<![CDATA[Paulo Ostolaza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 06 Jul 2022 12:18:18 +0200 hourly 1 <![CDATA[Paulo Ostolaza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Iñaki Williamsek Ghanarekin jokatuko du Munduko Kopa]]> https://www.berria.eus/albisteak/215569/inaki_williamsek_ghanarekin_jokatuko_du_munduko_kopa.htm Wed, 06 Jul 2022 10:43:08 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/215569/inaki_williamsek_ghanarekin_jokatuko_du_munduko_kopa.htm Duela hilabete ingurutik zebilen zurrumurrua Williams anaiek Ghanarekin jokatuko zutela. Iñaki eta Nico Afrikako herrialde hartara joan ziren oporretara, eta, hango zenbait hedabideren arabera, Iñaki black star bat izateko tramiteak egiten jardun zen. Williamsen arabera, bere familia da erabakia hartzera bultzatu duen arrazoi nagusia: «Erronka handi bat hasiko dut gaur. Ghanaren kamiseta defendatuko dut, nire balioak ikur gisa hartuta, eta dudan onena emango dut», azaldu zuen. Aurrez, Espainiarekin neurketa bat jokatutakoa da Athleticeko aurrelaria, 2016an, Bosniaren aurka. Azken deialdietan, ordea, ez du Luis Enrique Martinez hautatzailearen deirik jaso. Ghanarekin, berriz, irailean egin dezake estreinaldia: Afrikako Kopara sailkatzeko bi neurketa jokatuko dituzte Angolaren aurka. Bi hilabete geroago helduko da Munduko Kopa; Ghanak Portugalekin, Uruguairekin eta Hego Korearekin batera osatuko du H multzoa. Ez da lehen kasua Williams ez da izango Espainia ez den herrialde batekin nazioartean jokatuko duen lehen Athleticeko jokalaria. Aurrez, Fernando Amorebietaren kasua izan zen sonatuena; Venezuelarekin jokatu zuen hark, besteak beste, 2015. urteko Amerikako Kopan, Txilen. Eta ez da bakarra izan: Errumaniarekin jokatu zuen Cristian Ganeak, eta Bosniarekin Kenan Kodrok. Gaur egun, Athletic B-ko Ewan Urainek Eskoziako 21 urtez azpikoen selekzioarekin jokatzen du.]]> <![CDATA[Realaren babesle berria, gaztelera hutsean]]> https://www.berria.eus/albisteak/215525/realaren_babesle_berria_gaztelera_hutsean.htm Tue, 05 Jul 2022 13:59:24 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/215525/realaren_babesle_berria_gaztelera_hutsean.htm Babesle berria du Realak: Cazoo, bigarren eskuko autoak saltzeko plataforma britainiar bat. Haren logoa, ordea, ez dute oso ondo integratu etxeko kamisetan; «adabaki bat» edo «petatxu bat» dirudiela kritikatu dute askok. Ez hori bakarrik: publizitatea gazteleraz dagoela ere gaitzetsi dute hainbat zalek. Cazoo. Encuentra. Conduce. Disfruta dio publizitateak (Cazoo. Aurkitu. Gidatu. Gozatu), eta gaztelera hutsean ageri da etxeko zein kanpoko elastikoan. Hori zuzendu ezean kamiseta ez erosteko asmoa azaldu dute sareetako hainbat erabiltzailek. Alex Chesterman ekintzaileak 2018. urtean sortu zuen enpresa da Cazoo, eta aurten sartu da lehen aldiz Hego Euskal Herriko eta Espainiako merkatuetan. Azken urteetan, besteak beste, Premier Leagueko Aston Villa eta Everton taldeen babesle nagusia izan da, eta beste dozenaka kirol jarduera ere babestu ditu. Aurten egin du salto nazioartera, eta babestuko dituen futbol taldeen artean daude Marseilla, Valentzia, Lille, Bologna eta Freiburg. Euskararekin bat Realak gutxienez 2025. urtera arteko akordioa sinatu du Cazoorekin, eta hiru urtean 8-10 milioi euro artean jasoko ditu tratu horri esker. Azken urteetan hainbat marka erakutsi ditu Realak bere kamisetan: Finetwork, Iconiq, Goodball, Qbao, Euskaltel... eta gaur hainbat zalek gogoan izan dutena, taldeak Lehen Mailara itzuli zenean jantzi zuena: Gipuzkoa, euskararekin bat zioen hura.
]]>
<![CDATA[EAEn 100.000 eurorainoko isunak jarri ahalko dituzte animaliei tratu txarrak emateagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/215380/eaen_100000_eurorainoko_isunak_jarri_ahalko_dituzte_animaliei_tratu_txarrak_emateagatik.htm Fri, 01 Jul 2022 11:55:04 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/215380/eaen_100000_eurorainoko_isunak_jarri_ahalko_dituzte_animaliei_tratu_txarrak_emateagatik.htm <![CDATA[Esku pilota oinarri duen joko bat aurkeztu du Playstationek]]> https://www.berria.eus/albisteak/215286/esku_pilota_oinarri_duen_joko_bat_aurkeztu_du_playstationek.htm Wed, 29 Jun 2022 16:33:35 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/215286/esku_pilota_oinarri_duen_joko_bat_aurkeztu_du_playstationek.htm
Relevo estudioak Espainiako eta nazioarteko pilota federazioen babesa izan du jokoa garatzeko. Jokalariek zortzi jokaleku izango dituzte aukeratzeko: espazioko estazio bat, Madril, Mexiko Hiria, New York, Miami, Tokio, Dubai eta Euskal Herriko bakarra, Bilbo. Oraindik ez dute argitu, ordea, nolako itxura izango duen Bilboko frontoiak. Jokoa, nagusiki, pentsatuta dago bi jokalarik elkarren aurka kontsola berean jokatzeko, baina izango du historia modu bat ere, eta zailtasuna aukeratu ahal izango da. Hiru pertsonaia aukeratu ahal izango dira: mutil bat, neska bat, eta robot bat. Urtea amaitu aurretik argitaratu nahi dute jokoa, gazteleraz. Espainiako Federazioak hainbat urte daramatza frontball-a sustatzen, eta bide horretan pauso bat gehiago da bideojokoarena. Playstationen jabe den Sony enpresarekin hiru urte daramatza elkarlanean, eta aurrez, besteak beste, unitate didaktikoak ere sortu dituzte. Garciak azaldu zuenez, litekeena da aurrerago antzeko egitasmoren bat sustatzea zesta-puntarekin ere.
]]>
<![CDATA[Ernesto Valverde da Barkalak eta Uriartek hautatutako entrenatzailea]]> https://www.berria.eus/albisteak/214980/ernesto_valverde_da_barkalak_eta_uriartek_hautatutako_entrenatzailea.htm Wed, 22 Jun 2022 10:32:40 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214980/ernesto_valverde_da_barkalak_eta_uriartek_hautatutako_entrenatzailea.htm Rikardo Barkalaren eta Jon Uriarteren hautagaitzek aukeratutako entrenatzailea. Ez dute edozein hautatu; Athleticen historian neurketa gehien zuzendu duen prestatzailea da Valverde, eta, bi hautagai horietako batek irabaziz gero, hirugarren aroa luke talde zuri-gorrian.
Ondorioz, seguru-seguru, kluba ezagutzen duen entrenatzaile bat izango da San Mameseko aulkian datorren denboraldian: Barkalak edo Uriartek irabaziz gero, Valverde, eta Iñaki Aretxabaletak irabaziz gero, Marcelo Bielsa. Ostiralean argituko da, beraz, entrenatzailea nor izango den ere. Barkalak, atzo argitaratutako elkarrizketa batean, aitortu zuen litekeena zela bere entrenatzailea «hautagai batek baino gehiagok adostutakoa» izatea: «Ez zen lehen aldia izango», esan zuen. Uriarteri, berriz, bikain datorkio Valverderen albistea orain ematea, atzo eta gaur artean Carlos Aviñaren inguruan sortutako polemika izan baita Athleticen hauteskundeetako protagonista.
Dena den, batek baino gehiagok harridura erakutsi dute Barkalak eta Uriartek entrenatzaile bera aukeratu dutelako. Izan ere, ez dute antz handirik haien proiektuek. Hautagai klasikoa da Barkala, eta berritzailea Uriarte. Bien proiektuetan sartu da, ordea, Valverde. Jakina da, gainera, Valverde ez dela Barkalaren lehen aukera izan. Sonatuak izan ziren Mauricio Pochettino PSGko entrenatzailearekin izan zuen harremana. Hirugarren aroa Ernesto Valverdek 306 neurketa zuzendu ditu Athleticen. Lehen aldiz 2003. urtean egin zen lehen taldearen kargu, aurretik klubaren harrobiko talde batzuetan jardun ostean. 2005. urtean utzi zuen Athletic, eta 2013an itzuli zen, 2017ra arte. Haren gidaritzapean irabazi zuten zuri-gorriek 2015eko Espainiako Superkopa, eta taldea Txapeldunen Ligan sartu zuen, Napoli kanporatuta. Ligan, Athletic zuzendu zuen sei denboraldietan, taldea bost aldiz sailkatu zen Europan jokatzea ahalbidetzen duten postuetan. Tartean entrenatu ditu Espanyol, Olympiacos (bi arotan), Vila-real, Valentzia eta, azkenik, Bartzelona. Han Espainiako bi liga, kopa bat eta superkopa bat irabazi zituen. Ordutik ez du talderik entrenatu. Jokalari gisa Alavesen, Sestaon, Espanyolen, Bartzelonan, Athleticen eta Mallorcan jokatu zuen.]]>
<![CDATA[Belgikak Patrice Lumumbaren hortzetako bat itzuli dio haren familiari, hura hil eta 61 urtera]]> https://www.berria.eus/albisteak/214932/belgikak_patrice_lumumbaren_hortzetako_bat_itzuli_dio_haren_familiari_hura_hil_eta_61_urtera.htm Tue, 21 Jun 2022 12:42:05 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214932/belgikak_patrice_lumumbaren_hortzetako_bat_itzuli_dio_haren_familiari_hura_hil_eta_61_urtera.htm <![CDATA['Aita Mari'-k erreskatatutako hainbatek gose greba hasi dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2062/009/001/2022-06-21/aita_mari_k_erreskatatutako_hainbatek_gose_greba_hasi_dute.htm Tue, 21 Jun 2022 00:00:00 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/paperekoa/2062/009/001/2022-06-21/aita_mari_k_erreskatatutako_hainbatek_gose_greba_hasi_dute.htm Aita Mari erreskate ontziak Mediterraneo itsasoan lehen 11 lagunak salbatu zituenetik, baina oraindik ez du baimenik portu seguru batean lehorreratzeko. Ostiralean salbatu zituzten azken 45ak, eta denera 112 dira erreskatatuak. Migratzaile batzuek jada sei egun daramatzate ontzian, eta, presio egiteko asmoz, gose greba bat hastea erabaki dute. Ontziko kapitainak egin ditu portu seguru bat lortzeko tramiteak, baina ez du agintarien erantzunik jaso. Ontzia Siziliako kostatik hogei kilometro ingurura dago, eta ez du beste inor salbatzeko asmorik.

Erreskatatuen artean hainbat herrialdetako pertsonak daude (Marokokoak, Libiakoak, Eritreakoak, Etiopiakoak...), eta, Izaskun Arriaran Aita Mari-ko erizainak azaldu duenez, nabaria da haien arteko tentsioa. Hainbat borroka eta istilu izan dituzte ontzian: «Lau erreskate izan dira, eta hainbat kulturatako jendea nahastu da misio honetan; benetan egoera gogorra bizitzen ari gara». Presio handia dutela nabarmendu du, eta erakundeei laguntza eskatu die beste behin.]]>
<![CDATA[Gose greba hasi dute 'Aita Mari'-k erreskatatutako hainbatek]]> https://www.berria.eus/albisteak/214887/gose_greba_hasi_dute_aita_mari_k_erreskatatutako_hainbatek.htm Mon, 20 Jun 2022 15:42:03 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214887/gose_greba_hasi_dute_aita_mari_k_erreskatatutako_hainbatek.htm lehen 11 lagunak salbatu zituenetik, baina oraindik portu seguru batean lehorreratzeko baimenik gabe jarraitzen du. Ostiralean salbatu zituzten azken 45ak, eta denera 112 dira erreskatatuak. Migratzaile batzuek jada sei egun daramatzate ontzian, eta, presio egiteko asmoz, gose greba bat hastea erabaki dute. Ontziko kapitainak egin ditu portu seguru bat lortzeko tramiteak, baina ez du agintarien erantzunik jaso. Aita Mari-k sare sozialetan azaldu du hainbat migratzaile lurrean lo egiten ari direla -ontziak, berez, ehun lagun inguru erreskatatzeko lekua du-, eta «arreta duina eta erantzun azkarra» merezi dutela. Ontzia Siziliako kostatik hogei kilometro ingurura dago, eta, printzipioz, ez du inor gehiago erreskatatzeko asmorik. Borrokak eta istiluak Erreskatatuen artean hainbat herrialdetako pertsonak daude (Marokokoak, Libiakoak, Eritreakoak, Etiopiakoak...), eta, Izaskun Arriaran Aita Mari-ko erizainak azaldu duenez, nabaria da haien arteko tentsioa. Atzo eguerditik hainbat borroka eta istilu izan dituzte ontzian: «Lau erreskate izan dira, eta kultura ezberdinetako jendea nahastu da misio honetan; benetan egoera gogorra bizitzen ari gara». Presio handia dutela nabarmendu du, eta erakundeei laguntza eskatu die beste behin. Gose grebari dagokionez, gaur goizeko gosariari uko egin diote gehienek, eta bazkariarekin gauza bera egiteko asmoa dutela adierazi: «Migratzaileek diote ez dutela janaririk behar, portu seguru bat baizik», azaldu du Arriaranek. Ekainaren 6an abiatu zen Aita Mari Balearretatik Mediterraneo itsasora, eguraldi onarekin batera ugaritu egiten baitira Afrikatik irten ohi diren ontziak, sarri jendez gainezka eta baldintza kaskarretan.]]> <![CDATA[Ehunka lagun bildu dira Amaiurren, burujabetza aldarrikatzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/214309/ehunka_lagun_bildu_dira_amaiurren_burujabetza_aldarrikatzeko.htm Sun, 05 Jun 2022 10:23:55 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214309/ehunka_lagun_bildu_dira_amaiurren_burujabetza_aldarrikatzeko.htm «500 urte beranduago, hemen gaude, zutik. Eta ez gaude bakarrik, gainera: Katalunia, Irlanda, Gales, Korsika, Galizia eta estaturik gabeko gainontzeko herriak», esan dute, amaieran, antolatzaileek. «Denon artean gure nahiak lotu ditzagun, eta altxa dezagun olatu subiranista bat, gure herrien biziraupen nazionala bermatuko duena eta, batez ere, errepublika berriak eraikiz, mundu berri bat posible egingo duena». Ekitaldian izan dira Euskal Herri osoko ordezkariak: Irati Elizalde Gipuzkoatik, Txema Ramirez de la Piscina Arabatik, Oier Errementeria Bizkaitik, Klara Rouget Ipar Euskal Herritik eta Mieljoxe Ariztia Nafarroatik. Nafarroa Berriz Altxa dinamikaren aldetik, Floren Aoizek, Amagoia Susperregik eta Joseba Compainsek hitz egin dute, eta han izan da Isabel Aleman Amaiurko alkatea ere.]]> <![CDATA[Ukrainako gertakariak ulertzeko kronologia]]> https://www.berria.eus/albisteak/209914/ukrainako_gertakariak_ulertzeko_kronologia.htm Thu, 02 Jun 2022 00:01:01 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/209914/ukrainako_gertakariak_ulertzeko_kronologia.htm Testuinguru historikoa XIX. mendea. Industria Iraultzaren testuinguruan, XIX. mendearen erdialdean hasi ziren ustiatzen Donbassko ikatza. Industria horren hazkundearekin batera, gora egin zuen biztanleriak ere. Industriaren inguruan sortu ziren hainbat hiri (besteak beste, Donetsk), eta hara iritsi ziren Errusian lurrik ez zuten milaka nekazari, hirietan lan egitera. 1897. urtean Errusiako Inperioak egindako erroldaren arabera, Donbassen bizi ziren herritarren %52k jatorri ukrainarra zuten, eta %28k, errusiarra. Hirietan, ordea, errusiarrak ziren gehiengoa; nekazaritza eremuetan, ukrainarrak. 1932-1933. Holodomorraren garaia izan zen. Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistan gosete bat izan zen, eta 1,8-12 milioi ukrainar inguru hil ziren. Iosiv Stalinek aurreikusitako genozidiotzat daukate hainbat herrialdek. Horren ostean, agintari sobietarrek baliabide gutxi zituzten milaka lagun eraman zituzten Donbassera. Orduan sortu ziren gaur egungo gatazkak oinarri dituen eztabaidak.

Irudiaren deskribapena 1991. SESBtik ateratzeko erreferendumean, Ukrainaren independentziari baiezkoa eman zioten Luhanskeko herritarren %83,6k eta Donetskekoen %83,9k. Hurrengo urteetan, ordea, Donbassko egoera ekonomikoak nabarmen egin zuen okerrera: batez beste, soldatak %80 murriztu ziren. Eskualdea abandonatzea egotzi zioten Kievi. Urte haietan, gainera, gobernuak ez zituen indarrean jarri Donbassko biztanleek erreferendum batean onartutako hainbat neurri: errusiera eskualdeko erakundeen hizkuntza ofiziala izatea, Ukraina federalizatzea... 2001eko erroldaren arabera, Donetskeko eskualdeko herritarren %74,9ren lehen hizkuntza errusiera zen, eta %24,1ena, ukrainera. Herritarren %56,9, ordea, ukrainar jatorrikoak ziren, eta %38,2 ziren errusiar jatorrikoak.

Irudiaren deskribapena 2010eko urtarrila-otsaila. Viktor Janukovitx errusiazale deszentralizatzaileak hauteskundeak irabazi zituen, eta Ukrainako presidente bilakatu zen. Beste hautagaia Yulia Timoxenko handiki zentralista zen, gasaren industriari esker aberastutakoa. Bi eredu aurrez aurre izan ziren hauteskunde haietan, baita nazioarteari begira ere: Errusiarekin harreman onak zituen Janukovitxek, eta George Bush AEBetako presidente ohiaren gertukoa zen Timoxenko. Janukovitxek irabazi zuen, bai, baina agerian geratu zen herrialdearen zatiketa. 2013ko azaroa. Janukovitx Europako Batasunarekin merkataritza akordio bat sinatzekoa zen, baina bertan behera utzi zuen asmo hori, Errusiaren presioak tarteko. Azaroaren 24an milaka herritarrek manifestazio jendetsua egin zuten gobernuaren aurka Kieven. 2013ko abendua-2014ko otsaila. Ukrainako gobernuaren aurkako protestak ugaritu egin ziren, eta Poliziak gutxienez ehun lagun hil zituen. 2014ko otsaila. Gobernuak eta oposizioko taldeek su-etena hitzartu zuten. Gutxi iraun zuen, ordea, eta are gehiago larritu zen indarkeria. Janukovitx presidentea kargutik kentzea onartu zuen Ukrainako Parlamentuak. Krimean gatazka hasi zen ukrainazaleen eta errusiazaleen artean.

Donbassko gerra

2014ko martxoaren 16a. Independentzia erreferendum bat egin zuten Krimean, eta Ukraina uztea erabaki zuten herritarrek, Errusiarekin elkartzeko. Bi egun geroago, Putinek Krimea Errusian onartu zuen. 2014ko apirila-maiatza. Donbassen, manifestari errusiazaleek Donetsken burujabetza aldarrikatu eta babesa eskatu zioten Errusiari. Protestak hasi zituzten, eraikin publikoak hartu zituzten hainbat hiritan, eta operazio militar batekin erantzun zuen Kievek. Besteak beste, Luhansken kontrola hartu zuten errusiazaleek. 2014ko apirila-2015eko otsaila. Gatazka gerra bilakatu zen pixkanaka, eta, tartean hainbat su-eten adostu zituzten arren, ia urtebete iraun zuen. Elkarren aurka jardun ziren Ukrainako armada eta Errusiaren babesa zuten manifestari errusiazaleak. Tartean, uztailaren 17an, misil batek Malaysia Airlinesen hegazkin komertzial bat bota zuen, eta 298 hildako eragin zituen. 2015eko otsailaren 12a. Errusiak eta Ukrainak Minskeko akordioa sinatu zuten. Haren bidez, su-etena ezarri zen Donetskeko eta Luhanskeko eremu jakin batzuetan. Hainbat eskualdetan borrokek jarraitu egin zuten. 2015eko iraila. «Deszentralizazio» prozesua hasi zuen Ukrainak, eta liskar larriak izan ziren. 2017ko otsaila. Ukraina ekialdeko frontean liskar handiak izan ziren, eta gutxienez 32 lagun hil ziren. 2018ko azaroa. Ukrainak salbuespen egoera ezarri zuen Errusiaren «eraso militar» posiblea saihesteko.

Egungo gertakarien aurrekariak

2019ko uztailaren 21a. Bake prozesuari berrekitea adostu zuten Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Bi aldeek adierazi zuten prest zeudela gerra presoen trukea negoziatzeko. 2019ko abendua. Errusiak eta Ukrainak Europara gasa garraiatzeko egin berri zuten akordioan esku hartzeko asmoa erakutsi zuten AEBek. 2020ko uztaila. Ukrainako Gobernuak eta Donbassko matxinoek beste su-eten bat adostu zuten. 2021eko apirila. Ukrainak eta Errusiak Donbassen tropak hedatzea egotzi zioten elkarri. Zelenskik NATOri eskatu zion gatazkan esku hartzeko. 2021eko azaroa. Satelite bidezko irudiek erakutsi zuten Errusiako tropak mugitzen hasi zirela Ukrainako mugan. Kievek salatu zuen Errusiak 100.000 soldadu zituela han. 2021eko abenduaren 7a. Joe Biden AEBetako presidenteak abisua eman zion Errusiari: Ukraina inbaditzen bazuen, zigor ekonomiko gogorrak ezarriko zizkion mendebaldeak. 2022ko urtarrilaren 21a. Errusiak AEBei eskatu zien NATO 1997ko mugetara erretiratzeko. 2022ko urtarrilaren 24a. NATOk borrokarako hegazkin eta itsasontzi gehiago bidali zituen Europa ekialdera. Herrialde batzuk enbaxadetan zituzten langileak itzultzen hasi ziren. 2022ko urtarrilaren 27a. Segurtasun eskaeren erantzunak helarazi zizkioten AEBek Errusiari. 2022ko otsailaren 4a. Txinak eta Errusiak AEBei adierazi zieten bat eginda zeudela. 2022ko otsailaren 7a. Moskun bildu ziren Putin eta Macron. Gerra saihesteko, Europa guztiarentzako «baliagarria» izango den erantzun bat taxutzen hasteko eskatu zion Frantziako presidenteak Errusiakoari. 2022ko otsailaren 11. AEBek esan zuten Errusiaren erasoaldia egun gutxitan has zitekeela, eta beste 3.000 soldadu bidali zituzten Poloniara. Hainbat herrialdek Ukrainatik irteteko eskatu zieten beren herritarrei. 2022ko otsailaren 12a. Biden eta Putin bildu egin ziren bideokonferentzia bidez. Kremlinek Errusiaren aurkako «desinformazio kanpaina bat egitea» egotzi zion Etxe Zuriari. Bidenek, berriz, diplomaziaz aparteko bideak prest zituela ohartarazi zion Putini. 2022ko otsailaren 15a. Errusiak jakinarazi zuen Ukrainako mugan zituen tropa batzuk erretiratzen hasi zela. Errusiako diputatuek Putini eskatu zioten Donbassko herri errepubliken independentzia aitortzeko. 2022ko otsailaren 18a. Donetskek eta Luhanskek iragarri zuten hasi zirela herritarrak modu masiboan Errusiara eramaten. 2022ko otsailaren 19a. Nazioarteko begiraleek egiaztatu zuten Donbassen nabarmen areagotu zela indarkeria. Donetskeko eta Luhanskeko liderrek mobilizazio militarrera deitu zuten.

Gerra betean

2022ko otsailaren 21a. Putinek Luhanskeko eta Donetskeko herri errepubliken independentzia aitortu zuen. Mendebaldeko potentzien babesik gabe hartu zuen erabakia Putinek. 2022ko otsailaren 24a. Errusiak operazio militar bat abiatu zuen Donbassen. Ukrainak gerra legea ezarri zuen. 2022ko otsailaren 25a. Errusiako indarrak Kieveko aldirietara iritsi ziren. Zelenskik negoziatzeko eskaintza egin zion Putini. 2022ko otsailaren 28a. Ukrainaren eta Errusiaren arteko lehen negoziazioak hasi ziren, Bielorrusian. 2022ko martxoaren 9a: Lehen ebakuazioak hasi zituzten, su-eten urraketak tarteko, eta herritarrentzako giza korridoreak irekitzeko negoziazio zailen ostean. 2022ko martxoaren 19a. Mariupolgo portuaren kontrola eskuratu zuen Errusiak, eta, horrekin batera, bere helburu nagusietako bat: Azoveko itsasoaren kontrola. 2022ko martxoaren 25a. Errusiak adierazi zuen gerraren «lehen fasea» bukatutzat ematen zuela, eta soldatuak erretiratuko zituela Kievetik, Donbass hartzeko ahaleginean indar gehiago egiteko. 2022ko martxoaren 29a. Errusiako eta Ukrainako goi mailako ordezkariak Istanbulen elkartu ziren, negoziatzeko, Turkiaren gidaritzapean. Hiru egunen ondoren, elkarrizketa eten egin zen. 2022ko apirilaren 3a. Kieveko probintzia osoa berreskuratu zuten ukrainarrek, Errusiako soldaduak erretiratu ostean. Butxa eta inguruko beste herrietan soldadu errusiarrek mila ukrainar baino gehiago hil zituztela salatu zuten, eta Putini gerra krimenak egotzi. 2022ko apirilaren 14a. Errusiaren gerraontzi nagusiari kalte larriak egin zizkioten Ukrainako indarrek; handik laster urperatu zen ontzia. 2022ko apirilaren 18a. Donbassen beste oldarraldi bat hasi zuen Errusiak, bonbardaketak eta erasoak ugarituz. 2022ko apirilaren 21a. Mariupol ia 50 egunez setiatu ondoren, azken soldadu ukrainazaleak Azovstal altzairutegian gordeta zeuden. Moskuk iragarri zuen ez zela oldartuko altzairutegi barrura, baina setioa gogortuko zuela, eta hiria «askatutzat» jo zuen Putinek. 2022ko apirilaren 22a. Errusiako komandante batek jendaurrean azaldu zuen Ukraina hegoalde osoa bereganatzeko asmoa duela Errusiak. Kremlinek ez zuen baieztatu, baina ukatu ere ez. 2022ko maiatzaren 10a. NBEk salatu zuen «era guztietako» giza eskubideak urratzen ari direla Ukrainako gerran. 2022ko maiatzaren 20a. Azovstal altzairutegitik atera ziren bertan gotortutako azken soldadu ukrainarrak eta errenditu egin ziren: Mariupol osoa Errusiaren eskuetan gelditu zen, 80 eguneko setioaren ondoren. 2022ko maiatzaren 30a. Maiatzeko azken egunetan hasi ziren borrokak Sievierodonetsk hiri barruan.]]>
<![CDATA[Duela 46 urte desagertutako eskultura bat itzultzera behartu dute Jon Buesa, EAJko goi kargudun ohi bat]]> https://www.berria.eus/albisteak/214133/duela_46_urte_desagertutako_eskultura_bat_itzultzera_behartu_dute_jon_buesa_eajko_goi_kargudun_ohi_bat.htm Wed, 01 Jun 2022 13:31:22 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214133/duela_46_urte_desagertutako_eskultura_bat_itzultzera_behartu_dute_jon_buesa_eajko_goi_kargudun_ohi_bat.htm <![CDATA[Euskarazko zer abesti famatu datoz erdal musikatik?]]> https://www.berria.eus/albisteak/214100/euskarazko_zer_abesti_famatu_datoz_erdal_musikatik.htm Tue, 31 May 2022 15:16:39 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214100/euskarazko_zer_abesti_famatu_datoz_erdal_musikatik.htm
2. Kortatu - Sarri Sarri (Toots and the Maytals - Chatty Chatty)
3. Egan - Behin batian Loiolan (John Denver - Annie's song)
4. Haizea - Goizeko euri artean (Gordon Lightfoot - Early morning rain). Haizearen bertsioak antz handiagoa du Peter Paul and Maryren bertsioarena.
5. Bizardunak - Nafarroa gure aberria (Dubliners - The wild Rover)
6. Zarama - Txatxo (Los berrones - Chacho)
7. Ken Zazpi - Irri bat (Muse - Muscle museum)
8. Pantxoa eta Peio - Lepoan hartu eta segi aurrera (It's a long way to tipperary). Ollokiegik azaldu duenez, «ez da bertsioa, baina originaletik elementuak hartzen ditu».
9. Exkixu - Agur (Motorhead - Too good to be true)
10. Erlak - Bakardadea (Those were the days)
11. Sorotan bele - Mariñelaren zain (Eskoziako 'Willy o Winsbury' kantu tradizionala). Gari Garaialde argazkilariak azaldu duenez, Sorotan Beleren bertsioak John Renbournena hartu zuen oinarritzat.
12. Xabier Lete - Amsterdam (Jacques Brel - Amsterdam)
13. Anari - Vinu, cantares y amor (Nacho Vegas - Vinu, cantares y amor)
14. Hertzainak - No time for love (Christy Moore - No time for love)
15. Joxe Ripiau - Presaka (Toots and the Maytals - Pressure Drop)
16. Oskorri - Gora ta gora beti (Czech Polka - Škoda lasky)
17. Egan - Ardo gorri naparra (UB40 - Red red wine)
18. Benito Lertxundi - Oi ama Eskual Herri (Mireille Mathieu - Acropolis Adieu)
19. Drindots - Maritxu (Lou Reed - Sweet Jane)
20. Hertzainak - Egunero (The Selecter - Everyday)
21. Eskean Kristo - Iguana (Motorhead - Over the top)
22. Brigade Loco - Brigade Loco (Vanilla Muffins - Brigade loco). Bideoan, 23:26 minututik aurrera.
23. Fermin Muguruza - Gelditu AHT! (Bruce Springsteen - Pay me my money down)
24. Takolo, Pirritx eta Porrotx - Riki riki (The Migil 5 - Mockingbird Hill)
25. Joxe Ripiau - Gerezi begiak (Eric Donaldson - Cherry oh baby)
26. Egan - Poutpurri mazedonia (The beach boys - Barbara Ann)
27. Akelarre - Korrika (Kenny Loggins ft. Steve Perry - Don't Fight It)
28. Mikel Laboa - Herria eta hizkuntza (Francoise Hardy - Il n'y a pas d'amour heureux). Melodia George Brassensena da.
]]>
<![CDATA[Ipar Irlandako hiru gimnastari Commonwealtheko Jokoetan parte hartzea debekatu diete]]> https://www.berria.eus/albisteak/214095/ipar_irlandako_hiru_gimnastari_commonwealtheko_jokoetan_parte_hartzea_debekatu_diete.htm Tue, 31 May 2022 13:21:58 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214095/ipar_irlandako_hiru_gimnastari_commonwealtheko_jokoetan_parte_hartzea_debekatu_diete.htm Izan ere, gimnastikako kirolariei soilik ezarri diete jokoetan aritzeko debekua: denera 90 kirolari inguru izango ditu Ipar Irlandako ordezkaritzak, eta hura osatzen duten hainbat atletak ordezkatzen dute Irlanda nazioarteko lehiaketetan. Commonwealtheko Jokoak lau urtean behin egiten dituzte, eta kirol anitzeko munduko bigarren ekitaldi nagusia da, Olinpiar Jokoen atzetik. Haietan parte hartzen dute Nazioen Mankomunitatea osatzen duten 53 estatu independentek; kide guztiak, Mozambike eta Erresuma Batua bera izan ezik, britainiar inperioaren menpeko lurralde izandakoak dira. Haietan, Olinpiar Jokoetan ez bezala, banatuta parte hartzen dute Erresuma Batua osatzen duten lau nazioek: Eskoziak, Ingalaterrak, Ipar Irlandak eta Galesek.]]> <![CDATA[Armiarma klase berri bat topatu dute Nafarroan]]> https://www.berria.eus/albisteak/214057/armiarma_klase_berri_bat_topatu_dute_nafarroan.htm Mon, 30 May 2022 19:20:39 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214057/armiarma_klase_berri_bat_topatu_dute_nafarroan.htm <![CDATA[Frantziako kazetari bat hil dute Luhansken, eraso militar batean]]> https://www.berria.eus/albisteak/214052/frantziako_kazetari_bat_hil_dute_luhansken_eraso_militar_batean.htm Mon, 30 May 2022 16:46:11 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214052/frantziako_kazetari_bat_hil_dute_luhansken_eraso_militar_batean.htm ]]> <![CDATA[Hego Euskal Herria NATOn sartu zenetik 40 urte bete dira]]> https://www.berria.eus/albisteak/214048/hego_euskal_herria_naton_sartu_zenetik_40_urte_bete_dira.htm Mon, 30 May 2022 09:37:39 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214048/hego_euskal_herria_naton_sartu_zenetik_40_urte_bete_dira.htm <![CDATA[Milaka lagun bildu dira Ibilaldian, eguraldia lagun]]> https://www.berria.eus/albisteak/214039/milaka_lagun_bildu_dira_ibilaldian_eguraldia_lagun.htm Sun, 29 May 2022 16:45:28 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/214039/milaka_lagun_bildu_dira_ibilaldian_eguraldia_lagun.htm <![CDATA[«Zergatik da gurea halako sarraskiak gertatzen diren herrialde bakarra?» ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/014/001/2022-05-26/laquozergatik_da_gurea_halako_sarraskiak_gertatzen_diren_herrialde_bakarraraquo.htm Thu, 26 May 2022 00:00:00 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/paperekoa/1879/014/001/2022-05-26/laquozergatik_da_gurea_halako_sarraskiak_gertatzen_diren_herrialde_bakarraraquo.htm
Joe Biden AEBetako presidentea nazioari mintzatu zitzaion erasoa gertatu eta ordu batzuetara. Galdetu zuen ea noiz aurre egin behar dion herrialdeak armen lobbyari: «Ekiteko garaia da. Zentzuaren aurkako legeak oztopatzen dituztenei argi esan behar diegu: ez dugu ahaztuko». Izan ere, Bidenen arabera, estatubatuar gehienak armen erabilera kontrolatzeko legeen alde daude. «Zergatik jarraitu behar dugu triskantza hauekin bizitzen?», galdetu zuen: «Zergatik da gurea halako sarraskiak gertatzen diren herrialde bakarra?». Kamala Harris presidenteordeak ere bide beretik jo zuen. «Nahikoa da; neurriak hartzeko ausardia izan behar dugu», nabarmendu zuen. Texasko Segurtasun Departamentuak azaldu duenez, erasoa gertatu eta gero, Poliziak hil egin zuen erasotzailea, Salvador Ramos. Ikastetxean sartu aurretik, amonari tiro egin zion -ospitalean dago, larri-, auto bat hartu zuen, eta eskolara joan zen. Errifle batekin, balen aurkako barneko batekin eta motxila batekin sartu zen hara, eta, Poliziak adierazi duenez, parean zuen edonori egin zion tiro. Hainbat ikasgelatara ere sartu zen, eta, ondoren, ikastetxean bertan babestu zen. Han hil zuen Poliziak. Lehen susmoen arabera, bakarrik aritu zen. Ramos Uvaldekoa zen, hiriko bigarren hezkuntzako ikastetxe bateko ikaslea, eta Robbeko ikasle izandakoa. Zenbait hedabidek kaleratu dutenez, nerabezaroan bullying-a jasan zuen, eta Instagramen armen argazkiak jarri izan zituen. Uvalde Mexikoko mugatik 50 bat kilometrora dago, eta 16.000 biztanle inguru ditu. Robb ikastetxean, 8 eta 10 urte arteko bostehun haur inguru daude, eta atzo zuten ikasturteko azken eskola eguna. Ikasleen %90 jatorri latinoamerikarrekoak dira. 2012tik AEBetako eskola batean izan den sarraskirik handiena da herenegungoa. Orduan, Adam Lanza izeneko 20 urteko gazte batek hogei haur eta sei heldu hil zituen, Connecticuteko Sandy Hook eskolan. Duela hamar egun eskas ere izan zen beste sarraski bat herrialdean: 18 urteko gazte batek hamar lagun hil zituen Buffaloko supermerkatu batean, New Yorken, eraso arrazista batean. Greg Abbott Texasko gobernadoreak doluminak helarazi dizkie biktimei eta haien gertukoei, eta gertatutakoa argitzeko ahalegin guztiak egingo dituztela hitzeman zuen atzo. Abbotten gobernuak, ordea, erraztu egin du armak eduki eta erabili ahal izatea: iazko ekainetik, pistola bat soinean eramateko ez da baimen berezirik behar Texasen. Hala erabaki zuen hango Senatuak, non errepublikanoak nagusi diren. Abbottek berak sinatu zuen legea. Lege hori onartu zutenean, armen kontrolaren aldeko taldeek azken urteetan Texasen izan diren tiroketak gogorarazi zituzten. Besteak beste, 2019ko abuztuan 30 lagun hil zituzten El Pasoko supermerkatu batean; 2018an, bi lagun hil zituzten bigarren hezkuntzako eskola batean, eta, 2017an eliza batean izandako tiroketa batean, 27 izan ziren hildakoak. ]]>
<![CDATA[18 urteko gazte batek gutxienez hemeretzi haur eta bi heldu hil ditu Texasko ikastetxe batean]]> https://www.berria.eus/albisteak/213851/18_urteko_gazte_batek_gutxienez_hemeretzi_haur_eta_bi_heldu_hil_ditu_texasko_ikastetxe_batean.htm Wed, 25 May 2022 16:23:38 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/213851/18_urteko_gazte_batek_gutxienez_hemeretzi_haur_eta_bi_heldu_hil_ditu_texasko_ikastetxe_batean.htm pistola bat soinean eramateko ez da baimen berezirik behar Texasen. Hala erabaki zuen hango senatuak, non errepublikanoak nagusi diren. Abbottek berak sinatu zuen legea. Lege hori onartu zutenean, armen kontrolaren aldeko taldeek azken urteetan Texasen izan diren tiroketak gogorarazi zituzten. Besteak beste, 2019ko abuztuan 30 lagun hil zituzten; 2018an, bi pertsona hil zituzten bigarren hezkuntzako eskola batean, eta 2017an, eliza batean izandako tiroketa batean, 27 izan ziren hildakoak. Joe Biden AEBetako presidenteak ere hitz egin du gaiaz, nazioari zuzenduta. Galdetu du ea noiz egin behar dion herrialdeak aurre armen lobbyari: «Ekiteko garaia da. Zentzuaren aurkako legeak oztopatzen dituztenei argi esan behar diegu: ez dugu ahaztuko». Izan ere, Bidenen arabera, estatubatuar gehienak armen erabilera kontrolatzeko legeen alde daude. «Zergatik jarraitu behar dugu triskantza hauekin bizitzen?», galdetu du: «Zergatik da gurea halako sarraskiak gertatzen diren herrialde bakarra?». Ildo beretik jo du Kamala Harris presidenteordeak: «Nahikoa da; neurriak hartzeko ausardia izan behar dugu», esan du, «bihotza hautsita» daukala aitortu ostean. Hainbat izan dira gertakaria salatu duten pertsona ospetsuak ere, baina Steve Kerrek hitz egin du bereziki irmo, Golden State Warriors saskibaloi taldeko entrenatzaileak. NBAko mendebaldeko finalaren laugarren partidaren atarian, Texasko hilketez jardun du Kerrek: «Gaur ez dut saskibaloiaz hitz egingo. Noiz egingo dugu zerbait?», galdetu du, haserre, eta negar egiteko zorian. Azaldu du minutuko isiluneak egiteaz nekatuta dagoela, baita hildakoen familiei doluminak bidaltzeaz ere. Jarraian, AEBetako Senatuko errepublikanoen aurka egin du entrenatzaileak, armak erosteko orduan aurrekaririk ez izatera behartzen duen legea oztopatu dutelako.
]]>
<![CDATA[Marcelinok ez du jarraituko Athleticen]]> https://www.berria.eus/albisteak/213809/marcelinok_ez_du_jarraituko_athleticen.htm Tue, 24 May 2022 16:16:51 +0200 Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/albisteak/213809/marcelinok_ez_du_jarraituko_athleticen.htm