<![CDATA[Oihana Elduaien Uranga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 12 Dec 2017 11:21:05 +0100 hourly 1 <![CDATA[Oihana Elduaien Uranga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Unai Agirre ere BECen izango da]]> https://www.berria.eus/albisteak/147397/unai_agirre_ere_becen_izango_da.htm Sat, 02 Dec 2017 20:22:09 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/147397/unai_agirre_ere_becen_izango_da.htm 2. Aitor Mendiluze: 696,5
3. Unai Agirre: 696
4. Miren Amuriza: 652
5. Alaia Martin: 649,5
6. Oihana Iguaran: 646 Lehen bertsoalditik izan da berezia gaur Iruñean jokatu den azken finalaurrekoa.Miren Amurizari sudurretik odola hasi zaio zortziko handiko lana egiten ari zenean. Jarraitu eta amaitu egin du, eta bi txalo zaparrada jaso ditu: bat bertsoaldiagatik eta bestea, agertokitik jaitsi denean, horrela lana amaitzeagatik. Saio osoan eragin dio horrek Amurizari. Sudurra tapatua zuela abestu du, eta kartzelako lana amaitutakoan agertokitik jaitsi da, lan guztiak eginda. Puntuazioen garaian itzuli da. Kartzelako lanak sortu du ikusmin handiena gaur ere: “Ezkutatu egin zara ikus ez zaitzaten". Amuriza izan da abesten aurrena, eta maitalearenarmairuan sartu da, ate hotsa entzun denean. Honela amaitu du bertsoaldia: “Zuek hasi dezuena
hirurok buka dezagun" Sarriegi bigarren, Irunen taularatu zuen doinuarekin, han ere erakutsi zuen umorez. Estresagatik lanera joaten ez den baten paperean jarri da.Kalean, poteoan, bere nagusiarekin topo egin du. Ezkutatzera komunera joan da, baina nagusia ere hara, gintonica bota dio, bere izotz eta guzti: “Ordaintzen duenerako
ez du besterik merezi" Mendiluze bullying-aren biktima baten gorputzean jarri da. “Nere bizitzan ez nintzeninoiz
horren bakarrik sentitu" Iguaran Bertsozale Elkarteko lehendakari Iñaki Muruaren lekuan jarri dela ulertu dugu, aipatu ez duen arren. “Gehien inporta duena
sarri ikusezina da" Martin gurasoengandik ezkutatu da etxeko sukaldeko mahai azpian. “Mahai azpian nago eta garrasika ari dira", bukatu du bertso bat, eta gero “aspaldi uste dut aitak ez duela ama maite". Agirrek egin du ariketa hori azkenekoz, eta kartzelan izandako burutazioak esplikatu ditu: “Oholtzara ez nun irten nahi eta
gorde egin naiz kartzelan"]]>
<![CDATA[Masek etxea entregatu dio Kontu Auzitegiari, berme gisa]]> https://www.berria.eus/albisteak/147035/masek_etxea_entregatu_dio_kontu_auzitegiari_berme_gisa.htm Fri, 17 Nov 2017 20:08:05 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/147035/masek_etxea_entregatu_dio_kontu_auzitegiari_berme_gisa.htm <![CDATA[Zerrenda bateraturako proposamena aurkeztu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/146871/zerrenda_bateraturako_proposamena_aurkeztu_dute.htm Fri, 10 Nov 2017 12:26:51 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/146871/zerrenda_bateraturako_proposamena_aurkeztu_dute.htm Llistaunitaria.cat-en zein Republica.cat-en babesa dute. Francisco Dalmas Erreferendumaren Aldeko Ituneko koordinatzaileetako batek, Aurora Madaula historialariak, Pere Puges ANCren sortzaileetako batek eta Toni Morral Cerdanyolako alkate ohiak aurkeztu dute herri ekinbidea. Gutxieneko batzuekin osatuko dute hauteskunde programa: 155. artikulua indargabetzea, urriaren 1eko erreferendumari balioa ematea, preso politikoak askatzea, auzia politikoak ixtea, Kataluniako Gobernua berreskuratzea eta prozesu konstituziogilea abiatzea. Horien inguruan independentziaren alde dauden alderdi guztiak batu nahi dituzte. Denak zerrenda bakarrean aurkezteko, eta abenduaren 21eko hauteskundeetan independentziaren aldeko jarrerak gehiengo argia lortzeko. Zerrenda horren buru Espainiako Gobernuak kargutik kendutako gobernuburuak leudeke: Carles Puigdemont lehendakaria izango litzateke buru -atzerrian egonda ere-, eta preso dauden kontseilariak, Jordi Sanchez ANCko burua eta Jordi Cuixart Omniumekoa, zerrendaren aurreko postuetan joango lirateke. Zerrenda osatzen dutenak alkateak izatea proposatuko dute ekinbidearen bultzatzaileek. Gaur aurkeztu dute proposamena, eta aurrena herritarrei eskatu diete laguntza: 55.000 lagunen sinadurak behar baitituzte zerrenda hori aurkeztu ahal izateko, eta sei egun dituze horretarako. Behin sinadurak izanda, alderdiengana joango dira, haiek hautesle zerrenda osa dezaten. Antolatzaileak baikor dira. "Jendeak sinatzen badu, ez genuke ulertuko alderdiak lehian hastea. Alderdi subiranistek beti egin dute gizarteak eskatu dietena", esan du Dalmasesek aurkezpenean. Jordi Sanchez ANCko presideteak ekinbidea babestu du espetxetik. Hala ere, modu pertsonalean egin duela azpimarratu du ANCk, eta barne prozedura abiatu du ekimena babestu edo ez erabakitzeko. Hautesle elkarteen mugak Hautesle elkarte moduan aurkezteak, baina, hainbat muga dakartza hauteskunde kanpainarako. Kalean egin beharko lukete kanpaina, batik bat. Doako telebista tarterik ez dute izaten, eta komunikabide publikoetako hauteskunde eztabaidetan ezin dute parte hartu. Gainera, diru laguntzarik ere ez dute jasotzen kanpaina egiteko. Hori guztia hala zehaztuta dator arautegian.]]> <![CDATA[Bi mobilizazio nagusi gaurko greba egunean]]> https://www.berria.eus/albisteak/146797/bi_mobilizazio_nagusi_gaurko_greba_egunean.htm Wed, 08 Nov 2017 07:31:40 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/146797/bi_mobilizazio_nagusi_gaurko_greba_egunean.htm urriaren 4an egin zutenari bezala. CSC intersindikalak antolatu zuen greba, eta deialdiarekin bat egin du Alternativa intersindikalak ere. USTEC hezkuntzako sindikatu nagusiak ere bat egin du. Haiek diote badirela lanarekin lotutako arrazoiak grebarako -adibidez, Espainiako Gobernuak enpresei Kataluniatik alde egiteko erraztasunak emateak langileei eragiten diela-, baina ezetz uste dute CCOOk eta UGT. Azken bi horiek horregatik ez dute bat egin deiarekin. Grebarako ez, baina mobilizaziorako arrazoiak badirela uste dute bi sindikatu horiek, eta, beraz, mobilizatzeko deia egin diete sindikatuko kideei. "Eskubide eta askatasunen alde" mobilizatu egin behar dela diote. Protestara lotu behar dela preso sartu dituzten kontseilarien eta ANC zein Omniumeko presidenteen askatasuna eskatzeko, eta baita 155. artikuluaren aplikazioaren kontra egiteko ere. Horregatik, biharko mobilizazioekin ez ezik, bat egin dute larunbateko manifestaziorako deiarekin ere. CECOT eta PIMEC patronalek ere ez dute grebarako deia babestu, argudiatuta ez dela enpresen eta langileen arteko gatazkei erantzuteko. Hala ere, PIMECek dio espetxeratzeen kontra dagoela, eta neurrigabeak direla Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakiak. ERCk, CUPek etaDemocratesek ere mobilizatzeko deia egin diete herritarrei. Catalunya en Comunek ez du zuzenean dei egin grebara, baina Demokraziaren Aldeko Mahaiak antolatutako "mobilizazio jendetsuetan" parte hartzeko deia egin du. 12:00etan, elkarretaratzeak egin dituzte Generalitatearen egoitzen atarietan, eta, 18:00etan, udaletxeen aurrean. Errepublikaren Aldeko Unibertsitate Elkarteek eta Errepublikaren Aldeko Batzordeek ere bat egin dute greba eta mobilizazio deialdiekin.]]> <![CDATA[Forcadellen kontra egingo du Konstituzionalak]]> https://www.berria.eus/albisteak/146825/forcadellen_kontra_egingo_du_konstituzionalak.htm Wed, 08 Nov 2017 07:29:36 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/146825/forcadellen_kontra_egingo_du_konstituzionalak.htm <![CDATA[Elkarrizketari bidea ireki dio Puigdemontek]]> https://www.berria.eus/albisteak/146061/elkarrizketari_bidea_ireki_dio_puigdemontek.htm Tue, 10 Oct 2017 07:16:23 +0200 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/146061/elkarrizketari_bidea_ireki_dio_puigdemontek.htm <![CDATA[Forcadell debekuaren ostean: "Guztiari buruz hitz egingo da Legebiltzarrean"]]> https://www.berria.eus/albisteak/145920/forcadell_debekuaren_ostean_guztiari_buruz_hitz_egingo_da_legebiltzarrean.htm Thu, 05 Oct 2017 08:37:48 +0200 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/145920/forcadell_debekuaren_ostean_guztiari_buruz_hitz_egingo_da_legebiltzarrean.htm <![CDATA[5,3 milioi herritar, 2.315 bozkaleku eta 6.249 mahai]]> https://www.berria.eus/albisteak/145702/53_milioi_herritar_2315_bozkaleku_eta_6249_mahai.htm Fri, 29 Sep 2017 16:47:44 +0200 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/145702/53_milioi_herritar_2315_bozkaleku_eta_6249_mahai.htm <![CDATA[Libre atera dira atxilotu guztiak, karguekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/145444/libre_atera_dira_atxilotu_guztiak_karguekin.htm Fri, 22 Sep 2017 10:29:48 +0200 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/145444/libre_atera_dira_atxilotu_guztiak_karguekin.htm

Surten en llibertat els detinguts del jutjat pic.twitter.com/fKaTGF19mY - Roger Rovira (@RogRovi) 2017(e)ko irailak 22 Hauek dira gaur aske utzi dituzten seirak: Josep Maria Jove Presidenteordetzako idazkari nagusia, Lluis Salvado Ogasuneko idazkaria; Joan Manuel Gomez Kataluniako Administrazio Irekiko Kontsortzioko kidea (AOC), Josue Sallent CTTIko estrategia eta berrikuntza zuzendaria, Rosa Maria Rodriguez Curto T-Systems-eko zerbitzuen zuzendari nagusia eta Josep Masoliver PuntCAT fundazioko sistema arduraduna. Gaur sei utzi dituzte libre, eta gainerako zortzi atxilotuak atzo utzi zituen aske Guardia Zibilak. Ez dute inor giltzapean sartu, beraz, baina guztiek ere karguekin jarraituko dute, eta auzitegira joan beharko dute astean behin. Prebarikazioa, desobedientzia eta diru erabilera bidegabea egitea egozten diete. Auziak aurrera jarraituko du, sekretupean. Hain justu gaur jakin da Jove kargutik kendu duela Generalitateak. Auzitegi Konstituzionalak eguneko 12.000 euroko isuna jarri zion Joveri, eta hortik libratzeko asmoz kendu dute kargutik. ]]> <![CDATA[Euskal Herria, Katalunia, Galizia eta Andaluziako eragileek agiria sinatuko dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/145445/euskal_herria_katalunia_galizia_eta_andaluziako_eragileek_agiria_sinatuko_dute.htm Fri, 22 Sep 2017 10:29:34 +0200 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/145445/euskal_herria_katalunia_galizia_eta_andaluziako_eragileek_agiria_sinatuko_dute.htm agiria, Bartzelonan. Erreferenduma egiteko eskubidea Nazio Batuen Erakundeak aitortu egiten duela dio agiriak, baina, Espainiak ukartu egiten diela Kataluniari eta "Espainiako Estatuaren mende dauden herriei". "Elkarrekin hitz egitea eta herritarrei ahotsa ematea da arazo politiko bati konponbidea emateko modurik onena", diote, eta katalanek ere Espainiako Gobernuarekin adostuta egin nahiko lukete galdeketa, sinatzaileen ustez, baina hark "ezezko biribila" eman dienez, beste aukerarik ez dutela izan nabarmendu du. "Askatasunak lortu egiten dira, eta erabiliz mantentzen dira (...). Kataluniako herriak bere autodeterminazio-eskubidea gauzatu ahal izatearen alde gaude". "Nazio eta herri guztiak berdinak izatea nahi dugu, eta inork ez izatea pribilegiorik besteen gainetik", horregatik defendatzen dute erabakitzeko eskubidea.

Agiria osorik.]]>
<![CDATA[Hamalau lagun atxilotu dituzte, hainbat miaketa egin eta hamar milioi botopaper atzeman]]> https://www.berria.eus/albisteak/145357/hamalau_lagun_atxilotu_dituzte_hainbat_miaketa_egin_eta_hamar_milioi_botopaper_atzeman.htm Wed, 20 Sep 2017 20:14:57 +0200 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/145357/hamalau_lagun_atxilotu_dituzte_hainbat_miaketa_egin_eta_hamar_milioi_botopaper_atzeman.htm <![CDATA[Erabakia hartua dutela berretsi dute milioi bat katalanek: "Bozkatu egingo dugu"]]> https://www.berria.eus/albisteak/145059/erabakia_hartua_dutela_berretsi_dute_milioi_bat_katalanek_bozkatu_egingo_dugu.htm Mon, 11 Sep 2017 07:20:39 +0200 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/145059/erabakia_hartua_dutela_berretsi_dute_milioi_bat_katalanek_bozkatu_egingo_dugu.htm <![CDATA[Herritartasun bikoitza eta gazteleraren ofizialtasuna jaso dituzte Kataluniako Errepublika sortzeko oinarrizko legean]]> https://www.berria.eus/albisteak/143728/herritartasun_bikoitza_eta_gazteleraren_ofizialtasuna_jaso_dituzte_kataluniako_errepublika_sortzeko_oinarrizko_legean.htm Mon, 28 Aug 2017 07:31:59 +0200 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/143728/herritartasun_bikoitza_eta_gazteleraren_ofizialtasuna_jaso_dituzte_kataluniako_errepublika_sortzeko_oinarrizko_legean.htm Hori guztia jaso dute gaur Junts pel Si-k eta CUP-ek aurkeztu duten Trantsizio Juridikorako eta Errepublika Sortzeko Legean. Galdeketa egin aurretik onartuko dute, baina egin ondoren sartuko da indarrean, baldin eta baiezkoak irabazten badu. Lluis Corominas Junts pel Si-ko legebiltzarkidearen iritzian, egoera horretan gaur egungo gobernuak ez luke zilegitasunik izango erabakiak hartzeko, eta hauteskundeak egin beharko lirateke. Errepublikarako lehen Gobernua eratu aurretik Kataluniako Errepublikak izango lukeen egitura juridikoa da legean jaso dutena. "Gardenak izan nahi dugu", esan du, "herritarrek jakin behar dute zein izango den geroko egoera". Erreferendumean ezezkoak irabaziko balu ez litzateke gaur aurkeztu duten legea indarrean sartuko, baina, orduan ere egin egingo dituzte hauteskundeak; kasu horretan autonomikoak. Junts Pel Siko Corominasekin batera agertu da prentsaurrekoan Benet Salellas CUPeko legebiltzarkidea. Sarellasek azpimarratu du, orain herritar guztiek informazio osoa dutela esku artean, eta horrekin interpelatzen dituztela erabakia hartzera: "Urriaren 1ean egingo duguna erreferenduma dela bermatzeko lege gisara ulertzen dugu lege hau". Azalpen orokor batzuk besterik ez dituzte eman prentsaurreko horretan, eta gero, beste gela batetara gonbidatu dituzte kazetariak, konplexua den legea ondo azaltzeko intentzioz. Legea aurkeztu dute, baina ez dute jakinarazi zein modutara egingo duten tramitazioa eta ezta zein egunetan onartuko duten ere. Espainiako Gobernua zorrotz ari da jarraitzen Kataluniakoaren urratsak, ahal duen heinean haren bidea geldiarazteko. Horregatik, Junts pel Si eta CUP oso ondo neurtzen ari dira zer eta noiz esan. Atzo bertan esan zuen azkenengo aldiz Mariano Rajoy gobernuburuak ez duela utziko galdeketa egiten. Eta gaur ere hitz egin du, Trantsiziorako Legea ez dela "inoiz" indarrean sartuko esateko. Foro Sozial Eratzailea, Konstituzioa egiteko Kazetariei horretarako prestatutako gelan Gabriela Serra CUPeko diputatuak azaldu die, erreferendumean baiezkoak irabaziko balu, hurrengo egunean bertan indarrean sartuko litzatekeela eratze prozesua. Urte erdi pasatu ostean, Foro Sozial Eratzailea osatuko litzateke, bozetan. Hark legebiltzarraren funtzioak beteko lituzte, eta Errepublikako Konstituzioa osatzeko lana edukiko luke. Konstituzio hori bozkatuko dute gero legebiltzarrean bertan; lehen bozketan 3/5en babesa beharko du onartzeko, eta bestela gehiengoz onartuko da bigarren bozketan. Konstituzioa onartu ostean egingo lirateke behin betiko gobernua osatzeko bozketak. Corominasek azaldu du zazpi kapitulu dituela legeak, 89 artikulu eta hiru xedapen gehigarri. Adibidez, azaldu du katalan hiritartasuna lortu ahalko dute 2016ko abenduaren 31ko erroldaren arabera, bi urtez Katalunian bizi izan diren espainiar estatuko herritarrek. Salellasek azpimarratu duenez, legeak "jarraikortasun printzipioa du". Alegia, funtzionarioek ez dute beraien lana galduko, eta haien esku egongo da Kataluniako Justizia sistema. Fiskal Nagusia legebiltzarrak aukeratuko du, eta Gobernutik erabat independentea izango da. Gainera, Kataluniako Auzitegi Gorenak Berme Areto bat izango du. Auzitegi horrek kargurik gabe eta ikerketatik kanpo utziko lituzte subiranotasun prozesua aurrera eramateagatik gaur egun Espainiako Auzitegiek jazarritakoak. Gainera, pentsioak eta gizarte laguntzak bermatuta daude, legearen arabera.]]> <![CDATA["Irudien erabilera interesatua eta manipulatua" salatu dute Iturengo eta Zubietako Udalek]]> https://www.berria.eus/albisteak/132026/irudien_erabilera_interesatua_eta_manipulatua_salatu_dute_iturengo_eta_zubietako_udalek.htm Fri, 24 Feb 2017 10:25:45 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/132026/irudien_erabilera_interesatua_eta_manipulatua_salatu_dute_iturengo_eta_zubietako_udalek.htm esan zio BERRIAri animalia hilak erakustearen kontra zeudela eta datorren urtean legea betearazteko neurriak hartuko dituztela. Gaur kaleratutako oharren berretsi egin dute konpromiso hori: "Betiere, bere eskumen esparruan eta esku dauzkaten baliabideekin". Aurtengo inauterietan lege hori ez delakoan bete, ikerketa egiten ari da Foruzaingoa.]]> <![CDATA[Inauterien "mamia" berreskuratzeko neurriak iragarri ditu Iturengo alkateak]]> https://www.berria.eus/albisteak/131931/inauterien_mamia_berreskuratzeko_neurriak_iragarri_ditu_iturengo_alkateak.htm Wed, 22 Feb 2017 12:14:34 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/131931/inauterien_mamia_berreskuratzeko_neurriak_iragarri_ditu_iturengo_alkateak.htm <![CDATA[Ikerketa abiatu dute Ituren eta Zubietan erakutsitako animalia hilen inguruan]]> https://www.berria.eus/albisteak/131882/ikerketa_abiatu_dute_ituren_eta_zubietan_erakutsitako_animalia_hilen_inguruan.htm Tue, 21 Feb 2017 12:14:14 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/131882/ikerketa_abiatu_dute_ituren_eta_zubietan_erakutsitako_animalia_hilen_inguruan.htm <![CDATA[Chrysallisen afixen kontra egin dute Gasteizen eta Iruñean]]> https://www.berria.eus/albisteak/130513/chrysallisen_afixen_kontra_egin_dute_gasteizen_eta_irunean.htm Sat, 14 Jan 2017 10:00:23 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/130513/chrysallisen_afixen_kontra_egin_dute_gasteizen_eta_irunean.htm

@berria . Baina oraintxe #zensura-tu digute euskarazko kartela!!! Nahikoa da!#hitzeginbeharradaukagu - Chrysallis Euskal He (@ChrysallisEH) 2017(e)ko urtarrilak 12 Erasoak gertatu aurretik, Chrysallis elkartea pozik zegoen kanpaina izaten ari den emaitzarekin. Horregatik, eskerrak eman dizkie zentsuraren aurka elkartasuna agertu dieten guztiei, uste baitute haiei esker berreskuratu dutela kartela erabiltzeko baimena. Facebookek "okerra" izan dela-eta berriz erabiltzeko baimena eman die. Baina, hori egin eta denbora gutxira, euskarazko kartela zentsuratu die. Zentsurak zentsura, elkarteak eman dituen datuen arabera, Facebooken 120.000 erabiltzailerengana iritsi zen kartela, eta Twitterren gehien aipatutako hamarren artean egon da Hego Euskal Herrian. Diru laguntza anonimoa Halako kanpaina batek kostu ekonomiko handia du, eta Chrysallis elkarteak 28.000 euroko laguntza jaso du. New Yorken bizi den euskal jatorriko batek eman die laguntza, baina ez dute besterik esan emaileari buruz. Izan ere, dirua ematearen baldintza zen bere nortasuna ezkutuan gordetzea.]]> <![CDATA[Jendetza elkartu da Bilbon, presoen eskubideen alde]]> https://www.berria.eus/albisteak/130593/jendetza_elkartu_da_bilbon_presoen_eskubideen_alde.htm Sat, 14 Jan 2017 08:26:27 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/130593/jendetza_elkartu_da_bilbon_presoen_eskubideen_alde.htm pentsamolde askotariko hamahiru lagunek daramate pankarta. *300 autobus joan dira Bilbora, antolatzaileen esanetan. *Aitzol Gogorza eri den presoa erietxera eraman dute gaur. Gaixo larri daudenen egoera bereziki salatuko dute manifestazioan.]]> <![CDATA[Aldaketen urtea izan dadin]]> https://www.berria.eus/albisteak/130588/aldaketen_urtea_izan_dadin.htm Sat, 14 Jan 2017 08:26:04 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/130588/aldaketen_urtea_izan_dadin.htm Sareren deialdiari erantzunez. Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean 17:30 pasatxo zirenean abiatu da manifestazioa Casillatik, eta 19:00 aldera iritsi da burua udaletxera. Milaka lagun izan dira ibilbidean, bai pankartaren aurretik eta bai atzetik, eta Andoni Aizpuruk eta Nere Aliasek jarri die ahotsa haien guztien ahotsari. Eragileek adierazpenak ere egin dituzte aurretik. Manifestazioaren leloan jasotako hiru aldarrikapenetan urte erabakigarria izango dela iragarri dute Aizpuruk eta Aliasek, baina, horretarako, lanean jarraitzeko deia egin diete herritarrei. Sarea ehuntzen jarraitzeko deia egin diete "geroz eta pertsona gehiagoren konpromisoa lortuz". Euskal Herritarrei begira ez ezik, Madrilera eta Parisera begirako manifestazioa ere izan da. Hain justu, Espainiako eta Frantziako agintarien arreta lortu nahi zuten gaur Bilbon elkartu direnek: "Senti gaitzatela eta entzun gaitzatela Madrilek eta Parisek". Hala, preso, iheslari eta deportatuen eskubideak errespetatu arte lanean jarraituko duen herri bat dagoela ohartarazi dute. Salaketaren hatza tente jarrita, ozen esan dute zer salatzen duten: senideen eta, bereziki, umeen eskubideak urratzen direla, Espainiak eta Frantziak ez dituztela beren legeak eta Europako arauak errespetatzen -aste honetan iritsi da sakabanaketaren aurreneko auzia Estrasburgoko auzitegira-, larri gaixo dauden presoak giltzapean mantentzen dituztela, ezohiko legedia aplikatzen dutela.... "Mendekuan eta ez politikan oinarritutako jarrerak dituztenak salatzen ditugu. Irabazleen eta gaitzaileen logikari erantzuten diotenak". Furgonetak eta senideak aurretik Manifestazioa baino lehen hasi dira betetzen Bilboko kaleak. Eguerdian giroa izan da Zazpikaleetan, eta Euskal Herriaren Lagunek ekitaldia egin dute.

17:30erako Casillara joan dira denak, eta han elkartu zaizkie autobusetan hainbat herritatik joandako milaka herritarrak ere. 17:45 aldera abiatu dute bidea. Istripua izan da Bilborako sarreran, eta autobus batzuk iristeko zeudenez, haien zain egon dira. Espetxeetara senitarteko eta lagunak bisitara eramaten aritzen diren Mirentxin furgonetak joan dira, bidea irekiz; haien atzetik, presoen senideak joan dira; gero, alderik alde zabaldutako pankarta, eta, atzetik, Sareren hatzak eta aterkiak eskuetan, jendetza. Izan da une unkigarririk bidean. Adibidez, Mirentxineko gidariek pankarta zabaldu dute: "Ez zaituztegu bakarrik utziko". Eta emakume presoen egoera bereziki gogoan izan dute mugimendu feministako kideek. Gainera, emozioaren emozioz, ekitaldia hasi aurretik, Kalera kalera kantatzen hasi da udaletxe aurrean bilduta zegoen jendetza.]]>
<![CDATA[Solanak onartu du Felipe Gonzalezen gobernua Guardia Zibilaren hilketa bat estaltzen saiatu zela]]> https://www.berria.eus/albisteak/130487/solanak_onartu_du_felipe_gonzalezen_gobernua_guardia_zibilaren_hilketa_bat_estaltzen_saiatu_zela.htm Wed, 11 Jan 2017 07:20:00 +0100 Oihana Elduaien Uranga https://www.berria.eus/albisteak/130487/solanak_onartu_du_felipe_gonzalezen_gobernua_guardia_zibilaren_hilketa_bat_estaltzen_saiatu_zela.htm Lucia Urigoitia, bi tiro emanda. Haietako bat "lepoaren atzeko aldean" eman zioten, "ia azala ukituz". El Pais-ek eman zuen hurrengo egunean autopsiaren emaitzen berri. Auzia argitzeko dago. Gonzalezek berak ere onartu izan du gobernuan zeuden garaian ez zutela ondo jokatu. SER irrati katean irailean egin zioten elkarrizketa batean, esate baterako, honako hitzak egin zituen: "Sekula ez dugu hain emaitza txarrik izan EAEn, egin genituenak egin arren".]]>