<![CDATA[Patxi Zubizarreta | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 28 Sep 2022 21:51:45 +0200 hourly 1 <![CDATA[Patxi Zubizarreta | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Kolapso]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1870/028/001/2020-05-09/kolapso.htm Sat, 09 May 2020 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1870/028/001/2020-05-09/kolapso.htm Atxiki sekretua —sorginen eskuliburua— obran, Urrezko giltza disko-liburuan eta Julien Vinsonen hegaldia nobelan. Hegoak ere nabarmenak dira, batez ere migrazioak eta mundu arabiarra hurbiltzeko: esate batera Usoa eta Korri, Kuru, korri! ipuinetan, eta Eztia eta ozpina nobelan. Erroak eta hegoak Joan —hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk— nobelan mamitzen dira, eta Exuperyren Printze Txikia edo Mahfuzen Mirarien kalezuloa itzulpenetan. Bere lan asko sarituak eta itzuliak izan dira.]]>
Neure burua ofizioko abokatu gisa aurkeztearekin batera egin nion galdera, eta espero ez nuen logikarekin erantzun zidan Juanek. «Guztiok izaten dugu noizean behin dena bertan behera utzi, eta ospa egiteko gogoa, ezta? Dena pikutara bidali, eta betiko desagertu... Baina, azkenean, autoa hartu, eta etxera itzultzen gara». Dena dela, bere asmoa Legution bertan basoerdi parea hartu, ostatu batean goiztxo afaldu, eta Gasteiz kanpoaldeko Gorbeia zinemetan La Trinchera infinita ikustea omen zen, eta handik zuzenean etxera itzultzea. «Gerraostean, fusilatuko zituzten beldurrez, etxean giltzapetuta urteak pasatu zituztenei buruzkoa da filma: satorrak, bizian hilak». Juanek gaineratu zidan zinemako aretoek maitetxeetakoak ekarri zizkiotela gogora, aitortu zidan satorrei buruzko istorioak arrastoa utzi ziola eta, kanpora irten zenean, bidaia luze batetik itzuli izan balitz bezala sentitu zela. Horrekin batera, guardiak barnean eta kanpoan, handik gutxira, kontrol batean ikusi zituenean, azkar erreakzionatu, eta Murgia aldera jo zuela esan zidan. «Kopakoarekin gorputzaldi txarra goxatzera. Gainera, gustatu egiten zait tabernetan-eta bakarrik sentitzen direnei antzematea. Urteetan, kamioian garatu dudan dohaina da: usaimen fina dut bakarrik daudenei antzemateko». Nik uste orduan ohartu nintzela begirakunea zela desberdintzen zuena; txakurkume batena bezain xaloa zen, tolesgabea, inondik ere ez akusatzailea, baina goitik behera zeharkatzen zintuen, eta babesgabe sentiarazi.

Gasteizko aldirietako kontrola gogoan, Murgiatik badaezpada ere Gopegirako bide lasaiagoa hartu zuen Juanek, baina Legutioko bidegurutzera heldu aurretik, argiak itzali, autoa izkinatu, eta oinez egin zuen aurrera, zer suma. Bihozkada izan zuen, eta halaxe gertatu: han ere kontrola zegoen, baina ez larunbat gauetako alkoholemiakoa, izan ere kateak eta iltzeak bistatu baitzituen errepide erdian behaztopagarri. Eta auto ilara gero eta luzeagoa. Etxean inor ez zain -kazetaren batean mutilzahar esaten diote-, eta Juani Muruako harrobietara jotzea bururatu zitzaion, han loaldi bat egin, eta biharamun goizean itzuliko zelakoan.

Hotza eta auto barnean hartu beharreko posturak gorabehera, ez omen zuen lo txar-txarra ere egin. Edonola ere, mendigoizaleei aurrea hartu nahirik, Murua herrixkarantz abiatu, eta bidean laster bi pibote gaindiezin topatu zituen. Kezka ernetzen hasia, harrobira bueltan irratia piztu, eta Radio Mariaren jardun beti-bat hura besterik entzuten ez. Bitxia zen: igandea, aste santua ate joka, eta katagorriren bat izan ezik, arimarik ez. «Eskuak ilera eramaten dituzunean, orrazteko edo hatz egiteko, ematen du katagorri bat daukazula sorbalda gainean, hura bezatu nahian zabiltzala», jaurti zidan ezustean, baina Juanek, kontakizuna eten gabe, aitortu zuen errekastoan berehala freskatu, eta hura zeharkatzerakoan itomena sentitzen hasi zela. Mendian gorago eta itomen handiagoa, zinemakoaren antzeko sentipen nahasgarria. Halako batean, aterpetxe batera heldu zen, baina han ere bakardade gorri berbera zain. «Sasian ibiliko banintz bezalaxe. Eta gainera, Bizkaia aldeko larreetan, bidexka batean poliziaren jeep bat ikusi ez nuen ba!». Isil-gordeka, Gorbeiarantz jarraitu zuen, eta egundoko poztasuna hartu zuen Araba aldeko pistan neska bat zakurrarekin ikustean. Baina atzera nahigabetu zen sastraka artetik bat-batean hiruzpalau polizia irten, eta neska atxilo hartu zutenean. Jeep batean eraman zuten, zakurrarekin eta itxaropenarekin batera.

Epailea nire kontakizuna laburtzerik ote dudan esaten imajina dezaket, lanez lepo, kolapsoaren atarian daudela. Apika nabarmenduko du aurretik sartu den bikotea alokairuaren kargu egin ezinik, kanpin batean babestu zela, baina hura ere ordaindu ezinik autoa bizileku hartu zutela, harik eta ezegitekoetan atxilotu zituzten arte. «Emakumea haurdun dago...». Ados: labur kontatuko diot Juan beldurrak hilik jaitsi zela harrobietara, bidean inortxo ere topatu gabe, eta jota geratu zela autoaren gurpil batean poliziaren giltzarrapoa ikusi zuenean. Handik aurrerakoaz, kazetariek molde askotariko delituak eta arau hausteak leporatzen dizkiote basajuan delakoari: ingurumari hartako aterpetxe eta artzain etxola askotako sarrailak behartu zituela; bi lozaku, bota parea, jertseren bat, lanabesak, jostotzara bat, latak, paper higienikoa eta liburuak lapurtu zituela... Gordeleku bat eraikitzeari ekin behar izan zion, haga eta adar, goroldio eta kartoi, plastiko, lata eta poteak erabiliz. «Nahikoa bizileku itxurosoa lortu nuen. Pena bakarra sua egiterik ez izatea. Kafetxo bat, sikiera... Baina ezin kerik sortu». Bien bitartean, Gasteiz eta Otxandio bezalako industriaguneei ere ez zerien kerik, Urkiolarako bidean tanke bat bistatu zuen behin, eta arimarik ez mendian eta zeruan ere hegazkinik ez. Hala bada, Juanek segitu zuen estatu kolpea jo zutela, gerra piztu zela edo bonba nuklearra jaurti zutela eta, edonola ere, bera zela orain filmeko satorra, baina soto edo horma artean biziraun beharrean, berak mendia zuela aterpe, basoa itzaletxe.

Laburtu beharrez, epaileari ez diot kontatuko kolapsoa Juanek sentitu zuela, esate batera, iluntze batez herrigune batera hurbildu zenean, Ubideara seguruenik. Orbelaren zarra-zarraren antzera, txaloak entzun zituen han, diktadorearen omenetan herrietan egin izan ziren desfileen antzekoak. Bai, epaileari besterik gabe adieraziko diot Juan biktima bat dela, klandestinitatea ez zela bere hautua izan eta, finean, ez zekiela munduan zer gertatzen ari zen. Epaileari ezin esan Juanek ez duela zerikusirik historian zehar gizartetik bakartu diren pertsonekin, Melvilleren 30 edo Emily Dickinsonen 17 urteekin, eta are gutxiago Christopher Knighten 27ekin. Eremitismo hitza baztertuko dut, edo Krishnamurtirena bezalako aipuak: «Ez da osasungarria errotik gaixotua dagoen gizarte bati egokitua bizitzea.» Juan oihaneko animalia bakartia bilakatu zen. Egunetik egunera betizuagoa.

Alabaina, atzera izu laborriak hartu zuen larunbat batez jendea mendira bueltatzen hasi zenean. Zarata itzuli zen basora, autoen eta fabriketako kea itzuli zen zerura, eta hegazkinak, baina sirenak guztiz desagertu gabe. Hala bada, badaezpada ere, hobe sator jarraitu. Hain zuzen ere, horrexegatik etorri ziren lehen kexu eta salaketak. Ingurumari hartan noiz edo noiz gertatuak ziren lapurretak, uda partean gehienbat, baina hain eremu zabalean, hain jokamolde antzekoarekin, pertsona bakarrarenak izan behar. Edonola ere, poliziari deitu baino lehen, etxolaren batean arratoi pozoia nahastu zioten marmeladari eta beste bietan azeri tranpak ipini zituzten. Batean baino gehiagotan, alarma aparailu faltsuak egokitu zituzten ateetan. Eta, guztiarekin, satorra agertzen ez.

Epaileari isildu egingo diot Juanen joan-etorriak Gorbeiako parke naturalean kokatu zirela, ingurune babestuan, alegia; ez diot esango Aldundiaren salaketa gertu egon daitekeela, baina horrek aldi berean iritzi publikoa sumindu dezakeela. Besterik gabe irmo adieraziko diot egoeraren larriak hartaratu zuela Juan, eta inondik ere ezin duela Santiago ospitaleko zazpigarren solairura bidali. Lanagatik bada ere, handik pasatu garenok bestelako begiradak jaso ditugu han. Epaileak ezin du hara agindu ez Zaballako presondegira. Azkenean, autoa berreskuratu, eta etxera itzultzea du onena; horixe adieraziko diot, erretreta hartzear dagoen kamioilari aguretu honi horixe komeni zaiola. Ordainduko dituela aurrerago, ordaintzekotan, eragindako kalteak. Baina batez ere Juani kasik agindu egingo diot epaileak eragin diezaiokeen enbarazua gainditzeko, begirakunea hari niri bezala josteko, begirik ez kentzeko aurrez aurreko guztian. Juanek ez daki, baina ni ziur nago bere begiek epaileari bakardadea nabarmenduko diotela, babesgabe utziko dutela, nola esan, defentsarik gabe. Nire antzera.]]>
<![CDATA[Arrain gorria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/039/001/2017-07-16/arrain_gorria.htm Sun, 16 Jul 2017 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1918/039/001/2017-07-16/arrain_gorria.htm Joan, Hiru gutun Iruñetik, 50—, baita gazte eta haurrentzat ere —Eztia eta ozpina, Usoa, Xia Tenzinen bidaia miresgarria—, eta itzultzailea ere bada —Mirarien kalezuloa, Printze txikia, Mila gau eta bat gehiago—.]]>
Erregearen ustetan, argi zegoen mezuak eszitiarren menpekotasuna erakusten zuela: txoriak zerua sinbolizatzen zuen; arratoiak lurra ematen zuen aditzera, eta ura igelak, hori guztia eskaintzen zioten, antza, eta gezien boterea eta ahala. Gobriasek, kontrara, bestelako zentzua nabarmendu zuen: «Zuek, pertsiarrak, hemendik txorien pare hegaldatu ezean, arratoien antzera lurpean ezkutatzen ez bazarete edo igelak bezala osinean urperatzen, ez duzue etxera itzultzerik izango: gezi hauexek zeharkatuko zaituztete».

Errealitatea dezifratu beharreko seinale konstelazio baten antzera zabaltzen zaigu, baina herri eta pertsona bakoitzak bere kode propioak izaki, sarri interpretazio okerrak pizten dira. Zalantza egin zuen Dariok eta, maila apalago batean, zalantzaz beterik nago ni: errealitateko zeinuen irakurketa magikoaren aurrean, analfabeto semiotikoa naiz, hizkuntza irakaslea izan arren. Testu baten iruzkinean egitura edota baliabideen azterketa xehea egin dezaket, baina interpretazioaren orduan kale nik.

Hizkuntza irakaslea naizen aldetik gonbidatu ninduten, preseski, Biarritzeko biltzarrera: «Ama hizkuntzak eta hizkuntzaren alabak». Hala bada, otsailaren 21ean mundu osotik etorritako hamaika partaide bildu ginen, eta azterketa burutsuen artean, bakoitzak sehaska kantu bat, jolas errepika bat, eresi bat edo antzeko zerbait errezitatu edo kantatzen ahal zuen.

Ile eta arropa kolore, hizketa molde, jarrera eta manera arragoaren aurrean liluraturik, ostegun goizeko lehen saioa konturatu gabe igaro zitzaidan, baina ni batik bat Aregash etiopiarrak xarmatu ninduen. Amharera hutsez jardun zuen, ingeleseko argibiderik gabe, eta nire interpretazio ezina gorabehera, argi geratu zitzaidan emakumea noiz ari zen jostatzen edo josten, noiz sehaskari eragiten edo amodio minez kantatzen.

Eguerdian, Saran eskaini ziguten otorduan beraren alboan egokiturik, amodio poema errepikatzeko eskatu nion:

ene jainko, bai atsegina

aintziran zure aitzinean

[bainatzea,

neure edertasuna

esentzia baltsamikoetan

blaituriko tunika fin honetan

erakusgarri;

uretara jaitsi ondoan,

arrain gorri miresgarri

[batekin

igoko natzaizu,

eta bularraldean kokatuko

[dut;

zatoz, begiradazu!

Interpretazioak interpretazio, Aregashek mihia arratoi baten antzera zerabilen, ahoan kuku-gordeka, beraren hitzek txorien hegalak zeuzkaten, eta bihotzera jauzi egin zidaten, eta baita gezien antzera zeharkatu ere. «Baina nik ez dakit igerian!», aitortu zigun amaieran, irriz karkailaka.

Guztiarekin, plazeraren ondotik lotsa ere sentitu genuen —eta nuen— Hendaiako Abadia gaztelua ezagutzera eraman gintuztenean. Bisitak misterioa eta miresmena piztu zizkigun, baina jauntxo eruditoari oparitu zioten esklabo etiopiarraren eskultura hantxe zegoen —eta dago…, Gasteizko Zulueta jauregi ederra bezalaxe egia esan, esklabismoaren irabaziekin eraikia.

Zorigaitzez, Aregashek ez zekien igerian, baina ezin uko egin bakarren batek hondartzara jaisteko egin zuen proposamenari. Zorigaitzez, ezin izan zen biluztu Itxaro Bordak «Ezetz bainatu!» erronka jo zuenean —giro apartak otsailean geundela ahantzarazia zigun—, baina itsas bazterrean ibiltzeko galtza barrenak jaso zituenean, oinak bustitzen zizkioten uhinen bekaitz izan nintzen, imajinatu nahian gorputzari zerion kaobaren usaina, imajinatu nahian gorputzaren egur dasta.

Zorionez, afaritan berriro ere hurbil samar egokitu ginen eta Maite Gonzalez Esnal idazleak esan zuen biltzarrak gehiago irautera, hobeki ezagutuko genuela Bidasoaren lurraldea. «Biriatu herrixka bera zoragarria da». Eta biltzarra biharamun eguerdian amaitzekoa zenez, Maitek arratsaldea hara joateko baliatzeko proposatu zigun, agindu kasik. Aregash baiezkoarekin aurreratu zitzaidan —hegazkina larunbat eguerdian zuen berak—, eta nik ere pozarren onartu nuen —gau bat gehiago, etxekoentzako aitzakiarik asmatuko nuen nik.

Biltzarreko azken goiza artega igaro nuen, kontzentratu ezinik, apenas plazerik hartu gabe. Baina saioan zehar Aregash alboan izan nuen, eta beso gihartsua pausalekuan baitzeukan, ezin miresteari utzi atzazalak nola mila sorgin egokitzen zitzaizkion atzamar amaierako muttur leunetan, ezin aspertu atzazaletako marfil koloreko lunulen forma delikatuak ederresteaz. Ile llaburreko esfinge bat zitzaidan, hazpegi fin iharrekikoa.

Ostiral arratsaldean, beti buxadurarekin eta trafiko gorabeherekin lotu izan dudan Biriatu zinez ezuste handia gertatu zitzaigun, herri xarmangarri miniaturazkoa. Luze gabe lainoa delikatuki jabetu zen paisaia uhintsuaz, Aregashen presentzia nitaz bezalaxe, eta hozten hasia nintzela esatearekin batera, berak poltsotik xal bat atera, eta kontu handiz egokitu zidan sorbaldan. Zetazkoa zen, baina kolore uniformerik gabe, tonalitatea aldatu egiten zitzaion argitasunaren arabera. Orduan eskatu nion poema hirugarrengoz neuretzat errezitatzeko.

Alabaina, gure eder mina pizten hasia baino ez zen han, izan ere gero Bera eta Lesakaraino ere inguratu baikinen, eta Hondarribiara ororen buru. Ez genuen taxuzko afari legerik egin eta soil-soilik mokaduren bat hartu genuen bi kopa lagun; honetaz eta hartaz mintzatu ginen, baina gure bizitzetan gehiegi sakondu gabe, eta nik nahitara ez nituen hizpidera ekarri senarra eta alaba.

Denbora arin igaro zitzaigun —bazirudien orenek ez gintuztela kolpatzen, laztantzen baizik—, eta konturatzerako Biarritzeko ostatura bidean geunden. Harrera gelan helbide trukean ari ginela, nik berriro ere erreparatu nion haren esku kaobazkoari eta, lotsagabeago, goragoko bular errekari; eta manerak bat-batean galdurik, neurritasuna ahantzirik, musu eman nion, musu egarritua ezpain desiratuetan.

Diotenez, noizbait ere Dario eta eszitiarrak aurrez aurre egokitu ziren —armada beldurgarria pertsiarrena, eta apal sakabanatua eszitiarrena—, baina erasoa jo aurretik erbi bat igaro omen zen bi gudarosteen erditik, eta eszitiarrak haren atzetik abiatu. Orduan, Dariok: «Huskeria batekin arduratzen badira, parez pare sekulako armada izanik, ez dira gure beldur, goazen hemendik… Gobriasek arrazoi». Eta Pertsiako soldaduak erretiratu egin ziren. Eta ni neu ere erretiratu nintzen. Lotsatua. Azpiratua. Aregashek zapuzkeriazko imintzioa egin baitzuen. Atzeraka. Berriro ere interpretazioetan kale nik.

Denbora nahi baino arinago igaro da harrezkero, xalaren kolore aldakorrek soilik alaitzen duten egunerokotasun grisean, poema bat gogoan. Eta orain ez dakit nola interpretatu Samuel senarrak eskuratu berri didan zorrotxoa: «Mezulariak ekarri du». Begirik kendu gabe eduki dut zorroa zabaldu bitartean, eta nirea lako harriduraz ikusi nau apaingarri bat ateratzen, arrain gorri baten formarekin. «Biarritzeko biltzarrean ezagutu nuen emakume etiopiar batek bidali dit…». Eta Aregash izena ahoskatze hutsarekin azala pinportu zait eta bihotza erdiratu. «Datorren hilean Gasteizen emango duen hitzaldi baterako gonbita da», zezelkatu ahal izan diot.]]>
<![CDATA[Euskal kulturaren setioaren istorioak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/033/001/2016-06-16/euskal_kulturaren_setioaren_istorioak.htm Thu, 16 Jun 2016 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1905/033/001/2016-06-16/euskal_kulturaren_setioaren_istorioak.htm Lisboako setioaren historia nobelaren itzultzaile Jon Alonso—, erdal idazleok, larruzko berokidunek, gorbatadunek, zirenek eta ez zirenek gogotik txalotu zuten eta genuen Lanzaroten erbesteratua (!) bizi zen Literatura Nobel Saridun portugaldarraren xuxurla sutsua. Entzulegoak zutik eta gogotik jarraitu zuen esku zartaka eta kasik denek nahi izan zuten idazlearen sinadura, baina ezin uka erreakzio bateratu, aukeran bateratuegi hark ondoeza eragin zidala, susmagarria iritzi niola halako adostasun bertangoxoari.

Pasadizo hori ekarri zidan gogora Txema Arinasen joan den asteko zutabeak —Zintzoak, zintzoegiak—, batez ere auzi labaina eta delikatua iruditzen zaidalako. Zentzu horretan, nago Louis-Ferdinand Celine edo Charles Bukowski bezalako idazle proskritoak hizpidera ekartzea literaturaren nolabaiteko ikuspegi erromantikoaren ondorioa izan daitekeela. «Bai, gaiztoak, edo bestela esanda, euren liburuez garaiko zein tokian tokiko gizartea sano astindu zutenak, zintzoak nolabait eskandalizatu zituztenak orduko konbentzionalismoak zein arauak hankaz gora jarri nahi izan zituztenak, sarri askotan probokazio huts edo zakarraren bitartez».

Gurean halakorik ote dagoen galdetzen du Arinasek, zintzoak, zintzoegiak ote garen, baina Europan bertan ba al da gaur egun idazle matxino, asaldatzailerik? Gerardo Markuletak bikain itzulitako Michel Houellebecq mediatikoa aipa genezake. Edonola ere, eta zorionez, orain arte aipatutako idazle horiek guztiak dagoeneko euskaraz irakur daitezke eta, Anjel Lertxundik nabarmendu izan duen bezala, euskal literatura dira: geureak ditugu. Hala ere, zutabekidearen galdera zehatzagoa da: «Non daude gure egiazko gaiztoak, hau da, euskaldungoak inondik inora aditu edo leitu nahi ez duena idazten dutenak, euskaldun zintzoak errotik asaldatzen dituztenak bere egia borobilak kolokan jartzen dituztelako, trufa egiten dietelako?». Matias Mugicaren Libelo sobre la cultura en euskera lan gogoangarria ere berehala euskaratu zen, eta lehendik ere Eduardo Gil Bera edo Patziku Perurena bezalako idazleak, euskara ederrean, bikain aritu izan ziren zirtoka eta purrustadaka (zer pentsa ematen du goizuetarrak kazeta honetan bertan argitaratu berri duen gutunak: Otegi, Sarri, ni eta ezker kazikea). Eta jarrai genezake azken aldian nabarmendu diren emakumezko idazleen indarra eta pindarra zerrendatzen: Itxaro Borda, Uxue Apaolaza, Danele Sarriugarte, Alaine Agirre… Eta gogora genezake Jon Arano poeta ere. Baina, zinez, ez dakit honek nora garamatzan, batez ere hurrengo galdera bezalakoekin okitua eta akituxea nagoelako: «Ez al dira euskal idazle gehienak aldez edo moldez zintzoegiak euskaldungoaren harrizko konbikzio ideologiko eta batez ere identitarioekiko?»

Diotenez, zuhaitz batek erortzean zarata handiagoa ateratzen du baso bat unean unean hazteak ateratzen duena baino. Eta beharbada horrexegatik gogoko ditut zoritxarrez orain arte apenas euskaratuak izan diren Julian Barnes bezalako idazleak, sakon eta isil, gai direnak beren herriaren axalkeria eta turismokeria gordin salatzeko —England, England /Ingalaterra, Ingalaterra— eta, aldi berean, beren barnearen bihotz minak molde hunkigarrian aitortzeko —Levels of life / Bizitza mailak—; hain zuzen ere, azken nobela honen atal bat —Lurraren mailan— zorionez Ibon Sarasolaren itzulpenean irakur daiteke armiarma.eus helbidean.

Ez dakit: kontu korapilatsua eta labaina dugu honakoa, baina zintzo-gaizto, uso-otso auzian sartu gabe —edo bete-betean makur sartuta— ez nuke amaitu nahi isilean hazten ari den baso horri buruz bi auzi salatu gabe: alde batera, benetan penagarria da Eusko Jaurlaritzak eskola liburutegiak ixteko hartu duen erabakia, benetako setioa ixilka sortzen ari den eta ezinbestekoa zaigun irakurlegoaren kontra (hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Idazle Elkartearen bitartez eskolaz eskola gabiltzanok, ondotxo dakigu liburutegia dela eskolaren bihotza, irakurleen mintegi eta haztegia, baldin eta basoa sortuko bada...); eta, beste aldera, oso kezkagarriak dira Bizkaiko Foru Aldunditik etorri diren murrizketak, izan ere 18 eskola Galtzagorri elkartearen bitartez garatzen den Book Trailer Lehiaketarik gabe geratu baitira, eta gazteei dagokienean dena inondik ere gutxi da. Ez dakit idazle gaiztoak edo gaiztoegiak behar diren, mozorro festa honetan manerak eta formak estereotipatuegiak ez ote dauden, espantu gehiegi ez ote dagoen, baina kulturaren egoera setiatzea eta gaiztotzea geure buru berez ahulari harrika egitea da.]]>
<![CDATA[JALGI: erroak, hegoak, eroak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3030/029/001/2016-05-26/jalgi_erroak_hegoak_eroak.htm Thu, 26 May 2016 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/3030/029/001/2016-05-26/jalgi_erroak_hegoak_eroak.htm
Kirmen Uribe poetak ere, duela zenbait urte, pikondo hegalari baten istorio harrigarria kontatu zigun berripaper honexetan: antza, Bilboko haur batzuek asteburua Mungian igaro ohi zuten, eta jolaslekurik gogokoena pikondo zaharra omen zuten; kontua da noizbait ere arbola gaixotu, eta erraietatik erauzi behar izan zutela; umeek larrea hutsik ikusi zutenean, aitari galdegin zioten, eta honi erantzun magiko bat bururatu zitzaion: «Gogoan hartu du likarekin txoriak harrapatzen dituen gizona, nola likarekin zuhaitzen adarretara itsatsita geratzen diren txoriak. Haurrei esan die aste barruan likarekin ehizan ibili direla baserrian. Eta pikondoan jarritako lika horrenbeste zela ezen ehunka txori geratu zirela itsatsirik pikondoan. Baina milaka txori zirenez, arbolak berak ere hegan egin duela txori eta guzti, eta begiratzeko bestela larreko zuloari, nola txoriek zuhaitza erraietatik atera duten».

Jean Giono idazleak ere halakoxe gaia erabili zuen Zuhaitzak landatzen zituen gizona narrazioan: gizona eremu lehor eta elkor batean noraezean ibili zen Alpe mendiak Proventzan barneratzen diren ingurumarian, harik eta basamortuko ispilukeria zirudien artzain xume bat agertu zitzaion arte; honek etxolara eraman zuelarik, zorro batetik ezkur pila mahai gainera zabaldu, eta, onenak bereizirik, ehun ale mardul eta eder bildu zituen; gero, atzera itzuli ziren mendi mortura, eta burdinazko makila bat harturik, lurrean zulo bat egin, ezkur alea sartu, hura lurrez estali, eta halaxe jardun zuen ehun haritz landatu arte; zenbait urteren buruan, idazlea Proventzara itzuli zenerako artzainak ehun mila ezkur lurperatuak zituen, ehun mila haritz landatuak; eta, haritzekin batera, pagoak eta urkiak: zientoka, milaka; eta haizeak ere lagundu egin ziok haziak eramaten, berdetasuna zabaltzen; egunak egunari, urteak urteari, bi mundu gerra lazgarri igaro ziren, eta idazlea irrikaz itzuli zen artzainarengana, baina paisaia ezagutzen ez…; Elzéard Bouffier aguretua zegoen, baina arbolek halako tapiz berdea osatua zuten; eta garai bateko herri abandonatuan 28 pertsona bizi ziren, haietako hiru basozain; lorategiak zeuzkaten, lurra lantzen zuten eta iturri berrituari, pol-pol, ur fresko baino freskoagoa zerion.

Aiaraldea euskal kulturaren plaza ibiltaria bihurtu duten JALGI ekimeneko partaideek —antolatzaile, eragile, pentsalari, artista, erakunde…— ongi errotutako tradizioaren alderdirik erakargarrienak partekatu eta transmititu nahi dituzte, baina kulturari hegoak erantsi dizkiote, oraingoan eskualde honetan hegalda eta zabaldu dadin, dasta dezagun; baina hau guztia ezinezkoa litzateke ero punturik gabe, halako eroaldiak beharrezkoak baititugu ezezagutza eta ezjakintasunaren basamortua oasi eta plazer iturri bihurtuko badugu. Aurten eta aurrerantzean, hemen eta han.]]>
<![CDATA[Sei ostegun eta leiho bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/030/001/2016-05-05/sei_ostegun_eta_leiho_bat.htm Thu, 05 May 2016 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1905/030/001/2016-05-05/sei_ostegun_eta_leiho_bat.htm
Fatima Mernissi idazle marokoar oraintsu hila Fez-eko harem batean sortu zen eta hari ere irakurri ahal izan genion, hango eta orduko bizimolde hertsian, kulturak, liburuek, hizkuntzek… leihoak zabaltzen zizkiotela, arindu egiten ziotela jauregiko itxikeria eta isolamendua.

Yolanda Arrietari kazeta honetan oraintsu irakurri diogu haurrak eta haien nagusiak hizkuntzaren alde sentsorialetik sartzen direla literaturaren etxera: «Kikura-mikura lankirikon, xikula-mirula ukalakon, ikula-mirula lankirikon, xikula-mirula unkalakon, ikula-mikula lakirikon, xikula-mikula ukalakon». Sartzen direla, bai, baldin eta antzeko hitz jokoekin hipnotizatzen baditugu, baina idazlearen esanetan «irakasle gazteek eskoletan ez dituzte ulertzen ahozko herri literaturaren irudiak: saltoak, egiturak, metaforak, errimak… Sinbologia aldetik, aldaketa handi baten aurrean gaude, baina labar bat da. Krak bat».

Beñat Sarasolari, berripaper honetan ere, oraindik orain irakurri diogu: «Oteizaren moduan esateko, heziketan gabezia estetiko handiak ditugu. Jende askok ez daki zein alde dagoen testu literario eta ez-literario baten artean».

Antonio Muñoz Molinari Plenilunio nobelan irakurri genion: «Irakasteak dagoeneko ez nau ilusionatzen, ez dut indarrik, eta, gainera, ez dira garairik onenak lan hori egiteko. Tamalgarria da, zurekin irakurtzen eta idazten ikasi zuten haurrak, nola hazi eta, batez ere, nola zabartu diren ikustea, zeinen azkar galdu duten irudimena eta grazia, zeinen azkar egin diren nagusi eta zakar».

Hona hemen, laburbildurik, eskoletan, irakasle eskoletan, hezkuntzan dauden gabezia horien ondorioak. Eta, beharbada horregatik guztiagatik, Pinotxorekin gogoratzen ahal gara, eta zurezko panpinak nola erabaki zuen, behin batez, Jostailuen Erresumara joatea, izan ere han ez baitzegoen ez eskolarik, ez maisu-maistrarik, ez libururik; izan ere han sekula ez baitzegoen ikasi beharrik, izan ere han ostegunetan ez baitzegoen eskolarik eta, Jostailuen Erresuman, asteak, sei ostegun eta igandea baitzituen…

Gabeziak hor daude, baita itxikeria eta aire kirastua ere, baina leihoak zabaltzeko aukerak ere bai. Eta leihoak zabaltzen direlako frogak asko eta askotarikoak dira. Euskal idazleok horretaz jabetzen gara titiriteroen pare eskolaz eskola gabiltzan sasoi honetan —aspaldiko partez, Nafarroan barne!—, eta hainbat maistra, zenbait maisu saiatzen ari direla, Antonio Rodriguez Almodovarren hitzetan adieraztearren, informazio literarioaren ordez —edo batera—, hezkuntza estetikoa lantzen, poesia bilatzen, leihoak parez pare zabaltzen.

John Steinbecki Zeruko belardiak lana irakurri geniolako dugu Miss Morgan andereñoaren berri, eta hark nola lortu zuen ikasle guztien maitasuna eskuratzea: «Arratsaldero, ordu erdiz, irakurri egiten zien. Zatika, Ivanhoe edo Talismana irakurri zizkien, edota Itsas Otsoa eta Oihanaren Deia…, ez ume ipuinak, oilo gorri txikia eta azeria eta antzarrari buruzkoak, baizik eta helduentzako istorio interesgarriak».

Gabriel Garcia Marquezi ere honakoa irakurri genion: «Begirune handia, maitasun handia diot irakasle lanari, eta horrexegatik mingarria zait irakasleak, hezkuntza sistemaren biktima izaki, tontakeriak esaten ikustea. Sekula ezin izango dut ahantzi bost urterekin irakurtzen irakatsi zidan maistra. Hark irakurri zizkigun poemek betiko usteldu zidaten arima. Batxilergoan ere halakoxe maisu bat izan nuen, apala, zuhurra, liburu ederren labirintoan interpretazio burutsurik gabe gidatzen gintuena. Ikasketa horren bidez ikasleok parte hartze pertsonalagoa eta libreagoa genuen poesiaren prodigioan...».]]>
<![CDATA[Liburuaren egunak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/033/001/2016-04-14/liburuaren_egunak.htm Thu, 14 Apr 2016 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1905/033/001/2016-04-14/liburuaren_egunak.htm
Aita alferrik saiatu zen semea konbentzitzen: tradizioa zela, estimatuko zuela, erlatiboa zela… Korridorean harpa bat zeukaten, nolabait ere arotzaren eta luthierren ogibideak uztartzen zituena, eta Armandi harparen ideia behin-behineko salbamen ohola gertatu zitzaion. Alabaina, mutikoa gero eta izutuago zegoen: egunez, tradizioari makabroa irizten zion eta ezin ahaideen eskuetako muinoiei begirik kendu; gauez, ostera, fidakaitz, badaezpada ere ezker eskua burukoaren azpian ezkutatzen zuen.

Hurrengo familia ospakizuna, heldu, heldu zen, baina Armandi ez zioten eraztun hatza ebaki, artean bederatziak beteak ez zituen Teodardi baizik. Armandi argitu ziotenez, mutikoaren ama haurdun zegoen eta, haren anaia jaiotzerakoan, Teodardi ez zioten nahigabe gehiagorik eragin nahi. Baina familiako guztiak nahigabetu ziren Elisard haur jaio berria ezker eskuan bost ez, baina sei atzamarrekin munduratu zenean. Ahaideen harridurak goia jo zuen orduan, eta artean hatza ebakitzeko urte asko falta zirela pentsatuko zuten, baldin eta handik gutxira Gerarda neskatila ere sei atzamarrekin jaio izan ez balitz.

Lehen iritzi kritikoak nabarmentzen hasi ziren arren, auzia bete-betean lehertu zen hirugarren lehengusu bat ere sei atzamarrekin jaio zenean: batzuen ustetan, lehengusu haiei bi atzamar ebaki behar zizkieten, ahalik eta azkarren gainera; beste batzuen iritziz, tradizioa atxiki, eta bakarra moztu beharra zegoen (besteak beste, bi koinatak agertu zuten konbentzimendu hori, eta zinez harrigarria zen: hasiera batean, ahaide politikoek gaitzetsi egiten zuten usadio hori, baina denboraren poderioz defendatzailerik sutsuenak bilakatzen ziren, eta izan zen haien artean hatz nagia ebaki zuenik ere); eta, hirugarrenik, ahots kritikoak zeuden: tradizioaz beste egin behar zela ziotenak.

Auzia garbitu gabe eta familia gero eta sakabanatuago zegoela, sei atzamarrekiko laugarren lehengusu bat jaio zen. Ospakizuna, baina, oraingoan ere atzeratu egin zen eta, bien bitartean, Armandi beste harpa bat erosi zioten. Gertatu zen, ordea, Armandek urtebete baten buruan bertan behera utzi zuela musika tresna, eta denboraren poderioz Elisard lehengusuak hura jotzen ikasteari ekin ziola, hamaika atzamarrez ekin ere.

Familia ospakizunak gero eta urriagoak ziren; gero eta senide gutxiago biltzen zen haietara. Baina guztietan ere Elisard ekartzen zuten hizpidera, izan ere sona handiko harpa jotzaile bilakatu baitzen. Urteak urteari, Armandek begitan hartu zuen lehengusua, eta musikari aparta dela onartu arren, patetiko eta maritxu deritzo. Eta, gaur bezala, telebistan agertzen delarik, tabernako barratik bereak eta asto beltxarenak esaten ditu ahots goran, eta arotzen mutikoei atzamarra moztearen alde agertzen da; kontua da tabernan inortxok ere ez diola entzuten, eta are gutxiago ulertzen, neska batek salbu. Eta gaur neska hori hurreratu egin zaio: xarmanta da, irribarre ederrekoa, eta ile gaztain kolorearen xerlo batek aurpegi erdia estaltzen dio, hala nola estaltzen dien kristalezko begia duten emakume zenbaiti.

Horraino Quim Monzoren Vida familiar ipuinaren halamoduzko moldaketa (Guadalajara ipuin liburutik), irakurtzen dudan aldiro plazerezko hotzikarak eragiten didana. Eta galderak. Baina ipuinak, Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelarekin batera, batez ere Lertxundiri noizbait irakurritako Todorov-en pasadizoa dakarkit gogora: Siberiako gatibuek, beren egoera larri eta tamalgarria nolabait salatzearren, atzamar bat moztu, eta zerrategietara bidean zihoazen enborrei loturik, ibaian behera bidaltzen zuten, gutxienez bakarren batek haien laztasunaren berri jaso zezan. Eta pasadizoak noizbait irakurritako beste usadio bat oroitarazi dit: antza, New Yorkeko hainbat emakume aberatsen moda da oinetako behatz ttikiak moztea: hartara, inon diren zapatarik estuenak janzten ahal dituzte; hartara, etxera doazkien adiskideei behatz ebakiak formoletan gordeak erakusten ahal dizkiete. Halakoxe zirrara eta emozioekin, halakoxe duda eta galderekin, Topaguneko Irakurri, gozatu eta oparitu bezalako kanpainen bultzadarekin, ezker nahiz eskuin eskuan arrosarekin edo gabe, letrazaleok, letrazaurituok gogotsu ekiten diogu liburuaren aurtengo 366 egunetako bakoitzari: egun bakoitzari.]]>
<![CDATA['Post tenebras spero lucem']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/025/001/2016-03-24/post_tenebras_spero_lucem.htm Thu, 24 Mar 2016 00:00:00 +0100 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1905/025/001/2016-03-24/post_tenebras_spero_lucem.htm irudia atal honetako literatur kontutxoak are gehiago erlatibizatzera etorri zaizkigun azken gertakari lazgarriak gogoan, zirrara gorputzean, begirada leihoaren bestaldera jaso behar izan duzu. Ustekabean, Bruselako kale hustuen isiltasunaren oihartzunak haur denborako aste santuak ekarri dizkizu gogora, orduan ere gizartea in tenebris geratzen baitzen, gehienez ere Bibliako epopeien filmek eta musika klasikorik ilunenak lagunduak. Eta pentsatu duzu bitxia dela, urteen poderioz, ideologiak nola hondoratu eta birrindu diren eta, aldiz, erlijioak nola indartu eta nagusiagotu diren. Eta bitxia da, zinez, izan ere Darwinek ezin argiago ziurtatu baitzuen jainkoen heriotza; gero Nietzschek ezarri zuen eskela; eta Wittgenstein filosofoak, akaberan, ohartarazi zigun —eta, gaindooosi baten ondotik, kasik euskal idazle guztiok agindutzat hartu— ez dagoela hitz egiterik gehien axola duenaz. Eta hona gu, oi, berriro ere, bidean galduta eta isiltasunera kondenatuta.

Antzeko isiltasuna ezagutu zuen Yuri Gagarinek espazioan barrena, eta handik itzulitakoan Nikita Kruschev komunisten buruarekin elkartu zelarik, astronautak aho ttikiarekin aitortu zion kristautasunak arrazoi zuela, eta zeruan Jainkoa ez ezik aingeruak ere ikusi zituela. Orduan, Kruschevek: «Badakit, badakit, baina horretaz hitz erditxorik ere ez inori». Astebetearen buruan, Gagarin Aita Santuarekin Vaticanon elkartu, eta adierazi zion zeruan ez zuela ez Jainkoaren ez aingeruen aztarrenik ikusi. Eta orduan, Aita Santuak: «Badakit, badakit, baina horretaz hitz erditxorik ere ez inori».

Zirtolaria, ona, maleziatsua iruditu zitzaizun Slavoj Zizek filosofo esloveniarrari irakurritako txistea —«Nire txisteak, nire filosofia»—, baina kontrakoa iritzi diezu Gasteizko gotzain berria izendatzeko katedral berri ez oso gogokoan —frankismoaren aztarna amaitugabea— egin berri diren elizkizun arranditsuei, estetikoki ezinago antigoalekoei. Eta are txiste txarragoa iruditu zaizu Eliza espainiarrak —gotzain berriaren esanetan, pobreekin bat egin behar duen horrexek— errentaren aitorpenetik jasotako dirutzatik 13TV kate ultraeskuindarrari gehiago eskaintzea Caritasi baino.

Hala bada, ez da harritzekoa erlijioak arbuiatzea, erlijioaren bitarteko ideologia kritikatzea, erlijio gizonen —bai, gizonen, bestorduko eta egungoen— izugarrikeriak gaitzestea; baina penagarria ere bada literatura erlijiosoa besterik gabe baztertzea, Frantzisko Laphitz —sekula ez zara aspertzen haren Bi saindu heskualdunen bizia gomendatzeaz—, Salbatore Mitxelena, Iratzeder, Orixe, Bitoriano Gandiaga... edota Duvoisinen itzulpenak bezalakoak harrika botatzea; nolabait ere Xabier Letek, Artzek, edo agian hobeki Joan Mari Irigoienek, Ibn Arabiren ildotik (Murtzia, 1165-1241), bestelako espiritualitatea aldarrikatzen dutenean: «Aldi batez, kanporatu egin izan nuen erlijiokide ez nuen edonor. Orain, baina, nire bihotzak formak oro biltzen ditu: gazelen larrea da, eta fraide kristauen klaustroa, idoloen tenplu eta erromesen Kaaba, Legearen harlauzak eta Koranaren paper orri. Ezen Maitasunaren erlijioa baita nirea, eta zamaria nora, hara noa ni, Maitasuna baitut kredo eta sinesbide».

Hunkiturik, azken gertakari odoltsuek —Siriakoek zein Bruselakoek— benetan izaki babesgabe eta ahulak garela pentsarazten dizute, baina oroitzen duzu, pentsalarien esanetan, sinbolikoki berreraiki beharrean gaudela eta, geure alderdi magikoari begiratzen dion artearekin batera, inoiz baino gehiago laikotasuna eta arrazoinamendu berri bat behar dugula aurrera egingo badugu. Beren baitara, beren interesetara bildutako erlijioen gainetik, bestelako erlijiotasuna aldarrikatzen dute gaur egungo teologoek, esperientzia erlijiosoa bideratzeko beste hizkuntza bat, beste hasiera bat. Willigis Jagerren hitzak berritze aldera: «Nago giza espeziearen bilakaera azeleratu baten hastapenetan gaudela, baina ezin dugula igarri nora garamatzan». Eta hain sakabanatua dugun kontzientzia unean unekoan kontzentratzea gomendatzen du, isiltasunean egotea, geldi egonean, denbora galdu alde... gaineratuko luke seguruenik Bitoriano Gandiagak (mistizismo hitza grekerazko myein-etik dator, eta isilik egotea esan nahi du). Eta leihotik begira, aurtengo lehen enarak ikusi dituzu leihoaren bestaldean, udaberriaren iragarle, eta Atxagaren Post tenebras spero lucem ipuina ekarri dizute gogora; eta behingoz mahaira eseririk, oraindik dardarka, arestiko gogoeta nahasgarri eta zaurgarriok idazteari ekin diozu.]]>
<![CDATA[Elkarrizketa aldarri]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/032/001/2016-03-03/elkarrizketa_aldarri.htm Thu, 03 Mar 2016 00:00:00 +0100 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1905/032/001/2016-03-03/elkarrizketa_aldarri.htm Dukea bere lurraldean— Brandori gogaikarria eta arbuiagarria iruditu zitzaion.

Gabriel Garcia Marquezek ere gorroto zituen grabagailuak, haren ustetan elkarrizketaren islarik konbentzional eta faltsuena jasotzen dutelako, eta aukeran erreportajea lehenesten zuen. Alabaina, Salvador Panikerrek beharrezkotzat ditu, eta aparailuak eskaintzen dizkigun material fidelekin, munta duena puzzlearen muntaketa dela uste du: emaitza, alegia. Dena dela, pentsalari katalanak grabagailuaren erabiltzailea ere gogoan du, eta uste du kazetari horrexen muga mentalek zedarritzen eta murrizten dutela elkarrizketatua. Horixe bera berritu zion behin Carmen Rigalt idazleak Saramagori, eta hark, orduan: «Barka diezadala Panikerrek, baina elkarrizketatua ez da Jainkoa». Guk geuk ere, harago joanik, oroit genitzake izan direla elkarrizketak guztiz baztertu dituztenak —Salinger, kasu—; edota, kazetariekiko mesfidati, beren buruari elkarrizketa egin, eta horixe baino argitaratu nahi izan ez dutenak.

Gurean, literaturari dagokionean, beharbada bi elkarrizketa liburu nabarmendu beharrean gaude, funtsean, biak ala biak ere literaturak bestelako prestigioa eta predikamendua zituen garaikoak. Alde batera, Bost idazle Hasier Etxeberriarekin (2002) —Saizarbitoria, Lertxundi, Atxaga, Sarri, Izagirre—, gaur egungo idazle edo zaletu gazteentzat txundigarri bezain argigarria gerta daitekeena; eta, bestera, hura osatzera etorri zen Ana Urkizaren Zortzi unibertso; zortzi idazle (2006) —Urretabizkaia, Landa, Arkotxa, Mintegi, Oñederra, Borda, Meabe, Arrieta— ezinbestekoa.

Gustukoa izan ala ez, elkarrizketa idatziarena hedabideetan barrena sakabanatutako generoa dugu, genero barreiatua inondik ere (bestorduko Pako Aristiren ondotik hainbat elkarrizketatzaile nabarmendu dira: Nerea Azurmendi, Amagoia Iban, Mikel Asurmendi, Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz...). Eta, elkarrizketak bildu diren aldi bakanetan, benetako harribitxiak sortu direlakoan nago, hala nola Miel Anjel Elustondoren Zozoen elean —Mohamed Xukri, Xose Luis Mendez Ferrin, Argitxu Noblia…— eta Ainara Gorostitzuk hamaika immigranteri jasotako aitorpenekin osatutako Aldamenekoa lan ezin egungoagoa. Eta horiekin batera ezin ahantzi, besteak beste, Iñaki Petxarromanen Begirada bat Kubari edota Aristik berak Mikel Markezekin batera sortutako Plazer bat izan duk, Benito!

Guztiarekin, elkarrizketagilearen dohainak eta elkarrizketatuaren aldartea gorabehera, elkarrizketa literatur esperimentazio bide bikaina izan daitekeela erakutsi zigun Coetzeek bere autofikzio eredu gorenean, hau da, Uda nobelan: idazlearen beraren heriotzaren ondoko aldian kokatua, hari buruz lan bat egin nahi duen gazte zaletu bat dakarkigu, zeinak idazlea ezagutu zuten bost pertsona elkarrizketatuko dituen —amoranteak, irakasleak...—. Emaitza, esan bezala, ezin hobea da, eta halakoxeak dira, aldi berean, eragiten dituen desasosegua eta zalantza.

Horrekin batera, eta gutxienez aurrekoa bezain interesgarria, Mauricio Jalon eta Fernando Colinasek idatzitako Reales e imaginarios. Diálogos dugu. Bertan, azken hamarkadetako hainbat idazle, aditu eta jakintsu elkarrizketatu zituzten, behin baino gehiagotan zenbaitetan —Claudio Magris, Peter Burke, Jean Malaurie...—; baina beste zenbait solasaldi konstrukto imaginarioak dira, molde fidagarrian hainbat idazki, dokumentu eta lekukotasunetan oinarrituak —Mary McCarthy, Marthe Robert, Natalia Ginzburg eta Leonardo Sciascia—. Guztiarekin, hizketaldi guztiek ere irakurketa historiko eta intelektual aberasgarria eskaintzen digute hibridotasunera zabaltzen zaigun genero barreiatu honen bitartez. Eta martxoak hiru dituen honetan beharbada aukera ezin hobea dugu ariketa horixe berritzeko Pedro Martinez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, Jose Castillo Garcia eta Bienvenido Pereda Moralekin: haiek elkarrizketatzeko, haiek orainera ekartzeko, haiek oroitzeko.]]>
<![CDATA[Koloniagasteizlantztolosastuttgart]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/032/001/2016-02-11/koloniagasteizlantztolosastuttgart.htm Thu, 11 Feb 2016 00:00:00 +0100 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1912/032/001/2016-02-11/koloniagasteizlantztolosastuttgart.htm
Abdelwahab Boudhiba filosofoak Tunisian edo Grimm anaiek Alemanian jasotako Txano Gorritxo bezalako ipuinek, lehen eta orain, aditzera ematen izan digute kanpoan ez dela giro eta tentuz ibili beharra daukagula parte txarrekoekin, erasotzaileekin, kanpoederrekin… Abisu orokorra da, baina hainbat hedabidetatik esplizituki eta, batik bat, subliminalki iristen zaigun informazioa zehatza da oso: mairuak, etorkinak, errefuxiatuak, zuriak ez besteak… horra gaur egungo ogroak. 'Ut, ut, ut, ibili horiekin tentuz!'. Alabaina, manipulazio interesatu horrekin, kontuz, guk geuk ibili beharra daukagula diosku kazeta honetan ere idazten duen Santiago Alba Ricok —Islamofobia: nosotros, los otros, el miedo—; eta, are kontuzago, zeren ogroa, dragoia, egon, geure baitaren baitan egon baitaiteke. Urteak dira Amin Maaloufek idatzi zuela: «Desbrujulaturik sartu gara mende berri honetan». Idazle libiarra gordina bezain errealista da: «Gertatzen ari diren nahasmendu eta aztoramenekin gizateria aldatu egingo da: akitua, zauritua, traumatizatua gertatuko da». Guztiarekin, badu itxaropen izpirik: «baina agian helduago bilakatuko da, eta kontzienteago izango du denok ala denok ere itsasontzi berean goazela» (Le Dérèglement du monde/El desajuste del mundo).

Dena dela, desenkusarik gabe, Tahar Ben Jellounek arduraz zehazten du, salbuespenak salbuespen, emakumeen egoera mundu musulmanean benetan kontu konpondugabea dela, sexualtasunaren auzia lehentasunen artean kokatu beharra daukatela —Cet islam qui fait peur/El islam que da miedo—. Zer pentsa ematen duen ondorioa da, inondik ere, baina han bezala hemen: geuk ere —gizon askok ere— errealitate ogrotsuari erantzun egokia eman nahi genioke, baina askotan, gehiegitan ezin, eta halakoetan, beldurra letala gerta daitekeelako, Carmen Martin Gaitek zioen bezala, hobe ipuin bat sortu edo kontatu. Chestertonek ere onartzen zuen geure baitako ogroa, baina gaineratzen zuen hain zuzen ere literaturak ematen digula zalduna: Fatima Mernissi zenak Kamar Al-Saman ipuin sendatzailea nabarmentzen zuen —Mila gau eta bat gehiago—; Sarrionandiak, ostera, esne saltzailearena proposatzen zuen zeren, akaberan, neskatila ameslariak atzera egin baitzuen ikazkina astoarekin agertu zitzaionean eta, pitxerra hautsi gabe, azokara onik iritsirik, bere ametsak gauzatzea lortu baitzuen. Ikazkinak, haserre, benetan esne saltzailea ote zen galdegin zion, eta neskatilak arrapostu: 'Bai, jauna, baina ipuina irakurria dut'.]]>
<![CDATA[Lehengo murruak oraingo zubiak eraikitzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1828/025/001/2016-01-21/lehengo_murruak_oraingo_zubiak_eraikitzeko.htm Thu, 21 Jan 2016 00:00:00 +0100 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1828/025/001/2016-01-21/lehengo_murruak_oraingo_zubiak_eraikitzeko.htm Egunkaria erostera, eta saltzaileak itxaroteko esan zidan; eta noizbait ere bakarrean geratu ginelarik, ezker-eskuin begiratu, eta, ezkutuka, mahaipean gordetako kazeten multzotik Kalea bigarren eskukoen publizitate aldizkaria eskaini zidan. Bat: saltzaileak ez zuen sosik irabazteko aukera inondik inora galdu nahi; eta bi: euskal kutsua zuen guztia gauza bat eta bera zitzaion eta, batik bat, susmagarria zen, izan Egunkaria, izan lehendik itxitako Eginaren ondoko Gara, izan Kalea, izan Geu

Halakoxe giro eta nahasmendutik, ezin bada gehiegi harritu joan den astean Txema Arinasek Elkarri bizkarra emanda? artikuluan salatzen zuen errealitatearekin: gurean, gaztelaniaz idazten duten idazleek bizkarra ematen diote euskal kulturari. Zentzu horretan, Gema Zabaleta sozialistaren adierazpenak ekarri zituen hizpidera: «Erdal kulturaren pisua hain da handia, modu batean zapaldu egiten du euskal kultura». Hala ere, ezin uka eremu labaina dugula honakoa, manipulazioak eta intoxikazioak kutsatua, eta, eraso hutsean gaixotzeraino tematu diren idazleen antzera —Jon Juaristi, Joseba Arregi, Fernando Savater…—, izan direla zubigintzan aritu diren gaztelaniazko idazleak —Alfonso Sastre, Pedro Ugarte, Eli Tolaretxipi…—; ezin uka euskal kultura bera ere sarritan gaztelaniaz ikertu eta zabaldu izan dela —Julio Caro Baroja, Juan Garmendia Larrañaga, Teresa del Valle…

Edonola ere, niri askoz deigarriagoa eta deitoragarriagoa zait espainiar erresumako politikagintzak, politikoki errentagarriagoa izan zitekeen integrazioa bultzatu beharrean, kultura ttikiekiko erakutsi duen axolagabekeria eta mespretxu kronikoa. Hori dela eta, gaur egun ez da batere sinesgarria Ciudadanos alderdiak Andaluzian estatuko hizkuntza ofizialak irakaskuntza arautuan sartu nahi izatea eta hizkuntza eskoletan eskaintzea; batez ere, Valentzian aldi berean esaten ari denean «murgiltze linguistikoak, funtsean, atzera herrixkara —aldea— garamatzala». Esanguratsua da, baina Salamancako edo Cordobako jendeak sekula ez du entzun kantu bat euskaraz; exotismo hutsagatik bada ere, egundo ez du ikasi nola osatzen den euskarazko esaldirik ñimiñoena… Horrexegatik guztiagatik, hamarkada luzeegion ondotik, ezin ulergarriagoa zait kultura minorizatuotan errotu den desatxikimendua.

Horrekin batera, beste bi gertakari ere nabarmendu nahi nituzke. Alde batera, Espainian jarraiturik, Ignacio Echeverriak maiz nabarmendu du espainiar kulturak Hego Amerikako sortzaileekiko erakutsi izan duen papanatismoa (sic) eta utzikeria zorigaiztokoa; salatu ere izan du Argentinako Alfaguaran argitaratzen duten idazle argentinarrek gero estatuan duten argitaratu ezina. Baina, bestera, eta gurera itzulirik, Anjel Lertxundik ere bat egin zuen, oro har, Arinasen deskribapen tamalgarriarekin, baina guztiz oharpen pertinentea erantsi zion: «elkarri bizkarri emanda bizi gara, baina ez bakarrik euskaldunak eta erdaldunak, bai baitaude euskaldunen faunan ere, eta ugari, euskaradun peto askoak izan arren, erdaldun poto totalak kulturalki. Tartean, eskola-ikastoletatik pasatutako dezente».

Bai, inondik ere eremu labaina da, baina gutxienez konplexu bezain interesgarria. Eta aztertzekoa litzateke euskal argitaletxeek eta idazleek beraiek azken urteotan erakutsitako bilakaera, eta ez naiz soilik ari apika azken kasurik nabarmenenei buruz (Jon Arretxe eta Toti Mtnez Lezearen nobelak aldi berean euskaraz eta gaztelaniaz eskaini ziren Durangon). Ez oso aspaldi, hautsak harrotu zituen Xabier Silveira bertsolariak A las ocho en el bule nobela gaztelaniaz idatzi izanak; gero, normalagoa iruditu zitzaigun Mariasun Landak La fiesta en la habitación de al lado gaztelaniaz argitaratzea (Festa aldameneko gelan, Jesus Mari Lasaren itz.); geroago, ez zen guztiz argi geratu gaztelaniazko entseguko azken Euskadi Saria —Vieja luna de Bilbao, alegia— Joseba Zulaikak hizkuntza horretan edo ingelesez idatzi ote zuen; eta Itxaro Bordak oraintsu, frantsesezko izenburu hutsarekin, Ultimes déchets nobela argitaratu du: liburu berean euskarazko originala eta frantsesezko itzulpena batuz. Azken nobela honi buruz Katixa Dolhare-Zaldunbide zutabekideak ironiaz zioen: «euskal literaturaren noblezia sakrifikatu duke».

Irudipena dut, azken hamarkada luzeegiotako ilunaldi odoltsua igarotakoan, gure euskal-erdal kulturan oraindik ere halako hibernazio edo impasse egoeran gaudela, eta Iban Zalduak Obabatiko tranbia lanean aspalditxo eskatu bezala, askatasun linguistiko zein ideologikoaren aldarria egin beharra dagoela, betiere kulturak eraiki beharko lituzkeen zubietatik eta begirunetik. Horrexegatik, ederrak dira egunotako Gema Zabaletaren hitzok ere: «Altxor bat da euskara. Niretzat aurkikuntza ikaragarria izan da ikastea. Nik orain deskubritu ditut euskal kultura, literatura, musika, dena. Aldi berean, nire nortasuna ere deskubritu dut, nolabait. Barnetegian ikasten duguna ez da soilik hizkuntza bat; Euskal Herriko nortasuna ere ikasten dugu, eta horrek izugarrizko garrantzia du. Irakasleek maitasun handia jartzen dute, eta monumentu bat egin beharko genieke»]]>
<![CDATA[Irakurketa on]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3546/023/001/2015-12-31/irakurketa_on.htm Thu, 31 Dec 2015 00:00:00 +0100 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/3546/023/001/2015-12-31/irakurketa_on.htm Martutene eleberriaren 748 orrialdeak demaseko mardultasuna zitzaizkiolako eta «irakurlearen arretari eta batik bat interesari eusteko berebiziko abilezia» behar delako. Eta, zalantzarekin batera, beldurra orain, Lili eta biok azken lanaren 575 orrialdeko aldapa gorari ekiteko. Zer pentsa ematen duten aitorpen horiek Anatole Franceren esana ekarri zidaten gogora: «Bizitza laburra da eta Proust, aukeran, luzeegia».

Joan Fusterrek, letrazauritu askoren antzera, gaixotasunarekin lotu zuen literatura eta adierazi zuen Stendhalen Le Rouge et le NoirGorria eta Beltza— nobela irakurtzeko marranta edo gripe bat egokia izan daitekeen bezala, hain zuzen ere Prousten À la recherche du temps perduDenbora galduaren bila, Joxe Austin Arrieta itzultzaile— nobelan barneratzeko tuberkulosi luze eta ezti bat komenigarria dela. Joycek berak, bere Finnegans Wake obrarekin, honako irakurlea izan zuen gogoan: «ideal reader suffering from an ideal insomnia».

Halako adierazpenekin, egia esatera, beti gogoratzen naiz, gerra garaian, herri menderatu bateko liburutegira sartu, eta liburuetan ikusmiran eta zalantzan dabilen soldadua irakurtzalea: ez jakin liburukote bat edo liburutto bat hartu, zama edo arintasuna hautatu, baina akaberan liburu orrialdetsu bat hautatu zuen, agian Duvoisinek liluragarriro itzulitako Bible Saindua-ren hiru liburukietan bigarrena, bertan Kantiketako kantika atal miresgarria datorrelako. Eta soldadua bere zalantzarekin kanpora irten da, zama motxilan, baina zartako batek jaurti du lurrera atea itxi bezain laster; lurrean luze, hilik uste, oraindik bihotza punpeka sumatu du, onik sentitu da eta handik lehenbailehen herrestan eta isil-gordeka urrundurik, motxila eranztean jabetu da bala batek liburu puska alderik alde zulatua ziola, eta horrexek salbatu diola bizitza, orduan jabetu da liburu ttikia hartu izanak ekarriko zion ondorio hilgarriaz.

Berripaper honek gaur jasotako albisteetako protagonista asko ez bezala, letrazaurituok ere gutxi-asko salburik iritsi gara bizitzaren aurtengo kontu liburuko 365. orrialdeko ataka honetara. Urtea eta orduak zahartzen ikusi ditugu eta, apika, atzera iragan minez begiratzeko gutizia izan dezakegu. Hain luzea zirudiena, hain azkar igaro zaigu, gero! Baina kontzeptu eta bizipen subjektiboa dugu inondik ere luzerarena, eta aitor dut ni Lertxundiren Zu sakontasunean luzeak harrapatua nauela eta, aldi berean, badudala adiskide mami bat Lili eta biok nobelak egun estrainiotako orduak laburragotzen eta intentsoagotzen dizkiona, eta inondik ere bioi ala bioi, luze edo llabur, literaturak konpainia eskaintzen digula (motzean, gutxi Kressmann Taylor-en Address UnkonownEzezaguna helbide honetan / Paradero desconocido— obra zoragarri eta zirraragarria bezalakorik).

Beharbada Pessoa Rilkerengan inspiratuko zen bere 72 heteronimoen segida luzea sortzeko orduan, zeren idazle txekiarrari, jaiotzearekin batera, bat edo biri gutxi iritzirik, sei ponte izen ezarri baitzizkioten: Rene Karl Wilhem Johann Josef Maria. Gerora, berak ere laburtasunaren alde egingo zuen eta Rainer Maria Rilke erabiliko zuen. Edonola ere, urte berriko orrialdeak idazgai eta zuri agertzen zaizkigun honetan, pentsa dezakegu oroitzapenak kapelu xahar baten antzekoak direla, eta irudimena oinetako berriak, 2016 bisurteko 366 egunak hobeki ibil ditzagun —neurriak gorabehera, norberak bere arnasarako, bere gaixotasunetarako liburuekin ahal dela—. Eta gogoan izan dezakegu, azkenik, poeta txekiarraren esana:

«Nun wollen wir das neue Jahr begrüßen, voll von Dingen, die nie gewesen»; hau da: «Eta orain eman diezaiogun ongi etorria Urte Berriari, gertatu ez diren gauzez gainezka dator-eta».]]>
<![CDATA[Bertigo historikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3546/032/001/2015-12-10/bertigo_historikoa.htm Thu, 10 Dec 2015 00:00:00 +0100 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/3546/032/001/2015-12-10/bertigo_historikoa.htm
Hain zuzen ere ibai horrexen bazterreko zigurat-az idatzi zigun behin Julio Llamazaresek, Samarrako dorre bertikal enigmatikoaz. Idazlearen esanetan, gizakion ametsetan maiz ageri den irudi horrek ezin hobeki sinbolizatzen du mundua —eta mundutarrok—: zerua ukitu nahi genuke, aurrerabidea desio dugu, besteen —beste herrialdeen— gainetik egoteak plazera ematen digu... Baina zenbat eta gorago igo, orduan eta handiagoa da beldurra. Babel gogoan, idazlea ere igo zen eskudelik gabeko espiralean gora, eta jaitsierako orduan bertigoak hartu zuen osoki. Alabaina, bertako neska-mutilak, batere beldurrik gabe, zein baino zein, lasterka eta amilka jaisten bistatu zituen. Ez zuten dirurik eskatzen; beren ausardia baino ez zuten erakutsi nahi... hain zeuden gerrara eta bortizkeriara ohituak, hain zuten galtzeko gutxi.

Historiak ere halakoxe bertigoa sentiarazi izan digu behin baino gehiagotan, liburu erreketen segida amaigabea baita. Valentzian, 1564an, arabieraz idatzitako liburuei su ematea agindu zuten, eta Granadan XVI. mende hasieran debekatu egin zuten lingua arabica erabiltzea. Debeku horiek ezagunak dira gurean ere eta, hurbilago etorririk, 1936an Oriako urak gorriz tindatuak zetozela, faxistek Ixaak Lopez Mendizabalen liburutegia erre zuten Tolosan, eta barre egin zuten Lizardiren etxea miaturik, oso irakurgai eskasak topatzean: errukigabeek ez zekiten alargunak, zer gerta ere, gehienak errekara bota behar izan zituela. Etenik gabe, historiak bertigoa eragiten jarraitu izan du, eta adiskide kordobatar batek gurera, ez oso aspaldi, Baroja eta Unamunoren lurraldea ezagutzera etorri nahi izan zuelarik, etxekoek eta ingurukoek ez etortzea gomendatu zioten, agindu kasik, zer gerta ere berriro. Tenore latzak izan zirela gogoratu berri dugu Egunkari bortxaz itxiaren 25. urteurrenarekin.

Nagib Mahfuz idazle Nobel saridunari lepaldean labankada bat eman zioten pentsatzen zuena idazteagatik, kritiko izateagatik (halatsu Salman Rushdieren itzultzaile bati ere). Harrezkero, ezindua eta elbarri, artikuluak eta liburuak adiskide bati diktatu behar izan zizkion. Kontua da idazle egiptoarraren bi nobela itzuli zirelarik —Mirarien kalezuloa eta Mila eta bat gauen gauak—, bitxia bada bitxi, debekua eman zutela horiek euskaraz argitaratzeko; aitzakiatu zuten liburu horiek gaztelaniaz eta frantsesez irakur zitezkeela, eta ez zegoela zertan euskaraz plazaratu... Bi urte igaro ziren ikerketa eta gestio lanetan —Cervantes institutua eta Jaurlaritza tarteko—, harik eta azkenean benetako auzia Madrilen zegoela jakin zuten arte, hango agente baten arrazoibidean: «Baina Mahfuz idazle bakezalea da!». Kordobako hiritar xumeentzat ez ezik, kulturako pertsona batentzat ere, euskara ez zen bake hizkuntza, labankadaka dabiltzan integristen mintzoa baizik. Horrexegatik guztiagatik, euskal idazleak ezin hobeki ulertzen du Tahar Ben Jelloun —hau ere euskaratua—, kultura musulmaneko intelektualek Europan pairatzen duten bakardade gorria deitoratzen duenean, egin beharreko malabarismo pentsaezinak aitortzen dituenean («Cet islam qui fait peur eta El islam»).

Alabaina, hau guztia beste bertigo mota batek eragin dit, existentzialagoa agian, izan ere oraintsu hil baita Fatima Mernissi idazle marokoarra. Fez-eko harem batean sortua, hango bizimolde hertsian, kulturak, liburuek, hizkuntzek... leihoak zabaltzen zizkioten, arindu egiten zioten jauregiko itxikeria eta isolamendua (Rêves de femmes eta Sueños en el umbral). Etorkizuna zigurat baten amildegiaren antzera zabaltzen zaigun honetan, bertigoak paralizatu gaitzakeen honetan, haren irekitasunak eta espirituak lagundu egiten digute geroaren orrialde zuriari hobeki ekiten, hobeki idazten, hobeki irakurtzen, izan ere bi pertsona mota baitaude: liburuak erretzen dituztenak eta erretzen ez dituztenak.]]>
<![CDATA[Ateak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2360/033/001/2015-11-19/ateak.htm Thu, 19 Nov 2015 00:00:00 +0100 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/2360/033/001/2015-11-19/ateak.htm proema-ren lehen lerro horiek oroitarazi zizkigun Katixa Dolhare-Zaldunbidek aurreko zutabean. «Ohol familiar handi horietako bat aurreraka ezti edo bortitz zabaltzea, eta hartara jiratzea atzera berriz bere tokian kokatzeko: geure besoetan ate bat edukitzea».

Txema Arinasen zutabeak, ostera, atea besoetan eduki bai, zabaldu ere bai, baina gero betiko itxi dutenak gogorarazi zizkigun: zabaldu zuten literaturaren atea, dastatu zuten edabea eta beren barrena ekarri zuten jende aurrera; baina gero uzkurtu egin zitzaizkigun, dezepzionatu apika, eta desagertu... baita denok berdintzen gaituen Heriotza etorri aurretik ere.

Roland Barthesek nabarmendu zuen idatzi, izan, aditz intransitiboa dela, eta ez duela zergatien beharrik, hau da, zerbaitetarako idazten duena hasiera beretik ari dela bere obra kutsatzen. Baina humanoak gara, izan, eta zerbait ederra egin nahi genuke, emozioa eta asaldura eragin nahi lukeena, eta horri guztiari segitzen zaion aintza eta ospea desio dugu, inkontzienteki besterik ez bada ere. Baina berehala dator editorea, ezezkoarekin; edo irakurlea, kritikarekin; edo gizartea, axolagabekeriarekin. Durango dator gero, eta lerro luzeak beti besteren standetan. Eta artearen atea zeure besoetan edukitzearen plazera dastatu berritan, zeure ateko aldaba inork jotzen ez. Bai, eskerrak, ez zenuen idazleen zerrenda egin nahi izan, Txema, segida amaigabea bailitzateke: pertsonena eta, beraz, kimerena, mediokritateena, ahanzturena, bidegabekeriena… zeren, isildu aditza, gehienbat intransitiboa izanik, sarri askotan transitiboa ere bai baita.

Baina batik bat irakurle gara, eta klasikoak ditugu aterpe. Eta baita berritasunak ere. Bizitzaren abiada furfuriatsua eta aldaketak gorabehera, sekula ezin izango dut ahantzi errealitateren ikuspuntu merkantilistak isildu eta bazter utzitako Mandarin dotore obra bikaina, nik Durangon erosi, eta seguruenik gaur egun lortzerik ez dagoena: Rafa Egigurenen poema txinatar itzuliak, Jose Luis Zumetaren pintura eta Joserra Senperenaren musikarekin. Baina oraintsu gertatu zait Frédéric Pajak-en L'Immense solitude. Avec Friedrich Nietzsche et Cesare Pavese, orphelins sous le ciel de Turin (Bakardade azkengabea. Friedrich Nietzsche eta Cesare Paveserekin, Turingo zerupean umezurtz) liburu miresgarriarekin, obra ez baita ez komiki ez nobela grafikoa, ez hori bakarrik, bestelako «entsegu grafiko» zirraragarria baizik; bi sortzaile handien baitara zabaltzen zaigun atea da, gogoetaz eta irudi zuri-beltzez betea, guztiz iradokitzailea. Halako obrak pizgarriak dira noiz edo noiz isiltzeko gogoa izan duenarentzat, edota isiltzera behartu duenarentzat; baina norberak bilatu behar bere basamortu propioan, bizitzaren aldaketa etengabeen zurrunbiloan, idazten jarraituko badu.

Edonola ere, adiskide batek esan ohi duen bezala, «Inoiz ez da berandu. Gogoratu Cervantesek 55 urterekin idatzi zuela Kixote...». Baina adiskideak gehiago ere badio, eta kasik irakurle baino idazle gehiago gauden honetan —argitalpen moldeak ere hainbeste ugaritu dira—, nabarmentzen du gaur egun apenas inork idazten duela gutunik. Onartzen du edozein liburu irakurleari igortzen zaion gutuna dela, baina deitoratzen du egunerokotasunean inortxok ere ez duela gutunak eskuz idazteko betarik hartzen, plazer hori eskaintzen eta partekatzen.

Alabaina, Pongeren proemak Hamid Tibouchiren Ateak oroitzen duelarik poema ere ekarri zidan gogora: «Ateak oroitzen duelarik & mahaiak oroitzen duelarik & aulkiak armairuak arasak leihoak & oroitzen dutelarik & sakon oroitzen dituztelarik & beren erroak & beren izerdiak & beren hostoak & beraietan bizi den guztia & habiak & kattagorrien eta tximinoen kantuak & elurra eta haizea & orduan hotzikara batek biltzen du atzera oihan bihurturiko etxea». Halako testu ederrek sortzen jarraitzeko gogoa indartu dezakete. Pizgarriak suerta daitezke. Zeren geure izaera intimoa oroitarazten baitigute, naturako jatorria, gure gizatasun ahantzia —Galeanok idatzi bezala, funtsean, hondo-hondoan, denok ala denok ere gara etorkin afrikarrak—, batik bat Parisko izugarrikeriekin ate guztiak porrokatzen eta beren errotik ateratzen direnean, eta izugarrikeria horiek han-hemenkako beste hainbat triskantza eragiten dituztenean, eta, bidenabar, beste hainbat isilarazten dizkigutenean. «Orduan, iturriaren murmurioa besterik ez dut entzuten, eta ingurumarian suaren garrak ditut, bidaiari noragabetu hau gau izoztuan berotuko bada».]]>
<![CDATA[Pikuen mintzoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/031/001/2015-10-29/pikuen_mintzoa.htm Thu, 29 Oct 2015 00:00:00 +0100 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1912/031/001/2015-10-29/pikuen_mintzoa.htm
Aitor dut ez naizela liburu aurkezpen zalea, halako ekitaldi asko eta asko kontrako eztarritik joan izan zaizkidala, baina Lesakara inguratu nintzen hala ere. Los hombres intermitentes obran, autorik gabeko poetari irakurri nion anaia jaiotzean hil zitzaiola; aitak, orduan, hilobi gisako bat prestatu zuen baserri alboko pikondo baten azpian, eta amonak hantxe lurperatu zuen haurra, aingerutan hildako ninia. Haur denboran, poeta pikondo horretara igotzen zen, fruituak noiz helduko. Eta uda azkentzean edo udazken hasmentan, astiro jaten zuen fruitua: pikuak anaiaren mintzoa ziren, pipitak anaiaren hitzak ziren; eta astiro mastekatzen zituen, anaia hilak lur barnetik bidalitako hitzez eta mezuez hobeki jabetzeko. Halako testuekin ni neu ere amorosten hasia, nola ez nintzen, bada, Paristik etorria zen poetaren aurkezpenera joango, nahiz eta larunbatean izan, arratsaldeko zazpietan, Lesakako udalean… Gainera, galduz gero, gutxienez banekien autorik gabeko Irazokiri buruz egin behar nuela galdera.

Baina ez, zorionez ez nintzen galdu eta garaiz eseri ahal izan nintzen harrigarriro mukuru beteriko udal areto egurrezkoan. Eta pikuaren pipitak nola, Irazokik halako molde delikatuan eskaini zizkigun bere poetikaren aleak, han geunden guztiok —herritar asko eta asko, joandakoak eta bertaratutakoak, bere poemetako protagonista dira—, astiro murtxikatu eta gozamen betea eskaini zigutenak. Baina oraindik ere liburu aurkezpen erakargarriak egitea badagoela erakustearekin batera, kasik epifania laiko baten gisara, berriro ere literaturaren xarma berritu zidan idazleak, urteen poderioz apur bat higatua eta herdoildua nuena. Saioan zehar bidelagun izan zuen Mikelek, poetarengan musikak duen eraginaz jabetzeko, Oskar Alegriaren erreportaje bat gomendatu zigun (http://www.franciscojavierirazoki.com/html/videos.html) eta hori ere, behin etxeratutakoan, ekitaldiaren osagarri bikaina gertatu zitzaidan.

Hurrengo egunean, Hendaiako Abbadia eremuan egonaldia egiten ari den adiskidearengana joan nintzen, Nekatoenea egoitzara. Sagastian topatu nuen, sagar arbolei begira: «Zuhaitz baten kontenplazioa norberaren kontenplazioa da», esan zidan agurtu ere baino lehen. Eta pikuen ordez, idazle lagunak aurrena sagarrak eskaini zizkidan, eta sagarnoa hurrena. Hegorantza zihoazen uso saldoek urrutimina piztu ziguten, baina baita solasa ere, eta deitoratu genuen ubikuitatearen dohaina ez izatea, usoekin batera hegaldatzeko, apika Donostiako San Telmo museoraino, zeren ordu bertsuan Galtzagorri elkartearen 25. urteurren festa bertan ospatzekoa baitzen. Beste hurrupa bat egin genuen gu garen haien alde eta, oro har, literatura ezinbesteko edabe dutenen alde, maitale sutsu isil horien alde, zeren horiek gabe —elkarte, bibliotekari, maisu-maistra, idazkari, esatari, kazetari… ezkutu horiek guztiak, apenas nabarmentzen diren arren behar-beharrezko ditugunak, osatu egiten gaituztenak—, bidaide horiek gabe nekez ospatu ahal izango baikenuke literaturaren festa eta miraria. Adiskideak, orduan, aitorpen bat egin zidan: «Unibertso osotik gutako bakoitzak baztertuko balu behar ez duen guztia, akaberan hona zer geratzen zaigun: entsalada bat, baso bat sagarno, Virgilioren bertso batzuk, kontraleiho gorri bat, karezko horma zuri bat eta solastatzeko arratsalde luze amaigabea». Aintzane adiskidea ere hurbildu zitzaigularik, topaka jarraitu genuen, eta, Virgilioren bertsoen faltan, Irazokiren Orquesta de desaparecidos poema liburuko pikuak dastatzen aritu ginen ordu aldaketak ere zapuzterik izan ez zuen arratsalde luze amaigabean.]]>
<![CDATA[Sustut]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2361/033/001/2015-10-08/sustut.htm Thu, 08 Oct 2015 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/2361/033/001/2015-10-08/sustut.htm Azken idazlea. Xabier Montoia ekarri zenuen hizpidera; ibilbide oparo eta luzekoa, edukian zein forman engaiatua eta, hala ere, behar bezalako estimua eta loria jaso gabea. Ikasturte honetako lehen idazkian, ostera, Rafael Chirbes aipatu zenuen, eta hara non idazle valentziar zendu berria harritu egiten zen bere azken nobelek lortutako arrakastarekin; aitortu ere egiten zuen publikoaren aurrean han-hemenka jardun beharraz gogait eginda zegoela, bere buruaz aspertua, alegia. Haren esanetan, «zure liburuez asko hitz egin behar baldin baduzu, ezagun du zure liburuak ez direla zure partez aski mintzo». Bistakoa da Montoiak nahiago izan duela liburuen itzalean isilean egon eta gogokoago izan duela zuk «salingerkeria» izendatzen duzun jokamoldea (nik liburu aurkezpen bakoitzaren atarian oroitzen dudana, bestalde). Eta, hala ere, badirudi gaur egun hautuak bestelakoa izan behar duela, baldin eta estimua eta loria jasoko baduzu… Zentzu horretan, agian idazle hegoamerikar —eta euskaldun— bat baino gehiago etorriko zaigu gogora artista goranahiez Roberto Bolañok idatzitako hitz hauek berrirakurtzean, eta orduan artearen bidegabekeriak eta bidegurutzeak deitoratzen jarrai dezakegu: «Liburu azoketan nabarmentzea desio dute. Irribarre asko egiten dute, eta inondik ere ez diote kalte egin nahi jaten ematen dien eskuari. Telebistan agertu nahi dute, eta bihotzeko aldizkarietan bufoikeriak egin».

Bidegabekeriak, bai, zeren bai baitirudi horiek bakarrik lortzen dutela aintza eta arrakasta, baina azken aldiko Chirbesena bezalako salbuespen ospetsuak ere badira —Italo Calvino edo Michel Houellebecq besteak beste—. Baina halako zenbat artearen historian! Urrunera gabe, Montoiaren jaioterriko Gasteiztxo tren turistikoa Marianisten ikastetxetik igarotzean, urteetan, Iñaki Urdangarinek bertan ikasi zuela jakinarazi izan dute; eta, hartara, inork ezin jakin Ignacio Aldecoak bertan ikasi zuela! Gasteizko institutuetako ikasle gazte askok ere uste dute euskal literaturaren maila nahikoa apala dela, izan ere, seguruenik on beharrez, baina irakasleek euskarazko liburu irakurterrazak gomendatzen dizkiete eta, gaztelaniaz, aldiz, nobela interesgarriak eta jasoak. Horrexegatik, beharbada kontuok erlatibizatzea komeni zaigu guztioi ere, liburu salduenen zerrendetatik hasita.

Erlatibizatzea, bai. Eta Chirbesengana itzuli nahi nuke, hari buruzko zure zutabean, goi mailako idazletzat jotzearekin batera, haren obra osoa gaina eta bikaina iruditu zitzaizulako. Alabaina, Ignacio Echevarriak idazle valentziarrarren obraren desigualtasuna nabarmendu berri du eta En la lucha final, esate batera, huts egindako nobela iruditzen zaion bitartean, La buena vida lanari zoragarria irizten dio. Horrek nahigabe eta kritika zorrotzak ekarri izan dizkio, baina jokamolde zuzena eta egiazalea delakoan nago. Nik neuk gogoan dut institutuko nire garaia —edo, are, unibertsitatekoa—, non aldian aldiko lanetan idazle aztertuaren onurak besterik ez nuen ikusten… Erlatibizatzea, bai, idazle —ausar nadin— guztien obran gorabeherak eta atzera-aurrerak daudelako. Eta, bestalde, de gustibus non est disputandum: James Joycek Henrik Ibsen dramaturgoa askoz nahiago zuen William Shakespeare baino eta, ber denboran, jakina da Virginia Woolfek zer pentsatzen zuen idazle irlandarrari buruz; Evelyn Waugh eta Vladimir Nabokovek nor eta William Faulkner gaitzesten zuten, eta Ludwig Wittgenstein filosofoak ez zuen denbora alferrikaldu nahi elkarrizketa sokratikoetan... Literatura maparik gabeko lurraldea dugun honetan, beharbada norberak bilatu behar ditu bere iparrorratz eta puntu kardinalak. Kritikaren laguntzarekin agian, baina finean gutako bakoitzak topatu behar ditu bere klasikoak, bere izaera, aldarte eta gaixotasunekin bat egiten dutenak.

Gaixotasunekin, bai. Beste idazle valentziar batek, Joan Fusterrek, zioen Stendhalen Gorria eta beltza nobelak gripe eder bat eskatzen duela, eta Marcel Prousten Denbora galduaren bila lanak tuberkulosi luze eta ezti bat. Anatole France maleziatsuago mintzatu zen: «Bizitza laburra da, izan, eta Proust luzeegia». Eta, hala ere, batzuek Ulises itzuli berria dukete sendagai... Bakar batzuek, bai. Nonbait irakurria naiz insomnio ideala duenarentzat hiztegia dela liburu ideala —Karlos Linazasororen Literatura hiztegi tekniko laburra ere desegokia ez!—. Letrazauritu honek ere plazer hartu zuen Katixaren Maitasuna bide azken zutabearekin; baina estropezu egin nuen ondoko esaldi honekin: «Horregatik sustut irakasle, pedagogo eta literatura edo arte zaleek dute ardura handia». Sustut hori zer ote zen, zer suma geratu nintzen. Daitort: Angel Errok horren gogoko duen aditz trinkoren bat apika, uste dut edo antzeko zerbait adierazteko? Baina nik neuk ere hiztegira jo eta horra: «sustut adlag. Zub. eta Am. Beh. 'batez ere'». Menturaz, uste baino azken idazle eta irakurle gehiago dago. Beti fidelak ez izan arren, literatura sustut maite dugulako.]]>
<![CDATA[Hiru txiste triste]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/030/001/2015-09-17/hiru_txiste_triste.htm Thu, 17 Sep 2015 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1912/030/001/2015-09-17/hiru_txiste_triste.htm
Astebetearen buruan etorri zen Txema Arinasen zutabea, eta denbora tarte llabur horrek oporren bozkarioa higatuxea balu bezala, Chirbes zendu berriaren aldeko aldarria irakurri zenion, haren errealismo kritikoarena, batik bat literatura postmodernoaren alderdi dekoratibora mugatu direnen kontrakarrean. Eta zuk erdizka partekatu zenuen haren gordintasuna, En la orilla nobelarena kasu: «Gizakiak, gizadia, putakume hutsak dira, bost axola zein Jainko sinesten duten, edo sinesten dutela esaten duten. Bizitza zikina da, izan, plazerari eta oinazeari izerdia dario, lohikeria, kiratsa». Edo osorik: «Zure bizitza laboral osoak Freixeneten urte amaierako iragarki burbuilatsuak baino gutxiago balio du».

Bi aste geroago, denborak eta sasoiok zapuztuago apika, zure txanda den honetan arestiko gogoetek udako irakurgai bat oroitarazi dizute, Slavoj Zizek-en Nire txisteak, nire filosofia miszelanea maleziatsua hain zuzen ere. Han irakurri zenuen Katixaren liburutegien segidarekin bat datorren pasarte irritsu hau: «Sute batek bere bibliotekako hiru liburuak erre dizkiola-eta, Bush presidentea lur jota dago, batez ere oraintxe ari zelako haietako baten koloreztatze lanak amaitzen». Bigarrenak bat egin dezake Txemaren espirituarekin, gaur egungo hipokrisiaren salaketarekin: «Aberats baten etxera eskale bat etorri da eta aberatsak morroiari diotso: 'Bota ezazu lehenbailehen hemendik. Oso sentibera naiz eta jasanezina zait jendea sufritzen ikustea'».

Alabaina, filosofo esloveniarraren liburuan bada beste pasadizo bat agian aurreko bi zutabeak bildu, eta aurrera begiratzeko ikuspegia eskaintzen diguna, aurrean daukagunari begiratzera behartzen gaituena. Gutxi-asko gogoratzen duzunez, gizon bat Siberiara bidali zuten eta, hango zapalkuntza eta zentsurak sumaturik, lagunei adierazi zien gutunak, idatzi, idatziko zizkiela, baina testua tinta urdinez jasoz gero, edukia egiazkoa izango zela, eta gezurretakoa tinta gorria erabiliz gero. Hala bada, hilabete barru lagunek jaso dute gutuna, urdinez idatzia, eta harriduraz irakurri dute adiskidea pozarren dabilela, giro aparta dagoela, amodiotan ibiltzeko neska asko ezagutu duela; baina haien harridurak goia jo du amaierara iristean: «Zorigaitzez, inon ez dago tinta gorria lortzerik».

Arnaldo Otegiren askatasunaren aldeko agiria tinta urdinez sinatu zuenak, galdera pertinente batekin amaitzen du bere kontakizuna: «Eta ez al da hau oraingo gure egoera? Diren eta ez diren askatasunen jabe gara, baina falta dugun bakarra tinta gorria da; libre sentitzen gara hain zuzen ere gure askatasun falta aditzera emateko hizkuntzarik ez dugulako. Hona, gaur egun, tinta gorriaren gabezia honek esan nahi duena: egungo gatazka aditzera emateko erabiltzen ditugun esapideak —terrorearen kontrako gerra, demokrazia eta askatasuna, giza eskubideak— faltsuak dira, gauzak hausnartzea galarazi, eta ulertzeko modua oztopatu egiten digute. Gaur egun manifestariei tinta gorria ematea da gure ardura». Noizbait Anjel Lertxundiri irakurri zenion Todorov-i irakurri ziola Siberian ere, gatibuek, egoeraren larria nolabait adieraztearren, atzamar bat moztu, eta zerrategietara bidean zihoazen enborrei loturik, ibaian behera bidaltzen zutela, norbaitek sikiera haien laztasunaren berri jaso zezan. Eta, bitxia bada bitxi, New Yorken gaur egun hainbat emakume aberatsen moda da oinetako behatz ttikiak moztea: hartara, inon diren zapatarik estuenak janzten ahal dituzte; hartara, etxera doazkien adiskideei behatz ebakiak formoletan gordeak erakusten ahal dizkiete.]]>
<![CDATA[Ezpainlapitzetan su]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2361/030/001/2015-06-25/ezpainlapitzetan_su.htm Thu, 25 Jun 2015 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/2361/030/001/2015-06-25/ezpainlapitzetan_su.htm
Bitxiak dira buruaren mekanismoak, ideia eta oroitzapenen konbinaketak, izan ere gertakari horrek oso atzera eraman bainau, hain zuzen ere 1945era, Bergen-Belseneko kontzentrazio zelaira. Hura askatzen lagundu zuen Mervin Willett Gonin teniente koronelak honela idatzi zuen bere egunerokoan: «Gurutze Gorri Britainiarra heldu, eta handik gutxira, ez jakin nondik nora, hara non ezpainlapitz pila iritsi zen. Ez genuen halakorik nahi, bestelako gauza mordoa eskatzen ari ginen; baina bakarren batek ezpainetako barrak eskatu zituen: ezpainetako barrak! Eta nik jakin egin nahi, zeren ekintza hura jeinu batena bezalakoxea izan baitzen, eta ezin bikainagoa. Ziur nago presoei ezerk ezin ziela hobeki lagundu. Emakumeak izara gabeko oheetan etzanak ageri ziren, kamisoirik gabeko hilduran, baina ezpainak bizi-bizi gorriztatuak; edo hara-honaka ikusten genituen, noraezean, agian tapaki bat sorbaldan, baina ezpain gorriminekin. Mahai post mortem batean, emakume bat hilik zetzan, baina artean ezpainetako zatiño bati eusten zion. Azken batean, ez jakin nondik nora, bakarren batek berriro itzulia zien pertsonen duintasuna, nor izatera iritsiak ziren, atzera, besoan tatuatua zeramaten zenbaki hutsaren ordez. Akaberan, berriro hasiak ziren itxuraz arduratzen. Ezpainlapitz haiek gizatasuna itzultzen lagundu zieten».

Katixaren amatxiri ere antzera gertatu zitzaion eta «pianoa eta literaturari esker, berriz prezia ditzake hausnartzeko, ikasteko, irudikatzeko eta amesteko plazerak, hots, bere burua bizirik eta gazte sentitzeko gozamen eta loria». Udak ere badu dohain hori eta aukerak eskaintzen dizkigu esku beteka, nork bere ezpainlapitza aurki dezan. Argia iluntasunari nagusitu zaion tenore honetan, agian on egin diezaguke Amin Maalufen Argiaren lorategiak nobelako pasarte honek: «Nola izaki guztietan hala gauza orotan ere Argia eta Ilunbeak nahasi egiten dira. Datil bat jaten duzuelarik, mamiak janaritu egiten du zuen gorputza; haren gozagarriak, haren lurrinak eta koloreak, ostera, zuen espiritua elikatzen dute. Zuengan dagoen Argia edertasun eta ezagueraz elikatzen da, etengabe janaritu beharra daukazue, ez baita aski zuen gorputza leporaino betetzearekin. Zuen zentzumenak edertasunari erreparatzeko sortuak dira, hura ikusteko, arnasteko, ahogozatzeko, aditzeko, miresteko. Eskaini lurrinak, musikak, koloreak. Ekidin kiratsa, oihu lakarrak eta zikinkeria».

Laura Esquivelek Como agua para chocolate nobelan dio pertsona bakoitzak pospolo kaxa bat daramala bere barnean, eta pospolo horiek piztuko badira, nahikoa dela konpainia atsegin bat, afari goxo bat, laztan bat, kantu bat, liburu bat... Pospolo horientzako txinparta pizgarria, baina, aldatu egiten da pertsonatik pertsonara, eta bakoitzak aztertu beharra dauka nola pizten duen bere baitako sua. «Halako emozio sutsu batek hartuko gaitu. Geure baitan halako berotasun eztia sortuko da, zeina denboraren poderioz desagertu egingo baita, harik eta beste leherketa batek berriro ere eragiten duen arte. Bizi ahal izateko, pertsona bakoitzak deskubritu egin behar du zerk pizten dizkion barne pospoloak, izan ere sortzen den su horrek arima janaritzeko balio dio. Arriskutsua izan daiteke norberak bere txinparta horiek garaiz ez deskubritzea, izan ere pospoloak umeldu eta berriro sekula ez pizteko gisan gera baitaitezke...».

Alabaina, Txema Arinas adiskideak bestelako egarri bat erakutsi zuen azken zutabean. Gure literaturan autokritika, konplazentziarik gabeko testu gordinak, ikuspuntu etiko zorrotza aldarrikatzera etorri zitzaigun Sergei Dovlatoven Maleta ipuin liburuaren bitartez. Beharrizan edo pospolo horiexek nabarmendu zituen gure literaturaren —eta bizikidetzaren— osasunerako. Edonola ere, literatura arestiko ezpainlapitzaren oso antzekoa da, haren iraupena su lama bezain hutsala eta llaburra izan daiteke, udarena bezalakoxea... Gorputz baten egunerokoa nobelan, Daniel Pennac-ek udako amodioak ekarri zituen hizpidera, eta gazte maiteminduak, oporraldia amaiturik eta harropuzten duen gerra zauri sekretu baten gisara, gorputzean tatuatua daraman karminaren gorria; inondik ere ez du ezabatzea nahi, inondik inora han-hemenka gordea atxiki nahi luke, pasioaren oroigarri; baina bere senak diotso, karmina desagertzearekin batera, oroitzeari utzi, oroitzapenen poderioz iraunbizitzeari utzi, eta berriro hasi beharko duela bizitzen, berriro bizitzen hasi. Horixe gertatuko zaigu guri ere uda ostean, baina bitartean urtaro honek dohainak eta aukerak esku beteka eskaintzen jarraitzen du...]]>
<![CDATA[Berria berri]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2561/034/001/2015-06-04/berria_berri.htm Thu, 04 Jun 2015 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/2561/034/001/2015-06-04/berria_berri.htm Argitzaileak izeneko azken zutabeaz, apaingarri huts ez den poesiaren aldarriaz, «kontzientziaz, edertasuna eta intsumisioa dakarren indarraz».

2. Idatz nezake Txema Arinas zutabekidearen Nobela ote? lanaz ere, eta, funtsean, editore jendearen irizpideez eta arduraz luza ninteke, haien esku baitago liburu bat saiakera, poesia edo narratiba bildumetan sailkatzea, edota adingabekoentzako lanei adin bat ematea... Hainbat idazleren —eta, halarik ere, adiskide— kezka ere plazara nezake, hau da, argitaletxeetako bilduma berean nola nahastu daitezkeen kalitatezko lan baliosak eta irakurgai ezdeusak, ustez, literaturaren kalterako.

3.. Berriki, Juan Luis Zabalak hemen berean elkarrizketatu zuen Xuan Bello idazle asturiarra ere ekar nezake hizpidera, 50 urterekin asturiar adjektiboaren zama behingoz bazter utzirik, literatura hutsaz mintzatu nahi lukeena: «Mugimendu asturianistan militatu nuen 15 urte nituenetik 45 urtera arte, eta uste dut soldaduska egina dudala». Bide batez, irakurle gisara, haren Historia universal de Paniceiros gomenda nezake, liburu hibridoa, ni neu editore izatera, kokatzen jakin ez —saiakera, poesia, ipuina…—, eta hala ere, egundoko plazer estetiko eta intelektuala eskaini izan didana. Beharbada, zeharka, halatsu erantzungo nioke Txema Arinasen galderari.

4. Iñigo Astizek joan den igandean bertan plazaratu zuen elkarrizketa ere ekar nezake gogora, Sormenaren doinu eta marrantak; Arantxa Iturbe, Fermin Etxegoien eta Maia Muruaga kultur kazetariei egina eta, inondik ere, zer pentsa ematen duena. Iparralde-Hegoalde harremanaz, esate batera, Etxegoieni auzi delikatua zaio atera ditzakegun konklusio estrategikoak askorentzat desatseginak izan daitezkeelako; Iturberen ustetan, hegoaldekoontzat Madril hurbilago dago Hendaia baino: nor sentituko bagara, handik jaso behar izaten baitugu sorlanen bedeinkapena eta onarpena (ezin ukatuko dut, aspalditxoan, kazetari honexek Euskadi Irratian 07:58an egin ohi zuen kultur zutabetxoaren hutsunea nozitzen dudala); Muruagak, azkenik, elkarren ezagutza falta zoritxarrekoa nabarmentzen du. Oraindik ere. Nire balizko idazkiaren ertz horretan, Katixak bere zutabean aipatzen zuen Senpereko Hatsa elkartearen espiritua oroitarazten ahal dut, Euskal Herri osoko poetak urtero elkartu eta papereratzeagatik. Baina, tamalez, salbuespenegia dela gaineratu beharko nuke.

5.. Edo idatz nezake, iragan igandean ere, Juan Luis Zabalak Nor da kulturaren beldur? izeneko hausnarketarekin eragin zidan ezinegonaz: «Eraldatzaile izan beharrean, kontsolagarri huts eta egoera injustuen iraunarazle sendo izatetik gero eta gertuago ez ote dago kultura?». Eransten ahal dut antzeko zerbait iradoki zidatela Katixaren kontzientzia eta intsumisioa hitzek, eta baita, beste bide batetik, Arantxa Iturberen gogoeta honek ere: «Artistez inguratutako herria gara. Dimentsio handirik gabeko artistak dira kopurutan, hizkuntzari lotutako diziplinen kasuan batez ere, eta etxekoak balira bezala hartzen ditugu horregatik, baina uste dut oso artista handiak dauzkagula, eta falta dela beste aldearen erantzuna. Inpresioa dut emateko jende asko prest dagoela, eta hartzeko ez dut ikusten goserik». Zentzu horretan, oroit nezake Jose Saramago Nobel saridun konprometituaren hitzaldi jendetsu bat Bilboko Bidebarrietan (O tempora, o mores!), gorbatadunek eta esku krakadunek aldi berean txalotua; edota, berrikiago, Pepe Mujikaren eskua tinkatu, eta, batik bat, argazkian atera nahi izan dutenen zerrenda —gutxienez— paradoxikoa. Noizbait Ur Apalategiri irakurria diodalakoan nago, gure herri burgestu —kasik normalizatu— honek dagoeneko ez duela idazleen berme edo babes sinbolikorik behar. Eta hau guztiagatik, eta guztiarekin, Sokratesen hitzak berritu nitzake: «Atenas zaldi akitu baten antzekoa da eta, hona ni, hura esnatu, eta biziarazi nahi lukeen mandeuli baten pare». Antton Luku ere oroitarazi beharko nuke, edo Juan Goytisolok Cervantes sariaren ekitaldian eginiko hitzaldi mamitsua —txalo ugari bai, baina oso suharrak ez…—; baina dagoeneko espaziorik ez, jadanik ezer idazterik ez, eta gutxienez hona hemen orain arteko irakurketa zerrendaño hau, menturaz, gure gosea piztearren.]]>
<![CDATA[Gerezia gezi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2561/032/002/2015-05-14/gerezia_gezi.htm Thu, 14 May 2015 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/2561/032/002/2015-05-14/gerezia_gezi.htm Sakura izeneko loraldi hori Hanami ospakizunaren bitartez ospatzen dute japoniarrek, epifania gisako bat gure existentzia ere halakoxea delako: urria, ederra, iragankorra. Alabaina, Joseba Sarrionandiak nabarmendu zigun gure literaturak koloreei ezikusia egin, eta testu zuri-beltzak eskaini izan dizkigula; asko jota, gurean, gerezi arbolak sepia kolorekoarekin agertu izan direla. Besterik da ahozko tradizioa, Patziku Perurenak Koloreak euskal usadioan entsegu gogoangarrian erakutsi zigun bezala. Eta badira bestelako salbuespenak ere, Jean Etxepare Landerretxeren Mendekoste gereziak kasu: «Oihan beltzean zernahi xori airatzen zen arboletarik heien urratsak hautemanik. Baziren xori gorriak, baziren xuriak, beltzak, perdeak eta kolore guzietakoak. Kantuz ari ziren, oro batean, munduko soinu ederrena baino pollikiago».

Guztiarekin, lore iragankorren ondotik ezin berdeago dauden gereziondoak dagoeneko pinportaz beterik ageri dira, zuhaitzen begiak nola: noiz helduko, noiz pintzelkada gorrimina jasoko, gure ahogozo noiz bilakatuko. Baina Galiziaraino joan beharra daukagu fruitu limurtzailea sentsualtasunez agertuko bazaigu, Manuel Rivasen hitzetan oraingoan: «Udako lehen gereziarekin egiten dut amets. Emakumeari eskaini diot eta berak ahora eraman du. Begi beroekin begiratzen dit, bekatu begiekin, eta bitartean bere egin du gereziaren haragia. Ustekabean, musu eman dit, eta musuarekin batera, gerezia. Eta ni txora-txora eginda joan naiz, egun oso-osoan gereziaren hezurrarekin hortzen teklatuan musika eginez. Gauean esan diot: 'Badut zuretzat zerbait, maite'. Eta haren ahoan lehen gereziaren hezurra utzi dut». Zeren, apika, kolore gabeziari gorputz falta erantsi behar baitzaio, gure literaturari koloreei ez ezik haragiari ere ezikusia egin baitiogu.

Gogoan dut euskal liburu baten aurkezpena: «Eta izan zen musurik…». Esaldi horri euskal erotismoaren gaina eta bikaina iritzi zioten; iradokizunez betea, antza. Baina euskal idazle batek ere honela nabarmentzen zuen kide baten obra: «Protagonista gizonezkoa, neskaren hitzorduaren ondotik gerta daitekeen ohealdia desio, aurretik dutxan masturbatzen da, isurketa goiztiar batek gaua zapuztu ez diezaien. Haren obran ez nuen halakorik ezagutzen…». Adin batetik goragokoak —agian—, oraindik ere oso barneratua dugu Descartesen «Cogito ergo sum» printzipioa, «Pentsatzen dut, beraz, banaiz», alegia; baina —agian— on egingo liguke Ekialdetik datorren zentzumenen tentazio koloretsuari kosk egitea: «Sentitzen dut, izerditzen naiz, ametsetan nabil, obsesionatzen nau…, beraz, banaiz». Mila gau eta bat gehiago, zentzu horretan, horren adibide argia dugu, eta sexu eszenarik bortitzenak, umoretsuenekin eta delikatuenekin batera topatuko ditugu sarri. Hala bada, errazago aurkituko dugu sexua itzulpenetan —Mohamed Xukri edo Abdela Taiaren lan autobiografikoetan, edota Alaa As Aswaniren Jakobian eraikina nobelan, esate batera— gure originaletan baino. Eta, zentzu horretan berriro ere, beharbada azken urteotan gure letretan sumatzen hasia den aldaketan Miren Agur Meaberen azken lanak nabarmendu daitezke, edo Danele Sarriugarteren Erraiak nobela gordina. Beharbada aldaketa eta bide berrien iragarle. Baina batez ere, Jakoba Errekondok Argia aldizkarian idatzi berri duen gisara, idazleak ongitxo dakielako ezkutuenari ezikusia ez egiten: «Zuhaitzak zainak ditu lurrean eta zainak zeruan. Sustraiak lurrean eta sustraiak zeruan. Adarrak lurrean eta adarrak zeruan. Besangak lurrean eta besangak zeruan. Zein da handiagoa, lurpeko zuhaitza edo zerukoa? Zuhaitz helduetan, gehienean, handiena lurreko zatia dela dema egingo nuke». Jean Etxeparek ere erreparatu zion zuhaitzaren alde ezkutuari, edo adar arteko arriskuei: «Han-hemenka iguzkiaren erreiñu horiak oihanaren barnean sartzen ziren orratz batzu bezala. Suge luzeak baziren arboletan bihurdikatuak aihen batzu bezala. Xixtu mehar bat egiten zuten haurrak ikustearekin. Eztena agertzen eta luzatzen. Bainan haurrak ez zituzten hunkitzen ahal».

Haurrak dira ipuineko protagonistak, eta Itsasu, Etxauri edo Milagron, ahozko tradizioan, neska-mutikoek bazekiten nola erabili gereziak sedukzio joko xaloan lagun gogokoa nabarmentzeko: gerezi edo anpolaiaren haragia bere egin, eta hezurra kantu honekin batera zuzenduko zioten: «Hexur, hezur! Mami, mami! Zeineri? Ederrenari? Zein da ederrena? Graxi Perurena!».]]>
<![CDATA[Berrorientatu beharra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/033/001/2015-04-23/berrorientatu_beharra.htm Thu, 23 Apr 2015 00:00:00 +0200 Patxi Zubizarreta https://www.berria.eus/paperekoa/1912/033/001/2015-04-23/berrorientatu_beharra.htm Ispiluak)

Afrikan abiatu zen gizakiaren munduko bidaia. Handik hasi zuten gure arbasoek planetaren konkista. Bide batetik eta bestetik eraiki zuten etorkizuna, eta eguzkiak banatu zituen koloreak. Orain, gizakiok, lurreko ortzadarrok, zeruko ortzadarrak baino kolore gehiago dauzkagu; baina guztiok gara afrikar etorkinak. Zuririk zurienak ere Afrikatik datoz. Beharbada, ez dugu oroitu nahi jatorri berekoak garela guztiok, amnesiagatik edo ezinezkoa iruditzen zaigulako sinestea gurea zela garai hartako mundu osoa, mugarik gabeko mapa zabala, eta hankak beste pasaporterik ez zigutela eskatzen.

2. Gizon koloreduna (Leopold Sedar Senghor)

Ene senide zuria:

Jaiotzean, beltza ninduzun.

Haztean, beltza ninduzun.

Eguzkitan, beltza nauzu.

Gaixotasunean, beltza nauzu.

Hiltzean, beltza izango nauzu.

Eta bitartean, zu...

Jaiotzean, arrosa zinen.

Haztean, zuria zinen.

Eguzkitan, gorria zara.

Hotz sentitzean, urdina zara.

Beldurra sentitzean, berdea zara.

Gaixotasunean, horia zara.

Hiltzean, grisa izango zara.

Hala bada, gu biotako zein da gizon koloreduna?

3. Hitz egidazu zure amaz (Marie Sellier & Marion Lesage, L´Afrique, petit Chaka)

Ene-ama-Kadia, Txaka ttipia, ez zen luzaroan egon liana bat baino argalago. Nire ondotik beste hamahiru seme-alaba izan zituen: sei neska eta zazpi mutil. Harrabots handiagorik ezin gure txabolan! Makako erotuen sail batena baino okerragoa! Baina berari, ene-ama-Kadiari, ez nion egundo ahotsa goratzen entzun. Kakahuetearen landarea bezain bare egon ohi zen, eta eder baino ederragoa sabanako loreen kolore ugariekiko soinekoekin. Hain zen ederra ezen, ene-aita-Sanbaren emazteetan, huraxe gertatu izan baitzen beti gogokoena.

4. Nongotartasuna (Hiner Saleem, Nire aitaren fusila liburua —J.K. Igerabide itzultz.— & Vodka lemon filma)

Azad Xero Selim dut izena. Selim Malay-ren biloba naiz. Nire aitonak umore handia zuen. Esaten zuen kurdu jaio zela, lur aske batean. Gero otomanoak iritsi ziren, eta esan zioten aitonari: zu otomanoa zara, eta otomano bihurtu zuten. Otomanoen Inperioa erori zenean, turkiar bihurtu zen aitona. Turkiarrak joan zirenean, kurdu bihurtu zen atzera, Xeikh Mahmud kurduen erregearen erregetza garaian. Gero, ingelesak iritsi ziren, eta orduan hango Maiestate Graziosaren mendeko bihurtu zuten nire aitona, eta ingeles hitz batzuk ere ikasi zituen. Ingelesek asmatu zuten Irak, eta orduan aitona irakiar egin zuten, baina berak ez zuen inoiz ulertu hitz berri horren esanahi ezkutua: Irak. Eta ez zen, azken arnasa eman arte, harro egon inoiz irakiar izateaz: ezta beraren semea ere, nire aita, Xero Selim Malay.

5. Imajinen hipnotismoa (Juan Goytisolo, Argelia en el vendaval)

Aljerian, Kasbako alderik degradatuenetan ere, asko dira antena parabolikoak dituzten etxeak, izan bizilagunen artean ordaintzen dutelako, izan antenari hurbilenari nola edo hala egin dioten konexio bihurriarengatik. Bizimodu estu eta etsigarri horietan kontsolatzen eta itxaropena pizten duen elementu bakarra izanik, bizilagunek leporaino irensten dituzte europar orgia kontsumistaren isla diren imajina engainagarri eta anestesiagarri horiek.

6. Abegia I (Kirmen Uribe, Bar Puerto)

Gure aita Europan egon zen soldadu, frantsesen armadan, alemanen aurkako gerran. Aitak esaten zuen: 'Europan hotz egiten du. Europak hozkailua ematen du. Europa nolakoa den jakin nahi baduzu, zabaldu hozkailua, bost minutuan sartu eta ateratzen zarenean esango didazu zer sentitu duzun. Bada Europa horrelakoa da. Familiarik ez baduzu, ez baduzu lagunik, sufritu egingo duzu, hil egingo zara'.

7. Abegia II (Sahara, ahozko tradiziotik)

Beduinoek, basamortuan lotara erretiratzen direnean, ez dute ahanzten handik erromesen bat edo bidaiari galduren bat igaro daitekeela; horrexegatik, muino batean su ttiki bat egiten dute, eta badirudi hondarrezko itsaso horretan faro bat piztu dutela; beduinoenean, kanpamendura edonor heltzen dela ere, ez diote izenaz edo norabideaz galdegiten, eta galderen ordez otordu bat eskaintzen diote; beduinoenean, bisitaria printze, preso eta poeta izango da: printzetzat hartuko dute, preso sentituko da hainbeste ohoreren artean eta, akaberan, poeta izatea egokituko zaio, izan ere hitzik egokienak aukeratu beharko baititu kanpamenduko buruzagia laudatu eta goresteko.]]>