<![CDATA[Olatz Enzunza Mallona | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 27 May 2022 06:08:31 +0200 hourly 1 <![CDATA[Olatz Enzunza Mallona | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Tumorearen inguruaren aurka egitean, hedatzeko gaitasuna kentzen diogu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/012/001/2022-05-27/tumorearen_inguruaren_aurka_egitean_hedatzeko_gaitasuna_kentzen_diogu.htm Fri, 27 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/paperekoa/1873/012/001/2022-05-27/tumorearen_inguruaren_aurka_egitean_hedatzeko_gaitasuna_kentzen_diogu.htm
Minbiziari aurre egiteko sendagai bat diseinatu duzue. Zein berezitasun ditu?

Bi ezaugarri nagusi dituela esango nuke. Batetik, ez du zuzenean egiten tumore zelulen aurka, ohiko tratamenduek egiten duten bezala. Tumorearen inguruko zelulen aurka egiten du. Hasieran ideia zoro bat zela zirudien, baina egindako ikerketa lanen ostean baieztatu da hala egiteak emaitzak ekartzen dituela, oharkabean igarotzen delako. Bestetik, molekula espezifiko bat sortu dugu, eta, lehergailu bat izango balitz bezala, eraso nahi diegun zelulen aurka eztanda egiten du.

Nola funtzionatzen du?

Antigorputza tumorearen inguruan dagoen zelula baten barruan sartzen da, eta, han, karga kimikoa jaurtitzen du. Tumorearen inguruko zelula disolbatu egiten da, eta, tumorea ere haren ondoan dagoenez, immunitate sistema osoaren arreta erakartzen du. Hau da, inguruaren aurka egitean, karga kimikoak tumoreari eta immunitate sistemari erasotzen die. Efektu hirukoitz horren ondorioz lortzen dira emaitzak.

Sendagai berri hori pankreako, biriketako eta bular hirukoitz negatiboko minbiziei bideratuta dago. Besteetara zabaltzeko aukerarik ikusten da?

Bai, hori da asmoa. Oraingoz hiru horietan lortu ditugu emaitzarik onenak, baina urte amaierarako beste tumore batzuk tratatzen hastea da gure helburua.

Minbiziei aurre egiteko ateak zabaltzen lagun dezake?

Zalantzarik gabe. Tumorearen inguruaren aurka egitean, gorputzeko gainerako eremuetara hedatzeko gaitasuna kentzen diogu minbiziari. Gainera, antigorputz jakin bat denez, eremu jakin batzuei soilik erasotzen die, eta toxikotasun maila ere oso baxua da. Horrek kantitate handiak emateko aukera emango digu, eta, hala, eraginkortasuna handituko da.

Zuhurtzia ere behar da halakoen berri emateko orduan.

Bai, noski. Oraingoz, animaliekin bakarrik probatu dugu, eta emaitza bikainak lortu ditugu, baina entsegu klinikoen zain gaude eraginkortasuna frogatzeko. Suntsitzaileak diren tumoreen aurka ari gara, baina uste dugu bide berriak zabalduko dituela.

Hamabost urteko ikerketa lana egin behar izan duzue sendagaia diseinatzeko. Ibilbide horretan muga edo zailtasunen bat izan duzue?

Asko. Duela hamabost urte ideia plazaratzean, askok esan ziguten ezinezkoa zela minbizia sendatzea tumoreari eraso gabe. Baina proba ugari egin ditugu, eta ezagutza asko jaso dugu bueltan.

Ekainean hasiko zarete entsegu klinikoekin. Zer espero duzue?

Animalietan lortu dugun eraginkortasun bera lortzea da gure itxaropen nagusia. Mundu osoko erreferentziazko ospitaleak aukeratu ditugu, eta, hala, entsegu klinikoak ahalik eta baldintza onenetan egitea bermatuko da.

Eta entsegu klinikoen ondoren, zein izango da hurrengo fasea?

Produktua paziente gehiagorekin probatzea izango da asmoa. Dena ondo badoa, merkaturatze prozesuarekin hasiko gara.

Zer esango zenieke minbizia duten pertsonei eta ingurukoei?

Itxaropen mezu bat zabaltzea gustatuko litzaidake. Jende asko ari gara minbiziari aurre egiteko bide berriak bilatzen, eta gero eta gehiago dakigu gaiaren inguruan. Konplexutasun handiko gaixotasuna da, baina aurrerapausoak lortzen ari gara.]]>
<![CDATA[Ekainaren 18rako «ospakizunez eta aldarrikapenez» beteriko eguna prestatu du Bizkaia Hari Gorriak]]> https://www.berria.eus/albisteak/213871/ekainaren_18rako_ospakizunez_eta_aldarrikapenez_beteriko_eguna_prestatu_du_bizkaia_hari_gorriak.htm Wed, 25 May 2022 09:19:57 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/213871/ekainaren_18rako_ospakizunez_eta_aldarrikapenez_beteriko_eguna_prestatu_du_bizkaia_hari_gorriak.htm Bizkaia Hari Gorria herri dinamika, efemeride baten inguruan. Izan ere, aurten 85 urte beteko dira Bizkaiko frontea erori zela. Memoriaren fokua zabaldu eta hari segida emateko konpromisoa duten hainbat partaidek osatzen dute dinamika, eta datorren ekainaren 18an «ekimen nagusia» egingo dute, Bilbon. Areatzatik abiatuta, egun osorako egitaraua prestatu dute, eta, ospakizunez gainera, «aldarrikapen eguna» ere izango dela nabarmendu dute gaur Bilbon egindako agerraldi jendetsu batean: «Balio handia du nondik gatozen jakiteak nora goazen jakiteko». Herri dinamikako kideek nabarmendu dutenez, Bizkaia borroken lurralde izan da azken 85 urteotan, «subjektu aktiboa». Eta horri «puntada berri bat» eman nahi diote dinamikaren bitartez: «Izen barik joan ziren horiengandik gaude gu hemen». Azken 85 urteetako marko historikoei esker «irakasgai ugari» lortu dituztela adierazi dute, baina gogoratu dute eskuin muturreko «gorroto ideiei» aurre egiteko «lubakiak» badaudela oraindik ere: besteak beste, xenofobia, arrazismoa, homofobia eta matxismoa. «Sufritzen dakigunak gara, historiak hainbat aldiz erakutsi digun bezala. Baina ez dugu etsitzen; mila eta bat aldiz altxatzen dakigunak ere bagara eta», adierazi du Ibai Alzagak, herri dinamikako kideetako batek. Eta horrek esperantzaz betetzen ditu: «Euskal errepublikaren eraikuntza eskubide guztien jabe diren pertsona askeez egitera goaz». «Harrotasuna eta aukera» Ekainaren 18a «ospakizun eta aldarrikapen eguna» izango dela nabarmendu dute Bizkaia Hari Gorria plataformako kideek: «Ospakizun eguna, borroken lurralde honetako partaide izateak harrotasuna ematen digulako; eta aldarrikapen eguna, herri gisa erronkei erantzutea delako dugun aukera emankorrena». Hitzordu nagusia 17:30ean izango da, Areatzan, eta handik mobilizazioa egingo dute. «Jendetsua, alaitsua eta konbatiboa izatea nahi dugu: hari gorriak segida izango du, eta borroken lurraldea izaten jarraituko dugu».]]> <![CDATA[Ekainaren 5ean kalejira «aldarrikatzailea» egingo da eskola publikoaren alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2108/007/001/2022-05-25/ekainaren_5ean_kalejira_aldarrikatzailea_egingo_da_eskola_publikoaren_alde.htm Wed, 25 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/paperekoa/2108/007/001/2022-05-25/ekainaren_5ean_kalejira_aldarrikatzailea_egingo_da_eskola_publikoaren_alde.htm
Hezkuntza akordioa ikastetxe publikoaren kontzeptua «birdefinitzen» saiatzen dela adierazi du plataformak, eta hala jarraitzeak «desoreka eta diskriminazio handiagoa» ekarriko duela uste dute: «Jabetza, titulartasuna eta kudeaketa pribatua duten ikastetxeak ezin dira publikotzat hartu: diru publikoa guztion zerbitzura jarri behar da». Plataformaren esanetan, bereizketa horrek lotura zuzena du hezkuntza sare pribatu itunpekoak Euskal Herrian duen pisuarekin, eta esan dute segregazio iturririk handiena izango direla aurrerantzean ere: «Benetako aukera berdintasuna ikasle guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukera izatean datza».

Akordioak eskola publikoarentzako finantzaketa planik ez duela aurreikusten ere salatu du plataformak, eta inbertsio plana egitearen garrantzia azpimarratu dute. Besteak beste, ikastetxe publiko berriak sortzeko, azpiegiturak hobetzeko, euskara indartzeko plana egiteko eta hezkuntza ez-formala doakoa izateko. «Horri eman behar zaio lehentasuna», nabarmendu dute. Horrez gain, eskola eta plaza publiko berriak ere sortu nahi dituzte.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaieran lortu beharreko hizkuntza mailaren formulazioa ere gaurkotu da akordioan, baina esan dute erabaki hori «oso kaltegarria» izan daitekeela euskararen ezagutzarako: «Euskara biziberritzeko proiektua aldarrikatzen dugu». Laikotasunari dagokionez, erlijio ikasgaiaren helburua «doktrinamendua» dela salatu dute.

Zenbait mobilizazio

«Akordio txar honetatik lege berri on batera igaro behar da», adierazi du plataformak. Hori lortzeko «lan mardula» egin beharko dutela aurreratu dute, baina horren alde ekiteko prest daude. Ekainaren 5erako kalejiraz gain, udazkenerako zenbait mobilizazio ere antolatuko dituztela iragarri dute.]]>
<![CDATA[Ekainaren 5ean kalejira «aldarrikatzailea» egingo dute eskola publikoaren alde]]> https://www.berria.eus/albisteak/213817/ekainaren_5ean_kalejira_aldarrikatzailea_egingo_dute_eskola_publikoaren_alde.htm Tue, 24 May 2022 17:56:11 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/213817/ekainaren_5ean_kalejira_aldarrikatzailea_egingo_dute_eskola_publikoaren_alde.htm <![CDATA[Aramendiri «bizi osorako zigorra» jarri diotela salatu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/012/001/2022-05-22/aramendiri_bizi_osorako_zigorra_jarri_diotela_salatu_dute.htm Sun, 22 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/paperekoa/1944/012/001/2022-05-22/aramendiri_bizi_osorako_zigorra_jarri_diotela_salatu_dute.htm Bizi osorako zigorrik ez! Alaitz etxera kanpaina abiatuko du Sare mugimendu herritarrak. 7/2003 eta 7/2014 legeak aplikatzearen ondorioz sortutako egoera salatzea da kanpainaren asmoa. Izan ere, lege horien atzean «bizi osorako zigor ezkutukoa» dagoela adierazi du Sarek: «Giza eskubideen aurkakoak dira».

Egun, Zaballako espetxean (Araba) dago Aramendi. Frantziako Poliziak Cahorsen (Frantzia) atxilotu zuen, 2007ko irailean, eta berrogehi urteko zigorra ezarri zioten.

Zigor hori, «bizi osorako kondena ezkutukoa» dela salatu duSarek, eta horren atzean «kalte psikologiko eta fisikoak» daudela nabarmendu dute: «Lege hau ez dator bat bere burua demokratikotzat eta zuzenbidekotzat duen estatu batekin».

Frantziako kartzeletan 13 urte pasatu ostean, iaz Espainiaratu zuten, eta, orain, 7/2014 legearen ondorioz, berriro ere bete egin beharko du, kondena delitu bera egotzita: «Ezarritako zigorrak baliokideak izan beharko lirateke, baina, lege honen ondorioz, Alaitzek betetako zigorra ez da Espainian ezarritakora batu».

Salbuespenezko politika horiek amaitzeko eta 7/2003 eta 7/2014 legeak bertan behera uzteko lan egin dezatela eskatu die Sarek alderdi politikoei. «Giza eskubideez eta pertsonen biziaz hitz egiten ari baikara», gaineratu dute.

Kasu gehiago

Bi lege horiek aplikatzen zaizkien beste 50 euskal preso daudela ere salatu dute: «Azken urteetan pozgarriak eta esperantzagarriak diren hainbat urrats eta aldaketa ikusten ari bagara ere, oraindik salbuespenezko neurriak ezartzen zaizkie euskal presoei». Aramendiren kasuan, gainera, emakume izateagatik zigor «are gogorragoa» jasaten ari dela adierazi dute: «Epai judizialaz gain, espetxe sistema patriarkalaren baitako epai moralari aurre egin behar die».]]>
<![CDATA[Alaitz Aramendi presoari «bizi osorako zigor ezkutukoa» jarri diotela salatu du Sarek]]> https://www.berria.eus/albisteak/213714/alaitz_aramendi_presoari_bizi_osorako_zigor_ezkutukoa_jarri_diotela_salatu_du_sarek.htm Sat, 21 May 2022 19:04:51 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/213714/alaitz_aramendi_presoari_bizi_osorako_zigor_ezkutukoa_jarri_diotela_salatu_du_sarek.htm <![CDATA[Hezkuntza akordioa sozializatzea «funtsezkoa» dela esan du Bildarratzek]]> https://www.berria.eus/albisteak/213660/hezkuntza_akordioa_sozializatzea_funtsezkoa_dela_esan_du_bildarratzek.htm Fri, 20 May 2022 15:44:01 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/213660/hezkuntza_akordioa_sozializatzea_funtsezkoa_dela_esan_du_bildarratzek.htm <![CDATA[Lan eta bizi baldintzak duintzeko politika «publiko, indartsu eta ausartak» eskatu ditu LABek]]> https://www.berria.eus/albisteak/213612/lan_eta_bizi_baldintzak_duintzeko_politika_publiko_indartsu_eta_ausartak_eskatu_ditu_labek.htm Thu, 19 May 2022 16:16:36 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/213612/lan_eta_bizi_baldintzak_duintzeko_politika_publiko_indartsu_eta_ausartak_eskatu_ditu_labek.htm erronka demografikoari aurre egiteko neurriak, EH Bilduren eskariz Eusko Legebiltzarrean egindako demografiari buruzko bilkura monografikoan. LAB sindikatuaren ustez, baina, erronka demografikoaren aferari ezin zaio «politika natalistekin» erantzun, eta herritarren lan eta bizi baldintzak duintzeko politika «publiko, indartsu eta ausartak» eskatu ditu, «sakoneko aldaketak gauzatzeko». Jaiotze tasa baxuen atzean «prekaritate eta pobretze kasuen hedatzea» dagoela uste du LABek. Eta, horrez gainera, emakumeak «erreprodukziorako tresna gisa» hartu izana salatu dute: «Beste behin ere, emakumeoi gure gorputzarekin zer egin behar dugun esan digute». Arazo nagusia, baina, hau da, LABen iritziz: «Bizitza duinerako dugun eskubidea ukatzen zaigu». Horrez gainera, adierazi dute kalitatezko etxebizitza duina izateko eskubidea ere ez dagoela bermatuta. Bestalde, urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten gurasoei seme-alaba bakoitzeko 200 euroko diru laguntza ematea «urrats bat» izan daitekeela aitortu dute, «baina ez da nahikoa aurretik aipatutako eremuetan esku hartze sendorik ez badago». Era berean, esan dute garraio publikoaren tarifak berrikusteak «gutxirako» balio duela garraio publikoaren aldeko estrategia indartsurik ez badago. Iragarritako neurriez harago, zaintza sistema publikoaren inguruko proposamenak egitea ere «beharrezkoa» dela uste du LABek: «Lan eta bizi baldintzak duindu behar dira, eta, horretarako, enplegua, zaintza lanak eta aberastasuna banatzeko neurriak eta borondate politikoa behar da».]]> <![CDATA[Uemak arnasguneetako barne garapena sustatzeko neurriak eskatu ditu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1956/003/002/2022-05-19/uemak_arnasguneetako_barne_garapena_sustatzeko_neurriak_eskatu_ditu.htm Thu, 19 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/paperekoa/1956/003/002/2022-05-19/uemak_arnasguneetako_barne_garapena_sustatzeko_neurriak_eskatu_ditu.htm
Legebiltzarraren dokumentuak oinarri jakin batzuk zehazten ditu. Besteak beste, eraldaketa sistemikoa eta progresiboa, genero ikuspegia, aniztasuna, adinekoen eskubideak eta gazteen emantzipazioa. Hala ere, Uemak nabarmendu du horien artean ez dela euskararen normalizazioa aipatu ere egiten, eta horixe da zehazki haien proposamena: «Helburua da euskararen erabilera indartzeko mesedegarriak izan daitezkeen neurriak hartzea eta balizko eragin negatiboak prebenitzea».

Lan dokumentuak proposatzen duen jarduera plan bakoitzeko ekarpen zehatzak egin ditu Uemak. Epe laburrera begira, esaterako, gazteak udalerri euskaldunetan errotzeko laguntzak eta haur eskolen zerbitzua bermatzeko neurriak proposatu dituzte. Ibilbide luzeko eraginari begira, etxebizitzak eskuratzeko baldintzetan udalerriko bizilagunen lehentasuna finkatzea edota udalerri euskaldunen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko tokiko planak diseinatzea dira abiapuntuak. Amaitzeko, hiru proposamen egin ditu zeharkako ildoei begira: landa ingurunean herri horietako biztanleak bertan geratzeko neurriak sustatzea, dokumentuak planteatzen duen diagnostiko tresnen eta prospekzio azterlanen programan udalerri euskaldunen errealitatea txertatzea, eta erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa.

Bi oinarri nagusi

Erronka demografikoari erantzuteko, beraz, bi oinarri dira «ezinbestekoak», Uemaren arabera: zeharkakotasuna eta eragile guztien arteko lankidetza.

Hizkuntza politikan «aurrerapauso handiak» eman badira ere, «ebidentzia bat» agerian geratu dela adierazi du Uemak: «Hizkuntza politika ez da soilik berariazko politikekin egiten; beste eremu batzuetan hartzen diren neurriek zuzenean eragiten diote euskararen egoerari». Ondorioz, estrategia demografikoan «ezinbesteko» ikusten dute euskararen indarberritzea kontuan hartzea. Hala ere, estrategiaz gain, proiektu guztiak kontuan hartzeko eskatu dute: «Estrategia honetan soilik ez, udalerrien garapenean eragina duten proiektu guztietan hartu beharko litzateke aintzat errealitate hori».]]>
<![CDATA[«Printzipioz» amaitu da Arrakalaren hustearen ikerketa judiziala, AZET Etxebizitza Taldeak jakinarazi duenez]]> https://www.berria.eus/albisteak/213554/printzipioz_amaitu_da_arrakalaren_hustearen_ikerketa_judiziala_azet_etxebizitza_taldeak_jakinarazi_duenez.htm Wed, 18 May 2022 13:25:49 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/213554/printzipioz_amaitu_da_arrakalaren_hustearen_ikerketa_judiziala_azet_etxebizitza_taldeak_jakinarazi_duenez.htm <![CDATA[«Arnasguneetako garapen endogenoa» sustatzeko neurriak eskatu ditu Uemak]]> https://www.berria.eus/albisteak/213564/laquoarnasguneetako_garapen_endogenoaraquo_sustatzeko_neurriak_eskatu_ditu_uemak.htm Wed, 18 May 2022 09:27:24 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/213564/laquoarnasguneetako_garapen_endogenoaraquo_sustatzeko_neurriak_eskatu_ditu_uemak.htm <![CDATA[«Borrokatzeko garaia da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/005/001/2022-05-18/borrokatzeko_garaia_da.htm Wed, 18 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/paperekoa/1877/005/001/2022-05-18/borrokatzeko_garaia_da.htm Erasoen aurrean transmaribollo autodefentsa lelopean ehunka pertsona elkartu ziren atzo iluntzean Bilboko Arriaga antzokiaren parean, Bizkaiko E28 koordinakundeak egindako deialdiari erantzunez. Egoeraren larritasuna azaltze aldera, azken hilabeteotan izandako erasoak zerrendatu zituen koordinakundeak, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Besteak beste, Bilboko Moma diskotekan berriki izandako eraso lesbofoboa, Zornotzako talde erasoa, eta Getxoko erasoa izan zituzten gogoan. «Eta noski, gogoan ditugu azken hilabeteetan Bilbon hil dituzten zortzi marikak. Agur eta ohore».

Kolektiboko kideak kezkaz mintzatu ziren atzoko kontzentrazioan, azkenaldian indartu diren gorroto diskurtso ugariengatik eta baita komunikabideek kolektibo horien aurkako erasoei ematen dieten trataeragatik ere. Urtero legez, hainbat eragilek egin zituzten elkarretaratzeak Euskal Herriko hiriburuetan. Herritarrek grinez egin zuten bat deialdiekin, eta tinko egin zuten protesta hainbat herritan.

E28 koordinakundeak adierazi zuen gizartean «indarkeria bolada bat» gertatzen ari dela azkenaldian, eta hori ekiditeko, «erakunde, alderdi politiko, komunikabide, elkarte eta sindikatu guztiak» jarri dituzte jomugan: «Gure heriotzei garrantzia kentzen dietenen isiltasun konplize guztiak salatzen ditugu». Beste kasu batzuen artean, hedabide batzuen «beldurra zabaltzeko» joerak kolektiboko kideei kalte egin diela nabarmendu dute: «Gertakari horiekin morboa elikatzen saiatzen dira, baina gure bizitzak garrantzitsuak dira».

Horrez gainera, sistema polizial zein judizialek kolektiboko kideak «bigarren mailako subjektu gisa» hartzen dituztela salatu dute, eta emandako arreta ere «desberdina» dela gehitu: «Nola azaldu bestela erailketa jarrai hauek antzemateko ezintasuna, egiturazko homofobia baten ondorio ez bada? Lehen gertatzen zen, eta oraindik ere gertatzen da». Beste alde batetik, «botere eta diruaren inguruan» mugitzen diren erakundeak ere seinalatu zituen E28 koordinakundeak: «Zuek ere konplize zarete: saltzen saiatzen zareten turismo hiriak gu eta gure bizilagunak akabatzen eta etxetik botatzen gaitu. Ez gara indarkeria horren partaide izango».

Saretzeko beharrizana

Gorroto diskurtsoaren gorakadagatik larrituta agertu da koordinakundea, eta «larruazaleko poro guztietatik sartu nahi duten beldurra alde batera utzi», eta saretzeko deia egin dute: «Bada garaia antolatu eta eraso guztien aurka borrokatzeko». Autodefentsa «indartu», eta, horrekin batera, erasoei erantzun beharra nabarmendu dute: «Ez dira pasatuko!».]]>
<![CDATA[Beste bost gudari identifikatu dituzte Begoñako hilerrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/007/001/2022-05-17/beste_bost_gudari_identifikatu_dituzte_begoako_hilerrian.htm Tue, 17 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/paperekoa/1879/007/001/2022-05-17/beste_bost_gudari_identifikatu_dituzte_begoako_hilerrian.htm
Aranzadi zientzia elkarteak 1936ko gerran hildako 46 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu zituen joan den martxoan Begoñako hilerrian. Horietatik 42 orain arte desagertutakoenak ziren, erregistratu gabeko hildakoenak. Bost gudariak identifikatzeaz gain, senideekin harremanetan jartzea lortu du Gogora institutuak, eta horiek ere ekitaldian izan ziren.

Gainerako 37 pertsonak identifikatu ahal izateko, beste 64 familiarekin harremanetan dago Gogora institutua; horien kasuak bat datoz identifikatu nahi diren biktimen ezaugarriekin: gudulariak eta ekainaren 14tik 18ra bitarte Artxanda mendiko borroketan hil zirenak.

64 familia horietatik hamabik eman zioten lagina Gogoraren DNA bankuari, eta gainerakoak lagin genetikoa hartzeko prozesuan daude. Espero dute datorren urteko udaberrirako amaitutzat ematea identifikazio lana.

Gerra Zibilean desagertutako pertsonak berreskuratzea «betebehar demokratiko, instituzional, sozial eta moral bat» dela adierazi du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta memoriari buruzko politika orokorrak indartzeko konpromisoa erakutsi du: «Beharrezkoak diren giza baliabide, baliabide material, zientifiko eta ekonomiko guztiak jartzen jarraituko dugu». Era berean, Gogora institutura jo dezatela eskatu die Bilboren defentsan hildakoen senideei, informazioa emateko.

Aranzadi zientzia elkartekoek 2021eko urrian ekin zioten Begoñako Argia proiektuari. Bilboko Udalak 2006tik itxita zegoen hilerria kendu eta parke bat egiteko nahia zeukala jakitean, iruditu zitzaien aukera ona zela ikasleei indusketen mundua erakusteko.

Gorpuzkiak, senideei

Identifikazio prozesuko aurrerapausoen berri emateaz gain, Tomas Rubin Marin gudariaren gorpuzkiak senideen esku utzi zituzten atzoko ekitaldian. EAE-ANV Eusko Abertzale Ekintzarekin borrokatu, eta 31 urterekin hil zen, Legutioko (Bizkaia) gudan jasaniko zaurien eraginez. Zornotzako (Bizkaia) ospitale militarrean hil zen, 1936ko abenduaren 3an. Haren gorpua Bilboko Begoñako hilerrira eraman zuten, baina, urte luzez, senideek ez dute jakin zehazki non zegoen lurperatuta. Angel Rubin semeak jaso zituen aitaren gorpuzkiak.

Bestalde, Bizkargi mendian hil zuten Jesus Izagirre gudariaren hezurrak jaioterrira itzuli zituzten herenegun, Gabiriara (Gipuzkoa), eta ekitaldi xume batekin egin zioten ongietorria.]]>
<![CDATA[Donostiako mausoleo frankistan 17 antifaxista daude gutxienez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/007/002/2022-05-17/donostiako_mausoleo_frankistan_17_antifaxista_daude_gutxienez.htm Tue, 17 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/paperekoa/1922/007/002/2022-05-17/donostiako_mausoleo_frankistan_17_antifaxista_daude_gutxienez.htm Jainkoarengatik eta Espainiarengatik eroritakoen alde eraikitako mausoleo baten barruan lurperaturik frankisten gorpuzkiak ez ezik miliziano antifaxistak ere badaudela ondorioztatu du Aranzadi zientzia elkarteak. Atzo aurkeztu zuten txostena, Donostiako Udalean, eta uste dute frankisten 17 biktima daudela gutxienez.

Hilerriko langile bakoitzari txosten bat egiteko eskatu zioten zientzia elkartekoek, eta, guztira, hobian lurperatutako 121 pertsonaren izen zerrenda osatu zuten. Zerrenda hori hartuta, historialariek izenak banan-banan aztertu dituzte, eta ikusi dute horietako 17 miliziano, gutxienez, anarkista, komunista eta sozialistak zirela, Donostia tropa faxistengandik defendatzera joandakoak. 17 baieztatuta daude, beraz. Beste 14, ordea, zalantzan daude, «informazio kontraesankorra» dagoelako; hau da, ez dagoelako argi norekin borrokatu ziren gerran.]]>
<![CDATA[Kalte psikologikoen hazi izaten dira tratu txarrak, adituek esan dutenez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/008/001/2022-05-14/kalte_psikologikoen_hazi_izaten_dira_tratu_txarrak_adituek_esan_dutenez.htm Sat, 14 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/paperekoa/1879/008/001/2022-05-14/kalte_psikologikoen_hazi_izaten_dira_tratu_txarrak_adituek_esan_dutenez.htm
Azken bi egunetan hainbat gai izan dituzte hizpide auzitegi medikuntzako profesionalek Auzitegi medikuntzaren arreta hobetzeko bidean jardunaldietan. Atzo, tratu txarrei eta indarkeriari buruzko gogoetak plazaratu zituzten zenbait adituk. Auzitegi Medikuntzaren Euskal Erakundearen 20. urteurrenaren harira antolatu dituzte jardunaldiok, eta Elizegik adingabeen aurkako indarkeria izan zuen hizpide. Kasu bakoitza «aparte» aztertu beharrean, garrantzitsua da «ikuspegi global bat» ematea, auzitegi psikologoak azpimarratu zuenez. Eta hori baieztatzeko, 111 adingaberi egindako ikerketaren emaitzak plazaratu zituen.

Salaketak

Bereziki, bi taldetan banatu ditu Elizegik adingabeen aurkako tratu txarrak: etxe barruko indarkeria, batetik, eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren adingabeak, bestetik. Kasu gehienetan, salaketa jarri ondorengo sei hilabeteetan jartzen dira biktimekin harremanetan, baina auzitegi psikologoak nabarmendu du denbora «funtsezkoa» dela arazoei irtenbidea emateko: «Zenbat eta gehiago berandutu, orduan eta handiagoa da biktimizazioa». Nagusiki, amak jartzen du salaketa; aitei eta adingabeei dagokienez, gutxi dira salaketa jartzeko hautua egiten dutenak, %11.

Indarkeria hori, baina, ez da adingabearen kontrakoa bakarrik izaten: «Gazte horiek beste indarkeria kasu batzuen lekuko izaten dira, eta hori oso gogorra da: gertatzen ari dena entzun eta ikusten dute, lekuko zuzenak dira». Ikerketaren arabera, biktima gehienak izan dira noizbait amaren kontrako indarkeriaren lekuko, «irainetatik hasi eta indarkeria fisikoraino».

Gainera, azkenaldian asko handitu da indarkeria bikarioa ere. «Horrelako indarkeriarekin gizatasuna kentzen zaie adingabeei: objektu moduan tratatzen dituzte, amari min emateko», azaldu du Elizegik. Era horretako indarkeria hautematea «oso zaila» dela aitortu du auzitegi psikologoak, eta arreta nagusia testigantzetan jarri behar dela azpimarratu. Bereziki, elkarrizketa kognitiboetan: «Umeak behin baino gehiagotan ez biktimizatzea da helburua, eta gizarte eragile guztiontzat dira baliagarriak».

Elizegiz gainera, Maria Segura auzitegi gizarte langilea eta Ana Hidalgo auzitegi medikua ere izan ziren hitzaldian. Biak indarkeria kasuren bat dagoen bakoitzean duten zereginaz mintzatu ziren, eta Segurak, ondorio nagusi gisa gizarte eragileen arteko elkarlana «ezinbestekoa» dela nabarmendu zuen. Bide beretik, Hidalgok ondorioztatu zuen «ikuspuntu eta ondorio askotarikoak» dakartzala hainbat jakintza alorretako profesionalak lankidetzan aritzeak.]]>
<![CDATA[Erkorekak adierazi du ikertzen ari direla «gorroto faktore bat» ote dagoen Bilboko ustezko hilketetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/213247/erkorekak_adierazi_du_ikertzen_ari_direla_laquogorroto_faktore_batraquo_ote_dagoen_bilboko_ustezko_hilketetan.htm Wed, 11 May 2022 16:52:39 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/213247/erkorekak_adierazi_du_ikertzen_ari_direla_laquogorroto_faktore_batraquo_ote_dagoen_bilboko_ustezko_hilketetan.htm <![CDATA[Erakundeei «estrategia global bat» eskatu diete etxegabeen arazoari aurre egiteko]]> https://www.berria.eus/albisteak/213237/erakundeei_estrategia_global_bat_eskatu_diete_etxegabeen_arazoari_aurre_egiteko.htm Wed, 11 May 2022 16:40:28 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/213237/erakundeei_estrategia_global_bat_eskatu_diete_etxegabeen_arazoari_aurre_egiteko.htm hilda agertu zen etxegabea omendu du gaur goizean Beste BI plataformak, Bilbon. Haren heriotzak «ispiluan zintzo begiratzeko» aukera eman diela adierazi dute prentsaurrekoan, eta minutu bateko isilunearekin omendu dute. Haien arabera, urtez urte goraka egiten ari da etxegabe kopurua, eta administrazioan jarri dute arreta: «Gizarte zerbitzuen zorroa berriz ere garatu behar da, eta, horrez gainera, etxegabetasuna desagerrarazteko estrategia global bat garatu behar da». 2020ko martxoan egin zen etxegabeen azken zenbaketa, eta, haren arabera, 2.797 pertsona daude egun etxerik gabe Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. «Gizarte bazterkeria egiturazko fenomeno gero eta handiagoa da Euskadin», salatu dute Beste BI plataformako kideek. Era berean, euskal gizarteari eskatu die etxerik gabekoenganako begirada zabaltzeko, «pertsona horiek ikusezin bihur ez daitezen». 15 urteko ibilbidea Duela hamabost urte sortu zen Beste BI plataforma, ordura arte ikusezinak ziren etxegabeak ikusarazteko eta haiei laguntzeko. 22 eragilek osatzen dute, eta etxegabeen egoerari aurre egiteko baliabideak falta direla uste dute.]]> <![CDATA[Ekitaldi instituzional bat egingo dute Miguel Angel Blanco hil zutela 25 urte betetzean]]> https://www.berria.eus/albisteak/213039/ekitaldi_instituzional_bat_egingo_dute_miguel_angel_blanco_hil_zutela_25_urte_betetzean.htm Fri, 06 May 2022 14:50:30 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/213039/ekitaldi_instituzional_bat_egingo_dute_miguel_angel_blanco_hil_zutela_25_urte_betetzean.htm <![CDATA[ELA feminista baterako urratsak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1840/006/001/2022-05-06/ela_feminista_baterako_urratsak.htm Fri, 06 May 2022 00:00:00 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/paperekoa/1840/006/001/2022-05-06/ela_feminista_baterako_urratsak.htm
Apustu «ausarta eta ilusioz betea» izan dela kontatu du Ane Miren Zelaia ELAko kideak, baina tartean zailtasunak ere egon direla aitortu du: «Halako prozesu iraultzailea izanda, asko aldatu dira gure ikuspuntuak. Inoiz ez da erraza gure kulturan sakon sustraitutako balioak eta usteak zalantzan jartzea».

Lau ardatzen bueltan garatu dute genero plan estrategikoa, eta, hori aurrera eramateko, 34 estrategia planteatu dituzte. Horietako bakoitzean, baina, «ekintza ugari» zehaztu dituzte. Hona hemen ardatz horietako bakoitzaren laburpena:

ESKUBIDEEN ARDATZA

ELA sindikatuaren ekintza osoa barne hartzen du eskubideen ardatzak, eta lotura estua du emakumeen eskubideen defentsarekin. Lau eremutan banatuta dago: negoziazio kolektiboa, hauteskunde sindikalak, zerbitzu juridikoak, eta mobilizazioak eta kanpainak.

Arlo horietan emakumeek pairatzen dituzten diskriminazio eta urraketa espezifikoak identifikatzeaz eta aztertzeaz arduratu dira eremu honetan, eta sindikatuaren inguruko erabakietan emakumeek protagonismoa dutela bermatu dute.

Hauek dira, besteak beste, planteatu dituzten estrategietako batzuk: zerbitzu juridikoek ELAren egitura politikoan duten parte hartzea indartzea, emakumeek negoziazio kolektiboaren etapa guztietan parte hartzeko prozesuak bultzatzea, mugimendu feministarekin aliantzak sendotzea, eta sindikalista idealaren eredua desegitea.

IKASKETAREN ARDATZA

Ikasketa formalean, sozializazio eta kontzientziazio espazioetan, eta ikasketa informalean esku hartzen du ardatz horrek.

Ikasketa formalak erreferentzia egiten die generoari lotutako ikastaro eta formakuntzei. Eta arlo horren «ezinbesteko elementua» da ikasketa informala. «Gizonen pribilegioak justifikatzen dituzten estereotipoak, balioak eta jokabideak nahi gabe nola transmititzen diren ulertzeko balioko du», azaldu du Zelaiak. Sozializazio eta kontzientziazio espazioak, berriz, «ahalduntze prozesuak» martxan jartzeko balioko du, eta emakumeek emakume langile gisa izaten dituzten eskubide urraketen kontzientzia hartuko dute, «banaka eta modu kolektiboan». Hala, ELAk urratsak egingo ditu emakumeen eskubideen defentsan.

Estrategien artean, hauek proposatzen dituzte: prestakuntza espezifikoak, metodologia parte hartzaileagoa eta ELAko lanpostu bakoitza gauzatzeko behar diren ezagutzak eta jakintza esplizitatu eta zehaztea.

GIZARTE EREDUAREN ARDATZA

Ekintza sindikalaz harago, gizartea eraldatzeko konpromisoa du ELAk. Horretarako, bi esparru hauek landu dira planean: Azterketa Bulegoa eta Ekintza Soziala. Biek ala biek gizarte mugimenduei loturiko proposamenak egiten dituzte.

Planteatutako estrategien artean, hauek zehaztu dituzte: aliantzak ezartzea, lan ildo eta ikuspegi berriak eskuratzeko; ELAren gainerako esparruekin modu eraginkorrean koordinatzea; koordinazio espazioak ezartzea; eta bizipenak sozializatzeko eta kontzientzia hartzeko prozesuak kanpoko bizipenekin aberastea.

GENERO ARKITEKTURAREN ARDATZA

ELAren Genero Plan Estrategikoa gauzatu ahal izateko sortu dute Genero Arkitekturaren Ardatza. «Diagnosia egiterakoan, ohartu ginen ezinezkoa zela lan hori guztia aurrera eramatea; hortaz, eremuetako bakoitzean zubi lana egiteko jendea kontratatu genuen», kontatu du Zelaiak. Egin beharreko lanen artean daude, besteak beste, koordinazio egitura berriak, komunikazio fluxuak, elkarren arteko harremanak eta sindikatuko lan ildoen birbanaketa.

Lan horiek guztiak aurrera eramateko, lau talde osatu dituzte: Genero Taldea, Iruleak, Eremuko Arduradunak eta Eremuetako Genero Koordinazio Guneak. Horietako bakoitzak eginkizun jakin bat izango du.

Hala ere, Lakuntzaren hitzetan, «erantzukidetasuna» izango da diagnosia aurrera eramateko gakoa: «Antolakundeak beharrezko baldintzak jarri beharko ditu prozesua gauzatu ahal izateko, baina gutako bakoitzaren zeregina izango da egunez egun aurrera egitea».

Prentsaurrekoan azpimarratu dute lau ardatz horietan hartutako erabakiak ez direla ekintza bakanak. Izan ere, horien guztien batuketak «osotasuna» ematen dio planari.]]>
<![CDATA[Hilaren 26rako zenbait manifestaziotara deitu du Eskubide Sozialen Gutunak]]> https://www.berria.eus/albisteak/212927/hilaren_26rako_zenbait_manifestaziotara_deitu_du_eskubide_sozialen_gutunak.htm Wed, 04 May 2022 14:46:02 +0200 Olatz Enzunza Mallona https://www.berria.eus/albisteak/212927/hilaren_26rako_zenbait_manifestaziotara_deitu_du_eskubide_sozialen_gutunak.htm