<![CDATA[Onintza Enbeita | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 05 Aug 2020 00:41:41 +0200 hourly 1 <![CDATA[Onintza Enbeita | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Oporrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/018/002/2020-07-31/oporrak.htm Fri, 31 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1887/018/002/2020-07-31/oporrak.htm
Orduan, esatekoak amaitzen zaizkio bati. Litekeena da udara honetan urrunera ezin joan izatea, baina bidaiatzeko ez da beharrezkoa hegazkina hartzea. Ez hartzearren, autorik ere ez da beti hartu behar. Bidaiatzeko nahikoa da usain bat, haizea, erreka bat, bazter bat, hondartza bat, konpainia ona, garagardo bat... bidaiatzeko behar dena da burua eguneroko gauzetan barik han urrun galtzea, eta, burua galtzen bada, gorputzak jakingo du amore ematen. Eta gorputzak amore ematen duenean, giharrak lasaitu egiten dira, lo hobeto egiten da, janariak on egiten digu, eta maitasuna piztu daiteke. Bai, egia da: Tinderrik ez dugunoi txosnak kendu dizkigute, baina ez dugu horregatik negura hanka hotzekin heldu behar.

Ez daukat hilabete osoa egin ezin dudanagatik ernegatzen pasatzeko asmorik. Ondo bizi eta irailera arte!]]>
<![CDATA[Kableak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/020/002/2020-07-30/kableak.htm Thu, 30 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/020/002/2020-07-30/kableak.htm
Begiak zabal-zabal egon naiz notiziari begira. Ez dakit zelako kablea, ez dakit zenbat kilometro, ez dakit zenbat milioi, ez dakit zenbat Internet datu... eta halako batean hankekin lurra jo dut: kilometro horiek denak egingo dituen kablea ipintzeko gai dira uraren azpian, eta beheko errepidetik gurera dauden bostehun metroetan ez dute zuntz optikorik bota nahi, oso zaila omen delako. Bakoitzak atera ditzala ondorioak.]]>
<![CDATA[Sareak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/020/002/2020-07-29/sareak.htm Wed, 29 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1891/020/002/2020-07-29/sareak.htm
Norberari ere tentazioa sortzen diote kontu anonimo bat asmatu eta tiroka hasteko; mintzen dena mintzen dela, pozoia zabaltzeko. Ez dut orain arte egin. Sareetan ditudan kontu guztiek neure izena eta argazkiak daramatzate. Uste dudalako hori dela zintzoena neure buruarekiko: naizen moduan agertzea. Baina pantailaren beste aldean eraikitzen ari garen munduak gutxi du bakoitzarenetik eta asko bakoitzak izan nahi lukeenetik. Eta azkenean, sareek ez dute balio norbere burua luzitzeko baino. Sare sozialak urruti daude bakarrik dagoenari edo zerbait behar duenari sareak eraikitzetik. Oso hurbil, ordea, sarea baduena baztertzetik eta zapaltzetik.]]>
<![CDATA[Logika ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/002/2020-07-28/logika.htm Tue, 28 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/002/2020-07-28/logika.htm <![CDATA[Gauzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/018/001/2020-07-26/gauzak.htm Sun, 26 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1944/018/001/2020-07-26/gauzak.htm <![CDATA[Iruña-Veleia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/018/002/2020-07-25/iruntildea_veleia.htm Sat, 25 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/018/002/2020-07-25/iruntildea_veleia.htm
Seguru nago eztabaida luzeetarako gaia izango dela Iruña-Veleiakoa. Aurkitutako idatziak egia diren, ez diren, noizkoak diren, nork izan duen gezurrezko frogak asmatzeko beharra, nori datorkion ondo aurkikuntza hori guztia gezurra izatea. Galdera asko daude airean. Litekeena da herritar xumeontzat baleko erantzunik ez izatea, baina ikertzea, zientziari bidea egiten uztea ez da hainbesterako. Ez dut uste gose greba bateraino heltzeko beharrik dagoenik. Gure administrazioak izan behar luke hori baino sentsibilizazio gehiago halako gaiekin. Iruditu dakiguke arraroa, barregarria, erokeria... baina gure hizkuntzaz ari garela, gauzak ondo egitea ez litzaiguke horrenbeste kosta behar. Gutxienez ahal duguna egin behar genuke.]]>
<![CDATA[Matriarkatua (IV)]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/002/2020-07-24/matriarkatua_iv.htm Fri, 24 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/002/2020-07-24/matriarkatua_iv.htm
Eta zerbitzu sozialak iristen ez diren leku guztietara heldu dira gure herriko emakumeak. Urte askotan debalde egin duten lana izan da, orain, miseria bat ordainduta kontratatzen dira lan hori egingo duten emakume atzerritarrak. Prekarizatutako lan askoren moduan, zaintza lanak ere emakumeek egin dituzte hemen. Askotan, egin nahi duten edo ez erabakitzeko aukerarik ere ez zaie eman. Eta hori ustezko matriarkatu batean; deskuido batean patriarkatuan bizi izango bagina, akabo!]]>
<![CDATA[Gaur]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/018/002/2020-07-23/gaur.htm Thu, 23 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/018/002/2020-07-23/gaur.htm <![CDATA[Kasuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/020/002/2020-07-22/kasuak.htm Wed, 22 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1889/020/002/2020-07-22/kasuak.htm
Kontsumorako bideak laster zabaldu zizkiguten, musukoa derrigortzeko hauteskundeetara arte itxaron zuten, mugak irekitzeko presaz ibili zitzaizkigun eta orain fokuak kontrolatuta daudela sinets dezagun nahi dute. Hori bai, ez dut uste kasualitatea denik herri batzuetan eta besteetan arazoari aurre egiteko hartzen ari diren neurrien desberdintasuna. Hor daude Ordizia eta hor daude arazoa ukatzen duten udalak. Hor dago batzuentzat bizitzak eta besteentzat ekonomiak duen garrantzia.]]>
<![CDATA[Arduragabeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/018/002/2020-07-21/arduragabeak.htm Tue, 21 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/018/002/2020-07-21/arduragabeak.htm
Hara, COVID-19a ez dugu herritarrek sortu. Haren inguruko erabakietan parte hartzeko aukerak ukatu egin zaizkigu, gainera. Beraz, gauzak txarto badoaz ez da izango ni ardurabakoa naizelako; ardura hartu behar duenak ondo hartu ez duelako baino.]]>
<![CDATA[Ahal dugun moduan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/018/001/2020-07-19/ahal_dugun_moduan.htm Sun, 19 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1944/018/001/2020-07-19/ahal_dugun_moduan.htm
Bitartean, gure betebehar guztiak ondo bete ezinean gabiltzanok nahikoa daukagu emozioak atontzen. Pandemian galdu genituenei agurrak egiten ari gara ahal dugun moduan. Lanik gabe geratu diren lagunei laguntzen ari gara ahal dugun moduan. Maite ditugunekin galdutako denbora berreskuratzen ari gara ahal dugun moduan. Ordu gehiegiz alboan izan ditugunei distantzia hartzen ari gara berriro, ahal dugun moduan. Ahal dugun moduan. Hau guztiontzat izan da gogorra, eta ez diezagutela pisu gehiago jarri bizkarrean. Daukagunarekin nahikoa daukagu. Ez eskatu guri txarto kudeatu dituzuen gauzen ardurarik.]]>
<![CDATA[Murrizketak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/002/2020-07-18/murrizketak.htm Sat, 18 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/002/2020-07-18/murrizketak.htm <![CDATA[Ostea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/002/2020-07-17/ostea.htm Fri, 17 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/002/2020-07-17/ostea.htm
Hauteskunde ostean alderdien arteko negoziazioak ere hasten dira. Ematen badidazu, kentzen baduzu, onartu behar zenuke, boto gehiago neuk daukat, hemendik kanpo neu naiz erreferentea, nirekin bazatoz harekin ez, harekin bazoaz denok zure kontra...

Aurten, ordea, zerbait gehiago ari da gertatzen hauteskunde ostean. Orain arte immuneak izan bagara ere, COVID-19a gogortu egin da. Kasualitatez. Oraintxe.]]>
<![CDATA[Zelan?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/014/002/2020-07-16/zelan.htm Thu, 16 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1891/014/002/2020-07-16/zelan.htm <![CDATA[Bakoitzak bereak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/020/002/2020-07-15/bakoitzak_bereak.htm Wed, 15 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/020/002/2020-07-15/bakoitzak_bereak.htm <![CDATA[Abstentzioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/021/002/2020-07-14/abstentzioa.htm Tue, 14 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/021/002/2020-07-14/abstentzioa.htm
Botoa ematea ez da derrigorra: eskubidea da. Gura baduzu baliatu dezakezu eta bestela ez. Ez da egia boto kutxan ezer sartzen ez duenak ezer eskatzeko eskubidea galtzen duela. Azken batean, gobernura iristen direnek guztientzat gobernatu behar dute; ez bakarrik botoa eman dioten herritarrentzat. Eta batez ere ez da egia abstentzioaren erruz sartu direla faxistak Eusko Legebiltzarrera: lagundu egin du abstentzioak, baina faxistak lehen ere hor ibili dira beste sigla batzuekin. Dena den, ez dut uste abstenitu direnek abstentzio aktiborako egin diren deialdiei erantzun dietenik. Emaitza onenak dituenak ere, orain, aztertu beharko du gizartearen aldaketarako ilusioa zerk eraman duen.]]>
<![CDATA[Astelehena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/002/2020-07-13/astelehena.htm Mon, 13 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/002/2020-07-13/astelehena.htm
Guk ez genuen birusa ekarri, herritarrek ez genuen tabernak irekitzea erabaki, ez dugu guk murrizketarik egin ospitaleetan, ez gara gu izan hondartzara joatea baimendu dutenak, gurasoak ez garenok ere ez dugu ulertzen itxialdian umeen inguruan hartu diren erabakiak nork hartu dituen... beraz, nahikoa da. Herritarrei ardura eskatu ordez, joka bezate arduraz gure agintariek: atzo bozkatu genituenek eta besteek. Eta har ditzatela behar diren erabakiak gure osasunarekin jolastu gabe. Badakit eskuinari ez zaizkiola zaharrak eta gaixoak interesatzen: karga handia dira aberatsek aberasten jarraitu ahal izateko. Baina niri berdin dit eskuinari zerk ardura dion eta zerk ez; nire osasunak, hemen bizi diren beste guztienak bezala, errespetua eta zaintza merezi ditu.]]>
<![CDATA[Igandea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/024/001/2020-07-12/igandea.htm Sun, 12 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1944/024/001/2020-07-12/igandea.htm


Eta orduan konturatzen naiz ez dela bere kasua bakarrik. Gaur eguerdian, meza ostean batuko da jenderik gehiena botokutxen inguruan. Gure herri txikian bai behintzat. Elizara gero eta jende gutxiago joaten dela esanez ibiltzen gara urte guztian, eta gero, hauteskundeak iristen direnean, mezaren orduak markatzen du erroldan x gehien markatzeko momentua. Gure lotsetan eta erruetan erlijioaren eragina daukagu, dudarik gabe. Ez hor bakarrik, ordea; gutxien pentsatzen dugun gauzetan ere, hortxe dago eliza. Eta nahi ez dugunean ere ohartuko gara gure herrietako bizimodua noraino markatu duen urte askotan.]]>
<![CDATA[Baina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/021/001/2020-07-11/baina.htm Sat, 11 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/021/001/2020-07-11/baina.htm
Eta bururatzen zaizkizuen baina guztiak jar ditzakezu elkarren atzean. Ez dago asmatzeko modurik. Beti dago pegaren bat, beti dago egokia ez den zerbait, beti dago zer edo zer lekuz kanpo. Badakigu atzeko atetik sartu ginela mundura, baina behin hemen egonda, utz gaitzazue lasai izan nahi duguna izaten.]]>
<![CDATA[Promesak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/021/002/2020-07-10/promesak.htm Fri, 10 Jul 2020 00:00:00 +0200 Onintza Enbeita https://www.berria.eus/paperekoa/1881/021/002/2020-07-10/promesak.htm
Ez dakit noiz ahazten zaigun agindutakoa betetzearen garrantzia. Euskaldunaren berbaren gainean irakurri eta idatzi egiten dugu etengabe, baina gure arteko harremanetan ere bete gabeko promesak gehiago dira bete ezin diren ametsak baino. Ez dakit zein adinetan ikasten dugun eman ez digutena barkatzen, ez dakit noiz egiten digun buruan zerbaitek krak eta promes egin digutena ahaztera iristen garen. Dena dela, penagarria da. Ez, ez nioke inori bultza egingo eskaileran behera zin egindako zerbait bete ez didalako, baina badaezpada, ahaztea gertatuko balitz ere, gustura gogoraraziko nioke agindutakoa. Ezin bada ezin da, baina agintzearren ez da ezer agindu behar.]]>