<![CDATA[Olatz Silva Rodrigo | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 08 Dec 2022 05:00:27 +0100 hourly 1 <![CDATA[Olatz Silva Rodrigo | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Urduñako espetxe frankistan 30 gorpuzki aurkitu dituzte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1856/007/001/2022-12-08/urduako_espetxe_frankistan_30_gorpuzki_aurkitu_dituzte.htm Thu, 08 Dec 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1856/007/001/2022-12-08/urduako_espetxe_frankistan_30_gorpuzki_aurkitu_dituzte.htm Gerra Zibileko desagertuen bilaketa programaren barruan daude kokatuta, Urduñako Udalaren lankidetzarekin. Igandera arte iraungo dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak.

Biktimen senideekin harremanetan jarri da Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, lurpetik ateratzeko lanetan egindako aurrerapenen eta aurrerantzean egin daitezkeen identifikazio lanen berri emateko.

Aurreko ikerkuntzak

Ez da Urduñan gorpuzkiak aurkitzen dituzten lehenengo aldia. Izan ere, 2014an, Urduñako Espetxe Zentralean hil ziren hamalau pertsonaren gorpuzkiak atera zituen lurpetik Aranzadik. 1941eko otsaila eta ekaina bitartean hil ziren. Gorpuak aurten hobiratu dituzte, Urduñako hilerrian inauguratutako Duintasunaren Kolunbarioan.

Orduz geroztik egindako ikerketa eta prospekzio lanen arabera, hilerrian bertan beste lurperatze gune batzuk egon zitezkeela pentsatu zuen elkarteak. Eta hori egiaztatu ahal izan du aurkikuntza berriak. Haiek lurpetik ateratzeko lanak amaitu bitartean, 30 bat gorpuzki direla uste dute.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Urduñara bertaratuko da larunbatean, 10:30ean.]]>
<![CDATA[Espetxeetako plangintzarik eza salatu du ELAk]]> https://www.berria.eus/albisteak/221705/espetxeetako_plangintzarik_eza_salatu_du_elak.htm Wed, 07 Dec 2022 16:50:49 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/albisteak/221705/espetxeetako_plangintzarik_eza_salatu_du_elak.htm <![CDATA[«Bildtsez idatzitako lehen nobela ez dadila azkena izan»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/040/001/2022-12-06/bildtsez_idatzitako_lehen_nobela_ez_dadila_azkena_izan.htm Tue, 06 Dec 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1886/040/001/2022-12-06/bildtsez_idatzitako_lehen_nobela_ez_dadila_azkena_izan.htm Balu fan dagen, griis fan onrust (Egunen urdina, ezinegonaren grisa). Duela bost urte Pasai Donibanen egon zen (Gipuzkoa), eta, aitortu duenez, horrek «asko inspiratu» zuen.

Nondik dator bildts dialektoa?

Duela 500 urte sortutakoa da. Eskualdean itsasoari lurra irabazteko polderrak jarri nahi izan zituzten. Herbehereen hegoaldetik eta Frisiatik etorri zen jendea, eta elkartu egin ziren. Bakoitzak bere hizkuntza hitz egiten zuen, eta hortik eratorrita, bildtsa sortu zuten.

Gazteek erabiltzen al dute?

Batzuek sare sozialetan erabiltzen dute. Agian ortografia ez da egokia , baina behintzat erabiltzen dute. Identitate ezaugarri bat da haientzat.

Zer egin behar da bildtsa zaintzeko?

Gobernuak eta erakundeek euren eskuetan dagoen guztia egin beharko lukete. Eta hezkuntzari arreta handiagoa eman. Pertsonengan ere erantzukizun handia dago. Apustua egin behar dute euren seme-alabak bildtsez hez daitezen. Jendeak uste du nederlanderak aukera gehiago emango dizkiela haurrei, baina nik uste dut eleaniztasuna aukera bikaina dela.

Zer diru laguntza jasotzen ditu?

Frisiako probintziak ematen dio. Nahiz eta probintzia horretan hizkuntza nagusia frisiera izan, hizkuntza gutxituak babesten dituzte. Nik hizkuntza gutxituak sustatzen egiten dut lan. Esate baterako, enpresek bildtsa erabili dezaten euren karteletan. Eskoletan bildtsa irakasteko eskubidea dago, baina irakasle bakoitzaren erabakia da.

Lehenengo eleberria bildtsez: historian arrastoa utziko duzu.

Nolabait. Euskal Herrira joan nintzenean, bildtsez eleberri bat idazteko ametsa neukan. Eta hori egin dut. Sei mila hiztun izanda, ziurrenik ez da bestseller bat izango; baina niretzat oso garrantzitsua da, nire bihotzeko hizkuntza delako.

Zer kontatzen du liburuak?

Nortasunari eta kidego batekoa izateko sentimenduari buruzko liburua da. Het Bildteko margolari arrakastatsu bat nekatuta dago: ez du eskualdeko pertsona arketipikoa izan nahi. Hori dela eta, Euskal Herrira doa hilabete batzuk igarotzera, eta berehala bihurtzen da euskaltzale. Hala ere, ezin da euskaldun bihurtu, Het Bildteko sustraiek tira egiten diotelako. Euskara da liburuan gehien erabiltzen ditudan hizkuntzetan bigarrena.

Nola idatz daiteke eleberri bat, hizkuntza horretan inolako erreferenterik izan gabe?

Istorioa pentsatu behar da lehenengo. Behin ideia izanda, idazten jartzea da. Aurretik ezer ez idatzita egoteak abantaila bat dauka: edozer idatz dezakezu, eta ez duzu ezer kopiatuko. Askatasun osoa duzu.

Zer esan dizu inguruko jendeak liburuaren berri izan duenean?

Erantzun gehienak positiboak izan dira, eta hori zoragarria da. Hala ere, pertsona batzuek egin didaten lehenengo galdera izan da ea nederlanderara itzuliko ote dudan. Imajinatu Katixa Agirrek liburu bat kaleratzen duela eta egiten dioten lehenengo galdera dela ea gaztelerara itzuliko duen. Euskara serio ez hartzea izango litzateke hori. Oraingoz, ez daukat planik, eta ez dakit itzuliko ote den. Bildtsa bere horretan hizkuntza bat izatea nahi dut.

Hasiko al da jendea eleberriak bildtsez idazten?

Hori espero dut. Bildtsez idatzitako lehen nobela ez dadila azkena izan. Nire ustez, garrantzitsuena da jendeak hizkuntza honetan irakur dezan eta hizkuntza erabil dezan. Bildtsez idatzi nahi badu norbaitek, ni izango naiz laguntza eskainiko dion lehenengoa. Nire liburua tradizio luze baten lehena izatea espero dut.

Zer garrantzi dauka literatur tradizioak hurrengo belaunaldietan kultura eta hizkuntza zaindu daitezen?

Zorte pixka batekin, tradizio bat hasiko dugu. Jendeak ikusi behar du egin dezakegula. Ez dugu nederlanderaz idatzi behar. Istorio bat baldin badaukagu, bildts hiztun gisa, hizkuntza horretan idatz dezakegu. Nirea lehenengo urratsa besterik ez da izan, hurrengoek berdina egingo dutenaren itxaropenarekin. Espero dut etorkizunean horrela izatea. Ez dakit noiz bukatuko den gure hizkuntza. Ziur aski, egunen batean amaituko da. Baina nik, nire bizitzan hizkuntza zaintzeko ahal dudan guztia egingo dut.]]>
<![CDATA[Antton Kurutxarri. «Aski indarrik ez dugu egin beharrekoa egiteko»]]> https://www.berria.eus/albisteak/221520/antton_kurutxarri_aski_indarrik_ez_dugu_egin_beharrekoa_egiteko.htm Mon, 05 Dec 2022 18:05:02 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/albisteak/221520/antton_kurutxarri_aski_indarrik_ez_dugu_egin_beharrekoa_egiteko.htm <![CDATA[Rockero izandakoen runbak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/031/001/2022-12-03/rockero_izandakoen_runbak.htm Sat, 03 Dec 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1873/031/001/2022-12-03/rockero_izandakoen_runbak.htm Abuela maitea abestia kaleratu zuen ETS (En Tol Sarmiento) taldeak irailean, prestatzen ari ziren disko berriaren aurrerapen modura. Iñigo Etxezarreta abeslariak amonari egindako balada bat da kanta, eta bizitza osoan izan duten harremanaz hitz egiten du abesti horretan. Eta orain eman dute argitara kanta hori biltzen duen Guretzat diskoa. Taldeak inoiz sortu duen lanik «ausartena», kantariaren hitzetan.

Ziklo bat itxi du ETSk, eta beste bat ireki. Musikariak gogora ekarri duenez, ska eta rock estiloekin hasi zuten euren ibilbidea, duela hamabost urte. Orain, ordea, nahiago izan dute «abanikoa» zabaldu: «Diskoan, folk abesti bat dago, runba bat, balada bat, reggae abesti bat eta bi reggaeton abesti». Musika elektronikoak ere pisu handia dauka diskoan. Etxezarretak aitortu duenez, beretzat beharrezkoa izan da aldaketa, sortzaile modura hazten jarraitzeko. Bederatzi abesti berri ditu diskoak, eta bi kanta ere gehitu dituzte «bonus track» modura: pandemia garaian kaleratutako Zurekin batera eta Sumendiak izenekoa.

«Pertsona batzuek pentsatuko dute abestien artean desberdintasun asko dagoela, baina nik uste dut gaur egungo gizartean gertatzen dena irudikatu dugula; nik horrela bizi dut musika, behintzat», adierazi du. Eta gehitu du jendeak estilo askotako abestiak entzun eta horiekin playlist bat sortzen duela. «Hori disko batean aurkitzea zaila da, eta horregatik da interesgarria disko hau, estilo mota asko batu ditugulako; badirudi zoramen hutsa dela».

Aldaketa egon arren, taldea berbera da, abeslariak dioenez. «ETSk beti egin ditu melodia itsaskor eta poperoak; eta disko honetan ere horrela egin dugu». Genis Trani izan da ekoizlea, eta musika eta hitz guztiak Etxezarretak egin ditu. Bi urtean ehunka melodia sortu ditu abeslariak, eta beretzat onenak zirenak hautatu ditu diskorako. «Sentimenduetara zuzenean doazen melodiak dira, herri melodiak, gogoratzeko errazak».

Kalea eta kultura herrikoia

Abesti bakoitzeko emozio bat eragin nahi du Etxezarretak. «Nahi dudana da jendeak diskoa entzutea eta jakitea ea zerbait esan dion edo ez». Urte askoan egon da antzeko estilora bideratutako kantak sortzen: «Ez dakit beldurragatik edo inertziagatik izan den, baina gogoa nuen nik nahi nuena egiteko». Berdin dio estiloa zein den, beretzat mezua da garrantzitsuena: kontzeptua.

Pertsonei, kaleari eta kultura herrikoiari egindako omenaldia da Guretzat. «ETS herriko plazetan egin da handi, eta jarraitzaileei eman diguten guztia bueltatu nahi diegu». Espazio horien eta jaien garrantzia azpimarratu du Etxezarretak. Euskal Herriko musikariengana jo dute, horregatik, kolaborazioak egiteko: Eñaut Elorrietak, Idoiak, Duplak eta Josune Arakistain Süne-k hartu dute parte diskoan.

Beharrezkoa ikusi dute disko fisikoa kaleratzea, nahiz eta onartu gaur egun jendeak gero eta disko gutxiago erosten dituela. «Diskoa aitzakia izan daiteke jendearekin egoteko, esate baterako, Durangoko Azokan», aitortu du. «Eta zerbait materiala izateko». Abesti bakoitza margolan «kostunbrista» batekin batera aurkeztu dute diskoan, proiektuari kalitate artistiko handiagoa emateko.

Aurkezpen bira 2023ko martxoaren 4an hasiko dute, Bilboko Kafe Antzokian. Hilabete horretan ere, besteak beste, Gasteizen, Iruñean eta Miarritzen (Lapurdi) egongo dira. Euskal Herritik kanpo ere emango dituzte kontzertu batzuk: Madrilen izango dira apirilean, eta Bartzelonan maiatzean.]]>
<![CDATA[Gazteen inguruko aurreiritzien aurka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1834/024/001/2022-11-30/gazteen_inguruko_aurreiritzien_aurka.htm Wed, 30 Nov 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1834/024/001/2022-11-30/gazteen_inguruko_aurreiritzien_aurka.htm Norberak maite duena; hitza gogoan, irakurketa biziz saiakera idatzi du orain. «Niretzat, apaltasun ariketa bat izan da, gazteen inguruko aurreiritzi horien kontra egiteko». Pamiela argitaletxearekin kaleratu du liburua.

Urtebete inguru ibili da hura idazten. Materiala biltzen, ordea, «hogei urte baino gehiago» eman du. Irakurleen ikuspuntua azaleratu nahi izan du. «Hurbilen izan ditudan irakurleak gazteak eta ikasleak izan dira, 14 eta 17 urte bitartekoak». Eta gehitu du «asko gozatu» duela liburua idazten, «ia-ia solasaldietan bezala».

Liburuaren «tonua» Nuccio Ordine idazlearen bi liburutan oinarritu du. Billelabeitiak azaldu duenez, Ordinek ikasleekin egindako lana kontatzen du lan horietan, eta hori egitea erabaki du berak ere: «Tonu hurbila erabili dut irakurketaz aritzeko eta nire bihotzak sentitzen duenari buruz idazteko».

Liburuak ez dauka ikerketa literariorik, ezta literaturari buruzko historiarik ere. «Gogoetaz beteta dago», zehaztu du. Hamazazpi artikulu ditu, bi ataletan banatuta. Solasaldi literarioak da lehenengo atala, eta bi artikulu ditu: «Teorikoenak eta orokorrenak dira». Irakurketa solasaldien sorreraz aritu da hasiera horretan, baita irakurketak eta literaturak beretzat duten garrantziaz ere. «Irakurketak aukera ematen digu iritzi gogoetatsu bat eraikitzeko; hitz iraingarriz beteta dagoen mundu zaratatsu honetan geldialdi bat egin eta gogoetari ekiteko».

Bigarren atalak hamabost artikulu ditu: Irakurketak eta gogoetak. «Pisurik handiena» duen zatia da, idazlearen hitzetan. Literaturako klasikoak agertu arren, gazteen gogoetek eta iradokizunek hartu dute tokirik handiena: «Gazteen hitza eskaini nahi izan dut liburu honetan, eta askotan hitzik ez dutenen ahotsa bertan jarri». Gehitu du irakurketa «oso garrantzitsua» dela, baina «gazteen irakurketa ere aldarrikatu behar dela».

Ikasleen izenak eta iritziak

Aurreko liburua nola sortu zuen gogoratu du Billelabeitiak bigarren atal horretan. Izan ere, Mungiako BHI institutuko ikasleekin batera kaleratu zuen Aitita-amamen guda zibila liburua 2019an. «Hor ikusten da nola ikasleek bidea egiten duten irakurketatik solasaldira eta solasalditik idazketara; eta hori erakutsi nahi izan dut berriro ere». Liburu hori aukera izan zen ikasleak «historiaren gertaera latz batzuekin» lotzeko.

Liburuan agertzen diren ikasle guztien izenak benetakoak dira: «Ikasleei deitu nien liburua idazten ari nintzela esateko eta euren aipu batzuk erabiliko nituela komentatzeko». Adierazi duenez, «hotza» izango litzateke ikasleei izenak jarri beharrean zenbakiak jartzea: «Ez nituen ikasle bat, ikasle bi eta ikasle hiru deitu nahi». Solasaldi batzuk grabatuta zeuzkanez, aipu zuzenak atera ahal izan ditu. Beste aipu batzuk, ordea, Billelabeitiak berak gogoratzen zituen: «Horiek nire hitzekin jarri ditut».

Idazlearen ustez, «irakurketaz irakurri nahi dutenentzat» da liburua. Gazte, heldu zein nagusientzat. Izan ere, nahiz eta iritziak eta gogoetak gazteenak izan, argi utzi du iritziak ez direla oso desberdinak: «Gazteek islatuta ikusiko dute euren iritzia, baina nagusiek ere bai». Iritzi bereziak jaso ditu, baina baita ohiko iritziak ere. «Inoiz pentsatu ez ditugun iritziak egongo dira, baina gureak berresten dituztenak ere bai», esan du. Eta beste aurreiritzi bat aipatu du: «Uste dugu gazteek umekeriak esaten dituztela, baina hori normalean ez da gertatzen».

Aurreiritzien harira, Billelabeitiak gaineratu du helduek dutela gazteenganako erantzukizuna: «Gazteek edozer irakurtzen dutela diogu, baina zer eskaintzen diegu guk?» Helduek hautatzen dutena irakurtzen dutela esan du; eta irakurketa onik ematen ez badiete «zabor jana» irakurriko dutela. «Guk kalitatezko jana ematen badiegu, kalitatezko lanak irakurriko dituzte».]]>
<![CDATA[Trapagarango Amazonen, 20.000 pakete baino gehiago banatu gabe]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1978/003/002/2022-11-29/trapagarango_amazonen_20000_pakete_baino_gehiago_banatu_gabe.htm Tue, 29 Nov 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1978/003/002/2022-11-29/trapagarango_amazonen_20000_pakete_baino_gehiago_banatu_gabe.htm Cyber monday eguna zuten saltoki teknologikoek atzo, eta greba eguna antolatu zuten Amazonek Trapagaranen duen biltegiko langileek (Bizkaia). LAB sindikatuak egin zuen deialdia, eta erantzuna erabatekoa izan zen. Fernando Ortega LABeko ordezkari sindikalak adierazi zuenez, «greba arrakastatsua» izan zen: «Lantalde osoa atera da kalera, aginte lerroak izan ezik». 05:30ean hasi zuten 24 orduko lanuztea, eta 20.000 pakete baino gehiago geratu ziren banatu gabe.

Ikusi gehiago: Bizkaiko metalgintza. Itsasoa bare dago, oraingoz

«Salatu nahi dugu enpresak uko egiten diola edonola ere negoziatzeari», kritikatu zuen LABeko ordezkari sindikalak. Bizkaiko metalaren sektoreko grebalariak biltegira hurbildu ziren 07:00ak aldera, elkartasuna adierazi nahian.

Hitzarmenik gabe, bakerik ez, Amazon ExPrime lelopean, langileek zentroko hitzarmen propioa aldarrikatu zuten biltegiaren sarreran. «Alderdi guztietan zentroaren errealitate eta ezaugarrietara egokituko den hitzarmen bat nahi dugu: soldatak, txandak, lanaldiak, lanbide kategoriak, atsedena eta abar», azaldu zuen Ortegak. Izan ere, gaur egun Bizkaiko garraio hitzarmena aplikatzen zaie. Eta biltegiko langileek mailaketarik txikiena dute: 1.040 euroko hamabost ordainketa.

Asteburuetako lanaldiak ere salatu zituzten. Gero eta larunbat eta igande gehiagotan egiten dute lan. Eta trukean ez dute inolako pizgarri edo saririk. «Bitartean, multinazional honek, urtero, etekin ekonomiko estratosferikoak sortzen ditu».

Argitara atera zuten langile askoren lan prekaritatea. Besteak beste, banaketa azpikontratetako lankideen egoera salatu zuten. «Amazoneko plantillakotzat hartu beharko lirateke», aldarrikatu zuen Ortegak. Hirurehun banatzailek baino gehiagok egiten dute lan bertan; autonomoak eta azpikontrataturiko sei enpresaren langileak dira. LABek banatzaileei subrogazio eskubidea aitortu diezaieten nahi du. Horrek ahalbidetuko luke gidariak Amazoneko lanari eustea, azpikontrata duen enpresa aldatuta ere.

Greba luzatzeko asmoa

2019an zabaldu zuten Trapagarango biltegia. Eta atzo egin zuten langileek bigarren greba. Aurretik, urriaren 17an, lau orduko lanuztea egin zuten. Ortegak gogorarazi zuenez, hori ere greba arrakastatsua izan zen. «Sindikatuetara ohituta ez dagoen enpresa bat da. Uste dute nahi dutena egin dezaketela nahi dutenean eta nahi duten bezala», leporatu zion Ortegak Amazoni, «baina ikusi behar dute gu hemen gaudela». Erantzunik jaso ezean greba egun gehiago ezartzeko prest daude. Gaur dute bilera enpresarekin. «Ikusiko dugu zein den haien jarrera, eta, gero, batzarrean baloratuko dugu», esan zuen Ortegak. Enpresak ez badu «ezer egiten», baliteke Gabonetan mobilizazio gehiago egitea.]]>
<![CDATA[20.000 pakete baino gehiago banatu gabe Trapagarango Amazonen]]> https://www.berria.eus/albisteak/221201/20000_pakete_baino_gehiago_banatu_gabe_trapagarango_amazonen.htm Mon, 28 Nov 2022 15:43:41 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/albisteak/221201/20000_pakete_baino_gehiago_banatu_gabe_trapagarango_amazonen.htm «Enpresak edozein negoziazio motari uko egiten diola salatu nahi dugu», kritikatu du Fernando Ortega LABeko ordezkari sindikalak. Horrez gain, hitzarmen propioa exijitu dute. Egun, Bizkaiko garraio alorreko hitzarmena ezartzen diete, eta, Ortegak argudiatu duenez, euren «zentro logistikoaren errealitatera eta ezaugarrietara egokituko den» ituna behar dute, soldatak, txandak eta lanaldiak erregulatzeko. Izan ere, hori gidarientzat pentsaturiko itun bat dela, eta biltegiko langileek mailarik apalena dute horretan. 19.400 euro gordineko soldata jasotzen dute urtean, 15.600 garbi inguru. Itun hori, gainera, indarrean egongo da 2024ra arte, eta hurrengo bi urteetan %3,5eko eta %3ko soldata igoerak aurreikusten ditu, KPIaren igoeratik oso urrun. LABek beste akordio bat nahi du, erosahalmena bermatuko duena. Langile gehienek %50eko edo %80ko lanaldia dute, ordea, eta ez dira kopuru horietara iristen, LABek salatu duenez.
Gero eta larunbat eta igande gehiagotan egiten dute lan, eta «nazkatuta» daude. Ez dute inolako pizgarri edo saririk irabazten. Hala ere, multinazional honek urtero izugarrizko etekin ekonomikoak sortzen ditu», leporatu du Ortegak. Langile askoren lan prekaritatea argitara atera dute. Hala nola banaketa azpikontratetako lankideen egoera salatu dute. «Amazoneko plantillatzat hartu beharko lirateke», azpimarratu du Ortegak. Hirurehundik gora dira banatzaileak: autonomoak eta azpikontrataturiko sei enpresaren langileak. LAB sindikatuak banatzaileei subrogazio eskubidea aitortu diezaieten nahi du. Horrek ahalbidetuko luke gidariak Amazoneko lanari eustea, azpikontrata duen enpresa aldatuta ere. Mobilizazioekin jarraitzeko prest 2019an zabaldu zuten Trapagaraneko biltegia. Eta gaur egin dute langileek bigarren greba. Aurretik, urriaren 17an lau orduko lanuztea egin zuten. Ortegak gogorarazi duenez, hori ere greba arrakastatsua izan zen. «Sindikatuetara ohituta ez dagoen enpresa bat da. Uste dute nahi dutena, nahi dutenean eta nahi duten bezala egin dezaketela», aurpegiratu dio Ortegak enpresari. Erantzunik jaso ezean, greba egun gehiago ezartzeko prest daude. Bihar dute bilera enpresarekin. «Ikusiko dugu zer jarrera duten, eta gero batzarrean baloratuko dugu», adierazi du Ortegak. Enpresak ez badu «ezer egiten», Gabonetan mobilizazio gehiago egiteko asmoa dute.]]>
<![CDATA[Zea Maysen Frankenstein bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1941/030/001/2022-11-25/zea_maysen_frankenstein_bat.htm Fri, 25 Nov 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1941/030/001/2022-11-25/zea_maysen_frankenstein_bat.htm Adore Kemena Kuraia diskoa. «Frankenstein disko» bat dela diote. Hamaikagarren lana dute; taldeak berak ekoitzi du, Garden Records zigiluarekin. «Abestiak binaka egin izanak sekulako freskotasuna sortu du», esan du Aiora Renteria abeslariak. Kanta bikote bakoitza lantzeko ekoizle batengana jo dute, gainera. Eta lau estudiotan egin dituzte grabaketak. Aurkezpenean, abestien ibilbideari buruz aritu dira taldeko lau kideak, baita taldearen nortasunari eta izaerari buruz ere.

«Diskoa joan den urtearen amaieran argitaratzekoa zen, baina ez zen posible izan», aitortu du Renteriak. Minbizia zuela jakin zuelako eten behar izan zuten prozesua. Zortzi kanta bazituzten ordurako, eta, Renteria osatutakoan, beste bi gehitu zizkioten zerrendari.

Ricky Falkner, Santi Garcia, Dave M. Allen, Paco Loco eta Aritz Aranburu ekoizleak izan dituzte laguntzaile kantak osatzeko. Baina, taldekideen hitzetan, abesti guztiek dituzte zenbait kontu komun. Diseinua Fortun Fortunek egin du, eta masterizazioa, Victor Garciak. Renteria: «Gainera, gu gaude abesti guztietan».

Oro har, formula horrekin pozik daude. «Oso hunkigarria izan da, itzela», adierazi du Renteriak. Eta Ruben Gonzalez baxu jotzaileak gehitu du «aberasgarria» izan dela hainbeste ekoizle eta estudio ezagutzea: «Zerbait aldatzeko, gauza desberdinak egin behar dira; eta guk lan egiteko modu asko ezagutu ditugu». Konfiantza irabazi dutela nabarmendu du Iñaki Imaz Piti gitarra jotzaileak. «Orain duela gutxi arte, ohiko estudio eta ekoizleekin egin dugu lan; hor oso eroso eta ondo zainduta geunden. Hortik atera eta bizi izandako esperientziari esker, segurtasun handia lortu dugu».

Zea Maysek argi dauka aurrera jarraitzeko denek bat egin behar dutela. «Ikasi dugu gauzak ondo eta baldintza egokietan egiteko laurok batera egin behar dugula lan; ez du balio batek aurrera egin eta beste hirurak atzean geratzeak», azpimarratu du Pitik. Eta gehitu du norbait atzean geratzen bada gainerakoak moldatu egin behar direla. «Itxaron behar bada, itxaroten dugu, eta, aurrera jo behar denean, denok aurrera egiten dugu». Hori da taldearen diskurtso demokratiko eta asanblearioa.

«Artista batzuk gara», esan du Pitik. Eta horixe bera uste du Basabek ere: «Rock-and-rollaren super banda bat gara».

25 urte daramatzate oholtza gainean, Basabek gogoratu duenez. «Musikaren profesionalak gara, baina ez gara horretan bakarrik aritzen». Izan ere, hori izan daiteke bizirik jarraitzeko gakoetako bat, haren hitzetan. «Hipoteka ordaintzen duen» lan bat izateak «askatasuna» ematen die bandarekin nahi dutena egiteko, eta irabazten dutena horretan gastatzeko. «Zorionekoa da astelehenetik ostiralera hipoteka ordaintzen dizun hobby bat izatea, eta profesionala izatea arratsaldeetan, gauetan eta asteburuetan». Bakarrik rockaren profesionalak izango balira dena desberdina izango litzatekeela uste du musikariak. «Bandarekin nahi duguna nahi dugunean egiteko libre egotea puntu positiboa da».

Bizitzaren elikagaia

Taldearen izenaz ere aritu dira musikariak. Zea mays artoaren izen zientifikoa da, baina badu beste esanahi bat ere, Pitik zehaztu duenez: «Bizitzaren elikagaia da». Hori da kideentzat taldea: «Guretzat, Zea Mays gure bizitzako janaria da. Gure lanekin edo dena delakoarekin elikatu gaitezke, baina benetan bizitza honetan elikatzen gaituena Zea Mays da».

Diskoa sarean entzun daiteke osorik, eta Durangoko Azokan aukera egongo da formatu fisikoan erosteko. Eta, horren ostean, dendetan egongo da salgai. Biniloan ere aterako dute. Aurkezpen bira datorren urteko otsailean hasiko dute, Miarritzeko Atabal aretoan (Lapurdi). Besteak beste, Iruñean, Madrilen eta Bartzelonan egongo dira. Eta Europan ere eskainiko dituzte kontzertuak, Zurichen, Frankfurten eta Berlinen. «Disko bat atera dugun bakoitzean, beti nahi izan dugu erosotasun gunetik atera, turismo pixka bat egin, eta jendea eta lekuak ezagutu», nabarmendu du Asier Basabe bateria jotzaileak.]]>
<![CDATA[«Kasuak banaka ikusi beharrean batera ikusten dituzunean, beste kontu bat da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1937/004/003/2022-11-24/kasuak_banaka_ikusi_beharrean_batera_ikusten_dituzunean_beste_kontu_bat_da.htm Thu, 24 Nov 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1937/004/003/2022-11-24/kasuak_banaka_ikusi_beharrean_batera_ikusten_dituzunean_beste_kontu_bat_da.htm
Ikusi gehiago: ELAk salatu du enpresa askok ez dutela sexu jazarpenaren aurkako protokolorik

Ardura postu bat zuen Violetak, baina erasotzailearen azpitik. «Gainerako saltzaileek are babes gutxiago zuten». Azaldu duenez, gizonak langile guztiei jazarri zien, «nagusi zituenei ere bai». Lankideen gerria ukitzen zuen, edo belarria ukitzen zien hitz egiten zuten bitartean: «Autoritatea kentzen zien». Bezeroei buruzko iruzkinak ere egiten zituen; «Nolako bularrak dituen horrek» esaten gogoratzen du Violetak. «Txartelarekin ordaintzen zutenean, izena gogoratu eta Instagramen bilatzen zituen, ligatzeko».

Langile askok aurre egin zioten arduradunari. Hala ere, gizonak haietaz «barre» egiten zuela esan du Violetak. Eta aurre egiteak ondorioak ekarri zituen. «Izorratu egiten bazenuen, hurrengo egunean hark izorratzen zintuen zu, lan karga izugarria emanez edo deseroso sentiaraziz». Violetak gaixoaldia hartu behar izan zuen: «Kontu horrek antsietate izugarria eragin zidan». Orduan ohartu zen egoera aldatzeko premiaz. Nagusiari esan zion bulegoetara idatzi bat bidali behar zutela. «Zuzendaritzakoek antzerki pixka bat egin zuten», kritikatu du: «Enpresako ordezkari batek langile guztiak elkarrizketatu zituen. Baina ez zuen ezertarako balio izan, langileak ez zeudelako eroso haren aurrean halako salaketa bat egiten».

Garai hartan enpresak ez zeukan sexu jazarpena eta laneko jazarpena bideratzeko protokolorik, baina bazuen salaketak jartzeko nolabaiteko bide bat. «Hainbat langilek salaketa jarri zuten; batzuek lau aldiz». Ez ziren inora iritsi. Lurrindegiak beste enpresa bat zuen kontratatuta salaketa horiek kudeatzeko, baina ez zuen jakinarazi, kexak anonimoki egin zirela argudiatuz. «Kanal horrek, beraz, zertarako balio zuen?», galdetu du Violetak. Etsi egiteko eta gertatzen zena bere horretan uzteko zorian utzi zituen horrek.

Pandemiaren ostean, ELAko ordezkari izendatu zuten Violeta, eta horrek egoera irauli zuen. Bi langilek harengana jo zuten. «Batek esan zidan arduradunarekin bakarrik zegoenean ez ziola kasurik egiten, elkarrizketatik at uzten zuela eta lan karga izugarria ematen ziola, jakinda lesio bat zuela eta gauza jakin batzuk ezin zituela egin». Hori laneko jazarpen «izugarria» dela salatu du. Eta beste lankideak adierazi zion arduradunarekin ez zela eroso sentitzen: «Arduraduna zaharragoa zen. Lankidea oso txikia zenez, gerritik hartzen zuen bere borondatearen kontra». Horrez gain, zenbait iruzkin egin zizkion. «'Hau ez dugu egingo, nire neska-laguna jeloskor jarriko delako', eta gisakoak esaten zizkion, nolabaiteko jolas mentala sortzeko, euren artean erakarpena balego bezala; emakumearen partetik, noski, ez zegoen halakorik».

Violetak sindikatura helarazi zuen salaketa hura. «Lotsa eman zidan ikusteak nola normalizatu genituen hainbat gauza; kasuak banaka gertatzen direnean agian ez diezu kasu handirik egiten, baina banaka ikusi beharrean denak batera ikusten dituzunean, beste kontu bat da». Sindikatuak idatzi bat egiteko aholkatu zion Violetari, eta denek sinatzeko. «Zuzendaritzari bilerak eskatu nizkion, baina ez zidaten erantzun». Idatzi hori bulegoetara bidali zutenean, berriz, «hamar minututan» erantzun zuten, kasua aztertzen ari zirela esanez.

Enpresa ordurako hasia zen jazarpenaren aurkako protokolo bat «nola edo hala» lantzen, baina, Violetak oroitu duenez, bide hori baztertzeko «negoziazio bat» ere proposatu zien langileei. «Guk salatu genuenean abiatu zuten protokoloa, eta, nire ustez, kasuak aurrera egin ahala joan ziren osatzen». Enpresak auzitegi psikologo bat kontratatu zuen, langile guztiekin hitz egin zezan. «Ondorio argiak aterako zituen, horietan oinarrituta enpresak arduraduna bota baitzuen».

Kaleratu osteko egoera

Violetarentzat, arduraduna kaleratzea «lasaitu izugarria» izan da: «Hilabete askotan ez nuen atsedenik hartu; ez nuen lorik egiten». Sindikatuko kideak argi utzi zion gogorra izango zela, «eta hala izan da, maila emozionalean batez ere». Eskertu egin du langile guztiak batu izana: «Babesik gabe askoz gogorragoa izango litzateke».

Orain ari dira berdintasun plana lantzen. Izan ere, protokolorik ez izateak eta gaiaren inguruko ezjakintasunak eragina izan dute kasua kudeatzean: «Abokatuekin harremanetan jarri ziren arte, enpresak ez zuen jakin gaia nola landu». Adibide gisa, gehitu du sindikatuak enpresaren jarduna zuzendu behar izan zuela behin baino gehiagotan.

Kaleratu zutenetik, arduraduna pare bat alditan pasatu da denda ingurutik. «Aurreko bankuan jesarri zen behin, eta denbora luzez gelditu zen dendara begira». Sare sozialen bidez langile ohiekin harremanetan jarri da, baina ez diote kasurik egin. «Ez du besterik egin. Argi du langileak elkartuta gaudela eta neurriak hartuko ditugula».]]>
<![CDATA[Independentismoa apaldu egin da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2022-11-24/independentismoa_apaldu_egin_da.htm Thu, 24 Nov 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2022-11-24/independentismoa_apaldu_egin_da.htm
Galderen formulazioan dago gakoetako bat, hain zuzen. Independentziaz galdetu beharrean, euskal estatuaz galdetzean, esaterako, «zenbakiak erabat aldatzen dira», Etxenikek zehaztu zuenez. Izan ere, euskal estatua sortzeko erreferenduma guztiz ofiziala eta onartua izango litzatekeela nabarmenduz gero, %37,5ek egingo zuten euskal estatuaren alde. «Independentzia hitzak badu identitate elementutik asko». Datu hori ere, ordea, aurreko neurketekin alderatuta, txikiagoa da. Euskal estatuaren aldeko jarrera %40,5ekoa zen, joan den azaroan. Beraz, harrera hobea izanik ere, euskal estatuari buruzko erantzunak ere hiru puntu egin du behera.

Era berean, gora egin du independentziarekin «oso desados» edo «desados» azaltzen diren herritarren kopurua. 2021eko azaroan 42,1 ziren, eta aurtengo neurketan, berriz, %44,7. Baina, aldiz, apenas izan duen igoerarik euskal estatuarekin desados azaldu direnen multzoak.

Justiziaren faktorea

Estatu horri ezaugarri zehatz batzuk gehitzeak aldatzen ditu kopuruak. Etxenikek atzo azaldu zuenez, euskal estatuarekiko harrera hobea baita, elkarrizketatukoei estatu hori berdinzaleago eta justuago izan daitekeela planteatzean.

Ondorengo faktoreek, besteak beste, «eragin handia» dutela esan zuen ikerketaren arduradunak: politika sozialek, pentsioek, genero politikek eta politika ekologikoek.

Independentziaren alde daudenen profila ere erakusten du ikerketak, bestalde, eta hitzez hitz egin zuen haien erretratua Etxenikek Bilbon. «Independentziaren alde gehiago daude gizonak emakumeak baino, gazteak nagusiak baino, euskaldunak erdaldunak baino, ezkerrekoak eskuinekoak baino». Ez da joera argi bat antzematen, ordea, ikasketa mailen arabera.]]>
<![CDATA[Kontsumo merkea, garesti]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/014/001/2022-11-24/kontsumo_merkea_garesti.htm Thu, 24 Nov 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1918/014/001/2022-11-24/kontsumo_merkea_garesti.htm black friday. Aukera ona izan daiteke bezeroek produktuak merkeago eros ditzaten. Hala ere, saltzaile batzuen arabera, AEBetatik etorritako kanpainak kalte ugari sor ditzake.]]> black friday egunarekin lotutako mezuz beteta ageri dira egunotan: «Ulanka zapata dendan, %20ko beherapena black friday egunaren aurretik». «Let's go! Black asteak Mediamarkt dendan». Bihar izango da black friday eguna, baina, ostiral bakarra izateari utzi, eta hilabete osoa da azken urteetan. AEBetatik iritsitako ohitura da black friday. Han, Thanksgiving edo Eskerrak Emateko Egunaren osteko egunean ospatzen dute, eta Eguberrietako kanpainaren hasieratzat hartzen da. Dendek prezioak jaisten dituzte garai horretan, eta Euskal Herrian gero eta errotuago dagoen ohitura hori.

«Hasieran oso baliagarria zen, gutxi kontsumitzen zen hilabete batean kontsumoa handitzeko modua ematen zuelako», zehaztu du Rafael Gardeazabal Bilbo Dendak elkarteko presidenteak. Orain, ordea, «enpresa handiak sartu», eta hilabete osora hedatu dute, eta ohartarazi du horrek mesede baino gehiago kalte egiten diela merkatari txikiei. «Tokiko merkataritza ezin da multinazional handiekin lehiatu».

Horixe bera uste du Gorka Martija Euskal Herriak Kapitalari Planto plataformako kideak. Azaldu duenez, tokiko merkataritzak «atzean ez geratzeko» hartzen du parte black friday-ren gisako kanpainetan: «Bizirik iraute hutsa da; izan ere, garai horretan enpresek publizitate baliabide, denda fisiko, estruktura logistiko eta komunikabideetan agertzeko aukera gehiago dituzte, eta horretaz baliatzen dira txikiak ere».

Gardezabalek azaldu duenez, teknologiaren arloa da black friday egunaren jatorria, eta, oraindik ere, egun horretan gehien saltzen diren produktuak sektore horretakoak dira. Hala ere, gaur egun sektore «ia guztietako» dendetan ikus daitezke «gantxo komertzial horri lotutako beherapenak».

Ikusi gehiago: Greba merkataritzako hiru sektoretan

MULTINAZIONALEI MESEDE

Merkatarien elkarteko presidentearen arabera, Bilbon, black friday gerturatzen denean, El Corte Ingles eta Zubiarte merkataritza gunea izaten dira onuradun nagusiak: «Data horiek noiz iritsi zain egoten dira». Hain zuzen, Bilboko Kale Nagusiko saltokiak ordutegia ordu erdi luzatu du azaroaren 24an, 25ean eta 26an, black friday dela eta.

Merkataritza gune horiez gain, online enpresek ere, hala nola Amazonek, Alibabak eta Aliexpressek «izugarrizko etekina» ateratzen diote: «Eskaintza basatiak egiten dituzte, eta produktuak egun horretarako gordetzen dituzte. Mundu osoan saltzen duten plataformak dira; beste maila batean daude».

Online denda handien etekinak, ordea, tokian tokiko enpresa txikien kalterako izaten direla ohartarazi dute merkataritza elkarteek. Hala egin dute Comercio Vitoriak eta Arabadendak-ek; Gasteizko Udalari eskatu diote I nternet bidezko saltoki handiei tasa berezi bat ezartzeko. Egitasmo horrekin, halaber, online saltoki handien eragin negatiboak salatu nahi dituzte; besteak beste, enpresa horiek ingurumenari sortzen dizkioten kalteak, hiriari egiten dioten ekarpen ekonomikorik eza eta kontsumitzailearenganako «arreta hutsala».

Bizkaidendak-ek ez du black friday babesten, baina azaldu du berak ezin duela erabaki dendek bat egitea ala ez. «Bakoitza libre da nahi duena egiteko; ni, bereziki, kontra nago», nabarmendu du Jose Andres Cebrecosek, elkarteko presidenteak. Gehitu du gaur egun arazo handia dagoela «ezkutuko» beherapenekin, batez ere halako egunetan: «Lehen, merkealdiak urtarrilean eta uztailean ziren, baina orain badaramagu hilabete osoa ezkutuko beherapenekin, black friday dela eta; beti gaude merkealdian».

Martijaren arabera, black friday-ren moduko kanpainek «kontsumismo eredu jakin bat» bultzatzen dute. Joan den urtean, Kapitalari Planto plataformako kideek Bilboko Kale Nagusiko Primark eta Zara denden aurrean ekintza bat egin zuten, beste kontsumo eredu batzuk badaudela azalarazteko.

Martijak salatu duenez, instituzioak «krisiaren aurreko kontsumoa eredua areagotzen» ari dira: «Black friday egunean hasi eta Gabonetako merkealdia heldu arte, testuinguru jarraitu bat dugu non jendeak gero eta gehiago kontsumitzen duen». Haren iritzian, «ulergarria» da «batez ere errekurtso ekonomiko gutxiago dituztenak» horrelako aukerez baliatzea, baina ohartarazi du hori ez dela «beharrizan sozialak» konpontzeko bide bakarra.

ONUREN ATZEKO KALTEAK

Arrazoiak arrazoi, egun horietako erosketekin kontuz ibili behar dela ohartarazi du Jose Andres Cebrecosek, Bizkaidendak-eko presidenteak. «Egun batzuk lehenago, denda batzuek prezioak igotzen dituzte, egun horretan berriro jaisteko; hori kudeaketaren edo funtzionamenduaren praxi txarra da».

Nabarmendu du kontsumoa ez dagoela «egoera onenean», eta, deskontu txikiekin bada ere, «jendeak aprobetxatu» egiten dituela halako egitasmoak. Gardeazabalen ustez, prezioekin gertatzen diren arazoak erakundeek kontrolatu beharko lituzkete. Azaldu duenez, dendek ezin dute nahi dutenean prezioa aldatu: «Denbora tarte jakin batean mantendu behar dute prezioa, eta dendek ez dute hori betetzen».

Online dendetan gerta daitezkeen iruzurrez ere ohartarazi du Bilbo Dendak-eko eledunak: «Ziberdelinkuentzia handia dago egun hauetan; hacker edo pirata informatikoek ustez egiazkoak diren eta faltsuak diren orrialdeen estekak bidaltzen dituzte». Horren guztiaren kontra, kontsumitzaileek salaketa jartzea «ezinbestekoa» dela uste du.

Martijak, berriz, beste «kalte» batez ohartarazi du: halako kanpainek ingurumenean duten eragina nabarmendu du: «Nazioarteko merkataritza kateetan oinarritutako eguna da, eta horrek nazioarteko merkantzia garraioa sustatzen du, eta CO2 emisioak areagotu». Era berean, erosten diren produktu nagusien atzean «etengabe» plastikoa erabiltzen duten industriak daudela azaldu du. Adibidez, gogoratu du ehungintzan biodibertsitateak degradatu ezin ditzakeen osagai toxikoak erabiltzen direla.

LAN PREKARIOAK

Badago beste arazo bat: black friday egunean gero eta ohikoagoa da erosketak online egitea. «Online merkataritzak enpleguak suntsitzen ditu, eta lan baldintzak prekarizatzen ditu», salatu du Kapitalari Planto-ko bozeramaileak. Ohartarazi duenez, hala jokatzen dute multinazional handiek, Amazonek adibidez: «Langileak plataformen bitartez kontratatzen dituzte, kasu gehienetan autonomo faltsu gisa, beren beharretara egokitzeko». Kapitalari Planto-k 2019an kanpaina bat hasi zuen Amazonen aurka, bere plataformetan autonomo faltsuak kontratatzeko eskaintzak agertzen zirela salatzeko.

Halako egunetan, halaber, kontratazioak areagotzen dira. Randstad giza baliabideen enpresaren arabera, Hego Euskal Herrian bi mila lanpostu baino gehiago sortuko dira. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 1.680 inguru; joan den urtean baino %18,8 gutxiago. Eta Nafarroan, 400 inguru, 2021ean baino %15 gutxiago. «Logikoa da kontratazioek gora egitea, lan pikoak agertzen direnean jendeak gehiago erosten baitu. Baina langileen malgutasunean oinarritutako negozio ereduak langileen eskubideen murrizketa eta prekaritatea dakartza, eta behin-behinekotasuna muturrera darama», salatu du Martijak.

Langileak kontratatzea «aldi berean ona eta txarra» da, Cebrecosen iritzian: «Ona da jende gehiagorentzako lana dagoelako, baina txarra da kontratazio mota hori ez delako denboran fidagarria». Haren ustez, bereziki kate handietako dendek kontratatzen dute jendea egun horietan. Denda txikiek, berriz, ez. «Gustatuko litzaidake jakitea nork kontratatzen dituen egun horietan langileak. Trapagaranen (Bizkaia) dagoen Amazon baldin bada, kontratazioa ez da kalitatezkoa izango», azpimarratu du Bilbo Dendak elkarteko presidenteak.

Zalantzan jarri du tokiko merkataritzak egun horietan langileak kontratatzen dituztela: «Black friday kanpainak berez ez du horrenbesteko eraginik langileak kontratatu behar izateko; agian Gabonetan edo merkealdietan, bai. Baliteke El Corte Inglesek norbait kontratatzea, baina biltegian lan egiteko, eta ziur aski urtarrilera arte eutsiko diete, Gabonetan eta merkealdietan ere lan egiteko, baina hortik aurrera ez».]]>
<![CDATA[Greba eta zaintza uztartu ezinda]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/008/001/2022-11-22/greba_eta_zaintza_uztartu_ezinda.htm Tue, 22 Nov 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1907/008/001/2022-11-22/greba_eta_zaintza_uztartu_ezinda.htm
Ibaizabal eskualdeko grebalariak Basauriko ELAren egoitzaren aurrean elkartu ziren. Bizkaiko erresidentziak borrokan! lelodun kamiseta berdea jantzita, sindikatuaren banderak autoetan banatu, leihoetan kartelak jarri, eta Basauriko Bizkotxalde zahar etxera jo zuten. Klaxona jotzeari utzi gabe, kartelak jarri zituzten sarreran, eta Berdintasun plana, Enplegu egonkortasuna eta antzeko leloak zituzten papertxoak bota zituzten. Herri bereko Alai eta Bidebieta zahar etxeetan berdin egin zuten, eta San Miguel auzora abiatu ziren gero. Egoiliarren babesa eta elkartasun keinuak jaso zituzten.

Urte eta erdi baino gehiago daramate langileek hitzarmen barik. Hamar negoziazio mahai egin dituzte, baina patronalaren «proposamen bakarra» soldata izoztea izan da. «Soldata egoitza publikoetako langileenekin parekatzea eskatzen dugu», aldarrikatu zuen Garciak. Lanaldi osoko kontratazioak egitea, langile gehiago kontratatzea eta lehen egunetik ordezkatzea exijitu zuten.

Sektore feminizatua

Basauritik Ugaora bidean, emakumeek hurrengo egunak errepasatu zituzten. «Ni ezin izango naiz 07:00etan joan, haurrak eskolara eraman behar ditut eta», esan zuen grebalari batek. Sektore feminizatua da zahar etxeetako langileena. Greba egunetan, etxeko zaintza lanekin uztartu behar dituzte protesta ekintzak. «Metalaren sektoreak 06:00etan piketeak antolatzen dituenean, gizonek ez dituzte halako buruhausteak izaten», salatu zuen Garciak. Izan ere, zaintza ez ezik, zaintzaren antolaketa ere emakumeen gain geratzen da, autoan zihoazenek berretsi zutenez: «Hori karga mental bat da, guk pentsatu behar dugu dena nola antolatu».

Ugaoko zahar etxea pegatinaz, kartelez eta zarataz bete zuten, eta alboko herrira mugitu ziren gero, Arrigorriagara. Aurreko greba gogoratu zuten bidean. «2017an, 5.000 langile baino gehiagoren lan baldintza hobetzea lortu genuen, 368 eguneko grebaren ostean», azaldu zuen Garciak. Greba hartan, patronalaren erantzunak azalarazi zituzten, besteak beste, «zuen hobekuntzak nire potroetatik irtengo dira» bezalako esaldiak entzun behar izan zituzten. «Hori da sektore feminizatua delako; gizon bati hori ez zioten esango».

Arrigorriagan zerbitzu minimoetako langileak leihoetara atera ziren, grebalariekin batera, zarata egitera. Galdakaon, Plazakoetxe erresidentziako egoiliarrak izan ziren leihoetatik grebalariak agurtu zituztenak.

Galdakotik Usansolora, eta Usansolotik Bediara. Tartean, Garciak gogoratu zuen azken urteetan patronalek 255 milioi euro publiko jaso dituztela, «baina enpresarentzat onurak baino ez direla izango». Eta langileek %16,5eko galera metatu dute erosteko ahalmenean. «Galletak 50 zentimo baino gehiago garestitu dira supermerkatuan!», adierazi zuen gidatzen zuenak. «Zer gertatzen da hemen? Galdera hori egiten diot neure buruari supermerkatuko prezioak ikustean», gehitu zuen gidariaren alboan banderari eusten zion emakumeak. Bitartean, klaxonaren zaratak errepidea bete zuen.

Azken geralekua Galdakaoko Zuhatzu auzoa izan zen. Kale oso bat zahar etxez beteta dago. Eskualdeko egoitzetan ikusgarritasuna bermatuta, lehen greba eguna amaitutzat eman zuten.]]>
<![CDATA[Greba eta zaintza lanak uztartzearen beharra]]> https://www.berria.eus/albisteak/220997/greba_eta_zaintza_lanak_uztartzearen_beharra.htm Mon, 21 Nov 2022 18:56:05 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/albisteak/220997/greba_eta_zaintza_lanak_uztartzearen_beharra.htm Urte eta erdi baino gehiago daramate langileek hitzarmen barik. Hamar negoziazio mahai egin dituzte baina patronalaren «proposamen bakarra» soldata izoztea izan da. «Soldata egoitza publikoetako langileenekin parekatzea eskatzen dugu», aldarrikatu du Sorayak. Horrez gain, lanaldi osoko kontratazioak, langile gehiago kontratatzea eta langileak lehen egunetik ordezkatzea exijitu dute. Sektore feminizatua Basauritik Ugaora bidean, emakumeek hurrengo egunak errepasatu dituzte. «Ni ezin izango naiz goizeko zazpietan joan, haurrak eskolara eraman behar ditut», esan du grebalari batek. Sektore feminizatua da zahar etxeetako langileena. Greba egunetan, etxeko zaintza lanekin uztartu behar dituzte antolatzen dituzten ekintzak. «Metalaren sektoreak goizeko seietan piketeak antolatzen dituenean, gizonek ez dituzte horrelako buruhausteak izaten», salatu du Garciak. Izan ere, zaintza ez ezik, zaintzaren antolaketa ere emakumeen gain geratzen da, kotxean zihoazen kideek adierazi dutenez: «Hori karga mental bat da, guk pentsatu behar dugu dena nola antolatu». Ugaoko zahar etxea pegatinaz, kartelez eta zarataz bete dute, eta alboko herrira mugitu dira gero, Arrigorriagara. Aurreko greba gogoratu dute bidean. «2017an, 5.000 langile baino gehiagoren lan baldintza hobetzea lortu genuen, 368 eguneko greba eta gero», azaldu du Garciak. Greba horretan, patronalaren aldetik jasotako erantzunak azalarazi zituzten, besteak beste, «zuen hobekuntzak nire potroetatik irtengo dira» bezalako esaldiak entzun behar izan zituzten. «Hori da sektore feminizatua delako; gizon bati hori ez zioten esango». Arrigorriagan zerbitzu minimoetako langileak leihoetara atera dira, grebalariekin batera, zarata egitera. Galdakaon, Plazakoetxe erresidentziako egoiliarrak izan dira leihoetatik grebalariak agurtu dituztenak. Galdakotik Usansolora, eta Usansolotik Bediara. Tartean, Garciak gogoratu du azken urteetan patronalek 255 miloi euro publiko jaso dituztela, «baina enpresarentzat onurak baino ez direla izango». Horrez gain, zehaztu du langileek %16,5eko galera metatu dutela erosteko ahalmenean. Gaur egungo inflazioa kontuan hartuta, ehuneko handia suposatzen du horrek. «Gailetak 50 zentimo baino gehiago garestitu dira supermerkatuan!», adierazi du gidatzen duen emakumeak. «Zer gertatzen da hemen? Galdera hori egiten diot neure buruari supermerkatuko prezioak ikusten ditudanean», gehitu du gidariaren alboan, bandera eusten duen emakumeak. Bitartean, klaxonaren zaratak errepidea bete du. Eta bozgorailutik aldarrikapenak entzun dira: «Zaintzak esku pribatuetan jarraitzen du». Azken geralekua Galdakaoko Zuhatzu auzoa izan da. Kale oso bat erresidentziaz beteta dago han. Eskualdeko erresidentzietan ikusgarritasuna bermatuta, lehenengo greba eguna amaitutzat eman dute emakumeek.]]> <![CDATA[Aurrekontuekin «propaganda» egitea egotzi dio ELAk Jaurlaritzari]]> https://www.berria.eus/albisteak/220739/aurrekontuekin_propaganda_egitea_egotzi_dio_elak_jaurlaritzari.htm Tue, 15 Nov 2022 16:46:15 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/albisteak/220739/aurrekontuekin_propaganda_egitea_egotzi_dio_elak_jaurlaritzari.htm <![CDATA[«Esanahi politiko potentez kargatuta dago dantza urbanoa»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2022-11-10/esanahi_politiko_potentez_kargatuta_dago_dantza_urbanoa.htm Thu, 10 Nov 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2022-11-10/esanahi_politiko_potentez_kargatuta_dago_dantza_urbanoa.htm Transmissions emanaldia sortu zuten, dantza urbanoari buruzko «hitzaldi dantzatua». Etzi eta etzidamu Bilboko Fundicion aretoan eskainiko dute.

Noiztik egiten duzue dantza?

GUILLERMO VIDAL-RIBAS: Ni 2000. urtean hasi nintzen dantza urbanoekin. Dantza urbano kontzeptuak antzeko ezaugarriak dituzten dantza estilo asko hartzen ditu barruan, baina elkarrengandik desberdindu daitezke. Nik gehiago dantzatu ditut hip-hopa, popping-a eta locking-a.

JAVI CASADO: Ni breakdance dantzatzen hasi nintzen 2001ean, 17 urte nituenean. Orain arte.

Zer da Transmissions?

CASADO: Hitzaldi dantzatu bat da, gero eta gehiago erabiltzen den formatu eszeniko bat. Hitza eta mugimendua erabiltzen ditugu dibulgazio hitzaldi bat sortzeko. Publikoari dantza urbanoak zer diren erakutsi nahi diogu, eta, batez ere, nola sortu ziren eta urteetan zehar nola garatu eta transmititu diren.

Nondik dator ideia?

CASADO: 2015ean, Mercat de les Flors jaialdiak dantza urbanoetan oinarritutako lan bat egiteko eskatu zigun. Pentsatu genuen ondo azaldu behar geniola publiko orokorrari dantza urbanoak zer ziren, estereotipoetatik ihes egiteko. Hor hasi genuen proiektua, eta garatuz joan gara, gaur egun arte.

Zer estereotipo ditu dantza urbanoak?

VIDAL-RIBAS: Hip-hop kultura eta horrekin lotuta dagoen lengoaia (rapa, grafitiak...), edota beste dantza urbano batzuk, komunikabideetan, zineman eta diskografiaren munduan 80ko hamarkadan agertu ziren. Eta, ondoren, bideoklipetan eta Interneten. Imajinario zehatza sortu zen horrela. 90eko hamarkadako rapak gizonak goraipatzen ditu: auto batean, urrezko kateekin, eta emakumeak bikinian inguruan. Gizarteak barneratu du dantza urbanoak gizonenak direla. Gazteen kontuak direla pentsatzen dute, garrantzia kenduz. Denbora-pasa baten gisan ikusten dituzte, eta ez komunikatzeko modu baten gisan.

Eta zere balio ditu?

VIDAL-RIBAS: Dantza urbanoak antirrazistak dira. Askotan, gainera, genero ikuspegiari oso lotuta dagoen joko politikoa dago, eta helduzentrismoa desmuntatzen dute. Esanahi politiko potentez kargatuta dago dantza urbanoa, eta hori historikoki zapalduak izan diren komunitateekin lotuta dago. Esaterako, afrikarren ondorengoen komunitateek, dantzaren bidez, bizi baldintzei buruzko kritika egiten dute, eta jasaten dituzten zapalkuntzak eta estigmak salatu. Ezin da esan denbora-pasa hutsa direnik.

CASADO: Gainera, dantza sozialak dira, ez dira akademia batean sortu. Oinarriak oso sinpleak dira. Beraz, jende guztiak har dezake parte eta dantzatzen hasi. Ez dago teknika maila bat lortu beharrik. Bakoitzaren izaerarekin lotuta daude. Sarbidea askoz errazagoa da. Zuk zeure kabuz dantza dezakezu, edo beste batzuekin elkartu, partekatu eta trebatu. Dantzek pertsonek elkar konektatu dezaten lortzen dute.

Zelan dago gaur egun dantza urbanoa?

CASADO: Dantza urbano batzuk instituzionalizatzen ari dira. Gero eta ohikoagoa da dantza eskolek dantza urbanoak irakastea. Are gehiago, break dantza estiloa kirol olinpikoa izango da 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan. Hala ere, dantzek euren alde komunitarioari eusten diote oraindik ere.

Positiboa da instituzionalizatzea?

VIDAL-RIBAS: Saihetsezina da. Positiboa izan daiteke, edo ez, egoeraren arabera. 80ko hamarkadan, pertsona zuri eta dirudunen enpresek hip-hop kultura mediatizatu zuten, Bronxen bizi ziren [New Yorkeko auzoa] eta inork ezagutzen ez zituen gazteen lanari etekina ateraz. Horrela izan ez balitz, ez genuke ezagutuko, edo bai, baina agian beste uneren batean. Dilema ez da hainbeste problematikoa den ala ez eztabaidatzea. Nik uste dut gauzak nondik datozen ulertzeko ariketa egin behar dela.

Nola egin behar da ariketa hori?

VIDAL-RIBAS: Egiletza legitimatu eta aitortu behar dugu. Dantza urbanoetan memoria bizi bat dago, pertsona batzuen bizitzeko era erakusten duena. Ez badakit nola eta zer testuingurutan bizi ziren, nortzuk ziren eta zein ziren euren borrokak eta nahiak, ez dut ulertuko zer dantzatzen ari naizen. Tiktok sare sozialarekin erraz ezagutu dezakegu egilea, erabiltzailea etiketatu daitekeelako. Duela hogei urte, bideoklip bat ikus zenezakeen, baina oso zaila zen jakitea koreografia norena zen. Gaur egun askoz errazagoa da arrastoari jarraitzea, komunikabideei eta teknologiari esker.]]>
<![CDATA[Mobilizazioetan jarraitzeko prest daude EMBko langileak]]> https://www.berria.eus/albisteak/220445/mobilizazioetan_jarraitzeko_prest_daude_embko_langileak.htm Tue, 08 Nov 2022 16:27:56 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/albisteak/220445/mobilizazioetan_jarraitzeko_prest_daude_embko_langileak.htm Ezkerraldean eta Meatzaldean ematen du autobus zerbitzua EMBk, Bizkaiko Aldundiak kontratua adjudikatuta, eta enpresako 800 langileek laugarren greba eguna dute gaur. Lan hitzarmen berri bat ari dira eskatzen. Sabotajearen ondorioz, autobus zerbitzua etenda geratu da bi eskualde horietako hainbat lineatan. Komitearen erantzuna Gertatutakoaren inguruan adierazpenak eman ditu Juan Carlos Gonzalez Ezkerraldeko eta Meatzaldeako komiteko presidenteak (CCOO): «650 langile dira, eta guztien pazientzia ez da berdina; batzuek muturrera eraman dute». Esan duenez, ez dute inoiz horrelako ekintzarik defendatuko. Hala ere, begi onez ikusi du ez dela inongo kalte materialik egon: «Ispiluetan egin dituzte pintadak, eta zerbitzuaren funtzionamendu normala eragotzi dute, baina esan behar dugu disolbatzaile pixka batekin eta trapu batekin zerbitzua martxan jar daitekeela berriro». Gonzalezek salatu du greba «isilduta» dagoela: «Laugarren greba dute gaur langileek, eta oso isilduta egon da, nahiz eta erabiltzaile askori eragin». Batez ere unibertsitaterako konexioei eragiten diola azaldu du. Lan hitzarmen berri bat ari dira eskatzen Ezkerraldean eta Meatzaldean.Orain, harremana etenda dago. «Azken bilera irailaren amaieran egin genuen, eta haustura egon zen», adierazi du Gonzalezek. Hori dela eta, greba egunak ezartzea adostu zuten, urriaren 25etik aurrera. Busturialdean eta Lea Artibain ere greba egun batera deituta daude, baita Enkarterrin ere. «Ziur aski Txorierri laster batuko da», esan du. Hitzarmenak 2020ko abenduan galdu zuen indarra. «Pandemia garaia zenez, berritzea atzeratzea adostu genuen», azaldu du. Hala ere, onartu egin zuten beste kontzesioek, nahi izatekotan, eurena berritzea. Izan ere, Bizkaibus bost zonatan dago banatuta. Avanza Durangaldeak 2021. urtearen amaieran hasi zuen akordioa lortzeko negoziazioa. Aurtengo uda aurretik sinatu dute hitzarmen berria. «Bizkaibusen guztira 1400 pertsonek egiten dute lan; guk nahi duguna zera da: kontzesioak desberdinak izanda ere, desberdintasunik ez egotea soldatetan edota lanaldietan», azpimarratu du Gonzalezek. Mobilizazioekin jarraitzeko prest Urriaren 25ean hasi zen lan gatazka EMBn, eta hiru greba egun egin dituzte aurretik. 07:30etik 09:30era eta 17:30etik 19:30era daude langileak deituta lana uztera. Ostegunerako berriro deitu dituzte greba egitera, baita azaroaren 14rako, 15erako, 17rako, 21erako, 22rako, 25erako, 28rako eta 29rako ere. Hala ere, akordiorik lortu ezean, prest daude abenduaren 1etik aurrera lanuzteekin jarraitzeko: «Mobilizazioekin jarraitzeko prest gaude; argi izan dezatela amaierara arte joango garela».]]> <![CDATA[Ostiralean abiatuko da Pantailaldia]]> https://www.berria.eus/albisteak/220399/ostiralean_abiatuko_da_pantailaldia.htm Mon, 07 Nov 2022 10:07:27 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/albisteak/220399/ostiralean_abiatuko_da_pantailaldia.htm formularioa betez. Izen ematea ostegunera arte egongo da zabalik. Oraingoz, ehun pertsonak baino gehiagok eman dute izena. Aste osoan, #Pantailaldia traola erabiliko dute euren bizipenen berri emateko. Erronka errazteko asmoz, sare sozialetako kontuetan jartzeko irudi bat, euskarazko ikus-entzunezkoen baliabideen zerrenda bat eta agenda proposamen bat bidaliko dizkiote parte hartzaile bakoitzari. Horrez gain, bost boluntariok konpromiso berezia hartu dute. Egitasmoak iraun bitartean, euren bizipenen berri emango dute sare sozialetan, baita komunikabideetan ere, elkarrizketen eta erreportajeen bidez. Andoni Solorzano hizkuntza aholkularia, Itziar Luri kazetaria, Mitxel Elortza irakaslea, Nagore Irizar bikoiztailea eta Ioritz Gonzalez irakaslea izango dira boluntarioak. Sare sozialetako erronka baino gehiago Pantailaldian, hainbat deialdi egingo ditu Pantailak Euskaraz-ek. Besteak beste, gonbidapena egingo dute azaroaren 12an Bilbon egitekoa den Jokoteknia euskarazko bideojokoen jardunaldian parte hartzeko. Azaroaren 13an, berriz, protestak egingo dituzte hiriburu bakoitzeko zinema batean, Zinema euskaraz, gure eskubidea lelopean. Izan ere, gogorarazi dute Euskal Herrian urte osoan eskaintzen diren zinema emanaldien %1 soilik dela euskaraz. Egitasmoa euskalgintzako eragile nagusien oniritziarekin gauzatuko da, eta Pantailak Euskaraz-ek eta ikus-entzunezkoekin lotutako hainbat eragilek babestuko dute. Esate baterako, Zinea.eus, Game Erauntsia elkartea eta Euskal Encodings dira babesleetako batzuk.]]> <![CDATA[Desobedientzia egotzita, epailearen aurrean deklaratu dute bi feministak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/009/001/2022-11-04/desobedientzia_egotzita_epailearen_aurrean_deklaratu_dute_bi_feministak.htm Fri, 04 Nov 2022 00:00:00 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/paperekoa/1879/009/001/2022-11-04/desobedientzia_egotzita_epailearen_aurrean_deklaratu_dute_bi_feministak.htm Ez kriminalizatu mugimendu feminista! lelopean. Arratsaldean manifestazioa egin zuten herrian.

«Ertzaintzak prozesu judizial hau mantendu du gezurrez betetako kontaketa baten pean», azpimarratu zuen Oihane Landazabal Algortako Mugimendu Feministako kideak. Eta gehitu zuen bi kide horiek koordinatu zutela «prozesu guztia» Ertzaintzarekin, eta erasoa jasan zuen pertsona «ondo baino hobeto» artatu zutela. Adierazi zuenez, mugimendu feministak urte asko daramatza jai guneetan erasoak salatzeko erraztasunak jartzen eta gune feministak izan daitezen bermatzen.

Abuztuan, Portu Zaharreko jaietan, mugimendu feministako bi kidek eraso bat jasan zuen neska bat artatu zuten. Ziztada bat zela jakin zutenean, osasun zerbitzuetara jo eta Ertzaintzarekin «beharrezko prozedura guztia» kudeatu zuten. «Hori guztia kudeatuta zegoenean, neskarentzako sortu genuen harrera eta espazio erosoan zibil jantziriko eta identifikatu gabeko beste polizia batzuk sartu ziren, tentsioa sortuz», adierazi zuen. Haiek eraman zuten neska anbulantziara: «Guk adostuta geneukan gure kide batek eramango zuela, erosoagoa izango zelakoan eta, bereziki, erasoa jasan zuen neska ez berriro biktimizatzeko». Neska anbulantzian zegoenean, bi kideak gerturatu ziren, neska ondo zegoela jakiteko eta dena lotuta zegoela konfirmatzeko. «Momentu horretan hurbildu zitzaizkien ertzainak identifikazio eske».

Erkorekaren erantzuna

Abuztuko gertakarien ostean, mugimendu feministak prentsaurrekoa antolatu zuen. Ukatu egin zuten Ertzaintzari oztopoak jarri izana, eta argi utzi zuten irmotasunez erantzungo ziotela mugimendu feminista jopuntuan jartzeko estrategia politiko orori.

Ertzaintzaren Esan sindikatuak, berriz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatu zion «zerbait» egin dezala egun hartan laguntzera joan ziren feministen aurka. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak erantzun zuen «larria» dela ziztada kasuetarako ondu duten protokoloa ez betetzea, arriskuan jar zitekeelako biktimaren osasuna, eta «desobedientzia delitua» aipatu zuen.

«Erkorekak egindako deklarazioak mugimendu feminista kriminalizatzeko saiakera argia izan ziren», azaldu zuen Landazabalek. «Gezur guzti horiek atzera bota ditzaten eskatu nahi dugu, jokatu dezatela arduraz eta bertan behera utzi ditzatela gure aurka dituzten karguak».

Babes mezu eta elkartasun keinu asko jaso ditu mugimendu feministak, bai herritarren partetik, baita kanpotik ere: «Uste dugu herritarren gehiengoak gurekin bat egiten duela».]]>
<![CDATA[«Gezur guztiak atzera botatzeko» eskatu dute Algortako Mugimendu Feministako bi kideren aurkako epaiketan]]> https://www.berria.eus/albisteak/220252/gezur_guztiak_atzera_botatzeko_eskatu_dute_algortako_mugimendu_feministako_bi_kideren_aurkako_epaiketan.htm Thu, 03 Nov 2022 13:24:36 +0100 Olatz Silva Rodrigo https://www.berria.eus/albisteak/220252/gezur_guztiak_atzera_botatzeko_eskatu_dute_algortako_mugimendu_feministako_bi_kideren_aurkako_epaiketan.htm «Uste dugu Ertzaintzak prozesu judizial hau mantendu duela gezurrez betetako kontaketa baten pean», azpimarratu du Oihane Landazabal Algortako Mugimendu Feministako kideak. Eta gehitu du bi kide horiek izan zirela Ertzaintzarekin «prozesu guztia» kudeatu eta koordinatu zutenak, eta erasoa jasan zuen pertsona «ondo baino hobeto» artatu zutenak. Mugimendu feministak urte asko daramatza jaiguneetan erasoak salatzeko erraztasunak jartzen eta espazio feministak izan daitezen bermatzen: «Horren fruitu da gaur egun, bereziki txosnaguneak, badirela erasoak salatzeko eta babesa jasotzeko espazio seguru bat». Mugimendu feministaren azalpena Portu Zaharreko jaietan mugimendu feministako bi kidek eraso bat jasan zuen neska bat artatu zuten. Landazabalek azaldu duenez, ziztada bat zela jakin zutenean, osasun zerbitzuetara jo zuten zuzenean, eta Ertzaintzarekin beharrezko prozedura guztia kudeatu zuten. «Hori guztia kudeatuta zegoenean, neskarentzako sortu genuen harrera eta espazio erosoan zibil jantziriko eta identifikatu gabeko beste polizia batzuk sartu ziren, tentsioa sortuz», adierazi du. Haiek eraman zuten neska anbulantziara: «Guk adostuta geneukan gure kide batek eramango zuela, erosoagoa izango zelakoan eta, bereziki, erasoa jasan zuen neska ez berriro biktimizatzeko». Ez zuten nahi anbulantziarako bidea hainbat poliziarekin egin zezan, «mundu guztia» ez ohartzeko zer gertatu zen. Neska anbulantzian zegoenean, mugimendu feministako bi kideak gerturatu ziren, neska ondo zegoela jakiteko eta dena lotuta zegoela konfirmatzeko. «Momentu horretan hurbildu zitzaizkien ertzainak identifikazio eske». Segurtasuna Sailaren erantzuna Abuztuko gertakarien ostean, mugimendu feministak prentsaurrekoa antolatu zuen. Bertan, ukatu egin zuen Ertzaintzari oztopoak jarri izana, eta argi utzi zuten mugimendu feminista kriminalizatzeko eta jopuntuan jartzeko estrategia politiko orori irmotasunez erantzungo ziotela. Ertzaintzaren Esan sindikatuak, berriz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari zerbait egiteko eskatu zion. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eman zuen erantzuna. Adierazi zuen «larria» zela ziztada kasuetarako ondu duten protokoloa ez betetzea, arriskuan jar zitekeelako biktimaren osasuna. Bi kideek desobedientzia delituari aurre egin beharko ziotela adierazi zuen. Horregatik, gaur deklaratzera deitu dituzte. «Erkorekak emandako deklarazioak mugimendu feminista kriminalizatzeko saiakera argia izan ziren», azaldu du Landazabalek. «Gezur horiek guztiak atzera bota ditzatela eskatu nahi dugu, jokatu dezatela arduraz eta bertan behera utz ditzatela gurekiko dituzten karguak». Herriaren jarrera Jaien osteko agerraldia «oso jendetsua» izan zela esan du mugimendu feministako kideak, «nahiz eta momenturik egokiena ez izan, jende guztia oporretan zegoelako eta uda zelako». Hala ere, erantzuna oso positiboa izan zen. Horrez gain, babes mezu eta elkartasun keinu asko jaso dituzte, bai herritarren partetik, baita kanpotik ere: «Uste dugu herritarren gehiengoak gurekin bat egiten duela, hau astakeria bat dela eta bertan behera utzi beharko litzatekeela, guk esaten dugunez».]]>