
Aljeriako presidenteak parlamentua desegin du, eta bozetara deitu
Paulo Ostolaza
Hirak mugimenduaren protestek hauteskundeak aurreratzera bultzatu dute Abdelmadjid Tebbune. Presidenteak adierazi du herritarren kritikak entzun dituela, eta datozen 48 orduetan gobernua eraberrituko duela.

CUPek dio mossoen jokabideak gobernua osatzea zailduko duela
Paulo Ostolaza
Bigarren egunez jarraian protestak izan dira Haselen askatasuna eskatzeko, Bartzelonan eta Madrilen. Foam jaurtigailu batekin jo zuten 19 urteko neskak begi bat galdu du

Txertaketa plana eta hezkuntza izango dira Draghiren gobernuaren lehen helburuak
Paulo Ostolaza
Italiako senatariek gaur gauean bozkatuko dute Draghik proposatutako gobernuaren osaera. Aurretik, lehen ministro hautatuak batasuna eskatu du, eta gobernu berriaren lehen asmoak azaldu ditu.

Azkeneko eztabaida, beroena
Paulo Ostolaza
Elkarri mokoka jardun dira hautagaiak La Sexta katean, COVID-19a, Voxen ekitaldiak eta PSCren aurkako akordioa tarteko. Arranek protesta egin du Jusapol polizien sindikatuaren elkarretaratze baten aurka.

Diputatu maori bat parlamentutik bota dute gorbata gabe joateagatik
Paulo Ostolaza
Rawiri Waititi lepoko maori batekin joan zen Zeelanda Berriko parlamentura: «Gorbata da herrialde honetan gaizki egin diren gauzen sinboloa. Kontua asimilazio agendari aurre egitea da». Atzo utzi zioten parlamentuan sartzen, eta gaur eztabaidatuko dute araua aldatu ala ez.

Guztiak guztien aurka
Paulo Ostolaza
TV3ek antolatutako eztabaida saioan izan dira Kataluniako presidentegaiak, baina gutxi hitz egin dute bozen osteko akordioez; bakoitzak bere profila definitu nahi izan du. Adituek diotenez, positiboen kontaktu zuzena diren 70.000 lagun inguruk bozkatuko dute igandean.

Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, Voxen aurkako ekintza batean
Paulo Ostolaza
Beste pertsona bat ere identifikatu dute Mossoek, ustez Voxen ekitaldi baten aurka gauzak botatzeagatik. Azken egunetan hainbat lekutan izan dira antzeko gertakariak. Inkestek diotenez, Voxek aurrea har diezaioke PPri.

Otegi: «Kataluniakoa XXI. mendeko iraultza demokratikoa da»
Paulo Ostolaza
Arnaldo Otegi ERCrekin kanpaina egiten jardun da asteburuan. Katalunian izan dira, besteak beste, Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias ere. Kataluniako Gobernua emaitzen hedapena atzeratzeko plan bat prestatzen ari da, mahai askotan arazoak baldin badaude.

Borrellek Navalni askatzeko eskatu du, eta Errusiak Kataluniako espetxeratuen auzia gogorarazi dio
Paulo Ostolaza
Moskun bildu dira Europako Batasuneko diplomaziaburua eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa. Lavrovek Espainiak jaso duen tratu bera nahi dutela esan du: «Madrilek bere justizia sistema errespetatzeko eskatu du, eta bere erabakiak zalantzan ez jartzeko».

Olinpiar Jokoetako zuzendariak barkamena eskatu du iruzkin matxistak egiteagatik
Paulo Ostolaza
Yoshiro Mori Japoniako Batzorde Olinpikoko presidentearen ustez, aurrerantzean batzordearen bilerak luzeagoak izango dira, «emakume batek hitz egiten duenean, beste guztiek ere hala egin nahi izaten dutelako». Haren dimisioa eskatu dute.