<![CDATA[Oihana Elduaien | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 20 May 2022 21:48:08 +0200 hourly 1 <![CDATA[Oihana Elduaien | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Igor Elortza aurrena Donibane Lohizunen]]> https://www.berria.eus/albisteak/147257/igor_elortza_aurrena_donibane_lohizunen.htm Sun, 26 Nov 2017 20:05:31 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/albisteak/147257/igor_elortza_aurrena_donibane_lohizunen.htm 2. Maialen Lujanbio 707,5
3. Julio Soto 671
4. Jone Uria 668,5
5. Agin Laburu 634,5
6. Iñaki Apalategi 633,5 Finalaurreo bakarra falta da BECeko aulkietan nor eseriko den argitzeko. Larunbatean jokatuko da Iruñean azken saio hori. Iruñean gertatzen dena ikusi aurretik ere, seguru samar esan daiteke Maialen Lujanbio, Igor Elotza, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi barruan daudela. Abesteko falta direnen artean Aitor Mendiluzek eta Aitor Sarriegin dute aukerarik handiena, eta badirudi Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Jon Maia direla azken txartela lortzeko aukera gehien dutenak. Honela dago sailkapena: Kartzelako gaia: “Gezurra esan duzu, baina merezi izan du". Maialen Lujanbio izan da Donibane Lohizuneko kartzelako ariketan abesten aurrena. Migratzailea, Algeciras pasa berri
“15 urte dauzkat esan dut
Ez al daukat ume planta"
(...)
“Nik ere ez dakit ia bidean
zenbat urte joan diran da" Elortza bortxaketa bateko epaiketan baten, lekuko. Bortxaketa ikusi egin duela esan du:
“Gezurra ere esan daiteke
egia ez bada sinesten" Uriaikasketetan nota onak jasotzeak emandako estatusa aprobetxatzen:
“Gezurra esan dut. Niri andereñok
dena sinisten dit-eta" Bortxaketa jasan duenaren gorpuan jarri da Soto ere, eta Elortzak bezala, esan du ikusi egin zuela bortxaketa bat. Honek zehaztu du sanferminetakoa zela. “Nik uste neska gaixoak
hainbeste merezi dula" Apalategik zazpigarren Tourra irabazi du, dopatuta. “Nere atzetik iritsi dana
garbi balego bezala" Aitona itsu gelditzen ari dela esan dio medikuak Labururi, baina honek aitonari ez esatea erabaki du. “Zalantza daukat telebistaren
aurrean jartzen etzanez
Ez ote ginen ari elkarri
gezur txikiak esanez"]]>
<![CDATA[Rafa Diez eta beste ia 400 preso espetxetik kanporako bidea egiteko zain]]> https://www.berria.eus/albisteak/120269/rafa_diez_eta_beste_ia_400_preso_espetxetik_kanporako_bidea_egiteko_zain.htm Wed, 02 Mar 2016 09:11:37 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/albisteak/120269/rafa_diez_eta_beste_ia_400_preso_espetxetik_kanporako_bidea_egiteko_zain.htm baldintzapeko askatasunean egon zen epaiketaren aurretik, etxeko egoera tarteko. Orain bete beharko ditu lehen bete gabeko egunak. Cantabriako El Dueso espetxean dago preso Diez Usabiaga, eta otsailaren 20an espetxeetara egindako bisitetan han izan zen Lasarteko autobusa. Gutxitan bezala, martxak emandako indarrarekin aita emozioz beteta ikusi zuela esanez atera zen Naike semea bisitatik. Eta ez Diez Usabiaga bakarrik, egun horretan giltzapean gelditzen diren 397 preso hunkituko ziren. Bateraguneko presoekin ere ez baitira amaitzen presoak. 2015eko abenduaren amaieran 409 euskal preso zeuden; Langraizko bidea hartutakoak ziren sei eta Euskal Preso Politikoen Kolektibokoak (EPPK) gainerakoak. Preso horietatik guztietatik 11 besterik ez ziren ari zigorra Euskal Herrian betetzen, eta haietako hiru etxean zeuden gatibu. Espainia eta Frantziako 73 espetxetan sakabanatuta daude gainontzekoak, eta datu horiek kontuan hartuta, senide bakoitzak 1.352 kilometroko bidaia egin behar du, bataz beste, asteburuero, hurkoa bisitatzera joateko. Gaur, 397 preso daude; horietako bost Lagraizko bidekoak. Espetxe politikaren korapiloa Korapilo handia dago askatzeko presoen gaian. Diez Usabiaga ere kontziente da horretaz, eta hala aitortu zion BERRIA-ri, iazko apirilean argitaratutako elkarrizketan. Hauxe zioen presoen egoerari buruz: "ETAren erabakiak ez dauka atzera bueltarik; armagabetzeko prest dago, eta EPPK espetxe politika bideratzearen alde agertu da, baina Estatuak salbuespen lege eta neurri guztiei eusten die, gehiengoa diren erakundeen eta gizarte eragileen eskaerei entzungor eginez eta, areago, preso askoren askatzea galarazteko neurri berriak asmatuz". Eta EPPK ere jakitun da korapiloa askatzearen nekezaz. Hala zioen behintzat otsailaren 10ean BERRIA-n argitaratutako agirian. "Eginahalak eta bi egiten ari da bahituta gauzkan Estatu espainiarra konponbideari ateak ixteko. Horretarako, Estatu frantsesaren lankidetza du, beste garai batzuetan konponbidearen alde egondako zenbait eragileenarekin", zioen EPPK-k. Espetxeetako egoera konpontzeko, urratsak emateko prest agertu da EPPK. Baina otsaileko agirian azpimarratu zuen horrek ere badituela bere mugak: "damutzea eskatzen zaigu, ez garela damutuko jakinda; kideak sala ditzagun eskatzen zaigu, ez ditugula salatuko jakinda; sinesten ez duguna esatera akuilatzen gaituzte, halakorik ez dugula egingo jakinda. Horrek izen bakarra dauka: berariazko bidegabekeria". Eta bereziki azpimarratzen zuten gaixo dauden presoen egoera. "Bereziki eskatzen dugu larri gaixo dauden gure burkideak askatuak izan daitezen. Otsailaren amaiera aldean erabakiko du Frantziako tribunal batek oso larri dagoen Lorentxa Gimon Kolektiboko bozeramalearen askatasuna". Gimon martxoaren 1ean askatu zuten, Otegiren egun berean, baina oraindik espetxeetan daude 10 lagun, gaixorik egonda ere. Gaixo dauden presoen egoera zein besteena konpontzeak kezkatuta dauka ezker abertzalea. Euskal herritarren gehiengoa behin eta berriz mobilizatu da haiek askatzea eskatzeko, baina, ez da nahikoa. Hala, Rufi Etxeberria Sortuko Gatazkaren Konponbiderako arduradunak "ausardia" eskatu zion EPPKri, arlo juridikoan urratsak egiteko, otsailean Iruñean eman zuen hitzaldian. Etxeberriak ere mahai gainean jarri zuen EPPK-k jarritako marra gorria: "Ausardiaz jokatzeko garaia da. Euskal presoen kolektiboak eremu juridikoan ere ausart jokatzeko urratsa egin beharko luke, egin beharreko ibilbidea ekimena hartuz eginez, betiere damuaren eta salaketaren marrak alboratuz". Bateragunekoak espetxera eraman zituen Zutik Euskal Herria dokumentuan esanda bezala, aldebakarreko bidea jarraitu behar dela uste du beraz Sortuk. Ikusteko daude EPPKren urratsak.]]> <![CDATA[«Orain irabaztea tokatzen da»]]> https://www.berria.eus/albisteak/120246/orain_irabaztea_tokatzen_da.htm Wed, 02 Mar 2016 08:36:11 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/albisteak/120246/orain_irabaztea_tokatzen_da.htm
Poza eta irribarrea izan ziren atzoko protagonistak Elgoibarren. Poza, irribarrea eta Arnaldo Otegi. Sei urte eta erdi giltzapean eman ostean praktika galdua duela ohartarazi zuen, baina ez zitzaion nabaritu. Plaza bete jende zuen aurrean, eta solte aritu zen, erraz, eta karisma handiz. Etxean jokatzen zuen, baina ez zituen etxekoak bakarrik izan gogoan: «Zintzoki esaten dizuet; ni asko pozten nahiz lehen bizkartzainekin ibili behar izaten zutenek orain ez dutelako horren beharrik». Baina eskubide urraketa ez dela amaitu ohartarazi zuen, hitz horiek erabili gabe ere: «Astebururo bisitara eramateko poltsa prestatzen duten guraso eta lagun horiez gogoratzen naiz ni». Presoak etxeratzeko oihuekin erantzun zieten bildutakoek.

Bizkartzainik gabeko egoerara iristeko ezker abertzaleak ere izan duela partea nabarmendu zuen Otegik ehunka herrikideren aurrean hitzaldian: «Hitzeman genuen bakea ekarriko genuela, eta ekarri dugu». Zazpi urte lehenago egin zuen promesa hori Elgoibarko plaza berean, Donostiako Martuteneko espetxetik atera zenean. Eta toki berean azpimarratu du lanak ez direla amaitu: «Orain irabaztea tokatzen da. Bakea eta elkarbizitza beharrezkoak dira, baina baita askatasuna eta berdintasuna ere». Eta baietz, autokritika egin egin behar dela, baina ez besteek eskatzen dietelako, baizik eta «herri honi zor gatzaizkiolako».

Espetxetik atera berritan bere buruari lan partikular bat jarri dio Otegik. Free Otegi. Free them all kanpainaren barruan babesa agertu dioten denei eskerrak eman zizkien. Eta, orain, berari babesa eman dioten nazioarteko eragile horiek guztiak kanpainaren bigarren esaldian murgiltzeko ahaleginak eta bi egingo dituela hitzeman zuen; free them all.

Ez da alferrik egon giltzapean, eta oso presente ditu presoak. Atzo, hitz egin zuen bakoitzean oroitu zituen kartzelan gelditzen diren 400 inguru euskal herritarrak. Elgoibarren ere haiek izan zituen aurrena gogoan; Logroñon berarekin preso zeuden bi lehendabiziko, Rafa Diez Usabiaga bigarren, eta gainerako guztiak gero. Eta besarkada bana igorri zien bera bezala kartzela atzo utzi zuten Urko Labakari eta Lorentxa Gimoni ere.

Ate birakariak

Atzokoa ez da izan Arnaldo Otegiri Elgoibarren egin dioten harrera bakarra. Hainbat sartu-irten egin ditu espetxetik ezker abertzaleko buruzagiak, eta hala esan zuen: «Ezker abertzaleko politikarien ate birakari bakarrak espetxeak dira. Gu espetxera eramaten gaituzte behin eta berriz. Arriskutsuak izango gara».

Hain justu, «terrorista arriskutsu» deitu zion atzo Otegiri Soraya Saez de Santamaria Espainiako Gobernuko bozeramaileak. Otegik Los Chikos del Maiz musika taldearen hitzekin erantzun zion, 1976. urteko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakariak gogora ekarriz, eta badaezpada birritan azpimarratuz hitzak ez zirela bereak: «Terrorismoa Fraga Iribarne da, Gasteizko kaleetan langileak hiltzen».

Arreta handiz entzun zituzten Otegiren hitzak Elgoibarren bildutakoek. Zahar eta gazte, Elgoibartik ez ezik, inguruko herrietatik gerturatutako jende ugari zegoen, eta ezker abertzaleko hainbat buruzagi: Rufi Etxeberria, Pernando Barrena, Joseba Permach, Karmele Aierbe, Marije Fullaondo, Karmelo Landa, Joxean Agirre, Jone Goirizelaia abokatua, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia, Laura Mintegi EH Bilduko lehendakaritzarako hautagai izandakoa, Anna Gabriel eta David Fernandez CUPeko kideak, eta beste asko.

Juli Arregi emazteak, Hodei eta Garazi seme-alabek eta Ascensio aitak babestuta agertu zen Otegi plazan. Eta orduantxe lehertu zen zain egon zen jende guztiaren emozioa. Presoak etxeratzeko oihuak eta independentziaren aldekoak izan ziren nagusi. Bero zen jendea. Pozak, eta malkoak gertu. Xabier eta Miren Amurizak bertsoak eskaini zizkioten; Fredi Paya bertsolariak biolinez musikatutako aurreskua dantzatu zioten dantzariek, eta urteetan izandako «koherentzia» eskertuz, txapela jarri zioten Arnaldo Askatu Politika Askatu plataformako kideek. Baina txapel hori ez zuen beretzat nahi. Hilda dauden ezker abertzaleko buruzagiei eskaini zien, besteak beste, Jon Idigorasi, Jokin Gorostidiri, Periko Solabarriari eta Txomin Ziluagari.

Eta, gero, festa nahi zuenak izan zuen aukera, Fermin Muguruza, Sorkun eta Xabi Solanoren musikarekin. Atzo Elgoibarren izan ez zirenek, berriz, martxoaren 5ean izango dute Otegi berriro entzuteko aukera, belodromoan.]]>
<![CDATA[«Orain irabaztea tokatzen da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1999/006/001/2016-03-02/orain_irabaztea_tokatzen_da.htm Wed, 02 Mar 2016 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1999/006/001/2016-03-02/orain_irabaztea_tokatzen_da.htm
Poza eta irribarrea izan ziren atzoko protagonistak Elgoibarren. Poza, irribarrea eta Arnaldo Otegi. Sei urte eta erdi giltzapean eman ostean praktika galdua duela ohartarazi zuen, baina ez zitzaion nabaritu. Plaza bete jende zuen aurrean, eta solte aritu zen, erraz, eta karisma handiz. Etxean jokatzen zuen, baina ez zituen etxekoak bakarrik izan gogoan: «Zintzoki esaten dizuet; ni asko pozten nahiz lehen bizkartzainekin ibili behar izaten zutenek orain ez dutelako horren beharrik». Baina eskubide urraketa ez dela amaitu ohartarazi zuen, hitz horiek erabili gabe ere: «Astebururo bisitara eramateko poltsa prestatzen duten guraso eta lagun horiez gogoratzen naiz ni». Presoak etxeratzeko oihuekin erantzun zieten bildutakoek.

Bizkartzainik gabeko egoerara iristeko ezker abertzaleak ere izan duela partea nabarmendu zuen Otegik ehunka herrikideren aurrean hitzaldian: «Hitzeman genuen bakea ekarriko genuela, eta ekarri dugu». Zazpi urte lehenago egin zuen promesa hori Elgoibarko plaza berean, Donostiako Martuteneko espetxetik atera zenean. Eta toki berean azpimarratu du lanak ez direla amaitu: «Orain irabaztea tokatzen da. Bakea eta elkarbizitza beharrezkoak dira, baina baita askatasuna eta berdintasuna ere». Eta baietz, autokritika egin egin behar dela, baina ez besteek eskatzen dietelako, baizik eta «herri honi zor gatzaizkiolako».

Espetxetik atera berritan bere buruari lan partikular bat jarri dio Otegik. Free Otegi. Free them all kanpainaren barruan babesa agertu dioten denei eskerrak eman zizkien. Eta, orain, berari babesa eman dioten nazioarteko eragile horiek guztiak kanpainaren bigarren esaldian murgiltzeko ahaleginak eta bi egingo dituela hitzeman zuen; free them all.

Ez da alferrik egon giltzapean, eta oso presente ditu presoak. Atzo, hitz egin zuen bakoitzean oroitu zituen kartzelan gelditzen diren 400 inguru euskal herritarrak. Elgoibarren ere haiek izan zituen aurrena gogoan; Logroñon berarekin preso zeuden bi lehendabiziko, Rafa Diez Usabiaga bigarren, eta gainerako guztiak gero. Eta besarkada bana igorri zien bera bezala kartzela atzo utzi zuten Urko Labakari eta Lorentxa Gimoni ere.

Ate birakariak

Atzokoa ez da izan Arnaldo Otegiri Elgoibarren egin dioten harrera bakarra. Hainbat sartu-irten egin ditu espetxetik ezker abertzaleko buruzagiak, eta hala esan zuen: «Ezker abertzaleko politikarien ate birakari bakarrak espetxeak dira. Gu espetxera eramaten gaituzte behin eta berriz. Arriskutsuak izango gara».

Hain justu, «terrorista arriskutsu» deitu zion atzo Otegiri Soraya Saez de Santamaria Espainiako Gobernuko bozeramaileak. Otegik Los Chikos del Maiz musika taldearen hitzekin erantzun zion, 1976. urteko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakariak gogora ekarriz, eta badaezpada birritan azpimarratuz hitzak ez zirela bereak: «Terrorismoa Fraga Iribarne da, Gasteizko kaleetan langileak hiltzen».

Arreta handiz entzun zituzten Otegiren hitzak Elgoibarren bildutakoek. Zahar eta gazte, Elgoibartik ez ezik, inguruko herrietatik gerturatutako jende ugari zegoen, eta ezker abertzaleko hainbat buruzagi: Rufi Etxeberria, Pernando Barrena, Joseba Permach, Karmele Aierbe, Marije Fullaondo, Karmelo Landa, Joxean Agirre, Jone Goirizelaia abokatua, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia, Laura Mintegi EH Bilduko lehendakaritzarako hautagai izandakoa, Anna Gabriel eta David Fernandez CUPeko kideak, eta beste asko.

Juli Arregi emazteak, Hodei eta Garazi seme-alabek eta Ascensio aitak babestuta agertu zen Otegi plazan. Eta orduantxe lehertu zen zain egon zen jende guztiaren emozioa. Presoak etxeratzeko oihuak eta independentziaren aldekoak izan ziren nagusi. Bero zen jendea. Pozak, eta malkoak gertu. Xabier eta Miren Amurizak bertsoak eskaini zizkioten; Fredi Paya bertsolariak biolinez musikatutako aurreskua dantzatu zioten dantzariek, eta urteetan izandako «koherentzia» eskertuz, txapela jarri zioten Arnaldo Askatu Politika Askatu plataformako kideek. Baina txapel hori ez zuen beretzat nahi. Hilda dauden ezker abertzaleko buruzagiei eskaini zien, besteak beste, Jon Idigorasi, Jokin Gorostidiri, Periko Solabarriari eta Txomin Ziluagari.

Eta, gero, festa nahi zuenak izan zuen aukera, Fermin Muguruza, Sorkun eta Xabi Solanoren musikarekin. Atzo Elgoibarren izan ez zirenek, berriz, martxoaren 5ean izango dute Otegi berriro entzuteko aukera, belodromoan.

]]>
<![CDATA[Hamalau urte preso eta hamaika auzi]]> https://www.berria.eus/albisteak/120185/hamalau_urte_preso_eta_hamaika_auzi.htm Tue, 01 Mar 2016 07:26:09 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/albisteak/120185/hamalau_urte_preso_eta_hamaika_auzi.htm Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarezekin batera. Tarte batez, kartzelara ere sartu zuten Otegi, baina, azkenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen hirurak. Urtebete geroago, ETA eta Espainiako Gobernua negoziazio betean zirela, berriz atxilotu zuten Otegi, Herriko tabernen auzia deiturikoan. 400.000 euroko bermea ordainduta atera zen espetxetik, preso sartu eta bi egunera. Auzi horretatik kanpo utzi zuten gero, Bateragune auzian delitu berbera egitea leporatuta epaitu eta zigortu zutelako. 2006an, berriz espetxeratu zuten. Bi euskal presoren heriotza salatzeko matxoaren 9an izan zen greba orokorrean gertatutako istiluak eragitea leporatuta atxilotu zuten. 250.000 euro ordainduta atera zen, bederatzi egun geroago. Beste bi espetxealdi luze 2007ko ekainean, preso sartu zuten Otegi, bigarren espetxealdi luzea egitera. 2003an Jose Miguel Bañaran Argala etakide zenaren omenaldian parte hartu zuenean “terrorismoa goratzea" egotzita, hamabost hilabeteko zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Martutenen giltzapetu zuten, eta han eduki zuten harik eta 2008ko abuztuan libre utzi zuten arte. Handik urtebete eta bi hilabetera, kartzelan zen berriro. 2009ko urrian atxilotu zituzten Otegi eta beste 9 lagun Bateragune auzian. Auzitegi Nazionalak jarritako sei urte eta erdiko zigorra osorik beteta aterako da Otegi, bihar. Baina ez da hor bukatzen Otegiren auzitegietako ibilia. Bateragune auziagatik espetxeratu aurretik, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopezekin biltzeagatik ere epaitu zuten, bi lehendakari ohiekin batera. EAEko Auzitegi Nagusiak auzia artxibatu zuen 2010ean, Otegi preso zegoela. Eta preso zegoela absolbitu zuten Jose Mari Sagardui Gatza presoaren harreran egindako hitzengatik ere. Auzi horretan zigortu egin zuen aurrena Angela Murillo epaileak, baina, epailearen neutraltasunik eza argudiatuta, epaiketa berriz egiteko agindu zuen Auzitegi Gorenak. Bigarrenez epaitu zutenean, absolbitu egin zuten.]]> <![CDATA[EAJk irabaziko lituzke EAEko bozak, eta Ahal Dugu litzateke bigarren indarra]]> https://www.berria.eus/albisteak/119721/eajk_irabaziko_lituzke_eaeko_bozak_eta_ahal_dugu_litzateke_bigarren_indarra.htm Tue, 16 Feb 2016 11:33:15 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/albisteak/119721/eajk_irabaziko_lituzke_eaeko_bozak_eta_ahal_dugu_litzateke_bigarren_indarra.htm <![CDATA[Azpeitian herri galdeketa egingo dute ekainaren 12an, independentziari buruz]]> https://www.berria.eus/albisteak/118645/azpeitian_herri_galdeketa_egingo_dute_ekainaren_12an_independentziari_buruz.htm Sat, 16 Jan 2016 09:11:32 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/albisteak/118645/azpeitian_herri_galdeketa_egingo_dute_ekainaren_12an_independentziari_buruz.htm idatzia), eta, jakinarazi dutenez, 15 laguneko talde eragilea sortu dute, egunero lanean aritzeko. Izan ere, haien ustez, "erabakitzeko eskubidearen alde egotea ezin da egote hutsa izan: jarrera aktiboa eskatzen du". Horregatik, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko tresnak jarriko dituzte, "erabakitzeko eskubidea guztion topalekua dela sinetsita". Galdeketarekin bat egin dute, esate baterako, Eneko Etxeberria alkateak, Iñaki Errazkin alkate ohiak, EH Bilduko Aitor Bereziartua zinegotziak, EAJko Aitor Gorrotxategik, Xanti Gurrutxagak eta Jose Urbistondok, Xabier Etxeberria preso ohiak, eta herriko hainbat kultur, kirol eta herri mugimendutako hainbat eragilek. Parte hartzea bultzatu nahi dute Hitzartuko kideek: "Erabakitzeko eskubidea guztion topalekua dela sinetsita gaude. Gure iritziz, subiranotasun edo herri antolaketa auziak bezala, modu baketsuan, demokraziaren arauak betez eta herritarron parte hartzea sakonduz bideratu beharko lirateke, aukera guztiak errespetatuz eta posible eginez, eta erabakia herritarron borondatean eta nahietan oinarrituz". Sinadura eguna Goierrin eta mahai ingurua Areetan Goierrin ere iragarria dute galdeketa egingo dutela. Gure Esku Dago-k ekainaren 19rako du aurreikusia galdeketa han, eta gaur ari dira horretarako beharrezkoak dituzten sinadurak biltzen. Sinadura eguna antolatu dute eskualdeko 22 herritan. Izan ere, 6.000 sinadura lortu nahi dituzte hila amaitu aurretik. Bihar ere egongo da sinatzeko aukera. Erabakitzeko eskubidearekin lotuta, hitzaldi bat ere izango da asteartean Areetan (Bizkaia). Open Akademiak antolatuta, Juan Jose Ibarretxe, Angel Oiarbide, Pako Letamendia eta Rozio Luces ariko dira, erabakitzeko eskubidearen inguruan, solasean.]]> <![CDATA[Ebolaren izurritea amaitutzat jo du OMEk]]> https://www.berria.eus/albisteak/118573/ebolaren_izurritea_amaitutzat_jo_du_omek.htm Thu, 14 Jan 2016 07:34:35 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/albisteak/118573/ebolaren_izurritea_amaitutzat_jo_du_omek.htm <![CDATA[CUPeko zerrendaburu Bañosek uko egin dio diputatu izateari]]> https://www.berria.eus/albisteak/118256/cupeko_zerrendaburu_banosek_uko_egin_dio_diputatu_izateari.htm Mon, 04 Jan 2016 07:20:27 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/albisteak/118256/cupeko_zerrendaburu_banosek_uko_egin_dio_diputatu_izateari.htm <![CDATA[Etorkizuna bake eta justizian oinarrituta eraikitzeko deia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2271/003/001/2014-02-01/etorkizuna_bake_eta_justizian_oinarrituta_eraikitzeko_deia.htm Sat, 01 Feb 2014 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/2271/003/001/2014-02-01/etorkizuna_bake_eta_justizian_oinarrituta_eraikitzeko_deia.htm
Luzatu egin den arren, epaiketa atzo amaitzea espero zen hasiera batean, eta azken alegatua atzo aurkeztu zuten, Donostian. Alaia Martin, Mikel Labaka, Sabino Cuadra, Bakartxo Ruiz, Ramon Agirre eta Mikel Astarloza izan ziren aurkezpenean, alegatua sinatu duten berrogei lagunen ordezkari, eta Jazint Ramirezek eta Ainara Ladronek irakurri zuten testua. Bi horiek ere auzipetuta daude Segikoak izateagatik, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzeko zain. Haiez gain, sinatzaileen artean daude, esate baterako, Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea, Txema Montero abokatua, Amets Arzallus bertsolaria eta Irati Jimenez idazlea ere.

Gehiengo berriaren adierazpena, 'gu' berriarena izena jarri diote alegatuari, eta «justizia trantsizionala» eskatu dute, besteak beste. «Harresiak zeuden lekuan» zubiak eraiki behar direla diote, eta justiziaren arloan ere halaxe egin behar dela: «Bada arrazoibide eta tresna juridiko aski epaiketa honen emaitza bakearen aldeko urrats txiki bat izan dadin. Justizia garai berri baterako trantsizio ikuspegitik aplikatzen hasi behar da».

Zubiak nahi dituzte, «etorkizunerako zubiak», «ilusio zubiak». «Atzera begirako estrategia antiterrorista» Euskal Herriarentzat «zama latza» dela uste dute sinatzaileek, horrela ez dagoela beraiek nahi duten bezala «errespetua eta aitorpena» oinarri izango dituen «bakean eta justizian oinarrituko den etorkizuna» eraikitzerik. Eragile politiko eta sozialek urratsak egin dituztela diote, baina gehiago ere behar direla aitortzen dute. Bide horretan, Madrilen egiten ari diren epaiketa «konponbidea eten edo oztopatzeko asmoz eraikitako harresi berria» dela salatu dute, «garaiz eta lekuz kanpo dagoen anakronismoa».

Ilusio bila

Gizartea «ilusio desioz» dagoela dio berrogei herritarrek sinatuta berrogei gazteren alegatua egiten duen testuak, baina, frustrazioa besterik ez duela bilatzen nabarmendu dute. Ilusioari eusteko, epaituak libre uzteko eskatu dute. Eta, are gehiago, kontuan hartuta «epaiketan berez delitua ez diren ekintzak» aurkeztu dituela akusazioak : «Helburuak dituzte epaitzen, ez bitartekoak; jardun politikoa dute epaitzen, eta ez delituak.

Epaiketak iraun duen lau hilabeteetan beraien kontrako akusazioak egiten ikusi eta entzun dituzte berrogei gazteek fiskala, poliziak eta perituak. Eta entzundakoarekin haserretu direnetan ere isilik eutsi behar izan diote. Abokatuen egitekoa da epaituen defentsa. Entzundako denak entzunda, epaimahaiari esan nahi diotena esateko aukera herritarrei eman diete gazteek. Eta mezu argi bat eman dute: «Bakean eta justizian oinarrituko den etorkizuna eraiki nahi dugu».]]>
<![CDATA[Aseezina asetzeko ahalegina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1483/010/001/2014-01-28/aseezina_asetzeko_ahalegina.htm Tue, 28 Jan 2014 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1483/010/001/2014-01-28/aseezina_asetzeko_ahalegina.htm Parot doktrinarekin giltzapean zeuden preso guztiak libre uztea ekarri izanak biktima batzuengan sortutako ezinegona baretu nahi du Espainiako Gobernuak, preso horiei mugimendurako aukera murriztuz.

Parot doktrinarekin giltzapean eduki dituztenei oinarrizko eskubideak urratu zitzaizkiela esan zuen Estrasburgok, eta Espainiako Gobernua oinarrizko eskubideak berriz urratzeko tentazioan dabil. Edo, gutxienez, bide horretako adierazpenak egiten ari da, adibidez, preso horiei hautetsi izateko aukera kentzeko asmoak iragarrita. Baina, hala ere, biktima horiek ez dira asetzen. Eta PPren barruan ere handia da tentsioa, azken egunetan ETAk Gregorio Ordoñez hil zuela gogora ekartzeko egindako ekitaldietan argi gelditu den bezala. Sendo itxura emateko saioan, preso ohientzako trabak iragarri ditu PPk.

Alderdiko barne tentsioek eraman dute Espainiako Gobernua preso ohiei hautetsi izatea galarazteko asmoetara. Preso ohiek EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren iragarpenarekin bat eginez urtarrilaren hasieran Durangon egindako agerraldiaren osteko bilera batean gogor hitz egin zuen Esperanza Aguirrek, eta haiek elkartu eta agerraldiak egitea galarazteko legeak aldatzeko eskatu zion Mariano Rajoy gobernuburuari. Bere beldurra preso ohiak alkate edo zinegotzi karguetara iristea dela erantzun zion Rajoyk, eta, ondorioz, hautagai izatea galarazteko zer egin daitekeen aztertzen jarri ditu Rajoyk Estatuaren abokatua eta gobernuaren zerbitzu juridikoak. Espainiako telebista batean berretsi zuen Rajoyk, joan zen astean, gaia aztertzeko agindu duela, eta, egiterik edukiko duen edo ez jakin ez arren, beragatik balitz preso ohiei alkate edo hautetsi izatea galaraziko diela gaineratu zuen: «Halaxe gertatzea nahi dut nik».

Baina ez du erraza izango. Preso bakoitzari zigorra jartzen diotenean zehaztuta dator zenbat urteko kartzela eta zenbateko inhabilitazioa duen. Hura amaitzen denean, amaitu egiten da, eta preso ohiak kitatuta dauka justiziarekin duen zorra. Pertsona erabat librea da, gainerakoen eskubide eta betebehar berberekin. Eta Espainiako Konstituzioak argi dio sufragio pasiborako eskubidea —hautagai izateko eskubidea— oinarrizko eskubidea dela.

Beraz, legea aldatu beharko luke gobernuak, baina, aldatuta ere, ezingo luke atzerako eraginez aplikatu. Horixe egotzi dio hain zuzen Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinaren kontrako epaia atera duenean. Beraz, atzerako eraginkortasunez ezingo du aplikatu, eta Zigor Kodea aldatuta ere, ezingo lieke dagoeneko preso ohiak direnei aplikatu, eta ezta preso daudenei ere. Legea aldatu ostean delituren bat egiteagatik epaitu eta zigortutakoei baino ezingo lieke aplikatu.

Beraz, hautagai izateko baldintzak zehazten dituen Hauteskunde Legean topatu nahi dute zirrikitua, eta aurrekari penalak dituztenei aurkeztea galarazi.

Espainiako Zigor Kodearen arabera, aurrekariak bost urtetan kitatzen dira delitu larrietan, eta hori hamar urtera igotzeko bidea hasita dauka Espainiako Gobernuak. «Terrorismoagatik» zigortutakoei goi kargudun izatea galarazteko lege erreforma martxan jarri zuenenean, aurrekariak eteteko epea bost urtetik hamarrera igotzeko bidea ere hasi zuen. Saiatuko dira lege aldaketa hori hautetsi kargu guztietara hedatzen, baina korapilatsua dela aitortu zuen Soraya Saez de Santamaria Espainiako Gobernuaren bozeramaileak berak ere.

Hautagaitzak debekatzeko saioa ez da PPren gobernuak abiatutako bide bakarra. Preso ohi orok 460 euroko diru laguntza izaten du espetxetik atera eta 18 hilabetean, bizia berrantolatzeko. Diru hori kendu nahi die gobernuak euskal preso ohiei, baina hori ere ez da erraza. Tramiteak abiatu dituzte, baina horiek ere luzeak eta korapilatsuak dira.

Aurretik ere estu

Estrasburgok epaia atera aurretik ere bakerik ez zela egongo ohartarazi zion Espainiak presoen eskubideen aldeko mugimenduari. Herrira-ren aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz.

Estrasburgoren epaiaren ostean etorri da, ordea, anabasarik handiena. Biktima batzuek ez zuten beren indignazioa ezkutatu, eta espetxe atarietara joan ziren giltzapetik ateratakoei zein haien senideei oihu egitera. Ongietorriak egiten baziren ondorioak izango zirela ohartarazi zuen Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak, eta presoei herrietan egin zaizkien harreretan delitu bila ibili da Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria.

Eta are gehiago nahastu ziren gauzak preso ohiek Durangon emandako prentsaurrekoarekin. Biktima batzuk zeharo asaldatu ziren, eta, adibidez, AVTk prentsaurrekoa bera debekatzeko ere eskatu zion epaileari.

Durangoko agerraldia hasi baino ordu erdi lehenago baimendu zuen ekitaldia Santiago Pedraz epaileak. Espainiako Konstituzioaren arabera, biltzeko eta manifestatzeko eskubideak ez duela aldez aurreko baimenik behar esan zuen. «Hori erregimen diktatorialetan bakarrik gertatzen da». Ez zuen deialdian delitu zantzurik ikusi: «Deitzaileek hilaren 28an EPPK-k argitara emaniko komunikatua baloratu nahi dute, eta hori, berez, ez da inor gorestea». Haren esanetan, «oso bestelakoa» litzateke ekitaldian bertan delitu izan litekeen zerbait gertatzea. Beraz, ekitaldian gertatzen zena zaintzeko eta horri buruz txosten bat egiteko eskatu zion Poliziari.

Besteak beste, egindako mina onartu, indarkeriaren erabilera baztertu eta legeak ematen dituen aukerak baliatuko dituztela esanez, EPPK-k kaleratutako agiriarekin bat egin zuten preso ohiek Durangoko agerraldian.

Pedrazek eskatutako txostenaren berririk ez dago, baina, hark esanak esan, prentsaurrekoak ondorioak izan ditu. Rajoyk iragarritako balizko neurriak alde batera utzita ere, agerraldi hura baliatu zuen Eloy Velasco epaileak egun batzuk geroago EPPKren bitartekaritza taldearen kontra egiteko. Atxilotutako zortzi lagunen espetxeratze autoaren arabera, Herrira-ren kontrako operazioa atzemandako dokumentuak erabili zituen operazioa agintzeko, eta agerraldiaren prestaketak. Besterik ez. Eta prentsaurrekoaren ostean agintzea erabaki zuen, EPPKren iragarpenaren ostean.]]>
<![CDATA[Espainiako bandera jartzeko lekua balkoia dela esan dio Gorenak diputazioari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1487/011/001/2014-01-24/espainiako_bandera_jartzeko_lekua_balkoia_dela_esan_dio_gorenak_diputazioari.htm Fri, 24 Jan 2014 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1487/011/001/2014-01-24/espainiako_bandera_jartzeko_lekua_balkoia_dela_esan_dio_gorenak_diputazioari.htm
Gainera, Luis Maria Diez-Picazo magistratuak idatzitako epaiaren arabera, gehienez 4.000 euro ordaindu beharko ditu Martin Garitano buru duen gobernuak, auziaren kostuak ordaintzeko.

Guztia 2005etik dator. EAEko Auzitegi Nagusiak orduko azaroan atera zuen Gipuzkoako Diputazioari Espainiako bandera jartzeko agindua ematen zion epaia. Gipuzkoako Foru Gobernuak —EAJren esku zegoen orduan— bandera jarri zuen, eta baita desadostasuna azaltzen zuen plaka bat ere. Espainiako Estatuaren abokatuak, baina, protesta jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusian, Gipuzkoako Diputazioak epaia ez zuela behar bezala bete esanez, bandera «toki ezkutuan» jarri zutelako, eta ez «ohorezko eta erreferentziazko tokian».

Auzitegiak arrazoia eman zion Estatuaren abokatuari. 2012an kaleratu zuen sententzian dio Banderen Legeak dioen bezala eskegi behar direla banderak. «Oztoporik gabe eta interferentziarik gabe». Diputazioa ez zegon konforme erabakiarekin, eta kasazio helegitea jarri zion erabakiari, Gorenean —EH Bilduren esku zegoen Diputazioa ordurako—. Azken helegite hori ez du onartu, baina Gorenak, eta beraz, EAEko Auzitegiaren epaia bete beharko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Alegia, Espainiako bandera Diputazioaren eraikinaren «kanpoan» eta «ohorezko tokian» jarri beharko du.

Plaka kentzeko ere agindu zuen aurretik Gorenak. Espainiako bandera EAJk jarri zuen Diputazioan, bera baitzegoen orduan gobernuan. Markel Olano zen ahaldun nagusia, eta banderarekin batera, hura jartzearen kontra zegoela argi uzten zuen plaka bat jarri zuen diputazioaren eraikinean. Espainiako bandera «ikur inposatu bat» dela adierazten zuen plakak. «Gerta liteke ikurra herriaren ametsaren sinbolo ez izatea. Indarraren legez eta legearen indarrez ezarria izatea. Orduan ere baliagarri izan liteke, inposaketaren sinbolo bihurtzen baita, bizilegezko gabeziaren gogoratzaile».

Espainiako Estatuaren Abokatuak plaka hura kentzeko agintzeko eskatu zion EAEko Auzitegi Nagusiari. Hark ez zion eskaera onartu eta orduan Gorenera jo zuen Estatuaren abokatuak. Hark bai, Gorenak plaka kentzeko agindu zion Diputazioari 2011ko azaroan. Honela jaso zuen epaiak: «Espainiako banderari balioa kentzea da plakaren helburua. Horregatik, kendu egin behar da».

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak segituan abisu eman dio Foru Gobernuari, eta agindua bete ezean «desobedientzia» eta «prebarikazio» delituak egingo dituela ohartarazi dio, eta horrek inhabilitazioa ekar diezaiokeela azpimarratu. Pozik agertu da Gorenaren epaiarekin. Bere esanetan, bera eta Estatuaren Abokatua egiten ari diren «legalitatean kontrolarekin» legeak betearaztea lortzen ari dira, «konstituzioaren kontrakoen trufak» galaraziz.

Orozkon ere bai

Orozkoko (Bizkaia) udaletxean ere Espainiako bandera jarri dute. Alkatetza duen Adie plataformak atzo jakinarazi zuen bandera hori «besteren sinboloa» dela, eta, bertako herritarrak ez dituela ordezkatzen uste duten arren, bandera jarri egingo dutela eraikinaren kanpoko aldean eta barruan. «Herritarren nahiaren kontra» izanagatik bandera jartzera behartuta dagoela jakinarazi du Josu San Pedroren udal taldeak.

Bilboko Administrazioarekiko Auzitegiak duela hamabost egun agindu zion Orozkoko Udalari Espainiako bandera jartzeko. Eta ohartarazi, hala egin ezean, bandera jartzeko agindua segurtasun indarrei emango ziela, isunak jarriko zituela, eta alkateari ardura penalak eskatuko zizkiola.

Udalak atzo kaleratutako oharrean dio Orozkon inoiz ez dela arazoa izan Espainiako banderarik ez egotea, eta herrian bizi diren 2.500 biztanle inguruk ez dutela inoiz eskatu bandera hori jartzea. «Gure herritarren sentimenduen kontra egitera behatzen gaituzte, gaur egun tristea da», diote.]]>
<![CDATA[Foro Sozialeko gomendioetan sakontzeko solasaldiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1484/008/001/2014-01-16/foro_sozialeko_gomendioetan_sakontzeko_solasaldiak.htm Thu, 16 Jan 2014 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1484/008/001/2014-01-16/foro_sozialeko_gomendioetan_sakontzeko_solasaldiak.htm Hitzorduak goiburupean solasaldi sorta antolatu du akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak.

Bost solasaldi antolatu dituzte, oraingoz, biktimei buruz, presoei buruz, berradiskidetzeari buruz, egiaren aitorpenari buruz eta giza eskubideei buruz. Haietako bakoitzean gomendioetan jasota dauden gai horietako bat landuko da, eta «iritzi anitz» entzuteaz gain, «proposamenak errealitatean zehaztea ahalbidetuko duten ideia berriak sortzeko aukera» ematea dute xede.

Horretarako, gai horietako bakoitzean zeresana duten pertsonak gonbidatu ditu Lokarrik hitzaldiak ematera. Gorka Landaburu ETAren biktima eta kazetariak biktimez hitz egingo du; Karlos Ioldi preso ohi eta Harrera elkarteko kideak, presoei buruz; Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituak, berradiskidetzeaz; Komando Antikapitalistek hildako Juan Manuel Garcia Corderoren seme Iñaki Garcia Arrizabalagak, egiaren eta biktimen aitorpenaz; eta Andres Krakenberger Amnesty Internationaleko kideak, giza eskubideei buruz. Solasaldietan, gonbidatuek sarrera egingo dute, eta gero, parte hartzeko izena eman dutenek beren iritziak eman eta trukatzeko tartea irekiko dute.

Bost solasaldi horiez gain, mintegiak antolatzeko asmoa ere badu Lokarrik. Giza eskubideak, memoria eta bake prozesua Nafarroan izango da gai bat. Mintegi horiek adituentzat izango dira, goizez.

Solasaldietan parte hartzeko deia egin die Lokarrik herritarrei: «Azken finean, bakearen eraikuntza prozesu baten emaitzen hartzaileak herritarrak beraiek dira, eta, beraz, garrantzitsua da gizarteak prozesua eta lortzen diren aurrerapausoak barneratuta izan ditzan».

Nolanahi ere, Lokarrik ohartarazi du solasaldi bakoitzean 30 lagunentzat bakarrik egongo dela tokia, eta, beraz, haietara joan nahi duenak ahalik eta azkarrena izena emateko eskatu du. Joaterik ez duenarentzat txostena osatuko dute hitzaldi eta mintegi horietan ateratzen dituzten ondorioekin.

Hiru printzipio

Solasaldietan eta mintegietan jorratzeko hiru printzipio argi dituzte: «Hitz egin, entzun eta parte hartu». Lokarrik atzo komunikabideetara bidalitako oharrean dio hitz egiteko ordua dela, gizarteak bere iritzia eman behar duelako; entzutekoa, «bizikidetzak alderdi sozial eta politiko guztien gizarteratzea eskatzen duelako eta «besteengana hurbiltzeko» elkar entzutea beharrezkoa delako, bestearen ideia eta proposamenak ulertuko badira.

Horregatik guztiagatik, solasaldietan herritarrek parte hartuko duten itxaropena du Lokarrik, eta beharrezkoa iruditzen zaio: «Bake prozesuak agertzen dituen zailtasun eta erronken inguruan, arlo batzuetako aurrerapausoen gabezia horrek sortzen duen ezinegona kasu, gizartearen partaidetza oinarrizko bidea da aurrera egitea eta bake prozesua errotzea ahalbidetuko duten konponbideak topatzeko».]]>
<![CDATA[Zortzi bitartekariak preso, «ETAren beso eragilea» izatea egotzita]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1484/004/001/2014-01-14/zortzi_bitartekariak_preso_etaren_beso_eragilea_izatea_egotzita.htm Tue, 14 Jan 2014 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1484/004/001/2014-01-14/zortzi_bitartekariak_preso_etaren_beso_eragilea_izatea_egotzita.htm
Naia Zurriarain deklaratzera deitu du epaileak; ostegunean joan beharko du]]>

Naia Zurriarain inputatu eta deklaratzera deitzeko ere agindu du epaileak. Ostegunerako jarri dio ordua, 12:00etarako.

Atxilotuak baldintzarik gabe aske uzteko eskatu zion defentsak epaileari, baina baldintzekin libre uztea ere ez du ametitu epaileak. Horretarako hiru arrazoi eman ditu: atxilotuak frogak desegiteko aukera edukitzea, batetik, ihes egiteko arriskua, bigarrenik, eta hirugarrenik, Zuluetaren zein Enparantzaren kasuan, delitua berriz egin dutela eta baldintzapeko askatasuna hautsi dutela. 2010ean ere atxilotu zituzten bi horiek, eta baldintzapean aske zeuden orduz geroztik.

Zortzi lagunak espetxeratzea ekarri duen operazioa joan zen astean egitea ez da kasualitatea izan. Tiraderan zituen dokumentuak justu orain ateratzea erabaki du Auzitegi Nazionalak, hain justu, EPPK-k Euskal Herriratzea aurrena eta gero etxeratzea lortzeko legearen araberako urratsak iragarri ostean. Argi dago autoan. Izan ere, Herrira mugimenduaren kontrako polizia operazioa atzemandako dokumentuak baino ez ditu aipatzen espetxeratze autoak, operazioan bertan bilatutakoez gain. Tiraderan zituen, eta orain ateratzea erabaki du. EPPKren iragarpenaren eta preso ohiek bitartekaritza taldekoekin batera emandako prentsaurrekoaren ostean.

Nolanahi ere, eta bitartekaritza taldeko zortzi lagunek presoekin lotura dutela argi dagoen arren, —presoei eragileekin harremanak errazteko sortu zen, hain justu, bitartekaritza taldea—, Velascok atzo kaleratutako espetxeratze autoak ez du inon esaten zortzi horiek non daukaten ETArekin lotura. Une batean honela dio autoak: «Dokumenturen batean igartzen da BTko kideren bat zuzenean ETAk izendatu zuela». Dokumentu hori zein den ez du esaten, eta ETAk izendatu ei duen pertsona nor den ere ez. Gainera, balizko dokumentu horretaz ez da argi eta garbi idatzita agertzen ETAk izendatu zuela, baizik eta «igarri» egiten da.

Espetxeratutako zortzi lagunak «ETA erakunde terroristan parte erabakigarria osatzen duten estrukturekin» lotzen dituen dokumentuak Herrira-ren kontrako operazioan topatu zituztela dio epaileak. «Ezabatze erabatekoa sistemarekin garbitutako euskarri informatikoak» topatu zituztela diote, baina Guardia Zibilaren auzitegi informatikako perituek errekuperatu egin dituztela aurreko dokumentuak. ETAk EPPKrentzat bidalitako txosten bat eta Mugarri txostena daudela dio, besteak beste. Ez du esaten, ordea, txosten horiek nork eman dizkion nori, eta norentzat. Ez du esaten txosten horiek atxilotutako zortzi lagunekin zer lotura duten.

Herrira-ren operaziokoak kontatuta, autoak saltoa egiten du denboran, abenduaren 28ra arte. Hain justu, EPPK-k urrats gehiago iragartzeko agiria argitaratu zuen egunera arte. Atxilotutako lagunek bi egun lehenago agiria zabaldu zutela dio, eta urtarrilaren 2an berriz bildu zirela, preso ohiekin batera Durangon eman zuten prentsaurrekoa prestatzeko. Bilerak egiten zituztela dio autoak —20 bileraz hitz egiten du behin eta 21ez beste behin—, baina bilera horiek noiz, non edo norekin egiten zituzten ez du esaten. Ezta bilera horietan zer delitu zehatz egiten zuten ere. Esaten duena da joan zen asteazkenean Guardia Zibila Elkanoko egoitzara joan zenean, atxilotuak ez zeudela «ohi bezala» bileran, baizik eta Espainiako Barne Ministerioak atxiloketak iragarri ostean, «frogak deuseztatzen» eta «ihesean saiatzen» ari zirela. Nolanahi ere, aurrerago dio bilerak «klandestinoak» zirela.

«Delituen talde ardura» argi gelditu den ondorioa atera du epaileak, eta hori operazioko agiriekin are argiago geratu dela dio, nahiz eta haien azterketa «oso aldi goiztiarrean» dagoela eta «soilik atariko azterketa» egin dutela aitortu.

Bitartekaritza taldekoek presoen artean komunikazio sarea osatuta zeukatela dio, eta oharrak trukatzen zituztela. Senideek ematen zituzten oharrak batzuetan, Velascoren esanetan. Horrexegatik galdekatu nahi du Zurriarain: Asier Arzallus presoari oharra ematea egozten dio.]]>
<![CDATA[Miaketa gehiago egin dituzte Bilbon, eta atxilotuak Madrilen dauzkate]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1700/002/001/2014-01-10/miaketa_gehiago_egin_dituzte_bilbon_eta_atxilotuak_madrilen_dauzkate.htm Fri, 10 Jan 2014 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1700/002/001/2014-01-10/miaketa_gehiago_egin_dituzte_bilbon_eta_atxilotuak_madrilen_dauzkate.htm
Bilboko egoitzako bulego denak miatu ditu Guardia Zibilak, Iñaki Goioagarena izan ezik]]>

Arantza Zulueta atxilotua eta Alfontso Zenon abokatua bertan zirela, Elkano kalean miaketak egin zituzten atzo goizean. Goioagaren bulegoa miatzen ari zirela zabaldu zuten hainbat iturrik, baina ez zen hala izan. Goioagarena ez beste bulego guztiak aritu ziren arakatzen. Izan ere, Espainiako Senatuko hautetsia da Goioaga, eta, beraz, foruduna da. Ez dago inputatuta auzian. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zehatza eman zien guardia zibilei: Goioagaren bulegoa ere arakatu egin behar zuten, baina, derrigor, senatariaren beraren presentziarekin. Hura han ez zegoela bulegoan sartzea debekatu zien.

Guardia Zibila saiatu zen senatari eta abokatua lokalizatzen, baina ez zuten lortu, eta, beraz, haren bulegoa miatu gabe alde egin zuten Elkano kaleko egoitzatik. Goioagaren bulegoko atea itxita utzi dute. Zigilatuta.

Gainerako bulego guztiak miatzeko arrazoia berri agentziak zabaldu dute. Atxiloketen berri aldez aurretik eman zutenez, eta eraman zituzten zortzi lagunek beren bila joango zirela jakiteko aukera izan zutenez, delituzkoak izan zitezkeen dokumentuak agian eraikineko gainerako bulegoetan ezkutatuko zituztela argudiatuta eman zuen epaileak haiek arakatzeko agindua. Eta halaxe egin zuen Guardia Zibilak. Izan ere, Bilboko egoitzan atxilotu zituzten atxilotutako zortzitik zazpi: Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Aintzane Orkolaga, Aitziber Sagarminaga, Jose Campo, Egoitz Lopez de la Calle eta Mikel Almandoz. Asier Aranguren Iruñean atxilotu zuten. ETAren eta EPPK-ko presoen arteko lotura izatea egozten die epaileak.

14:30 inguruan joan ziren guardia zibilak Elkano kaleko egoitzatik, oihu artean, Arantza Zulueta beraiekin eramanez. Madrilerako bidea hartu zuten. Han zituzten gainerako atxilotuak ere. Miaketak goizaldean bukatuta, Tres Cantos polizia etxera eraman zituzten. Komunikatuta dauzkate, eta Guardia Zibilak jakinarazi die familiei non dauzkaten.

Ez dute jakinarazi noiz hartuko dien deklarazioa epaileak, baina atxiloketa komunikatua denez, 72 ordu pasatu baino lehen hartu behar die deklarazioa epaileak berak. Hortaz, gaur edo bihar goizean izan behar du. Beranduenera ere bihar 15:00ak baino lehen, ordu horretan atxilotu baitzituzten asteazkenean.

«Giza hutsegitea»

Fiskaltzak asteazkenean esan zuen ikerketa eskatuko zuela Espainiako Barne Ministerioak atxiloketen berri gertatu aurretik eman zuelako. Izan ere, prentsa ohar bat igorri zuten Guardia Zibila oraindik bidean jarri ez zenean. Espainiako Barne Ministerioa azalpenak ematera behartuta sentitu zen atzo, eta esan zuen «giza hutsegitea» izan zela. Fiskaltzak txostena eskatu ostean eman ditu azalpen horiek ministerioak, berri agentzien arabera. Informazio diligentziak hasi ditu fiskaltzak, zer gertatu zen aztertzeko.

SUP poliziaren sindikatuak gogor salatu zuen gertatutakoa, haren esanetan, zortzi ez, 20 lagun atxilotzeko asmoa baitzuten.]]>
<![CDATA[Oztopoak gainditu eta bake bidean lanean segitzeko deia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1637/003/001/2014-01-10/oztopoak_gainditu_eta_bake_bidean_lanean_segitzeko_deia.htm Fri, 10 Jan 2014 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1637/003/001/2014-01-10/oztopoak_gainditu_eta_bake_bidean_lanean_segitzeko_deia.htm
Baina, salaketak salaketa, bakearen alde lanean jarraitzeko deia egin dute eragile horiek, elkar hartuta. Operazioa kritikatu eta atxilotuak askatzeko eskatzeko mobilizaziorako deia egin dute. Zehazki, gaur eguerdian hiriburuetako udaletxe atarian egingo diren elkarretaratzeetara joatera dei egin diete herritarrei.

Sortuko, EAko, Aralarreko eta Alternatibako ordezkariak ez ezik, ELAkoak, LABekoak, CNTkoak, ESK-koak, EILASekoak, CCOOkoak, CGTkoak eta Hirukoak ere baziren atzoko agerraldian. Horiez gain, Lokarrikoak, Eskubideak-ekoak eta Etxerat-ekoak ere bai. «Irmoki» salatu zuten EPPKren bitartekarien kontrako polizia operazioa, eta babesa eta elkartasuna adierazi zieten atxilotutako zortzi lagunen familietakoei eta lagunei.

Euskal gizarteari animoa kendu nahian ikusten dute eragile horiek Espainia, presoen eskubideen aldeko lana «kriminalizatu» nahian. «Ez dira konformatzen prozesuaren alde ezer ez egitearekin; tematuta daude oztopoak jartzen». Baina prozesuan aurrera egiteko lanean jarraitzeko erabakia hartuta daukate beraiek, eta horretarako presoen eskubideak errespetatzea «ezinbestekoa» dela ohartarazi dute.

Prozesua oztopatzeko saio horretan, PSOE Espainiako Gobernuan zegoenean gertatu ziren Bateragune auzia ekarri die gogora atzoko agerraldian zeudenei bitartekarien kontrako operazioak. Orduan, Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste hainbat lagun atxilotu zituzten «ETAren aginduz Batasuna berregituratzen saiatzea» leporatuta. Gaur egun, auzi horretan epaitu eta zigortuta, espetxean daude ezker abertzaleko bost kide.

Baina Xabier Anza ELAko kideak eta Camino Saiz EILASekoak atzo irakurritako testuan, gogora ekarri dute instituzio ororen «eginbeharra» gizarteari bere gatazkak konpontzen laguntzea dela. Hori ez egiteak, eta polizia operazioak agintzeak, Espainiako Gobernuaren «ahulezia» erakusten du, eragile horien ustez: «Badirudi estatua eta bere aparatuak jabetu direla ez dutela irabazteko ezer elkarrizketa eta konponbide prozesu batean». Horiek hala, polizia operazioari «justifikazio logikoa» bilatzea ezinezkoa dela azpimarratu dute eragile horiek.]]>
<![CDATA[EPPKren bitartekaritza jo dute kolektiboak urratsak iragarri ostean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1564/002/001/2014-01-09/eppkren_bitartekaritza_jo_dute_kolektiboak_urratsak_iragarri_ostean.htm Thu, 09 Jan 2014 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1564/002/001/2014-01-09/eppkren_bitartekaritza_jo_dute_kolektiboak_urratsak_iragarri_ostean.htm
ETAren eta «haren presoen» arteko zubi lana egitea egotzi diete atxilotutako lagunei]]>

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak eta Aitziber Sagarminaga, Jose Campo, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz dira atxilotuak. Atxilotu guztiak aurretik ere giltzapean egonak dira. Haietako inor ez dute inkomunikatu, eta beren abokatuak izendatzeko aukera eduki dute. Inkomunikatu gabe daudenez, 72 ordu baino lehen jarri beharko dituzte atxilotuak Velasco epailearen esku, hark preso sartu edo baldintzekin edo baldintzarik gabe libre utzi erabakitzeko.

Atxiloketak gertatu aurretik zabaldu zuen Espainiako Barne Ministerioak haien berri ematen zuen oharra, eta horrek, asko nahastu zuen gertaeren soka. Atxiloketak egin aurretiko oharrak zioen bilera batean atxilotu zituztela zortziak, baina ez zen hala gertatu: gehienak Bilbon atxilotu zituzten arren, Asier Aranguren Iruñean atxilotu zuten. Bilboko egoitza eta Hernanikoa miatu zituzten abokatuak bertan zirela, eta baita atxilotuen etxebizitzak ere. Egoitzen miaketetan abokatuak presente izan ziren.

Luze jo zuen operazioak. Jon Enparantza, adibidez, 19:00ak aldera eraman zuten Hernaniko egoitzara, bere bulegoa miatzera —Campo ere bertara eraman zuten—. Hangoak amaitutakoan eramatekoak ziren Enparantza Antiguako etxera. Campo, berriz, Lasartera eramatekoak ziren, bere bizilekua miatzera. Gaua aurrera zihoan ordurako. Almandoz, berriz, Burlatara eraman zuten bere etxebizitzaren miaketara. Arantza Zuluetaren etxebizitza arratsaldean arakatu zuten Lekeition.

Miaketa gehienetan Ertzaintza izan zen Guardia Zibilaren eta atxilotuei elkartasuna agertzeko bildutako herritarren artean. Tentsio une eta liskarrak izan ziren, eta baita kargak ere.

«Garroa», beste behin

«Garroa» hitza aukeratu du berriz ere Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek, «desegindako talde» bat izendatzeko. Oraingoa ETAren eta «bere presoen» arteko zubi lana egiten zuen «garroa» desegin dutela esan zuen atzo.

EPPK-k 2012ko uztailean izendatutako bitartekari taldekoak dira atzo atxilotutako zortzi lagunak. Eta lanean urtebete baino gehiago zeramaten arren, atzora arte ez zituen «garro» delitugile jo Espainiak. Haien peskizan «hilabeteak» zeramatzatela esan arren, atzo egin zuten operazioa, hain justu, EPPK-ko presoek legeak ematen dituen aukerak baliatzeko erabakiaren berri jakinarazi eta bi astetara. Egoera desblokeatzeko korapiloak askatzeko beren esku dagoena egiteko prestasuna adierazi eta bi astera. ETAren «behin betiko desegitean beste urrats bat» izan zen atzokoa Fernandez Diazen esanetan: «Ez dugu negoziatuko».

Fernandez Diazek ez zuen azalpenik eman operazioa gertatu aurretik Barne Ministerioak zabaldu zuen oharrari buruz, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak gertatutakoa ikertzeko eskatuko du. «Halako tamainako operazioa pikutara» joatea ekar zezakeen gertaera ikertu egin behar dela argudiatu du, berri agentziek azaldu dutenez.

Nolanahi ere, ez da aurreneko aldia prentsak operazioen berri duela, eta polizia baino lehen atxiloketen lekura joaten dela. Besteetan informazioa ez da publikoa izaten, ordea. Oraingoan publikoa izan da, eta gainera iturri ofizialetatik zabaldu da. Horrek ekarri du abokatuek operazioaren berri izatea gertatu aurretik.]]>
<![CDATA[Blokeoa gainditzeko urratsak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1847/002/002/2013-12-29/blokeoa_gainditzeko_urratsak.htm Sun, 29 Dec 2013 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1847/002/002/2013-12-29/blokeoa_gainditzeko_urratsak.htm
«Arduraz jokatzeko garaia» denez, eurek emango dute etsenplua, besteen zain egon gabe, baina besteak mugitzen ez direla ikusita. Astinaldia izan nahi du, mugitu nahi ez duenari berean jarraitzeko aitzakiak kentzeko beste urrats bat. Eta, horretarako, Foro Sozialak egindako gomendioak «aintzat hartzea» erabaki du EPPK-k, nahiz eta azpimarratu duen ez direla bere barne eztabaidatik ateratako ondorioak.

Espainiaren borondatean itxaropena galduta, Espainiako legean topatu nahi dute heldulekua, eta egon, badago. Espainiako Gobernuak behin eta berriz esan du presoentzat ez dela egongo irtenbide integralik. Legeak ematen dituen aukerak baliatzea erabakitzen duenak bakarrik egin dezakeela bidea banaka. Bada, halaxe egingo dute EPPK-ko kideek, Foro Sozialaren gomendioei jarraituz eta hura ia hitzez hitz beren eginez. Etxeratze prozesua «modu mailakatuan, konpromiso indibidualekin eta denbora zuhur batean» nola egin aztertzeko prest daude. Hori «egitasmo orokor batean» kokatzen bada. Foro Sozialaren aholkuek «konponbide integralaren» beharra azpimarratzen dute.

Espainiak ez du orokortasun hori gustuko izango, baina zaila izango du banakako konpromiso eta eskaerei muzin egitea. Serioa da EPPKren erabakia, eta gauzak aldatzeko urrats sendoak egiteko prest daude, euren egoerak ez ezik prozesuak ere argi pixka bat ikus dezan. Hori erakusten duten esaldi argiak daude agirian. Minaren aitorpena dago: «Zinez aitortzen dugu gatazkaren ondorioz eragindako alde anitzeko sufrimendua eta mina». Hitz horiekin egin ez arren, indarkeriaren baztertzea dago: «Berretsi egiten dugu aurrera begira uko egitea iraganean inposizioari, zapalkuntzari eta eskubide urraketei aurre egiteko baliatu moldeari». Eta, gainera, bakoitzaren arduraz hitz egiteko oztoporik ez dagoela diote: «Gutako bakoitzaren erantzukizuna aztertzeko prestasuna ere badugu».

Baina giltza Espainiak du, eta atea itxita eta ezertarako zirrikiturik gabe eduki nahi badu, emango dizkio bueltak sarrailari. Asmatuko ditu arau berriak, eta jorratuko ditu bide berriak. Bai behintzat horretan utziz gero. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak denak ez duela balio jakinarazi zion Parot doktrina eraistearekin batera, baina «ingeniaritza juridikoa» egiteko borondatea badu Espainiak oraindik.

Ingeniaritza hori galarazteko egitekoa izango du aurkeztu berri duten Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordeak. Bake Bidearen eta Lokarriren ekimenez sortu da batzordea, Foro Sozialaren gomendioak betetzeko helburuarekin. Gomendio horiei lotua dago EPPKren aurrera begirako ildoa, eta, beraz, pentsatzekoa da kolektiboak egin asmo dituen harremanetara irekita egingo dela batzordea. Gainera, EPPK prest dago gomendioen garapenerako formulazioak elkarlanean bilatzeko eta eragileekin proposamen eta gogoetak trukatzeko.

«Gizartearen aniztasun zabalaren ordezkari» gisa aurkeztu zuten euren burua batzordeko kideek, eta gizartearen bultzadarekin aritzeko intentzioa azaldu zuten. Urtarrilaren 11n ikusiko da, Bilbon, presoen eskubideei dagokienez gizarte horren bultzada zenbaterainokoa den.]]>
<![CDATA[«Lege baliabideak» erabiliko ditu EPPK-k «etxeratze» bidean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1812/002/001/2013-12-29/lege_baliabideak_erabiliko_ditu_eppk_k_etxeratze_bidean.htm Sun, 29 Dec 2013 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1812/002/001/2013-12-29/lege_baliabideak_erabiliko_ditu_eppk_k_etxeratze_bidean.htm
Foro Sozialaren gomendioak onartu dituzte, eta betetzeko bidean urratsak iragarri]]>

«Tresneria judizial-juridikoa egoera politikora egokitu» behar dela dio EPPK-k, kartzela politika «errotik» aldatzeko. Baina, nolanahi ere, ontzat eman dute beren «etxeratze prozesua» legeak ematen dituen zirrikituak baliatuz egitea. Hala, legeek eta beren aplikazioak aurrerantzean garrantzi handia izango dutela nabarmendu du EPPK-k: «Egin behar diren urratsak sendotzeko izan behar dute». Foro Sozialaren bosgarren gomendioa ia hitzez hitz beren eginez, onartu egin dute prozesu hori, egitasmo orokor baten barruan izanda ere, «modu mailakatuan, konpromiso indibidualekin eta denbora zuhur batean» egitea.

Urratsak iragartzeaz gain, egin ere egin dituzte EPPK-ko kideek, oharrean bertan: «Gatazka politikoan izandako ondorioekiko erantzukizun osoa» onartu dute, eta norberaren erantzukizunak onartzeko ere prest azaldu dira. «Eragindako alde anitzeko sufrimendua eta mina zinez aitortu» dute, eta ontzat jo dute «borroka aurrerantzean molde politiko eta demokratikoetatik egitea». Beste modu batera esanda: «Berretsi egiten dugu aurrera begira uko egitea iraganean inposizioari, zapalkuntzari eta eskubide urraketei aurre egiteko baliatu moldeari».

Pauso horiek aurrera eramateko gomendioen sustatzaileekin eta «Euskal Herriko eragileekin» harremanak abiatuko dituztela iragarri dute, gainera, kolektiboko mintzaideek. Gogoeta eta proposamenak trukatzeko prest agertu dira, «prozesuak aurrera egiteko erabaki eta urratsek guztiongandik behar duten babesa izan dezaten».

Horretaz gain, beren «izaera eta duintasun politikoa zalantzan jarriko ez duen etxeratzea gauzatu dadin adostasun zabala» bilatzeko deia egin die herritarrei, instituzioei, eragile sozialei eta alderdi politikoei.]]>
<![CDATA[«Konponbidearen aldeko marea izan behar dugu, egoera desblokeatzeko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1561/008/001/2013-12-26/konponbidearen_aldeko_marea_izan_behar_dugu_egoera_desblokeatzeko.htm Thu, 26 Dec 2013 00:00:00 +0100 Oihana Elduaien https://www.berria.eus/paperekoa/1561/008/001/2013-12-26/konponbidearen_aldeko_marea_izan_behar_dugu_egoera_desblokeatzeko.htm tanta bihurtu, konpromisoa hartu eta itsasoaren parte izateko. «Tanta bakar batek ez du indar handirik, baina itsaso oso batek indar handia du».

Mobilizazio berezia antolatu duzue urtarrilaren 11rako. Itsaso bat edo olatu bat egin nahi duzue. Zergatik formatu hori, eta ez beste bat?

Aurten itsasoa sortzeko deialdia da, eta horrekin bat dator kanpaina bera ere. Azken egun eta asteetan tantak lortzea izan dugu helburu, eta iritsi behar da momentu bat, urtarrilaren 11n, tanta horiek guztiak elkartu eta ageriko egingo direna. Horregatik egingo dugu mobilitsasoa deitzen dugun hau. Egia da nahiko irudimentsua dela urtarrilaren 11rako egitaraua, berez egun osoko egitaraua delako, nahiz eta 17:30ean egingo den mobilitsasoa izan gailurra.

Tantak batzen ari zarete, eta herrietan hainbat ekintza egiten ere ari dira. Zer moduz doa kanpaina?

Pozik gaude, herri eta auzoetatik gauzak heltzen ari direlako pixkanaka-pixkanaka. Izan ere, ez dugu siglen atxikimendurik nahi gure itsaso honetan. Maila pertsonaleko konpromisoak nahi ditugu. Horri deitzen diogu tanta izatea. Bakoitzak presoen giza eskubideen inguruan konpromiso pertsonalak hartzeari. Mota askotakoa izan daiteke konpromiso hori, bakoitzak bere aukeren arabera. Hori da garrantzitsuena, denok batera indarra hartzea eta salbuespen egoeren kontrako olatu hori egitea. Tanta izatea konpromiso hori hartzea da.

Konpromiso hori urtarrilaren 11rako bakarrik da, edo aurrera begirako ere bai?

Orain daukagun erronka urtarrilaren 11n itsaso hori egitea da, baina, egia da, konpromiso horrek indarrean egon behar du salbuespen egoera guztiak amaitu arte. Orduan, imajinatzen dugu urtarrilaren 11tik aurrera ere konpromisoari eutsi egingo diogula. Edonola ere, daukagun erronka da urtarrilaren 11n itsasoa egitea, eta konpromiso horiek guztiak jartzea denok batera bultzada hori egiteko. Baina, presoen giza eskubideen aldeko mobilizazio hori ez dadila izan hasiera eta amaiera, baizik eta hortik aurrera ere mahaia gainean egon dadila konpromiso hori.

Bilbon egoteko tanta egin behar dela diozu. Nola egiten da tanta?

Tanta izateak garrantzia dauka. Hori itsasoa sortzeko ezinbestekoa baita. Modu asko daude horretarako. www.tantaztanta.info webguneko formularioa betetzea da aukera bat. Bigarren aukera da herri eta auzoetan jartzen ari diren mahaietan betetzea formularioa, eskuz. Tanta horiek gero guk zenbatuko ditugu, eta webgunean irudikatuko.

Eta gero, Bilbora joaten denak nola jakingo du non jarri?

Behin tanta bihurtuta, beste gauza bat dago egiteko: tanta gehiago egitea, eta gure inguruko jendeari tanta izateko aukera azaltzea. Eta gero, beste kontu bat ere badago: tanta fisikoa erostea. Herri guztietan dauden tanta fisiko horiek, euro bat eta borondatea ordainduta. Tanta fisiko horrekin itsasoa sortuko dugu Bilbon. Oso garrantzitsua da tanta hori Bilbora eramatea, itsasoa irudikatzeko ezinbestekoa delako. Nolanahi ere, Bilbon bertan ere egongo da tanta egiteko aukera. Behin Bilbon, bi aukera daude 17:30ean. La Casillatik eta Udaletxeko plazatik bi zutabe aterako dira, eta puntu baten elkartu egingo dira, eta hor izango da ekitaldi nagusia. Itsasoa sortuko da. Baina, herritarrak animatu nahi ditugu egun osoko egitarauan parte hartzera.

Herrira-ren jarraipena dela argudiatu, eta antolatzen ari zareten mobilizazioa debekatzeko eskatu du AVTk. Debekuaren beldur zarete?

Tantaz Tantak ez dauka bokaziorik inolako mugimendu edo antolakunde ordezkatzeko, inondik ere. Tantaz Tanta pertsonek osatzen dugu, tantok. Nahiko plurala da, gainera. Beraz, ez daukagu beldurrik, ez duelako inor ordezkatzen, eta giza eskubideen aldeko planteamendua delako. Giza eskubideen alde dauden pertsona guztiek daukate aukera Tantaz Tantan parte hartzeko.

Zergatik hartu zenuten itsasoa antolatzeko erabakia?

Oso kezkatuta gaudelako presoen giza eskubideen urraketekin, eta uste dugulako salbuespen egoera horiek gainditzea konponbidearen aldeko aurrerapauso handia izan behar duela. Prozesua blokeo egoera batean dago, eta uste dugu guk badugula ahalmena blokeo hori desblokeatu eta etorkizun hobeago bat edukitzeko. Horregatik hartu genuen Tantaz Tanta dinamikan parte hartu eta itsaso hori sortzeko erabakia. Hori da gure helburua.

Eta Tantaz Tanta Bilbora begira bakarrik dago edo gero lanean jarraitzeko asmoa duzue?

Lehenengo pausoa urtarrilaren 11n Bilbon egotea da, eta egia da, hartzen ditugun konpromiso horiek errealitate bihurtu behar dute. Bakoitzak ikusiko du bere esparrutik edo bere konpromisotik nola lan egingo duen. Aurrena, sektoreek hartzen duten konpromisoa bildu behar dugu datu base batean, eta gero, hori guztia martxan jarri behar dugu. Baina, tira, gaur egun, urtarrilaren 11n itsasoa egitea da helburu bakarra, eta, hortik aurrera, ikusiko dugu.

Esan duzu presoaren gaian blokeo bat dagoela une honetan. Mobilizazio hauekin bakarrik desblokeatzen da hori?

Ez, mobilizazioekin bakarrik ez. Baina mobilizazioak dira herritarrok daukagun gaitasun bat. Biltzea, eta konpromisoak batzen joatea. Badakigu tanta bakarrak ez daukala indar askorik, baina itsaso oso batek indar handia du. Guk itsasoa behar dugu, eta konponbidearen aldeko marea izan behar dugu. Ziur gaude badugula gaitasuna desblokeo hori gauzatzeko, eta hori da gure aldetik prozesu honi egingo diogun ekarpena.]]>