
Izenbururik gabea
Nora Aurrekoetxea - Laura Ruiz Saenz
Azken sei urteetan sorturiko lan, artxibo eta irudien berrikuspen bat egin dute Aurrekoetxeak eta Ruiz Saenzek collage hau osatzeko, eta Bilboarten jarritako Katalepsis erakusketarako Danele Sarriugartek idatzitako testu bat erantsi diote. Iaz jarri zuten azken erakusketa ikusgai Bilboko Rekalde aretoan: Astrong need for security and a sense of belonging.