<![CDATA[Olatz Azpirotz Larzabal, Uxue Rey Gorraiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 21 Sep 2019 06:59:27 +0200 hourly 1 <![CDATA[Olatz Azpirotz Larzabal, Uxue Rey Gorraiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Minutu gutxiko emozioak, garesti]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/034/001/2018-07-14/minutu_gutxiko_emozioak_garesti.htm Sat, 14 Jul 2018 00:00:00 +0200 Olatz Azpirotz Larzabal, Uxue Rey Gorraiz https://www.berria.eus/paperekoa/1872/034/001/2018-07-14/minutu_gutxiko_emozioak_garesti.htm b Erabiltzaileek diote prezioak garestiegiak direla, baina ohiturari eusten diote etxeko txikiak atrakzioetan dibertitu daitezen]]>
Arrazoi horrek bultzatuta gerturatzen dira asko Arrotxapeko Runako parkera, han baitaude barrakak azken urteetan. Haurrek zirrara sentitu dezaten doaz hara, atrakzioan igota daudela bizi duten esperientzia horrek maiz gutxi irauten badu ere. Gutxiegi, askoren ustez.

Izan ere, familia asko bat dator honako ondorio honekin: atrakzioetarako tiketak garestiegiak dira hain iraupen laburrerako. Aurten billete gehienek lau euro inguruko prezioa dute. Rocket barrakan, esaterako, 3,50 euro balio du haurren tiketak, eta 4 ordaintzen dituzte haiei lagundu nahi dieten helduek.

Ezinegona sortzen die horrek bisitariei: «Urtero etortzen gara, baina oso gutxitan. Garestiegiak dira», esan du Arturo Remonek. Seme-alabekin etorri da aurten ere, goizez erraldoietara joan ezin denez, barrakak direlako haurrak entretenitzeko modurik errazena, haren esanetan. Gaztetxoek ere pentsatzen dute prezioak gehiegizkoak direla: belarrean pantxo-pantxo eserita zegoen neska kuadrilla batek «lapurreta» gisa definitu du.

Tiketak erosi ez, banatzen aritzen direnek prezio horien igoera zentzuzkoa dela esan dute, oro har. Barraketako langileek azaldu dutenez, asko dira bertan egoteko ordaindu beharrekoak. Jesus Roman Dibertioz Jecoa S.L. barrakaren jabea da aspalditik, eta ongi daki zenbat kostatzen den bertan egotea. «Hemen egoteagatik 1.400 euro inguru ordaindu ditugu, eta materiala eta bestelakoak ere gure dirutik ateratzen dira. Horiek horrela, normala da prezioak pixkanaka igo behar izatea», azaldu du, irmo.

Mantentzen den unetxoa

Eguneko ordu batzuetan, iluntzean bereziki, eremua gainezka egoten da. Hala ere, puxikei tiro egiteko barraken jabeek, jatetxeetako langileek... denek uste dute jende gutxiago joaten dela urtez urte. Prezioengatik ez ezik, kokapenarengatik ere gertatu dela argudiatu dute. Hiriko erdigunean zegoen lehenago barraken eremua, eta 2008az geroztik Arrotxapea auzoan daude.

Beherakada horrek ez die festa zapuzten etxeko txikienei, eta zirrarak eragindako irribarrea nabaritzen zaie barraketara igo aurreko minutuetan. Ilaran ilusioz esperoan.

Unetxoz beteta daude sanferminak beti, eta beste unetxo bat da erdiguneko kale zaratatsuak atzean utzi eta ferialekuko giroan murgiltze hori. Giroa epela da oso. Atrakzio bakoitzak bere bozgorailuetan duen musika doinua, norbaitek tiroa ongi jaurti eta saria irabazten dueneko kanpai hots eta poztasun oihuak, haurrak gofreak eskuetan... Hurrengo urtean ere eskatuko dute berriz, segur aski: «Goazen barraketara, mesedez».]]>