General bankuaren S bat eta G bat. Baina halere, zenbait elementu aldaezinak zaizkio. Daga edo kirtenaren barnean ezkutatua den ezpata hori, adibidez. Kentzea eskatu izan diete, baina ez dute onartu: «Eskaera guztiei kasu egiten hasten bagara, makila den bezala ez da gehiago existituko. Eta hor ondarean gara sartzen, guk defendatzen dugun horretan». Horregatik ere lotuak dira makilan euskaraz idazteari.

Euskarazkoak ditu eskaera gehien-gehienak Alberdik. Eta Japoniatik eginak ere bai: «Makila euskal kulturaren sinboloa den puntutik, euskaraz nahiago». Baina gertatzen zaio beste hizkuntzetan egitea ere, eta ez du horretan arazorik ikusten. Baita dagarik gabeko makilak egitea ere, oro har biziki eskaera guti baitira hain bereziak. Hortik bizitzeko dirua ateratzen duen puntutik. Hori bai, eskertu du Alberdik, euskal makila hainbat lekutan galdua zelarik, Lapurdi eta Baxenabarreko zenbait lekutan jakintza atxiki izanaz. Baina argi du: «Euskal makila gu guztiok baino askoz lehenagotik zen etorri; gu guztion gainetik dago».]]>
<![CDATA[Eguzkia ere sostengatzaile]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1830/046/001/2015-05-12/eguzkia_ere_sostengatzaile.htm Tue, 12 May 2015 00:00:00 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1830/046/001/2015-05-12/eguzkia_ere_sostengatzaile.htm
Zifra zehatzik ez zuten eman Seaskakoek, baina aitzineko urteetan baino jende gehiago bildu zela baieztatu zuten zenbait «detailek», Seaskako presidente Paxkal Indok azpimarraturik. Aintzira inguruko pentzeetako hamalau hektarea aparkaleku gisa antolatu zituzten Herri Urratsen. Azken urteetan ere hala zen, baina aurten, aitzinekoetan ez bezala, bete egin ziren. Eta horietaz gain, bide bazterretan ere auto anitz metatu ziren. Hamalau hektareatan zenbat auto sartzen ote diren? Auto bakoitzak zenbat jende garraiatu zuen? Horiez gain, zenbat autobus ziren jin? Matematika eskoletako ariketa beste egun baterako. Baina argi zuen Indok: «Autoz etorri diren horiek ez ziren etorriko beharbada aroa txarra balitz. Ala eguna ez balitz izan Ziburuko ikastolaren alde».

Ziburuko ikastola eraikitzeko erabiliko dutela Senperen bildutako dirua iragarria baitzuten Seaskakoek. «Ziburuko ikastolaren aldeko kanpaina luzea izan da, eta, erranez Herri Urrats honekin zela amaitzen, anitz agian beren laguntza ekartzera etorri dira». Bereziki, Hego Euskal Herritik, «sentitu dugu, eta erran digute, gainera». Urte hauetan hegoaldekoen kopurua txikitu zen Herri Urratsen, eta aurten hagitz etorri direnez Senperera, poztu da Indo. Ziburuko auzapezak ikastolako haurrei argindarra moztu izanak anitz «hunkitu» izan zituela gogoratu du presidenteak.

Azpiegitura aldetik ere eskaintza aberasteko indarrak egin dituztela nabarmendu du Indok, eta horrek ere fruituak ekarri dituela: «Azken urte hauetan jende gutxiago zela eta, aroagatik, komunikazio eskasagatik... ez dakigu zuzen zerengatik, baina, hasteko, saiatu gara gauzak hobetzen. Haurren eta gazteen txoko gehiago eskaintzen, handiagoak eta politagoak, taloen eremua ahal bezain handia antolatzen, ahal bezain guti itxoiteko. Eta beste horrelako berrikuntzak ekarri ditugu. Atzo ohartu gara funtzionatu duela guztiak, nahiz eta jende anitzez gehiago izan».

Politikariak ere presente

Herri Urrats ikastolen aldeko besta herrikoia izateaz gain, ekitaldi ofizial batek osatua ere bada. Igande goizean iragan zen hainbat arduradunen eta hautetsiren artean. Seaska eta euskara zertan diren puntu bat egiteko aukera izan zen aldi honetan ere, baita hautetsi eta arduradunek beren sostengua helarazteko parada ere.

Horien artean zegoen Frantziako Hezkuntza Ministerioko Paueko Akademia ikuskari Pierre Barriere. Iragarri zuen zortzi irakasle lanpostu oso gehiago diruz lagunduko dituela hezkuntza ministerioak heldu den sartzetik goiti, bai lehen mailarako zein kolegiorako. Hamalau lanpostu behar zituen Seaskak, baina azken astera arte lau lanpostu zituen adostuak ikuskariak. Negoziazio baten emaitza izan da zortzi postuena. Eskola kartatik kanpo burutzen du negoziazioa Seaskak Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) eta Frantziako Estatuarekin. 130 bat ikasle gehiago izanen ditu bere gain Seaskak irailean. 3.400 bat ikasle dira gaurko egunean. Gertatzen da Seaskak postu horiek zentralizatzen dituela eta hark duela ondotik erabakitzen horien lan orenak nola banatu. Eta beharrez, hark ordaintzen ditu ere beste batzuk. Hiru ikastola berri zabaltzekoak ditu irailean; Azkarateko (Baxenabarre) irakaslea, adibidez, lanpostu berri horietan sartzen da. Biriatuko eta Basusarriko ikastola berrietan, berriz, printzipioz, ez dituzte aski ikasle irakaslearen lanpostu oso baten ordainarazteko ministeriotik. Baina, halere, Seaskak bere gain hartu du ordainketa. «Sei edo bost ikaslerekin eskola publikoan lanpostuak kentzen dituzte; guk, berriz, kopuru horrekin ikastolak irekitzen ditugu», beti Indoren hitzetan.

«Estatua ez da eskualdeko hizkuntzen kontra. Hori da mezua». Hitz horiekin esplikatu zion BERRIAri Herri Urratseko ekitaldiko presentzia Akademia ikuskariak. «Errepublikako eskolaren berrantolaketaz adostu azken testuek, aski berriak direnek, erakusten dute leku bat badela eskualdeko hizkuntzentzat. Ez dela frantsesaren irakaspenarekin kontrajarria. Tentsio zahar horiek gainditu beharrak dira».

Azpimarratu zuen baita nola hiru eskola publikoetako ama eskoletan murgiltze eredua «esperimentatzekoa» dutela irailetik goiti. Arbona, Donibane Lohizuneko Urdazuri eskola, eta baliteke Jatsu ere hor sartzea. Orotara, zortzi ama eskola publiko litezke osoki euskaraz heldu den sartzetik goiti. Xedea hauxe: «Sail elebiduna gure ikasleek hobeki jarraiki dezaten eta geroan gure irakasle harrobia hobeki osatzea». Elebiduneko euskara irakasle eskasa aipatu zuen, eta ohar hau gehitu: «Lehen mailan, 5.000 ikasle baino gehixeago dira klase elebidunetan, sare publikoan. 800 baizik ez dira kolegioan. Lizeoan 350 bat. Galtze handia bada». Ikastolek ezagutu zailtasunei begira, lege eskasaz, haatik, ez zuen hitz egin nahi izan, ez dela bere betekizunetan.]]>
<![CDATA[Lau kanpamenturen zelaigune]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1851/015/001/2015-04-19/lau_kanpamenturen_zelaigune.htm Sun, 19 Apr 2015 00:00:00 +0200 Nora Arbelbide https://www.berria.eus/paperekoa/1851/015/001/2015-04-19/lau_kanpamenturen_zelaigune.htm
Sortzez paristarra zen Balsan aristokrata eta militarra. Beyris auzoko lur andana bat erosi zien tokiko laborariei, eta zatika saldu. Eta erdian, beraz, poloan jokatzeko zelaia antolatu. Miarritzen turismoa garatzen ari zela, haien artekoak Beyrisera gonbidatzeko ohitura omen zuen; tartean, Espainiako erregea izan omen zen. Balsan bera Coco Chanelen maitalea ere izateagatik ezaguna da. 1930ko hamarkadan, berriz, neskentzako lizeo bat egin nahi izan zuen hor udalak, eta lurra erosi zion Balsani.

Balsanen izena dakarren mugarri horretatik hurbil, berriz, bestea dago, auzoko herritarrek osatu Beyrisko kanpamentuko memoriaren aldeko kolektiboak ezarria, 2013an. Ikerketak egiteaz gain, transmititzeko lanetan dihardu taldeak. Atzo, hain justu, auzoaren beste irudi bat ekarri zuen bisita proposatu zuen: berak jarri mugarrian bururatu zuen.

Harrizko kubo bat da mugarria. Lau alde ditu, zelaigunean aldizkatu lau kanpamentuak irudikatzen dituztenak. 1939tik 1947ra milaka preso giltzapetu zituzten han. Lehen kanpamentua 1939koa izan zen. Bartzelona erori zela, milioi erdi lagunek ihes egin zuten Espainiako Estatutik, eta 800 bat Polo Beyris auzoko kontzentrazio kanpamentuan preso atxiki zituzten. Balsanen zalditegietan. Gaur egungo Poloko Hiriondo ikastolako lurretan.

Errepublikanoentzat lastoa

Preso haien artean, Alvaro de Orriols idazle katalanaren (Bartzelona, 1894 - Baiona, 1976) familia zen. Didier Dameztoi ilobak bere lekukotasuna ekarri zuen atzoko bisitan: «Desilusio izugarria izan zuten. Eraiki nahi zuten errepublikak Frantziakoa zuen eredu. Uste zuten Frantziara etortzerakoan harrera errepublikano eta duin bat izanen zutela».

Harrera gisa, ordea, zalditegietako zaldi kaiolak izan zituzten, lastoa lurrean. Halere, elkartasun sare bat antolatu zen, eta baiones batzuk lagundu zituzten harrera «duinagoa» izan zedin, janaria eta altzariak emanez. Kanpamendua hestean, 1939ko urrian, Espainiara, Hego Euskal Herrira eta Kataluniara kanporatu zituzten ehunka. «Ez dakigu zer gertatu zitzaien», nabarmendu zuen Dameztoik. Zenbait familiak lortu zuten Lapurdin gelditzea. Orriols, adibidez, irakasle gisa hasi zen Itsasun.

Kanpamentuak bigarren bizia hasi zuen 1940an. Nazien agindupean, 1944 arte Frontstalag 222 izendatu zuten lekua, eta 50 bat etxola eraiki. Frantziako kolonietako soldaduak giltzapetu zituzten. 1944 eta 1945 artean, «garbiketaren» garaia iritsi zen. Baionako eta inguruko 800 bat lagun sartu zituzten, naziekin kolaboratu zutelakoan. 1945tik 1947ra arte, 189 presondegia izendatu zuten lekua: milaka soldadu aleman giltzapetu zituzten.

Urteak behar izan zituen ondotik Baionako Udalak lurrak berreskuratzeko. Dena bota eta dena ahanzteko joera nagusitu zen orduan. Orain, alderantzizko bidea hartzera gomitatzen du kolektiboak. Ikertzen segitzen duela, taldeak aurkitu berri du Balsanek gerlatik landa Brasilera ihes egin zuela. Udalari transmititu dio informazioa; parkearen izena aldatzeko eta izen berria herritarrekin hautatzeko eskatu dio.]]>