
Bilbon erabakiko da zein zazpi bertsolari sailkatuko diren finalerako
Olatz Enzunza
Zazpigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da gaur Bilbon. Aitor Mendiluze Gonzalez, Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi Marzol, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, eta Saioa Alkaiza Guallar arituko dira kantuan. Idoia Anzorandia Kareaga izango dute gai jartzaile.