<![CDATA[Olatz Arrieta | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 20 Aug 2022 01:23:23 +0200 hourly 1 <![CDATA[Olatz Arrieta | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Autokrata fidagarriak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/017/001/2022-07-24/autokrata_fidagarriak.htm Sun, 24 Jul 2022 00:00:00 +0200 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1925/017/001/2022-07-24/autokrata_fidagarriak.htm
EBren eta Azerbaijanen harreman energetikoak 2006an hasi ziren sendotzen, energia alorreko lehen elkarlan akordioa hitzartu zutenean. Ordudanik energia kenduta, eta Sobietar Batasun zeneko beste herrialde batzuek ez bezala, Azerbaijanek ez ditu harreman ekonomikoak eta politikoak sakondu Bruselarekin, giza eskubideen eta zuzenbide estatuaren inguruan ez duelako «gomendiorik» onartzen. Von der Leyenek ez du Azerbaijanen giza eskubideen urraketa sistematikoen gaia atera, eta 12.000 milioi metro kubo gas lortu ditu 2022 eta 2023 urteetarako, orain baino 4.000 milioi metro kubo gehiago. Etxetik gertuen daudenetik hasita, EB gas hornitzaile bila dabil munduko txoko guztietan, Errusia autokratikoarekiko dependentzia eta haren xantaia 2027rako amaitu ahal izateko. Joseph Borrellek dio EB ez dabilela munduan zehar gasa erosten, akordioak egiten baizik. Akordiook, ordea, ez ditu dirutan ordaintzen. Bere kapital politikoa erabiltzen du. Joan den urtera arte diktadore eta autokratak zirenei adjektibo itsusiak kendu dizkiete, liskar guztiak alde batera utzi dituzte, akordio ekonomiko berriak egin, eta Von der Leyenekin batera argazkian atera dira orain arte publikoki baztertuta zeudenak. Abdel Fatah al-Sisi Egiptoko presidentearekin ere argazkia dauka Von der Leyenek, Israeldik gas gehiago jasotzeko Kairon sinatutako akordioa dela eta.

Gasaren bila, EBk bere balio demokratikoak alde batera utzi dituela salatu dute giza eskubideen aldeko taldeek. Human Rights Watchek gogoratu du Azerbaijango espetxeetan torturapean dauden preso politiko asko gasaren eta petrolioaren inguruan dagoen ustelkeria instituzionala salatzeagatik daudela zigortuta. Amnesty Internationalek, berriz, azpimarratu du Ukrainan gertatutakoak argi utzi duela autokratak ez direla fidagarriak.

70eko hamarkadan, Siberian gas putzu erraldoiak ustiatzen hasi eta EBra gasbide berriak eraiki zituztenean, iturriaren fidagarritasuna ez zen zalantzan jarri. Gerra Hotzaren garaian, bakerako, garapen ekonomikorako eta elkarlanerako bitarteko gisa aurkeztu zutelako gasa. 2000n EBren hornidura handitzeko azpiegiturak babesten hasi ziren Energia Elkarrizketak izeneko akordioen pean. Ukrainako lehenengo inbasioaren ondoren ere ez zituzten zalantzan jarri harreman energetikoak. Krimea anexionatu eta gero, 2015ean, Europako Batzordeak esan zuen «modus vivendi» bat bilatu beharra zegoela egoera horretan. Vladimir Putin presidentearen fidagarritasunaren inguruko kritikak Nord Stream 1arekin hasi ziren, baina Errusiak ez du fidagarritasunaren zigilua galdu 2022ra arte.

Azerbaijanekin batera, Uzbekistan, Turkmenistan eta Kazakhstan ere gas produkzioa handitzen ari dira, besteak beste EBko merkatuetara gehiago esportatu ahal izateko. Herrialde horiek Errusiaren gasbideekiko duten dependentzia murriztu nahi dute, Kaspiar itsasoa eta Turkia zeharkatzen duten gasbide proiektuak bultzatuz. Autokraten gas fidagarriaren mezuak ez dauka amaierarik.]]>
<![CDATA[Ukrainaren hautagaitza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2167/018/001/2022-06-28/ukrainaren_hautagaitza.htm Tue, 28 Jun 2022 00:00:00 +0200 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/2167/018/001/2022-06-28/ukrainaren_hautagaitza.htm
Puntu hori eta gainontzekoak betetzeko, erreforma ugari egin beharko ditu Kievek. Errusiaren inbasiopean dagoela, erreforma gutxi espero daitezke. Gerra amaitzen denean, berreraikuntzarako Bruselaren dirua iristen hasten denean, baldintza batzuekin etorriko da. Bitartean, Ukrainako gobernuak eskatzen zaizkion erreformen kontra neurriak hartzen jarraitzen du gutxiengoen babesaren alorrean.

Zelenski errusiar hiztunaren sinaduraren zain dago Ukrainako Parlamentuak herrialdea «deserrusiartzeko» hartu berri duen erabakia. Legeak, hain zuzen, 1991. urteaz geroztik errusiar herritarrak direnek egindako musika debekatuko du, komunikabideetan eta gune publikoetan. Debekua gainditzeko eskaera egin ahalko dute egileek segurtasun indarren aurrean, Errusiaren inbasioa salatzen eta Ukrainaren lurraldetasuna errespetatzen dutela idatziz aitortuta. Musikaren bitartez iristen den erasotzailearen «propaganda» saihestea eta Ukrainako musikaren kuota merkatuan handitzea omen da debekuaren helburua. Musika klasikoaren zaleek ez dute zertan kezkatu. Alexander II.a enperadorearen garaiko Txaikovski eta Stalin hil zen egun berean zendu zen Prokofiev irratian entzuten jarraitu ahal izango dute.

Errusiako armadaren gerra krimenak eta Ukrainaren independentzia ukatzeko Putinen politikaren ondorioz, errusiera eta errusiar kultura ezabatzeko nahia piztu da Ukrainako Gobernuan eta populazioaren zati batean. Herritar gehienek ulertzen duten eta biztanleriaren heren batentzat ama hizkuntza dena, toxikoa bihurtu da. Batzuk ukrainarra ikasten hasi dira errusieraz gehiago hitz egin behar ez izateko.

Errusiera indar inperialistaren eta okupatzailearen hizkuntza ofiziala da. Ingelesa, frantsesa, edo gaztelera izan diren bezala. Albiste pozgarria da, hainbat urtetan zapalduta egon ondoren, ukraineraren erabilera bultzatzea. Hori egiteko beste hiztun batzuen eskubideak murriztea, ez.

Ukrainak askotariko hizkuntzak eta kulturak izan ditu mendeetan, eta errusiera izan da hegemonikoa gainontzekoen kalterako. Aniztasuna mantentzea Europako Batasunera sartzeko bidean aurrera egitea da. Ukrainako Gobernua bide okerretik doa. Amnesty Internationalek edo Europako Kontseiluaren azkeneko txostenek salatu dute gobernuak hezkuntzan, komunikabideetan eta kulturan hartutako erabaki linguistikoak diskriminatzaileak direla; kultura errusiarra, hungariarra, poloniarra edo erromania duten gutxiengoek geroz eta eskubide gutxiago dituztela. Ukrainako Gobernuak ukrainera bultzatzeko hartu dituen neurriak aitzakia bezala erabili ditu Putinek errusiar hiztunen izenean esku hartze militarra justifikatzeko. Errusiaren menpe dagoen Krimean, bitartean, tartaroen kontrako jazarpenak aurrera jarraitzen du.

Hizkuntzen eta kulturaren erabilera politikoaren inguruan gogoeta egin eta gero, ukrainarrek erabaki beharko dute kultur aniztasunaren arloan Europako Batasunaren bidea edo Errusiarena hartu nahi duten.]]>
<![CDATA[Hungaria eta Polonia, banatuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1989/019/001/2022-05-29/hungaria_eta_polonia_banatuta.htm Sun, 29 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1989/019/001/2022-05-29/hungaria_eta_polonia_banatuta.htm
Aldaketak ere egon dira. Bruselak Poloniari sistema judizialean eskatzen dizkion aldaketa batzuk onartu ditu aste honetan Poloniako Parlamentuak. Ukrainako gerrako errefuxiatu gehien hartu dituen estatua bihurtu eta gero, behar ekonomikoak handitzen ari dira Poloniarentzat, eta diru gehiago behar du Bruselatik datorren urteko hauteskundeetara begira krisi ekonomikoa samurtzeko.

Gainera, Varsoviak badaki askok ez luketela ulertuko Polonia zigortzea Ukrainako errefuxiatuen alde eta Errusiaren aurka erakusten ari den jarrera irmoaren aurrean. Ezustekorik ez bada, datorren astean Ursula von der Leyen Poloniara joango da, argi berdea emateko herrialdeari orain arte ukatu zaizkion Next Generation funtseko 36.000 milioi euroren laguntzei.

Hungariak, berriz, Next Generation funtsetik dirurik jaso gabe jarraitzen du, eta Bruselaren diruaren bila ari da. Errusiarekiko deskonexio energetikoa aukera paregabea da horretarako. Orbanen gobernua Errusiarekiko deskonexio energetikoarekin eta petrolio enbargoarekin egiten ari da presio nahi duena lortzeko. Petrolio enbargoaren proposamena aurkeztu zenean, Maiatzaren 4an, Budapestek esan zuen 750 milioi euro beharko zituela epe laburrera, bere petrolio azpiegiturak egokitzeko. Azken egunetan, epe luzera gutxienez 15.000 milioi beharko dituela azpimarratu du.

EBk zuzenbide estatuaren tresna aplikatu behar die diru laguntza berri guztiei, eta Hungariak ez du pausorik eman eskatzen zaizkion hobekuntza demokratikoetan. Momentuz 2.000 milioi euro daude bakarrik aurreikusita ekialdeko herrialde guztientzat, eta Hungariak oraindik itxita daukan Next Generation funtsetik bideratuko litzateke diru hori.

Aurreikuspenen arabera, egoera ekonomikoak nabarmen egingo du okerrera Europa ekialdean. Datorren krisi larriari begira, kontrola areagotzeko larrialdi egoera ezarri du Hungariako Gobernuak. Ikusteko dago, krisi ekonomikoak behartuta, Budapestek Bruselatik eskatzen zaiona egingo ote duen, ustelkeriaren, independentzia judizialaren eta prentsa akastasunaren alorretan.

Petrolio eta gas deskonexioa trantsizio eperik gabe eta Bruselaren diru laguntzarik gabe egitea suizidio politikoa eta ekonomikoa litzateke Orbanenentzat. Petrolio eta gas merkea dira Orbanen gobernuaren politika klientelistaren zutabe nagusietako bat.

Errusia autokratikoa zigortzeko, EBk ezin du jarraitu autokraziak indartzen diru laguntza gehiagorekin. Zuzenbide estatuaren tresna erabili behar du. Une aproposa da horretarako, presio ekonomikoa nozitzen aritzeaz gain, Hungaria eta Polonia haserretu egin direlako. Errusiaren kontrako neurri gogorrenak kritikatuz, Orban errusiazaleak Polonia urrundu du.

Bikote autoritarioaren banaketa poztasunez hartu dute Bruselan. Hungariaren eta Ukrainaren arteko harremanak hobetzen ez badira, eta Orbanek Putin urruntzen ez badu, kaltea behin betikoa izan liteke Varsoviaren eta Budapesten arteko harremanetan. Hungaria EBren zigorrik sendoenarekin zigortzeko bidea erraztuko litzateke beharbada. Hungariari, itunen Europako Itunaren 7. artikulua aplikatuta, EBko erabakietan bozkatzeko eskubidea kentzen bazaio, neurri horren kontrako betoa ipiniko duela esan du beti Poloniak. Ukrainako gerrak aurreikusten ez ziren aldaketa ugari ekarri ditu, eta oraindik ez ditugu guztiak ikusi. ]]>
<![CDATA[Europako Batasuna eta herritarrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/019/001/2022-05-01/europako_batasuna_eta_herritarrak.htm Sun, 01 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1946/019/001/2022-05-01/europako_batasuna_eta_herritarrak.htm
Herritarrei zuzenean euren kezkei buruz galdetzea eta kezka horiei aurre egiteko konponbideak proposatu ditzatela eskatzea aurrerapauso handia da. Demokrazia parte hartzailearen arloan EBk duen defizita eta herritarrekiko urruntasuna gainditzeko beste ahalegin bat da. Ekimenaren emaitza ez da berehala ikusiko, baina, momentuz, ez da oso itxaropentsua. Oso une zailean egin da. Hasteko, urtebete atzeratu behar izan zuten pandemiarengatik. Eta 27ek mahai gainean hainbeste erronka dituztela kontuan hartuta, txostena, armairuan geratzeko aukera asko daude. Urte batzuk barru ikusiko da zertan diren proposamenak. Ikusteko dago herritarrek zuzenean egiten dituzten proposamenak Europako Batzordearen komisarioen kolegioko bileretara, ministroen kontseiluko batzarretara edo hiriburuetako botere instituzioetara iristen diren. Gainera Batzordeak egindako analisiaren arabera, proposamenen erdia betetzeko EBren itunak aldatu egin beharko lirateke. Une honetan ez dago horretarako gehiengorik. Errusiaren Ukrainako inbasioak, lurrikara eragin du, eta lurra mugitzen ari dela ez da komenigarria eraikinaren egituran aldaketak egitea, erori daitekeelako. Ukrainako gerrarekin EBn ireki den aro berri hau noiz arte luzatuko den, eta, epe luzera, zein ondorio izango dituen jakin gabe, ez da aurreikusten itunen aldaketen inguruko eztabaidetan sartzea. Bitartean orain dela hamar urte, Lisboako itunari esker, martxan jarri zen herri eskaerak egiteko instrumentua da EBren mailan, herritarren eskaera paneuroparrak bideratzeko bide bakarra. Zazpi herrialde ezberdinetako zazpi herritarrek bat egin eta miloi bat sinadura biltzea eskatzen da Batzordeak zuzentarau edo arau berri bat aztertu eta onartzeko. Eskaera gehienek ez dute helburua lortzen. Aurrera egin ez duten azkeneko eskaeretako bat da gutxiengo nazional eta hizkuntz gutxituei babes gehiago ematea, eta hizkuntz eta kultur aniztasuna indartzeko neurri berriei lotutakoa.]]>
<![CDATA[Bakea lurrean eta espazioan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1941/025/001/2022-04-03/bakea_lurrean_eta_espazioan.htm Sun, 03 Apr 2022 00:00:00 +0200 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1941/025/001/2022-04-03/bakea_lurrean_eta_espazioan.htm Galileo sateliteen jaurtiketen pasadizoak kontatu zizkidan. Teknologia zaharragoa izan arren, errusiarrek koheteak diseinatzeko zeukaten modua goraipatu zuen, eta, begiak zabal-zabalik, ilusio handiarekin, Roscosmos Errusiako Espazio Agentziarekin egindako ExoMars proiektuaren xehetasunak azaldu zizkidan. Bi agentzien proiekturik kutunena. Rosalind Franklin zientzialari britainiar ospetsuaren izena daraman roverra Martera eramatea. Agentzien historiako lehen roverra. Kazakhstango Baikonur hiriko espazio zentrotik irailaren 20rako aurreikusita zegoen.

Martxoaren 17an, roverra Italiako laborategitik Baikonurrera eramateko zorian zeudela, ESAk jaurtiketa bertan behera uztea erabaki zuen. Hamar urteko lana bertan behera geratu zen. EBren eta Errusiaren lan eskerga espazialaren azken proiektua izan liteke. Josef Astxbatxer ESAko zuzendariaren hitzetan, EBtik Errusiara teknologia esportatzeko debekuak teknikoki eta politikoki ezinezkoa egiten du Roscosmosekin elkarlanean aritzea Ukrainan gerrak jarraitzen duen bitartean. Rosalind Franklin roverra biltegi baten gorde dute, eta errusiarren proiektuaren zatia hartu dezakeen kide berri baten bila dabiltza. ESAk ez du baztertu jaurtiketarako dagoen hurrengo leihorako, 2024rako, gerra eta zigorrak amaituta egotea eta Roscosmosekin harremanak berriro martxan jartzea. Baina espazioan, beste hainbat arlotan bezala, Ukrainako gerrak gauzak betirako aldatu ditu beharbada. Errusiako Espazio Agentziaren aldetik ez dago mezu baikorrik.

Roscosmos ESAtik eta NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziatik urruntzen dabil azkenaldian, eta Txinako Espazio Agentziarekin akordioak egiten ari da. Aldaketa geopolitikoak lurrean eta espazioan ari dira gauzatzen. Ukrainako inbasioarekin eta zigorrekin, Roscosmoseko zuzendariak, Dimitri Rogozin polemikoak, muturreraino eraman ditu beste espazio agentzien aurka azken urte hauetan egin dituen adierazpenak. Gerrak berotuta ISS Nazioarteko Espazio Estazioa deuseztatzeko mehatxu egin du. Espazioan 355 egun eman eta gero lurrera lehenbailehen itzuli behar zuen Mark Vande Hei astronauta estatubatuarra nola abandonatzen zuten erakusten zuen txantxetako bideo muntaketa bat egin zuen. Irribarre gutxi eta kezka asko eragin zituen bideoak. Egun batzuk geroago, Vande Hei irribarretsu agertu zen Roscosmoseko teknikarien besoetan Kazakhstango estepan beste bi astronauta errusiarrekin lur hartu eta gero.

Gerra hotza amaitu zenetik, Mendebaldeko espazio agentzien eta Errusiakoaren artean sustatu zen elkarlana murrizten ari zen, eta Ukrainako gerrak azkartu egin du prozesua. Sobietar Batasunaren garaian zuen distira galdu du Errusiako Espazio Agentziak. Lurrean bezala espazioan ere, Kremlinek atzera egin nahi du historian, eta Mendebaldeko espazio agentziak etsai moduan hartu.

Inbertsore pribatuak NASAn eta ESAn egiten ari diren proiektuen aurrean, Roscosmos atzean geratu da, ekonomikoki eta teknologikoki. Eta bere zuzendaria haserre dago sare sozialetan jartzen dituen mezuen arabera. Oligarkei inbertsioak eskatzeko edo zientziarako eta espaziorako aurrekontua handitzeko Kremlinentzat mezurik ez du oraindik jarri. Z erraldoi bat jarri dute Errusiaren koheteetan. Nazioarteko Espazio Estaziora joan diren azken hiru astronauta errusiarrak uniforme horiarekin eta ikur urdinekin jantzita agertu ziren estaziora sartu zirenean, zuzenean ematen den eta zentsuratu ezin den une batean.]]>
<![CDATA[Putinen amaiera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1935/020/001/2022-03-06/putinen_amaiera.htm Sun, 06 Mar 2022 00:00:00 +0100 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1935/020/001/2022-03-06/putinen_amaiera.htm
Errusiako presidente Vladimir Putinek zuzentzen duen eta botere ekonomikoan eta errepresioan oinarritutako egituran gertatzen ari dena ikusteko geneukan leihoa txikitzen ari zen azken urteetan, eta orain ia itxi egin da. Aditu askok diote Ukraina Putinen Waterlooa izango dela, bere gainbehera ekarriko duen borroka.

Helene Carrere d'Encausse Errusiako historian adituak dio Ukrainako inbasioa Putinen erregimenaren bukaeraren hasiera dela. Erregimen horren amaiera noiz gertatuko den, nolakoa izango den eta gero zer ekarriko duen asmatu nahian historiari begiratuz gero, ez dago itxaropen handirik. Errusiaren historian aldaketek erregimen absolutista eta autokratikoak ekarri dituzte gehienetan, lurralde gehiago hartzeko gerra eta inguruko herrialdeen inbasioak tartean daudela. Errusiaren historiaren lehen atal nagusietatik hasi eta egungo egunera arte botere absolutisten esku aldaketetan gatazka izan da nagusia.

Kieveko Rurik dinastiaren amaierak eta Romanov errege etxearen hasierak XIV. mendean smutnoe bremia, nahasmenaren edo gatazken garaia bezala ezagutzen dena ekarri zuen. Lehen Mundu Gerrak Romanov errege etxearen gainbehera bultzatu zuen, eta ondoren, 1917ko iraultza boltxebikea. Iraultzatik Sobietar Batasuna eratzeko bidean gerra zibilak milioika lagun hil zituen. 1991. urtean, Sobietar Batasunaren desagerpenaren ondoren, Jeltsinen sasidemokraziaren kaosaren ondoren Txetxeniako gerren sarraskiek Putin sendotu zuten Kremlinen.

Determinismo historikoaren arabera, Putinen erregimena odolarekin bukatuko da, eta hurrengo agintaria ere autokratikoa izango da. Ukrainako gerraren prezioak Putinen gainbehera aurreratu dezake. Errusiaren aurkako zigorrak erregimenaren egitura politiko ekonomikoan kolpatzen ari dira, ekonomikoa bereziki eta milioidunengan duen kontrola galdu lezake Putinek, eta hankaz gora jarri bere ondorengoa izendatzeko duen plana.

Bitartean, Errusiaren historian gosearen mamua agertu liteke, beste behin. Errepresio politikoa goia jotzen ari da egun hauetan. Disidentziaren erabateko anikilazioarekin zaila izango da, ekonomikoki eta moralki gerrarekin ahulduta geratuko den gizarte zibiletik gobernu alternatiba demokratiko bat sortu dezakeen indarra ateratzea. NATOren eta Errusiaren arteko gerra pizten bada, errusiarrek beste erregimen autokratiko bati babes zabala emango diotela aurreikusi dute Errusiaren teoria eszepzionalista defendatzen dutenek; alegia, errusiarrak berez munduan kulturalki bereziak direla eta munduan aktore independente eta indartsu bat izatea nahi dutela beti, eta hori dagoela edozein antolaketa politikoren gainetik.

XX. mendean, autokrazien tradiziotik ihes egiteko saiakerak egon ziren erregimen aldaketen garaian. 1917ko iraultza aurretik, Nikolas II.aren azken urteetako erreforma politikoetan eta 1991. urtean Jeltsinen aurkako estatu kolpe saiakerari aurre egiteko mugimenduan. XX. mendeko lehen bi hamarkadak gatazkatsuak izan ziren Errusian eta XXI. mendeak ere bide hori hartu du. Putinek boterea galtzen edo uzten duenean determinismo historikoaren katea apurtuko duten indarren zain geratuko gara; internetek XXI. mendean ekarri duen iraultzak, Errusian sortu duen belaunaldi berriak egiten duenaren zain.]]>
<![CDATA[Moldaviara begira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1941/023/001/2022-02-06/moldaviara_begira.htm Sun, 06 Feb 2022 00:00:00 +0100 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1941/023/001/2022-02-06/moldaviara_begira.htm
Orain dela bi hilabete egin ziren hauteskundeetan, irabazi eta gero, Vadim Krasnoselsky Transniesterreko agintari nagusiak eskutitza bidali zion Moldaviako Maia Sandu presidenteari. Transdniesterren gatazkarako dagoen elkarrizketa mahaia berriro martxan jarri nahi dutela esanez. 2019az geroztik ez da mahaia bildu. Ez dago argi proposamenaren atzean Errusiaren agindu politikoak dauden edo Transdniesterreko agintariek iniziatiba hartu duten. Chisinau eta Tiraspoleko ordezkariek 2017tik daramate OSCEren gidaritzapean maila lokalean hitz egiten, gatazkak Dnister ibaiaren bi aldeetako herritarrengan eragiten dituen arazoei irtenbide praktikoen bila. Hezkuntza edo langileen mugimenduaren alorretan, adibidez. Eguneroko bizitzaren inguruko erabakiez hitz egiteko elkarrizketek elkarrekiko konfiantza indartu dute apurka-apurka eta gai politikoagoez eta zabalagoez hitz egiteko bidea landu dute. Transdniesterren ematen ari diren aurrerapausoek Sobiet Batasunaren ohiko lurraldean irekita dauden beste gatazka izoztuei konponbidea bilatzeko bidea erakutsi dezakete; tartean, Ukraina.

2020an Maia Sanduren gobernua eratu zenetik, gobernua ekonomikoki eta politikoki itotzen saiatu da Errusia, Gazpromekin Moldaviak dituen zorrak aprobetxatuz. Baina Errusiaren dependentziatik askatzeko pausoak ematen hasi da. Errumanian barrena Moldavia Europako Batasuneko gas sarearekin lotzen duen 150 kilometroko hodia ireki berri dute, eta Poloniari lehenengo aldiz gasa erosi diote. Gazpromek gas hornidura ez eteteko eta zorrak ordaintzeko, besteak beste, Europako Batasunaren mailegua jaso du Chisinauk. Dena den, Europako herrialderik txiroenak negu hau igarotzeko gas nahikoa izango duen ikusteko dago. Argindarra sortzeko Moldaviako argindarraren ehuneko 80 sortzen duen zentrala Transdniesterren dago eta Errusiako enpresa batena da. Moldaviako argindar sarea Europako Batasuneko sarera behin betiko lotzeko lanak aurten bukatu dira Europako Batasunak, Munduko Bankuak eta Europako Inbertsioetarako Bankuak bildutako 270 miloi euroko maileguari esker. Europako Batasunetik kanpo, ekialdean dauden herrialdeei Bruselatik ematen zaizkien diru laguntzak kritikatzen dituen Herbehereetako Gobernua ere Moldaviara begira jarri da. Mark Rutte lehen ministroa Moldavian izan zen ostegunean, eta herrialdea bisitatu duen Herbeheretako lehenengo lehen ministroa bihurtu da. Alemaniaren ondoren Europako Batasuneko bigarren esportatzailerik handiena denak gas hornidurarekin laguntza eta inbertsioak eskaini zizkion Sanduren gobernuari.]]>
<![CDATA[Europaren segurtasunaren berrantolaketa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1941/017/001/2022-01-16/europaren_segurtasunaren_berrantolaketa.htm Sun, 16 Jan 2022 00:00:00 +0100 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1941/017/001/2022-01-16/europaren_segurtasunaren_berrantolaketa.htm
Errusiak Europako segurtasunaren berrantolaketa bilatzen du, eta, horretarako, mehatxu egin du Ukrainan indar militarra erabiltzearekin eta armak hedatzearekin. Europan segurtasunaren egoera geroz eta larriagoa da. 1999an Polonia, Hungaria eta Txekiar Errepublika NATOn sartu aurretik eztabaida handia egon zen Aliantzaren barruan. Europako segurtasuna, Errusia tartean, egokia zen edo ez eztabaidatu zuten. Errusia autokratikoagoa, militaristagoa eta interbentzionistagoa bihurtu da ordudanik. Errusiaren jokaerak NATO hedatzea justifikatu du; eta NATO zabaldu izana Errusiaren interbentzionismoa justifikatzeko erabili dute. Errusiarekin negoziatzeko ordua iritsi da, Aliantza hedatzeaz hitz egin behar dute. Une honetan, Ukraina eta Georgia ez dituzte hartu nahi erakundean, baina ezin dute esan ez dituztela sekula hartuko Putinen gobernuak eskatzen duen moduan. Ukrainak segurtasun bermeak behar ditu Moskuren aldetik, eta Minskeko bake akordioak bete behar dituzte bi aldeek: tartean, errusiarren esku dauden guneetan Kievek autonomia zabala ematea eta Errusiak Ukrainan kontrolatzen dituen guneak desmilitarizatzea. Oraingoz mahai gainean jarri diren dokumentu bakarrak Errusiarenak dira. AEBek eta beren aliatuek proposamen konkretuak plazaratu behar dituzte idatziz, iraganari begira baino etorkizunari begira daudenak. Moskuk bi itun berri proposatu ditu Europako segurtasuna berrantolatzeko, eta 1997ko egoerara itzultzeko. Ez dira proposamen errealistak eduki eta kide negoziatzaileen aldetik. Moskuk iragana aldatu nahi du. NATO ez da Europan dagoen botere bakarra. Itun bat Washingtonekin negoziatu nahi du Moskuk, eta bestea NATOrekin. Errusiak ez du EB Europako Batasuna ikusten indar gisara, baina ikusi beharko luke. EBk botere ekonomiko eta normatibo handia du. Bruselak eserlekua izan beharko luke Europaren segurtasunaren inguruko erabakiak hartzeko mahaian. Mahai handia behar da, eta negoziazio mahairik zabalena ESLAk dauka, 57 kiderekin, tartean Ukraina eta Sobietar Batasun ohiko beste errepublikak. Aliantza ez da negoziatzeko erakunde egokiena. EBko sei herrialde ez dira Aliantzako kide eta NATO ez dago prestatuta segurtasunaren esparruan dauden eta Errusiarekiko geroz eta garrantzi handiagoa duten elementu ez militarrei aurre egiteko: energia, migrazioaren erabilera geopolitikoa edo EBk eta Sobietar Batasun ohiko estatuekin sortu diren harreman ekonomiko eta politikoak, besteak beste.]]>
<![CDATA[Bulgaria, aldaketarako bidean?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1978/018/001/2021-12-26/bulgaria_aldaketarako_bidean.htm Sun, 26 Dec 2021 00:00:00 +0100 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1978/018/001/2021-12-26/bulgaria_aldaketarako_bidean.htm
Bulgariako egoerak ez du parekorik 27en artean. Hainbat krisi larritan dago murgilduta, 2007an, Errumaniarekin batera, EBn sartu zenetik. Pandemiarekin batera azken urtean jasan duen krisi politikoa gainditu berri du. Apirilaz geroztik hiru hauteskunde orokor egin dituzte eta hirugarrengoan lortu dute, azkenean, gobernua eratzea. Kaleetan milaka eta milaka lagunek aldaketaren alde egindako protestei emandako erantzun moduan sortu zuen lehen ministro berriak hauteskundeak irabazi dituen alderdi berria. Bulgarian barne produktu gordina ez da batasunean joan den urtean gehien uzkurtu zena, baina pandemiak eragindako krisiak herrialdearen gainontzeko krisiak areagotu ditu. Oraindik ez da hasi Bruselaren laguntza jasotzen, krisi ekonomikoari aurre egiteko gobernurik ez zuelako orain arte. 6.600 milioi euroko plana aurkeztu du Bulgariak Bruselan, 2021eko barne produktu gordinaren %10. Batzordeak pozik hartu du gobernu berria eta plana lehenbailehen onartzea espero du. 41 urteko lehen ministro berriak lau alderdiren babesa du, eta aldaketa agindu du Europako Batasunean hainbat alorretan azkena den herrialdean, eta ustelkeria amaitzea da bere programa politikoaren lehentasuna.

Bulgaria Europako Batasunaren barruan dago, baina arlo askotan kanpoan, Balkanetako inguruko herrialdeen pare. Ustelkeria errotuta dago gobernuan, justizian eta sektore pribatuan. Transparency International-ek kaleratzen duen zerrendan 71. postuan dago herrialdea; beti lehen postuan EBko estatuen artean. Bulgariak aurrerapausoak eman ditu EBko kide bihurtu zenetik, baina oso urrun dago oraindik batasuneko batezbestekotik datu ekonomiko, sozial, politiko eta judizialei dagokienez. Pobrezia tasarik handienak ditu. Batasuneko gutxiengo etniko handienak, Roma etniak, jasaten duen diskriminazio sistematikoak ez dauka parekorik. Krisi demografikoan ere lehenengo postuan dago. Milaka lagunek ihes egiten dute urtero EBko herritarren mugimendu askatasunak eskaintzen dituen aukeren bila. Munduan populazio gehien galtzen ari diren herrialdeetako bat da. 1989. urtean bederatzi milioi zituen. Egun 6,9 milioikoa da populazioa. 20 urte barru herritarren %25 galtzea aurreikusten da. Bulgariako profesionalen eta gazteen etengabeko exodoa amaitzeko, ezinbestekoa da egoera ekonomikoa eta politikoa aldatzea, aldaketan sinestea eta Bruselak Bulgariari laguntzeko konpromisoa hartzea.

Petkov lehen ministroaren gobernuak behar den benetako aldaketa ekarri dezake ez bakarrik Bulgariara, baita Balkanetara eta Europako Batasunera ere. Ipar Mazedonia EBn sartzeko negoziazioen prozesua geldituta dago Bulgariako aurreko gobernuak betoa ezarri eta gero. Petkovek esan du betoa kenduko duela eta gatazka lehenbailehen konpontzea dela bere helburua. Honek bultzada emango dio ez aurrera eta ez atzera dagoen Balkanetako herrialdeen integrazio prozesuari. Europako Batasunak aspaldi amore eman zuen Bulgariaren inguruan. Aldatu ezin dela barneratu dute Bruselan. Gobernu berriak erronka handia dauka Bruselan piztu dituen itxaropenak ez zapuzteko. Azken bi urteetan, Polonia eta Hungariako gobernuen jarrerek erakutsi dute Europako Batasunaren barruan atzerapausoak eman daitezkeela. Bulgariak erakutsi lezake ez dela amore eman behar, aldaketa beti dela posible herritarrek eskatu dutenean eta Bruselatik laguntzeko prest daudenean.]]>
<![CDATA[Nazioarteko espazio hitzarmenen hutsuneak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1939/017/001/2021-12-05/nazioarteko_espazio_hitzarmenen_hutsuneak.htm Sun, 05 Dec 2021 00:00:00 +0100 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1939/017/001/2021-12-05/nazioarteko_espazio_hitzarmenen_hutsuneak.htm res communis da printzipio nagusia, ez da inorena, eta denena da. Espazioaren erabilera asko aldatu da azken hamarkadan, industria pribatuaren garapenarengatik, eta hitzarmenak gaurkotzeko behar handia dago. Araudi berriak onartzeko ezinbestekoa da AEBen, Errusiaren, Txinaren eta EB Europako Batasunaren lidergotza. Une honetan, euren artean dagoen tentsioa ikusita, ez dirudi epe motzean espazioaren inguruko hitzarmenak gaurkotzeko borondatea egongo denik. Bien bitartean, lege hutsuneak daude. Ez dago lege zehatzik espazio turismoa, gerra, krimena edo espazioko zaborraren inguruan sortu daitezkeen nazioarteko liskarrak kudeatzeko. Gainera, ez dago nazioarteko adostasunik zehazteko espazioa non hasten den eta aire espazioa non bukatzen den. Nazioartean gehien zabalduta dagoen araudiaren arabera, itsas mailatik ehun kilometrora hasten da espazioa, AEBentzat, berriz, 80 kilometrora.

Espazioko zaborra albiste da berriro Errusiarrek egindako misil jaurkiketaren ondoren, baina espazioan proba militarrak, dakigula behintzat, gutxitan egiten dituzte, ekimen komertzialekin alderatuta. Space X enpresak 30.000 satelite jaurtitzeko baimena eskatu du. Dagoeneko 12.000 dauzka lurretik 550 kilometrora. Internet zerbitzua emateko Starlink sateliteak dira gehienak. Espazioan trafikoa aztertzen duen Southamptongo Unibertsitateko zentroaren arabera, azken urteotan espazioan sateliteen artean talka egiteko egon diren une arriskutsuen erdietan Space Xeko satelite bat egon da tartean. Erakunde horrek dioenez, sateliteek euren artean talka egiteko arriskua %90 haziko da, Space X enpresak espazioan jarriko dituen hurrengo 10.000 sateliteekin.

2017an Txinak misil bat jaurti zuen bere satelite zahar bat deusezteko, eta, orduan sortutako zaborra saihesteko, egun maniobrak egin behar izaten dituzte espaziontziek eta beste sateliteek. Maniobretan dabilen satelitea ezin da erabili, bizitza komertzial laburragoa du, eta beste berri bat bidali behar izateko aukera handitzen da. Zaborrak zabor gehiago eragiten du, eta nazioarteko hitzarmenetan ez dago zehaztuta zaborra nola kudeatu behar den. Hitzarmena onartu zen garaian oso objektu gutxi zeuden espazioan, eta zaborra modu naturalean desagertzen zen, apurka-apurka, lurraren atmosferara sartzen zen heinean suntsitzen zen.

Turismoak ere erronka berriak ekarriko dizkie nazioarteko hitzarmenei. Momentuz, sateliteak dabiltzan orbitatik kanpo joaten dira turistak daramatzaten Virgin Galactic eta Space Xen ekimen komertzialak. Baina zer gertatuko da gorago joaten hasten direnean, istripu edo erasoren bat baldin badago satelite, zabor edo misil batekin? Zein erantzukizun eta kalte-ordain aplikatuko dira? Edo zaborra saihesteko automatikoki, adimen artifiziala erabiliz, maniobra egin duen satelite europar batek Japoniak jaurtitako ehunka miloi euroko satelitea kaltetua izaten bada? Hagako auzitegia lanez gainezka egon liteke laster, nazioarteko istilu pribatuen ondorioz.

NASA ikertzen hasi berria da espazioan gertatutako lehen krimena izan daitekena. Anne Mclain astronautak, Nazioarteko Espazio Estazioan zegoela, bertako ordenagailua eta Internet konexioa erabili zituen senarraren banketxe kontuan baimenik gabe sartzeko. Pertsonaren herritartasuna aplikatzen da printzioz Estazioan, eta, beraz, astronatuta estatubatuarraAEBetako legearen arabera epaituko dute. Baina etorkizunean gauzak asko korapila daitezke; zer gertatuko litzateke Errusiako astronauta batek espazioan dagoela asiloa eskatzen badu?]]>
<![CDATA[Istripu militar baten arriskua handitu da Europan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1935/030/001/2021-11-07/istripu_militar_baten_arriskua_handitu_da_europan.htm Sun, 07 Nov 2021 00:00:00 +0100 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1935/030/001/2021-11-07/istripu_militar_baten_arriskua_handitu_da_europan.htm
Gai larririk badago, Belgikako enbaxadara deitzeko eskatu dio NATOri Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek, eta elkarrizketarako bideak moztearen errua Aliantzarena dela esan du. Moskurekiko komunikazioa Aliantza Atlantikoko herrialdeek duten enbaxaden bitartez kudeatuko da. Harremanak apurtu eta gero, Jens Stoltenbergek, NATOko idazkari nagusiak, Errusiak 2008az geroztik egin dituen ekintza erasokorren zerrenda errepasatu du berriro, eta Bruselarekiko maltzurkeriaz jokatzea leporatu dio. Bi aldeen urratsek testuinguru arriskutsu bat eragin dute Europan. Urteetan okerrera egin du egoerak, neurri handi batean, ez dituztelako ondo neurtu bestearen asmoak. Batetik, Moskuk NATOren marra gorriak gurutzatu ditu, barne politikan emango dizkion onurengatik; iritzi dio nazioartean jasoko dituen kalteak baino handiagoak direla onura horiek, eta Errusiako presidente Vladimir Putinen erregimenari eusteko oinarrietako bat ere badira. Aliantza Atlantikoak, bestetik, pentsatu izan du, epe luzera, bere kabuz konponduko zirela ekialdeko herrialdeetara zabaltzeak Errusian sortu zituen kezka historiko eta geopolitikoak. Georgian 2008an Errusiaren esku hartze militarrari ez zion merezi zuen garrantzia eman NATOk, eta 2014ra arte, Ukrainan esku hartu arte, ez zuen ofizialki etsaitzat jo Putinen Errusia.

NATOko hegazkinen eta Errusiakoen arteko istiluak eta tentsio uneak konpontzeko ez da harreman zuzenik egongo aurrerantzean; minutu gutxitan kudeatu beharreko egoerek luzeago joko dute, eta arriskutsuagoak bihurtuko dira. Errusiak munduko armategi nuklearrik handiena du, eta Europako Batasuneko lau herrialdetan gutxienez NATOren buru nuklearrak daude. Sekula ez da horren handia izan, gaizki-ulertu baten ondorioz, NATOren eta Errusiaren arteko gatazka militar larri bat lehertzeko arriskua. Europako edozein tokitan gerta liteke. Orain dela urte eta erdi, Bizkaiko golkoan, Espainiako eta Frantziako gerra-hegazkinek, bi aireko errusiar geldiarazi zituzten. Brusela eta Moskutik koordinatuta, eta arazorik sortu gabe, errusiarrak euren aire eremura itzuli ziren. NATOk Espainian eta Alemanian dituen base militarretatik egiten du zaintza lana bere aire espazioan.

Harreman militarren haustura, Mendebaldeak Errusiari ezarritako isolamenduaren beste adibide bat da. Gero eta diplomatiko eta ordezkari gutxiago dituzte Mendebaldeko herrialdeek Errusian, eta alderantziz. Dozenaka ordezkari diplomatiko eta militar kaleratu dizkiote elkarri azken urtean Mendebaldeko herrialdeek eta Errusiak. Harreman diplomatiko zuzenak ezinbestekoak dira nazioarteko harremanetan, beste aldeak zer pentsatzen duen eta zer asmo duen jakiteko, eta krisiak lehertzea ekiditeko.]]>
<![CDATA[Zigorrak Poloniari eta Hungariari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2067/021/001/2021-10-10/zigorrak_poloniari_eta_hungariari.htm Sun, 10 Oct 2021 00:00:00 +0200 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/2067/021/001/2021-10-10/zigorrak_poloniari_eta_hungariari.htm
Horregatik, arma berri bat onartu zuen joan den urtean: zuzenbide eskubidearen errespetua laguntza europarrak jasotzeko ezinbesteko baldintza bihurtzen duen araudi berria. COVID-19ari aurre egiteko Varsoviak jasotzekoak zituen 36.000 milioi euroak izoztu egin ditu Europako Batzordeak. Kopuru hori hiru alditan jaso behar du, datozen sei urteotan Poloniak, eta, lehenengo aldiz, baldintzekin banatuko ditu Bruselak. Berandu, baina azkenean EBk heldu dio daukan armarik indartsuenari, diruari. Beranduegi izango den galdetzen dute batzuek, kaltea eginda dagoelako. Poloniak estrategia azkarra erabili du azken urte hauetan Bruselaren aurka. Pauso bat aurrera, eta bi pauso atzera ibili dira, gatazkak konpontzeko epeak luzatzen eta luzatzen, eta Luxenburgoko auzitegiaren epaiei muzin egiten. Bitartean, 27ak beste aldera begira egon dira, momentuko krisiekin lanpetuta, eta kasu batzuetan gertatzen ari denari garrantzia kenduta. Polonia eta Hungaria mehatxu sistemiko bat bihurtu dira Europar Batasunarentzat. Mehatxua aspalditik dator, eta okertzen joan da, geldiarazteko neurri egokiak hartu ez direlako.

Bruselak urteak daramatza Hungaria eta Polonia salatzen hainbat arlotan; justiziaren eta komunikabideen independentzia murrizteagatik, eta LGTBI kolektiboaren eta migratzaileen eskubideak ez errespetatzeagatik; Europar Batasuneko oinarrizko legeak sistematikoki urratzeagatik. Varsoviak ez dio jaramonik egin orain arte Europar Batasuneko erakundeek agindutakoari, eta, aurten, azkenean, zigor ekonomikoak ezartzea erabaki du Europako Batzordeak LGTBI komunitatea diskriminatzeagatik.

LGTBI komunitatearen kasuan, zigor ekonomikoek eragina izan dute, eta zigor gehiago ezartzeko bidea ireki dute. Poloniako ehun eskualdek eta hirik «LGTBI ideologiarik gabeko gune» izendatu zuten euren burua, gobernuko PIS Legea eta Justizia alderdiak bultzatuta. Udan, Bruselatik batzordearen diru laguntzak kentzeko mehatxuak jaso zituztenean, atzera egin zuten batzuek. Tartean, Krakovia hiriak eta Swietokrzyskie probintziak. Azken horrek, gobernuaren presioei muzin eginez, adierazpen bat onartu du esanez herritarrei euren haurrak euren sinesmenen arabera heztea bermatzen diela Poloniako Konstituzioak, baina baita berdintasun eskubidea ere. Guztira, Europako bederatzi mila milioi euroren laguntzak dituzte jokoan neurri homofoboak ezarri dituzten lurralde eta hiriek, jarrera aldatzen ez badute behintzat.

Hungariaren kasuan ere zigor ekonomikoena da herrialdeko gobernua atzera egitera behartzeko bide bakarra. Pandemiari aurre egiteko dirua, Poloniaren kasuan bezala, ez da oraindik Budapestera iritsi. Victor Orbanen gobernuak zor publikoa jaulki behar izan du zuloa tapatzeko. Orbanek atzera egitea ez da erraza izango. Hauteskundeak dauzka datorren urtean, eta bere estrategia politikoaren oinarria da Bruselari desafio egitea.

EBtik herrialde bat kaleratzeko legerik ez dago aurreikusita. Poloniako eta Hungariako herritarren gehiengoak batasunean jarraitu nahi du. Zigor ekonomikoak bakarrik ulertzen dituzte bi gobernuek, eta EBri desafio egitea garestiago atera behar zaie. Esloveniak Poloniaren eta Hungariaren bidea hartu du, prentsa askatasunaren alorrean bereziki. Erronka zenbat kostatuko zaion aztertzen ari da Ljubljana. Poloniari Bruselak ordainaraziko diona izango du erreferentzia.]]>
<![CDATA[Terrorismoaren aurkako gerra 20 urteren ondoren]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/019/001/2021-09-12/terrorismoaren_aurkako_gerra_20_urteren_ondoren.htm Sun, 12 Sep 2021 00:00:00 +0200 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1946/019/001/2021-09-12/terrorismoaren_aurkako_gerra_20_urteren_ondoren.htm
Irailaren 11koa bezalako beste egun bat saihesteko, segurtasun nazionalaren eta inteligentziaren alorretan bakarrik, AEBek 600 mila miloi euro gastatu zituzten 2011ra arte, The New York Times egunkariaren arabera. Kopurua handiagoa izango da ziurrenik, sekretuak diren aurrekontuak ezin direlako zenbatu. Alor hauetan aurrekontuak handituz joan dira urtetik urtera, segurtasunaren industriaren eta teknologiaren garapenarekin batera. 2001ean dorre bikien aurkako atentatuen ondorioz sortu zen Segurtasun Nazionalerako Departamentuak ia hogei mila milioi dolarreko aurrekontua izan zuen bere lehen urtean. 2020an 52 mila milioikoa. Administrazio demokratek zein errepublikanoek, eta baita populazioaren gehiengo zabal batek ere, gastua beharrezkotzat jotzen dute. Irailaren 11ko atentatuak saihestu ez izana errepikatu ezin daitekeen akatsa dela uste dute. AEBetatik kanpo, Afrikan eta Ekialde Hurbilean ere dirutza eta baliabide militar handiak inbertitzen dira oraindik terrorismoaren aurkako operazio publikoetan eta ezkutuetan. Teknologia militarrean 2001az geroztik eman diren aurrerapausoek, droneak adibidez, jihadismoaren aurkako operazioak erraztu dituzte, eta atzerrian egiten diren operazio militarren prezio politikoa merkatu dute.

Ekialde Hurbilean eta herrialde musulmanetan AEBek ez dute aliaturik lortu azken hogei urteotan, kontrakoa baizik, etsaiak indartu dituzte eta, gainera, talde terrorista berrien sorrera eragin dute. Baina terrorismoaren arriskua urruti ikusten dute Atlantikoaren beste aldean. Herritar gehienentzat Europan, Afrikan edo Ekialde Hurbilean egiten diren atentatuek ez daukate zerikusirik AEBen interes nazionalarekin.

AEBek Irailaren 11ko erasoak jasan zituztenean, Errusia izan zen Etxe Zuriari laguntza eskaini zion lehen herrialdea. Txetxenian Errusiako indar militarrek egindako sarraskiak zuritzeko erabili zituen Moskuk atentatuak, eta Txinak Xinjianen uigurren kontra terrorismoaren aurkako gerra hasteko aprobetxatu zuen, besteak beste, talde batek Osama Bin Ladenek bezala Afganistanen trebakuntza jaso zuela argudiatuz.

Irailaren 11k, Txinaren eta Errusiaren gorakadarekin batera, Gerra Hotzaren amaieraren ondoren AEBek nazioarteko sisteman zuten botere hegemonikoa kolpatu zuen, eta hegemoniaren amaiera hasi zen. Afganistanen eta Iraken okupazioen hasierak AEBen ahalmen militarraren botere erakustaldia izan ziren. Epe luzera estrategia gabezia eta porrot erakustaldia bihurtu ziren. Porrotak ageri zirenean, Bushen terrorismoaren aurkako gerrak amaitzea agindu zuen Barack Obamak. Donald Trumpek hasitakoari jarraitu zion Iraken eta Afganistanen, baita Txina atzerri politikaren lehentasun bihurtuz ere. Afganistango okupazioa amaituz, Joe Biden presidenteak itxitzat eman ditu Irailaren 11k eragin zituen atzerriko mobilizazio militar handiak. AEBetako atzerri politikak hegemoniaren galerarekin hasi zuen norabidean jarraituko du, historian zehar ohikoena izan duen norabidean: kanpora baino gehiago etxera begira dagoen potentzia ekonomikoarena.]]>
<![CDATA[Estatu batuexit autonomia estrategikoa ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2056/019/001/2020-10-29/estatu_batuexit_autonomia_estrategikoa.htm Thu, 29 Oct 2020 00:00:00 +0100 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/2056/019/001/2020-10-29/estatu_batuexit_autonomia_estrategikoa.htm <![CDATA[Susmagarri jaiotakoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/018/002/2020-06-04/susmagarri_jaiotakoa.htm Thu, 04 Jun 2020 00:00:00 +0200 Olatz Arrieta https://www.berria.eus/paperekoa/1960/018/002/2020-06-04/susmagarri_jaiotakoa.htm Susmagarri jaiotakoa du izenburu afro-amerikarren bizitza hobetzeko borrokan 111 urte daramatzan NAACP taldearen txosten batek. Segurtasun indarrek kaleetan afro-amerikarrak gelditu eta miatzeko politika arrazistaren inguruko azterketa bat da.

Kasu gehienetan errugabeak dira. Esperientzia iraingarria da; batzuetan tratu txarrak edo heriotza ekartzen dituzte azalaren kolorean oinarritutako kontrolek. Hamarretik zazpi afro-amerikarrek diote poliziaren esku jasotzen duten tratua ez dela bidezkoa.

Estatu Batuetako txoko guztietan mesfidantza handia dago afro-amerikarren eta segurtasun indarren artean; beldurra, kasu askotan. «Kontuz poliziarekin!» mezua belaunaldiz belaunaldi zabaltzen da. Polizia izaten da botere publikoekin askok izaten duten lehen harremana, instituzionalizatuta dagoen arrazakeria kaleetan argien erakusten duena.

Washington Post egunkariak egindako ikerketari esker jakin da joan den urtean poliziak Estatu Batuetan hil zituen pertsonen %23,5 afro-amerikarrak zirela, nahiz eta populazioaren % 13 izan. Epaitegietan, gehienetan poliziak arrazoia izaten du. Gehiegizko indarraren erabilera herritarrek su armak eramateko duten eskubideak dakarren arriskuan oinarritzen da askotan. Poliziak ustez arrazoirik gabe hiltzen duenean, kasuen %35 bakarrik zigortzen dira epaitegietan, Bowling Green State unibertsitateak 2005 eta 2017 arten egindako ikerketa baten arabera. Polizia indarren buruak batzuetan hauteskunde bitartez aukeratzen dira, eta delituen aurrean esku gogorra erakusteak boto emaile asko erakartzen ditu. Afro-amerikarrak poliziaren gehiegikerietatik babesteko eta segurtasun indarren jokaera zuzentzeko neurriak hartu zituen Justizia Departamentuak 1991n Los Angeleseko poliziak Rodney King hil eta gero. Neurri horietako batzuk atzera bota ditu Trumpen gobernuak.]]>