<![CDATA[Paul Bilbao Sarria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 22 Mar 2023 04:28:41 +0100 hourly 1 <![CDATA[Paul Bilbao Sarria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Jauziaren beharra]]> https://www.berria.eus/albisteak/221522/jauziaren_beharra.htm Mon, 05 Dec 2022 10:03:18 +0100 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/albisteak/221522/jauziaren_beharra.htm <![CDATA[Euskara aurrera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2084/017/002/2022-05-18/euskara_aurrera.htm Wed, 18 May 2022 00:00:00 +0200 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/2084/017/002/2022-05-18/euskara_aurrera.htm
Etxe barrura begiratuz gero, kezka handia eragiten duten elementuak ere badaude. Egun, oraindik, ez dago euskaraz bizitzerik. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak beste urte batez mahaigaineratu du euskaldunoi hizkuntza-eskubideak lurralde guztietan urratzen zaizkigula. Are gehiago, zerbitzu publikoetan hizkuntza-eskubideen urraketak betikotzeko arriskua dagoela aurreratu zuen, ez badira hizkuntza-politiken norabideratze berri(tu)ak ezartzen. Horri gehitu behar dizkiogu etorkizunean eragin handia izango duten eztabaidak, besteak beste, ikus-entzunezkoen legea, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak euskalduntzeko dekretuak eta abar.

Eta egoera konplexua bizitzen ari ginela, pandemia sartu zitzaigun. Mundu osoa astindu zuen COVID-19ak, guztion zaurgarritasuna eta interdependentzia agerian utziz. Are gehiago, krisi horrek sistemaren beraren gabeziak eta ahuldadeak biluzik utzi zituen, baita hizkuntza-eskubideei dagokienez ere. Berehalakotasunaren eta lehentasunen izenean, hizkuntza komunitate gutxiagotuetako kideok ikusi dugu nola zapaldu dituzten gure eskubideak. Bazterreratu gaituzte, eta bazterrekotzat gaituztela argi erakutsi digute.

Gainera, egiturazko egoera horri gehitu behar diogu gure eta gurea bezalako hizkuntzen kontra diharduen oldarraldi judiziala, dela Konstituzio Kontseiluak bultzatua Ipar Euskal Herrian, dela hainbat Justizia Auzitegik bultzatua Hego Euskal Herrian. Behin eta berriz adierazten zaigu ez garela askeak gure hizkuntza-politika erabakitzeko.

Halere, ifrentzu horren beste aldean bada urrerik: euskaraz bizitzeko determinazioa duen komunitatea. Pandemiaren garai makurrenetan izugarria izan zen, esaterako, euskarazko hedabideek zuzeneko informazioa izan genezan egindako lana, euskarazko sortzaileek komunitateari egindako ekarpena, Etxealditik Euskaraldira ekimenak izandako babesa...

Eta, zer esanik ez, azken asteotan ikusten ari garena: Korrikak ileak lazteko moduko argazkiak utzi dizkigu. Euskararen errelatoaren kontaketa osatzen lagundu digu hitzetik ekintzetara jauzi egiteko gonbita egin digun euskararen aldeko lasterketa nazionalak. Horrekin batera, duela bi aste ere, Iruñeko kaleetan milaka pertsona elkartu ginen herritarrekiko gutxiespena oinarri duten erabaki eta neurriak arbuiatzeko.

Eta, herri-gogoaren erakustaldi sendo horiekin batera, hodei artetik beste eguzki-izpi bat sartu zaigu: gazteek euskararen aldeko fase berri bati bidea emateko konpromisoa, Gazte Euskaltzaleen Sarearen bidez. Biziki pozgarria da ikustea gazteek ere, euskararen egungo egoerak arduratuta, herri bultzadaren beharra badutela. Biziki pozgarria da ikustea herri bultzada hori artikulatzeko urratsak egiten dituztela. Finean, biziki pozgarria da ikustea euskararen aldeko mugimenduaren katea ez dela eten.

Askotan esan izan dugu kristalezko sabaiaren azpian gaudela, eta beharrezkoa dela etorkizuneko hizkuntza-politikak birpentsatzea sabai hori behingoz apurtu eta indarrez aurrera egiteko. Izan ere, aurrera egiteko garaia da, aurrera egitea dagokigu. Euskarak aurrera egingo badu, beharrezkoa du herri bultzada. Hau da, argi izan behar dugu ez duela aurrera egingo, ez bada komunitateak aurrera egiteko erabakia hartzen duelako. Maiatzaren 21ean bultzada egiteko aukera izango dugu, eta ez dugu hutsik egingo, euskarak aurrera egitea nahi dugulako.]]>
<![CDATA[Jauzi egiteko unea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/016/001/2021-02-24/jauzi_egiteko_unea.htm Wed, 24 Feb 2021 00:00:00 +0100 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1943/016/001/2021-02-24/jauzi_egiteko_unea.htm Ikasle Euskaldun Eleanitzak. Kezka baten emaitza izan zen. Izan ere, EAEko derrigorrezko hezkuntzako ikasleen euskara mailari buruzko azterketak ordura arteko susmoak egiaztatu zituen: ikasturtero milaka ikasle euskara-gaitasun egokirik gabe ateratzen ziren ikastetxeetatik. Errealitate horri erantzuteko landu zuen Kontseiluak proposamena, eragileekin eta hainbat aditurekin adostuta. Eta Nafarroako errealitate juridiko-administratibora egokitu zuen ondoren.

Hiru ardatz nagusi ditu proposamenak. Batetik, etapa eta ziklo bakoitzean hizkuntzen arteko denbora-banaketa egokia egitea proposatzen du, euskarazko murgiltze- edo mantentze-eredua oinarri hartuta. Bigarrenik, ikastetxe guztietan hizkuntza-proiektu integralak garatzea jasotzen du, euskarari tratamendu egokiagoa emateko. Eta, hirugarrenik, ikasleek eskuratu beharreko hizkuntza-gaitasunak definitu eta betetzeko neurketa egokia proposatzen du, LH4n eta DBH2n egiten diren hizkuntza-ebaluazioen ordez, ikasleen hizkuntza-ibilbideari jarraipena egiteko sistema ezarriz.

Hamabost urte igaro dira, eta ez da Ikasle Euskaldun Eleanitzak egikaritzeko erabaki edo neurri politikorik hartu. 2020ko azaroan, ordea, ezagutzaren unibertsalizazioaren inguruko Euskararen herria euskal hiztun jardunaldietan elkartu ziren hezkuntza-eragileak, eta berretsi zuten proposamenaren balioa. Erronka berriak ere aipatu zituzten: ikasleen aniztasunari eta gizarte aldaketei egoki erantzuteko diagnostikoa egin behar da, digitalizazioaren erronkari euskaratik eta euskaraz ere erantzun behar zaio, eta euskararen ezagutza unibertsalizatzeko beharra azpimarratu zuten, bai eta horri lotutako erabilera ziurtatzea ere.

Gainera, 2008ko kezkak areagotu baino ez dira egin azken urteotan. Hainbat azterketak ostera ere erakutsi dute derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan ikasleek euskara-gaitasun egokirik gabe jarraitzen dutela. Eta pandemiak are gehiago gordindu du egoera: ikastetxeak itxita, milaka ikasle euskararik gabe geratu dira, eta bertan behera utzi dira ikasleentzat euskararen arnasgune izaten diren hainbat aisialdi-jarduera. Ez dago zalantzarik ondorio larriak izango dituela ikasleen euskara gaitasunean.

Horregatik, Kontseiluak uste du erronka horiei erantzungo dien jauzia egin behar dugula. Beharrezkoa bezain nahitaezkoa dugu. Hamabost urteren ondoren, gure kezkek bizi-bizi jarraitzen dutelako.

Bide horretan ari da lanean Kontseilua; hezkuntzari begira ez ezik, baita marko orokorrago bati begira ere. Zehazki, hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialak eraikitzeko prozesua du martxan. Etorkizuneko politiken norabideak zehazteko egitasmoa da, eta jada ikusten ari gara euskara eroso erabiltzeko baldintzak bermatzea izango dela etorkizuneko xede nagusia. Hau da, eguneroko jardunean euskara bazterketarik gabe eta aparteko esfortzurik gabe erabili ahal izateko espazioak eta baldintzak sortu behar dira. Horretarako, neurri eragingarriak hartu, eta norbanakoei gaitasunaren eta jarreren konbinazioari lotutako konpetentziak bermatu beharko zaizkie (erabiltzen jakitea, erabili nahi izatea eta erabili ahal izatea). Horregatik, garrantzi berezia du hiztun guztiek euskara erabiltzeko gaitasun egokia izateak, elebidun orekaturik gabe nekez beteko baitira hiztunen arteko erabilera erosorako baldintzak.

Hezkuntza-sistema oinarrizkoa da horretarako: euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa erdiesteko zutabea da. Bertatik etorri da azken urteotako euskalduntze emari nagusia, baina emari horrek baditu mugak eta zailtasunak, aipatu dugunez. Horregatik ari gara 2008tik esaten jauzi egin behar dugula, eta, gainera, badakigu nola: ikasle euskal elebidun orekatuak bermatzeko murgiltze-eredua ikaseredu orokor gisa ezarri behar da, eta egungo ikasleen gaitasun gabeziei erantzuteko elementu berrituak jaso behar dira, besteak beste. Noski, inor bazterrean utziko ez duen eredua izan beharko du, eta gutxien duenari gehiago emango dio. Era berean, ikastetxe guztietan hizkuntza-proiektuak garatzeko betekizuna jarri behar da, eta behar beste baliabide tekniko eta ekonomiko jarri; baita etorri berri diren ikasleei arreta berezia eskaini ahal izateko ere. Horrekin batera, garrantzitsua izango da ikasleentzako erabilera erosorako espazioak sortzea, eta ikasleen motibazio afektiboa ere landu beharko da, esaterako, euskal kulturaren transmisioa curriculumean egoki jasoz eta garatuz. Hori guztia bideratzeko, hortaz, lege-marko berria beharko dugu.

Ez dezagun ahaztu: printzipio askoren kontra, oraindik, hizkuntza-segregazioa aplikatzen da gurean, eta, ondorioz, milaka ikasleri ukatu egiten zaie berezko hizkuntza modu egokian ezagutzeko eskubidea. Kontseiluak uste du parametro horietan kokatu behar dela hezkuntzaren auzia, eta bidegabekeria horri albait arinen erantzun behar zaiola, ikasleen eskubideak erdigunera ekarriz. Gizarte kohesionatu eta berdinzaleagoa lortzeko ezinbestekoa da.

Jauzi egiteko unea da, beraz. Ezin ditugu beste hamabost urte galdu. Errealitate juridiko eta administratibo desberdinak ditugu, baina norabide bera. Kontseilua lanean ari da adostasunetatik aurrerabidea egiteko, eta hezkuntza-komunitatearen babesarekin marraztu du norabidea. Hik Hasi aldizkarian berriki irakurri bezala, hezkuntza eta euskararen gaian handira jokatzeko garaia da.]]>
<![CDATA[Hirutik batera, 27an Iruñera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/015/001/2018-10-20/hirutik_batera_27an_iruntildeera.htm Sat, 20 Oct 2018 00:00:00 +0200 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1876/015/001/2018-10-20/hirutik_batera_27an_iruntildeera.htm Euskaraz bizi nahi dut lelodun paperak. Alaitasuna eta poza iradokitzen zuten bertaratutakoen aurpegiek.

Finean, urteetan pairatutako iluntasuna argitzeko aukera errealak egon zitezkeela hautematen zen gizartean, eta, noski, euskaraz bizi nahi dugunok ere besoak zabalik hartzen genuen aldaketa. Behin baino gehiagotan adierazi bezala, hizki larriz idatzitako aldaketa, euskaratik eta euskaraz etorriko zen aldaketa bazetorrela irudikatzen hasiak ginen.

Zer esanik ez dago, aldaketaren zutabe nagusia ere irudikatu genuela Anaitasunan zonifikazioaren harresia bota genuenean. Egun nafarren artean, beste inongo eremutan ez bezala, eskubideen zonifikatzea eragiten duen lege bidegabea baliogabetzean kokatzen genuen aldaketa.

Tamalez, guretzat injustiziaren ikur den araudia baliogabetzea desadostasun bihurtu zen aldaketa sostengatzen duten alderdien artean. Hori ere ulergaitz egin zitzaigun, finean, berdintasuna bermatuko zuen aldaketan desadostasun bihurtu zen herritarren arteko bereizkeria sortzen zuen araua baliogabetzea; hamarkadetan egindako aldarria desadostasun bihurtu zuten.

Oztopoak oztopo, desadostasunak desadostasun, egia da orain aukera erreala zabaldu dela Nafarroako Parlamentuan azken hamarkadetako bidegabekeria zuzentzeko; beti ere, baldin eta aldaketa sostengatzen duten alderdien borondatea egonez gero.

Urriaren 3an Parlamentuko Batzordean Kontseiluak lege berrirako proposamena aurkeztu zuen. Bertan jakinarazi genuen geure proposamenak herritarren bizipenak dituela oinarri; Tuterako, Lizarrako, Iruñeko, Barañaingo, Baztango... herritarrek euskaraz bizitzeko dituzten zailtasunei eta oztopoei aurre egiteko proposamena.

Finean, Parlamentuak herritarren egunerokoan eragiten duten legeak idatzi eta onartzen ditu, eta beraz, ezinbestekoa zitzaigun indarrean dagoen araudiak herritarrei zer-nolako oztopoak eragiten dizkien mahai gaineratzea. Izan ere, egungo Euskararen Legeak zuzenean eragiten die Nafarroan euskaraz bizi nahi duten milaka herritarrei, eta horren zentzugabekeria agerian jartzeaz gain, ikusarazi nahi izan genuen izen-abizendun nafarrei, urtero zergak ordaintzen dituzten nafarrei, haien auzokoak diren nafarrei ukatzen diela Euskararen Legeak euskaraz bizitzeko eskubidea.

Egia da, bai, erantzunik jaso ez duen galdera egin genuela Parlamentuan: Zein oztopo edo arazo dago nafar guztiei hizkuntza-eskubide berdinak aitortzeko? Kontseiluaren lege-proposamena prestatu genuenean, legeak ezarritako eremu misto eta ez-euskalduneko herritarrek galdera hori mahai gaineratzen zuten behin eta berriro, izan ere, ulergaitz, ulertezin, egiten zitzaien euskaraz bizitzeko eskubidea ukatua izatea. Oraindik herritarrei eskubideak ukatzeko justifikaziorik ez dute azaleratu ofizialtasunarekin bat egiten ez dutenek. Egia esan, arrazoiak baino aitzakiak entzuten ari dira behin eta berriro. Kezkagarria.

Guk argi dugu herritar guztiei eskubide berdinak aitortuko dien eta, ondorioz, botere publikoei betebeharrak ezarriko dizkien aukera juridiko bakarra ofizialtasuna dela. Gaur egungo ordenamendu juridikoan ez da existitzen herritarrei aitortzeko eta botere publikoei beharrak jartzeko beste aukerarik. Hori ez bada, herritarren eskubideen aitortza tokian tokiko edo garaian garaiko administrazioen araberakoa izango da. Ez dugu besteek baino gehiago izan nahi, baino ez dugu inor baino gutxiago zertan izan eta ez dugu merezi inor baino gutxiago izaterik.

Horrexegatik, eztabaida Parlamentuko lau hormetatik atera behar dugu. Herritarrak erdigunera ekartzea izan zen gure helburua, baina oraingoan herritarrok joan behar dugu erdigunera, Iruñeko erdigunera hain zuzen ere. Euskaraz bizitzeko herri gogo indartsua kalera atera behar dugu berriz ere.

Horrela, urriaren 27an herritarrok erdigunean jartzeko aukera izango dugu. Are gehiago, gaur egungo bidegabekeria Iruñean irudikatuko ditugun hiru zutabeetan islatuko da. Urriaren 27ko zutabeak justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren zutabeak izango dira. Geure aldarriaren oinarrian horixe besterik ez dago.

Mobilizazioaren amaieran, hiru zutabeok bat egingo dute Bakearen plazaren bueltan. Hain zuzen ere, justiziak, berdintasunak eta kohesioak bat egitean elkarbizitzan aurrera egingo dela erakutsi nahi dugulako. Horrela, azken metroetan modu sinbolikoan hiru zutabeak bat bihurtu eta elkarrekin egingo ditugu azken urratsak, horixe baita Euskararen Lege Berriak ekarri beharko lukeena: hirutik batera.]]>
<![CDATA[Geroa zugan, nigan, gugan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2018-02-20/geroa_zugan_nigan_gugan.htm Tue, 20 Feb 2018 00:00:00 +0100 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2018-02-20/geroa_zugan_nigan_gugan.htm Egunkaria bera ere bortxaz itxi zuen.

Adierazpen-askatasunaren aurkako erasoa ez ezik, euskal hizkuntza-komunitatearen aurkako erasoa ere bazela ondorioztatu zuen euskal gizarteak. Horrexegatik, ziurrenez, komunitatea erantzun anitza ematen hasi zen egunean bertan.

Egunean bertan elkarretaratzeak egin ziren Euskal Herriko herri gehienetan. Egunkaria itxi eta egun batzuetara Kontseiluak deituta hamarnaka mila herritar bildu ginen Donostiako kaleetan itxiera salatzeko. Eta, hortik aurrera, gizartearen sektore guztietako eragileak bihurtu ziren, denok bihurtu ginen, bidegabekeriaren bozgorailu. Kirolariak, politikariak, idazleak, aktoreak, kazetariak, langileak... herri osoa altxatu zen eta zeinek bere erara salatu zuen eskubideen aurkako eraso larri hura.

Halere, kontua ez zen gertaera salatzea bakar-bakarrik. Egunkaria-ren itxierari aurre egitea ere izan zen, biharamunean, bertako langileek Egunero kazeta kioskoetan jartzea. Egia da hasiera batean Egunkaria-ren itxierarekin lotutako berriak besterik ez zituela jasotzen; baina hilabeteek aurrera egin ahala, argi zegoen Euskal Herriak, euskararen herriak, euskarazko egunkari nazionala behar zuela. Komunitateak beharrezkoa zuen egunero euskarazko informazio independentea jasotzea, alegia, Egunkaria-k mundua ulertzeko eskaintzen zizkigun betaurrekoen falta genuen.

Horrek ekarri zuen hurrengo hilabeteetan herriz herri, auzoz auzo, lantegiz lantegi edota ikastetxez ikastetxe gure komunitatearen neurrirako betaurreko berri batzuk egiteko beharrezko baliabideak lortzeko kanpaina abian jartzea.

Eta, azkenean, 2003ko ekainean BERRIA iritsi zen. Egun goibelean itxi zuten Egunkaria, eta egun eguzkitsuan aurkeztu zen BERRIA. Proiektu sendoa, independentea, herritarra. Milaka lagunen ekarpenei esker posible izan zen otsailean egindako bidegabekeriari sendo erantzutea.

Eta honezkero, hamabost urte joan dira egun goibel hartatik eta hamabost urte joango dira egun eguzkitsutik. Eta sorreratik bertatik ere komunitatearekiko erantzukizunez jokatzen ari da.

Erantzukizunez, bai, beste egunkari askoren kontrako norantzan jarduten duelako BERRIAk, eta, esaterako, sareetako informazio guztia libre ematen du. Horrela, erantzukizunez jardun nahi du, bai, euskaraz informatzea duelako jardun eta euskal hizkuntza-komunitateak informazioa jasotzeko eskubidea bermatu nahi duelako. Horrek ere handi egiten du BERRIA: komunitatearekiko atxikimendua, komunitatearekiko erantzukizuna zein komunitatearekiko lotura.

Komunitateak berak sortu zuen euskarazko egunkaria, eta orain ere hori bera da sostengu nagusia: milaka irakurle, ehunka langile, milaka BERRIAlagun, milaka akziodun, ehunka iragarle... Komunitate osoa dago BERRIAren atzean, eta horri guztiari esker egunero kioskoetan eta sareetan euskaraz informazioa jasotzeko eskubidea bermatzen zaigu.

Are gehiago, papereko egunkari nazionalaz harago, hor ditugu webgunea, edota Mantangorri, edota herrialdeetako Hitzak, edota Badok ataria, edota beste hainbat produktu. Hamabost urtean komunitatea zaintzen eta euskaraz bizi nahi dugunoi ahalik eta tresna berri gehien eskaintzen jardun du, betaurreko desberdinak eskaini dizkigu.

Geure betaurrekoetatik mundua ikustea ahalbidetzen digun hedabidea da BERRIA. Horrexegatik, hain zuzen ere, duela hamabost urte bezala, orain ere badagokigu erantzukizunez jokatzea. Gizartea informatzeko BERRIAren eredua duen kazetaritzak laguntza behar du. BERRIAk laguntza behar du. Ez dira, ez, garai onenak papereko kazetaritzarako; ez dira, ez, garai onenak gizartearekin erantzukizunez jokatu nahi duen kazetaritzarako.

Horrexegatik behar dugu BERRIA lagundu, babestu eta sustatu. Herritik sortua eta herriak sortua delako, orain herriak beste aupada bat eman dio. BERRIAk erantzukizunez jokatzea nahi badugu, guk geuk ere halaxe jokatu behar dugu berarekin.

BERRIAren bidez lortu egin genuen otsailaren 20ko egun goibel hartan zuten asmo zitalari aurre egitea. Egunkari are sendoago eta indartsu batekin egin zitzaion aurre Estatuaren kanpo esku-hartze ikaragarri hari. Hori posible egin zuen herri-gogo ikaragarri hark erakutsi zuen beharrezkoa dugula euskarazko egunkari nazional sendoa.

Hamabost urte, bai, gure herriaren kapitulu beltzetako bat idatzi genuenetik, eta espero dezagun horrelako kapitulurik idatzi behar ez izatea. Halere, kapitulu beltzak, gorriak, moreak zein berdeak euskarazko egunkari batean idatzita nahi ditut nik etorkizunean ere. Euskal Herrian eta munduan gertatzen dena BERRIak konta diezadala nahi dut.

Hortaz, bat egin dezagun, BERRIAlagun bihur gaitezen; izan ere, BERRIAren geroa guztiongan dago, zugan, nigan, gugan.]]>
<![CDATA[Bide eman euskarari: berdintasunaren alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1822/019/001/2017-12-13/bide_eman_euskarari_berdintasunaren_alde.htm Wed, 13 Dec 2017 00:00:00 +0100 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1822/019/001/2017-12-13/bide_eman_euskarari_berdintasunaren_alde.htm corpus juridikoa bazuen, Euskararen Legea. Izan ere, ez dugu ahaztu behar Lege horrek ahalbidetzen zituela orduko politikak.

Ikusi genuen, bai, euskara administrazio publikoetako eraikinetatik, bide-seinaleetatik, inprimakietatik, irudi korporatibotik... desagerrarazten. Ikusi genuen, bai, Nafarroan berezkoak edo ofizialak ez diren hizkuntzen ezagutza berezko hizkuntza, euskararena baino gehiago baloratzen lan-deialdietan. Eta, ikusi genuen, bai, lan-deialdietan hautagai euskaldunak zigortzen. Bi modutara ikusi genuen zigor hori. Batetik, administrazio nagusian euskarazko lanpostua hartua zuten langileei barne-lehiaketetan euskarazko derrigortasunik ez zuten lanpostuetara lekualdatzeko aukera ukatuz, eta, bestetik, hezkuntzan, zerrenda bikoitzaren sistema erabiliz. Ondorioz, hautagaiak elebidunak izan arren, zerrenda batean edo bestean eman behar zuten izena hizkuntzaren arabera, azterketak egun eta ordu berean egiten zituztelako.

Aldaketaren gobernua etorri eta hezkuntzan gertatzen zen bidegabekeriaren aurrean erabaki bat hartu zuen. Horrela, azterketak egun eta ordu berean baino, bi egun desberdinetan egingo zirela adierazi zuen orduko Hezkuntza Kontseilariak. Halere, orduan adierazi genuen bide horrek ez zuela balio UPNk euskaldunak zigortzeko asmatutako bi zerrenden sistemarekin amaitzeko. Izan ere, hautagai elebidunari birritan eskatuko zitzaion diziplinari lotutako gaitasunak egiaztatzea, alegia, azterketak eta abarrekoak birritan egitea. Hortaz, orduko Kontseilariak sistema aldatu arren, UPNk hasitako bidegabekeriak bere horretan jarraitzen zuen.

Hori horrela, duela aste batzuk Nafarroako Gobernuak aurreratu zuen sistema diskriminatzailea ez zuela berriz ere erabiliko lan-deialdietan. Orduan, bai, txalotu egin genuen erabakia, bai eta gobernua zoriondu ere, erabaki hori badelako bereizkeriarekin amaitzeko aldaketa. Askotan aldarrikatu dugun hizki larriz idatzitako aldaketari lotzen zitzaion aipatu erabakia.

Argi izan behar dugu hizkuntza-politikan egiten den edozein aldaketak deserosotasunak sortuko dizkiela konfort-egoeran izan direnei. Kontua da botere publikoen funtzioa ez dela inoren konfort-egoera betikotzea. Aitzitik, botere publikoek herritarrak berdintasunez hartzea dute helburu nagusi. Euskararen alde egotea hiztunen aldeko erabakiak hartzea da, eta erabaki horiek eraginak dituzte. Ezin pentsa dezakegu hiztunon berdintasunerako politikak euskararen alde egotearekin bakarrik egin daitezkeenik. Beste edozein eskubide bermatzeko politikekin bezalaxe, orain arte hegemonian egon den kolektibo horretan aldaketak eragingo dira. Zergatik, orduan, kohesio sozialaren edota justiziaren alde daudela diotenek ikusten dute hori hain argi beste eremu batzuetan, eta hizkuntzaren eremuan, aldiz, behin eta berriro harrotzen dituzte hautsak?

Oraindik ez dut entzun zerrenda bikoitzak herritarren berdintasuna bermatzen duela justifikatzen duen argudio sendorik. Are gehiago, azken egunotan argudio berriak ari dira sortzen, besteak beste, zerrenda bikoitzaren bidez langile elebidunei aukerak bikoiztuko zaizkiela lan-deialdietan. Faborez! Dena delako erabakia hartzerik badute alderdiek, baina herritarrak engainatu gabe. Izan ere, orduan, zergatik daude horren kontra hezkuntzako gehiengo sindikala edota hautagai elebidun kaltetuak? Benetan sinetsarazi nahi al digute bi zerrenden sistemak elebidunei aukera gehiago emango diela? Berriz ere diot oraindik ez dudala entzun zerrenda bikoitzak berdintasuna bermatzen duela justifikatzen duen argudio sendorik.

Aurreko urteko ekainean Bide eman euskarari lelopean manifestazioa antolatu zuen Kontseiluak eta milaka herritarrek oihukatutako aldarria gogoratu nahiko nuke: Barkos bultza, hemen duzu laguntza. Etorri da UPNk euskaldunak zigortzeko sistemari amaiera emateko bultzada, eta abenduaren 16an Iruñeko autobus geltokitik abiatuko den manifestazioarekin erakutsiko dugu laguntza.]]>
<![CDATA[Protokoloa abiapuntu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/017/003/2017-06-13/protokoloa_abiapuntu.htm Tue, 13 Jun 2017 00:00:00 +0200 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1832/017/003/2017-06-13/protokoloa_abiapuntu.htm
Tamalez, egun sinbolikoa hautatu izanagatik, Behatokiko txostenaren emaitzek ez dute alde handirik erakusten azken hamabost urteetako txostenek erakutsitako ondorioekin erkatuz gero: euskalduna ezin da euskaraz bizi Euskal Herrian, eta eskubideak egunero urratzen zaizkio. Txostena irakurrita, beraz, aurreko irailean EAEko hauteskundeen karira sortu genituen traolak etorri zaizkit burura, #badagaraia #normalizazioariepeak. Halere, natorren artikuluaren izenburua berresteko arrazoiak zehaztera.

Behatokiko txostenek bildutako gertaera horiek behingoz amaitzeko aurkeztu genuen 2016ko abenduaren 17an Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Donostiako Kursaal jauregian. Europako hogeita hamar hizkuntza baino gehiagoko ehunetik gora eragilek adostutako bide-orria izan zen, eta bada, Protokoloa. Eremu guztietan, administrazioan, hezkuntzan, kulturan, sozioekonomian... gure hizkuntza-eskubideak bermatzeko hartu beharko liratekeen 185 neurriak biltzen ditu dokumentuak.

Prozesu luze baten ondorioa izan zen Protokoloa, berme batzuk egotea lehenetsi genuelako. Horrela, nazioarteko sei erakunde ospetsuk gidatu zuten bidea, Europako hamazazpi adituren aholkuak izan genituen dokumentuak berme akademikoa izan zezan, hamarnaka lan-saio eta bilera egin ziren Europa osoan barna eta, nola ez, Protokoloaren mamia eta benetako arrakasta: ehunka ekarpen helarazi ziguten Europa osoko eragileek. Zeinek bere hizkuntzaren beharretatik lan egiten duten hamarnaka eragileren ekarpenak.

Gure ustez, arrazoi desberdinak izan zituzten eragileek Protokoloaren aldeko horren babes handia agertzeko, eta horietatik nagusiak izan ziren, besteak beste, horrelako proposamen baten beharra, gizarte-eragileak subjektu bihurtzeko nahia, prozesuaren zorroztasuna edota babes akademikoa. Are gehiago, abenduan aurkeztu genuenetik gaur egunera eragile gehiagok eskatu dute Protokoloaren parte izateko, hala Euskal Herrian nola gure mugetatik kanpo. Hartara, hor kokatu beharko nuke euskal gehiengo sindikalak ere duela pare bat aste publiko egin zuela Protokoloarekiko atxikimendua, bai eta dokumentu hori abiapuntu gisa jartzeko beharra ere.

Euskal Herrian, Europan, hizkuntza-politiken inguruan inoizko babes gehien duen dokumentua da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, eta, beraz, ezin zaio izkina egin. Duela hiru hilabete Europako Kontseiluko ordezkari batzuek ere interesa agertu zuten Protokoloa egun indarrean dauden nazioarteko itunen osagarri gisa baliatzeko. Hartara, Protokoloaren potentzialtasuna areagotuz doa.

Eta, horrexegatik, Kontseilua prozesu berri bat ari da garatzen hamarnaka eragilerekin, Protokoloaren neurriak gure hizkuntzaren egoerara ekartzeko eta horren bidez hizkuntza-politikari buruzko proposamen berritua egiteko. Protokoloa Europako hizkuntza gutxitu guztientzako bide-orria da, eta gu euskararentzako Kaiera ari gara urratzen.

Jakina da Europako hizkuntza gutxituen egoera desberdina dela, hain zuzen ere, Estatu bakoitzean hizkuntza-kudeaketa zeinek bere erara egiten duelako. Halere, oso gutxik, bakarren batek akaso, hizkuntza-kudeaketa justua eta orekatua egiten dute, eta, ondorioz, egoera gutxituan gauden hizkuntza-komunitate guztientzat da baliagarri Protokoloa. Dena dela, esan bezala, Protokoloaren 185 neurriak berriz ere aztertzen ari gara hamarnaka eragilerekin, euskarari eta euskaldunon eskubideei dagokienez, neurriak antolatzeko, lehentasunak ezartzeko, hurrengo bost zein hamar urteetarako aurreikuspenak egiteko, neurriak bete direla egiaztatzeko adierazleak eta egiaztatze-elementuak zehazteko... Hortaz, erronka ikaragarri bati ekin diogu beste behin, eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak euskarari dagokionez izan beharreko betetze-hurrenkera eta zehaztapen guztiak jorratzen ari gara. Hartara, hausnarketa honetatik sortuko den dokumentu berriak bi bereizgarri izango ditu: Europa mailan egindako hausnarketaren ondorioetan oinarrituko da eta Euskal Herriko errealitateari lotuko zaio.

Azken hilabeteotan behin eta berriro entzun dut bidegurutzean gaudela, behin eta berriro entzun dut adostasun berrien beharra dagoela. Bada, Protokoloa bidegurutzearen noranzkoak zein izan behar duen definitzeko dagoen bide-orria dela iruditzen zait. Are gehiago, Euskal Herrian ez da izan gizarte eragileen aldetik hizkuntza-politikaren lan-ildoak zehazten laguntzeko horrenbesteko adostasunik izan duen dokumenturik. Hortaz, bidegurutze horretan aurrera egiteko tresna izan badugu, hamarnaka eragilek adostasunean osatutako proposamena. Izan bedi, hortaz, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa abiapuntu.]]>
<![CDATA[Euskara, denontzat doan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/017/003/2017-03-28/euskara_denontzat_doan.htm Tue, 28 Mar 2017 00:00:00 +0200 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1832/017/003/2017-03-28/euskara_denontzat_doan.htm
Munduan, eskubide horren bermatzea muturrera eraman duten gobernuak izan dira. Esaterako, Indiako Kerala Estatuan Internet giza eskubidetzat hartu zuten, elikadura, ura eta hezkuntza bezalaxe, eta, ondorioz, herritar guztientzako doako wifi konexioak jarriko dituzte. Guatemalako herri indigena batean ere Interneterako sarbidea giza eskubidetzat hartu da, eta agintariak plan bat abian jartzen ari dira populazio guztiak doako wifia baliatu ahal izateko.

Egia da arrotz egin dakigukeela Interneterako eskubidea giza eskubideen barruan kokatuta ikustea, baina egia ere bada, askotan geure buruan giza eskubideen eremuan lehen hiru belaunaldietakoak besterik ez sartzeko ohitura dugula, zibilak, politikoak... Eta gizartea aurrera doan neurrian, beharrezkoa izan da eskubideen belaunaldi berriak identifikatzea.

Lurralde bateko berezko hizkuntza ezagutzea ere oinarrizko eskubidetzat hartu zuen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak 1996an. Ondoren, 2016ko abenduaren 17an aurkeztutako Donostiako Protokoloak eskubide hori egikaritzeko neurriak jaso zituen, hain zuzen ere, 91-95 tartean. Bertan, besteak beste, hizkuntza gutxitua ikasi nahi duten herritarrei dohainik ikasteko aukerak zabaldu beharra zehazten da, bai eta ikastaroak lurralde osoan eskaini beharra ere. Are gehiago, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren printzipio nagusietako bat unibertsaltasun-printzipioa da, eta ondorioz, hizkuntzaren ezagutza unibertsalizatzeko neurriek lehentasuna dute.

Eskubideak aitortuta eta bidea definituta, aurrera egiteko borondatea besterik ez da falta, eta, egia esan, gaur egun posible eta bideragarri ikusten dugu aldarrikapen historikotik lorpen historikorako jauzia egitea.

Horretarako, hiru ildo nagusi leudeke. Batetik, doakotasuna kudeatzeko leihatila bakarra ezartzea. Zentralizatu behar da, erraztasunak eman behar zaizkie ikasleei eta sektoreari egingarriak izateko. Bigarrenik, helduak euskalduntzeko zerbitzuaren doakotasuna koordinatu eta planifikatu behar da. Izan ere, ulertezina da herriaren, herrialdearen edo mailaren arabera laguntza batzuk edo beste batzuk jasotzea. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan herritarrek kopuru desberdinak ordaintzen dituzte euskara ikasteko. Berrogeita hamar modulazio baino gehiago topatu ditugu, eta horren arabera, inbertsio desberdinak egin behar dituzte herritarrek doan izatetik 5.000 euro ordaindu behar izatera.

Azkenik, doakotasuna lortzeko, diru-sail nahikoak jaso beharko lirateke aurrekontuetan. Gaur egun, EAEn ikasleen matrikulek sektorearen zerbitzuen %34 hartzen dute, 15 milioi euro.

Eta, iruditzen zaigu badagoela aplika daitekeen eredua. Gure aldetik txalotu beharrekoa, bai, HABEk Lanbiderekin egin duen akordioa. Txalotu, batetik, bete-betean bat egiten duelako Protokoloaren 93. neurriarekin (hizkuntza gutxitua irakasten da langabetuei zuzendutako trebakuntzan). Eta txalotu doakotasuna ulertzeko moduarengatik. Hain zuzen ere, ikasleek dirurik aurreratu behar izatea, ikastorduen aprobetxamendua bai, baina azterketarik gainditu behar ez izatea, eta ikasleari tramiteetan zailtasun gehiturik eragin gabe.

Kontseiluan laugarren eta lehen belaunaldietako multzoetan sartzen den eskubide bana uztartu ditugu, eta biak ideia berarekin: Denontzat doan. Izan ere, guk aski erraz aldarrika genezake wifiak doakoa izan beharko lukeela, baina Kontseiluari badagokio euskara denontzat doan izan behar duela esatea; eta halaxe aldarrikatuko dugu, besteak beste, hogeigarren KORRIKAn Euskal Herriko hiriburuetan izango diren doakotasunaren aldeko kilometroetan.]]>
<![CDATA[Luma, etorkizun hobea eta justoagoa idazteko]]> https://www.berria.eus/albisteak/129739/luma_etorkizun_hobea_eta_justoagoa_idazteko.htm Fri, 16 Dec 2016 16:26:00 +0100 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/albisteak/129739/luma_etorkizun_hobea_eta_justoagoa_idazteko.htm <![CDATA[#2dEmanEuskarari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/022/003/2016-06-03/2demaneuskarari.htm Fri, 03 Jun 2016 00:00:00 +0200 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1832/022/003/2016-06-03/2demaneuskarari.htm
Araudi murriztailea abiarazi zuten 1986an, herritarren artean bereizkeria eraginez. Hori nahikoa ez, eta 2000. urtetik aurrera egoera are ilunagoa izan zedin urrats berriak egin zituen, hain zuzen ere, euskara administrazio publikotik desagerrarazten zuten Dekretuak abian jarriz, edota herritarren eskubideak berma zitzaketen langileei ateak itxiz, bai eta euskaldunon eskubideen urraketa sistematikoa ahalbidetuz ere.

Iluntasun hori elikatu zuen Gobernuak Nafarroako Administrazioa euskalduntzeko plangintza abiatu gabe. Izan ere, plangintza bai izan zuen Gobernuak, baina iluntasuna are ilunagoa izan zedin. Eta, noski, aurrekontuetan, urtez urte, gero eta baliabide gutxiago esleitzen zizkien argiak pizten zituzten eragile horiei guztiei.

Are gehiago, Gobernuan egon gabe ere, orduko inertziek argiak itzaltzeko joera obsesioa zela agerian utzi dute: Baztango Udalaren euskara plana baliogabetu izana, Iruñeko haur eskolen afera, ETBren emisioak etetea... Dena dela, iluntasunera kondenatu nahi arren, argitasuna beti egon izan da euskaraz bizi nahi duten herritarren artean. Argiak piztu dira argirik gabe uzteko bokazioa zuen Gobernuari aurre eginez. Euskaraz bizitzeko nahiak belaunaldi berriak euskalduntzen jarraitu du, helduak euskaldundu izan ditu urtez urte, euskarazko hedabideak sortzen eta hedatzen jarraitu du, euskarazko kultura guztion eskura jarri izan du eta abar luzea. Hartara, saiakera handiak eta eskura zuen guztia egin arren, euskaraz bizitzeko nahia goibeltasuna argituz joan da. Euskaraz bizitzeko nahiari esker ezarri nahi izan zitzaigun iluntasun horretan argi-izpiak egon dira, eta horri esker lortu da euskarak egun duen bizi-indarra.

Gogoan dut iazko apirilaren 25ean Anaitasuna kiroldegian milaka argi piztu genuen unea. Irudi zirraragarria milaka herritarrek, beste behin, euskaraz bizitzeko nahia halako determinazioz erakusten zutela ikustea. Izan ere, aldaketaren bueltan geunden iaz garai honetan. Erregimenarekin amaitu eta bestelako Nafarroa bat eraikitzeko aukerak egitate bihurtu ziren, eta, nola ez, aldaketa horrek euskararen berreskurapen prozesuari energia emango zion.

Handik hilabetera amets hori errealitate bihurtu, eta aldaketarako ateak zabaldu zirela ikustean, urteotan piztutako argi guztiek are indar handiagorekin argituko zuten konbentzimendua izan genuen.

Eta, bai. Argi-izpi batzuk sortu dira azken hilabeteotan, baina horren iluntasun sakona argitzeko energia gehiago behar da. Biziki kezkatu gintuen herritarren eskubideak bizi diren herriaren arabera aitortzen dituen legea desadostasun bihurtzea. Herritar askori oinarrizko eskubideak aitortzen ez dizkion lege bat baliogabetzeak izan behar zuen aldaketaren lehen urratsetakoa, hain zuzen ere, araudi horrek sortzen duelako egun Nafarroan dagoen itzalik zabalena. Eta, aldaketatik urte bat joan bazaigu ere, lege maltzur horren eraginez abian jarritako araudi are murriztaileek ere baliogabetu gabe jarraitzen dute, eta bada garaia corpus juridikotik argi-izpiak izateko. Nafarroako herritar guztiak berdintasunean hartuko baditugu, ez du balio batzuk are inguru ilunago batean bizitzera behartzea. Oreka sozialaren aldeko urrats gisa ulertu behar dugu, beraz, aldaketa.

Bestalde, aurreko Gobernua argiak itzaltzen saiatu zen hainbat proiektu eta asmori energia guztia mozten; baina ez zuen lortu. Baliabideetan ere argi-izpiak sartu dira aurten, baina iluntasunetik ateratzeko energia gehiago behar da, eta, beraz, eremu horretan ere aldaketak behar dira.

Bihar argia sortzen jarraitzen dugula erakutsiko dugu. Halere, hori ez da nahikoa. Euskaraz bizitzeko nahiak sortutako argiak are energia gehiago behar duela aldarrikatu nahi dugu, eta Nafarroa iluntasunetik ateratzeko guztiok batera, norabide berean jokatu beharra azpimarratuko dugu. Urte asko, urte gehiegi izan dira iluntasunaren itzalpean, eta egun ditugun aukerak baliatu behar ditugu argitasuna ahalik eta handiena izateko. Euskarari bide emanez lortuko dugu argitasuna.]]>
<![CDATA[Gure deiadarra: ofizialtasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/017/003/2015-10-20/gure_deiadarra_ofizialtasuna.htm Tue, 20 Oct 2015 00:00:00 +0200 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1832/017/003/2015-10-20/gure_deiadarra_ofizialtasuna.htm
Nazioarteko instituzioek hainbat aldiz esan diote Frantziako Gobernuari ezin diola jarrera jakobino horri jarraitu. Hamaika aldiz ditxosozko égalite kontzeptua ezin dela hizkuntza-komunitate gutxiagotuetako herritarrei aitortza ez egiteko baliatu. Eta, bai, nahi baino gehiagotan esan diote jarrera aldatu behar duela, nori eta liberté haizatzen duen Estatuari.

Azken hilabeteotan sirena-hotsen moduko kantuak zabaltzen ari dira Paristik. Horrela, enegarren aldiz Erregio edo Gutxiengoen Europako Ituna berresteko urratsak egiten ari direla esaten ari dira. Askotan aldarrikatu izan dugu Estatuak Itun hori berretsi beharko lukeela. Halere, gogora dezagun Itun hori Europako oinarri demokratikoetan kokatzen den dokumentua dela, eta beraz, oraindik berretsi ez izanak Gobernuaren benetako jarrera besterik ez duela islatzen.

Izan ere, oinarri demokratikoez haratago jo beharko luke Gobernuak. Gureari eta gurea bezalako hizkuntzei estatus egokia esleitu behar die, ofizialtasuna, hain zuzen ere. Hizkuntza baten berreskurapen prozesua erdiesteko agintariek arkitektura juridiko egokia eraiki behar dute, hizkuntza-plangintza egokiak abian jarri eta bitartekoak eskaini, hizkuntza-politika eragingarria, alegia.

Eta, bai, Ulisesek entzuten zituen sirena-hotsen modukoak direla esango nuke. Izan ere, egunerokoan beste praxi bat eramaten dute aurrera. Agintari horiek beroiek ukatu zioten Uztaritzeko Herriko Etxeari euskarari ofizialtasun estatusa esleitzea. Agintari horiek beroiek, berriki, Hiru Saretak salatu bezala, institutuetan euskarazko irakaskuntza arriskuan jarriko duen erreforma abian jarriko dute. Agintari horiek beroiek gogorarazten diguten behin eta berriro frantsesa dela Errepublikaren hizkuntza bakarra.

Halere, eta hori guztia gertatzen ari bada ere, Ulisesen itsasontzian zihoazen marinelen gisa, argizaria dugu belarrietan eta horri esker euskarazko proiektuek aurrera egiten dute, euskarazko irakaskuntzan gero eta ikasle gehiago dago, euskarazko hedabideez goza dezakegu… Euskararen herri mugimenduak haizeak kontrara zakar jo arren, aurrera egiteko determinazioa duela erakutsi du. Halere, hori ez da nahikoa, edozein hizkuntzaren normalizazio-prozesua soziala ez ezik, politikoa ere badelako.

Nahi baino gehiagotan atera behar izan dugu karriketara, bai, Frantziako instituzioek entzungor egiten diotelako milaka herritarrek duintasunez bizitzeko eskubidea bermatzeko tresnak jartzeari. Horrexegatik guztiagatik, hain zuzen ere, ez gara geldirik egongo. Urriaren 24an Montpelhièr, Aiacciu, Karaez eta Baionako karrikak bete behar ditugu. Liberté, egalité eta fraternité kontzeptuak ikurritza dituen Estatuari bere printzipioei kasu egin eta entzungorrarena egiteari utz diezaiola exijituko diogu. Eta, bai, beste behin, euskaraz, bretoieraz, okzitanieraz, alsazieraz, katalanez… bizitzeko nahiak kaleak beteko ditu.]]>
<![CDATA[aNAHItasuna bete]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/026/003/2015-04-19/anahitasuna_bete.htm Sun, 19 Apr 2015 00:00:00 +0200 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1832/026/003/2015-04-19/anahitasuna_bete.htm
Bestalde, tamaina edota edukiera desberdinetako botilak daude, eta askotan edukiera txikikoek dute barruan altxorrik preziatuena. Hortaz, ze demontre erantzun daiteke euskararen egoera botila batekin alderatzeko eskatzen dizutenean? Halere, euts diezaiogun botilaren adibideari.

Argi dago euskararen botila inoiz ere ez dela hutsik egon, eta horri esker bizi dela gure hizkuntza. Azken hamarkadotan botila betez joan da. Milaka herritarren, eragileren, euskaldun zein euskaltzaleren izerdi-tantek bete izan dute botila hori. Askotan, tanta mardulak izan dira, esaterako, helduak euskalduntzeko sortu diren sareak, euskarazko hedabideak, euskarazko espazioak, euskarazko hezkuntza... Beste askotan, norbanakoen izerdi-tantak, hain zuzen ere, beren burua euskaldundu duten horienak guztienak.

Akaso, norbaitek pentsa lezake milaka tanta horiekin botila bete ez izana ez dela normala. Arrazoi osoa lukete, zalantza izpirik gabe. Halere garbi izan behar dugu euskararen botila betetzeko ez dela nahikoa herritarren, euskaltzaleen, euskalgintzaren isuria. Hizkuntza-politikek ere ekarpena egin behar dute botila bete dadin: Corpus juridiko egokia, plangintza egokiak eta diru baliabide egokiak. Horiek dira euskararen botila betetzeko hizkuntza politikak egin behar duen ekarpen nagusia, eta botila epe onargarri batean bete dadin herritarren ekarpenaz gain hizkuntza-politikena ere nahitaezkoa da.

Izan ere, azken urteotan gehiegitan ikusi izan dugu euskararen botila husteko Nafarroako Gobernuak baliatu izan dituen estrategia zitalak. Nafarroako Gobernua euskararen botila pitzatzen ez ezik, apurtzen ere saiatu izan da politika bortitzen bidez. Herritarren arteko bereizkeria eragiten duen eta euskaldunak erabat baztertzen dituen corpus juridikoa aplikatuz, normalizazioa ahalbidetzeko plangintzak uxatuz, baliabideak erabat murriztuz... Edozein bide erabili izan du, inolako lotsarik gabe, horrenbeste izerdi-tantez bete den botila hori gaztelaniaren ozeanoan disolbatzeko. Are gehiago, zenbaitetan, euskararen botila paperontzira bota eta plastikozko beste botila batzuk ere jarri nahi izan ditu betetzen, ingelesarena esaterako. Inolako gupidarik gabe ibili da, bai horixe.

Bestalde, azken hilabeteotan, han eta hemen, bolo-bolo dabiltza Nafarroan aldaketa egongo dela agertzen duten iritziak. Aldaketa beharraz asko eta luze hitz egin da azken urteotan, zer esanik ez, euskararen botila betetzen ari garenon aldetik. Izan ere, aldaketa egongo bada, euskararen botila betetzea ahalbidetuko duena izan beharko du. Hortaz, gizarteak horrenbeste desio duen aldaketa etorriko bada, euskaraz bizi nahi dugunok ere badugu zer esana.

Gure botilan zenbat pitzadura eta urradura egin izan duten kontuan hartuta, afera ez da masilla edo mastika jartzea. Egia da, bai, masilla apur bat jarrita, botilak eutsi egingo diola eta horrek arnasa hartzeko aukera emango duela. Dena dela, hori ez da nahikoa izanen, eta beraz, gaurdanik esan behar dugu botila behar bezala betetzeko baldintzak bermatu behar dituela balizko aldaketak. Eta, noski, baldintza horiek hizkuntza-politika egoki baten bidez etorriko dira.

Apirilaren 25ean Anaitasunan botila betetzeko ekitaldia antolatu dugu. 2010eko maiatzean antolatutako eta Nafarroan euskararen alde inoiz egin den manifestazio jendetsu hartan bezalaxe, oraingoan ere, botila beteko duten herritarrak bilduko gara. Izan ere, Anaitasunan, herritarrak izango dira protagonista; herritar aktiboak, herritar (eusk)ahaldunak. Aurrekoan Lorea Agirrek milaka eskutatik ibilitako lekukoan jaso bezala, euskara plaza publikoan jokatzen da, eta plazaren izaera publikoa euskaran. Euskararena hiztunon auzia da, herritar guztion auzia da, publikoa eta kolektiboa.

Hartara, Anaitasunan Agirrek hain ederki jasotakoa praktikara eramango dugu. Bertan bilduko garenoi ilusioa piztuko zaigu beste behin, guztion bultzadak egungo egoerara ekarri gaituela ondorioztatu ahal izango dugu, eta noski, zabal daitezkeen aukera berriak alferrik gal ez daitezen aldarrikatuko dugu. Herritarrok dugu horretarako giltza, geuk dugu eraldatzeko gaitasunik handiena, geu gara gizartearen beste esparruak baldintza ditzaketenak.

Halere, apirilaren 25ean Anaitasunan beteko dugun botila horri ez diogu tapoirik jarriko. Biharamunean bertan dauden tanta guztiak lurraldearen luze zabalean hedatuko ditugu, tanta horietako bakoitza eragile bihurtzea lortuko dugu Nafarroan aldaketa egongo bada euskararen botila beteko duena izango dela bermatzeko. Bete dezagun euskararen botila, betearaz dezagun euskararen botila. Bete dezagun, bada, aNAHItasuna!!!]]>
<![CDATA[Bai, oztopoak gainditzerik badago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2015-02-27/bai_oztopoak_gainditzerik_badago.htm Fri, 27 Feb 2015 00:00:00 +0100 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2015-02-27/bai_oztopoak_gainditzerik_badago.htm
Berrogeita hamargarren hamarkadan Pakistango Gobernuak urdua Estatuko hizkuntza bakarra izendatzeko asmoa agertu zuen. Estatuaren hizkuntza-politika Estatuko biztanleriaren ia erdiarentzat onartezina zen, hain zuzen ere, egun Bangladesh hartzen duen Ekialdeko Pakistanen bizi ziren herritarrentzat. Hango herritarrentzat urdua hizkuntza ofizial bakar bihurtzeak aukeren ukapena zekarren, bai eta identitatearen beraren ukapena ere. Lanpostu edota botere-gune askotatik milaka herritar baztertu ere egin zituzten.

1952ko otsailaren 21ean horren kontra antolatutako manifestazioaren aurka gogorki oldartu zen polizia eta ikasle-talde bat hil ere egin zuen. Horrexegatik, hain zuzen ere, Bangladesheko Gobernuak esfortzu handiak egin zituen egun hori, otsailaren 21a, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatzeko.

Bangladeshen gertatutakoak beste behin erakusten du gurea bezalako hizkuntzen berreskurapen-prozesuetan Estatuek jokatu izan duten papera egoera gutxiagotuan dauden hizkuntzen normalizazioari galga jartzeko eta hizkuntza nagusien hegemonia mantentzeko.

Gurean ere Espainiako zein Frantziako agintariek aski ongi lotuta dute, zeinek bere Konstituzioaren bidez, gurea bezalako hizkuntzek ezin izango dutela normalizazio osoa erdietsi. Konstituzioek berek jasotzen dute gaztelaniaren edo frantsesaren nagusitasuna, euskaraz bizi nahi duten herritarrei bidea oztopatzeko. Gerriko estua jarri ziguten hasieratik bertatik, arnas egiten uzten ez digun gerriko estua.

Baina hori ez ei da nahikoa, eta azken hilabeteotan bi Estatuek gure lurraldeetan dituzten ordezkariak are modu bortitzagoan ari dira jarduten: Ezin dituzue aktak euskaraz idatzi, ezin dituzue hizkuntza-irizpideak jarri, ezin dituzue Lapurdiko ikastolak lagundu, ezin duzue euskara ofizial izendatu, ezin diozue euskarari lehentasunezko trataera eman… Finean mezu bat eta bakarra bidali nahi digute Estatuek Urkixoren eta Dallennesen bidez: Ez duzue askatasunik zuen hizkuntza-politika definitzeko. Ez zarete askeak euskaraz biziko den herriak behar dituen tresnak izateko. Estatuok dugu eskumen osoa zuen hizkuntza-politikak zehazteko, eta argi dugu gaztelania edo frantsesa izango direla hizkuntza hegemonikoak.

Estatuen ordezkarien jardunari Nafarroako Gobernuarena ere lotu behar diogu. Izan ere, Nafarroako kasuan Estatuak ez du bertan duen ordezkaria baliatu behar lan hori egiteko, bertako Gobernuak berak hartzen baitu funtzio hori lotsagabeki.

Jardun horiek argi erakusten dute hizkuntzaren afera Estatuen afera ere badela. Askotan sinetsarazi nahi izan digute gure hizkuntzaren berreskurapena afera domestikoa dela, etxekoa, alegia, hizkuntza-komunitateak duela aurrera ez egitearen erantzukizuna.

Halere, azken hilabeteotako gertakariek kontrakoa erakusten dute, batetik, hizkuntzen arteko gatazketan botere-gatazkak daudela eta, bestetik, Estatuek oso argi dutela zein estrategia baliatu gurea bezalako hizkuntzetan bizi ahal izatea eragozteko. Estatuek, boterea erabiliz, erabaki nahi dute noiz, norekin eta nola erabil edo ikas dezakegun guk geure hizkuntza. Estrategia oso ongi neurtua dute, zertarako eta euskaraz bizi nahi duten herritarrak zokoratzeko.

Halere, oztopo horiei guztiei aurre egiterik badago. Azken asteotan hainbat udalek Estatuaren galgari aurre egitea erabaki dute, eta haien ohiko funtzionamenduari eusten jarraitu diote. Gobernuko ordezkariaren eskaerari muzin egin eta euskaraz lan egiten jarraitzen dute, normaltasun osoz. Bestalde, egunero, milaka herritarrek ere determinazio bertsua erakusten dute, eta oztopo horiei guztiei muzin egiten diete euskaraz biziz.

Eta jarrera irmo horiek ikusita galdera bat datorkit: Zer gertatuko litzateke eragile politiko, sindikal, sozial eta instituzional guztiek, euskalgintzarekin batera, norabide berean jokatuko balute? Alderdietako edota hauteskundeetako interesak alboratu, eta guzti-guztiok determinazioa erakutsiko bagenu, norbaitek uste al du ez ginela gai izango oztopo horiek guztiak gainditzeko?

Zalantzarik ez dut denok batera joko bagenu, nahikoa indar izango genukeela oztopo horiei edota horiek baino gogorragoei aurre egiteko. Euskaraz bizi nahi duen herriak aspalditik erakutsi izan du harresiak apurtzeko eta euskararen normalizazioa ahalbidetuko duten zutabe sendoak eraikitzeko gaitasuna duela. Hartara, bada garaia eragile guztiok modu bateratuan lan egiteko.

Larunbatean lehen urratsa emango dugu, eta oztopo horiei aurre eginez euskaraz biziko garela aldarrikatuko dugu. Halere, hori ez da nahikoa izango. Estatuek abian jarri dituzten inertziak gainditzeko garaia da, denok batera eta determinazioz. Horrek egiaztatuko du oztopoak gainditzerik badagoela, baldin eta elkarrekin egiten badugu aurrera.]]>
<![CDATA[Geurearen alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1513/004/001/2014-02-07/geurearen_alde.htm Fri, 07 Feb 2014 00:00:00 +0100 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1513/004/001/2014-02-07/geurearen_alde.htm
Urtez urte gora egin du belaunaldi berri euskaldunen alde egiten duten gurasoen kopuruak, eta, akaso, horrexegatik azken urtean euskarazko irakaskuntza aspaldiko jazarpen handiena pairatzen ari da. Izan ere, ez dugu uste ezer kasuala denik.

Parisen gurea bezalako hizkuntzen etorkizunaz hitz egiten ari ziren bitartean, prefeta gero eta oldarkorragoa agertzen zen Beskoitzen eraiki beharreko ikastolaren kontra. Are gehiago, Hendaiako Herriko Etxeak ikastola berriaren alde hartu deliberoa deuseztatu egin du Paueko administrazio auzitegiak. Hamar urtean suprefet eta prefetek Falloux Legeari bizkarra eman badiote ere; orain legea eskuan jomugan dira Ipar Euskal Herriko ikastolen %90.

Horrekin batera, Espainiako Hezkuntza Ministro Wert-ek berebiziko presa erakutsi du gure hizkuntzaren garapenaren kontra doan erreforma abian jartzeko. Gure herriko eragile, instituzio, herritar gehienok erreforma horren arriskuen jabe garen arren, bere helburuari eusteko prest dago ministroa.

Eta oztopo horiek gutxi balira, zeharka pasatu eta oihartzun handirik izan ez duen beste erabaki ulergaitz bat ere izan da azken asteotan; hain zuzen ere, Nafarroako Parlamentuan normalizazioaren ikuspegitik hainbat alderdik hartutako erabaki ulergaitza, zeinaren arabera, «Nafarroako Gobernua premiatzen da bidezkoak diren prozedurak ezar ditzan ikastetxe publikoetan hizkuntza-eredu desberdinak elkarrekin bizi daitezen».

Egia esan, eztabaida ulergaitza izan zen, hain zuzen ere, zer-nolako ondorioak izan ditzakeen kontuan hartuta. Lehen esan bezala, hezkuntzak nahitaezko funtzioa betetzen du hizkuntza baten berreskurapen-prozesuan. Bertan etorkizuneko belaunaldia dago, etorkizuneko jendartea hezurmamituko eta gidatuko duena, alegia. Gainera, hainbat ikerketak erakusten dute gazte garaian finkatzen eta izaten direla hizkuntza erabilera nagusienak; hots, nagusiki hizkuntza batean edo bestean bizitzeko erabakia gazte garaian hartzen dela.

Horretan hainbat faktorek eragiten du, besteak beste, euskaldunen dentsitatea, euskaraz eta erdaraz hitz egiteko gaitasun erlatiboa eta euskararekiko jarrera, motibazioa eta identitatea. Zalantzarik ez, beraz, etorkizuneko euskaldunak lortuko baditugu, ikastetxeak bere osotasunean funtzio bat bete behar duela. Izan ere, ikastetxea instituzio bat da. Akaso, hori baino gehiago ere badela esan genezake: Ikastetxeak komunitatea sortzen du, gertuko harremanak ditu, inguruan eragiten du, euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko espazioa eskaintzen du edo eskain lezake; euskara irakasten du eta euskaraz ikasteaz gain, komunikaziorako eta erabilera sustatzeko baliagarri dela erakutsi du. Kontseiluak hezkuntza sektoreko eragile garrantzitsuenekin adostutako Ikasle euskaldun eleaniztunak delako proposamenean ere berebiziko garrantzia eman zion ikastetxeak bete behar duen funtzioari.

Eta funtzio horiek betetzeko, euskarak bere espazio propioa behar du ikastetxean, eta bertan hizkuntza hegemonikoa izan behar du. Eta hori izan da, besteak beste, azken urteotan D ereduak izan duen arrakastaren arrazoietako bat. Azken hamarkadotako eskarmentuak erakutsi digu posible dela ikasleak euskalduntzea, ingurune soziolinguistikoa edozein delarik ere. Horrexegatik, utz ditzagun albo batean euskalduntze-prozesu integrala arriskuan jar ditzaketen erabakiak. Albora ditzagun euskararen erabileran eragingo duten esperimentuak. Indartu dezagun orain arte ikasle euskaldun eleaniztunak ahalbidetu dituen eredua. Izan ere, egoera ahulean dagoen hizkuntzari horrelako erabakiek kalte besterik ez diote egiten, eta, beraz, ikastetxe berean hizkuntza-eredu desberdinak jartzeak badakigu noren kontra egingo lukeen. Erabaki horrek ez luke elkarbizitza sustatuko, gaztelaniaz bizitzea baizik.

Gauzak horrela, aurten inoiz baino indar handiagoz ekin behar diogu aurrematrikulazio-kanpainari, kanpotik datozen esku-hartzeei eta barnetik datozen erabaki ulergaitzei izkin egin eta guk geure bideari jarraitu behar diogu, azken hamarkadotan bezalaxe, D ereduaren alde.]]>
<![CDATA[Bihotz-guneak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1513/006/001/2014-01-14/bihotz_guneak.htm Tue, 14 Jan 2014 00:00:00 +0100 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1513/006/001/2014-01-14/bihotz_guneak.htm arnasgune deitzen ditugun eremuen ingelesezko itzulpena language breathing spaces zelakoan nengoen, baina bertan beste izendapen egokiago bat bazela ikusi nuen : Language Heartlands (hizkuntzen erdigunea, bihotz-gunea).

Izan ere, bizirik egoteko bihotza behar dugu. Eta hizkuntzetan ere bihotz-eremuak behar dira, hizkuntza bizirik dagoela erakusten duten eremuak, hizkuntzaren gorputzean odola eta oxigenoa barreiatzeko bihotzak.

Bi hizkuntza leku eta aldi berean hitz egitean, beti, bat nagusitu egiten da. Euskaldunok egunero dugu horren berri. Halere, leku batzuek inguruko erdaren nagusitasunari aurre egin eta euskara nagusi edo hegemoniko izatea lortu dute. Euskaldunon kontzentrazio nabarmena dago leku horietan, eta euskara modu naturalean transmititzen da. Leku horietan euskaldunok lasai har dezakegu arnasa, lasai egin dezakegu euskaraz, bai baitakigu bertako hizkuntza naturala horixe dela.

Eguneroko euskarazko mintzajarduna hainbat eta hainbat gunetan burutzen da: ikastetxeetan, lantokietan, dendetan… Horiek guztiak jardun-guneak edo espazio soziofuntzionalak dira. Bertan, euskaldun kopuru nahikoa da eta euskara nagusi da. Euskaldunok eroso ari gaitezke euskaraz, inork kontu hartuko digun beldurrik izan gabe. Euskaldunontzat nolabaiteko irlak eratzen dituzte erdaren itsasoan.

Erdara nagusi den itsasoan, esparruren batean (lan-mundua, merkataritza…) euskaraz lasai jarduteko lekua eskaintzen digute arnasgune soziofuntzionalek. Arnasgune diren espazio soziofuntzional ugari elkarren ondoan daudenean, elkar harremanean aritu ahala arnasgune handiagoak edota arnasgune geografikoak eratu ditzakete. Udalerri euskaldunak dira horiek. Bertan euskaraz normaltasunez bizi dira herritarrak; hizkuntza nagusia (bakarra ez izan arren) euskara da.

Eta horietan ere hizkuntza-politika zehatzak aplikatu behar dira. Askotan esan izan dugu hizkuntza-politikak zeharlerrotasun izaera hartu behar duela. Hartara, arnasguneetan ere zeharlerrotasun hori oso beharrezkoa da. Horrexegatik, arras garrantzitsua da etxebizitza-politikan, lurralde-antolamenduaren politiketan… hizkuntzaren irizpidea ere txertatzea.

Egia da, bai, azken hamarkadan lurralde antolaketaren esparruan irizpide berriak txertatuz joan direla, esaterako, iraunkortasuna, parte hartzea edota genero-ikuspegia. Horrez gain, egia da hizkuntzaren berreskurapen-prozesuen azterketei geografiaren garrantzia ere erantsi diela geolinguistikaren jakintza-alor berri samarrak. Hala ere, gutxi hitz egiten da oraindik ere lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz.

Horrexegatik, hain zuzen ere, elementu horiek arnasguneetan zein hizkuntza-ohituretan duten eragina izango ditugu aztergai Lurraldea eta hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea jardunaldietan. Geolinguistika, euskararen arnasguneetako esperientziak, gure mugetatik kanpo dauden beste arnasguneetako estrategiak… Gai arras interesgarriak arnasguneetan nola eragin beharko litzatekeen ondorioztatzeko.

Aditu askok esana da hizkuntza bat desagertu ez dadin beharrezko sentitu behar dela. Nonbait euskara beharrezkoa bada, arnasgune geografikoetan da. Bertaratzen den edonork euskaraz jarduteko gizarte-araua inplizituki jasotzen du.

Horregatik guztiarengatik, euskararen normalizaziorako abiapuntu eta helmuga dira arnasguneak. Hain zuzen, galera prozesua eman den kontrako norantzan, arnasguneak euskarari eusteaz gain, horiek hedatuz, euren inguruan arnasgune berriak sortuz emango baita normalizazioa.

Xalbadorrek herria gorputza eta hizkuntza bihotza dela idatzi zuen. Euskararen bihotz-guneak erantsiko nizkioke horri, arnasguneak, euskaraz bizitzeko nahitaezkoak.]]>
<![CDATA[Euskaraz bizi nahi dugunon garaia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1513/004/001/2012-11-29/euskaraz_bizi_nahi_dugunon_garaia.htm Thu, 29 Nov 2012 00:00:00 +0100 Paul Bilbao Sarria https://www.berria.eus/paperekoa/1513/004/001/2012-11-29/euskaraz_bizi_nahi_dugunon_garaia.htm
Azken urteotan aurrera egin du euskararen herriak, zalantza-izpirik ez dut. Gurea bezalako hizkuntza gutxiagotuen berreskurapen-prozesuei begiratuz gero, harro esan dezakegu aurrera goazela, eta horren arrazoi nagusienetako bat euskararen herriak euskaraz bizitzeko agertu duen nahia izan da. Euskaraz bizitzeko nahi hori errealitatezkoa izan dadin euskalgintzak hizkuntza-berreskurapenari egin dion ekarpena azpimarratu behar delakoan nago: hezkuntzan, helduen euskalduntzean, lan-munduan, zientzian, Interneten, itzulpengintzan, kulturgintzan, sorkuntzan, motibazioan, hedabideetan... Eta horietan guztietan euskaraz bizitzeko nahia egon izan da atzean.

Euskaraz bizitzeko nahiari pasioz, determinazioz eta grinaz eutsi dio euskararen herriak; eta nahi horrek eragin zuzena izan du gure herrian eman diren aurrerapausoetan. Azken asteotan herritar anonimo batzuen eskutik nahi hori erakutsi izan dugu: Leire ataundarrak euskara erabiltzeagatik inoiz umiliatua izan dela azaldu digu, bai eta semeentzat halakorik nahi ez duela ere, eta, horrexegatik, ama baten bihotzetik, hizkuntza-eskubideak babesteko eskatu du, laguntza zuzena eskatu du; Iñigo eta Aizeti bilbotarrek alabaren pediatra euskalduna ez izateak eragiten dien inpotentzia azaldu dute, baina oztopoen gainetik euskaraz bizi direla adierazi dute; eskolak euskaldundu ez eta bere burua euskalduntzeko asmo irmoa erakutsi digu Ruben gasteiztarrak; Nekane lekaroztarrak lanbide heziketan euskalduna izateagatik pairatutako bereizkeria kontatu digu, baina egun euskaraz lan egiteak eragiten dizkion abantailak ere partekatu ditu. Jasone leitzarrak arnasgune batean bizitzeak lasaitasuna dakarkiola azpimarratzen du; euskaraz bizitzea erabaki bat ez ezik, sentimendu bat ere badela azaltzen du. Adibide batzuk besterik ez dira izan, euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrak, euskaraz bizitzea naturaltzat hartzen duten herritarrak, eta jakin badakigu herritar hauen moduan, euskaraz bizitzeko nahiari eutsi eta eusten dioten herritarrak milaka izan direla azken urteotan.

Halere, herritar horiek beharrezkoak izan arren, euskaraz biziko den herria erdiesteko ez da nahikoa herritarron borondatea. Lehenik eta behin, gure hizkuntza-komunitatea handitu behar dugu, eta horretarako euskararen ezagutzaren unibertsalizaziora eramango gaituzten erabakiak eta politikak behar ditugu. Bai, erabakiak eta politikak diot, horretara iristeko tresnak aspaldi jarri baitzituen abian euskalgintzak. Bestetik, euskararen erabileran jauzia eman ahal izateko espazioak euskalduntzeko politika eragingarriak behar ditugu, eremu sozioekonomikoan eta aisialdian bereziki, eta berriz ere esan behar dut erabakiak behar direla, eremu horretan ere, euskalgintzak aspaldian sortuak dituelako tresnak.

Orain, horiek eskuratzeko bideak jorratzea dagokigu. Baldintza sozial egokiak behar ditugu gure hizkuntzaren berreskurapen-prozesuak beharrezkoak dituen baldintza politiko, ekonomiko eta juridikoak eskuratzeko; tamalez, ez baitira egun batetik bestera etorriko. Hortaz, gure garaia dela erakutsi behar dugu. Instituzioetan, eragile politikoetan, sindikalgintzan, gizarte-eragileetan... horietan guztietan erakutsi behar dugu euskaraz bizi nahi duen herria izan badela, eta herri horri erantzun behar diotela. Euskalgintzak eta euskararen herriak aspalditik erakutsi du zer nahi duen, baina erantzukizuna partekatua dela ulertu behar dute horiek guztiek, hots, gure hizkuntzaren etorkizunean betebeharrak dituztela ulertarazi behar diegu. Lan horretan Kontseiluak eragiten jarraituko du, baina herritarren laguntza beharrezkoa dugu. Herritar bakoitzak eragile bihurtu behar dugu geure burua, eta euskaraz bizitzeko nahia berma dakigun konpromisoak eskatu behar ditugu; alegia, gure nahiari erantzuteko neurriak eskatu behar ditugu.

Eta determinazio hori erakusteko, abenduaren 1ean euskararen herriak, euskaraz bizi nahi duen herriak, Donostiako kaleak bete behar ditu. Euskaraz bizitzearen hautua egiteagatik harro gaudela erakusteko aukera izango dugu larunbatean. Euskaraz bizi nahi duen herriari erreparatu behar zaiola erakutsiko dugu, ezikusiarena egiterik ez dagoela lortu behar dugu, are gehiago, euskaraz bizitzea posible egiteko zeinek bere erantzukizunari erantzun behar diola zabalduko dugu.

Euskaraz lan, irakurri, kontsumitu, pentsatu, jolastu, maitatu... Bizi nahi dugulako abenduaren 1ean determinazioa, pasioa, grina, gogoa, erakutsiko ditugu Donostiako kaleetan zehar. Euskaraz bizi nahi dugunon garaiari ekingo diogu. Ez hutsik egin, zeure garaia ere izan dadin!!!]]>