<![CDATA[Oihana Elduaien Uranga - Amagoia Mujika Tolaretxipi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 02 Apr 2023 11:06:00 +0200 hourly 1 <![CDATA[Oihana Elduaien Uranga - Amagoia Mujika Tolaretxipi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[EAJk irabazi ditu hauteskundeak Hegoaldean; Espainiako eskuinak soilik bi ordezkari lortu ditu 23tik]]> https://www.berria.eus/albisteak/165703/eajk_irabazi_ditu_hauteskundeak_hegoaldean_espainiako_eskuinak_soilik_bi_ordezkari_lortu_ditu_23tik.htm Mon, 29 Apr 2019 11:17:56 +0200 Oihana Elduaien Uranga - Amagoia Mujika Tolaretxipi https://www.berria.eus/albisteak/165703/eajk_irabazi_ditu_hauteskundeak_hegoaldean_espainiako_eskuinak_soilik_bi_ordezkari_lortu_ditu_23tik.htm alderdiz alderdi, baita Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izan diren emaitzen berezitasunak ere. Horrez gain, udalerri guztietako emaitzak kontsulta daitezke eta aurreko hauteskundeetako emaitzekin alderatu, BERRIAk prestatu duen mapa interaktiboan. Espainian akordioen premia Hauteskundeen emaitzek nabarmen aldatuko dute Espainiako Kongresuaren osaera. PSOE nagusitu da Espainian 123 botorekin. Nagusitu bai, baina gehiengorik gabe. Pedro Sanchez zerrendaburua presidente aukeratzeko aski zaio gehiengo sinplea, eta beraz, nahikoa izango du Unidas Podemosek babesa. Baina, gobernu sendo bat osatu nahi badu, hortik aurreragoko akordioak egin beharko ditu. Ciudadanosekin elkartzea du aukeretako bat, hark lortutako 57 eserlekurekin gehiengo osoa osatzen baitute. Aukera hori ez duela baliatuko iradoki arren ez du argi esan Sanchezek kanpainan. Eta emaitzak baloratzeko agerraldian harekin ez elkartzeko eskatu diote jarraitzaileek, baina ez du erantzun argirik eman. Nolanahi ere, Riverak bere burua oposizioan kokatu du. Beste aukera, Unidas Podemosekin ez ezik alderdi abertzaleekin elkartea da. Hala ere, horrek ez dirudi oso bideragarria, Sanchezek berak esan baitu akordioetarako “baldintza bakarra" Konstituzioa errespetatzea izango dela. Konstituzio hori aldatu nahi duten alderdi abertzaleak indartsu agertu dira Katalunian, eta 1,5 milioi boto baino gehiago eskuratu dituzte. ERC izan da lehen indarra, eta 15 hautetsi eskuratu ditu. Junts per Catalunyak (JxCat) 7 lortu ditu, eta Front Republica (FR)k beste horrenbeste.]]>