
Navalniri hiru urte eta erdiko zigorra ezarri diote
Paulo Ostolaza
Errusiako oposizioko kide ezagunari 2014an jarrita zioten zigorra indargabe utzi zuten arren, espetxean bi urte eta zortzi hilabete igaro beharko ditu orain. Epaiketan diskurtso politiko bat eman eta Putinen aurka egin du. Navalniren beste 300 jarraitzaile inguru atxilotu dituzte gaur.

Athleticek Betisen aurka jokatuko ditu Kopako final-laurdenak
Paulo Ostolaza
Sevillan (Espainia) jokatuko dute otsailaren 2an, 3an edo 4an. Betisek Reala kaleratu zuen final-zortzirenetan.

Jose Luis Sabas txertoa hartzen ageri da bideo batean
Paulo Ostolaza
Bilboko Santa Marina ospitaleko buru ohia 'Eldiario.es' egunkariak argitaratutako bideo batean ageri da, beste langile batzuen artean. Erietxeko 224 langilek gutun bat plazaratu dute Sabas defendatuz.

Ikerketa batek dio txakurrak duela 23.000 urte etxekotu zituztela Siberian
Paulo Ostolaza
Amerikara heldu ziren lehen pertsonak txakurrekin iritsi ziren, duela 15.000 urte. Gizaki haiek siberiar jatorrikoak ziren, eta handik zabaldu ziren Eurasiara eta Amerikara.

Urkullu: «Probokazio eta eraso bortitzen aurrean, Ertzaintza orekaz eta neurriz jardun da»
Paulo Ostolaza
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Facebooken hizpide izan ditu «azken egunetan hainbat herritan izandako liskarrak eta arazoak» : «Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren helburua osasun publikoa eta gizarte bizitza defendatzea izan da».

«Emakume bat bahitu, bortxatu eta hiltzea indarkeria matxista da»
Paulo Ostolaza
Aintzane Pujanaren heriotza salatzeko hiru elkarretaratze egin dituzte Donostian. Emakumeen Mundu Martxak «eraso sexisten aurkako antidoto bakarra» feminismoa dela aldarrikatu du, eta Emakumeen Mugimendu Demokratikoak, berriz, Pujanaren hilketak «gizartearen erantzun irmoa» izan behar duela.

Leherketa batek gutxienez hiru hildako eragin ditu Madril erdialdean
Paulo Ostolaza
Jose Luis Martinez Almeida alkateak jakinarazi duenez, gas leherketa bat izan dela dirudi. Hiru hildakoez gain, pertsona bat desagertuta dago, beste bat larri zaurituta, eta zazpik zauri arinak dituzte. Kalte material handiak ere eragin ditu istripuak.

Hesian-ek agur esan du
Paulo Ostolaza
Hamabost urteko ibilbidearen ostean, jotzeari utziko diola iragarri du taldeak sare sozialetan. Zortzi disko plazaratu dituzte, eta ehunka kontzertu eman.
George Pernoud zendu da, France 3ko telebista aurkezlea
Paulo Ostolaza

Israelek iragarri du Zisjordanian beste 800 etxebizitza eraikitzeko asmoa duela
Paulo Ostolaza
Israelgo Defentsa Ministerioa urtarrilaren 19an bilduko da plan berri bat aurkezteko, Joe Bidenek AEBetako presidente kargua hartu aurreko egunean. Oposizioak iragarpena egun horretan egitea kritikatu dio Netanyahuri.