<![CDATA[Oihana Teyseyre Koskarat | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 13 Jul 2020 20:21:05 +0200 hourly 1 <![CDATA[Oihana Teyseyre Koskarat | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Baionako herriko kontseiluak Etxegarai izendatu du auzapez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/012/001/2020-07-05/baionako_herriko_kontseiluak_etxegarai_izendatu_du_auzapez.htm Sun, 05 Jul 2020 00:00:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1946/012/001/2020-07-05/baionako_herriko_kontseiluak_etxegarai_izendatu_du_auzapez.htm
Hala ere, emaitza argia izan zen: 38 kontseilarik eman zuten euren botoa; horietarik 35ek bozkatu zuten Etxegarairen alde; beste hiruk, zuri. Etxetok eta Bergek «ohitura errepublikanoa segitzeko xedez», auzapez berria zoriondu zuten. Koronabirusak eragindako osasun egoera izan zuen gogoan auzapezak lehen hitzartze ofizialean, eta eskerrak eman zizkien osasun langileei eta zerbitzu publikoei. Egoera zailei aurre egiteko hiri bat eratzeko beharra azpimarratu zuen, «elkartasunez».

Auzapeza izendatu orduko, axuantak izendatu behar izan zituen kontseiluak. Lehen eztabaida piztu zuen horrek herriko kontseiluan. Etxegaraik Baiona lau auzotan banatzea proposatu zuen, haietako bakoitzean auzoko kontseiluak egiteko, eta lau axuant izendatu. Bergek eta Etxetok ez zuten bat egin zatiketa horrekin, «artifiziala» dela iritzita. Auzapezordeen izendatzeko bozketan ez parte hartzea deliberatu zuten. Hala ere, Etxegaraik proposatutako zerrenda onartu zuen gehiengoak.

Legez, hamahiru axuant ukan ditzake 45 hautetsiz osaturiko kontseiluak, baina, auzoko kontseiluen eratzea onartuz gero, lau axuant gehiago izenda ditzakete auzo bakoitzeko axuant bat. Auzapezordeak nortzuk izanen diren erran bazuten ere, oraindik finkatu beharko dute alor bakoitza nork kudeatuko duen.

Elkargoari so

Etxegarai auzapez izendatu zuten ofizialki atzo, eta ez zen sorpresa handirik gertatu. Euskal Hirigune Elkargorako lehendakaritzara aurkeztuko denez galdetuta, ihes egin zuen auzapez izendatu berriak: «Minutu gutxi pasatu dira auzapez izendatu nautenetik, betebeharreko baldintza bat zen. Bete dut. Elkargora aurkeztuko naizen pentsatuko dut orain. Gogoetatzeko denbora bat behar dut erabakia hartu aurretik. Erabaki inportante eta pisutsu bat da. Lankide askok galdetzen didate nire asmoa zein den».

Uztailaren 17an egingo dute Euskal Elkargoaren lehen biltzarra Baionan, eta lehendakaria hautatzeko bozkatuko dute bertan. Pentsa liteke Etxegarai izango dela hautagai nagusia, orain arte hark eraman baitu kargu hori. 2017an sortu zenean, Ipar Euskal Herriko auzapezen itzulia eginik lortu zuen gehiengoa lehendakari izateko. Ikusteko dago Baionako alkatetzaren eta Elkargoko buruzagitzaren artean aukeratuko duen ala ez, zenbaitek kritikatu izan baitute bi karguetan batera aritzeagatik.

Bestalde, Alain Iriarten hautagaitza aipatu dute batek baino gehiagok, ofizialki aurkeztu ez bada ere. Etxegaraik ez du iritzirik lehia horri begira. «Ez dut erreakzionatu beharrik, edonor aurkezten ahal da elkargorako lehendakaritzara. 233 hautetsi izango ditu; beraz, oraingoz, 233 lehendakari posible ikusten ditut».

Baionan ez ezik, Ipar Euskal Herriko beste hainbat tokitan ere auzapezak izendatu zituzten herenegun eta atzo. Sorpresarik ez zen gertatu Lapurdin: Ziburun, Eneko Aldana; Urruñan, Filipe Aramendi; Uztaritzen, Bruno Karrere; Itsasun, Mikel Hiribarren. Miarritzen, Maider Aroztegi izanen da auzapeza, eta Hendaian, Kotte Ezenarro.]]>
<![CDATA[Iruñetik Itsasura, ehunka lagunek Barriosi elkartasuna helarazi diote]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/017/001/2020-07-05/iruetik_itsasura_ehunka_lagunek_barriosi_elkartasuna_helarazi_diote.htm Sun, 05 Jul 2020 00:00:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1877/017/001/2020-07-05/iruetik_itsasura_ehunka_lagunek_barriosi_elkartasuna_helarazi_diote.htm
Itsasun egin zuten lehen manifestazioa, atzo arratsaldean. Bederatziehun lagun bildu ziren Ipar Euskal Herriko hainbat herritatik Itsasuko herriko etxera, kurkuilu operazioa eginez, autoz. Tutaka, eta, presoen aldeko ikurrak autoetatik zintzilik zituztela iritsi ziren plazara. Itsasu eta Donibane Garazi arteko bide nagusia moztu zuten istant batez.

Barriosen «Itsasuko lagunek» ohar bat irakurri zuten, ekintza denboran: «Herri hobe bat amestu du Mikelek, eta hori eraikitzeko borrokan engaiatu da. Horregatik dugu eredu. Badakigu haatik, hautu hori egiten dutenak zigortzen dituela sistema politiko honek. Zapalduen bizileku eta borrokalarien zigor leku den kartzelan da orain Mikel eta han segitu beharko du beste 230 bat euskal herritarrekin batera erresistitzen, kendu nahi dioten gizatasunaren alde, itzali nahi dioten ametsaren alde». Izan ere, Barrios Itsasun bizi izan da kontrol judizialpean, azken urteetan. Baigorrin (Baxenabarre) egiten zuen lan.

Berantago, Barrios bizi izan den Arrosadiko auzoan (Iruñea) egin zuten manifestazioa 18:00etan, Konponbide garaia da. Izan Bidea. Mikel etxera lelopean. Ehunka lagun bildu ziren han ere, euskal presoari ezarri dioten kondena salatzeko eta elkartasuna adierazteko.

Ekainaren 23an iragan zen Barriosen auzia, Parisen. «Erakunde kriminaleko» kide izatea leporatzen zion auzitegiak. Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Defentsak, berriz, kargugabetzea. Xantiana Cachenaut abokatuak defentsaren eta fiskalaren galdeen «arteko alde handia» salatu zuen.

Ipar Euskal Herriko delegazioak gogora ekarri zuen 2011. urtearen ondotik egindako gertakariengatik epaitu dutela Barrios, hots, ETAk jardun armatua utzi zuenaz geroztik. Epaiketan, fiskaltzak zalantzan jarri zuen ETA desarmatu izana. Defentsak, aldiz, Euskal Herrian emaniko bake prozesua aipatu zuen. Barrios 2017an atxilotu zuten Alemanian, Frantziak haren aurka ezarritako euroagindua medio. Osnyko (Frantzia) presondegian espetxeratu zuten, eta urtebetera aske utzi, zaintzapean.

Bi hurbilketa gehiago

Atzo eguerdian, 200 lagun bildu ziren Iruñeko Gazteluko plazan Salhaketak, Etxerat-ek, Altsasuko Gurasoek eta Sarek antolatuta. Euskal presoen dispertsioa salatu zuten; eta, oro har, bizilekutik urrun kartzelatuak diren presoen hurbilketa aldarrikatu zuten. COVID-19ak eragindako osasun krisiak presoen egoeran izan dituen kalteak nabarmendu zituzten. Salhaketako koordinatzaile Libertad Francesek sakabanaketa amaitzeko eskatu zion Espainiako Gobernuari.

Bestalde, Etxerat-ek jakinarazi du bi euskal preso hurbildu zituztela iragan astean. Fernando Alonso Abad Villabonako (Espainia) espetxetik atera zen herenegun, kanpoan egoteko zazpi eguneko baimena lortuta. Datorren ostiralean, Villabonako espetxetik Martutenekora (Gipuzkoa) lekualdatuko dute, eta han bukatuko du zigorra. Gorka Lupiañez Mintegi elorrioarra, bestetik, Topastik (Espainia) Logroñora (Errioxa) hurbildu zuten iragan ostiralean.]]>
<![CDATA[Hizkuntza politikarako funtsa atxiki nahi dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/011/001/2020-07-04/hizkuntza_politikarako_funtsa_atxiki_nahi_dute.htm Sat, 04 Jul 2020 00:00:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1893/011/001/2020-07-04/hizkuntza_politikarako_funtsa_atxiki_nahi_dute.htm
Bernadette Soule EEPko zuzendariak azaldu du neurri bereziak hartu dituztela aurten. Maiatzean 2020ko laguntzaren %75 isuri zieten hartzaileei, «segurtasun finantzarioa laguntzeko».

Hezkuntzan ari diren eragileek 496.000 euroko laguntza lortu dute; AEK-k, 520.000 eurokoa; hedabideei 537.500 euro emanen dizkiete; eta aisialdian ari diren elkarteek 244.000 euroko laguntza jasoko dute, orotara.]]>
<![CDATA[1,9 milioi euroko laguntza osatu dute EEP eta Jaurlaritzak]]> https://www.berria.eus/albisteak/183759/19_milioi_euroko_laguntza_osatu_dute_eep_eta_jaurlaritzak.htm Fri, 03 Jul 2020 13:10:31 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/albisteak/183759/19_milioi_euroko_laguntza_osatu_dute_eep_eta_jaurlaritzak.htm <![CDATA[Grande-Marlaskak «errespetua» adierazi die Frantziako auzitegiei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2020-07-03/grande_marlaskak_errespetua_adierazi_die_frantziako_auzitegiei.htm Fri, 03 Jul 2020 00:00:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2020-07-03/grande_marlaskak_errespetua_adierazi_die_frantziako_auzitegiei.htm aske uztea erabaki zuten epaileek. Atzo, gaiaz galdetu zioten Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroari. Esan zuen itxaron beharra dagoela, ea zer erabakitzen duen orain dei auzitegiak; erabakia berresten duen edo ez. Edozein kasutan, Frantziako auzitegiek hartzen duten erabakiekiko «erabateko errespetua» adierazi zuen Grande-Marlaskak, eta Frantziako eta Espainiako autoritateen arteko lankidetza «ezin hobea» goretsi zuen. Aldeko erreakzioak Bake Bideak, berriz, baikorki hartu du dei auzitegiko fiskalburuaren jarrera: «Ministerio Publikoaren jarrera txalotzen dugu, espero izanez kartzela politikaren inflexio puntu bat izanen dela. Konbentzituak gara kartzela politika Euskal Herriko bake prozesuan egin diren urratsez elikatu behar dela». Pandemia garaian, Urrutikoetxeak dituen patologiak direla eta, baldintzapean aske uzteko eskatu zuten; baina ukatu egin zitzaizkion eskaera denak. Fiskalak eta epaileek herenegun hartutako erabakia ikusirik, ondoko hilabeteetan jarrera hori egonkortuko dela espero du Bake Bideak. Herritarrak mobilizatzera deitu dituzte datorren irailaren 19rako, «perspektiba berriak» irekitzeko asmoz. EH Bilduk eta EH Baik ere baikortzat jo dute Urrutikoetxearen zaintzapeko askatasuna onartu izana. Azken hilabeteetan, «hainbat auzitegik eta fiskaltzak adierazitako jarrera hetsia eta mendekatzaileak» salatu dituzte. «Joan den astean Mikel Barrios presondegira kondenatu zuten Parisen, eta Jakes Esnal, berriz, heriotzara kondenatu. Ezin dugu hori onartu; Josu Urrutikoetxea bezala, Jon Parot, Jakes Esnal eta Frederik Haranburu Xistor aske eta gure artean nahi ditugu», aldarrikatu dute. ]]> <![CDATA[Frantziako auzitegien erabakiei «erabateko errespetua» azaldu die Grande-Marlaskak]]> https://www.berria.eus/albisteak/183702/frantziako_auzitegien_erabakiei_laquoerabateko_errespetuaraquo_azaldu_die_grande_marlaskak.htm Thu, 02 Jul 2020 17:34:19 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/albisteak/183702/frantziako_auzitegien_erabakiei_laquoerabateko_errespetuaraquo_azaldu_die_grande_marlaskak.htm <![CDATA[Frederique Espagnac ikertzen ari dira, ustelkeria kasu batengatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/183604/frederique_espagnac_ikertzen_ari_dira_ustelkeria_kasu_batengatik.htm Tue, 30 Jun 2020 18:29:07 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/albisteak/183604/frederique_espagnac_ikertzen_ari_dira_ustelkeria_kasu_batengatik.htm <![CDATA[Senperen Idiart, eta Azkainen Fournier]]> https://www.berria.eus/albisteak/183528/senperen_idiart_eta_azkainen_fournier.htm Sun, 28 Jun 2020 19:52:26 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/albisteak/183528/senperen_idiart_eta_azkainen_fournier.htm <![CDATA[Abertzaleek irabazi dute Urruñan eta Ziburun, eta Ezenarrok Hendaian]]> https://www.berria.eus/albisteak/183523/abertzaleek_irabazi_dute_urrunan_eta_ziburun_eta_ezenarrok_hendaian.htm Sun, 28 Jun 2020 11:33:31 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/albisteak/183523/abertzaleek_irabazi_dute_urrunan_eta_ziburun_eta_ezenarrok_hendaian.htm <![CDATA[Auzitegiak biktima gisa ezagutu du Lola Villabriga]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/012/001/2020-06-27/auzitegiak_biktima_gisa_ezagutu_du_lola_villabriga.htm Sat, 27 Jun 2020 00:00:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1879/012/001/2020-06-27/auzitegiak_biktima_gisa_ezagutu_du_lola_villabriga.htm
Izan ere, epaileak onartu zuen Lola Villabriga parte zibil egitea; hala, biktima gisa ezagutua da neska gaztea. Zigor arinak haserrea eragin zuen kanpoaldean. Sophie Bussiere abokatuak, berriz, baikortzat jo zuen Villabriga «biktima gisa ezagutua izatea». Edonola ere, datorren irailaren 17an kalte-ordainen estimazioa egiteko txostena eskatuko du abokatuak. Saioaren ondotik, poliziak biktimarekin hitz egiteko gogoa adierazi zuen, eta «damutzen» dela esan zion. «Pixka bat eztiturik» atera zen gazte miarriztarra auzitegitik.

2018ko abenduaren 18an izan ziren gertakariak, Miarritzen (Lapurdi): G7koen goi bilera antolatzeko bisita bat egin zuen Jean-Yves Le Drian Frantziako Atzerri ministroak. Protestak izan ziren. Neska gaztea aulki baten gainean zutik zegoela LBD40 jaurtigailuarekin egin zion tiro poliziak. Haustura hirukoitza eragin zion aurpegian. Poliziaren abokatu Guillaume Sapatak «istripuz gertatu» zela argudiatu zuen atzo. «Poliziak jasaten duen bortizkeria» ere ekarri zuen gogora, eta gaineratu zuen Polizia beharrezkoa dela gizartearen «segurtasuna bermatzeko».

Villabrigaren abokatu Bussierek salatu zuen, berriz, poliziek erabiltzen dituzten armek «askatasuna murrizten» dutela eta «manifestatzeko askatasuna arriskuan» jartzen dutela. Lekukotasun morala eman zuen Ian B. Desarmons Les kolektiboko kideak. LBD jaurtigailuak «gerrarako baliatzen diren armak» direla esan zuen. Azaldu zuen Frantziako Estatuan azkarki emendatu dela Poliziak zauritutakoen kopurua: «Urte bakarrean, 29 pertsonak galdu dute begia. Aurreko hogei urteetan, 35ek».

Zaurituak, justiziaren zain

Ereduarentzat Mutilatuak kolektiboko hainbat kide, eta, dozenaka jaka hori joan ziren Villabriga miarriztarra sostengatzera. Horien artean, Antoine Boudinet: eskua galdu zuen Bordeleko (Okzitania) manifestazio batean granada baten ondorioz; eta, Vanessa Langard: begia galdu zuen LBD40 jaurtigailu tiro batengatik, Parisen. Justizia eskatzeko oihuak izan ziren nagusi.

Bestalde, bertaratu ziren hainbat lagun identifikatu zituen Frantziako Poliziak.]]>
<![CDATA[Isuna ezarri diote Miarritzen gazte bat aurpegian zauritu zuen poliziari]]> https://www.berria.eus/albisteak/183411/isuna_ezarri_diote_miarritzen_gazte_bat_aurpegian_zauritu_zuen_poliziari.htm Fri, 26 Jun 2020 16:02:44 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/albisteak/183411/isuna_ezarri_diote_miarritzen_gazte_bat_aurpegian_zauritu_zuen_poliziari.htm

90 egunez jarraian 15euroko isuna pagatu beharko du Lola Villabriga zauritu zuen poliziak. Irailaren 17an bigarren auzi saioa izanen da kalte ordainen inguruan. Manifestarien artean haserrea nagusi @berria pic.twitter.com/aPI6c8Uc6r - Oihana (@oi_tsr) June 26, 2020 Defentsak «istripu» gisa kalifikatu du arte ikaslea zauritu izana. «Poliziak jasaten duen bortizkeria» ere ekarri du gogora, eta gaineratu du Polizia beharrezkoa dela gizartearen «segurtasuna bermatzeko». Poliziak zerbitzu aldaketa galdegin zuen bere kabuz, eta Bordeleko (Okzitania) beste unitate batean segitzen du lanean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Poliziaren bortizkeriaren aurka lan egiten duen Desarmons Les taldeak lekukotasun morala eman du auzian, Poliziak erabiltzen dituen armen debekua eskatzeko. LBD jaurtigailuak gerra garaian erabiltzen direla salatu dute. Poliziek erabiltzen dituzten armek «askatasuna murrizten» dutela salatu du Bussierek, eta «manifestatzeko askatasuna arriskuan» jartzen dutela. Villabriga zauritu izana G7arekin lotu du abokatuak: «Manifestariak beldurtzeko zauritu zuen Lola», salatu du, eta LBD40 jaurtigailuak debekatzeko eskatu du. Kanpoan, bitartean, dozenaka pertsona bildu dira, biktimari sostengua adierazteko. Poliziak zauritu dituen pertsonen kolektiboko kideak zeuden tartean. «Lola» oihukatu dute, gaztea auzitegira sartu ondoren.

Frantziako Poliziak goizetik zaindu du auzitegia, eta hainbat lagun identifikatu ditu, elkarretaratzera zihoazela. G7koen bilkuraren atarian Frantziako Atzerri ministroa Baionara joan zen 2018ko abenduaren 19an, Miarritzen (Lapurdi) hurrengo udan egingo zuten G7koen goi bilera prestatzeko. Manifestari asko elkartu ziren hiriko kaleetan, bisitaren eta bilkuraren aurka, eta polizia batek aurpegira bota zion gomazko pilota bat gazteari. Haustura hirukoitza eragin zion. Iazko urtarrilean jarri zuen Villabrigak salaketa. Poliziak irekitako txostenari jarraikiz, agentea «legeak ezarritako segurtasun betebeharrak ageriki jakinaren gainean hausteagatik» epaituko dute, eta «nahi gabe» lanerako hiru hilabete edo gutxiagorako ezgaitasun oso bat eragiteagatik. Poliziari urtebeteko espetxe zigorra eta 15.000 euroko isuna ezartzea espero zuen akusazioak. ]]>
<![CDATA[Bi urteko espetxe zigorra eskatu dute Basusarriko auzapezarentzat, ustelkeriagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/183299/bi_urteko_espetxe_zigorra_eskatu_dute_basusarriko_auzapezarentzat_ustelkeriagatik.htm Wed, 24 Jun 2020 13:09:10 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/albisteak/183299/bi_urteko_espetxe_zigorra_eskatu_dute_basusarriko_auzapezarentzat_ustelkeriagatik.htm <![CDATA[Bost urteko espetxe zigorra ezarri diote Mikel Barriosi]]> https://www.berria.eus/albisteak/183264/bost_urteko_espetxe_zigorra_ezarri_diote_mikel_barriosi.htm Tue, 23 Jun 2020 21:27:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/albisteak/183264/bost_urteko_espetxe_zigorra_ezarri_diote_mikel_barriosi.htm

Barriosen askatasuna galdetzeko elkarretaratzea egiten ari dira, Itsasun. @berria pic.twitter.com/OAxNTtHoK2 - Oihana (@oi_tsr) June 23, 2020 ]]> <![CDATA[Ikastetxeetako segurtasun neurriak arindu ditu Parisek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2561/005/001/2020-06-19/ikastetxeetako_segurtasun_neurriak_arindu_ditu_parisek.htm Fri, 19 Jun 2020 00:00:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/2561/005/001/2020-06-19/ikastetxeetako_segurtasun_neurriak_arindu_ditu_parisek.htm
Izan ere, iragan astelehenean Frantziako Hezkuntza Ministerioak plazaratu zuen dekretuak «ez du bat egiten» protokolo berriarekin. Dekretuek, ordea, «legalki balio gehiago dute protokoloek baino». Dekretuan, segurtasun tarteen bermatzea derrigorrezkoa dela agertzen da; protokoloan, berriz, ez. Atzo argitaratutako neurri sortaren arabera, ama eskolan, aurrerantzean ikasleek ez dute lau metro koadroko distantzia errespetatu beharko. Ahal den heinean, lehen mailan eta kolegioetan metro bateko tartea mantendu beharko dute, baina, ikasgela txikiegia delarik, ez da beharrezkoa izanen segurtasun tarteak atxikitzea. Kasu horretan, 11 urte baino gehiagoko haurrek maskara jantzi beharko dute.

Bestalde, kanpoko eremuetan, segurtasun tartearen bermatzea ez da beharrezkoa izanen astelehenetik aitzina. Hala ere, talde desberdinetako ikasleek ez dute elkar gurutzatu beharko ikastetxe barnean. Maskara derrigorrezkoa izanen da langile eta irakasle guztientzat. Ikasleek, berriz, ikastetxe barneko lekualdatzeetan jantzi beharko dute, baita klasean distantzia ezin bermatua delarik ere. Oro har, ikasle talde ezberdinen elkar gurutzatzea saihesteko, ikastetxe bakoitzak ordutegiak egokitu beharko ditu. Protokoloaren arabera, irakasle zaurgarriek debekatua izanen dute lanera itzultzea.

Jorajuriak azaldu du Seaskaren barruan irakasleen %20a dagoela egoera horretan. Hortaz, «ezinezkoa» izango zaie ikasle guztiei harrera egitea, irakasleak faltako dira eta. «Aste hastapenean atera den dekretua ezeztatzen duen beste dekretu baten beha gara, eta oraindik ez dakigu zehazki nola antolatuko garen». Dekretua baliogabetuko ez balute, Jorajuriak azaldu du «ikasle guztiei denbora osoz harrera egitea ezinezkoa» izanen dela, segurtasun eta higiene neurriak arinduak izan arren.

Garbiketa protokolo berezia ere zehaztu du Frantziako Gobernuak. Ikasgelak aireztatu beharko dituzte egunean hainbat aldiz. Langileek garbiketa egunero egin beharko dute, eta, ikasleek partekatzen duten materiala ere desinfektatu beharko dute egunean behin, gutxienez.

Antolaketa, «buruhauste»

Dena dela, ikastetxeetako «fase berriak» bi aste iraungo ditu, ikasleek uztailaren 4an hasiko baitituzte oporrak. Blanquerrek beharrezkotzat jo zuen gazteek martxotik irailera arteko «parentesi bat» izan ez dezaten. Haren esanetan, eskolara itzultzea «psikologia aldetik garrantzitsua» da, eta «arrisku gutxiago» du etxean geratzeak baino.

Jorajuriak ere «beharrezkotzat» jo du ikasleak eskolara itzultzea. «Ikastolak funtsezko rola du sozializazioan, eta lotura biziki inportantea da. Badira lau hilabetez ikastolara hurbildu ez diren ikasleak. Bakantzeekin, sei hilabete ikastolarik gabe: zaila da. Normalizaziora buruz abian dela erakutsi nahi du Frantziako Gobernuak, eta irailari begira aski baikor gara», azpimarratu du Jorajuriak.

Hala ere, irakasle eta administrazio langileek neurri berrietara egokitzeko izaniko «buruhausteak» izan ditu gogoan Seaskako lehendakariak: «Pandemiaren hasieratik egokitu gara. Badakigu asteburua antolaketa berria prestatzen pasatuko dugula». Dekretuaren eta protokoloaren arteko ezberdintasunak «ongi ikertu» beharko dituztela azaldu du.]]>
<![CDATA[Hizkuntza gutxituen aldarria, Eliseora]]> https://www.berria.eus/albisteak/183026/hizkuntza_gutxituen_aldarria_eliseora.htm Thu, 18 Jun 2020 17:00:58 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/albisteak/183026/hizkuntza_gutxituen_aldarria_eliseora.htm <![CDATA[Ipar Euskal Herriko ikastetxeetako harrera protokoloa arindu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/183011/ipar_euskal_herriko_ikastetxeetako_harrera_protokoloa_arindu_dute.htm Thu, 18 Jun 2020 07:49:38 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/albisteak/183011/ipar_euskal_herriko_ikastetxeetako_harrera_protokoloa_arindu_dute.htm <![CDATA[Osasun arloko langileen baldintzak salatu, eta baliabideak eskatu dituzte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/005/001/2020-06-17/osasun_arloko_langileen_baldintzak_salatu_eta_baliabideak_eskatu_dituzte.htm Wed, 17 Jun 2020 00:00:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1857/005/001/2020-06-17/osasun_arloko_langileen_baldintzak_salatu_eta_baliabideak_eskatu_dituzte.htm Osasun langileak nekatuak: pazienteak arriskuan, zioen horietako batek, Dirua artatzeko, ez kapitalarendako beste batek. Frantziako Gobernuari «behin-behineko neurri txikiekin» gelditzeko eta «behar bezalako» neurriak hartzeko eskatu diote.

Izan ere, Frantziako Gobernuak maiatzaren 25etik osasun arloko partaide guztien arteko Segur izeneko eztabaida prozesua abiatu du, osasun zerbitzuak «hobetzeko» asmoz. Alta, Xan Brialy LAB sindikatuko erizainak ez du esperantza handirik: «Emmanuel Macronen gobernua komunikazioan aditua da, eta hori da Segur delakoaren helburua: komunikazioa lantzea. Baina baliabide gehiagorik ez dute emanen. Ez da bat-batean aldatuko: politika ultraliberala eraman dute orain arte, eta bide beretik segituko dute».

Txaloetatik ekintzetara

Konfinamendu garaian, 20:00etan txalo egitera ateratzen ziren milaka herritar Ipar Euskal Herri osoan, osasun langileei sostengua erakusteko. Xan Brialyk «plazerez hartu» zituen txaloak hasieran, baina, gerora, «oso gaizki». «Eskertzen ditugu, baina guk ez dugu eskatzen jendea gurekin zintzoa izatea. Guk nahi dugu gure ministerioek eta gure agintariek ongi trata gaitzaten, eta baldintza onak eman diezazkiguten». Krisiaren ondorena baliatu nahi izan dute sindikatuek mezua herritarrengana helarazteko. «Zerbait lortu nahi badugu, orain da momentua; bestela, ez dugu fitsik irabaziko», Brialyk.

Aldarriei dagokienez, Frantxoa Urdanpilletak, LABeko kide eta psikiatria arloko langileak, lan sarien emendatzea, postu eta oheen irekitzea eta ofizioaren eraldatzea galdegin ditu, «baldintza duinetan» aritzeko. Izan ere, Frantziako Estatuko erizainen lansaria Europako erizainen batez besteko saria baino apalagoa da. Sindikatuek,«gutxienez 300 euroko igoera» eskatu dute. Frantziako Gobernuak osasun langileei sariak banatuko dizkiela iragarri zuen maiatzean. Urdanpilletak ez du uste «aterabide seriosa» denik, ez baita iraunen duen neurri bat.

Bestalde, osasungintzaren kudeaketa «ultraliberala» salatu du Urdanpilletak: «Osasun zerbitzuak ez dira multinazionalen gisara kudeatzen. Birusa kapitalismoa da». Pandemia garaian Ipar Euskal Herrian kasu gutxi agertu arren, antolaketa «zaila» izan zela aitortu du Brialyk: «Gure lana bada pandemiari eta halako egoerei erantzuten jakitea ere. Baina, horretarako, baliabideak behar ditugu». Haren hitzetan, langileen «borondateaz» lortu dute pandemiari erantzutea eta gaixoak artatzea.

Konfinamendua aitzin, urte osoa pasatu dute «borrokan» arta arloko langileek. Baldintzen hobetzea «aspaldiko aldarria» dela esplikatu du Brialyk. Bestalde, erretreten erreformaren kontra mobilizatu direla ekarri du gogora. Frantziako Gobernuak martxan jarritako pentsioen erreformaren harira, 2019. urteko abendutik hiru hilabeteko protestak izan ziren Ipar Euskal Herrian. Zerbitzu publikoko langileak izan ziren lehen lerroan, orduan ere.]]>
<![CDATA[«Zerrenda ez da ezkerrekoa: zentrokoa da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1970/010/002/2020-06-17/zerrenda_ez_da_ezkerrekoa_zentrokoa_da.htm Wed, 17 Jun 2020 00:00:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1970/010/002/2020-06-17/zerrenda_ez_da_ezkerrekoa_zentrokoa_da.htm
Zer iritzi duzu lehen itzuliko emaitzez?

Bilan arras positiboa egiten dugu. Gailentzeko, lehen itzulian bigarren edo hirugarren postua izan behar zen, eta bigarrena lortu dugu. Biziki pozik ginen lortutako emaitzarekin. Tradizionalki, zernahi gisaz, Errepublikanoetako zerrenda iristen da lehen postura Miarritzen. Beraz, bigarren postuan izateak zinez parada onak eman dizkit bigarren itzulira begira taldea osatzeko eta zerrenda ezberdinak batzeko. Bi itzulien artean elkarretaratze lana egin dugu, gure zerrenda indartzeko. Politikoki zaila izan da hiru hilabete hauek kudeatzea, baina uste dut beharrezkoa dela bigarren itzulia orain egitea, bizi politikoa aitzinarazteko.

Gehiengoan egon zara sei urtez, hautetsi. Zergatik erabaki duzu zure aldetik partitzea?

Nik ez dut sekula gehiengoa utzi. Dimisioa eman nuen kargualdi bukaeran, Miarritzeko errugbi taldearen proiektu batekin desadostasun bat nuelako. Ni beti gehiengo horren parte sentitzen naiz, baina auzapezak bere baitarik eraman du bere zerrenda, eta bigarren itzulirako desegin du. Uste dut sei urtez egin dugunaren bilana baikorra izan dela. Gehiengoaren hautagai sentitzen naiz: sei urte hauetan eraman dugun lanaren ardura ene gain hartzen dut, eta datozen sei urteetan lan hori segitzeko asmoa daukat, baina beste postu batean.

Zentroko zerrenda osatu duzu; alta, ezkertiar abertzale ekologistekin batu zara bigarren itzulirako...

Oroitarazi behar da lehen itzulian bi lista ekologista zeudela. Gurea, zentro eskuinekoa; eta Euskal Herrian Vert et Solidaires, ezkerrekoa. Aliantza egin dugu, baina horrek ez du erran nahi bat-batean gure lista ezkerrekoa bilakatzen denik. Nik uste dut zerrenda orekatua dela, eta ez da ezkerrekoa, baizik eta zentrokoa. Aldarrikatzen dut zentrokoa dela, jende asko ari baita erraten ezkerreko lista bat egin dugula, baina ez da hala: joera guztiak badira. Miarritzen tradizionalki funtzionatzen duen oreka da: badu 30 urte joera guztiak ordezkatuak direla herriko kontseiluan. Beste hiru listak zinez eskuinekoak dira, eta ez dira elkartu. Konparatuz gero, ageri da guk elkartzeko indarra egin dugula: eskuineko ordezkariak badira, baina beste joeretakoak ere bai. Hortaz, hautesle gehiagorengana iritsi gaitezke. Badira Errepublikanoetakoak eta EAJkoak.

Zer aukera emango dizkizue eskuineko zerrendak ez bateratu izanak?

Bigarren itzulian lau zerrenda izateak aukera asko uzten dizkigu. Nathalie Motsch eta Jean Benoit Saint-Cricq berriz aurkeztuko dira, eta uste dut horrek kalte egin diezaiokeela Maider Aroztegiri [Errepublikanoak].Nathalie Motschi aliatzea proposatu nion, baina ez zuen onartu. Nire estrategia argi dut: aliantza koherente bat egitea. Gure erronka desadostasunei erantzutea izanen da, baina denak gai izango gara ados jartzeko. Guk ekologia dugu ardatz nagusi, eta uste dut hori denek buruan dugula.

Abertzaleekin aliatu izanak ez dut uste sektore bat galaraziko digunik. Miarritzen betidanik egon dira abertzaleak herriko kontseiluan. Alderantziz, abertzaleekin aliatu izanak pozten nau. Azpimarratu behar da zer-nolako elkarretaratzea lortu dugun: eskuineko eta ezkerreko alderdi ekologistak batu ditugu, eta eskuineko eta ezkerreko abertzaleak ere bai. EAJk gure zerrenda sustengatzen du, eta EH Baik ere bai.

Mugaz gaindiko harremanak sakondu nahi dituzu.

Lehen gauza da geure buruari galdetzea zer den Euskal Herria. Niretzat, osotasun bat da, existitzen da. Ez da soilik Ipar Euskal Herrian lan egin behar: Hego Euskal Herriarekin ere aritu behar dugu. Azken sei urteetan ez dugu asko landu mugaz gaindiko harremana, eta zinez hobetu nahiko nuke. Donostiako auzapez Eneko Goiaren [EAJ] sostengua jaso dugu, eta uste dut garrantzitsua dela. Gure bi herriek antzekotasun anitz dituzte, eta proiektuak elkarrekin eramaten ahal ditugu. Kutsaduraren gaiarekin, adibidez, ozeanoa ez da Hendaian gelditzen. Ezinbestekoa da elkarrekin lan egin dezagun. Ipar Euskal Herriko errealitatea Hego Euskal Herrikoarenetik hurbil da. Ez du zentzurik Parisera begira egoteak, Hego Euskal Herria ondoan dugularik. Euskal Herri hori eraikitzeko, energiaren eta elikaduraren arloetan burujabe izatea lortu behar dugu.

Elkargoari begira, zein izanen dira ondoko urteetako erronkak?

Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenetik aldekoa izan naiz. Ene irudiko, ez doa aski urrun, baina lehen pauso bat da. Urrunago joan beharko dugu. Oraingoz, makina administratibo oso pisua du, eta ezinbestekoa da arintzea. Egin izan ditugu zazpi orduko bilkurak: azkenean, administrazio lanak egiten ditugu, eta politika gutxi. Elkargoko hautetsien lana berriz politizatu behar da. Eta kostaldearen eta barnealdearen arteko oreka hobetu behar da.]]>
<![CDATA[Ipar Euskal Herriko ikasle guztiak gelara itzuliko dira datorren astetik aitzina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1856/005/001/2020-06-16/ipar_euskal_herriko_ikasle_guztiak_gelara_itzuliko_dira_datorren_astetik_aitzina.htm Tue, 16 Jun 2020 00:00:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1856/005/001/2020-06-16/ipar_euskal_herriko_ikasle_guztiak_gelara_itzuliko_dira_datorren_astetik_aitzina.htm
Frantziako Gobernuak bertan behera utziko du orain arte ezarritako gehiengo ikasle kopurua, eta murriztu egingo ditu beharrezko segurtasun tarteak. Datorren astetik aurrera, nahikoa izango da ikasle batetik bestera metro bateko tartea egotea. Ikasgelako hamabost lagun egoteko muga ere desagertu egingo da. Haurtzaindegi, lehen mailako eskola eta kolegioetan sartuko da indarrean protokolo berria. Lizeoetako ikasleak, ordea, ez ditu aipatu Macronek.

Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak jakinarazi du «ezinezkoa» izanen zaiola Seaskari, segurtasun neurri arinagoak izanik ere, «ikasle guztiei denbora osoz harrera egitea». Segurtasun neurriei buruzko dekretua atzo goizean jaso zuten. Baldintza arinduak izanik ere, «ez dago baliabiderik ikasle guztiak hartzeko». Hortaz, antolaketa bereziarekin segitu beharko dute Seaskaren barruko ikastetxeek.

Jean Michel Blanquer, Frantziako Hezkuntza ministroa gaur da mintzatzekoa dekretu berriari buruzko xehetasunak emateko. Bitartean, Seaskako ikastetxeetan txandakatze sistemarekin segitzea pentsatu dute, eta klase bakoitzeko ikasle kopurua mugatzea.

Normaltasuna helburu

Bi aste iraungo du neurri horrek, uztailaren 4an hasiko baitituzte oporrak ikasleek. Blanquerrek beharrezkotzat jo du gazteek martxotik irailera arteko «parentesi bat» izan ez dezaten. Haren esanetan, eskolara itzultzea «psikologia aldetik garrantzitsua» da, eta «arrisku gutxiago» du etxean geratzeak baino.

Jorajuriak ere «beharrezkotzat» jo du ikasleak eskolara itzultzea. «Ikastolak funtsezko rola du sozializazioan, eta lotura biziki inportantea da. Badira lau hilabetez ikastolara hurbildu ez diren ikasleak. Bakantzekin, sei hilabete ikastolarik gabe: zaila da. Normalizaziora buruz abian dela erakutsi nahi du Frantziako Gobernuak, eta irailari begira aski baikor gara», azpimarratu du Jorajuriak. Hala ere, irakasle eta administrazio langileek neurri berrietara egokitzeko izaniko «buruhausteak» izan ditu gogoan Seaskako lehendakariak: «Pandemiaren hasieratik egokitu gara. Badakigu aste honetan berriz informazio berria jasoko dugula eta asteburua antolaketa berria prestatzen pasatuko dugula».]]>
<![CDATA[«Ez dugu gure estrategia eramaten parean dugunaren arabera» ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1868/011/001/2020-06-16/laquoez_dugu_gure_estrategia_eramaten_parean_dugunaren_araberaraquo.htm Tue, 16 Jun 2020 00:00:00 +0200 Oihana Teyseyre Koskarat https://www.berria.eus/paperekoa/1868/011/001/2020-06-16/laquoez_dugu_gure_estrategia_eramaten_parean_dugunaren_araberaraquo.htm