
Gorantz doaz Laso eta Imaz
Paulo Ostolaza
Neurketa ederra jokatu dute Altuna III.a-Tolosaren aurka, eta txapelketako laugarren puntua poltsikoratu dute. Sailkapenean berdinduta daude bi bikoteak.

Nicolas Redondo hil da, UGTko idazkari nagusi izandakoa
Paulo Ostolaza
1927an jaioa zen, Barakaldon (Bizkaia), eta 95 urte zituela hil da. 1976 eta 1994 artean izan zen sindikatuko burua, eta PSOEko diputatu ere izan zen Espainiako Kongresuan.

Ken Block hil da, ginkanak biral egin zituen gidaria
Paulo Ostolaza
Elurretako motor batekin izandako istripu batean hil da, 55 urte zituela. Hogei aldiz hartu zuen parte Munduko Rally Txapelketan, baina Youtubera igotako bideoei esker egin zen benetan ospetsu.

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak irekiko dute 2023ko sagardotegi garaia
Paulo Ostolaza
Bi aktoreak izango dira urtarrilaren 11n egingo duten ekitaldiko protagonistak. Alorrenea sagardotegian izango da, Astigarragan (Gipuzkoa).
Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian labanaz hildako gaztearen kasua dela eta
Paulo Ostolaza
24 urteko mutil hernaniar bat hil zuten atzo goizaldean, dantzaleku batean sorturiko borroka batean. Bilbon, beste gazte bat zauritu dute labanaz, taberna baten kanpoaldean gertaturiko borroka batean.

Felipe VI.aren mezua kritikatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek
Paulo Ostolaza
Jeltzaleek garaiari egokitzeko eta «nazioen errealitatea» onartzeko deia egin diote. EH Bilduren arabera, berriz, «diskurtsoa deigarriagoa izan da esan ez duenagatik, esan duenagatik baino».

Zetak-ek bira amaierako hirugarren kontzertua iragarri du
Paulo Ostolaza
Berehala saldu dira beste kontzertuen sarrerak. Urriaren 5ean, 6an eta 7an izango dira emanaldiak, Bilboko Kafe Antzokian.

Nafarroa Arena goraino bete da han jokatu den lehen finalean
Paulo Ostolaza

Kontrabandoko tabakoa ekoizten zuen sare bat desegin dute Hego Euskal Herrian, «Europan atzeman den handiena»
Paulo Ostolaza
Hamasei lagun atxilotu dituzte. Aldatzen (Nafarroa) zuten fabriketako bat, eta zazpi ukrainarrek egiten zuten lan han, «ia esklabo».

2023ko Euskal Herriko Itzulia ez da Arrate santutegian bukatuko
Paulo Ostolaza
Antolatzaileek 62. lasterketaren sei etapak aurkeztu dituzte. Ez da erlojupekorik izango, eta azken etapak Eibarko herrigunean izango du helmuga. Apirilaren 3tik 8ra korrituko dute.