<![CDATA[Oihane Puertas Ramirez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 23 Jan 2022 00:35:33 +0100 hourly 1 <![CDATA[Oihane Puertas Ramirez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Zupiria: «Bikoiztu egin da ZIUetan dauden gaixoen kopurua»]]> https://www.berria.eus/albisteak/208642/zupiria_bikoiztu_egin_da_ziuetan_dauden_gaixoen_kopurua.htm Fri, 21 Jan 2022 16:46:04 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/208642/zupiria_bikoiztu_egin_da_ziuetan_dauden_gaixoen_kopurua.htm <![CDATA[Zupiria: «Ezin dugu gure historia zuritu»]]> https://www.berria.eus/albisteak/208633/zupiria_ezin_dugu_gure_historia_zuritu.htm Fri, 21 Jan 2022 15:48:42 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/208633/zupiria_ezin_dugu_gure_historia_zuritu.htm Euskal Herriko 126 idazle eta editorek adierazpen bat plazaratu dute asteon. Besteak beste, gai horri buruz aritu da gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Radio Euskadiko Boulevard saioan. Zupiriaren ustez, azkenaldian pertsona batzuk «zuritzeko» zenbait ekintza egiten ari dira: «Aste honetan 3 izan dira niri arreta eman didatenak». Horrela, adierazi du ezin dela «gure historia zuritu», eta «une honetan» gizarteak «beste jarrera bat» izan beharko lukeela. Bozeramailearen arabera, ekintza horietako batek Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohiarekin du zerikusia, bere «jarduna zuritzeko prest» agertu zelako. Izan ere, Martin Villak aitortu du Martxoaren 3ko hilketen «erantzule politiko eta penala» izan litekeela. Horrez gain, EH Bildu Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi «zuritzen» saiatu dela adierazi du: «Uste dut EH Bilduk Gipuzkoako batzar nagusietan Txillardegiren figura nabarmentzeko ekimena ere zentzu horretan doala». Izan ere, koalizioak proposatu du Gipuzkoako Aldundiaren urrezko domina Txillardegiri ematea. Azkenik, idazle eta editoreen adierazpenari egin dio erreferentzia. Adierazpenean, Mikel Antzak bere sorkuntza «libreki» eskaintzen jarraitzearen alde egiten dute, baita hura bigarrenez epaitzearen kontra ere. Izan ere, Frantziako Estatuan hogei urteko espetxe zigorra betea du, baina, orain, Espainiako Estatuan «berriro ere zigortu» nahi dute arrazoi «berdintsuengatik». Zupiriaren arabera, Antzak bere literatur lana garatzeko «behar duen sormen askatasuna» izan behar du, baina uste du Gregorio Ordoñezen familiak «eskubidea» duela jakiteko ea bere hilketan «esku hartu zuen» ala ez. «Nire ustez, Mikel Antzari sormen askatasuna eskatu dioten idazle batzuen aurrean, Gregorio Ordoñezen alargunaren eta semearen eskubidea dago jakiteko ea haren hilketa zergatik eta nola gertatu zen, eta nork agindu zuen».]]> <![CDATA[Behin-behineko espetxealdia Antsoainen atxilotu zuten gizonarentzat]]> https://www.berria.eus/albisteak/208550/behin_behineko_espetxealdia_antsoainen_atxilotu_zuten_gizonarentzat.htm Wed, 19 Jan 2022 18:07:56 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/208550/behin_behineko_espetxealdia_antsoainen_atxilotu_zuten_gizonarentzat.htm <![CDATA[Anduezak adierazi du ez duelaproiekturik partekatuko EH Bildurekin, ETA gaitzetsi arte]]> https://www.berria.eus/albisteak/208535/anduezak_adierazi_du_ez_duelanbspproiekturik_partekatuko_eh_bildurekin_eta_gaitzetsi_arte.htm Wed, 19 Jan 2022 09:17:25 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/208535/anduezak_adierazi_du_ez_duelanbspproiekturik_partekatuko_eh_bildurekin_eta_gaitzetsi_arte.htm <![CDATA[ELAk eta LABek grebara deitu dituzte Bizkaiko zahar etxeetako langileak, otsailaren 8an]]> https://www.berria.eus/albisteak/208492/elak_eta_labek_grebara_deitu_dituzte_bizkaiko_zahar_etxeetako_langileak_otsailaren_8an.htm Tue, 18 Jan 2022 17:03:14 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/208492/elak_eta_labek_grebara_deitu_dituzte_bizkaiko_zahar_etxeetako_langileak_otsailaren_8an.htm Bizkaiko zahar etxeetako langileek, ELAk eta LABek deituta. Orain, bi sindikatuek grebara deitu dituzte berriro ere erresidentzietako langileak, otsailaren 8rako, besteak beste, egoitzetan «eredu aldaketa» bat eskatzeko. ELAk hitzarmen kolektiboa «premiaz» berritzeko eta «ereduaren aldaketa» aldarrikatzeko egin du graba deialdia. Sindikatuak eskatzen du, bestak beste, enpleguaren «egonkortzea eta hobekuntza», ratioen «hobekuntza», profesionalak «lehen egunetik» ordezkatzea, lanaldi osoko kontratazioa eta lanaldi partzialeko kontratuekin amaitzea. Era berean, LABek egoitza pribatuetan egin du deialdia, ratio «duinak» aldarrikatzeko eta zahar etxe publikoetan dituzten lan baldintza berdinak eskatzeko. Izan ere, sindikatuaren arabera, egoitzetako egoera «jasanezina» da, eta «beharrezkoa eta premiazkoa» da zahar etxe pribatuetako langileen lan baldintzak «sektore publikoko langileenekin parekatzea». LABek adierazi duenez, zaintza «negozio bat» da, eta Bizkaiko Aldundia da «gurpil horren arduraduna»; pertsona «gutxi batzuk aberasten» ditu eta «sektoreko 5.000 langile baino gehiago prekarizatu eta esplotatu». Funtsean, zaintzaren pribatizazioak «miseria» baino ez dakarrela adierazi du sindikatuak. Greba «oinarrizko tresna» dela azaldu du LABek, baina, salatu du sektore feminizatuetan erakunde publikoek greba «debekatzen» dutela, «%100eko gutxieneko zerbitzuak ezarriz». Horren aurrean, adierazi du ez duela «atzerapausorik emango» eta grebaren «zilegitasuna eta garrantzia defendatuko» dituela. Horregatik, sindikatuak dei egin die sektoreko langile «guztiei» otsailaren 8an mobilizatzera. ELAk, gainera, adierazi du Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta patronalek ezarritako jarrera «gero eta nabarmenagoa» dela, eta salatu du pribatizazioa jartzen dutela pertsonen eta zaintzaren gainetik: «Gaur egun, sektoreko patronaletara (GESCA, LARES eta ELBE) bideratutako 255 milioi euroko diru publikotik euro bakar bat ere ez da zuzendu zaintza hobetzera, plantillak handitzera, ezta lan baldintzak hobetzera ere». Horrekin, sindikatuak esan du aurten «mobilizazioak eta grebak» izango direla borrokarako «ardatz nagusiak», Patronalek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lan Sailak «behingoz» Bizkaiko «egoiliar, senide, langile eta gizarte osoarentzako benetako aldaketa lortzeko erabakiak har ditzaten».]]> <![CDATA[COVID-19a «gaixotasun endemiko» gisa tratatzeko asmoa du Sanchezek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1955/004/001/2022-01-11/covid_19a_gaixotasun_endemiko_gisa_tratatzeko_asmoa_du_sanchezek.htm Tue, 11 Jan 2022 00:00:00 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/paperekoa/1955/004/001/2022-01-11/covid_19a_gaixotasun_endemiko_gisa_tratatzeko_asmoa_du_sanchezek.htm
El País egunkariak atzo jakinarazi zuenez, plan horren bidez Sanchezen gobernuak koronabirusa «arnas gaixotasun gisa» behatu nahi du, kasuen zenbaketa zehatza alde batera utzita. Horren ordez, gaixotasuna nola hedatzen den aztertzea da asmoa, osasun arloko profesionalek jasotako «lagin esanguratsuak» ikertuz. Zaintza sistema izango da, beraz, aldatuko dena, eta ez gaixotasunaren tratamendua.

Sanchezek irratian azaldu zuen COVID-19aren hilgarritasuna «nabarmen» murriztu dela: %13koa izatetik %1ekoa izatera. Horregatik uste du baldintzak daudela gaixotasunaren bilakaera «parametro desberdinekin ebaluatzeko». Gaineratu zuenez, Espainiak «oso modu positiboan» erantzun dio eritasunaren aurkako txertaketari, eta, horregatik, «tresna berriekin» erantzun behar zaio egungo egoerari; hala nola maskararen bidezko «autobabesarekin» eta erakundeen arteko lankidetzarekin.

El País-en arabera, oraindik ez dago plan berria abian jartzeko datarik, baina ez da aurreikusten «seigarren olatu hau amaitu baino lehen» abiatzea.

Testen prezioen aldaketa

Sanchezek Cadena Ser katean azaldu zuenez, Espainiako Gobernuak antigeno testen prezioa kontrolatzeko eta erregulatzeko esku hartuko du, eta Pfizerri 344.000 antibiral dosi erosteko asmoa du, antibiral horiek «gaixo kalteberen ospitaleratzeko aukera % 88 murrizten» dutelako.

Horrez gain, Sanchezek jakinarazi zuen Presidenteen Konferentzia telematiko batera deituko duela urtarrilean, seigarren olatuaren egoerari buruz hitz egiteko. Azaldu zuenez, lehenengo telematikoki bilduko dira eta, ondoren, otsailean, aurrez aurreko konferentzia bat egingo dute La Palma uhartean (Kanariak), aurreikusita zegoen bezala.]]>
<![CDATA[10.037 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/albisteak/208159/10037_positibo_zenbatu_dituzte_hego_euskal_herrian.htm Mon, 10 Jan 2022 10:11:36 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/208159/10037_positibo_zenbatu_dituzte_hego_euskal_herrian.htm <![CDATA[Hiru gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1914/005/002/2022-01-08/hiru_gizon_atxilotu_dituzte_indarkeria_matxistagatik.htm Sat, 08 Jan 2022 00:00:00 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/paperekoa/1914/005/002/2022-01-08/hiru_gizon_atxilotu_dituzte_indarkeria_matxistagatik.htm
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo jakinarazi zuenez, Portugaleten 37 urteko gizon bat atxilotu zuten, sexu askatasunaren aurkako delitu bat egitea egotzita. Erasoa gizonezkoaren etxebizitzan gertatu zen, eta, ondoren, biktima Portugaleteko Udaltzaingoaren egoitzara joan zen; han salatu zuen lagun batek sexu eraso bat egin ziola. Salaketa jarri eta gutxira, udaltzainak gizonezkoaren etxera joan ziren, eta ustezko erasotzailea atxilotu zuten bertan. Atzo utzi zuten gizonezkoa epailearen esku.

Gasteizen 30 urteko gizon bat atxilotu zuten, neska lagunari eraso egitea leporatuta. Erasoa 19:00 aldera gertatu zen, taberna batean. Arabako hiriburuko udalak komunikatu baten bitartez jakinarazi zuenez, atzo utzi zuten ustezko erasotzailea epailearen esku.

Barakaldon, berriz, gizonezko bat atxilotu zuten, neska lagun ohiari eraso egiteagatik. Angel Madrazo udaleko Hiritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziak adierazi zuenez, erasoa ostegun arratsaldealdean gertatu zen, gizonaren eta emakumearen etxebizitzan, eta, ordu batzuk geroago, biktimak salaketa bat jarri zuen. Emakumeak azaldutakoaren arabera, bikotekide ohiaren tratu txarrak «etengabeak ziren aspalditik». Beharrezko datuak bildu ondoren, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.]]>
<![CDATA[Hiru gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita]]> https://www.berria.eus/albisteak/208061/hiru_gizon_atxilotu_dituzte_indarkeria_matxista_egotzita.htm Fri, 07 Jan 2022 16:08:10 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/208061/hiru_gizon_atxilotu_dituzte_indarkeria_matxista_egotzita.htm <![CDATA[Elkarrekin Podemos-IUk 4.000 osasun langile kontratatzeko eskatu dio Jaurlaritzari]]> https://www.berria.eus/albisteak/208057/elkarrekin_podemos_iuk_4000_osasun_langile_kontratatzeko_eskatu_dio_jaurlaritzari.htm Fri, 07 Jan 2022 12:21:59 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/208057/elkarrekin_podemos_iuk_4000_osasun_langile_kontratatzeko_eskatu_dio_jaurlaritzari.htm <![CDATA[Musikaren bidez osasuna hobetzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1901/006/001/2022-01-07/musikaren_bidez_osasuna_hobetzen.htm Fri, 07 Jan 2022 00:00:00 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/paperekoa/1901/006/001/2022-01-07/musikaren_bidez_osasuna_hobetzen.htm Do re ni izeneko metodoak zahartze «osasungarri eta aktiboa» izateko balio duen ikertu du; bera da metodoaren arduraduna eta ikertzaile nagusia. Hori jakiteko, diziplina anitzeko neuroestimulazioa erabili dute, musika, dantza eta antzerkia uztartuz. Osasun mentalean eta kognitiboan duen eragina neurtu dute.

2019an hasi ziren ikerketa diseinatzen. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak froga zientifikoak behar zituen metodoa eraginkorra zela ziurtatzeko, eta gaur egun erabiltzen dena baino «hobea eta merkeagoa» dela egiaztatzeko.

Horretarako, sei hilabeteko estimulazioa egin nahi zuen; guztira, 60 saio. Hiru neurologori aholkua eskatu, eta hirurek esan zioten ez zuela datu kognitiborik lortuko; estimulazioa egongo zela, baina ez zuela topatuko: «Garunean 80.000 milioi neurona daude; kristoren labirintoa da. Une oro daude konexioak».

Lizasori esan ziotenez, lau edo bost urteko estimulazioa beharko zuen, ez sei hilabetekoa bakarrik, eta gutxienez dementzia bat zuten 70 urtetik gorako pertsonak ikertu beharko zituen: «Itxuraz, garun gaixoetan askoz errazagoa da zerbait topatzea, garun sanoetan baino».

Jasotako erantzunekin «lur jota» gelditu zen Lizaso. Sei hilabeteko estimulazioa egin nahi zuen, baina pandemiara eta lortutako finantzaketa «txikira» moldatu behar izan zuen. «Esan ziguten sei hilabetean ez genuela lortuko, eta azkenean bost aste izan ditugu; 25 saio guztira», azaldu du Lizasok. Gaineratu duenez, emaitza «ikaragarriak» lortu dituzte.

Do re ni metodoan musika, dantza eta antzerkia uztartu dituzte, bi orduko saioetan; izan ere, musikak garuneko «ia zati guztiak» batera jartzen ditu lanean.

60 urtetik gorako 106 boluntario inguruk hartu dute parte ikerketan. Horiek bi taldetan banatu zituzten, eta bakarrak parte hartu du esperientzian. Bost astez 44 bat pertsonak musikal bat sortu dute «hutsetik». Denbora «gutxi» zegoenez, estimulazio «ikaragarria» behar zuten. Musikalak «indar handiko» gaia izan behar zuela erabaki zuen, emozioekin lotutako zerbait. Horrela, antzezlanak «egiatik eta fikziotik» dauka, eta boluntarioak «emozionalki hurbildu» dira gaira, haien inguruan «antzeko istorioak» bizi izan dituztelako.

Boluntarioen osasun mentala eta kognitiboa ikertzeko, esperientzia hasi aurretik eta bukatu ondoren, hiru test egin dizkiete: bi osasun mentala neurtzeko eta bat osasun kognitiborako. Lizasok ez zuen daturik espero osasun kognitiboan, eragindako estimulazioa topatzea «loteria tokatzea baino zailagoa» zelako. Hala ere, datu «garrantzitsuak» lortu ditu: parte hartu dutenen %26tan topatu dituzte onurak osasun kognitiboan; 44tik 12 pertsonatan, hain zuzen ere. Osasun mentalari dagokionez, berriz, onurak atzeman dituzte pertsona guztietan.

Lizasoren arabera, lortutako emaitzek ekonomikoki «bultzada ikaragarria» ekar dezakete; metodologia aplikatuta, osasun sistema publikoak «askoz ere gastu eta gaixo gutxiago» izango bailituzke.

Emaitzei babesa

Abenduaren 18an aurkeztu zituzten ikerketaren emaitzak, eta ekitaldian, Lizasorekin batera, parte hartu zuten, besteak beste, Jose Manuel Lepez Bragado Osakidetzako psikiatrak eta ikertzaile laguntzaileak, Jose Felix Marti Masso neurologoak, Javier Yanguas gerontologoak, eta Miriam Albusac Jorge Grandako Unibertsitateko neurozientzian adituak.]]>
<![CDATA[Sei lagun deklaratzera deitu dituzte, ustez Lekarozko Aroztegian protesta egiteagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/207995/sei_lagun_deklaratzera_deitu_dituzte_ustez_lekarozko_aroztegian_protesta_egiteagatik.htm Wed, 05 Jan 2022 15:23:05 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/207995/sei_lagun_deklaratzera_deitu_dituzte_ustez_lekarozko_aroztegian_protesta_egiteagatik.htm <![CDATA[Etorkizunaz, elkarteak erdigunean kokatuz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/010/001/2021-12-26/etorkizunaz_elkarteak_erdigunean_kokatuz.htm Sun, 26 Dec 2021 00:00:00 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/paperekoa/1944/010/001/2021-12-26/etorkizunaz_elkarteak_erdigunean_kokatuz.htm
Unai Lizaso Sanz Eibeko lehendakariaren arabera, «ezinbestekoa» da horrelako proiektu baten bitartez elkarteen lana «ezagutaraztea»; izan ere, gaur egungo gizartea «ez litzateke ulertuko» elkarterik edo herrigintzarik gabe. «Elkarteek herria babesten dute», adierazi du Lizasok, eta haiek «zaintzeko eta formatzeko» tresna da Elkar+ekin Gara.

Ia bi urtez aritu dira proiektua lantzen, eta urrian ezagutarazi zuten, Irrimarra bikote sortzaileak eta Gotzon Barandiaran idazleak egindako manifestuaren aurkezpenean. Eibeko lehendakariak azaldu duenez, konturatu ziren elkartegintza «nolabait gain behera» zihoala, batez ere jendearen parte hartzea jaisten ari zelako. Pandemiak, gainera, «areagotu» egin du kezka hori, baina, era berean, horrelako egoeratan «elkarteak zein garrantzitsuak diren ikusteko» ere balio izan du. Hori egiten baitu, azken finean, elkartegintzak: «Egoera ona denean, zerbitzuak ematen ditu, egitasmoak antolatzen ditu. Eta egoera txarra denean ere hor dago, askotan isil-isilik lanean. Hor dago, herritarren zerbitzura beti».

Eibe elkartearen «lehenengo plazaratzea» izan da Elkar+ekin Gara; herritar, eragile eta instituzioen aurrean egingo den «nolabaiteko sentsibilizazio kanpaina». Azaldu duenez, herritarrak elkartegintzan parte hartzera bultzatu nahi ditu proiektuaren bitartez,, baina, horrez gainera, elkarteen «bizitza erraztea» du xede; horretarako, «beharrezkoa» da formakuntza sustatzea. Izan ere, kezka eta behar «asko» dituzte: lan burokratiko «handia», komunikazio beharrak, azpiegiturekin lotutako arazoak...

Kezkatik ekintzara

Elkartegintza «sustatzeko» eta proiektua ezagutarazteko, bi ekintza antolatu dituzte 2022rako. Horien bitartez, «kezkatik ekintzara» pasatzeko ordua dela aldarrikatuko dute; besteak beste, herritarrak elkarteetan parte hartzera bultzatuz.

Alde batetik, hausnarketa gune bat sortuko dute: Elkarte Lab. Hainbat elkartetako 50-60 pentsona ingururekin foro bat osatuko dute, bakoitzak dituen kezka, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko eta etorkizuneko erronkak identifikatzeko. Horrela, aurrera begira zer egin daitekeen aztertzeaz gainera, instituzioei zer eskatuko dieten planteatuko dute. Elkarte Lab egitasmoaren barruan bi bilera egitea aurreikusten dute.

Bestetik, Elkar+ekin Dantzan ekinaldia antolatu dute, herritarren eta instituzioen aurrean elkarteen eta boluntarioen garrantzia aldarrikatzeko. Hasieran, urtea dantzan hasteko asmoa zuten; urtarrilaren 2an egin nahi zuten. Baina koronabirusaren egoera dela-eta, martxoaren 20ra arte atzeratu behar izan dute. Euskal Herriko 50-70 herri eta eskualdetan milaka pertsona dantzan jartzea dute helburu, Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abestiaren erritmora. Olatz Salvadorrek eta Bihotx taldeak egin dute kantaren bertsioa, eta Aritz Salamanca dantzari eta koreografoak koordinatu du ildo artistikoa. Horrekin batera, koreografia erakusteko tutorial batzuk zabaldu dituzte. Hala ere, Lizasok adierazi du ez dela beharrezkoa dantzari «zehatz-mehatz» jarraitzea: «Jendeak sormenarekin beste zerbait egin nahi badu, zoragarri».

Abestiaren mezua «guztiz bat» dator proiektuaren filosofiarekin, Lizasok azaldu duenez: «Kantak transmititzen du elkarrekin indartsuago garela; elkarrekin gauza gehiago egin ditzakegula».

Proiektu bateratuak

Bi ekintzak elkarrekiko «independienteak» diren arren, nolabait lotu nahi izan dituzte, aldarrikapenak eta edukiak batera joan daitezen. Horregatik, denboran ondoan jarri dituzte: «Elkarte Laben lehenengo bilera dantzaren aurretik egingo da, eta bigarrena, ondoren».

Hausnarketa foroa eta dantza kolektiboa dira oraingoz prestatuta dauzkaten ekintzak, baina dagoeneko hasi dira beste batzuk planteatzen aurrerago egiteko, «elkarteak formakuntza mailan ere garatzeko».]]>
<![CDATA[Osakidetzako lehen arretaren egoera «jasanezina» dela salatu dute sindikatuek]]> https://www.berria.eus/albisteak/207616/osakidetzako_lehen_arretaren_egoera_jasanezina_dela_salatu_dute_sindikatuek.htm Wed, 22 Dec 2021 18:25:46 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/207616/osakidetzako_lehen_arretaren_egoera_jasanezina_dela_salatu_dute_sindikatuek.htm

Hamar minutuko elkarretaratzea egin dute lehen arretako osasun zerbitzuetako langileek, Donostiako Amara Berri osasun zentroan. Langileen egoera "prekarioa" salatzeko eta konponbideak eskatzeko bildu dira.@berria pic.twitter.com/9zMbHRVA3y - Oihane Puertas Ramirez (@oihanepuertas1) December 22, 2021 Pandemiak are gehiago tenkatu ditu Ohar bateratu bat plazaratu dute salaketa guztiak xehatuz, eta egoera «jasanezina» dela nabarmendu dute idatzian ere, «bai langileentzat, bai herritarrentzat». Gaineratu dutenez, pandemiak «are gehiago tenkatu du lehen ere hilzorian zegoena», haien ustetan, arazo horiek ez baitira berriak. Are, «egiturazkoak» direla azpimarratu dute, eta egun nagusi den osasun egoera latza baino «askoz ere sakonagoak eta zaharragoak» direla. Halaber, oharrean nabarmendu dute pandemia bera aitzakia bihurtu dela kolektiboaren lan baldintza oinarrizkoak eta herritarrei eskaintzen zaien asistentzia «are gehiago prekarizatzeko», Osakidetzan «murrizketa gehiago aplikatzeko» eta pazienteak «osasun publikora iritsi daitezen zailtzeko». Horrekin batera, azaldu dute osasun langileak seigarren olatu bati aurre egiten ari direla, nola, eta inongo «baliabiderik, antolaketarik eta plangintzarik gabe». Horri, gainera, dagoeneko pilatuta duten zama ere gehitu behar zaiola esan dute. Horregatik, lehen mailako arreta lehenesten eta indartzen jarraitzeko estrategia bat galdegin dute.

]]>
<![CDATA[Ziurtagiriaren iraungitze data]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/007/001/2021-12-22/ziurtagiriaren_iraungitze_data.htm Wed, 22 Dec 2021 00:00:00 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/paperekoa/1907/007/001/2021-12-22/ziurtagiriaren_iraungitze_data.htm
Oroitzapen dosia jartzea sustatzeko planteatu zuten neurria. Izan ere, zenbait ikerketaren arabera, koronabirusaren aurkako txertoek ematen duten babesa «nabarmen» murrizten da pauta osoa hartu eta sei hilabetera. Hori horrela, ECDC Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak gomendatu zuen oroitzapen dosia hartzea pauta osoa jarri eta sei hilabetera. Hala ere, epe horri beste hiru hilabete gehitu dizkiote herrialdeek tartea izan dezaten «txertaketa kanpainak egokitzeko eta ziurtagirian beharrezko doikuntza teknikoak» egiteko.

EMA Sendagaien Europako Agentziak atzo egin zuen txertoei eta tratamenduei buruzko prentsaurrekoa, eta adierazi zuen egungo egoera epidemiologikoa «kezkagarria» dela Europa osoan, baina, era berean, «iazkoa baino hobea» dela, birusari aurre egiteko tresna «gehiago» daudelako eskura. Agentziak azaldu zuenez, Europako Batasunean bost txerto daude baimenduta COVID-19ari aurre egiteko, eta, horrekin batera, txertoaren garrantzia nabarmendu zuen: «Txertoek heriotzatik eta ospitaleratzetik babesten dute».

Koronabirusaren omikron aldaerari dagokionez, azaldu zuen «oraindik» ezin dela jakin ea baimenduta dauden txertoek balio ote duten aldaerari aurre egiteko: «Komunitate zientifikoak datu gehiago aztertu behar ditu». Hala ere, «beste konposizio batekin» osatutako txerto bat beharko balitz, ez lirateke «hutsetik hasi beharko» hori sortzen, ez litzatekeelako izango gaur egungoen aldean «oso desberdina».]]>
<![CDATA[Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak koronabirusaren aurkako neurri «eraginkorrak» eskatu ditu]]> https://www.berria.eus/albisteak/207575/gipuzkoako_sendagileen_elkargoak_koronabirusaren_aurkako_neurri_eraginkorrak_eskatu_ditu.htm Tue, 21 Dec 2021 18:29:07 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/207575/gipuzkoako_sendagileen_elkargoak_koronabirusaren_aurkako_neurri_eraginkorrak_eskatu_ditu.htm <![CDATA[Bruselak bederatzi hilabeteko indarraldia ezarri dio COVID ziurtagiriari]]> https://www.berria.eus/albisteak/207578/bruselak_bederatzi_hilabeteko_indarraldia_ezarri_dio_covid_ziurtagiriari.htm Tue, 21 Dec 2021 18:28:21 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/207578/bruselak_bederatzi_hilabeteko_indarraldia_ezarri_dio_covid_ziurtagiriari.htm <![CDATA[Navarra Sumak irabaziko lituzke Nafarroako hauteskundeak]]> https://www.berria.eus/albisteak/207524/navarra_sumak_irabaziko_lituzke_nafarroako_hauteskundeak.htm Mon, 20 Dec 2021 15:55:10 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/albisteak/207524/navarra_sumak_irabaziko_lituzke_nafarroako_hauteskundeak.htm <![CDATA[Markelen eskolatzea, eredu baten erakusle]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1990/006/001/2021-12-16/markelen_eskolatzea_eredu_baten_erakusle.htm Thu, 16 Dec 2021 00:00:00 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/paperekoa/1990/006/001/2021-12-16/markelen_eskolatzea_eredu_baten_erakusle.htm
Markelek 15 urte ditu, eta zortzi hilabete zituenean ikusi zuten ez zuela «behar bezala» eboluzionatzen; atzerapen psikomotor larria zuen: «Une oro geldirik zegoen; ez zegoen konektatuta». Semeak eboluzionatu zezan nahi zuen Lesakak, eta errehabilitazioan eta terapietan hasi ziren. Hala ere, 2019ra arte ez zioten diagnostikatu duen eritasuna: GNAO1 gaixotasun neuronala. Eritasun arraro horrek izen bereko geneari eragiten dio; mundu osoan 150 pertsona inguruk dute. Eritasun hori duten gazteek «atzerapen psikomotor larria» izaten dute, «epilepsia oso gogorrak eta kontrolik gabeko mugimenduak»; parkinson «basati» baten antzera. Carmonak ez du hitz egiten, eta komunikatzaile bat erabiltzen du esan nahi duena adierazteko.

Haur bati atzerapen psikomotorra diagnostikatzen diotenean, Hezkuntza Berezira bideratzen dute, bertan terapia guztiak dituztelako; Carmonari dagokionez, neurologoak bideratu zuen. Lesakaren helburua beti izan da semearen bizi kalitatea «hobetzea», eta horregatik egin du «lan handia» berarekin: «Egunero gauza desberdinak egin ditzan saiatzen gara, ahalik eta autonomoena izan dadin». Harreman sozialen garrantzia ere nabarmendu du Lesakak: «Haur horientzat, hori izan daiteke gauzarik indartsuena». Horregatik aldatu zuten Markel ikastetxez, arreta bereziko ikastetxe batetik ikastetxe arrunt batera: beste haurrekin «estimulu gehiago» izateko eta «normaltasun bat» bizitzeko.

Hasieran «ez zuten Markel eskolan onartu nahi», adierazi du Lesakak: «Ez zuten baloratu ere egin nahi izan». Izan ere, Hezkuntza Berezira bideratu duten haur bat hezkuntza arautura sartu nahi denean, zuzendaritzak «txosten bat eskatzen dio balorazio talde bati, Berritzeguneari», baina kasu honetan «ukatu» egiten zuten balorazio hori. Lesakaren arabera, arrazoi bat dago horretarako: «Ekonomikoki, Hezkuntzari hobeto datorkio arreta bereziko ikastetxe batean egotea; eskola arruntean badago, garestiagoa da». Arreta bereziko ikastetxean lau umerentzako profesional bat dago, eta inklusioan, haur bakoitzeko profesional bat jarri beharko lukete; eta horrek «kostu bat» ekarriko luke. «Finean, zenbakiak baino ez gara».

Azkenean lortu zuen Berritzeguneak balorazio bat egitea eta behar zituen profesionalak jartzea, baina «urtero bota nahi izaten zuten atzera». Horrela, Carmona laugarren mailara arte egon zen jardunaldi erdia arreta bereziko ikastetxean eta beste erdia arruntean egiten. Lesakaren aburuz, inklusioa «onuragarria» da semearentzat: «Gainontzeko haurrek Markelekin interaktuatzen dute, estimuluak eragiten dizkiote, eta bat gehiago dela sentiarazten diote». Era berean, Carmonak ikaskideei «alde humanitarioa» helarazten die: «Gizarte honetan denok ezberdinak garela ikasten dute». Lesakaren arabera, «bizikidetza» sortzen da ikasgelan, eta «Markelen autonomiari eta harremanei eragiten die».

Semeak «eboluzionatzen» zuela ikusita, Lesakak erabaki zuen bosgarren mailan jardunaldi osoa eskola arruntean egingo zuela; arreta bereziko eskola «motz» geratzen zitzaiolako. Erabaki horrekin aurrera egitean, ordea, «oztopoak» baino ez zituen izan. Berritzeguneak txosten «suntsitzaile» bat aurkeztu zuen, «ikastetxean onartu ez zezaten». Baina Lesakak «borroka» egin zuen, eta, azkenean, bosgarren eta seigarren mailako jardunaldi osoa eskola arruntean egitea lortu zuen.

Bigarren hezkuntzara bidean

«Zailena» institutura joateko prozesua izan zen Lesakarentzat. Berritzeguneak aldekoa ez zen txosten bat aurkeztu zuen «beste behin», eta «milioika» bilera egin behar izan zituen. Lesakak salatu du urtero «gerra psikologikoa» egin nahi izan diotela: «Zuzendari pedagogikoak esaten dit ez dagoela baliabiderik, eta nire semearentzat eskatzen ari naizena beste mutiko bati kendu behar diotela». Azkenean, Juan Quel abokatuaren eta Elkartu desgaitasun fisikoren bat dutenen Gipuzkoako federazioaren laguntzaz, Carmona institutuan onartzea lortu zuten. Profesional guztiak jarri zizkioten, logopeda izan ezik: «Lehen Hezkuntzan logopeda dauka, baina Bigarren Hezkuntzan kendu egiten diote». Eta, Lesakaren esanetan, semearentzat komunikazioa «beste edozein haurrentzat jatea bezala da».

Joan den ikasturtearen amaieran, bilera bat egin zuten Carmonaren gurasoek, Urnietako alderdi politikoek eta Hezkuntzako ordezkariek, Carmonarentzako logopeda bat eskatzeko. Bertan, logopedaren ordez komunikazioa landuko zuen «terapeuta okupazional bat» jarriko ziotela esan zuten. Bigarren maila hasi zuenean, ordea, ez zegoen Carmonari laguntzeko profesionalik; «urrian hasten baitira lanean».

Urrian egin zion, beraz, terapeuta okupazional batek balorazioa Carmonari, zein baliabide beharko zituen zehazteko, eta azaroan egin zuten balorazio horri buruzko bilera. Besteak beste, terapeuta okupazionala eta Berritzeguneko zuzendaria egon ziren bertan. Terapeutak komunikazioaren arloan egingo duen lana zein izango den azaldu zuen, eta familiari esan zioten laugarren mailara arte Carmonak «behar dituen baliabide, ordu eta profesional guztiak» izango dituela.

Zortzi urteko «tirabiren» ostean, Lesakak uste du Hezkuntzak familia guztientzako «aukerak zabaldu behar» dituela, eta ez «trabak» jarri; familiek beren seme-alaben «hezkuntza eredua zein izango den aukeratzeko eskubidea» baitute.

Horrekin batera, Carmonarekin «aurrekari» bat sortu dela dio Lesakak, besteak beste lortu dutelako bigarren hezkuntzan ere komunikazioa lantzea. Haien egoeran dauden familiei «aurrera egiteko» deia egin die Lesakak: «Guk lortu dugun bezala, besteek ere lor dezakete, eta Hezkuntzak ezin du trabarik jarri».]]>
<![CDATA[Urkullu eta Aragones ados jarri dira harremana «indartzeko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/009/001/2021-12-14/urkullu_eta_aragones_ados_jarri_dira_harremana_indartzeko.htm Tue, 14 Dec 2021 00:00:00 +0100 Oihane Puertas Ramirez https://www.berria.eus/paperekoa/1857/009/001/2021-12-14/urkullu_eta_aragones_ados_jarri_dira_harremana_indartzeko.htm
Aragonesek «lankidetza osoa» eskaini zion Urkulluri, Pirinioek eta bertako herritarrek lankidetza hori «merezi» dutelako. Horrekin batera, Urkulluk adierazi zuen «ilusioz eta anbizioz» aurre egingo diola etapa berriari, eta, gaineratu zuenez, lehendakaritza eskualdatzea aukera bat izan daiteke lurraldea «suspertzeko».

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak nabarmendu zuenez, Pirinioetako Lan Elkartearen lehentasun orokorrak bultzatzeko asmoa du: «Bizi kalitatea eta gizarte kohesioa hobetzea; Europako Batasunaren etapa berrian parte hartzea, eta klima aldaketaren eta eraldaketa digitalaren erronkak aukera bihurtzen saiatzea». Izan ere, PLEren helburua da Pirinioen garapenean laguntzea, «haien erronkak kontuan hartuta eta indarguneetan oinarrituta». Gaineratu zuenez, lankidetza izango da «arrakastaren bermea».]]>